ortadar - Diario de Noticias de Navarra · nako liburuko lehen ipuina. Ainara, Maitane eta...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2018ko martxoaren 10a. 537. zenbakia noticiasdenavarra.com ‘INUN’ Udaberriarekin batera kaleratuko du Mikel Inunziagak ‘Aingurak’ bere hirugarren diskoa -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortadar - Diario de Noticias de Navarra · nako liburuko lehen ipuina. Ainara, Maitane eta...

Page 1: ortadar - Diario de Noticias de Navarra · nako liburuko lehen ipuina. Ainara, Maitane eta gainerako ikaskideak euskal inauterietako pertsonaie moorrotu dira, gaa estalia dute aurpegia

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2018ko martxoaren 10a. 537. zenbakia noticiasdenavarra.com

‘INUN’

Udaberriarekin batera kaleratuko du Mikel Inunziagak ‘Aingurak’ bere hirugarren diskoa

-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortadar - Diario de Noticias de Navarra · nako liburuko lehen ipuina. Ainara, Maitane eta gainerako ikaskideak euskal inauterietako pertsonaie moorrotu dira, gaa estalia dute aurpegia

Zuzendaria: Joseba Santamaria Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Iñaki Mendizabal

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

02 // Ortzadar Larunbata, 2018ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANT-

ZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINE-

MA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · literatura

Luis Garderen azken poema liburua da ‘Barbaroak baratzean’. Harresiak, bestekotasuna eta identitateak sakonki landu ditu liburuko poema luzeetan, sinbolismoz inguratuta

Sinbolismoz betetako harresiak

KATTALIN BARBER

HHARRESIRA igotzen den horrek / atzean utzi nahi du murrua. / Murrua ez da murru / murrura igo-

tako alde honetara begira dagokion jenderik gabe”. Harresiak eta murruak izan ditu hizpide Luis Gar-dek (Iruñea, 1961) Barbaroak bara-tzean bere azken poema liburuan. Balea Zuria argitaletxe berriarekin kaleratu du lan hau. Sinbolismoz betetako orriak biltzen ditu lanak, poemak luzeak dira eta elementu asko dituzte. Harresiekin batera, etorkinak, arroztasuna eta identitatearen gaiak eraman ditu orrietara. “Guztiak hari batetik lotu-ta daude; azken finean, bestekota-suna da liburuaren gaia”, azaldu du idazleak. Gardek aitortu du “obsesio modukoa” izan duela beti harre-siekin. “Idazle bat obsesiorik gabe ez da ezer”, uste du. Harresiak gaur egungo garaiaren metafora direla dio Gardek. “Gure garaiaren sinbo-loak dira eta honi buruz idazteko gri-na nuen. Barruan neraman guztia atera dut eta harresia metafora gisa erabili dut”, kontatu du. Trum-pek behin eta berriz aipatutako Mexikoko harre-sia, Melillakoa edota Palestinakoa ditu gogoan Gar-dek. Autokritika ere badago bere poemetan. “Gu aberaskumeak gara. Bestearen begirada eta gure begira-da lotzen saiatu naiz”, eman du jaki-tera. JOAN-ETORRIEN GALERAK Bidaie-tan gertatzen diren galerez ere min-tzo da Garde poemetan. “Zer da arrotza izatea? Eta bertakoa izatea?

Zer gertatzen da sorlekutik ustezko paradisura joatean?”, galdetzen dio bere buruari. Errefuxiatuen krisiaz eta etorkinez ari da, baina baita Nafarroako herri batetik beste herri edo hiri batera doan herritarraz ere. “Joan-etorri horietan gertatzen diren galerak identitatearekin lo-tzen ditut. Harresia erabiltzen dugu identitatea eraikitzeko, baina oso modu artifizial eta behartu batean, batzuetan era baztertzaile batean ere bai”. Bitasunean bizi garela uste du Gardek, gutarrak eta gutarrak ez direnen artean. “Zu desberdina bazara, eraso gisa hartuko dut zure desberdintasuna. Nirekin zaude edo nire kontra”. Eta testuinguru horretan, barbaroak daude. Gardek dioenez, guztiak izan daitezke barbaroak, bai nomadak, atzerritarrak, etorkinak eta baita bertakoak ere. “Kanpotik datorre-na, arrotza, gure ohiturak ez ditue-

na edo beldurra ematen diguna da barbaroa. Hitza bera gustuko dut, beldu-rra sortzen duela-ko”. Baina barbaroa, kanpokoa izateaz gain, norbera ere izan daiteke: “Denok gara inoren barba-roak; kontua da norengan proiekta-tzen diren bakoitza-ren beldurrak”. Baratza, berriz, nor-beraren etxeko lora-tegia eta ondare materiala zein espi-rituala izango litza-

teke. “Gure ustezko paradisua”, Gar-deren hitzetan. Egoera honetan, barbaroak ate joka ariko lirateke, bakoitzaren etxe harresituaren aurrean. “Etorkin horiei erakusten diegun ustezko paradisua da bara-tza, gure mundua, alegia”. Eta, zer gertatzen da atean joka ari den etorkin horrekin? “Barbaroak ate aurrean daudenean, harresia erai-

