mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro...

32
NERABEZAROA, AUKEREN AROA UME IZATEARI UTZI ETA HELDUEN MUNDUAN MURGILDU AURRETIK PASA BEHARREKO SASOIA DA NERABEZAROA. GARAI KONPLEXUA, GOZOA ETA GAZIA, INTENTSUA, ERRONKAZ ETA GALDERAZ JOSIA. BAINA, ADITUEN ESANETAN, HORREN GUZTIAREN GAINETIK, AUKEREN AROA DA. > 12 Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS FRANTSES ESTATUA: Plazetan zein agintarien jauregietan «ez gara gehiago isilduko» diote emakumeek > 8 TXIRRITAREN URTEURRENA: «Nire aipamenak izango dira beste laurogei urtian» > 17 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2016ko ekainaren 4a | X. urtea • 470. zbk. 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro...

Page 1: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

NERABEZAROA, AUKEREN AROAUME IZATEARI UTZI ETA HELDUEN MUNDUAN MURGILDU AURRETIK PASA

BEHARREKO SASOIA DA NERABEZAROA. GARAI KONPLEXUA, GOZOA ETA GAZIA,INTENTSUA, ERRONKAZ ETA GALDERAZ JOSIA. BAINA, ADITUEN ESANETAN, HORREN

GUZTIAREN GAINETIK, AUKEREN AROA DA. > 12 Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS

FRANTSES ESTATUA: Plazetan zeinagintarien jauregietan «ez gara gehiagoisilduko» diote emakumeek > 8

TXIRRITAREN URTEURRENA:«Nire aipamenak izango dirabeste laurogei urtian» > 17

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2016ko ekainaren 4a | X. urtea • 470. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

SINADURAK:

03 Gorka Elejabarrieta:

Ezberdintasunen kudeaketa

10 Saioa Aginako: Mugak

11 Mikel Zubimendi: Beste tonu

bat dabil, txispa eta

fundamentu berri bat

16 EXPRAI

20 Beñat Gaztelumendi: Postal

itxi, txiki, txoko honetan gure

lekuaren bila

21 Laura Mintegi: Proiektua,

justizia, kemena

25 Antton Izagirre: Zer erabaki?

25 Andoni Egia: «Tourist Go

Home, Refugees Welcome»

30 Maria Gonzalez Gorosarri:

#EmakundeNoNosCunde

17

4

28

Analisia: Antropozenoa... eta bizi

ala hil 04

Estatu frantseseko plazetan zein

agintarien jauregietan «ez gara

gehiago isilduko» diote

emakumeek 08

Nerabezaroa, haurtzaroa atzean

utzi eta heldu izan aurretik igaro

beharreko garai bizia 12

Txirritaren etorria, etenik gabeko

iturria, 80 urtez 17

E.lkarrizketa: Juan Jose Ibarretxe,

Javier Sotil eta Igor Ortega 22

Munduko lehen «on line»

unibertsitate bezala aurkeztu du

bere burua Kataluniako UOCek 26

In fraganti: Eider Bernaola 28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

Page 3: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

2016 | ekaina | 4

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Uztailean hauteskunde garrantzitsuak ospa-tuko dira Uruguain, Frente Amplio ezke-rreko mugimendu politikoaren barne hau-teskundeak. Uruguaiko fronte zabalakbere lehendakaria eta departamentuetakolehendakariak aukeratuko ditu uztailaren

24an, besteak beste. Eta hauteskunde prozesu horrendetaile batzuk azaldu nahi nituzke, frontearen izaera-ren ezaugarri interesgarri batzuk azpimarratzeari begi-ra. Lau hautagai aurkeztu dira Frente Amplioko lehen-dakari izatera eta horietako bakoitza alderdi politikoezberdin batetik dator, frontearen baitan elkar bizi etalan egiten duten alderdiak guztiak ere. Urteetan FrenteAmplioko kide izateak ez ditu alderdi ezberdinon agen-da eta helburu politikoak bateratu, norberak bere izae-ra, egitura, kide, diskurtso, taktika eta estrategia pro-pioak mantentzen ditugaratzen dituen kanpo zeinbarne politiketan. Horrekfrontea ahuldu beharreanindartu egiten du. Frontea akordio progra-matikoen arabera osatzendoa bere lan ildoa, berauosatzen duten alderdiak etamilitanteak doaz ildo horizehazten; prozesu iraunko-rra da. Kontuan izan beharda Frente Amplio alderdienkoalizioa eta mugimendupolitikoa dela aldi berean.Dozenaka alderdik eta mila-ka militantek osatzen dute,eta hori guztia behar bezala eta modu ordenatuan au-rrera eramateko barne araudi argia dauka fronteak.Baina barne araudien gainetik alderdien, kolektibo ez-berdinen borondatea azpimarratuko nuke, hori baitafrontea baturik mantentzen duen arrazoi nagusia. Ez-kerrak historikoki zatiketarako duen joeraren gainetik,Uruguaiko adibideak erakusten digu ezberdinen artekobatuketa posible dela, eta batuketa horrek onurak ekar-tzen dizkiola norberari (alderdiei) zein kolektiboari(fronteari), eta bereziki herriari (Uruguairi).Frontearen akordioetatik kanpo geratzen den espa-rru zabalaren kudeaketari jarri nahi diot garrantziagaurko artikuluan. Ezberdintasunaren garrantzia. Fron-tearen bertute nagusiak azpimarratzen ditugun gehie-netan akordio programatiko adostu hori aipatzen du-gu, eta egia da, kristorena da horrenbeste alderdi

diferente ados jartzea, elkarrekin horrenbeste urtez lanegitea, are gehiago gobernuan hirugarren aldiz jarraianegotea lortu dutenean. Ez ditut antzeko kasu asko eza-gutzen. Baina ibilbide komun horren garapenerako osogarrantzitsua izan da eta da alderdi bakoitzaren ildopropioaren garapena. Hori da, nire ustez, Frente Am-plio ezkerreko mugimenduaren beste bertute handibat, frontea osatzen duten alderdiek ildo propioa gara-tzen jarraitzen dutela, frontearen ildotik ezberdina etagainontzeko alderdietatik oso ezberdina. Horrek barnelehiaketa etengabea bultzatzen du, eta tentsio ugaripiztu ere bai; frontearen barnean konfrontazioa eten-gabea da, baina ez dut oraindik dualtasun horren kon-tra dagoen militanterik ezagutu. Sektore ezberdinenbarne kohesioa errazten du, eta frontearen aldeko ba-bes herritarra zabaldu eta areagotu. Zergatik? Frontea-

ren alde bozkatzen edo militatzen duzunean bi ikuspe-gi ezberdinetatik egiten duzulako. Zure alderdiaren,mugimendu politikoaren ikuspegiak eta helburuak in-dartu eta defendatzeko batetik, eta, bestetik, frontearenberaren ikuspegi eta helburu diferente horiek indartueta defendatzeko. Alderdi Komunistako militante bat bere alderdiarenunibertsotik iristen da frontera, baina bide horretankomunista izaten jarraitzen du. Fronteak daukan bertu-tea da komunista horri komunista izaten jarraitzen uz-ten diola, fronteko kide den aldi berean. Eta berdin-berdin gertatzen da fronteko kristau-demokratekin,sozialdemokratekin edo gainontzekoekin. Homogeni-zazioak ez du ezer onik ekartzen, eta hori da nire ustezUruguaiko Frente Amplio eredugarriaren ibilbideaazaldu eta ulertzeko klabe nagusietako bat. •

{ datorrena }

Ezberdintasunenkudeaketa

Frente Amplio mugimenduak bertutehandi bat du: frontea osatzen dutenalderdiek ildo propioa garatzen jarraitzendute, frontearen ildotik ezberdina etagainontzeko alderdietatik oso ezberdina

Gorka Elejabarrieta

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

atzerria

Aro geologiko bate-tik bestera pasa-tzea ez da egunerogertatzen den zer-bait. Dozenaka mi-lioi urte irauten

duten prozesuak izan ohi dira.Indar geofisiko itzelek eraginda-koak, izan sumendi erraldoiak,meteoritoen talkak ala konti-nenteen deriba eta lerrokatzeberriak. Sarritan, espezieen sun-tsipen masiboak edota klima al-daketa erradikalak sorrarazi di-tuzte. Oraingoan, baina, arogeologiko berri baten sorreraofizialki aldarrikatu nahi da: an-tropozenoarena, hots, “gizakienaroa”, gizakiok indar geofisikogarela aitortuz, planetaren ge-

roa zehazterainokoa. Gauza se-rioa da antropozenoarena. Ezta-baida geologikoa da, baina horibaino askoz gehiago ere badaordea. Bere inplikazioak globa-lak dira, politikoak, ertz zorrotzaskokoak. Apurka-apurka horiekaletuko ditugu jarraian.

Ideia –eta hitza– aurrenekoz1970ean proposatu zen eta2000tik aurrera asko hedatu da.Zientifikoek denboraren aldake-tan lurrikara bat gertatu zela ez-tabaidatzen hasi ziren, gizakiekpopulatutako aro geologiko-tik –holozenotik– gizateria beraaldaketaren indar geofisiko bila-katu den aroraino pasatu garelaaurreratuz. Hasieran, «aldaketaglobalaren» inguruko ikertzaile-en komunitatean zabaldu zensoil-soilik, hau da, antropozeno-aren aroaren «sintoma» plane-tarioak (beroketa globala, klimaaldaketa eta bestelakoak) iker-tzen zituztenen artean. Baina2000tik aurrera, hitza geologo-ek bereganatu zuten. Atmosferaglobalaren konposizio kimikoaaztertzeko eta gizakiaren aktibi-tatearen inpaktua neurtzeko es-

tratigrafiaren ebidentziak –arro-kak, glaziarretako izotza, itsashondoko sedimentuak– aztertu-ta. Nazioarteko Estratigrafia Ba-tzordeak aurten bertan erabaki-ko du ea ebidentzia nahikorikbadagoen (eta balego, zientifiko-ki erabilgarria ote den) gaur egungo aro geologikoren izenofiziala –holozenoa– aldatu etaantropozenoa aldarrikatzeko.

Eztabaida horretan nazioarte-ko ahots errespetatua den “Na-ture” aldizkariak egin zuen edi-torial sonatu batek dioenez,antropozenoak aitorpen ofizialamerezi du. Nahiz eta onartu,oraingoz, Lurraren historiarengertakaria baino gehiago aurrei-kuspen bat dela, eta, beste aro

geologikoen arteko trantsizioe-tan gertatutakoaren kontra, ezdela kontinenteen birrordena-menduaren, sumendien aktibi-tate masiboaren edota masa estralurtar baten inpaktuaren es-kutik etorri. Baina, hala ere, ai-tortu egin behar dela dio “Natu-re” aldizkariak, sintomak hordirelako: deforestazioak, mea-tzaritzak, azpiegitura erraldoieneraikuntzak ibai eta itsaso hon-doetan sedimentuen mareakontrolaezinak pilatu ditu; erre-gai fosilek eta Lurraren deserti-fikazioak atmosferara sekula ezbezalako karbono kopurua jaur-ti dute; ozeanoak, karbono dio-xido gehiago hartzen duten hei-nean, eta horrek itsaso hondoko

sedimentuetan karbonatoa di-solbatzen duen heinean, geroeta azidoagoak dira; espezieenseigarren desagertze handia az-kartu egin da. Zientifikoki, holo-zenoaren (bere klima beroare-kin gizakientzat hain onbera etaegonkorra izan den 11.700 urte-ko aroa, planetaren denboraren-tzat bihotz taupada bat bainoiraun ez arren) amaiera aldarri-katzeko goizegi dela onartuarren, antropozenoaren aldeegiten du, bere indar metafori-koa baliatu beharra defendatuz.

Edo beste hitz batzuetan esan-da: antropozenoaren onarpena,nolabait, gizakia indar geofisikoglobal bilakatu dela aitortzea da.Ñabardurak ñabardura, konti-

nenteen deribak, sumendi erral-doiak edota meteoritoen talkabezalako naturaren indar han-dien pareko elementua. Ez goaz,jada, gure planetaren autoaneserita soilik; bolantea esku ar-tean dugu.

Geologoen ika-mikakAntropozenoaren inguruan al-dekoak eta kontrakoak daude,sinestunak eta ateoak, kritikoaketa ortodoxoak. Geologoen arte-an ika-mikak ez dira falta, garaihistoriko edo aro geologiko be-rria ote den eztabaida pil-pileandago. Izan ere, garai historikoakgertakizun batekin abiatzen di-ra, aro geologikoak, aldiz, fosil-erregistroekin baieztatu behardira. Geologoak ez baitira antro-pozeno hitzarekin liluratzen,erakargarritasun hutsa ez dahaientzat nahikoa. Estratigrafiakutunegi dute, oso serioa denkontutzat dute, eta ez dira aiseinpresionatzen uzten.

Antropozenoaren aro geologi-koaren sorrera ontzat eman aldaiteke erregistro fosilen aztar-

Geologiaz, eta geologiazaskoz harago, mintzo daantropozenoa. Apokalipsimamu bezain esperantzarenmezulari izanik, arduratuegiten gaitu, ni, «gu»kolektibo, espezie, mundubakar gisa, garenaren etaizango garenaren ispiluaurrean jarriz.

Antropozenoa... eta bizi ala hil{ analisia } Mikel Zubimendi

hutsa

hutsa hutsa

Page 5: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

2016 | ekaina | 4

GAUR8• 4 / 5

narik ez badu utzi Lurrean?Teknikoki, beraz, agian ez diraoraindik aro batetik besterapasatzeko irizpideak betetzen.Beste demontre bat ere bada-go: aro geologikoak milioikaeta milioika urtekoak direne-an, holozenoaren akabera11.700 urte eta gero aldarrika-tzerik ba al dago?Eta noiz hasi zen antropoze-

noa? Batzuentzat, suaren aur-kikuntzarekin batera. Beste as-korentzat , nekazaritzarengarapenarekin edo iraultza in-dustrialarekin. Badira GerraHotzarekin batera hasi zeladiotenak. Edo ikatzaren edobeste erregai fosilen erabilera-ren hazkundearekin batera. Ba-tzuentzat gizakiak landatutako

landareen polena da markagai-lu kronologikoa, besteek in-dustrializazioa dute hasierapuntu, XVIII. mendeaz gerozti-ko berotegi-efektua hartzendute erreferentziatzat. Badiraere, badirenez, Japoniaren kon-tra jaurtikitako bi bonba nu-klearren isotopo erradiaktibo-ak aipatzen dituztenak. Bai,antropozenoaren hasierarenmarkagailu kronologikoak ereika-mikak pizten ditu, bai.Eta zer da, hortaz, antropoze-

noa? Galderari bi erantzuneman dakizkioke. Denbora batda, garai historikoa batzuen-tzat; aro geologikoa besteen-tzat, oraingoz gutxiengo izanarren gero eta zientzialari na-turalista gehiagok hobestendutena. Kronologia bat da, bai,baina, era berean, harremansozionaturalen azterketa edokategoria esplikatibo bat.Antropozeno hitzak beste

irakurketa positibo bat izan de-zake: egungo erregimen sozio-ekologikoen jasangarritasuneza azpimarratzeko balio dueta –aldaketa klimatikoa beza-

la– jendaurreko esanahi gerra-rako propaganda erremintabaliagarria da. Izan ere, azkenburuan, iritzi publikoak usteduen hori izango da antropo-zenoa.

Ez dago «B planik»Izatez, ez da hain garrantzitsuaantropozenoa geologikoki era-bat zuzena den ala ez. Garran-tzitsuena diziplina zientifikoezberdinetako datuek erakus-ten dutena da. Hots, naturaeraldatzeko gure eragin super-latiboa. Begi bistan dugun ho-ri, askok ikustea nahi ez dute-na, hitz bateratzaile horrekinislatzen da, ikaragarrizko indarmetaforikoarekin islatu ere. Gizakiak espezie bezala

abantaila konpetitibo etaadaptatibo itzelak dituela begibistakoa da. Gero eta bitartekosofistikatuagoak erabiliz, bereingurunea berreraikiz, ekosis-tema propioak sortzeko gaita-suna ikaragarria baitu. Homosapiens-a ez da naturaren in-dar erabat berria. Baina, siste-

hutsa

hutsahutsa

Aro geologikoen banakapenaren errepresentazioa. Holozenoaren ondoren letorke antropozenoa. GAUR8

Deforestazioa eta erregai fosilen kontsumoak eragindako karbono zikloa, antropozenoaren bi sintoma. GAUR8

Page 6: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

atzerria

ma humanoak, bai. Globalkiplanetaren funtzionamenduaneragiteko faktore nabarmen bilakatu dira.Ekologista batzuentzat ingu-runearen gaineko gizakiarendominazio hori hondamendiebolutiboa izango da, antropo-zenoa aberraziotzat hartukodute. Posible al da ingurunea-ren gaineko gizakiaren kontro-la gutxituko duen berrantola-keta global bat abiatzea? Alahobeagoa al da kontrol horrenperfekzionamendua, ahal denneurrian, existentziaren bal-dintzak hobetuz? Edonola ere, ikusteko dagoplaneta esperimentu erraldoibateko laborategi bilakatuduen gizakiaren eraginak zerondorio izango dituen, gureespeziarentzat amaiera zorion-tsurik egongo den ala ez. Gertadaitekeelako antropozenoraegokitzeko prozesu osoa ondo-rio neurtezinak izango dituendesegokitze tragiko bilakatzea.Hortaz, esan behar da antropo-zenoa eta bere adierazpideakserio hartzen badira, ezer egi-

teke etxean zain geratzea ezdela aukera bat. Aro berri honen aurrean,funtsean, bi alternatiba ditugugizakiok: sistema naturaletangure aztarna mugatzea ala in-terakzio sozionaturalen gaine-ko gure kontrola perfekziona-tzea. Azken emaitza, seguruaski, bien artean, bietarik poxibat hartuta etorriko da. Beste hitz batzuekin esanda,antropozenoa giza gehiegike-riaren ondorio bada, konten-tzioa litzateke gure soluzioa,hazkundeari mugak jartzea,pasatu ezin diren muga plane-tarioak ezartzea holozenoarenbaldintza propioak mantendu-ko dituen espazio seguruaeraikitzeko. Honako aukerahau, jada, ekologismoarenprintzipio bilakatu da. Biga-rren aukera litzateke antropo-zeno gehiagoren alde egitea,hibridazio sozionaturala gel-diezina denez, honen gainekokontrola areagotzea. Hau da,gure espeziaren eta mundu na-turalaren ezaugarri berriak bir-diseinatzea –geoingeneritza

klimatikoa, eguzkiaren erra-diazioaren kudeaketa, karbonodioxidoa harrapatu eta lurpe-ratzeko prozesuak– aldaketaklimatikoa eta antropozenoaksorturiko eszenario berrietarahobe egokitzeko. Are, zientzia fikzioa badirudiere, antropozenoari aurre egi-teko gizakiaren diseinu berribat proposatzen duenik bada-

go. Biomedikoki gu aldatzea:pilulen bitartez haragiari naz-ka hartzeko, gure begiak aldatuetxeetan energia gutxiago be-har dezaten, gure tamaina txi-kitu naturan uzten dugun az-tarna txikitzeko…Orduan, ba al dago alternati-barik? Ba ote “B planik”? Egiaz-ki, ez. Antropozenoak giza es-peziaren desegokitze itzela

badakar, eguzkia bera ere be-tierekoa ez denez, bere aurre-rabidearekin gure kezkenamaiera azkartuko du. Eta halaez izatea itxoitea beste erreme-diorik ez dugu izango.

