mila leiho zabalik - naiz: · donostia eta moda, elkarri josita nazioarteko testuinguruak, eta...

24
DONOSTIA ETA MODA, ELKARRI JOSITA NAZIOARTEKO TESTUINGURUAK, ETA BEREZIKI BI MUNDU GERREK, ERAGIN HANDIA IZAN ZUTEN DONOSTIAKO KALEETAN IRAGANEKO HAMARKADETAN IKUSTEN ZEN MODAN. P ARISETIK AILEGATZEN ZIREN TENDENTZIEK, JOSKINTZA ETXEEK ETA BIARRITZEN GERTUTASUNAK AZTARNA UTZI ZUTEN. > 10 Kutxateka/Fotocar Funtsa/Vicente MARTIN (1943) TXILE: Herri atzerakoienen multzoan segituko du abortu eskubideari dagokionez > 4 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Garai bereziak PELLO OTXANDIANO > 9 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2017ko uztailaren 29a | XI. urtea • 528. zbk. 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik - naiz: · donostia eta moda, elkarri josita nazioarteko testuinguruak, eta...

  • DONOSTIA ETA MODA, ELKARRI JOSITANAZIOARTEKO TESTUINGURUAK, ETA BEREZIKI BI MUNDU GERREK, ERAGIN HANDIAIZAN ZUTEN DONOSTIAKO KALEETAN IRAGANEKO HAMARKADETAN IKUSTEN ZENMODAN. PARISETIK AILEGATZEN ZIREN TENDENTZIEK, JOSKINTZA ETXEEK ETA

    BIARRITZEN GERTUTASUNAK AZTARNA UTZI ZUTEN. > 10 Kutxateka/Fotocar Funtsa/Vicente MARTIN (1943)

    TXILE: Herri atzerakoienenmultzoan segituko du abortueskubideari dagokionez > 4

    ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

    Garai bereziak PELLO OTXANDIANO > 9

    www.gaur8.infomila leiho zabalik

    2017ko uztailaren 29a | XI. urtea • 528. zbk.0,50 euro

  • Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

    Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

    Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

    Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

    HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

    SINADURAK:

    03 Iratxe Urizar: Laurogeita

    hamabi

    08 Ula Iruretagoiena Busturia:

    Lurraldearen biolentziak

    09 Pello Otxandiano: Garai

    bereziak

    14 Amaia Ballesteros

    15 Xabier Mikel Errekondo:

    Turismoak irentsi egingo gaitu

    15 Amagoia Mujika Telleria:

    Lurretik, itsasotik eta airetik

    16 Gorka Zozaia: Zientziak (ere) ez

    du denborarik galtzen

    17 Iker Barandiaran: Pedalkada

    gehiago

    21 Ander Izagirre: Pintoreskismoa

    da bide bakarra

    4

    18

    Txilek herri atzerakoienenmultzoan segituko du abortueskubideari dagokionez 04

    Ikusmira: Bizitza osoa batez bestekotenperaturaren gainetik 07

    Donostiako kaleetan modaarnasten zeneko garaia 10

    Emakumearen eta kirolarenartean oraindik dauden harriez 18

    Juantxo Egañaren behatxulotik 22

  • 2017 | uztaila | 29

    GAUR8• 2 / 3hutsa

    atze

    rria

    Nazio Batuetako Torturaren Aurkako Ba-tzordeak Espainiako Erresuma aztertukodu datorren azaroan, gai horren ingu-ruan eman dituen aurrerapausoak balo-ratzeko. Alegia, torturarekin bukatzeko,erantzuleak zigortzeko eta torturaren

    biktimei kalte-ordainak onartzeko eman dituen pau-soak ikertzeko, ulertzen denez. Hainbat gobernuzkanpoko erakundek bidali dituzte euren txostenakdagoeneko, Genevan egingo den VII. azterketa horre-tarako. Euskal herritarren aurkako jazarpen eta inko-munikazioaren pean atxilotuta egon direnen torturatestigantzak eta salaketak aurreko saioen protagonis-ta izan dira. Aurkeztutako txostenak orain arte RightsInternational eta Amnesty International nazioartekoelkarteek prestatu dituzte, eta aurretik eskatutakohainbat exijentzia errepi-katu egiten dira berriro:“tortura” terminoaren ze-haztapen eza, atxiloketa in-komunikatua behin betikobertan behera uzteko eska-era edota egun gurean egu-nerokotasun bizia dutenbeste hainbat gai. Alde batetik, terrorismo

    delituaren hedakuntza mu-garik gabekoa gogor sala-tzen da. Ia edozer gauzaekintza terroristatzat jodaitekeela kritikatzen da,hori asko mugatzen ari bai-ta adierazpen askatasunabezalako eskubide bat, bes-teak beste. Gogorki sala-tzen da, era berean, torturatzen ez dela kontrolatukoduen erakunde independenterik ez egotea. Gainera,aipatutako nazioarteko antolakunde horiek gogor kri-tikatzen dute torturaren biktimek pairatzen duten ai-tortza eza eta indemnizaziorik ez egotea. Nire buruari galdera bat egiten diot: Estrasburgoko

    epai zigortzaileez harago (bertan Estatu espainiarrakordaindu beharreko kalte-ordainak zehazten dira etahala egin behar izan du, derrigor), badago beste ha-maika txosten eta epai non argi ikusten den goi mai-lako auzitegi horietara eramandako kasuez gainera(eta ez dira gutxi) torturaren praktika oso zabalduaegon dela. Horren zabaldua, non praktika orokortuadela baiezta dezakegun.Hau da, espainola tortura debekatuta duen Estatua

    izanik eta nazioartean hartutako konpromisoei jarrai-

    ki biktimak aitortu eta konpentsatu behar baditu…nola da posible beste aldera begiratzea Giza Eskubide-en Komiteak (Maria Atxabal kasua) edota TorturarenKontrako Batzordeak (Urra, Blanco, Gallastegi) kalera-tutako epaien aurrean? Are gehiago, zer esan Gasteiz-ko Gobernuak eta Pako Etxebarriak zuzendutako lan-taldeak batu dituzten milaka kasuei buruz? Besteedozein estatu bere lotsak nola ezkutatu jakin ezine-an ibiliko litzateke horren aurrean. Hemen, berriz,ezer gertatuko ez balitz bezala egin eta ez da ezertxoere gertatzen. Inguruan ez da halakorik. Beste mun-duko toki askotan bai, noski, ez noa kontrakoa esate-ra. Izan ere, espainiarrak hara joaten dira maiz lezio-ak ematera. Lezioez hitz egiten hasita, ezin ahaztu giza eskubi-

    deen arloan lezio gehien eman izan dituen espainia-

    rra Baltasar Garzon epaile ohia izan dela azken urteo-tan. Bada, torturaren lehen lerroko lekukoa izan da,inkomunikaziotik ateratako hainbat herritarrek ikusiduten lehenengo aurpegia berea izan da urteetan. He-rritar horien ongizatearen erantzule zuzena zen be-raien atxiloketak agindu zituen epaile hori. Eta, hara,berak inoiz ez zuela torturaturik ikusi baieztatzen dulasai ederrean, nahiz eta Estrasburgoko Auzitegiarenlehenengo tortura epaia espainiar Estatuaren aurkabere aurretik pasa ziren herritar katalan batzuen tor-tura salaketa izan. Bartzelonan atxilotu zituzten,Olinpiar Jokoen testuinguruan. Egunotan bertan aridira 1992. urteko Olinpiar Joko horien urteurrena os-patzen. Espainiarrak ospakizunetan dauden beste as-kotan bezala, oraingoan ere guk ez dugu ospatzekoezer. •

    { datorrena }

    Laurogeita hamabi

    Espainola tortura debekatuta duenEstatua izanik eta nazioartean hartutakokonpromisoei jarraiki biktimak aitortu etakonpentsatu behar baditu, nola da posiblebeste aldera begiratzea hainbeste kasurenaurrean?

    Iratxe Urizar

    hutsa

    hutsahutsa

  • atzerria

    Miles Sexueta Ugalke-ta Eskubi-deen Kor-porazioakT x i l e k o

    Kongresuari zein Gobernuarieman die egurra joan den aste-

    an kasu jakin batzuetan (ama-ren osasun arazoak ekiditeko,haurdunaldia bortxaketa batenondorio denean edo umekiakmalformazioak baditu) abortualegeztatzen duen legea aurreraateratzeko gauza izan ez zirela-ko. «Lotsagarria» izan zen «han-

    ka sartzea» eta «klase politikoa-ren ezgaitasuna» agerian geratuzen, Senatuan aurrera atera on-doren NBE Nazio Batuen Era-kundeak berak ere zorionduegin baitzuen Txile, Kongresukotramitea arazorik gabe gainditu-ko zutelakoan.

    Augusto Pinochet diktadorezenak barre egingo du bereagintaldiaren azken hilabetee-tan indarrean jarritako lege batatzera botatzeko gaitasunik ezdagoela ikusita. Soziologoekdiote herritarren %70ak onar-tzen duela abortua legeztatzeaaipatutako hiru kasu horietaneta herrialdean urtean 70.000emakumek hartzen dutela haur-dunaldia eteteko erabakia, nahizeta legez kontrakoa izan. Gaine-ra, Michelle Bachelet presidentesozialistaren lege proiekturikgarrantzitsuena dela adierazi

    TXILEHerri atzerakoienen multzoan segitukodu abortu eskubideari dagokionez

    [email protected]

    Txilen abortu terapeutikoa legezkoa zen Pinochetdiktadoreak aurkako legea ezarri zuen arte. Une honetan,presidentetzan emakume sozialista bat dagoela, bazirudienarazorik gabe legeztatuko zela zenbait kasutanhaurdunaldiari amaiera emateko aukera, baina boto bakarbatek hankaz gora bota ditu uste guztiak.

    JENDARTEA / b

  • 2017 | uztaila | 29

    GAUR8• 4 / 5

    dute begiraleek. Baina faktorehoriek guztiak ez dira nahikoaizan Allende presidentearenkonfiantza izan zuen militarkolpistak 1989an ezarritako legealdaketa bertan behera uzteko.Miles korporaziokoek nabar-mentzen dute Txilek abortuare-kiko jarrera atzerakoienak di-tuzten zazpi herrien multzoanjarraituko duela, oraingozbehintzat: Honduras, Nikara-gua, El Salvador, DominikarErrepublika, Vatikanoa, Maltaeta… agintari aurrerakoia duenTxile. Horietan guztietan ez dainoiz onartzen abortua, eztagoian aipatutako kasuetan ere.Abortua legez kontrakoa da

    Txilen eta Justizia Administra-zioak ez du ezikusiarena egitekojoerarik izaten. Txileko Fiskal-tzak berak emandako datuenarabera, 2010etik 2015era 85pertsona zigortu zituzten haur-dunaldiren baten etenaldian es-ku hartzeagatik. 2010etik 2014ra271 txiletar auzipetu zituzten:182 emakume eta 89 gizon.Bacheleten Gobernuak berak

    bultzatu du lege aldaketa. Ema-kumeen giza eskubideen aldekoekintzaileentzat hanka motz ge-ratzen den proposamena (kasuguztietan abortua aske izateanahi baitute) aurrera atera zenSenatuan eta bazirudien «nora-bide egokian» egindako urratsaizango zela. Baina diputatu ba-kar baten faltan geratu zen le-gea Kongresuan, eta orain berrizbatzorde mistoak aztertu behar-ko du. Hilabete gehiago, ustezegina zegoena biribildu ahal iza-teko. Bi ganberetako ordezka-riak abuztuan elkartuko diraprozesuari hasiera emateko.

