GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako...

16
BATXILERGOA Ikastegiak zabalik Batxilergoko ikasketak egiteko, ikasleek ikastegietan jaso eta aurkeztu behar dituzte izena emateko eskabide orriak. Loiuko Lauro ikastolako Batxilergoko zenbait ikasle, beren ikasgeletara doazela. LAURO IKASTOLA GEHIGARRI KOMERTZIALA BERRIA Asteazkena, 2019ko maiatzaren 1a Testuak: Joxi Ubeda Goikoetxea

Transcript of GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako...

Page 1: GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek martxoan eta apirilean izan dute epea Baio-nako Bernat Etxepare lizeoan aurrematrikulazioa

BATXILERGOAIkastegiak zabalik

Batxilergoko ikasketak egiteko, ikasleek ikastegietan jaso etaaurkeztu behar dituzte izena emateko eskabide orriak.

Loiuko Lauro ikastolako Batxilergoko zenbait ikasle, beren ikasgeletara doazela. LAURO IKASTOLA

GEHIGARRI KOMERTZIALA

BERRIA

Asteazkena, 2019ko maiatzaren 1a

Testuak: Joxi Ubeda Goikoetxea

Page 2: GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek martxoan eta apirilean izan dute epea Baio-nako Bernat Etxepare lizeoan aurrematrikulazioa

Araban, Biz-kaian etaGipuzkoan2019-2020koikasturteanBatxilergoko

ikasketak egiteko, aurrematriku-lazioa egiteko epea maiatzaren2tik 14ra arte egongo da zabalikikastegietan, eta maiatzaren 2tik13ra eman daiteke izena online.Epe horiek ikastegi guztietarakodira, publikoetarako eta itunpe-

koetarako. Matrikula ekainaren19tik uztailaren 5era arte eginahal izango da.Nafarroan, berriz, eskaerak

aurkezteko garaia apirilaren 8tikapirilaren 12ra arte izan da epearruntean, eta epe berezia iraila-ren 2an eta 3an izango da. Epearruntean izena eman dutenikasle onartuen matrikula egite-ko garaia ekainaren 26tik uztaila-ren 12ra arte izango da, eta matri-kula egiteko epe berezia, berriz,

irailaren 11n eta 12an egongo dazabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko

eta Zuberoako ikasleek martxoaneta apirilean izan dute epea Baio-nako Bernat Etxepare lizeoanaurrematrikulazioa egiteko.Dena den, matrikulazioa urteosoan egin daiteke.Batxilergoko edozein modali-

tate egin ahal izateko, ezinbeste-koa da Derrigorrezko BigarrenHezkuntzako (DBH) graduatu

titulua edukitzea, edo, bestela,teknikari titulua, erdi mailakoheziketa ziklo bat burututa. Batxilergoan, irakasgai komu-

nak, modalitate bakoitzeko ira-kasgaiak eta aukerako irakas-gaiak gainditu behar dira.Araban, Bizkaian, Gipuzkoan etaNafarroan, Batxilergoa hirumodalitate hauetan egituratzenda: Zientziak eta Teknologia, Gizaeta Gizarte Zientziak eta Arteak.Arteen lerroan, bi adar nagusi

bereiz daitezke. Horietako adarbatean, arte plastikoak, diseinuaeta irudia ikas daitezke; besteadarrean, arte eszenikoak, musi-ka eta dantza.

GOI MAILAKOIKASKETAK EGITEKOPRESTAKUNTZABatxilergoa izatez bi ikasturtekoada, baina lau ikasturtean ere egindaiteke. Amaitzean, ikasleakbatxiler titulua lortzen du, eta,titulu horren bidez, unibertsitatemailako ikasketak eta LanbideHeziketako goi mailako heziketaziklo bat egin ditzake. Izan ere,Batxilergoaren helburua da ikas-leei prestakuntza eta gaitasunaematea goi mailako hezkuntzaegin dezaten. Lapurdin, Nafarroa Beherean

eta Zuberoan, berriz, batxilergo-ko ikasketek hiru ikasturte irau-ten dute. Batetik, hiru batxilergoorokor daude, eta, bestetik, batxi-lergo teknologikoak. Euskarazkoikasketak Baionako Bernat Etxe-pare lizeoan soilik egin daitezke. Bernat Etxepare lizeoak, orain-

goz, gehienbat batxilergo oroko-rreko prestakuntza eskaintzendu, eta batxilergo teknologikoarloko adar bat, Frantziako hez-kuntza sistemak finkatutakohonako lau sail hauetan: Letreta-ko saila, Gizarte eta Ekonomiasaila, Zientzia saila eta MKZT tek-nologia adarreko Managementeta Kudeaketa Zientziak eta Tek-nikak saila.

UNIBERTSITATERAKOHAUTAPROBAKBatxilergoa gainditu ondoren,unibertsitate publikoetan zeinpribatuetan ikasketak egin ahalizateko, ikasleek unibertsitaterasartzeko hautaprobak egin behardituzte. Arabako, Bizkaiko,Gipuzkoako eta Nafarroako ikas-leek Espainiako HezkuntzaMinisterioak finkatutako selekti-bitatea deituriko azterketa mul-tzoa egin behar dute. 2018ko ekainean, Hego Euskal

IZENA EMATEKO SASOIA2019-2020ko ikasturtean Batxilergoko ikasketak egin ahal izateko, maiatzean egongo da zabalikizena emateko epea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. Nafarroan apirilean izanda aurrematrikulazioa egiteko epea, eta matrikula ekainaren 26tik aurrera egin ahal izango da.Baionako Bernat Etxepare lizeoan, urte osoan egin daiteke matrikulazioa.

Batxilergoko hainbat ikasle selektibitatea azterketa egiten, Bilbon. ALFREDO ALDAI / EFE

II b Batxilergoa BERRIA

Asteazkena, 2019ko maiatzaren 1a

Page 3: GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek martxoan eta apirilean izan dute epea Baio-nako Bernat Etxepare lizeoan aurrematrikulazioa

Herriko 15.000 ikasle inguruk

egin zituzten selektibitateko

azterketak. NUP Nafarroako Uni-

bertsitate Publikoak 3.104 ikasle

hartu zituen selektibitateko

azterketetan. EHU Euskal Herri-

ko Unibertsitatean, aldiz, 11.251

ikaslek egin zituzten azterketak;

horietatik 804 ikaslek Lanbide

Heziketako goi mailako zikloak

egin ahal izateko.

Lapurdin, Nafarroa Beherean

eta Zuberoan, Batxilergoa amaitu

eta unibertsitatean ikasi ahal iza-

teko, Frantziako Hezkuntza

Ministerioak finkatutako baxo

azterketa egin behar dute. Lizeo-

etan ematen den Batxilergoa

amaitu ostean egiten da aipatu

baxo azterketa, eta, ikasketei

balio ofiziala ematen dienez,

ikasleei bidea ematen die uniber-

tsitatean sartzeko; dena den, zen-

bait unibertsitatek bestelako

berezko proba batzuk ere egina-

razten dizkiete.

Seaskako ikasleek frantsesez

egin behar dute baxoa, nahiz eta

ikasketa prozesu osoa euskaraz

egin. Soilik Matematika eta His-

toria-Geografiako azterketak

egin ditzakete euskaraz, baina

galderen orria frantses hutsean

ematen diete. Seaskako ikasleek

sarritan aldarrikatu dute baxoa

euskaraz egiteko eskubidea.

Ipar Euskal Herriko irakaskun-

tza curriculuma Frantziako Hez-

kuntza Ministerioak finkatuta-

koa bada ere, eta horrek

Frantziako unibertsitateetan sar-

tzeko modua ematen badu ere,

ikasle ugarik Hegoaldeko uniber-

tsitateetan segitu nahi izaten du

ikasten. Hori dela eta, Bernat

Etxepare lizeoak Hegoaldeko

unibertsitateetara sartu ahal iza-

teko gainditu behar hautaproba

prestatzen laguntzen du. Gaur

egun, azterketa hori euskaraz

Batxilergoko zenbait ikasle, Aguraingo Aniturri institutuan. ANITURRI INSTITUTUA

egin daiteke Hegoaldean, baina

Hegoaldeko ikasketa programe-

tan oinarrituz.

