mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako...

32
EDITOREAK IKUSTEN DUENA DURANGOKO POSTUETAN PILATUTAKO LIBURUETAN ARGIRO AZALTZEN DIRA IDAZLEAK, MAKETATZAILEAK, AZALAREN EGILEAK... EDITOREAK, BAINA, EZ DIRA AGERI . BEREN EGITEKOA FUNTSEZKOA DEN ARREN, EZ DA IKUSTEN, NAHIZ ETA EDITOREEK DENA IKUSTEN DUTEN. > 12 Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS TILIKUM REVISITED: Orka gatibuaren erresistentzia ekintza ala saileko hiltzailea? > 4 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Estrategia indarberritzen asmatzea da koherenteena IÑAKI ALTUNA > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2015eko abenduaren 5a | IX. urtea • 445. zbk. 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako...

Page 1: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

EDITOREAK IKUSTEN DUENADURANGOKO POSTUETAN PILATUTAKO LIBURUETAN ARGIRO AZALTZEN DIRA IDAZLEAK, MAKETATZAILEAK, AZALAREN

EGILEAK... EDITOREAK, BAINA, EZ DIRA AGERI. BEREN EGITEKOA FUNTSEZKOA DEN ARREN, EZ DA IKUSTEN, NAHIZ ETA

EDITOREEK DENA IKUSTEN DUTEN. > 12 Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS

TILIKUM REVISITED: Orkagatibuaren erresistentzia ekintzaala saileko hiltzailea? > 4

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Estrategia indarberritzen asmatzea da koherenteena IÑAKI ALTUNA > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2015eko abenduaren 5a | IX. urtea • 445. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Aimar Etxeberria Korta, Oihana Llorente

Arretxea. Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a.

20018 Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta:

[email protected]. Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

SINADURAK:

03 Beñat Zaldua: Errealitate

printzipioa eta Kataluniako

prozesua

10 Saioa Aginako: Estresa

11 Iñaki Altuna: Estrategia

indarberritzen asmatzea da

koherenteena

19 Antton Izagirre: Gerra errenta

da

19 Andoni Egia: «París, capital de

la modernidad»

20 Beñat Gaztelumendi: Plakak

eta plazak

21 Laura Mintegi: Euskaldun berri

haien irakasleak

26 Dani Fani

30 Maria Gonzalez Gorosarri:

Daesh (Estatu Islamikoa) etsai

moduan aurkezteko estrategiak

224

28Tilikum, orka gatibuarenerresistentzia ekintza ala sailekohiltzailea? 04

Ikusmira: Gairikdebekatuta ez zuenemakumea Rabaten itzali da 07

Myanmarko jade meategiak,aspaldiko lotsa 08

Durangoko Azoka, editoreofizioaren argiak eta ilunak 12

E.lkarrizketa: Alhambra Nievas,errugbi epailea 22

In fraganti: Aitzol Atutxa 28

Behatxulotik 31

Page 3: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

2015 | abendua | 5

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Psikoanalisi klase azkar eta merke baten arabera,bi legek gobernatzen dute gure jokabidea: atse-gin printzipioak eta errealitate printzipioak.Ezinezkoa litzateke beti atsegin printzipio hu-tsaren arabera jokatzea, beti plazera bilatzea.Errealitatearen murruaren kontra joko genuke

behin eta berriz, frustrazioa eguneroko bazka bihurtuz.Hori saihesteko sartzen da jokoan errealitate printzipioa,atsegin printzipioa kanpoko munduko baldintzetara mol-datzen duena. Ametsak txikitu baino, ametsak moldatzendituen frustrazioaren kontrako antidotoa da errealitateprintzipioa. Dibanetik politikara salto eginda (psikoanalistei barka-

