XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi....

30
XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!” Kike Amonarriz Tribu berriak eta ez horren berriak Ezertan hasi baino lehen, gazte batzuk aurkeztu nahi dizkizuet. Ezagunak ditut denak; batzuk familiakoak dira, beste batzuk lagunen seme-alabak, badira Mihiluzen edo urte hauetan han-hemenka eman- dako hitzaldietan ezagututakoak, eta beste batzuk kalean eta auzoan topatu ditut. Euskal Herrian bizi dira eta denak euskaldunak dira; hobeto edo okerrago denek dakite euskaraz. Gazte normalak dira, baina oso desberdinak elkarrengandik. Bakoitza “tribu” batekoa da. Seguru nago, zuek ere, “tribu” hauetako gehientsuenetako gazte gehiago ere ezagutzen duzuela. Ea horrela den. 1. tribua: Euskal Herrian en erderaz y kito! • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan euskara aditzea, Donostian 30 milioi azpiko etxebizitza aurkitzea baino zailagoa da.” 113

Transcript of XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi....

Page 1: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

XXI. mendeko euskaldunak:”Nola aldatu(ko) diren gauzak,

kamarada!”

Kike Amonarriz

Tribu berriak eta ez horren berriak

Ezertan hasi baino lehen, gazte batzuk aurkeztu nahi dizkizuet.Ezagunak ditut denak; batzuk familiakoak dira, beste batzuk lagunenseme-alabak, badira Mihiluzen edo urte hauetan han-hemenka eman-dako hitzaldietan ezagututakoak, eta beste batzuk kalean eta auzoantopatu ditut. Euskal Herrian bizi dira eta denak euskaldunak dira;hobeto edo okerrago denek dakite euskaraz. Gazte normalak dira,baina oso desberdinak elkarrengandik. Bakoitza “tribu” batekoa da.

Seguru nago, zuek ere, “tribu” hauetako gehientsuenetako gaztegehiago ere ezagutzen duzuela. Ea horrela den.

1. tribua: Euskal Herrian en erderaz y kito!

• Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruaneuskara aditzea, Donostian 30 milioi azpiko etxebizitza aurkitzeabaino zailagoa da.”

113

Page 2: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

• Ezaugarriak: Nonahi aurkituko dituzu eta edozein adinetakoakizan daitezke. Ikasketa-maila, lanbide eta gizarte-maila guztietandaude. Zenbait ingurunetan tribu nagusia edo bakarra da.Gehienak Euskal Herriko eremurik erdaldunenetan jaio eta bizibadira ere, Lekeitio, Tolosa edo Lesakan ere topatuko dituzu.Euskaratik erabat urrun bizi dira. Euskararekiko indiferentzia danagusi hauen artean, nahiz eta beraien artean, euskararen aurka-ko jarrera dutenak ere, egon, badauden.

• Esames-eredua: • Hola, ktal? nos juntmos hoy a ls 7? bsos. t llmo luego

2. tribua: Kaixumuxumuxu

• Aurkezpena: “Guretzat euskara kamixeta baten edo pirtzinbaten antzekoa da, apaingarria: Aupa, kaixo, aio eta hori bai,muxux! Eta hortik aurrera? Erdera! Pues en ke va a ser, lagun?”.

• Ezaugarriak: Hauek ere nonahi aurkituko dituzu. Aurrekoekbaino harreman gehixeago dute euskararekin. Ulertzeko arazohandirik ez dute, baina euren mihiek aspaldi ahaztu zituzteneuskararen ebakerak eskatzen dituen mugimenduak. Aurrekoenaldean gazteak dira eta, oro har, euskararekiko jarrera indiferen-tea badute ere, badiote halako sinpatia bat. Euskararekin harre-man gehiago izateko aukerarik balute, batzuk erabiltzera ere ani-matuko lirateke.

• Esames-eredua: • Iepa, ktal? nos juntmos hoy a ls 7? mxx

3. Kutsidazu bidea XBL!!!

• Aurkezpena: “Mandoak baino… buruhandiagoak… edo buru-gogorragoak? Beno, dena delakoa ere… euskaldunok gara!Nahiz eta Barakaldon edo Tuteran bizi, gu euskaraz egin nahi

114

Kike Amonarriz

Page 3: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

dugu, kostatu ala kostatu. Gutxi dakigu, ez gaude ohituratuta,baina mekaguenlaletxe, gu euskaraz!”

• Ezaugarriak: Gure geografia osoan barreiatuta badaude ere, uga-riagoak dira hiri handietan eta zonalde erdaldunetan. Gehienak,25-45 urte bitarteko adin-multzoan sartzen dira eta maiz aurki-tuko dituzu euskararen inguruko ekitaldietan. Batzu-batzukseme-alabak izan berriak dira.

• Esames-eredua: • Kaiso, zr moduz zaude? nahi duzu, elkartuko gytezela gaur 7tan?

4. Euskañola nahiz eta harro nago

• Aurkezpena: “Aizue! Guk hitz egiten dugu como podemos. Kehorrela ere, asko kostatzen zaigu! Eske guk ezin dugu hitz eginde otra manera. Euskañolez egiten dugu eta poco a poco ari garaeuskara hobetzen. Si además, mundu guztiak hitz egiten du eus-kañolez… edo ez?”

• Ezaugarriak: Gehienak gazteak dira, baina beste adinetan ereaurkituko dituzu. Nabarmen, horrela hitz egiten dutenak, batezere gazte hiritarrak dira, euskalduntze-prozesua amaitu ez dute-nak edo euskaraz gutxitan egiten dutenak. Eta neurri handiago-an edo txikiagoan, ia euskaldun guztiak izan gaitezke tribuhonetako partaideak.

• Esames-eredua: • Aupa, zln? nos juntmos gro 7tn? lasai k t llamo. mxx

5. Besterik ezagutu ez eta... “Xuxen”!

• Aurkezpena: “Eta norena da errua, gure herrian euskalkian hitzegin zuen azkena Newtonek grabitatea deskubritu baino lehenhil bazen? Hori bai, guk erdarakadarik, ezta ordainduta ere!”

115

XXI. mendeko euskaldunak: “Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!”

Page 4: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

• Ezaugarriak: Euskara berreskuratu den zonaldeetan eta hirietanbizi dira. Gehienak, euskaldun berri euskaltzaleak dira, eta askogazteak. Batuaren aldeko jarrera irmoa duten euskaldun zaharalfabetatuak eta militanteak ere topatuko dituzu hauen artean.

• Esames-eredua: • Kaixo, zer moduz? elkartuko al gara gaur 7etan? musuak. gero dei-

tuko

6. Euskalhirimix

• Aurkezpena: “Gu, euskalki-trafikanteak gara. Import-export.Gure herrian euskalkirik ez dagoenez, pisukide eta parrandaki-deek dakizkitenetatik elikatzen gara. Gurea, mix-kalkia da”

• Ezaugarriak: Gazteak dira eta hiriburuetan edo hirietan bizi diragehienak. Euskaldun berriak eta euskaltzaleak. D ereduan eus-kara batua ikasi dute baina, adierazkortasunez eta era kolokiale-an hitz egiteko zerbaiten falta sumatzen dute. Euskalkiak hartudituzte gaitzaren botikatzat.

• Esames-eredua: • Aupa, zln? gar 7tn elkrtuk ga? mxuk. geo deitxukoizut.

7. Gukolaitzeittedeu

• Aurkezpena: “Guk olaitzeittedeu ta ola idaztedeu. Zenaizue ba,wain batuaz idazten hastea eo? Puxka bateako zaudete ba!”