kitzen dugu eta beldurra sentitzen dugu. Batzuetan gure beldurrak eraikitzen du barbaro hori bera, arrotza dena guk bilakatzen dugu barbaro gure beldurraren bidez”. Arrotzari beldur izatea da xenofo-bia, eta horrela islatu du Gardek poemetan. Beste hizkuntza, ohitu-ra eta kultura batzuenganako bel-durra, “gurea kentzearen beldurra”. Garderen aburuz, beldur horien bidez eraikitzen du norbanakoak identitatearen harresia. Zentzu filo-sofikoaz mintzo da egilea, baina era berean, beldur horri esker Europa-ko hainbat herrialdetan boterea lor-tu duten alderdiez ohartarazi nahi izan du. “Hona ere heldu daiteke, errefuxiatu gehiago etorriz gero, adibidez”. EZ OHIKO LIBURUA Esana diote Garderi apustu arriskutsua egin duela, ez ohiko liburua baita argita-ratu duena. Oso liburu “landua” dela dio berak: “Nik beti bilatzen dut ere-mu desberdin bat sakontzeko, ez dut gustuko ahots berdinarekin jarraitzea, nire burua imitatzea”. Azken poema liburua 2014.urtekoa du Gardek. 2016an Ehiztariaren isi-laldia nobelarekin Euskadi saria ira-bazi ondoren, berriro poesia lan-tzeko gogoa sentitu zuen. “Banuen gogoa zerbait desberdina egiteko. Eta, egia esan, kontzesio gutxi dau-de liburuan, oso hizkuntza sinboli-koa eta trinkoa erabili dut. Liburu exijentea da, nire buruarekin ere horrelakoa izan nintzelako”. Gaiak “agortzea” gustatzen zaio Gar-deri, eta hala aritu da kasu honetan, nekatu arte. Irakurtzeko garaian, aldiz, pixkanaka egitea gomenda-tzen du. Aitortu du irakurleak “esfortzu bat” egin beharko duela. Izan ere, “buelta asko” eman dizkio poema bakoitzari eta asko zaindu ditu bai forma eta baita lengoaia ere. “Irakurle bezala gauza landuak gus-tatzen zaizkit, eta bien lana maila berean jartzea bilatu dut, horixe bai-ta jokoa”.

Balea Zuriaren lehen titulua

Luis Garderen ‘Barbaroak baratzean’ poemarioa da Balea Zuria argitaletxea-

ren lehen argitalpena. Felipe Juaristik, Juan Ramon Makusok, Pello Otxo-

tekok eta Aritz Gorrotxategik sortu dute editoriala, poesia eta saiakera literarioa

argitaratzeko eta egile gazteek beren lanak kaleratzeko beste aukera bat izan

dezaten. Gainera, lehiaketa bat ere jarri dute abian Donostia Kulturarekin bate-

ra: DK Poesia lehiaketa izenekoa. 35 urtetik beherako idazleei zuzenduta dago,

eta poeta gazteak erakartzea dute helburu.

2016an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Luis Gardek,

‘Ehiztariaren isilaldia’ eleberriagatik. JAVIER BERGASA

Harresiak gaur egun-go garaiaren metafo-ra eta sinbolo dira, eta honen inguruan idazteko grina nuen”

LUIS GARDE Idazlea

IRUÑEA

Nafarroako Gobernuak lagundua

Page 3: ortadar - Diario de Noticias de Navarra · nako liburuko lehen ipuina. Ainara, Maitane eta gainerako ikaskideak euskal inauterietako pertsonaie moorrotu dira, gaa estalia dute aurpegia

Ortzadar // 03Larunbata, 2018ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

E

KRITIKA

Nortasunaren mugez

IBON EGAÑA

ESKOLA bateko inauteri fes-tan kokatu du Garazi Arru-la Ruizek Lagunero, Gu orduko hauek bere estrei-

nako liburuko lehen ipuina. Ainara, Maitane eta gainerako ikaskideak euskal inauterietako pertsonaiez mozorrotu dira, gazaz estalia dute aurpegia eta nor diren ezkutatzeak emango die aukera haurrei bestela egitera ausartuko ez liratekeenak egiteko. Esango nuke lehen ipuinean modu esplizituan irudikatzen den nortasuna erakuste/ezkutatze joko horretan dagoela liburuko zortzi narrazioak batzen dituen gakoeta-ko bat. Pertsonaia eta istorio askotarikoek maiz azpian duten galdera da, izan ere, identitatearen mugen ingu-rukoa: non hasten den ni-a eta non bestea, zerk definitzen duen bana-koa. Hala, norberaren lekua usur-patzen duen Beste bat agertuko zai-gu ipuin batean edo Lucy zaintzai-leari Lucia deituz beharbada identi-tatea aldarazi nahi liokeen emaku-mea beste batean. Erakusten den identitate-puskaren eta erakusten ez denaren arteko talkaz, esaten dena-ren eta isiltzen denaren artekoaz ere

TITULUA: ‘GU ORDUKO HAUEK’ EGILEA: GARAZI ARRULA ARGITALETXEA: TXALAPARTA, 2017

elikatzen dira ipuinetako zenbait, eta baita denboraren joanak nortasuna aldarazi dien pertsonaien arteko enkontruaz ere: bere amona egiazki nor/zer izan zen jakin nahi luke Marinak, Alex gizona ala emakumea den fantaseatzen du trenez haren enkontrura doan gizonak. Muga horiekin jolas egiten dute ipuineta-ko ugarik, eta batzuetan fantasiara-ko atea zabaltzen da hortik, beste-tan, intriga eta jakin-mina pizteko bidea dira, eta inoiz ironiarako para-da ere ematen dute. Identitatearen inguruko gogoeta ez da, ordea, esparru indibidualera mugatzen liburuan, gu-a non has-ten den eta besteak non hasten diren ere hausnarketa-gai konstantea bai-ta. Gu jakin batetik idatzitakoa da liburua, ezker abertzaleko militan-tziatik hurbileko gu batetik, trazu lodiz esanda. Kokaleku kolektibo horretatik idatzia izateak ere bata-sun eta onestasun bat ematen dio liburuari, ez baitu, esaterako, mili-tantzia kanpotik estereotipatzen eta, aitzitik, haren barne-gatazkak eta miseriak agertzeko bidea ematen dio. Politika presenteegi dago pertso-naien bizitzetan klixean erortzeko.

