FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30...

32
EUSKAL BALEAZALEAK: Bizitza arriskatuz, Euskal Herrira aberastasuna ekarri zuten marinelek > 12 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Ez da ezer gertatzen; bihar garai oso bat gertatuko da MIKEL ZUBIMENDI > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2016ko abenduaren 10a | X. urtea • 497. zbk. 0,50 euro FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA > 8 Ronaldo SCHEMIDT | AFP

Transcript of FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30...

Page 1: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

EUSKAL BALEAZALEAK: Bizitzaarriskatuz, Euskal Herrira aberastasunaekarri zuten marinelek > 12

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Ez da ezer gertatzen; bihar garaioso bat gertatuko da MIKEL ZUBIMENDI > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2016ko abenduaren 10a | X. urtea • 497. zbk.0,50 euro

FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DAFIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA > 8 Ronaldo SCHEMIDT | AFP

Page 2: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

Historiaren errimak, hain

berdin eta hain ezberdin 04

Afrikako herriek beren lagun

handi eta eskuzabalena galdu

dute Fidel Castro hiltzean 08

Bizitza arriskatuz, Euskal

Herrira aberastasuna ekarri

zuten marinelek 12

Material berrien Bilbo 18

Elkarrizketa: Joseba Tapia 22

Inguruko hegaztiak 26

In fraganti: Javier Hernandez

Landazabal 28

Egañaren behatxulotik 31

4

18 22

12

28

SINADURAK:

03 Gorka Elejabarrieta: Erreferenteak

10 Unai Fernandez de Betoño: Hiriburuetako arnasguneak

11 Mikel Zubimendi: Ez da ezer

gertatzen; bihar garai oso bat

gertatuko da

15 Mirari Martiarena: Niraultza

17 Ainara Azpiazu AXPI21 Arantxa Urbe: Hezkuntza

eskubidea lortzeko

27 Koldo Sagasti: Maccabi,

kiroletik harago

30 Maria Gonzalez Gorosarri: Bortxaketa ez da sexua (2)

Page 3: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

2016 | abendua | 10

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Fidel Castroren izarra amatatu da, NelsonMandela ere duela ez asko joan zitzaigun,eta badirudi haien joanarekin belaunaldi etagarai oso bati amaiera eman zaiola. Kuba etaHegoafrikak erakutsi ziguten borroka delainjustizia garaitu eta askatasuna lortzeko bi-

de bakarra. Beraiekin ikasi dugu ez dagoela “E egunik”eta iraultza edo aldaketa sozialak egunero, etengabeirabazi eta eraiki behar direla. Borroka, beraz, ez daamaitzen Batista edo apartheid-a garaitzearekin batera,ez du etenik eta ez du amaierarik, eta bidea ez da zuze-na, bihurgune, kontraesan eta oztopoz beteta dago,nahiz eta norbera gobernuan egon, edo bereziki norbe-ra gobernuan dagoenean. Bobby Sands ere Irlandaren askatasunaren alde bo-

rrokan joan zitzaigun, eta gogoan dugu errepublikanoirlandarrek prozesuaz eta bideaz erakutsi diguten guz-tia ere; tartean prozesuanaurrerapausoak ematen di-tugunean beti daudela atze-rapausoak ere, eta, ondo-r ioz , ezinbestekoa delaiparrorratza etengabe neur-tzea eta gertakari konkre-tuen baloraziotik haratagoprozesuaren ikuspegi oro-korra lantzea. Raul Sendic uruguaitarra

tupamaroen sortzaileetakobat izan zen, borroka, kar-tzela eta erbestea ezagutuzituen; 1989an hil zen Pari-sen, 63 urte zituela. Jakinbazekien mugimendu politiko askatzaileentzat helbu-ru, balore eta printzipioak direla ezinbestekoa, eta eznorberak erabakitzen dituen taktika eta estrategia poli-tikoak. Azken horiek egoera eta aukeretara moldatu be-harra dagoela ondo zekien, kameleoiak bere azal kolo-reekin egiten duen bezala. Erakutsi zigun irabazteko modu eta bide ezberdinak

daudela, eta nazio askapen mugimenduen lehen bete-beharra hori dela, helburuak lortzea, norbere herria al-datu mundua ere aldatu ahal izateko. Borroka armatuaamaitu eta ezberdinekin lan egiteko pausua emanzuen, tupamaroak Fronte Zabalera eramanez. Finean,edozein aldaketa gauzatu ahal izateko herriarengehiengoaren babesa behar delako, etengabe gainera,babes hori ez baita egun edo momentu batean lortu be-har, hartzen dituzun erabaki guztietan baizik. Gaixota-

sunak ez zion bide eta erabaki horrek gero ekarriko zi-tuenak ezagutzeko aukerarik eman, tartean ez zuen Pe-pe Mujica, bere arma eta kartzela kidea, Uruguaiko pre-sidente bilakatuko zen unea ikusterik izan. Eta hala ere,Pepe Mujica berak hainbestetan oroitarazten digun be-zala, nahi eta amesten dugun gizarte justuago horieraikitzeko bidea luzea da eta gobernu edo instituzioe-tatik bakarrik ezin da lortu. Angela Davis Euskal Herrira etorri zen duela ez asko,

eta herri zein mundu justuago hori imajinatu eta ma-rraztu behar dugula esan zigun, militantzia eta aktibis-mo politikoaren apologia egin zigun, hori baita gauzakaldatzeko bide bakarra. Konpromiso indibiduala eta ko-lektiboa, eta kolektiboarekiko leialtasuna. Ezkerrakizan duen eta duen zatiketarako joera historiko larriagaindituz, batzen gaituenaren inguruan gehiengoak es-kuratzea ezinbestekoa baita.

Eta urrutira joan gabe, badira Euskal Herrian ere, ha-markada luzeotan joan zaizkigun kide eta lagunak.Erreferente eta konpromiso adibide izan direnak. Per-tsona, erreferente asko joan zaizkigu, baina mugimen-du politikoek jarraitzen dute, eta hori da ezinbesteanziurtatu beharrekoa. Belaunaldi berriak, gazteak, borro-kara lotu behar dira, beraiek baitira Kuban, Hegoafri-kan, Irlandan, Uruguain, Euskal Herrian eta mundukoedozein txokotan egun zahartuta edo hilda dauden ho-riek hasitako bidea jarraitu behar dutenak. Egindakoa ahaztu gabe, esperientzia kolektibo eta

norbanako horiek guztiak ezinbestekoak baitira aurre-ra begirako erabaki egokiak hartzeko. Eta badira mun-duan adibide eta esperientzia iturri oparoak. Ezkerrekobalore eta borroken globalizazioa da bidea, norbere he-rriak aldatuz mundua aldatu ahal izateko. •

{ datorrena }

Erreferenteak

Belaunaldi berriak borrokara lotu behardira, beraiek baitira Kuban, Hegoafrikan,Irlandan, Uruguain edota Euskal Herrianegun zahartuta edo hilda dauden horiekhasitako bidea jarraitu behar dutenak

Gorka Elejabarrieta

hutsa

hutsahutsa

Page 4: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

atzerria

zitzak imajinatuak, mitifika-tuak izan dira oso. Ivan IV.aErrusiakoaren kasuan, Ivan Izu-garria legez ezagunagoa dena,adibidez, ez dago erretratuegiazkorik; bizirik zela ez zutentsarra sekula koadro bateanpintatu eta liburuetako irudiakimajinarioak dira osoki.

“Badirudi”, “baliteke”, “behar-bada”, “ia ziur”... tonu horretanidatzi beharko litzateke azterke-ta hau. Historiaren begietatikikusita, subjektu ilunak dira az-tertutakoak, haien inguruko in-formazio asko dudazkoak direnneurrian. Ez dagoelako haien ida-tzizko gutun edo agindurik gor-deta. Ivan Izugarriaren inguruan,esaterako, dakigun guztia lau egi-leren eskutik dakigu, hiru men-debaldar –Schilichting, Taube etaKruse–, eta, bestea, errusiarra –Ivanen agintaldian erbesteratuzen Kurbsky printzea–.

Aitorpena eginda, murgil-tzen garen gaia irristakorra den eta hainbat hipotesi formula-tzeak arrisku handiak dituen jakitun, historiaren errima ez-berdinen puntak hartu etaapurka-apurka josiko dugu pie-za hau.

ESPEKTAKULUAREN MAITALE

Trumpek bezala, espektakuluamaite zuen Kaligulak. Mozorro-arekiko eta makillajearekikogustu espeziala zuen. Eta Trumpbezala, jendea mintzen eta umi-liatzen dibertitzen zen osoki.Errendimendu politikoa atera-tzen zuen.

Kaligulak ez zuen Erromakobalore tradizionalekin interesik:bere aurreko Tiberius edo Au-gusto enperadoreen guztiz kon-trakoa bidea hartu zuen. Trum-pek, Kaligulak Erromakoestablishment-a mespretxatuzuen gisara mespretxatu duWashingtongoa. Kaligulak Erro-mako Senatuko elitearen duin-tasuna zauritu zuen zaborra zi-rela zabalduz, eta konturatu zen,ongi konturatu ere, Erromakopopuluak, masa sozialak, askomaite zuela hori. Ez al du berdinegin AEBetako populuak, masasozial handi batek, Trump boto-arekin saritu duenean? Trum-pek hainbatetan erabili duen“rigged and crooked establish-

Historia errepi-katzen delamaiz entzunda. Historiakerrepikapenhori zuela be-

re-berezko akatsa zioen Darwi-nek. Sofoklesen arabera, berriz, historia bera errepikatzen dabakoitzak bere buruan baino ezduelako pentsatzen. EduardoGaleanok historia entzuten ezdakitenentzat penitentzia beza-la errepikatzen zela zioen. Nikneuk Robert Colombo poetakMark Twaini egotzi zion aforis-moa maite dut bereziki: “Histo-ria ez da errepikatzen, bainaerrimatu egiten du”. Alegia, ba-daudela asonantziak, paralelis-mo txundigarriak, herri, garaieta pertsonaia historikoak lo-tzen dituen hari moduko bat.

Kaligulak eta Trumpek ba aldute inolako antzik? Eta Musso-linik eta Trumpek? Eta Ivan Izu-garriak eta Stalinek? Edo Puti-nek? Erromako enperadoreen

Mikel Zubimendi Berastegi

HISTORIAREN ERRIMAKKaligula-Trump, Ivan Izugarria-Stalin:nondik heldu josten dituen haria?

Historia ez bada errepikatzen, asonantziak, paralelismotxundigarriak dituela aitortu behar da, herri, garai etapertsonak lotzen dituen hari moduko bat. Nola josiTrump, Kaligula eta Mussolini lotzen dituen haria? EtaStalinentzat miresgarria zen Ivan Izugarriak loturarik ba aldu «aingeru eroritzat» jo zuen Putinekin?

ANALISIA / b

artean eroena, krudelena etagaiztoena bezala pasa da histo-riara Kaligula. Haren izena bote-re absolutuaren gehiegikeriarensinonimo da. Psikopata totalbat. Ivan Izugarria, aldiz, nola-bait, “aingeru erori” bezala pasada historiara. Batzuentzat –Erru-sian azkenaldiotan gero etagehiagorentzat– aingeruago eta,besteentzat, guztiz “eroria”,munstrokeria eta horroreen ikur.

Botere osoa bereganatzeko esku-bide dibinoa izatearekin erabatitsututa, jainkotasunera iristekoazken muga pasaezina dela uler-tzeko ezgai.

Ezeren aurretik bihoa aitor-pena: ez da batere samurra ebi-dentzia arkeologiko edo lekukozuzenen kontakizunik gabekopertsonaia historikoen ingu-ruan idaztea. Eta, hala ere, se-haskatik hilobiraino, beren bi-

Ezkerrean, Putinenbaimenarekin ErrusiakoOriol hirian ezarri dutenIvan Izugarriaren lehenestatuaren irudia.Eskuinean, Kaligularenbustoa. Behean, bipertsonaiok zinemaraeraman diren filmenfotogramak. GAUR8

Page 5: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

2016 | abendua | 10

GAUR8• 4 / 5

ment” hori, hots, sistema iru-zurgile ustela, ez al da KaligulakSenatua tratatzeko erabiltzenzuen erretolikaren parekoa? Ka-ligularen eredua jarraituz, ha-siera-hasieratik “politikoki zuze-naren” kontra eginez, tradiziopolitikoaren “estandar moralei”eraso eginez, bere helburua lor-tu du Trumpek: masek babestuegin dute, presidente egiteraino. Trump ez zen hautagai “nor-

mal” bat eta orain ere ez da pre-sidente “normala”. Mehatxu (za-har)berriak inkubatzen dituenfenomeno bat da. Erresuminaeta erdeinua sortu eta horiengainean egiten du politika, joka-tzen du politikoki. Bere diskur-tso publikoetan “besteak”, asko-tariko “besteak” –musulmanak,mexikarrak, emakumeak, etor-kinak, errefuxiatuak…–, erridi-kulizatu eta erasotzen ditu. Es-tatubatuarrek mehatxutzat harditzaten edo barre egin dezateniseka egiteko erabiltzen ditu, pa-sio baxuenak xaxatuz. Milioika herritarrek leialtasu-

na erakutsi diote. Supremazistazuriak sartu ditu kabinetean.Kleptokrata autoritario bat da.Esajeratu gabe esan daiteke beregaraipenak bizi dugun garai his-torikoaren galera moralak etamehatxu beldurgarriak erakus-ten dituela. Nork egin diezaioke aurre,

bere alde masa mugimendusendo bat izateaz gain, poltsi-koan dirutza itzela eta bere zer-bitzura munduko potentziahandienaren bitartekoak ditue-nari? Armada boteretsuena ha-ren aginduetara dago, CIA, FBI,bi ganbera legegileen kontrola,Auzitegi Gorena… dena du kon-trolpean. Eta horren guztiarenkontrola duela, umilagoa, zen-tzuzkoagoa, eskuzabalagoaegingo al da Trump? Aurreran-tzean ez dela hain mendekariaizango uste duenik ba al dago?

TRUMP-MUSSOLINI, BIAK FAXISTA? Mussolini bezala, Trump ere fa-xista dela esan daiteke? Zaldizibiltzeko botekin eta besoa luza-tuta agurtuz ez dabilen faxismomodernoago baten erakusga-rria? Trumpen eskutik sartu de-la faxismoa AEBetan? Bere agin-dupean AEBak disidenteen herri

bilakatuko direla? Basakeria etakrudelkeria, normaltasun berribaten zeinu izango dira? Trumpfaxista dela esatea haren boto-emaileen izena belztea, irain-tzea al da?Kontu ibili behar da “faxismo”

hitzaren erabilerekin. Zentzupolitiko eta historiko zehatza

du. XIX. mendeko ActionFrançaise kontsidera daiteke Eu-ropako lehen erakunde faxista,Mussolinik bihurtu zuen ItaliaEuropako lehen herrialde faxis-ta eta Hitlerren nazional-sozia-lismoak jarraipena eman zion.Hungariak, Espainiak, Kroaziak,Portugalek… iragan mendeko

30eko eta 40ko hamarkadetanfaxismoa ezagutu zuten. Histo-rikoki, XX. mendeko Europanizan ziren erregimen autoritarioeta zinez biolentoak deskriba-tzen ditu “faxismo” hitzak. Bai-na bataila politikoetan aurkariaMussolini edo Hitlerrekin ber-dintzeko erabili den esloganaere bada. Faxistak ez ziren poli-tikari askori faxista deitu zaielaegia galanta da, bai.Zeintzuk dira, baina, Donald

Trump eta Benito Mussolinilotzen dituen hariaren pun-tak? Historiaren beste errimatragiko baten aurrean al gau-de? Ala kontu handiz ibilizegin beharreko konparazio edohipotesia ote da? Estatubatuarrek gertu al du-

te odola Trumpen gloriareneta AEBen patu hilezkorrarenalde emateko? Hitlerrek etaMussolinik ez zuten beraienbenetako aurpegia erakutsi ha-sieran, berdinetan al dabi lTrump ere? Laguntzen al duTrump faxista bat dela esateakharen garaipena ulertzeko? De-mokraziaren perbertsioa bul-tzatzea eta faxismoa sinoni-moak ote dira?Eta, hala ere, badira zantzuak.

Robert Paxtonen “The Anatomyof Fascism” liburu aski ezagu-nean, faxismoak bederatzi pa-sio mobilizatzen dituela defen-datzen da. Horietako bostekTrumpen boto-emaileen aldar-tea ordezkatzen dutelakoan na-go: baga, erabateko krisi batensentipena; biga, taldearen gain-beheraren beldurra “globaliza-zio korrosiboaren, klase gataz-karen edo kanpo eraginen”ondorioz; higa, komunitate pu-ruago baten beharra; laga, lidernatural baten autoritatearenbehar gorria; eta boga, liderra-ren nagusitasun erabatekoaarrazoi abstraktu edo uniber-tsalen gainetik. Beste lau, ordea, ez dira ho-

rren argiak Trumpen kasuan:baga, norbanakoa diluitua, tal-dearen aurrean azpiratua iza-tea; biga, norberaren taldea bik-tima den ustearen gainean,edozein ekintza mota, lege edomoral mailako mugarik gabe,justifikatzea; higa, biolentzia-ren edertasuna; eta, azkenik, la-

Goian, Donald Trump,AEBetako presidente berria.Behean, ezkerrean, BenitoMussolini. Eskuinean, IosifStalin.Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Trump Mussolinirekin parekatu eta faxismomodernoago baten erakusgarria dela esateaklaguntzen al du bere inguruko fenomenopolitikoa ulertzen?