• Ezaugarriak: Ingurune euskaldunetako heldu alfabetatugabeakedo gazte ez ondo alfabetatuak. Gehienek, ez dute batua men-deratzen edo ez dira oso batuzaleak. “(Beren) kaleko euskara”defendatzen dute sutsuki, baina ez dute beste kaleetakoekikointeres berezirik.

116

Kike Amonarriz

Page 5: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

• Esames-eredua: • Aupa, zmz? juntaukoalgea 7tan? mxk. geo deitukoizut

8. Geure amaren euskerea defendatuko dot!

• Aurkezpena: “Geure hizkuntza eta geure euskalkia geuk jagotenezpadoguz, jai dekogu. Nor arduratuko da eurekaz?”

• Ezaugarriak: Ongi alfabetatutako euskaltzaleak dira. Adineangazte-helduak eta batua menderatzen dutenak. Aurreko tribua-ren praktiketara hurbildu badaitezke ere, euskara jasoagoa dute-la antzematen zaie berehala. Beren jarrera, hausnarketa batenondorio da; jarrera ideologikoagoa da. Gehienek, euskara dutelanbide.

• Esames-eredua: • Kaixo, zmz? elkartukoalgea 7tan? mxk. geo deituko

9. Bat egin dezagun!

• Aurkezpena: “Aizue! Bada, guk batuaz idazten dugu, euskaldunguztiek ulertzeko eran, eta ez zaigu bidezkoa iruditzen txokoke-rietara jotzea grazia edo adierazkortasuna lortzeko”.

• Ezaugarriak: Hauek ere, ongi alfabetatutako euskaltzaleak dira.Adinean gazte-helduak eta batua menderatzen dutenak. Aurrekotribuaren ezaugarri beretsuak izan arren, oso ondorio desberdi-netara heldu dira –kontrajarriak direla esan genezake–. Hauenaere jarrera ideologikoa da, hausnarketa baten ondorioz hartuta-koa. Gehienek ere, euskara dute lanbide.

• Esames-eredua: • Kaixo, zmz? 7tn elkartuko? deituko dzut... oroitzn banyz, karkar-

kar. izn untsa.

117

XXI. mendeko euskaldunak: “Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!”

Page 6: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

10. Erasmuslariak

• Aurkezpena: “Sorry! Eta honi guztiari atzerriko hizkuntzen uki-tu bat emango bagenio? Don´t forget! Mezua atzerritik ari naizbidaltzen! Edo ez al zarete ohartu gu Europan etxean bezalamugitzen garela? Bai-by!”

• Ezaugarriak: Gazteak dira. Euskaldunak. Atzerrian ikasi duteedo egonaldiak egin dituzte. Etorkizunean kanpoan lan eginbehar izatea, aukera posible gisa ikusten dute. Ingelesa ongisamar menderatzen dute eta beste hainbat herrialdetako jendea-rekin ohiko harremana dute teknologia berrien bidez.

• Esames-eredua: • Hello, Jn nice. jauar yu? 7tan elkartuko? arribdrtxi

Aurkeztu dizkizuedan lagunek oso desberdinak diruditen arren,elkarrekin bizi dira ikasle pisuetan, lankideak dira, kiroldegian elkar-tzen dira edo taberna berdinetan ibiltzen dira. Tribu horietako batzukezagunak genituen, baina beste batzuk heldu berriak dira gure eko-sistemara edo lehen ez zuten indarra eta hedadura hartu dute, eus-kaldungoan aurki daitekeen aniztasun hau, berri samarra baita.

Batuaren sorrera, irakaskuntza, belaunaldien arteko eten linguisti-koa, eta hedabideak izan dira, besteak beste, aniztasun hori eraginduten faktoreetako batzuk. Azken hamarkadan, bestalde, Internetek,digitalizazioak eta telefonia mugikorren hedapenak, tribu berriaksorrarazi dituzte.

Giza paisaia eta beronen praktika linguistikoak aldatu egin diragure inguruan. Ikusi ahal izan dugun bezala, gainera, era guztietakojarrerak aurki ditzakegu: euskarari tinko eusten diotenetatik hasi etasekula erabiltzen ez dutenetara; batua irmoki defendatzen dutenakbatetik eta euskalkiak erabili behar direla uste dutenak, bestetik;“Laissez faire, laissez passer” liberala defendatzen dutenak edo inter-

118

Kike Amonarriz

Page 7: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

bentzionismoa ezinbestekoa dela sinesten dutenak. Eta aldaketa garaiguztietan gertatu ohi den bezala, beldur eta kezka berriak sortu diraeuskaltzaleon artean.

Aldaketa sakonetako garaiak

Hizkuntza komunitateen bilakaera, faktore askoren eraginpeandago. Hizkuntza komunitateen indartzea, ahultzea edo galera esplika-tzen duten era askotako arrazoiak eta kausak aurkituko ditugu gizateria-ren historian: inbasioak, gaixotasunak, arrazoi ekonomikoak, hazkundeedo murrizte demografikoak, migrazioak, erlijio arrazoiak… Hizkuntzakomunitateen bizi-indarra etengabe aldatzen da; ez da inoiz bera. Aregutxiago, mundua gero eta txikiagoa, gero eta bateratuagoa den mendehasi berri honetan. Globalizazioa, iraultza teknologikoa, krisi ekonomi-koa, deslokazioa, migrazioak, digitalizazioa, eleaniztasuna, laikotasunaedo familia ereduen aldaketa bezalako kontzeptuek eragin zuzena dutepertsona, herri eta estatuen antolaketa eta harremanetan, eta beraz, bai-ta hizkuntza komunitateen eta hizkuntzen artekoetan, hizkuntzen era-bileran eta berauekiko pertzepzio sozialetan eta jarreretan.

Aldaketa sakoneko garaiak bizi ditugula esan ohi da. Nolanahi ere,sakoneko aldaketarik gabeko garairik izan ote den galdetu beharkogenioke gure buruari. Ez da kasualitatea, azken urte hauetan, aldake-tekiko beldurra, bibliografia sozio-ekonomikoan asko jorratu dengaietako bat izatea. Kalitate-sistemen eta bikaintasunera iristeko pro-zeduren oinarrietako bat, enpresa eta taldeetan berrikuntzari eta alda-ketari zaion beldurra gainditzeko formulazioak eta proposamenakdira. Zenbat ale saldu ote zituen, autobideetako edozein restopetanaurki zitekeen Spencer Johnsonen “Who Moved my Cheese?”1 libu-

119

XXI. mendeko euskaldunak: “Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!”

1 SPENCER JOHNSON, M.D. (1988): Who Moved my Cheese?. G.P. Putnam’sSons. N.Y..

(2000): ¿Quién se ha llevado mi queso? Ed. Urano. Barcelona.

Page 8: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

ruak? Bertan jorratzen diren ideiak honela laburbildu daitezke: alda-ketak gertatu egiten dira; beraz, har iezaiezu aurre. Kontrola itzazu etagaraiz egokitu aldaketetara. Alda zaitez, balia itzazu eta goza ezazualdaketekin. Enpresei begira eta neoliberalismoaren garairik loriose-nean zabaldutako ideia hauek, baliagarriak gerta dakizkiguke, hiz-kuntzaren inguruan garatu nahi ditugun hausnarketetarako, gurepremia eta jokamoldeetara egokitu eta jarri behar zaizkien mugak ipi-niz gero.

Izan ere, ez daukagu Darwinen teoriarik errepasatu behar hiz-kuntzek, izaki bizidun guztiek legez, eboluzionatu egiten dutela jaki-teko, eta bilakaera horren oinarrian, inguruarekiko moldaketa dago-ela jakiteko; borondatezkoa batzuetan, behartua bestetan, eta bietatikduena gehientsuenetan. Ez dut uste kreazionistarik dagoenik gureartean, eta ez naiz gehiago luzatuko puntu honetan.