Bestela, Parisen ere egin daite-

ke azterketa hori, gaztelaniaz,

baina Iparraldeko programen

antzekoagoa da Parisen jartzen

dute azterketa.

Frantziako Hezkuntza Minis-

terioak iragarri duenez, aldaketa

handiak egingo ditu baxo azter-

ketan eta lizeoko ikasketetan.

Aldaketa guztiak indarrean jar-

tzeko epea 2021. urtera arte jarri

du.

Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hauek:www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-sailawww.educacion.navarra.eswww.betxepare.eus

@

Maiatzaren 2tik 14raeman daiteke izenaArabako, Bizkaiko etaGipuzkoako ikastegietan

Batxilergoa b IIIBERRIA

Asteazkena, 2019ko maiatzaren 1a

Laudioko institutuko Arte Batxilergoko ikasle batzuk beren ikasgelan. IES LAUDIO BHI

Page 4: GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek martxoan eta apirilean izan dute epea Baio-nako Bernat Etxepare lizeoan aurrematrikulazioa

Baionako BernatEtxepare lizeoakbatxilergo oro-korreko presta-kuntza eskain-tzen du, eta

batxilergo teknologiko arlokoadar bat, Frantziako hezkuntzasistemak finkatutako lau sailhauetan: Letretako saila, Gizarteeta Ekonomia saila, Zientzia sailaeta MKZT teknologia adarrekoManagement eta KudeaketaZientziak eta Teknikak saila. Horrez gain, nahi duten ikasle-

entzat, lizeoak badu mendi kiro-letan prestatzen dituen sail bat,eta pilota jorratzen duen bestesail bat ere bai. Arte ederrak, dan-tza edo musika goi mailan ikasinahi duten ikasleek ere egokitza-penak izan ditzakete Arte Esko-lan edo Baionako kontserbatorio-an jarraitzeko.Ikasleek ikasketa guztiak eus-

karaz egin arren, ezin dute jasohori ezagutarazten duen inolakodiploma edo agiri ofizialik. Horidela eta, lizeoak EGA azterketagainditzeko prestatzen ditu ikasleguztiak. Ikasketak euskaraz egiten dira,

baina ikasleek azterketa guztiakfrantsesez egin behar izatendituzte, Historia-Geografia ira-kasgaikoak salbu, FrantziakoHezkuntza Ministerioak halaaginduta. Baionako Bernat Etxepare lizeo

berria 2017ko irailean zabaldu

zen, eta 400 ikaslerentzako tokiadu. Barnetegi bat ere badu, asteosoan lotan gelditu behar dute-nentzat, eta jantoki bat eta kirol-degi bat ere bai. Espazio falta izan da lizeo

berria eraikitzeko arrazoietakobat, baina helburu nagusia izan

da ikasketak euskaraz egitekoeskaintza zabalago bat sortzea.Horrela, sail orokorrez gain, Lan-bide Heziketa ere ematen duteBernat Etxepare lizeo berrian.Horrela, bi arlo profesional haue-tako ikasketak egin daitezke:bata, merkataritzari dagokiona

(Salmenta Baxo Pro), eta bestea,hurbileko zerbitzuei eta lagun-tzari lotutakoa (JendearenLaguntza eta Herri Bizia BaxoPro).Baionako lizeo berria zabaldu

ahal izateko, ezinbestekoa izanda Seaskako irakasleen, langile-en, gurasoen eta ikasleen lana,eta herritarren laguntza. Izan ere,Seaskak soilik eraikin berriaordaintzeko dirua lortu zuen, eta,gelak hornitzeko materialaordaintzeko, Seaskako gurasoek260.000 euro batu zituzten,3.000 sagarrondo salduta Haztengaitu, hazten dugu deiturikokanpainaren barruan. Kanpaina2016. urteko Herri Urrats jaianhasi eta 2017ko martxoaren10ean amaitu zuten.

Bernat Etxepare lizeoko ikaslekopurua urtez urte handitzen arida: 225 ikasle matrikulatu ziren2014-2015eko ikasturtean, 250ikasle 2015-2016ko ikasturtean,265 ikasle 2016-2017ko ikasturte-an, eta 2018-2019ko ikasturtean300 ikasle inguru aritzen dira.

IKASLE KOPURUAETENGABE HAZTENBernat Etxepare lizeoan bezala,Seaskako gainerako ikastegietanizena ematen duten ikasleenkopurua etengabe hazten ari daurtez urte, eta nabarmena da ira-kasle gehiagoren beharra. Seas-kako arduradunek hori azaldudiote sarritan Frantziako Hez-kuntza Ministerioari, eta azpima-rratu diote ikasturte honetarako

PRESTAKUNTZA EUSKARAZ BERNAT ETXEPARE LIZEOANBaionako Bernat Etxepare lizeoa da Ipar Euskal Herrian irakaskuntza euskaraz ematen duenlizeo bakarra. Ondorioz, batxilergoko ikasketak euskaraz egin nahi dituzten Lapurdiko, NafarroaBehereko eta Zuberoako ikasleek han eman behar dute izena.

Bernat Etxepare lizeoko bi ikasle. ISABELLE MIQUELESTORENA

Bernat Etxepare lizeoakbatxilergoko eta LanbideHeziketako ikasketakeuskaraz ematen ditu

IV b Batxilergoa BERRIA

Asteazkena, 2019ko maiatzaren 1a

Page 5: GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek martxoan eta apirilean izan dute epea Baio-nako Bernat Etxepare lizeoan aurrematrikulazioa

jadanik 25 irakasle gehiago behardituela lizeoaren, ikastolen etakolegioen beharrizanei egokierantzuteko. Horren harira,hainbat mobilizazio egin dituzteazken hilabeteetan.

Gaur egun, Seaska federazioakbiltzen dituen 36 ikastoletan ia4.000 ikasle aritzen dira, guztira:31 ama eskoletan eta lehen maila-ko ikastoletan, 4 kolegioetan etaBernat Etxepare lizeoan

MENDE ERDIASeaskak 50 urte beteko ditu aur-ten, eta hori gogoratuko duteHerri Urrats jaian, maiatzaren12an, Senperen. LK (eleka) daaurtengo jaiaren leloa. HorrekSeaskaren 50. urtemugari egitendio aipamena, zenbaki erromata-rrez. Baita Lizeo eta Kolegio hitzeiere. Izan ere, aurten bildutakodiruarekin Baionako EstitxuRobles kolegioko berritze lanaketa Bernat Etxepare lizeokoaklagunduko dituzte.

Bernat Etxepare lizeoaren irekiera ekitaldia, 2017ko irailean. ISABELLE MIQUELESTORENA

Informazio gehiagobildu nahi izanez gero,bisitatu webgune hau:www.betxepare.eus

@

Batxilergoa bVBERRIA

Asteazkena, 2019ko maiatzaren 1a

Page 6: GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek martxoan eta apirilean izan dute epea Baio-nako Bernat Etxepare lizeoan aurrematrikulazioa

Baxo azterketaneta lizeoko ikas-ketetan aldaketahandiak izangodirela jakinarazizuen Frantziako

Hezkuntza Ministerioak iazkootsailaren 14an, eta aldaketa guz-tiak indarrean jartzeko epea 2021.urtera arte jarria duela.

Baxoaren eta lizeoen errefor-mak euskarazko eta beste hiz-kuntza gutxituetako irakaskun-tza «ahuldu» egingo duela ustedu Euskara Geroan elkarteak,elkarteko kideek aurtengo otsai-laren 6n Baionan azaldu zutenez.«Arrangura handia dugu, lizeoa-ren eta baxoaren erreformak eus-kararen lekua lizeoetan mendra-

tuko duelakoan gaudelako». Aregehiago, euskara «lizeotikkanpo» gelditzeko arriskuazohartarazi zuten. Euskarazko ira-kasleen elkartea da EuskaraGeroan. Baxo azterketan egingo duten

aldaketa nagusietako bat probakopuruan izango da: gaur egun,amar azterketatik gora ditu, eta

laura murriztuko ditu errefor-mak. Azken mailako urte bukae-rako diplomak idatzizko hiruazterketa izango ditu, eta ahozkobat. Horietako bi azterketa,Pazko asteko oporretatik landaigaroko dira, ikasleak lizeoarenformatu berrian aukeratukodituen bi ikasgai espezializatueninguruan.

