PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO FLAUTA ... · pantera rosa’, ‘El Imperio...

2
PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO FLAUTA IKASLEEK ZAPATU GOIZEKO EROSKETAK GIROTUKO DITUZTE LA RIBERA MERKATUAN • Taldea bizkaitar flauta ikaslez osatzen den bi taldetako bat da eta ume eta nagusiz osatzen da • ‘Harry Potter’, ‘El mago de Oz’, ‘Los siete magníficos’, ‘Rocky’ edo ‘James Bond’ banda doinu ezagunak interpretatuko dituzte beste batzuen artean Bilbon, 2013ko otsailak 21.- Zapatuan, asteko erosketak egiteko medu ezinhobea proposatzen dizuegu: Bilboko Udal Musika Eskolako flauta ikasleak entzunez. Hamabost musikari amateur Ibon Perez del Palomar irakaslearen eskutik, LA RIBERA MERKATUAN ‘Harry Potter’, ‘El mago de Oz’, ‘Los siete magníficos’, ‘Rocky’ edo ‘James Bond’ ospetsuen banda doinuak interpretatuko dituzte. Kontzertua zapatuan, hilak 23, 11:30etan eraikinaren hall-ean izango da (sarrera nagusiko atarian). Kontzertu hau Bilbao Zerbitzuak-ek martxan jarri dituen ekintzen egutegian kokatu behar da, ohiko bisitarien jakin-mina eta interesa pizteko, eta La Ribera Merkatura bisitari berriak erakartzeko helburuarekin. Okasio honetan, Udal Musika Eskolako flauta ikasleak izango dira erosketen goiza girotzeko ardura hartzen dutenak. Ibon Pérez del Palomar irakasleak sortu du bizkaitar flauta ikaslez osatzen den talde biren artean berau, bigarren ikasturteko 10 urtetik gorako umez eta bigarren ikasturteko nagusiz osatzen dena eta bere lehen kontzertuak ematen hasi berri dena, adibidez, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan dagoeneko eman du emankizunik. Okasio honetarakko flautak eskaintzen dituen aukera guztiak jasoko dira aukeratu duen errepertorioan: flautina, kontzertuetarako flauta, flauta sol klabean eta flauta baxua. Kontzertuaren iraupena 40 minutu ingurukoa izango da eta konposatzaile ezezaguneko ‘Greensleeves’ obrarekin emango dio hasiera. Gero, aipatutako banda doinu ezagunekin jarraituko dute: ‘Harry Potter’, ‘El mago de Oz’, ‘Los siete magníficos’, ‘Rocky’ eta ‘James Bond’. Baina merkatura hurbiltzen direnek entzungai izango dute baita ere, ‘La pantera rosa’, ‘El Imperio contraataca’, ‘Pearl Harbor’, ‘Ben-Hur’ doinu ospetsuak, eta `Batman’, hirurogeiko telebistako saiokoa. Eta Offenbach-en ‘Can-Can’ obraren interpretazioarekin emango zaio amaiera. BilboMusikak eta Bilbao Zerbitzuak, kolaborazio hitzarmen bat sinatu dute, Bilboko Udal Musika Bandak, Txistularien Bandak eta BilbaoMusikako ikasle nahiz irakasleek hilabete bakoitzaren azken astean kontzertu bat eskainiko dutelarik Merkatuan bertan. Gainera hitzarmen honek, Udal Banda eta Txistularien Banda publikoarengana hurbiltzeko beste modu bat izateko aukera emateaz gain, hileroko ikuskizun hauekin, Musika Eskolako sail ezberdinetako ikasle eta irakasleen lana erakusteko aukera ezin hobea ere bada: maila guztietako koruak direla, edo eta konboak edo jazz eta musika klasiko eta txistua direla.

Transcript of PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO FLAUTA ... · pantera rosa’, ‘El Imperio...

