mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika...

24
81 URTE FAXISTEN BONBEK OTXANDIO TXIKITU ZUTELA > 10 Enrike GUINEA | GASTEIZKO UDAL ARTXIBOA «BASERRI BIZIARI EUSTEKO LANAK»: Nekazaritza sindikalismoaren historia bat > 18 DATORRENA Fronte zabalez bi hitz GORKA ELEJABARRIETA > 3 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2017ko uztailaren 15a | XI. urtea • 526. zbk. 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika...

Page 1: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

81 URTE FAXISTEN BONBEKOTXANDIO TXIKITU ZUTELA > 10 Enrike GUINEA | GASTEIZKO UDAL ARTXIBOA

«BASERRI BIZIARI EUSTEKOLANAK»: Nekazaritzasindikalismoaren historia bat > 18

DATORRENA

Fronte zabalez bi hitz GORKA ELEJABARRIETA > 3

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2017ko uztailaren 15a | XI. urtea • 526. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

SINADURAK:

03 Gorka Elejabarrieta: Fronte

zabalez bi hitz

08 Unai Fernandez de Betoño:

Birkalifikazio garaia

09 Mikel Zubimendi:

Hondamendietatik gatoz, baina

ez gaude hondatuta

15 Mirari Martiarena: Asko da

15 Koldo Sagasti: «Pinkwashing»

16 Arantxa Urbe: Ostutako

denbora

17 Laura Mintegi: Garai txarrak

lirikarako

21 Maria Gonzalez Gorosarri:

EiTB telebista publikoa balitz

23 Ainara Azpiazu AXPI

4

18

16

Naziha Al Idrissi: «Rifeko

matxinada Maroko osora

zabalduko da» 04

Profila: Doddore Meloni, bizitza

oso bat sardiniar

independentismoari emana 06

Minetik oroimenera: Duela 81 urte

faxisten hegazkinek Otxandio

bonbardatu zuten 10

«Baserri biziari eusteko lanak»

liburua, nekazaritza

sindikalismoaren historia bat 18

Juantxo Egañaren behatxulotik 22

Page 3: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

2017 | uztaila | 15

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

EH Bilduk bere kongresu eratzailea egin du duelagutxi, eta jada martxan dago eragile politikoberria. Tradizio politiko eta estruktural diferen-teen onena hartuz, bere helburuetan eraginko-rragoa izango den eragilea martxan jartzea duhelburu, eta horretarako –nire ustez oso modu

berritzailean– EH Bilduk lan eskema berri bat planteatudu. Hartara, modu tasatu eta arautu argi baten bidez, EHBildu osatzen duten alderdiek eta militanteek (bildukide-ak) elkarrekin gidatuko dute proiektu politiko berria.EH Bildu bere kongresuaren bidez erantzuten saiatu den

galdera berdinei erantzun egokiak bilatzeko saiakeretandira Europa eta munduko gainontzeko sektore ezkertia-rrak ere. Gure saiakera testuinguru orokor batean ulertubeharra dago, eta, gu bezala, besteak ere ondorio berdin-tsuetara iristen ari dira. Ezkerrak, salaketa eta erresisten-tzia bultzatzearekin batera, alternatiba errealak aurkezte-ko gaitasuna ere izan behar du. Eta horretarako,aldaketarako subjektu izan ahal izateko, gehiengoaren ba-besa eskuratu beharra dauka. EH Bildu osatzen duten al-derdiek argi daukate (hori us-te dut, behintzat) beraietakoinork ezingo lukeela bakarrik gehiengo hori eskuratu, eta,horregatik, irakurketa eta in-teres komun hori partekatzendutelako, bultzatu duten lanbatasuna epe luzerakoa da etaez koiunturala. Are gehiago,EH Bilduk egin berri duenprozesuak ateak parez pareireki dizkie lau alderdi funda-tzaileetako kide ez diren bai-na EH Bildurekin identifika-tzen diren lagunei. Zergatik?EH Bildu oraindik ere amaitugabeko produktua bezala ulertu beharra dagoelako. Berehelburu eraldatzaileetan aurrerapauso nabarmenak eginahal izateko, oraindik ere sektore politiko berriak eta per-tsona gehiago gehitu beharko ditu, baldin eta indar politi-ko hegemonikoa izatea lortu nahi badu. Aurreko hamarkadetan antzeko fenomeno politikoak

gertatu dira Brasil, Uruguai, Ekuador, Venezuela, El Salva-dor eta beste zenbait herrialdetan. Europan ere oso antze-ko eztabaidak ematen ari dira ezkerreko sektore gehiene-tan eta Jeremy Corbyn beraren kanpaina horren adibideargia izan da. Ezberdinen arteko akordioak, plataforma ba-teratu anitzak eraikitzeko saiakerak, alternatiba errealakeraiki ahal izateko. Horrelako kasu guztietan –baita gureanere– “fronte zabala” aldeen arteko sintesia bilakatu beharda, gutxieneko izendatzaile komuna deritzona. Eta, zentzuhorretan, batasun horrek garatzen duen diskurtsoa eta

praktika politikoa bere parteek garatzen dutenaren dife-rentea izan behar da. Ez da sekula sektore konkretu bakoi-tzaren gustukoa izango %100ean, bestela formulak ez dufuntzionatuko eta berehala itoko da barne eztabaidetan. Era berean, horrelako eskema batek behar bezala aurrera

egiteko, behar-beharrezkoa da frontea osatzen duen sekto-re bakoitzak bere diskurtso eta praktika politiko propioa-rekin jarraitzea. Hori gertatzen ez denean, eskema oroko-rrak berak nekez egingo du aurrera bere helburuetan.Fronteak sektore bakoitzaren nahiak %100ean beteko ezdituela aintzat hartzen badugu, beharrezkoa da sektore ba-koitzak bere praktika propioaren bidez bere tradizio politi-koetako oinarri zabalak modu egokian asetzea. Ondorioz,teorian behintzat nahiko erraza den formula aplikatu be-harra dago: gutxieneko izendatzaile komun horren gara-pena fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis-kurtso eta praktika politiko propioa.Horrelako eskema batek barne kontraesan, gatazka eta

eztabaidak piztuko ditu modu iraunkorrean, ezinezkoabaita barne bizitza baketsu eta homogeneoa izatea horre-

lako aniztasun ideologikoa islatzen duten eragileak elka-rrekin lanean aritzea sustatu nahi denean. Baina barnekontraesan, talka eta eztabaida etengabe hori modu positi-boan ulertu beharra dago, eta, horretarako, ezinbestekoada pixkanaka-pixkanaka kultura politiko berri bat bultza-tzea gure herrian, oraindik ere ez baikaude ohituak horre-lako dinamiketara. Nire ustez, arrakastaren gakoak hiruhanka nagusi dauzka: barne arautegi zehatz eta argia, elka-rren arteko errespetua eta guztiaren gainetik frontearendefentsa irmoa guztion partetik.Denborak esango digu EH Bilduk bere apustuan asmatu

duen ala ez, baina bitartean aitortu beharra dago aireandagoen galdera global zehatz bati oso modu berritzaileanerantzun diola; koalizio, fronte zabal eta mugimendu kla-sikoak orain arte eskaintzen zutena gaindituz, eta hiru tra-dizioon aspektu positiboenak bere praktikara gehituz. •

{ datorrena }

Fronte zabalez bi hitz

EH Bilduk adostutako eskemak beharbezala aurrera egiteko behar-beharrezkoada frontea osatzen duen sektorebakoitzak bere diskurtso eta praktikapolitiko propioarekin jarraitzea

Gorka Elejabarrieta

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

atzerria

Gozo-gozo hitzegiten du Na-ziha Al IdrissiRifeko Hirak mugimendukokideak, lasaita-

sun osoz, baina bera jaio zen lu-rraldeko bazterketa eta errepre-sioa aipatzean berotu egiten da.

Ez du inoiz ahaztuko erietxeaurrutiegi dagoelako bere herri-ko emakume haurdun batzukerditzean hiltzen direla; Ujda hi-rira (lau orduko bidea autoan)dialisi tratamendua hartzerazihoan lehengusua bidean zen-du zela; bere auzoko gazte batkiskalita agertu zela Al-Hocei-mako Chaabi bankuan beste laulagunekin batera, 2011ko otsaila-ren 20an (heriotza haiek argitugabe daude oraindik; Marokonerregimenaren aurka orduansortu zen matxinadari horrexe-gatik deitu zioten Otsailaren20ko Mugimendua). Al Idrissikbadaki egoera hori salatzera ka-lera irtenez gero, Mohamed elMejaoui lagunari gertatu zaionagertatzeko arriskua dagoela: Hi-rak mugimenduan esku hartze-agatik epaitu egingo dute.

Egunotan Europan lan egitenduten riftar ugari itzuli da ber-tara eta Hirak mugimendukoeksekulako protestaldiak egitekoasmoa adierazi dute. Horregatiklaburbildu dugu Idrissik Aman-da Andrades kazetariarekin egineta Ctxt.es webguneak argitara-tu duen elkarrizketa.

Aurki bederatzi hilabete bete-ko dira Mouhcine Fikri 31 urtekokale saltzailea zabor bilketarakokamioi batean hil zenetik. Poli-ziak salgai zituen arrainak kon-fiskatu zizkion, bera produktuhori berreskuratzeko bertarasartu zen, eta zaborra birrintze-ko makina lanean hasi zen. He-riotzak, batez ere nola eta zerga-tik gertatu zen jakiteak, herritaraskoren haserrea eragin zuen,eta geroztik era guztietako pro-testaldiak egiten dira Rifen, ba-tez ere Al-Hoceima hirian.

Edonola ere, Idrissiren iritzizRifeko matxinada askoz ere le-henago hasi zen, 1958an, Maro-kok independentzia lortu zue-nean. «Rifekoek espainolen etafrantsesen kolonialismoarenaurka borrokatu zuten. Eta inde-

pendentzia iristean, indepen-dentzia deitzea egokia bada,monarkia alauiak riftarrak ad-ministraziotik kanpo utzi zi-tuen. Beraiek negoziatzen saiatuziren, baina Gobernuak ukoegin zion hitz egiteari. Orduanmanifestazioak egiten hasi zi-ren eta batzuk mendietara igoziren. Eta Marokok, negoziatzeraeseri beharrean, Armada bidalizuen. Gehiegikeria, bortxaketa,lapurreta eta era guztietako irai-nak egin zizkieten riftarrei mili-tarrek», esplikatzen du Madrile-ra errepresioa atzean utzinahian eta bost hilabetekoumea besoetan zuela 2000n iri-tsi zen ekintzaileak. Bere sena-rra, preso politiko ohia, urtebetelehenago iritsi zen bertara. «Se-narra berriz atxilotu baino le-hen, alde egin behar genuelapentsatu genuen, kartzelanegonda ez baikenuen gauzahandirik egingo aldaketa sozia-laren alde, eta atzerrian askeegonda, bai», erantsi du.

Hirak mugimenduak Madri-len duen egituran riftarrak etaRifekoak ez direnak elkartzendira, protestaldiei laguntzaemateko. Al-Hoceima, Imzou-ren, Nador, Midar eta beste herrieta hirietan egiten diren protes-taldiak ia zuzen-zuzenean ikus-ten dituzte sare sozialen bitar-tez. Agiriak plazaratzen dituzte;Atzerri Ministerioaren, kontsu-latuaren eta enbaxadaren aurre-an kontzentrazioak antolatu;hedabideei elkarrizketak eskai-ni; alderdi politikoekin hitz eginberen sostengua lortzeko...

EUROPAN BIZI DIRENAK

Hirakekin bat egin duten alder-diek Rifeko errepresioaren ingu-ruko testu bat Europako Parla-mentuan eztabaidatzea nahizuten, baina proposamenak po-rrot egin zuen. «Europar Batasu-nak ez du Rifeko gatazka ezta-baidatu nahi. Beraien interesekonomiko zein politikoakahaztu behar dituzte, riftarrenelkarte eta senideen interesakbabestu nahi badituzte», azaldudu Idrissik.