Apokalipsia mamuAntropozenoa hitzak, bestalde,naturaren eraldaketa arrazahumanoaren ardura dela ira-dokitzen du. Aro geologikoa-ren izena bera ardura kolekti-boa gure gain hartzeko deia da,apokalipsia eragozteko deia.Baina, nolabait, fatalismoa ereiradoki lezake. Itxarotea bainoaskoz gehiago ezin dugulaegin, gure esperantzak politi-kan ezin direla jarri, eta, non-bait jartzekotan, teknologianjarri behar direla. Afera beste begi batzuekinere ikus daiteke. Hots, denokbagara antropozenoaren ardu-radun, inor ez da arduradun,beraz, inor ez da arduratuko.Agian bai, agian politikoki, an-tropozenoa oso hauskorra da,kapitalismoaz edo ezberdinta-

sun sozialez ez du-eta deusesaten. Biak direnean antropo-zenoaren parte eta oinarri.Agian antropozenoak, hortaz,ez du ardura kolektibora dei-tzen. Mundua politikaren (gi-zakion gauza) eta naturaren(gugandik banatutako zerbait)artean banatzen du, noiz etagure ekintzei esker natura era-bat naturala ez den honetan. Izan ere, mundu naturala etapolitikaren arteko marra poro-tsua da, eta natura bera osomalgua: beti aitortu zaio paperbat argudiaketa politikoan (as-kotan politikarekin berarekinzerikusi gutxi duen argudio bi-lakatuz).Paul Crutzen kimikari herbe-heretarrak eta Eugene Stoer-mer biologo estatubatuarrakantropozeno hitza 2000. urte-an ofizialki proposatu zutene-an, gizakiok planeta osoki alda-tzen ari garela adierazi nahiizateaz gain, egun martxanden espezien seigarren masaz-ko desagertzearen eta klima al-daketaren arduradun argiakgarela adierazi nahi izan zuten.

hutsa

hutsahutsa

Populazioa

Bizt

anle

ak(m

ilaka

mili

oi)

Bizt

anle

ak(m

ilaka

mili

oi)

Urt

egia

k(m

3 mila

ka)

BPG Erreala

1990

eko

nazi

oart

eko

dola

rrak

Atzerrikoinbertsio zuzena

1998

ko U

SDak

(mila

ka m

ilioi

)

1998

ko U

SDak

(mila

ka m

ilioi

)

1998

ko U

SDak

(mila

ka m

ilioi

)

1998

ko U

SDak

(mila

ka m

ilioi

)

Atmosferako Co2

kontzentrazioaAtmosferako N2O

kontzentrazioaAtmosferako CH4kontzentrazioa

Man

teng

ua to

nak

(mili

oika

)

Tona

k(m

ilioi

ka)

Ozo

no

zuta

bear

enga

lera

(%)

tº a

nom

alia

(%)

UrtegiakEraikitzeak

Ongarrienkontsumoa

Ozono geruzaurritzea

Ipar hemisferioangainazaleko tº

Urt

egia

k(m

3 mila

ka)

Uraren erabilera Uholde handiak

10 u

rtek

om

aizt

asun

a

Kopu

rua

(mila

ka)

Erab

ates

plot

atut

ako

kala

k (%

)

Ganb

a ha

zteg

ien

ekoi

zpen

a (m

ilioi

ka T

M)

Hiri populazioa McDonald´s jatetxeak Itsas ekosistemakItsasertzetako

egitura

Nitr

ogen

o flu

xua

(mili

oika

TM

)

ItsasertzetakobiogeokimikaPaper kontsumoa

Kopu

rua

(mili

oika

)

Kopu

rua

(mili

oika

)

Etor

rera

k(p

erts

onak

, m

ilioi

ka)

1700

eko

balio

aren

alde

an (%

)

Lur a

zler

aos

oare

nal

dean

(%)

Motordun ibilgailuakNazioarteko

turismoaEuri-oihan tropikalen

eta basoen galeraEtxekotutakolur eremuak

Galz

orik

oes

pezi

eak

(mila

ka)

BiodibertsitateglobalaTelefonoak

Antropozenoak Lurraren aro geologiko berriena definitzen du, datu atmosferiko, geologiko, hidrologiko, biosferiko eta Lurraren sistema prozesu ezberdinek gizakien eraginez aldatzen ari direla erakusten duten ebidentzia global argiek erakusten dutenez.1950. urteari dagokion marrak Azelerazio Handia adierazten du, Bigarren Mundu Gerra osteko nazioarte mailako industrializazio, garapen tekno-zientifiko, arma nuklearren norgehiagoka, populazioaren ugaltzearen leherketa eta hazkunde ekonomiko azkarra.Grafiko hauek Nazioarteko Geosfera-Biosfera Programaren argitalpen batean jasoak dira.

AntropozenoaenoazopotrAn

a elerak Az1950. urteari dagokion marrdinek gizakien eesu ezberzotema prsis

o o geologiken ararenoak LurrzopotrAn

en Mundu Gerrazten du, Bigarrzio Handia adierten duten ebidenakusela eren ari dirtzaginez alda r

o, erikftmostu aen du, dafinitz berriena de

trializazio, o induso nazioarte mailakteka os u Gerrten dutakusgiek ertzia global ar en ebiden

ta Lurro eerikfo, biosologiko, hidr, geologik

alizazio, tenez.

en ar rr

aoizalupoP

relibarenerarU

kaigetrU

kaeztikiarEkaigetrU

oke0991

alaerrEGPB

a-Bioserfo Geoso hauek NazioartekfikaGro, arma nukleartifikapen tekno-ziengar

a tirrugonozO

aomustnokneirragnO

onozO

neztnokefsomtAAt

anezuzoistrebniokirreztAAt

tean jasoak dirgitalpen baen aramarogra Prerfoseen ugaltza, populazioargehiagoken nor rr

ohUºtokelazaniagnaoirefsimehrapI

aeztazureg

nokmtAt

aoizartneztnokO2NokarefsomtAAt

aoizartn2oCokar

a. soak diro onomikta hazkunde ekta eeen leherkear

kaidnahedlo

aoizartneztn4HCokarefsom

a.arr azk

kflTklilibidtM

aurupoKomustnokrepaPaoizalupopiriH

kanoTTo

btnahio-iruE

itoketraoizaN

oke0071

karerrotE

ao sokesastIkaextetajs´dlanoDcM

tabarE

oiB

okirozlaG

klokatutokextE

lnelakiport

arelzaruL

ibstI

arutigeokateztresastI

kametsis

)M

ke

lbletatistrebido

akimikoegookateztresas

Goian, antropozenoaren etorrerabaieztatuko luketen «frogaforentseen» taulak. Behean,antropozenoaren indarbultzatzaile diren hazkundeekonomiko eroa etapopulazioaren hazkundeesponentziala ilustratzen dituenirudia. GAUR8

Page 7: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

Egia da, halaber, ekoerradi-kalek –beltz, gorri eta berde ko-lorekoek– kapitalozenoa edo“kapitalaren aroa” izena hobes-ten dutela. Horrela, kapitalak,bere klase eta botere harrema-nen sistemak, planeta erradi-kalki aldatu duten aroa har-tzen dute hizpide.Pertsonalki, Fidel Castrore-

kin bat nator, eta sinpatia diotantropozenoaren ideiari, nola-bait ni neu “gu” kolektibo egin-da, arduratu egiten nauelako. Gizakion aktibitatea Lurrean

aztarna iraunkor eta nonahi-koa uzten ari den honetan, an-tropozenoaren aitorpena aroberri baten jaiotza izango litza-teke, gu geu lekuko gisa hartu-ta gainera. Horrez gain, gure ekintzengatik sortutako lehenaroa ere balitzateke. Holozeno-arekin alderatuz gero, funtzio-nalki eta estratigrafikoki ezber-dina den aroa. Aldaketa horrenindar bultzatzailea, besteakbeste, garapen teknologiko az-kartuak, giza populazioarenhazkunde geldiezinak eta ba-liabideen kontsumoaren haz-

kunde esponentzialak osatzendute. Aro geologikoak, egia da, ge-

ologoen eta paleontologoenkontu izan dira gaurdaino. Ki-mikoki eta biologikoki Lurra-ren geruza ezberdinetan defi-nitutako estratifikazioak izan dira oinarri. Hominido legez ia6 milioi urte daramatzagu pla-netan eta aro ezberdinak igaroditugu: miozenoa, pliozenoa,plesistozenoa eta azkenik, ofi-zilaki oraingoz bederen, inda-rrean den holozenoa.

«Froga forentseak»Teknika forentseekin aztertuta,zeintzuk dira antropozenoarenfrogak? Non dira sintomak?Nolakoak aro berria sortzekoegin ditugun “bekatuak”? Gai-netik bada ere, azter ditzagun. “Science” aldizkariaren aur-

tengo ale batek Antropozenoa-ren Gaineko Nazioarteko Lan-taldeak egindako azterketarenkonklusioak bildu ditu. Iraku-rri eta oilo-ipurdi hausnartzengeratzea bat izan zen niretzat.

Argudio sendoak, ebidentziazientifiko argiak, errealismoa… Meatzaritzaren, hondakinen

isurketaren, eraikuntzaren etaurbanizazio geldiezinaren on-dorioz sortutako depositu an-tropogenikoek Oxidazio Handi-tik (duela bi mila milioi urte)honainoko mineral berrien za-balkunde handiena eragin dute.Azken 70 urteetan, oinarrizkoaluminioaren (naturan aurki-tzen ez den minerala) %98 pro-duzitu da, eta azken 20 urteetanhistoria osoan produzitu dena-ren erdia. Fabrikatutako plasti-koak planetako gizaki guztionberdina pisatzen du, eta, plasti-koek hondatzeari dioten erre-

sistentzia eta beren kimika eza-gututa, aztarna fosil eta geoki-miko guztiz identifikagarriakutziko dituzte.Munduko urtegietan ibaie-

tan libre doana baino ur gehia-go biltzen da. Horrek, zaborte-gi eta meatzaritzarekin batera,sedimentazio prozesuak zeha-ro aldatu ditu eta ibai, itsas etaglaziarren hondoetan ikusga-rriak dira ebidentziak. Aztarnageokimiko berriak ere oso kez-kagarriak dira. Hala, kutsadu-raren, nekazaritza intentsiboa-ren eta energia kontsumoaren(ikatza, gasolina…) ondorioz az-ken ehun urteetan lurrak duennitrogeno eta fosforo kopurua-

ren bikoizketa eman da. Jakina,aztarna erradiologikoak ere ezdira ahaztu behar. Saio nuklea-rren ondorioak nozitzen ez ga-ra hasi oraindik. Baina mundu-ko seinale antropogenikoorokortu eta sinkronizatuenautziko dutela diote adituek, etaizotzean eta sedimentuetandatozen 100.000 urteetanidentifikatu ahal izango direla.Hor ditugu ere karbonoaren

zikloa, beroketa globala, izotza-ren urtzearen eta itsasoen mai-laren igoeraren arteko konbi-nazioa. Azken hamar urteetan,kasurako, Lurraren azken zikloglaziarraren amaieran jaurtiziren emisioak baino ehun al-diz handiagoak jaurti dira.2100. urterako planetaren ten-peratura ia 4 gradu igoko delaaurreikusten da. Espezien dis-tribuzioan, ekosistemetan, Lu-rraren geokimikan, atmosfe-ran, ozeanoetan... nonahi aurkiditzakegu antropozenoarenebidentziak.Gauza bat argi dago ordea:

iraganean bezalako ingurunebatera bueltatzerik ez dugu. Er-

lojua ez dago atzeratzerik, bai-na, nola egin orduan aurrerahainbeste aldatu eta petraldudugun mundu honetan? Orainarte, klima aldaketaren eta an-tropozenoaren inguruko ezta-baida publikoak kutsu apoka-liptiko totala izan du. Espezidesagerpenak edo kostaldekohiri handien txikizioa egoera-ren urgentzia azpimarratzekomaiz erabili dira. Gure egune-rokoan zer aldatu behar dugugure ekintzen ondorioek zen-tzu positiboa izan dezaten?Elkarkidetza komunala eta

globala beharko dira, berrikun-tza askorekin batera, gure es-peziaren eta gure ingurumena-ren geroari bide berri bat emanahal izateko. Antropozenoa ofi-zial egiteak lagun dezake. Etahorrez gain, beharko da ere gu-re gizateriaren, espezie bezalabatzen gaituzten ahalmen etakalitateen inguruko narrazioberri bat taxutzea. Horrek, an-tropozenoaren arazoen aurre-an soluzioak lantzerakoan, hel-buru komun global batenzentzua emango digulako.

2016 | ekaina | 4

GAUR8• 6 / 7

hutsa

hutsa hutsa

Planetaren populatzegeldiezina bera sintomabat da, eta, era berean,sintoma berrien sortzaile,hala nola ozeanoenazidotzea edota jada munduko populazioosoaren pisu berdinahartu duten plastikoenfabrikazio masiboa.GAUR8

Page 8: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

atzerria

tartzat hartzen duten gizonezkoasko daudela konturatu gara.Bortxaketa ahaleginak, indarke-ria matxista, jazarpen sexualaeta bazterketa lan munduan.Hauteskundeetan aukeratu di-tuzten emakumeek ere erasohoriek egunero jasaten dituzte-

Benetako demokra-ziaren aldeko mu-gimenduaren lo-raldia martxoarenbukaeran hasi zenfrantses Estatuko

hainbat plazatan, eta azkeneanagintearen jauregietara ere aile-gatu dela pentsa daiteke, minis-tro kargura iritsitako hamazazpiemakumek frantses politikarienaldetik jasandako jazarpen se-xuala salatu baitute: urte asko-tako isiltasuna eta etsipena aldebatera utzi eta jasan behar izanduten egoera salatzera ausartudira, agian plazetan ikusten zu-tena ikusi ondoren.Nuit Debout izeneko mugi-

mendua martxoaren 31n abiatuzen, Hollanderen Gobernuarenlan erreformaren kontrako ma-nifestazio baten ondoren partehartzaileak Errepublikaren Pla-zan bildu zirenean. Eta gizarteko

gainerako lekuetan gertatzenden moduan, bertan esku har-tzen ari diren emakume ba-tzuek Feminismoen Batzordeaosatzea erabaki zuten, gizonaknagusi diren esparruan bestelabigarren mailako herritar mo-duan geratzeko arriskua ikustenzutelako. Orain bost urte Madri-len sortu zen 15M (maiatzaren15a) mugimenduak zabaldutakobidetik ari dira aurrera egitenfrantses Estatuko makina batplazatan elkartutako herritarrakere. Espainolek bezala, oso hase-rre egoteko arrazoi ugari dituztefrantsesek ere. Lucia Muñozek Nuit Debout

mugimenduan esku hartzen aridiren emakume batzuen haus-narketak jaso ditu Pikaramaga-zine.com webgunean argitaraemandako testu baikor batean.«Plazako giro erreibindikatzaile-ak eragin du emakumeek bat

egin dezaten, bost puntu ga-rrantzitsu defenditzeko. Lehenhelburua da hitz eta jarduera se-xistak saihestea», esplikatu duegileak. Mathylde izeneko emakume-

ak Feminismoen Batzordean es-ku hartzen du. Honela jaso ditubere hitzak Muñozek: «Batzarra-ren momentu batzuetan neskaasko irainduta sentitzen gara,bigarren planoan baikaude. Au-rrena beraiek dira, gizonak, etagero gure gaiak. Feminismoa ga-rrantzitsua da gizartea hezteko,azkenean genero berdintasunalortu ahal izateko. Hori da femi-nista izatea». Batzordeak egindituen kalkuluen arabera, batza-rretan esku hartzen dutenen%70etik gora gizonak dira.Errepublikaren Plazan elkar-

tutako feministek behar-beha-rrezkotzat jo dute gizonik gabe-ko batzarrak egitea, emakume

guztiek askatasun osoz hitz egi-teko aukera izan dezaten. Horibai, bilera mistoak ere antola-tzen dituzte. Eta hitz edo jardue-ra sexistaren bat ikusiz gero, bieskuak jasotzen dituzte baginaordezkatuz, plazan daudenakkontura daitezen salatzeko mo-duko zerbait gertatu dela.

ERREFORMA ETA EMAKUMEA

Jakina, lan erreforma ere aztertudute. Garbi daukate erreformahorrek desberdintasunak area-gotzea besterik ez duela eragin-go, eta emakume asko etxeangeratzera beharko dituela.Agintarien artean bizi diren

emakumeen egoera hobea delapentsa daiteke, baina Denis Bau-pin diputatu ekologistak Fran-tziako Nazio Biltzarreko presi-dente kargua utzi behar izanduenetik, jauregietan ere ema-kumea bigarren mailako herri-

FRANTSES ESTATUAPlazetan zein agintarien jauregietan «ezgara gehiago isilduko» diote emakumeek

Emakumezkoa izanez gero, agintearen jauregietakokorridoreak kale ilunak bezain arriskutsuak direla jakinarazidigute agintari izatera iritsitako zenbait emakumek. Arazoakez du zerikusirik joera politikoarekin, azken asteotan ageriangeratu denez kolore guztietakoak baitira, aukera izanezgero, emakumeak iraintzen ibiltzen direnak.

