PRENTSA OHARRA SANTA ZEZILIKO KONTZERTU HANDIA … · 2015-11-09 · du, Mozart, Beatles edo “La...

2
PRENTSA OHARRA SANTA ZEZILIKO KONTZERTU HANDIA CAMPOS ELISEOS ANTZOKIAN BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO IRAKASLEEN ESKUTIK Azaroaren 30ean ospatuko da, asteartean, 19:00etan. Gonbidapena behar izango da (bi pertsonako) antzokiko txarteldegian jaso ahal izango delarik Kontzertuko programak Ricardo Dorado, Steven Reineke, Jose Franco, Francisco Alonso, Jorge Ben eta Bert Appermonten obrak jasotzen ditu BilbaoMusikak antolatutako kontzertuko programak musika estilo zabala eskainiko du, Mozart, Beatles edo “La lista de Schindler” filmeko doinu banda adibidez. Bilbon, 2010eko azaroak 29. –Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko Bilbaomusikak organismo autonomoak, bere patroiaren egunaren ospakizunerako, datorren asteartea azaroaren 30ean 19:00etan, kontzertu bat antolatu du Campos Eliseos Antzokian Udal Musika Eskolako irakasleen eskutik. Sarrera dohainik izango da edukiera bete arte, baina gonbidapenak eskuratu beharko dira aurrez (bi pertsonako) antzokiko leihatilan azaroaren 26tik aurrera. (Txarteldegiaren ordutegia: 15:30etatik 20:00etara egunero eta ostiralean, astelehenean eta asteartean goizez 11:30etatik 13:00etara ere). BilbaoMusikak antolatu duen kontzertu honen programak musika estilo zabala eskainiko du, Mozart, Beatles edo “La lista de Schindler” filmeko doinu banda adibidez. Hogeita hamar bat musikari inguru taularatuko dira Campos Eliseos Antzokian –Eskolako Sail guztien ordezkaritzak- eta BillbaoMusikan eskaintzen diren musika estilo eta genero guztien erakustaldi bat eskainiko dute: sortzaile garaikideko euskal musikatik abiatuz (Jagoba Astiazaranen “Agurraz jolasean” eta Sabin Bikandiren “Baltsa Don Martín”), pop klasikotik pasatu (John Lennonen eta Paul McCartneyren “Come together”) eta film arrakastatsuen doinu bandetaraino (John Williamsen “La lista de Schindler” filmeko doinu banda adibidez). Musika klasikoak ere bere lekua izango du: Mozart (“Trío para viola, clarinete y piano”), Beethoven (“Minueto del Septimino”), Edgar (“Romance”) edo Fauré (“Suite Dolly”). Eta jazz generoan: Django Reinhardt (“Swing 42”) eta Duke Ellington (“It don’t mean a thing”), doinu hauekin emango zaiolarik amaiera paregabea, Santa Zezili ospakizuneko urteroko kontzertuari. BilbaoMusika Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoa, Musika Eskola, Udal Musika Banda eta Txistularien Bandaren kudeaketaren arduraduna da. Informazio gehiago BilbaoMusikako egoitzan (Sorkunde 8, 48006 Bilbo), 94 416 47 85 telefonoan edo eta web orriaren bitartez www.bilbaomusika.net . SANTA ZEZILI EGUNEKO KONTZERTUKO PROGRAMA-BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLA Campos Eliseos Antzokia / Azaroak 30, asteartea /19:00etan /Sarrera gonbidapenarekin (txarteldegian) - “Agurraz jolasean”, Jagoba Astiazaran Patxi Laborda (dantzaria), Jasone Akizu (txistua), Jeronimo Martin (pianoa) eta Iñigo Eskubi (baxu elektrikoa) - “Baltsa Don Martín”, Sabin Bikandi Gorka Irurtia (txistua), Martin Ariztimuño (dultzaina) eta Jeronimo Martín (pianoa) - “Humoresque”, Vadim Gomolyaka - “Romance”, Edward Elgar Jorge Ripoll (fagota) eta Maite Olmos (pianoa)

Transcript of PRENTSA OHARRA SANTA ZEZILIKO KONTZERTU HANDIA … · 2015-11-09 · du, Mozart, Beatles edo “La...

PRENTSA OHARRA

SANTA ZEZILIKO KONTZERTU HANDIA CAMPOS ELISEOS ANTZOKIAN BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO IRAKASLEEN ESKUTIK

• Azaroaren 30ean ospatuko da, asteartean, 19:00etan. Gonbidapena behar izango da (bi pertsonako) antzokiko txarteldegian jaso ahal izango delarik

• Kontzertuko programak Ricardo Dorado, Steven Reineke, Jose Franco,

Francisco Alonso, Jorge Ben eta Bert Appermonten obrak jasotzen ditu

• BilbaoMusikak antolatutako kontzertuko programak musika estilo zabala eskainiko du, Mozart, Beatles edo “La lista de Schindler” filmeko doinu banda adibidez.

