mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra...

32
EUROPAREN LOTSA GERRA ATZEAN UTZI NAHI DUTENEI EGURRA EMANEZ ETA MUGAK ITXIZ ERANTZUN DIE EUROPAK ( IRUDIAN, SERBIA ETA HUNGARIAREN ARTEKO MUGA). BAINA IHESLARIEK EZ DUTE ATZERA EGITEKO AUKERARIK. > 4 Istvan RUZSA | AFP JOXE PORTELA, IBAIAKO LEHENDAKARIA: «Ikus-entzunezkoetan sorkuntza oparoa da, baina baliabideak gero eta eskasagoak» > 22 DATORRENA Cizre eta erresistentziaren sustraiak IRATXE URIZAR > 3 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2015eko irailaren 19a | IX. urtea • 434. zbk. 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra...

Page 1: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

EUROPAREN LOTSAGERRA ATZEAN UTZI NAHI DUTENEI EGURRA EMANEZ ETA MUGAK ITXIZ ERANTZUN DIE EUROPAK (IRUDIAN, SERBIA

ETA HUNGARIAREN ARTEKO MUGA). BAINA IHESLARIEK EZ DUTE ATZERA EGITEKO AUKERARIK. > 4 Istvan RUZSA | AFP

JOXE PORTELA, IBAIAKO LEHENDAKARIA:«Ikus-entzunezkoetan sorkuntza oparoa da,baina baliabideak gero eta eskasagoak» > 22

DATORRENA

Cizre eta erresistentziarensustraiak IRATXE URIZAR > 3

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2015eko irailaren 19a | IX. urtea • 434. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Oihana Llorente Arretxea.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

Europar agintarien «premiazko»

bilerak eta errefuxiatuen

«Guantanamoak» 04

Burdin Hesiaren aztarnak biltzen

hasi da Larrabetzuko herria 12

Tabakaleraren metamorfosia,

Unzurrunzagak irudietan jasoa 17

E.lkarrizketa: Joxe Portela, Ibaia

elkarteko lehendakaria 22

Ikusmira: Zenbat ikasi dugun

hamar minutu hauetan! 25

Armentia Ikastola, bertoko

elikagai ekologikoen alde 26

In fraganti: Eneko Garmendia,

lokotx-biltzailea 28

Juantxo Egañaren Behatxulotik 31

12

22

17

28

SINADURAK:

03 Iratxe Urizar: Cizre eta

erresistentziaren sustraiak

10 Unai Fernandez de Betoño:

Gaztetxeen hirigintza-eredua

11 Mikel Zubimendi: Iruzkin

batzuk eta ideia bat bueltaka eta

berriz bueltaka

15 Maider Iantzi: Bihar hiltzen

nautenean...

16 Amaia Ballesteros

20 Gorka Zozaia: Non dago

mundu guztia? I: Gu,

hondartzan

21 Garazi Goia: II Vittoriale

27 Xabier Mikel Errekondo:

«Visca Catalunya!»

30 Iratxe Esnaola: Adi! Droneak!

Page 3: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

2015 | iraila | 19

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Noizbait idatzi izan dut kalean lana egitekoaukera beti dagoela, edozein izanda ere ogi-bidea. Abokatuok ere, epaitegi eta auzite-giak alde batera utzita, oso lan baliotsuaegin dezakegu edo egin beharko genuke,beharrezkoa den tokietan. Italiar abokatu

demokraten elkarteak urteak daramatza beste elkarteen-tzako eredugarriak diren ekimenak burutzen. Arazoakegon daitezkeela iruditzen zaien edozein herri mobiliza-ziotan, dela G8koen goi bilera, dela atxiloketa batzuenkontrakoa, han da Legal Team delakoa, euren besoko dei-garriekin. Ez dute soilik abokatu asistentzia bermatzen,egon daitezkeen gehiegikerien lekuko izatea ere bilatzendute. Egia da askotan beraiek direla errepresioaren jo-muga, baina hori ez da beharrezkoa den gorputzez gor-putzeko lanarentzako oztopo.Italiar elkarte horrek argitaratu berri du burutu duten

azken ekimena. Komunikabideek ondo jaso zuten mo-duan, hilaren 4an (11 arte luzatua, eta ondoren 11tik 15eraberrezarria), Sirnak probin-tziako gobernadoreak larrial-di egoera ezarri zuen Cizrehirian. 120.000ko biztanleria(Donostiaren antzera) duenmuga hiria da: Turkian, bai-na Siriaren eta Iraken muge-tan kokatuta: argindarra etaura moztu zituen, hala nolaInternet konexioa eta kanpo-aldearekin edozein kontaktudebekatuta gelditu zen. Horiek horrela, 200 aboka-

tuk baino gehiagok osatuta-ko martxa antolatu zen; gehienak ÇHD elkarte turkiarre-koak eta ÖHD elkarte kurdukoak ziren, baina besteherrialde batzuetakoak ere bazeuden, nazioarteko aboka-tu elkarteak babestuta eta HDP alderdi politikoko Sela-ttin Demirtasek lagunduta, begiraletza lanak egiteko as-moz abiatu ziren. Irailaren 10ean, polizia kontrolakekiditeko landan zehar 30 kilometro egin eta gero, poli-ziak gelditu egin zituen. Hainbat negoziazioren ostean,gobernadoreak larrialdi egoera altxatzea erabaki zuen(nahiz eta gero berriro ezarri zuen). Abokatuak izan zirenheltzen lehenak eta gerra eszenario baten lekuko izan zi-ren. Bizitzeko oinarrizkoaren faltan, hainbat bizilagunekez zuten beren etxeetatik ateratzeko debekua obeditu etahil arte tirokatu zituzten. Beste hainbat asistentzia falta-gatik hil ziren, anbulantziek ere inora joateko debekuabaitzuten.

Salaketak ugariak izan dira eta abokatuen lekukotzakziurrenik ikerketa irekitzen lagunduko du. Baina hortikharago, esan beharra dago hau herri kurduaren kontrakobeste eraso anker bat izan dela. Mundua EI Estatu Islami-koaren kontrako borrokan herri kurduaren balentriaz, arezehatzago emakume kurduen balentriaz, txunditutaagertzen zen bitartean, Turkiako Lehen ministroa denTayyip Erdoganek behin eta berriro bidaltzen zuen bereejerzitoa euren kontra. Izan ere, gatazka luze hau bere ga-rai gordinetara bueltatu da: konponbidera eraman zeza-keten negoziazioak bertan behera utzi ditu, eta terroris-moaren aurkako borrokaren aitzakiapean behin etaberriro kolpatzen du herri kurdua. Izan ere, bere enpera-dore-asmoen oztopo dira, nahiz eta berak beste zerbaitezmozorrotu nahi, Europako iritziaren aurrean bereziki. Errefuxiatuen krisiari buruz ari garen honetan, berezko

eta beharrezko herritarren elkartasun keinuak maila asis-tentzialista hutsean geratzen dira maiz. Hala ere, eta ga-tazkaren sustraira ez bagoaz, errefuxiatu horiek zergatik

alde egiten duten aztertu gabe, ihes egitera kondenatutadauden herriek existitzen jarraituko dute. Azalean geratugabe sakonera joan beharra dago, nabaria denaz (hau da,ez badoaz, hil egingo direla) harago. Europak gai honetanesku hartu beharra dauka (eta Europa diot eta ez Espainia,jakin badakigulako azken hau ez dela gatazkaren erroeta-ra joan zalea). Ez da kuota edo zenbaki arazoa, erantzunaez da jada eskuak igurzten ari den arma industria bat eli-katuko duen eraso bat antolatzea. Gatazkaren muinera jo-atea da egin beharrekoa, eta ez hori bakarrik, gatazka ho-rien gaineko erantzukizuna hartu beharra dago.Garrantzitsua da kaleko lana, ogibidea zeinahi dela. Guz-tion kaleko lana, gatazken muina kaleratzen laguntzeko,eta etxera begiratuta gogoratu dezagun gurean ere etxe-tik falta diren asko badirela, ihesean. Andoniren kasuanbezala, inoiz etxera bueltatu ezin izan zirenak. •

{ datorrena }

Cizre eta erresistentziarensustraiak

Errefuxiatuen krisiari buruz ari garenean,gatazkaren sustraira ez bagoaz, ihesegitera kondenatuak dauden herriekexistitzen jarraituko dute

Iratxe Urizar

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

atzerria

Kroaziako aginta-riek osteguneanadierazi zutenez,24 orduko epean6.500 iheslariiritsi zitzaizkien

Serbiatik, Austria eta Alemania-ra joan nahian. Ranko OstojicBarne ministroak alde batetikesan zuen pasabide seguruakprestatu dituztela iheslariak Za-greb hiriburura joan daitezen,baina erantsi zuen ez dutelaonartuko pertsona horiek Eslo-venia aldera joatea.Aldi berean, gerra atzean utzi

nahi duten ehunka lagun har-tzen dituen Zagrebeko hotel ba-teko leihoetatik, «askatasuna»oihukatzen zuten, balkoietatikpaper-biribilkia botatzen zutenbitartean. Jasaten ari diren in-justizia salatu nahi zuten. Be-raiek Kroaziako agintarien jarre-ra zuten jomugan, egun batzuklehenago beste iheslari askokHungariakoena salatzen zutenmoduan.Europar Batasuna zer egin ez

dakiela dabil. Angela MerkelAlemaniako kantzilerraren ja-rrera aldaketak izan daitezkeBruselaren ezintasunaren ispi-lurik argigarriena: orain aste ba-tzuk eskuzabaltasuna aginduzien iheslariei, eta bazirudienherrialdea iristen ziren pertsonaguztiak hartzeko prest zegoela,eta gero mugetan kontrolakezartzeko agindu zuen, EkialdeHurbiletik abiatu eta Berlingobidean diren pertsona guztiaketa beste herrialdeetako aginta-riak nahastu eta zer egin ez da-kitela utziz.Donald Tusk Europar Kontsei-

luko presidenteak datorren as-teazkenerako iragarri zuen bes-te goi bilera bat, «premiazkoa»,egungo krisia hasi zenetik egindiren beste guztiak bezalaxe.Baina estatuetako ordezkariak

ados jarri ezinik dabiltza, etainor ez luke harrituko asteazke-neko bilera hori ere joan den as-telehenekoa bezalaxe bukatze-ak, hau da, ezer adostu gabe,asilo politikoa eskatzeko eskubi-dea duten milaka pertsona ho-

riei tratu duinagoa ematea ahal-bidetuko luketen neurriak hartugabe, alegia.Agintarien zalantza horien

biktima nagusiak iheslariak di-ra, jakina. Beren bizitza arris-kuan ipintzea erabaki zuten, ge-rra eta txikizioa atzean uzteko,baina kasu askotan bidean ezaurrera ez atzera geratu dira.Horixe gertatu zitzaion Kur-

distango Kobane hiriko Musta-fari. Hungariako Roszkeko kan-paleku batean sartu zuten,burdinazko hesiz inguratuta.«Hau Guantanamo da», esanzien hesiaren beste aldean zeu-den kazetariei hilaren 11n. «Abe-reak ere gu baino hobeto trata-tzen dituzte», erantsi zuen.Jasotako «laguntza medikua» ezzela egokia eta oso janari gutxiematen zietela salatu zuen:«Ume bati emateko ere oso gu-txi da».

Austriako boluntario batekgrabatutako bideo bati esker ja-kin ahal izan dugu Mustafari ezzitzaiola arrazoirik falta. Hunga-riako Poliziak janariak zerama-tzaten poltsak banatu zituen es-korga baten laguntzarekin.Zerriei botatzen zaien bezala bo-ta zieten iheslariei ere, hotza etaeuria nagusi ziren egun batean.Handik egun batzuetara seku-

lako nahaste-borrastea zutenRoszkeko kanpalekuan. Alema-

niak mugetan kontrolak ezar-tzea erabaki zuela entzun zutenNBEko langileek eta iheslarieizer esan ez zekiten. «Ez dut Hungarian geratu

nahi. Poliziak harrapatu etahatz-markak hartzen badizkida-te, hona itzuli beharko al du-gu?», galdetzen zuen Yusuf 20urteko siriarrak.«Inork ez du nahi zuek hemen

geratzea», erantzun zion NazioBatuetako langileak. Baina ezberak ez beste inork ez zekienzer arraio egin beharko zutengerrak izututako gizaki horiek.Hungariak hesi bat eraiki du

Serbiako mugan, eta gauza beraegin nahi da Errumaniakoan.Horrelako gertaeren aurrean, te-lefono mugikorra da iheslarienlagunik onena. Etapa bat gaindi-tu ondoren egiten duten lehengauza telefonoa hartu eta argaz-kia ateratzea izaten da, etxekoeiberehala jakinarazteko non dau-den. Aldi berean, beste ihesla-riek behar duten informazioaeskaintzen dute sare sozialetan.

Gerratik ihes egiten aridiren lagunak berentelefonoak kargatzen,Austriako Wiesenherriko harrera zentrobatean. Christian BRUNA | AFP

IHESLARIAK EUROPARA BIDEANEuropar agintariak, «premiazko» bilera batetik bestera,eta «Guantanamo» batetik bestera, errefuxiatuak

[email protected]

Turkiatik Greziara itsasotik, eta gero Mazedonia, Serbiaeta Hungaria, Austriara iritsi aurretik. Bide hori astehonetan itxi diete Ekialde Hurbiletik ihes egiten aridirenei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joanbeharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste«premiazko» bilera bat iragartzen duten bitartean.

JENDARTEA / b

Page 5: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

2015 | iraila | 19

GAUR8• 4 / 5

Zahra Zahrourak 84 urte di-tu eta palestinar jaio zen.Sekulakoak ikusi beharizan dituen emakume ho-nek uste zuen SiriakoHoms hirian emango zuela

azken arnasa, bertako egoerara, asko kos-tata, egokitu ondoren. Baina Ekialde Hurbileko gerrek bertako

herritarrek baino indar handiagoa duteeta aurrez egindako egitasmoak hankazgora botatzen dituzte. Europara ihes egi-tea erabaki zuen azkenean Zahrourak, Si-rian bertan eta Libanon dauden iheslaripalestinar gehienek bezalaxe. Baina bi-daia uste baino lehen amaitu zitzaion.Irailaren 6an bera zihoan itsasontzi txi-kia hondoratu egin zen Zipretik gertu etaerreskate taldeek salbatu zuten. Bera, etaberarekin batera zihoazen beste 100enbat lagun. Libanoko Tripolitik irten zenontzia, gerra atzean utzi nahian.Orain, Zipren, hasierako planak aldatu

egin behar izan ditu, baina helburua ezdu aldatu: Greziako itsasertzera iristea,milaka siriar, afganiar eta irakiarrek za-baldutako bidetik.Zipren eten zaio bidaia Mohammed

Hussein Hassani ere. Jakinarazi digu tele-bistan ikusi dituela Europako errepideeta trenbideetan iparraldera doazen mi-laka iheslarien irudiak. «Irudi horiekikustean neu ere bide bera hartzera ani-matu nintzen», adierazi du LibanokoShatila iheslari kanpaleku ezagunean (is-raeldarren laguntzarekin bertako miliziakristauek egin zuten sarraskiaren eragi-nez) bizi zen Hassanek. Berlin Alemania-ko hiriburuan bizi den anaiarengana jo-an nahi du. Horixe du itxaropena,Mediterraneoko uharte pobrean dagoela.Erreskate taldeek salbatu zituzten 115

iheslari haietako gehienak palestinarrakziren, Siriako edo Libanoko kanpalekue-tatik iritsi berriak, Zipreko hegoaldeandagoen Kofinouko kanpalekuko funtzio-nario batek jakinarazi digunez.

Kasu batzuetan palestinarrek hamar-kadak egin dituzte ondoko herrialdeeta-ko kanpalekuetan bizitzen. Baina egoerahori erabat aldatuko zuen Sirian 2011nsortu zen gatazka ikaragarriak. Datu ofi-zialen arabera, geroztik 240.000 pertso-na hil dituzte Sirian.Egoerarik negargarriena Damaskoko

Yarmoukeko kanpalekuan bizi zirenek ja-san behar izan zuten. Palestinar iheslarigehien hartzen zituen lekua benetako in-fernu bihurtu zitzaien, erregimenareneta aurkakoen arteko borroken eraginez.Baita jihadistek egindako erasoen eragi-nez ere. NBE Nazio Batuen Erakundearenarabera, gatazka hasi aurretik 160.000pertsona inguru bizi ziren (palestinarraketa siriarrak batez ere). Gaur egun, gehie-nek ihes egin dute eta 18.000 besterik ezdira bertan geratu.