mena aldez aurretik eskatuz), bi printzipio horiek aktuali-tatea aztertzeko ere erabil daitezke. Izan ere, egin litekee-naren artea omen da politika. Hainbestetan entzun dugunesaldi hori errealitate printzipioaren erreferentzia zuzenabaino ez da. Politikan gutxira-ko balio du ezinezko gauzakeskatzeak. Baina, kontuz, ho-rrek ez du esan nahi egun ba-tean ezinezkoa dena hurren-goan posible izango ez denik.Hain zuzen ere, gakoa ez daezinezkoa dena eskatzea, ezi-nezkoa dirudiena posiblebihurtzea baizik, agertokiaguztiz aldatuz. Kataluniariburuz hitz egitera gatozenez,handik har dezakegu adibideargiena: egindako lan esker-garen ondorio gisa, eta Esta-tuaren laguntza ordainezina-ri esker, independentzia ez da jada casal bateko paretanzintzilik dagoen ezinezko aldarrikapen abstraktua. Ehunkamila lagunek bere egin eta gero posible bihurtu den eskae-ra da. Errealitate printzipioarekin bat datorren aldarrika-pena. Baina lan handia dauka oraindik aurretik errealitateprintzipioak Katalunian.

JUNTS PEL SÍ, CUP ETA ERREALITATEA

Josep Ramoneda filosofoak (bihar berarekin elkarrizketapublikatuko du GARAk) askotan erabili du errealitate prin-tzipioaren figura irailaren 27ko hauteskundeetatik hona,gehienbat Junts pel Sí koalizioaren emaitzen inguruanegindako irakurketa publikoa dela-eta. Hauteskundeezgain, independentismoak plebiszitua ere irabazi zuela al-darrikatu izan du JxSí-k, bizirauteko ezinbestekoa duen ga-raipenaren errelatoa salduz. Baina emaitza benetan ona

izan arren, independentismoak botoen %48 lortu zituen.Eta hori, Katalunian, Euskal Herrian eta Pekinen, ez da ple-biszitu bat irabaztea. Hautestontziek aurrera jarraitzekoagindu argia eman zioten independentismoari, oroigarribatekin: babes soziala handitu behar du. Hori ahaztu etairailaren 27koa behin betiko mandatu gisa ulertzea erreali-tate printzipioari uko egitea da Ramonedaren ustez. Frus-trazioa ereitea. Zintzoki jokatuta, independentismoak ezdaukalako oraindik behin betiko mandatu demokratiko-rik; are gutxiago independentzia ezartzeko ahalmena.Hurbil daude, baina errealitatea zein den onartu gabe, zai-la izango da (gutxienez) falta den %2 hori erakartzea.Hala ulertu zuen CUP berak hasieratik, Aldebakarreko

Independentzia Adierazpena alde batera utzi eta helburuaindependentismoa indartzean finkatu zuenean. Horreta-rako, ordea, Masek urrats bat atzera egin behar lukeela de-fendatu du CUPek. Batzuek ukatzen duten arren, arriskua

bistakoa da: independentista berriak erakartzearen izene-an azken urteetan independentismora etorritakoek atzera-pausoa eman dezakete. Hau da, Mas gabe, CDCko militan-te askok prozesutik alde egin dezakete. Inon ez dagoidatzita hala izan behar duenik, baina arriskua ukatzeaerrealitate printzipioa bertan behera uztea da. Eta berdin,indar korrelazioari buruz. 62 diputatu ditu JxSí-k. 10 CU-Pek. Bidesari garestia da Mas inbestitzea, dudarik gabe, etaegia da JxSí-k erraz zezakeela dena, baina CUPen erabakiada helmuga zein den gogoratu eta bidesaria ordaintzea,edo autoa bide erdian uztea.2003an, ERCko buru zen Josep-Lluís Carod-Rovirak ho-

rrela azaldu zuen Maragallen aldeko botoa: «Ez dugu Esta-tutua nahi, independentzia baizik. Baina momentuz 23 di-putatu baino ez ditugu». Begira han errealitateprintzipioa. Eta begira hemen ordukoaren uzta. •

{ datorrena }

Errealitate printzipioa eta Kataluniako prozesua

«Ez dugu Estatutua nahi, independentziabaizik. Baina momentuz 23 diputatuditugu», esan zuen Carod-Rovirak2003an. Orduko errealismo ariketarenuzta jasotzen du gaur independentismoak