Bilbon, 2010eko azaroak 29. –Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko Bilbaomusikak organismo autonomoak, bere patroiaren egunaren ospakizunerako, datorren asteartea azaroaren 30ean 19:00etan, kontzertu bat antolatu du Campos Eliseos Antzokian Udal Musika Eskolako irakasleen eskutik. Sarrera dohainik izango da edukiera bete arte, baina gonbidapenak eskuratu beharko dira aurrez (bi pertsonako) antzokiko leihatilan azaroaren 26tik aurrera. (Txarteldegiaren ordutegia: 15:30etatik 20:00etara egunero eta ostiralean, astelehenean eta asteartean goizez 11:30etatik 13:00etara ere).

BilbaoMusikak antolatu duen kontzertu honen programak musika estilo zabala eskainiko du, Mozart, Beatles edo “La lista de Schindler” filmeko doinu banda adibidez.

Hogeita hamar bat musikari inguru taularatuko dira Campos Eliseos Antzokian –Eskolako Sail guztien ordezkaritzak- eta BillbaoMusikan eskaintzen diren musika estilo eta genero guztien erakustaldi bat eskainiko dute: sortzaile garaikideko euskal musikatik abiatuz (Jagoba Astiazaranen “Agurraz jolasean” eta Sabin Bikandiren “Baltsa Don Martín”), pop klasikotik pasatu (John Lennonen eta Paul McCartneyren “Come together”) eta film arrakastatsuen doinu bandetaraino (John Williamsen “La lista de Schindler” filmeko doinu banda adibidez). Musika klasikoak ere bere lekua izango du: Mozart (“Trío para viola, clarinete y piano”), Beethoven (“Minueto del Septimino”), Edgar (“Romance”) edo Fauré (“Suite Dolly”). Eta jazz generoan: Django Reinhardt (“Swing 42”) eta Duke Ellington (“It don’t mean a thing”), doinu hauekin emango zaiolarik amaiera paregabea, Santa Zezili ospakizuneko urteroko kontzertuari.

BilbaoMusika Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoa, Musika Eskola, Udal Musika Banda eta Txistularien Bandaren kudeaketaren arduraduna da. Informazio gehiago BilbaoMusikako egoitzan (Sorkunde 8, 48006 Bilbo), 94 416 47 85 telefonoan edo eta web orriaren bitartez www.bilbaomusika.net. SANTA ZEZILI EGUNEKO KONTZERTUKO PROGRAMA-BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLA

Campos Eliseos Antzokia / Azaroak 30, asteartea /19:00etan /Sarrera gonbidapenarekin (txarteldegian)

- “Agurraz jolasean”, Jagoba Astiazaran Patxi Laborda (dantzaria), Jasone Akizu (txistua), Jeronimo Martin (pianoa) eta Iñigo Eskubi (baxu elektrikoa)

- “Baltsa Don Martín”, Sabin Bikandi Gorka Irurtia (txistua), Martin Ariztimuño (dultzaina) eta Jeronimo Martín (pianoa)

- “Humoresque”, Vadim Gomolyaka - “Romance”, Edward Elgar

Jorge Ripoll (fagota) eta Maite Olmos (pianoa)

- “Swing 42”, Django Reinhardt

Gitarra laukotea: Ramon Escobar, Álvaro Garcia, Josu Aginaga eta Iñigo Eskubi

- “Suite Dolly Op. 56”, “Berceuse”, “Le jardin de Dolly” eta “Kitty Vals”, Gabriel Fauré Pianoaa lau eskuetara: María Solinis eta Leire de Diego

- “La lista de Schindler”, John Williams - “Brasilia”, Robin Dewhurst

Juan Jose Munera (tromboia) eta Maite Olmos (pianoa)

- “Jostari Arin arina”, Roberto Etxebarria Roberto Etxebarria (trikitixa) eta David Ekai (gitarra)

“Minueto del Septimino”, Ludwing Van Beethoven (Orkestra)

- “Paineras”, Darius Milhaud (Orkestra) - “It don´t mean a thing”, Duke Ellington (Orkestra)

Orkestrako musikariak: Natalia de Miota eta Javier Navascues (biolinak); Edurne Ormazabal (biola); Ana Ispizua (biolontxeloa); Mikel Albistur (oboea); Asier Sierra eta Sergio Alonso (klarineteak); Joseba Bustamante (saxofoia); Ibon San Vicente (tronpeta); Iñaki Busto (tronpa); Juan Jose Munera (tronboia); Jorge Ripoll (fagota); Maite Olmos (pianoa) eta Gaizka Salazar (perkusioa)

- “San Francisco Bay Blues”, Jesse Fuller - “Come Together”, John Lennon eta Paul McCartney

Ramon Escobar, Álvaro Garcia eta Josu Aginaga (gitarrak); Goyo Gutierrez eta Gorka Aginaga (teklatuak); Iñigo Eskubi (baxu elektrikoa) eta Gaizka Salazar (bateria)

Informazio gehiago: BILKBAOMUSIKA prentsa bulegoa L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81–3. Solairua, 9. 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 - Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]