[email protected] / b

Page 9: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

2016 | ekaina | 4

GAUR8• 8 / 9

ekologistak, alderdi barrukobozketa batean babesa ematekoeskatzeko. Horrela egin zuenemakumeak, hortik aurrera SMSbidezko jazarpen sexualarenbiktima izango zela imajinatuere egin gabe. Ez zuen orduanezer salatu. Baina aurtengo mar-

baki dute ez direla gehiago isil-duko. Elen Debost MansekoUdaleko alkateordea da horieta-ko bat. Sarean esplikatu du Bau-pinek alderdian duen posizioariesker kalte handia egiteko gaita-suna duela. Debosti orain iabost urte deitu zion ustezko

la jakin dugu, eta orain arte isil-tasuna nagusitu izan dela beti.Baina beldurra barrikadarenbeste aldera pasatzen hasia deladiote feministek, eta horri eskerministro kargura ailegatutakohamazazpi emakumek –joerapolitiko ezberdinetakoak– era-

txoaren 11n barruak erabat mu-gituko zizkion irudia ikusi zuenalkateordeak: Baupin bera etabeste zazpi diputatu, gizonakguztiak, ezpainak margotutaageri ziren, emakumeen eskubi-deekin bat egiteko: «Gizon ho-rien artean Denis Baupin ikusinuenean, botaka egin nuen». Ezda harritzekoa: bera sufriaraz-ten zuen gizona, kanpaina ofi-zial batean eredu bihurtuta.

Roselyne Bachelot eskuinekozenbait gobernutako ministroizan zen Chiracen garaian. Argi-taratu berri den elkarrizketa ba-tean argi esan du: «sexismoa daalderdi politikoek gehien parte-katzen duten gauza».

ISILTASUNAREN LEGEA

Aurore Berge Les Republicainseskuineko alderdiko diputatuaksare sozial batean esplikatu duzergatik azkenean erabaki duenjasan behar izan duen jazarpenasalatzea: «Diputatu batek esandu ni ikustean tentetu egitenzaiola. Lizuna da, baldarra etazakarra. Patetikoa. Nire aita iza-teko moduko adina dauka-eta!Hori gertatzen zaizunean ez da-kizu zer egin. Masailekoa eman,agian? Jende guztia zuri begirajarriko litzateke. Barre egin, bes-tela? Argi dago ez nagoela politi-karako egina».

Sarean argitaratu diren anali-si batzuen arabera, gizonezkoagintari askoren jarrera hori in-punitatearen ondorio da. Eta in-punitateak, zigorgabetasunak,bazter guztietan hedatu den isil-tasunaren legearekin du zeriku-sia. Denis Baupinen kasuan osogarbi ikusi da hori, Decryptnew-sonline.com blogean esplikatudutenez.

Emmanuelle Cosse egungoEtxebizitza ministroa da Baupi-nen emaztea. Bera zen EuropeEcologie-Les Verts alderdiko bu-rua, senarra beste alderdikideakiraintzen ari zen garaian. Alder-diko kontseilu federal bateanBaupinen gaia aipatu zutenean,Cosse igo zen tribunara kontuhorri buruzko eztabaidariamaiera emateko exijitzeko:«Eztabaida horrekin jarraitzeadebekatu dut. Gai hau beste le-ku batean eta beste baldintzabatzuetan konponduko dugu».

Goiko irudian,Frantziako NazioBiltzarraren egoitzarenaurrean orain astebatzuk egindakoprotestaldi feminista. Dominique FAGET | AFP

Beheko irudietan,ezkerretik hasita, DenisBaupin diputatuaParlamentuan;Martxoaren 8arenkarietara ezpainakmargotuta gizonezkozortzi diputatuk eginzuten argazkia (Baupinbigarrena da, ezkerretikhasita); Aurore Berge eta,azkenik, RoselyneBachelot. AFP

Page 10: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

hutsa

3 BEG

IRADA:

Mugak

osas

un

a/

gelt

okia

k /

kom

un

ikaz

ioa H

esi», «ingerada» eta «lerro» hitzek komune-an zer duten galdetuko balizute, zein izango li-tzateke zure erantzuna? Hiru hitzek, gutxie-nez, bi gune banatzen dituzte; lehenengoak,adibidez, zelai batean, bigarrenak marrazki ba-tean eta hirugarrenak kalean. Bi espazio ez-

berdintzearekin batera, espazioon mugak ere ezartzen dira,ingurune jakin bat zedarrituz. Bada, mugak jartzearen beha-rra eguneroko ogi bihurtu da gizakion artean, hazkuntza etahezkuntza munduan bereziki eta giza harremanetan oro har.Baina, zer ematen digute mugek eta zer kendu?

Sortzen ditugun harremanen izaera eta intimitate maila,gure mugak erabiltzeko dugun moduaren bitartez erregula-tzen dira. Zenbait moduk garapena eta heldutasun pertsona-la sustatzen dituzten bitartean, beste batzuek oztopatu egin ditzakete. Esaterako, besteengandik ze tratu mota jaso nahidugun helarazten dugunean, gure mugak modu osasuntsuan ezartzen ari gara, adibidez zer-nolako bromak ditu-gun gustuko eta zeintzukez, zertan eman dezakegunlaguntza eta zertan ez...Muga osasuntsuek, ho-rrenbestez, bai gure lehen-tasunak bai gure autono-mia mantentzen laguntzengaituzte. Aldi berean, horibai , muga osasuntsuak besteekin harreman hurbi-lak eta aberasgarriak sor-tzeko behar bezain mal-guak izan behar dira. Arazoa, izan ere, hona-

ko hau da: batzuek nor-beraren mugak neurrizkanpoko zurruntasunare-kin ikustera jotzen duteeta defentsarako harresierraldoiak eraikitzen di-tuzte, besteekin gogobe-teko harremanak eraiki-tzea erabat ekidinez.Horrela, malgutasun fal-tan, gure harremanakguztiz setiatuta ikus dai-tezke. Harreman sanoakegon daitezen, ezinbeste-koa da bakoitzak bere nor-tasuna mantentzea eta ho-rrekin batera bestearenaerrespetatzea. Era horre-tan, bestearekin izaten di-tugun topaketak atsegin-garr iak eta hazkuntzaeragileak izango dira.

Beste batzuk, aldiz, hain dira malgu eta irekiak mugak jar-tzearen saiakera egiten dutenean, zaila izaten dela norbera-ren eta bestearen mugen arteko separazioa antzematea. As-kotan, horrelako mugak erabiltzen direnean, harremanakerrazteko xedearekin egiten da, baina, espero denaren kon-tra, gehienetan, gaizki-ulertuak sortzeaz gain, erremina, argi-tasun falta eta autoestimu baxua ohi dira emaitza. Malguta-sun mota hau gaur egun oraindik ere zenbait bikoteharremanetan ikus daiteke, non ustea den: «gero eta sinbiosihandiagoa eduki (hau da, besteak proposatutako guztiari baiesatea, kideko iritziak izatea edo gustu berdinak edukitzea),orduan eta gehiago maitatuko nau». Aldi berean, gurasoekmuga malguegiak jartzen dituztenean, gerta liteke beraienbeharrak babesteko zailtasunak izatea, eta, bide batez, seme-alabei ingurukoen beharrak errespetatzen ikasteko aukeraezeztatzea. Frogatu izan da seme-alabei mugak beharrezkoakdirenean jartzeak segurtasuna garatzen laguntzen diela. Me-

tafora bat erabiliz, “jolasarauak” jartzearen parekoada mugak jartzea, mugokjolasa ulertzen eta bertanaktiboki parte hartzen la-gunduko baitiete seme-ala-bei, mugitzeko askatasunaeskainiz.

Bizitzan guztiz ezinezkoada nahi duguna une orolortzea. Helduak gareneanbizitzak berak erakustendigu hori, adibidez, batzue-tan itxoin beharra dugulanahi duguna lortzeko. Ba-da, haurrak helduen bitar-tez jabetzen dira horretaz.Hori dela eta, inolako mu-garik gabe hazten den hau-rra, seguruenik helduaroanfrustrazioarekiko oso zaur-garria izango da.Mugak, beraz, ezetz

esatearen eskubidearenerabilera burutsuarekineta baietz esatearen era-baki arduratsuaren bitar-tez indartzen joaten dira.Argi izan behar dugu mu-gak jartzeak ez daukala ba-tere zerikusirik oldarkorrakizatearekin, baizik eta nireburua begirunez tratatuaizateko eskubidea aldarri-katzen dudan onestasunekintzarekin. •

[email protected] jartzea eguneroko ogia da gizakion artean. GAUR8

Saioa AginakoPsikoterapeuta

Page 11: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

2016 | ekaina | 4

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Azken aspaldian, minkideekin hitz egitekoaukera dudan bakoitzean, ezker abertzalea-ren egoeraz galdetzen didatenean, itxaro-pentsu naizela aipatzen diet. Beste tonu batsumatzen dudala, txispa emozional berria,fundamentu gehiago. Hasieran harridura

aurpegiak sumatzen nituen, non ikusten ditudan horibaieztatzeko zantzuak galdetzen zidaten, erreala ez zendesira bat adierazten ari nintzela eta halakoak entzutennituen. Badaramazkit aste batzuk, baina, «igual bai, «baagian egia da», «ondo pentsatuta badaude datuak» etaantzerakoak jasotzen. Bai, ezkerreko herri abertzaleangogo-aldartea aldatzen ari da, kutsakor zabaltzen, inda-rrak sendotzen, bai. Ez garela gure ardura politiko etahistorikotik aldendu, denbora bat hartu dugula guretzat,parentesi bat zabaldu eta itxi dugula gure krisi eta de-montreek hala behartuta, eta hemen gaudela bueltan,arritmiko eta erritmiko,taup-taup bihotzak taupada-tsu, beste pultsu batekin, bai.Oso ederra da Euskal He-

rriko hainbat eskualde etaherritan “Nahi al duzu izaneuskal estatu independentebateko herritar?” galderarenbueltan antolatu den behetikgorako dinamika herritarra.Ederra oso, isil-isil eta finegindako lan mardularenemaitza, aurreikuspen guz-tiak gaindituz, DonostiakoOnkologikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundia lotu zituen gi-za kate masiboa. Presoen gaia lantzerakoan beste funda-mentu bat sumatzen da, protagonista berriak bide berribat urratzeko ate joka ditugu eta bai, espektatibak handi-tu eta esperantza indartzeko motiboak badaude, bai. Li-luratzen nau “Hobetzeko entzuten” EH Bilduren dinami-karen bueltan, milaka herritar, jatorri eta tradizioezberdinetakoak askotan, Arnaldo Otegirekin batera arti-kulatzen ari diren elkarrizketa sozialak. Ideia indartsu,txupinazo intelektual osasungarri eta zapore herritaroso atsegina uzten ari dira. Ipar Euskal Herriko anai-arre-bek elkargo bakarraren inguruan taxutu duten ildoakikaragarrizko balioa du, sekulakoa, gure mapa eta izateaindartuko dituen mugarria delako. Nafarroan ere, nahibaino astiroago baina etsaiek nahiko luketena baino az-karrago ari da aldaketa sustraitzen. Oro har, etorkizunberri bat eraikitzen hasiak gara, bai.

Egia da, oraindik ere, marmarrak, bataila guztiez azkenbataila egiteko joera etxekalte horrek, txikikeriak lehenplanoko kontraesan egiteko tentazioak edota txiki-mun-duen parrokianismo eta lobby funtzionamenduak eragi-na badutela. Gero eta txikiagoa, halere, formetan erradi-kaltasun asko baina muinean indarra eskas, ez direlako,ez, betiko garai onenak beraientzat ere. Izan ere, nork bere muga mental eta politikoak urratu

eta jendea hartzaile eta berme bakar hartuta, lana bider-katzeko garaia dugu honakoa. Errealitatearen printzipioaonartuz, urruti-urruti amets egitekoa, ez lau eslogan har-tu eta hitz potolo batzuk gogor-gogor eginda, gustatukolitzaigukeen errealitatea irudikatu eta bertan gozo egote-koa. (Bide)lagun berriak egiteko ordua da, boto berriakbiltzekoa, “konektin pipol” printzipioa lehenestekoa, oi-narri herritar bat duen independentismoa indartzekoa.Eta hori, jaso dugun herentziatik abiatuta egin behar da,

amortizatzen ez utziz, hura errentabilizatuz. Kontraesanprintzipal eta sekundarioen inguruko eskola zaharrekoirakaspenak zainduz, sektorialak diren kontu orotatikprintzipioak egiteke. Umiltasunez, talentuarekin, lana,lana eta lana, forma hartzen ari diren aukera berrien po-tentzialtasun osoak aprobetxatzeko.Hartara, ezker abertzalearen birsortzea bultzatu egin

behar da, sakon eta serio. Eta hori lortzeko, oso inportan-tea izango da jakitea gure izatean, gure DNA politikoan,azken hamarkadotako genealogia politikoan eskuragarriditugula erantzun asko eta asko. Cromlechera bildu be-harko dugu hortaz, izan garenaz eta izan nahi dugunaznatural mintzatu, eta, erabakitzen denari, beti leial. Be-rreraiki behar diren egiturak berreraikiz, indar erlazioberriak behartuz, maniobrarako espazioak sortuz, zen-tzuz jokatuz. Anbizioz eta konbentzimendu osoz. •

{ asteari zeharka begira }

Beste tonu bat dabil, txispaeta fundamentu berri bat

Cromlechera bildu behar dugu, izangarenaz eta izan nahi dugunaz naturalmintzatu eta erabakiari beti leial. Berreraikibehar diren egiturak berreraikiz, zentzuzjokatuz. Anbizio eta konbentzimendu osoz

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi

Page 12: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

Ume izateari utzieta helduenmunduan mur-gildu aurretikpasa beharrekosasoia da nera-

bezaroa. Garai konplexua, gozoaeta gazia, intentsoa, erronkazeta galderaz josia. Nahitaez iga-ro behar den aroaz kongresuaegin berri du Donostiako Kursa-al jauregian Izan fundazioak.Irabazi asmorik gabeko elizba-rrutiko erakunde pribatua1984an sortu zen, baina 1997anekin zion gaztetxoak eta berenfamiliak laguntzeari, Norberadeituriko programaren bidez.Profesionalei zuzenduta egon

den kongresuari “Nerabezaroa,aukeren aroa” deitu diote, horiere badelako noski, bideak eten-gabe irekitzen diren garaia. Au-zia, asmatzea da, helduen mun-duan bezalaxe, alegia.Boris Cyrulnik neurologoak

lehen orduan eskaini zuen hi-tzaldian jarri zuen GAUR8karreta: “Nerabezaroa: afektuzeta erresilientziaz berrantola-tzeko aukerak dituen bide gora-beheratsua” zuen izenburutzat. Neurologoa, psikiatra eta psi-

koanalista, giza etiologiaren sor-tzaileetako bat da. Gaur egunVar unibertsitate frantseseanirakaslea da eta Touloneko Ospi-taleko Etiologia Klinikoko iker-keta taldeko arduraduna.Nerabezaroaz mintzatzeko

haurtzaroaz mintzatu zen le-hendabizi Cyrulnik Donostian.Berak ez zuen batere xamurraizan. 6 urte baino ez zituela,kontzentrazio-esparru batetikihes egitea lortu zuen, baina gai-nerako senideak, judu jatorrikoerrusiar etorkinak, ez ziren se-kula bertatik bueltatu. Ume-zurtz, harrera zentro eta familiaezberdinetan ibili zen, 8 urtere-kin Estatu frantseseko ArtapenPublikoak baserri batera bidalizuen arte. Urteetako lan eta aha-legin handiz, ordea, bere patuaaldatu, analfabetismoa saihestueta mediku bilakatu zen. Jomu-

gan, bizi-gogoa bere buruariulertaraztea.Gure existentziaren barruan

«bihurgune arriskutsu» deituzion nerabezaroari, eta ezber-dindu egin zuen pubertarotik.Azken hori prozesu biologikoada; bestea erabat kulturala. Ha-la, gaur egungo nerabezaroak ezdu XX. mendekoarekin zerikusi-

rik, ezta herrialde jakin batekogaztetxoek beste herrialde bate-koekin.Eta garaien artean ezberdinta-

suna egin zuen moduan, sexuenartean ere egin zuen. Bere hitze-tan, neskatoen pubertaroa «as-ko aurreratu da», eta ez da arra-roa egun lehenengo hilekoa 8-9urterekin izatea. «Heldutasun

herria

NERABEZAROAHaurtzaroa atzean utzi eta heldu izanaurretik igaro beharreko garai bizia

Nerabe izatea ez da erraza: haur izateari uzten zaio bainahelduen mundua urrun dago oraindik. Galderak, kezkak,aldaketa handiak… Aitzitik, guztiaren gainetik aukerenaroa dela iritzi du Izan fundazioak. Urte bizi eta gazi-gozohauen inguruan kongresua egin berri du Donostian. HonaBoris Cyrulnik eta Alberto Ruiz de Alegria adituen hitzak.

Gaztetxoentzat lagunak osogarrantzitsuak dira,erreferentzia. Horregatikimitazioa ematea oso ohikoa da. Juanan RUIZ I ARGAZKI PRESS

JENDARTEA / b Oihane Larretxea de la Granja

neuropsikologikoa mutilenabaina goiztiarragoa dute nes-kek», azaldu zuen. «Antsietatehandikoak dira, askoz ere grina-tsuagoak adin horretan eta ore-katuagoak: ikasle zorrotzagoakdira eta ez diote ikasteari utzinahi. 12 urterekin, mutikoek biurteko atzerapena dute helduta-sunari dagokionez». Ironiaz ai-patu bazuen ere, 12 eta 15 urteartean dituztenean mutikogehien-gehienek «garrantzi-tsuak» diren gauzetan baino ezdutela arreta jartzen esan zuen,«alegia, kirola eta lagunak». Na-turala den «atzerapen neuropsi-kologikoa» dela-eta, mutikoakadoleszentziara heltzen direne-an «ia emakumeak diren» nes-katoekin egiten dute topo.

INDEPENDENTZIA VS AUTONOMIA

XXI. mendeko nerabezaroak, etagaurko gizarteek, oro har, aban-taila handi bat dutela iritzizuen: «gazterizazioa». «Beranduarte gazte izaten jarraitzen du-gu. Atzoko 50-60 urteko emaku-mea ez da egun adin hori duenemakume bera, ezta 30 urtekoa.