Era berean, harreman pertsonalen dimentsio politikoa ere bada Arru-laren kezkagai, eta giza harrema-nen baitako boterearen inguruko negoziazioak sarriak dira narra-ziootan: zaintzaile etorkinaren eta bertako andre zainduaren artekoa, edo ume berezi eta normalen artekoa, bi aipatzearren. Planteamendu narratibo erakarga-rriak eta ez hain erabiliak dituzte abiapuntu, beraz, ipuin hauek, eta badira ikuspegi propio baten zan-tzuak ere liburuan, diferentzietatik haratago mundu-ikuskera berezko baten berri ematen dutenak. Plan-teamendu horiek izandako garape-nak, ordea, sortu dit zalantzarik: zen-baitetan ipuinok kimatze-lana esker-tuko luketela iruditu zait, zehazta-sunera jotzea eta erredundantziak saihestea. Ipuin-bukaerak ere bat-batekoegiak egin zaizkit tarteka, narrazioaren erritmoa eta eraikita-ko fikziozko mundua bat-batean eta behartuxe apurtuko balitz bezala. Edonola ere, gozatzeko modukoak dira Gu orduko hauek bildumako ipuin gehienak, eta pozik hartzekoa egileak itzulpengintzatik literatur sorkuntzara egindako jauzia.

Identitatearen inguruko gogoeta

ez da esparru indibidualera

mugatzen, ‘gu’-a eta ‘besteak’ non hasten diren ere hausnarketa-gai konstantea baita

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

ALBUM ILUSTRATUA

‘Sasoiko barazkiak’

Testuak eta ilustrazioak: Clara Corman. Ttarttalo. 3 urtetik aurrera.

Sasoian sasoi-koa, txikienei azalduta

Zer urtarotan hazten dira marrubiak? Nola-

koa da aingurria barrutik? Zer koloreta-

koak dira sagarrondoaren loreak? Zer urta-

rotan biltzen dira ilarrak? Azenarioaren zein

zati jaten dugu? ‘Sasoiko fruituak’ eta ‘Sasoi-

ko barazkiak’ album ilustratuek, etxeko txi-

kienei jaki eta elikagaiak aurkezteaz gain,

urteko sasoi bakoitzean horietako zeintzuk

jaten ditugun ere azalduko die, modu josta-

garri eta dibertigarrian. Album ilustratu for-

matuan, orrialdez orrialde aurkituko ditu-

gun leihatilak altxatu eta fruituen eta

barazkien barnealdea ikusteko aukera

ematen du lan erakargarri honek.

ld

HAUR LITERATURA

‘Agur aitona’

Testua: Jelleke Rijtken. Ilustrazioak: Mack van Gageldonk. 4 urtetik aurrera.

Heriotzaz, naturaltasunez

Hartz eta aitona elkarrekin doaz gaur

arrantzan egitera. Baina, “zergatik dago

aitona lurrean etzanda, lotan? Zer gerta-

tzen da?”, galdetuko du Hartzek. Ez, aitona

ez dago lotan. “Aitona hil egin da”, esan dio

Elefantek bere lagun Hartzi. Hartz negar

batean hasi da orduan. Ez du aitona sekula

berriro ikusiko? Elefanteren eta Oiloren hi-

tzek lasaitu egingo dute laguntxoa, eta

aitona betirako bere alboan egongo dela

azalduko diote. Animalien figurak erabiliz,

umeei heriotzaren gaia era ulerkor, natural

eta ez-traumatikoan azaltzen dien lana

dugu honakoa.

z

SALDUENAK

ITURRIA: Katakrak Liburuak

1. Nagusia kanpoan bizi... Takiji Kobayashi. Katakrak Liburuak.

2. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

3. Hilabete bat Montal... Andrea Camilleri. Igela.

4. Honetara ezkero Arantxa Iturbe. Susa.

5. 6012 Karlos Linazasoro. Erein.

6. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Soldataren patriarka... Silvia Federici. Katakrak Liburuak.

2. Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk Joxe Azurmendi. Elkar.