Euskarak bizi edo/eta nozitu dituen aldaketak begiratzeko modue-tan egon liteke, ordea, gure arteko lehen alde esanguratsua. XabierErizeren2 hitzak dira: “Euskararen historiatik nabarmenena ez da berehigadura edo galera, bere biziraupena eta garai berrietara egokitzeko era-kutsi duen ahalmena baizik”. Bere ikuspuntuarekin bat eginez, aurre-ratu dezadan garatuko dudan diskurtsoa, “Galeraren paradigma”tikbaino, “Biziraupenaren paradigma”tik bideratuko dudala. Izan ere,miraria baita, euskaldunon hizkuntza komunitatea XXI. menderaduen dinamismoarekin iritsi izana: munduko hizkuntza boteretsue-nez inguratuta, demografikoki ahul, barne-leialtasun ez ikaragarrisendoz, inguruko hizkuntzekiko distantzia linguistiko handiz, ahoz-ko erabilera murriztua mendeetan zehar, inoiz administrazio-hiz-kuntza izan gabe, eta populazio guztia elebidundurik. Indartsuagoakgaldu dira bidean.

120

Kike Amonarriz

2 ERIZE, X. (1977): Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa 1863-1936;Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxien bizitza” Nafarroako Gobernua. Iruñea.

Page 9: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

“Galeraren paradigma” diagnosirako guztiz baliagarria gertatzenzaigun ber, gero eta garbiago dut “Biziraupenaren paradigma”k eskaindiezazkigukeela etorkizun hobe bat lortze aldera aplikatuko beharkogenituzkeen terapiarako klabeak. Beste hitz batzuetan esanda: etorki-zuna baikorrena da; edo gutxienez, ezkor aktiboena.

Dabilen harriari, goroldiorik ez

Hizkuntza guztiak aldakorrak eta heterogeneoak dira, eta hiztunguztiok eraldatzen dugu hizkuntza gure bizitzan, egokieren araberamodu desberdinetan erabiltzen dugularik. Are gehiago, ez dago hiz-kuntza isolaturik; denek eragiten dute gutxi edo gehiago beste hiz-kuntzaren batean edo batzuetan; eta alderantziz. Eragin horiek, bai-na, oso jite eta indar desberdinekoak dira, hizkuntza eta egoera des-berdinei dagokienez. 1953an Uriel Weinreichek3 “Languages incontact” argitaratu zuenetik, kontaezinak dira gaiaren inguruan argi-taratutako liburu eta artikuluak.

Esan genezake hizkuntza bakoitzaren garapena bi indar desberdi-nen eraginpean dagoela: barne-eboluzioa batetik (indar bateratzaile-en eta banatzaileen arteko borrokan, Saussurek4 aipatzen zuen beza-la) eta hizkuntza ukipenaren ondorioz, kanpotik eragindako aldake-tak bestetik. Euskarak ere, bi indar horien eraginpean eboluzionatudu, aldatu da eta ari da aldatzen. Indar horien nondik norakoak azal-tzeko, ordea, ezinbestekoa da hizkuntza komunitateen historia politi-ko eta sozio-ekonomikoa aztertzea.

Euskarari gagozkiolarik, bere bilakaera eta euskalkien banaketasakonki aztertu dituen Koldo Zuazok dioen bezala: “Euskal Herriaren

121

XXI. mendeko euskaldunak: “Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!”

3 WEINREICH, U. (1996): Llengües en contacte. Bromera. Alzira.4 SAUSSURE, F. de (1973): Curso de lingüística general. Losada. Madrid.

Page 10: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

zatiketa administratiboa eta euskararen ofizialtasunik eza”5 izan diraeuskararen batasuna eragotzi eta elkarrengandik urrunduriko euskal-kiak sortu izanaren arrazoi nagusiak.

Euskalkien arteko urruntze-prozesua azkartu duten beste faktore-en artean, orografia, bideak eta komunikabideak eta harreman-sareekonomiko eta sozialak aipa genitzake. Funtsean, hizkuntza-komuni-tate bat, harreman-sare bat da, eta faktore horiek dira harreman-sarehorien sorrera eta bilakaera esplikatzen dutenak. Horregatik, gauregun, harreman-sare horiek eratzeko baldintzak aldatzen ari direnneurrian aldatuko dira hizkuntzak eta hizkerak.

Gure historiak garbi erakutsi digu kanpoko politika erasokorreneraginari, bertoko klase agintarien utzikeria, eta kasu batzuetan, era-bateko bazterketa gehitu behar zaizkiola. “Erdara ez zen bakarrikkapaz, euskarak lagundu dio” zioen Txirrita bertsolariak. Gai honeninguruan galderak pilatu nahi dituenarentzat irakurketa kitzikaga-rriak suertatuko zaizkio, Koldo Mitxelenaren beraren idazkiak6, edoJosé María Larrea7 edo Patxi Salaberri8 bezalakoen lanak. Merezi du,azken honek atonduriko liburua arretaz irakurtzea, ohartzeko, euskalidazleek bertoko agintarien zabarkeria salatu dutela batez ere; “kan-pokoen” erasoak nahikoa berandu hasten direlarik aipatzen.

Euskarak biziraun badu ere, galera eta gainbehera sentimenduakkonstante bat izan dira gure literaturan eta hizkuntzaz arduratu dire-nen artean. Ia mende bateko aldea duten bi aipamen ekarriko ditutgogora. Lehenengoa,“Genio y lengua” euskal soziolinguistikaren obraaitzindaritik jasoa da9:

122

Kike Amonarriz

5 ZUAZO, K. (2008): Euskalkiak, euskararen dialektoak. Elkar. Donostia6 MITXELENA, K. (2001): Koldo Mitxelena gure artean. Alberdania. Irun.7 LARREA, J.M. (1994): Euskaldungoa erroizturik. Pamiela. Iruñea.8 SALABERRI MUÑOA, P. (2004): Euskal klasikoen atarian. Pamiela. Iruñea.9 MOKOROA, J.M. “Ibar” (1936): Genio y lengua. Tolosa.

Page 11: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

“En cualquiera de nuestras poblaciones hoy bilingües que nolo fuesen hace treinta o cuarenta años, escójase una familia de laclase normal, en la que los padres pertenezcan a la generaciónnetamente euskaldun y los hijos a la del período de transición; yanótense, lápiz en mano, las palabras y formas verbales, giros ymodismos, que, abundando en el lenguaje de los primeros, no losusan ya (aunque los entiendan), los segundos. Nosotros tenemosdedicado un mes entero a este ensayo y podemos ofrecer datosabrumadores”.

Bigarrena, Bernardo Atxagaren “Soinujolearen semea”10 eleberri-tik hartua da eta aldaketa hauen dimentsioaren beste ikuspegi batematen digu:

“Obaba bezalako leku ez printzipaletan behintzat gutxiagoaldatu zirela gauzak Jesusen jaiotzatik telebista azaldu arte –bimila urteetan– telebistaz geroko berrogeita hamarretan baino(...). 1960an, eta baita 1970ean bertan ere, Obabako nekaza-riek antzinako mendeetako aire hori zuten, eta, zentzu hertsian,beste aberri batekoak ziruditen. Bete egiten zen haiekin, L.P.Hartleyk esana: “Iragana leku arrotza da, beste modu bateanhitz egiten dute han” (...) Baina ez zen bakarrik hitz egiten zute-na, lexiko zahar hura; isiltzen zutena ere bazen. Hainbat hitz,gaurko munduan arruntak, ez zituzten sekula ebakitzen.”