Page 13: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

2016 | ekaina | 4

GAUR8• 12 / 13

Ez biologikoki ezta psikologiko-ki ere. Eta gizonok aurrerapenakegin ditugun arren, emakumeekegin dituztenak izugarriak dira.Eta horregatik nerabezaroa ereez da berdina».Edozein kasutan, erresilien-

tzia bizitza osoan zehar dela po-sible adierazi zuen Cyrulnikek.«Nerabezaro berri honen arazoahonakoa da: mutikoak gero etagehiago urrutiratzen dira. Kana-dan eta Ameriketako Estatu Ba-tuetan ikertu egin dute joerahori, eta zera deskubritu dute,zoriontsuagoak direla desko-nektatzen dutenean. Neskak, be-rriz, zoriontsuak dira ‘hor’ dau-denean, konektatuta, loturekin.Mutilek ‘alde’ egiten dute».Independentzia eta autono-

miaren artean (tartean autono-mia intelektuala aipatu zuen)bereizketa egin zuen adituak,hala ere. «Ziur sentitzen denume batek azkarrago eraikikodu bere nortasuna, baina inde-pendentzia gero eta beranduagoailegatzen ari da, neurri handibatean, teknologien alorreaneman den garapenagatik», justi-fikatu zuen, erantsiz «errepre-sio» sentsazioa dutela nerabeek,bereziki sexuari dagokionez,nahiz eta gaur egun askatasunhandia egon zentzu horretan.Teknologien garapena eta In-

ternet. Sareen sarea. Paper ga-rrantzitsua jokatzen du egun.«Sarearen bidez umeek ‘ihes’egiten dute gurasoen lege etaarauetatik, deskonektatu egitendute. Kontrakultura. Transmi-sioa ez da gurasoengandik se-me-alabetara ematen, baizik etamakinetatik seme-alabetara, etaez dakigu zer den igortzen dena.Komunikazio tresna magikoada, baina aldi berean zaborron-tzia ere».Bi dira, nagusiki, nerabe batek

dituen arazoak: sexu-grinarenagerpena eta familiarengandikurrutiratu nahi izana. Biak alabiak prozesu erabat naturalaketa normalak direla erantsizuen. Azken horren kasuan,kontraesana bizi dute gaztetxo-ek. «Independentzia sozialarennahia pizten hasten da. Familiamaitatzen jarraitzen dute, jaki-na, baina sentitzen dute etxeangeldituz gero betiko izango dire-

la etxeko txikiak». «12 urtetik 25urtera bitartean bi auzi horieiirtenbidea bilatu beharko diote.Garai hau laburbiltzeko postne-rabezaroaz hitz egiten da dagoe-neko», aurreratu zuen bere hi-tzaldian neurologoak.

Ume izatetik heldu izatekotrantsizioa arrakastaz egiteko,maitasuna da gakoa. «Afektufalta da dagoen tratu txarrikokerrena», laburbildu zuen.«Haurrak tratu txarrak jasotzenbaditu, oihu egiten bazaio, bere

Boris Cyrulnik neurologoa, Kursaal jauregian. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Izan fundazioaren baitan martxan dagoen Norberaprogramak hogei urte beteko ditu datorren urtean. Berehelburua nerabezaroa «bereziki modu gatazkatsuan»bizi duten eta gizarte bazterketaren arriskuandauden 14 eta 18 urte bitarteko gazteen erabateko integraziosoziala bermatzea da. Alor ezberdinetako hamaikaprofesionalek osatzen dute lantalde egonkorra. Fundazioakberak emandako informazioaren arabera, 2015ean, 229nerabe eta haien familiak hartzeaz gain, gazte horien 420seniderentzat jarduerak egin ziren.Lan egiteko moduari dagokionez, hezitzailearen eta

nerabearen arteko konfidentzialtasun harreman batahalbidetzea oso garrantzitsua da. «Funtsezkoa dela ustedugu, konfidentzialtasun harreman bat sortzeko ez ezik,baita, gatazkarik sortuz gero, nerabeak hezitzailea ezhartzeko familiaren aliatutzat ere», diote fundaziotik.Banaketa horrek gaztetxoekin zuzenean lan egiten duenprozesuetako erritmoa markatzea ahalbidetzen diohezitzaileari, halako harreman batean familiaren aldetik sorlitezkeen ohiko interferentziak pairatu beharrik gabe. Osogarrantzitsua da, era berean, azterketa eta errebisio prozesubat sustatzea gurasoengan ere, «bai beren jarrerez, bai seme-alabarengandik espero dutenaz», adibidez.Esku hartzeko printzipio jakin batzuk ere aintzat hartzen

dira Norberan, eta hauek jarraituz egiten dute lan: eskuhartze malgu eta dinamikoa, ez etiketatzeko printzipioa,nerabearen aldamenean egotea, eta profesionala etanerabearen arteko lotura, besteak beste. Behin nerabea eta bere familia Norberan sartzen direla,

diagnosia egiten da, horren arabera modu batean edobestean esku hartzeko. Hala, bakarkako elkarrizketak,taldekoak, elkarrizketa terapeutikoak, aisialdiko jarduerakedota familia ezberdinen arteko topaketak sustatzen dira.Asetze maila oso altua da, izan ere, 2014ko jarduera osoari10 puntutik 8,32 eman zioten erabiltzaileek. Hurrengoinkesta aurten egingo da.2015ean artatutako nerabeen ezaugarriei dagokionez, %69

mutilak ziren, eta %31 neskak. Gehienek (%30) 14 urtezituzten, baina 16 urtekoak ere ugari ziren (%24). Nerabeaketa familiak azaldutako arrazoiak, Norberarekinharremanetan hasteko, honakoak izan ziren, hurrenezhurren: arazoak eskolan (%46 eta %63), arazoak familian(%78 eta %63) eta arazo pertsonalak (%41 eta %68). Drogaarazoak ere badaude (%43 eta %68). Iturri berberen arabera,nerabeen %54,95ek harreman txarra edo gatazkatsua zutenaitarekin, eta, %39ak, amarekin. Azken datu batzuk: %47kNorberara iritsi aurretik psikologo edo psikiatrekin hartu-emana izan zuten eta %66k autoestimua oso baxu zutelaonartu zuten. O.L.

Sarearen bidez umeek «ihes» egiten dutegurasoen arau zein legeetatik. Gaur eguntransmisioa ez da aita edo amarengandik seme-alabetara ematen, makinetatik baizik

Pubertaroa prozesua biologikoa da;nerabezaroa kulturala, Boris Cyrulniken ustez.Hala, nesken heldutasun neuropsikologikoamutilena baino goiztiarragoa da

229 NERABEK HARTU ZUTENPARTE 2015EAN NORBERAN

Page 14: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

herria

inguruan platerak hausten ba-dira, umea ukitzen ez bada ere,etorkizunean arazoak izango di-tu. Erresiliatu ez den gabeziagoiztiarrak bertan jarraituko du,eta nerabezarora horrekin aile-gatuko dira. Horrek sozializazioarazoak ekarriko dizkio».Eskaini zituen datuen arabera,

haurtzaroa normaltasunez bizidutenak arrakastaz helduko dirabizitzaren arloetara; hezkuntza-ra, sexualitatera… aipatu zituen,besteak beste. Hirutik bitan ger-tatzen da horrela. Beste herenbatek, ordea, erresilientzia pro-zesua egin ez dutenek, nerabe-zarora memorian dutenarekinailegatuko dira. «Bizitzakoarenarabera biziko dira». Hala, saresozialaren garrantzia aipatuzuen amaitzeko. Ez zen Twitteredo Facebook-ez ari, munduabaino zaharragoa den sare so-zialaz baizik: familia.

EZ DA ARRAROA ARAZOAK IZATEA

Norbera programaren zuzenda-ria da Alberto Ruiz de Alegriapsikologoa. Salamancako Uni-bertsitatean lizentziatua, RomaItaliako hiriburuan jaso zuenondoren formakuntza; droga-

ren menpe zirenak laguntzekomartxan zuten eredu batek piz-tu zion jakin-mina asetzera jozuen bertara, zehazki. Gipuzko-ara bueltan, Gizakia Helburu abiarazi zuen. Terapeuta, egunfamilien saila darama fundazio-an. Haiekin eta gazteekin ari-tzen da programa bereziak apli-katzen. Hain zuzen, ekimenongarrantzia azpimarratu zuen be-re hitzaldian, besteak beste.Adin txikikoak garen bitarte-

an, 18 urte bete bitartean alegia,bi aro gertatzen direla azalduzuen Ruiz de Alegriak: haurtza-roa eta nerabezaroa. Eta bietanoinarrizko beharrak berdinakizan arren, hauek modu ezberdi-

nean adierazi eta asebetetzendira.Aldaketak lehen pertsonan

neskatoak edo mutikoak bizi di-tuen arren, begirada zabaltzendu Ruiz de Alegriak, eta hauenfamiliak, gurasoak bereziki, osopresente ditu. «Familiak bereohiturak eguneratu beharko di-tu, halabeharrez. Rol soziala erealdatu egiten da, eta semea edoalaba ‘oso gozo’ izatetik ‘susma-garri’ izatera pasatzen da. Nera-bezaroan heztea oso zaila da,horregatik programek gazteakez ezik, familia eta gurasoak erelagundu behar dituzte, orienta-tu», ohartarazi zuen.Egoera «normalizatzea» oso

garrantzitsua da. Lehen oharra:«ez da arraroa arazoak izatea»,esan zuen. «Seme-alabekin zail-tasunak izatea ohikoa da, des-dramatizatu egin behar da. Etaez daude berehalako erantzu-nak, prozesu bat da, eta horrekdenbora eskatzen du».Prozesu bat, bai, non elkar

ulertzea ezinbestekoa den. Gu-rasoek arazoa nerabearen kode-tik ulertu behar dute, baina ne-rabeak aldi berean ulertu eginbehar du zein den helduen ego-

Alberto Ruiz de Alegriakfamilia eta nerabeekin

egiten du lan Norberaprogramaren bidez.

Hitzaldian gako asko emanzituen.

IZAN fundazioa

era. Egozentrismoa gainditu be-har da».Hona gurasoei zuzendutako

gomendio batzuk nerabea (ho-beto) ulertu ahal izateko: ez da-go gaixo; ez da ume handi bat; anbibalentzia normala da –hauda, independentzia nahia eta al-di berean ume jokaerak izatea–;bere jarrera ez estigmatizatu…Nerabeei dagokienez, hauek

dira egoera ohikoenak: hormo-na-iraultza da gertatzen zaiena,gorputza aldatzen doa, zentzuhorretan ere ume izateari uztendiote; garapen kognitiboa ereematen da, adibidez, arrazoitze-ko gaitasun gero eta handiagoadute; beren nortasunaren bilaari dira, norberaren buruan se-gurtasun falta handia dute etaimitazioa ematen da, lagun tal-dea da erreferentzia. «Laborate-gi soziala da».Aitak eta amak ohartuko dira

pixkanaka gero eta libreagoizan nahiko duela nerabeak. «Niaurten ez noa aitona-amonenherrira zuekin», jarri zuen adi-bidetzat. Auditorioan entzulegisa zeuden profesionalen ba-rreek iradoki zuten ez zitzaielaegoera arrotza. Kontrola galtzen

Komunikazioa ezinbestekoa da etxean. «Zeregin duzu gaur?», «etxeko lanik baduzu?». Horiez da komunikazioa, garrantzirik gabeko gaiezedo intimoak direnez hitz egitea baizik

Nerabezaroan heztea zaila dela aipatu zutenadituek, horregatik da garrantzitsuaprogramek nerabeak ere aintzat hartzea.Familiak bere rola aldatu beharko du

Page 15: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

2016 | ekaina | 4

GAUR8• 14 / 15

ari direla ere sentituko dute gu-rasoek, eta horregatik garrantzi-tsua da errutinak eta ordutegiakezartzea; hots, gaztea bere errit-moak eraikitzen hasiko da, usa-dioetan aldaketa emango denarte. «Gauean, aita eta semea te-lebista ikusten ari direla, lehe-nak bigarrenari ohera joatekoordua dela esango dio. Bere ha-rridurarako ‘joan zu, ni tarte ba-tez geldituko naiz’ esango diosemeak». Egoera horiek asimila-tu eta onartu egin beharko dira,normaltasunez, guztiz norma-lak direlako.

KOMUNIKAZIOA LANTZEA

Gurasoen egoera pertsonalazmintzatzeko tarte bat hartuzuen Ruiz de Alegriak. «Berenerrealitatea, bizimodua, senti-menduak, ez dira garrantzi ga-beko kontuak», esan zuen.«Kri-sia al dago?», hori da mahaigainean jarri behar den galdere-tako bat. Lanarekin beste hain-beste. «Asebeteta sentitzen aldira? Zoriontsu dira beren ogibi-deetan? Lortu al dituzte helburuprofesionalak?». Bikotearen ha-rremana zein den, bakarrik sen-titzen diren edo ez, eta seme-alabengan ematen ari den aroaldaketa onartzen duten edo ezhausnartu beharreko beste pun-tu batzuk dira. «Garrantzitsuada helduak bere beharrak etanahiak ase izatea».Tratu onean oinarritutako ha-

rremana da, adituaren ustez,egokiena. «Gurasoen betebeha-rra da hezten jarraitzea, afektuaematea eta komunikazioa lan-tzea, baina arauak eta mugakdaudela ahaztu gabe. Semearenedo alabaren autonomia susta-tu beharko dute (ez hegalakmoztu), baina beti, noski, dutenadinari egokituta. Hitz gutxi-tan –erantsi zuen–, nerabearenalboan egotea, ez nerabearenaurrean».Eta gazteak dituen beharrei

dagokionez? Funtsean, aita etaama «hor» daudela jakitea etasentitzea. Maitatua eta onartuasentitzea, bere ahotsa entzunegiten dela ikustea, baina ez ho-ri bakarrik, ulertu ere egiten du-tela. Azkenik, bere gorputza etasexu joerak onartzea eta babes-tuta sentitzea. Horrek guztiak

iradokitako babesa ez dago aldiberean eskatzen duten askatasu-narekin kontrajarrita? «Aita etaama alboan nahi dituzte, baina‘bakean uztea’ ere nahi dute, be-ren mundua behar baitute. Hel-duak bere menpekotasun emo-zionala gutxitzen jakin beharkodu», ohartarazi zuen.Gurasoentzat zein seme-ala-

bentzat gomendioak ere emanzituen. Adibidez, komunikazioalantzea zein onuragarria den.«Familian hitz egitea ohiturabezala hartu behar da. Bainahitz egin esatean ez dut esan

nahi ‘zer egin duzu gaur?’, ‘norajoan zara?’, ‘etxeko lanik badu-zu?’ galdetzea. Egunero-egunerohalako galderak jasoz gero, neuere neure logelara joango nin-tzateke nerabe banintz». Berrirobarreak eragin zituen. «Komu-nikazioa esatean elkarrizketaesan nahi dut. Eguneroko gaiak,garrantzirik ez duenetik inti-moa izan daitekeen horretara.Ikusiko duzue, pixkanaka seme-alaba batu egingo da».Tratu onaren harremanak ba-

ditu gakoak: nerabearen ikus-puntua presente izan, araueiburuzko tentsioek ez dezatenharremana hondatu. «Ez dagohaserre kronikorik. Haserretuden neurri berean pasako zaio.Helduak bere buruan horretara-ko konfiantza izan behar du.Hezkuntza eta harreman mugakberak jarri behar ditu. Arauak

lehenetsi eta gustuko izan ezduen erantzun bat jaso badu, za-puztu egingo da nerabea, etaatearekin danbatekoa emangodu. Ondo da, onar ezazu zurealaba zurekin haserretu dela,eta ez iezazkiozu gauzak zazpimila bider azaldu. ‘Me rallas’esango dizu, eta arrazoi osoare-kin». Gehiago ere esan zuen. Gu-rasoek ez dezatela gatazka per-tsonalizatu, alegia, ez du aitaedo ama izorratzearren egiten. «Ezetz» esan behar da, baina

izan daitezela gutxi eta irmoak.«Ezetz ezetz da, ez ‘akaso’. Horioso argi izan, eta ez atera hor-tik». Haurtzaroa amaitu delaonartzea. «18 urte bete arte heziegiten dugu. Ondoren, bideanlagundu egiten zaie». Eta azke-na, ez erabili seme-alabak biko-teak izan ditzakeen arazoetanedo desadostasunetan.

«Gurasoen lagunakfamiliako lagunak diren

bezala, seme-alabenek erehala izan behar dute.

Onartu egin behar dituzue»,gomendatu zien gurasoei

Ruiz de Alegriak. Marisol RAMIREZ I ARGAZKI PRESS

Nerabeak aita eta ama «hor» daudela sentitzeagarrantzitsua da, baita maitatua eta den bezalaonartzea, sexu joerak barne, noski. Aldi berean,ordea, «bakean» utz dezaten ere nahiko du

«Ez da arraroa arazoak izatea», Ruiz de Alegriaknabarmendu zuenez. «Desdramatizatu eginbehar da, eta ez daude berehalako erantzunak,prozesu bat da, beraz, denbora eskatzen du»

Page 16: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

hutsa

iRRITZIA:

{

}

EXPRAI

Page 17: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

2016 | ekaina | 4

GAUR8• 16 / 17

Egundoko bertsolaria izango da, etamundu honetan xelebre ibili eta gero, gi-zon ospetsua izango da hil ondoren ere». Txirritaren bizitzaren eta ibileren berri

Antonio Zabalak jaso zuen “Txirrita: bizi-tza ta bat-bateko bertsoak” liburuan, Aus-poaren sail nagusian argitaratutakoa.