IRAULTZARI EMANDAKO SOSTENGUA

Siriako gerra hasi aurretik, Zahra Zahrou-rari ez zitzaion burutik pasatu ere eginHoms hiriko Bab Amro auzoko kanpale-kutik ihes egin beharko zuenik. «Nire se-narrak bertan egiten zuen lan eta ondogeunden, Libanon bizi zirenak baino as-koz ere hobeto. Baina gerraren eraginezihes egin behar izan genuen», esan diguzimurren artean begi bizi-biziak erakus-ten dituen emakumeak.Bab Amro auzoak sekulako protagonis-

moa hartu zuen Bashar al-Assad diktado-

rearen aurkako iraultza hasi zenean, etaerregimenak oso gogor zigortu zuen.Bonbardatu egin zuen lekua, iraultza gel-diarazi nahian. «Etxe guztiak suntsitutadaude orain», dio emakumeak.Libanoko kanpalekuetan bizi ziren pa-

lestinarrek ez dute bonbardaketarik ja-san behar izan, baina beren egoera erepenagarria da. «Ez dugu ez herrialderik,ez aberririk, eta Libanok giza eskubideakukatu egiten dizkigu», kontatu du Ghas-san Nasserrek. Bera Beirutetik gertu da-goen Shatilako kanpalekuan bizi zen.Libanoko palestinarrek ez dute izaten

aukera handirik aurrera ateratzeko. Be-ren kanpalekuetako bizi baldintzak osotxarrak dira eta makina bat lanetan ari-tzea debekatuta dute. Gainera, azken urteotan Siriatik ho-

rrenbeste iheslari ailegatu izanak egoeralarriagotu egin die Libanon. «Egia da,orain arteko baldintzak txarrak ziren,baina egungoak jasanezinak dira», adie-razi digu dendari honek. Gauza bat argiutzi nahi du: palestinarrek ez dute ihesegiten Europako irudiak ikusi dituztela-ko: «Alde egiteko gogoa eta beharra Siria-ko gerra hasi baino lehenagokoak dira».Herrialde arabiarren batera joatea baz-

tertuta dauka. «Herrialde horietan gu te-rroristak gara. Zerbait pasatuz gero, pa-lestinarrak izan direla esaten dute. Gukez dugu beraien dirurik nahi; duintasu-nez bizitzea besterik ez dugu amesten».Bere ustez, «herrialde arabiarrek porrotegin dute», palestinarrei dagokienez. «Li-banon ondo izanez gero, zertarako hartuhorrelako arriskuak?», galdetu du, umetxikia besoetan duela.

BIZITZA OSOA IHESEGITEN: SIRIARA,LIBANORA,ZIPRERA...EUROPARA BIDEAN

Siriatik ihes egindako umepalestinar bat, ZiprekoKofinauko iheslarikanpalekuan, irailaren 9an. Samar HAZBOUN | AFP

Orain, Zipren, hasierako planak aldatu egin behar izan dituZahra Zahroura 84 urteko emakumeak, baina helburua ez:Greziako itsasertzera iritsi nahi du, milaka siriar, afganiareta irakiarrek zabaldutako bidetik. Nadera BOUAZZA (Afp)

PALESTINA

Page 6: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

atzerria

Fawzia Soltan siriarra Jorda-niara iritsi berria da. Basa-mortuko leku batera ailega-tu da, gerra eta miseriaatzean utzi nahian, eta hau-tsak aurpegia erabat estal-

tzen dio. «Dirua dutenak Europara joatendira, eta pobreari, Jainkoak lagundu die-zaiola», adierazi digu 50 urteko emaku-meak. Berak badaki herrialde industriali-zatuetako ateak itxita dituela.Soltanek ez du Europara joateko auke-

rarik. Milaka siriar ikusi ditu Europarakobidea hartzen, baina berak beste zerbaitpentsatu beharra dauka. Berrogeiren batlagun iritsi ziren Jordaniara berarekin ba-tera. Gehienak emakumeak eta umeak.Irailaren 10ean eman zieten Al Rokbane-ko pasabidetik herrialdera sartzeko bai-mena. Jordania, Siria eta Irakeko mugakelkartzen diren puntu honek ilargiko pai-saiak ekartzen ditu gogora. Ez dirudi ego-kia gizakiak hartzeko.Jordaniara sartzeko leku bakarra da

gaur egun, Ammango agintariek besteguztiak itxi egin baitituzte, segurtasunarrazoiak argudiatuta. Horixe esan zigu-ten bederen militarrek. Irailaren 10eanlehen aldiz kazetarien bisita onartu zu-ten, hori bai, «gidari» bat ondoan dugula.Amman hiriburutik honaino iristeko

500en bat kilometro egin behar dira,ipar-ekialderantz. Kazetariok ibilgailumilitar batean sartu gintuzten, bertarajoateko. Bidaia oso deserosoa da, hautsabazter guztietatik sartzen baitzaizu. Ihes-lariek bizi behar izan duten egoera uler-tzen laguntzen digu horrek. Jordaniako Armadak du mendean «ha-

rrera zentroa». Bertan erregistratzen di-tuzte errefuxiatuak. Ondoren, herrialde-an zabaldu dituzten iheslarikanpalekuren batera eramaten dituzte.

JORDANIAK 600.000 SIRIAR HARTU DITU

Izan ere, orain lau urte Siriako gerra hasizenetik, Jordanian kanpalekuak prestatudituzte. NBE Nazio Batuen Erakundeakemandako datuen arabera, Siriako gataz-karen eraginez lau milioi herritar ingu-ruk herrialdetik ihes egin du, eta horieta-ko 600.000 inguru Jordanian daude.Sekulako karga, ia baliabiderik ez duenherrialdearentzat. Kopuru hori EuroparBatasuna hartzen ari denarekin aldera-tuz gero (astelehenean 120.000 pertsonahartzeko konpromisoa adostu ezinik ge-ratu ziren agintariak), oso garbi ikustenda benetako ahalegina egiten ari denazein den.Fawzia Soltanek ezin die malkoei eutsi

Homs jaioterriko egoera gogoratzean:«Oso gaizki daude gauzak». Bere semea

orain bi urte sartu zuen kartzelan Basharal-Assaden erregimenak, nahiz eta, ama-ren esanetan, iraultzan esku hartzen ezzuen. «Orain ez dut bere berririk. Bere bi-la alferrik ibili nintzen», adierazi digu.Soltanek entzun du Europan oso ondo

hartzen dituztela siriar iheslariak: «Bere-hala hartzen omen dituzte, soldata ema-ten diete, eta lo egiteko lekua, janaria,arropa», esan digu, Europako herrialdee-tako agintarien arteko tentsioak eta desa-dostasunak aipatu ere egin gabe.Ez da harritzekoa Ekialde Hurbileko

iheslariek Europan gertatzen ari denariburuzko informazio okerra izatea, egunbatean gauza bat esaten baitute aginta-riek, hurrengoan aurkakoa egin aurretik.

Soltan Assaden erregimenaren biktimaizan den bezala, Ahmed Yacine ISIS Esta-tu Islamikoko jihadisten biktima da. 35urteko gizonak emaztearekin eta alabare-kin batera alde egin zuen Raqqa hiritik,jihadisten «hiriburutik» alegia. Berak erenoizbait Europara joateko aukera izateaespero du, «Alemaniara edo beste edo-zein herrialdetara», baina oraingoz kan-palekuan jarraitu beharko du. Ez du diru-rik. «Noizbait baliabideak lortuz gero,bidaia egiten saiatuko naiz. Orain hemenaurrera nola atera pentsatu behar dut».Ali Ahmedek ere Jordaniako basamor-

tuan aurkitu du bere jaioterrian ez zuenlasaitasuna. Siriako iparraldeko Alepokoada. «Ez genuen beste aukerarik. Hiritik

joatera behartuta geunden, bertako egoe-ra dramatikoa baitzen», esplikatu digu.«Hamabost ordu egin ditugu errepidean.Ez genekien Jordaniako mugaraino iriste-rik izango genuenik», esan digu.Anas Ibrahim ere Raqqakoa da. Zazpi

seme-alabekin eta emaztearekin baterajoan zen bertatik. Tibia-haustura hirukoi-tza eragin zion bonbardaketa batek etaorain makuluen laguntza behar du. «Nikez dut ez Europara ez beste inora joannahi. Lehenbailehen sendatu beste hel-bururik ez daukat».Siriatik alde egiten ari direnen kontura

batek baino gehiagok poltsikoa gizendunahi du. Kasurik aipagarriena FrançoiseOlcayrena izan daiteke, frantses EstatuakTurkiako Bodrumen duen kontsularena.Greziako Kos uhartera joan nahi zuten si-riarrei txalupak eta salbamendu-jakaksaltzen zizkien. France 2 telebista katea-ren salaketak kargutik kendu du.

«DIRUA DUTENAK EUROPARA JOATEN DIRA, ETA POBREARI,JAINKOAK LAGUNDU DIEZAIOLA», DIO SIRIAR BATEK

Siriako herritar bat, aurpegia hautsak estalita, Jordaniako Ruwaishedeko kanpalekura iristean. Khalil MAZRAAWI | AFP

Fawzia Soltanek entzun du Europan oso ondo hartzendituztela siriar iheslariak: «Berehala hartzen omen dituzte,soldata ematen diete, eta lo egiteko lekua, janaria,arropa...», adierazi digu Imed LAMLOUM (Afp)

SIRIA

Page 7: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

2015 | iraila | 19

GAUR8• 6 / 7

Aste honetan bertan Kira-tsa Darizu giza mugi-menduak Libanokoagintariak estutzekomobilizazioak egin dituBeirut hiriburuan, be-

ren eskariei jaramon egin diezaieten. Laumilioi biztanleko herrialde txikiak osokrisi sakona bizi du hondakinen bilketazerbitzua dela-eta (arrazoi horregatik ha-si ziren mobilizazioak, baina berehalabestelako helburuak hartu zituzten, Ara-biar Udaberria gogora ekarriz), baina Si-riako gerratik ihesean datozen gizakiakhartzeko gauza izan da (1,1 milioi siriardaude egun Libanon, datu ofizialen ara-bera), bere garaian Palestinatik iritsitako-ekin egin zuen moduan. Gebran Bassil Libanoko Atzerri minis-

troak nabarmendu duenez, garrantzitsuada Siriatik ihes egin behar izan dutenpertsonak ondoko herrialde arabiarrenbatean geratzea, gerra amaitu eta egon-kortasuna noizbait itzultzen bada, erra-zagoa izango baita horiek beren herrieta-ra itzultzea.Beiruteko agintariek adierazi dute Si-

riako gatazkan esku hartu duten estatuguztiek lagundu beharko luketela ihesla-riak hartzeko garaian, eta ez zaie arrazoi-rik falta: Europak, Errusiak, Iranek, AE-

Bek eta Golkoko herrialde aberatsek ga-tazkan esku hartzen ari diren talderenbati laguntza emandakoak direnez, ihes-larien egoera hobetzeko zerbait egiterabehartuta daude, Beiruten egiten dutenirakurketaren arabera. Europa zertan ari den egunero ikusten

dugu telebistan. Gutxiago aipatzen da or-dea Golkoko estatuen erantzukizuna: di-rua emateko prest daude, baina ihesla-riak hartzeko ez, beren herrialdeetanezegonkortasuna eragingo luketelakoan.

ALEMANIAKO ENBAXADALibanon gaur egun duten egoera ulertze-ko joan den asteko gertaera batek asko la-gundu dezake. Iheslarien artean zurru-murru bat zabaldu zen: Alemaniakbidalitako itsasontzi bat omen zetorren,iheslariak bertara eramateko. Berlinekprentsa-ohar bat plazaratu zuen zurru-murruak zioena gezurra zela argitzeko.Alfer-alferrik: hiriburuaren iparraldekoMtaileb auzoan dagoen Enbaxadara

ehunka siriar hurbildu ziren, Libanotikirteteko aukeraren bila. Siria uztean zu-ten dirua amaitu egin zaie eta nazioarte-ko laguntza ere murrizten hasia da. Ale-mania zen egun hartako itxaropenbakarra. «Ez daukat beste aukerarik», es-plikatu zuen Wissam Youssefek. Berakorain lau urte utzi zuen Idleb, Siriakoiparraldeko probintzia, gerraren eragi-nez, eta geroztik Libanon egon da berelau seme-alabekin, baina horrela segitze-rik ez dutela erabaki zuen. Alemaniara le-geak errespetatuz iristerik ez badu, itsa-soko bidea hartzeko prest dago, osoarriskutsua dela badakien arren.«Begiratu haur horren eskuak, ez diru-

dite ume baten eskuak, adineko batenakbaizik», esan zien kazetariei Bekaako bai-laran bizi den siriar batek. Eguzkiak era-bat belztu dio aurpegia umeari eta es-kuak patatak biltzen zaildu zaizkio. Lanegin beharra dauka, etxekoak aurreraatera ahal izateko. Egun osoa laneanemanda, bost euro jasoko ditu asko jota,bi euroren truke lanean ari direnak erebadaude-eta. Unicefen esanetan, Liba-non, Turkian eta Jordanian Siriatik ihesegindako bi milioi ume inguru bizi dira.«Bizitza normala izatearekin egiten duteamets, baina badakite ez dutela horreta-rako aukerarik», azaldu du Soha BoustaniNBEko agentziako buruak.Siriatik Libanora joandako iheslarien

heren bat (%35) Bekaa bailaran bizi da,mugatik gertu, baina gainerakoak hirihandietan daude. «Beiruten bazter guz-tietan ikusten dituzu. Kalean egiten dutelo eta laguntza eskatzen dute, eskalebihurtu baitira», jakinarazi du Gareth Ri-chards Care erakundeko arduradunak.«Umeak leher eginda iristen dira Libano-ra, gerrak hunkituta. Gurasoek, bizirikbadaude, beraientzako bestelako etorki-zuna aurkitu nahi dute, baina egoera osozaila da hemen», erantsi du.Siriako 400.000 ume inguru daude Li-

banon, beren ikasketak etenda. LibanokoHezkuntza Ministerioak eta NBEko agen-tziek ume horien hezkuntza ordaintzekokonpromisoa hartu zuten, baina horieta-ko 140.000rentzat baino ez da eskolarikizango. 2014an ere eskolara joan zirenekdute lehentasuna. Horiek Libanoko ume-ekin batera joaten dira eskolara leku ba-tzuetan, kasu askotan 12 urteko umeak 8urtekoekin nahasita. Tentsioak gora egi-ten du une askotan. Horregatik eskatzendie iheslariei Bassil ministroak Siriako«leku seguruetara» itzul daitezela, Liba-noko bertako egoera aurki leher daiteke-elakoan.

PALESTINATIK IHES EGINDAKOAK HARTZEAZ GAIN, MILIOIBATETIK GORA SIRIAR SALBATU DITUEN HERRIALDEA

Siriako ehunka iheslari joanziren Alemaniak Beiruten duenEnbaxadara Europakoherrialdeko itsasontzi handibat zetorrela jakin zutenean.Etsipenak eragindakozurrumurru bat baino ez zenizan. Joseph EID | AFP

Libanoko egoera gaiztotzen ari dela-eta, Atzerri ministroakiheslariei Siriako «leku seguruetara» joateko eskatu die.Baina ondoko herrialdean ez dago horrelako lekurik etasiriarrak eskale bihurtzen ari dira Beiruten.

[email protected]

LIBANO

Page 8: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

atzerria

France Presse agentziako tal-de bat beraiekin batera joanda Grezia eta Mazedonia ar-teko muga zeharkatu zute-netik. Bavaria Alemaniarenhegoaldean dago. Iritsi be-

rritan, bizitza berriaren hasiera ospatunahi dute. Tren eroso batean doaz, Viena-tik Munichera doazen exekutibo eta tu-ristekin batera. Orain barre egiten dute,astebeteko odisea amaitu eta gero.Ordu batzuk lehenago ikusi zuten, tre-

nak zuen mapa batean, Alemanian zeu-dela, arriskurik gabe, alegia. «Lortu dugu,azkenean», esan zuen 27 urteko Ahma-dek. Bagdaden zituen etxea eta arropa-denda saldu zituen, Alia emaztea (26 ur-te) eta Adam txikia Europara eramateko.Aste luze horretan bikotea ia atxilotuegin zuten muga zeharkatzerakoan; gaubat kale gorrian pasatu behar izan zuten;beste batean lapurrei iskin egin zieten;

eskrupulurik gabeko trafikatzaileekin ne-goziatu izan dute; egun bat egin zuteneguzkitan kiskaltzen, Adam motxila ba-tean zutela; gauean hotza pasatzea toka-tu zitzaien; errenkadan jarri ziren aginta-rien aurrean izena emateko… Eta horiguztia, ia inolako laguntzarik jaso gabe.AFPk ia 2.500 kilometro egin zituen bi-

kotearekin. Oso bidaia arriskutsua, tre-nez, autobusez eta oinez egindakoa. Giza-kion aurpegirik txarrena ezagutu beharizan dute gazteek egunotan.Hungariara sartzean, arnasari eutsi be-

har izan zioten, ilargiaren laguntzarekintrafikatzailearen atzetik oinez zihoazela.