XX. mendean, eta bereziki beronen azken hamarkadetan gure hiz-kuntza komunitateak bizi izan dituen aldaketak ikusita, esan geneza-ke, seguruenik, euskarak bere historian inoiz ezagutu dituen aldake-tarik sakonenak bizi izan dituela: lehenengo aldiz gure historian ez

123

XXI. mendeko euskaldunak: “Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!”

10 ATXAGA, B. (2003): Soinujolearen semea. Pamiela. Iruñea.

Page 12: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

dago euskaldun elebakarrik, euskaldun gehienak alfabetatuak dira,gazte euskaldun gehienak jatorriz erdaldunak dira, berreskurapenprozesu bati eman zaio hasiera, euskara inoiz erabili ez den funtzioe-tara heldu da, baina bere gotorleku izan diren familian eta ingurunehurbilean inoiz baino ahulago da.

Hizkuntza komunitatean norabide kontrajarrian diharduten fak-tore horien eraginaren ondorioz, portaera eta praktika soziolinguisti-ko berriak agertu dira.

Egoera berri baten sorrera

XX. mendearen amaieran, euskararen eta euskaldunon hizkuntzakomunitatearen ezaugarriak eta barne-egitura irauliko dituzten gerta-era garrantzitsu asko gertatzen da.

Euskararen egoeraren sinbolo bihurtu den botila erdi bete/erdihutsaren adibideaz baliatuz esan genezake, hamarkada hauetan,botila betetzen joan dela aspektu hauetan (guztion gogoan daude-nez, garrantzitsuenak bakarrik aipatuko ditut): Euskara batua, eus-kararen hedapena irakaskuntzan, ofizialtasuna (partziala izanarren), euskararen eskaera eta prestigio sozialaren indartzea, euska-razko hedabide publiko nahiz pribatuen sorrera, euskarazko kulturprodukzioaren indartzea, erabilera soziala handitzea, etab. Bi hitze-tan: euskara indartu egin da maila demografiko, geografiko nahizfuntzionalean.

Botila erdi hutsa ikusten dugu, aldiz, honako aspektuetan: ez dalortu hurrengo belaunaldiak osorik euskalduntzea, ezagupenaren etaerabileraren arteko tartea gero eta handiagoa da, ofizialtasuna ez daeuskararen eremu geografiko osora hedatu, ofiziala den eremuetan erehizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa da, euskararen balio sin-bolikoak garrantzi handiagoa du balio funtzionalak baino… Eta,

124

Kike Amonarriz

Page 13: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

Mikel Zalbidek11, gure hainbat planteamendu berrikustera bultza-tzen digun artikuluan adierazten duen bezala, diglosia galdu dugu;alegia, hizkuntzen arteko konpartimentazio sozio-funtzionalean eus-kara nagusi zen eremu informal-intimoak (Errazegi “gainditu” uste ohidugu diglosia (…) Horrek mantendu gaitu bizirik eta, non eta euskarafuntzio guztietan edo gehienetan jaun eta jabe izango den etorkizunkolektiborik eskuratzen ez den han-hemen, konpartimentaziorik gabeokerrera, ez hobera, egingo du euskararen osasunak). Bi hitzetan: euska-ra oraindik oso ahula da maila demografiko, geografiko nahiz fun-tzionalean.

Aipaturiko fenomeno hauei, XXI. mendearen lehen hamarkadahonetan digitalizazioa eta teknologia berrien hedapena gehitu zaizkie.Pertsonen arteko harremanak, kultur kontsumo ohiturak eta bizimo-dua bera eraldatu egin dira. Eta globalizazioaren ondorioz, ingelesamunduko “lingua franca” bihurtu da. Berrikuntza hauek, aldaketaideologiko sakonak ari dira eragiten gizartean, hizkuntzen balioareninguruan, hizkuntzen arteko harremanetan edo hizkuntzekiko leial-tasunari dagokionez. Adibide xume bat jartzearren, ohar gaitezennola ugaldu diren ingelesezko izenak gure artean: erakundeen izenak,musika-taldeak, dendak… Eta bide batez, esan dezagun, praktikanfrantsesa Hegoaldeko irakaskuntza sistematik desagertu izanak, area-gotu egin duela Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko urrunketa.

Aldaketa hauek guztiek eragin zuzena izan dute erabiltzen deneuskaran. Mende honen hasierarekin batera lehendik zetozen joerabatzuk indartu egin dira eta kode-nahasketarako joera nabarmenhedatu da gazteen artean. Gaztelaniaren eta frantsesaren aldeko poli-tika erasokor eta baztertzaileek, euskaldunen erabateko elebiduntze-

125

XXI. mendeko euskaldunak: “Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!”

11 ZALBIDE, M. (2008): Oinarrizko txostena irakurri ondoko zenbait ohar inEuskara21: Batzorde-atal bereziko kideen ekarpenak. Eusko Jaurlaritza-Kultura Saila.Gasteiz.

Page 14: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

ak, hizkuntzaren transmisioan belaunaldien artean gertatu den ete-nak, euskara batuaren hedapenak, eta gero eta ugariagoak diren jato-rri erdalduneko hiztun berrien eraginak, indartu egin dituzte, “eus-kañol” edo “frantseuskara” bezala ezagutzen ditugun fenomenoak.

Egoera honek sorturiko kezkari erantzun nahian landu genuenEuskararen Aholku Batzordearen eskariz “Hizkuntza kalitatea: zertazari garen, zergatik eta zertarako”12 txostenera jo dezake aspektu haueninguruko gure ikuspegiaren berri zabalago jakin nahi duenak. Bertanazaldutakoa nahikoa ezaguna denez, ordea, ez naiz luzatuko.

Euskañolaren eta frantseuskararen ezaugarri dira kode-alternantziaetengabea, eta mailegu eta kalkoen ugaritasuna. Kode-alternantzia,hizkuntzen galera-prozesuetan, elebiduntzearen lehen faseekin identi-fikatu ohi da eta hizkuntza aldaketaren (galeraren) aurreko fasetzat jo-tzen da. Horregatik, hizkuntzen nahastea euskararen kalterako delapentsatu izan da beti, baina uste hori gurean ñabartu egin behar da(Biziraupenaren paradigmatik aztertu, alegia). Batetik, euskalduntzenari direnek edo giro erdaldunetan hazi eta bizi direnek erdaratik eus-kararako bidean aurrera egingo badute, ezinbestean bi hizkuntzaknahastu egin behar izaten dituzte, euskarazko adierazpidea hobetu etabarneratu bitartean. Bestetik, euskaldun askok, bere formazioarenaspektu ugari erdaraz jaso izan ditu, eta beraz, gai horietaz jardungobadu, ezinbestean apoiatu behar du erdararen makuluan.

Kasu horietan, beraz, positiboki baloratu beharko genituzke eus-kañola eta frantseuskara, euskarara heltzeko edo euskarari eustekobitarteko ezinbestekoak direlako. Gertatu bat ipiniko dut adibidemodura. Ikaskide ohien bazkari batean, gaztetan euskaraz piperrik ereez zekien eta gaur egun ingelesa euskaraz irakasten duen adiskide

126

Kike Amonarriz

12 EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA (2004): Hizkuntza kalitatea: zer-taz ari garen, zergatik eta zertarako. Eusko Jaurlaritza-Kultura Saila. Gasteiz.