Ondoren, ekainean, Filosofia-ko idatzizko proba izango da, etaahozko proba berria, hogeiminutukoa. Lehenengo zeinazken mailako urteetan prestatu-ko dute ahozkoa ikasleek, haienibilbidean aukeratuko dutenikasgai espezializatu batean oina-rrituz. Hamar minutuan proiektubat aurkeztu beharko dute, eta,gero, hiru pertsonaz osaturikoepaimahaiaren galderei eran-tzun, beste hamar minutuan.Gaur egun lizeoko lehenean (15-16 urterekin) aurkezten dutenLan Pertsonal Jarraituaren filoso-fia bera izango du ahozko probahorrek.Lau azterketek nota orokorra-

ren %40 ordezkatuko dute; beste%60 kontrol jarraituan oinarritu-ko da; %60 horretako %10, esko-lako liburuxkan. Kontrol jarrai-turako azterketa bakarra izangodu ikasgai bakoitzak; beraz, eba-luazio jarraitua bertan beherautziko dute.

LIZEO OROKORRETAKOADARRAKZabaldu den informazioaren ara-bera, erreformaren eraginez,lizeo profesionaletan ez da alda-keta handirik espero; bai, aldiz,lizeo orokorretan. Besteak beste,desagertu egingo dira bigarrenhezkuntzan orain arte indarreanizan diren hiru adarrak —litera-rioa, zientifikoa, eta ekonomiko-soziala—; horren ordez, ikasgaiorokorrez osatutako enborkomuna izango dute ikasleek,eta, horrez gain, hiru ikasgai hau-tatu beharko dituzte, ikastetxebakoitzak eskainitako espeziali-tateen artean.Espezialitate horietako bat da

LVER Atzerriko eta Eskualdeko

Hizkuntza Modernoak izenekoa,eta, horren barruan, euskarahautatzeko aukera emango dutehainbat lizeotan. Urrats horipositibotzat jo du Euskara Gero-an elkarteak, baina azpimarratudu «ikastetxe bakar batzuetan»baizik ez dutela espezialitate hori

BAXOAREN ETA LIZEOARENERREFORMARI BEGIRAFrantziako Hezkuntza Ministerioak aldaketa handiak egingo ditu baxo azterketan eta lizeokoikasketetan. 2021. urtera arte jarri du epea, aldaketa guztiak indarrean jartzeko.

Ikasle batzuk, baxo azterketa zein ikasgelatan egin behar duten begiratzen. NICOLAS MOLLO

VI b Batxilergoa BERRIA

Asteazkena, 2019ko maiatzaren 1a

Page 7: GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek martxoan eta apirilean izan dute epea Baio-nako Bernat Etxepare lizeoan aurrematrikulazioa

emanen: «Funtsean, oso ikaslegutik hartuko dute».Oinarrizko ikasgaiez eta espe-

zialitateez gain, hautazko ikasgaibat ere aukera dezakete lizeokoikasleek, honako multzo hauenartean: Arteak, Antzinako Hiz-

kuntzak, Hizkuntza Modernoak(atzerrikoak nahiz eskualdeko-ak), eta Gorputz Heziketa etaKirola. LVC edo Hizkuntza

Modernoakmultzoaren barruan,euskara ere azalduko da hautaz-ko aukera gisa. Hala ere, EuskaraGeroan taldeko kideek uste dutebaxo azterketaren erreformakaukera hori baldintzatu etamugatu egingo duela. Izan ere,baxoa berrian, euskara hautazkogisa hartzen dutenek 0,6 puntueskuratu ahal izango dituztegehienez ikasgai horrekin.Euskara Geroan elkartearen

iritziz, murrizketa horrek erakar-garritasuna kenduko dio euska-rari: «Euskararen Koefizientea 2puntutik 0,6ra murriztu dute,eta, gainera, ikasleek euskarahautazko ikasgai gisa hartzenbadute, ezingo dute beste auke-rarik hautatu. Nola hartuko duikasle batek euskara, astean hiruorduko ikasgaia izanik, baxoan0,6ko koefizientea baizik ez badueskuratzen?». Elkarteko kideekazaldu dute antzinako hizkun-tzek 2 puntuko balioa dutela etahautazko beste ikasgai bat aur-kezteko aukera ematen dutela.«Erreformak eragin ditzakeen

kalteak» murrizte aldera, hain-bat neurri eskatu dituzte euskal-tzaleek: LVC multzoko ikasgaieiantzinako hizkuntzen estatusaematea, adibidez, «euskarak etaeskualdeko hizkuntzek orainarteko koefizienteari euts die-zaioten, eta ikasleek eskualdekohizkuntzaz gain beste ikasgaibaten aurkezteko aukera ukandezaten». Bestalde, galdegin dute euska-

ra hautatzeko aukera Teknologiaadarreko ikasleei ere zabaltzea,eta baliabide berezi eta iraunko-rrak eskatu dituzte euskarazkoirakaskuntzarentzat.

HIZKUNTZA GUTXITUEN BALIOAEuskara Geroan elkarteko ordez-kariek, kezka adierazi dute eus-karak, okzitanierak, korsikerakedota bretoierak Frantziako hez-kuntza sisteman izan dezaketenetorkizunaren inguruan: «Lizeo-en eta baxoaren erreforma ez

Baxoa egin behar duten ikasleak, Miarritzeko Malraux ikastegian. NICOLAS MOLLO

Erreformak euskarazkoirakaskuntza ahulduegingo duela uste duEuskara Geroa elkarteak

Batxilergoa bVIIBERRIA

Asteazkena, 2019ko maiatzaren 1a

bada aldatzen, lizeotik kanpo gel-dituko da euskara. Eskualdekohizkuntzek ez badute baliorikbaxoan, zein ikaslek hautatukoditu? Ondotik, Hezkuntza Minis-terioak erraz ondoriozta dezake

ikasgai horien erakargarritasuneskasa. Horren guziaren aitortuezinezko helburua ote da euskaralizeotik guziz desagerraraztea?».Hori ikusirik, mobilizatzeko

deia egin diete Lapurdiko, Nafa-

rroa Behereko eta Zuberoakohautetsiei. Batetik, gaiari buruz«behar den informazioa» esku-ratzeko, eta, bestetik, «euskara-ren irakaskuntzarentzat behardiren bermeak lor ditzaten».

Elkarteko kideek nabarmendudutenez, Euskal Herrian ez ezik,Korsikako, Bretainiako eta Okzi-taniako hizkuntzen aldeko eragi-leek ere antzeko deialdiak egindituzte.

Page 8: GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek martxoan eta apirilean izan dute epea Baio-nako Bernat Etxepare lizeoan aurrematrikulazioa

Gaueko Batxi-lergoan, es-kolak ohikoordutegianizan ordez,goizean ale-

gia, iluntzean eta gauean izatendira. Lanbide batean aritzen direneta seme-alabak dituzten ikaslehelduentzat zaila izaten baitaikasgelan aritzea goizeko ordue-

tan, eta, horrela, gaueko Batxiler-goa ematen duten ikastetxeekhaientzat egokia den ordutegiaeskaintzen die. Beste hainbaterraztasun ere bai. Izan ere, ira-kasleak ohituta daude zeregin etaordutegi desberdinak dituztenikasleekin aritzen eta haien egoe-retara moldatzen.Horrela, ohiko Batxilergoare-

kin alderatuta, gaueko Batxiler-

IKASTEKO ERRAZTASUNAKGAUEKO BATXILERGOANGaueko Batxilergoa ematen duten ikastetxeek erraztasunak eskaintzen dizkiete ikasleei,ikasketak lanbidearekin eta etxeko lanekin uztar ditzaten.