Harrapatu eta erregistratuz gero, Europa-ko iparraldeko estaturen batera iristekoaukerak murriztu egingo zitzaizkiekeen.Alemaniara iristeko 9.000 euro gasta-

tu dituzte. «Ez dugu gauza handirik eska-tzen: besteak bizi diren bezala bizi nahidugu, tentsiorik gabe, estresik gabe, bel-durrik gabe», dio Ahmadek leher eginda.Iraketik ihes egiteko erabakia aspaldi

hartu zuten, 2014ko otsailean. Orduaneman zioten elkarri ezkontzako hitza.Handik hamar egunera jatetxe bateanafaltzen ari zirela, «leherketa bat izan zeneta edalontzi guztiak aurpegian txikituzitzaizkigun». Zauriek utzitako orbainak

ikusten zaizkie oraindik, batez ere Alia-ren aurpegian. Emakume hau Unibertsi-tateko irakasle baten alaba da, baina jiha-distek ikasketekin jarraitzea galarazizioten. «Eskolan nintzela, gizon armatubatzuek eraso egin zidaten. Hijaba (isla-miar zapia) jantzi ezean, hil egingo nin-dutela esan zidaten», dio kamiseta bat,jeansak eta kiroletako oinetakoak dara-matzan gazteak. «Gutxienez gure ame-tsetako batzuk betetzea espero dugu»,esan zigun Serbian.Aliaren gurasoek bidaia arriskutsuegia

zela eta ez joateko esan zioten, baina gaz-teak ez zuen beste irtenbiderik ikusten.Turkian zeudela Greziara eramango zi-tuen ontzia ikustean, Ahmadek ere Irake-ra itzultzeko esan zion Aliari. Emaztea-rentzat zein umearentzat gogorregiaizango zela uste zuen. «Elkarrekin biziedo elkarrekin hil, ez dago beste aukera-rik», erantzun zion emakumeak. BainaBudapestera iritsi ziren goizean zalantzaugari sortu zitzaizkion, paperik ez izatea-gatik hotelik aurkitu ezinik ibili zirenegunean. Trafikatzaileak putetxe baterasartzeko ahalegina egin zuen. «Ezin diotkontatu amari hemen bizitzen ari gare-na; atsekabe handiegia izango litzatekeberarentzat», esan du begiak malkotandituela. Beraien kontura aberastu nahizuten pertsona asko ezagutu dituzte. Tra-

BAGDADETIK BAVARIARA, IRAKEKO BIKOTE BATEN ETA BEREUME JAIOBERRIAREN ODISEA LAZGARRIA

Azkenean ere! Iritsi dira Ahmad eta Alia Alemaniara, lauhilabeteko umea besoetan dutela. Atzean geratu diraIrakeko bikote honek bizi behar izan dituen zorigaitzak.Bonbetatik ihes egiteko, zuten guztia saldu zuten.

IRAK

Mirwaisek hogei ur-te besterik ez ditu,baina erabakiahartua du: Euro-para egin behardu ihes, Afganis-

tanen jarraitzea berarentzat arriskutsue-gia da-eta. Horregatik joan da Kabul hiri-buruko eraikin batera, bertanpasaportea egingo diotelakoan. Bereegoera berean dauden makina bat per-tsona aurkitu ditu bertan, Asiako erdial-deko herrialde hau baita Europara pape-rik gabeko iheslari gehien bidaltzendituenetako bat: bigarrena, Siriarenatzetik gaur egun.«Uhateak zabalik daude, Europaraino

iristeko gure aukerarik onenaren aurrean

AFGANISTANDIKIHES EGIN NAHIDUTENAK ERE,EUROPARA BEGIRA

AFGANISTAN

Afganistango herritarrak, Kabulgo eraikin ofizial batean, pasaporte berrien zain. Shah MARAI | AFP

Page 9: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

gaude», dio afganiar gazteak. AEBetakoArmadarentzat itzultzaile lanak egitenzituen ekialdeko Kunar probintziako ba-se batean, baina alde egin behar izanzuen, talibanak erabat infiltratuta bai-tzeuden instalazio haietan. Estatubatuarrentzat lan egin duten

beste afganiar askok bezalaxe, berak eretalibanen mehatxuak jaso ditu. Horiekigorritako eskutitz bat darama eskuetan,pasaportea egiteko garaian lagungarriizango zaiolakoan. AEBetara joan ahalizateko bisa berezi bat eskatu zuen, bainaez du erantzunik jaso.

ALEMANIAKO HERRITARREN PANKARTAK

Aurreko astean, telebistan Alemaniakodozenaka herritar, pankartak hartuta,iheslariei ongietorria egiten ikusi zitue-nean, Mirwaisek pentsatu zuen ezin zue-la horrelako aukera bat alferrik galtzenutzi, eta berehala joan zen bere pasapor-tea berritzera.AEBetara sartzeko bisa iristen ez ba-

zaio, eta ez dirudi iritsiko zaionik, Alema-niara joan nahi du, Iran eta Turkiatik ba-rrena. Ez du baztertzen trafikatzailerenbati dirua ordaindu behar izatea. «Aditu dut Alemanian siriarrek izaten

dutela lehentasuna, baina afganiarrokere aukera ona dugulakoan nago», esandio kazetariari pasaporteak egiteko bule-

goan zain dagoela. Itxaropen bera duteondoan eserita dituen dozenaka lagunek.Afganistango gatazkaren azken kapitu-

luak orain 13 urte hasi ziren, AEBek he-rrialdea inbaditu zutenean. Talibanakkendu zituzten agintetik atzerritarrentropek, baina egonkortasunaren tankera-ko ezer eraikitzeko gaitasunik ez zutenerakutsi estatubatuarrek ezarritako agin-tari berriek, eta gerrak bere horretan ja-rraitu zuen. Etenik gabe. Atzerritarrak zi-ren agintari berrien sostengu bakarra.Baina Kabulgo Gobernuari laguntzenzion NATO erakundeak alde egin zuenAfganistandik, eta ondorioz herritar as-kok asilo politikoa eskatu dute Mende-baldeko herrialdeetan. NBEak emandakodatuen arabera, iaz %65eko hazkundeaizan zuen asilo politikoa eskatu duten af-ganiarren kopuruak, eta aurten joera in-dartu egin da eta 50.000 afganiarretikgora iritsi dira dagoeneko Europara.Testuinguru horretan, Hamid Karzai

presidente ohiak gazteei herrialdetik ezjoateko eskatu die: «Herrialdean geratu

eta eraiki ezazue. Herrialde honek beharzaituzte».«Jendeari geratzeko eskatzeak ez du

ezertarako balio», Richard Danziger IOMMigrazioen Nazioarteko Erakundeko zu-zendariaren esanetan. Bere ustez, Afga-nistango agintariek ihes egin nahi dute-nekin zuzenean hitz egin beharko lukete,zerbait lortu nahi bada.

ETXE ATARIAN UTZITAKOMEHATXUA

Izan ere, Mirwais gazteak erakusten di-gun papertxoak ez du zalantzarako tarte-rik uzten: «Atzerriko fedegabeentzat lanegiteagatik lepoa moztuko dizugu». Tali-banek berari igorritako idatzia da. Etxekoatarian itsatsita utzi zuten. Oso kontuanhartzekoa, horiek askotan erakutsi baitu-te mehatxuak betetzeko gauza direla.Tankerako hausnarketak eginda abiatu

zen Kunduz Afganistango iparraldeko hi-ritik Mohamad, baina oraingoz bidaiaHungarian amaitu zaio, Serbiako muga-ren ondoan dagoen Roszkeko iheslarikanpalekuan. Hotza, gosea eta ezintasu-

na jasan beharra tokatzen ari zaio: «Bu-rusiak behar ditugu gaua pasatzeko, den-datan hotza ikaragarria da-eta».Mohamaden anaiak Alemaniako Ar-

madarentzat egiten zuen lan Afganista-nen eta gaur egun Europako herrialdeaberatsean bizi da. Berarengana joannahi du anaia gazteak, baina Hungariakosegurtasun indarrek harrapatu eta ber-tan sartu zuten, gutxieneko baldintzakeskaintzen ez dituzten instalazioetan. Pakistandik, Siriatik, Iraketik eta Afga-

nistandik ihes egindako familia ugarisartu dituzte kanpalekuan, lokatza nagu-si den puntuan. «Bizitza salbatzeagatikegin nuen ihes, talibanek mehatxatuegin naute-eta», azaldu du. Hungariar segurtasun indarrek jarri

dieten eskumuturrekoa erakusten duteiheslari batzuek, bisitariei tabakoa edojanariak eskatzeko, baina berehala hur-biltzen dira poliziak errefuxiatuei ezerezin zaiela eman esatera.Bidaiak porrot egiten duenean Kabul-

go bulegoan zain daudenek ez dute ho-rren berririk izaten. Bai, ordea, iheslarianahi zuen lekura iristean. Haji Popalek65 urte ditu. Bederatzi seme-alaba haziditu eta une honetan gauza bakarra duburuan: «Alde egin behar dugu».

2015 | iraila | 19

GAUR8• 8 / 9

fikatzaileak alde batetik, eta botila bat uredo ogitarteko baten truke diru asko es-katzen zietenak, bestetik.Hungaria utzi eta Austriara sartzean,

larri ibili ziren mugan. Beraiekin zihoa-zen sei pertsona atxilotu zituzten. Unehaietan, korrika ari zen aita jolasean arizelakoan, umea barrez lehertzen zegoen.Ihesean ibiltzearen eraginez, Alia ume-

arentzako esnerik gabe geratu zen etatxikiak gogotik negar egin zuen. Ahma-dentzat, egoera jasanezina. Aliak, berriz,alde ona ere ikusten dio bizitakoari:«Zenbat eta gogorragoa bidaia, orduaneta indartsuagoa da gure harremana».Vienan bikotea seguru sentitu zen.

Han izan zuten nora joan behar zuten az-tertzeko lehen aukera. Kolonia hautatuzuten, bertan Ahmaden arreba bat bizidelako. Baina Munichen atxilotu egin zi-tuzten, eta iheslariak hartzeko zentro ba-tera eraman. «Leku hau leporaino dago,bi familia sartu gaituzte gela txiki bate-an. Iritsi ginen arropa bera dugu jantzi-ta», kontatu du Ahmadek. Egoera horre-tan hilabete asko egin ditzakete, azkenbolada honetan iheslari asko iritsi baitaAlemaniara. Erabat lasaitzeko aukerarikez, oraingoz.

Serene Assir (Afp) Ahmad eta Alia, telefonoz Bagdadera deitzen, irailaren 3an Austriatik Alemaniara eraman zituen trenean. Aris MESSINIS | AFP

Estatubatuarrentzat lan egin duten beste afganiar askokbezalaxe, berak ere talibanen mehatxuak jaso ditu.AEBetara joan ahal izateko bisa berezi bat eskatu zuenMirwaisek, baina ez du erantzunik jaso. Anuj CHOPRA (Afp)

Page 10: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ zi

entz

ia /

tekn

olog

ia

Donostiako Kortxoenea gaztetxean egunotanjazotakoak Bilboko Kukutzaren eraisketa au-toritarioa, jada lau urte betetzear dagoena,ekarri digu gogora. Eta paralelismoak egon ba-daude. Baina gertaerak Tabakalera distiratsua-ren irekierarekin bat egin duenez, kasualitatez

edo ez, antzekotasunak beste gaztetxe gogoangarri baten de-segitearekin ere bilatu behar ditugu: 1992ko amaieran zerra-tutako Bilboko Alde Zaharrekoarekin. Izan ere, Josu Ortuondo alkateak gazteek «behetik» kudea-

tutako Espainiako Bankua kaleko gaztetxea hustu eta lau ur-tera, Udalak berak «goitik» kudeatutako kontzertu-areto batireki baitzuen handik 400 metrora: BilboRock. Autokudea-ketaren eta horizontaltasunaren ereduaren aurrean, hortaz,hierarkia instituzionalak gaina hartu zuen, jabego ukiezina-ren betiko aitzakiapean. Zeren eta Mesedeetako elizak erebazuen jaberik, baina hori ez zen oztopo izan Udalak huraerosteko eta bertan Bilborock ezartzeko.

Kortxoenea dagoen Indianoene kaletik 1.200 metroraireki duten Tabakalera «kultur ekosistema» apailatzekoeraikina ere Altadis enpresari erosi egin behar izan zio-ten Donostiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak eta EuskoJaurlaritzak, 8,5 milioi euroren truke. Udal-erosketarenformula hori erabil liteke Espainiako Bankua kaleko zein Ku-kutza edo Kortxoenea gaztetxeen kasuetan ere. Akaso, ez dahoberena izango, baina aukera bat da. Gasteizko gaztetxea-rekin bere garaian egin bezala. Bi kultur ereduak baitira be-harrezkoak gure hirietan: ofiziala zein alternatiboa.

Kortxoenea eraisteko berriz ere jabego pribatu santuarenaitzakia erabili baita. Eta, bide batez, aurreko udal gober-nuari bota zaio guztiaren errua: «Kortxoenearen eraisteaaurreko legealdian onartutako hirigintza-proiektuaren on-dorio» dela lau haizetara zabaldu du Eneko Goiaren gober-nu taldeak. Baina ez da egia. 2010ean onetsitako Plan Oro-korrean jada onartuta baitzegoen partzela horretan 1.812m2ko etxebizitza eraikin bat egitea. Luxuzko 21 etxe, guzti-ra. Donostiako Udalak, gainera, 623.748 euro jaso ditu, Herri

Kontuen Euskal Epaitegiaren arabera, Kortxoenea biltzenduen Ordoñez-Manteo eremua birpartzelatzeko eskubideaemateagatik. Zergatik ezin da dirutza hori gazteen autoku-deaketan oinarrituko den kultur ekipamendu publiko batosatzera bideratu? Gaztetxeen sareak egikaritzen duen hirigintza-eredua ez

zaiolako batere erosoa eskuineko botere demokrata kristauerregionalistari. Bereziki, kapitalismoaren ereduarekiko osokritikoa delako.

Norbaitek esan bezala, benetako ekosistemaz hitz eginahal izango dugu Kortxoenearen eta Tabakaleraren mo-duko ekipamendu soziokultural anitzek herri berean ba-tera bizitzeko aukera duten egunean. Eta hori ez da berezsortzen. Landu egin behar da. 2016ko kultur hiriburutzakhorretarako aukera egokia zirudien. Bestela, zer nolako si-nesgarritasuna edukiko dute «kultura alternatiboa eta oina-rritik sortutakoa bultzatzera bideratutako 100 ekintza artis-tiko» bezalako ekimenek? •

Ilustrazioa: UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

Unai Fernandez de BetoñoArkitektoa

Gaztetxeenhirigintza-eredua

Page 11: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

2015 | iraila | 19

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Irakurri dudanez, beste buelta bat eman behar omenzaio ezker abertzalearen estrategiari; “Zutik EuskalHerria” hark marraztu zuen bidearen potentzialta-sun osoa esplotatzeko. Ez dituela espero zitezkeenerantzun guztiak ekarri; ez dagoela, satorrak egin le-gez, buztanaren truke begiak saldu eta dituen arazo-

ei ez ikusiarena eginda, lur azpian itsu bizitzerik. Txalo-tzekoa iruditzen zait ahalegin hori. Neure partetik,iruzkin batzuk eta ideia bat nabarmendu nahi ditut.Hasteko, marmarrak burrunba eta purrustak purrustate-gi gustuko dituztenen kontrako jarreraz, ezinegonak baz-tertu eta deseperazio izpirik gabe egin behar dela uste dut.Konbentzituta, esperantzaturik saiatu behar da, horrela da-goenak eginda egotea baino, egin egin nahi duelako. Joerabipolarrak, teleberri batean depresiotik euforiara, idorretiktirrinera, pasatze horren kultura politiko etxekaltea alboratuz. Larritasuna aitortuta baina larriminik gabe, berehala,bat-batean, den-dena konpon-tzeko antsietaterik gabe, bestegauza batzuk egin behar dire-la esateke, beste batzuek egin-go dituztela itxaroteke.Begirada altxatu eta urru-tiko gogomira behar da, ar-nasa luzea, beharrezkoa denhorizonteaz jabetzeko den-bora hartzea. Aitortuz bideberriak egin duena sekula-koa dela, politika egitekomuturreko baldintza horie-tan, probokazio eta zailtasunguzti horiekin aurreratu de-nari balio osoa emanez. Go-goratuz bagenekiela bide berria ez zela aurrekoa bainoerrazagoa, etengabeko aurkikuntza batean murgiltzenginela, pronostiko ziurrik gabeko abentura batean.Tenplea behar da, lasaitasuna. Errealitate aldakorraripega-pega eginda, epe motzean erantzun praktikoakemateko zentzu pragmatiko bat. Eta epe luzeago bateanjokatzen den apustu independentistak dakarren antago-nismoari ekitea, intentsitate eta boltaje politiko handizjokatuz. Eta hori guzti hori, printzipioetan eta idealetansendo eutsiz, horiek galduta ezerezean galduko ginateke-elako. Hori bai, ahal bada bi printzipio hautatuta nahi-koa, eta hor, betiko lez, bietan jarrai: ihia bezala sendosustraitua eta haizeetara moldagarri. Bestela, printzipio-ak kontaezin eginda, maniobrarako mugikortasunik ga-be, txiki-munduen lobbyetara makurtuta, ildoa eta berepotentziala grapatuta uzten delako.