Page 15: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

batek aitortu zidan euskaraz hitz egiten hasi zela euskaldunok tranpaegiten genuela, alegia, euskara eta gaztelania etengabe nahasten geni-tuela ohartu zenean. Harategi batera sartu eta: “Aizak, xerra onakjarri, de éstas de aquí, eta ez niri gezurrik esan, que mañana tengo gen-te de fuera eta jatun onak dituk, y las que me pusiste el otro día ez zeu-dean batere samurrak eta …”. Hori ikusita, zekien euskara apurra era-biltzen hasi omen zen: “Xerrak nahi ditut, Zenbat? Kilo bat, ¿De éstas?Bai, ¿Para qué? (Zalantza) Mmmmm…Para freír! Orduan, hemendikjarriko dizkizut (Funtzionatu dit!!!)”.

Maila formalean, aldiz, nabarmena da interferentzien murrizketa,batez ere euskarazko irakaskuntzari esker. Hizkuntza formalak inoizez bezalako garapen funtzionala eta hedapen soziala lortu dituenean,ordea, hizkuntza ez formalaren gabeziak eta interferentzien erabileragehiago nabarmendu dira.

Gurean interferentziak erabiltzeko arrazoi nagusien artean honakohauek aipatu izan ditugu13:

– Adierazkortasuna lortzeko gaitasun linguistiko nahikorik eza.– Euskarara heltzeko bidetzat hartzea.– Besteen hizkerarekin bat egiteko modua.– Erreferentzia eta irudi sinboliko gehienak erdaraz egotea.– Lokuzioak eta esaera zaharrak ez ezagutzea edo ez ondo inter-

pretatzea.

Konpara ditzagun arrazoi hauek, Mireia Galindok14 kode-alter-nantziara jotzeko Kataluniako gazteen artean aurkitu dituen arrazoie-kin:

127

XXI. mendeko euskaldunak: “Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!”

13 AMONARRIZ, K. (2008): Gazte hizkerak, hizkera gazteak in Bat Soziolin-guistika aldizkaria. 68.zenb. Soziolinguistika Klusterra. Andoain.

14 GALINDO, M. (2008): Les llengües en joc, el joc entre llengües”. Pagès ed.Lleida.

Page 16: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

– “Alternança a causa de l’interlocutor.– Alternança per expressar una segona veu.– Alternança a causa de la competència lingüística.– Alternança per incorporar expressivitat.– Alternança per insistir o remarcar.– Alternança per aconseguir efectes lúdics o humorístics”.

Bi hizkuntzen egoerak desberdinak izan arren, batean nahiz beste-an, kode-alternantziarako dauden arrazoiak berberak dira. Fenomenohauek ohikoak baitira hizkuntza ukipenezko egoeretan. Ez da harri-tzekoa, beraz, gureen oso antzeko kezkak aurkitzea antzeko egoeretandauden beste hizkuntzen artean ere. David Crystalek, “Hizkuntzareniraultza”15 liburuan dioen bezala, “kode-aldaketa deitzen zaio pertso-nek komunikatzeko bi hizkuntza edo gehiago aldi berean erabiltzeari(…) Gaur egun kode-aldaketa erabiltzen dutenen kopurua erabiltzenez dutenena baino handiagoa da. Hizkuntzari buruz dugun ohikoikuspegia aldatu beharko dugu”. Franglisha, tex-mexa, espanglisha,euskañola… mundu mailako gertaera orokor baten forma lokalakdira. Mark Abley16 kazetariak, munduko hainbat hizkuntzaren egoe-raren berri eman du, hiztunen bizipen eta testigantzetan oinarrituta-ko kontaketa mamitsuan, eta hizkuntzaren jarraipenaren nolakotasu-nari buruzko kezka unibertsala dela ikusarazi digu. Adibide batzukjartzearren: Australian hizkuntza desberdinetako aborijen gazteekpigdinak sortu behar izan dituzte multinaziolanen pistoleroetatik ihe-si misioetan elkartu behar izan dutenean; Australian hitz egiten dentiwieraren kasuan, zaharrek tradizionala darabilte, gazteek, berriz,betiko aditz formak baztertzen dituen tiwiera berria darabilte; erru-sieraren, frantsesaren edo alemanieraren hiztun gazteek ingelesetik

128

Kike Amonarriz

15 CRYSTAL, D. (2007): “Hizkuntzaren iraultza” Erein. Donostia.16 ABLEY, M. (2006): Aquí se habla. Un recorrido por las lenguas amenazadas.

RBA. Barcelona.

Page 17: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

harturiko hitzak erabiltzeko joerak kezkatzen ditu agintariak; manxe-ra berpizten ari direnek egunero sortzen dituzte tradizio berriak, ino-lako konplexurik gabe; askoren ustez garbizalekeriak sekulako eragi-na izan du Okzitaniako probentzalaren galeran; mohawk herriakeztabaida biziak izan ditu hizkuntzaren estandarizazioan hartu beha-rreko ereduaren inguruan; Galesen hizkuntza kalitatearen ingurukoeztabaida puri-purian dago...

Katalaneraren maileguak aztertu dituen Xavier Rullek17, “interfe-rentzia linguistikoa” bezala ezagutzen den egoera aipatzen du hiz-kuntza minorizatu batek, hizkuntza nagusitik hitzak mailegutzathartzeko arrazoi nagusi bezala. Globalizazioaren eraginez, bestalde,gero eta ugariagoak dira era guztietako kontzeptu, objektu eta eredusozialen trukaketa eta onarpena, eta beraiekin batera hitz arrotzenintegrazioa. Arrazoi nagusi hori zehazterakoan, berriz, honako hauekaipatzen ditu:

– Beharra: ez dugu kontzeptu edo objektu berriak izendatzekohitzik.

– Ukipena: Ukipen egoeran dauden hizkuntzek, ezinbestean tru-katzen dituzte hitzak eta esamoldeak, bakoitzaren indarrak mar-katuko duelarik intentsitatea.

– Moda edo snobismoa: maileguen erabilpena sozialki nabar-mentzeko modu bat da. Ingelesezko edo frantsesezko hitzak era-biltzeak maila sozial bat adieraziko du eta erdarakadak erabiltze-ak, kolokialtasuna.

– Gizarteen internalizazioa: batez ere eremu tekniko eta zientifi-koetako maileguetan eragiten du.

– Utzikeria edo ezjakintasuna.

129

XXI. mendeko euskaldunak: “Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!”

17 RULL, X. (2008): Els estrangerismes del català. Publicacions Urv. Tarragona.

Page 18: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

Egoera honen aurrean, ezin gaitezke erori ez erabateko errefusatzejarrera batean, ez erabateko onarpenean. Oreka bat lortu behar da,euskarak berak izan ditzakeen alternatiba erabilgarriak lehenetsiz, etaonartzen direnak gure sistema linguistikora egokituz. Izan ere, asko-tan gertatzen zaigu, hiztegietan agertzen zaizkigun hitzak ez zaizkigu-la baliagarriak elkarrizketa arruntetarako. Joxerra Garziak maiz esatenduen bezala, “euskaraz dena esan daiteke, baina ez da dena esaten”.Euskarazko terminologiaren sozializazioan aurrerapauso sendoakeman beharrean gaude oraindik. Hedabideak elementu giltzarriaizango dira horretarako, ezin baitugu ahaztu XXI. mendeko estanda-rra, nagusiki, hedabideek finkatuko dutela. Andu Lertxundik asma-turiko “esamesak” kontzeptuaren bidea oso emankorra izan daitekezentzu honetan.

Antzeko kezkak topa daitezke hizkuntza nagusietan ere. Alex Gri-jelmoren 18 hitzak dira honako hauek:

“El idioma ya no evoluciona como lo decide el pueblo, sinocomo lo deciden las clases cultas que están en contacto con elinglés y se sienten perplejas ante él. O como deciden las grandesempresas y sus productos de aparente prestigio anglicado. No esta-mos ante una evolución que aporta palabras necesarias, sino anteuna evolución que destruye nuestra riqueza, nuestro patrimoniohistórico y cultural”.

