Aberritik euskeraz

6
1 2012ko Aberri Eguna ABERRITIK Euskal Gatazkaren konponbidea nazioarteko komu- nitatearen agendan jarraitzen du. Nazioarteko komunitateak euskal gatazkaren konponbide prozesuan parte hartzen eta gatazka konpontzeko aldeen arteko elkarrizketaren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Horren adibide dira azken hilabeteetan Europa zein munduko toki ezberdinetan aurrera eraman diren eki- menak. Idahotik bertako Estatu Gaietarako Batzordeak onar- tutako erresoluzioaren berri iristen zitzaigun. Ebazpen horretan ETAk ekintza armatuen behin betiko amaiera iragarriz egindako deklarazioa aitortu eta goresten da. Bake iraunkor bat lortzeko negoziazioen bideari bere babesa adierazten dute. Horretarako España eta Fran- tziako gobernuei zein EAE eta NFK-ei bere ekintzen bitartez bake iraunkor bat lortzeko euskal lurraldeetan elkarrizketak bultzatzeko gomendatzen zaie. Horretaz gain Gobernu demokratikoei bere babesa eta laguntza eskaintzen zaie bake iraunkor bat lortzeko negoziazio prozesu bat eratzeko esfortzuetan. Baita ere terrorismoaren biktimen errekonozimendurako eta euskal lurraldeen etorkizun konstituzionalaren ingu- ruan bide demokratiko guztiak aztertzeko eta errefe- rendum baterako aukerak aztertzeko. Azkenik Diputatuen kamerako (“House of Represen- tatives”) Idazkari ofiziala (Chief Clerk) baimendu eta gonbidatzen du dokumentu honen “memorial” ko- pia bat Estatu Batuetako Estatu idazkari eta lehen- dakariari bidaltzeko, baita Senatuko presidenteari eta kongresuko diputatuen kamerako bozeramaileari (speaker); Idahoko estatua Estatu Batuen kongresuan ordezkatzen duen ordezkaritzari, Españako lehen mi- nistroari, Frantziako lehendakariari EAEko lehendaka- GATAZKAREN KONPONBIDEA Euskal Gatazkaren konponbidea nazioarteko komunitatearen agendan jarraitzen du EZKER ABERTZALEAREN BOLETINA DIASPORARI 2012ko ABERRI EGUNA www.ezkerabertzalea.info / www.basquepeaceprocess.info ABERRITIK DESDE LA PATRIA VASCA FROM THE BASQUE MOTHERLAND

description

Ezker Abertzaleak diasporari

Transcript of Aberritik euskeraz

Page 1: Aberritik euskeraz

12012ko Aberri Eguna

ABERRITIK

Euskal Gatazkaren konponbidea nazioarteko komu-nitatearen agendan jarraitzen du.

Nazioarteko komunitateak euskal gatazkaren konponbide prozesuan parte hartzen eta gatazka konpontzeko aldeen arteko elkarrizketaren aldeko apustua egiten jarraitzen du.

Horren adibide dira azken hilabeteetan Europa zein munduko toki ezberdinetan aurrera eraman diren eki-menak.

Idahotik bertako Estatu Gaietarako Batzordeak onar-tutako erresoluzioaren berri iristen zitzaigun. Ebazpen horretan ETAk ekintza armatuen behin betiko amaiera iragarriz egindako deklarazioa aitortu eta goresten da. Bake iraunkor bat lortzeko negoziazioen bideari bere babesa adierazten dute. Horretarako España eta Fran-tziako gobernuei zein EAE eta NFK-ei bere ekintzen bitartez bake iraunkor bat lortzeko euskal lurraldeetan elkarrizketak bultzatzeko gomendatzen zaie.

Horretaz gain Gobernu demokratikoei bere babesa eta

laguntza eskaintzen zaie bake iraunkor bat lortzeko negoziazio prozesu bat eratzeko esfortzuetan. Baita ere terrorismoaren biktimen errekonozimendurako eta euskal lurraldeen etorkizun konstituzionalaren ingu-ruan bide demokratiko guztiak aztertzeko eta errefe-rendum baterako aukerak aztertzeko.