Beñat Zaldua

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

atzerria

ra ehunka aldiz, milaka aldiz,egina zuen. Bazekien zigorraketa sariak zeintzuk ziren. Bereentrenatzailea hil zuen egune-an, baina, ez zuen kooperatzeriknahi izan. «Ezin dut gehiago! As-ki da!», pentsatu zuen bere bai-tarako antza, eta, hala, ez zuenikuskizunean partu hartu nahiizan. Bukatu zen ordenak jasoeta otzan-otzan jarraitzearena. Egun hartan, bat-batean,

Dawn Brancheau bere entrena-tzailea mototsetik hartu eta ur-peratu egin zuen. Tilikumenekintza osoki nahita egindakoaizan zen. Deitu orka kriminala.Deitu igerilekuko hiltzailea. Dei-tu bale hiltzailea. Deitu nahi be-zala. Baina ez esan zer egiten arizen ez zekien “biktima” bat ze-nik Tilikum. Berea entrenatzai-learen eta inposaturiko gatibu-tasunaren aurkako ekintza batizan baitzen. Erresistentzia ekin-tza bat, idatzitako historia alda-

Bost urte pasa dirajada Tilikum or-kak Dawn Bran-cheau bere entre-natzailea –hiltzenzuen hirugarren

pertsona– SeaWorld itsas parke-an hil zuenetik eta, oraindik ere,gertaera hark utzi zituen ondo-rioak nabariak dira. Tilikumeninguruko prentsa txarrak berehorretan dirau, SeaWorld kon-painiaren irabaziek eta akzioekmaldan behera darraite, parkea-ren irudia ez da errekuperatu.Tilikum bera, baina, radarretatikdesagertu egin da. Ez da gehiagobere historia aipatzen. Ez da be-re patua ezagutzen. Bere jokaera“hiltzailea” istripu tragiko batenondorio dela esan zen. Jaso ge-nuen narratibak dioenez, entre-natzaileak egindako akats batekTilikum “erotu” egin zuen etahorrek azaltzen omen du orkamitikoaren jokabidea.

Mikel Zubimendi Berastegi

IGERILEKUA ODOL PUTZU«Tilikum revisited»: orka gatibuarenerresistentzia ekintza ala saileko hiltzailea?

«Free Willy» pelikulako orka bezain famatua da Tilikum.Azken honek, ordea, hiru pertsona hil eta prentsa osotxarra izan zuen. Beti gatibu, estresak jota, psikologikokitraumatizatuta bizi izan zen. Hiltzeko bere joera zer zen,naturala ala patologikoa? Zer zen, isolamenduarenkontrako erresistentea ala genetikoki saileko hiltzailea?

Tilikum orka mitikoarenirudia, txikitatik gatibu biziostean, estresak jota,pertsonak erasotzekobatzuentzat joera naturalaeta bestentzat joerapatologikoa garatu zuena. GAUR8

ANALISIA / b

Tilikumen historia ezabatzea,segur aski, sakonagoa den zer-baiten sintoma ere bada: giza-kiek manipulatu ez badituzte,animaliek ez dutela historiapropiorik dioen ustearena, mendeetan zehar errotutako us-tearena. Animaliak nolabaitekoobjektu pasiboak direla, alegia.Zergatik? Nahitasunik ez omen

dutelako. Arrazionalizazio edolengoaiarik ez dutelako. Arima-rik ez dutelako. Izan ere, Jainko-ak gizakiak bere itxurara eginzituen, eta, beraz, espezialak di-ren bakarrak gizakiak dira.