Egoera honetan izan dezakegun arriskurik latzena, beraz, gure hiz-kuntzak dituen baliabideak baztertu eta adierazkortasuna edo efektuludikoak lortze aldera, sistematikoki hizkuntza menperatzaileetarajotzea da. Euskaldunok, gure premia komunikatiboak eta gabezia lin-guistikoak beti hizkuntza menperatzailearen bidez estaltzen baditugu,

130

Kike Amonarriz

18 GRIJELMO, A. (2004): La punta de la lengua. Aguilar. Madrid.

Page 19: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

euskara degradatu egingo da. Prozesu hau muturrera eramanda, uler-men arazoak sor daitezke eta belaunaldien eta mugaren bi aldeetakohiztunen arteko komunikazioa eten. Esate baterako, maiz zaila zaiguiparraldeko eta hegoaldekooi elkarrizketa arruntetan elkar ulertzea:“Zurekin dragatu nahi dut. Bandaturik nauzu. Ez duzu kapotik?Futitzen naiz!” vs. “Hau rollo txungoa. Zurekin ligatu nahi dut. Zuez zara enpanatzen eta ez rayatu”. Zailtasun hori ez da linguistikoabakarrik; gure erreferentzia munduak ere oso desberdinak dira; osoerreferentzia gutxi partekatzen ditugu, gure harreman-sareak oso ahu-lak direlako. Askoz erreferentzia gehiago partekatzen dituzte Tolosa-ko eta Cuencako gazteek; Tolosako eta Atharratzeko gazteek baino.

Izan ere, kode-aldaketa ohikoa duten hiztunen eta egoerekin bate-ra, ezinbestekoa baita hizkuntza beregaina, sortzailea eta hizkuntzakomunitate osoarentzako erreferentziala izango den estandar indar-tsua finkatzea eta garatzea. Euskañola eta frantseuskara norabidehorretan kokatzen badira urrats positiboak izango dira, bestela, gurehizkuntza komunitatearen barne-desegitearen sintomatzat hartubeharko ditugu.

Atal hau amaitzeko, bestalde, nabarmendu nahiko nuke, seguraski, inoiz ez dugula izan gure hizkuntza komunitatearen historian,euskararen horren ezagupen sakona izan duen gazte-multzorik. Aregehiago, tamaina ertaineko gure herrietan, hamarkada askoren ondo-ren, euskaraz, gaztelaniaz baino hobeto moldatzen diren gazteak ditu-gu.

Idazkera berrien sorrera

Mende berriaren hasierarekin batera segapotoak, txatak, messenge-rrak, esamesak, emailuak, tuentiak, etab. etxekotu egin zaizkigu. Tele-fonia mugikorren eta Internet bidezko komunikazio sistema berrienondorioz, lehen ahozko harremanetara mugatzen ziren joera batzuk

131

XXI. mendeko euskaldunak: “Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!”

Page 20: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

idatzizko jardueretara hedatzen hasi dira, nazioartean nagusitzen aridiren molde berriekin bat eginez.

Pertsonen eta herrien arteko komunikazio-moduak irauli egindira; erabateko aldaketa izan dute; eta iraultza hori hizkuntzara iritsida. Crystalek19 dioen bezala “hizkuntza-aro berria hasten ari da” etaondorioz “hizkuntzetan pentsatzeko eta hizkuntzekin lan egitekokontzeptuak berrikusi beharko ditugu”. Internet ezer izango bada,iraultza linguistikoa izango da.

Egoera berri honetan sortu diren hizkera/idazkera berriei “gaztehizkerak” deitu izan diegu nahiz eta “Hizkera gazteak” ere izendagenitzakeen, azken batean, gizarte osoa eta adin guztiak hartzendituzten fenomenoak direlako. Hona hemen idazkera berri honenezaugarri nagusiak:

– Hitz egiten den bezala idatzi nahi da. Kode idatzia ahozko kode-ra gerturatu da.

– Idazkera nahasia da. Gurean euskara eta gaztelania eta batua etaeuskalkiak nahasten dira, oso proportzio desberdinetan, egoerasoziolinguistikoen arabera, sarrerako “tribuen” kasuan ikusi ahalizan dugun bezala.

– Araua transgreditu nahi da. Gurean, batuak ordezkatzen duen“ofizialtasuna”ren aurkako jarrera nabaria da, euskalkiekiko etakaleko hizkerarako hurbilketa sistematiko bat dagoelarik.

– Talde-nortasuna sendotzeko bide bat da. Gertutasuna sentitzeaoso garrantzitsua da.

– Adierazkortasuna indartu nahi da: mezu biziagoak, arinagoak,alaiagoak, zuzenagoak lortu nahi dira, estandarrak adieraztenduen urruntasuna, zuzentasuna edo seriotasuna gaindituz.

132

Kike Amonarriz

19 CRYSTAL. D (2007): op.cit.

Page 21: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

– Laburdurak, indargarriak eta ikonoak ohikoak dira. Ortografia-ri eta puntuazio markei ez zaie inolako garrantzirik ematen.

– Forma berrien sorrera ahalbidetu da: “ze ba etorri zea?”, “jotaona da”…

Idazkera berri honek ere, beldurra eta kezka sortu du, bai etxeaneta baita nazioartean ere. 2003ko Lazkaoko Kilometroen antolatzai-leek eskatuta Zazpiak Batman kolektiboko kideek (Antton Olariaga,Asisko Urmeneta eta hirurok) Segapotoen Mezu Sekretuak20 liburux-ka kaleratu eta berehala, harrituta jaso genuen Ordiziako JakintzaIkastolako DBHko ikasle batzuek hizkera berri haren aurka kaleratuzuten gutuna, non, besteak beste, honela zioten: “lehen gutxi bagaraeuskaraz idatzi eta hitz egiten dugunak, horrela hizkuntza galtzen joan-go da, zentzurik ez duten laburdura horiekin, eta ez besteen erruz, gureerruz baizik (…) Argi eta garbi dago indar handia duten hizkuntzak(…) era batera idatzi edo bestera idatzi ez direla galduko baina euskal-dun guztiok euskara horrela idazten hasten bagara euskara galdu egingoda”. Gutuna jaso eta berehala, oso eztabaida-saio interesgarria izangenuen ikasle haiekin. Baina gutun hark zer pentsa eman zigun.

Garai hartan, Zazpiak Batman taldekoek ematen genituen hitzal-dietan, esamesen inguruko atal bat genuen. Esamesek sektore batzue-tan sortzen zuten kezka eta beldurraren aurrean, tarte hark hitzaldie-tan zer nolako arrakasta lortu zuen ikusita animatu ginen “Mihilu-ze”n aitzindaria izan den “Esamesak” proba sartzera. Esamesenhizkera, batez ere, komunikatzeko eta jolasteko zela frogatu nahigenuen, bide batez, beldurtzeko inolako arrazoirik ez zegoela eraku-tsiz. Lortu dugulakoan nago.

Zeren, harrigarria bada ere, esamesen aldeko nahiz kontrako an-tzeko argudio kontrajarriak aurkitu ditugu bai gaztelaniaren eta baita

133

XXI. mendeko euskaldunak: “Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!”

20 ZAZPIAK BATMAN KOLEKTIBOA (2003): Segapotoen Mezu Sekretuak.Kilometroak 2003. Lazkao.

Page 22: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

ingelesaren kasuan ere. Crystalek21 berak liburu bat eskaini dio esa-mesen hizkerari eta berak aitortzen duen legez, “It is the extraordinaryantipathy to texting wich has surprised me. I don´t think I have evercome across a topic wich has attracted more adult antagonism”. Liburuanaipatzen duen bezala, jende asko sinestuta baitago idazkera berrihonen eraginez ikasleei ahaztu egingo zaiela ongi idazten, nota oke-rragoak aterako dituztela edo hizkuntzaren kalitatea murriztu egingodela.