Kaligulak bezala, Trumpek espektakulua maitedu. Kaligulak Senatua bezala, Trumpek«establishment»-a barregarri uztea du gustuko.«Besteak» umiliatuz botoak ateratzen ditu

Page 6: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

atzerria

ga, “jainkoek aukeratutako he-rriak” besteak dominatzekoduen eskubidea, inolako lege gi-zatiar edo jainkotiarren oztopo-rik gabe.

KALIGULA, TRUMPEN MAISU? Historiara ero megalomanikobat bezala pasa zen Kaligula,hain ero ze “Incitatus” bere zal-dirik gustukoenari jauregi bateman zion, purpurazko jan-tziekin janzten zuen, zerbitza-rien segizio bat ipini zion etakontsul izendatzea ere pentsa-tu zuen –enperadorearen azpi-tik kargu politiko altuena–. Bada animalien trataera bi-

txi hori txantxa hutsa izan ze-la dioenik. Horrela, KaligulakErromako aristokrazia satiriza-tu nahi izan zuela. Izan ere, lu-xuaren eta ohore hutsalen be-ren bilaketekin, zaldia bezainbarregarri azaltzen ziren. Hiz-kuntza doblea, hipokresia etazurikeriaren absurdua nagusizelako Senatuan.Kaligula lau urtez egon zen

Erromako tronuan, K.a. 37. eta41. urteen bitartean. Germani-cus printze inperial ospetsua-ren semea zen eta haur zenetikaitaren kanpaina militarretanparte hartu zuen. Hain zuzen,Kaligula ezizena (hots, “botatxikiak”) ipini zioten jantzi mi-litar txikiak, botak barne, janz-ten zituelako. Askazi onekoaizanik, 24 urterekin igo zen tro-nura, aitaren famak eta ama,Agrippina, Augusto lehen en-peradorearen ondorengoa iza-teak lagunduta.Kaligularen agintaldiaren

gaineko kontakizun gehienekbere krudelkeriaz, gehiegike-r iez eta eroker ia k l inikoazdihardute. Antsietate, insom-nio eta haluzinazio nahasketabeldurgarria uzten digute. Kontakizunok diotenez, bere

burua Jainkotzat hartzen zuen,Jupiterrekin hitz egiten zueneta Ilargiko Jainkosarekin egi-ten zuen lo. Suetonio historia-lari eta biografo erromatarrak,Kaligula hil eta ehun urteraidatziriko biografian, izugarri-keriak kontatzen ditu, sadismokapritxoso baten erradiografiaeginez. Haren arabera, Kaligu-lak semearen exekuzioa ikus-

tera behartu zuen gizona bera-rekin jauregian afaltzera gon-bidatu zuen egun berean. Zerdemontre zela-eta joan zen gi-zona afaltzera? Sentzilloki ,beste seme bat bizirik zuelako. Beste behin, Kaligula gaixo

zegoela, erromatar batek zinegin zuen bizirik ateratzen ba-zen bere bizia eskainiko ziola.Sendatzean, zina errespetatuegin behar zela agindu zuen

Kaligulak. Hitza hitz eta bete-tzekoa zelako, jo eta bertan hilzuen. Kaligula zinemara era-man dutenean ere, gehiegike-riak izan dira protagonistapantailan; Kaligula eta Drusilabere arrebarekin arteko intzes-tua, “gore” estilo erabatekoa...Kaligularen aginte modua au-

tokratikoa zen. Bere estiloarenaztarnak ondo ezagunak dira:besteak barregarri uztea, umi-

liazioa, nabarmenkeria eta ka-pritxoa. Munstrokeria eta Kali-gula eskuz esku doaz iraganekonola egungo errelatoetan. Kali-gularen heriotza ere bere izaera-ren isla izan zen: bere guardiapretoriarraren buru bati, burla-ti, «neska bat bezala» hitz egitenzuela esan omen zion eta biz-kartzainak labankadaz hil zuen.

MASAZKO TERROREA, BIDE BAKARRA

Entziklopediek diotenez, IvanIzugarriak Errusiari egin zizkionekarpenak garrantzitsuak etahandiak dira oso. Besteak beste,bere “aitatasuna” dute Siberia-ren konkistak, lege kode berribaten sorkuntzak, boterea hiri-buruan zentralizatu izanak, As-trakahn eta Kazan khanerri tar-tariarren konkistek eta barneerreforma handiek, armadarenakasu.Ivan Izugarriaren agintaldia

ez da kabitzen klase borrokareneskema marxista batean, bainaIvanen miresle porrokatua zenStalin: tsarraren krudelkeria etamasazko terrorea justifikatzenzituen, kanpoko etsaien aurreanestatu batu eta egonkor bat lor-tzeko bide bakarra zelakoan.Ivan tsar bezala koroatu zene-

ko esanahi erlijioso eta politi-koa ez zen bere neurrian ulertu.Konstantinoplaren erorketaren

ANASTASIA TSARINARI AITASANTUAREN OPARI ZAPUTZA Duela 450 urte Ivan Izugarriaren garaiko Errusiaren etaMendebaldeko Europaren artean zegoen ezjakintasuna,zalantzen lainoa, ez da ez gaur egun dagoenaren osoezberdina. Hemen ere aurki dezakegu historia lotzen duenhari bat, nolabaiteko errima. Bada hori argi asko, eta umorepuntu batekin, azaltzen duen pasarte historiko bat.University College London unibertsitatean EkialdekoEuropako eta Eslaviar Ikasketen Eskolan cum laude doktorea den Isabel de Madariagaren kontakizun batean irakurridaitekeenaren arabera, 1581. urtean Antonio Possevino aitasantuaren mezulariari audientzia eman zion IvanIzugarriak. Bada, Possevinok eraman zituen oparien artean,Ivanen lehen emazte eta lehen tsarina izandako AnastasiaRomanovna Zakharyina-Yurievarentzat bat ere bazegoen.Kontua da, baina, eta zinez argigarria, Vatikanoan inortxokere ez zekiela Anastasia 21 urte lehenago hil zenik. Pentsa, harentzat oparia helarazi nahi izan zuenerako, IvanIzugarria berriz ere, beste behin, ezkondua zegoen: hori bai, bere zazpigarren emaztearekin!

Goian, Iosif Stalin,hainbeste miresten zuenIvan Izugarriaren ondoan.Behean, Ivan Izugarria bereseme zaharra hiltzenerakusten duen IlyaRepinen koadroa. GAUR8

Page 7: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

2016 | abendua | 10

GAUR8• 6 / 7

ondoren, Erroma Ekialdeko in-perioaren kristautasun ortodo-xoaren zaindari papera berega-natu baitzuen. Izan ere, “tsar”hitza “zesar” hitzaren errusie-razko itzulpena baino ez da; or-duko Konstantinoplari ere“Tsargrad” deitzen zioten.Ivan Izugarria hezur-muineta-

raino zen erlijiosoa. Errusia“mongolen” atzaparretatik aska-tu zuen, kristautasunaren bete-behar dibinoa gauzatuz: musul-manak garaitzea. Hiru gertakarik areagotu zu-

ten Ivan Izugarriaren paranoiaeta krudelkeria. Lehena, 1547. ur-tean, milaka etxe eta herritarkiskaliz, Mosku erre zuen suteikaragarria, zeinaren ondoriozhaserre bizian ziren moskutarolde batek bere osaba hiltzerai-no harrikatu zuen katedralean,eta, bere amona, sorgina zelako-an, hiltzea eskatu zuen. Bigarre-na, 1553. urtean Ivanek gaindituzuen gaixotasun larria, bere he-riotza aurreratuta konspiratuzutenak mendekatzera eramanzuena. Eta, hirugarrena, 1560.urtean, Anastasia emaztearenheriotza, Ivanentzat pozoitutahil zena. Ebidentziarik ez dago-en arren, orduz geroztik, inhibi-zio guztiak galdu eta bere onetikzeharo atera zen antza.Bere izugarrikeria okerren le-

kuko eta lagungarri izan zena,1564. urtean agindu zuen Erru-siako banaketa izan zen. Bi zati-tan partitu zuen herrialdea. Ba-ta bere erabilera esklusiborako,“aparteko lurrak” edo oprichni-na deitu zituenak eta, bestea,teorian, boiardoen (lurjabeenaristokrazia zaharra) esku gera-tuko zena. Zerga sistema zorro-tza ezarri zuen, oprichniki in-

dar armatua ezarriz oprichni-na-ra batu beharreko lurren ja-beak kanporatu edo hiltzeko.Bere paranoia legitimatu beharzela zioen, tirano bezala ofi-zialki onartu behar zela, hots,edonor zigortzeko eskubideazuela.Salatari kontsideratzen zitue-

nen kontra purga latzak egin zi-tuen. Publikoan exekutatu zi-tuen printzeak, oprichnina-renaurkako boiardoei burua moztuzien eta beren emazteak etxee-tatik zintzilikatu zituen. Behinola, boiardo handia zen

Ivan Fyodorov tronura deitu etatsar izan behar zuela aginduzion. Ivanen jantziak jarri, bereerrege-makila hartu eta erregetronuan ezartzera behartu zu-ten. Ivan Izugarriak bere buruajaitsi zuen haren aurrean, belau-nikatu egin zen eta uneaz goza-tzeko esan zion, Fyodorov biho-tzean emandako labankadabatez hil baino lehen. Bere gor-pua Moskuko kaleetan zeharibili zuten, haren lurretan biziziren gizon, emakume eta hau-rrak masakratu zituen; asko, es-karmentu gisa, zutoinetan sartueta zintzilikatu zituen.

STALIN, IVAN IZUGARRIAREN MIRESLE

Ezaguna da Stalinek Ivan Izuga-rriarekiko zuen miresmena. “Gi-dari handi eta jakintsutzat”zuen. Sergei Eisenstein zine zu-zendariak tsarraren erretratuabi pelikuletan eman zuenean,Stalinek asko maitatu zuen le-hena –Errusiaren handitasuneta aldaketaren aldeko gerlarilegez azaltzen zuen– eta purrus-ta latzak bota zituen bigarrena-rekin –Ivanek bere burua nolagaltzen zuen erakusten zuena–.

Bai, nolabaiteko errima batbadago bi pertsonaion artean.Biek estimu propioaren eta us-tez defendatzen zuten herrial-dearen interesen arteko oreka bistatik galdu zuten. Biek aterazuten onura salaketa kulturaitsu batetik, administrazioanpostu bat eta ondasunak esku-ratzeko lagunak eta etxekoak sa-latzeraino hedatu zena. Biekhanditu zituzten beren “errei-nuen” lurraldeak. Biek ahulduzituzten beren armadak purgalatzekin, eta, ondorioz, StalinekHitlerren inbasioa eta Ivan Izu-garriak Krimeako tatariarrekMosku nola arpilatu zuten ikusizuten. Biek erantzun zioten ga-raiko erronka ekonomikoei es-klabotza sistemak ezarriz: Stali-nek esklaboen lan-sistema,Ivanek, morroiena. Biek, berenalorretako “autoritate” izateazgain, bestelako alorretan ereberdin kontsideratuak izateanahi izan zuten. Stalinek, artemailan, literaturan bereziki.Ivan Izugarriak, erlijioan. Berebizitzaren parte handi bat mo-nasterioetan, erromesaldietaneta otoitzean pasa zituen, bereizugarrikeriak aurreratu edoatzeratzen zituzten gogo arike-tetan. Kristautasun ortodoxoa-ren merituak goratu eta lutera-noen eta erromatarren heresiakmadarikatzen zituen.

AZKEN BITXIKERIA BATZUK

Kuriosoa da Mendebaldeko ko-munikabideek historian Erru-siako agintari izan direnak bu-ruko gaixotasunekin lotzekoizan duten joera. Ivan Izugarriaburutik erabat eginda zegoen;Pedro Handia epileptikoa omenzen; Lenin neurosifilis batek hil

zuela idatzi da; Stalinek bur-muineko arterosklerosia zueneta osoki paranoikoa omen zen;eta, nola ez, Putin Asperger sin-dromearekin lotu dute, espektroautistaren barruko desordena-rekin. Errima zinez maltzurradirudi, errusofobiaren erakusle. Bitxia da, halaber, gizakiak

Jainkoa egin zuenean nahitaeman zion anbiguotasuna. Aldebatetik, botere gorenaren tro-nua lurreko gizon boteretsuena-ren eskutik urrutiratu zuen,errege eta enperadoreak umilizatera behartuz. Bestetik, baina,gidari gorenak soilik Jainkoarenaurrean, haren eta ez beste ino-ren aurrean belaunikatu beharomen du, ez inongo lege edoerakunde lurtarren aurrean. Historian, finean, biolentzia di-binoa medio, bakoitzaren ekin-tzak okerrak purifikatzeko zirenuste izan da sarri. Norberaren sa-dismoak sorleku jainkotiarrazuela. Krudela izan behar delaherria “bekatutik” askatzeko. Ho-rren adibide franko dira. Eta al-bistegietan, errima ozen dabil...

Behean, Iosif Stalin,Sobietar Errepubliken

Sozialisten Batasunekoburu izandakoa.

GAUR8

Ivan Izugarria burutik jota, Pedro Handiaepileptikoa, Lenin neurosifilisak hilda, Stalinparanoiko totala, Putin Asperger sindromeakjota.... Errima errusofobo zinez maltzurra

Ivan Izugarriak eta Stalinek, biek handituzituzten beren «erreinuak», biek purgatu zutenarmada eta biek erabili zuten esklabotza, batekmorroiekin, besteak esklaboen lan-sistemarekin

Page 8: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

atzerria

Modu ezinh o b e a ndeskribatuzuen afri-karren sen-timendua

Nkosazana Dlamini-Zuma Afri-kar Batasuneko Batzordeko pre-sidenteak Hegoafrikako Johan-nesburgo hirian, ANC AfrikakoKongresu Nazionaleko ehunkakideren aurrean eskainitako hi-tzaldian: «Komandanteburuahil delako oso triste bagaudeere, bere bizitza zoragarria ospa-tu behar dugu». Afrikan ohikoadenez, asko maitatutako pertso-na bat hiltzen denean abestuegiten dute, negar egin beharre-an. Lau orduko iraupena izanzuen ekitaldian Gwede Mantas-he ANCko idazkariak ere hitzegin zuen: «Fidel Castrok milioi-ka lagun inspiratu zituen gureherrialdean. Oraindik kubatariraultzailearen aldetik asko du-gu ikasteko». Hizlariak gogora-razi zuen Kubaren esku hartzeaksekulako garrantzia izan zuelaAngola, Namibia eta Hegoafri-karen askatasuna lortzeko ga-raian.Gerra Hotza aipatuta, askotan

Afrikaren azken hamarkadotakohistoriaren zati oso garrantzitsubat estalita geratzen da, konti-nente hartan ez baitziren izan Sobietar Batasuna eta Amerike-tako Estatu Batuak eragina izanzuten herrialde bakarrak. Kubakbere eredu propioa garatu zuen–eta garatzen jarraitzen du, ebo-la izurritearen aurkako borro-kan ikusi berri dugunez–, esku-zabaltasun sistematikoanoinarritutako bidea, Mendebal-deko potentziek kolonialismoa-ri eusteko ahaleginean jarrai-tzen zuten bitartean.

SOLDADUAK ETA MEDIKUAK

Piero Gleijeses historialari esta-tubatuarrak makina bat herrial-de bisitatu ditu Kubaren ekarpe-naren garrantzia behar bezaladokumentatu nahian. AEBetako,Errusiako eta Kubako artxiboe-tan lanean denbora asko egindu. Bere lanean oinarrituta, An-

gel Guerrak “La Jornada” egun-karian gogorarazi du Kubarenesku hartzea oso garrantzitsuaizan zela Aljeriak bere askatasu-na lor zezan. «Askok ahaztutadute uharteak bidalitako tropekHassan II.a Marokoko erregeakantolatutako erasoaldia geldia-razi zutela, nahiz eta erasotzai-leek AEBen laguntza izan zu-ten», esplikatu du Guerrak.Garai hartan marokoar erregi-menak Tinduf inguruko eremubat bereganatu nahi zuen, sortuberri zen Aljeriako Estatuari se-kulako kaltea eragiteko. «Or-duan sortu zen, han bertan, osa-sunaren inguruko kubatarelkartasuna, dozenaka mediku-ren lanarekin». Gaur egun uhar-teko 30.000 mediku inguru (hi-rutik bi emakumeak) eta bestehorrenbeste osasun langile aridira lanean munduko herrialdepobretu askotan.