Azkenik Diputatuen kamerako (“House of Represen-tatives”) Idazkari ofiziala (Chief Clerk) baimendu eta gonbidatzen du dokumentu honen “memorial” ko-pia bat Estatu Batuetako Estatu idazkari eta lehen-dakariari bidaltzeko, baita Senatuko presidenteari eta kongresuko diputatuen kamerako bozeramaileari (speaker); Idahoko estatua Estatu Batuen kongresuan ordezkatzen duen ordezkaritzari, Españako lehen mi-nistroari, Frantziako lehendakariari EAEko lehendaka-

GATAZKAREN KONPONBIDEA

Euskal Gatazkaren konponbidea nazioarteko komunitatearen agendan jarraitzen du

EZKER ABERTZALEAREN BOLETINA DIASPORARI2012ko ABERRI EGUNA

www.ezkerabertzalea.info / www.basquepeaceprocess.info

ABERRITIKDESDE LA PATRIA VASCA FROM THE BASQUE MOTHERLAND

Page 2: Aberritik euskeraz

EZKER ABERTZALEAREN BOLETINA DIASPORARIwww.ezkerabertzalea.info

2 2012ko Aberri Eguna

ABERRITIK

riari eta Nafarroako Foru Gobernuaren lehendakariari.

Ezker Abertzaletik ebazpen honi ongietorria ematen diogu eta Nazioarteko komunitatearen eta euskal dias-porak Euskal Herrian irekitako prozesu demokratikoari egindako ekarpen berri bat bezala hartzen dugu. Esan izan dugu iraganean, eta esaten jarraituko dugu etor-kizunean, interes alderdikoien gainetik, euskal diaspo-raren gehiengoa Euskal Herriak bizi duen gatazkaren konponbide politikoaren alde dago eta bere ekarpena eta ekimenak helburu hori lortzeko lagungarriak izan daitezke. Idahoko ebazpena horren adibide garbia da. Beste behin ere, Euskal Herritik, Eskerrik Asko. Ezker Abertzaleak Idahoko ordezkari instituzionalak euskal gatazkaren konponbide demokratikoarekin erakutsi-tako konpromisoa eskertu nahi du.

Europar Parlamentuan joan den martxoaren 29an eus-kal gatazkaren konponbiderako bide orri posiblearen

inguruko konferentzia bat egon zen. Konferentziaren izenburua: “Aieteko deklarazioa, bakerako bide orria Euskal Herrian?” izan zen.

Konferentzia Basque Friensdship (Euskal Herrian bake prozesu bat ematearen aldeko euro-parlamen-tariez osatutako taldea) eta Berdeak - Europako Aliantza Askea taldeengatik antolatu izan zen. Kon-ferentziaren helburu nagusia, antolatzaileen arabe-ra, “bake prozesuari nazioarteko babesak bilatzen jarraitzea zen”. Batez ere Europar Batasuneko insti-tuzioen inplikazioa konponbide prozesuaren susta-pen eta laguntzan.

Konferentzian Jonathan Powell-ek hartu zuen hitza , Aieteko deklarazioaren sinatzaleetako bat. Mezu argi bat utzi zuen, bereziki Espainiar gobernuari zuzendua: konponbide iraunkor eta bidezko bat lortzeko beha-rrezkoa da prozesu bat irekitzea, konprometitzea eta

Estatu Batuetako lehendakariari eta estatu idazka-riari, senatuari eta biltzarrean bildutako Estatu Ba-tuen ordezkarien kamerari, Estatu Batuen kongre-suan Idahoko estatua ordezten duen delegazioari, Españako lehendakariari, Frantziako lehendakariari, Euskal Autonomi Elkarteko lehendakariari eta Nafa-rroako Foru Erkidegoaren lehendakariari ESKAERA.