Gaueko Batxilergoko eskolatan, Irungo Pio Baroja institutuan. GARI GARAIALDE / FOKU

goan erabiltzen den metodologiadesberdina da, ikasleei ikasketakegitea errazteko, gaueko Batxi-lergoan aritzen direnek lanbideabaitute, etxeko lanak egin beharbaitituzte edo beste zeregin batbete behar izaten baitute. Lana txandatan egiten dute-

nak, esaterako, astero ezin dirailuntzean eskoletara joan, laneanari direlako, baina irakasleek

VIII bBatxilergoa BERRIA

Asteazkena, 2019ko maiatzaren 1a

Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.iespiobarojabhi.net

@

ketak maiztasun txikiagoarekinizaten dira normalean, nahiz etaikastetxe batzuetan urte osoanere egiten diren, ikasleekin halaadostuta. Gaueko Batxilergoan, ikasgai

bat gaindituz gero, betiko gaindi-tuta geratzen da. Batxilergo titu-lua lortzeko, ikasgai hauek gain-ditu behar dira hiru ikasturtetan:ikasgai komun guztiak, modali-tateko sei ikasgai —bost modalita-te berekoak— eta aukerako biikasgai.Gaueko Batxilergoa ikasi ahal

izateko, derrigorrezkoa da 18 urteizatea eta Derrigorrezko BigarrenHezkuntzako gradudun tituluaedo baliokidea edukitzea. GauekoBatxilergoaren bitartez, ohiko ba-txilergoko bi ikasturteetako ikas-gaiak hiru urtean egiteko paradaeskaintzen diete ikastetxeek ikas-leei. Aurrematrikulazioa eta matri-

kulazioa egiteko epeak ohikoBatxilergoko berak izaten diranormalean, nahiz eta ikastegibakoitzak bere berezitasunakizaten dituen.

HAINBAT IKASTEGIEuskal Herriko hainbat ikastegi-tan egin daiteke gaueko Batxiler-goa. Irungo Pio Baroja institu-tuan, esaterako. Humanitateak,Gizarte Zientziak, Zientziak etaTeknologia eta Arteak modalita-teetako ikasketak egin daitezkePio Baroja institutuan, ohikoBatxilergoan. Gaueko Batxilergo-an, berriz, eskaintza zabala dunola modalitateko ikasgaietanhala aukerakoetan, ikasleak bideguztiak zabalik izan ditzan ondo-ren unibertsitate ikasketak etagoi mailako zikloak egiteko.Institutua 1965eko urrian sortu

zen. Ikastetxe publikoa da, etahezkuntza eskaintza A, B eta Dhizkuntza ereduetan egin daite-ke, Batxilergoko modalitate guz-tietan. Pio Baroja institutuan ez ezik,

gaueko Batxilergoa Euskal Herri-ko beste zenbait ikastegitan ereegin daiteke. Besteak beste, Ara-bako Federico Baraibar institu-tuan (Gasteiz), Bizkaiko Unamu-no institutuan (Bilbo), Ategorriikastetxean (Erandio) eta Kan-tauri institutuan (Santurtzi),Gipuzkoako Usandizaga institu-tuan (Donostia), eta NafarroakoPlaza de la Cruz institutuan(Iruñea), Navarro Villoslada insti-tutuan (Iruñea) eta Benjamin deTudela institutuan (Tutera).

ikasmateriala ematen diete, etaikasketak egiteko malgutasunaeskaintzen diete. Izan ere, ikasle-ak borondate ona erakustenbadu, irakasleen laguntza izatendu. Azterketak egiteko modua ere

desberdina da eguneko eta gaue-ko Batxilergoan. Gaueko eskole-tan, egunekoan baino askoz ereikasle gutxiago dagoenez, azter-

Page 9: GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek martxoan eta apirilean izan dute epea Baio-nako Bernat Etxepare lizeoan aurrematrikulazioa

Batxilergoko ikas-ketak urrutikoirakaskuntzarenbidez egin dai-tezke, eskoletarajoan behar izan

gabe, eta modu horretan Batxiler-go titulua eskuratu goi mailakoheziketa zikloak edo unibertsitateikasketak egin ahal izateko.Urrutiko Batxilergoa egin ahal

izateko, ezinbestekoa da 18 urteizatea, edo ikasturtean bertan be-tetzea, eta Derrigorrezko BigarrenHezkuntzako gradudun tituluaedo baliokidea edukitzea. Bestezenbait baldintza ere bete behardira: gaixotasun edo elbarritasu-nen bat izatea, lan jardueraren batbete behar izatea, aldi berean bes-telako ikasketa ofizialak egin be-har izatea, kirol jarduera bat egi-tea, espetxeratuta egotea edogainditu gabeko ikasgaiak eduki-tzea ikasketak utzi behar izatea-ren ondorioz. Baldintza horiek agirien bidez

egiaztatu behar dira matrikulaegiteko garaian. Matrikula egite-ko epea berezia da, eta hori izenaeman nahi duen ikastetxean jaki-naraziko diote ikasleari. Denaden, ikastetxean horretarakoerraztasunak emango dizkiote.Ikasketak egiteko ere bai: ordute-gi zabala, malgutasuna, eta talde-ko edo bakarkako tutoretzen la-guntza.

Taldeko tutoretzetan, ikastetxebakoitzak eskola ordu bat finka-tuko du astean, ikasgai bakoitze-ko ikasle talde bakoitzarentzat.Irakasleak programako gaibakoitzaren oinarriak azaltzendizkie ikasleei, gai horiek ikaste-ko egin beharreko ariketak etajarduerak jakinarazten dizkie, etazalantzak argitu ere egiten dizkie. Bakarkako tutoretzan, irakas-

leak ikasleek dituzten zalantzakargitzen ditu ikastetxean bertan,ikaslea ikastetxera joan badaite-ke, eta, ikasleak ikastetxera ezinbadu joan, telefonoz, posta arrun-tez, posta elektronikoz edo ikaste-txe bakoitzak ezartzen duen besteedozein sistema erabiliz.

AZTERKETAKAzterketak egitera ikasleak berakjoan beharko du matrikulatutadagoen ikastetxera, idatziz eginbeharko baititu ebaluazio pro-bak. Proba edo azterketa horieta-ko batera aurkezteko, ikasleaknortasun agiria, pasaportea edohorien baliokidea den beste agiri-ren bat erakutsi beharko du, norden frogatzeko. Ikasleak maila osoko matrikula

egin dezake, edo irakasgai batzukbakarrik hauta ditzake, maila ba-tekoak edo bi mailetakoak ere bai.Ikasgaiak banan-banan gaindituditzake, eta ez du gutxienekoikasgai kopururik gainditu behar

MALGUTASUNAURRUTIKOBATXILERGOAN Urrutiko Batxilergoan ez da ezinbestekoa eskoletara joatea. Tutoretzagisako laguntza eskaintzen zaio ikasleari Batxilergo titulua eskuratzeko.

Marrazketa eskoletan, urrutiko Batxilergoa ematen duen Gasteizko Ramiro

de Maeztu institutuan. RAUL BOGAJO / FOKU

hurrengo mailara igarotzeko.Gaindituak dituen ikasgaiak gor-deko zaizkio, baita beste ikastetxebatetik etortzen bada ere. Gaine-ra, ez du epemugarik izango ba-txilergoko ikasketak amaitzeko.

IKASTEGIAKAraban, Gasteizko Ramiro de Ma-eztu institutuan egin daitezkeurrutiko Batxilergoko modalitateguztiak: Zientziak eta Teknologia,Giza eta Gizarte Zientziak eta Ar-teak. Eusko Jaurlaritzako Hez-kuntza Sailaren menpe dago, etairakaskuntza ofizial eta doakoaematen du. Ikasleei hainbat zerbi-tzu ematen dizkie. Besteak beste,Arteak eta Teknologia modalita-teak lantzeko tailerrak, fisika etakimikako laborategiak, informa-tika gela eta liburutegi-mediate-ka. Ikasleek telefonoz edo postaelektronikoz jaso ditzakete argi-bideak, edo institutuaren webgu-nearen bitartez (www.ibdrami-

rodemaeztu-gasteiz.hezkun-

tza.net). Bizkaiko Urrutiko Batxilergo

Institutuak ere antzeko funtzio-namendua dauka. Bilbon dago,eta Eusko Jaurlaritzako Hezkun-tza Sailak Bizkaian finkaturikdaukan gisa horretako institutubakarra da. Irakaskuntza ofizialeta doakoa eskaintzen du, Batxi-lergoaren hiru modalitate haue-tan: Zientziak eta Teknologia, Gi-