Aljerian ere ez dute ahaztuKubaren laguntza. Fidel omen-tzeko egindako ekitaldi batean,Abdelkader Ben Salat AbdelazizButeflika presidentearen eledu-nak esan zuen hemendik aurre-ra ere askatasuna eta berdinta-suna nagusi den mundu bateraiki nahi dutenek kubatariraultzailearen bizitzan aurkitu-ko dutela etorria: «Ba al da beredesagertzeak planeta osoan era-gin dituen sufritzen ari diren

milioika lagunen sinpatia adie-razpen espontaneoak bainokontsolamendu hoberik Kubakoherri lagunarentzat?», galdetuzuen eledunak.

CUITO CUANAVALEKO BORROKA

Portugalen mendean zeudenherriak askatzeko borrokan ere (Angola, Ginea Bissau, Cabo Ver-de eta Mozambike) sekulako ga-rrantzia izan zuen kubatarrenlaguntzak. Bertako askapen mu-gimenduetako ehunka kide etaburuzagi gaitu zituzten kubata-rrek 1965etik aurrera. Iberiar pe-nintsulako herrialdeko Krabeli-nen Iraultzak ahalbidetu zuenherrialde horien independen-tzia, baina kubatarrek estatu be-rriekin elkarlanean jarraitu zu-ten eta Habanak 300.000soldadu bidali zituen Angolara1975 eta 1988 artean, Hegoafri-kako indar arrazisten erasoal-diari aurre egiteko. Adituek dio-tenez, Hegoafrikako erregimenarrazistari amaiera eman zionfaktoreetako bat kubatarrek An-

Nelson Mandela zenakera honetan hartu zuenFidel Castro LerrokatuGabeko HerrialdeenMugimenduak 1998anDurbanen egin zuenbileran. GAUR8

KUBAREN ERAGINA MUNDUANAfrikako herriek beren lagunik handi eta eskuzabalenagaldu dute Fidel Castro hiltzean

[email protected]

Afrikako nazio askotako gobernu, erakunde, ekintzaileeta hedabide ugarik gogorarazi dute egunotan FidelCastro zenak eta Kubako Iraultzak sekulako lana eginzutela herri horien garapenaren alde. Nigeriako Osunestatuko agintariek laburtu dute askok pentsatzendutena: «Mundua hobea da berari esker».

POLITIKA / b

Page 9: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

2016 | abendua | 10

GAUR8• 8 / 9

golako Cuito Cuanavalen Hegoa-frikako Armadari emandakoegurra izan zen. Nelson Mande-lak berak onartu zuen kubata-rren ekarpenaren garrantzia,1991n Matanzasen eskaini zuenhitzaldian: «Arrazismoa ezaba-tzeko Kubaren konpromiso sen-doak ez du parekorik. Jakin ba-dakigu Kubako herriarekindugun zorra itzela dela. Bestezein herrialdek erakuts dezakehorrelako eskuzabaltasuna Afri-karekiko harremanetan? CuitoCuanavaleko porrotik gabe, gureerakundeak ez zituzten inoiz le-geztatuko. Armada arrazistak ja-san zuen porrot hari esker nagoni hemen orain».Thenjiwe Mtintso Hegoafri-

kak Kuban duen enbaxadoreaknazioarteko politikak eragitendituen paradoxak gogorarazi di-tu Fidelen heriotzaren harira:arrazistekin bat egiten zuten po-tentziak hegoafrikarren “lagun”bihurtu ziren apartheid sistemahankaz gora bota zutenean, etaorain Kuba baztertzeko eskatzendiete hegoafrikarrei, arrazismo-aren aurkako borrokan gehienlagundu zietenak baztertzekoalegia: «Gure erantzuna oso sin-plea da: kubatar martirien odolada, ez ‘lagun’ horiena, Afrikakolurraren barrena dabilena, gureaberriko askatasunaren zuhai-tza elikatzen duena».

ETXE ZURIKOEN HASERREA

Hegoafrikako erregimenari kos-ta ahala kosta eutsi nahi ziotenAEBetako agintariek, eta horre-tarako ezinbestekotzat jo zutenNamibiari eta garaiko Rhodesia-ri eustea, horiek erortzean,apartheid sistemaren aldekoakere eroriko zirelakoan. Salim Lamrani idazleak Al

Mayadeen hedabidean iaz espli-katu zuenez, Henry KissingerAEBetako estatu idazkariak be-rak Kubaren aurkako bonbarda-keta sistematikoa antolatu zuen1976an, uharteak Afrikan egitenzuen lanaren eraginez. GeraldFord presidentearen baimenalortu bazuen ere, operazioa ber-tan behera utzi zuten, gauzakerdizka egitea porrotaren tanke-rakoa zelakoan. Edonola ere, Ku-ba uharte txikiak Afrikan egin-dako lanaren garrantzia

ulertzen laguntzen du potentzianagusiaren ezinegon horrek. Robert Mugabe Zimbabweko

presidentea Habanara iritsi zenasteartean, Fidel Castro goratze-ko ekitaldietan esku hartzera.Karguan betikotzeko bere ahale-ginek herrialdean eragiten diz-kioten buruhausteak alde bate-ra utzita, iraultzaile mozorroajantzi zuen agintariak Kubakohiriburuan eta gogorarazi zuenCastrok zientzialariak gaitzekolaguntza agindu ziola: «Denbo-rarekin, 3.000 irakasle bainogehiago prestatu zituzten etahoriek sekulako lana egin dutegure herrialdean». «Anaia mai-tea» deitu zion zenduari.Angolan ere gogoan dute Ku-

bak egindakoa. Jose Eduardo dos

Santos presidenteak erabaki duduten autopista nagusiari “FidelCastro Ruz Kubako IraultzarenKomandantearen Bidea” dei-tzea. Herrialde horretan, Kubanikasketak egin zituzten herrita-rrek Fidelen aldeko ekitaldiakantolatu dituzte.

«MUNDUA HOBEA DA FIDELI ESKER»Hage Gottfried Geingob Nami-biako presidenteak txalo zapa-rrada izugarriak jaso zituen Ha-banan eskaini zuen hitzaldian:«Zein da askatasunaren salneu-rria? Fidelen borroka ez zen se-kula izan etekin ekonomikoaateratzeko, zapaldutako herrieilaguntzeko baizik. Zuen interesbakarra Namibiako herriarenaskatasuna zen. Baliabide askobideratu zituen Namibiak inde-pendentzia lor zezan. Eta kuba-tarrak ez ziren Namibiara urreeta diamanteen bila joan: Kuba-ra bueltan soilik borrokan erori-tako lagunen gorpuak ekarri zi-tuzten». Namibian gaur egunere ume askori Fidel edo Castroizenak ipintzen zaizkie.«Erraldoien artean erraldoi»

deitu dio Castrori Brahim GhaliFronte Polisarioko buruak. Go-goan du Mendebaldeko Sahara-ko ikasle askok egin dituztela

ikasketak Kuban, ondoren Tin-dufen lan egiteko.Ekuatore Gineako agintariek

ere Fidelen bizitza goraipatu du-te. Obiang presidenteak esan dukubatarraren «laguna» dela etaharen «ideia politikoekin» bategiten duela, nahiz eta bere egu-neroko jardueran kontrako ja-rrera izaten duen: bere poltsikoaloditu, herritarrak pobretzen di-tuen sistema ustelari eustendion bitartean.Nigeriako hego-mendebalde-

ko Osun estatuko agintariek la-burtu dute afrikar askok pentsa-tzen dutena: «Mundua hobea daberari esker». “Premium Times”egunkariak argitara eman duenagiriak nabarmentzen du «ku-batarren espiritu menderaezi-na». Kuba eta Nigeriaren artekoharremanak oso onak izan diraazken lau hamarkadetan eta ho-rren eraginez Olusegun Obasan-jo presidente ohiak lau aldiz bi-sitatu zuen Karibeko uhartea.Abdel-Hakim Gamal Abdel-

Nasser (Nasser Egiptoko estatu-buru zenaren semea) politika-riak nabarmendu du Kubakoherriaren borondateak garaitudituela «indar maltzurrak,nahiz eta indar horiek potentziaerraldoi baten babesa izan».

ANC Afrikako KongresuNazionaleko ehunka kidek

parte hartu zuten azaroaren30ean Johannesburgen egin

zen Fidel Castroren aldekoekitaldian.

John WESSELS | AFP

Kubako Gobernuak 300.000 soldadu bidalizituen Angolara 1975 eta 1988 bitartean,Hegoafrikako indar arrazisten erasoaldibortitzari aurre egiteko

Mandela: «Arrazismoa ezabatzeko Kubarenkonpromisoak ez du parekorik. Kubarekindugun zorra itzela da. Beste zeinek erakutsdezake horrelako jarrera Afrikarekiko?»

Page 10: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

kom

un

ikaz

ioa U

dalerri euskaldunenak biztanle gutxikoakdira oro har, salbuespen interesgarri batzukalde batera utzita: Bergara, Bermeo, Arrasate,Azpeitia, Gernika, Hondarribia, Tolosa, Zarautz.Euskaldun-dentsitate baxuagokoak izan arren,ordea, Euskal Herriko hiriburuak ere funtsezkoak

dira geure hizkuntzaren biziberritze-prozesuan, hiztun gehie-nak bertan bizi direlako, garelako: Baionan, Bilbon, Donostian,Gasteizen eta Iruñean euskaldunok arnasgune geografikoetanbaino sakabanatuago bizi arren, kopuruari dagokionez askozgehiago gara. Horregatik da hain garrantzitsu hiriburuetakoeuskaldunen sakabanaketa espazial horren aurka lan egitea,baita hirigintzaren alorretik ere.

Testuinguru horretan ageri zaigu arnasgune soziofun-tzionalen kontzeptua, besteak beste Kontseiluak landuta-koa. Euskara nagusi diren espazioak ditugu arnasgune so-ziofuntzionalak, gizartearen funtzio jakin batekin loturazuzena dutenak (hezkuntza, aisia, kirola…), non euskaldunendentsitatea altua den, eta, ondorioz, euskaraz naturaltasunezegin daitekeen. Esan izan da ideia hori ez dela nahasi behar ar-nasgune geografikoen kontzeptuarekin, baina, egia esan, ar-nasgune soziofuntzionalek ere euskarri fisiko bat behar dute,leku zehatz batean garatu behar direnez. Eta, horren ondorioz,hirigintza-antolakuntzaren xede ere badira euskararen arnas-gune soziofuntzionalok. Haientzako espazio fisikoak babestu,kudeatu eta antolatu behar direlako.UEMAren definizioari jarraituz udalerri euskalduna izatera

ailegatzen ez den Andoainen, kasu, ideia horren adibide bi-

kain bat dago: Martin Ugalde parkea, euskalgintzako enpre-sa garrantzitsu askoren egoitza; alegia, euskararen I+G+Bdelakoaren «bikaintasun-polo» argi bat. Hala izanda, zergatik ez da aintzat hartu, adibidez, Do-

nostialdeko Lurralde Plan Partzialean? Beste sektore ba-tzuekin (ohiko industria produktiboa, logistika, teknologia)egin egiten da, haien sustapen aktiboa eraginez. Tokiko hiz-kuntzaren industria ere urbanistikoki indartu beharko li-tzateke.

Dezente erdalduna den Gasteiz batean, hiriburu handia-go bat hartzearren, badago adiera geografiko zehatzaduen arnasgune soziofuntzional bat, egituraketa urba-nistiko handiagoa beharko lukeena. Aiztogile kalea,Aihotz plaza, Oihaneder Euskararen Etxea, «Alea» aste-kariaren egoitza, gaztetxea, Auzolana pilotalekua etaHala Bedi irratiaren egoitza, Gasteizko euskara-humusa-ren osagai funtsezkoak dira. Hirigintza-ordenantzetatik erabilera batzuk mugatzen di-

ra, eta beste batzuk sustatu, beraz, zergatik ez da euskaranormalizatzeko ekimen urbanistikorik aurrera eramaten?Esandako arnasgune soziofuntzionala leku egokia litzateke,esaterako, Bai Euskarari ziurtagiria ateratzeko konpromi-soa hartzen duten komertzioen ezartzeari lehentasunaemateko; edota Kafe Antzoki berria kokatzeko.Hirigintza berrikuntza soziala eta lurralde-garapena bul-

tzatzen saiatzen da. Euskararena ere esparru estrategiko-tzat jo beharko litzateke asmo horretan. Baita hiriburuetanere. •

Ilustrazioa: UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

Unai Fernandez de Betoño - @UnaiFdBArkitektoa

Hiriburuetakoarnasguneak

Page 11: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

2016 | abendua | 10

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Lankideari joan natzaio larri antzean asteko ger-takari baten eske, letrok juntatu behar nituelaeta puntua behar nuela azterketa osatzen has-teko. «Hemen ez duk ezer gertatzen, motel!»erantzun dit, desesperazio kutsu batekin, denadagoela geldi, urak bere bidean joateari uko

izan balio bezala. Pentsakor utzi nau, neure buruari ezerez bada gertatzen zeozer gertatzen ari ote den galdetuz.

Euskal Herriko politikan ez omen da nabarmentzekoaden deus berririk gertatzen. Omen, dena datza zegoen to-kian, Evaristo handiak kantatuko lukeen bezala, denadoa joan behar den bezala. Dena? Ezer ez denean gerta-tzen, zer gertatzen da? Politikaren aurrean, euskaldunek,itxuraz ezer gertatzen ez den fartsa formal bat harrieginda ikustera mugatu behar al dute?

Ez. Clint Eastwoodek jokatzen zuen Harry Zikina ins-pektoreak esaten zuenarekin akordatu naiz: iritzia ipur-tzuloa bezalakoa da, denekdaukate bat eta berea. Igual-tsu gertatzen da estrategiare-kin. Badira bizpahiru dituz-tenak ere, hainbesteaukerekin galtzen direnak.Guztien artean estrategia ba-ti lotuko natzaio, “hemenezer ez da gertatzen” estrate-giarekin, hain zuzen.

Estrategia hori darabilte-nek Euskal Herria oasi batdela diote, hegoaldeko auzo-lagunekin alderatuz gero, he-men gloria betean bizi gare-la. Gero, Europatik etorritakoPISA txostenak erakutsi legez, irakaskuntzan adibidez“gutxiegi” kalifikazioa dugu. Ez gaude, ez, etxafuegoakbotatzeko egoeran. Igual du, baina, zerbitzuek, ekono-miak, egonkortasun politikoak… denak duelako hemenkalitate ziurtagiria. Oasiaren ekosistema horretan, iraga-naren funtzioa orainean errepikatzea omen da: Ardanza-ren eskola, Sancristobal eta Elgorriaga gobernadore zibi-lak euskal militanteak ehizatzen GAL taldean leporainosartuta zeudenean haien nagusi Ramon Jauregi lehenda-kariorde egin zuen eskola, doktrina politikoa da egun.Patxi Lopezen gobernuan zeuden batzuk Urkulluren go-bernuan daude orain. Espainiako medioek txalotu egitendute “pintto, pintto, ekarzu pilota txikia” maskota otza-naren jokabidea, Kataluniako “deribaren” aurrean bidebakarra dela goraipatuz. Eta, jakina, hainbeste txalo arte-an, PPrekin harremanak desizozten dira, aurrekontuak

negoziatu eta negozioarentzat milioi batzuetako kutxaegiteko aukera dago. Inora ez doan eta inorekin lotuko ezgaituen abiadura handiko tren mamutzar horrentzat, za-borrak industrialki erretzeko edo Auzitegi Konstituzio-nalean den errekurtsoren bat edo beste erretiratzeko.

Horretan dabiltza. Hori da maila. Eta lankidearen «he-men ez duk ezer gertatzen» horren harian, aberkide as-kok berea duten arrangura naturala da oso: hori bada he-mengo “oasiaren” maila politikoa, arazoa, sentzilloki,maila politikorik ez dagoela da. Eta, bitartean, nahiko lu-kete euskal gizartean honako sentipena hedatzea: deter-minismo politiko (eta teknologiko) betean bizi gara etahorren aurrean ezin da ezer egin, babestea besterik ez dagelditzen, salba dadila ahal duena.

