Ostirala 2018ko apirilaren 27a IX. urtea 350. …...Joanes Etxebarria BMaule i auzi mota egin...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA E.E.B. Etorkinei harrera egiteko sarea antolatzen ari da Ipar Euskal Herrian b Hamarnaka herritarrek ireki dituzte beren etxeetako ateak aterpea eskaintzeko b Asiloa lortzea da gehienen helburua b 4-5 Muga itxiak, ate irekiak Marc Legasse Bere burua abertzale anarkistatzat zuen «basamortuan predikatzen» zuenak 3 Euskal Moneta Baionak euskoa erabiltzeko izenpetu hitzarmena Bordelen epaituko dute 2 Ostirala 2018ko apirilaren 27a IX. urtea 350. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of Ostirala 2018ko apirilaren 27a IX. urtea 350. …...Joanes Etxebarria BMaule i auzi mota egin...

Page 1: Ostirala 2018ko apirilaren 27a IX. urtea 350. …...Joanes Etxebarria BMaule i auzi mota egin di-tzake departamen-tuko prefetak Baio-nako Herriko Etxe-ak euskoz ordain-tzea oztopatzeko.

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

E.E.B.

Etorkinei harrera egiteko sarea antolatzen ari da Ipar Euskal Herrian bHamarnaka herritarrek irekidituzte beren etxeetako ateak aterpea eskaintzeko bAsiloa lortzea da gehienen helburua b 4-5

Muga itxiak,ate irekiak

Marc Legasse Bere buruaabertzale anarkistatzat zuen

«basamortuan predikatzen» zuenak

3Euskal Moneta Baionakeuskoa erabiltzeko izenpetu

hitzarmena Bordelen epaituko dute

2Ostirala

2018ko apirilaren 27aIX. urtea350. zenbakia

[email protected]

Page 2: Ostirala 2018ko apirilaren 27a IX. urtea 350. …...Joanes Etxebarria BMaule i auzi mota egin di-tzake departamen-tuko prefetak Baio-nako Herriko Etxe-ak euskoz ordain-tzea oztopatzeko.

Joanes Etxebarria Maule

Bi auzi mota egin di-

tzake departamen-

tuko prefetak Baio-

nako Herriko Etxe-

ak euskoz ordain-

tzea oztopatzeko. Batean dosierra

barnatuko da, muina ikertuz, bai-

na auzi horren datarik ez da orai-

no ezagutzen. Beste bidea —bere-

halako auzia— urte hasieran hasi

zen, Paueko auzitegi administra-

tiboan, eta, martxoaren 23an,

epaileak ontzat jo zuen Baionako

hiria eta Euskal Moneta biltzen di-

tuen hitzarmena. Prefetak eraba-

ki horri dei egin zion, eta heldu

den asteazkenean, 15:00etan, do-

sier bera epaituko da Bordeleko

auzitegi administratiboan.

«Ez genuen uste gobernuak

berrikuntza horren beldurra uka-

nen zuenik, aski mugatua baita;

ez da iraultza ere!», dio Dante

Edme-Sanjurjok, Euskal Moneta

elkarteko arduradunak. Prefeta

estatuaren eskariz tematzen dela

argi iduri baitzaio. 2017ko uztaila-

ren 19an bozkatu zuen Baionako

kontseiluak euskoak onartzeaz

gain gastu batzuk ere lekuko mo-

netarekin ordaintzea ahalbide-

tzen zuen hitzarmena. Herriko

etxeetako deliberoak aztertzen

dituen legezkotasunen kontrola

gainditurik ere, orduko suprefe-

tak Jean Rene Etxegarairi gibel

egitea eskatu eta azken horrek

uko egin zuen.

Euskal Monetako arduradunak

arazo bat ikusten du estatuaren

jarreran, legezkoa delako haren

ustez hitzarmenak sustatzen due-

na: «Berrikuntza aski argia da lu-

rraldearentzat, trantsizio ekolo-

giarentzat. Frantzian lurralde ko-

lektibitateek eskubidea dute an-

tolatzeko eta tresnak sortzeko

haien garapen ekonomikoaren-

tzat eta trantsizio ekologikoaren-

tzat». Gainera, auzibideak eta

diskurtsoek ez dute bat egiten Ed-

me-Sanjurjoren ustez: gobernu-

buruen ahoetan «gai horiek aski

azkarki aipatuak dira, baina erre-

alitatean borrokatzen dituzte».

Auzi estrategikoaPrefeturak ireki auzibidea abiatu

zenetik, Euskal Moneta elkarteak

Frantziako Estatuko beste lekuko

moneten sostengu mezuak jaso

ditu, anitz ohartzen baitira insti-

tuzioek euskoa erabiltzeak aitzi-

na urrats bat ekar lezakeela. Dan-

te Eme-Sanjurjori auzi estrategi-

koa izan ote daitekeen galdeturik,

baietz ihardetsi du: «Nik uste dut

Euskal Herriarentzat estrategikoa

dela. Gaur egun, Ipar Euskal He-

rriak badu bere lekuko moneta;

lokala da, baina soilik Euskal He-

rrian erabil daiteke».

Euskal Monetako ordezkariek,

hasiera batean, Hitza-ri erran zio-

ten berehalako auzian baino

gehiago beste auzian zituztela

esperantza gehienak. Berehalako

auzian hitzarmena behin-behi-

nean bertan behera uzteko aski

baita hitzarmena legezkoa ote

den «duda seriosak» ukaitea.

«Gure dosierra azkarra da, baina

barna ikertu behar da ongi uler-

tzeko. Uste genuen auzi mami-

tsuarekin irabazi genezakeela,

hor zelakoan dosierra ongi iker-

tuko. Baina berehalako auzian

epaileak ongi landu zuen dosie-

rra. Prefeturako ordezkariak

zuzentzen zituen», dio Edme-

Sanjurjok.

Instituzioetara jauziBederatzi herriko etxek jadanik

bat egiten dute euskoarekin.

Baionako Herriko Etxeak gastuak

ere lekuko monetarekin egiteko

deliberoa hartu izanak hautsak

harrotu bazituen ere, hitzarmen

bat izan daiteke Euskal Elkargoa-

rekin ere, eta hori «palanka

garrantzitsua izan daiteke»

elkarteko bozeramailearen ustez:

«Batetik, instituzioen gibelean

inbertsio ekonomiko handiak

izaten direlako, euskoa zilegituko

lukeelako eta lurraldearen baiez-

tapen bat ere. Indar sinboliko

azkar bat litzateke: instituzio bat,

moneta bat». Edme-Sanjurjok

zehaztu du balio batzuekin bat

egitea ekartzen duela euskoaren

baliapenak berak: «Erran nahi

luke instituzioek bereganatzen

dutela trantsizio ekologikoa,

lurraldearen garapen ekonomi-

koa eta euskara; euskoaren hiru

zutabeak».

