2020ko urriaren 9a XI. urtea 462. zenbakia 6 eta 18 urte ......2 days ago  · Joanes Etxebarria...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA KEPA ETXANDI Euskalgintzak eta hiru sare elebidunetako ordezkariek giza katea eginen dute bihar murgiltze ereduaren defendatzeko b Estatuak jarri trabei erantzuteko elkartuko dira beste eskualdeetan ere b 4-5 Estatuaren jokamoldeari erantzuteko Hezkuntza Euskarazko antzerki eskola sortu dute Urruñan 6 eta 18 urte artekoentzat 3 Euskara Ortzaizeko Herriko Etxeak euskarazko eragileen laguntzea erabaki du 2 Ostirala 2020ko urriaren 9a XI. urtea 462. zenbakia PREZIOA: 0,50 € www.iparraldekohitza.eus [email protected] kontsumo arduratsua energia berriztagarriak eta Produktu ekologikoak, bioeraikuntza, DOAN haundiena azoka EKO Euskadiko Urria zuzenean! Ficobara, oan FICOBA d Sarrera

Transcript of 2020ko urriaren 9a XI. urtea 462. zenbakia 6 eta 18 urte ......2 days ago  · Joanes Etxebarria...

Page 1: 2020ko urriaren 9a XI. urtea 462. zenbakia 6 eta 18 urte ......2 days ago  · Joanes Etxebarria BOzaze atzuetan, inten-tzioak ele hutsez iragartzen dira; beste batzuetan, gauzatuz

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

KE

PA

ET

XA

ND

IEuskalgintzak eta hiru sare elebidunetako ordezkariek giza katea eginen dute bihar murgiltzeereduaren defendatzeko b Estatuak jarri trabei erantzuteko elkartuko dira beste eskualdeetan ereb 4-5

Estatuarenjokamoldearierantzuteko

Hezkuntza Euskarazko antzerkieskola sortu dute Urruñan

6 eta 18 urte artekoentzat

3Euskara Ortzaizeko HerrikoEtxeak euskarazko eragileen

laguntzea erabaki du

2Ostirala

2020ko urriaren 9aXI. urtea462. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €

[email protected]

kontsumo arduratsua

energia berriztagarriak eta

Produktu ekologikoak, bioeraikuntza,

DOAN

haundiena azoka EKO

Euskadiko

Urriazuzenean!Ficobara,

oan

FICOBA

dSarrera

Page 2: 2020ko urriaren 9a XI. urtea 462. zenbakia 6 eta 18 urte ......2 days ago  · Joanes Etxebarria BOzaze atzuetan, inten-tzioak ele hutsez iragartzen dira; beste batzuetan, gauzatuz

Joanes Etxebarria Ozaze

Batzuetan, inten-

tzioak ele hutsez

iragartzen dira;

beste batzuetan,

gauzatuz ezaguta-

razten dira. IPAR EUSKALHERRIKO

HITZAkmezu elektroniko bidez

ukan zuen Ortzaizeko Herriko

Etxearen delibero baten berri:

batere galdetua izan ez zen diru

laguntza bat eskaintzen zion aste-

kari honi, euskarazko beste heda-

bideei bezala. Zerrenda bereko

hamabost hautetsi berrik osatzen

duten kontseilu berrituak nahi

zuen «lehen urtetik hasi erakus-

ten sostengua euskaraz ari diren

eragileei; lekuko prentsari ere

nahi genion sostengua erakutsi»,

Xantxo Lekunberri zinegotziaren

erranetan, ideia hori «naturalki

jin» zaie.

Euskal hedabideekin egin be-

zala, euskarazko irakaskuntzan

ari diren zenbait egiturari ere la-

guntza eman die Ortzaizek: Eus-

kal Haziak, Ikas-Bi, Seaska.

Oraingoan lagundu dituzten he-

dabide gehienek bezala, irakas-

kuntzako eragile orok ez zuten

aitzineko herriko etxearen lagun-

tza ukaiten: hedabideetan Irule-

giko Irratiak eta irakaskuntzan

Ikas-Bik soilik eskuratzen zuten

herriaren ekarpena.

Aurtengo urratsa elkarteen

arteko «harmonizazio» gisa defi-

nitzen du Lekunberrik. Diru alde-

tik, oreka bat bilatu dute; aitzine-

ko urteetan, adibidez, Izpurako

klinikaren kudeatzaile zen Luro

fundazioari eskaintzen zitzaion

«aski emaitza handia» ez da

berritu, ospitale publikoa bilaka-

tu baita. Hor eman ez den dirua

beste elkarteei eman diete, beste-

ak beste.

Kontseilu berritua da, Jean-

Marc Ozafrain buru duena, aitzi-

neko auzapeza eta haren zerren-

da osoa «uzkaili» eta hamabost

kontseilari berriek osatua.

2020ko diru laguntzak hautes-

kundeetatik landa —martxo hon-

darrean— bozkatzekoak zituzten

hastapenean, baina konfinamen-

dua gertatu da. Aitzinetik finka-

tua zen aitzinkontua baliatu dute,

baina banaketa manera desberdi-

nez antolatuz.

«Emeki-emeki» hasi dira he-

rriko etxearen ibilmoldean sar-

tzen, eta sortu dituzten batzorde

desberdinen artean elkarteez ar-

duratzen den bat da, herriko eta

kanpoko elkarteen artean diru

laguntzak banatu dituena. Ba-

tzordeko kide Xantxo Lekunbe-

rrik dio orain arteko laguntzak

berriz ikusi dituztela. «Orain arte

ez zen baitezpada irizpide finko-

rik; ematen zen hola, nahi zen

elkarteari. Aurten bide bertsua

segitu dugu, salbu gehitu ditugu-

la sostengatu nahi genituen el-

karteak».

Ildo politiko baten seinaleaIldo politikoa aski argi da, hiz-

kuntza aldetik bederen. «Zinez

euskararen alde ari diren arlo

guztietan entseatu gara, batzue-

tan sinbolikoa bada ere,

erakusten herriko etxe-

ak sostengatzen ditue-

la», erran du Xantxo Le-

kunberrik. Kanpainatik

jadanik talde berriaren

kolorea iragarria zenez,

hautetsiaren arabera «ez

zen sorpresa bat» halako

deliberoak hartzea, la-

guntzarik galdetu ez du-

ten egitura batzuentzat hala izan

bada ere.