3. Gerrak ez du emakume aurpegirik Alexandra Alexievitx. Elkar.

4. Ez duzu abusatuko Hainbat egile. Elkar.

5. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

Identitatearen

Page 4: ortadar - Diario de Noticias de Navarra · nako liburuko lehen ipuina. Ainara, Maitane eta gainerako ikaskideak euskal inauterietako pertsonaie moorrotu dira, gaa estalia dute aurpegia

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Larunbata, 2018ko martxoaren 10a

MIKEL INUNZIAGA ‘INUN’MUSIKARIA ETA ABESLARIA

“Diskoa jaio baino ez da egin, orain jendaurrean erakustea berpizte moduko bat da”Erritmo sakon eta pisutsuz beteriko zortzi kanta bildu ditu Inun musikariak ‘Aingurak’ bere lan berrian. Martxoaren 22an aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian, Loraldia festibalaren baitan

JONEBATI ZABALA

PPOP doinu artean bueltan da Mikel Inunziaga Inun (Zornotza, 1983). Erritmo “sakon eta pisutsuak melo-dia samurrekin” nahastu ditu Ain-

gurak disko berrian. Hirugarrena du hau, eta aurreko lanen arteko “hibridoa” dela dio berak, instrumentala eta pertsonala, baina, azken finean, “entzuleek Inun topatuko dute”. Martxoaren 22an, Bilboko Kafe Antzokiko taula gainera igoko da musikari zornotzarra bere lana aurkeztera, Loraldia kultura jaial-diaren egitarauaren barruan. 2014an argitaratu zenuen zure lehen diskoa,

‘Berreginez’ izenekoa. Gitarra akustikoa esku

artean egin zenuen hori. Zelakoak izan ziren

zure hastapenak? Hori izan zen nire lan profesionala, esan dezakegu. Aurretik ere ibili nintzen saltsea-tzen musikarekin, baina serio Berreginez diskoarekin ausartu nintzen. Gainera, graba-keta eta prozesu guztia ni bakarrik egitera animatu nintzen, Looper pedal batekin, eta danbor elektroniko batekin, Urdulizeko Tio Pete estudioetan. Zergatik momentu horretan? Galdera ona. Senak esan zidan. Ez dakit zer-gatik, baina nire bizitzan hainbat faktore gurutzatu ziren eta erabaki nuen hori zela momentua. Abesti batzuk nituen, animo aldetik ere oso animatuta nengoen eta egi-teko modua ikusi nuen. Guztia buruan dise-inatu eta piszinara jauzi egin nuen. Orain euskaraz sortzen duzu, baina gaztele-

raz hasi zinen. Hori ere izan zen beste motibazio bat. Aurre-tik gazteleraz egiten nituen kantuak baina ez nintzen guztiz eroso sentitzen, ez bainuen ikusten nire burua lan bat gazteleraz graba-tzen eta publiko egiten. Berreginez diskoa-rekin euskaraz sortzen hasi nintzen eta hor-tik ere etorri zen barruko sen hori. Ikusi nuen

momentua zela diskoa ateratzeko, eta hori euskaraz egiteko, gainera. Esan izan duzu lehen ez zinela kontziente

euskara sustatzeak dakartzan gauza on guz-

tiez. Zelan etorri zen txip aldaketa hori? Euskaraduna izan naiz betidanik, baina euskal kontzientzia beranduago heldu zitzai-dan. Ez dakit zehazki noiz sortu zitzaidan, baina esango nuke garai hartan izan zela, apurka-apurka lantzen doan zerbait izan da. Berreginez diskoak nire bizitzan (musikalki, behintzat) markatu du musika euskaraz egi-teko kontzientzia hori. Gero, urteek aurrera egin ahala, konturatzen zara zer den euska-ra bultzatzea, zer den euskaldun izatea,

hizkuntza minorizatua dela, hegemoniak, zer bultzatu nahi dudan... Hori zaindu eta trans-mititu nahi dut orain. Badago alderik euskaraz abestu edo gaztele-

raz egitearen artean? Niretzako, euskaldun moduan, askoz inte-resgarriagoa, politagoa eta konstruktiboagoa da euskaraz egitea, askoz ere erosoago sen-titzen naiz; nire kasuan, azken finean, kon-tzienteki egindako aukeraketa bat izan da. Lehen apur bat arraro sentitzen zinen egiten

zenuen musika mota dela-eta, ez omen zen

hain gogorra. Jada ez duzu konplexurik horren

inguruan. Musika asko entzun dut betidanik. Nire kua-drillan beti oso musika gogorra entzun izan da. Baina nik sortzeko garaian beti sortzen nuen pop mundutik, gero ñabardura batekin edo bestearekin, baina beti estilo horretan. Pentsatzen nuen ea nire lagunek zer esango luketen sortzen nuenaren inguruan, musika lasaia izanda. Baina, noski, heltzen da momentu bat non konplexu horiek guztiak galdu egiten diren; eta konturatzen zara ton-takeria hutsa dela. Zelan definitu edo deskribatuko zenuke sor-

tzen duzun musika? Gaur egun hainbat musika estilo entzuten da eta hainbat ñabardura sumatzen dira, bai-na gehiegi ez luzatzeko, nik pop musika egi-ten dudala esaten dut. Nire eraginen artean oso musikari ezberdinak daude; musika esta-tubatuarra gustuko dut, baina baita britai-niarra ere. Esaterako, John Mayer nire kutu-netako bat izan da beti eta izaten jarraitzen du, maisua da gitarra jotzen eta kantak konposatzen. Jorge Drexler oso interesga-rria da musikalki, harmonikoki eta baita letrei dagokienez ere. Azkenaldian, Kimbra-ren lanak ari naiz entzuten, talentu handi-ko emakumea da.