Lekuko garapen ekonomikoa

bermatzeko, gainera, jadanik lor-

tu dituzten emaitzen areagotzea

ekarriko luke, haren ustez, insti-

tuzioak euskoz pagatzen hasteak:

«Elkargoak edo herriko etxeek

merkatu publikoak —partez be-

deren— euskotan ordaintzen ahal

badituzte, erran nahi luke enpre-

sek milaka edo hamar milaka eus-

ko ukanen lituzketela eta, eurota-

ra aldatzeko %5a galduko lukete-

nez, berriz erabiltzen saiatuko li-

ratekeela eta lekukoekin lan egi-

nen luketela. Euskoarekin ari

diren 700 bat enpresen %56 gu-

txienez lekuko horni-

tzaile batekin hasi dira la-

nean euskoak erabili

ahal izateko».

Horretara iristeko,

ordea, auziak gainditu

beharko dira. Bordele-

koa, asteazkenean. Eta

Paueko delibero bera

balitz —hitzarmena

legezkoa dela alegia—,

estatu kontseilura jotzen ahal

luke oraindik ere prefetak, eta

baliteke hala izatea: «Ez da bor-

txaz horretara iritsiko, baina ziur

da Parisera irits daitekeela».

Asteazkeneko auziaren aiduru,

Euskal Monetak gobernuaren

arras bestelako deialdi bati ihar-

detsi dio. Ekologia Ministerioak

antolatzen duen Nire xedea pla-

netarentzat deialdian 100.000

euroko laguntza irabaz lezake,

Interneten aski boz bilduz gero.

Baionako hiriaren eta Euskal Monetaren arteko hitzarmena hausteko prefetak irekibide judizialak segida izanen du asteazkenean, Bordeleko auzitegi administratiboan.

Euskoaren auzia, Bordelera

Euskal Moneta elkarteko Dante Edme-Sanjurjo eta Baionako auzapez Jean Rene Etxegarai. ISABELLE MIQUELESTORENA

Heldu den asteazkenean,15:00etan, dosier beraepaituko da Bordelekoauzitegi administratiboan

Euskal Monetako arduradunakarazo bat ikusten du estatuarenjarreran, haren ustez legezkoa delako hitzarmena

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 27a2 b Gaiak

Page 3: Ostirala 2018ko apirilaren 27a IX. urtea 350. …...Joanes Etxebarria BMaule i auzi mota egin di-tzake departamen-tuko prefetak Baio-nako Herriko Etxe-ak euskoz ordain-tzea oztopatzeko.

Joanes Etxebarria

Abertzale anarkis-

tatzat zuen bere

burua. «Pertso-

naia oso kuriosoa

zen», Jean Claude

Larronden erranetan; «batez ere

libertarioa», Emilio Lopez Ada-

nen erranetan; eta «izpiritu li-

brea», Jakes Abeberriren arabe-

ra, «etengabe irakiten ari zena».

Antzerkiak eta liburuak idatzi zi-

tuen Marc Legassek, Aintzina eta

Hordago aldizkariak sortu, En-

bata aldizkarian eta Egin egun-

karian kolaborazioak idatzi zi-

tuen, Bigarren Mundu Gerran bo-

rrokatu zen...

«Erromantizismo pixka bat

bazen» pertsonaiaren inguruan,

bere seme Periko Legassek konta-

tzen duenaz: «Erraten zuen xan-

tza genuela sortu izana herri bate-

an non borrokatu gaitezkeen fa-

xismoaren kontra, zapalkuntza-

ren kontra, herri baten izenean,

kultura baten izenan, euskararen

izenean oroz gainetik».

Familia burges batean sortua,

Ziburuko arrantza enpresa han-

dien jabegoa jaso zuen Marc Le-

gassek oinordekotzan. Diru anitz

irabazten zuen hortik, Lopez Ada-

nek dionaz, «ez zuen gauza han-

dirik egin behar lanerako, baina

interes pertsonal eta intelektuala

handia zeukan gauza askorekin».

Kulturalki jantzia eta umorez

josia, ipar Euskal Herriko aber-

tzalerik ez zen garaietan bere

ideia abertzaleak idazten zituen,

izan liburuetan, liburuxketan edo

lagunekin sortu zituen Aintzina

eta Hordago aldizkarietan. «Ira-

kurria zen. Jendeak ez zuen serio

hartzen baina preziatua zen, bazi-

tuen bere jarraitzaileak», oroi-

tzen da Larronde.

Bere semeak, testuingurua ko-

katzeko, oroitarazten du Mundu

Gerra aitzin ipar Euskal Herrira

ihes egin zuten iheslarien artean

Ramon de la Sota goi burgesiako

ordezkaria izan zela, Bizkaiako

diputazioko presidentea bera.

Bere alaba Veronica de la Sotare-

kin ezkondu zen Marc Legasse,

eta Biarritzen familiak zuen etxe-

an, Etxe Ferdean, «abertzalegoan

inplikatzen» hasi zen: «Okupa-

zio garaian Etxe Ferdean egiten

ziren Euskadi Buru Batzarraren

bilkura batzuetan egon zen». Eta

hortik hasi zen ezagutzen Hego

Euskal Herritik ihesi iritsi ziren

nazionalista ezagunenak, Jose

Antonio Agirre lehendakaria tar-

tean.

Abertzale eta anarkista 1946ko frantziar konstituzioaz

erreferenduma egin zelarik, kan-

paina bat egin zuen Legassek abs-

tentziora deituz. Bere inplikazio

politikoa eta probokaziorako

gustua gurutzatu ziren kanpaina

hartan. Frantziak ez zuenez kon-

tuan hartu berak idatzi eta Jean

Etxeberri Aintxiart diputatuak

Parisera eraman autonomia esta-

tuto eskaera, dei egin zien euskal

herritarrei «atzerritarren kon-

tuetan ez sartzeko, Frantziako

konstituzioak ez duelako zeriku-

sirik euskal herritarrekin, ez par-

te hartu bozkan», bere semeak

oroitzen duenaz.

Gerora ere hauteskunde ba-

tzuetara aurkeztu zen, alderdi po-

litikorik sekula sortu gabe, eta

bere inguruko guztiek konfirma-

turik, irabazi asmorik gabe. «Zi-

nez sistematik kanpo zen, hau-

teskundeetara aurkezten zen bai-

na erranez ez bozkatzea.

Paradoxikoa zen, baina halakoa

zen bera», Abeberriren ustez.

Kanpaina hark prefeta asaldatu

eta presondegira igorri zuen egun

batzuez, «lege zahar bat» zela

medio, Periko Legassen errane-

tan.

Emilio Lopez Adanek oroita-

razten du, hautagaitza desberdi-

nak azaltzeko, Marc Legasse

anarkista zela: «Anarkismoan

bada, beti bezala, familia eta adar

anitz. Marc ez zen klase borrokari

eta langile sindikatuei lotu anar-

kista aktibista bat. Batez ere anar-

kista zen botereaz mesfidatzen

zelako». Ez zuen sekula ere ira-

bazteko intentziorik ukan bere

hurbilekoek adosten dutenaz.