Latxe baserrian jaio eta inguru haie-tan eman zituen Joxe Manuelek haurtza-roko lehendabiziko urteak, harik eta 13 urte zituela Latxe utzi eta ErrenteriakoTxirrita baserrira joan zen arte familiaguztiarekin. Hain juxtu bigarren bizitokihorrek eman zion gerora bazter guztie-tan famatu egin zen Txirrita izena. Ber-tsotarako grina, baina, aurrekoa zuen.Kontatzen da 8 edo 9 urte besterik ez zi-tuela Ereñotzuko Txabolategi baserrikoDomingo Erroizenearengana hurbiltzenzela, «niri bertsotan erakutsi behar dida-zu», esanez. Eta herriaren memorian bizirik den

Txirritaren bertso famatuetako bat, hainjuxtu, Latxen bizi zen garaikoa da, Anda-luziako hargin bati jarria: «Haiziak bidalidu handikan honuntza/ geroztik hemendabil gure andaluza/ hargiñ ona zala tazakurraren putza/ bera eroriko dek ezakiyok bultza».Txirrita mutiko koskorra zela fabrika

batek hartu zituen Latxe baserriaren in-guruko lurrak: “Hijos de Jaime Puig. Des-

tilería de Leñas y Fábrica de ProductosQuímicos”. Eta horregatik joan zen fami-lia Txirrita baserrira. Bertsoan aipatzenden hargin hori famatua eta izen onekoazen nonbait, eta fabrika eraikitzeko lane-tan zebilen. Bezperan egindako paretaokerra zuzendu nahian ikusi zuen JoxeManuelek eta horregatik abestu zion ai-patu bertsoa, gerora muturrera eraman-go zituen zorroztasuna eta ironiaren abi-su emanez mutikotatik. Izan ere, umetatik izango zuen, segur

asko, Txirritak bertsoarekiko zaletasuna.Xenpelar bertsolaria 1869. urteko aben-duan hil zen, Txirritak 9 urte zituela.1931. urtean Errenterian Xenpelarri egin-dako omenaldi batean kantatu zuenez,«Oraintxe dira hiruroi bat urte Xenpelarzana il zala/ bi bider behintzat ikusi nuentxiki-txikia nintzala...». Pentsatzekoa da,beraz, Xenpelarri begira eta adi egon zelaume hura. Esanda bezala, 13 urte zituela joan zen

familia osoa Errenteriako Txirritara. Bai-na plazako lehen saioa Ereñotzun eginzuen, San Antonio elizaren aurrean –SanAntonio eliza auzolanean eraiki zuteneta Txirritaren aita Juan Bautista izanzen bultzatzaile nagusietakoa. Behin ai-tak eliza hura eraikitzeko egindako lanagogoan hala kantatu zuen Txirritak: «gu-re aita're hortarako zan ontza bat urre

hutsa

Oraintxe bete dira 80 urte Joxe ManuelLujanbio Retegi Txirrita bertsolaria hilzela, 1936ko ekainaren 3an. Bere azkenurteetan zahartuta sentitu eta asko-tan esaten omen zuen; «bai, ni aurkijoango naiz. Baina nire oroipena ez da

pixka batean joango. Nire bertsoak kantatuko dira baz-terretan eta nire aipamenak izango dira periodikuetaneta paperetan». Hil baino bost urte lehenago, 70 urtezituela, bertso hau jarri zuen: «Gazte-gazterik hasi nin-tzan ta orduraino bitartian/ zenbat umore eder jarridet Kantabriako partian./ Pixka batean ez naiz ahaztu-ko sartuagatik lurpian/ nere aitamenak izango dirabeste laurogei urtian». Eta asmatu egin zuen, bete-be-tean. Data seinalatu horren harira egitarau osatua atondu

du Ereñotzuko Auzo Udalak. Eta gaur bertan Ereñotzunizango da Eskolarteko bat-bateko finala, Txirrita gogo-an. 11.00etatik hasita arituko dira hamabi bertsolarigazte. Baina, nor zen Txirrita? Nor da hil eta 80 urtera aipa-

menetan bizirik segitzen duen bertsolaria? Txirritakberak kontatzen zuen bere jaiotzako pasadizo batekederki laburbiltzen du bertsolari handiaren bizitza etapausajea. 1860ko abuztuaren 14an jaio zen Joxe Ma-nuel Lujanbio, Ereñotzuko Latxe baserrian. Laster erdi-tuko zela-eta, bere ama Juana Joxepak Inaxi auzoariabisu eman zion, laguntzera etortzeko. Haurra jaio or-duko Inaxik sukaldera eraman zuen eta amak egunhaietarako jarrita zeukan oilo-saldatik katilukadaeman zion. Baita eguerdirako zegoen baba-saldatik ere.Eta haur jaioberriak, dena barrura. Haurra berriz ama-rengana eraman zuenean, Inaxik esan omen zion:«Hau da honen apetitua, hau! Nahikoa ematen badio-zue, egin behar du galanta!». Eta bestelako iragarpenakegiten segitu zuen Inaxik: «Etxeko eta auzoko markaguztiak hautsiko ditu. Barre egingo die denei; eta bereburuari lehenengo. Ziri ederrak sartu behar ditu berebizitzan. Eta jolas bihurtuko du hizketa. Jolas bihurtu-ko du lana eta jolas bihurtuko du bizitza bera ere.

TXIRRITARENETORRIA, ETENIKGABEKO ITURRIA,80 URTEZ

Joxe Manuel Lujanbio «Txirrita» eta Juan Joxe Lujanbio «Saiburu» bertsolariak lehengusuak ziren. SENDOA

[email protected]

Ereñotzuko Latxen jaio zen, 1860an. 1936koekainaren 3an hil zen, gerorako abisua utziaz:«Nire aipamenak izango dira beste laurogeiurtian». Eta asmatu. Atzo, juxtu, bete ziren 80urte horiek eta Joxe Manuel Lujanbioren bizitzaketa ibilerek atentzioa ematen segitzen dute.

Page 18: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

herria

botia/ hori egiten gastatua da nik beharnuen dotia»–. Hartara, 14 bat urte zituela,Ereñotzuko plazan, estreinatu zen, urtebatzuk geroago berak bertso sonatu ho-netan kontatu zuenez: «Mila zotzirehunhirurogeita hamalau urte urrian/ lenen-go plazan kantatu nuen nik Hernanikolurrian/ San Antonio deitzen diogun er-mita baten aurrian/ lagunak alkar ixti-matuaz lengo ohitura zarrian».Berez Txirritari zegokion baserriko

maiorazkoa, mutiletan zaharrena izaneta garai bateko legeak hala agintzenzuelako. Baina lana neurrian maite zuen,maiteago zuen parranda eta nahikoaerrieta eta sesio izan zituen horregatikgurasoekin. Azkenean nekazaritza utzieta hargintzan hasi zen. Txirrita baserri-tik gertu San Markosko fuertea egiten ariziren garai hartan eta pentsatzekoa dahan ikasi zuela ofizioa. Hargin bezala batetik bestera ibiltzen

zen, lana sortzen zen lekuan. Gehienetanetxe inguruan ibiltzen zen, Errenterian,Hernanin, Irunen eta halakoetan. Bainaurrutiago joatea ere gertatzen zitzaion.Donostiatik Bilbora doan burdinbidekoparetak altxatzen ere aritu omen zen.Lantegia zuen herrian ostatu hartuz ibil-tzen zen, herririk herri eta ostatuz osta-tu. Behin galdetu omen zioten, «Txirrita,non hago ostatuz?». Eta, berak, erantzun,«hementxe, irabazi ahala gastatuz». Lanaere justuan egitea gustatzen zitzaion,justu-justu bizitzeko. Eta poltsikoan di-rua izan orduko lanera joateari uztenomen zion, hura gastatu arte. Eta, gasta-tutakoan, berriz joaten omen zen lan es-kean. Egun batean nagusi bati galdetuomen zion beretzat lanik ba ote zuen.Eta, nagusiak, erantzun: «Lan gutxi zeu-kagu». Eta, Txirritak, «lan gutxi aski detnik, ba».

JENDEA BILTZEN ZUEN INGURUAN

Beste batean zortzi egun eman omen zi-tuen lanera azaldu gabe. Nagusiak hase-rre esan zion berriz halakorik egiten ba-zuen, ez bueltatzeko. Eta handik gutxirahamar egunean azaldu gabe egon zen.Nagusiak kalera bota zuen. Baina lanki-deek maite zuten Txirrita, beti kontuakkontatzen aritzen zelako, eta nagusiarizeozer esango zioten. Eta nagusia berrizgerturatu zitzaion, hamar egun horietannon ibili zen galdezka. Hala kantatuomen zion. «Bilbao'n izandu naiz SanFrantzisko kalian/ pultsuan probatutzenbihatz bakarrian/ doblatuta utzi nautelenengo gabian/ sendatzen egondu naizhamar egunian».Txirritak parranda maite zuen, batera

eta bestera joan eta bertsotan egitea.

Goiko irudian, Txirrita, Olegarioeta Gaztelu bertsolariak, Arraten,

1915ean. Lerroon behealdean,1936ko urtarrilean Donostian

jokatutako txapelketan jasotakoirudia. Egun horretan Txirritakjantzi zuen txapela, lortu zuen

bakarra. Beheko lerroan, ezkerretikhasi eta hirugarrena da Txirrita.

SENDOA Zahartutakoan, bere arreba gazteenaren etxera joan zen,Isabelenera, Altzako Gazteluene baserrira. Bertan bere ilobaJose Ramon ibiltzen zuen idazkari, bere bertsoak idazten.Eta iloba horri esker iritsi da egunotaraino bere lana

Nekazaritza utzi eta hargintzan hasi zen. Hargin bezalabatetik bestera ibiltzen zen, lana sortzen zen lekuan.Gehienetan etxe inguruan, baina urrutiago joatea eregertatzen zitzaion. «Irabazi ahala gastatuz» bizi zen

Page 19: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

Zuen etxean Txirrita oso maitea da, ezta?Txiki-txikitatik asko hitz egin digute Txirritari buruz. OsabaKoldo zena oso txirritazalea zen eta bertso eskolan, JuanjoUriarekin, Txirritaren bertso asko ikasi genituen. Uste dutHernaniko bertso eskolako denek daukagula zera berezi batTxirritarekin. Asko jaso dugu Txirritari buruz.

Txirritak, bizi zuen garairako, bizimodu eta biziikuskera bereziak zituen.Baietz esango nuke. Ni askotan bere bertsoekin harritutageratzen naiz gaur egungo ikuspuntutik begiratuta ere zergaurkotasun daukaten. Harrigarria da zenbait gairenaurrean zer-nolako ikuspuntua daukan, baitaiskanbilatsuak izan daitezkeen gaien inguruan ere. Generoikuspuntutik, adibidez, astakeria handiak idazten ziren etabaita berak ere. Baina atentzioa ematen du bera nonkokatzen zen gai horrekiko, beste inor kokatzen ez zentokian. Neska gazteen janzkeraz ari den bertsotan, adibidez,«ni askotan bezala tabernan nenguan» esaten du. Bereburua parrandazale eta alprojatzat zeukan, eta horrelaaurkezten du. Beste bertsolari batzuen kasuan ez dutehalakorik egiten, pulpitutik bezala aritzen dira. Kubakogerraren inguruko bertsoetan, berdin, ikuskera propioaagertu zuen. «Aberats askok pagatzen zuen, soldadu joanzenbait pobre». Txirrita gerrara soldadu joandako herritarumilekin akordatu zen, bera bezalakoak zirenekin, eta garaihartan oso bertsolari gutxik egiten zuten hori. Bertsotanegiten duzunean oso garrantzitsua da zu bertsolari bezalanon kokatzen zaren. Txirrita kokatzen zen tokia osogarrantzitsua iruditzen zait.

Esaten da Txirritak begi zorrotza zuela bertsoak jartzekogaiak aukeratzerakoan. Bere garaiko kronikasoziologikoa idatzi zuela bere bertsotan. Magia hor dago. Ahoz aho gugana iritsi da Txirritakirakurtzen eta idazten ez zekiela eta, hala ere, garai hartakogaiei buruz bertsoak nola jartzen dituen ikustea harrigarriada. Seguru asko informazio iturri bat baino gehiago izangozuen, baina irakurri beharrik gabe Txirritari iritsi zitzaioninformazio hori guztia oso ona eta interesgarria zenzalantzarik gabe. Bertso horiek irakurrita garai hartakokronika oso interesgarria jasotzen da. Eta onena daTxirritaren bertso idatzi asko iritsi direla gaur egunera.

Parrandazalea zen, lana gutxi maite zuena, alprojasamarra. Pertsonaiak aurpegi hori ere badauka. Bai, eta hori guztia ere iritsi zaigu. Hernaniko amonekTxirritari buruz kontatzen zituzten istorioak ez zirenmunduko onenak. Alproja bat zela esaten zuten, pareanpasatzen zen edonori sekulakoak esateko gai zela... Alderdihori ere bazeukan, baina pertsonaia handitu egiten dute.

Herri batera joan eta hiruzpalau egunean alde egin gabeegoten zen parrandazalea eta, aldi berean, bertsotan jeniobat izate horrek gure buruan egin dezakegun fantasia horihanditu baino ez dute egiten.

Txirritaren etorria eta injenioa. Osagarri horiek erebaditu mitoak.Bai, horiek ahoz aho pasatako kontakizunak dira eta inoizez da jakiten noraino diren egiak eta noraino daudenpuztuak. Txirritaren bat-bateko bertso batzuk jaso dira,baino askoz gehiago dira jarritako bertsoak. Txiki-txikitatikTxirritari buruzko gertaera horiek denek txoratu egitenninduten, eta denak irakurtzen nituen. Erdia irakurri etabeste erdia asmatu, horrela ibiltzen nintzen. Horiekkontatzen dira baina ez dakigu noraino izan zen horrela.Jaso duguna, batik bat, jarritako bertsoak dira eta hor garbiikusten da jenio bat zela, horrek ez dauka tranparik.

«Nire aipamenak izango dira beste laurogei urtian».Asmatu egin zuen.Bai, eta akaso motz geratu zen, pertsonaia gero etahandiagoa egingo dela iruditzen zait-eta. Txirritakbertsotarako hizkuntza oso aberatsa dauka, umore handiadauka eta oso bisuala da. Txirritaren bertsoa ikusi egitenda. Eta, horrez gain, ikuspuntu desberdina dauka, propioaeta desberdina. Berak justizia sozialetik kantatzen zuen,herritar xume baten kezkak ekartzen zituen bertsotara. Etahori oso interesgarria iruditzen zait.

Zure bertsokeran eragina izan du Txirritak?Beharbada bai. Gure bertsokeran eragina dauka jaso etairakurri dugun guztiak. Aitortuko dut zenbait txapelketaprestatzeko momentuan Txirritaren liburua niremesanotxean egon dela.

2016 | ekaina | 4

GAUR8• 18 / 19

Kontatzen da Txirrita sagardotegi baterazihoala jakinda, jende mordoa biltzen ze-la han ingurura, bertsolaria entzuteko.Baina jaten, edaten eta bertsotan egunakaise ematen omen zituen, inguruko guz-tiak aspertzeraino.

AZKEN URTEAK, ALTZAKO GAZTELUENEN

Zahartutakoan, Joxe Manuel bere arrebagazteenaren etxera joan zen, Isabelenera,Altzako Gazteluene baserrira. Arrebare-kin, koinatuarekin eta ilobekin bizi izanzen bertan hamabost bat urtean. Etxetikkanpora bertsotara-edo joaten zenean,bueltakoan beti gozoren bat ekartzenomen zien ilobei. Gazteluenen bere ilobaJose Ramonek idazten zituen osabakagindutako bertsoak, Txirritak ez omenzekielako idazten. Kontatzen da aurretikbeti topatzen zuela bere bertso sortakidatzi eta jasoko zituen norbait, eta 1920.urteaz geroztik, Gazteluenen bizi zelarik,Jose Ramon Erauskin Lujanbio ilobak egi-ten zion lan hori. Gazteluenera, gainera, jende asko ger-

turatzen omen zen Txirritari honi edohari bertsoak jartzeko eskatzera, dirua-ren truke, garaian horren ohitura baitze-goen. Eta horretan ere laguntzaile bikai-na izan zuen iloba. Bere iloba horri esker egunotaraino iri-

tsi da Txirritaren sorkuntzaren zati ederbat eta, neurri batean, Joxe Manuel Lu-janbiori bizitzea tokatu zitzaion garaia-ren kronika mamitsua, bertsotan garaikokronika soziologiko interesgarria eginbaitzuen. Txirritak ez zuen txapelketa askorik jo-

katu. Gerra aurretik, 1935eko urtarrilaren20an jokatu zen lehendabiziko txapelke-ta bertsolari egunean. Basarrik irabazizuen lehen saria eta, bigarren Mattin ge-ratu zen, Xenpelarren iloba. Hura izangozen, segur aski, Txirritaren lehen txapel-keta. Ordurako 74 urte zeuzkan. Hurrengo urtean, 1936ko urtarrilaren

19an, Donostiako Victoria Eugenia antzo-kian jokatu zen bigarren txapelketa. Gaijartzen Basarri aritu zen eta gai bera jarrizien han zeuden hamar bertsolariei: ge-rra zitalen ondoren txarrak. Txirrita az-kena omen zen kantuan, hamargarrena,eta aurretik bizkor eta iaio aritutako ber-tsokideak gainditzeko gauza berriren batsumatu nahian omen zebilen. Jaiki etahonako bertsoa bota zuen: «Zenbait erre-zo egin izan det nere denboran elizan/ tapozik nago ikusirikan pakean nola gabil-tzan/ ni naizen bezain kobarderikan inorezin leike izan/ semeak gerra ez joateatikmutilzahar gelditu nintzan». Plaza zutikjarri eta txapela jantzi zuen. Eta bertsoaEuskal Herri osoan egin zen ezagun.