Baina «argi eta garbi da Ortzai-

zeko herriko etxe berriaren hiz-

kuntza euskara dela: hautetsi bat

izan ezik, denak euskaldunak

dira, eta batzorde guztietan eus-

karak «badu bere lekua, frantse-

sak bezala», gehitu du haute-

tsiak. Egiten ari diren webgunea

ere elebiduna izanen dela iragarri

du, bide beretik.

Erabileraz eta diru laguntzez

harago ere, euskararen alde egin

daitezkeen urrats gehiago egiteko

manera ikertzen ari dira ortzaiz-

tarrak beste herri batzuekin bate-

an. Aitzineko agintaldietatik ja-

danik euskaltzaleak ziren herrie-

kin eta azken hauteskundeetan

agertu berriekin; Itsasurekin, adi-

bidez. Berriki Uztaritzen juntatu

ziren herri horiek, beste batzueta-

ko ordezkariekin, Europako Hiz-

kuntza Gutxituen Ituna zer hei-

netan plantan ezartzen ahal du-

ten aipatzen hasteko. Abiapuntua

baizik ez da, Lekunberriren erra-

netan: «Gogoetetan hasiak gara;

zer eginen dugun zuzen ezin dugu

erran, ez baitugu gaia aski jorra-

tua, baina eginahalak oro eginen

ditugu herrian euskarari behar

duen lekuaren emateko».

Ortzaizeko herriko kontseilua osoki berritu zen azken hauteskundeetan, hamabost kontseilarirekin, etalehen neurrietan euskararen aldeko eragileak laguntzea deliberatu dute; euskal hedabideak, besteak beste.

Agintaldi hastapena, euskarari

Argazkian, Ortzaizeko Herriko Etxea. Euskal hedabideei eta euskarazko irakaskuntzan ari diren eragileei diru laguntzak eman dizkie. GUILLAUME FAUVEAU

Euskal hedabideak etaeuskarazko irakaskuntzan aridiren egiturak lagundu dituOrtzaizeko Herriko Etxeak

Herri batzuekin gogoetan hasi dira Europako HizkuntzaGutxituen Ituna zer heinetangauza daitekeen ikusteko

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 9aEuskara

Page 3: 2020ko urriaren 9a XI. urtea 462. zenbakia 6 eta 18 urte ......2 days ago  · Joanes Etxebarria BOzaze atzuetan, inten-tzioak ele hutsez iragartzen dira; beste batzuetan, gauzatuz

Iñaki Etxeleku Donibane Lohizune

Ondorengo egune-tan abiatuko daUrruñako An-tzerki Eskola,izen bereko el-

karteak sorturik. Ideia sinplea da:6 eta 18 urte arteko gazteei antzer-kia euskaraz lantzeko eskaintzaplantan ematea Urruñan. UnaiVillacorta elkarteko lehendaka-riak esplikatu du Urruñarentzatbaduela kanore, euskal antzer-kian ohitura bat badelako he-rrian, besteak beste horretarakomaiz erabili gelarekin. «Urruñanbeti izan da antzerkiaren tradi-zioa. Zinema gela bera herritarrekeraiki zuten. Hori kontuan hartu-ta eta ikusiz Urruñan bertan badi-tugula aditu batzuk antzerkigin-tzan, gazteongana etorri zirenproposamen hori eginez». Antzerkiaren lantzeaz gain,

euskararen sustatzeko tresna gu-ziz eraginkorra zaie antzerkia,«besteak beste, euskararen ar-nasgune bat proposatzeko gazte-ei; zaila baita, gaur egun, eskola-

tik kanpo euskaraz aritzea. Ho-rrek ematen du aukera polita jolasaren bitartez eta momentugoxoa pasatuz euskaraz aritze-ko», esplikatu du elkarteburuak.Antzerki klaseen eramateko

Pasaiako (Gipuzkoa) Iker Etxarriantzerkilariarengana joan diraurruñarrak. Bi antzerki talderensortzailea da Etxarri: InterruptusAntzerki Taldea eta Patata Tropi-kalarena. Formakuntzak Gipuz-koan hasi eta Bartzelonan jarraituzituen, Escuela Internacional Es-tudis de Teatre eskolan; hortik ga-ratu du Jacques Lecoq antzerkila-ri eta zuzendari frantses zenarenildoa. Gazteekin esperientziahandia du, klaseak ematen baiti-tu Donostiako San Tomas lizeoan,Lasarte-Oriako Kukuka ikaste-txean eta Andoainen (Gipuzkoa).Taldea egitetik antzezlanera joa-teko duen lan egiteko moldeaazaldu du Etxarrik: «Hasieran,helburua da taldea bera egitea,sustatzea. Gero, poliki-poliki betiegiten dudana da antzerki jolasakproposatzea». Jolas horiek baliagarriak zaiz-

kio taldearen lotzeko, eta baitagorputzak askatzeko ere. «Askolantzen dut adierazkortasunagorputzaren bitartez; lehendabi-zi, gorputza, eta, gero, hitza».Beste ardatza du sorkuntza. Parte

hartzaileak sorkuntza lanetanezartzea: «Talde txikitan jartzenditut, eta haiek hasten dira sor-tzen antzerki txikietatik». Iker-tzeko ardatz batzuk ematen diz-

kie hastapenean. «Lehendabizi-koa da antzerkia toki batean ko-katzea; leku horretan zerbait ger-tatzen da, eta hortik istorio batsortzen dugu. Baina betiere sor-kuntza kolektibotik». Antzerki bat muntatzeraino

doa prozesua, ikasturte bukaeranjende aitzinean aurkezteko.«Prozesuak luze jotzen du, bainaoso aberatsa izaten da, eta aukeraematen digu denoi elkar hobetoezagutzeko». Urte hondarrekoemanaldia helburua baino gehia-go helmuga gisa ikusten du.Urruñako Antzerki Eskolarentzatere inportantea izanen da egin la-naren erakustea, gogo berrienpizteko nolabait.

