INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso...

19
INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012-2013 IKASTURTEKO MEMORIA.

Transcript of INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso...

Page 1: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA

2012-2013 IKASTURTEKO MEMORIA.

Page 2: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

1.-2012-2013 HELBURUAK

Pasa den kurtsoan bezala, gurasoak eskolako ekintza ezberdinetan daukagun

partehartzea areagotzeko eskolak antolatzen dituen jai edo egun berezietan gure tartea

bilatzearen alde egin dugu lan, Euskal kulturan errotutako hainbat ohituratan gure seme-

alabekin eskolaz kanpoko orduetan ere talde lanean partehartzeko (agate deuna, kanpora

martxo, olentzero, aste kulturala..) ahaleginak egin ditugularik.

Inazio Zubizarreta-Arratia Guraso elkartearen lehentasunen artean familien parte

hartze maila handitzea izan dugu beraz, garrantzizkoa deritzogulako ikastetxean lan egiten

dituzten ildo ezberdinak gurasoek ere etxean lantzea, izan ere familiak hezkuntza-eragile

nagusienak gara eta beharrezko laguntzaileak eskolarentzat. Hori dela eta aurtengo

helburu berezi moduan eskolak dituen hezkuntza proiektuen informazioa zabaltzea izan

dugu (bizikidetza, normalkuntza, agenda 21…) gurasoen inplikazio zuzena duten

“azpiproiektuak” edota eskolaz kanpoko ekintzak sortuz, gurasoen “berbalagun tailerrak”

normalkuntzaren inguruan, “mendi irteerak” bizikidetzan edo eskola berdearen proiektua

agenda 21ean besteak beste.

Honetaz gain herri partehartzailearen ideiarekin bat eginez, Igorren antolatutako

ekintza kultural ezberdinetan parte-hartze aktiboa izatea ere eduki dugu helburu.

Hausnarketa berezia egin behar dugularik alderdi honetan, izan ere gure inplikazio zuzena

eskatzen duten hainbat ekintza antolatzen dira herrian, baina zuzendaritza taldetik ez

daukagu operatiboki guztietara heltzeko aukerarik, hurrengo urteei begira beraz barne

eztabaida egin beharko dugu zuzendaritza taldetik kanpo dagoen jendea inplikatuz. Aurten

ondoko ekintzak antolatzeko lanetan laguntzen ibili gara: INBIU eguna, Euskera planaren

partaide, Olentzeroaren etorreraren antolaketan, Ihauteri eguneko kalejira, San

Antonioetako Jai batzordea, zaztaparrekin batera ume txikien udako ludoteka antolatzen …

Gure barne administrazioari dagokionez aurten bazkide liburua egin dugu (orain

arte elkarteak ez du bazkideen zerrenda-libururik izan). Aurten 433 ume matrikulatu dira

eskolan % 85a baino gehiago elkarteko bazkide direlarik.

Page 3: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

3.-EGUTEGIA

Iraila urria azaroa abendua urtarrila Otsaila Martxoa apirila maiatza ekaina

Etxeko lanak egiteko ikastaroa: azpiproiektua normalkuntza

Konposta egiten ikasteko saioak, azpiproiektua agenda 21

Mendi irteerak azpiproiektua bizikidetza

Turroi eguna

Kanpora martxo

ARBIZU

Multikirola

Futbol eta futbito

Olentzeroetako jaia

Ihauterietako jaia

Birziklapenaren inguruko kontzientziazioa. Azpiproiektua agenda 21

Guraso berbalagunak: azpiproiektua normalkuntza

Eskulan

tailerra

Euskal mitologiaren

jinkana

Familian euskaraz jolasean: azpiproiektua normalkuntza

Korrika-aste kulturala

LOMCEaren aurkako kanpaina

San antonio jaiak

Inbiu eguna

Euskera plana

Zaztaparen ludoteka

4.-ESKOLAKO LANAK EGITEKO IKASTAROA

Page 4: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta

euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu genituen gure seme-alabei

etxekolanak egiten laguntzen ikasteko. Iñaki Eizmendi izan genuen gurekin eta guztira 30

gurasok parte hartu genuen

5.-FAMILIAN EUSKERAZ JOLASEAN

Azaroan euskera teknikariarekin eta Urtxintxakoekin batera “familian euskeraz

jolasean” antolatu genuen. Gure seme alabekin euskeraz egin daitezkeen jolasak erakutzi

zizkiguten, taldeka banatu ginen (umeen adinaren harabera) kiroldegia eta institutuko

patioan eta 150 pertsonak parte hartu genuen.