Hartara, hau guzti hau bezain inportante eta presoakaskatzea edo independentzia lortzea baino ariketa zaileta korapilatsuagoa iruditzen zait mentalitatearen iraul-tza egitea. Estrategia eta paradigma aldaketa hitz serioe-giak baitira, erabili behar ez den tresna bat erabiltzeariutzi, eta txalo-pin-txalo, dena perfektu, bide onean gare-la pentsatzea baino harago doa. Kaskarrean, buruan, eginbehar dela iraultza hori uste dut... Baina, nola? Baneki!Ez da erraza. Hasteko, sarri, mentalitateak anbar puskabatean harrapatutako intsektu prehistorikoen antza due-lako. Teknologiak eta beste ziztu bizian alda daitezke,baina neurozientziak argitara ekarritako buruko miste-rioek diotenez, gure garunen funtzionamendua ez damilaka urteetan apenas aldatu eta pertsonen bizitzarenzikloan ez da askorik aldatuko. Iraultza horrek, halaber,beharrezkoak diren maila askotako kontraesanak sor-tzen ditu: pentsatzeko moldea eta geure buruaz pentsa-

tzen duguna aldatzea eskatzen du, geure ezezkoei, ezineieta errakuntzei begietara begiratzea, orain arte egindakogauza asko egiteari uztea eta, gainera, zailtasuna bider-katuz, hori guztia orain arteko jende berak egitea.Konformatzen naiz, ordea, burua zergatik dugun boro-bila beti presente izango bagenu: autoek eta autobusekzirkulazio errotondetan bezala, gure buru borobileanideiek, eskemek eta pentsamenduek zirkulatu eta nora-bidez aldatu ahal izateko. Eta marmarraren marmarrean,beti kontu berean bueltaka eta bueltaka aritzen garelaitolarria sentitzean, argi-keinukariei eman, bide eta ideiaberriak hartu, eta suelto eta libre abiatzeko.Mentalitateen iraultzarako, hortaz, kultura politiko etalagunarte berri baten ardatz, uste dut abiapuntu balekoadela gure buruen borobiltasunaz jabetzea eta hori apro-betxatzen jakitea. •

{ asteari zeharka begira }

Iruzkin batzuk eta ideia batbueltaka eta berriz bueltaka

Burua zergatik dugun borobila betipresente: autoek eta autobusek zirkulazioerrotondetan bezala, gure buru borobilean,ideiek, eskemek eta pentsamenduekzirkulatu eta norabidez aldatu ahal izateko

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi

Page 12: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

herria

Arrazoi askogatik xarma berezia du La-rrabetzuko herriak hartu duen erron-kak. Oroimen historikoa berreskuratunahi dute, 1936ko gerran giltzarri izanzen inguru batean. Gertatu zenarenoroimena gordetzearekin batera, egia,

aitortza... ere nabarmendu nahi dute, hamarkadetanisilean baina ahantzi gabe gorde dena azaleratzeko.Beste ezaugarri garrantzitsu eta berezi bat du proiek-tuak. Bultzatzaileek diotenez, «herriak herriari» itzul-tzea da asmoa, eta bide horretan hitzarmen bat sinatudute Aranzadi eta Udalarekin, «1936-1945 urteen arte-an Larrabetzun gertatutako giza eskubideen urraketaikertu eta oroimen historikoa lantzeko».Ekimenaren abiapuntua ere bitxia da. Kontatzen du-

te orain bi urte inguru, mendi martxa bat antolatzenari zirela, sortu zela asmoa. Gerora ideia hori gorpuz-ten joan da egun martxan duten egitasmoa biribilduarte. Pentsatu zuten Euskal Herrian mendi martxaugari antolatzen zirela eta Larrabetzu inguruko men-diek altxor handi bat gordetzen zutela, hots, BurdinHesiaren aztarnak. Bi elementu horiek nolabait bategin behar zutela pentsatu zuten; kirol proba bat bai,baina historia gordetzen duen ibilbide batetik. «Goa-zen zeozer ezberdina egitera, ez dadila izan kirol probahuts bat, lehiaketa hutsa, aprobetxa dezagun Larrabe-tzun daukagun hau», komentatu zuten Karraderan el-kartean. Abiapuntua eta filosofia finkatuta, ibilbideazehazten ari zirela aztarna berriak agertzen hasi ziren.«Ikusita gero eta gehiago agertzen ari zirela, Aranzadi-ra jo genuen, ez baikenekien oso ondo hura guztia ze-lan kudeatu», azaldu dio Gaur8ri Ainhoa Larrabe Ka-rraderan elkarteko kideak. Jakin-minak erreta, Gaur8ren hurrengo galdera zer

aurkitu zuten izan zen halabeharrez. Esan zigutenarenarabera, defentsarako harresiaren egitura ezagunarenondoan, basoan, lubaki eta galeria ugari dago, eta egi-tura horiez gain, beste aztarna batzuk agertu dira ingu-ru horietan azken hilabeteetan. «Gauza da, sasi-garbitzeko makina hartuta sastraka

artean sartu zela lagun bat eta lubaki bat aurkitu zuela;apur bat aurrerago begiratu eta zulo baten aho handia-go bat eta, behin horretan sartuta, konturatu zen hor-man balak ikus zitezkeela oraindik, plater bat ere aur-kitu zen...», kontatu zuen Larrabek. Dioenaren arabera,gehienak ez daude begi bistan, asko estalita daude, «lu-

rrek janda» eta ondotik pasatzean ondoarretaz begiratzen ez baduzu, animaliabaten gordelekua izan daitekeela pentsadezakezu».Lubakien arteko lurpeko pasabide ho-

riek ‘T’ forma dute eta kasu batzuetanmendiaren beste alboan dute irteera. An-tza, lubakien artean egokitzen zituztenegiturak dira, gordetzeko, ihes egiteko.Urteetan lurrak eta sastrakak estalitaegon zena irudikatu zitzaien berehala,bunkerren arteko lotura eta pasabidezbeteriko lurpeko egitura handi bat. Imaji-

natzekoa da horrelako aurkikuntza bateksortuko zuen zirrara, eta Larrabek baiez-tatu zuenez, egitasmoa lotzeko eta gehia-go bilatzeko pizgarri bat izan zen Karra-deran elkarteko kideen artean.

PARAJE ESTRATEGIKOA 36KO GERRAN

Kontua da asko aurkitu dutela eta besteaurkikuntza asko egitea espero dutelaorain arte atzemandakoa ikusita. Tokiakberez informazio ugari eman dezake, La-rrabetzu inguratzen duten mendiak ele-mentu estrategiko baten zati garrantzi-

Lerro hauen ondoan,Basagunean dagoen

gotorlekua eta aginte-postua, eta Bolunburunaurkitutako meazuloak.

KARRADERAN ELKARTEA

BURDIN HESIAREN AZTARNAK BILTZENHASI DA LARRABETZUKO HERRIA

Nerea GOTI

Burdin Hesiaren inguruetan mendi lasterketabaten ibilbidea antolatzen ari zirela, gerrakoaztarnak agertzen hasi ziren. Aurkitutakoarendimentsioa ikusita, Aranzadirengana jo zuenKarraderan elkarteak. Egun, lanean jarraitzendute Udala eta zientzia elkartearekin hitzarmenbaten baitan, oroimena «herriari itzultzeko».

Page 13: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

tsu bat izan zirelako. «Hemen kokatzenzen defentsa lerroa eta hemen egon zenbataila bortitzenetako bat», esan du La-rrabek.

Bilboko Artxanda mendiak, Galdakao-ko Gangurenek eta Larrabetzuko Bizkar-gik eta Gaztelumendik osatzen zuten hi-riburuaren inguruko Burdin Hesiadefentsa-lerroa, baina askoz zabalagoaere izan zen. Euskal Herriko historian ze-har hainbatetan gertatu bezala, basoakelementu estrategikoak izan ziren eta,ondorioz, iragan horren lekuko bilakatu-ta, informazio zabala gordetzen dute, La-rrabetzun baieztatzen ari direnez.

Larrabek azaldu duenez, garaiko mape-tan, Eusko Gudarostearenetan, lubakiakagertzen dira baina ez galeriak eta koba-zulo antzeko horiek. Horregatik lehenda-biziko lanen artean Karraderan elkarteaketa Larrabetzuko herritarrek sortutakoboluntario taldeek aurkitzen duten horikatalogatzea dago. Lehen pausoa, beraz,azterketa sakon bat egitea da, zehazteko«zer aurkitu dugun, lubakiak eta bunke-rrak non dauden... eta mapa baten gaine-an pentsatu, zeren balioa agerian jarrioraingoz, epe ertain eta epe luzera begi-ra».

Bolunburuko inguruak garbitzen ibilidira orain arte, hasteko errazen dutengunea delako, «eskuragarriagoa». Baina,Gaztelumendin sartuko dira gero, eta zo-naka egin beharko dute inguru hori.Mendi horren inguruan, bertan oraindikoso begi bistan dagoen monolitoa aipatudu larrabetzuarrak. Erresistentziarenikur den nido de ametralladoras izeneko-aren ondoan, «justu horri begira, Bizkar-gira begira, sartu ziren tokitik frankistengaraipenari gorazarre egiten dion mono-litoa dago oraindik».

HISTORIA KONTATZEA TOKATZEN ZAIGU

«Erreferentzia izan dugu, baina historiakontatzea tokatzen zaigu», esan du Larra-bek esku artean duten erronkaz. «Argidagoena da Gaztelumendikoa hormigoia dela, ikusten dena, baina lubakiak etalurpean dagoena atera nahi dugu», ze-haztu zuen.

Inguruko basoetan gertatu zena urtee-tan gogoan gorde dute herritarrek; herri-ko elkarte batek bultzatuta, hainbat eki-men egin izan dute orain arte memoriabizirik mantentzeko, eta etxeetan orain-dik bildu ez den informazio zabala egondaitekeela uste du Larrabek. «Herritarrekesaten dizute ez dakit non fosa edo hobibat dagoela», baina beste lan bat falta da:adineko jendearen artean egon daitezke-en testigantza horiek guztiak biltzea.

«Ez gara adinduengana joan galdetzera

ea zer bizi izan zuten, zer dakiten edoetxean zer entzun zuten, eta hori da eginbeharko genukeen lehen gauza, zeren ge-ro eta gutxiago dira bizirik daudenak, ta-malez».

Ohartu dira, bestalde, jendeak «beldu-rragatik eta musturrak itxi dituelako» is-torio batzuk etxean gorde dituela eta fa-miliek askotan izan dutela informaziohori baina ez dutela transmititu. Horre-gatik garrantzitsua da horiei «mikrofo-noa ipintzea». Hori lehentasunezkoa de-la nabarmendu du.

Elkarrizketaren puntu horretara heldu-ta eta jakinda aurkikuntzen artean gor-puzkiak ere izan direla, Mendatako kasuaaipatu du Karraderaneko ordezkariak. La-rrabetzuko auzokide bati esker identifi-katu zituzten Marmiz auzoan topatutako gorpuzkiak. Hildakoaren familiak baze-kien gorpua inguru hartan zegoela eta«gurutze bat zuten ipinita». Hara joatenziren maiz, etxekoa oroitzera. Garai har-tan bertan bizi zen baserritarrak gogora-tzen zuenez, Pedro Uriguen izeneko gu-dari zornotzarra zaurituta hara heldu eta

frankistek bertan akabatu zuten. Beldu-rrak jota, baserritarrak berak lurperatuzuen eta han egon da hamarkadetan.

MENDATAKO EMOZIOAK

Joan den abuztuan bertan atera zutenlurpetik arkeologoek Otxandio batailoikogudariaren gorpua, familiaren aurrean,herritarren eta instituzioen ordezkarienparte hartzea izan zuen ekitaldi batean.«Joan ginen eta, benetan, hantxe zegoen,bere balinak, zorroarekin... ez zuen txa-parik eta orain Aranzadik frogak egin be-har ditu identifikatzeko», kontatu du La-rrabek, eta ez du ezkutatzen momentuanbizitako emozioa, senideak aurrean zi-tuela, jakinda urteetan hara joaten zirelaomentzera. «Zelako esker ona erakutsizuen familiak... esperientzia itzela izanzen niretzat», aitortu du.

Bestalde, gizartean «sekulako ezjakin-tasuna» ikusten du gorpuen berreskura-pen prozesuei dagokienez. Esan zuenez,kasu batzuetan jakin bazekiten gorpuz-kiak toki zehatz batean egon zitezkeelabaina prozesu guztia familiaren kargugera daitekeela pentsatuta, erantzukizu-na etxekoen bizkar gera daitekeela, isto-rioa etxe barruan geratzen zen; «egiajanda, han daude eta listo». Horregatik,argi utzi nahi izan du larrabetzuar gazte-ak «erantzukizuna guztiz kolektiboa» de-la eta Jaurlaritza eta Aranzadiren babesadagoela.

HEGAZKINAREN ARRASTOAREN ATZETIK

Bilaketak aurrera jarraitzen du, eta aste-buru honetan eguraldi ona egingo duela-eta, segur asko, Whatsapp bidez geratukodira basora itzultzeko. Ekimenak piztuduen interesa, jakin-mina... emozio asko-ren iturri bilakatu da eta ez litzateke ha-rritzekoa inguruko bizilagun askok Ka-rraderan elkarteko kideengana jotzeaetxean hau edo bestea entzun dutela ai-patzera, aitite-amamek ez dakit non ger-tatu zela ez dakit zer kontatzen zutela...eta horretaz galdetuta, Larrabek «ahozahokoan oso ezaguna» den gertaera eka-rri du gogora, Bolunburu inguruan jazozena. Ezaguna da «asturianoen fosa» ize-nez ezagutzen den bat hantxe dagoela;urtero omenaldia egiten da, baina «ezdugu topatzen».

«Beti entzun dugu eta esaten digute in-guru horretan egon behar dela, bainaoraingoz ezin izan dugu tokia identifika-tu», esan du Larrabek. Garrantzizko aur-kikuntza izango zen hori. Frontea apur-tuta, faxisten erasoari aurre egin ziotenhildakoak dira miliziano asturiarrak, etaBolunburu inguruko lubaki batean lurpe-ratu zituzten.

2015 | iraila | 19

GAUR8• 12 / 13

Goiko irudian, Gaztelumendikometrailadore habia. Karraderanelkarteko ordezkarien azalpenenarabera, horrelakoek txapel bat izatenzuten, baina Gaztelumendiko honek ezdu, antza denez bukatzeko astirik izanez zutelako.KARRADERAN ELKARTEA

Ibilbidea prestatzen ari zirela, sastraka artean aztarnakagertzen hasi ziren. Lubakiak, meazuloak, balak ageridituzten hormak, plater bat eta gorpuzkiak aurkitu dituztebasoan lanean aritu diren herritarrek

Mendi lasterketa antolatzen du Karraderan elkarteakLarrabetzu aldeko mendiek gordetzen duten historiarenbalioa agerrarazteko, Burdinazko Harresian KarraderanMendi Lasterketa, «gure historiaren 31 kilometro»

Page 14: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

herria

Duela bi urte, Larrabetzuko Udalbatzak«ohorezko herritarrak» izendatu zituenmiliziano asturiarrak eta beraien ome-nezko monolitoa inauguratu zuten.Bada beste testigantza bitxi bat he-rrian, Heinkel hegazkin alemaniar batjausi omen zelako Larrabetzun. «Garbi-tzen genbiltzala, hara non agertzen zai-gun baserritar bat esanez badakiela he-gazkin horren hegalak non dauden,horrelako gauzak egun batean bai etabestean ere sortzen dira», azaldu du La-rrabek. Hori lokalizatzen ere saiatu be-harko dute hurrengo hilabeteetan. «Hegazkina badakigu non dagoen, bai-na horretarako georradar bat erabili be-harko dugu, ziurtatzeko hegazkinaren az-tarnak hor daudela, eta horrekaurrekontua igotzen du». Dioenaren ara-bera, metalak lokalizatzeko tresnarekinibili dira «ea balinek edo txapek pitatzenzuten», baina oraingoz ez dute ezer lortu.

HERRIARI INFORMATU

Aurreko astean bertan herri batzar bategin zuten Larrabetzun ekimen honeninguruan. Herrian ezaguna da egitasmoaeta Aranzadiren, Udalaren eta Karradera-nen arteko hitzarmenaz ere informatuzen, helburuak plazaratzeko, ikerketarennondik norakoak... Akordioa udaberri al-dean sinatu zen, baina ondorengo hilabe-teetako lanek jakin-min handia piztu du-te herrian. Larrabek dioenez, ikusitaplazan biltzen zirela aitzurra eta gainon-tzeko makineriarekin ... beharrezko ikus-ten zuten informazio gehiago ematea.Gauzak horrela, orain arte egindakolan guztia azaldu zieten herritarrei, zelanibili diren basoan bazterrak garbitzen eta

konturatu ziren dimentsioari dagokio-nez, herritarrek ez zutela uste hainproiektu mardulean murgilduta zeude-nik.Oso harrera ona izan zuten azalpenek.Batzarrean 80 lagun inguruk hartu zutenparte, eta deialdi berriak izango dira las-ter helburu zehatzagoekin. Proiektuanparte hartzeko ateak zabaldu nahi dituz-te eta informazio praktikoagoa eman,baina tarte bat zabaldu dute herritarrekhonen guztiaren gainean hausnartzekoastia izan dezaten.«Aurkezpen batera deitzen zaituzte,kristoren proiektu potoloarekin eta ho-rren digestioa egin behar da», esan zuenLarrabek. Horregatik, hurrengo batzarre-tan lan egin nahi dutenei «ekarpena ze-lan egin azaldu, basolanak sistematizatuegin behar dira...» eta aseguruak egin be-har dira, izango duten lanean ez dakitela-ko zer aurkituko duten, eta kontu handizibili beharko dute jakinda granadak, obu-sak eta gisakoak egon daitezkeela baso-an. Kontu horietan heziko dituzte basoraabiatu aurretik.