Bi talde, adinaren araberaHamar laguneko taldeen osatzeapentsatu du eskolak abiatzeko,eta adin tarteka. 6 eta 14 urte arte-koen arteko talde bat, eta gehi-tuagoak diren 14 eta 18 urte arte-koena bestea. Momentuko, gaz-teenen taldearentzat galde frankoizan dute, eta osatua da. Bigarrentaldean, haatik, galdea zuhurrago

izan da, eta esperantza dutegehiagok emanen dutela izena.Ez da, alabaina, adinen arabera

arras berdin lantzen antzerkia.«Txikienek poliki eta goxo-goxobehar dituzte egin lehen urratsakantzerkian. Eta sekulako adime-na dutenez, ulertarazi behar zaietaula zer den; muga horiek».Alde guzietara joan gabe, antzer-kiaren oinarrizko kode batzuktransmititzeko, hots. «Gero, zor-tzi urtetik aurrera gauzak alda-tzen dira. Irudimena hasten zaiepixka bat itzaltzen, eta, beraz, nikpiztu egiten dut adimen hori,manten dezaten irudimena, bai-na taulak eskatu zedarrietan». Euskara antzerkian baliatuz

hobetzea ere denez UrruñakoAntzerki Eskolaren xedeen arte-an, bistakoa da testuak berak iza-nen duela inportantzia tailerrekoerabilpenaz gain. «Hasieran, bo-tatzen duzu zure hitzekin, bainagero paper batera pasatzen da; or-duan, paperean da euskara hobe-tzen den momentu hori» dioEtxarrik. Ez du, haatik, jada idatziantzerki testu batekin lan egitekousaiarik. «Gehiago lagun naiz an-tzezlanak taldeka sortzearekin.Gero, taldeak eskatzen badu isto-rio bat aurrerago idatzia, malguanaiz horretan. Baina betiere iru-dimena bultzatzen dut, sorkun-tza taldeetatik hastea, eta ez an-tzezlan idatzi batetik».

Lanaren ondorio bilaLehen urratsetan da antzerki eskola, baina akuilatzaileek nahilukete erroak egin ditzan, iraute-ko. Unai Villacorta: «Gure helbu-rua da hasiera batean egonkor-tzea eta garatuz joatea. Ahal ba-litz, talde gehiago sortuz;adibidez, helduendako taldeak.Denborak erranen digu, eta egi-nen dugun lanaren ondorio iza-nen da». Horretan lagungarrigerta dakieke toki finko batenatzematea. «Oraingoz, Berttolin[izen bereko elkartearen egoitza]eginen dugu, herriko etxeak zer-bait egokia proposatu arte». Deia zabaltzen diete 14-18 urte

arteko lagunei, bakarrak emanabaitu izena orainokoan. Alta, adinguziz emankorra zaio Etxarririgaztaro hori: «Lotsa handiak dituzu adin horretan, eta, bat-ba-tean, antzerkia askatze mundubat da; adierazpen mundu bat.Gainera, nerabe garai horretangauza asko esan nahi dituzu, gau-za asko dituzu buruan, eta an-tzerkia oso bitarteko aproposa dahorien askatzeko». Antzerki eskolak ostegunetan

eginen dira. 17:00 eta 18:30 arteangazteenentzat, eta 18:30 eta 20:00artean zaharragoentzat.

Antzerkia euskaraz lantzeko Urruñako Antzerki Eskola sortu dute 6 eta 18 urte artekogazteentzat. Iker Etxarri Pasaiako antzerkilariak ditu klaseak emanen, Berttolin.

Gazteen euskal antzerki eskola

Iker Etxarri antzerkilari eta irakaslea bere konpainiako bi panpinekin, Donibane Lohizunen, joan den astelehenean. I.E.

Lehena da antzerkia toki batean kokatzea;leku horretan zerbaitgertatzen da, eta istoriobat sortzen dugu»Iker EtxarriAntzerkilaria eta irakaslea

«Gure helburua dahasieran egonkortzeaeta garatuz joatea; ahal balitz, talde gehiago sortuz»Unai VillacortaUrruñako Antzerki Eskolako burua

‘‘

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 9a Antzerkia

Page 4: 2020ko urriaren 9a XI. urtea 462. zenbakia 6 eta 18 urte ......2 days ago  · Joanes Etxebarria BOzaze atzuetan, inten-tzioak ele hutsez iragartzen dira; beste batzuetan, gauzatuz

4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 9aAstekoa: hezkuntza

Iñaki Etxeleku Baiona

Rene Cassinen etxetik suprefuta-rara giza katea eginen dute bihar,11:00etan, Baionan, irakaskuntzaelebiduneko hiru sareek eta eus-kalgintzak. Hiriburuko Baste-Quieta eskola publikoan murgil-tze ereduko esperimentazioariErrektoretzak eman ezezkoarenondotik antolatu dute. Alsazian,Bretainian, Korsikan eta Okzita-nian ere ekitaldiak antolatuakdira GHBDk, Gure HizkuntzakBizi Daitezen batasunak deiturik.Frantziako Hezkuntza Ministe-

rioko ordezkariak erabili arra-zoien arabera, murgiltze ereduandiren klase guziak legez kanpo-koak lirateke. «Hartzen badituguerabili dituzten hitzak, erran nahiluke azken 50 urteetan egin du-guna jadanik ilegala zela», dioPeio Jorajuria Seaskako lehenda-kariak. Azkenean, Hiriburukoaadministrazioak eman kolpeeta-rik bat gehiago zaio. «Publikokomurgiltzeari eraso diote, bainaazken urteetan hizkuntzen ira-kaskuntzari alde guzietarik erasodiote. Aitzakia juridikoak emandituzte hor, baina guretako eraso

politikoa da. Lege aldaketarenakez du balio; murgiltzea bazen, etamurgiltzeak segituko du». Hiru sareen arteko elkartasu-

naren beharra begi bistakoa zaio,bihar euskaldunak izan daitezendenen beharra delako: «Eskolapublikoak hiztun osoak sortu be-har ditu, eta buraso bakoitzak be-har du hautua izan bere haurraeuskalduntzeko nahi duen sare-an». Sare publikoko, giristinoe-tako eta ikastoletako burasoakbilduko dira berriz ere, beraz,bihar. Joan den azaroan, jadane-ko, Parisen elkartu zen andanabat GHBD taldearen deiari jarrai-kiz. «Iaz, salatu genituen lizeokoerreformaren ondorioak. Uztaile-an beste urrats bat egin zutenmurgiltzea geldituz, eta euska-razko konkurtsoa pasatu zutenirakasleak frantsesa irakasteratigorriz. Mobilizazioaren segida dabiharkoa; behar gero eta azkarra-goa dugu elkarrekin aritzeko».