Oasiaren teorema politiko horri aurre egin behar zaio,pertsonalki eta kolektiboki. Nola? Lehenik iritzia sortuz,aldaketak proiektatuz, aukerak landuz. Euskal politika-

ren praxian ez dago, jarrera mailan eta psikologia kolek-tiboan ez luke egon beharko, teorian posible izan eta pra-xian ezinezko den ezer. Zergatik izango da saihestezina«Euskal Herrian ezer ez da gertatzen» dioen normalta-sun hori? Nork erabaki du? Zeinen izenean? Gauza batbaita baldintzapen latzak eta erresistentzia indartsuakegotea, eta, beste bat, determinismo konformista etaotzana. Bai, badirudi oasiaren oraingo ordena oso ongiantolaturiko desordena dela, eta, batez ere, sozialki osobarneratuta dagoela. Baina ez du zertan hala izan behar.Dialektika positibo bat behar dugu. Adierazten duen, etaez ezkutatzen duen, hizkuntza politikoa. Soluzioek Eus-kal Herrian segitzen dute, euskal herritarren esku. Bainanork esan du politika erraza dela? Eta lasai, Leninek as-paldi esan legez, badira ezer gertatzen ez den hamarka-dak eta badira hamarkadak gertatzen diren asteak. •

{ asteari zeharka begira }

Ez da ezer gertatzen; bihargarai oso bat gertatuko da

«Euskal Herrian ezer ez da gertatzen».Normaltasun hori nork erabaki du? Gauzabat da baldintzapen latz eta erresistentziaindartsuak egotea, eta, beste bat, determinismo konformista eta otzana

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi

Page 12: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

herria

tan lan egin. Ontzi onak eta es-karmentudun marinelak zituz-ten. Beraiek arrantzatutako ba-kailaoa Europa osoan zabaltzenzuten, eta balea olioa Frantziansaltzen zuten, bertatik Ingalate-rrara bidaltzeko.

BELDURRIK EZ

Arrantzaleek bazekiten zer-no-lako arriskuak igaro beharko zi-tuzten. Euskal Herritik ateratze-an askok testamentua egitenzuten. Historialariak kontatubezala, XVII. mendeko poesie-tan biltzen da Larrun mendiaikusten zutenean, Euskal Herri-tik ikusten zuten azken puntua,agur egiten ziotela. «Ez zirenabenturazale eroak. Bazekitennon sartzen ziren, Atlantikoazeharkatzeak zer arrisku zituenbazekiten». Horregatik aldezaurretik egiten zuten testamen-tua. Bertan zorrak ere jasotzenzituzten, kapitainak olio kupe-len bat zor bazieten, adibidez. Finean, denbora luzea ema-

ten zuten etxetik kanpo. Bi-daian hilabete baino gehiagoematen zuten joaterakoan etabeste hainbeste itzultzerakoan,eta han beste lau hilabete ema-ten zituzten. Guztira, sei edozazpi hilabete egiten zituztenitsasoan. Batzuetan gertatzenzen, 1576ko neguan bezala, por-tua izozten zela eta ezin zutelabarkua atera. Orduan neguabertan igaro behar izaten zuten.Batzuetan, gainera, intentzio

horrekin abiatzen ziren Ternua-ra. Neguak oso gogorrak zirelajakin arren (30 gradu zero azpi-tik), ez zitzaien inporta neguabertan pasatzea baldin eta bale-ak berandu iristen baziren. Euren bidaietarako sagardoa

eramaten zuten, arrazoi prakti-koengatik: ura kupeletan ustel-du egiten zen eta ardoa garestiazen. Gerora jakin dugu hori zelaeuskaldunen sekretua gainon-tzeko marinelak baino gutxiagogaixotzeko. Dirudienez sagarrakduen C bitamina mesedegarriazen eskorbutoaren kontra. Gai-nontzekoek jakin izan balute!Astigarraga inguruan sagasti

pila bat zeuden eta horietatiksagardo pila bat lortzen zuten.Kontsumo propiorako, noski,baina asko eta asko marinelek

Albaolan zaharbe-rritzen ari diren“San Joan” bale-ontzia euskalhistoria berpizte-ko pauso bat da.

Ondo daki hori Jose Antonio Az-piazu historialariak. Legazpiarrada jaiotzez, baina Oñatira joanzen txikitan. Bertan hitz egingenuen beretzat «droga bat be-zalakoa» den gaiari buruz: eus-kal baleazaleak. Julio Caro Barojak zuzendu

zion tesia eta ordutik ez du bu-rua «paper zaharretatik» altxa-tu. Bere bizitza osoa dokumen-tuei begira eman du, marinelhaien historiaren puzzlea osa-tuz. “Hielos y oceanos. Vascospor el mundo” liburua argitara-tu berri du marinel haiek egin-dako bidaia arriskutsuen ingu-ruan, baina aurretik ere gaiberbera jorratu zuen “Y los vas-cos se echaron al mar” liburuan.Oraingoan urrutiko lurraldeeta-ra jarri da begira. Lehenengoozeanoak aipatzen ditu, marine-lek egindako bidaiei erreferen-tzia eginez. Ondoren izotzak di-tu hizpide, Ternuan, Islandianedo Norvegian bizitako abentu-ren berri ematerakoan. Liburua-ren azken partean, ordea, duela70 urte bakailao bila joan zirenoñatiarrak ekartzen ditu gogora,haietako baten semearekin hitzeginez. Egun, Azpiazu euskal arran-

tzaleei buruz gehien dakien per-tsonetako bat dela esan dezake-gu, baina gaiarekin hasi zeneanez zebilen itsaso bila. Itsasoakbera aurkitu zuen. «Dokumen-tazioa beti agertzen zitzaidanitsasora begira, nahiz eta barne-aldeko herrietakoa izan. He-mengo bizimodua baserria zen,baina baserriak ez zuen gehiegiematen. Mehatzeetatik burdinaateratzen zuten eta hori Zu-maiara eramaten zuten, etahandik Sevillara eta gero Ameri-ketara. Itsasoa beti agertzen zen.Eta itsas bazterrean bizi zirenenkasuan, are gehiago. Normaleanarrantza, garraioa, kortsarioak,piratak… hor ibiltzen ziren. Itsa-soa zen bizimodu normala», na-barmentzen du. Legazpin burdinolen inguru-

ko ikerketa bat egin zuen “Eus-

Nagore Belastegi Martin

EUSKAL BALEAZALEAKBizitza arriskatuz, Euskal Herriraaberastasuna ekarri zuten marinelek

Arrantza ez zen kostaldeko biztanleen kontua soilik.Euskal Herri osoarentzat zen garrantzitsua itsasoko lana.Batzuek burdina edo baserriko produktuak lortzenzituzten, ostean arrainengatik trukatzeko. Baina, horrezgain, diru usainari jarraituz urruneko uretan murgilduziren barnealdeko herrietako marinel ugari ere izan ziren.

1583. urteko Bizkaikogolkoko karta nautikoa. UNTZI MUSEOAREN BILDUMA

HISTORIA / b

kal burdinoletako bizimodua–La vida en las ferrerias vascas”liburua idazteko, eta orduankonturatu zen burdina trukera-ko material bezala erabiltzenzutela. Herri aberatsetan saltzenzuten –Frantziara, Sevillara edoGaztelara– eta ardoa, garia etabestelakoak ekartzen zituzten.Batzuetan arraina ere lortzenzuten. Horregatik dio adituakEuskal Herriko historia itsasoralotuta egon dela beti. Etekin handiena, noski, itsaso

ondoan bizi zirenek ateratzenzuten. «Hondartza asmakizunmoderno bat da –dio historiala-riak–. Lehen hondartza harea-tzak ziren, itsasontziak egiteko

tokia, emakumeek arropa garbi-tzeko tokia, bakailaoa, bale olioaeta arrantzaleen tresneria gor-detzeko txabolak zeuden tokia.Baina guk ezagutzen dugunhondartza XIX. mendeko biga-rren zatian asmatutako zerbaitda. Lehen hondartza lantokiazen, ez aisialdirako tokia». Itsasoarekin hain harreman

estua izanik, negozioa azkar iku-si zuten. Dirua egiteko aukeraaparta zen leku arrotzetara joa-tea eta bertan baleak arrantza-tzea, itzultzean lortutakoa sal-tzeko. Hala, aitzindariak izanziren Ternua aldera joaten. Eus-kaldunak oso ausartak ziren,nahiz eta baldintza oso eskase-

Page 13: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

2016 | abendua | 3

GAUR8• 12 / 13

eraman zezaten. «Pentsa, ehunlagunek sei hilabeterako zenbatedari behar zuten?», nabarmen-tzen du Azpiazuk. Horrez gain,ahal bazuten fruitu freskoakeramaten zituzten, lehenengoasteetarako. Arrainak bidean ha-rrapatzen zituzten eta bertanbakailaoa jaten zuten.Euren bizimodua ez zen bate-

re erraza. Ia egun guztia laneanematen zuten, zenbat eta lehe-nago amaitu etxera lehenagoitzultzen zirelako. Balea harra-patzen zutenean itsas bazterre-ra eramaten zuten, edo batzue-tan itsasontzira gerturatzenzuten. Olioa ontzian bertan edoitsasertzeko txaboletan urtzenzuten. Joanes Etxaniz Oriokoeuskal arrantzalearen testamen-tuan (Ipar Amerikako testu ida-tzirik zaharrena) kontatzen danola 24 orduz egiten zuten lan.Lantokian bertan hartzen zutenatseden, kideek lanarekin jarrai-tzen zuten bitartean. Lan gogorra zenez sasoiko

jendea joaten zen Ternuara.«Medikuek diote XX. mendekoarrantzaleek baldintza txarrakjasaten zituztela: hankak eta es-kuak izoztuta aritzen ziren, es-kumuturretako mina izaten zu-ten eta arrainen hezurrekinzauriak egiten zituzten. Imaji-natu XVII. mendean nolako bal-dintzak izango zituzten!», na-barmentzen du adituak.

INUITEN LAGUN ETA ETSAI

Bertako biztanleekin harremanaizaten zuten halabeharrez,nahiz eta beti ez ziren ondo era-maten. Lurrotan inuitak bizi zi-ren, indigenak. Dokumentuetangertakizun xelebreak biltzen di-ra. Adibidez, Azpiazuk kontatuzigun euskaldunek “zer mo-duz?” galdetzen zutenean haiek“apaizak hobeto” erantzuten zu-tela, esanahia ezagutzen ez zu-ten arren. Harreman horri esker ingele-

sek XIX. mendean lortu ez zute-na lortu zuten: baldintza gogorhaietara moldatzea. Euskaldu-nek XVII. mende hasieran itsas txakur azalak ekartzen zituzten,inuitei ikusi ondoren ikasita.Haiekin Ternuara joateko botakegiteko eskatzen zizkieten zapa-tariei. Ingelesek, ordea, ez zieten

kasurik egin, eta, Azpiazuren us-tez, horregatik hil ziren hain-beste. Liskarrak ere izaten ziren

haien artean, noski. Euskaldu-nek egurra behar zuten olio ku-pelak egiteko, eta horretarakozuhaitzak mozten zituzten. Gai-nera, ehizan ateratzen ziren.Inuitak ere ehiztariak ziren, eta,lehia bazuten, haientzako ani-malia gutxiago gelditzen ziren.Giroa baretzeko euskaldunekbale haragia ematen zieten inui-tei. «Bertakoek ez zituzten bale-ak harrapatzen, munstro bezalaikusten zituzten. Islandian ereez, ez zuten itsasoa menpera-tzen. Baleak zertarako baliozuen ere ez zekiten. Euskaldu-nek harrapatzen zituzten baleenzati batzuk ematen zizkieten,haragia jateko. Eta beraiek po-zik, balea jateko zutelako etagainera hemengo burdina ere eramaten zutelako», Aspiazurenarabera. Egun, kanadarren eta euskal-

dunen arteko harremana onada. Are gehiago, bien historia lo-tuta dagoela jakinik, elkarlane-an aritzen dira; hemen doku-mentuak ditugu eta hanaztarnak. «Indusketetan aurkituizan dira kupelen eraztunak etakupel osoak, gantza urtzeko era-biltzen zituzten teilak, galdaraketa tresneria. 400 urtetan man-tendu dira, nola da posible?«Bertako itsasoa oso hotza dela-ko. Hemen usteldu egingo ziren.Albaola elkartea berritzen ariden baleontzia ia osorik aurkituzuten, hezurdura guztia ur ho-tzetan zegoelako. Oñatiko Uni-bertsitateko dokumentazioanaurkitu zuten itsasontzia halakotokian hondoratu zela, eta hanaurkitu zuten», azaldu du. Baldintza horiek tarteko, Az-

piazuk uste du ontzi gehiagoizango direla itsasoan, baita egi-ten ari diren indusketei eskeraztarna gehiago aurkituko di-tuztela ere. Euskal kulturaren-tzako aberastasun izugarria daeta bertako museoekin akordio-ak lantzen ari dira. Baina duelaez hainbeste Kanadak ez zekiengauza handirik euskaldunei bu-ruz. «1992an Sevillako Erakuske-ta Unibertsala egin zenean oroi-tzen naiz Kanadako pabiloianEuskal baleazaleen ondarea ondo baino hobeto ezagutzen du Jose Antonio Azpiazu historialariak. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Guztira sei edo zazpi hilabete ematen zituztenEuskal Herritik kanpo arrantzan. Batzuetangertatzen zen, 1576ko neguan bezala, portuaizozten zela eta ezin zutela barkua atera

Lehen hondartza lantokia zen, ez aisialdirakotokia. Guk gaur egun ezagutzen dugunhondartza XIX. mendeko bigarren zatianasmatutako zerbait da

Page 14: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

herria

bazeudela euskaldunekin zeri-kusia zuten gauzak, baina ez ze-kiten ezer euskaldunei buruz.Gero Selma Barkham bezalakoadituen bidez euskaldunen in-darra piztu da han. Honek Ter-nuako historia azalarazi zuen;Ternuako histori ofizialak 200urte ditu asko jota, baina eus-kaldunek Kanadan egindakohistoria orain dela 500 urtekoada eta aztarnak han daude. Gauregun euskaldunekiko ikuspegiaaldatu da, positiboki. Hangomuseoan indusketa pila bategin dituzte, baita dokumenta-zio lana ere gure ekarpenean oi-narrituta. Kanadako lehenengodokumentuak euskaldunenakdira», azaldu du Azpiazuk.

Ternuarekiko harremana etenegin zen 200 urtez, gutxi gora-behera, baleazaleen gainbeheraetorri zenean. Baina XX. mende-an euskal arrantzaleak bakailaobila abiatu ziren berriro ur hotzhaietara. «Nik ezagutu ditut hi-ru oñatiar Ternuara eta Groen-landiara joaten, eta bi bizi dira

oraindik», kontatu du adituak,barnealdeko herrietan ere mari-nelak izan direla azpimarratze-ko. Izan ere, euskal marinel os-petsuenetariko bat oñatiarrazen. «Lope Agirreren inguruangezur asko daude. Erregearenkontra oldartu zen eta hori ezzioten barkatu: garaiko idazleguztiak bere kontra jarri ziren.Erregearen kontra egiteak garaihartako bekaturik handienazen. Bera baino askoz maltzu-rragoak izan ziren ospetsu eginziren konkistatzaile asko: Zuma-rragako Miguel Lopez de Legaz-pi, Filipinetan ibili zena, adibi-dez. Urdaneta, behar bada garaihartako marinelik famatuena,Ordiziakoa zen. Elgoibarrek on-doan Altzola dauka, ibaiko por-tua, eta, horregatik, Elgoibarkokapitainak ere oso famatuakizan ziren garai batean. Arran-tzan, merkataritzan, garraiogin-tzan, borrokan... bizi ziren. Orohar, marinel euskaldunak osoezagunak ziren», nabarmentzendu Aspiazuk.

Esan bezala, euskaldunak ai-tzindariak izan ziren Ternua be-zalako lurraldeetan, inor bainolehenago iritsi zirelako bertaraarrantzan aritzera. XV. mendeanoso indartsuak izan ziren lurro-tan, baina XVI. mendean gain-behera etortzen hasi zen. Ingala-terrak inperio izugarria osatuzuen eta euskaldunek Ipar Ame-rikako euren lurrak konkistatu-ko ote zituzten beldur ziren, be-raz, euren indarraz baliatuziren. Pasaiara joaten ziren etabertan zeuden ontziak bahitzenzituzten eta marinelak euren-tzat lan egitera behartzen zituz-ten. Erregeak esaten zien or-dainduko ziela, baina «erregeaordaintzaile txarra zen». Horiikusirik, ontzigintzan aritzen zi-renek nahiago zuten ontzi txi-kiagoak egitea, erregeak eramanez zitzan.

Ontzi handiak 500 eta 700 to-na artekoak izan ohi ziren, eta, txikiak, aldiz, 100 eta 150 tonaartekoak. Ingalaterrako erregea-rekin bat egiten zutenek ontzihandiak eramaten zituzten, etatxikiek ez zuten ezer egiterikhorien aurka.