    ERRELEBOA KONSTITUZIONALEANGainera, alderdi kontserbadore-ek Auzitegi Konstituzionaleraeramango dute gaia, espero ezzuten garaipenaren ondoren le-geari ateak behin betiko ixtekoaukera ikusi baitute. SebastianPiñera presidente ohiaren TxileGoazen alderdiak berehala jaki-narazi zuen bi errekurtso aur-keztuko dituela Auzitegi Konsti-tuzionalean. Epaileen bozketakberdinketa emango balu, auzite-giko presidenteak hartuko lukeerabakia. Une honetan Bachele-

    tek izendatutako Carlos Carmo-na epailea dago kargu horretan,abortuaren aldeko jarrera duenlegegizona. Baina abuztuaren29an Piñerak izendatu zuenIvan Arostica epailea izango daAuzitegi Konstituzionaleko pre-sidente berria, hau da, abortua-ren aurkako jarrera duen gizo-na. Abortua legeztatzearenaldekoek diote Txileko eskuinakpresidente aldaketa horretaralegea onartu gabe iritsi nahiduela, hortik aurrera proiektuaKonstituzioaren aurkakotzat jo-tzea errazagoa izango delakoan.Camila Vallejo Alderdi Komu-

    nistako diputatuak Kongresuanadierazi zuenez, «emakume, he-rritar eta diputatu moduan, nikaskoz gehiago espero dut ezta-baida honetatik, zurikeriarik ezizatea gutxienez. Guztiok daki-gu abortuak ez direla amaitukolegez kontrakotzat jotzeagatik.Beste aukerarik ez bada, era ez-kutuan haurdunaldia eteten ja-rraituko dute emakumeek»,erantsi zuen. «Emakumeok ezdugu errukirik behar, pertsonamoduan onartzea baizik».

    POBREAK, ODOLA GALTZENCamila Vallejok abortuaren aur-kakoen jarrera ere salatu zuen:«Zuek ez duzue bizia defendi-tzen, hori esan arren, zuek erasoegiten diezue emakumeei». Augusto Pinochet diktadorea-

    ren garaian Jaime Guzman es-kuineko politikariak esan zuenagogorarazi zuen parlamentarigazteak, gaur egun indarreandagoen legedia deskribatzeko:«Amak umea izan behar dunahiz eta normala ez izan, ez de-siratutako umea izan arren, bor-txaketa baten fruitu izanda ere,eta umea izateak heriotza era-gingo badio ere».“Emakume aberatsek ordain-

    du egiten dute. Pobreak, aldiz,odolustu egiten dira. Abortu se-gurua, askea, doakoa eta elkarta-sunezkoa”, irakur zitekeen joanden asteartean Santiago hiribu-ruan egin zen manifestazioanesku hartzaileek zeramatenpankarta batean. Milaka lagunelkartu ziren protestaldian,txartel batek zioen: “Abortua ezda aukera bat, erabakitzea esku-bide bat da”. Protestaldia deituAbortuaren aldekoek ere plazaratu zituzten beren mezuak Kongresuan. Francesco DEGASPERI | AFP

    Abortuaren aurkakoek erlijioan oinarritutako esaldiak erakutsi zituzten Kongresuan. Francesco DEGASPERI | AFP

  • atzerria

    zuen Emakume Askeen Batza-rrak gogorarazi zuen beraien-tzat «abortu terapeutikoa» ezdela nahikoa. «Abortatu nahidugu guri baldintza patriarkaleta misoginorik ezarri gabe», es-plikatu zuten.Ogia eta Arrosak elkarteak ere

    salatu du Kongresuan gertatuta-koa. «Txilen egiten diren ezku-tuko abortuen %3 bakarrik jo-rratzen duen ekimena hankazgora bota dute eskuinak, Elizakatolikoak eta Demokrazia Kris-tauak. Nahiz eta muga asko eza-rri zaizkion proposamenari,atzera bota dute Kongresuarenmoral kontserbadorearen adie-razle moduan, beraien asmoa ezbaita bizitza babestea, emaku-meon gorputzaren kontrol poli-tikoari eustea baizik, nahiz etahorrek heriotza, kartzela eta be-ren bizitza arriskuan ipintzeaeragiten duen», dio plazaratuduten agiriak. «Kongresuak he-rrialdeko aberatsenen eta bote-retsuenen alde gobernatzendu», erantsi dute.Teorian Gobernuaren alde da-

    goen koalizioko diputatu ba-tzuek proposamenaren aurkakobotoa eman zuten, orain arteegin izan duten moduan. Horre-la gertatu zen DC Alderdi Demo-krata Kristauko bi parlamentari-rekin, baina horiei ia ez zaieegurrik eman. Alderdi berekoMarcelo Chavezi, berriz, bazterguztietatik eman diote, baiezkobotoa eman beharrean kasu ba-tean abstenitu egin baitzen. 14 urtetik beherako haurdu-

    nen kasuan, gurasoen edo tuto-reen baimenik ez balute bainahaurdunaldia etetea nahi izanezgero, epaileek hartu beharko lu-kete erabakia. Puntu hori aurre-ra ateratzeko 67 boto behar zi-ren, eta 66 besterik ez zirenizan. Clemira Pacheco PS Alder-di Sozialistako diputatuak Twi-tter sare sozialean adierazi zuenbere haserrea: «Emakume beza-la, presidentearen programareneta emakumeon kontrako botoaeman duen diputatu bat ‘arras-taka’ ibili izanaz damutzennaiz». Sarean askok gogorarazidute Chavezek auto istripu batizan zuela 2014an, gehiegi edan-da zihoala. Ihes egin zuen. Orainere hala egin beharko luke.

    Emakume Askeen Batzarrak deituta joan den asteartean Santiago hiriburuan egindako manifestazioa. Martin BERNETTI | AFP

    Abortuaren aurka dauden Txileko emakumeen kontzentrazioa. Martin BERNETTI | AFP

    COSTA RICAKLEGEDIAALDATZEKOGOMENDIOAJASO DUEmakumearen BazterketaEzabatzeko Nazio BatuenBatzordeak (CEDAW) CostaRicako egoera aztertu du etaondorioztatu du herrialdeaklegeztatu egin behar duelaabortua zenbait kasutan(umekia bortxaketa edointzestu baten fruitu deneanedo malformazioak baditu),eta, gainerakoetan,despenalizatu.

    Batzordeak egin duentxostenak dio kezkatutadagoela herrialdean abortuaegiten dutenakkriminalizatzeko dagoenjoerarekin. Horregatik,gomendatu du Zigor Kodeaaldatzeko eta haurdunaldiaeten beharrean aurkitzendiren emakumeeikalitatezko zerbitzuakeskaintzeko.

    Testuak salatzen duherrialdeko emakume etanerabe askok arazo ugariizaten dituztelakontrazepzio metodomodernoak eskuratzekogaraian, «batez ere urrutidauden nekazaritzaeremuetan». Arazo horikonpontzeko,beharrezkotzat jotzen dukontzientziazio kanpainakegitea eta horixe eskatu dioSan Joseko Gobernuari.

    Haurdun geratu dirennerabeei dagokienez, horiekestigmatizatzearen aurkadago Batzordea, etaberaientzat bekakeskaintzea eskatu du.

    Bestalde, CEDAWbatzordeak eskatu dulaguntzak ematekoemakumeek betiko lanetatikkanpo ikasketak egin ahalizateko, emakumeeilanposturen bat aurkitzekoerraztasunak emateko etalan bera egiten duenarisoldata bera emateko dioenprintzipioa betetzeko. Izanere, bi sexuen arteko aldeaikaragarria da Costa Rican.

  • 2017 | uztaila | 29

    GAUR8• 6 / 7

    Ameriketako Estatu Batuetako NOAA Ozeano eta

    Atmosferaren Administrazio Nazionalak egindako

    txosten baten arabera, planetaren azken 390 hi-

    labeteotako tenperatura batez bestekoa baino al-

    tuagoa izan da. Beraz, 32 urte edo gutxiago di-

    tuen irakurleak bere bizitza osoa batez besteko

    tenperaturen gainetik egin du. Datu horiek erre-

    gistratzen hasi zirenetik pilatutako materialare-

    kin egin dute kalkulua NOAAko adituek. 2017ak

    orain arte eman duena ikusita, badirudi iazko

    marka hautsi gabe geratuko dela aurten. Aurten-

    go ekaina, esaterako, iazkoa eta 2015ekoa baino

    freskoxeagoa izan da, baina batez bestekoa oso

    atzean utzita (1,48 gradu), hori bai. Gainera, ekai-

    na normalean baino lehorragoa izan da leku as-

    kotan, eta horrek sute tragikoak eragin ditu, esa-

    terako, Portugalen (goiko irudian). Zientzialariek

    nabarmendu dute horrenbesteko beroa “El Niño”

    izeneko fenomeno meteorologikoa amaituta da-

    goenean gertatu izanak kezkatzen dituela. Behe-

    ko irudiko Atenasko umeei, berriz, bost axola, bai

    behintzat goitik behera bustitzeko aukera duten

    bitartean... [email protected]