Euskaraduna izan naiz betidanik, baina euskal kontzientzia berandua-go eta apurka apurka iritsi zitzaidan”

“Mikel Inunziaga ‘Inun’ musikari eta abeslariak

Page 5: ortadar - Diario de Noticias de Navarra · nako liburuko lehen ipuina. Ainara, Maitane eta gainerako ikaskideak euskal inauterietako pertsonaie moorrotu dira, gaa estalia dute aurpegia

Ortzadar // 05Larunbata, 2018ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Askotan pop musika estilo errez edo sinple-

tzat jo ohi da. Pop musika berez ez da oso musika konple-xua, jazz-a izan daitekeen moduan. Baina Sting-ek, esaterako, pop-a egin dezake, eta harmonikoki gauza itzelak ditu. Pop hitza popularretik dator, beraz, herritarrei errez heltzeko ahalmen edo berezko ezaugarri hori dauka. Hala ere, nahiko eztabaidagarria da baieztapen hori, nire iritziz. Musika mota guztietan bezala, pop-ean lan onak zein txa-rrak aurki daitezke. Disko berria argitaratu duzu, ‘Aingurak’ ize-

nekoa. Zer aurkituko dugu bertan? Erritmo sakon eta pisutsuak dituen diskoa da, orokorrean, eta horiek melodia samu-rrekin konbinatzen dira. Kanta ezberdinak daude lan honetan, noski, baina orokorrean horrela deskribatuko nuke diskoa.

hainbat kolaborazio izan ditut. Jon Benito-ren Aingurak erreketan poema laburrean dago oinarrituta diskoa, Iñigo Astizek nire melodia bat hartu eta hortik Piztia zaurituak abestiaren hitzak idatzi ditu eta aurreko lane-tan ere nirekin aritu den Iñaki Mendizaba-lek Nabil banabil eta Oi bihotz kanten hitzak idatzi ditu. Zelakoa izan da sortze prozesua? Nik elkarrizketetan beti entzuten ditut gau-za zoragarriak, eta ez diot horrelakorik ez dagoenik, baina nire kasuan, behintzat, ez da horrela. Nik maite dut egiten dudana eta badakit musika egiten jarraituko dudala, hori baitut gustuko. Baina esan beharra dago disko baten grabaketa gogorra dela, lan itze-la dago atzean, entsegu piloa… Baina gogo-rra bezain ederra, jakina. Onak irabazten du, argi dago, baina denetik dagoela ere esan egin behar da. Aurreko lana ia osotasunean zuk zeuk baka-

rrik grabatu zenuen. Oraingoan zelan egin

duzu? Musikarien parte-hartze handiagoa egon da oraingoan. Ekain Alzola aritu da baxuan, Dani Tomasek gitarra sartu du kanta batzue-tan, Sergio Mayoral tronpetarekin aritu da, Bihotz Gorospe koruetan eta Ruben G. Mateo-sek egin ditu nahasketa eta masterizazioa. Guk beti egiten dugu diskoaren bertsio bat, interpretazio bat. Gero badaude beste kontu batzuk ere; disko batean funtzionatzen duen guztiak ez du zuzeneko batean funtziona-tzen, eta alderantziz. Egokitu egiten da. Esen-tzia mantendu egiten da, jakina, baina musi-kariak ematen dizkion zertzelada berri horiekin. Bakarka aritu zara, taldean...oraingoan zelan

ikusiko zaitugu taula gainean? Formatu ezberdinetan, tokien eta aurrekon-tuen arabera… Norberak egokitzeko gaitasun hori izatea garrantzitsua da. Ni denetan sen-titzen naiz gustura, egia esan. Gogotsu zaude lana jendaurrean erakusteko?

Diskoa amaituta dago, baina, berez, jaio bai-no ez da egin. Egia da nik hamar mila aldiz entzun dudala jada, baina polita izaten da ber-pizte hori, jendearentzat gauza berria da eta polita da ikustea nola hartzen duen. Zuzenean jotzea pilo bat gustatzen zait, eta aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian eta talde guztiarekin egitea itzela izango da, jai polita. Kafe Antzokian eta Loraldia jaialdiaren baitan

aurkeztuko duzu ‘Aingurak’. Zelakoa da euskal

kulturarentzat erreferentea den areto batean

eta gainera horrelako festibal baten egitaraua-

ren barruan egotea? Niretzat opari bat da, oso gauza polita. Pribi-legioa da Euskal Herri mailan horrelako erre-ferente den toki baten aritzean, euskal kultu-raren oasietako batean. Zuzenean jotzea eta horrelako baldintzetan opari handia da. Loral-diaren egitarauaren barruan egotea beste plus bat da, Bilbon bertan, euskal kultura ardatz… Gauza ederra da bertan parte hartzea. Baduzu ‘Aingurak’ diskoa Euskal Herrian zehar

mugitzeko asmorik? Martxoaren 22ko aurkezpenaren ostean, uztailera bitartean baditugu datak zehaztuta, formatu ezberdinetan: taldeka, bakarka zein Bihotz Gorosperekin batera.