Jaun gabe eta legerik ez leloa as-

matu zuen, hor ere erdi proboka-

zioz bezala, jeltzaleen Jaun Goi-

koa eta lege zaharra leloari itzu-

lia emanez.

Legasse idazle eta intelektuala

zen, baina umorearen aipamena

errepikatzen da bere ingurukoen

lekukotza guztietan. Periko Le-

gassek errefuxiatuen aldeko ma-

nifestaldi bat du gogoan, adibi-

dez: «Hendaia zeharkatzen ari gi-

nen, lelo abertzaleak baziren, eta

turistak terrazetan zirelarik hitza

hartu zuen megafonoan oihuka-

tuz: ‘Franco hiltzailea, turistak

konplizeak!’». Turistak nota pa-

gatu eta joaten ikusi zituela ere

gogoan du, irri artean.

Ziburuko etxea aterpeGarai desberdinak zeharkatu zi-

tuen idazleak. 70eko hamarka-

dan ezagutu zuen Emilio Lopez

Adanek Marc Legasse pertsonal-

ki, bere Ziburuko etxean. «Hiru

estaia bazituen etxean, goian bera

bizi zen, eta beheko biak utziak

zizkien ETA militarrei eta ETA po-

litiko-militarrei, bakoitzak estaia

batean», oroitzen duenaz. Eva

Forest idazleari ere aterpea eman

zion eta han idatzi zuen Opera-

cion Ogro liburu ezaguna. Harro-

ki dio Periko Legassek etxe har-

tan, nor ezagutu zuen: «Erraten

ahal dut Carrero Blancoren hilke-

tan parte hartu zuten sei autoreak

ezagutu ditudala pertsonalki».

Ezagutu zuten guztiek azpima-

rratzen dute «indibidualista»

zela, eta Lopez Adanek zehazten

du .»Norberaren askatasun indi-

biduala begiratzen zuen beste

ororen gainetik. Zentzu horretan

anarkista indibualista zen». Bere

iritzi artikuluak, Egin egunkari-

koak edo Enbata aldizkarikoak,

irakurriak zirela diote batzuek.

«Ez zuen eragin handirik», aldiz,

Jakes Abeberriren ustez, «basa-

mortuan predikatzen» zuela si-

netsirik. Baina zehazten du aber-

tzale mugimenduaren aitzindari

izan zela: «Marc dudarik gabe

argi izpi bat izan zen basamortu

horren erdian, lehena izan zen

erraten separatista zela».

Interpretazio desberdinak izan

daitezke, nola ez, Legassen ibilbi-

dearen eraginaren inguruan. Lo-

pez Adanek omentzen du bere

lana: «Izan zuen nire ustez eragin

bat, euskal erresistentzia man-

tentzeko eta politikoki, intelek-

tualki eta moralki ere justifikatze-

ko. Hori ere lan militantea da».

Luze jo daiteke Marc Legassen

literatura ibilbideaz, euskaltzale-

tasunaz eta bestelakoetaz. Politi-

kan ere gehiago barnatu daiteke

jeltzaleekin ukan zuen harrema-

nean, edo deserriko buruzagiei

egin zizkien kritiketan. Bere se-

meak, azken hitzarekin, gaurko-

tasunera jauzi egin du: «Nahiko

nukeen Euskal Elkargoaren so-

rrera ikus zezan. Oso oso muga-

tua da, baina Ipar Euskal Herria-

ren nortasunaren ezagupena

ekarri du. Hasiera bat baizik ez da,

baina nahiko nukeen ikus ze-

zan».

Apirilaren 19an ehun urte betekozituenez, Marc Legasse (1918-1997)euskal anarkistaren aipamena egitekoaitzakia bada. Bere hurbilekoek irriegiten dute oraindik hura aipatu orduko.

Anarkista etaprobokatzaile

Marc Legasse (ezkerrean) eta Luis Arana Goiri, elkarrekin mintzo, Saran hartutako argazki batean. HITZA

Gaiak b 3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 27a

Page 4: Ostirala 2018ko apirilaren 27a IX. urtea 350. …...Joanes Etxebarria BMaule i auzi mota egin di-tzake departamen-tuko prefetak Baio-nako Herriko Etxe-ak euskoz ordain-tzea oztopatzeko.

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 27a4 b Astekoa

Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

Gerla eta mota

guzietako ja-

zarpenetatik

ihesi, etorkizun

hobe baten

bila, milaka gi-

zon, emazte eta haurrek pasatzen

dute Mediterraneo itsasoa Euro-

para sartzeko asmoarekin. Gehie-

nek asilo eskaera bat egiten dute,

errefuxiatu estatusa lortu eta bizi

berri bati hasiera emateko gogoz,

baina gutxik lortzen dute.

100.000 eskaera izan ziren iaz

Frantzian; heren batek lortu

zuen. Ipar Euskal Herrian, urtero

400 bat kontatzen dituzte etorki-

nak laguntzen dituen CIMADE el-

kartearen harrera guneetan. El-

kartasun sareak osatzen ari dira,

harrera antolatu eta etorkinei

aterpea eskaintzeko.

Orain dela bi urte hasi ziren an-

tolatzen Itsasu aldean, «etorki-

nen krisia» hasi zenean. «Herri-

ko etxean eskatu genuen kolekti-

boki zerbait egitea etorkinen alde.

Herriko etxebizitza bat etorkinak

aterpetzeko uztea eskatu genuen,

besteak beste», kontatu du Bru-

nok. 67 urteko gizona arduratzen

da eskualde guzian sarea bizia-

razteaz. Herriko etxetik ez zuten

erantzun baikorrik jaso; «lehen-

tasuna herritarrei ematea» ebatzi

zutela dio Brunok; elkarte gisa

antolatu ziren, eta azken bi urtee-

tan etorkinak aterpetu dituzte.

«Bakoitzak bere mailan parte

hartzen du. Batzuek dirua ema-

ten dute, besteek jantziak, ba-

tzuek proposatuko dute etorki-

nen haurrak beren haurrekin jos-

tatzera joatea... Nik denak maila

berean ematen ditut», adierazi

du. Gaur egun, Bidarrai, Itsasu eta

Kanbo artean antolatua da taldea,

eta gutxi gorabehera 30 bat per-

tsonak hartzen du parte. Etorki-

nekin taldean sartuak dira.

Itsasukoa ez da gisa horretako

egitasmo bakarra. Azken hilabe-

teetan sare oso bat antolatzen ari

da Ipar Euskal Herrian, eta jende

andanak ireki ditu bere etxeko

ateak etorkinak aterpetzeko.