    BIZITZA OSOA BATEZ BESTEKOTENPERATURAREN GAINETIK

    Patricia DE MELO MOREIRA - Louisa GOULIAMAKI | AFP

    C IKUSMIRA

  • hutsa

    3 BEG

    IRADA:

    arki

    tekt

    ura

    / zi

    entz

    ia /

    kom

    un

    ikaz

    ioa L

    urraldea eta biolentzia. Bi hitzak elkarren ondo-an jartzearekin batera zer-nolako hausnarketakerator daitezkeen proposatzera nator (saiakeraxume gisa). Batak giza gorputzaren gain jaurtitzenden edozein erasori erreferentzia egiten baitio, eta,besteak, kolektibotasunak partekatzen eta eraiki-

    tzen duen espazioari –errealitate fisiko eta materiko bati–.Biolentzia nork-nori izaerakoa da, eragile batek opresio indarbat eragiten duenekoa biktima batean jaurtitzerakoan. Bio-lentziak teorizazio mardul askotarako eman du, horra horBenjamin, Zizek, Foucault, Agamben, Cavarero eta abar luzebaten gogoeta proposamenak. Biolentziaren sistematikotasu-na, hala nola biolentziaren izaera soziopolitikoa, eztabaida-tzen dute guztiek. Horrek esan nahi du egunerokotasuneanaldi berean eragiten duten izaera eta sakontasun desberdine-tako biolentziek gure gorputzak zeharkatzen dituztela.Akzio opresorea espazio batekin batera irakurtzeko nahi

    honetan, espazioak biolentzia eragile eta jasotzaile bezaladuen paper bikoitzari arreta jartzeko ideiarekin egiten da. Es-pazioa biolentzia eragiteko tresna bihurtzen dela diogu,nork-nori erlazioan tarte eragile bat kokatzen delako: espa-zialitatearen “bitartekari-arma”. Biolentzia esplizituko egoe-rekin alderatuta –gudak–, lurraldearen biolentzia-tresna apli-katzean ikusgaitasuna askoz murritzagoa da, zerk eragitenduen biolentzia eta honek nolaeragiten duen ibilbidearen arrasto-ari jarraitzea konplikatuagoa baita.Konplexutasun horrek identifika-garritasuna zailtzen duen heinean,lurraldearen biolentzia normaltzatjotzea edo bere izatea ezeztatzeaekarriko du, biolentziaren biolen-tzia eraginez. Kontrara, espazioabera biolentziaren testigantzarakoere erabil daiteke.Historikoki lurraldea menderatu

    eta kontrolatzea boteretsuen inte-reseko altxorra izan da, eta, beraz,guda eremua. Biolentzia arkitektu-raren ikuspegitik aztertzean, age-rian gelditzen da egun gatazkarenhelburu edo konkista-esparruakhirien espazioetara pasa direla. Hi-ritarra den gizartean, lurraldearenjabe izatea balio funtzionalaz etakarga sinbolikoz jantzita dago. Bi-zitzaren esperientzia pribatu zeinpublikoa bideratu eta ordenatzenda forma espazial eta lurralde-ere-du jakinen bidez, bakarrak, arra-zionalak eta neutroak bailiran. No-la erabil daitekeen lurzorua, zerdebekatzen eta baimentzen den ere-mu jakin batean, biolentzia eragile

    izan daiteke, botere-harremanak espazioaren bidez arautzeanbaitatza.

    Bestalde, lurraldea ikuspegi globaletik aztertuta, «ekozi-dioaz» hitz egiten da lurraldearen gainean gizakiak espe-zie gisa praktikatzen duen terrorismoa adierazteko. Ingu-rumen sarraskiak adierazteko balio duen hitz horren bidez,“guda” honetan gizakia gizakiaren kontra ari dela nabarmen-du nahi da. Lurraldearen gaineko biolentzia horrek –ekosiste-mak suntsitzean, baliabide naturalak agortzean oinarritzendena– berezitasun paregabeak –eta beldurgarriak– ditu: ziur-gabetasun egoera berri batean jarri gaituzte, non arriskuakkalkulaezinak diren eta ondorio-kateak aurrez ezagutzerik ezdagoen, non lehen aldiz gudaren emaitzak ez diren klaseenarabera moldeatuko (Becken esanak ekarriaz). Munduko lu-rraldea –eta beraz gizakia– probeta bilakatzen dela alegia, la-borategiko espazioetatik lurraldera salto egiterakoan. Ez gara zientzia-fikziozko pelikula baten gidoia asmatzen

    ari, lurraldearen biolentziak azaleratzen baizik. Kulturarenkritikaren esparrutik bide luzea dago egiteko garaikidetasu-naren biolentziaren irudi berriak argitaratzen. Izan ere, batai-la guztietan gertatu ei da: biolentzia espazioak agertu ahalaerresistentzia guneak eraiki behar dira. •

    Ilustrazioa: ULA IRURETAGOIENA BUSTURIA

    Ula Iruretagoiena BusturiaArkitektoa

    Lurraldearenbiolentziak

  • 2017 | uztaila | 29

    GAUR8• 8 / 9hutsa

    her

    ria

    Ahal duenarentzat behintzat uda deskonek-tatzeko garaia izan ohi da, pilak kargatze-koa, urtean zehar egiteko aukera edo pa-txada izan ez dugun hori egiteko tartea,egunerokotasunetik distantzia bat hartze-ko aukera. Aldiz, abuztuan zehar, deter-

    minanteak izan daitezkeen gertaerak harilkatu daitez-ke Kata lunian . Beraz , deskonektatu bai ba inaKataluniatik datozkigun berriak gertutik zaindu be-harko ditugu uda honetan.Esaten denez, momentu historiko bat bizi denean ezda ezohikotasunaren kontzientzia izaten, a posterioribaino ezin daiteke pertzepzio hori izan. Gauza norma-lak gertatzen ari dira hemen: Rajoyk Auzitegi Naziona-lean deklaratu du eta esan du berak presiditzen zuenalderdiaren aurrekontuaren berri ez zuela. Zalapartasortu du horrek baina ustel-keria gauza erabat normalada Espainiako sistema poli-tikoan. Pobreek Mediterra-neoan hiltzen jarraitzen du-te ; gure kontz ientz iakastindu bai baina normal-tzat jotzen ditugun paisaiamediatikoaren parte direnirudi dramatikoak telebis-tan berriro ere. Ahal duenaopor bidaian doa, beste ba-tzuek uda sasoiko lan pre-karioren bati helduko diote.Herrietako jaiak, batzuk bu-katu ahala beste batzuk ha-si. Gauza normalak, ezohi-kotasunik ez.Alabaina, Espainiaren his-toria modernoan inflexio puntu izan daitekeen azele-razio momentu baten atarian egon gaitezke. Datozenbi edo hiru urteetan gertatzen denak Espainiaren –etaondorioz, Estatuaren barneko nazioen– etorkizun poli-tikoa markatu dezake, eta ezohiko garai hori iraileanzehar Katalunian gertatzen denak estreinatu dezake.Hipotesi bat baino ez da, baliteke horrelakorik ez ger-tatzea, baino nago oso kontuan hartzeko hipotesia de-la. Edozein kasutan, Kataluniatik datozkigun berriekikasturte hasiera bizia iragartzen dute ezbairik gabe. Bien bitartean, urte politikoaren hondarrean gaude-larik, bilana egiteko sasoia ere bada. Atzera begiratueta orain urtebete zer egoeratan geunden erreparatzenbadiogu, ikasturte honetan aurreratu dena asko da.Bestelako balantze sakonagoetan sartu gabe, eginda-koa zerrendatzeak iragandako urte politiko honen di-

    mentsioa erakusten digu: Euskal Autonomia Erkidego-ko hauteskundeen erronka, Sorturen kongresu birfun-datzailea, Ernai eta LABen kongresuak, armagabetzea,EH Bilduren kongresua, EPPKren eztabaida. Abian ez-tabaida prozesuak mahaigaineratu zuen erronka: ez-ker abertzalea birfundatzea, fase politiko honetan as-kapen prozesua hauspotzeko gai izango litzatekeenezker abertzale bat osatzea. Bada, birfundazioaren in-plementaziorako ikasturtea izan da neurri handi bate-an iragandako hau. Eta emaitza txukuna izan delakoannago termino orokorretan.Baina mundua ez da gelditu ezker abertzalea barrurabegirako lanetan ari zen bitartean. Eta uste dut bada-goela asinkronia bat garai politiko honen tempus-eneta ezker abertzalearen barne tempus-en artean. Asin-kronia hori zuzentzea nahitaezkoa da, izan ere, dato-

    zen bizpahiru urteak garrantzi berezikoak izango dira,eta ezker abertzale indartsu baten ekarpena ezinbeste-koa izango da: Espainiako krisi politiko-territorialakzer norabide hartzen duen ikusiko da, zeina Katalunia-ko prozesu independentistaren oraingo fasearen itxie-rak baldintzatuko duen neurri handi batean; EuskalAutonomia Erkidegoan, estatus politikoaren egunera-tze prozesuak zer norabide hartuko duen ebatziko da;Nafarroan, aldaketaren gobernuaren etorkizuna eraba-kiko da; Euskal Elkargoa martxan jarri eta fase berribat gorpuztuko da Ipar Euskal Herrian; eta gatazka ar-matuaren ondorioen konponbidea zein oinarriren gai-nean eraikiko den ebatziko da, besteak beste.Iragan den urte politikoa barrura begirako lanetara-ko izan bada, datorren honek indarrak askatzekoa be-har du izan. Garai bereziak datoz. •

    { asteari zeharka begira }

    Garai bereziak

    Datozen bi edo hiru urteetan gertatzendenak Espainiaren –eta ondorioz,Estatuaren barneko nazioen– etorkizunpolitikoa markatu dezake, eta ezohikogarai hori irailean zehar Kataluniangertatzen denak estreinatu dezake

    hutsa

    hutsahutsa

    Pello Otxandiano

  • herria

    Korridore batean biltzen dira Donostianmodaren sektorean iraganean bizi izanziren garai emankor eta entzutetsuak,bereziki Lehen eta Bigarren Mundu Ge-rren arteko epea, nazioartean urte iluneta gogorrak zirenean. Zuri-beltzean

    iristen zaizkigu hamarkada haietako soineko dotoreak,modaren nondik norakoak, Victoria Eugenia erregina-ren bisitak eta donostiarren usadioak, Kontxako hon-dartza eta hiriko kaleak. Suma daitezke soinua, zarata,hiriko bizitza, hipodromoko emozioak eta kafetegietako elkarrizketak. Orrazkera batzuek eta ezpainetakogorriek (hala zirela pentsa daiteke) Hollywoodeko garaionenetara garamatzate, orduan pantaila handiko akto-resak zirelako erreferente janzteko eta makilatzeko ga-raian. “Street style Donostian. Atal historikoak” erakus-ketak historia erakusten du eta jendarte jakin batenegunerokoa. Modaren Klusterrak sustatuta, eta Kutxa-ko Fototekaren artxiboko altxorrak mimoz hautatu on-doren, Miramar jauregian egongo da zabalik urriaren30era arte. Sarrera doakoa da.Ana Balda komisarioaren eskutik egin dugu bisita.

    Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua, Komu-nikazioan doktorea da, eta Nafarroako Unibertsitateanirakaslea, zehazki Modaren Diseinuaren Historia etaModaren Ordezkaritza Prentsan irakasgaietan. Dokto-rego tesian Parisko Balentziaga enpresaren komunika-zio politikan oinarritu zen, eta espezializazio arloakmodaren historia eta argazkiak ditu.Donostian gertatzen zena ulertzeko ezinbestekoa da

    nazioartean orduan jazotzen ari zena azaltzea. LuisXIV. erregearen agindupean, Paris zen, XVII. mendean(baita gaur egun ere), munduko moda hiriburua. Sek-torearen erdigunea han zegoen, baina modak, luxuzkosektore bezala, XIX. mendean eman zuen jauzia, etahorrek bat egin zuen denboran Pariseko birmoldaketa-rekin, Georges-Eugene Haussmann funtzionario publi-koaren eskutik garatutakoa. «Berak diseinatu zuengaur egun ezagutzen dugun Paris: paseatzeko, ikustekoeta ikusiak izateko», dio Baldak.Janzkera «ezinbestekoa zen bizitza soziala egitean»,

    eta modaren garapenean gakotzat jotzen du, besteakbeste, Charles Frederick Worth (1825-1895) diseinatzai-learen esku hartzea. «Gaur egun ezagutzen dugun mo-da sistema irauli egin zuen. XIX. mendearen erdirainozer jantzi erabaki pertsonala zen, alegia, bezeroarena.Jostuna emakumeen etxeetara joaten zen eta haiek es-

    katutako soinekoa josten zien. Worthek,ordea, aldatu egin zuen hori: gustuarensortzaile zen. Eramaten zena asmatzenzuen, eta, hala, bezeroak egiten zuenagustatzen zitzaien edo ez ikustera joatenziren bere lokalera», azaldu du.Pariseko kale garestienean bere moda

    etxea sortu zuen Worthek, luxu frantse-saz dekoratua, eta bertan eraiki zuen be-zeroekin harreman berezia, «berdinetikberdinera». Garai berean modari buruz-ko aldizkarien ugaritzea eman zen, etaprentsa espezializatua ere ugaritu egitenzen. «Modaren demokratizazioa» emanzen, adituaren hitzetan. Horrek guztiakerritmoak bizkortu zituen, eta emaku-meek janzkera maizago aldaraztea era-gin: denboraldiak sortzen dira eta arro-paz «aldatzeko beharra» sortzen da.Aldizkari eta prentsa espezializatuaren

    loraldia… eta argazkilaritzaren gorakada.Moda bera zen argazkilariek harrapatunahi zutena, kalean, kafetegietan, lokale-tan… «street style delakoa jaio zen or-duan», dio. Jacques Henri Lartigue, See-berger anaiak, Steichen… haiek izanziren, besteak beste, kalean bertan moda-

    ren esentzia jasotzen maisuak, Baldakdioenez. XIX. mendearen amaiera helduzenerako moda bera zen argazkilaritzaklantzen zuen gaietako bat.

    LEHEN ETA BIGARRENMUNDUGERRAK«Eta Donostian, bitartean zer?», galdegi-ten du Baldak. Itsasoa izateak ematendion berezko nortasuna dago alde bate-tik, bertako izaeran eta usadioetan eraginzuzena baitu. «Kostan dago Donostia,eta, hori, noski, Parisekiko ezaugarrierantsi bat zen». Gogorarazi duenez, do-kumentatuta dago Gaztelako artile one-na Donostiako portutik ateratzen zelabarkuetan XIII. mendean.Harresiek inguratzen zuten hiria, fisi-

    koki mugak zituen beraz, baina, 1868an,harresiak eraustearekin batera, hiria ire-ki egin zen eta aukerak biderkatu egin zi-ren, jakina. Eta eraikitzerako garaian, ere-du frantsesa jarraitu zen: etorbideak,bulebarrak, pasealekuak…Jende aberatsa etortzen hasi zen Do-

    nostiara, europar aristokrazia eta monar-kietako kideak. Itsasoak erakarri zuenjende mota hori. Arrazoi medikoak tarte-

    Erakusketarenkomisarioa da Ana Balda,

    Komunikazioandoktorea. Tesia egin zuen

    Cristobal Balenciagarenfiguraz eta haren

    komunikazio politikaz.Andoni CANELLADA | ARGAZKI

    PRESS

    DONOSTIAKO KALEETAN MODAARNASTEN ZENEKO GARAIA

    Oihane Larretxea de la Granja

    Nazioarteko arrazoi politikoek (bereziki Lehen eta Bigarren Mundu Gerrek), eta Parisekikogertutasunak, lotura estua josi zuten iraganeanmodaren eta Donostiaren artean. «Street styleDonostian. Atal historikoak» erakusketak zuri-beltzean bildu ditu garaiok Miramar jauregian.

  • 2017 | uztaila | 29

    GAUR8• 10 / 11

    ko, adituak, XIXI. mendearen erdialdean,itsasoan bainuak hartzea aholkatzen hasiziren osasunerako onuragarriak zirelako.Klase altuko jendea kostara bidaiatzenhasi zen. Gogoratu duenez, Kontxakohondartzari «playa real» deitzen zitzaionMaria Cristina erreginaren presentziaoso ohikoa zelako bertan. Ia modu natu-ralean bilakatu zen Donostia sozializa-tzeko hiri aproposa: «Alde batean Mira-mar jauregia zegoen, eta, beste aldean,kasinoa, gaur egun Udaletxea dena. Etabien artean, ikusteko eta ikusia izatekopasealeku aproposena: Kontxa. Aberatsaizan edo ez, gehiago edo gutxiago eduki,edonork paseatzen zuen, edonork zueneskura begiratzea, berriketan gelditzea,gertatzen zena ikustea…». Paris Donostia-tik «gertu» zen, eta handik bizkor heltzenbaziren eraginak, zer esanik ez Biarritze-tik. Euskal kostako bi hirien artean harre-mana eta mugimendu handia sortu zen.«Nazioarte mailako harremana zen, kos-mopolita», deskribatu du.Lehen Mundu Gerran Estatu espainia-

    rrak agertutako neutraltasunak hipikaekarri zuen Donostiara. Belgikak, Estatu

    frantsesak eta beste hainbat herrialdekzaldi lasterketak egiteari utzi egin beharizan ziotenez gerraren eraginez, AlfonsoXIII. erregearengana jo zuten, laguntzaeske. Baita eman ere, gaur egun ezagu-tzen dugun Lasarte-Oriako hipodromoaireki baitzuen 1916an. «Plaza aproposamodak zekarrena erakusteko, zezen plazaere bazegoen Donostian… Alegia –erantsidu–, bazegoen jantzitakoa non luzitu».Garai berean, 1912an, luxuzko Maria Cris-tina hotelak ateak zabaldu zituen, baitahiriko hainbat moda etxek ere.Bigarren Mundu Gerrak ere badu zeri-

    kusirik Donostiaren eta modaren artekoloturan. Jostunek zailtasun handiak zi-tuzten Parisen moda saltzeko, ulertzekoadenez, eta Biarritzera mugitu ziren asko,besteak beste, Coco Chanel (1883-1971).Villa de Larralde etxea hartu zuen bizile-ku eta goi-mailako joskintza tailerra za-baldu zuen bertan. Ez zen bakarra izan,Callot Soeurs diseinu etxea ere Biarritzeninstalatu zen, baina, Donostian zen nego-zio aukeraren jakitun, “La Voz de Guipuz-coa” egunkarian jartzen zituen iragar-kiak, Baldak gogoratu duenez. Worthmaisuak ere, denbora tarte txiki batez,beste hainbeste egin zuen. «Moda eta lu-xu eskaria zegoen», dio, eta hura ase be-harra zegoen. Testuinguru emankor har-tan zabaldu zuen Cristobal Balenciagagetariarrak bere lehen moda etxea Do-nostian, Bergara kalean zehazki.Hiritarrek arreta jarrita zuten modan,

    imitatu egiten zuten, baina beren poltsi-koetara egokitutako dendak eskatzen zi-tuzten, erositakoa non jantzi eta estrei-natu bazuten-eta: dantzak, Aste Nagusia,Aste Santua, ezkontzak… «Ideiak kaletikbertatik jaiotzen zituzten, eta moda al-dizkarietatik. Bertan argitaratzen zena ja-so eta bakoitzaren aukeretara egokitu».Bigarren Mundu Gerraren testuingu-

    ruan errazionamendua heldu zen, eta ho-rrek modari ere eragin zion, noski. Mate-rial eta oihalen faltan, jantzi oso sinpleakegiten ziren. Non zen, orduan, sormena?«Kapeletan», zehaztu du Baldak. «Parise-tik inportatu ziren ideiak. Oso handiakziren kapelak, ikusgarriak, ederrak –diokomisarioak–. Alemanek okupatuta zu-ten Frantziako hiriburua, baino hirita-rrek nolabait argi utzi nahi zuten ezerkez zuela frantsesen izpiritua hilko, moda-rako zuten gaitasuna. Beraiek zirela ho-rretan onenak, eta, gerrak gerra, Paris be-ti izango zela modaren hiriburu. Eta horiguztia Donostiara ere ailegatu zen».

    PASCUAL MARIN ETA RICARDO MARTIN ARGAZKILARIAK GORAIPATZEN DITU ANABALDAK, JENDEAREN ESENTZIA HARTZEKO ZUTEN GAITASUNAGATIK. 20KO HA-MARKADA COCO CHANELEK PUNTUZKO JANTZIAK MODAKO BIHURTU ZITUEN GA-RAIA DA: EROSOTASUNA PROPOSATZEN ZUEN DOTOREZIA GALDU GABE. JANTZIAKLASAIAGOAK ZIREN, AURREKO URTEETAKO ESTUTASUNAK ALBORATUTA. KONTXA-KO HONDARTZA ETA LONDRES HOTELAREN INGURUAK MODA IKUSTEKO LEKUAPROPOSAK ZIREN. Kutxateka/Marin funtsa/Pascual MARIN (1929)-Fotocar funtsa/Ricardo MARTIN (1927)

    COCO CHANELEN PUNTUZKO JANTZIAK:EROSOTASUNA, DOTOREZIA GALDU GABE

  • herria

    EGUNEAN HIRU EDO LAU ALDIZ ARRO-PAZ ALDATZEKO GAITASUNA ZUEN, BAI-TA HORRETARAKO ABERASTASUNA ERE,JAKINA. VICTORIA EUGENIA ERREGINALEHENENGOA ZEN MODA ALDIZKARIETAN

    JASOTZEN ZIREN TENDENTZIAK JANZTEN,ETA HORIEK GUZTIAK DONOSTIATIK PA-SEATZEN ZITUEN UDA SASOIAN. PARISKOJOSKINTZA-ETXE OSPETSUEK TAILERRAKIREKI ZITUZTEN BERTAN, BAITA BIARRI-TZEN ERE, ETA BEZERO ONENETAKOAZEN ERREGINA. HIPODROMOAN JANTZIZUEN SOINEKO HAU BEHEALDEAGATIK

    DA BEREZIA, OIHAL ONENEKIN JOSIA. Kutxateka Fotocar funtsa/Ricardo MARTIN (1925)

    MODAK ZORATZENZUEN VICTORIAEUGENIA ERREGINA

    30EKO HAMARKADAN ARRETA HONDARTZAN JARRI ZEN, ITSASOAK BERAK BEHAR JA-KIN BATZUK SORTU ZITUELAKO ETA MODA ERE INGURUARI EGOKITU ZITZAIOLAKO. AI-PATZEKOAK ITSASERTZETIK PASEATZEKO IRUDIKO GORPUTZ OSOKO JANTZIAK: BIA-RRITZ, MONAKO EDO CANNESEN EGITEN ZEN BEZALAXE EGITEN ZEN DONOSTIANERE. SOINEKOAK, BESTALDE, EMAKUMEAREN GORPUTZA GEHIAGO MARKATZEN HASIZIREN. OIHALAK ZEHARKA MOZTUTA ZEUDEN; HORREK MUGIMENDU HANDIA EMATENZUEN IBILTZEAN. Kutxateka Fotocar funtsa/Ricardo MARTIN (1933 eta 1935)