Beste lurraldeetan berdinBretainian ez dute giza katerikeginen bihar, baina arratsalde ho-netan berean Kemper hirian eginprentsaurreko baten bidez mar-

katuko dute kexua. Kerve Breizhbretoierazko kultur egituren ko-ordinazioak deitu du ekitaldira.Lizeoko eta baxoaren erreformaeta Sant-Ervlan (Saint-Herblain)hiriko Diwan eskolak jasan era-soa dituzte partida azken aldie-tan. 2016an ireki zuten Diwanhori, baina Akademiak ez duonartu ofizialki Hezkuntza Minis-terioarekin Diwanek duen elkar-te hitzarmenaren baitan. Bestalde, lizeoko erreformak

sekulako ondorioak izan ditu bre-toiera hauta zezaketen ikasleenartean. Bigarrenera sartu berri di-renetan, bretoiera hautuzko hiz-kuntza gisa hartzen zutenen ko-purua %40 beheititu da. Sail ele-bidunean, %90etik %75erat.«Arazo handia da», dio LenaLouarn Bretainia eskualdeko le-hendakariorde eta BretoierarenErakunde Publikoko lehendaka-riak, «Bretainiako eskualdeko le-hendakari Loig Chesnais-Girar-dek behin baino gehiagotan idatzidio Blanquer jaunari. Eskuratudugun erantzuna guziz hutsa da,ez dio galderari ihardetsi». Ho-rregatik, Bretainiako eskualdeburuak erabaki du zuzenki JeanCastex Frantziako lehen minis-troari idaztea. Estatua amarruzari dela salatu du Louarnek.«Molde gordeak dira horiek orohiru sareek eta elkarteek eramanobra guzia desegiteko; hautetsiekegin bitartekaritza harekin». Bretoiera irakasleen formakun-

tzan dituzten arazoak ere aipatuditu. Haren iritziz, ez zaie mailaaski ona transmititzen, «Hezkun-tza Ministerioaren ardura delarikosoki formakuntza». Gainerat,eremuz biziki zabala den Bretai-nia guzian gune bakarra dute, pu-blikoan, irakasleen prestatzeko:Sant-Brieg hirian (Saint-Brieuc).

Estatuaren «erasoei»ihardukiko dietebihar hizkuntzagutituen alde Giza katea eginen dute bihar, Baionan murgiltze ereduarenalde b Beste hizkuntza gutituetako eskualde batzuetan ereantolatu dira ekitaldiak gobernuaren jarrera salatzeko

«Molde ezberdineanjokatzen dira nahitarabatzuk eta besteekin;behar genuke frontebateratu indartsuagoa»Lena LouarnBretainia eskualdeko lehendakariordea

«Axolagabekeria paretabat dugu aitzineanBlanquerrekin;mespretxuarekin arizaizkigu»Jean FaivreGHBD batasuneko alsaziarra

Euskalgintzako ordezkariak,

Hiriburun, irailaren 10ean.

GUILLAUME FAUVEAU

Beste enegua, herriko etxeekhaurka isuri sariarena dute. Di-wan sareko eskola guziek ez dituzte eskuratzen inguruko he-rrien partetik haur bakoitzekojaso daitezkeen sariak. «Diwanekleher egiten dute horrengatik».Kalkulatu dute 300.000 bat euro-ko galtzea baluketela. «Alde guzietarik entseatzen dira gureitotzen, eta [COVID-19] gaitzarengarai lauso honetaz baliatzendira; biziki maltzurra da». Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen

batasuneko Alsaziako ordezkariada Jean Faivre. Jakinarazi duenez,Baionakoaren gisan, Alsazian ereerrektoretzaren aitzinean eginenda giza katea bihar, Estrasburgon.«Errektoretzan egin nahi duguirakaskuntza arloa sinbolikoabaitzaigu. Arrasta nagusiak Hez-

kuntza Ministeriotik heldu baiti-ra. Haien ardurak oroitarazi nahidizkiegu». Alsazian ere lizeoko erreforma-

ren ondorioengatik haserrea he-larazi diote Hezkuntza Ministe-rioari. «Errefusa dugu parean»,salatu du Faivrek; «axolagabeke-ria pareta bat dugu aitzineanJean-Michel Blanquer eta harenzerbitzuekin. Mespretxuarekinari zaizkigu». Jokamolde horrenadibide bat eman du. Unibertsita-tera sartzeko frogagiri bat eska-tzen zaie ingelesez ikasleei. Alsa-zian gogoko lukete ingelesa izate-ko partez alemana izan dadin.Alsaziera, azkenean, alemanarendialektoa delako ahozkoan, etaalemana idatzian. «Guretzat, es-kualdeko hizkuntza, Rhin gaine-ko eremu geografikoan integra-

Page 5: 2020ko urriaren 9a XI. urtea 462. zenbakia 6 eta 18 urte ......2 days ago  · Joanes Etxebarria BOzaze atzuetan, inten-tzioak ele hutsez iragartzen dira; beste batzuetan, gauzatuz

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 9a Astekoa: hezkuntza

sunean: «Barreiatuak ginen, etafronte bateratuaren egiteko ba-lentria lortu dugu».