BERTSOLARIA

«Txapelketa batzuetanTxirritaren liburuaegon da niremesanotxean»

UNAI AGIRRE GOIA

Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Page 20: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

gelt

okia

k/

kom

un

ikaz

ioa E

ta iritsi da ekaina, bereeguzkitako krema usaine-kin, bere galtza laburre-kin, bere sandaliekin; etaekainarekin batera iritsikoda uda eta postal batek

irentsiko gaitu, honek esate batera-ko, tolesturarik gabeko, ahotsik ga-beko postal honek; Victoria Eugeniaeta Maria Kristina eta Kursaala atze-an eta farolen argia ilunabarretaneta Urumea eta Kantauri elkar janez,elkar laztanduz, eta kaioak kantari,autobus gorri estali gabeak eta ma-pa artean galdutako begiak eta won-derful eta jolie eta maravilloso eta gau-za bera esaten duten izenondo gehiagoertzik gabeko postal honetan; eta saia-tuko zara zure burua kokatzen, antzer-ki honetan zure papera zein ote denasmatzen, eta arrotz sentituko duzuzure burua, lekuz kanpo egunero ibil-tzen zaren kaleetan barrena, eta zalan-tzan jarriko dituzu “zure” eta “herri”hitzak, eta zure buruari galdetuko dio-zu eta urteko gainerako egunetan erebenetakoa ote zaren, benetan zaudenerrotua edo antzerkia urteko gainera-ko egunak diren, eta zure burua ikusi-ko duzu lagunartean edo oholtzan edobertso-eskolan kantuan, eta «no os en-tiendo pero me gusta lo que cantáis»hori; zenbatek esan dizuten zabalduegin beharko zenukeela, beti haintxiki, hain txoko, hain ito den munduhorretatik zabaldu, hizkuntza zaharhorretatik atera; iritsi egin behar du-zula, ahaztuta, agian, ez dela hizkuntzairisten ez dena, zu baizik; ez dela hiz-kuntza mugatuta dagoena, zu baizik;eta esateko gogoa etortzen zaizu ez du-zula euskaraz kantatzen, euskaratikkantatzen duzula; hizkuntzatik abia-tzen zarela, hitzek atzean daramatenkarga horretatik, hitz bakoitzak ezku-tatzen dituen usain, sentsazio eta kolo-re horietatik eta zu zarela esan nahiduzuna esatera iristen ez zarena, ba-tzuetan zuk nahi duzuna diotela hi-tzek eta, besteetan, zu zarela hitzeknahi dutena esaten duzuna baina pos-talek ez dute ahotsik, ez dute ertzik etaez dute zalantzarik egiten; pintxoarenaldamenean jarriko zaituzte, txapelaeta abarkekin ahal bada, eta aizkora

batekin enbor baten gainean bada ho-be; argazki bat zara ekainekoak ez di-ren egunetan ere, tokiko topiko, eta to-piko ez zarenean ez zara existitukozure hizkuntzan ari ez direnentzat; ezdiozu inori trabarik egingo; polita dahitz egiten ari zaren hizkuntza horibaina gauza garrantzitsuak ez dira hiz-kuntza horretan esaten, nola bada?,itxia da, txikia da, txokoa da, zaharrada, ideologizatua dago, batzuena da,hiztegia falta zaio, indarrik ez du;nahiz eta hizkuntza bat ezin den itxiaizan, ezin den txikia izan, ezin den ide-ologizatuta egon, ezin den inorenaizan, ezin zaion hiztegirik falta etaezin den zaharra izan, erabiltzen du-dan aldiro berritzen dudalako, sortzendudalako; baina postalari horrek ezdio axola, postalak geldirik egotekodira, galderarik ez egiteko; paisaia-ren hizkuntzaz ari dira baina ez hiz-kuntzaren paisaiaz, eta ederra dagoitsasoa, ederra dago Urumea ertza

haize fin honekin, eta batzuetan etsiegin beharko zenukeela ere pentsa-tu izan duzu, ibaira jauzi egin eta ko-rronteari jarraitu, baina ze hizkun-tzatan ari da hizkuntzarik ez duenhori?; mundu bitxia da postalarenmarko estuen arteko hau; irekitasunahizkuntza bakarra ezagutzea da he-men, euskaraz dakienak gutxienez bihizkuntza dakizkien arren itxia da,txokokeriatan dabil; eta hemen ari ga-ra, hizkuntza batean esandakoa eten-gabe bestera itzuliz, hain kosmopolita,hain zabala omen den argazki honetantolesduraren bat sortze aldera, Zurrio-la aldera begiratu eta haize aldaketenmende bageunde bezala, orain iparraorain hegoa, orain euskara orain gazte-lera, hizkuntza batetik bestera aldatzeaneguko botetatik sandalietara pasa-tzea balitz bezala, gure galtzerdi zula-tuak ezin disimulatuta, bere buruaz lo-tsatzen den postal itxi, txiki, txokohonetan gure lekua aurkitu nahian. •

Postalak geldirik egoteko dira, galderarik ez egiteko. Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Postal itxi, txiki, txokohonetan gure lekuaren bila

Beñat GaztelumendiBertsolaria

Page 21: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

2016 | ekaina | 4

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Zerbait subjektiboa baldin bada, ilusioa da.Baldintza objektibo txarrenean ilusioa sentidaiteke. Gehiago esan daiteke. Abiapuntukaskarretik abiatzen direnak ilusionatuagoegoten dira irabazle ateratzen direnak baino,gehiago dutelako irabazteko. Daukazunari

eusteak nekez sortuko du ilusioa. Ilusionaturik dago ho-betzeko aukera ikusten duena.

Ilusioak, subjektiboa bada, zerikusi gutxi du logikare-kin eta arrazoiketarekin. Ilusioa duzu proiektuan kon-fiantza duzulako (ez fedea), eta konfiantza duzu badaki-zulako zure esku dagoen guztia egingo duzula aurreraatera dadin, proiektua justua delako. Horiek dira, beraz,jendea ilusionatzeko gakoak: proiektua, justizia eta ke-mena, edozein ordenatan esanda.

Horrexegatik harritu nau Iker Casanovaren artikuluak,EH Bilduren militanteak adoretu nahian, logikan etaarrazoiketan oinarritu duela-ko bere argumentazioa, ilu-sioaren bidetik jo beharrean.Artikuluaren titulutik hasita(“Listas, discurso, actitud”)atzematen da estrategia elek-toralistaren tonua.

Uste dut hauteskundeakirabazteko “estrategia” one-na dela hauteskundeak “ira-baztea” ez izatea helburua.Helburua proiektua bera da,proiektua gauzatu ahal iza-tea. Hautesleek ikusi behardute zertarako lagatzen di-zuten botoa, egoteko ala egi-teko.

Hauteskunde-logika betean sartuko ginateke pentsatu-ko bagenu boto-emaileak bereganatzeko formula direlazerrendak eta diskurtsoak. Jendeari azaldu behar zaio zeregin nahi duzun, zertarako zoazen zoazenera, zer egitera.“Nork” esan duen eta “nola” dioen bezain garrantzitsuada jakitea “zer” eta “zertarako”.

Hori hartu dut faltan. Proiektua. Soberan ikusten dut esatea diskurtsoa erratu zela aben-

duan (garrantzia kendu zitzaiolako Espainiako Gobernuaeratzeari) eta oraingoan aitortzea garrantzia emangozaiola (diskurtsoan bakarrik ala sinetsita?). Lekuz kanpodago hautagaia justifikatzeko torpedoa botatzea zure ide-ario politikoaren flotazio-marrari, kolokan jartzen baitaeuskarak garrantzia duela beti eta leku oro, eta emakume-en parte hartzea kualitatiboa dela, ez sinbolikoa.

Ez da sinesgarria “diskurtsoan” aldarrikatzea EuskalErrepublika euskalduna, feminista eta sozialista, eta se-gun noiz eta nola komeni den, gutxiestea errepublikahorren bidean ematen diren pausu apalak.

Ez dut eztabaidatzen hautagaien profila (errespetuhandia diet norbanako guztiei), baizik eta profila hauta-tzeko erabili diren irizpideak. Ez da izen kontua, kohe-rentzia politikoa baizik.

Soberan dago esatea hautagaia ez dela Sortukoa eta au-keraketak “sinesgarritasuna” ematen diola EH Bilduri.Baieztapen horrek ez luke zentzurik koalizioa aske bale-go lau alderdiko logikatik, eta fronte zabala deiturikoaegiatan indarrean balego.

Ez du bururik ez hankarik esateak ekaineko hauteskun-deak direla udazkeneko hauteskundeen lehenengo buel-ta. Sinesten baldin bada euskal agenda lehenetsi behardela, ezin dira parekatu Estatuko hauteskundeak –arrotza

zaigun parlamentua hautatzekoak– eta Euskal Herriko bizatiko hauteskundeak, xedea delako Estatuarekin ama-rrak mozten hastea, hain zuzen. Hauteskunde batzuk etabesteak ez dira kategoria bereko lehenengo eta bigarrenbuelta. Besteak beste, zati horietariko batean ez dagoelakobigarren bueltarik.

Kritika hauek guztiak ez dira artikuluaren egilearentzat.Gustura irakurtzen ditut bere artikuluak. Arduratzen naujarrera horrek bideratzeak koalizioaren jokabide politikoahurrengo hilabeteetan. Koalizioa axola zaidalako egitendut kritika. Min emango ez balit, ez nuke ezer esango.

Proiektua, konfiantza eta kemena, eta lehendakari-gaiak nonbait esan duenez, betiere errespetuz jokatuta,apal, umil eta atsegin. Nik gehituko nuke enpatiaz, alaieta paziente. Hori guztia ez baita kortesia-arau hutsa. Jo-kaera, aktibo politikoa ere baita. •

{ koadernoa }

Proiektua, justizia,kemena

Proiektua, konfiantza eta kemena, etalehendakarigaiak nonbait esan duenez,betiere errespetuz jokatuta, apal, umileta atsegin. Nik gehituko nuke enpatiaz, alai eta paziente

Laura Mintegi

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

herritarrak

Modan dago-en hitza da“garapena”,azkenengou r t e e t a nhan eta he-

men erabiltzen dena. Krisiareneraginez agian, ekonomiari lotuizan zaio bereziki. “Garapena-hazkundea” binomioa osatuz,berrikuntza eta etekina handi-tzea izan da indarrean den siste-ma ekonomikoaren oinarria, etaenpresa eta erakunde asko erepremisa horretan bueltaka da-biltza, atzeralditik irten nahian. Baina bada garapenaz beste

zentzu batean hitz egiten due-nik, esanahia zabalduz eta arloekonomikoan duen garrantziazharago, bizitzako arlo guztietaraeraman beharra nabarmenduz.Hau da, nola garatu gure gizar-tea modu iraunkor batean? Galdera horri erantzuten saia-

tu ziren joan den astean Juan Jo-se Ibarretxe lehendakari ohiaeta Javier Sotil Mondragon Kor-porazioko presidentea, AgirreLehendakari Centerrek Bergaran antolatutako hitzaldi batean.Erronka ez zen makala eta sola-salditik erantzun batzuk eta gal-dera asko atera ziren. Baita on-dorio argi bat ere: orain artebultzatu den garapen ereduakjasangarritik oso gutxi duela.Ideia hori garatzeko Dalai Lama-ren aipu ezagun bat baliatuzuen Ibarretxek, Mendebaldekogizartearen aseezintasunari etakontraesanei erreferentzia egi-ten diena. Hark dioenez, Mende-baldeko gizon eta emakumeekdirua irabazteko osasuna gal-tzen dute lehenengo; eta ondo-ren dirua galtzen dute osasunaberreskuratzeko. Testuinguruhorretan, askonahiak jota etaetorkizunaz arduratuegi orainapasatzen uzten dutela ere ohar-tarazten du lider tibetarrak.Gaur egungo gizartearen argaz-ki nahiko egokia, lehendakariohiaren aburuz.Hausnarketa hori eginda,

ideietatik praktikara pasatzekokontuan hartu beharreko gu-txiengoak marraztu zituen. Gizagarapen iraunkorraren egikari-tze prozesu horretan herria etaidentitatea nahitaezko osagai-tzat jotzen ditu Ibarretxek. His-

torikoki, Euskal Herrian pisuhandia izan duten kontzeptuakdira hauek baina mundu globa-lizatuan sartzeko saiakeran, zen-baitetan lausotuta geratu direlasumatzen du. Bidea justu kon-trakoa izan beharko litzatekeelauste du, ordea. «Orain arte zerikasi dugu? Gizarte globalean bi-de bakarra dago agenda globale-an sartzeko eta hori erantzun lo-kala ematea da. Euskal Herriagaur-gaurkoz ez dago agendaglobalean», adierazi zuen. Argi-tu zuenez, horrek ez du esannahi dena oker egin denik, bideorriari identitatearen ikuspegiafalta izan zaiola baizik. Eremu ekonomikotik berri-

kuntzaren beharra gailendu daeta horri beste kontzeptu batgehituko lioke Ibarretxek, kultu-rarena, alegia. «Beharrezkoa daberrikuntza, ikerketa eta garape-na bultzatzea, baina horri kultu-ra gehituz. Progresismo antzuada euskal kultura baztertu etaunibertsalaren alde egitea. Gukgure kulturatik egin dezakeguekarpena», azpimarratu zuengibelean munduko mapa erral-doia zuela, puntu gorri txiki ba-tez Euskal Herria nabarmenduz.Datuak ere eman zituen eta

horietatik ondorioztatu Ameri-ketako Estatu Batuetako eta Txi-

«Agenda globalean sartzekobide bakarra dago: erantzun

lokala ematea»

JUAN JOSE IBARRETXEETA JAVIER SOTIL

Parte hartzea, berdintasuna, identitatea...

giza garapen iraunkorra definitzerakoan

balia daitezkeen kontzeptuak dira. Ez dira

berriak; bai, ordea, imajinario kolektiboan

berritu beharrekoak.

Iraia Oiarzabal Mujika

Page 23: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

2016 | ekaina | 4

GAUR8• 22 / 23

nako kasuak salbu, herrialde be-rritzaileenak eta lehiakorrenaktxikiak direla. Suitza, Finlandiaeta Suedia jarri zituen adibidemoduan, mugaren bat egoteko-tan, tamaina ez dela irudikatze-ko. Baina puntu honetan badakontuan hartu beharreko zer-bait: burujabetzarena, alegia.Azken urteotan Ibarretxerenibilbideari jarraipena eginda,agerikoa da erabakitzeko esku-bidearen inguruan lanean dabi-lela, besteak beste, Gure EskuDagoren hainbat ekimenetanparte hartu du. «Pertsonek etaherriek eskubidea daukate zerdiren eta nora joan nahi dutenerabakitzeko», azpimarratuzuen, munduan toki propioaegiteko ekinbide horretan Eus-kal Herriak bere bidea marraztubehar duela aldarrikatuz.

PERTSONEKIN, EZ PERTSONEN GAINETIK

Puntu honetara iritsita, bestefaktore erabakigarri bat aipatuzen solasaldian. Pertsonak diraarestian aipatutako guztiarenegile izan behar dutenak. Hots,komunitate bat osatzen dutenpertsonen parte hartzerik gabe,elite baten agindupean gauza-tzen den garapena hankamotzgeldituko da lehendakari ohia-ren ustez. Horren adibide argiadugu egun munduan sortutakoezberdintasun maila, diskurtsi-boki lehenengo eta “hirugarrenmunduen” banaketarekin irudi-katu dena. Pobretutako herrial-deek egoera lazgarrienak jasa-ten dituztela agerikoa denmoduan, egia da ere herrialdegaratuetan izugarri hazten aridela sektore aberatsenen eta po-breenen arteko aldea. 2015ekodatuei erreparatuta, munduan62 pertsonak 3.600 milioi biz-tanlek daukaten aberastasunberdina zeukaten beren esku.Estatu espainolean, urte berean,biztanleen %1ek aberastasuna-ren %80 zuten.Zentzu horretan, globalizazio-

ak orain arte bultzatutako ere-duak eta praktikak okerrak iru-ditzen zaizkio Ibarretxeri ,arrazoi batengatik: ez ditu per-tsonak errespetatzen. Hala eginbeharko lukeen arren, argi ikus-ten du beste lehentasun batzukmugitzen dutela, merkatuaren

logikari estuki lotutakoak. «Gi-zartean dauden ezberdintasu-nak giza urraketa handia dira,neoliberalismoaren arazo han-diena bihurtu dira», salatuzuen. Horregatik, gobernuek eu-ren jarduna ulertzeko moduantrantsizio bat egin behar duteladeritzo. «Jendea gobernatzetikjendearekin gobernatzera pasa-tu behar da».Eredu kooperatibistak arlo ho-

rretan duen esperientzia mahaigainean jartzera behartu zuen

hitzartzearen atal honek. Koo-peratibismoaren oinarrietako biparte hartzea eta berdintasunaizaki, demokrazia parte hartzai-le hori eremu guztietara era-man beharra defendatu zuenIbarretxek. Azken urteotan, or-dea, eztabaida handiak izan dirakooperatibismoaren funtsak,zehazkiago Mondragon Korpo-razioaren baitan, bere horretanjarraitzen duten ala ez argitunahian. Ikuspuntu ezberdinakdaude eta Euskal Herrian koo-

peratibismoaren pisu nagusiadaraman Mondragon taldearenbaitan izandako krisiak eraginzuzena izan du eztabaida horre-tan. Izan ere, Fagor Etxetresnakkooperatibaren erorketak galde-ra asko jarri zituen mahai gaine-an. Ereduak bizi izan zuen eral-daketaz, hazkundeaz, partehartzeaz… Bistan da zauriak ezdirela oraindik guztiz itxi, nahizeta krisiari irtenbidea ematenasmatu duen taldeak, behinikbehin lanpostua galdu zutenlangile gehienentzako irtenbide bat bilatuz. Bada oraindik zer ar-gitua, ordea, entzuleen arteanzeuden erretiratutako langileekbere garaian enpresan jarritakodiruaren inguruan galdetu zute-nean ikusi zen moduan.Gauzak horrela, laster presi-

dente kargua utziko duen Sotiliegokitu zitzaion kooperatibis-moaz hausnartzea. Azkenaldianmaiz agertu da publikoki gai ho-rretaz hitz egiten eta hainbatideia plazaratzeko helburua su-matzen zaio bere hitzaldietan.Ez du ukatzen gaizki hartutakoerabakiak edo oker kudeatutakoegoerak egon direla azken urtee-tan Mondragon taldeko koope-ratiben baitan. Horrek ez dio ba-lioa kentzen ereduari , bereustez, eta akatsetatik ikastekobeharra aldarrikatzen du. Iba-rretxek jorratutako ildo beretik,balioen garrantziaz aritu zenhasieratik. Hain zuzen, koopera-tibismoan oinarrizkoa den kon-tzeptu hori azkenaldian higatu-ta ikusi ahal izan da. Esaterako,urteetan zehar kooperatibek bi-zitako zabalkundea kudeatzekomoduan galderak sortu dira etaproiektuaren jatorrizko zentzuagalbidean jarri dela kritikatuizan zaio taldeari. Hau da, hasie-rako puntura itzuliz, proiektua-ren garapena “giza” eta “iraun-kor” kontzeptuak kontuanedukita egin ote den.