    PUNTUZKO PIJAMAK HONDARTZAN ETAZEHARKA MOZTUTAKO OIHALAK

  • 2017 | uztaila | 29

    GAUR8• 12 / 13

    BIGARREN MUNDU GERRAK ERRAZIONAMENDUA EKARRI ZUEN PRODUKTU ASKOTAN, BAITA OIHALETAN ERE. HALA, GONAK MOTZAGOAK EGITEN HASI ZIREN, BELAUNAK ERA-KUTSI GABE, ORDEA. ESTATU FRANTSESA ALEMANEK OKUPATUTA ZEGOEN, BAINA, EGOERAK EGOERA, «MODAREN HIRIBURU ETA EREDU» IZATEN JARRAITZEN ZUTELA ERAKU-TSI NAHI IZAN ZUTEN FRANTSESEK. EMAKUMEEK, SORMEN ETA ESTILO HANDIZ, IZPIRITU HORI KAPELA ETA BURUKO OSAGARRIEKIN BIDEZ HELARAZI NAHI IZAN ZIOTEN MUN-DUARI. JOERA HORIEK OSO JARRAITUAK IZAN ZIREN GUREAN ERE. HIPODROMOAN ETA BULEBARREAN IKUSI ZIREN JOERA BERRIOK. Kutxateka/Fotocar funtsa/Vicente MARTIN (1942 eta 1943)

    BIGARREN MUNDU GERRA ETA ERRAZIONAMENDUA

    CRISTOBAL BALENCIAGAK (1895-1972)BERE MODA-ETXEA 1917AN SORTU ZUENDONOSTIAN, BERGARA KALEAN. ERREGI-NEK (MARIA CRISTINA ETA VICTORIA EU-GENIA) ETA ARISTOKRAZIAK ZEIN GOI BUR-GESIAKO ANDREEK MAIZ BISITATZEN ZUTEN,

    BAINA FROGATUTA DAGO BRETXAKOARRAIN SALTZAILE BAT BERE BEZERO ONE-NETAKOA ZELA. 1936AN PARISERA JOANZEN GERRAREN ONDORIOZ, ETA HAN FIN-

    KATU ZUEN EGOITZA FRANTSESA.1947AN MODA PRENTSAN OSO KRITIKA-TUA IZAN ZEN «BARRIL LINEA» LANDUZUEN: ORDUAN HASI ZEN BENETAKO BA-

    LENCIAGA ESTILOA GARATZEN. DONOSTIARASKOK ETA HIRIKO UDATIARREK BERE PRO-

    POSAMEN BERRIAK HARTU ZITUZTEN,GEHIEGI ZABALDUTAKO DIOR ETXEARENESTILOTIK BEREIZTEKO HELBURUAREKIN.

    Kutxateka/Fotocar funtsa/Vicente MARTIN (1945)

    BALENCIAGA,GETARIATIKMUNDURA

  • hutsa

    iRRITZIA:

    {

    }

    AmaiaBALLESTEROS

  • 2017 | uztaila | 29

    GAUR8• 14 / 15

    hutsa

    Turismoak kezka ugari sortuakditu. Nagusiki uda partean ditu-gu jasaten bere albo kalteak, bai-na Donostia Europako kultur hi-

    riburu izan den 2016az geroztik turismobasatiaren olatuak ez du etenik. Gipuz-koako hiriburuan bereziki etsigarria daegoera, nahiz eta gainontzeko hiriburue-tan eta itsasertzeko hirietan ere eraginanabarmena den. Turismo ereduaren eztabaida pil-pile-

    an da eta Donostiako kaleetan ohikoakbilakatu dira herritarren protestak etapintaketak, esaterako, “Tourists go home,refugees welcome”. Oinarrizko gauza as-ko daude arriskupean eta neurriak eska-tzen zaizkie erakundeei eta arduradunpolitikoei.

    Baina, turismoak lan aukerak eta moz-kinak baino ez ote dakartza? Zein prezio-tan, ordea? Gaurko pagotxa ez ote da epeertain eta luzerako miseria izanen?Turismoaren benetako arazoa ez da

    soilik kaleetako jende andana. Baditubestelako trabak; desagertzeraino kalte-tzea kultur eredua, euskara, lehengaiaketa lan moldeak eta alokairuak izugarrigarestitzea, besteren artean. Turismo oldeak dakartzan multinazio-

    nal harrapariek irensteko arriskuan gau-de, McDonalds, PizzaQueen... Alde Zaha-rreko tabernak ere jada erasoa jasatenari dira eta batzuk jada jabe berrien es-kuetan ez dira gauza bera. Berezitasunagalduta, epe ertainean egungo Alde Za-harra galdu egingo da.

    Herrialde folkloriko bat gehiago izannahi ez badugu, kanpotik datorrena ber-takoarekin uztargarria izateko beharbeste neurri hartu egin behar dira, etahori soilik bertakoen esku dago. Dena den, arazoa ez da soilik hemen-

    goa. Bartzelonako hainbat auzotan pro-testa aktibora jo dute eta bizi kalitateababesteko beharra aldarrikatzen dute.Agintari batzuk bederen egoera itoga-rriaren larritasunaz ohartuta neurriakhartzeko prest omen daude.Hemen bertakoak garenok beste he-

    rrialde batera joaten garenean kanpotarturista arduratsuak ote gara? Turismoaren azaleko “glamourrak” us-

    te baino ondorio pozoitsuagoak ekar di-tzake. •

    hutsa

    Turismoak irentsi egingo gaitu

    Xabier MikelErrekondo

    hutsa

    Autobusa erabili zuten lehendabi-zi, «neskek alua eta mutilek zaki-la» dutela esateko eta kontrakoadiotenek jendartea engainatu

    nahi dutela salatzeko. Hazte Oir izena duelkarteak eta beren burua saltzeko dutenmoduak negargura edo barregura ematendu, daukazun egunaren arabera. Erreparo-rik gabe aipatzen dituzte askatasuna, gi-zarte aktiboa, duintasuna, giza eskubide-ak... Gorroto ditut gauza bat eta kontrakoa

    defendatzen dutenek berdin erabil ditza-keten hitzak. Adibidez, askatasuna. Nik ezdut nahi, ezta urrundik ere, Hazte Oir el-kartekoek saltzen duten askatasunik.Haien mundu ikuskera itxian, ñimiñoan,zahar usainekoan, ilunean, karratuan, es-

    tuan... zer-nolako askatasuna kabitzen da?Horregatik ez dut nahi. Bestelakoa ames-ten dut, pertsonari begietara begiratu etazoriontasuna besterik opa ez dion askata-sun mota hori nahi dut nire inguruan. Orain airez dator erasoa. Uda partean

    hegazkin txiki batekin ibiliko omen dira,«mezu harrigarri» bat zabalduz. Hondar-tzan nagoela ez dut burua goratuko bu-rrunba sumatzen dudanean. Badaezpada.Ondo pasatzera joan eta eguna ozpindukodidate bestela. Zeinek eta transfoboek. Ez-ta pentsatu ere (ea tentazioari eusten dio-dan...). Aurrekoan lagun batek esan zidan Hazte

    Oir elkarteko kideei gauza bakarra opadiela: etxean eta beren azalean sufri ditza-tela transexualitate egoera batek dakar-

    tzan kezkak, zalantzak, galderak eta sufri-mendua. Egia esan, akaso horrek lagundu-ko lieke beren ikuskera zabaltzen eta besteinoren bizitzan alferrikako sufrimendurikez eragiten. Baina, tamalez, segur aski ezlitzateke horrelakorik gertatuko. Segur as-ki ustez maite duten hori beren mundu ñimiño, itxi, zahar usaineko, ilun, karratueta estu horretan sarraraziko lukete, sufri-menduetan latzena eraginez; etxekoek etaustez maite eta babesten zaituzten horieksortutakoa. Ez diot inori opa horrelakorik,ezta Hazte Oir elkarteko kideen seme-ala-bei ere. Segi dezatela berean. Guk ere jarraituko

    dugu, lurretik, itsasotik eta airetik norberaden bezalakoa zoriontsu izateko bide za-bal-zabalak eraikitzen. •

    0hutsa

    Lurretik, itsasotik eta airetik

    Amagoia MujikaTelleria

  • hutsa

    3 BEG

    IRADA:

    arki

    tekt

    ura

    / z

    ien

    tzia

    / ko

    mu

    nik

    azio

    a Oporraldi garaiaren erdi-erdian gaudelarik, ezerbaino lehen, «denboragaltzearen» apologiaegitea dagokit, edo zeha-tzagoa izateko, esaera

    horrekin ulertzen den jarduerarena:aspertzea, ezer ez egitea, egotea.Egiari zor, ez da batere esaera egokia,denbora ez baita galtzen, ez baita galtze-rik eskuetan ez dena. Denbora bizi egi-ten dugu, eta hobeto edo okerrago bizidezakegu. Denbora galtzearen esaera-rekin esan nahi duguna, beraz, txartobizitzea besterik ez da, txarto jardutea.Ideologia kapitalistak denbora urre de-la sinistarazi digunetik, ezer produkti-borik egiten ez deneko denborak ezer-tarako balio ez duela dirudi, galduegiten dela. Baina ohartzerako, denboraandana ematen dugu eginean, hamaikagauza egiten, egin eta egin, benetanprobetxuzko ezer gutxi ateratzeko.Opor egunok balio bezate ondo etatxarto jarduteaz hausnartzeko.

    Halaxe egin dute, adibidez, Nobel sa-ria jaso duten hainbat zientzialarik be-rriki, zientzia jardueraren gainean kri-tika eginez. Denbora galtze handi batdela salatuz, zehazki zientzia argital-pen sistema arbuiatzera irten dira, az-ken urteotan zientzia komunitatean pi-sua irabazten ari den kezkari ekarpenaeginez. Zientzia komunitateak jakintzaeraikitzeko argitalpenak erabiltzen di-tu, zientzia aldizkarietan argitaratzendiren artikuluak bereziki, eta horiek In-paktu Faktorea delakoaren bidez eba-luatzen dira. Zientzialarien eta beraienatzean dauden instituzioen xedea da inpaktu handiko aldizkarietan argitara-tzea, asko gainera, horrek prestigiatzenbaitu ikertzaile bat edota unibertsitateoso bat, eta horren ondorioz heltzenbaitira, adibidez, finantzabideak. Duelamende erdi argitalpen nagusienak dis-kriminatzeko asmatutako Inpaktu Fak-torea adierazlea, milioika zientzialari-ren lana dinamizatzen duen motorbilakatu da egun eta gero eta gehiago

    dira hori zientzia jardueraren kaltetanjokatzen ari dela salatzen dutenak.