Batzuek modu antolatuan, beste-

ek beren baitarik, dozenaka dira

elkartasun keinuak egiteko prest

agertu direnak. Jadanik bi etor-

kin atxiki ditu etxean. «Etorri

dira hona, eta gu lasai-lasai geldi-

tuko gara? Nik ezin dut. Gizarte

moduan badugu ardura, bai,

baina norbanako bakoitzak ere

badu: behartuak gara gure alea

ematera», adierazi du. Ipar Eus-

kal Herriko elkarte ezberdinekin

harremanean da, eta horietako

batean, etxean etorkinak hartze-

ko aukeraz mintzatu zitzaion

ezagun bat; semearekin aipatu

ondotik, onartu zuen. Orain dela

aste batzuk, Sudango mutil gazte

bat atxiki zuten; Boli Kostako

beste bat aterpetzen ari da egun

hauetan.

Brunoren ustez, bakoitzak ditu

bere sinesteak: batzuek erlijioari

lotuak; besteek, sineste humanis-

tak edo politikoak. «Ni komunis-

ta naiz. Ez diot alderdi

komunistako kidea nai-

zenik; komunista naiz.

Uste dut gauzen gehien-

goa kolektiboan egin

beharko litzatekeela eta

kolektiboaren onerako», azaldu

du. «Beste garai batean euskal-

dunak aterpetu nituen; orain

etorkinak aterpetzen ditut».

Elkarbizitza aberasgarriaArras egoera ezberdinetan diren

etorkinak errezibitzen dituzte

Etorkinekin sarearen bidez: asilo

eskaera egin dutenak, lan bila

heldu direnak, paperak dituzte-

nak, paperik gabeak, gizon

ezkongabeak, haurrekin heldu

diren emazteak... Bata eta beste-

aren artean bereizketarik egiten

ez dutela segurtatu du Brunok.

«Haatik, lehentasunak ezarriko

ditugu. Aldi berean gizon ezkon-

gabe bat eta bere haur txikiare-

kin heldu den emazte bat aterpe-

tu behar baditugu, bigarrena

lehenetsiko dugu». Segurtasu-

nari dagokionez, ez dute neurri

berezirik hartzen. «Hasieratik

erabaki genuen herrian bizi nor-

mala egin behar zutela. Guri

garrantzitsua zaigu, jendea ez

gorderik egotea -salbu gordea

egoteko beharra dagoenean-».

Haren iritziz, gizartearen

gehiengoa ez da ados etorkinen

etorrerarekin, baina, haiekin

elkartu eta ezagutzen badituzte

ikuspegiz alda dezakete. «Ez dira

gehiago fenomeno politiko eta

mediatiko bati konfrontatuak,

telebistan ikusten duten zerbaiti;

pertsona bat dute parean, etor-

kin bat. Eta pertsona bat duzune-

an parean, ez duzu berdin erre-

Mediterraneoa zeharkatuta Europara iristen diren etorkinei harrera eskaintzeko sarea osatzen ari da Ipar Euskal Herrian. Herritar anitzek eskaini diete aterpea beharrean zirenei. Elkarbizitzaaberasgarria kontatu dute, bere gorabehera guziekin.

Elkartasun sarea, etorkinekin

Hendaiako atxikitze zentroaren kontrako ekintza egin zuen Bizik orain dela aste batzuk, etorkinek bizi duten egoera salatzeko. ISABELLE MIQUELESTORENA

Sare oso bat antolatzen ari daIpar Euskal Herrian, eta jendeandanak ireki ditu bere etxekoateak etorkinak aterpetzeko

Page 5: Ostirala 2018ko apirilaren 27a IX. urtea 350. …...Joanes Etxebarria BMaule i auzi mota egin di-tzake departamen-tuko prefetak Baio-nako Herriko Etxe-ak euskoz ordain-tzea oztopatzeko.

Astekoa b 5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 27a

E.E.B. Baiona

Baionako Pyrenes ostatuan eman

du hitzordua Mohamed Bashirek.

Begirada zurbila ageri du, eta bu-

ruko minarekin dela aitortu du.

«Uste dut larunbatean festa

gehiegi egin nuela». Bizi, Etorki-

nekin eta Atherbeak antolatuta,

foro bat iragan zen joan den aste-

buruan, eta larunbat arratsean,

gaualdia antolatu zuten denen ar-

tean. Orain dela urte bat iritsi zen

Ipar Euskal Herrira 24 urteko

mutila. Asilo eskaera ukatu berri

diote, baina oraingoz Euskal He-

rrian gelditzeko asmoa duela ai-

tortu du. «Hemen biziki ongi

hartu naute».

Hego Sudangoa da jatorriz, eta

gerlari ihes egiteko utzi zuen bere

sorlekua. «Gerlaz gain, gosetea

eta pobrezia handia daude han».

Gobernuaren kontrako oposizio-

ko talde bateko kidea zela dio;

atxilotua, torturatua eta preson-

degian sartua izan zen. Bi aste

eman zituen preso, baina ospita-

letik ihes egitea lortu zuen.

2015eko apirila zen, eta 22 urte zi-

tuen.

Hego Sudandik Libiara pasatu

zen, ikatz kamioi batean gordea;

bi hilabete egon zen Libian, eta

handik Italiara; zortzi ordu eman

zituzten Mediterraneo itsasoa ze-

harkatzeko, 140 etorkin zerama-

tzan itsasontzi batean. Italiako

Poliziak etorkin guziak elkartu

eta hatz markak emateko eskatu

zieten. Sudangoek ez zuten onar-

tu. «Tunisiar jatorriko polizia ba-

tek arabieraz erran zigun hatz

markak emateak ez zuela ezerta-

ra engaiatzen, asiloa nahi genuen

lekuan eskatzen ahalko genuela;

gezurra erran zigun». Alpeetako

mendietatik pasatu zen Frantzia-

ra. Lehenik Marseillara, gero Pa-

risera, eta azkenik Ipar Euskal

Herrira iritsi zen.

Italian hatz markak hartu ba-

zizkioten ere, Frantziara iristean

ez zuten bere erregistrorik aurki-

tu eta asilo eskaera egin ahal izan

zuen. OFPRAn ezezkoa eman zio-

ten, CNDAn beste hainbeste. Bere

dosierra berriz aztertzeko galdetu

lezake, baina froga elementuak

ekarri beharko lituzke. «Kasik

ezinezkoa da».

Bost urteko epean egoiliar kar-

ta eskuratzen saiatu nahiko luke

lan bat atzeman eta bere egoera

frogatuta. Lagunak egin ditu, eta

futbolean aritzen da astero. Iazko

uztailean, Baionako besta alter-

natiboen irekieran parte hartu

zuen. Euskal Herrian bere lekua

aurkitu duela dio, eta gustura da-

goela. Gelditzeko etorri da Moha-

med Bashir.

«Gezurra erranziguten Italian,hatz markakemateko»

Mohamed Bashir b Etorkina

Hego Sudango gerlatik ihesi etorria, asiloeskaera ukatu diote. Lan bat aurkitu eta Ipar Euskal Herrian gelditzeko asmoa du.

HIT

ZA

akzionatzen; gehienetan hobeki

erreakzionatzen duzu».