Guk, eskaera egiten dugunok, Idaho Estatuko Se-natua eta ordezkarien kamara, Idahoko hirurogeita batgarren legegintzaldiko bigarren osoko bilkura arruntean bildurik, honen bidez adierazi nahi dugu:

KONTUAN HARTUTA, Idahoko estatua Ipar Ame-riketan euskal herritarren gune garrantzitsu bat dela eta herritar horietako askok beren arbasoen sorlekuarekin harreman estuak mantendu dituzte-la, eta

KONTUAN HARTUTA, Espainiako azken diktadura-ren garaietatik gaur egun arte, Euskal Herria indar-keri eta izu hamarkadak bizi izan dituela, eta

KONTUAN HARTUTA, 1972an Idahoko berrogeita batgarren legegintzaldiko bigarren osoko bilkurak senatuaren 115.garren eskaera onartu zuela, zeina-

Idaho Estatuko Senatua eta ordezkarien kamararen ebazpena

Page 3: Aberritik euskeraz

EZKER ABERTZALEAREN BOLETINA DIASPORARIwww.basquepeaceprocess.info

32012ko Aberri Eguna

ABERRITIK

elkarrizketan aritzea. Bertan parte hartu zuten ere euskal alderdi politiko ezberdinen ordezkariek, bes-teak beste: Ezker Abertzalea, PNV, EA, Aralar, Ezker Batua-Berdeak, Alternatiba, eta PSkoak.

Britainiar Parlamentuan ere, 24 parlamentarik ETAk hartutako ekintza armatuen behin betiko etenaldia-ren erabakiari ongietorria ematen dion galdera par-lamentario bat aurkeztu dute. Bertan Aieteko dekla-razioaren balioa aitortzen da eta bere sinatzaileen ekarpena bake eszenatoki bat lortzeko. Azkenik dei egiten dio nazioarteko komunitateari bake iraunkor eta egonkor bat lortzeko ematen diren urratsak ba-besteko .

Ezin dugu ahaztu ere, Nazioarteko Harreman Tal-deak IGC bezala ezagunagoa dena (ingelesezko bere siglengatik) aurrera eramaten duen lana. Talde hau, ga tazken konponbidean adituak diren pertsonengatik

osatua, hainbat bidai egin ditu Euskal Herrira beraien lanaren helburu nagusia den, Euskal Herriak bizi duen gatazkaren konponbidea erraztu, bizkortu eta bultza-tu asmoz. Horretarako euskal Alderdi politiko ezber-dinen ordezkariekin bildu dira, zeinekin hausnarketak elkartrukatu dituzten.

Nazioarteko komunitateak paper garrantzitsu bat dauka euskal gatazkaren konponbidean. Bere ekarpe-na oso onuragarria izan daiteke, baina konponbidera iristearen ardura nagusia euskal gizartearena eta bere ordezkari politikoena da. Horregatik gure ezados-tasunen gainetik gure ardura da elkar ulermenerako esparruak bilatzea. Non alde guztien artean gatazka gainditzeko marko demokratiko berri baten oinarriak finkatuko ditugun. Guztion artean eraikitako bake iraunkor eta juxtua nagusi izango den eszenatokia. Ezker Abertzaleak urrats garrantzitsuak eman ditu eta norabide horretan bidea egiten jarraituko du.

ren bitartez Espainiar azken diktadura gaitzesten zuela eta Euskal Herriarentzat bakea et demokrazia eskatzen zuela,

KONTUAN HARTUTA, 2002an Idahoko berrogei-ta hamaseigarren legegintzaldiko bigarren osoko bilkura arruntean aho batez senatuaren 114.garren eskaera onartu zuela, zeinaren bitartez mundu guztian jarduten duten erakunde terrorista guztiak gaitzetsi zituen eta bereziki Euskadi Ta Askatasuna (ETA) erakundea Españan. Era berean bere babe-sa azaldu zuen era guztietako indarkeri ekintza guztiak bertan behera uzteko, eta bake eta askata-sun egoera bat ezartzeko bide legal eta demokra-tikoen bitartez, baita autodeterminazio eskubidea-ren onarpenerako.