Abuztuan bertan jardunaldi teoriko-praktikoak antolatu zituzten herrianAranzadiren zientzialarien laguntzare-kin, auzolanean basoan dabiltzan bolun-tarioentzat. Pako Etxebarria forentse os-petsuak berak zuzendu zuenboluntarioen lana basoan. Dauden haz-tarnak behatu zituzten eta proiektua de-finitzeko balio izan zuen asteburuko ego-naldiak, lehentasunak zehaztu etaproiektuaren koordinazioa antolatzeko.Orduan erabaki zuten irailean herritarre-kin batzar informatiboa egitea, egindakolana zehaztu eta hurrengo urrats berriakdenon artean erabakitzeko.

ERAKUNDE PUBLIKOEN BABESA

Badago, bestalde, kontuan hartu beharre-ko beste errealitate bat. Basoan egiten aridiren lanetan ez dabiltza beti lursail pu-blikoetan eta hori batzuetan arazo iturriizaten da. Larrabetzun, aldiz, Larrabekazaldutakoaren arabera, «oso harreraona» izan dute eta laguntzeko prest zeu-den jabeekin topo egin dute orain arte.«Ez digute oztoporik ipini», dioenez, bai-na kontua da epe luzera begira kulturaibilbideak zehazteko orduan, panelakipintzeko... horrek beste dimentsio bathartuko duela, eta jabego pribatuekin el-karlanean aztertu eta landu beharrekogai bat izango da.Egitasmo honetan herritarrek lana etadedikazioa jartzen dute, Aranzadi elkar-teak ekarpen zientifikoa egiteko orduanegiten duen bezala, baina badago hiruga-rren zutabe bat, Udala, eta alde horri da-gokionez babesa «itzela» izan dela nabar-mendu du Larrabek: «Inplikazioa%100ekoa izan da».

Larrabetzuarrak basoan barrena,inguruneak arakatzen aztarna berrienbila.KARRADERAN ELKARTEA

Bilboko Burdin Hesia defentsa-lerroa Gaztelumendinapurtu zuten tropa frankistek, eraso bortitz batean. Adituenustez, erresistentzian desagertutako gudarien gorpuak agerlitezke martxan dagoen proiektu honi esker

Larrabetzuko Udalak, Aranzadi Zientzia Elkarteak etaKarraderanek sinatutako hitzarmen baten baitan ari diralanean herritarrak aztarna berrien bila, era sistematizatubatean eta metodo zientifikoa erabiliz

Page 15: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

2015 | iraila | 19

GAUR8• 14 / 15

Aipatu du, halaber, Lakuako Gobernua-ren laguntza ekonomikoa izan dutela,egindako eskaera onartu eta horri eran-tzunez. Karraderan elkarteko kideak esanduenez, azken batzarrean argi utzi zuten«hau herriaren proiektu bat» dela. Na-barmendu duenez, «Larrabetzu herriarenegitasmoa da eta babestu beharko luketeherritarren zerbitzupean, ez proiektuahipotekatu dirua lortu ahal izateko». Udalak parte hartze zuzena du egitas-

moan, baina protagonismo osoa herrita-rrengan utzi nahi du Bilduren gobernutaldeak. Iñigo Gaztelu alkateak nabar-mendu duenez, Udalaren ikuspuntutik,epe luzera begira «proiektu estrategikobat da herriarentzat» eta Udalaren lagun-tza guztia dauka». «Argi daukagu bultzatu beharreko eki-

mena» dela adierazi du Gazteluk, eta «herritarrek erakutsitako inplikazioa»laudatu zuen. Bide horretan, azaldu duUdalak «laguntza guztia» emango duelaekonomikoki eta bestelako baliabideakherri ekimenaren eskuetan jarriz. Gazte-lu ere basoko lanetara hurbildu zen abuz-tuan, Aranzadiko adituek jardunaldi be-reziak eskaini zituzten asteburu batean,bilaketa lanak sistematizatu eta herrita-rrei egin beharrekoaren inguruko presta-kuntza emateko jardunaldietan.

Karraderan taldeko kide batzuk,meazulo baten sarreraren gainean;horien artean, egungo Larrabetzukoalkate Iñigo Gaztelumendi (bigarrenaeskuinetik hasita).KARRADERAN ELKARTEA

hutsa

Aita, ama: Bihar goizean exekuta-tuko naute. Animoak eman nahidizkizuet. Pentsatu ni hilko naize-la baina bizitzak jarraituko duela.

Oroitzen dut zure azken bisitan, aita, au-sarta izateko erran zenidala, galiziar onbat bezala. Izan naiz, segurtatzen dizut.Bihar fusilatzen nautenean, begiak ez es-taltzeko eskatuko dut, heriotzari parez pa-re begiratzeko...». Xose Humberto Francis-co Baena Alonsoren agur hitzak dira,1975eko irailaren 27an fusilatuta hil bainoordu batzuk lehenago gurasoei eskainiak.Aste bat gehiago eta 25 urte beteko zituen.FRAPeko hiru kide, Baena bera, Jose LuisSanchez-Bravo Solla eta Ramon Garcia

Sanz; eta ETAko Jon Paredes Manot Txikieta Angel Otaegi Etxebarria hil zituztenegun horretan. Frankismoaren azken exe-kuzioak izan ziren.«Ahanzturaren kontrakoa ez da memo-

ria, egia baizik», idatzi zuen Juan Gelmanpoeta argentinarrak, eta baieztapen horrijarraituz, egiara hurbiltzen ahalegindu daCarlos Fonseca kazetari eta idazle madril-darra “Mañana cuando me maten” libu-ruan. Nobela baten antzeko idazkerarekinharrapatuz, 1975eko irailaren 27ra erama-ten gaitu. 40 urte, heldu den igandean. Zehurbil batzuentzat eta ze urrun bertzeen-tzat, zer erranik ez krimen haiek ezagu-tzea nahi ez dutenentzat, batzuentzat 1975

bukaeran hasten baita historia. Baina zerkosatzen du historia? Fonsecak dioenez, historialariak doku-

mentuez fidatzen dira ahozko testigantzezbaino gehiago, hauek pertsonalak direla-ko, baina zer da historia esperientzia per-tsonalen batuketa ez bada? Idazlearen iri-tziz, ahozko eta idatzizko iturriak elkartuzsoilik hurbil gaitezke historia errealera,alegia, egiara. Agian, istorioak gutxietsi di-tugu Historiaren aitzinean. Agian, ustebaino hurbilago dugu historia. Eta, segu-ru, istorio guztiak aintzat hartuta osatubeharko dugula kontakizuna, baita isildueta zigortutakoak ere, Luzia Urigoitiaotxandiarraren memoria, kasu. •

hutsa

Bihar hiltzen nautenean...

Maider Iantzi

ARANZADI: «POTENTZIALITATEHANDIKO GUNEA DA LARRABETZU»Aranzadi elkarteko idazkari nagusi Juantxo Agirre Mauleonen esanetan,Larrabetzuko egitasmoa «potentzialitate handienetako bat» da Euskal Herrianoroimenaren berreskurapenari dagokionez. «Hasierako bi baldintza oso onakditu: Udalaren borondate politikoa eta oso aktibo eta gogotsu dabilen giza taldebat Karraderan elkartearen aurrean», azaldu du. Gaineratu du «bi oinarrihoriekin» posible dela beste herrietan lantzen ari dena lantzea: «Idatzizkodokumentazioa eta ahozko testigantzak jaso eta bildu, monografiko bat atera etadokumentazio hori herritarren esku jartzea, hori guztia metodologiarekinegina». Izan ere, hitzarmen esparru bat sinatu dute, eta horren barruan lanegiten ari dira Udala, Aranzadi eta Karraderan elkartea.

«Hiru hanka horiekin, ikuspegi anitz horrekin, Larrabetzu erreferente bihurtubehar dugu, oroimena berreskuratzeko zientziaren begitik eta herriaren partehartzearekin», nabarmendu du.

Larrabetzun ager daitekeena, gainera, ez da edonolakoa eta hori ere osopresente du Aranzadik. Agirre Mauleonek dioenez, «oso aparteko aztarnak»daude inguru honetan beste herri batzuekin alderatuta. Altxamendufrankistaren aurkako erresistentziaren gune bat izanik, lubakiak, bunkerrak,gatazkaren aztarnak kontserbatu dira, baita horrekin lotutako metalezkoobjektuak ere, «baina potentzialitate handiarekin» agertuko dira «erresistentziahorretan desagertutako pertsonen gorpuak» eta «horiek aztertu, identifikatu etaherriari bueltatu» behar zaizkio. Txorierriko udalerriaren ondoan, Lemoatxinguruan, egiten ari diren lanak aipatu zituen, han ere aztarna ugari dagoelako.

Aranzadiko arkeologoak bereziki aipatu du «sekula» ez dutela ikusi ez EuskalHerrian, ezta nazioartean ere, kirol proba baten bitartez oroimenaberreskuratzen duen hau bezalako ekimenik. «Adierazgarria da» erakustenduelako «zer nolako gogoa eta iniziatiba dagoen», azaldu du.

Page 16: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

hutsa

iRRITZIA:

{

}

AmaiaBALLESTEROS

Page 17: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

2015 | iraila | 19

GAUR8• 16 / 17

Ikuspuntu pribilegiatuaizan du azken lauzpa-bost urteotan Idoia Un-zurrunzaga argazkila-riak. DonostiakoTabakalerako obren bila-

kaera argazki bidez jasotzeaizan da esku artean izan duenegitekoa. Espazio erraldoia hus-tu zenetik iragan ostiraleaninauguratu zenera arteko eral-daketa prozesua jaso du 1.320argazki baino gehiagotan. Ho-rietako asko segidak osatzekoerabili ditu eta, beste asko, be-rriz, une edo detaile bereziak ja-sotzeko. Hala ere, lana ez duamaitutzat eman, azken argaz-kia falta delako: «Tabakalera ar-giztatuta erakutsiko duena,trenbideetatik adibidez. Argiabizitzaren sinboloa da, jardueradagoen seinale», dio. Arkitektura-argazkilaritzan

espezializatua, eskarmentu han-dia du sektorean donostiarrak.Lehenago, besteak beste, Kursa-al jauregiaren prozesua jasozuen, baita Getariako Balencia-ga museoarena ere. Kasu horieneta Tabakaleraren artean, ordea,badago ezberdintasun bat. Lehe-nengoetan eraikuntza prozesuazen bitartean, hau da, eraikinek-bolumena nola hartzen zutenjasotzea, azken hau zaharberri-tze bat izan da, egitura zutikegonda, tripetan sartzea hainzuzen.Eraikinaren tamainagatik, es-

pazio zehatz batzuk hautatu be-har izan zituen. Haren sime-triak, halere, asko lagundu zionhautaketa egiteko garaian. Pa-tioak, nabeak, atondoa, sarreraeta eskailera nagusia aukeratuzituen. Eta ahalik eta emaitzaonenak lortzeko, metodologiazehatz bat ezarri zuen. Hileanbehin joan da, eta lan jardunaldibakoitza ordu berean hastenzuen: goizaldeko 6.30 aldera.«Egun bakarrean egin beharnuen lan guztia, eta mordoa ze-goen egiteko, horregatik noiz jo-an, zein ikuspuntu hartu, zeinenkoadraketa egin… hori guztiaerabakita nuen eta modu ia me-kanikoan egiten nituen. Zortziorduz jarduten nintzen, argaz-kiak atera eta atera. Aukerak mi-la ziren; eta beraz, sinplifikatu

egin behar izan nuen», azaldudu. Erabilitako optika oso angeku-

zabalei esker, pertsona baten be-giek ikus ezin dezaketena jaso-tzen dute argazkiek: lurra,sabaia eta paretak. «Norbaitiprozesua nola izan den azaldubeharko banio, argazkiek emanbeharko lukete erantzuna, hitzikesan gabe. Eta horretarako des-kriptiboak izan behar dira, ezindira detaile txikiak izan, espa-zioa handia bada, handitasunaerakutsi behar dute, lurretik sa-bairaino, paretak ahaztu gabe,noski».

ISILTASUNA HANDITASUNEAN

Argia oso elementu garrantzi-tsua izan da; horregatik joan dabeti ordu berean. «Argiak erre-gularra izan behar du, plano etaespazio berberak eguzkiarekinedo itzalarekin ez baitu zeriku-sirik, eta, hori errespetatu eze-an, beste aldaketa elementu bateranstea litzateke», uste du.«Eraikina oso handia denez, ar-gazkien emaitza eraginkorragoaizateko, argi kontrastea baxuadenean joan behar nuen halabe-harrez, kanpokoaren eta ba-rrualdearen arteko ezberdinta-suna handiegia delako bestela».Horregatik joaten zen eguzkiaesnatzen ari zenean.Hori azaltzen duen bitartean,

Tabakalera ilun eta bakarti batirudikatzen dugu eta, uste du-gunaren kontra, une horietanargitasuna bazegoela dio Unzu-rrunzagak. «Nahiz eta eguzkiaoraindik atera ez, izpiek zuzene-an ez eman, argitasuna suma-tzen zen. Isiltasuna ere zoraga-rria zen», gogoratu du. Barrenean lanean aritu bitar-

tean emozio asko sentitu ditu.Handitasun hartan isiltasunahausten zuten bakarrak habie-tan zeuden enarak ziren. «Hanbakarrik, txoriek gaua bertanpasatzen zutela pentsatuta… be-giak itxita larre batean nengoelazirudien».«Gozamena izan da. Gauza as-

ko sentitu ditut, oso bereziak.Eta une politak ere ikusi ditut.Adibidez, inor baino lehenagoheltzen nintzenez, langileakiristen ikusten nituen. Eta asko

TABAKALERAREN METAMORFOSIAirudietan jaso du Idoia Unzurrunzaga argazkilariak

Oihane Larretxea de la Granja

Hilean behin eta eguzkia esnatu aurretik, lau urtez joan daIdoia Unzurrunzaga (Donostia, 1968) tabako fabrikazaharrean egiten ari ziren lanak argazki kameraz jasotzera.Lanarekin asko gozatu du, baita eraikin erraldoiaren barruanizan duen bakartasun sentsazioarekin ere, enaren txio etahegaldiak soilik entzuten zituela. Libre sentitu dela dio.

JENDARTEA /

Idoia Unzurrunzaga, lau urtez erraietatik jarraitu duen Tabakaleran. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

b

Page 18: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

herria

zegokien ordua baino lehenagosartzen ziren; beraz, hor moti-bazioa bazegoen…», azaldu du.

Espazio berberei ateratako ar-gazkiekin egindako segidezgain, beste hamaika irudi ateraditu «tentazio piloa» izan duela-ko bidean. «Detaileak bereziakizan dira. Arkitektoek esaten zi-daten zer egin, teknikoki be-raientzat oso erabilgarria zelakonire lana –dio–. Hilero 30-35 ar-gazki inguru entregatzen ni-tuen, horietatik batzuk sekuen-

tziak betetzeko. Baina xehetasu-nak, une politak, asko egon dira,Tabakalerako ordulari mitikoa-rena, adibidez». Erlojuak ereprozesu propioa izan du lau ur-tean zehar eta une ezberdinakjaso ditu: aldamioaz inguratuta,oihal batez estalia… Sorpresa az-ken bisitan izan zuen Unzurrun-zagak. «Uda ostean izan zen. Er-lojura hurbildu eta jarritazegoen jada, kutxa moduko ba-tekin estalita. Ez nuen argazkiakutxarekin atera nahi eta, oso

kuriosoa naizenez –onartu du–,kubo batera igo nintzen kutxairekitzen saiatzeko, baina eznintzen iristen…». Hainbat saioegin ondoren, lortu zuen huraireki eta ordulariari, beste ele-menturik gabe, klisk egitea.Konpartitzearen garrantzia ai-patu du, alegia, berak irudi horiateratzearen balioa, besteek eregauza bera ikus dezaten. «Izatezdenak gara kuriosoak eta ziurjende askok ere jakin-mina due-la ordulariaren inguruan…».

Beste irudi batzuetan langile-ak islatu nahi izan ditu. Sekuen-tziak osatzeko irudiak oso oro-korrak zirela-eta, besteelementu batzuk bilatu ditu.«Protagonista eraikina zen, bai-na aldaketak pertsonek egin di-tuzte. Irudi hauetan, tamalez,norbanakoaren irudi eskubide-en kontua dago», esan du.

UNE IHESKORRAK

Saioak hilean behin egiten zi-tuenez, unean unea aprobetxa-tzea oso garrantzitsua dela diodonostiarrak, ikusten zuen pla-no bakoitza, xehetasun bakoi-tza, bueltatuko ez zela bazekie-lako. Momentuak galkorrakziren. Eta bazekien. «Detaile ar-kitektonikoak, gremio batekbesteari paretetan utzitako me-zu fluoreszenteak, zeinuak zi-ren, haien jergan erabiltzen di-ren ikurrak… lana azkar etamodu mekanikoan egin beharnuen, ezin nintzen bidean

gehiegi luzatu, baina momen-tuak joan egiten dira eta tenta-zioak asko izan dira. Neure kasaasko atera ditut, momentuaz be-netan gozatzen ari nintzelako.Askotan gelditu naiz eraikina-ren barruan behar nuena bainogehiago», kontatu du.

Horren harira, oroitu da tren-bideetatik gertu Tabakalerarasartzeko ahalbidetu duten sarre-ra berria amaitzen ari zirenekouneaz. «Iristen nintzen bakoi-tzean sorpresak topatzen ni-

Orrialde honetan,jarraipena egin dienguneetako batzuen segidak.Irudiek ederki islatzen duteeraldaketa.