    Inoizko ikerlari gehien dauden uneanez dela tamainako zientziarik egitenari irakurri nion duela gutxi aldizkariprestigiodun bateko zuzendariari.Kezkaturik zegoen bereziki ikerlari gaz-teekin, etengabe publikatzen aritzekoduten presioarekin, ikerketan zentratuordez idaztean tematuta daudenak. Pre-sio horren adierazle da, 2012an “Zien-tzialarien txuletak” artikuluan jasotzennuen bezala, iruzurtiak direlako susmo-aren eraginez aldizkariek baztertzen di-tuzten artikuluak hamarkoiztu egin zi-rela urte horietan. Urte horretan bertanSan Frantziskoko Adierazpena eman zu-ten argitara hainbat zientzialarik; iker-ketaren ebaluazioaren gainean kritikaegin eta gomendio ezberdinak ematenzizkieten jarduera zientifikoan inplika-turiko agenteei. Oro har, adierazle ez-berdinak kontuan hartzea zen eskatzenzena, Inpaktu Faktorearen balioa erlati-bizatuz. Egiari zor, kantitatearen gaine-ko neurria ematen du egun adierazlehorrek, kalitatearena baino, eta halaxejarduten du zientzia komunitateak,“gehiago” jarriz “hobeto”-ren aurretik.

    Gauzak horrela, zientziak gero etadenbora gutxiago du aspertzeko.Maiz kontatu izan dut nire unibertsita-te ibilbidean gehiago ikasi izan dudalaliburutegian liburuak jaten eta ariketaandana egiten baino, kafetegian asper-tuta beste diziplinetako kideekin sola-sean. Bizitzako aspektu ezberdinetanbezala zientzian ere oso garrantzitsuada egotea. Aurrerapen zientifiko anda-na eta aurkikuntza asko asperdurareneta denboraren fruitu izan dira, eta ho-rixe bera da egungo jarduera zientifikofrenetikoak eskaintzen ez duena. Beran-du baino lehen berreskuratu beharkogenuke jarduteko era egokiago bat, den-bora hobeto bizitzeko era bat, hain zu-zen ere, helburuak ondo pentsatu etahoriek asebetetzeko moduko lana disei-natu eta gauzatzea. Eta esan dut, bainaerrepikatu beharrean naiz; zientzian be-zala bizitzan oro har egin behar dugulaariketa hori, oporretan egonda ere, ezbaitugu denborarik galtzeko! •

    Denbora ez da galtzen, denbora bizi egiten da; okerrago edo hobeto, baina bizi. GAUR8

    Zientziak (ere) ez dudenborarik galtzen

    Gorka Zozaia -@zotz_Kimikaria

  • 2017 | uztaila | 29

    GAUR8• 16 / 17hutsa

    her

    rita

    rrak

    Betidanik miretsi izan ditut hamarkada ba-tzuk dela beraien bizilekutik txirrindulari-tza lasterketa hasten zen punturaino bizi-kleta gainean joaten zirenak. Txundituegiten naute istorio horiek. Ez autobus ezauto, beste garraio modurik ez zutelako bi-

    zikleta. Eta, badaezpada, burutik pasa ere ez haien au-rrean bizikleta gutxiesterik, izan ere, garai hartan bizi-kleta heldu askoren eguneroko garraiobidea zen.Pertsona haietako batzuek goizean goiz etxetik lasterke-ta puntura ehun bat kilometro egingo zituzten pedalka-daka, euri, hotz zein eguzki, eta hara heltzean lasterketahasiko zuten. Garrantzitsutzat izango zuten lasterketairabaztea, baina haientzat probako ibilbidean ez zenezer hasten ezta bukatzen ere; ibilbidea askoz luzeagoazen beraien ikuspegian. Izan ere, proba bukatuta, etxerabueltatu behar izango zuten etorritako moduan, saria-rekin edo saririk gabe, glamourrik gabeko egunerokoariadarretatik heltzen jarraitzeko.

    Kirolari horien moldeakkutsu erromantiko handiadauka niretzat; horiek baiheroiak. Proban onena emanbeharrean egongo ziren, bai-na, hala ere, bizitzak aurrerajarraitzen du eta egoerara egokitzea bizitza legea da, ja-kina. Auskalo zer ordutan ir-ten beharko zuten etxetik,jatekoa ere etxetik eraman-go zuten eta horrela lehia-tzea naturaltasunez ikustenzuten. Bizitza bera bezalaxe,bakoitzak aldean dituenzailtasun eta oztopo guztiakbizkarrean ahal den modu onenean helduta.

    Ez naiz, egia esanda, inoiz kirolzalea izan, ez behintzatlehiak ikusi eta taldeen garaipen eta porrotekin loa gal-du duen horietakoa. Kirola praktikatu ere ez dut askorikegin, nahiz eta iraganean lagunartean eserlekurik gabe-ko frontoietan jokatzea gustuko nuen, eta oraindik erebeste gauza guztiak alboratzen ditudanean atsegin du-dan bakardadean aldapan gora eta behera oinez ibiltzea.

    Orain familian kirolari profesional bat daukagu. Le-hen mailan ari da arraunean, baina, kirol diziplinen ar-tean sona handiagokoak eta txikiagokoak daudenez, es-tropadan gogor entrenatu eta lehiatzeaz gain tailerreanlan egiten du errelebotan. Urte asko darama uraren –etabeste elementu batzuen– kontra borrokan eta badakiberea iraupen luzeko lasterketa dela. Epe luzera begira-tzen du eta halako emaitzetan sinisten du, ez egun bate-

    an eztanda egin dezaketen txinparta distiratsu horie-tan.

    Orrialde honek argia ikusterakoan Euskal Herriko etabeste herrialde batzuetako jende asko Lakuntza aldeanizango da, distantzia luzeko helburua (izan) duen Hator-txu Rock jaialdian. Larunbata izanda, elkartasun jaialdihonek zati handi bat emana izango du, baina aurretikegongo dira oraindik larunbateko eskaintza emankorraeta igandeko jai herrikoi borobila. Eta horren aurretiketa atzetik lan eskerga erraldoia.

    Bide bazterretik, eserlekuetatik zein zutik txalotzekomodukoa da urtero-urtero halako tamainako jaialdiaboluntarioek antolatzea; eta ia sinesgaitza da hogeiga-rren edizio honetarako prestatu dutena. Lau egun etahorrenbeste gau, bost agertoki, 85 musika talde, milakapertsona eroso egoteko moduko azpiegiturak... Eta, adi,musika kartelari! Euskal Herriko –batez ere– eta Estatu-ko beste herrialde batzuetako punta-puntako taldeak.Gure herrian daukagun rock eszenaren lagin oso ga-

    rrantzitsua, ia inor falta ez den irudipen benetakoa. Ho-rien artean, gainera, badira Hatortxu Rockerako eta eus-kal presoak etxeratzeko helburuarekin aspaldiko partezlozorrotik irten eta agertoki gainera igoko diren zazpitalde handi ere. Historikoa den hogeigarren edizio ho-netan indar metaketa are eta izugarriagoa izaten ari da,eta azkenekoa izatea helburu izanda ere, horretan lane-an edo parte hartzen dabiltzan guztiek dakite iraupenluzeko lasterketa dela hau eta etengabeko lanak, asko-tan ageriko emaitzarik erakusten ez badu ere, balio due-la gauzak mugitzen joateko. Gurpila mugitzeko ezinbes-tekoa da.

    Ondo dakite hori astero senitarteko zein lagunei bero-tasuna emateko errepideak zeharkatuz munduari buel-ta egiten dioten horiek guztiek, txapelik eta dominarikgabeko heroiak. •

    { koadernoa }

    Pedalkada gehiago

    Orrialde honek argia ikusterakoan EuskalHerriko eta beste herrialde batzuetakojende asko Lakuntza aldean izango da,distantzia luzeko helburua (izan) duenHatortxu Rock jaialdian

    Iker Barandiaran

    hutsa

    hutsahutsa

  • herritarrak

    Gu geu gure bu-rua berriro hez-teko beharreangaude», aitortuzuen Itsaso Na-baskuesek, Oiar-

    tzun Kirol Elkarteko futbolariaeta EHUko Hezkuntza eta KirolFakultateko irakasleak. Emaku-meen kirolak dituen traba etaoztopoei buruz aritu zen EHUkDonostiako Miramar jauregian antolaturiko Udako Ikastaroan,Eli Pinedo eta Paloma Zancajoeskubaloi jokalari ohiak, Palomadel Rio kazetaria eta SusanaGuerrero irakaslea mahaian la-gun zituela, “Mikromatxismoak,hedabideak eta kirola” izenpe-an. Kirol eskoletako haurrek etabere ikasleek –«egunen bateankirol irakasle izango direnek»–zer pentsatzen duten jakiteafuntsezko jotzen du, eta oharka-betasuna zabalduta dagoela ja-betu da. «Jarrera matxistek gaz-teengan segida dute», abisatuzuen, «nahiz eta sarri konturatugabe izan, oso barneratuta di-tuzte». Hala, kirolean emaku-meak gutxiestea umetatik has-ten den kontua delanabarmendu zuen Nabaskuesek. Horregatik, gainontzeko hizla-riek bezala, formakuntza ezin-bestekotzat jo zuen.

    «Beste hainbat lanbidetan be-zala, kirolean ere ematen den gi-zonen eta emakumeen arteko soldata ezberdintasun itzela ize-bergaren tontorra besterik ez da;ur azpian, zatirik handienean,matxismoa, androzentrismoa,patriarkatua... daude», gaineratuzuen Nabaskuesek. Eta fakultatezein eskoletan gaiok ez tratatzeaarazo larria dela azaleratu zuen:

    «Hausnarketarako guneak izanbeharko lukete». Era berean, es-kola kirola eraldaketarako giltza-rri dela oroitarazi zuen futbol jo-kalariak. Horretarako, ordea,federazioen interesak aztertubehar direla nabarmendu zuen,izan ere, bere esanetan, «kirolanegozio nazkagarri bilakatu da».«Tresna sozial gisa, gauza txargehiago ditu onak baino», azpi-marratu zuen.

    Eli Pinedok, bestalde, kirolprofesionalean bizitako espe-rientziak azaldu zituen, betiere«pribilegiatu bat» izan dela argiutzi nahian. Dena den, Liga ira-bazi eta Txapeldunen Liga ezinjokatzea finantzazio falta tarte-ko, autobusez eginiko bidaia lu-zeak egunean bertan neurketabat jokatzeko, eta antzeko bestehainbat egoera, askotan normal-tzat jotzen direnak baina ohiko-ak behar ez luketenak, jarri zi-tuen adibidetzat: «Gizonezkofutbolariak hor ikusten dituzu nezeser txiki batekin entrena-tzera joaten, guk arropaz beteta-ko poltsak, izugarrizko pisuare-kin, aurrera eta atzera ibiltzenditugunean!». Xehetasun txi-kiak dira, baina detaile ñimiñoe-tatik hasten dira ezberdintasu-nak. «Kulturan iltzatuta dagoenpentsamendua da eta nekaga-rria da hainbeste desberdinta-sun ikustea. Beste herrialde ba-tzuetatik ikasi beharko genuke»,ziurtatu zuen Pinedok, Dani-markan eman zuen denboraldiagogora ekarriz.