KONTUAN HARTUTA, 2006an Idahoko berrogeita hamazortzigarren legegintzaldiko bigarren osoko bilkura arruntean senatuaren 26.garren eskaera onartu zuela, zeinaren bitartez Euskal Herrian zein mundu osoan ematen ziren indarkeri eta terrorismo ekintza guztiak gaitzetsi zituela

ORAIN; ONDOKOA ERABAKITZEN DA Idahoko hi-rurogeita batgarren legegintzaldiko bigarren osoko bilkura arruntaren parte hartzaileek, Idahoko Es-tatuko Senatua eta ordezkarien kamara aho batez

aitortu eta zoriontzen du ETAk behin betiko ekintza

armatuen etenaldia gauzatu eta terrorismoari

amaiera emanez egindako deklarazioa. Zoriondu

nahi ditu era berean, España, Frantzia, Euskal Au-

tonomi Elkartea eta Nafarroako gobernuak euskal

lurraldeen etorkizuna eta bake iraunkor bat lortzeko

elkarrizketak sustatzeko izandako ekimenengatik.

ERABAKITZEN DA ERE Idahoko Estatuak bere

babesa eta kemena adierazten diela gobernu

demokratiko hauei, gaur egun, bake iraunkor bat

lortzeko, terrorismoaren biktima guztiak onarpena

izan dezaten, eta euskal lurraldeen etorkizun kons-

tituzionalaren inguruko berrespen bide demokra-

tiko guztiak kontutan hartuko dituen, negoziazio

prozesua gauzatzeko egiten duten esfortzuengatik.

ERABAKITZEN DA ERE Ordezkarien Ganberako ofi-

zial nagusiak, baimendua eta gonbidatua da honen

kopia bat bidaltzera ondokoei: Estatu Batuetako

lehendakariari eta estatu idazkariari, senatuko le-

hendakariari eta kongresuko ordezkarien kamerako

lehendakariari, Estatu Batuen kongresuan Idahoko

estatua ordezten duen delegazioari, Españako

lehendakariari, Frantziako lehendakariari, Euskal

Autonomi Elkarteko lehendakariari eta Nafarroako

Foru Erkidegoaren lehendakariari.

Page 4: Aberritik euskeraz

4 2012ko Aberri Eguna

EZKER ABERTZALEAREN BOLETINA DIASPORARIwww.ezkerabertzalea.infoABERRITIK

Lehenik eta behin Ezker Abertzalearen izenean, ekimen honen antolatzaileei, Green-EFA talde par-lamentarioa eta Basque Friendship Group, eta hitza hartuko duen Aieteko Deklarazioaren sinatzailea den Jonathan Powell-i gure eskerrik beroena helarazi nahi diet gatazka politikoaren konponbide prozesuari egi-ten ari dieten ekarpenagatik. Bide honetatik gure he-rriarentzako bake eszenatoki bat eraikitzen urratsak emateko beraien laguntza handia izaten ari da.

Ezker Abertzaleak beti uste izan du nazioarteko ko-munitatearen inplikazioa eta parte hartzea ezinbes-tekoak direla gatazka politikoa konpontzeko, ho-rregatik gure adiskide Arnaldo Otegik ziklo aldaketa honen hastapenetan nabarmendu zuen bezala; gure erronka nagusietako bat, nazioarteko komunitatea-rekin gure harremanak sendotzea izan da.

Hori dela eta nazioarteko komunitatea, euskal gizar-tearekin batera, Ezker Abertzaleak egindako apustu estrategikoaren hartzaile nagusia izan da.