Page 1: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO FLAUTA ... · pantera rosa’, ‘El Imperio contraataca’, ‘Pearl Harbor’, ‘Ben-Hur’ doinu ospetsuak, eta `Batman’, hirurogeiko

PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO FLAUTA IKASLEEK ZAPATU GOIZEKO EROSKETAK GIROTUKO DITUZTE LA RIBERA MERKATUAN

• Taldea bizkaitar flauta ikaslez osatzen den bi taldetako bat da eta ume eta nagusiz osatzen da • ‘Harry Potter’, ‘El mago de Oz’, ‘Los siete magníficos’, ‘Rocky’ edo ‘James Bond’ banda doinu ezagunak interpretatuko dituzte beste batzuen artean Bilbon, 2013ko otsailak 21.- Zapatuan, asteko erosketak egiteko medu ezinhobea proposatzen dizuegu: Bilboko Udal Musika Eskolako flauta ikasleak entzunez. Hamabost musikari amateur Ibon Perez del Palomar irakaslearen eskutik, LA RIBERA MERKATUAN ‘Harry Potter’, ‘El mago de Oz’, ‘Los siete magníficos’, ‘Rocky’ edo ‘James Bond’ ospetsuen banda doinuak interpretatuko dituzte. Kontzertua zapatuan, hilak 23, 11:30etan eraikinaren hall-ean izango da (sarrera nagusiko atarian). Kontzertu hau Bilbao Zerbitzuak-ek martxan jarri dituen ekintzen egutegian kokatu behar da, ohiko bisitarien jakin-mina eta interesa pizteko, eta La Ribera Merkatura bisitari berriak erakartzeko helburuarekin. Okasio honetan, Udal Musika Eskolako flauta ikasleak izango dira erosketen goiza girotzeko ardura hartzen dutenak. Ibon Pérez del Palomar irakasleak sortu du bizkaitar flauta ikaslez osatzen den talde biren artean berau, bigarren ikasturteko 10 urtetik gorako umez eta bigarren ikasturteko nagusiz osatzen dena eta bere lehen kontzertuak ematen hasi berri dena, adibidez, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan dagoeneko eman du emankizunik. Okasio honetarakko flautak eskaintzen dituen aukera guztiak jasoko dira aukeratu duen errepertorioan: flautina, kontzertuetarako flauta, flauta sol klabean eta flauta baxua. Kontzertuaren iraupena 40 minutu ingurukoa izango da eta konposatzaile ezezaguneko ‘Greensleeves’ obrarekin emango dio hasiera. Gero, aipatutako banda doinu ezagunekin jarraituko dute: ‘Harry Potter’, ‘El mago de Oz’, ‘Los siete magníficos’, ‘Rocky’ eta ‘James Bond’. Baina merkatura hurbiltzen direnek entzungai izango dute baita ere, ‘La pantera rosa’, ‘El Imperio contraataca’, ‘Pearl Harbor’, ‘Ben-Hur’ doinu ospetsuak, eta `Batman’, hirurogeiko telebistako saiokoa. Eta Offenbach-en ‘Can-Can’ obraren interpretazioarekin emango zaio amaiera. BilboMusikak eta Bilbao Zerbitzuak, kolaborazio hitzarmen bat sinatu dute, Bilboko Udal Musika Bandak, Txistularien Bandak eta BilbaoMusikako ikasle nahiz irakasleek hilabete bakoitzaren azken astean kontzertu bat eskainiko dutelarik Merkatuan bertan. Gainera hitzarmen honek, Udal Banda eta Txistularien Banda publikoarengana hurbiltzeko beste modu bat izateko aukera emateaz gain, hileroko ikuskizun hauekin, Musika Eskolako sail ezberdinetako ikasle eta irakasleen lana erakusteko aukera ezin hobea ere bada: maila guztietako koruak direla, edo eta konboak edo jazz eta musika klasiko eta txistua direla.

Page 2: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO FLAUTA ... · pantera rosa’, ‘El Imperio contraataca’, ‘Pearl Harbor’, ‘Ben-Hur’ doinu ospetsuak, eta `Batman’, hirurogeiko

BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO FLAUTA IKASLEEN KONTZERTUA 2013/02/23 | 11:30 | LA RIBERA MERKATUA (ATARIA, SARRERA NAGUSIA)

EGITARAUA

-Greensleeves to a ground…………….. Anon.(XVII)

-Hedwig´s Theme………………………….… J. Williams

-Over the Rainbow…………………..…….… H. Arlen

-The Magnificent seven…….……….…….. E. Bernstein

-The Pink Panter…………………….……….. H. Mancini

-Gonna fly now …………………………….... B. Conti

-Imperial March………………………….…… J. Williams

-Eye of the Tiger……………………………... F. Sullivan

-There you´ll be…………………………….… D. Warren

-Parade of the Charioteers………..……... M. Rozsa

-James Bond Theme……………………….. M. Norman

-Batman Theme……………………..………. N. Hefti

-Can - Can …………………….…………... J. Offenbach Informazio gehiago: BILBAOMUSIKAren prentsa kabinetea L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81 – 3. solairua, 9. bulegoa. 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 - Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]