Gogorarazten du riftar ugaribizi dela Herbehereetan, Belgi-kan zein Estatu espainolean. Be-re etxean, esaterako, zortzi se-

«Rifekomatxinada

Maroko osorazabalduko da»

NAZIHAAL IDRISSI

Hirak Rifeko giza mugimenduak Madrilen

duen egituraren berri ematen du Naziha

Al Idrissi ekintzaileak, riftarrek eskatzen

dutena esplikatzeaz gain.

Amanda Andrades (Ctxt.es)

HIRAK MUGIMENDUKO KIDEA

hutsa

Page 5: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

2017 | uztaila | 15

GAUR8• 4 / 5

me-alabetako lau Europan bizidira. Senarraren etxean, berriz,zortzitik bost. «Etxe gehienetangauza bera gertatzen da. UdanAl-Hoceimara edo Nadorrera jo-anez gero, munduko hizkuntzaguztiak entzuten dituzu!».Espainol Gobernuak oso garbi

utzi du Rabateko agintariekinbat egiten duela, Indefonso Cas-tro Atzerri Gaietarako estatuidazkariak Kongresuan ekaina-ren 1ean esan zuenez. Hori bai,aurrena formula diplomatikoaerabili zuen: «Exekutiboak elka-rrizketa eta legea errespetatzeaeskatzen du». Eta ondoren, ma-mira: Hirak «aldarrikapen so-zioekonomikoek eragindakoprotestaldia da» eta MarokokoGobernua «arazo horiek kon-pontzeko neurriak ipintzensaiatzen ari da».Castroren hitz horiek argi utzi

zuten riftarrek eskatutakoari ja-

ramonik ez zaiola egiten. «Nikez daukat herritartasun espai-nola, baina espainol sentitzennaiz. Herrialde honetakoa naiz,Marokokoa naizen moduan. Ka-su gehiago egitea merezi dugu.Gobernua Venezuelan gertatzendenari begira dago, baina Maro-ko ondoan du. Zergatik ez diguentzun nahi? Zergatik begira-tzen du beste alde batera?», gal-detzen du. Bere bi seme-alabekherritartasun espainola dute.

DIRU SARRERARIK GABEKO ETXEAK

Datu ofizialen arabera, 183 la-gun atxilotu edo zigortu dituzteRifeko manifestazioetan partehartzeagatik. Horiei baldintza-peko askatasunean dauden bes-te 18 erantsi behar zaizkie. Na-barmentzekoa da atxilotuetakobakarra dela emakumea.Eztabaida politikoan eragiteaz

gain, Europan dauden Hirakeko

ekintzaileak atxilotuen familieilaguntza ekonomikoa ematensaiatzen dira, etxe askotan dirusarrerarik gabe geratu baitira,non eta langabezia ikaragarriaden eta emakumeek etxetikkanpo lanposturen bat lortzekosekulako arazoak izaten dituz-ten eskualdean. «Familia ba-tzuetan bi lagun atxilotu dituz-te. Eta fakturak ordaindu eginbehar dira, gastu berriak sortuzaizkien unean, orain Casablan-caraino joan behar baitute etxe-koak bisitatzeko. Ez dituzte ba-karrik atxilotuak zigortzen,familiak ere zigortuta baitau-de», Idrissik esan duenez. Diruabiltzeko, tradizioak ezarritakobideak erabiltzen dituzte. «Ba-koitzak ahal duena jartzen du.Riftar bati laguntzeko bada, guz-tiok bat egiten dugu», dio, harro.Hassan II.a hil eta Mohamed

VI.a 1999an errege bihurtuta,bazirudien Rifeko bazterketahistorikoa amaitzear zela. Aitakez zuen Rif inoiz zapaldu, bainasemeak urtero bisitatzen du ber-tako hondartzaren bat. Baina or-duan agindutako inbertsioak ezdira iritsi: «Ez dugu lantegirik.Ez dugu ospitale onkologikorik,nahiz eta minbizia tasa Maroko-ko batez bestekoa baino hamaraldiz handiagoa den Espainiakegin zuen arma kimikoen erabi-leraren eraginez. Dialisi zentrobakarra dugu, baina beharrezko-ak diren baliabiderik gabekoa.Ez dugu unibertsitaterik, eta, ikasi nahi baduzu, Tetuan, Fez,Rabat edo Tangerrera joan be-har. Langabezia tasa handia daeta herritar asko Europan bizidirenek bidalitakoarekin bizi di-ra. Nekazaritza eremuetan osa-sun zentrorik ere ez dute».Idrissik aipatutako gabeziok

eragin zuten Hiraken sorrera.Otsailean egindako dokumentubatek riftarren eskariak jasotzenditu. Bertan ez da aipatu ere egi-ten independentzia, nahiz etaGobernuaren aldekoek horixeleporatzen dieten. «Hirak Maro-ko osora zabalduko dela ziur na-go. Leku askotan bizi dute geureegoera bera, bazterketa, pobre-zia... Majzenak (erregearen ingu-ru ustelak) sinistarazi nahi duriftarrak gainerakoen etsai dire-la, arriskua ikusten duelako».

IBILBIDEA 1969an

jaio zen, Al-Hoceiman.

1996an amaitu zituen

Zuzenbide ikasketak eta

Marokon kontratatzeko

garaian nagusi den

nepotismoa eta ustelkeria

salatzen dituen

Diplomatuak

Langabezian erakundean

parte hartzen hasi zen.

“AFP

«Fakturak ordaindu

egin behar dira, eta,

gainera, gastu

berriak sortu dira,

Casablancaraino

joan behar baitute

etxekoek presoak

bisitatzeko. Ez

dituzte bakarrik

atxilotuak

zigortzen, familiak

ere zigortuta

daude»

«Europar

Batasunak ez du

Rifeko gatazka

eztabaidatu nahi.

Beraien interes

ekonomiko zein

politikoak ahaztu

behar dituzte,

riftarren elkarte eta

senideen interesak

babestu nahi

badituzte»

«Venezuelan

gertatzen denari

begira dago Madril,

baina Maroko

ondoan du. Zergatik

ez digu entzun

nahi?»

Page 6: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

atzerria

Salvatore Doddore Meloni poli-tikaria zen, Sardiniaren inde-pendentziaren defendatzailesutsua. Muturreraino era-mandako bizitza bizitzea era-baki zuen, sinesten zuen hura

eskuratzeko arriskuak hartzea, amildegi-tik erori zen arte. 2017ko apirilaren 5eanhil zen sardiniar independentista, 74 ur-te zituela. Preso politiko gisa iritsi zi-tzaion heriotza, 66 eguneko gose grebakeragindako kalteen ondorioz.

Uta, Sardiniako hiriburua den Caglia-ritik kilometro batzuetara aurkitzen denherrixka, ez da Long Kesh. Ezberdintasu-na, baina, distantziak markatzen du bes-te ezerk baino gehiago: espetxe batenkokaleku biak, presoak egarriz eta gosezhiltzen ikusi dituzte biek ala biek. Lehe-nengoan hil zen Doddore, eta bigarren-goan Bobby Sands, IRAko kide ezaguna.Bada bi preso politikoen arteko antzeko-tasunik: biek erabili zuten euren gorpuaborroka politikorako instrumentu gisa;biak hil ziren hilaren 5ean, 1981ekomaiatzean irlandarra eta 2017ko apirile-an sardiniarra; eta, izenez baino, ezize-nez dira ezagunagoak biak.

Erreferente politikotzat zuen SandsDoddorek. Argitara eman denez, sardi-niar independentista azkenekoz atxilo-tua izan zenean, besteak beste, bi perte-nentzia eraman zituen berarekinespetxera: I quattro mori bandera sardi-niarra eta “Four Moors”, irlandar mili-tantearen inguruko biografia. Bada, be-raz , bi mil itanteen artekoantzekotasunik: heriotza egun bera, bo-rroka politikorako sen bera, gose grebanigarotako egun kopuru bera (66) eta1981. urtea.

ESTATU KOLPE SAIAKERA

1981. urtean, Bobby Sands espetxean hilzen urte berean, estatu kolpe saiakerabat egin zuen Doddorek Sardiniaren in-dependentzia irabazte asmotan, hots, in-dipendentzia pro sa patria sarda. Ahale-gina Brigata Sassari italiar armadareninfanteria unitatearen kuartela  hartzeazen. Berau Macomer izeneko herrian ko-katzen zen, Oristanoko probintzian. Ho-rretarako, trenbidea moztu eta indepen-dentzia lortzeko estatu kolpera batukoziren sardiniarren zain geratzea zenDoddoreren plana eta, ondorengo urtee-tan zabaldu zenez, orduan Libiako agin-tari nagusi zen Muammar Gaddafirenbabesa zuen sardiniar independentistak.

Kolpe saiakerak, baina, huts egin zueneta orduan hasi zen Doddoreren aurkakojazarpen polizial eta juridikoa. «Konspira-zio separatista» egotzita atxilotu zuten,eta ezaguna da atxiloaldi hartako oroitza-penen artean kontatutako honako pasar-te hau: «33 egunez Nuoroko ospitaleaneduki ninduten, eskumuturrak lotuta, ba-tek daki zer konfesatzera behartu nahian.

Eskuburdinarik izango ez banu, 1982tikaurrera sardiniarrok estatu propio batizango genuke». 1984. urtean, berriz, be-deratzi urteko atxiloaldira kondenatu zu-ten Doddore, «italiar estatuaren segurta-sunaren eta independentziaren aurkakokonspirazio politikoa eta asoziazio suber-tsiboa» egotzita. Sardiniar independentis-ta da, gaur-gaurkoz, aipatu delituak ego-tzita kondenatua izan den italiarhiritartasuna duen pertsona bakarra.

Atxiloaldiaren ondorioz, badirudi,Doddorek nolabaiteko atsedenaldia har-tu zuela bere militantziari zegokionez,nahiz eta bere borrokak ez duen inoizinolako etenik izan.

INDEPENDENTISMOAREN KALAPITAK

Psd’Az (Partito Sardo d’Azione) babestuzabiatu zuen Doddorek bere militantziapolitikoa, baina orduz geroztik hamaikaizan dira abian jarri edo eratu dituenmugimendu edo alderdi politikoak, baitautzi dituenak ere. Aipatu hasierako alder-diaren ostean, Meris in domu nostra(“Geure etxearen jabeak”) eta Paris (Parti-du indipendentista sardu) mugimen-duen lehendakari bilakatu zen, eta2008an itzuli zen azkenekoz egunkarie-tako lerroburuetara bere militantzia in-dependentistarekin lotutako afera batenondorioz.

Abuztuaren 25a zen Doddorek Orista-noko probintziatik gertu aurkitzen denMalu Entu uhartean lur hartu zuenean.Militantzia kide fidelenak alboan, Repu-brica Indipendenti de Malu Entu errepu-blika aldarrikatu zuen bertan. Ur garde-neko uharte paradisiakoak Doddorerenamets independentista errealitate bilaka-tu zuen, denbora tarte labur baterakoizan bazen ere. 2009ko urtarrilaren30ean, uhartearen errepublika aldarrika-tzetik bost hilabetetara, basozain taldebatek eta Oristanoko kostazainek errepu-blika sardiniar baten ametsa deuseztatuzioten militante zailduari.

Azken saiakera haren ostean, bestelakoburuhausteek kendu zioten denboraDoddoreri. Ingurumenari kalteak eragi-tea edota zaborraren birrintze ilegala be-zalako akusazioak pairatu zituen bere az-ken urteetan, eta 2012an zerga-iruzurraegitea leporatuta atxilotu zuten. Gosegreba abiatu zuen orduan ere, eta lortuzuen espetxealdia etxean egitea, 2015ekootsailean, berriro ere, zerga-iruzur battarteko akusatu egin zuten zen arte.2017ko apirilaren 28an, Sardiniako egun

{ profila }

Doddore Meloni, maitatua bezaingorrotatua. Alessandro CANI

DODDOREMELONIBizitza oso bat sardiniar independentismoari emana

Aimar ETXEBERRIA / Angela Maria SALIS

Page 7: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

2017 | uztaila | 15

GAUR8• 6 / 7

nazionalean hain zuzen ere, bere boron-datez polizia etxean aurkeztea erabakizuen, leporatzen zizkioten delituak uka-tuz eta bere burua preso politiko gisaaurkeztuz. Hedabideen aurrean egindakoadierazpenetan, 2008an geroztik, hau da, Malu Entuko errepublika askea deklaratuondotik, jazarpen poliziala eta judizialapairatzen zituela adierazi zuen Doddo-rek, Sardiniaren independentzia nazio-nalaren aldeko borrokan jarraitzea gala-razi asmoz.