GATIBUTASUNAREN AURKAKO EKINTZA

Tilikumek ederki asko zekienzein zen bere “lana”. Errutina be-

Page 5: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

2015 | abendua | 5

GAUR8• 4 / 5

tu zuena. Eta horren aitorpenamerezi du. SeaWorld konpainiaeta haren praktikaren gainbehe-raren protagonista nagusia izanbaitzen. Tilikumen jokabidea urteetan

zehar pairatu zituen traumekeragindako psikosi biolento ba-tek eragindakoa izan al zen?Edo, besterik gabe, izaera kon-tuak medio eta naturak halaaginduta, Tilikum beste orka ba-tzuk baino urduriago jarri etaoldarkorragoa izan zen? Galde-roi erantzuteko bere bizitza mi-serablean sakontzea ezinbeste-koa da.Tilikum –AEBetako ipar-ekial-

deko chinook jatorrizko hizkun-tzan “laguna”, “ahaidea”, “gertu-koa” esan nahi du– bizitza osoanzehar itsas parkeetako ikuskizu-netan aritzeko entrenatu zuten.3 urterekin Islandian harrapatuzuten, eta ama eta familiaren-gandik bananduta gatibu hazieta bizi izan zen ordutik aurrera.Hastapenetan, orka kumea zela,hormigoizko igerileku txiki de-solatu batean izan zuten, eraba-teko isolamenduan. Egin zeza-keen bakarra zirkulu txikietanigeri egitea eta, xederik gabe,uretan egotea zen. Ozeano han-dietan familiarekin egunean ze-harkatzen zituen 160 kilometro-ekin alderatuta, oso bestelakoespazio eta bizimodu petrala.Gero, lanolinaz –ardien artile-

arekin egindako olioa– estali etazuri-zuri pintatu ondoren, bi-daia, edo, nahi bada, hizkuntzakartzelarioan erabiltzen den jer-ga erabiliz, kunda baterako pres-tatu zuten: Islandiatik Kanada-ko Columbia BritainiarrekoSealand itsas parkeraino. Bertan, 30x15 metroko azalera

eta 10 metroko sakontasunazuen igerileku batean eduki zu-ten, bi orka eme dominante etaoldarkorrekin batera. Orkok sa-rritan egiten zioten eraso Tiliku-mi, haginkadekin odoletan uz-teraino. Janaria erretenitzenzioten entrenamendu teknikagisa, egunean zortzi aldiz eta as-tean zazpi egunez ikuskizunakerrepikatzera behartzen zuten.Etengabeko estresak, nekeare-kin batera, urdailean ultzerakeragin zizkion. Areago, bizkarhegatsa kolapsatu zion –gatibu

dauden orka askotxok dute, bai-na, aldiz, libre daudenen arteania ikusi ez den fenomenoa da–,gaixotutako eta estresatutakoorka baten seinale argia dena.SeaWorld parkean gatibu

emandako 26 urteetan, itsasoanlibre balego egun batean zehar-katuko lukeen ur kopuruaren%0,0001 besterik hartzerik ezzuen depositu batean konfina-tuta egon zen. Erabateko isola-menduan, itsasoarekin inolakoharremanik gabe. Askotan, dro-ga psikoaktibo eta sedatiboaksartzen zizkioten –SeaWorldekoarduradunek soilik interbentziomedikua behar zuenean ematenzitzaizkiola esan zuten arren–. Horrek guztiak, izugarrizko

estresaz gain, Tilikumek jokabi-de anormal eta errepikakorrakadieraztea eragin zuen. Hala no-la, ur deposituaren paretak etametalezko barroteak behin etaberriz karraskatzea, hortzak era-bat desgastatzeraino.

HILTZEKO GUSTUA?1991. urteko otsailaren 21ean hilzuen Tilikumek lehen pertsona.Egun hartan, Sealand parkeko entrenatzailea zen Keltie Byrneirristatu eta igerilekura erorizen. Tilikumek besotik heldu etahondoraino eraman zuen, eta,beste bi orkekin batera astinduederra emanda, bertan hil zuenentrenatzailea. Bi ordu beharizan zituzten Keltie Byrnerengorpua uretatik erreskatatzeko. Gutxira, Sealand konpainiak