Hautetsien betekizunakEz dira denetan arrangura mailaberak hautetsien artean lurraldebatetik bestera. Ipar Euskal Herri-koek bat egin dute Hiriburukoauzian. Ministerioarekin zuzenkimintzatzeko esperantzarekin.Berri ona zaio Peio Jorajuriari

hautetsiek erakutsi batasuna:«Berri biziki ona izan da hautetsiguziek fronte bakarra osatzea Pa-riseren kontra plantatzeko prestagertuz. EEPk salaketa jartzeaurrats handia da». Giza katearengisako herritarren mobilizazioaketa hautetsien ildoa bateragarriakzaizkio. «Hautetsien borroka etagizartearena ez dira erritmo bere-an egiten. Biak beharrezkoakdira; badakigu aurten lorpenaknahi baldin baditugu bi frontee-tan aritu beharko dugula». Lena Louarn bretoiak uste du

tenorea dela lurralde guzietakohautetsiak elkartzea. «Nahitaramolde ezberdinean jokatzen dira[estatutik] batzuekin eta bestee-kin. Fronte bateratu indartsuagoabehar genuke hautetsi guzien ar-tean. Mundu politikoak gehiagoesku hartu behar luke hizkun-tzen garatze bidean».

«Aitzakia juridikoakeman dituzte, bainaeraso politikoa da; lege aldaketarenak ez du balio»Peio JorajuriaSeaskako lehendakaria

I. Etxeleku

Eskola sartzearekin, irailaren le-henean elkartu ziren Ipar EuskalHerriko hautetsi batzuk Hiribu-ruko Baste-Quieta eskola publi-koko xeila aitzinean. Zenbaitegun lehenago Frantziako Hez-kuntza Ministerioko teknikaribatzuekin bildu ziren murgiltzea-ri eman ezetzaz mintzatzeko.Erantzun baten beha ziren ondo-tik, «solas eraikitzailea» izan zu-telakoan. Bizkitartean, ordezka-ritzan zen Max Brisson senatariakdio ez dela berririk: «Damu dut,baina ez da berririk, ez aitzina-mendurik».Alain Iriart Hiriburuko auzape-

zak mututasun bera aurkitu dubere aldetik. Duela hiru aste besteerrekurtso bat helarazi zion Aka-demia Ikuskaritzari; erantzunikez. «Hiriburun, hasteko, denakzerratuak ditugu. Ari naiz ikustenEuskal Hirigune Elkargoarekineta EEPrekin beste errekurtso baten egiteak balio duen». Brissonek esplikatu du udako

bilkuran aterabide tekniko ba-tzuk bilatu zituztela. «Esperantzazerbait banuen, aipatu baikenuenmurgiltzea ez bazuten nahi bede-ren onar zezaten irakasleak pare-kotasuna baino urrunago joatea;beste lurralde batzuen gisan, ira-kasle bat-gela batmoldera pasagintezen, irakasle bat-hizkuntzabat eginordez». Bide horrek ereez du deus eman. «Ikasturtea ai-tzina doa, eta Hiriburukoaren ire-kitzea ezinezkoa da. HezkuntzaMinisterioan izan ginelarik emangenituen esplikazio guziengatik,ez da aldaketarik estatuaren pos-turan». Biarrizko senatariak eresendi du erabaki politiko fermuadela gibelean. «Postura ideologi-ko bat dugu parean: ama eskolapublikoetanmurgiltze ereduarengaratzea errefusatzen du». Elkargoak uztailaren 17ko bil-

tzar nagusian bozkatu zuen mo-zioak ere ez du deus aldatu.

EEPren bitartekaritzaEuskararen Erakunde Publikoakbere biltzar nagusia behar izan du

gibelatu hilaren 15era, heldu denostegunera. Alain Iriart Euskal El-kargoko ordezkari gisa ariko daondoko sei urteetan EEPn, etaikusi nahi du erakunde guziakbiltzen dituen erakunde horreta-tik zerbait aitzina daitekeen.«Gauzak ez dira hemen pasatzen,ez Bordelen, baina Parisen. Ikusibehar da EEPrekin gauzak aitzi-

natzen diren; zuzenki harrema-netan dira estatuko zerbitzuekinprefetak eta suprefetak parte har-tzen baitute EEPn». Hilaren15eko biltzar nagusia epemuga-tzat ikusten du gauzen haxeanezartzeko. Hemendik harat ezbada deus aldatzen, mintzatze-koa baita: «Gauzak erranak iza-nen dira, eta EEPk atxiki behar dumurgiltzearen aldeko bere posi-

zioa, defendatzeko eta azkartzekoondoko urteetan». Estatua ezbada mugitzen, geroa ez zaio argi:«Estatuak ez badu nahi, egoeraarrunt berezia eta berria izanenda». Non ez den zerbait higitzenhemendik eta ostegunera. Betibiharko giza katera joatekoa da:«Agian, jendeak mobilizatukodira; hasteko ni han izanen naiz,

eta Hiriburuko Kontsei-lukoak ere izanen dira».Nahiz eta parlamenta-

rien artean izan diren ja-danik entsegu batzukmintzaira gutituei bu-

ruz, eskualde desberdinetakohautetsien arteko elkarlanaz gal-deturik, Brisson senatariak haladio: «Bretoi, alsaziar, katalan,korsikar, okzitaniarrekin frontekomuna egitea baliagarria eta de-siragarria da. Funtsean foro batizanen da senatuan heldu den as-tean bretoiek antolaturik gaiariburuz». Damurik, EEPren biltzarnagusi aren egun berean.