GIZARTEA ABERASTU

Aurrera begira, balioak sortu etahauek banatu beharraz arituzen Sotil. Aberastasuna sortu,baina ez soilik ekonomikoki,baita ezagutzan eta ideietan ere.Balio horien banaketa, berdinta-sunean oinarritzea da bigarrenpremisa. Hau da, gizarte abera-

Ezkerrean, Juan JoseIbarretxe Bergarakoudaletxean egindakohitzaldian. Lerroon gainean, Javier Sotil.Eskuinean, Igor Ortega.Jaizki FONTANEDA | ARGAZKI

PRESS

Page 24: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

herritarrak

«Zergatik planteatzen da giza garapeniraunkorraren kontzeptua bera?». Galderahorrekin abiatzen du bere azalpena IgorOrtega Lanki Mondragon Unibertsitatekoikertegiko kideak gaiaz solas egitenhasten garenean. Ibarretxe eta Sotilenhitzaldia igarota, gaian sakontzeko asmozjarri da GAUR8 berekin harremanetan,eta, aditua ez dela ohartarazi digun arren,gako interesgarriak ematen ditu. Arestian botatako galderari erantzunez,

giza garapen iraunkorra azkenhamarkadetan nagusi izan den garapeneredu «oso ekonomizista horretan»sumatutako hainbat gabeziaren ondoriodela aipatzen du Ortegak. «Bistakoa dagarapen ekonomikoak berak ez duelabermatzen gizartearen ongizateorokorraren baldintza. Ikus daiteke,adibidez, barne produktu gordinarenadierazlearekin. Hainbat herrialdetanizan dezakezu barne produktu gordin altubat, baina, era berean, gerta daiteke gizagarapenaren ikuspegitik begiratuta

egoera oso eskasak ematea bertan»,azaldu du.Hala, adierazle zabalagoak beharko

liratekeela planteatzen du, helburuagizartearen ongizatean jartzen baldinbada behintzat. Hau da, garapenekonomikoari dagokion garrantziaemanez, berau orekatzea da gakoa. «Gizagarapen iraunkorraren kontzeptua, besteasko bezala, oso polisemikoa da.Interpretazio ezberdinak egin daitezke;batzuek erabiltzen dute egungo garapenereduak beharrezko lukeen orekadimentsioa indartzeko, baina zalantzanjarri gabe kapitalismoaren oinarria bera.Beste batzuek, aldiz, garapen eredua berebaitan eta osoki birpentsatu beharkolitzatekeela defendatuko dute», dio,jarraian bere ikuspuntua azaleratzeko.«Nik uste dut egungo garapen ereduakagorpen zantzu handiak eman dituela.Inoiz baino gaitasun handiagoa daukagugizarte bezala, baliabide produktiboaldetik, garapen teknologikoarenikuspegitik, eta abar, baina egia da hori ezdatorrela bat garapen sozialarenkontzeptuarekin», aipatu du.Adibide moduan, egungo belaunaldi

gazteek bizi duten egoera aipatu du.«Lehenago bazegoen etengabekohazkunde sozialaren hipotesia eta gauregun garapen teknologikoa bat datorinkluso erregresio sozialarenkontzeptuarekin. Prekarietatea,ezegonkortasuna.... Horrekin batera,ikusten ari gara garapen eredua beraarrisku globalen eragile handia dela:aldaketa klimatikoa, desafio ekologikoorokorra... Ezberdintasun sozialikaragarrien eragile da». Hargatikondorioztatzen du helburu gisa herrien,komunitateen eta pertsonen ongizateajartzekotan kapitalismoaren logikanematen ari den garapen eredua errotikbirpentsatu beharra dagoela.Horren aurrean galdera berriak sortzen

dira: nola egiten dugu herri honenbaliabideak gizartearen zerbitzurajartzeko? Erantzuna berak ematen du:pertsonak erdigunean jarriz. «Gaur egunkapitala bere kasa dabil eta pertsonak etanatur baliabideak instrumentalizatuegiten dira kapital metaketa lortzeko»,salatu du. Era berean, dimentsiohumanoarekin segituz, harremansozialen nolakotasunari erreparatu dio,hauek norbanakoa hazteko balio behardutela azpimarratzeko. Horretarakooinarri subjektiboak ere landu behardirela deritzo: autoestimua, autonomia,iniziatiba... Guztia herri ikuspegi batetiklanduta. Izan ere, Ortegaren ustez,«ezinbestekoa dugu garapen

sustraituaren ideia ondo kokatzea.Globalizazioaren garai honetan ikustenari gara herri bezala ditugun baliabideproduktiboak deslokalizatzen ari direla.Ekonomia errotu baten ideia behar da».Praktikan, ordea, inertziak arazo

bihurtu dira. «Baliabide produktiboakdemokratizatzeko gizarte zibil osoindartsu baten ekimena behar da. Horiguztia estatuen ahalmenak mugatzendituen globalizazio eredu batean»,hausnartu du. Horrek bi logika indartzeadakar. Bere ustez, globalizazioarekin herriidentitate edo komunitate logika horilausotzen ari dela esan daiteke,indibidualizaziorako joeranabarmenarekin. Era berean horrek bestefenomeno bat eragiten du: komunitateakbere buruaren kontzientzia handiagoahartzen ari dira. «Belaunaldi berrietanbalio berriak ematen ari direla esangonuke: autoerrealizazioa, norberarengarapena, lana eta bizitzari bestelakozentzu sakonago bat ematea...».Kooperatibismoaz galdetuta, Euskal

Herriko ereduaz hausnarketa orokor bategiten du, kasuan kasuko arazoak etaarrakastak egon direla kontuan izanda.«Kooperatibismoak XX. mendeko gatazkahistorikoari, lana eta kapitalarenartekoari, modu ezin hobean erantzundio. Aberastasuna sortu, sustraitu etabidezko modu batean banatzeko helburuhorretan asmatu egin du. Kontua da, zeinpuntutaraino kooperatibismoari eredesafioen mapa berritu zaion. Planteatubeharko du bere baliabideak nolaerabiliko dituen erronka berrieierantzuteko, jakinik eragiteko ahalmenamugatua dela, ezingo dutela nahi dutenguztia egin», ondorioztatu du.Dena dela, ikusmira zabalago batetik,

kooperatibismotik eta ekonomiasozialetik abiatuta eta gizarteareninplikazioarekin edozein esparru ereduhorren arabera antola daitekeela frogatudela uste du. Hala, argi dauka gizagarapen iraunkorra lortzeko, egitekomodu horiek beste eremu batzuetarazabaltzea lagungarria izan daitekeela.«Sentsazioa daukat Euskal Herria Europamailako laborategia izan daitekeela,horretarako oinarri oso potenteak ditugu.Nahiko egitura produktibo kokatuadaukagu, industria aurreratuan ari garaeta ekonomia sustraituago batenmentalitatea daukagu. Horrekin batera,iruditzen zait Euskal Herrian ere badirelagizarte zibil indartsu bat artikulatzekoeragile oso potenteak. Herrigintzarenlogikatik mugitzen den esparru bat. Faltadena da hori guztia artikulatzea etaikusgarriago egitea».

«Herri bezala, ezinbestekoa dugu garapensustraituaren ideia ondo kokatzea»

Argazkiak: Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

tsa hobestea pertsona aberatsengainetik. Eta planteamendu horiplazaratzean atzera begira jarrizen berriro, balioekin arazo oro-kor bat egon dela aitortuz. Ero-sotasunean erortzea, hurkoa be-giratzeari uztea norberarenongizatea bakarrik bilatzeko…Finean, sorreran ezinbesteko ka-reore izan zuen inplikazioa bi-dean nolabait galdu egin dela.Gero eta gizarte indibidualis-

tago batean bizi garela ohartara-zi zuen Sotilek, eta horregatikparte hartzean eta berdintasu-nean oinarritutako banaketa de-fendatzen dituen proiektu batekzenbait printzipio berreskuratuedo, beharbada, indartu behardituela uste du. Irakaspena, or-dea, gizarteko eremu guztietaraheda daiteke. Giza garapeniraunkor bat bilatu nahi baldinbada, bederen.

Page 25: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

2016 | ekaina | 4

GAUR8• 24 / 25hutsa

Duela bi urte, Gure Esku Dago mu-gimenduak hauspotuta giza kateerraldoian parte hartu genuene-an, abagune berri baten aurrean

geunden itxaropena piztu zen gure barne-an. Pentsamendu arrazionala baino gehia-go emozio indartsua zen baieztapen ho-rretara bultzatzen gintuena. Bi urtegeroago, emozio haiek erabakitzen haste-ko aro berri batera sartu garela frogatzenduen ekimena gauzatuko dute, igandean,Gipuzkoako milaka herritarrek.Joan zen igandean, Zubietan eraiki nahi

duten erraustegiaren aurkako beste gizakatean parte hartu genuenean Donostian,antzeko emozioak piztu ziren geure bai-

tan. Milaka batzuk izan ginen Onkologi-koa eta Gipuzkoako Foru Aldundiarenegoitza eskuz esku lotuta, erraustegia eki-diteko arrazoiz jantzi eta olatu erraldoi ba-ten lehen urratsa eman genuen uste sen-doa izan genuenok.Ondo dakigu bi auziak ez direla aldera-

garriak. Estatu independentearen alde jar-tzeak badu asko emoziotik, baina, pentsa-menduak, herri libre eta justuagoarenalde jarduteak, eraikitzean parte izatearenideologiak herritarrak mugiaraziko dituberen botoa ematera.Erraustegiarenak asko du ideologiatik,

garbi dago eredu sozialen arteko talka era-kusten duela, ingurumena eta ekonomia

arrazoi indartsuak direla, baina Gipuzkoaplazan, erraustegiaren eraginez minbiziakerasandakoen testigantzak jasotzean edogure haur eta gazteengan ondorengo urte-etan izan dezakeen eragina aditzera ema-ten digutenean, emozioek borbor egitendute eta harrapatzen gaituzte, auzia geureeginez. Eta Laboaren kanta datorkigu: «Maite

ditut maite gure bazterrak lanbroak izku-tatzen dizkidanean, zer izkutatzen duen ezdidanean ikusten uzten, orduan hastenbainaiz ikusitakoa... nere barnean biztendiren bazter miresgarriak ikusten».Orduan jabetzen edo amesten hasten

gara erraustegia ez dela egingo. •

0hutsa

Zer erabaki?

Antton Izagirre

hutsa

Donostia betidanik izan da hiri tu-ristikoa, iruditegi kolektiboareneraikuntzan hain garrantzitsuaizan den elementua. Hor dauzka-

gu Maria Cristina erregina eta belle épo-que donostiarra. Egun baina, mundu sis-temaren zentroan kokatzen diren hiriek,mundu mailako egitura produktiboan ba-lio gehien duten prozesu produktiboakbereganatzeko lehia bizia dute, eta lehianirabazteko, nazioarteko kapital, merkan-tzia eta turista fluxuak erakarri behar di-tuzte. Periferiara balio gutxiko prozesuproduktiboak deslokalizatu eta lehen-gaiak ebasten ditugun bitartean, askotangerraren bidez, askotan errefuxiatuakeraginez.

Horrela, zentroko hiriok produkzioarenespazio izatetik –fabrikak zeuden leku– es-pazio produktiboak izatera pasa dira –hiriabera da ekoizten dena–, hiria bera baita fak-tore produktibo nagusienetakoa. Hau baina,ez da modu natural batean eman, elementuintaginbleak harrapatu, kodifikatu, eta ter-mino merkantiletan deskodifikatu ahal iza-teko, dispositibo fisiko eta narratibo zehatzbatzuk behar dira: Tabakalera, MonpasekoHotela, Zinemaldia, Jazzaldia, DSS2016...Donostiako eredu turistikoak oinarrian

saltzen duena hiru gauza dira: hiria eta be-re paisaia, kultura eta gastronomia. Hiruelementu hauek Donostiako biztanleokgure eguneroko bizitza arruntean sortzenditugun esternalitateak dira, hau da, elkar

bizitza ematen den espazioa: hiria; elkarbizitzeko modua: kultura; eta kultura etaingurunearen batura: gastronomia. Indus-tria turistikoa, beraz, komunean sortzendugun hori turistei saltzeko produktuetaneraldatzean oinarritzen da, industria side-rurgikoa, minerala, burdina erabilgarribihurtzean oinarritzen den bezala.Gauzak horrela, izugarri harritzen nau

turismoaren inguruan diskurtso kritikoakeraikitzeko daukagun ezintasunak. Dis-kurtso neoliberalenetan enpresa askatasu-na defenditzeko erabiltzen den diskurtsoa,propio egin eta artikuluaren izenburua ze-raman pankarta bezalakoak kritikatzen di-tugu, publikoki, lotsarik gabe, eta errepli-kak jasotzeko beldur gutxirekin. •

hutsa

«Tourist Go Home, Refugees Welcome»

Andoni Egia

Page 26: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

herritarrak

Kataluniako Uni-bertsitate Irekiak(UOC, katalanez)21 gradu eskain-tzen ditu gauregun, 36 master

ofizial eta hiru doktoretza pro-grama. 49.672 ikasle izan dituikasturte honetan, 68.479 per-tsona graduatu dira bertan, 255irakasle propio ditu eta 44 iker-keta talde. Eta dena Internet bi-dez. Horregatik esaten du harroCarles Sigalesek «munduko le-hen on line unibertsitatea» dire-la. «Inork ez du kontrakoa baiez-tatu», gehitzen du segituan,apalago. Sigales UOCeko Irakas-kuntza eta Ikaskuntza errektore-ordea da eta datorren ostiraleanDonostiako Koldo Mitxelenanegonen da Kataluniako espe-rientzia azaltzen, Udako EuskalUnibertsitateak antolatutakojardunaldian.Gaur egun UOCek harro era-

kusten dituen zenbaki potoloak,ordea, ez dira bat-bateko lorpe-nak, hogei urte luzeko lanarenordaina baizik. 90eko hamarka-da erdialdean Generalitatea Es-painiako Urrutiko HezkuntzakoUnibertsitatearekin (UNED, gaz-teleraz) hasi zen negoziatzen ka-talanezko eskaintza bat. Ekime-na bertan behera gelditzean,Pujolen Gobernuak KataluniakoUnibertsitate Politeknikotik(UPC, katalanez) zetorren Ga-briel Ferraterri eman zion UNEDkatalan bat sortzeko enkargua.Baina Ferraterrek beste gauzabat zeukan buruan eta baldintzabezala jarri zuen unibertsitateberriak soilik Internet bidezfuntzionatzea. Bi hamarkada ge-roago, nazioartean erreferente

da UOC. «Eroak geundela ustezutelako utzi ziguten saiakeraegiten», errepikatu zuen asko-tan Ferraterrek.Sigalesek egun azaltzen due-

naren arabera, bi elementukmarkatu zuten UOC sortze bere-tik: ikasle profil berriak bilatzeaeta gizarte katalanean funtziosoziala betetzea, hizkuntzatikhasita baina baita haratago ere.Arrakasta, baina, ez zen zerutikerori. 1995ean Kataluniako Par-lamentuak unibertsitate legeberria aprobatu zuen UOCi mar-ko juridikoa prestatzeko. Hogeiurte geroago, eta hamar milioihiztun dituen hizkuntza ardatzbezala izanda (eta gaztelerakoprograma askorekin), finantzia-zio publiko garrantzitsua jaso-tzen du oraindik ere unibertsi-tate ireki honek. «Instituzioenapusturik gabe, ezinezkoa litza-teke hau guztia», ziurtatzen duSigalesek.

INTERNET EZ DAGO URRUN

«Internet bidezko hezkuntzakez du zerikusirik urrutiko hez-kuntza klasikoarekin», azpima-rratzen du UOCeko arduradunhonek hitz egiten hasi bezainpronto. «Unibertsitatearen be-raren egitura guztiz desberdinada, baita irakasteko eta ikastekomoduak ere», azaltzen du Siga-lesek, ideia horretan sakonduaurretik: «Irakaslearen aldetikaskoz planifikazio handiagoa es-katzen du on line hezkuntzak,oso garrantzitsua baita ikaslealagunduta sentitzea bere bizitzaakademiko osoan zehar». Horilortzeko, ikasleak tutore beraizanen du UOCen pasatzen duenbizitza akademiko guztian ze-

Egoitza nagusia Bartzelonanegon arren, delegazio ugari dituKataluniako UnibertsitateIrekiak Herrialde Katalanetan,Estatuan eta munduan. UOC

HURBIL DAGO ETA SAREAMunduko lehen «on line» unibertsitatebezala aurkezten du bere burua UOCek

Beñat Zaldua

«Urrutiko hezkuntza» etiketatik ihesi sortu zen, duela hogei urte, Kataluniako Unibertsitate Irekia (UOC), abileziaz XX.mendean Internet gako izanen zela aurreikusita. Baikatalanez bai gazteleraz «on line» hezkuntza eskaintzaanitz eta zabaleko plaza digitala da gaur egun. Eredu bezalahartuta, datorren astean Donostiara ekarriko du UEUk.

JENDARTEA / b

Page 27: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

2016 | ekaina | 4

GAUR8• 26 / 27

har, nahiz eta ikasgaiak aldatzenjoan. Irakasleak, gainera, on linemetodoetan trebatzen dituztedozentzia hasi aurretik.«Hasi ginenean Internet ez ze-

goen gaur egun bezain garatuta,eta, gaur egun bideoekin posi-ble izanen ziren klase magistra-lak ezinezkoak zirenez, formatuberriak asmatu behar izan geni-tuen», gogoratu du Sigalesek,presentzialki egiten den bakarraazterketak direla azpimarratuz.«Baina denbora gutxiz, esperodugu», gehitu du. Izan ere, Euro-pako Batasunak finantzatutakoTesla programan buru-belarrisartuta dago UOC kontinentekobeste unibertsitate batzuekin.Helburua: ebaluazio birtual in-tegrala posible bihurtzea. Hauda, ordenagailuaren beste alde-an dagoenaren nortasuna baiez-tatuko duen teknologia.Ikerketa eta berrikuntza tek-

nologikoa izan dira, halabeha-rrez, UOCen bidaide urteotanguztietan zehar. Horretarako di-tuzte martxan bi harribitxi: IN3eta eLearn Center ikerketa zen-troak. Bien artean 400 profesio-nal batzen dituzte hezkuntzaeta teknologia berrien inguruanlanean.

Funtzionatzeko era berritzailehonek posible egin du uniber-tsitate tradizionalekin elkarlanagailentzea, konpetentzia biga-rren plano batean utziz (horrenadibide dira Kataluniako uni-bertsitate publiko desberdine-kin elkarlanean dituen hezkun-tza programa ugariak). Horrelaazaltzen du behintzat Sigalesek:«Osagarriak dira gure ikasleaketa beste unibertsitateenak, as-ko etortzen baitira gurera zen-tro tradizionaletan jasotakohezkuntza sakontzera, horieta-riko asko behin lanean hasi etagero». Datuek arrazoia ematendiote errektoreordeari, UOCekoikasle gehienak 25 eta 45 urtekotartean baitaude.Egitura bera ere (juridikoki

fundazio bat da), oso desberdi-na dela gogoratu du gainera Si-galesek: «Antolatzeko moduanmalgutasuna eskaintzen digu-nez, egitura eskaintzaren arabe-ra antolatu ordez eskaerarenarabera ordenatu ahal dugu».Publikoa ez den kudeaketa ma-trikulen prezioan nabaritzenden galdetuta, ezetz ziurtatzendu Sigaleskek, ekimen publikoaden heinean, prezioak Gober-nuak ezartzen dituelako. Uni-

bertsitate tradizionalekin alde-ratuta, antzeko prezioak direladio errektoreordeak, matrikulakzertxobait merkeagoak direlako,baina tasak, aldiz, apur bat ga-restiagoak.