    «Tituluak lortzeko gai garelaerakutsi dugu eta babesleekemakumeen kirola babestea ba-lioen merkatu bat bultzatzea be-zala ikusi beharko lukete», na-

    SAKONEKO ERALDAKETAEmakumezkoen kirolean ematen diren oztopoeninguruko mahai ingurua EHUren Udako Ikastaroetan

    Ane URKIRI ANSOLA

    Ur azpian dagoen izebergaren koskor handienetik hasten daeraldaketa. Bat etorri ziren EHUk antolatutako UdakoIkastarora bertaratu zirenak, hizlari zein ikus-entzule.«Mikromatxismoak, hedabideak eta kirola» izenpean arituziren, gizartean iltzatuta dauden ohiturak ezabatu etapentsaeraren birmoldaketa funtsezkoa dela nabarmenduz.

    KIROLA / b barmendu zuen Pinedok. Argituzuen berak ia hogei urte emanzituela goi mailan lehiatzen, etahobekuntza nabariak eman di-rela denbora horretan, «orain-dik egiteko asko dagoen arren».

    «Hedabideen aldetik ikusga-rritasunik ez badago, ez dagobabeslerik, eta, beraz, kirol gara-pena zailtzen da», azaldu zuenPaloma del Rio kirol kazetariak.«Tokio 2020 heldu bitartean, de-sagertu egingo dira emakumeakkomunikabideetatik. Arrakastalortzearen menpe daude medio-etan ateratzeko», kexatu zen.Kazetaritzari estuki lotuta, osokritiko azaldu zen Susana Gue-rrero Malagako Unibertsitatekoirakaslea: «Genero perspektiba-rekin lotutako inolako irakas-gairik ez dago, eta hezten zaile-na den kolektiboa kazetarienada». Nabaskues ados agertu zenfakultateetan generoaren ingu-ruko arazoez gutxi hitz egitenden ideiarekin: «Ez da hitz egi-ten dauzkagun muturreko des-berdintasunez, ezta gizartera-tzeaz edo desgaitasunez».

    KAZETEN TRATAMENDUAErreferenteen kontzeptuaz eremintzatu ziren. «Emakumeerreferenteak eraiki behar dira,baina ez neskentzat soilik, izandaitezela erreferente neska zeinmutilentzat, kirolari gizonekingertatzen den legez», aireratuzuen Guerrerok. Eredu izatekobide horretan, baina, kazetaritzaforma egokiak erabiltzea fun-tsezkotzat jo zuen, izan ere, «as-kotan infantilizatu egiten diraemakume kirolarien garaipe-

    Atletico Madrilek eta Real Madrilek irabazidituzte aurtengo futbol ligak. Emakumeenkasuan, jokalari bakoitzak 55 euro jaso dituprima bezala; mutilek, aldiz, 300.000 euro

    Erreferenteak sortzearen beharra funtsezkotzatdute guztiek. Emakumezko kirolari erreferenteak, mutilentzat zein neskentzat,gizonezkoen artean gertatzen den bezala

  • 2017 | uztaila | 29

    GAUR8• 18 / 19

    nak». “Sirenita”, “printzesa”, “da-ma” eta kirol kazetek erabilitakobestelako adjektiboak jarri zi-tuen adibide. Behin jarrera se-xisten putzuan murgilduta, he-dabideen praktika eskasen beste adibide ugari ere jarri zituenmahai gainean: irainekin lotuak–«mutil bat era femeninoaniraintzean, badirudi indar bider-katzailea duela, ‘neskatila batekmoduan jokatu’ esaera, esatera-ko»–; ipuin batetik ateratako es-presioak, erotismoarekin lotuta-koak, gutxiesteko txikigarriakerabiltzea... «Emakume kirola-riak deskribatzeko gehien era-biltzen diren adjektiboak ‘poli-ta’, ‘ederra’, ‘femeninoa’, ‘gaztea’eta ‘ilehoria’ dira; mutilak des-kribatzeko, berriz, ‘borrokatzai-lea’ edo ‘gudaria’ bezalako hi-tzak». Eta ezin ahaztu 2016koOlinpiar Jokoetan “El Mundo”egunkariak, besteak beste, egin-dako argazki galeria, “Emakumekirolari ederrenak” izenburu. Zerrenda luze horretan ema-

    kume kirolariak izendatzekoerabilitako modu ezberdinakere izan zuen lekua. «Ez diraagertzen igerilari edo tenislaribezala, baizik eta ‘emakume’ hi-tza eramaten dute aurretik,

    erredundantzia sortu arren», ze-haztu zuen Guerrerok. Bestetik,askotan gizonei loturiko errefe-rentziak egiten direla salatuzuen, adibidez, kirolariaren bi-kotekidea edo entrenatzailea ki-rolariaren gainetik aipatuz. Bide beretik, Paloma Zancajo

    eskubaloi jokalari ohi eta kaze-taria emakumeek solasaldia bai-no bi asteburu lehenago lorturi-ko balentriei buruz aritu zen,Garbiñe Muguruza tenislariakWimblendonen lorturiko garai-penak bakarrik izan zuela oihar-tzuna azpimarratzeko. Hala,igande eta astelehenean komu-nikabideetan ia inolako aipame-nik gabe igaro ziren espainiaremakumezko kirolariek lorturi-ko emaitza bikainak, besteakbeste, Ona Carbonell igerilariakMunduko Txapelketan lorturikozilarrezko domina, 4x100 me-troko txandakako Espainiako 23urtez azpiko selekzioaren urrez-ko domina eta Ana Peleteirorenzilarra Europako Atletismo Txa-pelketan, Maria Vicentek Mun-duko Atletismo Txapelketanheptatlonean gazte mailan lor-tutako urrea, Eva Barrios pira-guistak Europako Txapelketanlortutako bigarren postua... «Le-

    hen aitzakiatzat jartzen zutenneskek ez zutela ezer irabazten.Bada, egun, jada ederki gezurta-tuta dago hori. Audientziarik ezdutela lortzen ere gutxika-gu-txika gezurtatzen ari gara», ai-patu zuen Zancajok, domina ho-riek guztiak futbol ligarikgabeko asteburu batean iraba-ziak izan zirela gogoratuz. “Lideras” izeneko aldizkari di-

    gitala sortu zuen Zancajok, ema-kumezkoen kirolari mereziduen tratamendua emateko hel-buruarekin: «Hutsunea ikusinuen, espainiar Estatuan 12 mi-lioi lagunek praktikatzen baitu-te kirolen bat. 700.000 federatudaude, 65.000 klub eta 70 era-kunde edo federazio». Zancajok finantzazioaren

    gaian sakondu nahi izan zuen,izan ere, bere ustez emakumez-koen kirolak ez du diru sarrera-rik. «CSD Espainiako Kirol Kon-tseilu Nagusiak ‘Emakumea etaKirola’ planaren bitartez ema-ten ditu laguntzak, baina urtetikurtera jaisten ari dira», jakinara-zi zuen. Hala, eskubaloira bide-ratzen da gehien (82.000 euro).Txirrindularitzak (77.000 euro)eta saskibaloiak (74.000 euro) osatzen dute podiuma. Era bere-

    an, soldatan bakarrik ez, titulu-ren bat irabazteagatik ere ezber-dintasunak nabariak direlaohartarazi zuen. BBC hedabideanglosaxoiak eginiko ikerketabaten arabera, federazioen %83kgaraikur bera ematen diete gi-zon zein emakumeei. Hori bai,«garaikurrez mintzo da, ez dirukopuruaz». «Amaitu berri dendenboraldian Atletico Madrileketa Real Madrilek irabazi dituztefutbol ligak. Bada, emakumeek1.300 euroko prima eskuratudute, hau da, 55 euro pertsonakogutxi gorabehera, eta, gizone-nezkoek, aldiz, 300.000 euro-koa bakoitzak», azaldu zuen.

    ERALDAKETARAKO AKTOREAKEHUko Udako Ikastaroan, Mira-mar jauregiko aretoetako bat,txikia izanik ere, ez zen guztizbete, eta entzuleen gehiengoaemakumeen kirola gertutik eza-gutzen duten lagunek bete zu-ten: Matxalen Ziarsolo edo Ma-ria Mentxaka bezalako kirolariohiak, Teresa Perales igerilariparalinpikoa, Reala eta Bera Be-ra bezalako klubetako ordezka-riak, Gipuzkoa Basketeko presi-dente Nekane Arzallus... Hau da,ideia eraldatzaileak jada barne-

    Susana Guerrero, PalomaZancajo, Eli Pinedo, ItsasoNabaskues eta Paloma del Riok(ezkerretik eskuinera) hartuzuten parte mahai inguruan.Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

  • herritarrak

    gatik eman zen irekian RolandGarroseko Rafa Nadalen neurke-ta eta ez Garbiñe Muguruzare-na? Interes komertzialengatik ezbaitago eguneratuta espainiarEstatuko Ekitaldi Nagusien Le-gea!». Berak galdetu eta berakerantzuna eskuan. Muguruza-ren neurketak Movistar+ zerbi-tzu pribatuak eman zuen, «biz-tanleriaren %24k bakarrik izanzuen, ber ikusteko aukera». «Hezkuntza –ikastetxe zein

    etxean–, gaiaren ezagutza, zen-tzua eta ausardia izan daitezkeemakumeen kirolean daudenoztopoei aurre egin eta egoeraaldatzeko lau giltzarriak», esanzuen mahai ingurura zein biegunez egindako aurkezpeneta-ra gerturatu zen entzule batek,aurretiaz egin zen galderarierantzuna emateko asmoz. Hi-tzak esan bai, baina ekintzak fal-ta direla adierazi zuten. «Esate-rako, zergatik txikitan bereiztendira neska eta mutilak kirolaegiteko garaian, jolas ordua iza-nik ere?», bota zuen airera Na-baskuesek. Mutilek diote neskekez dutela jolastu nahi, baina horarazo sakonago bat dagoelakoan

    dago: «Zergatik ez dute nahineskek mutilekin jolastu?».Hortik hausnartzen hasi behardela abisatu zuen. Hala, elitekokirolean gizonezko eredua na-gusi dela adierazi zuten, etaguztia aldatzea denon lana delaadierazi zuen Nabaskuesek, au-tokritika egin eta aipatuz agianberak ere bizitzan izan dituelajarrera desegoki batzuk. Legeanezarrita dago berdintasuna egonbehar dela, «baina, legea ez badabetetzen, ideologikoki aldaketabaten beharra egon liteke».