Hiriburuko eskolarenauzian ez dute aitzinatzerikikusi hautetsiekMax Brisson eta Alain Iriarten eskaerak erantzunik gabe gelditu dira bHiriburuko auzapezak gogoko luke EEPren medioz ateak zabaltzea

Iriart eta Brisson, Baste Quieta eskola aitzinean, irailaren 1ean. GUILLAUME FAUVEAU

Ez bada deus mugitzen, gaibizia izan daiteke murgiltzeaurriaren 15eko EEPren biltzarnagusian, prefeta han izankitzeko auzia da. Alemana eskual-

deko hizkuntza gisa kontuan ezhartzea kezkagarria zaigu. Iduriluke alemana atzerriko hizkuntzadela, gure lurraldeko hizkuntzahistorikoa delarik». Faivrek ere argi du jarrera poli-

tiko zurrun baten aitzinean gerta-tzen direla Frantziako Gobernua-rekin. «Etsaigo bat sentitzen daestatuaren partetik. Tokiko hiz-kuntzak ez dira beren programansartzen. Jean-Michel Blanquerridagokionez, segur da eskualdehizkuntzak bere pentsamendua-ren muinetik kanpo direla. Go-bernu horren DNAn [hizkuntzen]gaia mesfidantzaz ikusia da».Horregatik, munta handikoa zaiohunkiak diren lurralde guzietakoelkarte eta ordezkariak bildu bai-tira urte bat honetan GHBD bata-

Page 6: 2020ko urriaren 9a XI. urtea 462. zenbakia 6 eta 18 urte ......2 days ago  · Joanes Etxebarria BOzaze atzuetan, inten-tzioak ele hutsez iragartzen dira; beste batzuetan, gauzatuz

3EHUNEKOTAN, EUSKOAK EGINEN DUEN EMAITZA

Urtero erabili euskoen %3ko emaitza egiten du Euskal Monetak, kide di-tuen elkarteen artean. 2019an, 30.000 eusko banatu zizkieten elkarteei.Aurten laguntza ukanen duten elkarteak zein diren jakinaraziko dutebihar, Donapaleun antolatu duten Eusko Elkarteen Egunean.

«[Aitaren atxiloketari buruz]Itxaron zezaketen zigortuaizatera Fijait fitxategian sartzen zutela jakinarazteko;intimidazio saiakera bat da»Egoitz UrrutikoetxeaJosu Urrutikoetxearen semea

ipar euskal herriko hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta ipar euskal herriko hitzak moz-teko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adie-razita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: ieh@hi-

tza.eus.

%

Adineko jendeen laguntzeko mugazgaindiko ‘Bertan’ egitasmoa abian da

BAIONA b«Mugaz gaindiko landa eremuetan zahartze aktibo eta osa-

sungarria lortzeko zerbitzu berritzaileak diseinatu eta ezartzea» hel-

buru duen Bertanprograma aurkeztu berri dute Ipar Euskal Herriko,

Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuek.

Europako 761.124 euroko laguntza bideratuko dute programa horre-

tan, barnealdeko adinetako jendeen bizi baldintzen hobetzea xede.

Irudia b Baiona

Gaueko trena Hendaiaraino nahi duteCGTko burdinbide langileek antolaturik, elkarretaratzea egin zuten asteartean Baionako tren geltokiaren aitzi-nean, Pariserako gaueko trena Hendaiaraino jin dadin eskatzeko. Trenen antolakuntza berria iragarria dutetren konpainiak eta estatuak, eta, neurrien artean dago 2017an kendu zuten gaueko trenaren berriz ezartzea.Elkarretaratzearen antolatzaileek salatu dute Akizen geldituko litzatekeela Tarbesera joateko plangintza be-rrian. Beraz, Baiona eta Hendaiatik iragan gabe. Bizi mugimenduak eta EH Baik ere parte hartu zuten. BOB EDME

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 9aIritzia

MARRAZKIRITZIA: ‘BOTEREZALEEN BIRUSA ITOGARRIAK’ Ño

Page 7: 2020ko urriaren 9a XI. urtea 462. zenbakia 6 eta 18 urte ......2 days ago  · Joanes Etxebarria BOzaze atzuetan, inten-tzioak ele hutsez iragartzen dira; beste batzuetan, gauzatuz

MUSIKA

BAIONAEkhi Lambert.

bBihar, 12:00etan,

Epaiska elkarte-ostatuan.

BAIONAHaizebegi jaialdiaren

karietara: Cyril Gourvaten musika

eta bideo elektroakustikoak.

Kitorik.

bUrriaren 14an, asteazkenez,

20:30ean, Arte eskolaren

entzutegian.

UZTARITZEHerri Uzta jaialdiaren

karietara: Uztaritzeko txistulariak

+ Adar taldea (Maider Martineau,

Arnaud Bibonne eta Vianney

Desplantes). Kitorik.

bGaur, 20:30ean,

Hiribehereko errebotean.

UZTARITZEHerri Uzta jaialdian:

Madda eta Asier (triki eta gaita

luzearen arteko topaketa) + Bilaka

dantza konpainiaren hiru zati labur

+ Arima Getariako dantza taldea

+ Habia taldea (soka soinu tresnak

eta kantua). Kitorik.

Goizean, gaiteroak karriketan

eta merkatuan.

bBihar, 16:30ean, Hiribehereko

errebotean.

BERTSOA

LARZABALEXilabaren azken

kanporaketa, bertsolariokin:

Xan Alkhat, Mizel Mateo,

Josu Txoperena Iribarren,

Oneka Arteaga, Kerman Diaz

eta Johaine Sarraillet.

bBihar, 17:00etan, herriko gelan.

ZINEMA

BAIONABi urte, lau hilabete eta

egun bat,Lander Garroren

dokumentala intsumisioaz.

bGaur, 18:30ean,

Atalante zinema gelan.

BAIONAZumiriki,

Oskar Alegriaren film berria.

bBihar, 17:00etan,

Atalante zinema gelan.

BAIONABi urte, lau hilabete eta

egun batdokumentala.

b Igandean, 17:00etan,

Atalante zinema gelan.

KANBOBi urte, lau hilabete eta

egun batdokumentala.

bUrriaren 15ean, ostegunez,

20:30ean, L’Aiglon zinema

gelan.

Xilaba, 1620ko ediktua, Harri

Salda #24.Ainhoako Xilabako

kanporaketaren zati bat ikusgai da

atarian. Donapaleun, Nafarroako

anexioaz egin jardunaldien parte

batzuk ere bai. Harri Saldako go-

mitak: Anize Ameztoi, Lukas Iriart,

Patxi Belly, besteak beste.

Bihar:

11:05.Euskarak murgiltzea behar

dugiza katetik, zuzenean.

12:15. Jokoak (05.59.37.14.11).