Baina euskaldunek lanean ja-rraitu zuten, eragozpenak egonarren. Orduan hasi ziren besteleku batzuk esploratzen: Norve-gia, Groenlandia, Danimarka, Is-landia... Azken herrialde horre-tan, hain zuzen ere, euskalduntalde bat sarraskitu zuten XVII.mendean. Martin de Villafrancaeta bere tripulazio osoa hil eginzituzten 1615ean, bertakoekinliskarrak izan ondoren. Martinde Villafranca bera marinel

Baleazaleak izotz artean,Duhamel du Monceau itsas

ingeniari frantziarraren«Traité Général des

Pesches» lanarenilustrazioan. Alboan, euskal

marinelak baleaharrapatzen, GuillermoGonzalez de Aledoren

1992ko akuarela batean.UNTZI MUSEOAREN BILDUMA

haiek zeramaten bizimoduareneredu izan zen. 15-16 urterekinjada Ternuan izandakoa zen eta26-27 urterekin kapitaina zen.Mutikoak 12 urterekin has zitez-keen barkuan lanean itsasmutilbezala. Ondoren paje eta mari-nel izaten ziren, eta, azkenik, ba-tzuek kargua hartzen zuten.«Horrela gogortzen ziren, derri-gorrez», nabarmendu du Azpia-zuk.

BALEA, TXERRIA BEZALA

Baletik, txerritik bezala, denaaprobetxatzen zuten. Gehienagrasa zen eta horrekin olioa egi-ten zuten. Mingainetik ere olioaateratzen zuten, baina bestemota batekoa. Hezurdura erai-kuntzetan erabiltzen zuten.Ahoko bizarrak luxuzko laba-nen kirtenak egiteko, emakumearropak egiteko (azpikogona etakortseak) edota aberatsen guar-dasolak egiteko balio zuen. «Ga-rai hartako plastikoa zen; malgueta iraunkorra», azaldu du his-torialariak. Frantsesek batez erebizarrak eskatzen zizkieten eus-kaldunei, eta horregatik denbo-ra ematen zuten bizarrak ken-tzen –hortzak kentzea bezalakoazen–. Horri esker etekin handiakatera zituzten, baina olioa zendiru gehien ematen ziena.

Kupel bakoitza 6-12 dukatetansaltzen zuten. Langile baten hi-ru hilabeteko soldata 12 dukatizan ohi zen, beraz, arrantzalebakoitzak bost kupel lortzen ba-zituen, dirutza handia lortzenzuen. «Kapitainak are portzen-taje handiagoa eramaten zuen.Itsasontzi batean 200.000 litro

Kupel bakoitzak langile baten hiruhilabetekosoldata balio zezakeen (6-12 dukat artean).Horrenbestez, arrantzale bakoitzak bost kupellortzen bazituen, dirutza handia irabazten zuen

Dokumentuetan gertakizun xelebreak biltzendira. Euskaldunek «zer moduz?» galdetzenzutenean, adibidez, inuitek «apaizak hobeto»erantzuten zuten, esanahia jakin ez arren

Page 15: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

2016 | abendua | 3

GAUR8• 14 / 15

olio ekartzen zituzten. Urtero800-1.000 bale artean hiltzenzituzten, urte onetan. Baina ge-ro baleak urritu egin ziren».

PAPER-SORTEN ARTEAN GALDUTA

Informazio hau guztia lortzeaez da erraza izan. Urte luzeetakolanaren emaitza da, eta oraindikpaper artean jarraitzen du Az-piazuk. «Oñatiko artxiboan do-kumentu asko daude: ontziaknola egiten zituzten, barruanzer sartu behar zen, marinelenkontratuak… Tolosan ere badagoinformazioa, baina itsaso bazte-rretako ia negozio guztien agi-riak Oñatin daude. 16.000 pa-per-sorta inguru daude, larruzjosiak, eta bakoitzean 300 kon-tratu. Irakurtzen duzu batek as-toa saldu zuela, besteak ez zuelaordaindu... Agiri batean oñatiarbatek Ternuako negozioan sar-tuta Debako batekin egindakohitzarmena aurkitu nuen. Do-kumentazio pila bat dago», dioliluraturik. Valladolidera ere jo izan du

informazio eske: «Lehen maila-

ko epaileak alkateak ziren. Bereepaiarekin ados zeudenak ko-rrejidorearengana joaten ziren.Eta korrejidorearekin ere adosez bazeuden, Valladolidera jo-tzen zuten. Aurreko batean do-kumentazio baten bila nenbileneta bost paper-sorta atera zizki-daten. Zer nahi duzun eskatzendiozu eta disko batean bidaltzendizute, formatu digitalean. Due-la gutxi 400 fotokopia inguruiritsi zitzaizkidan», azaldu du.Bere pasioa ezaguna da eta,

horregatik, ingurukoek ere la-gundu egiten diote. Bere suhia-ren aita argentinarra da eta ber-tatik l iburu batzuk bidalizizkion Irizar almiranteari bu-ruzkoak. «Bitxia da, 1850eanbertara joandako oñatiar batensemea itsas munduan sartu etateniente bihurtu zen; bada, hangalduta zeuden norvegiarrakerreskatatu zituen izotza haus-teko itsasontzi batekin. 1903anmunduko prentsak hori islatuzuen. Orain duten izotz-hauslea“Almirante Irizar” deitzen da,haren omenez», amaitu zuen. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

hutsa

Ez da behar hainbeste urte, egunhauxe dago bizitzeko», dio Gose-ren “Eguna” kantuak. Joseba Sarrio-nandiak idatzitako hitzek eta Ines

Osinagaren ahotsak gogorarazi didateabenduan urteak betetzen ditudala. 30 ur-te aurten, eta ez, ez dut zahartzen ari nai-zelako inolako lotsarik edo konplexurik. Anariren “Agur Jesusen Ama” abestia-

ren bertsio instrumentala entzuteak go-gorarazi dit bizirik nagoela. Elizako abes-ti ezaguna, azken zortzi urteetan bi aldizentzun dut eta hirugarrenez entzuteakgogorarazi dit ze min sentitu nuen bi le-hengusuen hiletetan. 30 urte egin bainolehenago hil ziren, eta, nik, eurak ez be-zala, bizitzeko zortea dudala pentsatzendut maiz. Horrelako kolpeetan ikasten

dugu egunean egunekoa bizi behar dugu-la, baina errutinak ahaztarazi egiten di-gu. Dena biharko, dena etziko eta, asko-tan, dena beranduegi denerako uztendugu.30 urte bete ditut eta oraindik jakina-

razpenik jaso ez dudan arren, badakit gaz-te txartela kenduko didatela. Baina niganbada haur bat, Mirari txiki handi bat, gai-xo dagoenean amaren magala eta mimo-ak eskatzen dituena, eta, sendatzen hasita-koan, manta lepoan lotu eta superheroiarena egiten ibili berri dena etxekopasilloan. Inolako lotsarik sentitu gabe, za-hartuz goazen heinean ahazten dugunhaurrari lekua egin diot eta aske sentitunaiz. Iraultza txiki bat egin dut nire ba-rruan: niraultza.

Oiartzungo elizako kanpaiak jotzenikasten ari naiz (ez da txantxa). Erritmobatek “hor konpon” esaten du, eta, kan-paien bidez jotzen ikasi dudan arren, “horkonpon” hori barneratu nahian nabil. Bar-neratu, sentitu eta egunerokoan garrantzi-tsuak ez diren gauzei argi esan. Umetanegingo nukeen bezala.

“Oroitu, itzartzean eguna bakarra delaeta ez dela halakorik sekula errepikatuko”jarraitu du Goseren abestiak. Déjàvu-ak izango ditugu, baina egunak

errepikaezinak dira eta gure esku dago lo-tan dugun haurra itzartu eta niraultza txi-kiak egitea. Ez al litzateke polita urtean behin beha-

rrean, egunero bizi eta “zorionak guri”abestea? •

0hutsa

NiraultzaMirari Martiarena

Page 16: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

herria

Hamabi mugarri, errepidea barik, bidegabekeriak

dirauen denbora zedarritzen dutenak. Gehiegike-

ria handitu baino egiten ez duten hamabi urteo-

tako mugarriak. Eta Karmele Solagurenek, behin-

goz, zor zaion aitorpena jasoko duen esperantza.

Hamabi urte asko baitira. Baina ez da iraganeko

kontua, bidegabekeriak ez baitu iraungitze data-

rik. Ez da iraganeko kontua oraindik ere, astero,

Karmele hil zuen politika zital berak mugarri ho-

riek zedarritzen duten errepide beretik igarotzera

behartzen baititu milaka euskal herritar. Ez da iraganeko kontua, horregatik deitu dute aste ho-

netan hainbat mobilizaziotara. Horregatik deitu dute, berriro ere, Bilbora, datorren urtarrilaren

14an, besteak beste, Karmele Solaguren hil zuen sakabanaketa euskal presoen senide eta lagu-

nentzat bezain eutsiezina egiteko, zenbat eta gehiagoren konpromisoak orduan eta eutsiezina-

goa egingo baitu. Orduan eta handiagoa bihurtuko baitu mugarriok euskal preso politikoen bisi-

tarien hilarri bihur ez daitezen itxaropena. Xabier Izaga Gonzalez

MUGARRIAKHILARRI BIHUREZ DAITEZEN

Jagoba MANTEROLA eta Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 17: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

2016 | abendua | 10

GAUR8• 16 / 17hutsa

iRRITZIA:

{

}

Ainara AzpiazuAXPI

Page 18: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

herria

Fash Tech Conferenceizan zuen izenburueta Bilbon ospatuzen aurreko astean.Jardunaldi bereziaizan zen, industria-

ko, bereziki moda arloko, tekno-logia berrien azken tendentziak,ekonomia digitala eta Internetbidezko erosketak jorratu zitue-na. Gaiok hizpide, mundu mai-lako adituak gonbidatu zituztenAzkuna Zentrora, besteak besteMicol Costi Bilbon bertan egoi-tza duen Material Connexionnazioarteko enpresako kidea.Adigital elkarteak antolatuta-

ko hitzorduan, industriaren arloguztietan dauden transforma-zio beharrak aztertu zituzten,bereziki moda munduan iraul-tza teknologikoak izandako in-paktua aztertuz. Arlo horretan,materialek eskaintzen dituztenaukera anitzak jarri zituen ma-hai gainean Costi italiarrak. Izanere, Material Connexionen ma-terial berritzaile eta jasanga-rrien bilaketan aritzen da adi-tua. Enpresak materialak bilatueta identifikatzen ditu eta ho-rien erabileraren gaineko ahol-kularitza lanak ere eskaintzenditu.Bilbon bertan, 500 material

ezberdin biltzen dituen «mate-rioteka» bat dauka enpresak.«Material guztiak artxibatutaeta sailkatuta daude. Biltegia online ere badago, baina Bilbon ehunka material horiek ikusieta ukitu egin daitezke, Unai

Etxebarria Material Connexio-neko Bilboko bulegoaren zuzen-dariak argitu zuenez. Laguntzaeskaintzen dute ez bakarrik en-presa munduan, unibertsitatee-kin ere lan egiten baitute. Etxe-barriak nabarmendu zuenez,«alde akademikoa» funtsezkoada, jakintza hurbiltzea helburubaitute, «eta unibertsitateakhartzaile onak izaten dira».«Materioteken sare batean

gaude. Gurekin zazpi dira mun-du osoan: Tokio, Bangkok, Mi-lan, Suedia, Daewo eta New

York», aipatu zuen. Zehaztu zue-nez, ez dira fabrikatzaileak, bai-zik eta «radar moduko bat».«Adi gaude sortzen den guztiari,egiten duguna da sailkatu, orde-natu eta gure erabiltzaileei es-kaini», esan zuen.

KONTSULTA ASKO ETA OSO ANITZAK

Diseinatzaileak, arkitektoak, in-geniariak, berrikuntza eta gara-pen departamentuak... dira Ma-terial Connexion enpresakobezero nagusiak. Adibide prakti-ko bat jarrita, aipatu zuen edo-zein fabrikazio motarako egindaitezkeela kontsultak. Beraiekbaldintza zehatz batzuk bete be-har dituen material bat edo ba-tzuk jartzen dituzte bezeroenesku. Aipatutako prozesu horie-tan, Micol Costi adituari bilake-tan parte hartu eta bezeroari es-kaintzen zaizkion materialakzergatik aukeratu diren azaltzeadagokio.Micol Costik (Milan, 1977) ma-

terialen teknologiara bideratu-tako produktuen gaineko zeinmoda diseinuko ikasketak ditu.«Materialen ikertzailea naiz etaaholkularitzan lan egiten dut»,azaldu zion GAUR8ri. Oso ani-tzak diren profesionalekin etaenpresekin egiten du lan eta be-tebehar nagusi bat dauka: «be-

MATERIALBERRIEN BILBOMicol Costi, materialberritzaileak bilatzeko«radar» baten buruan

Nerea Goti

Bilbon egoitza duen Material Connexion enpresako kideaden Micol Costik munduan dauden material berritzaile etajasangarrien kutxa zabaldu du orain gutxi hiriburubizkaitarrean. «Radar» moduko bat da, zer material motaeta zer ezaugarrirekin esan, eta bilaketa martxan jartzen du.Artxiboan, 7.000 material baino gehiago dituzte.

JENDARTEA / b

Page 19: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

2016 | abendua | 10

GAUR8• 18 / 19

zeroak zehaztutako proiektuagauzatzeko egokien den mate-riala identifikatzea».Bilbon egin zuen agerraldian

material jasangarri eta berritzai-leez hitz egin zuen Costik, bere-ziki modaren industrian arretajarrita. Azaldu zuenez, jantzi ze-hatz bat erabiltzera eramatengaituen bultzada identifikatubehar da. «Ez da dirudien bezainazalekoa, askoz ere konplexua-goa da. Izan ere, janzten dugunhorrek zelakoak garen adieraz-ten du eta erabiltzen ditugunjantziek eroso sentiarazten gai-tuzte», adierazi zuen.

GAITASUN BEREZIDUNMATERIALAK

Modan izaten ari den garapene-an paper izugarri garrantzitsuajokatzen dute materialek, gaita-sun bereziak dituztelako. Costiksentitu baina ikusi ezin ditugunnanomaterialak aipatu zituenjardunaldian, horiek «poten-tzialtasun ugariko soluzioak»eskaintzen dituztelako. «Soluziohoriek material zehatzak sortze-ko erabiltzen dira, adibidez se-gurtasunaren inguruko disei-nuak egiteko, edota lortu nahiden ukimen berezi bat lortzeko.Nanomaterialek badituzte ma-terial arruntek ez dituzten pro-

pietateak», aipatu zuen adituitaliarrak. Nola diseinatzen dira materia-

lok? «Ikerketa proiektuaren etagarapenaren araberakoa» da di-seinu zehatz bat, azaldu zuenez,eta adibide bat jarri zuen: «Unehonetan enpresa pilo batekinditugu proiektuak barruko solu-zioei begira, gainazaletan ari di-ra lanean, eta badaude enpresazehatz batzuk isolamendu bere-zia duten ehunekin lan egitenari direnak». Ospitaletan segur-tasun arloan ikerketa ugari egi-ten ari dira nanomaterialekin,eta eraikuntzan, autogintzanedota garraioan ere azterketa as-ko daude egunmartxan.Zazpi mila material baino

gehiago pilatu ditu MateralConnexionek. «Mundu osoanzehar jasotzen ditugu materialezberdinak eta irizpide ezberdi-nen arabera sailkatzen ditugu».Materialon konposizio kimikoaere erabiltzen duten irizpideeta-ko bat da eta polimeroak kate-gori horietako beste atal bat di-ra. Costik zehazten duenez,badituzte material naturalak,kristalak, metalak, zeramika edoikatza oinarri dutenak... Material Connexioneko ardu-

radunek azaldutakoaren arabe-

ra, jasangarritasunarekin lotu-tako alderdi asko daude mate-rialen munduan. «Ezinezkoa damaterial jasangarriena zein denzehaztea, baina era inteligenteeta jasangarri asko daude mate-rialak erabiltzeko. Batzuetan to-kian tokiko materialak erabil di-tzakegu, baita birziklatutakoakere», nabarmendu zuen. Kasu batzuetan birziklapen

prozesuak ur edota energia kon-tsumo handia suposatzen badu,prozesu horrek ez du balio ber-dina. Beste hausnarketa bat ere plazaratu zuen: egun ezin damaterial berriak sortzen dituenzentro bakar bat nabarmendu.Agerikoa da Europan eta AEBe-tan aurreratuago izan daitezkee-la ikerketak, baina «nanosoluziougari daudemunduan».Kostu ekonomikoa da beste

aldagai garrantzitsu bat. «Ezi-nezkoa da erantzun orokor batematea, kasu bakoitzean erabili-ko den material zehatzaren etahorren kantitatearen arabera-koa da prezioa», esan zuen Cos-tik, baina aipatu zuen enpresaasko material berriak garatzenhasi direla. «Lehenengo pausuagrafenoa da, eta, bigarrena, pro-zesuak hobetzea eta merkatzea,kosteak txikitzea», esan zuen.