6.-MENDI IRTEERAK

Aurten ere hilean behin igande goizez mendi irteerak egin ditugu, egutegiak eta bisitatu

ditugun mendiak ondokoak izan direlarik:

-2012/10/28: Lemoa-Lemoatx (368m)-Lemoa. 60 Lagun

-2012/11/18: Baltzola-Egiraun-Bargondi-Baltzola. Eguraldi txarra zela eta buelta txikiagoa

eman genuen. 40 lagun

-2012/12/16: Igorre-San Migel Txiki-Arantzazugoiti-Arantzazu-Igorre: TURROI EGUNA 90

lagun, olentzero etorri zitzaigun bisitan mendira eta umeak gutunak emon zizkioten

-2013/01/20: Areatza- San Blas- Urrekoatxa (582m)-Areatza. 30 lagun

-2013/02/17: Etxera martxo: Igorre-Larragan-Igorre. 110 pertsona

-2013/03/10: Saldropo: otzarretako pagadie eta Ugunako ur-jauzia. 90 lagun

-2013/04/28: Artaun-Markue-Artaungo atxa-Artaun. 40 lagun

-2013/05/19: Igorre-Urkizu-San kristobal. 50 lagun

Page 5: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

Urria: Lemoatx

Abenduko irteeran motxogan taldekoekin batera turroi eguna egin genuen eta bertan

“olentzeroren” bisita izan genuen mendian.

Abendua: Olentzerorekin San migel txikin

Page 6: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

Urrekoatxara irteera urtarrilean.

Page 7: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

Otsailean “kanpora martxo” ospatu genuen Larraganen

Page 8: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

Saldropora irteera martxoan

Page 9: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

3.4-ESKOLA KIROLA

Aurten aurretik izandako Futbol (60 ume) eta futbitoz (35 ume) gain MULTIKIROLA izan

dugu, 4 urtetik gorako umeentzako eskaini dugu eta harrera ezin hobea izan du, guztira

txikien taldean 20 ume ibili dira eta nagusiak 18 batu dira. Kiroldegiko kudeaketa egiten

duen enpresaren bitartez egin dugu lan.

Beer&edariak-en laguntzagaz eskola kirolean eta mendi irteeratan dabizen ume guztiei

boltsak banatu doguz, guztira 100 boltsa.

Page 10: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

3.5-OLENTZERO

Aurten ere Olentzeroren etorrera antolatu dugu eskolan, Hezkidetza bulktzatuz aurtengoan

Mari Domingirekin batera heldu da olentzero eta aurreko urtean bezala, goxokiak banatu

beharrean gaztaña erreak banatu ditugu jolas orduan.

Page 11: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

3.6-INHAUTERIEK

Inhauteri egunean eskolak antolatutako jaialdian lagundu genuen, sarrera-irteerak

babestuz. Aurten leku arazoak izan dira, kiroldegia bete egin zelako eta 10 bat guraso

kanpoan gelditu ziren ikuskizuna ezin ikusiz, baina orokorrean jaialdiak harrera ezin hobea

izan du.

Page 12: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

Honen ostean “Xaibor”ekin diskofesta antolatu genuen eskolako aterpean eta txokolatada

bat egin genuen (35 litro txokolate banatu genituen bertan batutako ume eta gurasoen

artean, guztira 250).

Larunbat goizean herritik zehar kalejira ozpatu genuen, honetarako urtarrilean ostegun

iluntzeetan guraso eta umeak euskal dantzak entsailatu genituen eskolako aterpean.

3.7-ESKOLA BERDEA PROIEKTUA

Igorreko udalak bultzatuta, udal eta Inazio Zubizarreta ikastetxea elkarlanean

osatu dugu ESKOLA BERDEA -ZERO ZABOR ideia. Guraso elkartetik birziklapenaren

inguruko kontzientziazioa bultzateko aukera ezin hobea ikusi dugularik. Proiektua EHIGEk

antolatzen duen Eskola jarduera onen lehiaketara aurkeztu dugu.

Page 13: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

3.8-BERBALAGUNAK

Igorren burututako azken kale erabileraren ikerketaren ondorioetatik guraso euskaldunak

ume barik gaudenean erderara jotzeko joera daukagula ondorioztatzen zen hori dela eta

udal teknikariarekin batera, urte osoan zehar guraso euskaldunen hizkuntz ohiturak

aldatzeko “berbalagun bereziak“ antolatu ditugu. Lehenengoa martxoan izan zen eta

eskulanak egiteko tailer bat izan zen, bigarrena maiatzean Euskal mitologian oinarritutako

jinkana izanik.