Azpimarratu eta txalotzen ditugu nazioarteko komunitateak azken urteetan bultzatu eta sosten-gaturiko ekimenak: Friendship-aren sorrera Europar Parlamentuan, 2006ko urrian Europar Parlamen-tuaren deklarazioa konponbide prozesua babestuz, Bruselako deklarazioa, Nazioarteko Harreman Tal-dearen eratzea, Nazioarteko Egiaztatze Batzordea-ren sorrera, eta nola ez Aieteko Adierazpena, joan den urrian Donostian ospaturiko Nazioarteko Bake Konferentziaren ondorio zuzena izan zena.

Ekimen hauetako hiru, Friendship-aren sorrera, Europar Parlamentuaren deklarazioa, eta Bruselako Adierazpena egoitza parlamentario honetan eraman ziren aurrera hain zuzen ere, eta ez da kasualita-tea. Gure ustez Europar Batasunak bake prozesuan paper garrantzitsu izan dezake eta izan behar du.

Espero dezagun ekimen honek horretan lagungarri izatea.

Aieteko deklarazioak gure herriaren historia hurbi-lean inflexio puntu bat suposatu zuen eta gertaera historikoak eragin zituen, ETAren behin betiko ekintza armatuen etenaldia besteak beste.

Ezker Abertzalearen ustez Aieteko konferentziak, Euskal Herrian gutxiengo demokratikoen eszena-tokia sendotzeko oinarriak finkatzen ditu. Gatazka politikoaren, konponbide demokratiko integrala bultzatu behar duen eszenatokia, gatazkaren zioei zein ondorioei aurre egin behar dien konponbidea. Ondorioz, eszenatoki horrek, herri honetako kul-tura politiko guztien parte hartzearekin kontatu behar du, guztiak baitira beharrezkoak gatazkaren konponbide politikorako.

Ezker Abertzalearen aburuz, iritsia da une histo-rikoa non guztiok onartu behar ditugun norberaren ardurak elkarrizketa eraikitzaileen giroa sortu eta garatzeko, Euskal Herrian akordio demokratiko bat lortu ahal izateko. Euskal Herriaren onarpen na-zionalean eta autodeterminaziorako eskubidean oinarrituriko akordioa eta Euskal gizarteak berretsi beharko lukeena.

Zentsu honetan, Ezker Abertzaleak bere konpromi-soa eta ardura berresten du, ekarpena egiten jarrai-tzeko gure herrian lortzeko dagoen erronka horretan: Bakea eraikitzearen erronka.

Konponbide haizea dabil gure herrian eta Ezker Abertzaleak, Europar Parlamentutik bere konpromi-soa berresten du, euskal gizartearen eskutik eta na-zioarteko komunitatearen eskutik, ekarpenak egiten jarraitzeko Euskal Herrian behin betiko bake, justizia eta demokrazi eszenatoki bat eraiki dadin.

Ezker Abertzaleko ordezkariaren hitzartzea Europar parlamentuko konferentzian

Page 5: Aberritik euskeraz

EZKER ABERTZALEAREN BOLETINA DIASPORARIwww.basquepeaceprocess.info

52012ko Aberri Eguna

ABERRITIK

Indar abertzaleak azken hilabeteetan garatutako indarren batasunaren bidean urratsak ematen jarraitu dute. Interes alderdikoiak alde batera utzirik gai izan dira beraien inda-rrak batzeko Euskal Herriaren eskubide sozial eta naziona-lak aldarrikatzeko.

Azaroan, Hego Euskal Herriko lau indar abertzaleen: Ezker Abertzalea, Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta Aralar; hau-teskunde aliantzak emaitza oso onak lortu zituen Espainiar hauteskunde nagusietan. Hego Euskal Herriko lau herrial-deetan ordezkaritza lortu zuen, guztira 7 diputatu eta 3 se-natari lortuz.

Amaiur, koalizio horrek hartutako izena; kanpainan ze-har esan zuen bere helburu nagusia Madrilera herri bezala Euskal Herriari dagozkion eskubideak aldarrikatzera joatea zela, bereziki nazio aitortzan eta erabakitzeko eskubideak azpimarratuz.