Batxilergoa b IXBERRIA

Asteazkena, 2019ko maiatzaren 1a

za eta Gizarte Zientziak eta Arte-ak. Ikasleek, eskoletara ezin badi-ra joan, telefonoz edo posta elek-tronikoz jaso ditzakete argibide-ak, eta baita institutuaren webgu-nearen bitartez ere (www.bachi-

lleratoadistancia.biz). Gipuzkoan, Donostiako Inda-

lezio Bizkarrondo Bilintx institu-tuan egin daiteke urrutiko Batxi-lergoa. Ikastetxe ofiziala eta doa-koa da, eta Eusko Jaurlaritzak sor-tua. Giza eta Gizarte Zientziak, etaNatur Zientziak eta Teknologiamodalitateak eskaintzen ditu.Halaber, ikasleari gelditzen zaiz-kion gaiak komunak direnean,Arteen Batxilergoa ere egin daite-ke. Ordutegi zabala eta arreta per-

tsonala eskaintzen diote ikasleari.Ikasleak ikastetxera ezin badirajoan, telefonoz edo posta elektro-nikoz jaso ditzakete argibideak.Institutuaren webgunearen bi-tartez ere bai (www. institutobi-

lintx. com). Nafarroan, Iruñeko Felix Ura-

bayen institutuan egiten ahal diraurrutiko Batxilergoko ikasketak,Zientziak eta Teknologia, eta Gizaeta Gizarte Zientziak modalitate-etan. Nafarroako Gobernuarenbabesean sortutako ikastegia da,eta doakoa da. Ikasleek telefonoz,posta elektronikoz edo institu-tuaren webgunearen bitartez jasoditzake argibideak (iesnapa.edu-cacion.navarra.es).

Page 10: GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek martxoan eta apirilean izan dute epea Baio-nako Bernat Etxepare lizeoan aurrematrikulazioa

Euskal AutonomiaE r k i d e g o k oderrigorrezkohezkuntzakoikastegi publiko-ak eta pribatuak

ari dira parte hartzen EskolakoAgenda 21 programan. Ikastegiguztien ia %70, hain zuzen: Ara-bako, Bizkaiko eta Gipuzkoako440 ikastegi eta 256.000 bat ikas-le, orotara; Batxilergoko ikasleak,besteak beste.Ikastegi horietako %20 ingu-

ruk eskola iraunkor izendapenadute. Aitorpen hori EskolakoAgenda 21 programa bost urteanlantzen aritu diren ikastetxeeiematen zaie. Horretarako, ikaste-txeek ebaluazio sistema berenborondatez bete eta kanpo ikus-karitza gainditu behar dute.Ikastetxeen, Eusko Jaurlaritza-

ko bi sailen (Hezkuntza, Uniber-tsitate eta Ikerketa Saila; etaIngurumen eta Lurralde Antola-mendu Saila) eta udalen artekolankidetzan oinarritzen da Esko-lako Agenda 21 programa. Horriesker, baliabide eta laguntzaugari ditu —ekonomikoak, ahol-kularitza, prestakuntza...—. Ikastetxearen iraunkortasuna

eta kalitatea sustatzen duen hez-kuntza programa bat da. Komu-nitatearen partaidetzan oinarri-tzen da, eta ikastetxeak bereudalerriko garapen iraunkorra-ren aldeko lanean parte hartu etalaguntzen du. Ingurumen hez-kuntza programa bat denez,ingurumen arazoen konponbi-dean parte hartzeko ezagutza,gaitasuna, jarrera, motibazioa etakonpromisoa garatzea da helbu-ru nagusia.

KUDEAKETAARDURATSUAKudeaketa arduratsua eta iraun-korra sustatzen du, eta bi eremulantzen ditu: ikastegia bera etaudalerria edo eskualdea. Irakasle-ak dira programaren dinamiza-tzaileak eta curriculumaren ego-kitzapenaren arduradun nagu-siak. Ikasleak benetako protago-nistak dira, programako fase guz-tietan. Familiek, halaber, parteaktiboa dute ikastetxearen anto-lamenduan eta jardueretan arituzeta etxean eredu arduratsuak es-

kainiz. Azkenik, ikastegietan ira-kasle ez diren langileek progra-maren antolamenduan, diagnos-tikoan eta kudeaketan parte har-tzen dute. Eskolako Agenda 21 programa

gai edo arazo baten inguruangaratzen da. Iraunkortasuna osokontzeptu zabala da, eta gai ugarihartzen ditu barnean. Besteakbeste: biodibertsitatea, klima al-daketa, kutsadura, kontsumo

ohiturak, garraioa eta mugikor-tasuna... Programa bost fase nagusi

hauen arabera lantzen da: antola-mendua eta planifikazioa, sentsi-bilizazioa eta motibazioa, diag-

nostikoa, ekintza plana, eta ko-munikazioa eta ebaluazioa. Antolamenduaren eta planifi-

kazioaren fasean, antolamendua-ren oinarriak (koordinatzailea,talde sustatzailea...) eta hasierakoplanifikazioa zehazten dira.Sentsibilizazioaren eta motiba-

zioaren fasea, berriz, behar-beha-rrezkoa da hezkuntza komunita-tearen partaidetza lortzeko. Egi-tasmo berezi baten bidez egiteakomeni da.Diagnostikoaren faseak ikaste-

txearen hasierako argazkia eduki-

tzeko balio du. Horretarako, pro-

gramaren ardatz nagusiak hartzen

dira kontuan. Era berean, udale-

rriaren egoeraren azterketa egite-

ko abagune aproposa izaten da.

Ekintza planaren fasean, ikas-tetxea definitzen eta planifika-tzen da, eta haren inguru hurbilairaunkorrago egiteko ekintzenmultzoa. Plana garatzeko hobe-kuntza helburuak eta horiek lor-tzeko ekintzak zehazten dira.Gainera, lorpenak neurtzekoadierazle batzuk azaltzen dira.Azkenik, komunikazioa eta

ebaluazioa prozesu osoan egiten

IRAUNKORTASUNA ETA ELKARLANAArabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako derrigorrezko hezkuntzako ikastetxeen %70 parte hartzen ari dira Eskolako Agenda 21programan. Iraunkortasunaren alde lan egiteko, elkarlana bultzatzen du egitasmoak.

Ingurumena zaintzearen aldeko sentsibilizazioa lantzen ari dira Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten ikastetxeak. BIZKAIKO INGURUGELA

X b Batxilergoa BERRIA

Asteazkena, 2019ko maiatzaren 1a

Page 11: GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek martxoan eta apirilean izan dute epea Baio-nako Bernat Etxepare lizeoan aurrematrikulazioa

direnez, eta izaeraz eta ezaugarrizezberdinak direnez, fase berezibat osatzen dute.

Ebaluazioa Eskolako Agenda 21programa bera aztertzeko,balioztatzeko eta hobetzekobaliagarria da. Komeni da ikas-turte osoan egitea, baina proiek-tuaren amaiera da abagune ego-kia helburuen lorpen mailaezagutzeko eta ibilbidean eginda-koa balioesteko.

Ebaluazioak hiru une ditu, etahorietan zeregin jakin batzukburutzen dira. Hasierako ebalua-zioa, diagnostikoaren bidez egi-ten da. Ekintza planaren ebalua-

zioa, hobekuntza helburueilotuta dauden adierazleen bidez.Amaierako ebaluazioa, ekaineanaurkezten den memoriarenbidez, eta programaren osotasu-na balioztatzen du, bai ibilbideanegindako lana, bai erdietsi direnlorpenak.

INGURUMENPROGRAMAKEuskal Autonomia Erkidegokoudalerrietan Tokiko Agenda 21programa 2001. urtean hasi zirengaratzen . Egoera horrek eskoleneta udalerrien arteko sinergiasortu zuen, eta aukera bikainazabaldu zuen haien ingurumenprogramak uztartzeko. Horrelahasi zen garatzen Eskolako Agen-da 21 programa 2003tik aurrera,eta urtetik urtera gero eta ikastegigehiago ari dira parte hartzen.

Garapen Jasangarriaren EuskalIngurumen Estrategia (2002-2020) agirian jasotzen diren hel-mugak lortzen laguntzeko bitar-teko egokia da Eskolako Agenda21 programa —kutsadurari aurreegiteko, biodibertsitatea babeste-ko, klima aldaketaren eraginamugatzeko...—.

Mundu osoan, Eskolako Agen-da 21 programak hedapen handiaizan du azken urteetan. Gauregun, milioika pertsona ari diraprograma hori lantzen, eta, beraz,planetaren iraunkortasunarenalde lan egiten.

Hori dela eta, Unesco erakun-deak, Garapen IraunkorrerakoHezkuntzaren Hamarkadarenbarruan, jardunbide egokitzathartu zuen programa hori 2007.urtean.