Hala, Itsasuko bestetan berekin

trago bat hartzera eraman izan di-

tu etorkinak, herritarrekin guru-

tzatu zitezen. Berriki, Mauritania-

ko emazte bati egin diote harrera

bere alaba txikiarekin. Eskolara

eraman zuten zuzenean izena

emateko, eta han, gurasoei dei

egin zieten horietako bat eskolara

joan-etorriak egiten laguntzeko

prest izango ote zen galdetzeko.

Berehala agertu ziren boluntario-

ak. «Ez ziren batere gure taldeko-

ak, eta seguruenik ez zuten sekula

pentsatua etorkin bat laguntzeko

boluntario izanen zirenik». Adie-

razpen desatsegin bakarrak he-

rriko kontseiluan entzun zituela

dio; «adierazpen arrazistak», au-

zapezaren taldeko hautetsi ba-

tzuek atxikiak. «Baina ez dira

gehiengoa. Gehiengoa isilik egon

zen. Eta herriko apartamentu bat

uztearen kontra bozkatu zuten».

Baionan ere ez du sekula arazo

berezirik izan Pantxikak, baina

aitortu du Poliziarekin gurutza-

tzeak lehenago eragiten ez zion

arrangura sortzen diola. «Auzo-

an ere ez dugu sekula arazorik

izan. Inork zerbait galdetzen ba-

dit, semearen lagunak direla

erantzuten dut». Egunero, ordu

bat edo bi pasatzen ditu etorkine-

kin, ikasten laguntzen. «Orain

dela hiru aste gure etxean egon

zenak arabieraz besterik ez ze-

kien, frantsesez hitz gutxi, eta ez

zekien irakurtzen eta idazten. Be-

ren herriaz gehiago jakiteko

modu bat ere bada».

Etorkinei harrera egitean, erli-

jioaren gaia biziki fite atera ohi

dela dio Brunok. «Ginear bat izan

nuen etxean, eta izan genituen

eztabaida nagusiak erlijioari lo-

tuak izan ziren, bai bakoitzaren

sinesteez eta bai ez-sinesteez. Ni

ateoa naiz. Eta egia da musulman

batek aski gaizki ulertzen duela

hori». Aitortzen du gordinki

mintzo dela eta erran behar due-

na erraten duela. Aterpetzen due-

naren ohiturak errespetatzen

ditu, bereak aldatu gabe.

Eztabaida eta kalapita andana

izan duela kontatu du, baina,

haren ustez, dena gainditu daite-

ke. «Jende normala da, bere kali-

tate eta alde txarrekin. Konplika-

tua eta aberasgarria da, biak

batera». Itsasun ezarri duten

araua hau da: etorkin bat aterpe-

tzean, kontratu bat izenpetzen

dute harekin. «Aterpetzaileak

eta aterpetuak hartzen dituzten

engaiamenduak dira». Aterpetze

epea zenbatekoa izanen den

adosten dute, eta aterpetu duten

lekua eta harekin bizi direnak

errespetatzeko. «Modu kolekti-

boan bizi garenean, bakoitzak

bere intimitate momentuak

behar ditu. Nire etxean, gela

batzuetara ez sartzeko eskatzen

diet, eta ni ere ez naiz sekula sar-

tuko aterpetzen dudanaren gelan

haren baimenik gabe. Funtsean,

etorkinari koadro bat ematea da

helburua: adibidez, telebista

ikusten ari bagara, posible da

denek gauza bera ikusi nahi ez

izatea. Baina nik orain arte dudan

esperientzian, ez da inongo ara-

zorik aterpetzen ditugun jendeek

etxeko lanetan parte har dezaten.

Gero hara, gertatzen da haserre-

tzea. Uste dut ez dela beldurtu

behar errateaz. Ez dut uste egokia

denik hau dena modu idilikoe-

gian aurkeztea. Norbait aterpetu-

ko dutenean, jendeari beti erra-

ten diot gauza zaila dela. Ez dut

nahi jendea nekatu dadin, edo

uko egin diezaion». Arlo mate-

rialean, aterpea eskaintzen due-

nak ezin badu bere gain hartu,

elkarteak hartzen du, eta elikagai

bankuarekin, eta Gurutze

Gorriarekin moldatu ohi dira

oinarrizko beharrentzat.

Klandestinitate onartua«Biziki zaila da jakitea gure etxee-

tatik pasatzen diren etorkinak zer

bilakatzen diren», aitortu du Bru-

nok. Gehienak asilo eskatzaileak

dira, baina askori ez diote onar-

tzen. «Badira opositore politiko-

ak beren herrian jazarriak izan di-

renak, sexu edo erlijio jazarpenak

jasan dituztenak. Arazoa da fro-

gatu behar dela, eta bereziki fro-

gatu behar dela beren herrian ba-

besik ez dutela jaso», azaldu du

Chantal Pochat Cimadeko kide-

ak. Asilo eskaera ukatua zaienen

kasuan, egoiliar karta ukatzen

diete eta lurraldea uzteko agindu

bat jasotzen dute. Baina gehiene-

tan ez da exekutatua, aski konpli-

katua baita. Hala ere, 2017an

26.000 etorkin kanporatu dituzte

Frantziatik. Batek baino gehiagok

atzerrira ihes egitea erabakitzen

du, Ingalaterrara; gelditzen dire-

nak elkartasun sareen laguntzari

esker bizi dira gehienetan.

Bigarren borroka hasiko dute

orduan. 2012an Manuel Valls or-

duko Frantziako Barne ministro-

ak onartutako zirkular baten ara-

bera, Frantzian bizitzen bost urte

daramatzan etorkinak bere egoe-

raren erregularizazioa eskatu de-

zake baldin eta baldintza batzuk

betetzen baditu. Horien artean

dira, Frantzian sortutako haur

baten guraso izatea, Frantziako

herritartasuna duen pertsona ba-

tekin ezkondua izatea, lana iza-

tea... Beren herritik abiatzean

aurkituko zutela uste zuten «pa-

radisutik» urrun guzia.

ASILO ESKAERA

Asilo eskaera egiteko proze-

dura gogortzea erabaki zuen

asteartean Frantziako Asan-

bleak. Ekainaren 9an eztabai-

datuko dute Senatuan, asan-

blean azken onarpena eman

aurretik. Bereziki epeak alda-

tuko dira: eskaerei erantzun

eta helegiteak jartzeko epeak,

eta atxikitze zentroetan egote-

ko epeak. Hona hemen orain

arteko prozedura

Erregistroa

Bordelen dira asilo eskaera

egiteko instantziak. PADA asi-

lo eskatzaileen harrera plata-

forman erregistratzen dituzte

lehenik, eta gero, beren hatz

markak hartzen dituzte GUDA

prefeturako leihatilean. Gai-

nontzeko herrietan hartutako

hatz markekin konparatuko

dituzte Europako sistema ba-

ten bidez. Asilo eskatzailea

beste herri batean erregistra-

tua izan bada, Dublingo arau-

dia aplikatzen zaio, eta, bal-

dintza berezi batzuk betetzen

ez baditu, hatz markak eman

zituen herrira bidalia da. Ha-

mar hilabete iraun dezake

epeak, eta anartean 350 euro-

ko laguntza eskaintzen dio

Frantziak, baina aterperik ez.