INDEPENDENTISMOAREN PIZGARRI

Pertsonaia polemikoa izan da DoddoreMeloni. Maitatua eta errespetatua ba-tzuen partetik, gorrotatu eta baztertukozuen jenderik ere ez du falta izan. Arimaprobokatzailea berea, une berean lagun-

koi eta zakar jokatzeko gaitasuna zuen.Sardinian independentismoaren aferaeztabaida politikoan kokatzea ahalbidetudute bere erabaki eta ekintzek, eta ezta-baida bera zabaldu da bere heriotzarenostean ere. Gero eta globalizatuagoa denmundu batean, zer leku dute ideia inde-pendentistek? Zein da identitate nazio-nal eta mugimendu independentistenarteko harremana? Horra Doddorerenheriotzak Sardinian ireki duen eztabaida.Uharteko mugimendu independentis-

taren historia estuki dago lotua hasiera-tik sardiniar identitate eta subiranotasunnazionalaren ideiarekin. Uhartearen an-tzinako historiak eta bertako herritarrenidentitate nazional sendoak lehen maila-ko eragina dauka joko politikoan; gizar-teak, politikak eta identitateak une oro

elkar gurutzatzen diren hiruko bat osa-tzen dute.Bigarren Mundu Gerraren ostean, in-

dar pixka bat galdu eta elite kultural etapolitiko baten kontua izatera igaro zenindependentismoa Sardinian. Aferak,baina, nolabaiteko biraketa izan zuen60ko hamarkadaren amaieran, besteakbeste, uharteak bizi izan zuen garapenekonomikoaren ondorioz. Estimazioenarabera, esaten da Sardiniako biztanleria-ren %40 zela independentista 70eko ha-markadan. Ordutik hona izandako gara-pen politiko eta ekonomikoak, baiSardinian bertan nola Italian bere osota-sunean, uharteko biztanleriaren gehien-goa autonomia finantzario baten aldekoposizioetan kokatzera eraman dute;identitate nazionalari dagokionez, %37

sardiniar sentitzen da nortasun italiarra-ren aurretik, azken ikerketen arabera.Datu horiek, baina, ez datoz bat sardi-

niarrek hauteskundeetan euren botoenbidez erakusten duten jarrerarekin. Go-gogabetuta dirudite uharteko alderdi po-litikoekin, eta alderdi independentistakgaltzaile dira Italiako alderdi nazionalenaurkako lehian. Azken horiek beren me-sedetara erabiltzen dute sardiniarrennahi independentista, botoak irabaztekoalderdi sardiniarrek erabilitako formulaeta promesa berak plazaratuz. Ondorioz,une ahuletan aurkitzen da aterabide in-dependentista uhartean; identitatea etaautonomia politikoaren inguruko gogoe-ta sakon bat izan daiteke uhartearenetorkizun politikoa marrazten hastekoabiapuntu egokia.

Hainbat ezaugarri partekatzendituzte Doddore Melonik eta BobbySandsek, besteak beste, gose grebanemandako egun kopurua: 66. Alessandro CANI

Page 8: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

kom

un

ikaz

ioa A

dreilu burbuilaren ajeak berritasun bat gu-txienez eragin du politikari eta teknikariendiskurtso urbanistikoan: XXI. mendearen le-hen hamarkadan ez bezala, orain geure hi-riak kanpoaldera gehiago haztea birritanpentsatu beharra dago. Orban urbanoa zabal-

du baino lehen, barnealdea ondo trinkotu behar ei da, hirihutsuneak ahalik eta gehien betez, eraikinez ondo trinko-tuz. Helburu horretan, bi tresna urbanistiko dira nagusi hi-rigintza jardueratik gainbalioak erdiesten jarraitzeko: bir-kal i f ikazioa eta b irdentsi f ikazioa . Alegia , erabi leraetekingarriagoak (etxebizitzak eta komertzioak, kasu guz-tien % 99an) eraikitzea baimentzea aurreko erabilerak or-dezkatuz (jarduera ekonomikoak, ekipamenduak...), batetik,eta jada eraikita dagoen lekuan oraindik gehiago eraikitzenuztea, bestetik.Gasteizen ere birkalifikazio garaia bizi dugu bete-betean:

birdentsifikazio erraldoi bat bideratuta dago jada hiri-peri-ferian (gutxienez 11.000 etxe gehiago soilik Zabalganan etaSalburuan), eta, orain, erdigunearen txanda dator, hamaikaoperazio isolaturen bidez. Horietako batzuei plan itxuraeman nahian dabiltza EAJ eta PSE, PPren babesarekin, “Erdi-guneko Masterplana” delakoarekin, planetik ezer gutxi due-na, han-hemenkako petatxuez osatuta dagoen heinean. Esa-terako, hurrengo b i rka l i f ikaz io lo turar ik gabeak :Kutxabanken Dato 11ko Ogasun eraikinarena (ekipamendu-erabileratik komertzio eta etxebizitzara); Florida 53ko oru-bearena (ekipamendutik komertzio eta etxebizitzara); San

Prudentzio 34ko Ertza eraikinarena (tertziariotik etxebizi-tzara); Arka 1eko Santander bankuaren eraikinarena (ban-kutik hotelera); Jose Erbina 1eko orubearena (ekipamendu-tik komertzio eta etxebizitzara) ... Jabe partikularrenneurrira egindako hirigintzaren adibide bikaina, alajaina.

Birkalifikazioetarako aitzakia betikoa da, herri guztie-tan: hutsik dauden orube eta eraikinei etekina atera-tzea. Etekin horien onuradunak ere betikoak izaten diragehienetan: orube eta eraikinok hutsik nahita mantendudituzten finantza-erakunde eta sustatzaile eta eraikitzaileaberatsak. Eta, propaganda moduan, Udalarentzat joangoden gainbalioen apurra (legeak ezarritako % 15 minimoa)erabiliko da herritarrak gehiegi kexatu ez daitezen. Ezkerre-ko ikuspegi batetik, eskatzea legoke derrigorrezko lagapenhori gutxieneko legala baino altuagoa izatea, bereziki osozentrikoki kokatutako higiezinei dagokienez birkalifikaziohoriek askozaz etekingarriagoak direlako.Zentzuzko pare bat gauza gehiago ere eska litezke, horre-

kin batera: lehenik, birklasifikazio eta birdentsifikazioeta-tik eratorritako etxebizitza guztien kopuru esanguratsu batalokairu sozialerako izatea, eta, bigarrenik, operazio horieiesker hiri-barnealdean egingo den etxe kopuru berdinaoraindik eraiki ez den aldirietako lurzoru urbanizagarritikdesklasifikatzea. Hirigintza gainbalioak gizarte osoarentzat onuragarriak

izan daitezen, eta barnerako hazkundearen diskurtso berriaerretorika hutsean gera ez dadin. •

Ilustrazioa: UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

Unai Fernandez de BetoñoArkitektoa

Birkalifikazio garaia

Page 9: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

2017 | uztaila | 15

GAUR8• 8 / 9hutsa

her

ria

Ikuspegi distopiko batek itsutu gaituela dirudi. Gal-detu lagunartean ea nola ikusten duten geroa, gal-detu gauzak hobera ala okerrera joan diren, eta,erantzunak berdinak izan ez arren, musika berberaizango dugu: datorrena latzagoa izango da, gure on-dorengoek gorriak ikusiko dituzte, Murphyren bizi-

legea da, eta abar. Horren aurrean aukera bat izan daite-ke iraganeko barrikadetan gotortzea eta bertan gozosalbazioa itxarotea. Beste aukera bat malenkonian eror-tzea izan daiteke, itzuliko ez dena ez dela itzuliko ezinbarneratuta, aldaketa erradikal baten aldeko esperantzaoro uxatuz: adibidez, sozialismoa betiko galdua den hel-burua dela-eta, dolua egitea besterik ez dagoela momen-tu historiko honetan. Itsutu gaituen distopiaren itzalenorgia honetan, ez dago asmatzerik argia non den, ez. Etaargia pizteko etengailua ez dut nik aurkituko, nire gogoeta gaitasunak gainditzen ditu horrek, bai horixe! Horren aurrean, baina,

utopia eta ideal zaharrak, so-zialismoarena kasuko, erres-katatu al daitezke berenakats eta desengainuen his-toriatik? Sortzetiko bere oke-rrak zuzendu al daitezke?Eman dezagun ontzat: iraul-tza guztiak liburu batekinhasten dira. Zentzu horretan,Marxen “Das Kapital” adibi-detzat hartuz, bertan kapita-lismoaz egin errepresenta-zioarekin liluratuta segitubehar ote da? Eta, ezinbeste-an, historiaren determinis-moaren kondena dela sinetsita, langile klase iraultzailebatek jarriko duela hau dena hankaz gora pentsatu?Segi dezadan hari beretik tiraka. Sozialismoak tradizio

zientifiko bat izan du eta bere kezka nagusia errotikakoiraultza totala egitea izan da. Aldaketa sozioekonomikoaemantzipazio politikoaren gainetik jarri da, gizartearenazpiegitura materiala gainegitura kulturalaren aurretik,eta askatasun indibiduala, sarri, burges txikiaren gaixo-tasun sintoma bezala kontsideratu da. Ez dakit nahitaden edo ez, baina ahaztu egiten da, adibidez, Karl Mar-xek “Manifestu komunistan” zioena: norberaren gara-pen librea denon garapen librerako ezinbesteko baldin-tza egingo duen gizartea da bere bisio utopikoarentontorra. Horrek bai, arima du marxismoaren maximahorrek, bizi dugun aroaren energiarekin eta erritmoekinbat egiten du, modernoa da. Artea egitea, erostea edo

ikustea hain garesti den honetan, kulturarekin loturaegin dezake. Aitorpenaren, izan maitasunaren, estimua-ren edo errespetuaren aldeko borrokekin ere bai. Izan ere, aldaketa sozioekonomikoa emantzipazio poli-

tikoaren edo azpiegitura materiala gainegitura kultura-laren gainetik jartzean, indiferentzia totala erakutsi da.Eta eskubide liberalek bermatzen duten babesa abando-natu ez bada, merkatua diziplinatzeko ahalegin guztiakmadarikatu egin dira. Saio horiek, transbertsalak omendira, “buenrrollistak”. Eta ez direnez %100 sozialista, etasozialismoa ala hil, sozialismoarekin izango da ala ez daizango... ba hori, soi-disant sozialisten alde, Laos, Txina,Ipar Korea, Vietnam, Kuba eta bertan gozo.Beste hitz batzuetan esanda: bizitza forma perfektua-

ren utopiaren nozio zaharrak alboratu egin behar dira.Eta ulertu beharko da sozialismoa amaigabeko erronkadela beti, etengabeko esperimentuak eskatzen dituena.