‘Da nola’ diskoaren instrumentazioa eta ‘Berreginez’-en letra estiloa ditu lan berriak, bien hibridoa da”

“Erritmo sakon eta pisutsuak melodia samurrekin konbina-tzen dituen diskoa da ‘Aingurak’”

“Zer dela eta izenburu hori? Diskoak niretzat pisua du, erritmo sakonak ditu eta aingurek horretatik ere badute. Iru-di oso potentea iruditzen zait eta esan beha-rra dago azken hilabete hauetan, kanta hauek nire aingurak izan direla. Aurretik ‘Berreginez’ eta ‘Da nola’ diskoak

dituzu. Aurreko lanekin alderatuz, zertan da

ezberdina ‘Aingurak’? Edo zertan antzekoa? Berdintasuna, azken finean, ni neu naizela kantu guztietan, Inun topatuko dute entzu-leek disko honetan ere. Aurreko bi lanen hibrido bat dela esango nuke. Da nola disko-ko kantuak poema musikatuak dira; Berre-ginez diskoan, ordea, nire letrak badira bai-na baita Iñaki Mendizabalenak ere. Da Nola diskoaren instrumentazioa du disko honek, talde lan bat baitago atzean; eta Berreginez diskotik hitzak, nire hitzak, pertsonalagoa delako diskoa. Bietatik du, beraz. ‘Da nola’ hainbat euskal idazleren poemak

musikatuz osatu zenuen. Poesiarekin, litera-

turarekin lotua egon da zure aurreko sorkun-

tza. ‘Aingurak’ diskoan ere presente egongo

da? Da nola-ren kasuan, kanta guztiak euskal idazleek egindako poemetan egon ziren oinarrituta. Disko honetako hitzetan ere

ZORNOTZA

bi disko kaleratu ditu orain arte: ‘Berreginez (2014) eta ‘Da nola’ (2016). IÑAKI MENDIZABAL

Page 6: ortadar - Diario de Noticias de Navarra · nako liburuko lehen ipuina. Ainara, Maitane eta gainerako ikaskideak euskal inauterietako pertsonaie moorrotu dira, gaa estalia dute aurpegia

06 // Ortzadar Larunbata, 2018ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bidaia-koadernoa

Basamortu handia miniaturanAskotan mespretxatua eta ahaztua, Monegros Aragoiko estepa xumeak, oso geografia-azalera txikian, munduko basamortu handietako klima eta ekologia elementuak biltzen ditu

HHAREN izena ezagutzen dugu. Gure ibilbidean seinaleak ikusi ditugu. Hartaz entzun izan dugu,

baina oso jende gutxik zapaldu ditu benetan bertako lurrak. Auzokoak ere ez dira sartzen barrualdetik ibiltzera. Gaur egun ez dago artzain galdurik bertatik igarotzen. Moder-nitateak, errepideek, autobideek eta despopulatzeak aspalditik kondena-tu zuten treneko edo autoko leihoa-ren bestaldeko paisaia soil eta iheskorra izatera. Leihotik azaltzen den postal iragankorra. Monegros basamortua da: Aragoiko goi-ordo-ki handia. Pina de Ebro udalerritik Candasno-sera, Bujaraloz herri enblematikoa zeharkatuta gezi laranjekin zuhur seinalatuta dago, erromesak gal ez daitezen. Bide bakarra da, Inaziotar Bidea izenekoa. Loiolako San Igna-ziok XVI. mendean penitentzian egindako bidea, Katalunia eta Lur Santurako bidean. Bitartean ez dago ez herririk ez hiririk atseden har-tzeko. Jan-edana gainean eraman beharko dugu. MUTURREKO TENPERATURAK Aurretik, hogeita hamar orduko ibil-bide harritsua, lehorra eta muturreko tenperaturekin: Udan bero itogarria 40 gradurekin eta neguan hotz izuga-rria zero azpiko tenperaturekin. Bidezidor soil-duak, orduko ehun kilometro baino gehiagoko haizeen astinaldi gaiztoen aurrean, Ziertzoak Ebro ibarra eroso zeharkatzen duenean, oztoporik gabe. Eta eguzkiak jotzen badu, ez dugu itzalgunerik geure burua babesteko. Ez dago zuhaitzik. Arnasa Santa Luzia Ben-tan bakarrik berreskuratu ahal izan-go dugu, errepide erdiko jatetxe txi-ki batean. Eta zoritxarrez euria egi-ten badu, zorionekoak izango gara ikuskizun itzel hori ikusteagatik. Ur-eskasia klima-ezaugarririk nabar-menena da, Monegroseko klima ondoen azaltzen duena. Euririk gabeko egun kopurua %80 izaten dira 365 eguneko egutegian. Monegros basamortuak ekosistema paregabea du, ekialdeko estepen an-

Gaur egun atsedengunea da, baita karabana modernoetarako ere: Gidari eta kamioilari horietako askok Nazional-II errepidea zeharkatzen dute, Madril eta Bar-tzelona lotzen dituen bide nagusia, eta bertan pausatzen dira gau bateko pentsio eta hoteletan. Alabaina, Monegros eta Asiako basamortuen arteko antzekotasu-nak ez dira gure irudimenaren ondo-rioa soilik. Bi paisaiek aparteko zuhaitz-espezie bat partekatzen dute: Krascheninnikovia ceratoides. Metro bateko zuhaixka hori abuztu-tik urrira loratzen da bakan klima

kontinentaletan. Asia Erdial-deko estepa hotzetan du

jatorria: Uzbekistan, Afganistan, Mongo-

lia edo Txina. Eta Europan oso lan-dare urria da. Aragoin bakarrik dago. Penintsula-ko gainerako lurretatik desa-

gertu zen agian aspaldiko klima-

aldaketengatik.