Etzi:

15:00.Errugbia zuzenean:

Donibane Lohizune-Valence

d’Agen eta Nafarroa-Barkoxe.

duen liburuaren aurkezpena;

irakurle taldeak, Nafarroan Ines

Castiella-Imazekin; solasaldi bat

Gilles Rivièrekin, Baionako

mediatekako irakurle taldeaz.

bUrriaren 15ean, ostegunean,

18:00etan, Euskal Museoan.

BAIONA Irakur ttipi, animaliez.

bAsteazkenean, 15:30ean,

mediatekan.

DONIBANE LOHIZUNEDonibane

Lohizune eta itsasoaren ekonomia,

Eusko Ikaskuntzak antolatu jardu-

naldiak. Euskaraz aldibereko

itzulpenarekin

bEgun, 08:30etik 17:30era,

Dukontenia gelan.

ANTZERKIA

DONIBANE GARAZIAxut!,

Artedrama & Dejabu Panpin

Laborategiaren Zaldi urdina.

Sartzea, 12 euro.

bGaur, 20:30ean,

Le Vauban zinema gelan.

ERAKUSKETAK

BIARRITZEgakerakusketa:

Anne Broitman, Marythé,

Alberto Letamendi eta

Iker Valleren margolanak.

bUrriaren 18ra arte, asteartetan

salbu, 14:30etik 19:00etara,

Santa Eugenia elizpean.

DONIBANE GARAZIAsmakari

eta Aldaketak, Josette Dacostaren

erakusketa.

bAzaroaren 1era arte, asteartetan

salbu, 11:00-12:30 eta 14:30-18:30,

apezpikuen presondegian.

IRISARRILaxoa - Pilotaren

jatorrian,Severine Dabadieren

argazki erakusketa.

Pierre Sabaloren hitzaldia, gaur,

19:00etan, Laxoa eta bota luzeaz

egin ikerketez

bAzaroaren 7a arte, egunero

igandetan salbu, Ospitalea ondare

hezkuntzarako zentroan.

UZTARITZEKeixeta eta Ifen

margolanak.

bAzaroaren 2a arte, astearte,

asteazken eta ostegunetan,

14:00-19:00, ostiraletan,

09:00-16:00, Ttok artegunean.

BESTELAKOAK

BAIONAMaiatzaldia, Maiatz

aldizkariaren jardunaldi literarioen

karietara: Biziminaren koloreak,

Auxtin Zamoraren bideoa; Enrike

Diaz de Ulzurrunek Iruñeaz egin

Topaketab Biarritz

Amets Arzallusek ‘Miñan’ liburua aipatuko du, gaurIbrahima Balde etorkin ginearrarekin eta haren ibilbideaz idatzi duen Miñan liburuaz mintzatzera gomitatu du Amets Arzallus Antia bertsolari eta

idazlea Miarritzeko mediatekak —irudian, Ibrahima Balde eta Amets Arzallus, iazko urrian, Donostian—. «Baldek ahoz kontatua eskuz jaso du ber-

tsolariak. Liburua oinarri, etorkinen harrerak pausatzen dituen galderez gogoetatzeko aukera emanen du topaketak», diote antolatzaileek. Hitzaldia,

ostiral arrastiri honetan hasiko da, 18:00etan, mediatekako entzutegian. ANDONI CANELLADA / FOKU

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 9a Agenda

Page 8: 2020ko urriaren 9a XI. urtea 462. zenbakia 6 eta 18 urte ......2 days ago  · Joanes Etxebarria BOzaze atzuetan, inten-tzioak ele hutsez iragartzen dira; beste batzuetan, gauzatuz

Joanes Etxebarria Maule

Ziunta jokoaren galdera batekpiztu zion hartzaren ingurukokuriositatea. Informazio doi batbilatu kuriositatez, eta, azkenean,ikasketetako memoriaren gaitzathartu zuen hartza Iker Üthürral-tek (Mitikile, 1997). Lehen parteteorikoa liburu bilakatu du Dakitargitaletxeak: Hartzaren figuraeuskal kulturan (Dakit). Bigarrenpartea praktikara eraman zuenbere ikasleekin, sekuentzia peda-gogikoa baita, eta laster argitaratunahi luke. Hartza polemika iturri delarik,

zergatik hautatu duzu gai gisa

memorioa idazteko?

Duela bizpahiru urte Esloveniakohartzak berriz sartu baitituzte, se-gur egoera ez dela aisa, baina ha-tsarretik nahi nuen hartza ikertukulturalki. Ez nuen sartu nahioraingo gatazka edo tentsio horie-tan, hori ez zen helburua; bakoi-tzak baditu bere ideiak, eta ni la-borantza mundutik aski hurbilnaizenez aitama aldetik... XX.mendean gelditu naiz, hortik ai-tzineko hartz istorioak bazter uz-ten ditut, badaezpada ere...Liburuan erraten dudan beza-

la, ziunta jokoan galdera bat ikusinuen duela bizpahiru urte: santa-graztarrek nola deitzen dute har-tza? Eta arrapostua «aitañi» [ai-tatxi] zen. Geroztik, kuriositateapiztu, eta jakin nahi nuen zerga-tik deitzen zuten hala, baina so-bera barnatu gabe... Gero RoslynFranck amerikarrak egin tesiaatzeman nuen: loturak egiten zi-tuen hartza gure arbaso gisa etaSardeiniako populu batzuekin.Iragan urtean memoria bat eginbehar nuenez, gaia xerkatzen arinintzelarik hartzaren ideia jin zenberriz. Ikusten nuen hartza esko-letan guti aipatzen dela, ikusizhartzari buruzko istorio anitzitzulpenak direla. Euskarazko ja-torria duten dokumentu edo tes-tuak ez dira hainbeste haurreiegokituak. Memoriaren lehenparte teorikoan ikerketak egin di-tut, eta bigarren partean sekuen-tzia pedagogikoa sortu dut har-tzari buruz. Ahetzen irakasle bai-nintzen eta inguruko inauteriekhartzaren pertsonaia baitute,proiektu handi bat muntatu nuenikasleekin.Hartzarekiko harreman kultura-

la kanbiatu da?