Asilo prozedura

Asilo eskaera egiteko onar-

tuak direnei dosier bat ematen

diete GUDAn eta 21 eguneko

epea dute Pariseko OFPRA

Errefuxiatu eta apatriden la-

guntzarako Frantziako era-

kundera bidaltzeko. Batzuk

CADA asilo eskatzaileen ha-

rrera zentroetan hartzen dituz-

te, baina gehienak ez; elkarte-

en esku gelditzen dira. Haiek

ordaintzen dizkiete Bordelera-

ko eta Pariserako bidaiak, eta

dosierrak prestatzeko lagun-

tza ematen diete.

OFPRAk hilabete batzuk be-

har ditu dosierra aztertzeko,

eta ondoren, erakundearen ai-

tzinera deituak dira bere bizi-

tzaren kontakizuna egitera.

Ongi pasatzen bada, errefu-

xiatu estatusa eta, beraz, egoi-

liar karta eskuratzen dituzte.

Bestela, CNDA asilo eskubi-

dearen auzitegian helegitea

ezar dezakete.

400IPAR EUSKAL HERRIRA

IRISTEN DIRENAK URTEKO

Etorkinei laguntza eskaintzen

dien CIMADE elkartearen ara-

bera, urte guziz 400 bat etor-

kin iristen dira beren harrera

guneetara, baina lurralde mai-

lan gehiago direla uste dute.

Page 6: Ostirala 2018ko apirilaren 27a IX. urtea 350. …...Joanes Etxebarria BMaule i auzi mota egin di-tzake departamen-tuko prefetak Baio-nako Herriko Etxe-ak euskoz ordain-tzea oztopatzeko.

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 27a6 b Iritzia

Memoria,gerlariak, biktimak

Puelles inspektorea hilzuen 2009an ETAkArrigorriagan, eta ha-ren anaiak erran zuen:

«[Ene anaia] heroi bat da, ez dabiktima bat, eta heroi gisa hil da;inork euskaraz aipatu nahi badu,eman dezala gudari nagusi».Aurelia, dakizunez egun haue-

tako gertakaria ETAren desmobi-lizazioada. Ikusi duzu, nik beza-la, jende anitz aztoratua ETAk,kaltetuen artean, bi multzo bere-zitzen dituelako: batzuei errespe-tua adierazten die, eta besteei,horrez gain, barkamen eskaera.Zinez, harritu naiz kritiko gehie-nak orain buruan duten gutxia-rekin mintzo direlako, historiahurbilean bizi-biziak diren au-rrekariak kontuan hartu gabe.Ideia hori, gerlariak eta bikti-

ma zibilak ez direla berdinak, nonahi aurkitzen da gatazkenhistorian, gerlako legeetan etajendartean ere. «Aberriarenalde» hil soldaduak eta bonbar-

daketa batean galdu herritarrakdesberdintzen dira eskuarki, ha-rridurarik gabe. Gerlarien arteanere bazekiten hori, bai eta ohoregisa eraman. «Gu, gerlariak gai-tuk, ez biktimak», horrela min-tzo dira presoner polonesakAndrzej Wajdaren Katynfilme-an; eta, hain segur, Euskadin terrorismoaren aurkaaritu pro-fesional armatu askok, Puellesekbezala, gerlarien ohore berezia-ren urguilua izan dute. Horrega-tik modu bereziaz ere tratatu dituAdministrazioak: polizia eta mili-tar hilek medailak eta memorialoriotsua izan dituzte, karrikanlehergailu itsu baten biktimekizan ez dutena.Berdin ETAko militanteak.

Torturatuak izan direnean, bikti-mak dira, torturak jendetasunaeta gerla legeak hausten dituela-ko; hala ere, euskaldun askoren-tzat, kausa baten alde hilak guda-riak dira oroz gainetik, heroiaketa ez biktimak.

Orain, ETAk dokumentu batatera du aurrekari horien bidetik;gehiago dena, ematen du oinarri-tzat hartu duela 2002an IRA taldeirlandarrak kaleratu zuena, beredesmobilizazioa kari.«There have been fatalities

among combatants on all sides.

We also acknowledge the grief

and pain of their relatives.

While it was not our intention

to injure or kill non-combatants,

the reality is that on this and on a

number of other occasions that

was the consequence of our ac-

tions. It is therefore appropriate

on the anniversary of this tragic

event that we address all of the

deaths and injuries of non-com-

batants caused by us. We offer

our sincere apologies and condo-

lences to their families».Ez du itzulpenik merezi, zeren

ETAren dokumentuan gauzabera irakurtzen baita (nire ustezbederen):«ETAren ekintzek eragindako

hildako, zauritu eta biktimei, gatazkaren ondorioz kaltetuakizan diren heinean, errespetuaagertu nahi diegu. Zinez senti-tzen dugu. Akatsen ondorioz edo akats

izan diren erabakiak hartu izana-

ren ondorioz, gatazkan parte-hartze zuzenik ez zuten biktimakere eragin ditu ETAk, bai EuskalHerrian bai Euskal Herritik kan-po. Badakigu, borroka armatua-ren mota guztietako beharrekbultzatuta, inolako erantzukizu-nik ez zuten hainbat herritar kal-tetzera eraman gaituela gure jar-dunak. Atzerabiderik ez dutenkalte larriak ere eragin ditugu he-rritarren artean. Haiei eta haiensenideei barkamena eskatzendiegu».Bi erakunde armatuek garbi

berezitu dituzte beren aurka izanarerio armatuak eta errepresioaninplikaziorik gabeko hil dituztenzibilak: lehenak gerlariak ziren,haiei eta familiei errespetua era-kusten diete; bigarrenak, defen-tsarik gabeko biktimak, eta ho-riei barkamena eskatu diete. Niri,borroka garaiko historiari lotuazalpen egokiak iruditzen zaizkit.Ez dakit zuri.Egia, honetan ere ez digute

azaldu zergatik ETAk 2002an ar-buiatu zuen desmobilizazioa;izan ere, lehenagotik eskatuazion abertzale askok. Baina, ohidenez, hogei bat urteko luzamenhura, gaitik kanpo da. Ondo izan, Aurelia.

17TAULA FEDERAZIOAN ELKARTU DIREN KONPAINIAK

Antzerki, dantza, zirku edo musika arloan, ikuskizun munduko adierazpi-

deetako Lapurdiko konpainia profesionalak Taula federazioan elkartu

dira. Indarrak eta zailtasunak banatu, eta kultur politiketan eragitea du

asmoa Taulak. Manifestu bat plazaratuta eman dute elkartearen berri.