Hau da hain zuzen ere Amaiurrek aurrera eramaten ari duen lana Madrilen; Euskal Herriaren eta bere herritarren eskubidek defendatu jakinda instituzio horiek ez direla gureak. Gure herria Euskal Herria deitzen da, eta Madrilen Amaiurrek sistematikoki ukatuak zaizkigun eta dagozkigun eskubide politiko eta ekonomikoak aldarrikatzen ditu. Ho-rretarako lan iraunkor baina ez normalizatua garatzen du Madrilgo Gorteetan.

Horretaz gain Euskal Herriari buruzko solasaldi politiko eta pedagogia demokratikoko lan bat ere garatzen du estatu Espainiarreko beste indar politiko eta sozialekin. Lan honen ardatzak bi dira: Gernikako akordioa (Euskal Herriko indar politiko sozial eta sindikalek sinaturiko bake eta irtenbide demokratikoen eszenatokia lortzeko akordioa) eta bestal-

de Aieteko Nazioarteko konferentziaren ondorioak (Aieteko Deklarazioa) non nazioarteko buruzagiek gatazka armatua konpondu eta arazo politikoari aurre egiteko bide orri bat finkatu zuten.

Duela aste batzuk berriz indar abertzaleak indar batasun honi bultzada berri bat eman zioten. Bost indar abertza-le, Amaiur osatzen duten lauak eta Abertzaleen Batasuna (Ipar Euskal Herriko indar politiko abertzalea) Baionan dokumentu bat aurkeztu zuten non Euskal Herriaren nazio eraikuntza eta aldaketa sozialerako indar batasunaren al-deko apustu sendoa egiten duten.

Abertzaleen Batasuna, Alternatiba, Aralar, Ezker Abertza-lea eta Eusko Alkartasunak, independentista eta buruja-betzaren aldekoen arteko Akordio Estrategiko Nazional bat lortzea jarri dute helburu, aldaketa politiko eta soziala lor-tzeko bide bezala.

Akordio nazional honek Euskal Herria osatzen duten lurral-de ezberdinen erritmo ezberdintasunak errespetatuko ditu. Akordio Estrategiko Nazionalak bere erritmo eta edukiak honetara egokituko ditu, baina beti ere nazio ikuspegiare-kin.

Aipamen bat merezi du ere hainbat indar politikoen udal ordezkariek egiten ari diren esfortzua Udalbiltza berriz ere martxan jartzeko. Helburu horrekin eta kontutan izanda Euskal Herrian irekitako eszenatoki politiko berria sei lurral-deetako zinegotzi eta alkateek Udalbiltzaren proiektuari ja-rraipena emateko beren konpromisoa adierazi dute. Bildu, Abertzaleen Batasuna, NaBai, Aralar eta ordezkari inde-pendenteek adierazi dutenez Euskal Herriaren eraikuntzan eta egituratzean urratsak eman behar dira eta horretarako Udalbiltza tresna beharrezkoa da. DOKUMENTUA >>>>

AKORDIO NAZIONALA

Indar Abertzaleen Batasuna

Page 6: Aberritik euskeraz

EZKER ABERTZALEAREN BOLETINA DIASPORARIwww.ezkerabertzalea.info

6 2012ko Aberri Eguna

ABERRITIK

Ezker Abertzaleak, EAk, Alternatibak, Aralarrek eta ABk akordio estrategiko nazionala landu eta adosteko engaia-mendua hartu dugu.

ABERTZALEEN BATASUNAK, AL-TERNATIBAK, ARALAREK, EZKER ABERTZALEAK ETA EUSKO ALKAR-TASUNAK, Baionan, 2012ko mar-txoaren 14ean bildurik, ondoko hau elkarrekin Euskal Herriari jakinaraz-ten diogu:

• Ezker Abertzaleak, Eusko Alkarta-sunak, Alternatibak, Aralarrek eta Abertzaleen Batasunak, aniztasuna oinarri eta xede izanda, indarrak biltzearen aldeko apustu sendo eta estrategikoaren aldeko hautua egiten dugula plazaratzen dugu. Gure herriaren eraikuntza nazionala eta eraldaketa soziala bultzatzeko geure ahaleginak metatuz egitea erabaki dugu, eskuratu nahi dugun Euskal Herri subiranoa eta solidarioa erdies-teko bidean aurrera egiteko asmoz. Erantzun eta urratsak emateko, bakean, askatasunean eta justizia sozialean oinarritutako Euskal Herria eraikitzeko.