Gogoratuz “Esperimenturik ez!” leloarekin 1957an Ale-manian kristau-demokratek irabazi zituztela hauteskun-deak, poliki-poliki eta daukaguna ez galtzea ildo hartuta.Barneratu beharko da sozialismoaren bisio soilak, es-

fortzu kolektiboarekin saihetsezin dirudiena hobetzendela konbentzitzeko indarrik ez duela suminduentzat.Sozialismo demokratikoak oximorona dirudiela sarri;indar herritarren bilgune zabalek oinarri sozialistak di-luitzen dituztela uste, eta, guztiz sozialista den programabatean zentratuz gero, populazioaren babes herritar za-balaren sakrifizioaren lekuko izan. Eta ahaztu gabe hordagoela definitzen hain zail dena, populismoa bere hiz-kuntza aldakorrarekin: lagunak eta etsaiak, biktimak etabiktimarioak, eliteak eta jendea. Zauri errealak eta ardu-radun zital errealak identifikatu arren, “herriaren etsaia"epitetoarekin politika egitea hain da beldurgarri! •

{ asteari zeharka begira }

Hondamendietatik gatoz,baina ez gaude hondatuta

Itsutu gaituen distopiaren itzalen orgiahonetan, ez dago asmatzerik argia nonden. Baina iraganeko barrikadetangotortzea ala ezkerraren melankonianerortzea ez dira argia pizteko etengailu

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi

Page 10: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

herria

historikoaren berreskurapenaizan zen. Aurton, berriz, bon-bardaketaren egunean barik,23an izango dira 81. urteurrene-ko ekitaldiak. Eguerdian, Andi-kona Foroaren laguntzaz Uda-lak zuzenduta 1978tik urteroegin izan duten ekitaldia izangoda, herriko hainbat elkarte, tal-de eta bizirik dauden lekukoakbertan direla, joan den urtetikhil direnak gogoan. 1936ko uz-tailaren 22ko goiz beltz hartan

Mila bedera-t z i r e h u neta hogei-t a h a m a -s e i g a r r e -n a , / z e

egun baltza garagarrilak hoge-tabi eukazana». Horrela hastendira Otxandioko bonbardaketa-ren 75. urteurrenerako UnaiIturriagak idatzi eta Mikel Ur-dangarinek musikatutako ber-tsoak. Sentsibilitate berezikoabest ia , ez in bestela izan,Otxandioren ostean faxismoa-ren bonbek eta suak suntsitu-tako beste bi herritako semehoriena, durangarrarena etazornotzarrarena, hain zuzen.

Abestiak labur-labur konta-tzen duen laztura haren leku-kotasun gisa, Nestor Basterre-txearen eskultura erraldoi batdago ikusgai Otxandioko Andi-kona plazan, 75. urteurren har-tan inauguratua: “Heriotza ze-rutik etorri jakun”.

Iaz, bonbardaketaren 80. ur-teurrenean, oroimen eta ome-naldi ekitaldi bereziak egin zi-tuzten. Herriko jaien ardatzabonbardaketaren eta oro hargerrako gertaeren eta memoria

Xabier Izaga Gonzalez

MINETIK OROIMENERADuela 81 urte faxisten hegazkinekOtxandio bonbardatu zuten

Laurogeita bat urte joan dira jada faxistek Otxandiobonbardatu zutenetik. Biktima gehien-gehienak zibilak,emakumeak eta umeak izan ziren. Hilaren 23an urterokoomenaldia egingo dute. «Asko egin da, baina oraindikasko dago egiteko memoria berreskuratzeko bidean».

Otxandioko familia bat idiparearekin baserri parean,

bonbardaketa baino hilabetebatzuk lehenago.

Indalezio OJANGUREN | GIPUZKOAKO

FORU ALDUNDIKO ARTXIBOA

MEMORIA HISTORIKOA / b

ANDIKONAKO SARRASKIA,«AHAZTEN ITZI EZIN DANA»

1936ko uztailaren 18a, SantaMarina eguna; Otxandion,Santa Maña, herriko

zaindariaren jaiak. Estatukohainbat hiriburutanaltxamendu faxista egon zeneta hiri horietako askotanfaxistak nagusitu ziren; esatebaterako, Otxandiotik gertu,

Xabier Izaga Gonzalez

Page 11: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

2017 | uztaila | 15

GAUR8• 10 / 11

Iruñean eta Gasteizen. Aurrekohilabeteetan hainbat karlistamatxinoekin bat egitekoprestatzen jardun zutenDurangon, eta pentsatzekoa dahaien artean otxandiarrenbatzuk ere izango zirela.Donostian egoera nahasia zen,baina Bilbon berehala eragotzizuten matxinada; horrenbestez,estatu kolpearekin bat egitekoasmoa zutenek Gasteiz aldera edo ezkutura jo zuten. Hurrengo egunean, 19an,

hegazkin batek Otxandiogaineko zerua zeharkatu zuen,altxamenduaren aldekopropaganda botatzeko. Herrihori, Arabako mugan, lekugarrantzitsua zenez, hainbatmilitarrek eta boluntarioabertzale eta ezkertiarrekosatutako zutabe bat haraabiatu zen Bilbotik 19ko

goizaldean, eta 21ean bigarrenbat ere iritsi zen. Egun berean, indar horiek

Legutio hartu zuten, tirorik botagabe hartu ere, zutabe batOtxandiotik eta besteaBarazartik hurbilduta. Haienhelburua, dirudienez,Gasteizeraino iristea zen,Gipuzkoatik abiatutako bestezutabe batekin batera; hala ere,gipuzkoarrek Donostiarakobidea hartu zuten, han eremilitarrak matxinatu zirelajakindakoan. Hartara, Legutionziren indarrek Gasteizerairisteko asmoa bertan beherautzi eta Otxandiora eta Ubideraitzultzea erabaki zuten, Molarenindarrei aurre egiteko Legutiongotortu beharrean. Otxandion, bitartean, kezka

gorabehera, jai giroa zegoen.Baina 19an bezala, 21ean zenbait

hegazkin txikik matxinatuenpanfletoak bota zituzten,honako mezu hauhelarazteko: «Ochandianeses,rendíos». Egun berean,Gasteiztik falangista etaerrekete zutabe bat abiatu zenLegutiorantz, baina Gasteizenfaxistek ez zuten egoeraguztiz kontrolpean, nonbait,eta Arabako hiriburuarendefentsa lehenetsita, haraxeitzuli ziren. Gau hartan,Legutioko herritar askokOtxandiora etaaltxamenduaren aurkazeuden beste zenbait lekutarajo zuten.

«PAPELAK DIE! PAPELAK DIE!»Uztailaren 22an, ordu arteikusi gabeko hondamendiaeragin zuten faxistekOtxandion. Goizeko

bederatzietarako jende askozebilen herriko kaleetanzehar, batez ere Andikonaplazan, herriko erreferentziagunea zenez gero: aurrekoegunetan iritsitako soldaduaketa milizianoak, otxandiarugari eta jaietara joandakobeste asko. Umeak iturriareneta bertako errekareninguruan jolasean,emakumeak iturrira uretanzihoazela edo errekabazterreko harraskan arropakgarbitzen... Plaza huraxeaukeratu zuten LogroñokoRecajo-Agoncillotik irten zirenhegazkinek sabeleanzeramatzaten bonben jomuga.Zigor Olabarria historialariak“Gerra Zibila Otxandion”lanean dioenez, ez dago argihegazkin batek edo bik eginzuten triskantza, ezta

bonbardatu aurretikpanfletoak bota zituzten alaez; edonola ere, lekukoekdiotenez, paperak botakozituztela uste zuten denek, etahegazkinek hegoetanErrepublikaren banderamargotuta ei zeukaten.09:30ak baino lehen hasi etaordu erdiz, Andikona etainguruak heriotzaz ereinzituzten. «Andikonakoerrekatxoan laster gorritu zanura», diote Unai Iturriagarenbertsoek, lekukoek kontatudutena deskribatzeko, etairudi hori ez da inondik inoragehiegikeria. Honela gogoratzen zuen

Koldo Pildainek iaz:«Andikona plazatik zeharpasatu ginen, hilda zeudendenak, besoak, hankaknahinon... Oso gogorra izan

Otxandion zirenetatik 30 laguninguru daude bizirik. Memoriahistorikoaren inguruan eginda-koaren irakurketa egingo duteorduko biktimen eta errefuxia-tuen memoria nabarmentzeko,baina baita gaur egun ere besteherrialde batzuetan halakoakbadirela gogorarazi eta horieikeinua egiteko ere.

Gauean, bonbardaketarengaineko bideo bat proiektatukodute, Mondragon Unibertsita-teko Huheziko ikasle batzuekAnboto Komunikabideak talde-aren laguntzaz egina, ordukolekukoei egindako elkarrizke-tak eta orduko historia gauregungo testuingurura ekarrita.Otxandioko Udalak, herriarenizenean, bideoan parte hartuduten bizilagunen belaunaldiaomendu eta ikasle horien lanbikaina eskertu nahi du.

Bestetik, aurten ere ikusgaidaude hirigune historikoan ze-har guda zibilarekin zerikusiaduten zazpi gune, hala nola ba-beslekuak edo Agirre lehenda-kariaren kuartela izan zena, ge-rrako egoera eta haren ondoriobeldurgarriak azaltzen dituzte-nak. Memoriaren ibilbide hori

seinaleztatuta dago eta, infor-mazio xeheagoa ematearren, bi-sita gidatuak ere egiten dituzte.

GERTATUTAKOAREN KONTZIENTZIA

Hala dio abestiak, «gogoratze-ak min emon arren/ ahaztenitzi ezin dana», eta gauza berauste dute otxandiarrek.

Berrogei urteko diktaduranzabaldutako beldurrak eta isil-tasunak hala moduzko trantsi-zioan ere iraun zuten neurribatean. Horretaz hitz egin ga-be, ezer egin gabe hainbeste ur-te igaro ostean, baina, apurka-apurka horren kontzientziazabaltzen hasi zen eta, eta gi-zartearen presioaren ondorioz,legeak ere, berandu eta herren-ka, heldu ziren. Edonola ere,gazteek horren kontzientziahartu izana eskertzeko eta poz-tekoa dela dio Otxandioko al-kate Urtzi Armendarizek, zergertatu zen galdetzea eta gal-tzaile haien dramaren memo-ria berreskuratzea gainditu ga-beko ikasgaia izan ei delako.Isiltasun kolektiboa izan deladio Armendarizek, gazteak osoberandu arte ausartu edo gogo-ratu ez direlako eta nagusiek

eurek tabu gisa eduki dutelako,sufrimendu pertsonal eta ko-lektibo handiko gaia izanda.Hala ere, egindakoa ere nabar-mendu du. «Zorionez, Otxan-dion dagoen sentsazioa da ba-

Hilaren 23an izango dira 81. urteurrenekoekitaldiak. Eguerdian, Andikona plazakoomenaldia; gauean, Huheziko ikasle batzuekegindako bideo bat proiektatuko dute

Dagoeneko gauza asko argitara atera badira ere,oraindik ikertu eta argitu gabeko beste askodaudela dio Armendarizek. Kasu askotan, gainera, berandu heldu diren sentsazioa dute

Aurten ere ikusgai egongo dira 36ko gudaren berri ematen dituzten zazpi guneak. Jaizki FONTANEDA | ARGAZKI PRESS

Page 12: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

herria

zen». Aurten hil da Pildain,hondamen hura gogoan, bainagertatuaren memoriaberreskuratzeko ekarpen ezinbaliotsuagoa eginda. JoseAntonio Marulagoitia

Otxandioko medikuakbonbardaketaren ostean“Euzkadi” egunkariarikontatutakoa ere benetanikaragarria da: «Gorputzpuskatuak, gorputz adarrak

erauzita zeuzkaten umeak,burua moztutakoemakumeak...». Ez dagozalantzarik zibilak zirelahegazkinetako kargahilgarriaren jomuga, jaustenutzi zuten lekua eta emaitzaikusita. 61 lagun hil ziren,gehienak emakumeak etaumeak. 45 zibilak ziren; bost,milizianoak; lau, soldaduak,eta ez dago beste bostengaineko daturik. 24 adintxikiko; horietatik 16, hamarurte baino gutxiagokoak. Altxamendu faxistaren

laugarren eguna zen.Harrezkero, ez zegoenzalantzarik gerra piztua zela,gerra luze eta ankerra,Otxandioko bertako gerrafrontea, Legutioko zeinIntxortako gudak, Durangoko,Gernikako zein Bilboko

bonbardaketak, okupazioa...lekuko.