Segur ere, bai. Orain, Euskal He-rrian, ene ustez nehork ez du si-nisten hartza gure arbasoa dela.Baina, ene liburuan atzematenahal den bezala, gai hori TxominPeillenek ikertu zuen. Halere,

1980ko hamarkadan santagraz-tarrek istorio hori aipatu zuten;oraino sinisten zutela ez dut erra-ten ahal, ene ustez ez, baina ez duhain aspaldi hartzak bazuen lotu-ra bat euskaldunekin. Aspaldida-nik ukan du, eta herexak utziditu, inauterietan bezala. Bainaherexa guti baratzen da, halere. Zure lanaren bigarren partea

xede pedagogikoa da.

Ikasgai anitzeko sekuentzia pe-dagogiko bat sortu dut, proiektubat. Erran nahi du hartza, bi hila-betez, egun oroz eta bazter orotanaipatzen entzunen dutela. Behar-bada pisu izaten ahal da zenbai-tendako... Artean, zientzietan,historian eta geografian, euska-ran —literaturan eta testu doku-mentuak aztertuz—, numeriko-an... landu dugu.

Erran nahi du teoriatik praktika-

ra eraman duzula?

Halako proiektuekin hastapene-tan interesgarriena da haurren ja-kitateetatik partitzea. Galdeginnuelarik zer zekiten hartzari bu-ruz, ez gauza handirik: prefostaeztia maite duela, Winnie hartza-

ren moduko erreferentziak, han-dia dela... Haientzat ez zen hurbi-leko kabala; alta, Ahetzetik 150edo 200 kilometrora hartzak ba-dira. Banekien batzuk Biarnoko[Okzitania] bortuetara joaten di-rela eskiatzera, Cauteretsen hartzeraso batekin lotura egin nuen,

eta hori bazekiten. Baina ez zuteninauterietako hartza ezagutzen;euskarazko testuetan —guti dira—,ez dute ezagutzen, ez kantu bate-an, ez deus ere. Hartza orok eza-gutzen duten kabala da, bainaeuskal hartza ez zuten ezagutzen. Inauterietan agertzen den har-

tza ere proiektura ekarri

duzu.

Bai, Ahetzeko inauterie-tan ez dute hartzarenpertsonaia, baina ondo-ko herrietan bai: Arbo-

nan, Donibane Lohizunen, Uzta-ritzeko inauteriak Hartzarodei-tzen dira... Hartzaren egunabazter orotan da, eta ari nintzennolaz ez zuten ezagutzen. Laborari seme zara, maskarade-

tan parte hartu duzu hartzak

presentzia bazuelarik... Hartzaz

zer zenekien, eta ikerketa egite-

an zer ikasi duzu?

Banuen zerbait informazio, bainasegur halako ikerketa batekinbarnatzen dituzula ezagutzak. La-borantzaren aldetik ez dut barna-tu, inguruan aski entzuten dut ai-patzen. Kulturalki segur aldizgauza anitz ikasi dudala; Zuberoa-ko hartzaren inguruan ezagutzaanitz banuen, baina ez hainbesteinguruko hartzei buruz, entzunabanuen ere hartza bazela Lapur-din, eta Arizkungoa eta Iturengoa[Nafarroa] famatuak dira. Zubero-ako maskaradetan ez da bortxazinteresgarriena, irri eginaraztekopertsonaia baita oroz gainetik. Beste inauterietatik zer da

gehien interesatu zaituena?

Ikustea jadanik hartza zenbat he-rritan baden, hainbeste urrunta-sunekin Bizkaia, Nafarroa, La-purdiko inauterietan edo Zubero-ako maskaradetan, nolaz hartzaorotan baden? Hori da gauza.Arizkunen inauterietako pertso-naia nagusia da, hartzaren ira-tzartzearekin. Oinarrizko gauze-tara itzultzen gara: erran nahi bai-ta inauteriak direla bedatsearenheltzea eta negua gibel uztea, bi-zia arra partitzen da hartza bereloalditik iratzartzen den ber den-boran. Inauterietan hori da har-tza, eta interesgarri da ikusteaoraino badela bazter orotan. Zu-beroan ez dakit izan denetz lehenedo ez, hori ez dakigu, baina har-tzak ez du haboro rol hori. AgostiXahok xehetasun batzuk utzi zi-tuen, erranez hartzaren pertso-naia bazela, baina herexa guti da.Haurrei hartzaren inguruko sin-

boloak interesatzen zaizkie?

Maite dute bai sinboloa eta bai mi-tologia. Mundu magiko bat beza-lakoa da; ez da errealitatea edoegun orotako gauzak, istorioak di-ra. Mitologia eta sinesmenak usumaite dituzte. Ene ustez, behar li-tzateke Euskal Herriko dokumen-tu zaharretan bermatu eta zeren-dako ez haurrendako liburu edotresnak sortu. Ene ustez, materia-la falta da, domaia da. Erran didateene sekuentzia interesgarria dela,zeren hartza ez baita hainbeste za-baldua. Nik sortutakoan berma-tuz beste zerbait sortzea nahi nu-ke: irakaskuntza liburu bat har-tzari buruz, eta, zerendako ez, es-perimentazio bat eginez gela bate-an. Nik egin dut, baina erdizka,COVID-19arengatik. Moztua izannintzen interesgarriena heldu ze-larik: Junes Cazenaven ipuinaegokitu nuen batura; parte hori ezdut praktikan ezarri ahal izan.Beste irakasle batek landu nahibadu, nahi nuke libre utzi.

« Orok ezagutzen dute hartza, baina ez euskal hartza»Iker Üthürralt b Irakaslea

Irakasle izateko ikasketetan egin beharreko memorian, hartza hartuzuen gaitzat Üthürraltek. Lehen parte teorikoa Dakit argitaletxeakplazaratu berri du; bigarren parte pedagogikoa argitaratu nahiko luke.

J.E.

«Behar litzateke EuskalHerriko dokumentu zaharretanbermatu, eta, zerendako ez,haurrendako liburuak sortu»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2020ko urriaren 9aZuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]