Batxilergoko ikasle batzuk, Eskolako Agenda 21 programako jarduera batean. BIZKAIKO INGURUGELA

Gero eta ikastetxegehiago ari dira partehartzen Eskolako Agenda 21 programan

Ikastetxeek berenudalerrietako garapeniraunkorraren aldekolanean parte hartzen dute

Batxilergoa bXIBERRIA

Asteazkena, 2019ko maiatzaren 1a

Gernika-Lumon antolatutako Eskolako Agenda 21 programaren jaia. DANIEL LAUZIRIKA / BUSTURIALDEKO HITZA

Page 12: GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek martxoan eta apirilean izan dute epea Baio-nako Bernat Etxepare lizeoan aurrematrikulazioa

Batxilergoko mo-dalitate guztiakegin daitezkeBilboko Txurdi-naga BehekoaBigarren Hez-

kuntzako Institutuan: Zientziak,Giza eta Gizarte Zientziak eta Ar-teak. Ikasle ugarik arte ikasketakegiten ditu, Arte Batxilergoa ema-ten duen ikastetxe bakarra dela-ko inguruan. Gainera, arteari loturiko goi

mailako heziketa ziklo berri batemango dute 2019-2020ko ikas-turtean, arte plastikoetako eta di-seinuko goi mailako teknikarigisa aritzeko dekorazio lanenproiektuetan eta zuzendaritzan.Ikasketak D ereduan emango di-tuzte, eta titulua eskuratzen dute-nak barnealdeen diseinu lanetanaritu ahal izango dira goi mailakoteknikaria gisa, etxebizitzetan,merkataritza lokaletan, ostalari-tza lokaletan, bulegoetan... Arte Batxilergoa da institutua-

ren berezitasunik nabarmenena.A, B eta D ereduetan ematen dute.Horrela, ikasle gehienak Bilboko-ak bertakoak izan arren, inguru-ko herrietako eta beste probintziabatzuetako ikasleak ere etortzendira Txurdinaga Behekoa institu-tura arte ikasketak egitera: Trapa-

garan, Basauri eta Gueñes herrie-tatik, Bilboaldeko, Arratia-Ner-bioiko eta Enkarterriko bestezenbait herritatik, eta Donostiakere bai.

EUROPA PARKEANInstitutua Bilboko Gabriel Arestihiribideko 8. zenbakian dago.Metroaren Santutxuko geraleku-tik 5 minutura; Boluetako gelto-kitik, 10 minutura, eta autobusgeralekutik, 5 minutura. Txurdi-naga auzoan dago, Europa parke-aren sarreran, eta parkea bera dainstitutuaren ezaugarrietako bat.Parkeak Arte Batxilergoa egitekoaukera handiak ematen baitizkieikasleei, parkean bertan margo-tzeko eta bestelako arte jarduerakegiteko. Azken batean, inguruaklaguntza handia ematen die ikas-leei beren zereginetan.1979tik ari dira lanean institu-

tuan. Ikasturte honetan, 110 ikas-le ari dira batxilergoko ikasketakegiten. DBH Derrigorrezko Biga-rren Hezkuntzako ikasketak ereematen dira Txurdinaga Behekoainstitutuan. Ikasturte honetan,100 ikasle ari dira DBH egiten.Ikasgela guztietan, punta-pun-

tako teknologia erabiltzen dute.Eskolaz kanpoko ekintzei garran-tzi handia ematen diete, eta ikas-

ARTEAREN ARLOKOIKASKETAK BILBONEGITEKO AUKERAArte Batxilergoko ikasketak egin daitezke Bilboko Txurdinaga Behekoainstitutuan. Gainera, 2019-2020ko ikasturtean heziketa ziklo berri batemango dute, arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako teknikari gisaaritzeko dekorazio lanen proiektuetan eta zuzendaritzan.

Marrazketa gela. TXURDINAGA BEHEKOA INSTITUTUA

Informazio gehiagobildu nahi izanez gero,bisitatu webgune hau:www.txurdinagabehekoa.eus

@

XII bBatxilergoa BERRIA

Asteazkena, 2019ko maiatzaren 1a

leekin proiektu hauek lantzen di-tuzte: Agenda 21 (Ingurumen etaGarapen Iraunkorra), Bidelaguna(emaitzak hobetzeko errefortzuprograma), Eleanitza (hizkun-tzen arteko harremana sendotze-ko proiektua), Hamaika esku(gaitasun linguistikoa eta fami-lia), HBSP (Hezkuntza BeranazSendotzeko Proiektua), Hezkide-tza (ikasle guztien garapen aka-demikoa eta pertsonala), Hizkun-tza (ikastetxearen hizkuntzaproiektua), IKT Informazioareneta Komunikazioaren Teknolo-giak (Eskola 2.0 proiektua) etaNormalkuntza (euskararen era-bilera sustatzeko programa).Ikastetxeak orientabide zerbi-

tzu bikaina eskaintzen du, hezi-keta beharrizanen araberakoatentzio pertsonalizatua. Ikasleeketa irakasleek mintegi horretarajo dezakete aholku eske, mintegihorretan aditu bat aritzen baita.Argibide gehiago nahi izanez

gero, 94-412 18 11 telefono zenba-kira deitu, eta atsegin handizematen dituzte.

Bilboko Txurdinaga Behekoa institutuko Arte Batxilergoko ikasle batzuk, margolan bat egiten, horma batean. TXURDINAGA BEHEKOA INSTITUTUA

Komiki lanak egiten. TXURDINAGA BEHEKOA INSTITUTUA

Page 13: GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek martxoan eta apirilean izan dute epea Baio-nako Bernat Etxepare lizeoan aurrematrikulazioa

Gasteizko Kol-do MitxelenaBHI ikaste-txea da Ara-ban sortuta-ko D eredu

hutsezko lehenengo institutu pu-blikoa. 1988-1989ko ikasturteanzabaldu zituen ateak, 69 ikaslere-kin eta 7 irakaslerekin, eta urteo-tan ikastetxea nabarmen hazi da.Gaur egun, orotara, 700 ikasle in-guru aritzen baitira, bi eraikine-tan banatuta. Derrigorrezko Biga-rren Hezkuntzako (DBH) eraikinaBehenafarroa kalean dago, etaBatxilergoko eraikuntza, Agu-raingo Taldea kalean. Batxilergo-an, Zientzia eta Teknologia Zien-tziak eta Giza eta Gizarte Zientziakmodalitateak egin daitezke.Urteotan, ikastetxea eta haren

hezkuntza komunitatea —ikasle-ak, familiak, irakasleak eta langi-leak— nabarmen hazi arren, Kol-do Mitxelena institutua sortzeaahalbidetu zuen euskaltzaletasu-nari eutsi diote, eta indartu ereegin da. Hasieran, Euskara aho-tik ahora izan zuen leloa, eta,gaur egun ere, bide horri segitzendiote. Haren proiektua jadanikfinkatuta dago, baina bizia da, etaetengabe berritzen ari da.Baliabide aldetik, ikastetxea

ongi hornitua dago. Ikasgeletanarbel digitalak eta proiektoreakdituzte, eta Batxilergoko eraiki-nean, ikasgelez gain, azpiegiturahauek daude: ikasgaietako gelabereziak, informatika gelak,laborategiak, aniztasunaren tra-taera gelak, osagarri taldeko tai-lerra, liburutegi-mediateka bat,gimnasioa, ikasle gela, patio zabalbat eta bizikleta aparkalekuak.Gainera, jantoki zerbitzua ereeskaintzen dute ikastetxean.