NORK JAURTI ZITUEN BONBAK?Bat datoz historialariak etaikertzaileak Andikonabonbardatu zuen edo zutenpilotuetako bat Angel SalasLarrazabal izan zela. Besteakbeste, haren anaia Jesusek halakontatu zuelako. Angel SalasUrduñan jaio zen. Estatukolpearen egunean, abiaziomilitarreko kapitaina zela,Madrildik Iruñera ihes eginzuen. II. Mundu GerranSobietar Batasunean izan zennaziekin, Eskuadrila Urdinadelakoaren buru. Ondorenagregatu militarra izan zenErroman, Berlinen eta Lisboan.1972an, dibisio jenerala zela,erretiroa hartu zuen. 1977 eta1979 bitartean senataria izan

tez ere azken hamar urteotanhainbat elkartek eta norbana-kok egin duten lanaren ondo-rioz, batzuk bideo kamera es-kuan, beste batzuk apunteakhartuz edo argazki zaharrak be-rreskuratuz, apurka-apurka ha-ritik tiraka, lekukoak ‘askatu’egin direla eta orain inongo lo-tsa, beldur eta tabu barik kon-tatzen dutela orduan gertatuzena». Eta hori arrakasta kolek-tiboa dela uste dute, era natu-ralean hitz egitea, tragedia hu-ra historiarako gelditzea eta,batez ere, biktimak eta eran-tzuleak nortzuk izan ziren jaki-tea bai nagusiek bai belaunaldiberriek.

Alabaina, dagoeneko gauzaasko argitara atera badira ere,oraindik ikertu eta argitu gabedauden beste asko daudela dioArmendarizek, eta, kasu asko-tan, zoritxarrez, berandu heldudiren sentsazioa ere badutela.

«Belaunaldi bat galtzen dauka-gu eta oraindino etxeko lanakegin barik dauzkagu».

JUSTIZIA ESKE JARRAITU BEHARRA

Joan den urteko ekitaldi nagu-sian, Angel Salas Larrazabal ur-duñarrari frankismoan eginda-ko ohoreak bal iogabetukozituztela jakinarazi zuen Urdu-ñako alkate Idoia Aginakok.Otxandion bonbak jaurti zituz-ten hegazkinetako baten pilo-tua zen Salas . «Urduñak ezzuen erantzukizunik izan bon-bardaketari dagokionez, bainabai bere esker ona eman zione-an. Horregatik eskatzen dizuetbarkamena Urduñaren izene-an», esan zuen Aginakok hun-kituta. Otxandioko alkateak ha-ren hitzak eta Urduñarenjokaera eskertu zituen orduanotxandiarren izenean, eta go-goratu zuen oraindik Estatu es-painoleko inongo gobernu pre-s identek ez goi epai lek ezdutela halako barkamen eskeinstituzionalik egin. Iaz esan-dakoak indarrean jarraitzenduela egun ere dio Armendari-zek: «Justizia esaten dugu, jus-tizia unibertsala, giza eskubi-

«Heriotza zerutik etorrijakun» NestorBasterretxearen obraerraldoia inauguratu zuten2011n, bonbardaketaren 75. urteurrenean. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

Otxandioko Udalak bat egin du Argentinanabiatutako frankismoaren krimenen aurkakokereilarekin. Ofizialki kereilan agertzekokonpromisoa hartua du

Bonbardaketaren zenbait lekuko. Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS

Page 13: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

2017 | uztaila | 15

GAUR8• 12 / 13

deen errespetua... Estatu batekhorien lehen defendatzaile su-tsua izan beharko luke, eta ka-su honetan argi eta garbi gera-tzen da bistan Estatuak zelanfrankismoa babestu duen, ze-lan erantzuleak izandakoakkondekoratu dituen, horiekegindakoak ahaztu edo zuzene-an estali, eta zelan batzuetanbiktimei Urduña bezalako he-rrien keinu txiki eta ausart ho-rietatik heltzen zaien justizia.Zelan herriko ordezkariak ka-paz diren estatu mailako agin-tariek egin ez dutena egiteko.Horrelako keinu txikiak, beha-rrezkoak izateaz gainera, aitor-tu eta eskertu egin behar dira».

Otxandion argi dute justiziaeskatzen jarraitu beharra dago-ela, beren herrian gertatu zenagizateriaren aurkako krimenaizan zelako eta erantzuleaknortzuk izan ziren ofizialki ar-gitu, epaitu eta zigortu gabedagoelako. Hain zuzen ere, joanden urtean Otxandioko Udalakbat egin zuen Argentinan abia-tutako frankismoaren krime-nen aurkako kereilarekin. Har-tara, frankismoaren biktimaizan diren lagunen testigan-

tzak jaso, dokumentatu eta ofi-zialki kereilan agertzeko kon-promisoa hartu zuen.

Esan bezala, aurtengo ekital-diak, omenaldia eta memoria-ren ingurukoa, datorren astekodomekan izango dira, baina es-ku artean duten zeregina ez daegun batekoa, urtean zehar ja-rraitzen duen beharra baizik.Izan ere, memoria berreskura-tzeaz gain, bai elkarteek baiUdalak badituzte beste zenbaitkezka eta lan. Horietako bat,garrantzi handia ematen diote-na, belaunaldi berrienganakotransmisioa da. Azkenaldionhorrekin zuzen lotutako eki-men bat abiatu dute, 36ko ge-rraren gaineko unitate didakti-ko bat, hain zuzen, Otxandiokoeskolan curriculumaren parteizan dadin. Hezitzaile talde batprestatzen dabil unitate didak-tiko hori, eta haien asmoa aur-tengo uda amaiera eta udazke-na bitarte horretan amaitutaegotea da, ahal bada datorrenikasturtean erabiltzen hasteko.

AURRERA BEGIRA

Udaleko ordezkari gisa, Armen-darizek mezu hau zabaldu nahi

du: alde batetik, asko egin delaeta herritarrei egin dituztenomenaldiak eta memoria berres-kuratzeko ahaleginak eskertunahi dizkiela. Hala ere, bestetik,oraindik egiteko asko falta dela.Horrexegatik ez dute bertan go-xo egiteko asmorik. Otxandioketa inguruko parajeek gerra ga-raian protagonismo handia izanzuten, bertan bederatzi hilabete-ko gerra frontea egon zelako, eta

oraindik sufrimendu asko dagogordeta, hildako asko areketan,hobi komunetan, lubakietan, etaborrokan ibili zirenen memoriaez ezik, galtzaile izatea sufrituzuen jende askorena ere berres-kuratu beharra dago. Emakume-ak, umeak, erbesteratuak... da-kartza alkateak gogora.

Ildo horretan, Gogora Institu-tuarekin eta Aranzadirekin ha-rremanetan daude, datozen ur-

teetan Otxandioko lurretanegon daitezkeen hobi komunakidentifikatu eta oroimena be-rreskuratzeko. Horrez gain, bes-te alde batetik, Legutioko Uda-larekin batera bi herrion arteandauden basoetan gertatu zentragediaren memoria ere be-rreskuratzeko asmoa dute. Izanere, Legutioko batailan eta geroerresistentzia gune oso garran-tzitsua izan zen Otxandioko

Eskuinean, Urtzi Armendarizalkatea, Aritz Otxandiano alkate

ohi eta gerrako biktimenomenaldien sustatzailearekin.

Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS

zen Madrilgo Gorteetan, erregeespainolak izendatuta, eta1991n ohorezko kapitainjeneral izendatu zuten. Haren anaiak “Guerra aérea”

liburuan honela kontatu zuenAndikonako bonbardaketa:«Uztailaren 22an LogroñokoBreguet XIX hegazkinekGasteizera gerturatu nahizuten zutabe bilbotarrenborrokarako adorea suntsituzuten. Salas kapitainaAgoncillotik aireratu zengoizean goiz [...]. Otxandiotikigarotzean soldaduz etamilizianoz betetako zenbaitkamioi idoro eta bonbardatuegin zituen; hainbat tiro jozizkien eta hondamen handiaeta erabateko nahastea eragin[...]». Bilboko prentsakargitaratutako hildakoenzerrenda aipatzen du: «Zazpi

hildako eta 23 zauritu agertzendira. Hildakoetatik, batsoldadua eta hiru milizianoakziren, seguru asko. Emakumebatek eta bi neskatok osatzendute zerrenda (...)». Gero eta gehiago dira urte

luzeetan isilpean gorde direngertaeren gaineko lanak,orduko eta ondorengobilakaera historikoa ulertzekoezinbestekoak. Otxandioridagokionez, gomendagarriakdira oso arestian aipatutako“Gerra Zibila Otxandion”, ZigorOleaga historialarigasteiztarraren ikerketa (EuskoIkaskuntza eta OtxandiokoUdala, 2011), eta Gerediagaelkarteko kide Jon Irazabalen“Otxandio Gerra Zibilean”(Gerediaga Elkartea etaOtxandioko Udala, 2003 eta2006).

Argazkiaren erdian, JoseFinat, II. Mundu GerranEstatu espainolakBerlinen zuenenbaxadorea, ofizialalemanez eta espainolezinguratuta. Hareneskuinean, Angel SalasLarrazabal.

Page 14: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

herria

frontean milaka hildako izan zi-ren gerra garaian. Oraingozplanteatu baino ez dute eginegitasmoa, eta bi udalek elka-rrekin aztertu behar dute nolaeman hurrengo pausoak.

BALIOAK PRAKTIKARA ERAMAN

«Herri zaharra ta barrie/ bizi-guraz betie,/ baginen eta baga-re/ Otxandioko herrie» . Izanere, gaur egun Otxandio herrieuskalduna da, parte hartzailea,bizikidetza osasuntsukoa, zortzihamarkada geroago faxismoakerauzi nahi izan zizkion balioakoraindik ere bizi-bizi dituena.Eta horrenbestez, orduko oinazeikaragarria gogoratzea gogorrabada ere, bonbardaketa hareneta ondorengo errepresioarenporrotaz hitz egin liteke, larde-ria hura guztia alferrikakoa izanzen-eta, baldin min egiteaz bes-te helbururik bazuten. Eta, izanere, bazuten.

Otxandio, faxismoak piztuta-ko gerra zital batek ia lurpera-tzeraino zigortu zuen lehen he-rria. Min hura ez da ezabatzenerraza, baina haren oroimenakbeharbada arintzen lagundu le-zake. «Gure mezuak eta gure la-nak, Udaletik eta herritik, binorabide dituzte. Alde batetik,bertako belaunaldi berriei ondokontatu zer gertatu zen eta ho-nako balio hauek transmititu:justizia, giza eskubideak eta el-kartasuna. Eta beste alde bate-tik, praktikara eraman, ez baka-rrik orain dela 81 urte gertatuzena gogoratuz, baizik eta gureekarpena eginez berriro gertaez dadin».

«Egunsentiak ekarri eban be-rrogei urteko gaba./ Bildurra,lotsa ta isiltasuna izan ziranugazaba./ Baina orduko diarmutua gaurko gure abotsa da./Bihar be entzun dagien gatozAndikonako plazara».

36ko gerraren gaineko unitate didaktiko batprestatzen dabiltza, Otxandioko eskolancurriculumaren parte izan dadin; ahal bada,datorren ikasturtean erabiltzen hasteko

Otxandiok faxismoak erauzi nahi izan zizkionbalioak bizi-bizi ditu gaur egun oraindik ere.Horrenbestez, bonbardaketaren eta ondorengoerrepresioaren porrotaz hitz egin liteke Hildakoen izenak batzen dituen xafla itzela, Andikonan. Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS

Page 15: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

2017 | uztaila | 15

GAUR8• 14 / 15

hutsa

Zaila da erabakiak hartzea. Berezi-ki bide bat hartzeak bestea uzteaesan nahi badu. Bide lauetatikibiltzeak erosoa eman dezake,

arriskurik ez dagoelako askotan. Baina ezda beti uste bezain xamurra edo erraza.Azken bost urteotan nire lana, lantokia,etxea izan dena utzi berri dut; agur esandiot Oiartzun Irratiari. Jende askok galde-tu dit ea non hasten naizen lanean, ea lanhobe batera noan, eta harritu egiten dirabeste lanik ez dudala erantzuten diedane-an.