Fenomeno berrien inguruko irakurketa kontrajarriak agertu zirenere 2008ko apirilean FUNDÉU (Fundación del Español Urgente)erakundeak, Donemiliaga Kukulan antolaturiko “El español de losjóvenes” jardunaldietan.

Bertan agertu ziren jarreren artean, Ana Mª Vigara ikertzailearenanabarmenduko nuke. Handik gutxira Eroski aldizkarian22 egin ziotenelkarrizketan aipatzen zuen bezala (ideiak bildu egingo ditut): “Gaz-teek gozatu egin nahi dute euren kideekin hitz eginez eta horretarako hi-tzen forma aldatu egiten dute. Forma horiek gazteekin erabiltzen dituz-te eta gehienetan egoera ez-formaletan eta ia ahozkoetan. Hizkuntzagaratu eta aldatu egiten da eta gaur egun guztiz okerra iruditzen zaigunerabilera bat arau bihur daiteke. Beraz, gazteen hizkera ez da pobrea.Zabaldu egin behar ditugu belarriak eta burua. Hori bai, gazteei kostaegiten zaie erregistroz aldatzea. Hizkuntza garatzeko eta lantzeko ira-kurtzea oso garrantzitsua da. Gazteek ez dute sekula idatzi gaur adina;baina gaur, ez dute idazten lehengo tokietan, ez lehen bezala, eta ezlehengo euskarrietan ere”.

134

Kike Amonarriz

21 CRYSTAL, D. (2008): txtng the gr8 db8. Oxford University Press.22 Ana María Vigara: gazte hizkeraren ikertzailea in EROSKI aldizkaria. 122.

zenb. 2008ko ekaina.

Page 23: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

Horiek guztiak irakurrita, esan genezake, gure egoera berezia badaere, munduko beste hizkuntza gehientsuenen arazoak bizi ditugula;hori bai, egoera minorizatu batek berekin daramatzan arrisku bere-ziekin.

Euskalkien garrantzia

Euskalkien inguruko eztabaidak oso jarrera desberdinak sortu izanditu historikoki (euskara batuaren inguruan sorturiko etena gogoratubesterik ez dago), eta baita gaur egun ere. Horren adibide garbia diraMendebalde Alkartearen VII. Jardunaldietan irakurritako txoste-nak23. Estibaliz Amorrorturen tesiak bereziki interesgarriak egin zi-tzaizkidan. Guztiz bat nator berarekin, honako hauek esaten ditue-nean: Hizkuntzak erabiltzen ez diralako galtzen dira eta ez beste ba-tzuekin ukipenean eta aurreko egoeratik aldatuta dagozalako (…)Kalitate eta erderaren eraginaren auzian jarrera preskribatzaileak leun-tzea komeni dauala uste dot (…) erregistro aldaketaren garrantzia etafuntzioa kontuan hartu behar doguz.

Beste hizkuntza batzuetan argotetan aurkitu izan dute gazteek,nagusiekiko eta hizkuntza ofizialarekiko diferentzia markatzeko espa-rrua. Gurean, argota horren eskasa izanik eta estandarraren barrukoerregistro desberdinak sozialki horren gutxi markatu direnez orain-dik, gazteek alde hori markatzeko baliabide erakargarritzat jo dituzteeuskalkiak.

Horretan asko lagundu du, “besteen” euskalkiekiko harremanbideak ugaldu izana: hedabideak, unibertsitatea, musika, bidaiak,Internet… Orain dela gutxi arte, “bortz” non esaten zuten galdetuzgero, mundu guztiak Nafarroan erantzungo zizun. Gaur egun, aldiz,

135

XXI. mendeko euskaldunak: “Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!”

23 HAINBAT EGILE (2003): Ahozkotasuna aztergai. Mendebalde KulturaAlkartea. Bilbao.

Page 24: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

galdetu Gasteiz edo Donostiako haur bati “bortz” non esaten duteneta “Telebistan” erantzungo dizu. Lehen geografiak adina bereiztenedo bistaratzen ditu euskalkiak gaur egun programazioak.

Euskalkiez baliatzeko joera guztiz hedaturik dago gazteen artekoharreman informaletan (euskalkiak ezagutzen dituztenen arteanbehintzat). Duela gutxi, gai hauen inguruan gazte batekin solasean arinintzela, Donostiako bere adiskide batek mezuak oso arraro bidaltzenzizkiola aipatu zidan. “Eta nola idazten dizkizu, bada? –galdetu nion.Eta bere erantzuna: “Batuaz bidaltzen dizkit!!!”

Euskalkietara jotzeko arrazoiez galdetu dugunean, hauek izan dirajasotako 5 arrazoirik aipatuenak:

– Hurbiltasuna: Askoren ustez batuak distantzia komunikatiboahanditu egiten du eta euskalkiek, aldiz, murriztu, nahiz eta eus-kalki desberdinetan aritu.

– Kolokialtasuna: Kalekoago bihurtzen dute komunikazioa eta ezhorren akademiko edo formal.

– Benetakotasuna: Zu kalean zaren bezala agertzen zara, batuaren“makillajetik” pasa gabe.

– Intimitatea: Gai pertsonalei heltzeko egokiagoak dira. Messen-gerrek edo sare sozialek, aurrez aurre aipatzen ez diren gaiakukitzeko intimitatea eskaintzen dute eta euskalkiak horretarakoegokiagoak dira. Gai serioak, berriz, batuaz jorratzen dira. Gau-za bera gertatzen da webguneetako foroetan.

– Jatortasuna: Euskalkiak prestigiatu egin dira nortasun ikur gisa,lurraldearen eta jatorri geografikoaren marka eskaintzen baitute.

Euskalkietara jotzen bada ere, mezu eta idatzi horiek ez dira era-bat egokitzen, gure aurreko belaunaldietakoen euskalkietara. Ezindugu ahaztu, euskalkietara jotzen duten gazte horien artean, askok,euskalkiaren ezagupen mugatua duela. Euskalkia, ez da modu“puruan” erabiltzen, batuaren interferentziekin nahastuta baizik.

136

Kike Amonarriz

Page 25: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

Aditzetan eta deklinabidean, gainera, gero eta ohikoagoa da, ez batu-koak ez euskalkikoak ez diren forma “egokitu eta kontsentsuatuak”erabiltzea.

Izan ere, arestian aipaturiko harreman sareak aldatu diren neu-rrian, euskalkien “ekosistemak” ere aldatu egin dira. Gertatzen aridiren aldaketa nagusien artean, honako hauek nabarmenduko nituz-ke:

– Euskaldun elebakarrik ez dagoen moduan, jada ez dago, bereeuskalkia bakarrik dakien haur edo gazterik: gutxi edo gehiago,denek ezagutzen dute batua. Nork gogoratzen ditu gipuzkeraz-ko hilabete izen zaharrak?

– Norberarenak ez diren euskalkien presentzia ere, ohikoa bihur-tu da euskaldunen inguruan, batez ere hedabideei, Interneti,kultur ekoizpenei (musika...) eta harreman gero eta ugariagoeiesker. Zelan, txo? erabili izan da ligatzeko bizkaieraren eremutikkanpo.

– Gero eta euskaldun gehiago dago, euskalkia bizirik ez dagoeninguru erdaldunduetan.

– Haur eta gazteen euskalkiaren ezagupena, mugatua da zaharrenaldean.