PROIEKTUESTRATEGIKOAK Koldo Mitxelena institutuanhainbat proiektu estrategikoaurrera eramaten ari dira. Biziki-detza, Euskara-Hizkuntz Norma-lizaziorako Proiektua, Sare Hez-kuntza, Bikoteka Irakurtzen,

Metodologia Aktiboak, EreduDidaktiko Onak, Hauspoa, IKT(Informazioaren eta Komunika-zioaren Teknologiak), Bihotzekofonoteka eta Hezkidetza. Euskara-Hizkuntz Normaliza-

ziorako Proiektuan, esaterako,batzorde bat aritzen da, zenbaitikaslez eta irakaslez osatua, eus-kararen erabilera bultzatzekozereginetan. Hezkidetza proiektuan, berriz,

irakaslez eta ikaslez osatutakobatzorde batek emakumeen ber-dintasunaren aldeko ekintzak,kontzientziazio saioak, hitzaldiaketa beste zenbait jarduera antola-tzen ditu. Egitasmo horren barruan,

Mintzakafea saioak antolatudituzte azken urteotan: ikasleekhizketaldi ez-formalak egin izandituzte informazioa trukatzeko,hainbat mahaitan banaturik,kafe eta pasta goxoz lagundurik,giro ederrean, zenbait gonbida-turekin.Besteak beste, Emakumeen

Nazioarteko Egunari buruz aritudira, eta orain dela hiru urte ema-kume etorkin eta errefuxiatueiburuz. Duela bi urte Euskaraznoski lelopean egin zuten, etaBernardo Atxaga idazlearen bisitaizan zuten. Iaz. Berdintasun bide-an gainditu gabeko ikasgaiak le-lopean egin zuten Mintzakafeasaioa Euskaraz munduari begira

deituriko kultur astearen ba-rruan.Aurten, 1. Mintzatxokolatea

antolatu du euskara batzordeakDBHko eraikinean, martxoaren27an. DBHko ordezkari eta ordez-kariorde guztiak gonbidatu zituz-ten, eta txokolatearen eta pastagoxo batzuen laguntzarekin hiz-kuntza ohituren inguruan arituziren.Bestalde, Koldo Mitxelena ins-

titutuak ikasleen trukeak egitenditu beste ikastetxe batzuekin,hango eta hemengo ikastetxee-kin. Irteera interesgarriak ere bai.Horrela, ikastetxeko Batxilergo-ko ikasleak Parisen, Atenasen,Erroman eta Salamancan izan

HEZIKETA EGOKIABERMATZEN Gasteizko Koldo Mitxelena institutuak heziketa egokia bermatzen dieikasleei. Horretarako, baliabide aldetik ongi hornitua dago, eta egitasmougari aurrera eramaten ditu ikasleen parte hartzearekin.

Gasteizko Koldo Mitxelena institutuko Batxilergoko Psikologiako ikasleak

Donostian, Basque Centre on Cognition, Brain and Language institutuan,

goian, eta Geologia eta Geografiako ikasleak Oñatiko Arrikrutzeko

haitzuloetan. KOLDO MITXELENA INSTITUTUA

Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.koldomitxelena.eus

@

dira azken urteotan. Era berean,martxoaren 1ean, Batxilergokobigarren mailako Geologia etaGeografiako ikasleak OñatikoArrikrutzeko haitzuloak bisita-tzera joan ziren, eta martxoaren21ean Psikologiako ikasleakDonostian izan ziren, Miramo-nendagoen Basque Centre onCognition, Brain and Languageinstitutuan.

Batxilergoa b XIIIBERRIA

Asteazkena, 2019ko maiatzaren 1a

Page 14: GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek martxoan eta apirilean izan dute epea Baio-nako Bernat Etxepare lizeoan aurrematrikulazioa

Barañaingo Alaitz

BHI ikastetxea D

ereduko biga-

rren hezkuntza-

ko institutu pu-

blikoa da. 1995.

urtean sortu zen. Izena ikastetxe-

tik ikusten den izen bereko men-

dilerrotik datorkio institutuari.

Alaitz institutua zentro txiki

bat da, baina ikasketa aukera za-

bala eskaintzen du. Ikasleei batxi-

lergoko modalitate hauek ikaste-

ko parada eskaintzen die: Zien-

tziak, Humanitateak eta Gizarte

Zientziak, eta Arte Eszenikoak,

Musika eta Dantza. Hirurehun

ikasle baino gehiago aritzen dira

batxilergoko ikasketak egiten,

Alaitz institutuan.

Ikastetxeak ikasleei kalitatezko

hezkuntza bermatzeko azpiegi-

tura eta baliabide egokiak ditu:

informatika gelak, laborategiak,

tailerrak, musika gelak, aretoak,

liburutegia, arbel digitalaren gela

eta kiroldegia. Izan ere, institu-

tuaren helburu nagusia da ikasle-

ak ongi prestatzea unibertsitate-

ko ikasketak edo goi mailako lan-

bide heziketako ziklo bat egin

dezaten.

Horretarako, ikasleak teknolo-

gia berriak erabiltzen trebatu

nahi ditu, eta Informazioaren eta

Komunikazioaren Teknologien

erabilera zentroko irakasle guz-

tientzat irakaskuntzako metodo

arrunta izatea lortu nahi du.

BALIOETANOINARRITUTABalioetan oinarrituta dago Alaitz

ikastetxearen metodologia.

Proiektuak ikasleen prestakun-

tza osoa lortzea du ardatz nagusi,

eta ikasleegan sortzeko gaitasu-

nak eta espiritu kritikoa garatzea

ditu helburu. Horrekin batera, es-

kola komunitate kide guztien

parte hartzea, irakur-ulermena

indartzea eta euskararen ahozko

eta idatzizko maila egokia esku-

ratzea ditu erronka garrantzi-

tsuetako batzuk.

Ikasleentzako orientazio

departamentua dute Alaitz insti-

tutuan. Orientatzaile bat eta

hainbat irakasle aritzen dira

orientazio departamentuan,

heziketa premia bereziak eta

ikasketetan zailtasunak dituzten

ikasleei laguntzeko. Ikasketei

nahiz lanbide ibilbideari buruzko

informazioa eskaintzeko ikasleei

eta gurasoei, tutoreekin batera

tutoretza lana finkatu eta koordi-

natzen dute.

Azkenik, Alaitz ikastetxen ha-

rremana dute inguruko bestelako

zenbait heziketa eta osasun elkar-

terekin eta erakunde sozialekin,

eta haiekin elkarlanean ere ari-

tzen dira.

FORMAKUNTZAOSOABarañaingo Alaitz institutuak Zientziak,Humanitateak eta Gizarte Zientziak, eta ArteEszenikoak, Musika eta Dantza modalitateakematen ditu D ereduan.

Ikasle batzuk, beren irakaslearekin, Alaitz institutuan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.alaitz.net

@

XIV b Batxilergoa BERRIA

Asteazkena, 2019ko maiatzaren 1a

Page 15: GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek martxoan eta apirilean izan dute epea Baio-nako Bernat Etxepare lizeoan aurrematrikulazioa

Gasteizko Egi-

bide zentroa-

ren Jesus

Obrero, Mo-

linuevo eta

Nieves Cano-

ko campusetan orotara 600 ikasle

inguru ari dira batxilergoko ikas-

ketak egiten.

Egibidek batxilergoko modali-

tate hauek ematen ditu: Zien-

tziak, eta Giza eta Gizarte Zien-

tziak. Zientzietako bi ibilbide

ematen ditu: zientifikoa eta tek-

nologikoa, eta Giza eta Gizarte

Zientzietako beste bi ibilbide: gi-

zarte zientziak eta giza zientziak

edo humanistikoa.

Euskaraz eskaintzen ditu batxi-

lergoko gai guztiak, eta ikasleen

%50 baino gehiago euskaraz ari

dira ikasketak egiten. Ikasle

gehienak Gasteizkoak bertakoak

dira, baina Gasteiz inguruko he-

rrietako eta Debagoieneko ikasle-

ak ere aritzen dira Egibideren Je-

sus Obrero, Molinuevo eta Nieves

Canoko campusetan.

Egunotan ateak irekitzeko jar-

dunaldiak antolatzen ari dira hiru

campus horietan, ikasleek eta

beren familiek Egibideren hez-

kuntza eskaintzaren, instalazio-

en eta zerbitzuen berri jakin

dezaten.

PROIEKTUEN ESKOLAEgibidek orientabide hezkuntza

eskaintzen du. Tutorearen eta

irakasleen laguntzarekin, ondo-

rengo ikasketetarako prestatzen

dituzte ikasleak, bai unibertsita-

terako, bai goi mailako zikloeta-

rako. Tutoretza pertsonalizatua

egiten dute, eta orientatzaile talde

bat aritzen da campus bakoitze-

an. Era berean, proiektuen bidez-

ko pedagogia sustatzen dute,

ikasleen proiektuen eskola baita

Egibide, eta ikasle bakoitzari

behar duen laguntza eskaintzen

dio bere proiektua burutu dezan.