«Ez da erraza izan, ez da errazaizaten ari, baina euskaldunekbake justu eta iraunkorralortzeko determinazio argiaerakutsi dute»Anaiz FunosasBake Bidea

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

Mobilizazio bateratua eginen duteMaulen Maiatzaren 1ean

MAULE bAurten ere, eragile politiko eta sozial andana elkartu diraMaulen, Langileen Nazioarteko Egunaren karietara mobilizazioa an-tolatzeko. Horien artean dira LAB, Sud-Solidaires, ELB, ELB Gazte, Ai-tzina, BDS Xiberoa, Etxarri Kolektiboa, Linkyrik ez, Bizi Xiberoa etaBarnekalde, Aldaka eta Bota gaztetxeak, Zinka Bizirik, Tokia, Xibero-ots, eta Uztaro elkartea. Herrien arteko borrokarik ez, klaseen artekobakerik ez, eta Errepresioari autodefentsa lelopean elkartuko dira,11:00etan, Mauleko Kurutze Xurian.

ELEKETAEmilio Lopez Adan

Aurelia Arkotxa

Horregatik modubereziaz ere tratatu ditu

Administrazioak:polizia eta militarhilek medailak etamemoria loriotsua

izan dituzte,karrikan lehergailuitsu baten biktimek

izan ez dutena

Irudia b Kanbo

Trenbideetako langileak, karrikanMobilizazioekin segitzen dute trenbideetako langileek, eta ekintza andana egiten ari dira Ipar Euskal Herrian.

Astelehenean, Biriatuko ordainlekua blokeatu eta auto lerro handiak eragin zituzten Irun eta Hendaia arteko

autobidean. Asteartean, berriz, protesta egin zuten Kanbon: herriko etxeko elektrizitatea moztu eta trenbide

zati bat eraiki zuten —argazkian—, Baiona-Donibane Garazi ibilbidean egindako obren akatsak salatu eta

haiek ere obra hoiek egiteko gai direla erakusteko. 11. greba eguna izanen dute bihar. .I. MIQUELESTORENA

Page 7: Ostirala 2018ko apirilaren 27a IX. urtea 350. …...Joanes Etxebarria BMaule i auzi mota egin di-tzake departamen-tuko prefetak Baio-nako Herriko Etxe-ak euskoz ordain-tzea oztopatzeko.

MUSIKA

ARRANGOITZEA Ricuccata,

Kostalde eta Rohkame Kantuz,

ikastolaren alde. Sartzea, 5 euro.

bBihar, 20:00etan, Besta gelan.

AZKAINEPetti.

bGaur arratsean, Xoko Onan.

BAIGORRIKiki Bordatxo, Kuartz,

Zezenaren Taldea, Tximberos,

Anita Parker etaTiry ta Terry.

bBihar, 18:30etik aitzina, plazan.

BAIGORRIBestofaldia - Kantu

maiteak eta lagun zaharrak: Natxo

de Felipe, Niko Etxart, Eltzegor,

Aire Ahizpak, Xendarineko Ahizpak,

Eñaut Elorrieta, Astezkenekoak,

Amaia Riouspeyrous, Kantiruki

eta Baigorriko gaiteroak. Xare

laborategiko Hertz orkestrarekin.

bBihar, 21:00etan, elizan.

BAIONALauhaizetara.

bBihar, 18:30ean, Karmel kaperan.

BARDOZEXarnegu Egunarekin,

Philippe Albor eta Patrick Fisherren

Yes gazteentzako ikusgarria.

Sartzea 8 euro, haurrentzat 5 euro.

bAsteazkenean, 15:00etan,

Zinema gelan.

BIDAXUNEXarnegu Egunarekin,

Little Girl Blues. Sartzea, 5 euro.

bGaur, 21:00etan, Besta gelan.

GIXUNEXarnegu Egunarekin,

Talde Goxoa eta Joan Frances

Tisner. Sartzea, 5 euro.

bAstelehenean, 19:30ean, Besta

gelan.

HENDAIAPauline & Juliette.

bBihar, 20:00etan, Abadiako

jauregiko karpan. Sartzea, 10 euro.

KANBOMursego eta Ekiza.

bGaur, 20:30ean, Mediatekan.

ZURAIDELeire eta Maina, Hats

Berri, Saiberri eta A Ricuccata.

bGaur, 20:30ean, elizan.

ANTZERKIA

BIARRITZ Jendeakemanaldia.

Sartzea, 12 euro.

bGaur, 18:00etan, Mediatekan.

HENDAIAAxut!: Zazpi senideko.

bGaur, 20:30ean, Mendi Zolan-en.

Baigorri b Nafarroaren Eguna

Egun osoko kultur ekitaldia, 40. aldizUrteroko ekitaldia bilakatua da aspaldi Nafarroaren Eguna Baigorrin, Nafarroa Beherean. 1979an sortu zenez,

40. urtea izanen du aurten. Igandean, goizean goizetik, gaiteroak, makilariak, txistulariak eta trikitilariak ibiliko

dira herrian, eta, eguerdian, ekitaldia eginen dute elizako plazan, bertsolariekin. Herri bazkariaren ondotik, pai-

lazoak, dantzak eta kontzertuak izanen diran herrian antolatutako hainbat xokotan. ISABELLE MIQUELESTORENA

Emankizun berezia Nafarroaren

Egunetik.Baigorriko besta han-

diaren 40. aldia ospatzeko, eman-

kizun berezia eginen du Kanaldu-

de herri telebistak igandean, Nafa-

rroaren Egunetik. 12:00etatik

aitzina, gomita andana errezibitu-

ko dituzte.

Gaur

16:05.Kantuz kantu. Mixel

Etxeberriren disko berria.

Bihar

12:30.Berrisail nagusia.

Igandean

10:30.Emankizun berezia

Nafarroaren Egunetik zuzenean.

BAIONAEtiopikoakarte bilkura

eta ekitaldiak.

bGaur eta bihar, hiriko hainbat

gunetan.

BIDAXUNEAfaria eta udaberriko

dantzaldia, Xarnegu Egunaren

karietara, Podium Galaxie taldeak

animaturik. Menua, 14 euro.

bBihar, 19:30ean, Besta gelan.

UZTARITZEAxut!: Zazpi senideko.

bOstegunean, 20:30ean, Elepika

festibalaren karietara.

HITZALDIAK

HIRIBURUPatrick Queheille:

Ongia eta gaizkia pastoraletan.

bBihar, 16:00etan, La Perle gelan.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

BARDOZE Irrintzinadokumentala.

bOstegunean, 20:30ean, Zinema

gelan.

ERAKUSKETAK

BAIONAOskar Alegria: Hitz-Enea,

Iparraldeko etxeak izenetan.

bMaiatzaren 27ra arte, Euskal

Museoan.

BESTELAKOAK

AKAMARRETe botanikoa, Xarne-

gu Egunaren karietara. Apezaren

baratzeko landareak ezagutzeko

aukera, aditu batekin. Informazioa

eta erreserbak: 0559560349.

bGaur, Apezaren baratzean.

Agenda b 7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 27a

Page 8: Ostirala 2018ko apirilaren 27a IX. urtea 350. …...Joanes Etxebarria BMaule i auzi mota egin di-tzake departamen-tuko prefetak Baio-nako Herriko Etxe-ak euskoz ordain-tzea oztopatzeko.