Bide erdian, behin Peñalba igarota, paisaia brastakoan aldatzen da. Igeltsuzko ordoki zuriak utziko ditugu, baita historiaurreko itsas hondo zaharretako buztin argiak eta urmael gaziak ere. Basamortu gorrixkan sartuko gara, lur ferroso eta trinkoago batean. Panorama horrek Australiako edo Ipar Ameri-kako basamortuak gogorarazten dizkigu. Izan ere, yardang txiki ba-tzuk ikus ditzakegu hemen: Forma-zio harritsu horiek dorre desitxura-tuen antzera altxatzen dira. Hareha-rrizko mugarriak haizearen higadu-rarekin moldatuak. Batzuek itxura bitxi eta landuak hartzen dituzte, balearen konkorrak izenekoak. Can-dasnoserantz bidexkak zeharkatzen ditugu, baina benetan kanoiak, errekak eta uholdezko errekastoen trokak edo ur-gainezkabideak dira euri pixka bat erortzen denerako. Ibilbidea Candasnosen bukatzen da: udalerri lasaia baina animatua. Basamortua gurutzatu, paramo batetik etapa gogor eta luzeari aurre egin eta izen zahar eta enigmatikoa duen hiri baterantz abiatzeak edo-zein ibiltariri gozarazten dio. Gaur egun ere, hala nahi izanez gero, oinak birrinduta, arnasarik gabe eta bideak bakarrik aurkituz eta esplo-ratuz bukatu daiteke. Sarritan, abentura handiak eta espe-rientzia exotikoak behar dituzten abenturazaleek ahaztu egiten dute etxetik gertu ere erronka, exotismo eta lilura zoragarriak daudela. Monegros miniaturazko altxor ido-rra da, eta kontinente guztietako basamortuen baldintzak biltzen ditu: Europa, Asia, Afrika, Amerika eta Ozeania.

DANIEL BURGUI (ARTEZ-ek itzulita)

Monegroseko basamortuan, Pina de Ebro udalerritik Candasnosera luzatzen da ‘Inaziotar

Bidea’, udan bero itogarria eta neguan hotz ikaragarria jasaten dituena. DANIEL BURGUI

Monegros miniaturazko

altxor idorra da eta munduko

kontinente guztietako basamortuen

baldintzak biltzen ditu

tzekoa. Ez bakarrik idortasunagatik, baita Europako urmael endorrei-koen gunerik zabal eta garrantzi-tsuena izateagatik ere. Hemen, inon-go ibaira isurtzen ez diren 26 laku txiki daude. Kubeta natural horieta-tik hamaseik ura pilatuta dute urte osoan, gatz bilketa handiarekin. Eko-sistema urrunetako miniaturazko

kopiak dira, esaterako, Afrikako Txad lakua, Andeetako Titikaka edo Kazakhstango Aral itsasoa bezala-koa. Gure zeharkaldiaren erdian, atsede-na aurkituko dugu Bujaralozen. Ez da arraroa bertan Bujará Uzbekis-tango hiri mitikoa gogoratzea.

Samarkandarekin batera, oasia zen Zetaren ibilbidean. Bertan, milaka karabana, merkatari, nomada, poli-tikari, lapur eta erromes gelditzen ziren atseden hartzera. Hain zuzen ere, Bujaralozek ekialde urrunean du jatorria. Bere izena arabiera zaharrari zor dio: Burx al-arús, hi-tzez hitz emaztegaiaren dorrea.

Ur-eskasia da

Monegroseko klimaren ezaugarri

nagusia. Euririk gabeko egun kopurua %80

izaten dira

Page 7: ortadar - Diario de Noticias de Navarra · nako liburuko lehen ipuina. Ainara, Maitane eta gainerako ikaskideak euskal inauterietako pertsonaie moorrotu dira, gaa estalia dute aurpegia

Ortzadar // 07Larunbata, 2018ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·antzerkia

Gizartearen herdoila bistaratuzGasteizko Pez Limbo konpainiak gizarte harremanen inguruan diharduen ‘Oxido’ antzezlana aurkeztu berri du. Taldeak sortzen duen euskarazko lehen obra da eta maiatzera bitarte hainbat tokitan eskainiko dute

ANE ZABALA

PPEZ Limbo Gasteizko konpai-niako kideek barrura begi-rako, emozioei loturiko eta gizarte harremanen buelta-

ko antzezlana sortu dute berriz ere: Oxido. Pertsona bereziek, ez ohiko egoeren aurrean, bizitzaren absur-doari erantzungo diote antzezlan honetan. Hiru antzezlan laburrek osatzen dute obra; hiru egoera gro-teskok pertsonaia hauen eta bizi diren gizartearen arteko giza erla-zioetako herdoila azaleratuko dute. Hiru espazio desberdinetan biziko den umore garratzeko pieza honen osagaiak ikuslegoarekin hurbiltasu-na eta konplizitatea izango dira. Raul Caminok idatzi eta zuzendu du lana, eta egoera berezian dauden eta bizitzaren absurdoari aurre egin nahian ari diren pertsonaia batzuk ditu oinarri. Taula gainean Ainhoa Alberdi Gisasola, Begoña Martin, Aitor Perez Collado eta Raul Cami-no bera arituko dira. Hogei minutuko hiru zatik osatzen dute Oxido, eta antzokiko toki jakin