Micol Costi adituitaliarrak Fash TechConference jardunaldianparte hartu aurretik hitzegin zuen GAUR8rekin.Marisol RAMIREZ | ARGAZKI

PRESS

MODARENARGAZKIAN,BERRIKUNTZALEHENPLANOAN Modaren industriarenargazkian lehen planoandago teknologia, eta gero etaikusgarriagoa da hartzen ariden garrantzia. Horregatik,moda markak,diseinatzaileak etateknologia firmetakoordezkariak bildu etaentzule izan zituen Bilbokohitzorduak, errealitate horibaieztatu eta daudenerronkak aztertzeko asmoz.Hala, hiru dimentsioko inprimagailuen erabilera,«omnikanalitatea» edohazteari uzten ez diotenInternet bidezko erosketakaztertu ziren jardunaldian.Horrez gain, baina, MicolCostiren agerraldiakmaterial berritzaileenerabileraren garrantziansakondu zuen, propietatemorfologiko oso txikiakdituzten nanomaterialekeskaintzen dituzten aukerakjorratuz. Goi teknologiak kirol

arroparen diseinuan geroeta paper handiagoa jokatzen du, eta, eredu horijarraituz, italiarraknabarmendu zuen ikerketaprozesu ugari daudelamundu osoan abian jantzienerrendimendua hobetzeko.Arlo horretan lantzen ariden ataletako bat lanberezietarako erabilibeharreko jantziak garatzendatza. Esan zuenez, arropenisolamendua bermatzenduten ehunak ikertzen aridira bereziki, eta horrekerabilgarritasun handiaizango omen du osasuna etasegurtasuna bermatzeko.Jasangarritasuna bermatzeaetorkizuneko besteerronketako bat da modamunduarentzat, oro harindustria guztientzat denbezala. Bada, horretan ere ikerketa arloan «urratshandiak» egiten ari direlabaieztatu zuen italiarrak.

Page 20: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko
Page 21: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

2016 | abendua | 10

GAUR8• 20 / 21hutsa

Gogoan dut gure herrikohorma batean palmondo-dun uharte koloretsu ba-ten marrazki handia zego-ela. Azpian, letra beltzlodiz, «Sin Cuba nada se-

ría igual» zegoen idatzita. Arteanezer gutxi genekien Kubaz, baina ai-tortu behar dut marrazkiak eta esal-diak gure jakin-mina erakarri zutela.Gaur, abenduaren 10a, Giza Eskubide-

en Eguna da, egun bakoitzak izena duenegutegian. Azaroaren 20a, berriz, Hau-rren Egun Unibertsala izan zen. Bertanjasotako oinarrizko eskubideen arteandago hezkuntzarako eskubidea.Mundutarrok 2000n egindako Hez-

kuntzaren Gaineko Mundu Foroan era-baki genuen hezkuntza arloan hainbaterronka jarriko genizkiela geure buruei.Bertan, 2015erako sei helburu ezarri etahaiek lortzeko hainbat estrategia defini-tu ziren. Helburuen artean zegoen oina-rrizko hezkuntza unibertsala lortzea de-nentzat. Horren arabera, «2015arenaurretik, haur guztiek, eta batik bat ego-era zailean daudenek, lehen mailako ka-litate oneko hezkuntza doako eta derri-gorrezkorako sarbidea izan behar zuteneta ikasketok amai zitzaten bideak jarribehar ziren». Iaz egindako “Guztiontza-

ko Hezkuntza” jarraipen txostenarenarabera, 1999tik etapa horretako matri-kulazioa %9 igo dela estimatu zen. Igoe-ra nabarmena iruditu arren, 2012an ia58 milioi haur matrikulatu gabe zeudenmunduan. Beraz, hamabost urte ondo-ren, 164 herrialdetako ordezkariek har-tutako konpromisoa erdizka besterik ezda bete.Kubari begira ipini garenez, esatea da-

gokigu aurten eskubideez ari zaizkigunbi data horien artean Fidel Castrorenheriotza gertatu dela. Seguruenik de-nontzat ezaguna da Castro buru zuentaldeak 1959an Kuban egin zuen iraul-tza. Ezezagunagoa izango da, akaso,iraultza horrek hezkuntza arloan izanzituen ondorioak, eta iraultza horri eus-teko hezkuntzak izan zuen berebizikogarrantzia. Iraultza hainbat hankarengainean sendotu zen, eta horietako bathezkuntza izan zen.

Iraultzatik urtebetera, 1960ko iraile-an, Fidel Castrok Nazio Batuen Era-kundearen aurrean egin zuen ager-pen publikoan, munduari iragarri zionurtebetean ezabatuko zuela Kubananalfabetismoa. Esatetik egitera pasazen. Hurrengo urteari “HezkuntzarenUrtea” deitu zioten, herrialdeko bazter

guztietara Alfabetatze Kanpaina Nazio-nala zabaldu zutelako. Urte hartan lelobatek mugitu zituen kubatar guztiak:“Baldin badakizu: irakatsi. Ez badakizu:ikasi”.Sei hilabete geroago, 1961eko ekaina-

ren 6an, Hezkuntzaren NazionalizazioLegea agindu zuen Gobernuak. Lege ho-rren bidez, betiko utzi zen ordura artekohezkuntza sistema eta benetako izaerademokratikoa ahalbideratu zen hez-kuntzarako.Castrok, Alfabetatze Kanpainan aritu

ziren milaka brigadistekin eta hezitzai-lerekin bildurik, Kuba “Analfabetismo-tik lurralde askea” zela aitortzen zuenbandera jaso zuen. Hori, 1961eko aben-duaren 22an izan zen, eta ordutik egunhori Hezitzailearen Eguna da Kuban.Ahalegin eta konbentzimendu horrek

guztiak ahalbidetu du Kuba hezkuntzanaitzindariak diren herrialdeen arteanegotea eta garabidean diren herrialdeaskotan analfabetismoa desagertzeko la-guntzaile paregabea izatea.

Beraz, eta «hirugarren mundua» dei-tutako herrialde horien taldean egonarren, ez dezagun ahaztu: historianlehen aldiz aldarrikatu zen Kuban, etabete zen, hezkuntza denen eskubi-dea eta betebeharra dela, doakoa etapribilegiorik gabea. Fidel Castroren ar-gia amatatu den ia egun bertsuetan Ka-ribeko uharte hartatik bertatik JosebaSarrionandiak egin digu kuku. Urte lu-zeetan bizi omen da bertan. Orain, Ha-banako Unibertsitatean irakasle da. Sarrionandiak honela definitu zuen

ESKUBIDEA “Hitzen ondoeza” bere lane-an: «Giza eskubideen erreklamazioa pa-radoxikoa izan daiteke giza eskubidezgabetua bizi den jendearentzat. Esatebaterako, ‘ogia’ eskatzen duen afrikarbelztxoak, ogi zati konkretu bat behardu ahora sartzeko. Giza eskubide zalebatzuek, ostera, ogia eman beharrean,‘ogia jateko eskubidea’ da ematen diote-na. ‘Indarra duenak eskubidea’ da erre-fraua. Baina, indarrik ez duenari ‘esku-bide’ deituz gero, indarra duenari‘oinbide’ deitu beharko litzaioke».Eta gure oroitzapenetara bueltatuz,

zentzua hartzen ari gara aspaldiko “SinCuba nada sería igual” hari. •

Kuba, Hezkuntzan aitzindaria. Fidel Castrori omenaldia, Donostian. Jon Urbe | ARGAZKI PRESS

Hezkuntza eskubidea lortzeko

Arantxa UrbeHezitzailea eta Hik Hasi-ko kidea

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a/

kom

un

ikaz

ioa

Page 22: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

herritarrak

Trikitia osasuntsudago dituen ikaslekopuruari begira-tzen badiogu. Mu-sika eskoletan ins-trumentu izarra

bihurtuta dabil azken urteotan.Ikasleen grinari begiratuta, or-dea, panorama bestelakoa da.Halaxe jaso du Trikitixa Elkarte-ak irakasleei galdetuta. Ikaslemultzo handi horretan gutxi ba-tzuek baino ez dute ilusioa etagogoa.

Musika eskoletan urteakeman ondoren, eliteko ikasketeibegira bidea egin ondoren, mu-sikarekin ezin adiskidetu dabil-tzanen historia ez da berria. Ho-rrekin kezkatuta osatu duJoseba Tapiak “Larreko eskolatik.Trikitixarekin gozatzeko apun-teak” izeneko liburua.

Larreko eskolaren aldarrika-pena egiten du Tapiak liburuan;herriko musika, garajekoa, bela-rritik lantzen dena... solfeotiketa partituretatik kanpo, musikaibili badabilelako.

Liburuaren atzean kezka batsumatzen da, hausnarketa bat.Diozunez, ez zenuke nahi «tri-kitixak tristura sortzea». Askotan entzun izan dugu, etaez Euskal Herrian bakarrik, urte-etan musika ikasten aritu etagero kasik era traumatikoanmusika utzi dutenen kasua. As-kok diote, gainera, 15 urterekinmusika utzi eta 30 urte edogehiagorekin berreskuratu zute-la, ez dakit zein talde deskubrituzutelako. Hau oso ohikoa da etakezka hor zegoen. 

Eta horri erantsi behar dioguduela lauzpabost urte TrikitixaElkarteak galdeketa txiki bategin zuela trikitixa irakasleenartean, egoera zertan zen ikuste-ko. Irakasleek kexu handia ager-tu zuten; gehienek ez dute ikas-ten, eskolaz kanpoko jardueragehiegi dituzte, gurasoek ez du-te behar bezalako ardurarik jar-tzen, haurrak musika eskoletanuzten dituzte kalean ibil ez dai-tezen, haurtzaindegiak dirudi-te...

Igartzen zen irakasleak amoreemanda bezala zeudela; ikaste-ko grina zuten ikasle gutxi ho-riekin lanean eta besteekin

amore emanda. Liburua hor ha-si zen mamitzen: Zergatik ez du-gu zer edo zer egiten irakasleeilaguntzeko? Eta kezka horreta-tik irakasleekin bilerak antola-tzen hasi ginen. Musika eskole-tako trikitixa irakasleaketortzen zaizkit eta liburuan ja-sotzen ditudan gogoetak prakti-kara eramaten saiatzen gara. Ez-tabaidak izan ditugu,hausnarketak, ideia berriak fro-gatu ditugu... horren guztiarenondorio da liburu hau, elkarlanbaten ondorio. 

Ikasle kopurua ez da arazoa. Li-buruan diozunez trikitia «eus-kaltasun modernoaren zati»bihurtu da, eta «ikasi beharra-ren sukarraldia» bizi du. Bai, trikitixa modan dago, guregaraian ez bezala. Nik trikitixaezagutu nuenean nekazari gu-neetan bakarrik izaten zen. Go-goratzen naiz hamazazpi bat ur-te nituela nola joan ginenLasarteko dantza taldearekinDonostiara kalejiran trikitixa jo-az eta jendeak arraro begiratzenzigun. Aldiz, gure festa guztiakherri txikietan antolatzen zireneta horietan estimazio handiazuen trikitilariak, maite gintuz-ten eta jarraitzen zituzten gurejardunak. Gero, bide interesga-rria hartu zuen; kalera bideanjarri zen, errekonozimenduagazteen artean, musika taldemodernoetan. Gaztetxeetan sar-tzen hasi zen, rock taldeetan...Uste dut Oskorri, Hertzainak...aitzindariak izan zirela, berenmusiketan trikitixa sartzen hasizirelako. Baina pixkanaka fol-klorizazio bidea hartu zuen etabaztertua izatetik beharrezkoizatera pasatu zen, eta horretansegitzen duela esango nuke. 

Gu nekazaritza guneetan ba-karrik jotzetik diskoak grabatze-ra pasatu ginen. Gure diskoekarrakasta handia izan zuten, as-ko saldu ziren eta halako boombat izan zen. Eta gure ondoren-go belaunaldiek boom horretanjarraitu zuten, beharbada gubaino gehiago gainera. Bainahori ere aldatzen joan da, nahizeta oraindik musika eskoletantrikitixa ikasle asko dagoen,gainbehera hasia dagoela esan-go nuke. Trikitixa eskolek halere

«Nerabezaroarenaurretik beste era

batera jokadezakegu musika

eskoletan,haurrak musikara

lotzeko»

JOSEBA TAPIA

Bere bizipen pertsonaletatik abiatuta

idatzi du «Larreko eskolatik. Trikitixarekin

gozatzeko apunteak» liburua. Eta horixe

da lanaren erronka, musikaz gozatzeko

bideak zabaltzea, musika eskoletan inor

gogaitu ez dadin.

[email protected]

MUSIKARIA

hutsa

Page 23: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

2016 | abendua | 10

GAUR8• 22 / 23

gainbehera hori mantsoago sen-titzen dutela iruditzen zait.

Liburuan kontatzen duzu NeguGorriak taldearekin Suitzaraeta Alemaniara egindako bi-daia bat. Bertakoek harritutabegiratzen omen zintuzteten,«folklore atzerakoiaren ordez-kariak» izango bazinete bezala. Bai, halaxe izan zen. Haien be-gietara akordeoia mundu kon-tserbadorearen ikurra zen, etaNegu Gorriak baino lehen ohol-tzara agertzen ginenean akorde-oia eta pandereta batekin harri-tuta geratzen ziren, ez zituztenbi estilo hain kontrajarriak elka-rrekin lotzen. Euskal Herrian, al-diz, dagoeneko, rock taldeetantxertatua ageri zen. Baina urtebatzuk geroago onarpen zabala-goa izan zuen, identitate ikurbihurtzeraino. Eta pixkanakafolklore faltsu bateko jantzi

bihurtu zen. Euskal jai, eta sa-gardo ferietako ezinbesteko osa-gai. Hor hasi zuen malda behe-rako karrera.

Euskaltasunaren ikur bihurtuizana karga bat al da trikitia-rentzat? Nire ustez bai. Horren bilakaera,gainera, gainbehera etorri da,beharbada gure egoeraren ispi-lu. Gu beste estatu batzuen ba-rruan bizi gara eta askotan zailaizaten da gure identitatea azale-ratzea. Horregatik, gero etagehiago, estereotipoak sortzenditugu; baserritarrez janzten ga-ra –nahiz eta baserritarrak ezhorrela jantzi– eta trikitixarekinjoaten gara diferentzia marka-tzeko. Hori gezurrezko irudi batizanik, niri kalte egiten dit; et-nografia gezurti horrek minaematen dit, ez datorrelako batbizi dugun errealitatearekin. 

Nik trikitixa beste era bateraezagutu nuen; ia-ia fama txarre-koa zen, kanpotik etorria, garai-ko gizartean ez zen ondo ikusia,erdi ezkutuko dantzaldietan jo-tzen zen.... sekulako saltoa dagohortik gaur egunekora. Gauregun ja ez daukagu dantzaldiezkuturik, beste muturrera joangara eta balizko euskaldunenerakustaldi horretan parte har-tzen du trikitixak. 

Ikusi izan ditut bertako pro-duktuen publizitatea egitekotrikitilariak baserritarrez jantzi-ta kalejiran, eta horrek min han-dia ematen dit, gure saiakeraguztiak beste norabide batekoakizan dira. 

Zuretzat trikitia zer izan da etazer da? Nik ez dut trikitixa lotura horie-kin ezagutu. Alderantziz, gure biosabek aholku egin zieten nire

gurasoei ez nezala trikitixa ika-si, soinu handia ikas nezala, bes-te prestigio bat zuelako. Garaihartan bazen Donostian akade-mia oso sonatu eta modernobat, Bikondoarena, eta han sartuninduten. Niretzat trikitixa as-kapenerako tresna bat zen, nirebelarri eta intuizioen agerpenbat. Eta nire mira guztia ere horzegoen, segur aski nire osabakaskotan ikusi nituelako soinuajotzen. Bikondoaren eskola ho-rretan, baina, ez zuten musikaherrikoia maite, eliterako pres-tatzen gintuzten eta oso lankonplikatuak jotzen genituen.Baita oso interesgarriak ere, ge-rora nik estilo hori maitatzenikasi dut eta asko gustatzenzaizkit lan horiek. Baina akade-mia hartan baztertu egiten zi-tuzten influentzia herrikoiaketa nik besterik ez neukan bu-ruan. Horregatik, txoke bateanbizi nintzen. 

Jende asko dago trikitia jotzenaske sentitzen dena eta egune-ko orduak horretan emango li-tuzkeena. Eta ez naiz ari plazanaritzen diren trikitilari fama-tuez. Egia da, eta liburu hau horri bu-ruz ari da. Ni bakean sentitu nin-tzen ondorengo azalpenarekin:Gauza desberdina dira larrekomusika eta akademiako musika.Ez dituzte gauza berdinak lan-tzen. Azalpen horrekin asko la-saitu nintzen, guri beti esan bai-tigute musika guztiak solfeotikpasatzen direla. Eta solfeoa sa-kralizatu egin da, solfeoaren al-de onak ere zapuzteraino. Liburuhonetarako musika estilo des-berdinen konparaketa bat egindut eta besteek nola egiten du-ten begiratu. Esaterako, rocka,gazteek garajeetan nola lantzendute? Lehen nola ikasten zutentrikitixa eta orain nola. EuskalHerritik kanpo nolako eskolakdaude? Konparaketa horretansekulako desberdintasunak aur-kitu nituen.