Konfort-gunean geratzea izango litzate-ke errazena. Egun guztia kexatuz eta “gai-xoa ni” abestuz. Mezetako “erruki jauna”errepikatuz. Gure esku ez dauden milagauza daude bizitzan eta erabakiak har-

tzeko beldur gara. Kaiola horretan egonnaiz preso, ingurukoen aldaketekin inbi-dia pasaz.

Buruak eta gorputzak aldaketa eska-tzen zidaten. Aldaketaren zain nengoen;norbaitek etxeko atea jo eta lan eskaintzabat egin zain, baina ez zen horrelakorikgertatzen. Kostata, baina lana uztea era-baki nuen eta, erabakia hartu bezainpronto, nabaritu nuen pisu handi batkendu nuela gainetik. Kezka ere banueningurukoek zer esango zuten, baina sor-presa politak jaso ditut eta oso babestutasentitu naiz.

Pixkanaka-pixkanaka eta maitasunhandiz itxi ditut lanean nituen ateak.Oiartzun Irratiko programa desberdinak,kolaboratzaileekin nituen tarteak, entzu-

leak. Ez nuen agur bazkaririk nahi, bainaentzule batek esan zidan: «Mirari, bosturtean gure etxean egunero sartu zaraeta ez duzu eskubiderik agur bazkari bategin gabe alde egiteko». Horixe da irratia-ren magia. Jendearen etxera sartzen zara,konpainia egiten diezu, familia bihurtzenzara. Lankideek agur programa eta bazka-ri eder bat prestatu zizkidaten. Oraindikere hunkitu egiten naiz gogoratu hutsa-rekin.

Bide ezezagunek beti ematen dute bel-durra, baina ate bat itxita berriak zabal-tzen omen dira. Ate berriak, leihoak etazirrikituak. Bidelagun bikainak ditut,proiektu berriak, lanerako gogoa, umoreaeta Oiartzun Irratian bost urtean ikasita-ko guztia. Asko da; asko dira. •

hutsa

Asko da

Mirari Martiarena

hutsa

Pasa den uztailaren 2an World Pride2017 jaialdia ospatu zen Madrilen,LGTBIQ mugimenduaren topaketanagusia mundu mailan. Prentsan

oihartzun zabala izan zuen ospakizunak,ez, ordea, festa koloretsuaren atzean da-goen izpiritu aldarrikatzaileak. Aurtengodeialdiak, baina, kolore, konfeti eta txin-partatik asko izan badu ere, giza eskubide-ekiko begirunetik gutxi izan omen du. Ha-laxe salatu du BDZ kanpainako (IsraelenAurkako Boikot, Desinbertsioak eta Zigo-rrak) Pinkwashing Batzordeak. Haien esa-netan Madrilgo World Pride Israeletikkanpo sekula antolatu den pinkwashingantzezpenik handiena izan da. LGTBIQ ko-lektiboaren aldarrikapenekin ustezko be-girunea agertuz mundu mailan estatu de-

mokratiko eta aurrerakoiaren itxura ema-tean datza “zurikeria arrosa” deritzotenhori. Eta aurtengo World Prideren edizio-an ere sionisten presentzia bermatu duAEGAL (Madrilgo Gay eta LesbianentzakoEnpresa eta Profesionalen Elkartea) taldeantolatzaileak.

Israelen aurkako Boikotaren aldeko eki-menekoek salatu dutenez, AEGALek kon-promisoa adierazi zuen aste batzuk lehe-nago Madrilgo jaialdian ez zutela Israelgoenbaxadaren inongo esku hartzerik onar-tuko, ezta Israelen gorazarrerako ikurrikere. Bada, agindutakoa bete ez eta estatusionista goraipatzeko ekimena bilakatuzuten antolakuntza taldekoek bukaerakogala. Ekitaldi horren punturik gorena Al-calako Atean Tel Aviveko Harrotasun Jaial-

diaren promoziorako bideoa proiektatuzutenekoa izan zen. Baina ez zen hori izangehiegikeria bakarra. Nazioarteko Legediaere urratu zuten antolatzaileek, Jerusalenhiria Israelen barruan kokatu zutelakoamaierako ekitaldi horretan. Nola edo ha-la, Israelek presente egon behar zuen Ma-drileko deialdi sonatuan, horrelaxe ager-tzen baita iritzi publikoaren aurrean nazioaurrerakoi eta tolerante moduan herri pa-lestinarraren aurka milaka zitalkeria bu-rutzen dituen bitartean. Agian, harrotasu-naren festibalak itxurakeriatik haragobere sen aldarrikatzailea berreskuratzenduenean, izango da bertan giza eskubideguztietarako tokia, ez baitago kolektibobaten eskubideak defendatu eta pertsonaguztienei ezaxolarena egiterik. •

0hutsa

«Pinkwashing»

Koldo Sagasti

Page 16: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

hutsa

3 BEG

IRADA:

Ostutako denbora

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a/

kom

un

ikaz

ioa G

ora eta behera... burutik oinetara doan marrazuzenak ohe elastikoarekiko zut bertikal per-fektua marrazten du, 90 graduko angelua osa-tuta. Grabitatearen eta inpultsoaren indarren ar-teko jolasak jaurtikitzeko gaitasuna du,penduluaren bi muturrek alde batetik besterako

bidean osatzen duten kadentzia errepikakorraren gisara osatuzgoitik beherako eta behetik gorako ibilbidea.

Ganix saltoka ari da ohe elastikoan ikastolako hainbat lagu-nekin, edozein herritako jaietan. Oporrak hartu berri ditu,mundua deskubritzen ari da bete berriak dituen lau urteen be-giekin. Inguruan Iraitz eta Ander ditu. Airean kiribiltzen diren haien saltoek, orain hemen eta gero han hasi eta bukatzen di-ren luzera eta ibilbide desberdineko marra irregular eta gehie-netan okerrak marrazten dituzte. Zalaparta batean ari dira, zili-purdika, salto bakoitzean kalkulatzeko zailak bihurtu direnangeluak osatuz.

Atentzioa ematen dute Ganixen salto zuzenek. Eta atentzioaematen du lagunen salto-festa zalapartatsu hartatik at nola di-ren bere saltoak hain aurreikusteko modukoak. Nola erraz an-tzeman daitekeen non hasi eta noiz bukatuko diren, bere ate-raldiak batez ere aurreikusi ezinekoak izaten direnean beti. Etaerritmo konstante horrek etaibilbide erregular jakin ho-rrek egiten du are eta miste-riotsuagoa bere jokamoldea.

Begirada nonbaiten du il-tzatuta. Nabarmena da, bereohiko ezinegonean, begi ur-din bizien mugimenduak no-la nonbaiten pausatu diren;hain tinko, hainbeste denbo-raz. Begiradaren ardatza ima-jinatu eta hari jarraiki txartelbat ageri da, saltoka ari denmutikoaren parez pare:“Aholkatzen da txiribueltakez ematea”. Eta orduantxebertan geratu da sekretua bi-luztua, zergatik izan den be-re portaera eskolako gainon-tzeko lagunengandik haindesberdina: badaki irakur-tzen, badaki zer esaten dutenlagunen begietara auskalozer diruditen ikur haiek.

Ganixek azkar ikasi du ira-kurtzen, laster hartu dio tan-kera kulturalki adostutakokodeari, ikasi du dezifratzeneta ikasi du esanahiaz jabe-tzen. Berak bakarrik egin du,inor ohartu gabe. Ohe elasti-koko txartela izan da muti-koaren lorpena argitan utziduena.

Gai korapilatsu eta zaila izaten da irakurketa-idazketarenahezitzaileentzat eta etxekoentzat. Hamaika teoria daudezein adinetan ikasi behar duten irakurtzen eta idazten dio-tenak. Metodoak ere hamaikatxo pasa. Eta hamaika bainogehiago dira etxe askotan izaten diren estutasunak ustezkoadinera iritsi eta semeak edo alabak oraindik irakurtzen ez da-kielako, edo gelakideek dagoeneko jakin eta bereak oraindiksusmoa ere hartzen ez diolako kontuari. Gurasoek, zenbai-tetan, presa izaten dute beren haurrak lehenbailehen ira-kurtzen has daitezen. Badaezpada. Maiz guraso askorenfrustrazioa, eta hezitzaile askoren ezina sumatu dugu. Ingu-ruan erraz barreiatu den frustrazio eta ezina, haurrenganazuzen-zuzenean iritsi dena.

Zenbat ote dira, presa horrek bultzatuta edota geure bu-ruei ipini dizkiegun epeak aginduta, orduak eta orduakulergaitzak egiten zaizkien letra horien aurrean pasa beharizaten dituzten haurrak, konbentzioz kulturak adostu di-tuen erlazio eta konbinazio horiek dezifratu ezinik? Ma-rrazki tankerako marra lerrokatu horiek aurrean dituztelazer egitea nahi dugun ulertu ezinik, askotan?

Hor jarraituko dugu, ordea, tematuta, paperean aurkeztudizkiogun letrak egoki josi arte jardun eta jardun. Orduan,

altxorra eskuratzeko kodesekretua argitu duenarenpozaren parekoa sentitukodugu. Bitartean, baina, zen-bat denbora ostu ote diegubeste gauzak egiteko edodeskubritzeko?

Nago, gehienok bat egi-ten dugula haurraren errit-moa errespetatu behar de-la , denbora eman beharzaiola, bakoitzak irakurke-ta-idazketa prozesua beremartxan egiten duela, eta,azkenerako, lehenago edoberanduago, prest daude-nean, denek prozesua bu-rutzea lortuko dutela. Na-go, ordea , gehienok ere ,beldurrak edota ingurune-ko presioak bultzatuta, ba-daezpada, haurrak irakur-tzen eta idazten “ikasten”jartzen ditugula, imajinatugenuena baino gehiago,akaso.

Ohe elastikoaren bueltanotu zait nola ikusiko etaulertuko ote duen munduairakurtzen ez dakien batek,kulturak adostutako alfabe-toa arrotz, letrak eta esaldiakinguruneko beste elemen-tuekin urtuta... •

Haurrei irakurtzen irakasteko presa izatea ohikoa da. M. RAMIREZ | ARGAZKI PRESS

Arantxa UrbeHezitzailea eta Hik Hasi-ko kidea

Page 17: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

2017 | uztaila | 15

GAUR8• 16 / 17hutsa

her

rita

rrak

Atzo hasi eta igandera arte, Bizkaiko Ea he-rria poesiaren hiriburua da. Uztaila par-tean poesiaren magiak hartzen du he-rr ixka txiki hau, eta honela izan dahamalau urtez, HEA Kultura Taldeari es-ker. Hiru egunez poesia, antzerkia, perfo-

manceak eta musika nagusi izango dira Eako moilan,Eskolapen, Eskolondon, Natxituko bolatokian eta Be-daronako plazan. Izugarria da ikustea, edonora begi-ratzen bada ere, zenbat egile, sortzaile, aditu eta zale-tu mugitzen diren eremu txiki eta etxetiar horretan.Ekitaldi gehienak mukuru egoten dira eta egon da ur-terik non ikusleen laurdena baino ezin izan den sartuaretora, hain izan da handia ikusmina. Non eta Ean.Zertarako eta poesia entzuteko.Norbaitek galde lezake ea

lekurik ote dagoen poesia-rako bizi dugun garaian.Theodor W. Adornok zioenez dagoela poesiarik idazte-rik Auschwitz eta gero. Ta-mainako krudelkeria eza-gutu os tean , nola gozahitzaren edertasunaz. Poe-sia, ordea, ez da edertasunhutsal eta antzua. Poesiakgalderak egitea ere baduxede, eta ardurak azalera-tzea , eta pentsamenduaeraikitzea. Hain zuzen ere,burugabekeria ageriago da-goenean, are eta beharrez-koagoa da galdera egokiakplazaratzea.Aitortu behar dut egunero albisteren batek lekuz

