txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako...

14
txaki ixu m

Transcript of txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako...

Page 1: txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako leiho kontran galaxiarteko Txakimixu pirata ospetsuak jo zuen, bere untziak aberia

txaki ixum

Page 2: txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako leiho kontran galaxiarteko Txakimixu pirata ospetsuak jo zuen, bere untziak aberia

Bazen behin ikasgela bat eta bertan ixiltasuna zen nagusi. Haur guztiek languztiak egiten zituzten eta testuliburu guztiak buruz ikasita zituzten. Euli batisoinuren bat ateratzea bururatzen zitzaionean ere irakasleak zigortu egitenzuen, pentsa zenbaterainokoa zen han zegoen ikasgiroa.

Irakasleak andereño Kontxita zuen izena eta, egia esateko, ez zirudien osozoriontsu bizi zenik. Bere gela zen guztien artean txukunena, hango ordenaizugarria zen, alaitasunak berak ere ez zeukan lekurik han.

Page 3: txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako leiho kontran galaxiarteko Txakimixu pirata ospetsuak jo zuen, bere untziak aberia

Horrela, Pellok, zikin samarra zenez, sudurretik mukiren bat ateratzenbazuen, segituan txokora zihoan.

Edota Maitanek, normalean galdu samar ibili ohi zenak, matematikakoliburuan zenbaki-festa eta dantzak irudikatu eta marrazkiak egiten bazituen,atseden orduan gelditu beharra izaten zuen ehundaka zenbaki arbeleanidazteko ordena militar zorrotzean.

Eta Edurnek, bere begi distiratsuekin, Igorri ipurdian atximurka egiten bazion,horretarakoxe gogoa izaten baitzuen askotan, gelatik kanpo igaro behar izatenzuen bakar-bakarrik goiz osoa.

Page 4: txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako leiho kontran galaxiarteko Txakimixu pirata ospetsuak jo zuen, bere untziak aberia

Atseden-orduko txirrinak jotzen zuenean, andereño Kontxitaren gelakohaur guztiak eskaileretatik behera arrapaladan abiatzen ziren.Ai! Eta gizajoak erdibidean aurkitzen zituzten haur ttikiak!

Gela barruan jasaten zituzten tristura eta beldur guztiak, beraiekbaino ttikiago eta ahulago ziren haurrengan isurtzen zituzten.

Eta, jakina Pello, Maitane, Edurne, Igor eta beste guztiak, andereñoKontxitaren beldur ziren. Eskola leku ilun eta goibela zen.

7

Page 5: txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako leiho kontran galaxiarteko Txakimixu pirata ospetsuak jo zuen, bere untziak aberia

Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelakoleiho kontran galaxiarteko Txakimixu pirata ospetsuak jo zuen, bere untziakaberia bat izan baitzuen egiten zituen astroren arteko bidaia horietako batean.

Page 6: txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako leiho kontran galaxiarteko Txakimixu pirata ospetsuak jo zuen, bere untziak aberia

Baina, zer ikusten dut? Oh, zer da hau? Amatxo maitea, bai eskolaaspergarria! –pentsatu zuen Txakimixuk, begien bistan zeukana ezin baitzuensinetsi.

Lasaitu zenean pentsatu zuen:

-Hemen zerbait egin beharra daukat!

Page 7: txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako leiho kontran galaxiarteko Txakimixu pirata ospetsuak jo zuen, bere untziak aberia

Guztiok dakigunez, galaxiarteko pirata hauek oso txikiak dira, eta inor ohartugabe, andereño Kontxitaren amantal txukunaren sakelean sartu zen etaezagupenez baliatu, Unibertsoan zehar egindako milaka bidaietan jasotako,hitz magikoak esan eta... bai, zerbait aldatu zen.

Page 8: txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako leiho kontran galaxiarteko Txakimixu pirata ospetsuak jo zuen, bere untziak aberia

Andereño Kontxita aulkitik altxa, mahai txukunaren gainean eseri eta kantarihasi zen:

«Udaberrian abiatu nintzen,dama gazte bat bilatzen

atea kox-kox jo nuen baina…»

Honela abesten zuen andereño Kontxitak bere arkatz potetxoa AntonioMatxinen maraken antzera astinduz.

Page 9: txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako leiho kontran galaxiarteko Txakimixu pirata ospetsuak jo zuen, bere untziak aberia

Umeek ezin zuten sinetsi begien aurrean ikusten zutena. Batak besteariharriturik begiratzen zion, zer egin ere ez zekitela.

Eneko ez zen inoiz garaiz enteratzen eta, andereñoarekin abesten hasi zen,musika-ordua zelakoan eta guztiek abestu behar zutelakoan.

Page 10: txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako leiho kontran galaxiarteko Txakimixu pirata ospetsuak jo zuen, bere untziak aberia

Txakimixu, andereño Kontxitaren mahai gaineko liburuen artean, farrezlehertzen ari zen.

—Baina, zer da hau?— galdegin zuen Edurnek harriturik.

Guztiek burua makurtu zuten, badaezpada ere, honelako hitzak entzunzituztenean, baina, hara ustekabea! Andereño Kontxitak abestiz aldatu zuen,eta oraingo honetan «Guantanamera» abesten hasi zen.

Zurrumurrua handituz joan zen. Umeak, zerbait magikoa gertatu zela ohartuziren. Pixkanaka harrotuz joan ziren, inork ez baitzien mugarik jartzen.

Andereño Kontxita, bezperan Josebari kendutako komikia kaxoitik atera etairakurtzen zuen bitartean, algaraka hasi zen.

Page 11: txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako leiho kontran galaxiarteko Txakimixu pirata ospetsuak jo zuen, bere untziak aberia

Istilu izugarria sortu zen.

Pello mukiak atera eta atera ari zen. Maitane amets zentzugabeetan murgildutazegoen. Igorren ipurdia gorri-gorria zegoen Edurneren atximurrak zirela-eta.Eneko, harat -honat zebilen dena harrika botaz.Bitartean, andereñoak paperezko abioiak egiteari ekin zion eta Txakimixu,gure galaxiarteko heroia, kezkatzen hasi zen.

Page 12: txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako leiho kontran galaxiarteko Txakimixu pirata ospetsuak jo zuen, bere untziak aberia

-Ui, ui, ui, hemen ez dago gauza onik! Laster ez da ezer hautsi gabe geratuko!Eta hala zen, gelak zabortegia zirudien; halere, haurrak laster aspertu ziren,zer egin ez baitzekiten. Ez zegoen inolako ordenarik, eta zerbait antolatzenhasi orduko izugarrizko kaosa sortzen zen.

—Andereño Kontxita, esaiozu bakean uzteko!— oihukatzen zuen IgorrekEdurneren atximurrez aspertuta.

—Andereño Kontxita, koadernoa apurtu didate!— negar egiten zuen Xabik,oso txukuna zenez haserre baitzegoen.

—Andereño Kontxita, zer egin behar dugu?— galdetzen zuen Maitanek,hainbeste ametsen ondoren zorabiatuta.

Page 13: txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako leiho kontran galaxiarteko Txakimixu pirata ospetsuak jo zuen, bere untziak aberia

Txakimixuk, galaxiarteko piratak, gorde egin behar izan zuen leiho ondoan,aidean hegan zetorren irakurketarako liburu batek jo ez zezan. Bere leihotikhauxe galdetzen digu:

-Zer dabil oker?

Page 14: txaki ix - elkarri.eus · Baina, hara nola diren gauzak! Egun batean andereño Kontxitaren gelako leiho kontran galaxiarteko Txakimixu pirata ospetsuak jo zuen, bere untziak aberia