batean egingo dute obraren zati bakoitza. Hori dela eta, emanaldi bakoitzak 80 ikusle hartuko ditu, gehienez. Lehenengo pieza, Madam B deiturikoa, aurretik sortuta zegoen. Beste biak, ordea, taldeko sorkuntza lanean sortutakoak dira. Ideia zaparradaren bitartez sortzen joan dira piezak, hilabetez antzezla-naren ideia zirriborratu eta inpro-bisazioaren bidez. Antzezlana bera ere izpiritu berarekin sortu dute, bost kideen artean. Bigarren piezak Margarita molotof du izena eta hiru-garrenak Homo amabilis. HIRU ATALETAN Sortzailearentzat erronka bikoitza izan da obra baka-rra antzerki pieza laburrez osatzea, artifizio gutxirekin eta denbora mugatu batean pieza borobila tau-laratzea baitu helburu Oxidok. Hiru piezek, berez, ez dute zerikusirik, baina hirurek antzezlan bakarra osatzen dute. Eta atal guztiei nola-baiteko batasuna ematen dien ele-mentu bat ere bada: “guztietan pertsonaia herdoilduak agertzen zaizkigu”, Ainhoa Alberdi aktoreak

kontatzen duenez. Alberdik aitortu du hiru piezak ikusita ikusleak ondo-rioztatu dezakeela denak herdoildu-ta gaudela. “Momentu batzuetan gizarteak pertsona bat herdoilduta bezala seinalatzen du, baina agian antzezlanean aldrebes ikus dezake-gu, funtsean herdoilduta dagoena gizartea delako”, uste du aktoreak. Pieza laburrak direnez, errepikatu egin behar dituzte. Aktoreentzako berezia izan da lan egiteko era hau, bi emanaldi egiten baitituzte. Hala, sei antzezlan bezala bizi dute akto-reek lana bere osotasunean. Azken batean, aktoreengan ere eragiten du horrek, energiari dagokionez batez ere, “sei aldiz goian egon behar duzulako”, ohartarazi du Alberdik. ABSURDOAREN MUGAN Umorea da antzezlaren ardatza, “umore garra-tza, antzezlanak berez dakarrena, baina baita antzerki absurdora hur-biltze bat ere”, kontatu du Alberdik. Egoerak pertsonaia horiek erama-ten dituen mundu edo lekuek absur-duarekin muga egiten dute. “Hasie-

ra batean naturalismotik sortutako pertsonaiak dira, pertsona normal gisa agertzen zaizkigu; antzezlanak aurrera egin ahala, berriz, pertso-naiak itxura groteskoa hartzen dute”, kontatu du aktoreak. Pertso-naiak horrela lantzea oso interesga-rria izan da Alberdiren ustez, “bizi-tzak eta gizarteak sortzen duten horri aurre egiteko umorea ezinbes-tekoa baita”. Horrez gain, gure buruaz barre egitea “sanoa” dela gai-neratu du Alberdik. Bere aldetik, Aitor Perez Collado aktoreak uste du “bizi garen gizar-tearentzat arraroak diren pertsonez” hitz egiten duela Oxido obrak: “Her-doilak jota daudela ikusarazten dien gizarte batean bizi diren pertsonez, bizitzari bestelako ikuskera batekin aurre egiten diotenez hitz egiten du”. Ikuslegoa oholtzatik oso gertu izan-go da obra honetan. Pez Limbok an-tzerkia ulertzeko duen era da hori, gertuko antzerkia egiten dutelako. “Aktorea guztiz biluzten da”, aipatu du Perezek. Oso kontzentratuta egon

behar du aktoreak halako emanal-dietan, ikusleak ia-ia ukitu egin deza-keelako. Bere abantailak ere baditu horrek, talde honetako partaideen iritziz, ikusleak keinu bakoitza ger-tutik ikusi eta interpretatuko baitu. “Obraren gainean dago ikuslea eta interpretazioak bikaina izan behar du, zuzena; gu segituan ohartzen gara ea ikusleak obrari lotu zaizkion ala ez”, dio Perezek. EUSKARAZ, ESTREINAKOZ Hizkun-tzaren hautuan ere erronka handia hartu du Pez Limbok, izan ere, euskaraz lan egin dute lehenengo aldiz. “Erabaki naturala izan da, euskal antzerkian eta zirkuituan sartzeko ezinbestekoa. Lan handia egin dugu hizkuntzari dagokionez”, kontatu dute. Lehenengo emanal-diekin izandako erantzuna ona izan dela diote, eta lasai iritsi dira estrei-naldira, segurtasunarekin. “Beharra genuen ikuslegoarekin antzezlanak konpartitzeko, prozesu luzea izan da eta”, aitortu du Perezek. Martxoa-ren 9 Elgoibarren eta hilaren 16an Sopelan eskainiko dute Oxido.

Pez Limbo konpainiak ikuslearengandik oso hurbil dauden obrak lantzen ditu, eta ‘Oxido’ antzezlan berriena ez da salbuespena. Irudietan, aktoreak oholtzan. PEZ LIMBO

GASTEIZ

Page 8: ortadar - Diario de Noticias de Navarra · nako liburuko lehen ipuina. Ainara, Maitane eta gainerako ikaskideak euskal inauterietako pertsonaie moorrotu dira, gaa estalia dute aurpegia

08 // Ortzadar Larunbata, 2018ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.elexpephotoart.com

Sitio, añoBego Elexpe

Datorren astean...

Unai Endemaño

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.soraya-lopez.com | www.distiraargazkielkartea.com/soraya-lopez

Soraya Lopez Donostia, 1973

Datorren astean...

Jorge Murgiondo