Iruditu zitzaidan aurkitua ge-nuela linea bat, argibide zenbaiteta apunte hauek lagungarrigerta zitezkeela pentsatu nuen;bai irakasleentzat eta baita gu-rasoentzat ere. Akaso ez metodobat, baina bai lantzeko moduko

«Gero eta gehiago

estereotipoak

sortzen ditugu;

baserritarrez jantzi

eta trikitixarekin

joaten gara

diferentzia

markatzeko. Hori

gezurrezko irudi bat

izanik, niri kalte

egiten dit»

“Argazkiak: Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 24: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

herritarrak

ideia batzuk. Horrela hasi nin-tzen liburua eskribitzen.

Zuk 15 urte zenituela hartu ze-nuen trikitia, segur aski lehe-nago ez zizutelako utzi. Bainaliburuan aipatzen duzu nerabe-zaroan pizten dela musikarakogrina nabarmenen. Bai, nerabezaroarena argi ager-tzen zen ibilbideen konparake-tan. Gaur egun ezagun direnmusikari askoren istorioak ara-katzen hasi eta konturatu nin-tzen gehienon bidea berdintsuadela: haur ginela hasi ginen mu-sikan eta nerabezaroan aldaketabat izan dugu, hortik aurreraguk aukeratu baitugu zein ins-trumentu edo musika klase eginnahi genuen. 

Nerabezaroa aldaketa handi-ko garaia da. Ordura arte, gura-soen eraginpean aritzen gara –eta eragin horrek ez du zertantxarra izan–, baina hortik au-rrera hasten gara beste eraginbatzuetan arreta jartzen, guregustu eta nahiak garatzen, etahau ere ez da txarra. Gure bu-ruak lehen aldiz itsusi ikustenhasten gara; nire aurpegia ezzait gustatzen edo nire ahotsaez zait gustatzen. Lotsak has-ten dira eta gure erabakiakhartzen hasten gara. Gure fes-tak egiten hasten gara, gure bi-dea ibiltzen. Eta ez zen harri-tzekoa izango musikan ereantzeko gauza gertatzea. Nera-b e z a r o a n h a r t z e n d i t u g u nerronketan ez dago atzetik bul-tzaka ibili beharrik, ez dago es-tudiatzeko esan beharrik; ezbehintzat ikasleek beraiek hau-tatu dituztenetan.

Kontua da zer egin nerabeza-ro aurreko tarte horretan. Nirekasuan musikaren eta kantua-ren presentzia handia izan nueninguruan, familian. Hori garran-tzitsua eta ezinbestekoa izangozen gero nire musikarekiko zale-tasunean eta trebetasunean ere.Baina musika eskoletara goiz bi-daltzen ditugunez gero, bertanegin genezake lan eder bat zale-tasuna eta gogoa pizteko.

Zure etxean musika giro han-dia zegoela diozu, baina egun-go haur gehienen etxean «zeromusika», diozu liburuan.

Ikusten da ikasle askok musi-karekiko lotura bakarra musi-ka eskolan duela, eta hori kar-ga handiegia iruditzen zaitirakasleentzat. Teknika era-kusteaz gain, irakasleak musi-ka zaletasuna kutsatu behardie ikasleei, eta nerabezaroraerabat motibatuta ekarri be-har ditu. Ados. Baina irakasle-ak egin al dezake, berak baka-r r i k , h o r i d e n a ? G e h i e g ieskatzea iruditzen zait. 

Hala ere nerabezaroaren au-rretik beste era batera jokatu ge-nezake musika eskoletan, eta

norabide horretan saiatu naizargibide batzuk biltzen. 

Eta gurasoentzat ere badaudepista batzuk. Zuk seme-alabakmusikara zaletu nahi badituzu,etxean giro bat egin behar duzu.Eta adibide garbi bat jartzen dut,futbolarena. Etxean futbolzale-ak baldin badira, giro hori bizibadute, haurrak ere futbolzale-ak izango dira. Eta gainera fut-bol partidetara eramaten badi-tuzte, are gehiago.

Musika eskoletan dena ezindute egin, etxean ere landu be-har da musikarako giro hori. 

Liburuan jasotzen dituzun go-goetek ondo balio dute musi-katik kanpoko beste eremu as-kotarako ere. Seme-alabakzeozertan «onak izatea» baino«ondo izatea» aldarrikatzenduzu, adibidez. Badirudi titulu bat behar duguladenerako. Hain mundu lehiako-rrera ekarri ditugu haurrak, ti-tuludunak izatera behartzen di-tugu, titulu horrek izugarrikostatu eta sufrimendua eragi-ten badu ere. Iruditzen zait as-koz hobea dela haurrak musika-ra beste era batera lotzea, gulotu ginen eran; plazeretik, go-zamenetik, ondo pasatzetik... 

Titulua atera behar horretan,gainera, frogatuta dago jendeaskok, titulua lortuta, musikautzi egiten duela. Eta hori porro-ta da. 

Punta-puntako musikaria izannahi duenarentzat badago bi-dea. Beste guztientzat, ordea, ezda hain bide argia. Irakasleek esaten digute osoportzentaje txikiak ikastenduela. Ados, ehuneko txiki ho-rrek ikasiko du, baina zer egin-go dugu beste guztiekin? Bestejende hori guztia musikarae k a r r i b e h a r du g u . E z d i r aigual munduko onenak izan-go, baina musikarekin gozatu-ko dute. Ez da ezinezkoa. Kan-p o ko e s p e r i e n t z i e k a r g ierakusten dute posible dela.Ikusi Euskal Herrian bertanbertsolariekin eman den jau-zia, garai batean “jaio” egin be-ha r z e n b e r t s ol a r i i z at e ko.Gaur egun gehienek gozatzekoadina kantatzen dute. Horixenahi nuke musikan ere.  

Gogoratzen naiz Seattlen –handena biolina da– oso eskola al-ternatibo batean egon ginela.Ikasturte amaiera zen eta bukae-ran, gurasoek tabernan zerbaithartzen zuten bitartean, haurrakkanpoan elkarrekin jotzen ari zi-ren. Horietako zaharrenak dago-eneko unibertsitatera zihoazenbeste estatu batera eta denak be-re instrumentua besapean har-tuta zihoazen. Irudi hori sekula-koa iruditu zitzaidan, gaztehorien bizitzaren parte delakojada musika. Eta hori guztiok lordezakegula uste dut. 

Page 25: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko
Page 26: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

herritarrak

Rachel Carson zientzialari etaekologista estatubatuar en-tzutetsuak pasa den mende-ko 60ko hamarkadan alar-mak piztu zituen bere“Silent spring” (Udaberri isi-

la) liburuarekin. Bertan, nekazaritzan ino-lako kontrolik gabe erabilitako pozoiek in-gurumenean duten eragin tamalgarriasalatzen zuen, eta hori irudikatu nahi izanzuen titulutik hasita: nekazaritza kimiko-intentsiboak txoririk gabeko udaberri isilbaterantz zuzentzen gaituela adierazi nahiizan zuen. Liburua kontzientzia ekologiko-aren mugarri bat izan zen. Harrezkero egoera zertxobait aldatu da,

baina oraindik ere, arrazoi ezberdinak di-rela medio, hegazti populazioen behera-kadak jarraitzen du. Txoriak, ekosistemenorekarako (eta gizakion gozamenerako!)duten balioaz gain, nekazaritzarako onu-ragarriak ere izan daitezke, umaldietan(udaberri-udan) intsektu kopuru oso esan-guratsuak ehizatzen baitituzte, izurrienagerpena kontrolatuz. Horregatik, nekaza-ritza ekologikoan txori populazioen susta-pena estrategia garrantzitsua da, bai eko-sistemaren oreka laguntzeko, bai eta,ondorioz, izurrien kontrola errazteko ere.Gurean badugu hegazti txikien popula-

zioak indartu eta populazioon joerak az-tertu nahi dituen ekimen kolektibo bat:Inguruko Hegaztiak proiektua. ENEEKenerroldatutako zenbait nekazari ekologikokparte hartzen dute bertan. Europa mailanoso errotua dagoen ekimena da (ErresumaBatuan, esaterako, 500.000 lagunek har-tzen dute parte tankera honetako proiektubatean). Euskal Herrian, beste urtebetez,eta dagoeneko badira lau, Inguruko He-gaztiak ekimena aurrera eramaten ari daUrdaibai Bird Center. Bizkaiko Foru Aldun-

diaren laguntza eta ENEEK beraren partehartzea dauka proiektuak. ENEEK eta Urdaibai Bird Centerren arte-

an hitzartutako akordioaren eraginez,proiektuan erabiltzen den txori-jan guz-

tiak jatorri ekologikoa dauka eta, ahaliketa maila handienean, berton ekoitzitakoada (Arabar Lautadan ekoitzitako ekilorehaziak dira horren adibide). Ekimenarenxedea hurrengoa da: txoriek neguan ema-

ten den intsektu eta fruitu kopuruarenmurrizketari aurre egin ahal izateko, jan-lekuak eskuragarri jartzea. Horrek, bidebatez, inguruko hegaztiak behatu eta eza-gutu ahal izateko aukera ematen du, datu

Txoriak eskasia sasoian lagundu, sasoioparoetan beraiek lagun gaitzaten

HUTSA

URDAIBAI BIRD CENTER

Page 27: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

2016 | abendua | 10

GAUR8• 26 / 27

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOAHUTSA

interesgarriak azaleratuz. Norberarenetxean janleku bat jartzea nahikoa da, etaikusten ditugun espezieak erregistratzeahorretarako propio Urdaibai Bird Cente-rrek prestatutako fitxa erraz batzuetan.

IKERKETA PARTE HARTZAILEA

Boluntarioek inguruko hegaztiak identifi-katzeko gakoak ikasten dituzte UrdaibaiBird Centerreko adituen eskutik. Era ho-rretan, txorien problematikak ezagutu, etahabitatak kontserbatzearen garrantziazkontzientzia hartzea lortzen da. Gainera,parte hartzaileen behaketetan jasotako in-formazioarekin eskala handiagoko jarrai-pen bat egin dezake Urdaibai Bird Cente-rrek, ondorio zehatzagoak ateraz.Hegazti txikiek bereziki pairatzen dute

negua, hotzarekin eta eguraldi makurra-rekin batera beraien elikadura iturriaknabarmen murrizten direlako. Janlekuakjarrita, egoera latz hori zertxobait lauso-tzen da, eta gerora, aukera gehiago izan-go dituzte migrazioa zein ugalketa arra-kastaz burutu ahal izateko. Are gehiago,udaberritik aurrera intsektuak berriz ereugaritzen direnean, txori horiek beraiekgure etxe inguruan geratuko dira, bainakasu horretan zomorroak, euliak, eltxoaketa bestelakoak janez.

2015-2016 neguan hemeretzi partaidekbidali zituzten beraiek jasotako datuak.Zenbaki guztiak bateratuta, ikusi da neguaaurrera joan zen heinean kopuruek goraegin zutela modu jarraituan. Urtarrilaren

erdialdera, eguraldi ezegonkorra zela eta,lehen gorakada ikusgarria eman zen, 500txori inguru erregistratuz. Hurrengo aste-etan, aldiz, kopuruak behera egin zuen,prezipitazioen gutxitzeak eta tenperatu-

ren igoerak elikagai gehiago topatzeko au-kera ematen baitiete inguruko txoriei (eta,ondorioz, ez dute gure janlekuen beha-rrik). Otsaila hilabeterik hotzena eta heze-ena izan zen, beraz, janlekuetan hegaztienkopuru maximoak erregistratu ziren; bi-garren astean 600 txori, hain zuzen ere.Ekimenari esker 27 txori espezie ezber-

dinen datuak jaso ahal izan dituzte Urdai-bai Bird Centerren. Egoiliarrak diren he-gaztiak neguan zehar nahiko egonkormantentzen dira. Horiei batzen zaizkie ne-gu-pasan gure inguruan dauden hegaz-tiak, baita udaberriko migrazioa hasteare-kin batera, martxoan zehar, hegoaldetikiparralderantz ugaltzera doazen taldeakere, kopuruak asko igoz. Pasa den neguan espezie bakoitzaren-

tzat erregistratutako ikuskapen grafikoak,eta baita asteroko eguraldiaren gorabehe-rak adierazten dituztenak ere eskuragarridaude honako helbidean: ingurukohegaz-tiak.blogspot.com.es. Parte hartu nahi iza-nez gero, epea zabalik dago eta webgunehorretan bertan topatuko dituzue argibi-de guztiak.

URDAIBAI BIRD CENTER eta ENEEKEuskadiko Nekazaritza eta Elikadura

Ekologikoaren Kontseilua

hutsa

Datorren abenduaren 29an IsraelgoMaccabi saskibaloi taldea izangodugu, berriz ere, Gasteizen, Basko-niarekiko norgehiagokan. Tel Avi-

vekoek gurea bisitatu duten bakoitzeanbezala, elkartasun aldarriak Zurbanokopabilioia hartuko du sionisten presentziagaitzesteko, eta zenbaitek kirolariei boikotegitea zilegi ote den ezbaian jarriko dute.Jakin dezatela kirola eta politika nahasteabidezkoa ez dela argudiatzen duten horiekMaccabik, kiroletik harago, lotura estuadaukala palestinarren giza eskubideak etanazioarteko legedia etengabe urratzen di-tuen erregimenarekin. Are gehiago2015ean Israelgo Gobernuak Hasbara Mi-

nisterioa (Propaganda Ministerioa) abianjarri zuenetik, kirolari, artista zein musi-karien irudiak baliatuz erregimen sionis-tak burututako sarraskiak zuritu eta esta-tu normalizatu baten irudia emateko. Datuek, gainera, konfirmatu egiten dute

harreman hori. 2009ko urtarrilean, Israel-go armada 1.170 hildako palestinar utzi zi-tuen erasoa burutzen ari zelarik, Tel Avi-veko klubak bere izar entzutetsuenakbidali zituen Gazako zerrendarekiko mu-gara, soldadu erasotzaileei animoak emaneta armada genozidaren irudia zuri zeza-ten. 2014ko udan, berriz, 2.219 biktima pa-lestinar utzi zituen armada israeldarrakGazan bertan egindako erasoak. Orduan

Maccabik partida benefikoa antolatu zuenAEBetako Cleveland Cavaliers NBAko tal-dearen kontra, Israelgo Defentsa IndarrenLagunen Elkartea erakundea diruz lagun-tzeko. Maccabi ez da kirol talde hutsa, Israelgo

erregimen sionistaren normalizazio kan-painaren ikur gorenena baizik. Ez bakarrikutzikeriagatik; aitzitik, aktiboki hartu duteparte kanpaina horretan Israelgo gerrakrimenak irudiz eta diruz ere lagunduz.Izango da oraindik errealitate hori ikusinahi ez duenik; giza eskubideekiko gutxie-neko begirunea daukan orok, aldiz, jakin-go du maccabitarrei adierazten ez direlaongi etorriak Gasteizen. •

hutsa

Maccabi, kiroletik harago

Koldo Sagasti

Page 28: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

herritarrak

Ez omen du inoizesaten betidanikpintatu, marraztuedo artea eginduenik. «Ez baitaegia, uste baitut

egiten ari zaren hori artea denkontzientzia hartzen duzuneandela artea. Oso gaztea zarenean

jolas egiten duzu, besterik ez.Eta une batean, horrek bi plano-tara jo dezakeela konturatzenzara: trebetasun hutsera, arti-sautzarantz joko lukeen plano-ra, edo plano garatuxeago bate-ra, kontzeptutik, arrazoitikzerbait duen eta emozioa era-gingo duen beste batera». Trebe-

tasuna ez omen da nahikoa,«plus» bat gehitu behar zaioladio. Artearen hiru hankak, ho-rrenbestez, ondo eginda egotea,hunkitzeko gai izatea eta objek-tu estetikoa justifikatzen duenpentsamendu bat izatea direlauste du.

Javier Hernandez Landazabal14 urterekin hasi zen pintore ba-tekin trebatzen eta Gasteizko Ar-te Eskolan ere ordu asko emanzituen nerabezaroan, baina “ar-tista” terminoa zerbait «oso sa-kratua» zela uste zuen. Arte Ede-rrak egin zituen gero, pinturaadarrean, bere kasa. Gasteizenikasi eta Bilbon azterketak egi-ten zituen. Bitartean irakasleikasketak ere egin zituen; «bada-kizu, etxean gosez hilko zarelaesaten dizute…». Sekula ez dairakaskuntzan aritu, baina, dioe-nez, ondo etorri zitzaion egitenduena azaltzeko orduan ikuspegididaktikoa izateko. Bestetik, ArteEskolan eskultura egiten zuen,eta karrera bukatu baino lehen,Agurainen pintura eskolak ema-ten hasi zen. Ilustrazioan ere jar-duten zuen, kartelak, komikiakedo liburu azalak egiten, «bizi-rauteko». Besteak beste “Habe”,“Habeko Mik” eta “Aizu!” aldizka-rietarako lan egin zuen, eta, noi-zik behin, “Eutsi”, “Resiste”, “Tex-turas”, “Parentesis” edo “TMEO”bertan ere, hala nola Pamiela ar-gitaletxean. Eta horrela joan zenbere burua definitzen, artearenikuspegi zabala atzemanda, pin-turaren bideari heldu arte. Gai-nerakoari uko egin gabe, ordea:«Oteizak esan zuen behin eskul-tura ikasita, eskultorea izanda,ez zuela eskulturarik egin behar.Esan nahi dut zuk zerbait egitenikasi duzunean, egiten ez badu-zu ere, baduzula horren erna-muina, beharbada egunen bate-an berpiztuko dena».