Tilikum saldu egin zuen, mer-kantzia paregabe eta garesti batizango balitz bezala. Munduandauden itsas parkeen ia %60 ja-betzan dituen SeaWorld multi-nazionalak erosi zuen 6 tonakoorka ar puska. Diru kutxa gizen-tzeko erakargarri oso baliagarriazen: munduan gatibutasuneanexistitzen zen orkarik handienazen Tilikum. Hala, berehala ero-si zuen SeaWorldek, “erasorakoeta jendea hiltzeko” zuen ustez-ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan, errutina be-rriak barneratu eta espektakuluberrietan parte hartzeko presta-tzen zuten bitartean, espermabanku bezala erabili zuten. Bereesperma erabili zuten parkekoorka kopurua handitzeko. Egun,

SeaWorldek dituen orken %54kTilikumen geneak dituzte. Bigarren heriotza 1999an hel-

du zen. Daniel P. Dukes izenekogizonak parkean gauez sartu etaarropa kenduta orkekin bainubat hartzea baino ideia hoberikez zuen izan. Garesti ordainduzuen atrebentzia. Tilikumek txi-kitu egin zuen. Autopsiak datubeldurgarriak azaleratu zituen:aldaka eta bizkarreko ornoakpuskatuta zituen, barrabilakerauzita. Parkeko langileek, hu-rrengo goizean, Tilikumen biz-karrean kateatuta aurkitu zuten,eszena zinez danteskoan.Hirugarren pertsona 2010eko

udaran hil zuen Tilikumek,Dawn Brancheau entrenatzaileaski sonatua hain zuzen. 40 urte-ko Brancheau orka entrenatzaile-ak esperientzia, intuizio eta do-hain atletiko handiak zituen. Osomediatikoa zen: Orlandoko Sea-World itsas parkearen poster ofi-zialetako entrenatzaile bizkor etailehoria zen. 9 urterekin Sea-Worlden orken espektakulu batikusi zuenetik, bere lanbidea zeinizango zen oso argi zuen. Itsas parkea jendez lepo zela,

eguneko ikuskizuna bukatu be-rri, Tilkumi sardinzar batzukematen ari zen Brancheau –egu-nean 90 kilo jaten dituzte–. En-trenatzailea orka laztantzen ereari zen –ikaragarri maite dute or-kek estimulazioa–, eta, ezustean,eguneroko errutina puskatuzuen Tilikumek. Mototsetik har-tu zuen Brancheau eta igerile-kuaren hondora eraman zuenbiolentzia handiz. Urpean, lepoa,aldaka, besoa eta hankak puska-tu zizkion, mototsa zuztarretikatera. Uretatik atera eta desfibri-ladrore batekin bere onera ekar-tzen saiatu arren, azkenean, ito-ta, betiko galdu zuten Brancheau.Tilikum koarentenan sartu zu-

ten orduan, ur depositu are txi-kiago batean konfinatuta. Tripazgora igeri egoten ematen zituenegunak eta egunak, naturan or-ken jokaeran sekula dokumenta-tu gabeko postura batean. Seguraski bertan bukatuko du sufrika-rioz beteriko bere existentzia.

«BLACKFISH» DOKUMENTALA GAKO

20 milioi estatubatuarrek ikusiduten “Blackfish” dokumentala-Tilikum eta Brancheau, urpeko ikuskizun batean. GAUR8

Tilikum, bere azken biktima izandako Dawn Brancheau entrenatzailearekin. GAUR8

Gatibutasunak, estresaz gain, Tilikumek joeraanormal eta errepikakorrak adieraztea eraginzuen. Ur deposituaren metalezko barroteakkarraskatzea kasu, hortzak desgastatzeraino

Tilikumen ekintza osoki nahita egindakoa izanzen. Deitu orka kriminala, bale hiltzailea edotaigerilekuko hiltzailea. Baina ez esan zer egitenari zen ez zekien «biktima» bat zenik