Horrekin batera, Egibide zen-

troan berrikuntzaren aldeko

apustu nabarmena egiten dute,

eta lankidetza bultzatzen dute,

eskura dituzten baliabide tekno-

logikoak erabiliz .

Eskarmentu handia du Egibide

zentroak hezkuntzaren mun-

duan. 2017-2018ko ikasturtean

75. urteurrena ospatu zuten, libu-

ru bat argitaratu zuten, eta hain-

bat ekitaldi antolatu zituzten. Izan

ere, Egibide zentroaren sortzaile-

ak diren Diocesanas eta Jesus

Obrero ikastetxeek 75. urteurre-

na bete zuten orduan.

ORIENTABIDEHEZKUNTZASUSTATZENGasteizko Egibide zentroak orientabidehezkuntza eskaintzen du. Jesus Obrero,Molinuevo eta Nieves Canoko campusetanematen ditu batxilergoko ikasketak

Egibide zentroko batxilergoko ikasle batzuk, beren ikasgeletan. EGIBIDE

Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.egibide.org

@

Batxilergoa bXVBERRIA

Asteazkena, 2019ko maiatzaren 1a

Page 16: GEHIGARRI KOMERTZIALA BATXILERGOA€¦ · zabalik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek martxoan eta apirilean izan dute epea Baio-nako Bernat Etxepare lizeoan aurrematrikulazioa

Konfiantzarenp e d a g o g i asustatzeko, bi-de berriak za-baltzen ari diraA r i zmend i

ikastolan. Horrela, proiektu eral-datzaile bat lantzen ari da Batxi-lergoko ikasketak emateko.Proiektu horren barruan, mar-

txoaren 29an Arrasateko Gazte-lupe gunean inauguratu duen es-pazio berritzailearekin, aurrekoikasturtean Eskoriatzako Almengunean hasitako Batxilergoarenespazio eraldaketari amaieraemango dio. Beraz, Batxilergokoeraldaketaren bigarren faseaamaitutzat emango da horrela,eta jauzi ikusgarria egingo dukonfiantzaren pedagogiak Ariz-mendi ikastolan, Batxilergoan.

KONFIANTZARENPEDAGOGIA LANTZENArizmendi ikastola 2009. urteanhasi zen konfiantzaren pedagogialantzen, eta erabateko eraldaketaplanteatu zuen helburuetan, me-todologian eta arkitekturan. Ho-rren ondorioz, Haur Hezkuntza(0-6 urte bitarteko epean) eskain-tzen duen sei eraikinetan (Esko-riatzako eraikinean, Aretxabale-takoan eta Arrasateko lauetan)eraldaketa pedagogikoa eta horridagokion eraldaketa arkitektoni-koa gauzatu zuen ondorengo ur-teetan.Egitasmo hori 2016an Lehen

Hezkuntzara zabaldu zuen, eta2017an Lehen Hezkuntzako mai-la guztiak hartzen dituen Arrasa-teko Santa Teresa eraikina osorikdiseinatu eta horren araberakoobrak burutu zituen.Bide beretik, Arizmendi ikasto-

la konfiantzaren pedagogiaBatxilergoan ere sustatzen ari da,eta arlo horretan aitzindaria daEuskal Herrian. Horretarako,Batxilergoko ikasketak ematekoespazioaren eraldaketari ekinzion. Lehen fasea 2017-2018koikasturtean gauzatu zuen Almengunean inauguratu zituen insta-lazio berrien bidez, eta, esanbezala, espazioaren eraldaketari

ikasturte honetan eman zaioamaiera Gaztelupe gunea zabal-du ondoren.

ARKITEKTURAREN ROLAHezkuntza euskaldun kooperati-boa du xedetzat konfiantzarenpedagogiak, eta arkitekturak rolerabakigarria jokatzen du harengarabidean, bai ikasleak bere bu-ruan konfiantza izan dezan, baibesteengan izan dezan eta baitainguruan ere.Horrela, espazioak eta altzariak

diseinatu dituzte Batxilergoko

PROIEKTU ERALDATZAILEAARIZMENDI IKASTOLANArizmendi ikastolak Gaztelupe gunean inauguratu duen espazio berritzailearekin, aurrekoikasturtean Almen gunean hasitako Batxilergoaren toki eraldaketari amaiera emango dio.

Arizmendi ikastolak Gaztelupe gunean zabaldu duen batxilergorako espazio eraldatzailea. ARIZMENDI IKASTOLA

gazteek beren burua kudea deza-ten, ikaskuntza indibiduala, taldetxikikoa eta talde handikoa eginahal izan dezaten, ikasle taldeenarteko partekatze eta lankidetzaburutu dezaten, irakasleak etaikasleak elkar ikusiz eta begiratuzjardun dezaten, solairu osoadenen argitan egon dadin, espa-zioak erabilera ugari izan ditzan,eta giroa naturala eta konfian-tzazkoa izan dadin.Lau ezaugarri horiek dira

Batxilergoko giroak izan behardituenak, espazio berritzaileen

XVI b Batxilergoa BERRIA

Asteazkena, 2019ko maiatzaren 1a

Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.arizmendi.eus

@

• Askotariko inguruneak sortubehar dira. Hezkuntza espazioainklusiboa izan dadin, eremu txi-ki eta anitzez osatutako ingurunekonplexua izan behar da.• Eraikinak bizitza izan behar du.Obrak amaitu ostean, erabiltzai-leek inguru berri hori konkistatubehar dute egunerokotasunarenbidez, lekuarekiko erlazio identi-tarioak sortuz eta egoera berriakeraikiz. Diseinu arkitektonikoaren eta

Arizmendi ikastolaren egitasmopedagogikoaren artean izan denlotura estua nabarmendu zuenAitziber Arregik, Arizmendi ikas-tolako presidenteak Almen gune-aren inaugurazioan: «Pertsona,kooperatiboa, euskalduna etakonpetentea da gure xedearen etakonfiantzaren pedagogia baliabi-de. Alegia, ikaslearen bidelagunizatea bere hezkuntza prozesuan,bere buruan, besteengan eta bereingurunean konfiantza lor dezan,horrela, berekin dituen gaitasu-nak erabat gara ditzan».Horrek ikaslearen gurasoak,

senideak, irakasleak, udalerriaeta inguru osoa ezkontzen ditu.«Guztiaren gainetik pertsonaribegiratzen dio, elkarrekiko koo-perazioan, mundura zabaltzenden euskalduna garatzean, bizi-tzak dakartzan egoera guztieierantzun sortzaileak eta eragin-korrak ematean». Konfiantzalantzeak, ordea, besterik ere eska-tzen du: «Gure ikastetxeakbihurtzea espazio etxekoi, humano, atsegin, ireki, euskal-dun eta ikaslea ikaskuntzarensubjektu aktibo eta kooperatiboaizaten eta jokatzen erraztuko du-tenak».Arizmendi ikastola Euskal He-

rriko ikastolarik handiena da. Gi-puzkoako Leintz Bailarako bostikastolen bateratzearekin —JoseArana, San Frantzisko Xabier,Umezaintza, Almen eta San Via-tor— sortu zen, 2003an.Eskaintza, berriz, 21 urtera ar-

tekoa du. Haur Hezkuntza, LehenMailako Hezkuntza, Derrigorrez-ko Bigarren Hezkuntza, Batxiler-goa, Lanbide Heziketa eta presta-kuntza ez-arautua eskaintzen di-tu. Hamabi gune ditu hiru herri-tan banatuta: Aretxabaletan, Es-koriatzan eta Arrasaten. Guztira,3.200 ikasle inguru aritzen dira. Kooperatiba integrala da Ariz-

mendi ikastola, bazkide onura-dunek (familiek), lan bazkideeketa bazkide laguntzaileek osatzendute.

diseinuan esku hartze zuzenaizan duten Ahinitze Errasti etaAlex Gonzalez arkitektoek azaldudutenez: • Arkitektura esperientziala bul-tzatu behar da, arkitekturakagertoki egokia izan behar baituesperientzia ezberdinak bizi iza-teko gonbita egiteko eta erabil-tzaileari egoera pedagogikoakgertatzeko bidea erakusteko.• Barne zirkulazioa erraztu beharda, elkarrekintza ugari sortu be-har dira, espazioan zehar mugi-tzeko askatasuna izateko.