Idoia UNZURRUNZAGA

Page 19: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

2015 | iraila | 19

GAUR8• 18 / 19

tuen, zehatz ez nekien zer espe-ro eta egun hartan sarrerarenlurra izango zen porlana presta-tzen ari ziren, botatzeko. Ba, unehori, hilean behin joanda, edoorduan hartzen da edo galduduzu. Eta bat-batean une horrekgarrantzia hartzen du».

HIRIAREN ERALDAKETAK

Argazkilaritza ikasketak Bartze-lonan egin ondoren, eta ArteEderren ikasketak amaituta, be-re ibilbidea definitu zuen. Arki-

tektura argazkilaritza hautatuzuen erreportarien kuota betetazegoela uste zuelako eta estudiobat edukitzeko adina bitarteko ezzuelako. «Nire familian hainbatarkitekto daude, baita nire sena-rra ere. Esparru hori lantzenzuen argazkilaririk ez zegoen or-duan eta horri ekin nion, lekuaegitea errazagoa izango zelako-an», gogoratu du.

Ogibidearen edo espezializa-zioaren denborek gainera, berenortasunarekin bat egiten dutela

dio. «Ni lasaia naiz, eta erritmoahemen hala da».

Idoiarekin kalean topo egitenbaduzue, ez harritu kamerarekinhiriaren eraldaketak harrapatzenikusiz gero; hiria, eta bere auzoa,gertutik jarraitzea gustatzen zaiojazotzen diren aldaketak harra-patzeko. «Sekuentziak egiten di-tut Donostian. Orain, gainera, al-daketa asko dago. San Bartolome,adibidez. Dena aldatzen ari daetengabe, baina aldaketa kons-tantea denez, bere horretan

mantentzen dela dirudi. Agiankale estu batek ez du garrantzi-rik, bigarren mailakoa da hiri ba-tean… baina nork daki etorkizu-nean zein ondorio izanditzaketen esku hartze horiek?Niri behintzat interesatzen zaitiraganean gauzak nola ziren jaki-tea eta jasotzea. Eta, argazkiei es-ker, testigantza horiek betiko gel-dituko dira. Tabakalerarekinhorixe gertatu da. Sekuentziei es-ker memorian gordeta gelditukoda fabrikaren eraldaketa».

Alboan, guneetako batekjasan duen eraldaketa.Berritze lanek lauzpabosturte iraun dute, bere lanakbezainbeste. Idoia UNZURRUNZAGA

Lerro hauen azpian,langileak jardunean zirenbitartean, argazkilaridonostiarrak eraikinbarruan ateratakoxehetasun batzuk. Tartean,ordulari ezaguna atzekoaldetik.Idoia UNZURRUNZAGA

Page 20: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

hutsa

3 BEG

IRADA:

Non dago mundu guztia?I: Gu, hondartzan

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ te

knol

ogia

Ni neu, egunotan, literalki. Hondar artean, eguz-kipean; egonean. Melanina kafeinagatik alda-tuta. Horrela soilik hel nintekeen zutabe hone-tara estralurtarren gaia ekartzera. Betipentsatu izan dut nahikoa lan badela hemenbizitza adimentsua bilatzen, kanpora begira ja-

rri gabe, eta zer esan, «V» ko arratoiek eta «X espedien-te»-en doinu psikodelikoek ez diote batere lagundu nire es-tralurtarrekiko interesari. Ez, «E.T.»-k ere ez! Baina, esanbezala, egonak, eguzkiak eta, batez ere, Mulderren “The truth isout there” hark bultzatuta, gaiari atalka ekitera nator.Atalka, eskala unibertsalaz ari garelako, alegia, adjektiboek

eta zenbakiek ezer deskribatzeari ihes egiten dioten eskalaneurgaitz/ulergaitz horretaz. Fenomeno estralurtarrez aritze-ko, eskala horren tamainari erreparatzen saiatzea derrigorrez-koa da. Zeru izartsuetan gora begira aho bete hortz gelditzengarenean, gure galaxiako auzo txiki bat besterik ez dugu ikus-ten, mila argi-urteko erradioko esferatxo bat, Esne Bidearendiametroaren %1 soilik. Bitartean, unibertso behagarrian100.000-400.000 milioi galaxia ei daude, gure galaxian dau-den izar guztiak beste. Horrek unibertsoko izar guztien kopu-rua 22-24 zero dituen zenbaki batean jartzen du, esangura zai-leko zenbakitzarra.Ideia argiago bat egitearren, hondartzara joan gaitezke. Lu-

rreko hondartza guztietako hondar ale bakoitzeko 10.000 izarleudeke hor kanpoan. Horietatik guztietatik, Eguzkiaren antze-koak %5 direla jota (%20 ere izan litezkeela estimatzen da) etahorietatik Lurraren antzeko planetaren bat orbitan izan deza-ketenak %22 direla jota (%50 ere izan omen litezke), unibertso-ko izar guztien %1ek izan lezakete gure planetaren antzeko batorbitan, gutxienez. Hau da,Lurreko hondar ale bakoitze-ko 100 “Lur” leudeke uniber-tsoan barreiatuta!Horietatik guztietatik bizi

adimentsua zenbatetan egondaitekeen ebazteko, espeku-lazioaren eremuan sartzengara guztiz. “Lur bereziaren”hipotesiak gure planetan bi-zia agertzeko izan diren bal-dintzak guztiz bereziak izandirela sostengatzen duenarren, bizitzaren fenomenoaarruntagoa den sinesme-na –bai, finean fede kontuada– zabalagoa da. Adibidez,Frank Drakek proposaturikoekuazioak Lurraren antzekoplaneten %1ean bizia sortudela aditzera ematendu –hondar ale bakoitzekobizitzadun planeta bat– etabizitza adimentsua horieta-tik %1ek soilik garatzen dute-

la suposatuz, 10.000 bilioi zibilizazio adimentsuz ari garela on-dorioztatzen da, 100.000 Esne Bidean soilik! XX. mende er-dian, zenbaki horien berri izanik eta, era berean, zibilizazio ho-rien inongo arrastorik gabe, «non dago mundu guztia?»galdera jarri zuen mahai gainean Enrico Fermi fisikariak, “Fer-miren paradoxa” deritzona formulatuz.

Zenbaki horiei, gainera, denboraren faktorea gehitzen ba-diegu, are paradoxikoagoa da egoera. Eguzkia nahiko gaz-tea da eta Lurrak 4.540 milioi urte ditu. Adibidez 7.540 mi-l ioi urteko planeta hipotetiko bat hartuz, bertakozibilizazioak 3.000 milioi urteko abantaila izango luke gure-arekiko. Dinosauroak duela 65 milioi urte desagertu zirelakontuan hartuz, egin kontu zelako abantailaz hitz egiten ari ga-ren. Zibilizazioen garapen maila horiei tamaina hartzearren,Kardashov eskala erabiltzen da, hiru motako zibilizazioak be-reiziz: I motakoak beren planetako baliabide energetiko guz-tiak erabiltzeko gai lirateke. II motakoek beren izar anfitrioia-ren energia guztia balia lezakete, eta III motakoek, berengalaxia osoarena. Carl Saganek egindako estimazioaren arabe-ra, gurea 0,7 motako zibilizazioa litzateke.Esne Bideko 100.000 zibilizazio horietatik III motakoak zen-

bat izan daitezkeen espekulatzera sartu gabe ere, zibilizazio as-koz xumeago batek berehala kolonizatuko luke gure galaxiaosoa. Adibidez, planeten artean bidaiatzeko gaitasuna izanik,abiadura txikian izanda ere, eta planeta bakoitzean 500 bat ur-te emanaz bertako baliabideak xahutzen, Esne Bide osoa 3,75milioi urte eskasean kolonizatuko litzateke. Bada, non dagomundu hori guztia? Gu, antza, hondartzan; haurrek olatuekinnola, gu Fermiren paradoxarekin jolasean. •

Unibertsoa hondartza bat da. GAUR8

Gorka Zozaia- @Zotz_Kimikaria

Page 21: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

2015 | iraila | 19

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Gabriele D’Annunzio italiar poeta, politiko etapertsonaia xelebrearen etxe aurrean desero-sotasun ezohiko batekin hasi nuen duelaegun batzuk bisita hura; etxea eta lorategiakinguratzen zituen hormaren kanpoan zego-en saltzaile ibiltariaren mahai gainean Mus-

soliniren argazkidun hainbat objektu eta svastika zintzi-likarioak ikusi berri nituen. Sinesgogortasun sentsaziohura argazki batean jasotzeko akaso, edo ez dakit ziurzergatik, baina telefonoa poltsatik atera nuenean, nireustez disimuluz, emakume hura azkar gerturatu zitzai-dan debekatuta zegoela bere gauzei argazkiak ateratzeaesanez. Ironikoa debekuari buruzko lezioak ematen norari zitzaidan.

Anfiteatro ikusgarri bat sarreran duela, altzifrez in-guratutako lorategi bikainen erdian, Garda lakuarenedertasun, handitasun eta lasaitasuna presentziatuz,muino baten gainean dago etxea. Inoiz aspertuko ez lu-keten paisaia horietako ba-ten erdian. Gardone Rivie-ran, lakuarenmendebaldean. Hantxe erai-ki zuen D’Annunziok berefantasia, Mussolinik finan-tzatuta, II Vittoriale izene-koa, italiar garaipenen ten-plu baten metafora.

Luxuaren maitale, nartzi-zista, nabarmenkeria atse-gin zuena eta seduzitzailea,L’Immaginifico izena jarrizion bere buruari. Ametseketa desirek bultzatuta idatzizituen bere lan hoberenaketa Italiako dekadentziaren pertsonifikazio bihurtuzen. Literaturak, batez ere bere poesiek, egin zuten eza-guna hasieran batean, baina bere bizitzaren amaierara-ko politikan ere urte asko eman zituen; hain zuzen ere,ideal faxisten aitzindaria izan zen. 1897. urtean parla-menturako aurkeztu zen independente bezala, Nietzs-cheren filosofia egiteko goiburu batekin, «ni eskuinaeta ezkerra baino harago nago, baita ongia eta gaizkiabaino harago ere». Handik urte batzuetara, Mussolini-ren diskurtso politikoak idazten amaitu zuen, propa-ganda promozionatuz eta hainbat gudutako liderraizan zen. Hala ere, Il Duce-ren erregimena izan zen Gar-da lakuaren albora baztertu zuena, gauza guztietan ezzetozelako bat, Mussoliniri protagonismoa kendukozion mehatxutik babesteko eta gainera, Erromatikurrun mantentzea lortu zuten horrela.

Atentzioa eman zidaten gauza asko zeuden etxe ba-rruan, hogeita hamar mila liburu eta hamar mila ob-jekturen artean ez dela harritzekoa pentsatuko luke,noski, edonork; guztiak, etxean zehar gailentzen zeniluntasun deseroso hartan, gerran galdu zuen begiarenondoren garatutako fotofobiatik babesteko.

Etxean sartu eta korridore motz baten bi aldeetan biate zeuden: ezkerreko atea ongi etorriak diren bisiten-tzat; eskuinekoa gainerako guztientzat. Hasieratikgauzak garbi uzten zituen idazleak.

Inskripzio bat zegoen gela bateko ate gainean, «es-kuak bost behatz dituen bezala, heriotza eragiten du-ten bost bekatu daude». Hain zuzen ere, bekatu kapita-lez ari zen, eta zazpien artean bi falta ziren: lizunkeriaeta gutizia. D’Annunzioren aburuz, horiek biak dohai-nak ziren eta ez bekatuzkoak.

Haren estudioetako batean, etxearen goiko pisuan,sabaia erdaraz idatzitako mezuz beteta zegoen: «todo

es nada» irakur zitekeen. Oraindik gehiago nahi zuen,beti gehiago. Alboko estudioan, handiena eta argita-sun gehiena zuenean, garai hartako Eleanora Duse ak-tore ezagunaren busto bat zegoen, zapi batekin erdiestalita; idatzi ahal izateko Duseren distrakziorik ezinzuen-eta eduki. D’Annunziok Duserekin izan zuen ha-rremana aski ezaguna zen, “Il fuoco” nobelan kontatuzuen dena; emaztearen arrastorik apenas zegoen etxe-an, Duseren presentzia, aldiz, oraindik ere nabarmenazen.

Duse ez zen izan, ordea, bere maitale bakarra; emaz-tea etxean zegoen bitartean hartzen omen zituen mai-taleak eta bertan izan zituen hamaika afera, gehienakidazlearen intentsitate androgino hark liluratuta ger-turatzen zitzaizkiola. Zalantzarik gabe aparteko limur-tzailea izan zen. •

{ koadernoa }

Il Vittoriale

«Eskuak bost behatz dituen bezala,heriotza eragiten duten bost bekatudaude». Bekatu kapitalez ari zen eta bi faltaziren: lizunkeria eta gutizia. D’Annunziorenustez, horiek biak dohainak ziren

Garazi Goia

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

herritarrak

Zinemaldiko alfon-bra gorria luze-za-bal jarrita dagoenhonetan, euskal zi-nemagintzaz de-zente hitz egingo

den honetan, Ikus-Entzunezko-en Euskal Ekoizle Burujabeen El-karteko (Ibaia Elkarteko) lehen-dakariak sektorearen egoerazargi hitz egin du. Sortzaileak ba-daude, sortzaile onak eta lanegiteko gogo eta gaitasun han-diarekin; teknologia ere aldedauka sektoreak, baina baliabi-de gero eta gutxiagorekin ari dalanean. Diru iturriak nabarmenmozten ari dira. Eta panoramahorren erdian Zinemaldiko al-fonbra gorritik hainbeste euskalsortzaile beren lanak besapeanhartuta pasatuko badira, meri-tua ez da inongo erakunde edopolitikarirena, meritua profe-sionalena da, «baliabide geroeta gutxiagorekin lan gero etahobeak egiten ari direlako». Etanola egiten da hori? Ba ahaleginhandia eginez.

Nolakoak dira zuentzat Do-nostiako Zinemaldiaren buel-tako egun hauek?Egun pozgarriak dira, nahiz etalanpetuago egon. Baina zine-maldi bat beti da gauza pozga-rria mundu honetan gabiltza-nontzat. Ibaia Elkarteak baditubere hitzorduak, eta gero, ekoiz-le bakoitzak bereak izaten ditu.Ni, esaterako, aurten lasaiagoibiliko naiz, ez dudalako filmikZinemaldian. Iaz bi izan nituen,“Lasa eta Zabala” eta “Dixie etaMatxinada Zombia” eta lanpe-tuago egon nintzen. Aurten Zi-nemaldian ez daukagu filmik,baina Abra Produkzioak enpre-san juxtu hastera goaz gure hu-rrengo lanarekin.

Zeozer aurreratzerik bai?“Igelak” izena du filmak, prota-gonista nagusia Gorka Otxoaaktorea izango da, euskarazizango da eta azaroaren 2an ha-siko gara filmazioarekin. Une

honetan prestaketa lanetan arigara buru-belarri. Komedia batda, baina kutsu sozial nabariaizango duena eta musikak pre-sentzia handia izango duproiektu honetan.

Ikus-entzunezko lan baten pro-zesuan zein da faserik atsegi-nena eta zein gogorrena?Niretzat parterik ederrena sor-menari dagokiona da. Proiektuasortzen denean gidoiarekin lanegitea, castingak egitea, aktoree-kin aurretik lan egitea... seguraski jendeak uste du parterikpolitena filmazioarena izangodela. Baina, tira, aurreko languztia ez badago ondo egina,sormen lana ez badago ondo jo-sia, filmazioan ezin da ezer kon-pondu. Filmatzen hasterakoetxeko lanak ondo eginak egonbehar dira. Parterik itsusiena? Finantzia-

zioa lortzeko egin beharreko bo-rroka guztiak eta jo beharrekoate guztiak. Horrek sortzen duburuko min gehien.

Gatozen berriz Zinemaldira.Bada euskal zinemaren loral-di bat gertatzen ari den senti-pena. Hala dela esateko mo-duan al dago sektorea?Botila erdi beteta edo erdi hutsaikus daiteke, begiratzen duena-ren arabera. Alor guztietan ger-tatzen dena da –bai gurean etabai besteetan– prentsaurrekoofizialetan normalean erakun-deetako kideak egoten direla etahaiek beti saltzen dutela botilaerdi beteta dagoen irudia. Ho-rien arabera, dena primeran doaeta gizartean ez dago inolakoarazorik. Nire ustez, ez da ez ba-ta ez bestea. Iazko Zinemaldianbi euskal ekoizpen izan zirenSail Ofizialean (“Loreak” eta “La-sa eta Zabala”) eta aurten “Ama-ma” daukagu eta horiek oso al-biste onak dira . Alderdihorretatik osasuntsu gaudelaesateko moduan gaude, bainaZinemalditik atera eta sektoreanola dagoen begiratzen badugu,panorama oso bestelakoa da. Fi-nantzaketa lortzeko dauzkagundiru iturriak asko jaitsi dira, baiEstatu mailan eta bai hemen.Murrizketa izugarriak izan dira,eta murrizketa horiek denek

JOXE PORTELA

Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle

Burujabeen Elkarteko lehendakaria da.

Donostiako Zinemaldi betean, sorkuntzan

oparo eta baliabideetan eskas dagoen

sektoreaz jardun du Portelak.