• Azken aldian Euskal Herrian eman diren aldaketa sakonak eta zabaltzen ari den fase politiko berria baikorki baloratzen ditugu. Bizi dugun abagu-ne historikoa herri honek ezagutzen duen gatazka politikoa konpontzeko eta bere eraikuntza nazionalaren zein eraldaketa sozialaren bultzatzeko memento erabakigarria dela uste dugu.

• Hala ere, partekatzen ditugun helburu hauek maila ezberdinetan oztopatuak dira. Lehenik, krisi ekono-mikoak sistema kapitalistaren izaera menperatzailea behin eta berriz erakusten du, jendartearen eskubide pertsonal zein kolektiboak higatuz eta horren aurrean erantzunaren eta jendarte eredu berrira zuzendutako alternatiba sozioekonomiko baten beharra agerian utziz. Bigarrenik, Frantses eta Espainol Estatuek Eus-kal Herriarekiko duten jarrera hertsiak indarrean dirau: urraketa demokra-tikoak, blokatze instituzionala, mota anitzeko errepresioa…

• Egoera honetan, Euskal Herri osoan aspalditik adierazten diren eskakizu-nak sekula baino biziagoak agertzen zaizkigu. Gure herriari dagokion subjektu politikoaren izaerak eta he-mengo herritarrei beren etorkizun po-litikoa, soziala eta ekonomikoa libreki hautatzeko eskubideak ezagupenik gabe edota ukatuak segitzen dute. Euskal Herriak bizi dituen erronkak lurralde bakoitzean ezberdinki eta erritmo propioetan deklinatzen dira, baina problematika nazional osoa osatzen dute denek.

• Urratzen diren eskubideen artean bada gure herriari berezko izaera ematen dion eskubide baten aitortza eza, hizkuntza eskubideena alegia. Izan ere hizkuntza eskubideak giza eskubideen ondare eta gizakiaren nortasunaren berezko osagarri baiti-ra. Euskara, hizkuntza europarra, ez

da Euskal Herriaren herrialde guztietan aitortua. Ez dago onartua eus-kararen erabilera bizitzako esparru guztietan. Horregatik, gure herriaren berezko hizkuntza bizitzako esparru guztietan eta gure lurralde guztietan modu normalizatuan erabiltzeko es-kubidea aldarrikatzen dugu. Euskara Euskal Herri osoan ofiziala izatea exijitzen dugu, eta helburu hori erdietsia izateko eta euskal kultura, oro har, gure herrian zein mundu mailan sustatzeko gure konpromiso irmoa adierazten dugu.

• Egoera horren aitzinean, konbentzi-tuak gara azken urteotan alderdion artean erakutsi desadostasunak zein zatiketak gainditzeko unea heldu zaigula, eta gauden ezkerreko independentisten eta soberanisten arteko indar metaketa iraunkorra sortzeko parada badugula.

• Horregatik, adierazpen hau izen-petzen dugunok modu iraunkor eta sakonean elkarlanerako engaiamen-dua hartzen dugu, Euskal Herriak bizi dituen ahal bezainbat problematikari aho batez erantzun ahal izateko. Horretarako, lehen helburutzat dugu epe laburrean aldaketa politiko eta sozialerako ezkerreko independentis-ten eta soberanisten arteko Akordio estrategiko nazionala landu eta adostea. Euskal Herri mailako Akor-dio honek Hego nahiz Iparraldeari egokituriko erritmo, molde eta eduki zehatzak izanen ditu.

Dokumentua