txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako...

Post on 06-Aug-2021

8 views 0 download

Transcript of txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako...

txaki ixum

Bazen behin ikasgela bat eta bertan ixiltasuna zen nagusi. Haur guztiek languztiak egiten zituzten eta testuliburu guztiak buruz ikasita zituzten. Euli batisoinuren bat ateratzea bururatzen zitzaionean ere irakasleak zigortu egitenzuen, pentsa zenbaterainokoa zen han zegoen ikasgiroa.

Irakasleak andereño Kontxita zuen izena eta, egia esateko, ez zirudien osozoriontsu bizi zenik. Bere gela zen guztien artean txukunena, hango ordenaizugarria zen, alaitasunak berak ere ez zeukan lekurik han.

Horrela, Pellok, zikin samarra zenez, sudurretik mukiren bat ateratzenbazuen, segituan txokora zihoan.

Edota Maitanek, normalean galdu samar ibili ohi zenak, matematikakoliburuan zenbaki-festa eta dantzak irudikatu eta marrazkiak egiten bazituen,atseden orduan gelditu beharra izaten zuen ehundaka zenbaki arbeleanidazteko ordena militar zorrotzean.

Eta Edurnek, bere begi distiratsuekin, Igorri ipurdian atximurka egiten bazion,horretarakoxe gogoa izaten baitzuen askotan, gelatik kanpo igaro behar izatenzuen bakar-bakarrik goiz osoa.

Atseden-orduko txirrinak jotzen zuenean, andereño Kontxitaren gelakohaur guztiak eskaileretatik behera arrapaladan abiatzen ziren.Ai! Eta gizajoak erdibidean aurkitzen zituzten haur ttikiak!

Gela barruan jasaten zituzten tristura eta beldur guztiak, beraiekbaino ttikiago eta ahulago ziren haurrengan isurtzen zituzten.

Eta, jakina Pello, Maitane, Edurne, Igor eta beste guztiak, andereñoKontxitaren beldur ziren. Eskola leku ilun eta goibela zen.

7

Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelakoleiho kontran galaxiarteko Txakimixu pirata ospetsuak jo zuen, bere untziakaberia bat izan baitzuen egiten zituen astroren arteko bidaia horietako batean.

Baina, zer ikusten dut? Oh, zer da hau? Amatxo maitea, bai eskolaaspergarria! –pentsatu zuen Txakimixuk, begien bistan zeukana ezin baitzuensinetsi.

Lasaitu zenean pentsatu zuen:

-Hemen zerbait egin beharra daukat!

Guztiok dakigunez, galaxiarteko pirata hauek oso txikiak dira, eta inor ohartugabe, andereño Kontxitaren amantal txukunaren sakelean sartu zen etaezagupenez baliatu, Unibertsoan zehar egindako milaka bidaietan jasotako,hitz magikoak esan eta... bai, zerbait aldatu zen.

Andereño Kontxita aulkitik altxa, mahai txukunaren gainean eseri eta kantarihasi zen:

«Udaberrian abiatu nintzen,dama gazte bat bilatzen

atea kox-kox jo nuen baina…»

Honela abesten zuen andereño Kontxitak bere arkatz potetxoa AntonioMatxinen maraken antzera astinduz.

Umeek ezin zuten sinetsi begien aurrean ikusten zutena. Batak besteariharriturik begiratzen zion, zer egin ere ez zekitela.

Eneko ez zen inoiz garaiz enteratzen eta, andereñoarekin abesten hasi zen,musika-ordua zelakoan eta guztiek abestu behar zutelakoan.

Txakimixu, andereño Kontxitaren mahai gaineko liburuen artean, farrezlehertzen ari zen.

—Baina, zer da hau?— galdegin zuen Edurnek harriturik.

Guztiek burua makurtu zuten, badaezpada ere, honelako hitzak entzunzituztenean, baina, hara ustekabea! Andereño Kontxitak abestiz aldatu zuen,eta oraingo honetan «Guantanamera» abesten hasi zen.

Zurrumurrua handituz joan zen. Umeak, zerbait magikoa gertatu zela ohartuziren. Pixkanaka harrotuz joan ziren, inork ez baitzien mugarik jartzen.

Andereño Kontxita, bezperan Josebari kendutako komikia kaxoitik atera etairakurtzen zuen bitartean, algaraka hasi zen.

Istilu izugarria sortu zen.

Pello mukiak atera eta atera ari zen. Maitane amets zentzugabeetan murgildutazegoen. Igorren ipurdia gorri-gorria zegoen Edurneren atximurrak zirela-eta.Eneko, harat -honat zebilen dena harrika botaz.Bitartean, andereñoak paperezko abioiak egiteari ekin zion eta Txakimixu,gure galaxiarteko heroia, kezkatzen hasi zen.

-Ui, ui, ui, hemen ez dago gauza onik! Laster ez da ezer hautsi gabe geratuko!Eta hala zen, gelak zabortegia zirudien; halere, haurrak laster aspertu ziren,zer egin ez baitzekiten. Ez zegoen inolako ordenarik, eta zerbait antolatzenhasi orduko izugarrizko kaosa sortzen zen.

—Andereño Kontxita, esaiozu bakean uzteko!— oihukatzen zuen IgorrekEdurneren atximurrez aspertuta.

—Andereño Kontxita, koadernoa apurtu didate!— negar egiten zuen Xabik,oso txukuna zenez haserre baitzegoen.

—Andereño Kontxita, zer egin behar dugu?— galdetzen zuen Maitanek,hainbeste ametsen ondoren zorabiatuta.

Txakimixuk, galaxiarteko piratak, gorde egin behar izan zuen leiho ondoan,aidean hegan zetorren irakurketarako liburu batek jo ez zezan. Bere leihotikhauxe galdetzen digu:

-Zer dabil oker?