Joanes Etxebarria Muskildi

Xabi Elgart (Donapaleu, 1984) xo-rrotxa eta kautera izan da Muskil-diko gazteek negu honetan emandituzten maskaradetan. Nostal-giarik gabe mintzatu da astelehe-nean, Muskildiko plazan.Nola joan zen azkena?

Zinez ontsa. Plazan jendea bazenkerestuen jokoarendako eta or-duan sorpesak hasi ziren. Aitzine-ko [Muskildiko] maskaradakokerestuak behartuak izan dira ji-tera; jin dira, eta jokatu dute.Arrestirian beste sorpresak izandira, bai xorrotxek eta bai buha-meek eginak, eta kauterentzathaurrak sartu zaizkigu, eta guriperediru [diskurtso] bat egin. Giroona zen, eta besta eder bat egindugu. Bilan izugarri ona.Beti erraten da maskaradak gaz-

teen zerbait direla. Zuen kasuan

agerikoa da belaunaldi desber-

dinen parte hartzea.

Lehenik, maskaradaren planta-tzeko lagunduak izan gara izuga-rritan. Hur Xenda ikuskizunaeman berri baikenuen, lotura batbazen jadanik azkar-azkarra.Gure burasoek edo 1998an mas-karada egin zutenek jarraiki gai-tuzte. Behar da jendea maskaradabat plantatzeko, eta gu egiazki la-gundurik izan gara; beti hor geni-tuen. Goxo da herri auzoetara joa-tean adinetako zonbaitzuen ukai-tea jadanik ezagutzen baitute, etabermatzen zara haien gainean,segurtasuna ematen dizute; joa-ten ez delarik badakite ere gauzenerraten, eta hori zinez goxo da.Negu osoan ibili zarete ezker-

eskuin. Nola bizi izan duzu?

Ez ditut jendeak izendatuko, bai-na bazen talde eder bat laguntze-ko. Gu ahal izan gara jostatu, jo-

koak plantatuz gure gustura.Lana da, baina, sostengua badela-rik, ez da batere gauza bera. Sasoiederra iragan dugu. Kontent gi-nen larunbat edo igande orozmaskarada joatea, lehenik elkarikusteko eta gero jokatzeko. Kau-terak juntatzen ginen astean hi-rutan edo lautan, eta beti kontent,beti zerbait berri ekartzeko... laz-garritan gustatu gara.Anitzentzat maskarada Zubero-

ako tradizioa da, pastorala beza-

la. Nola esplikatuko zenuke zer-

bait berria ere badela?

Maskarada Zuberoako kulturan,ene ustez, jai izugarri inportanteada. Pastoralaz desberdin da; tal-dea txikiagoa da, eta hor egiazkijoaten zara besteengana. Xorro-txen bersetak eta kauteren predi-kuak aldi oroz kanbiatzen dira. Ezda baitezpada beti berrikuntzarikedo originaltasun zerbait. Bai,

tradizio bat da, baina, ene ustez,nola gazteek ematen duten, berenikuspegia ekartzen ahal dute. Gusegur gara gauzak aitzinatzen di-rela, zaharrek erraten baituteduela hogei urte maskarada ezzela batere hala emanik. Arte ba-tez bortizkeria izan da, kolpe eta

ate handiak... Gure ustez, horrekez du deus ekartzen, eta nahi izandugu haboro jokoan aritu, an-tzezlanak zinez landu —xumeki,ez baikara ofiziokoak—. Gauzenerratea ontsa da, baina ez da jen-dea kolpatu behar. Gauzak erra-teko badira bizpahiru manera, etaguretako ontsa iragan da, maska-raden ondotik jendea heldu bai-

tzen erratera ez genuela bat bes-tea baino haboro zikindu... Eneustez, bide horretatik jarraiki be-har da. Ez naiz aski aditu, baina,ene ustez, kanbiatzen ari da, etabehar luke alde onera.Azken urteetan arazoa bilakatu

da aski euskaldun dituzten tal-

deak biltzea. Muskildin?

Besteetan bezala. Hatsarretikerran dugu izugarri inportanteazela euskaraz aritzea. Ni maska-rada honetako zaharrenetarikobat nintzen, eta ez nuen baterepentsatzen hainbeste gaztek eus-kara bazekitela. Arituz da hiz-kuntza hobetzen, eta hatsarretikurrentzera hobetze bat sentitudut; txikia, prefosta, lau hilabetearte laburra baita. Ene ustez,haien gogoan zerbait piztu da, etaplazer egiten du, zeren lehenfrantsesez entzuten ziren, etaorain euskara baliatzen haboro,kantatzen ere haboro. Maskaradaurrats bat baizik ez da; beharba-da, behar da horretan bermatubeste zerbait egiteko. Ene ustez,geroa ez da hain ilun. Xorrotxek bertsoak kantatzen

dituzte goizeko barrikadetan.

Harremanak sortzen dira?

Herri zonbaitzuetan ez nuen jen-de anitz ezagutzen. Norbait aipa-tzen duzularik, nonbait ohoratze-ko ari izan gara beti; ondotikagurtzera jiten dira, eskertzera,eta jende horiekin mintzatzenzara. Egiazki eguna ongi joaten daondotik. Haiek zaituzte errezibi-tzen, eta uste dut inportantea zelazerbait ematea. Berset bat lau le-rro dira, baina berset bat edo bikmarkatu dituzte zonbaitzuk.Lana izan da, baina egiazki harre-man bat sortu du.Garai batean, gazteak maskara-

dei esker joaten ziren beste he-

rrietara.

Iragan urtean maskaradak eginzituztenak anitz ikusi ditugu;heldu den urtean Urdiñarbenplantatuko dira, eta badakigujarraikiko dugula heldu den urte-koa. Lotura soziala azkartzen du.

Bada jokoa, baina ingu-ruko gauza guztiak ere.Batzuk heldu dira mas-karada ondotik besteenikusteko ez baitira mas-karada zale, baina lotura

azkartzen du, eta uste dut hori ezdela galduko. Orain pastorala gogoan duzue?

Pentsatzen hasiak gara, bai, zalejinen baita 2021a. Beharbada arte-an ere zerbait pentsatuko dugu.Dinamika hori beharrezkoa zenarra abiaraztea; orain behar litza-teke jarraiki. Gazteak izugarrimotibatuak dira, eta haurrak ere!

«Dinamika beharrezkoa zen;orain behar litzateke jarraiki»

Xabi Elgart b Muskildiko maskaradako xorrotxa

Iragan larunbatean eman zuten inauterietako azken maskarada Muskildin. Udan beste bi edohiru aldiz emanen dute, baina herrian jadanik 2021. urteari so dira, pastorala emanen baitute.

JOANES ETXEBARRIA

«Maskarada urrats bat baizik ez da; beharbada, behar da horretan bermatubeste zerbait egiteko»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2018ko apirilaren 27a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Ekhi Erremundegi. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0618 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]