– Batuaren hainbat forma eta adiera komun, guztiz txertatu diraeuskalkietan.

– Aitzitik, euskalkiek gero eta prestigio handiagoa dute gazteenartean.

– Euskal kulturaren ekoizpengune nagusiak Donostialdean koka-tu izanak (ETB1, Euskadi Irratia, Gaztea irratia, Martin Ugal-de, Argia, Gaztezulo, Elhuyar…), are gehiago makurtu duestandarraren balantza gipuzkeraren alde.

Horiek horrela eta iragarpenak egitea zaila izan arren, honako joe-ra hauek indartu egingo direla uste dut:

137

XXI. mendeko euskaldunak: “Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!”

Page 26: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

– Euskal Herriko hiri ertain eta handietako haur eta gazte euskal-dunen jatorri linguistikoa gero eta anitzagoa izango da. Gurasoeuskaldunen artean ere, euskalki desberdinekoak edo euskalkirikgabeak ugaritu egingo dira.

– Euskalki eta erregistro desberdinen erabilera gero eta nahasiagoaizango da, eta prozesu honek, euskalkien arteko hibridazioraeramango gaitu hedabideen edo teknologia berrien eraginez etamugikortasun gero eta handiagoarengatik. (beti ere estandarre-tik gertuen dagoen gipuzkeraren eragina handiagoa izango dela-rik).

– Desberdintasunik handiena (harreman sareen) mugak markatu-ko du: Ipar eta Hego.

– Estandarra gero eta gehiago erabiliko da nahiz eta gazte hizke-ran euskalkien forma eta elementuen presentzia handitu egingoden, adierazkortasuna lortze aldera.

– Forma horiek, estandarra aberastu egingo dute, eta batu estan-darraren forma gisa hedatuko dira, azkenean, estandarrean txer-tatzen ez diren elementuak galtzen joango direlarik.

Prozesu soziolinguistiko horien ondorioz, nire ustez, euskalkieneraldaketa eta bilakaera nabarmena izango da hurrengo bi belaunal-dietan.

Aurrera begira

Hizkuntzaren kalitateari buruzko txostena landu genuenean, bere-hala ohartu ginen, asko ginela euskalgintzaren hainbat eremutan,txosten honetan aipatu ditugun gaiei buruz hausnarketan genbiltza-nak eta kezka bertsuen inguruan azalpen eta irtenbide bila ari gine-nak. Txostena plazaratu eta gero, harrituta geratu ginen izan zuenoihartzunarekin eta lortu zuen adostasun mailarekin. Orduan zehaz-turiko proposamenen artean, badira azaldu berri ditugun aspektuei

138

Kike Amonarriz

Page 27: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

begira baliagarriak izaten jarraitzen dutenak. Besteak beste, honakohauek:

– Euskarak lege-babesa izatea Euskal Herri osoan.– Euskararen belaunez belauneko transmisioa bermatzea.– Motibazioa lantzea eta “egokitasuna” esaten genuen haren alde-

ko giroa sustatzea.– Hezkuntza sistemaren helburua eta ikasbideak egokitasunaren

ikuspuntura moldatzea; gramatikaltasunetik komunikaziorakojauzia ematea, alegia.

– Hedabideetako programa edo sailak diseinatzerakoan, dagoz-kien hizkerak erabakitzea, bereziki landuz haur eta gazteeizuzendurikoak.

– Teknologia eta hedabide berrietan euskarazko produktuak etazerbitzuak eskuragarri eta erakargarri egitea.

– Euskal Herriko haur eta gazteen harreman bideak ugaltzea.– Eskolorduz kanpoko jardueren euskalduntze programei ekitea.

HPSk bideraturiko “Euskara21” eztabaidaren ondorio gisa aur-keztu den “Itun berri baterantz”24 txostenaren amaieran, lanerako ere-mu guztiz baliagarria eskaintzen duten XXI. mende hasierako Hiz-kuntza Politikarentzako lehentasunezko ildoak zehazten dira. Berezi-ki nabarmendu nahi nituzke honako hauek:

2. Euskara ohiko hizkuntza izango duten arnasgune eta funtzioakzaindu, indartu eta hedatzea, euskararen belaunez belaunekotransmisioa bermatzeko eta erreferentzialtasun soziala indartze-ko.

6. Elebitasun pasiboa helduen munduan –eta gutxieneko helbu-rutzat– areagotzea eta prestigiatzea.

139

XXI. mendeko euskaldunak: “Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!”

24 EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA (2009): Itun Berri baterantz.Eusko Jaurlaritza-Kultura Saila. Gasteiz.

Page 28: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

9. Euskaraz komunikatzeko estandarrak malgutzea eta aberastea,hiztun berrien adierazkortasunaren mesedetan. Zuzentasunarenirizpide bakarretik komunikagarritasunarenera eta adierazkor-tasunarenera igarotzea.

Euskaltzaindiak, 2004ko martxoan euskalkien erabileraren ingu-ruko irizpideak plazaratu zituen “Euskalkien erabileraz irakaskun-tzan, komunikabideetan eta administrazioan”.

Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak ere bide urratzaile direnbi proposamen landu eta osatu kaleratu ditu irakaskuntzari begira:“Zenbait orientabide erregistroen trataeraz”25 eta aurkeztu berri duen“Ikastolen hizkuntza proiektua”26.

Aipaturiko lan-ildoen osagarri gisa, honako hauek erantsiko ditut:

– Garrantzitsua da, ikuspegi eta eduki soziolinguistikoak txerta-tzea euskararen irakaskuntzan, bizi dugun egoera interpretatuahal izateko eta euskararen aldeko jarrerak lantzeko. Baita sor-men linguistikoa bultzatzeko, edo hizkera, euskalki eta erregis-tro desberdinen ezaugarriak eta funtzioak berezitu eta moduegokian erabiltzen ikasteko. Jarrera hau, bestalde, gizarte mailanere errotu eta hedatu beharko litzateke.

– Ona litzateke, “Egokitasunean” eta komunikazioan oinarrituri-ko planteamenduaren barruan erregistroak erabiltzen erakustea,eta hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzea, ahozkotasunarigarrantzi handiagoa emanez.

– Euskalkien oinarrizko ezagupena zabaldu behar da ikasle guz-tien artean, ikasketa honen bidez, hainbat eremutako ikasleenarteko harreman-sareak osatuz.

140

Kike Amonarriz

25 EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KONFEDERAZIOA eta EUSKAL-TZAINDIA (2008): Zenbait orientabide erregistroen trataeraz. Euskaltzaindia. Bilbo.

26 EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KONFEDERAZIOA (2009): Ikastolenhizkuntz proiektua. E.H.ko Ikastolen Konfederazioa. Zamudio.

Page 29: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan

– Irakurzaletasuna bultzatu beharko litzateke, hizkuntzaren eza-gupena hobetzeko eta kode idatzi formalean trebatzeko.

– Hedabideek estandarraren garapenean eta finkaketan dutengarrantzia zein den jakinik, modua bilatu beharko litzateke,berauen papera eta funtzioak onar ditzaten eta hizkuntza ereduegokiak eta erreferentzialak gizartera ditzaten.

– Administraziotik eta Udaletatik bereziki, haur eta gazteen eremuhurbilak euskalduntzera zuzenduriko egitasmoak sustatu etaindartu beharko dira, berauetan ere hizkera adierazkorrareninguruko irizpideak erabil daitezen ahaleginduz.

141

XXI. mendeko euskaldunak: “Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!”

Page 30: XXI. mendeko euskaldunak: ”Nola aldatu(ko) diren gauzak ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Xxi. mendeko... · • Aurkezpena: “Oso giro erdaldunetan bizi gara. Gure inguruan