[email protected]

IBAIA ELKARTEKOLEHENDAKARIA

hutsa

«Ikus-entzunezkoen sektorean lanagero eta hobeto egiten da, baina

baliabide gero eta eskasagoekin»

Page 23: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

2015 | iraila | 19

GAUR8• 22 / 23

eragiten digute, gure diru iturribatzuk Estatutik datozelako. Hemen ere egoera ez da sa-

murra. Sektorearen diru iturrinagusiak Eusko Jaurlaritza etaEITB dira. Eusko Jaurlaritzatikasko jaitsi da finantzaketa etaEITBren egoera ez da batereona. EITBren aurrekontua jais-ten bada, EITBk zinemagintzaribideratzen dion partea ere jai-tsi egiten da.

Eta ETBren aurrekontua de-zente jaitsi da.2004-2014 urte tartean ETBrenaurrekontu orokorra %30 jaitsida, eta zinemagintzari bidera-tzen dion diru part ida aregehiago, %34-37 bitartean. Tele-bista ikusi besterik ez dago fik-zioa desagertzen ari dela kon-turatzeko. Aurretik beti egondira telesail pare bat, bai euska-raz eta bai gaztelaniaz. Eta tele-sailak desagertzen ari dira ETB-tik. Eta ez da erraza audientziadatu onak lortzea daukan pro-gramazioarekin.

Zer-nolako akordioa dauka-zue ETBrekin?Daukagun akordioaren arabera,ETBk bere aurrekontuaren zatibat zinemagintzari bideratu be-har dio; legearen arabera, au-rrekontuaren %4. Eta horrenbaitan beste akordio bat dauka-gu diru hori nola gastatu zehaz-teko. Hartara, hitzartu genuendiru horren zati bat urtero-ur-tero euskarazko bi ekoizpenegitera bideratuko zela, eta ho-rrek emaitzak eman ditu etakalitatean igarri da. Duela ha-mar urte hasi zen akordio hori“Aupa Etxebeste” filmarekin.Gerora, 2008. urtean, zehaztuzen urtero bi proiektu izangozirela eta akordio horrek hama-bost pelikula eman ditu. Ho-rren ondorio dira, esaterako,“Lasa eta Zabala”, “Loreak”,“Amama”... eta martxan daudenbeste zenbait proiektu interes-garri ere bai. Badaude, beraz,nahiko ondo funtzionatzen du-ten gauzak. Egia da, hala ere, proiektu ho-

riek bidea egin behar dutela Zi-nemalditik kanpo eta publikoabehar dutela hortik kanpo. Etabatzuetan ez da hala gertatzen.

Iazko urtea nahiko ona izanzen, ezta?Egia esan, bai. “Lasa eta Zabala”eta “Loreak” filmak ikustera jen-de asko joan zen eta hori man-tendu egin behar dugu. Oso ga-rrantzitsua da euskalekoizpenek publikoa izatea.

Estatu mailan zer-nolako ha-rrera izan zuten?Eskasa, pentsatzen genuen beza-la. %85 inguru Euskal Herrianikusi da. Baina normalean askokostatzen zaigu gure ekoizpe-nak estatuan zabaltzea, eta ara-zoa ez da filmek lantzen dituz-ten gaiena. Ez badaukazu atzetiktelebista handi bat zure lanakbabesten eta iragartzen, ez dabatere erraza merkatu horretansartzea. Aurreko postuetan betidaude telebista handiek babes-tutako ekoizpenak.

Telebistak aipatu dituzunez,ikus-entzunezkoen alorra-rentzat garrantzitsua da ber-tako telebista indartsu ego-tea, ezta?Zalantzarik gabe. Bertako tele-bista sendoa izatea ona da de-nontzat, baita ikus-entzunezko-entzat ere, gure lanarenerakusleiho aparta delako tele-bista. Eta alderdi politikoekakordio bat lortu beharko luketetelebistari dagokionez. ETBrenhelburuak eta erronkak zein-tzuk izan behar diren zehaztubeharko lukete eta horren ara-berako baliabideak jarri helburuhoriek bete daitezen, eta ondobete daitezen, gainera. Iruditzenzait inoiz ez dutela serio hartzenbertako telebista publikoareninguruko eztabaida. Hau etabestea esaten dute, kritikak egi-ten dizkiote, baina ez dituzte ez-tabaida serioa eta irtenbide ego-kiak proposatzen. Alderdipolitikoek serio hartu behar du-te gure telebista publikoaren in-guruko eztabaida.

Eztabaida serioa falta dela dio-zu. Arazoa ikus-entzunezkoalorrarena edo orokorreankultura alorrarena da?Arazoa orokorra da, kultura daserio hartzen ez dutena. EAEkoaurrekontuak ikusi besterik ezdago horrekin konturatzeko.Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 24: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

herritarrak

Kulturak oso pisu txikia daukaaurrekontuetan eta, gainera, kri-siak eta murrizketak iristen di-renean beti kulturan sartzen di-ra artaziak. Datuak hor daude.2005-2015 urte bitartean EuskoJaurlaritzaren aurrekontu oro-korra %49 igo da. Eta urte tarteberean kulturari bideratutakoaurrekontua %4,79 igo da. Bis-tan da kulturak aurrekontu oro-korrean duen pisua gero eta txi-kiagoa dela. Datuekin jarraituz,2005. urtean aurrekontu oroko-rraren %2,42 bideratzen zen kul-turara. 2015ean, berriz, %1,69rajaitsi da portzentaje hori.Herri batentzat kultura bene-

tan garrantzitsua baldin bada –eta guk garbi daukagu oso ga-rrantzitsua dela–, f inkatubeharko da aurrekontu oroko-rretan zer-nolako pisua izan be-har duen eta hori mantenduegin beharko da urteetan zehar.Bestela, krisia etorri orduko kul-turari kentzen zaio, eta gure us-tez garrantzitsua da hori ez ger-tatzea. Proposatzen duguna daaurrekontu orokorretan kultu-rari bideratu beharreko gutxie-neko bat markatzea eta marragorri horretatik ez jaistea.

Beraz, azken urteetan sektore-ak diru gutxiagorekin lanegin du, baina emaitza one-kin, ezta?Bai, eta horregatik botila erdibeteta ikus daiteke, baina ez ad-ministrazioak ahalegina eginduelako, ahalegina sektoreakegin du, eta handia gainera.Ekoizle batzuek –gero eta gu-txiago gara– segitzen dugu lane-an gero eta baliabide gutxiago-rekin; aktoreek gero etagutxiago kobratzen dute; berdinsektoreko beste langileak; aurre-kontu eskasekin... lana gero etahobeto egiten da, baina baliabi-deak gero eta eskasagoak dira.Sortzaileak badaude, sortzaileonak eta lan egiteko gogo etagaitasun handiarekin; teknolo-giari esker lana errazago egitenda; baina industriaren egoeraaztertzera sartzen bagara, balia-bideak eta lan baldintzak azter-tuz gero, panorama txarra da.Gero eta gidoilari gutxiago, geroeta aktore gutxiago, Euskal He-rritik kanpora lanera joan behar

dutenak gero eta gehiago...2008tik hona Euskal Herrianlan egiten duten aktoreen faktu-razioa erdira jaitsi da. Datu esanguratsu bat emango

dut; Amenabarrek Zinemaldianaurkeztuko duen “Regresion” fil-maren aurrekontua Zinemal-dian bertan izango diren euskalekoizpen guztiek batera dutenaurrekontuaren bikoitza da.Hortik atera kontuak. Hamaseieuskal ekoizpen daudela Zine-maldian? Horrela, aurrekontuhoriekin, ehun ere izan daitezke!Hori ere aztertu behar da.

Hala ere, presentzia izatea onada, ezta?Zalantzarik gabe. Eta Zinemal-diarekin harremana ona da.Haiek ondo egiten dute berenlana, eskuak zabalik hartzen di-tuzte euskal ekoizpenak eta era-kusleiho aparta da guretzat.Arazoa da gure lana aurrera ate-ratzeko Zinemaldia baino zer-bait gehiago behar dugula, urteosoan behar dugula bultzada.

Zinemaldiaren baitan badu-

zue beste hitzordu bat, XI. LauHaizetara dokumentalen ko-produkzio foroa izango dairailaren 22an, 23an eta 24an. Bai, eta hitzordu polita da gure-tzat. Foro horren helburu nagu-sia ikus-entzunezko sektorekoprofesionalei topagune bat es-kaintzea da, dokumentalen ge-neroari lotuta dauden produk-tore europarrak elkartu etaberen proiektuak aurkezten di-tuzte. Eta produktu horiek eros-tera telebistako ordezkariak eregerturatzen dira. Foro oso inte-resgarria da, gero eta jendegehiago biltzen gara eta aurkez-ten diren proiektuak gero etahobeak dira.Egia da dokumentalek aurre-

kontu txikiagoak dituztela etamurrizketek ez dietela hainbes-te eragin horregatik. Alorra osa-suntsu dago, gero eta lan hobe-ak egiten direlako, baina egia daaskotan lan horiek arazoak di-tuztela erakusleihoak lortzeko.Telebista pribatuetan gero etadokumental gutxiago ikustenda. Dokumentalek leku gutxidaukate orokorrean, espezializa-

tutako zinema aretoak beharkogenituzke.

Herritarrek zein ardura dau-kate kultura propio indartsubat eraikitzeko orduan?Gustatuko litzaidake herritarrekkulturari balioa ematea, garran-tzia duela eta herri batentzat be-harrezkoa dela buruan izatea. Es-tatu frantsesean, esaterako,herritarrak oso harro daude hanegiten den kulturarekin. Estatuespainolean, jarrera bestelakoada, kulturari bideratutako dirulaguntzak kritikatzen dira, diruhori beste alor batzuetan inber-titu behar dela esaten da... ezzaio kulturari baliorik ematen.Euskal Herrian tarteko jarreradugula iruditzen zait; ez dugufrantsesek adina baloratzen, eztaespainolek adina kritikatzen ere.Baina iruditzen zait herri bezalaerabaki egin beharko dugula kul-tura guretzat garrantzitsua denedo ez, eta horren arabera bideamarkatu. Zer da garrantzitsua gure he-

rriarentzat? Kulturak zer-nolakopisua eduki behar du?

«Bertako telebista

sendoa izatea ona

da denontzat, baita

gure sektorearentzat

ere, gure lanaren

erakusleiho aparta

delako telebista. Eta

alderdi politikoek

akordio serio bat

lortu beharko lukete

telebistari

dagokionez»

«Amenabarrek

Zinemaldian

aurkeztuko duen

‘Regresion’ filmaren

aurrekontua

Zinemaldian bertan

izango diren euskal

ekoizpen guztiek

batera duten

aurrekontuaren

bikoitza da. Hortik

atera kontuak»

Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Page 25: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

2015 | iraila | 19

GAUR8• 24 / 25

Etxeko sofatik eta pijametan ikusi zaituztegu, inpartzialak izan nahian. Ikusi dugu

nolako ahalegina egin duzuen, hortzak estutuz, hesteak bota beharrean, elkarri in-

darra emanez ja indarrik geratzen ez zela zirudienean. Ez dugu ikusi nola entrenatu

duzuen egunero, negu zein uda, bero zein hotz, laneko edota eskolako nekeen pi-

sua itsasora botata. Hori guztia ez dugu ikusi, imajinatu egin dugu. Kirolari profesio-

nalak ikusi ditugu, lehiakorrak, irabaztean eztanda egiten dutenak eta galtzean

amorratu egiten direnak. Kirolari profesionalak ikusi ditu, ahaleginaren neketik aha-

legin handiagoa egiten dakitenak, errenditzen ez direnak. Bukatu da lehia ikusga-

rria eta arraunaz ezer gutxi jakiten segitzen dugu. Baina zenbat ikasi dugun hamar

minutu hauetan, zenbat. «Ama, handia naizenean arraunlaria izan nahi dut».

[email protected]

ZENBAT IKASI DUGUN HAMAR MINUTU HAUETAN!

Jon URBE | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 26: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

herritarrak

Armentia Ikastolak guraso-ek, ikastolak eta nekazariekologikoek osatutako lan-taldea jarri zuen martxan2012/2013 ikasturtean.Esan beharra dago ikaste-

txe hau sare publikotik kanpo dagoela eta,hortaz, baduela nolabaiteko autonomiabere sukaldearen kudeaketarako. Horiekhorrela, egun sukaldeaz arduratzen denenpresarekin hitzartutako akordioan le-hengaien jatorria erabakitzeko aukera du-te. Beraien helburua da gutxika menuetan

elikagai ekologikoak, ahalik eta gertukoe-nak, sartzea.

BERME OSOKO ELIKAGAIAK

Ikastola osatzen dutenen arteko ekimenada hau, gurasoek, sukaldariek eta ikasto-lako langileek bultzatua. Ibaik, Armentia-ko zerbitzuen arduradunak, jendarteangertatzen ari den aldaketaren ondoriozuzentzat jotzen du. 2013/2014 ikasturte-an produktu ekologikoak erosteari ekinzioten, inguruko bi baserritar ekologikori(Bolibarreko Oskar Lopez de Lacalle eta

Monasteriogureneko Mikel Diez) baraz-kiak eta lekariak hartuz. Baina jantokipubliko baten horniketarako eskatzen di-ren baldintzak bete ahal izateko, arazoburokratiko asko topatu zituzten.Izan ere, Europar Batasuneko osasun-

erregistroa eskatzen zaie mota honetakohornitzaileei, eta horrek suposatzen du,besteak beste, baserritarrak behartutadaudela lokal egokitu bat izatera produk-tuen kudeaketarako, kamera, komun etabestelako baliabideekin hornituta. Ziur-tagiri ekologikoa duen Urbide Otarrak

enpresari esker, inbertsio horiek egitekobeharrik ez dute izan ekoizleek, enpresa-ren bitartez arauzko osasun-bermea lor-tzen baitute beraien ekoizpenarentzat.Josu eta Ana bazkideek 2014an osatu

zuten Urbide Otarrak. Partikularrei sas-kiak eskaintzeaz gain, Goizalde Nagu-sien Egoitza ere hornitzen du. Hain zu-zen ere, egoitza honekin lan egin ahalizateko lortu behar izan zuten EuroparBatasuneko osasun erregistroa. Horrenjakitun, baserritarrek eskatu zieten be-raien eta ikastolaren artean zubi-lanaegitea. Eta horrela lortu dute aurtenikastola Arabako barazki eta lekari eko-logikoz hornitzea, lege sanitarioek eska-tzen duten guztia betez. Ibairen hitzetan, elikagai ekologikoak

eskaintzea pauso handia izan da. «Eskalatxiki batean ari gara. Ez da erraza elikagaiekologikoen aldeko apustua egitea. Has-teko, guri behintzat kostu handiagoa su-posatzen digu, eta hori gai garrantzitsua

Gasteizko Armentia Ikastolabertoko elikagai ekologikoen alde

HUTSA

Argazkiak: ARMENTIA IKASTOLA

Page 27: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

da kontuan izanda gurasoek ordaintzendituzten kuotak ezin direla ukitu, nahizeta zerbitzuaren kostuak garestitu. En-presaren eta Ikastolaren artean adostugenuen bertoko lehengai ekologikoekinlan egitearen ondorioz gainkosturik sor-tzen bazen Ikastolak hartuko lukeela ho-rren ardura. Kalkuluak eginak dauzkagu,eta gastu horiek jasateko moduan gaude,baina muga bat da», agertu du.

Hala ere, arduradunak galdera bat egi-ten du prezioaren gorabeheran: «Elikagaiekologikoak garestiak dira, edo konben-tzionalak dira merkeegiak? Arazoak ara-zo, gure helburua da Armentiak buruja-betasuna izatea menuen eskaintzan,horretan gabiltza».

Proiektuaren bideragarritasuna eta ja-rraipena lortzeko zer beharko litzatekeengaldetuta, beste atal batzuk ikastolarenmenpe egotea ezinbestekoa dela baiezta-tzen du Ibaik. «Adibidez, gure hurrengoaurrerapausoa menuak erabakitzea izanbeharko litzateke; honek suposatuko lu-ke horien kostua, produktuak eta sasoita-suna kudeatu ahal izatea. Ematen direnaurrerapauso guztiek oso zehatzak etaneurtuak izan behar dute, gurasoen kuo-tak ez igotzeko. Ez dugu nahi inolako al-daketarik zerbitzu elitista bat eskaintze-

ko, uste baitugu zerbitzu duin, euskal-dun, jasangarri eta iraunkorra eskainiahal dela, kuotak igo gabe».

JANTOKIA HEZKUNTZA-PROIEKTUANIkastolaren hezkuntza-proiektuan ingu-rumenaren zaintza ikuspegi ezberdineta-tik lantzen da, baina elikagai ekologikoekbadute garrantzi berezi bat, jantokiazgain Baratza proiektua ere martxan due-lako ikastolak. Ortuaren ongarri gisa, jan-tokiko soberakinekin egindako konpostaerabiltzen dute. Horretarako, ikasleek ba-tzen dituzte bazkarietako soberakinak(eguerdiro lau ikasle txandakatzen diralan hau egiteko) ikastolako konpostagai-lura eramateko. Egunero, Ekaia enpresakhondakinak bildu eta Narbaizara erama-ten ditu, bere azpiegituretan konpostaegiteko. Ikasturte bukaeran, Ekaiak kon-posta ikastolari eramaten dio eta ortuanongarri gisa erabiltzen da. Horrela, Ar-mentia Ikastolakoek azpimarratzen dute-nez, ikasleek bertatik bertara ikusten du-te jantokiko hondakinez baliatudaitezkeela ongarri gozoa lortzeko.