Page 14: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

3.9-KORRIKA-ASTE KULTURALA

Aurten korrika izan dugu euskal herrian, aurrekoetan bezala eskolarekin batera kilometro

bat erosi genuen eta arratsaldean kultur asteko azken eguna zela aprobetxatuz, tailerrak

antolatu genituen aterpean. Lan hauetan zaztaparrak taldekoak lagundu ziguten

Page 15: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

3.10-LOMCEAREN INGURUKO HITZALDIA

EHIGe eta BIGEk eskatuta Arratiako guraso elkarte ezberdinentzako LOMCEaren inguruko

hitzaldia jaso genuen. Gure eskolak ere (OOGak eta guraso elkarteak) atxikimendua sinatu

dutelarik

3.11-SAN ANTONIO JAIAK

San Antonio Jaietako batzordean ere partehartu dugu aurten. Umeentzako ekintzak

antolatuz.

3.12-WEB ORRIALDEA:

www.izgurasoelkartea.wordpress.com eta [email protected]

Page 16: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

2011ko urrian ireki genuen gure web orrialdea. Aurten gurasoen arteko komunikazioa

hobetzeko asmoz “gurasoen sare” bat sortu dugu eta mailez elkarteak egindako ekintza…

ezberdinen berri eman diegu hainbat paper aurreztuz.

Momentuz gure web orrialdearen datuak ondokoak dira:

- 2011ko urrian irekita.

- 2011-12 kurtsoan 2967 bisita izan ditu.

- 2012-13, gaurko egunez (maiatzaren 8a), 3749 bisita, abuzturako 5000 mila

(espero).

- E-mailek, 150 kideren datu basea.

3.13-ESKOLA TXIKI GERATU ZAIGU

-Otsailaren 21ean Eskolako OOG (ordezkaritza organo gorena)ren batzorde iraunkorra

deitu zuen zuzendariak eta matrikulzazioen inguruan egondako arazoak komentatu

zizkigun. Iraunkorretik gurasoek delegaritzan idatzi bat sartutea erabaki gendun.

-Otsailaren 27an delegaritzan oharra sartu genuen.

-Martxoaren 5ean batzar batetara deitu ziguten delegaritzan, Bertara eskolatik Rosa,

udaletxetik Beinat eta guraso elkartetik presidentea eta idazkaria joan ziren eta gure

eskolak zeuzkan leku arazoak argitu ostean maiatzean berriro batzekotan gelditu ginen.

-Apirilaren 16an Iraunkorra batzen da berriro eta arazoaren inguruko txosten bat egitea

erabaki genuen: lanak banatu genituelarik: eskolak dauden leku arazoak eta beharrizanak

finkatu, Arantzazuko gurasoak alkatesarekin batu, igorreko gurasoek sinadurak batu eta

udalak proiektu bat aurkeztu.

-Maiatzaren 6an Zuzendariak Delegaritzako teknikariarekin hitzegiten du eta gure

eskolarako obrarik aurreikusita ez daudela esaten dio eta gainera dirurik ez dagoela...

-Maiatzaren 10an delegaritzan berriro ere batzarra egiteko eskaria sartu genuen.

-Maiatzak 11 DEIAn Arantzazu eta arteako alkateek delegaritzan izandako batzarraren

berria agertzen da.

-Delegaritzan aipatutako batzarrean adostutakoaren berri emateko batzar eskaera egiten

dugu berriro ere, oraingoan telefonoz zuzenean Jesus fernandez Ibañezeri

Page 17: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

Gurasoak sinadurak batzen herrian zehar.

Page 18: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

4.-GASTUEN BALANTZEA

GASTUAK 2012-2013

Uztaila 0 Otsaila 1022,6

Abuztua 0 BIGE kuota 368,05

0 ihauteriek Xaibor 665,5

Iraila 0

txokolata 115

bertsolaritza 12-13 693

Urria 1076,3 Martxoan: 1020.7

pentazitatea

577 Apirilean: 1020,7

irakurgaiak

499,3 Kamisetak

680.62

Korrika km 200

Azaroa 0 Aste kulturala

140.08

Abendua 1239.6 Maiatzean 1316.45

HH patata eta olibak 56,76 HH 5 urte 59.60

olentzeroei opari 117,9 LH6

722.65

Gaztañak: 135,37 LH4

432

irakasle otzara 55,4 LH2

102.20

iketza 12

Olentzero opariak 862.22 Ekaina

850

Urtarrilla 0

urte amaierako irteera-Arbizu

600

Ludoteka asanblada

150

Fotokopiak

100

GASTUAK -6525.65

DATU OROKORRAK ESKOLA KIROLA

Ingresoak 8424 Diputazioa 684 Kuotak 7740 Gastuak 11.948,68

GUZTIRA -3524.60

GUZTIRA ---10.050.25

Page 19: INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA 2012 …...Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu

SARRERAK 2012-2013

Igorreko Udala 2013

5300

Arantzazuko udala 2013

180

Bazkide kuotak

3200

Kamiseten salmenta

200

Eusko jaurlaritza

1300

GUZTIRA 10180

SALDOA 129,75