kanpo uzten nauela eta ez naizela gai ulertzeko zerga-tik, zergatik gertatzen diren zenbait gauza. Zaila daasmatzea zer pasatzen ote den 33 urteko gizonezkobaten burutik 8 urteko loba torturatzeko eta kolpezhiltzeko. Ez dut sumatzen nolako bizi baldintzak izandituen emakume batek sabelean bederatzi hilabetezeraman duen kumeaz erditu eta bi egunera zamartza-ra botatzeko. Kostatu egiten zait imajinatzea zein gi-zon mota den 18 urteko emakume bat atari baterabultzatu eta txanda itxaroten dagoena gaztea bortxa-tzeko.Urtez urte errepikatu arren, ezin dut ulertu nori

egiten dion min emakumeek eta gizonek maila bere-an parte hartzea herriko jaietan. Eta diskriminaziohori ulertzeko gaitasun falta aitortzen badut ere, are

eta ulergaitzagoa iruditzen zait agintari politikoek(legea bete behar duten horiek alegia) desfile ofizialaenoratzea eta desfile pribatuari harrera publikoa egi-tea udaletxean. Ez, ez dut ulertzen.Legearekin eta agintariekin segituta, ulertezina iru-

ditzen zait 62 urteko kartzelaldiaz zigortu nahi izateaguardia zibil bati orkatila apurtzea, eta Lasa eta Zaba-la bahitu, torturatu eta erail zituena lau urtez kartze-lan egon ostean etxera bidaltzea, depresioa duelako.Ez, ez da ulertzeko erraza. Erabateko gaitasun eza ai-tortzen dut. Poesiarentzat ba al dago lekurik langileak ehunka

kaleratzen dituztenean, egun batetik bestera? Lirikazmintza al daiteke lantegiak ixten direnean, prekarie-tateak lan-istripuak ugaltzen dituenean, emakumeek

lan bikoitza soldataren erdiaren truke egiten dutene-an?Ba, agian, hori da lirikarako une egokia. Poesia nola

ulertzen den. Poesia interpelazioa baita, egiaren bila-keta, norbera den horri begietara begiratzea.Dari Fo eta Franca Rame Eara ekarriko dituzte le-

tren bidez. Gernika birpiztuko dute 80 urteren oste-an, Joseba Sarrionandia galegoz mintzatuko da, zaldizmargotutako harriek bizia hartuko dute, AlfonsinaStorni musikaz blai entzungo dugu hil eta 79 urtera.Lauaxeta eta Lorca birjaioko dituzte poemen bidez,hil zituztenean bezain gazte azalduko baitira Bizkaikokostaldean. Lirikak magia hori duelako, erreal bihurdezakeelako dagoeneko iragana dena. Edo oraindik ezdena, eta sortzeko dagoena. Artea, Poesia, Musika etaDantzaren bidez. •

{ koadernoa }

Garai txarrak lirikarako

Norbaitek galde lezake ea lekurik otedagoen poesiarako bizi dugun garaian.Kostatu egiten zait imajinatzea zein gizonmota den 18 urteko emakume bat ataribatera bultzatu eta txanda itxarotendagoena gaztea bortxatzeko

Laura Mintegi

hutsa

hutsahutsa

Page 18: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

herritarrak

Lan nekezak, duelamendebete bezala,gaur egun ere.«Nondik gatozenikusi behar dugu no-ra goazen ikusteko»,

esan zuen Gasteizko Goiuri Jau-regian Alazne Intxauspe EHNE-ko kideak, horretarako tresnaizan nahi duen liburuaren aur-kezpenean. Gaur egungo neka-

zaritza eta baserritarren antola-keta nondik datozen, historiahori ulertzeko tresna da “Baserribiziari eusteko lanak” liburua;horregatik, hain zuzen, liburuaitzindaria da. Nekazaritza sin-dikalismoaren historia, «histo-ria bat» kontatzen duen lehenlana delako. Historia bat, bainaHistoria ere bada, kontatzen ja-rraitu beharrekoa, Jose Anjel Al-

dai liburuaren egileak eta harensustatzaileek diotenez. «Lan he-rrena» dela dio Aldaik, 500orrialdetan gauza asko konta-tzen dituen arren, 40 urtekogertaera eta gorabehera guztiakliburu batera biltzea ezinezkoabaita. Edonola ere, euskal neka-zaritza sektorearen bilakaerareneta baserritarren antolaketarenezagutza sendoa izateko adina-ko informazioa nahi duenakbertan aurkituko du. Irakurketaatsegina gertatzen da, oso azal-pen argia delako, beharrezkoadenean xehetasunetan sartzenbada ere, datu, data eta zenbakigehiegi pilatzea saihestuta.

ENKONTRU BATEN ONDORIO

Jose Anjel Aldai Arrillaga aiarrakazetaria da. Besteak beste “Eus-kaldunon Egunkaria”, “Berria”eta “Argia”-n lan egin du. Base-rri-bizitzak izan duen aldaketaikaragarria erakusteko errepor-taje batzuk idazteko ideia zebil-

EHNEren manifestazioa,Iruñean, 2012an. Lander Fz. ARROIABE |

ARGAZKI PRESS

IRAUPEN HISTORIA BAT«Baserri biziari eusteko lanak» liburua,nekazaritza sindikalismoaren historia bat

Xabier Izaga Gonzalez

«Baserri biziari eusteko lanak» liburua argitara eman berridu Jose Anjel Aldai Arrillagak, euskal baserrieneraldaketaren, kezken eta borroken berri ematen duena.Kepa Enbeitak «engainatu» zuen lan mardul eta aitzindarihori egiteko, eta gaur egun badago nora jo euskalnekazaritza sindikalismoaren nondik norakoak ulertzeko.

NEKAZARITZA / b

Page 19: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

2017 | uztaila | 15

GAUR8• 18 / 19

kion buruan, oro har baserria-ren eta zehazki Aiako baserrieneraldaketaren gainekoak. «Base-rritarren bide hori, borroka ho-ri» islatzeko gogo horretan, “Ja-kin” aldizkariko lagunen bidezjakin zuen zerbait orokorragoeta sakonago egiteko asmo ba-ten berri. Eta Kepa Enbeitarekintopo egin zuen. Enbeitak Konta-keta orokorragoa eta sindika-tuen ikuspuntutik bideratuaegiteko proposatu zion. Hartara,«erreportaje» askoz ere zabala-go bati ekin zion Kepa Enbeitak«engainatu» zuenean. Erronkaez zen makala: baserritarrak be-ren burua antolatzen nola hasiziren eta sindikatuetatik sekto-rean izandako eraldaketa ikara-garri horri nola aurre egin zio-ten kontatu beharra zeukan.Neurri batean Aldairen hasiera-ko ideia, baserriaren eraldaketa-ren azalpena ere jasota geratuda liburuan, baina helburu na-gusia zen «baserritarren kezkanagusien eta ahaleginen berri»

ematea, sindikatuen historiatxiki baten bidez, EHNE –ArabanUAGA– konfederazioa ardatzhartuta, Hego Euskal Herri oso-an jarduten baitu eta euskal ba-serritarren sindikatu nagusiabaita.

Kepa Enbeita Ealo sobera eza-guna da, batez ere euskal kultu-raren arloan egin duen lanaga-tik, euskal kultura zentzuzabalean ulertuta: hizkuntza etajakintzari dagokienez bezala, lu-rrari eta bizimoduari dagokie-nez ere. Batzuek nekazaritzare-kin eta sindikalismoarekinlotuko dute berehala. Izan ere,sektore horretako lagun askokbadakite nor den Kepa Enbeitaeta badakite, halaber, badelanor, bere burua nabarmentzekobatere zale ez den arren. Bestebatzuek, ordea, bertsolari fami-lia handi batekin lotuko dute,gutxienez bost belaunalditanzehar bertsolaritzan jardunduen, diharduen, familia batekokide gisa. Enbeita ez da plaza gi-

zona izan; bai, ordea, bertsola-ria. Beharbada ez da hain ezagu-na duela 61 urte “Jakin” aldizka-ria fundatu zutenetakoa dela,eta zenbait urtez haren ardura-duna izan zela, eta “Anaitasuna”eta EHNEren “Ardatza” aldizka-rien ardura ere izan zuela. Beste-tik, euskaltzain urgazlea da1969az geroztik, eta zenbaitidazlan argitaratu ditu, hala no-la bere aitona Urretxindorrabertsolari ezagunaren gainekoa.

Esan bezala, “Jakin” aldizka-riak jarri zituen Kepa Enbeitaeta Jose Anjel Aldai harremane-tan, biek ere asmo, behar, kezkabertsuak zituztela jakinda. En-beitak pilatuta zuen dokumen-tazioa baliatzeko gauza zen nor-baiten bila zebilen, eta Aldairikontatu zion bere ilusio hura.Aiarrari gustatu egin zitzaion la-naren ideia, baina, jakina, lanitzela iruditzen zitzaion, infor-mazio asko bildu, jende askore-kin hitz egin eta dena antolatubeharra zegoen-eta. Hala ere,hurrengo egunean, 2015ekoabenduaren 23an, Enbeitak Al-dairen deia jaso zuen. Baietzaemateko, «zezena adarretatikheltzera» ausartzen zela esate-ko. Enbeitaren egunik zorion-tsuenetakoa izan omen zen. Etaune horretan bertan hasi zenburura zetozkion izenak eta sin-dikatuak apuntatzen, paperakbiltzen, hainbat kaxa bete arte.Apuntatuta zituen lagunei dei-ka hasi zen, beldurrez, baina be-rehala haiengan nabaritu zuenprestasunak are adore handia-goa eman zion. Aspaldiko erre-ferentziak bilatzeari ekin zion,hala nola Herri Gaztedi eta Ba-serri Gaztedirenak, Elizarekinhitz egin zuen, hainbat liburute-gitara jo zuen... Eta aspaldi pila-tuz joan zen guztia eta kontaktuguztiak Aldairen eskuetan utzizituen, baita ondoren bildukozuen guztia ere.

Dena antolatu eta idaztea as-ko kosta omen zaio Aldairi. Halaere, harrigarria da Kepa Enbei-tak aipatzen duen urtebete etabi hilabeteko «odisea» luzeagoaez izana: aurrean milatik goraaldizkari, 60tik gora liburu, ezinkonta ahala agiri, 55 elkarrizke-ta, 185 interneteko bisita zituen.Enbeitak ez omen du mirarietanGoian, liburuaren azala. Behean, Kepa Enbeita, Alazne Intxauspe (EHNE), Miren Saiz (Bizilur), Jose Anjel Aldai eta Mikel Soto editorea. Jaizki FONTANEDA | ARGAZKI PRESS

Page 20: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

herritarrak

sinesten, baina dokumentaziopila hari, egindako elkarrizketaguztiei leku bat aurkitu izanamiraria dela dio.