2015 | iraila | 19

GAUR8• 26 / 27

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOAHUTSA

Antxon Illaro – ENEEKEuskadiko Nekazaritza eta Elikadura

Ekologikoaren Kontseilua

hutsa

Aitortzen dut Anari gustuko duda-la oso, batez ere begiak itxita en-tzuteko aukerarik izaten dudane-an… Goxoa bezain garratza den

hiru dimentsiotako ahots sarkorraz bela-rriratzen dizkit besarkatu zein hozkatuere egin ditzakedan sentipenak. Hitz soi-lak, hitz biluziak gorputz dira bere zalan-tza eta ziurgabetasunekin. Osoa eta bene-takoa.

Ez izatea erosoa dirudienean, izatea au-sardia izan eta arriskuak hartzea deneanamildegiaren ertzetik igarotzeak barruakastintzen dizkizu. Urrats bakoitzean denadagoenean jokoan, hondora erori ala ai-tzinera jarraitzea bihotza danbadaka ari

zaizunean beldurraren eta plazeraren ar-teko dantza zirraragarriak atrapatzen zai-tu. Ez eternitatean ez hutsaltasunean, biziitzazu gogoak, zalantzek, beldurrek, zirra-rak, maitasunak eta plazerak larruazal etabarruak astintzen dizkizuten uneak. Car-pe diem! Gogoa eta ausardia batek, beste-ok eta denok.

Kataluniarrak ditut gogoan. Zulo bel-tzera jaustera doazela orro egiten dietenahi dutena izan ez daitezen nahi dute-nek. Abiatu dira, ordea, ertz irristakorreanbarna, arnasketa bakoitzean pausoa ema-naz.

Menpeko ala burujabe, horra hautua,nahi dutena izateko burujabe. Amildegi

ertzean aurrera egin ahala orduan etailunpe ilunagoa topatzen dute, aginte es-painolisten ekaitz bortitzagoa.

Bada, ordea, memoriarik, eta zer nahiduten ahazteko ez dago arriskurik. Badaaskatasun politiko eta sozialerako bideanitsasargiaren argi izpirik zerumugan. Etazilegiak izanik ere beldurrak eta dardarak,konpromiso irmo eta ausartek emanara-ziko dizkiete pauso tinkoak.

Zure askatasuna eta nahia betetzeko bi-de malkartsu eta korapiloz josia baino uz-ten ez dizutenean ez beldurrik izan amil-degiari jarraitzen badiozu sentitzenduzunari.

Kutsatuko al gara euskaldunok ere! •

«Visca Catalunya!»

Xabier MikelErrekondo

Page 28: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

herritarrak

El izondon gaurarratsaldean egin-go den Euskal He-rrialdeen ArtekoHerri Kirol Txa-pelketan parte

hartuko du, joan den asteanirabazi zuen Gipuzkoako Lo-kotx-biltze Txapelketak horre-tarako pasea eman diolako. In-dartsu ikusten du bere buruaEneko Garmendiak, «sasoiko»,baina lan honetan ezer ikasi ba-du, pausoz pauso, lokotxez lo-kotx, bidea egiteak duen ga-rrantzia da.Lagun batek botatako horda-

goak jarri zuen Baliarraingogaztea lokotx-biltze lanetanorain ia hamar urte. «Aurretikesana zidan; baina herrikojaiak amaitu eta txukuntze la-netan genbiltzala lokotxak jarrizizkidan eta hala egin nuen le-hen proba», gogoratu du Gar-mendiak. Jaiaren ajeak oraindikere agerikoak izanagatik, markaona egin zuela iruditu eta lagu-nak Gipuzkoako txapelketanparte hartzera animatu zuen. 2006an izan zen hori eta hu-

rrengo urtean Baliarrainek har-tu zuen Gipuzkoako Txapelke-ta. «Herriek eskatzen dutetxapelketa bertan egitea etajaien baitan antolatu zen hu-ra», kontatu du. Lehen partehartzean txapela jarri zuen ba-liarraindarrak eta, bidea abia-tuta, orduz geroztik beste seijantzi ditu. Gipuzkoakoen on-doan jarrita ditu Euskal Herri-ko txapelketetan eta Euskal He-rrialdeen Arteko Herri KirolTxapelketan lortutakoak.Haur jolas soila dirudien

arren, parean jarritako 50 loko-txak biltzeak abilidade zenbaitizatea eskatzen du. Azkartasu-na, noski, lehiaren funtsa pare-an jarritako lokotxak aurkariakbaino azkarrago biltzea delako.«Azkar ibili beharra dago, aha-lik eta azkarren, baina behin

eta berriz errepikatzen direnerritmo aldaketak eta arnaske-ta kontrolpean izanda», zehaz-tu du. Joan den larunbatean Donos-

tiako Trinitate plazan egin zensaioan sei minutu eta 30 se-gundo behar izan zituen lanakamaitzeko, eta denbora tartehorretan etenik gabe egin zuenkorrika alde batetik bestera.«Ohitzen joaten zara, jakina,baina entrenamendu espezifi-koak egiten ditudanean, orain-dik ere saioa amaitzen dudane-an, hustuta amaitzen duterabat eta eztarrian erredurasentitzen jarraitzen dut», aitor-tu du. Urtean zehar korrika aritzen

da eta txapelketen atariko bihilabeteetan ekiten dio bera-riazko entrenamenduak egitea-ri. Horretarako, frontoian etalehian jaso behar dituen lokotxguztiak ilaran jarrita aritzen da.«Frontoiaren ate ondoan jar-tzen dut saskia eta frontiseanazken ilara... bertigoa ere ema-ten du hasi aurretik», kontatudu barrez.

AUSARDIA KONTUA ERE BAI

Itsu-itsuan korrika egitea bainozerbait gehiago da. Entrena-menduetan saskiratzeko tekni-kak ere lantzen ditu, punteriafintzea ere beharrezkoa delakomarka onak egiteko. Lokotxakbehar bezala saskiratzeak zen-bait segundo irabaztea dakar.«Hartu nahi duzun arriskuarenaraberakoa da; batzuetan ko-menigarria izaten da ziurtasunhandiagoarekin ibiltzea loko-txa kanpora botatzeak denboraasko galtzea suposa dezakeela-ko; nik normalean hirugarrenlerrotik jaurtitzen ditut, baina,diodan bezala, hori aurkariarenaraberakoa ere bada», azaldudu. Eta hasi nondik? Lehenengo-

tik edo azkenengotik? «Nik

infraganti

Haurrentzat prestatzen diren jokoetan ohikoa da lokotx-biltzea; jolasetik harago, helduentzako txapelketak ereantolatzen dira eta horietan ezagun da jada EnekoGarmendia baliarraindarra. Gipuzkoako Txapelketakotxapela zazpigarrenez jantzi zuen iragan astean eta, gaur,Euskal Herrialdeen Arteko Herri Kirol Txapelketan izango da.

ENEKO GARMENDIA

Baliarrainen jaioa, Alegian egiten du lan eta bertan hartu gaitu. Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Page 29: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

2015 | iraila | 19

GAUR8• 28 / 29

oraindik lehen-lehena atzekoahartzen dut. Hasi nintzeneanatzetik aurrera segidan biltzennituen denak, ilararen ordenajarraituz. Aurrerago konturatunintzen konbinatzea egokiagozela, modu honetan arnasakontrolatzeko aukera ematenduelako. Hala, atzetik lehen ho-gei lerroak jasotzen ditut lehe-nik; ondoren, aurreko lehen seiilarak batzen ditut, eta gero be-rriz ere indartuta itzultzen naizurrunen daudenak biltzera», ai-patu du. Guztiek ez dute ordenabera baliatzen, bakoitzak bere«teknika» dauka eta horrekaurkariaren martxa jarraitzeazailtzen du. Zorionez, baditutxapelketaz txapelketa lagun-tzen dioten lagun eta herrita-rrak eta horiek dira aurkariarenmartxa edota hutsak jakinaraz-ten dizkiotenak. «Nork bere la-nean zentratu behar du, bainaezinbestean jarraitu behar du-zu aurkariaren lana, zeharkabada ere».

Txapelketetan jende berdin-tsua ibiltzen da eta, hori dela-eta, ez da sorpresarako tartehandirik izaten. Aurkariaren in-dargune eta ahulguneak ondoezagutzen dituzte. Gaurkoan,nafarrei begiratuko die zeharkaGarmendiaketa haren in-darrak neurtu-ko dituzte, ha-l a b e r ,b e r t a r a t z endiren lagunek.

Ez dio bereburuari eperikjarr i , gorpu-tzak uztendion bitarteanjarraituko dulokotx-biltze-an lehiatzen,entrenamen-duak osatzea eta txapelketetanparte hartzea ez duelako «sakri-fizio» gisara bizi.

Testigua hartuko dion jendeasko ere ez dago. Ildo horretan,

ezjakintasuna da, Garmendia-ren esanetan, lokotx-biltzearenarerio nagusia. «Jendeak ez da-ki txapelketak egiten direnikere; haurrei entretenitzeko jar-tzen zaien jokoa den ustea dagoeta herri kirolen baitan ere ez

dago oso au-rrean kokatu-ta».

Erakustal-dietan eregehienetan ezzaio lokotx-biltzeari tar-terik egiten;egin izan di-tuzte, bainaez da ohikoe-na. Gaztetxo-r ik apenasentrenatzendela aipatu

du, nahiz eta gaztetxoak izan,joko moduan behintzat, lokotx-biltzean gehien aritzen direnak.«Nik herrian gaztetxoak izatenditut alboan; nire entrenamen-

duak ikustera etortzen dira etaamaitutakoan lokotx batzuk ja-rri izan dizkiet proba egin deza-ten; asko gustatzen zaie, bainaentrenatzen eta txapelketanhastea desberdina izaten da».Gainera, bere esanetan, jendegehienak ez daki lehiatzeko He-rri Kirol Federazioan izenaematea nahikoa dela, baina ho-ri egitea ezinbestekoa da.

Garmendiak beste modalita-te batzuk ere probatu ditu, he-rriko jaien aitzakian trontzanere aritua baita, baina egun lo-kotx-biltze saioak aurretik erepasio zuen futbolarekin parte-katzen ditu. Gustura aritzen dabakarka entrenatzen, baina tal-dean kirol egitearen abantailakhandiak direla dio. «Asko lo-tzen zaitu taldean aritzeak, bai-na hori txarra bezain ona da»,aitortu du, bakarka edota talde-an, «gustura» aritzearen ga-rrantzia nabarmenduta. •

Urte osoan egiten du kirola eta, beraz, txapelketen atarian berariazko entrenamendu batzuk egitearekin nahikoa du. Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

hutsa

Itsu-itsuan korrika egitea baino zerbait gehiagoda. Entrenamenduetan saskiratzeko teknikakere landu behar izaten dira, punteria fintzea erebeharrezkoa delako marka onak egiteko

Maider Eizmendi

Elizondok hartuko du gaur arratsaldean EuskalHerrialdeen Arteko Herri Kirol Txapelketa etabertan lehiatuko da lokotx biltzenbaliarraindarra

Page 30: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

hutsa

3 BEG

IRADA:

Adi! Droneak!

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ te

knol

ogia

GARAk erreportaje bat argitaratu zuen irailaren7an, Iker Bizkarguenagak idatzia. Drone arma-tuen gainean mintzo zen, albistea baitzen, as-te hartan, lan polizialetarako erabili ahalko di-rena. Ipar Dakotatik etorri zen albistea.Urtarriletik eztabaidan ibili ondoren, lehenak

izan dira drone armatuak arautzen, betiere arma hilgarririkgabe: gas negar-eragilea, gomazko balak, deskarga elektriko-ak, eta abar. Baina arma hilgarritzat hartzen ez badituzte ere,drone armatuak dira eta hau hasiera bat besterik ez da.

Droneak pilotu gabeko hegazkinak dira. XX. mendearen er-dialdetik euren garapenak interes handia piztu du. Azken ur-teotan, entretenimendura bideratu izan dira, eta Amazon-ekbere paketeak etxeetara bideratzeko erabiliko zituela konta-tu ziguten “Gaur egun” eta“Teleberri”-n. Albiste on gi-sa plazaratu zuten, aurrera-pen gisa. Baina droneak ezdituzte liburuak eta bestela-koak banatzeko garatu nahiizan. Teknologia honen hel-burua beste bat izan da beti.

Drone bat ekoiztea, cazaedo gerrako ohiko hegazkinbat ekoiztea baino merkea-goa da. Ez du piloturik be-har; beraz, ez da piloturikformatu behar. Eta gertaka-riak nahi bezala ateratzenez badira, edozein kasutan,ez da galera humanorik ger-tatzen, kontrola urrunekoadelako. Egia da droneenzenbait ezaugarri asko ho-betu daitezkeela oraindik ere (autonomia, bolumenaeta zehaztasun maila), bai-na errealitate bat dira etagero eta gehiago erabilikodira. Antza, Ameriketako Es-tatu Batuek eta Israelek jada erabiltzen dituzte. Turkiak,Txinak, Erresuma Batuaketa Indiak ere euren intere-sa agertu dute. Europar Ba-tasuna eta NATO ere drone-ei begira daude. Denak.

Bizkarguenagaren erre-portajean, drone armatuenkontuarekin, beste giza-es-kubide batzuen urraketa ereaipatzen zen: pribatutasu-narena, kasu. Droneak, ar-ma ez hilgarriekin doazene-an ere , za intzan ibi l iko

direlako. Begira. Horrekin batera, bada niri barrua mugitzendidan beste eremu bat: gerra bideo joko bilakatzearena, bikti-mak errealak badira ere. Alegia, droneak ez du piloturik be-har, eta hortaz, ez dira hegazkineko pilotuak behar. Baina be-har dira urruneko kontrola eramango duten pertsonak.

Eztabaida ertz askotatik landu da eremu honetan. Bate-tik, alde moraletik. Urruneko kontrolarekin, erailketakurrutitik egiten dira. Urruneko kontrola daramanak ez dubere burua arriskuan ikusten. Asma dezake, edo hutsegin. Baina bera ordenagailuaren bestaldean dago. Hale-re, “Drone” dokumentalean lehen pertsonan argi adieraztenduten bezala, pertsona horiek, aurrez aurre aritzen direnekbezala, estresaren sindromea pairatzen dute, drone batekin

beste pertsona bat erail on-doren. Hor kokatzen da ez-tabaidaren beste ertz bat:dronea urrunetik kontrola-tzen duena zibila bada, ejer-zitoko kide bat balitz bezalada? Ze gerra mota bilaka-tzen da?

Dokumental berean dio-tenez, ejerzitoko ofizialakbideo joko txapelketetaragerturatzen dira, ikuska-tzaile gisa, bideo jokoetanadituak direnak drone batkontrolatzeko egokienak di-rela iritzita, suposatzen da.Era berean, bideo jokoenprogramatzaileek droneenkontrolerako beharrezkoaden interfazearen disei-nuan laguntzen dute. Naba-ria da bideo jokoen mun-duaren eta droneen artekolotura.

Droneen gaiak intereshandia pizten ari da. Tresnapotenteak dira, lan ezberdi-nak egiteko. Eta hortik da-tor euren erabilera arautze-ko beharra . Interesekonomiko, militar eta poli-tikoak egongo dira atzean(eta ez da konspirazio bat).Eta Ipar Dakotakoa lehenurratsa besterik ez da. Dro-neen erabileran sakondunahi dutenek eztabaida ira-bazi arteko bidea hasi dute.Eta zerbait lortu dute jada.Adi ibiltzeko gaia da, eta ezAEBetan bakarrik. •

Droneak piloturik gabeko hegazkinak dira. GAUR8

Iratxe Esnaola - @puntuesInformatika ingeniaria

Page 31: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

2015 | iraila | 19

GAUR8• 30 / 31

KIRK DOUGLASEK AHO ZAPORE GOZOA ERAMAN ZUEN GAZTELUBIDETIK

Juantxo EGAÑA

JAIME BASTERRECHE

Kirk Douglas aktoreak “The Vikings” filma ekarri zuen 1958. urteko Donostiako Zinemaldira. Orduan zinema alorreko hitzordua uz-

tailean izaten zen. Urte hartan Alfred Hitchcock ere Donostian zebilen “Vertigo” pelikularekin, James Stewart aktorea protagonis-

ta zuen lana. Hain justu, bi aktore horiek jaso zuten gizonezkoen alorreko interpretazio onenaren saria. Garaiko komunikabideek

kontatu zutenez, Kirk Douglasek Donostiatik eraman zuen oroitzapen onena Gaztelubide elkartean izandako afaria izan zen. Te-

resa Esteibar sukaldariak prestatu zuen afari hura. Argazkian, Douglas sukaldariaren laguntzaileekin ageri da; Piedad Astigarra-

ga –sukaldariaren alaba–, Inaxi Olaizola eta horren alaba Margari Egaña. Argazkia Jaime Basterreche ziburutarrak egin zuen, garai-

ko komunikabide zenbaiteko kolaboratzaile zena, “Unidad” eta “La Voz de España”-koa, besteren artean.

Page 32: mila leiho zabalik - naiz: · direnei, eta orain Serbiatik Kroazia eta Esloveniara joan beharra dute, Europar Batasuneko agintariek beste «premiazko» bilera bat iragartzen duten

97

71

88

76

75

00

1

50

91

9