    SARE SOZIALEN ONURAEraldaketa prozesuaren barne-an, Paloma del Riok sare sozia-len erabilera zuzena aipatuzuen. «Ni saiatzen naiz edozeinemakume kirolariren emaitzakargitaratzen. Hor inor ez dauka-zu zer idatzi behar duzun eta zerez esaten, beraz, aukera hori ba-liatu behar da emakumezkoenkirola hauspotzeko. Ondo erabi-lita, izugarri indartsuak dira sa-re sozialak. Beraz, erabili!», gai-neratu zuen. Sare sozialak, ordea, genero

    desberdintasunaren adibide ere

    badira egun. Del Riok esan legez,informazioa helarazteko tresnabaliagarria izan daitezke, heda-bideetan lekurik ez duten albis-teak argitaratu eta bide luzeaizan dezaten akuilu. Dena den,eta kirolari famatuek daukateneraginari dagokionez, 21. postu-ra arte ez da emakumerik agerijarraitzaile gehien dituztenenartean. Serena Williams da au-rreneko emakumea, eta, lehe-nengo hogeien artetik hamazaz-pi, gizonezko futbolariak dira.Hor ere badago zer egin errefe-renteen kontura itzuliz... Sare sozialen onurez gain,

    konferentzia zein mahai ingu-ruen balioa goraipatu zuen DelRiok, eta, hori kontuan izanda,Eskandinaviako herriak AEBakedo Kanada baino aurrerakoia-goak direla baieztatzen ausartuzen: «Emakume eta KirolarenVI. Munduko Konferentzia Hel-sinki Finlandiako hiriburuanegin zen eta 2020ra begira egu-tegi bat zehaztu zen, askotarikoikuspuntuak batuta». UdakoIkastaroetan eztabaidatutakoaerabilgarri izan daitekeelabaieztatu zuten hizlariek.

    ratuta dituztenak. Beraz, ondo-rio modura, mahaigaineratu zi-ren kexa eta aldaketarako pro-posamen asko airean geratuziren sentsazioarekin amaituzuten, jarrera aldatu behar luke-tenak falta baitziren bertan,errealitatea aldatzeko giltzarriizan daitezkeenak. «Kazetarigehiagoren presentzia bota dutfaltan», zioen Zancajok. Hizla-riek beraiek ere aipatu zutenideiok jorratzeko lan saioak egi-tearen garrantzia, «ideiok gal ezdaitezen eta eztabaidok jendea-rengana helarazten saiatzeko»,gaineratu zuen Nabaskuesek. Era berean, mahai inguru guz-

    tian zehar gaia aipatu ez bazenere, kirolarien jarduna ikusterabertaratzearen garrantzia na-barmendu nahi izan zuen Men-txakak galderen garaian, agianoraindik hain argi ez dagoenikusgarritasun katearen hasierahor egon daitekeelako. Kirolde-gi, futbol zelai, igerileku edoatletismo pistetara gerturatze-tik harago, Paloma del Riok tele-bista publikoek bete beharrekopapera aztertu zuen goizezemandako hitzaldi batean: «Zer-

    Itsaso Nabaskues (ezkerrean)eta Eli Pinedo (eskuinean)kirolariek beraien esperientziakontatu zuten. Nabaskues,kirolariaz gain, EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatekoirakasle eta ikerlaria ere bada.L. JAUREGIALTZO, J.C. RUIZ | ARP

  • 2017 | uztaila | 29

    GAUR8• 20 / 21hutsa

    3 BEG

    IRADA:

    arki

    tekt

    ura

    / z

    ien

    tzia

    / k

    omu

    nik

    azio

    a

    Argeles-Gazost herritikabiatu naiz bizikletaz, he-goaldera, eta lau kilome-troren ondoren mendia-rekin topo egin dut.XVIII . mendera arte,

    praktikan, Frantzia hemen bukatzenzen. Zer zegoen hemendik hegoalde-ra, Espainiako muga arte falta diren50 kilometroetan?Hasteko, Luzeko zintzur sakona. Oi-

    nez pasa zitekeen, bidezidor estu etabeldurgarri batetik, baina gurdiz ezi-nezkoa zen. Beste aldean Baregesko ha-rana zegoen, orain Pays Toy deitzen du-tena, zintzur honetatik Gavarniekozirkuraino zabaltzen dena –Pirinioeta-ko harresi ikaragarrieneraino, alegia–.Hain isolatuta, toyek, Baregesko hiruedo lau mila biztanleek, artzainen erre-publika independente bat osatu zuten:ez zieten zergarik ordaintzen Erdi Aro-ko kondeei ezta Frantziako errege-erre-ginei ere, ez zuten soldaduskarik egi-ten, gobernu eta lege propioakzeuzkaten, Broto eta Bielsa haran ara-goiarrekin komertzio librea egiten zu-ten eta itunak sinatzen zituzten men-dietako bazkalekuak banatzeko.Frantziako errege-erreginen mandata-rien ustez, Baregeskoak menditar basa-tiak, harroak eta independenteak ziren:hobe zen gehiegi ez hurbiltzea, zergarikez kobratzea, legerik ez inposatzea. Ba-kean utzi zituzten. Hainbat mendez, to-yek behiak zaindu, gazta eta gurinaegin, lau barazki landatu, Aragoitik ga-ria, olioa, gatza eta ardoa ekarri eta eli-zaren hamarrena eskatzera ausartzen

    zen apaiz berriari eskopetarekin apun-tatu beste lanik ez zuten izaten. «Untoy noun cragn qué Diou, et péricle eerà lid»: Jainkoaren, trumoiaren etaelur-jausien beldur da toy bat, ez besteezerena.

    Gaur egun bezala, gutxi gorabehera.Luzeko haizpitartetik doan errepidera11 tonako harkaitz bat erori zen2017ko urtarrilean, eta auto bat ha-rrapatu zuen azpian. Gidaria bizirikatera zen oso zentimetro gutxigatik.Luizi gehiago gertatu ziren, errepideazortzi astez moztu behar izan zuten etatrenbide zaharraren tunela moldatu zu-ten autoek Argelestik Luzera pasa zite-zen.Zirraragarria da haizpitartetik bizikle-

    taz pasatzea, albiste horiek irakurri on-doren batez ere. Nire burutik 4 metrora,sare metaliko batek menditik jausitakoharriak eusten ditu. Oraingo errepideaXIX. mendekoa da; luiziak, betikoak.Estatu frantsesa pixkanaka hasi zen

    azken txoko hau bereganatzen: suprefe-tak, intendenteak, zerga-biltzaileak,aduanazainak, jendarmeak. Eta eskual-deko bideen segurtasunaz ere kezkatuzen: baina ez artzainak arroiletan amil-tzen zirelako. Luis XIV.aren ministro batBaregesko iturri termaletara joan zen1680an, hautsitako hanka sendatzera,eta oso gustura gelditu zen. Versailleskojauregira itzuli zenean, kreditu bateman zuen Baregesen bainuetxe bat etaospitale militar bat eraikitzeko. Aristo-kratak terma urrun haietara joaten hasizirenean, bide arriskutsuekin izutu eta

    protestak idatzi zituzten. Orduan bai:1735ean pista bat eta harrizko zubiakeraiki zituzten zintzurrean. Eta 1744anlehenengo zalgurdia iritsi zen Luzera. Hegoaldeko irteeran ere istripu mor-

    doa gertatzen zen. Brotoko aragoiarreketa Gavarnieko toyek arrastoa zabaltzenzuten elurretan, Boucharoko lepoan(2.270 metro) elkartu arte. Handik iga-rotzen ziren artzainak artaldeekin etamerkatariak mandoekin, hantxe hiltzenziren asko eta asko, ekaitzetan galduta,malkarretan amilduta, elur-jausiek za-palduta. Eta Estatuak bideak hobetzea erabaki

    zuen... Napoleon III. enperadorearen be-hatzak seinalatutako tokietan. Eugeniaenperatriza Saint-Sauveurreko termeta-ra joaten zen 1860 inguruan, beste zen-bait aristokratarekin batera, eta handikGavarnieko zirkura txangoak egiten zi-tuzten gurdiz. Baina bidea malkartsuazen, amildegien ertzetatik, eta Napole-on III.ak harrizko zubi bikain bat eraiki-tzea agindu zuen: «70 metroko amilde-gi baten gainean, zubia oso pintoreskoaizango da».Urte batzuk geroago, Gavarnieko he-

    rri kontseiluak Gobernuari karta batidatzi zion, azken 27 urtetan Boucharo-ko lepoan 40 hildako izan zirela etaaterpetxe bat behar zela esateko: bi-daiariak babesteko... eta mendian hilda-koen gorpuak gordetzeko. Ez zuteninoiz eraiki, eta harritzekoa da: gorpute-gi bat mendi puntan, hori bai izango ze-la pintoreskoa. •

    www.anderiza.com

    Goian, Luzeko haizpitartetik doan errepidea. Urtarrilean 11 tonako harkaitz bat erori zen. Eskuinean, Napoleon III.ak aginduta eraikitako zubia. IZAGIRRE

    Ander Izagirre - @anderiza

    Pintoreskismoa da bide bakarra

    Kazetaria

  • herritarrak

    ZELEDON, GERRILLARI KARLISTA EDO FESTAZALEA?

    Juantxo EGAÑA

    Alberto SCHOMMER KOCH. Arabako Lurralde Historikoko Agiritegia. ATHA-DAF-SCHOMMER-7285

    Zeledonen jaitsierak ematen die hasteko baimena Gasteizko Amara Zuriaren jaiei, abuztuaren hasieran. Zeledon bezala ezaguna

    den pertsonaiaren inguruko istorio asko daude. Batetik, Manuel Lekuona idazle eta hizkuntzalariak –Euskaltzaindiaren buru izan-

    dakoak– Celedonio Iturralde Armentia buruzagi karlista irudikatzen zuela zioen. Gerrillari hori Andagoiakoa zen –Kuartangoko bai-

    lara– eta XIX. mendeko bi karlistaldietan parte hartu zuen. Aldiz, Joxemiel Barandianek eta beste historialari arabar batzuek ziote-

    nez, pertsonaiaren jatorrian XIX. mendeko Celedonio Anzola Garcia de Andoain dago, Zalduondon sortua eta Gasteizko Zapatari

    kaleko bizilaguna, hiriko tabernetan eta festetan ibili zalea. Goiko argazkia XX. mende erdialdekoa da, Gasteizko jaietan jasoa.

    Atzeko parteko kamioia El As gaseosa markarena da, egun Kas bezala ezagutzen dugunaren aitzindaria. Argazkilaria, berriz, Al-

    berto Schommer Koch, Lehen Mundu Gerran Alemania utzi eta Gasteizen errotu zena.

  • 97

    71

    88

    76

    75

    00

    1

    70

    72

    9