Page 6: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

atzerria

ren inpaktuak zerikusi handiaizan du itsas parkeetan gatibudituzten orken bizi baldintzakzalantzan jartzerako orduan. Ti-likum orkaren bizitzan oinarri-tutako dokumentalak McDo-nald’s soilak bailiran kudeatzendiren itsas parke erraldoietananimaliei ematen zaien tratukrudela azalerazi zuen, erreak-zio andana sortuz. Esaterako,AEBetako kontsumitzaileen el-karteak konpainia okerrenensailkapenean sartu zuen Sea-World, itsas parkean jotzen zu-ten musikariek uko egin ziotenjotzeari, munduko 42 itsas par-keetatik 26ren jabe den konpai-niaren akzioak maldan beheraerori ziren... Baina, era berean,aterabide bat ere eskaini zi-tzaion konpainiari: orkek ahaliketa bizimodu naturalena izanzezaten itsas erreserba edo san-tutegiak sortzea. Hau da, parke-ak erabat berrasmatu eta itsasbizitzaren erreserba bihurtzeaorken habitat naturala nolabaitberreskuratuz.Agian beranduegi da orka ho-

riei bizitza hobea emateko. Edo,agian ez. Gaur egun, hein bate-an “Blackfish” dokumentalareneraginez, SeaWorlden akzioekerortzen segitzen dute. Bere zu-zendari orokorrak dimititu egindu. Jendeak hobeto ezagutzenditu animaliek jasaten dituztenbizi baldintza krudelak. AEBeta-

ko PETA Animalien Tratu Etiko-rako Elkarteak dei zehatza luza-tu die konpainiei, salbaziorakobide bat erakutsiz: orkak erreha-bilitatu eta erretiratzeko itsassantutegiak bultzatzea. Horreta-rako behar den dirua bideratzea. Izan ere, itsas parkeen irudi

publikoa hobetzeko erabat de-sesperaturik daude konpainiaketa santutegiokin natur bizitza-ren antza izango zukeen bizi es-perientzia bat eskain diezaieke-te orkei. Eta aditu askok diotenlegez, segur aski, horixe du Sea-World multinazionalak aukerabakarra eboluzionatu eta ani-maliek merezi duten ongizatea-ri lehentasuna emateko.

PSIKOLOGIKOKI TRAUMATIZATUA

Animaliak gurekin batera existi-tzen dira, baina ez daude hemenguretzat izateko. Tilikum orka-ren gatibu bizitza miserable ho-rrek hiru pertsona hiltzeko joka-bidearekin zerikusirik ba al du?Urteetan pilatutako trauma etafrustrazioek bere erreakzioa es-plikatu ahal dezakete? Zenbathildako beharko dira gizakioklezioren bat ikas dezagun?Gatibu bizi diren orkek zinez

bizitza txarra dute. Emozionalkitxikituta daude. Psikologikokitraumatizatuta. Edozein unetaneztanda egin dezaketen “bonba”hutsak dira. Izan ere, kreatura li-luragarri hauek, izurdeen fami-

liako erraldoi sentikor eta azkarhauek –Tilikum Floridako Sea-World parkean gatibu zuten or-ka ar handiena zen, ia 6 tonakopisu eta 6,75 metroko luzerare-kin– burmuin miresgarria etazinez ongi garatua dute. Latzaizan behar du, benetan, hain in-teligenteak diren animaliontzat,egunero-egunero gauza berdinaegitea.

GIZA ODOLAREKIKO GUSTUA

Animalia batek gizakiari hiru al-diz eraso egin dionean giza odoledo haragiarekiko gustua garatuduela esan al daiteke? Naturanlibre dauden orkek gizakien aur-ka egindako erasoen berririk do-kumentatu ez den bezala, gatibudauden orken makina bat eraso-ren berri badaukagu. Orkek, na-turan, migrazio milenaristakegiten dituzte janariaren bila.Beren ahotsa 10 miliaraino en-

tzun daiteke. Sartu, baina, ani-maliok igerileku txiki batean,eta, askotan, estres mentala etaoldarkortasuna garatuko dute,gizakiak erasotzeraino. Tiliku-mekin gertatu ez bezala, baina,oso orka gutxik errepikatu duteerasorako joera. Afrikako hainbat lehoi aski