AHAL BEZAIN ONDO BIZIRIK EUSTEKO

Liburua bederatzi atal nagusi-tan egituratuta dago: herrialde-etako sindikatuei atal bana es-kaini die, eta beste bi EHNEkonfederazioaren historiari.Baina horien aurretik baditubeste bi atal, egungo sindika-tuok sortu baino lehenagokotestuinguruaren eta joan denmende hasierako elkarteen, ko-operatiben eta sindikatuen berriematen dutenak. Azkenik, ELBriere eskaini dio tartetxo bat, IparEuskal Herriko sindikatua «bideerakusle izan delakoan auzi etagarai askotan». Sektoreko jende askorekin

hitz eginez konturatu zen Aldaiasko, edo gehienak, ez zirela go-goratzen, esate baterako, noizeta nola sortu zen GipuzkoakoEHNE, edo UAGAk deitutako ha-lako traktore grebaren ingurukohainbat kontuz. Horrela ohartuzen gauza asko egin direla, arazoasko, tentsio eta gorabeherahandiak izan direla, eta gertaera

asko izan diren bezala, ahaztu-tako gauza asko ere badaudela.Eta horrela nabaritu zuen oroi-menaren beharra, «nondik gato-zen» jakin beharra, hain zuzen.Joan den mende hasierako kez-ka bat dakar gogora, Azpeitiansortu zen sindikatu baten galde-raren bidez: “baserritarrok noizgobernatuko dugu geure bu-rua?”, eta uste du orain dela 40urte ere bazegoela kezka hori.Kezka hori eta orduko ilusioakislatzen ditu liburuakJoan den mendearen bigarren

erdian ikaragarrizko aldaketairitsi zen baserrietara. Nekazari-tza, «ordu arte ezagututakoabehintzat», industrializatu etadesagertzera zihoan, eta 80kohamarkadan Europar Batasune-ra sartu eta ondorengo globali-zazioaren ondorioz dena aldatuda. Sindikatuek horri guztiariaurre egin zioten, eta nola aurreegin zioten kontatzen du Aldaikbere lanean, «ahal bezain ondobizirik eusteko». Lan handi horieta meritu handi hori aitortzenditu, eta bere lana haiei eginda-ko omenaldia ere badela dio.Kepa Enbeitak dioenez, liburu

hau ez da eleberri bat, ez da den-

bora-pasa, «ezta gure arazoenkonponbidea ere. Izan garena-ren eta garenaren ispilua bai-zik». Ibilitako bidearen mapa,egindakoaren eta egin ez dena-ren ispilua. Eta beste modu ba-tez begiratuz mundua alda dai-tekeela erakusten omen du.«Lerro artean ere irakurri behardugu gure arbasoen legatua. Be-ren soroetan zigilatuta utzi zi-tuzten izenetan, ohituretan, au-zolanean. ‘Auzolana’, gaur egunhitz baztertua. Talde lana, beste-entzat lan egiteko beharra,egoista, nahi bada, norberakpremia duenean besteen lagun-tza izateko. Laguntza jasotzeko

eskubidea, aurrez besteri lagun-du izanak ematen duen eskubi-dea. ‘Gure sektorea’ esaten dugu,egia esan gabe, geure zilborraribegira. Besteak gabe ez dago‘gu’-rik». ‘Gu’-aren aldeko alda-rria egiten du Enbeitak, lankide-tzaren, auzolanaren aldekoa,«derrigorrean besteekin konta-tu beharra, elkarrekin bideaegin beharra», eta liburua astiroirakurtzea gomendatzen du, is-pilu horretan arretaz begiratze-ko. Halaber, historia positiboa-goa idaztera animatzen du,historia alaiagoa, «besteagoa»,biziagoa, femeninoagoa, neka-zaritza munduko emakumeakkontatua, ez horren maskulinoaeta denon artekoagoa.

VIA CAMPESINAREN BILTZARRA

Euskal Herriko laborariek mun-duan nagusitzen ari den ereduproduktibistari aurre egitekoproposatzen duten nekazaritzaeredu berria eta elikadura buru-jabetzaren kontzeptua bera ereaztergai ditu Aldairen liburuak,Euskal Herria eta mundua eral-datzeko ezinbesteko tresna dire-lakoan. Horregatik, EHNE Bizkaiasindikatuarekin batera, Etxaldeelkarteak eta Bizilur Lankidetza-rako eta Herrien GarapenerakoErakundeak ere sustatu dute ar-gitalpen hau. Bizilurrek lantzen dituen ildo-

etako bat komunikazioa da eta,Miren Saiz erakundeko ordezka-riak dioenez, elikadura burujabe-tzaren proposamen teoriko,praktiko eta politikoa zentralairuditzen zaie erlazio sozial be-rrien eraikuntzan, eta gizarteosoaren parte hartzea behar due-la dio. «Liburua baserritarren al-darrikapen, borroka, garaipenakjendeari gerturatzeko bitartekoada, baina baita elikadura eta ne-kazaritza sistemak aldatuz bestegizarte eredu bat eraiki daitekee-la erakustekoa ere». Halaber, lanaVia Campesinaren VII. Biltzarra-ren bezperan argitaratu izana au-kera polita iruditzen zaio SaiziEuskal Herrian egindako ibilbi-dea aurkezteko. Gaur hasi eta hi-laren 24a arte iraungo du munduosoko 200 milioi baserritar eta170 erakunde ordezkatuta egon-go diren biltzarra, eta 500etik go-ra lagun elkartuko dira bertan.

EHNErenprentsaurrekoa, 2011n,Muskizko baserri batean. Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI

PRESS

Enbeitak dioenez, liburu hau ez da eleberri bat,ez da denbora-pasa, «ezta gure arazoenkonponbidea ere. Izan garenaren eta garenarenispilua baizik». Ibilitako bidearen mapa

Sindikatuek joan den mendeko eraldaketaikaragarriari nola aurre egin zioten kontatzendu Aldaik. Lan handi hori aitortu eta bere lanahaiei egindako omenaldia ere badela dio

Page 21: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

2017 | uztaila | 15

GAUR8• 20 / 21hutsa

3 BEG

IRADA:

zien

tzia

/ a

rkit

ektu

ra/

tekn

olog

ia

Kalitatezko telebistaz hitzegiten dugunean, Europanirrati-telebista publikoa ai-patzen dugu, sinonimoakbalira bezala. Izan ere, irra-ti-telebista publikoak ez

daude ikusleen eta iragarleen merka-tuaren menpe. Europa osoan telebistapublikoak eta pribatuak oso ezberdinakdira, ETB izan ezik:• «El Parlamento de Gasteiz creará

una ponencia para abordar la reformaintegral de EiTB» (GARA, 2017/02/16).• «EITBn ez dago ‘publikotasun senik’,

adituek adierazi dutenez» (Berria,2017/07/12).

Irrati-telebista publikoen zeregina hi-ru kontzeptutan laburbiltzen du Erresu-ma Batuko BBCk: informatu, hezi etaentretenitu. Legeek, gainera, bertakokultura sustatzea ere gehitzen diete te-lebista publikoei. EiTB sortzeko legeakere bai:• «Kulturaren eta euskararen sustape-

na, euskara erabiltzearen xedetarako»(3. artikulua, EiTB sortzeko legea,1982/06/02).

EiTBren aste barruko programazioarierreparatzen badiogu, goizaldean erre-pikatzen dituzten saioak alde baterautzita, ETB1ek eta ETB2k BBCk zehaztu-tako eginbeharrak asetzeko denbora Eu-ropako telebista publikoetan bat ez da-torrela ikusiko dugu. Alde batetik,telebista publikoetan entretenimen-duari tarte handia egiten diote, hainba-tetan, gainera, EiTBk baino gehiago. De-na den, datu hori faltsututa agertzen da,Europako telebista publikoen entreteni-menduaren zatirik handiena fikzioakhartzen duelako. Denek berezko pro-dukzioak ekoizten dituzte, neurri handibatean. EiTBren entretenimendua, al-diz, reality-ak eta lehiaketak baino ez di-ra. ETB1ek 01:00etatik 05:00etara “Go-enkale” eta “Martin” telesailetakokapituluak emititzen ditu. Ordu txikihoriek kenduta, aste barruan ETB1ek ezdu fikziorik ematen eta ETB2k AEBetakofilmak ematen ditu, gehienetan. Aregehiago, daukan entretenimenduarenmaila ETB2ko “Atrápalo si puedes”

lehiaketako galdera sexista, misoginoeta klasistek ematen dute:• «¿Qué deben hacer los hombres diez

minutos al día para incrementar su es-peranza de vida en cinco años? a) Mirarpechos femeninos; b) Escuchar a unamujer» (2017/07/07).• «¿En qué municipio es más probable

sufrir el robo de un vehículo? a) Duran-go; b) Munitibar; c) Barakaldo; d) Ortue-lla» (2017/05/05).

Europako telebista publikoekin alde-ratuta, deigarria den bigarren datuainformazioarena da, telebista publi-koen nortasuna albistegiek zehaztendutelako. Albistegietan ere telebistapublikoak eta pribatuak ezberdinak di-ra, ETB kenduta. Telebista publikoetakoalbistegiak serioak dira, ez dute txiste-rik egiten eta aurkezleak eskarmentuhandiko kazetariak dira. Horrela, hala-beharrez, gizon-emakume nagusiak di-ra. Telebista pribatuetan, ordea, ema-kume gazteek, jertse barik eta zutik,albisteak aurkezten dituzte, plato bere-an, tenperatura berarekin, gizonek jakadaramaten bitartean. Europako telebis-ta publikoetan, Alemanian batez ere,kirolak entretenimendua dira eta, ho-

rregatik, ez dute albistegietan harenberririk ematen. Eguraldiaren tarteaere adierazgarria da: udan beroaldiadatorrelako eta neguan, elurtea. Ho-rrenbestez, ETB1ek eta ETB2k telebistapribatuen albistegiaren ereduari jarrai-tzen diote. Gainera, ETB2k diru gehiago hartzen

du, “Gaur Egun“ eta “Teleberri” albiste-giak alderatuta: ETB1en, etxekoen mo-duko plasma txikia du aurkezleak atze-aldean; ETB2n, pantaila erraldoia.Kalitatezko telebista egiteko adina ba-liabide badu EiTBk; dirurik gehienduen euskarazko hedabidea da eta, ha-la ere, ez du saririk monopolizatzen. Ri-kardo Arregi Kazetaritza Saria irabaziberri duen Goiena Telebistaren “Kultu-rrizketak” saioa Debagoienan zabaltzenda, baina Internet bidez beste eskualde-etakook ere gustura ikusten dugu. Pu-blizitate barik. EiTBren webgunean zer-bait ikusi gura izanez gero, publizitateairenstera behartzen gaitu EAEko tele-bista publikoak. Goiena TelebistanEiTBk eskaintzen ez digun zerbitzuaikusten dugu. Ordaintzen gabiltzan te-lebistak ez diolako irrati-telebista pu-blikoaren ereduari jarraitzen, Espainia-ko telebista komertzialei baizik. •

EiTBko langileen protesta bat duela urte batzuk, zentsuraren kontra. Jon HERNAEZ | ARGAZKI PRESS

Maria Gonzalez Gorosarri - @albistetan

EiTB telebistapublikoa balitz

EHUko irakaslea

Page 22: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

herritarrak

Juantxo EGAÑA

KUTXATEKA. MARIN FUNTSA

BAKAILAOAK BARETU ZUENDONOSTIARREN GOSEAGERRA GARAIAN

1936ko estatu kolpe faxistaren ondoren, de-

fentsa batzordeek hamaika arazo kudeatu be-

har izan zituzten, horietan garrantzitsueneta-

koa herritarren janari hornikuntza. 1936ko

abuztuan Donostiak egunero 100.000 lagun

ingururi eman behar zion jaten. Eta beste gerra

egoera batzuetan gertatu bezala –XIX. mende-

ko karlistaldietan kasu–, bakailaoak pisu handia

hartu zuen donostiarren dietan, horren %40

izatera iritsiz. Koko olioa ere garrantzitsua izan

zen. Bakailaoak gosea baretu zuen Pasaian

zeuden biltegiei esker.

Alboko irudia frankistek Donostia hartu baino

egun batzuk lehenago hartua da, Parte Zaha-

rreko Abuztuaren 31ko kalean. Bertan jende

ilara handia ikus daiteke, nagusiki emakumez

eta haurrez osatua, beren ontziak eta marmitak

esnez betetzeko zain.  

Argazkia erreportaje zabalago baten parte da.

Erreportaje horretan jende ilara gehiago ikus

daitezke, hiriko toki desberdinetan, janaria es-

kuratzeko zain. Donostiako Garibai kalean ze-

goen Marin estudioak egin zuen argazki erre-

portajea.

Page 23: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

2017 | uztaila | 15

GAUR8• 22 / 23hutsa

iRRITZIA:

{

}

Ainara AzpiazuAXPI

Page 24: mila leiho zabalik - naiz: fronte zabalaren bidez [+] sektore bakoitzaren dis - kurtso eta praktika politiko propioa. Horrelako eskema bate k barne kontraesan, gatazka eta eztabaida

97

71

88

76

75

00

1

70

71

5