KATALANA ETA INTERNAZIONALIZAZIOA

«Zure komunitateari zerbitzubat eskaintzea eta mundura ire-kita dagoen unibertsitate bateraikitzea bateragarria da. Edobehintzat izan behar du», alda-rrikatu du Sigalesek hizkuntzariburuz galdetzean. Izan ere, kata-lanarekin batera beste hizkun-tza batzuk ere erabiltzen dituunibertsitateak. Batik bat gazte-lera eta programa gutxi batzue-tan ingelesa. «Behar baino gu-

txiago», Sigalesen ustez. «Inoizez diogu hezkuntza katalanezeskaintzeari utziko, baina, Inter-neten gauden heinean, uniber-tsitate globala gara eta halabe-harrez saiatu behar dugu eskaintza globala egiten», azal-du du, behin eta berriz azpima-rratuz «bateragarriak» direla.Are gehiago, gero eta batera-

garriagoak izanen direla ziurta-tu du Sigalesek. Teknologia be-rrien garapenean daukatejarrita esperantza UOCen, jomu-ga bezala «campus eleanitza»kokatuz. «Oraindik ezinezkoada, baina ziur gaude iritsiko de-la aukera irakasle batek berehizkuntzan hitz eginda, mundu-ko beste puntan ikasle batekulertzeko. Eta alderantziz. Idealagu katalanez aritu eta ikasleakbere hizkuntza aukeratu ahalizatea da», dio Sigalesek.Baina ideala urrun dago

oraindik eta hedapena Espainia-ko Estatura eta Latinoamerikarabegira diseinatu dutenez, gazte-lera da, gaur egun, katalanare-kin batera UOCen hizkuntza na-gusia. Horrela lortu dituzte 600kolaborazio hitzarmen munduosoko instituzio eta enpresekin,horietariko asko Hego Amerike-tako herrietan (42 hitzarmen be-rri bakarrik azken bi urteetanKolonbia, Mexiko eta Argentinabezalako herrialdeetan).Hedapena, hala ere, Estatuan

zentratu dute orain arte. Gauregun 248 akordio dituzte Estatu-ko 23 instituzioekin, horietarikoasko tokiko Unesco Etxeen bi-tartez lortuak. Baita Euskal He-rrian ere. Duela bi aste, maiatza-ren 25ean, sinatu zen BilbonUOC eta Unesco Etxearen artekokolaborazio hitzarmena, uniber-tsitate katalanak Euskal Herriandituen ikasleei arreta zuzenagoaeman ahal izateko. 440 izan dirakurtso honetan Euskal HerritikUOCen matrikulatutako ikasle-ak. Orotara 831 graduatu dirahogei urtetan.UOC euskaldun bat sustatze-

ko abiapuntua agian? «Ziur Eus-kal Herrian oinarria badagoelaegin ahal izateko», dio Sigalesek,baina argi utzita ez dela baka-rrik oinarri sozial kontua: «Ins-tituzioen konpromiso sendorikgabe, ezinezkoa da hau».

Hezkuntza eta teknologia berrien artekoelkarlana gakoa izan da Kataluniakoesperientzian. Ildo horretan lanean dituzte bi ikerketa zentro: IN3 eta eLearn Center

10 milioi hiztun dituen hizkuntza batekin 20 urteko ibilbide luzea eginda ere, instituzioenbultzada ezinbestekoa dutela nabarmendu duUOCeko errektoreordea den Carles Sigalesek

Page 28: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

herritarrak

Bere leku profesio-nal eta bitala bi-latu eta aurkituegin zuen. Disei-nu Grafikoa ikas-ten hasi zen Eus-

kal Herriko Unibertsitatean,baina alde batera utzi eta Publi-zitatera salto egin zuen. Ikaske-

tak bukatzerako, argi zuen ar-gazkigintza zela bere leku hori.Eta 23 urteko gasteiztar honekjada bere ibilbidetxoa egin dulana eta grina dituen horretan. Hasieran autorretratuak eta

lagunen argazkiak egiten zi-tuen. Noizbehinka, tabernarenbatean, erakusketak antolatzen

zituen. Gasteizko zenbait argaz-kilari profesionalen laguntzaileere ibili zen, harik eta, iaz, bereenpresa sortu zuen arte. Jon An-der Iribarrenekin batera, Iriberargazki estudioa zabaldu zuenGasteizko Prudencio Maria Be-rastegi kalean. Oso lanpetuta dabiltza, «zo-

rionez», aspaldi honetan, beste-ak beste antolatzen dituztenworkshop edo tailerrak direla-eta, baina tartetxo bat hartu du-te Jon Ander bazkide den Orbainkultur elkartean patxadaz hitzegiteko. Jon Ander inguruan da-bil, baina ez du solasean partehartu, hasieran izan ezik, Eide-rren familiaren jatorria aipatuduenean, hain zuzen. Dimatikdator Eiderren familia, eta bere-hala Dimatik gertuko musikagi-le handi baten aipua ere azalduda solasaldian: Carmelo Bernao-la otxandiarrarena. Eiderrek ezdu ezezagun, aitonaren anaiazuen eta. Publizitate munduan dihardu,

beraz, eta haren espezialitatea

eta benetan gogoko duena arte-argazkigintza da, erretratuak etabiluziak, batez ere emakumez-koenak.«Biluzi-argazkigintza aipatze-

an, berehala datorkigu bururaideia elkarketa bat: emakumeaeta sexua», dio. Eiderren irizpi-dea, ordea, arte eta genero ikus-moldeek gidatzen dute. Harenustez, feminismoaren ikusmol-dea ezinbestekoa da, edozein ar-lotan, «areago publizitate mun-duan». Artearen historiaren errepaso

arin bat eginda, ondorio batagertzen du: emakumea gizona-ren galbide gisa irudikatu izanda, edo jarrera otzanean, men-dean, ziurtasunik gabe. Irudiakemakumearen estereotipo horrieusteko erabili izan dira, harensexualitatea ere kontrolatzeko.Izan ere, Eiderrek dioenez, este-reotipoa nagusi da irudienmunduan: gizona jarrera akti-boan eta emakumea pasiboan,“garbia” eta “behar bezalakoa”izateko; hau da, asmatutakohainbat kontzepturen arabera-koa izateko. «Argazkiaren objek-tibotasuna errotiko gezurra da»,jarraitzen du Eiderrek, «kamera-ren objektiboaren atzean dagoe-nak erabakitzen du, bere pentsa-moldearen arabera, ustezkoobjektibotasun hori». Eta historian zehar bezala,

gaur egun ere irudiak gizonarenatsegina bilatzen duela dio.Munduko argazkien %80renmotiboa emakumeak eta ume-ak omen dira. Gehienak gizonekeginak eta gizonen desioak ase-tzeko. Eta emakumearen gor-putz biluzia ehiztariaren trofeogorena da. Eiderren ustez, be-rriz, argazki kamera ez da, ez lu-ke izan behar, nahi den guztia«harrapatzeko» kutxa. Izan dira,jakina, emakume argazkilariaketa artistak oro har, bainaahanzturan daude edo, onene-an, gizonak baino ikusezinagoakdira. Irudiak sortzeko modu ezber-

din baten beharra ikusarazteko,gogorarazten du publizitatean,eta filmetan, ohikoa dela ema-kumeen aurkako bortizkeriairudikatzea eta nolabait «nor-maltzat» ikusten dela. Munduhori gizartearen isla dela onar-

infraganti

Ikasketek eraman zuten argazkigintzara eta gaur egunhorixe du 23 urteko gasteiztarrak lana eta grina. Irudienmunduan estereotipo patriarkalak nagusi direla dio, etahorren aurka egiten du berak, zerbait desberdina egitensaiatuz, ikusmolde feminista txertatuz eta munduhorretako profesionalei jarrera etiko eta arduratsua eskatuz.

EIDER BERNAOLA

Eider Bernaola, joan den astean hitzaldi bat eman zuen Orbain elkartean. Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS

Page 29: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

2016 | ekaina | 4

GAUR8• 28 / 29

tzen du, baina, halaber, jarrerahori sustatu egiten duela dio.«Sorgin gurpila da». Horregatik uste du publizita-

tearen eta oro har irudien mun-duko profesionalek arduratsujokatu behar dutela sortzeko ga-raian, gizarteari ekarpen bat egi-teko ardura dutela. Eta irudi ho-rien kontsumitzaileek ere baomen dute erantzukizun hori;«irudiak irakurtzen ikasi beha-rra dago». Argi utzi nahi du Eiderrek be-

re ikuspegi feminista, inoiz pu-blizitatearen munduan negozio-rako «kaltegarria» izan litekeelaohartarazi badiote ere. Berak ezdu zalantzarik egin, ordea,«emakumea naizelako» eta biziizan dituen zenbait esperientziapertsonal latzek hartaratuta.Lan egiten duen munduak mu-ga batzuk ezartzen dituela onar-tuta ere, ez du bere konpromi-soa ezkutatzen eta zerbaitdesberdina egiten saiatzen da,betikotik, batez ere estereotipo

patriarkaletatik aldenduz, aniz-tasuna bilatuz. Zerbait freskoa.Kalitatekoa, artistikoa, pertso-nalizatua, bezeroaren helbu-ruen eta balioen araberakoa,baina betiere edozein irudi se-xista edo iraingarri arbuiatuta.Hori da Eide-rren eta Iribere n p r e s a r e nkonpromisoetikoa. Esan bezala,

biluziak ditugogokoen, bai-na alde artisti-koa interesa-tzen zaio,erotismoa baz-tertzen ez ba-du ere. Erotis-moa ez, bainabai publizitatemunduan da-goen «hipersexualizazioa». Ho-rretaz jardun zuen joan den as-tean “Biluzi-argazkigintza... begifeministetatik” hitzaldian. Dato-

rren azaroan, berriz, Medina delCampoko (Valladolid) MedinaPhoto Experience nazioartekoargazki jaialdian parte hartukodute Eiderrek eta Jon Anderrek“Emakume ikusmoldeko bilu-zia” workshop edo tailerra ema-

nez, eta jaial-dian ikusgaiegongo den“Mujeres ypunto” era-kusketan Ei-derren argaz-kiak ikusgaiegongo dira.Gasteizko ar-g a z k i l a r i a ,gainera, jaial-diko protago-nistetako batizango da, ar-gazkigintzariburuzko bere

ikusmolde feministaz hitz egite-ko ere gonbidatu dute eta. Eiderrek modelo lanak egin

izan ditu, tartean zenbait biluzi,

eta bere esperientzia gehienakez direla onegiak izan dio. Behinbaino gehiagotan, emaitza ikus-tean, ez omen zuen bere buruaezagutzen. Seguruenik eraginadu Eiderren eskarmentuak beremodeloekin duen tratuan. Saio-etan, batez ere tailerretan, betiegiten du tarte bat modeloaknahi duenaz hitz egin dezan.«Modeloak pertsonak dira, ezobjektuak, beren intimitateaoparitzen ari zaizkizun pertso-nak». Hortaz, beharrezkotzat jo-tzen du haiekiko akordioa, arekonplizitatea ere. «Konexioa».Eta hala moduzko esperientziakizan baditu ere, bidean duproiektu bat beste argazkilarigasteiztar batekin, Maialen Ber-mudezekin («oso ona!»), Eidermodelo izango dena.Argazkilariaren begirada. Ei-

der Bernaolaren begirada kon-prometitua. Argazkilari femi-nista. Feminista argazkilaria. •

Azaroan Medina Photo Experience nazioarteko jaialdian hitz egingo du Eiderrek eta bere lanak ikusgai ere egongo dira. Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS

hutsa

Argi utzi nahi du bere ikuspegi feminista, inoizpublizitatearen munduan negoziorako«kaltegarria» izan litekeela ohartarazi badioteere. Berak ez du zalantzarik egin, ordea

Xabier Izaga Gonzalez

«Argazkiaren objektibotasuna errotiko gezurrada; kameraren objektiboaren atzean dagoenakerabakitzen du, bere pentsamoldearen arabera,ustezko objektibotasun hori»

Page 30: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

gelt

okia

k /

kom

un

ikaz

ioa

Twitterren (@albistetan)#EmakundeNoNosCundetraola abiatu dut, lagunbatek asmatu duen leloa-rekin, Emakunderi idazte-az nekatu naizelako, inoiz

erantzun ez didalako. Emakunde1981ean sortu zen Emakumearen EuskalInstitutua da. Azkenengo lau urteotanhamabost bider idatzi diot (@emakun-dEJGV):• Espainiako Gobernuak Paul Abasolo

Amantegi erasotzaile sexualari indultuaematean, “Deia”-k «Paul Abasolo vuelvea sonreír» azaldu eta albistea webgune-tik ezabatu zuenean (2012/01/22).• “El Correo”-k bortxaketaren apologia

egin zuenean: «‘Yo decía no, no, no... ypedía ayuda’: El acusado y la joven, am-bos de Barakaldo, habían coincidido defiesta en Noja, donde mantuvieron unarelación que él dice que fue consentida yla chica lo niega» (2013/02/19).• “El Correo”-k sexu erasoak jaietako

ekitaldiekin parekatu zituenean: «To-pless en San Fermín: La actitud deshini-bida de varias chicas sin camiseta duran-te el inicio de fiestas de San Fermín haenfurecido y complacido a partes igua-les» (2013/07/16).

• “El Correo”-k erasoaren biktimarenhelbidea argitaratu zuenean: «El estre-mecedor suceso se produjo en el domici-lio de la víctima, ubicado en el barrio[nik ezabatuta] del barrio getxotarra deAlgorta» (2014/04/24).• Sarean eta mezu pribatuetan meha-

txuak jaso ditudanean, emakumeen aur-kako erasoak salatzeagatik (2016/03/10).Emakundek, baina, ez dit behin ere

erantzun. Are okerrago, ez du inoiz aipa-tutako eskubide urraketetan eskurikhartu. Aldi berean, Emakundek hedabi-deen jarduerari erreparatzen dioten au-to-albisteak ematen jarraitzen du: «Me-dio centenar de medios de comunicacióny agencias de publicidad de Euskadi secomprometen con un código deontológi-co de comunicación y publicidad no se-xista» (Emakunde, 2016/02/29).Albiste hori Martxoaren 8aren ingu-

ruan argitaratu zen, hedabideen jarduerasexista zuritzeko. Martxotik hona heda-bide horiek albistegintza matxistari ekindiote, Emakundek jarduera hori gaitzetsibarik eta ezelango zigorrik ipini gabe:• Hedabideek sexu erasoak zalantzan

ipini dituzte eta emakumeok salatzenditugun erasoak gezurrezkoak izan dai-tezkeela aditzera eman dute: «Dos dete-

nidos en San Juan acusados de una pre-sunta agresión sexual» (“Diario de Noti-cias”, 2016/05/15).• Euskal Telebistako aurkezleak zutik

lan egitera behartu dituzte, pantailarabuelta eman dezaten, ikusleek ipurdiaikusteko. Gizonezkoek jesarrita ematendituzte albisteak.Emakundek behin bakarrik erreak-

zionatu du, gaztelera hutsez, eta EAE-tik kanpoko hedabide baten albistearilotura eginez: «Ningún medio acude ala rueda de prensa del Athletic femenino,líder de la Liga» (Lainformacion.com,2016/05/27). Martxoaren 8an kode de-ontologikoa sinatu zuten hedabideetakobat ere ez zen bertaratu, baina sinatuta-koak ez zien zigorrik ekarri. Gainera, San Mames Berria zelaiko

pantailan burdelen («bortxalekuak»,«violaderos») publizitatea egin du Athle-ticek, Ertzaintzaren Sipe sindikatuaren“Ertzaingoak” aldizkarian gertatu gisa:«Cinco prostíbulos vascos se anuncian enla revista interna del sindicato de la Er-tzaintza Sipe» (“El Mundo”, 2015/11/16). Emakunderen kode deontologiko hori

sinatu duten hiru hedabidek (“El Co-rreo”, “Deia” eta “El Diario Vasco”) ema-kumeen prostituziotik dirua jasotzen ja-rraitzen dute. Sinatutakoak ez du horizigortu, ezta gaitzetsi ere. “El Diario Vas-co”-k egunero ateratzen dituen 70 ira-garkiek emakumeen aurkako indarkeriaagertzen badute ere:• «Orientales: Nueva apertura, 3 pre-

ciosas mujeres, masaje oriental, todos losservicios, francés natural, ven a visitar-nos, renovación constante de mujeres. 24horas».• «Económico: Madurita. Masaje rela-

jante. Anal. Algo más. 30 euros».Emakumeon osasuna arriskuan ere

ipintzen dute: «Sesentona: Rubia. 130 pe-cho. Francés tragado. Griego. Beso ne-gro». (“El Diario Vasco”, 2016/05/31).Eusko Jaurlaritzak diru publikoarekin

indarkeria hori babesten du, hedabidehorietan publizitate ofiziala ipiniz. Gai-nera, diru publikoarekin ordaintzenduen Emakunde erakundeak hedabide-on jarduera sexista zuritzen du. Gure di-ru publikoarekin Eusko Jaurlaritzak etaEmakundek gure aurkako indarkeria fi-nantzatzen dute. •

Hedabideetako eta publizitateko sexismoaren aurkako ekimena. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

#EmakundeNoNosCunde

Maria Gonzalez Gorosarri - @albistetanKazetaria eta ikertzailea

Page 31: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

2016 | ekaina | 4

GAUR8• 30 / 31

GASTEIZKO INDUSTRIALIZAZIOA, ALBERTO SCHOMMERREN ARGAZKIETAN

Juantxo EGAÑA

ATHA-DAF-SCHOMMER FUNTSA-14691

XX. mendearen bigarren erdian Gasteiz hiri industrial bihurtu zen, 60ko hamarkadan biztanleria ia bikoiztuta, immigrazioa tarteko.

Argazkian Industrias Goher galdategia ageri da. Zerkabarren kalean zuen helbide soziala, Knörr gaseosa fabrikatik gertu. Egilea

Alberto Schommer Koch jatorri alemaniarreko argazkilaria izan zen. I. Mundu Gerra hastean, Donostiara jo zuen babes bila. Gipuz-

koako hiriburuan, bere osaba Willy Kochekin lan egin zuen. Zenbait urte geroago, Zaragoza, Madril eta Bilbotik igaro ondoren, Gas-

teizen geratu zen. Alaba Jeneralaren kalean estudioa zabaldu eta bertan jaso zuen, argazkiz, Gasteizko bizitza sozial eta kulturala.

1996an, haren semeak, Alberto Schommer Garcia argazkilari aintzatetsiak, Arabako Foru Aldundiari eman zion aitaren funtsa.

Page 32: mila leiho zabalik - naiz:pasatzeko irizpideak betetzen. Beste demontre bat ere bada - go: aro geologikoak milioika eta milioika urtekoak direne - an, holozenoaren akabera 11.700 urte

97

71

88

76

75

00

1

60

60

4