Gasteizko zenbait gune publi-kotan ikusgai daude HernandezLandazabalen eskulturak. Harenmargolan batzuk, berriz, zenbaitbilduma publikotan. Eta erakus-keta gehiegi egin ez baditu ere,badira dozena batzuk 30 urtetikgorako ibilbidean haren lanakjaso dituztenak.

Komikiaren bidez Antonio Al-tarriba idazle eta EHUko FrantsesLiteraturako katedraduna ezagu-

tu zuen. Bere obrak erakutsi ziz-kion eta irudi haiei testua jartzeaproposatu zion. Altarribak onar-tu egin zuen erronka eta lankide-tza hartatik “Detective” komikiasortu zen. Bere koadroak binetahandi bat izan zitezkeela pentsa-tu zuen, bunbuilorik gabe, mezuinplizitua dutela, pasadizo batedo istorio txiki bat kontatzenduten binetak direla.

Pintore hiperrealista gisa sail-katuta dago eta, berak dioenez, iaalferrik da horrelako katalogazio-en aurka egitea. Baina ez dagoados. Pintore figuratibo baten ko-adroek normalean erosle batenhorma batean bukatzen omendute, funtzio apaingarria dute,eta Javierri «oso tristea» begitan-tzen zaio hori. Eroslearentzat ko-adroa «etxeko moketarekin ondoematen duen zerbait bainogehiago izatea» nahi du berak,koadroaren jabeak edo bisitandoanak noizbehinka hura ikuste-an irakurketatxoren bat, keinubat, zerbait ateratzea, irribarrebat besterik ez bada ere. Javierrenlanak ikusita, irribarre bat bainogehiago ziurtatuta daukala esandaiteke. Ironia, umorea, kutsusurrealistako kontrasteak eta be-tiere hausnarketarako bidea bai-titu haren obrak. «Hiperrealismohistorikoak bere momentuan,zuzen eta asmo onarekin, espre-sionismo abstraktuaren erabate-ko subjektibismoarekin apurtunahi izan zuen, mihisera erreali-tate objektibo bat eramanez»,dio, eta bere obrak itxuraz hipe-rrealismoarekin zerikusia duelaeman lezakeela onartuta ere, argidu berak egiten duena ez dela hi-perrealismoa. Ukaezina da harenteknika zorrotza, koadro bakoi-tzean egindako lan eskerga etakalitatekoa, baina HernandezLandazabal pintore narratzaileada, «plus» bat eransten duena:«Nik istorio edo kontakizun txikibat eransten dut, eta, beraz, baitasubjektibotasun puska bat ere».

Gasteizko alde zaharreko Exti-txu tabernako horma batean ba-dago Hernandez Landazabal etaLuis Eduardo Aute kantautoreaelkarrekin agertzen diren argazkibat, Javierrek duela ia 30 urteegin zuen koadro bat tarteko ha-sitako harremanaren lekuko. Gu-tun bidezko harreman hura as-

infraganti

Pintore hiperrealista esaten diote, baina teknika zehatz etazorrotzaren jabe baino gehiago da. Ikusten duenaz gainera,pentsatzen duena kontatzen duen pintorea. Errespetuhandiz begiratzen zion gaztetan arteari, eta errespetuhandia merezi du berak ere hamarkada batzuk geroago.

JAVIER HERNANDEZLANDAZABAL

Javier Hernandez Landazabal, bere estudioan. Jaizki FONTANEDA | ARGAZKI PRESS

Page 29: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

2016 | abendua | 10

GAUR8• 28 / 29

paldi eten zen, baina duela zen-bait hilabete Aute Gasteizeraagertu eta kontzertu txiki bategin zuen Extitxu tabernan. Han,koadro haren kopia bat ikusi zue-nean, Javier bertan zegoela jakingabe, esan zuen koadro haren ar-gazki handitu bat duela etxean,marko batean jarrita. Orduan,jendaurretik pintore gasteiztarraatera eta aspaldiko partez elkaragurtzeko aukera izan zuten.Hernandez Landazabalen obra-

ren gaineko informazioaren biladabilenak haren sailkapena eretopatuko du katalogoetan. Bainasailkapen hori obrek berek eginaomen da; «eurak antolatu diraberen kasa», dio Javierrek. Ez ditukoadroak sail baterako edo beste-tarako pintatu, «koadro bakoi-tzak beste batera eramaten zaitu,eta denboraren joanean kontura-tzen zara badirela haien artekozenbait lotura». Dioenez, behar-bada azkenak lehenarekin loturahandiagoa du bigarrenak baino.Edonola ere, bloke edo sail guz-tietako elementuen artean erebada konexiorik. «Kontu nola-

bait borgianoa da, beti istoriobera kontatuko balitz bezala».Izan ere, denen artean istorio ba-karra osatzen dute, puzzle batenatalak balira bezala. Denak lo-tzen dituen lokarri nagusia arteabera da, artearen gaineko solasa,alegia: haren gaineko ikuspuntuh i s t o r i k o a ,m u g i m e n -duak, pintore-ak, musika-riak... edoartearen ele-mentuak, tres-nak… «Baitaofizioak age-rrarazten dizki-zun zalantzakere. Are gehia-go esango nu-ke, existentzia-ren berarengaineko zalan-tzak». Horretaz ari dela, ordenagai-

luan erretratu deskonposatu batageri zaio. «Lan honek ere, guz-tiek bezala, arteari egiten dioerreferentzia, kasu honetan zi-

nemari», “DeconstructingHarry” filmari, hain zuzen, bai-na Harryren ordez, Sarri da erre-tratatua. Eta ondoren beste bat,Gasteizko ZAS kultur espazioanikusgai dagoena. Marcos ko-mandanteordea da, pipa ahoan.Koadroak Rene Magritten obra

famatuarenizenburu beradu: “Ceçi n’estpas une pipe”.“Errealitate

lauak” sailekolanak hiri-pai-saiak dira,g eh i ene tanna r r i a tu t a ,denborarenj o a n a r e narrastoa na-bari dutenak.Beste sail bat“Pertsonaia

anakronikoak” izenekoa da, aur-pegi zurbilak eta antigoalekojantziak elementu modernoekinharremanetan jartzen dituena.“Meta-artistika” artearen gaine-ko hausnarketa da, bai objektu

artistikoaren gainekoa bai huraadierazteko moduaren gainekoa.Egia esan, «meta-artistika» sailguztietara hedatzen da, baina sailhorrek biltzen du nabarmenen,eta Oteiza eta haren obra lan as-kotan agertzen zirela konturatuzenean, azpi-sail oteizarra ereosatu zuen. “Natura hiritarra” de-lako sailean, berriz, naturaren etaartifizioaren arteko elkarketakditu aztergai, naturaren eta giza-kiaren zibilizazioaren arteko ore-karen hauskortasuna erakustekoasmoz. Azkenik, enkargu-lanakbeste sail batean bildu zituen,‘Tratua eta erretratua’ izenekoan,hain zuzen. Erretratua baino le-henagoko tratua prezioaren etaalderdi teknikoen gaineko akor-dioa da, baina baita tratabideaere, pertsona ezagutzeko –harenkeinuak antzemateko...–, «beste-la, haren argazki baten kopia hu-tsa egingo nuke», dio. Merkatuazgaldetuta, bereizi egiten ditu arteespekulatzaile handien merka-tua eta bera mugitu izan dena,oro har koadroa gustuko dutela-ko erosten dutenen merkatua.«Atseginagoa, gozamenerakoa,giza eskalakoa da».Hernandez Landazabalek Mar-

txoaren 3ko sarraskia oroitzenduen mural erraldoia zuzenduzuen Zaramagan, bederatzi solai-ruko eraikin baten adreiluzkohorman. Veronica eta ChristinaWerckmeister IMVG Gasteizkomural-ibilbidearen arduradunekeskatu zioten horma-irudi ikara-garria zuzendu eta koordinatze-ko, bai eta berak onartu ere, berehiriko garai hura eta gertakarilazgarri haiek bizi izan baitzi-tuen, eta mural apaingarritik al-dentzen zen proiektua baitzen.Lehenik biktimen elkartekoen,Zaramagako bizilagunen, histo-rialarien, artisten ideiak jaso etakoordinatu zituen, eta gero partehartu zutenen lana zuzenduzuen. 30 lagun ziren, gehienek ezzuten margotzeko tekniken be-rri, eta, hortaz, horiei irakasteaere izan zen Javierren lana. Emai-tza, inondik ere, ikusgarria.Bada, badagoenez, zer miretsia

Javier Hernandez Landazabalenobren aurrean, baita zer iraku-rria eta zer pentsatua ere. •

Urte bakan batzuk joan dira Javierrek bere autorretratua egin zuenetik. Jaizki FONTANEDA | ARGAZKI PRESS

hutsa

Hernandez Landazabalen obraren gainekoinformazioaren bila dabilenak harensailkapena ere topatuko du katalogoetan. Bainasailkapen hori obrek berek egina omen da

Xabier Izaga Gonzalez

«Oso tristea» begitantzen zaio koadroek funtzioapaingarri hutsa izatea. Eroslearentzat koadroa«etxeko moketarekin ondo ematen duenzerbait baino gehiago izatea» nahi du

Page 30: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

kom

un

ikaz

ioa I

zenburu hori zeraman beste zuta-be bat idatzi nuen hemen uztaile-an, sanferminetako talde-bortxa-ketak hedabideetan izan zuenisla argitzeko. Orduan, hedabide-ek bortxaketari «gogoz kontrako

harreman sexuala» esan zioten, se-xua eta sexu indarkeria berdinduz. Se-xua hainbat pertsonaren artean gor-putzarekin izandako plazera da. Sexuindarkeria, ordea, norbaiti eraso egi-tea edo norbait menderatzea da, sexujokabidea erabilita (hitzezkoa edotafisikoa). Bortxaketa (eta sexu indarke-ria, oro har) ez da sexua, ezta erasotzai-learentzat ere. Plazera sentitzeak ez da-kar sexua izatea. Umiliazioa dakartentxisteak ez dira umorea, nahiz eta kon-talariari barregura eragin. Psikopata ba-tek beste norbaiti sufrimendua eragite-an plazera sentitzen du, baina hori ez daharremana. Plazera eta indarkeria be-reiztea oinarrizkoa da.

Sanferminetako kasuak, hala ere, me-diatikoki luze jarraitu du. Asteon, ema-kume bat bortxatzen ari zirela bost era-sotzaileek ipintzen zituzten aurpegierakargitaratu dituzte:

• «Los rostros del Prenda y su ‘Manada’mientras hacían ‘turno’ en el portal dePamplona» (“El Español”, 2016/12/04).

Auziak sekretupeko sumarioa zuen,epaileak uste zuelako hedabideak bide-oa argitaratzeko prest zeudela. Arrazoiazuen. Zer informazio ematen du guardiazibilak grabatutako bideoak? Emakume-aren bertsioa ahultzeko erabiltzen dute:

• «El abogado de uno de los acusadosasegura que (…) los vídeos grabados (…)prueban que las relaciones con la chicade 18 años fueron ‘consentidas’». (“Diariode Sevilla”, 2016/09/02).

Sanferminetako guardia zibilaren la-gunek, besteak beste, aho bidezko bor-txaketa gauzatu zuten. Bideoan, hortaz,emakume bat zakil bat xurgatzen ikus-ten da:

• «‘Me obligaron a hacer una felacióna cada uno y luego me penetraron loscuatro’» (“Diario Vasco”, 2016/11/30).

Hori ez dator bat buruan daukagunbortxaketaren estereotipoarekin, nonezezagun batek edo gehiagok emakumebati indarrez eusten dioten eta, emaku-meak defenditzeari etsi barik, zakila sar-

tzen dioten. Sexu indarkeria hori bainogehiago da. Sexu indarkeria da emaku-me batek nahi ez duenean, sexu jokabi-deak esatea edo egitea. Ez du axolak be-rak zer jarrera daukan. Erasoa da batekeraso egiten diolako. Gainera, hedabide-ek emakumearen hasperenak entzutendirela azpimarratu dute:

• «Lo que sí reflejan los agentes [foru-zainak] son gemidos de mujer, no explici-tando si son de queja o complacencia».(“El Español”, 2016/12/04).

Diego Yllanesek Nagore Laffage hilzuenean ere, kaleko irudiak zabalduzituzten, bera hilko zuen gizonarekinzer jarrera normalizatua zuen erakus-teko, nork hilko gaituen jakiteko be-tebeharra izango bagenu bezala. Ha-sieran gura izatea eta, geroago, jarraitunahi ez izatea (agindutako jokabide se-xualagatik, praktikengatik, moduagatikedo gizona biluzik ikustean bere gor-putza gustatu ez zaigulako) berdinduz.

Azaroaren erdialdean HegoafrikanWillem Oosthuizen eta Theo MartinsJackson (bi gizon zuri) atxilotu zituz-ten, Victor Rethabile Mlotshwa  (neka-zari beltza) hilkutxa batean sartu zute-lako, lurperatuko zutela mehatxatuz.

Oosthuizenek eta Jacksonek bideoagrabatu eta sare sozialetan zabaldu zu-ten:

• «Un hombre negro es obligado ameterse en un ataúd» (“El Mundo”,2016/11/17).

Sare sozialetan zabaldu zutenean,haien lagunei barregura eragin zien bi-deoak. Bideoan erasotzaile zurietakobatek hilkutxa ixtean Mlotshwak erre-sistentziarik ipintzen ez duela ikustenda. Bideoak indarkeriarik erakusten ezbadu, Mlotshwak gertatutakoa onartuzuela esan nahi al du? Ignacio Ramone-tek dioen bezala, «ver no es compren-der». Gertatutakoa pairatu duenak ger-tatutakoa definitzen du: eraso arrazistada, nahiz eta batzuentzat umorea izan.

• «Prisión para dos granjeros sudafri-canos por encerrar a un hombre negroen un ataúd» (“Abc”, 2016/11/17).

• «Tensión racial en Sudáfrica al me-ter un blanco a un negro en un féretro yamenazar con quemarlo» (“La Vanguar-dia”, 2016/11/17).

Bortxaketa ez da sexua, bortxatzaile-entzat ere ez. Sexu indarkeria gorpu-tzaren edozein ataletan gauza daiteke,gorputzaren jabeari gogoz kontra egindiotelako. •

Sexu indarkeria ez da sexua, erasotzailearentzat ere ez. Monika del Valle | ARGAZKI PRESS

Bortxaketa ez da sexua (2)

Maria Gonzalez Gorosarri - @albistetanEHUko irakaslea

Page 31: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

2016 | abendua | 10

GAUR8• 30 / 31

DONOSTIAKO HARRESIAREN ERAISKETA, DUELA MENDE ETA ERDI

Juantxo EGAÑA

Jon KUTXATEKA. MUNOA FUNTSA

l863ko maiatzaren 4a astelehen euritsua zen. Donostiako Udalak harresien eraisketaren ekitaldi ofiziala egin zuen. Sasoiko kaze-

tek ziotenez, hiriko bizilagunak harresiaren inguruan elkartu ziren goizean. Segizioak, musika bandaren eta zenbait abesbatzaren

atzean, Santesteban maisuak konposatutako “Himno al derribo de las murallas” abestu zuen. Ereserkiaren letrak honela dio: «...un

muro le oprimía, un símbolo de guerra, el muro ya por tierra, verá deshecho al fin» («harresi batek zapaltzen zuen, gerra sinbolo

batek, azkenik harresia lurrean, deseginda ikusiko du»). Ekitaldiaren buruan Donostiako alkate Eustasio Amilibia zegoen, eta ha-

rresiaren lehen harria kendu zuen. Hondakinen parte bat Santa Katalina aldera eraman zuten, paduretako betegarri gisa. Sasoi

hartan Donostiak 8.000 bizilagun zituen. Urumeaz bestaldetik egindako argazkian, gotorlekuen eraispenaren ondoko lehen zuloa

ikusten da, eta, zuloaren parean, Hornos izenarekin ezagutzen zen kuboa, eta, aurreraxeago, Amezketa kuboa. Irudi hau, balio ika-

ragarriko beste batzuekin batera, Kutxatekako Munoa funtsekoa da.

Page 32: FIDELI ESKER MUNDUA HOBEA DA · Hungaria k, Espainia k, Kroazia k, Portugalek … iragan mendeko 30 eko eta 40 ko hamarkadetan faxismoa ezagutu zuten. Histo - rikoki, XX. mendeko

97

71

88

76

75

00

1

61

21

0