ezagunen kasuan, berriz, baidokumentatu dela erasorakojoera. Baita tigre, krokodilo etamarrazoen kasuan ere. Val Kil-mer eta Michael Douglas akto-reek jokatu zuten “The Ghostand the Darkness” filmean, adi-bidez, Kenyako Tsavo eskualde-an trenbidea eraikitzeko lane-tan ar i z iren 35 langi le hi lzituzten bi lehoien istorio erre-ala kontatzen da, adibidez.Egon dira saileko gizaki-jaleakizandako beste lehoi mitiko ba-tzuk ere, adibidez TanzaniakoOsama (50 biktima eragin zi-tuen 2002 eta 2004 artean) edoZambiako Chiengi Charl ie(1909an 90 biktima eragin zi-tuen guztira).Lehoiez gain, Indian jokaera

bera izan duten tigreak edoAfrikako ibai handietako kro-kodiloak ere sarri aipatu dira.Eta bertako herrietako kulture-tan oso zabaldua da animalion-tzat gizakiak ehizatzea osoadiktiboa den ustea. Hau da,behin urrats hori egin duenanimaliak, berriz ere ahal duenguztietan egingo duela saiake-ra. Tilikumen kasuan, baina,berdina esan al daiteke?Kartzela batean bizi osorako

pertsona bat sartzea bezala,akuario batean bizi osoa bizi-tzea zinez miserablea da orken-tzat. Ezin dute zirkuluan amai-gabe igeri egin eta sardinzarhilen truke “aktore” bihurtu bai-no beste gauzarik egin. Ez dutenahi bezala jolastu edo librekiinteraktuatzerik. Bikotekideahautatu edo bizitza hobeago batbizitzeko aukera kenduta Tiliku-mek eta beste edonork zer egin-go zukeen esaterik ez dago. Al-dez aurretik ez dagoelakojakiterik animalia bat –izan orkaala pertsona– goibel, deprimitueta patologiko bilakatu deneanzer egiteko gai den eta norainoirits daitekeen. Baina, badaezpa-da ere, argi ibili.

Goiko argazkian, TilikumSeaWorld itsas parkean. Azpian, bere bizitzaren

inguruko «Blackfish»dokumental aski

sonatuaren kartela. GAUR8

Urteetan pilatutako estresaren ondoriozemozionalki txikituta eta psikologikoki erabat traumatizatuta zegoen Tilikum: orka goibel eta deprimitua bihurrarazi zuten

SeaWorld parkean gatibu, libre egun bateanzeharkatuko lukeen ur kopuruaren % 0,0001bat zuen depositu batean isolatuta egon zen,droga psikoaktibo eta sedatiboak jasoz sarri

Page 7: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

2015 | abendua | 5

GAUR8• 6 / 7

Gaur egungo Maroko ezagutzen duten irakurle gazteei

sinestezina egingo zaie astelehenean zendu zen Fati-

ma Mernissi bezalako emakume bat herrialde horretan

sortu izana. Izan ere, Fez hiriko harem batean 1940an

jaiotako idazle, soziologo eta irakaslearen lanak ema-

kumeen eskubideak aldarrikatu izan ditu beti, era arra-

kastatsuan gainera, Mendebaldean zein herrialde musulmanetan, komunikaziorako zuen gaita-

sun apartari esker. Bere testuetan defenditu izan du islama ez dela berez emakumearen aurkako

erlijio bat; eta egun leku askotan nagusitzen ari den misoginia, emakumezkoenganako eziniku-

sia, boteretsuek ezarritako islamaren irakurketak eragindakoa dela, Angeles Ramirez Madrileko

Unibertsitate Autonomoko adituak nabarmendu duenez. Gainera, Mernissik askotan salatu du

emakumeak herrialde musulmanetan egin dituen ekarpenak ezkutatu egiten direla. Bere ustez,

Mendebaldeko emakumeak ere bere esklabotza propioak jasaten ditu. [email protected]

DEBEKATUTAKO GAIRIK EZ ZUENEMAKUMEA RABATEN ITZALI DA

GAUR8

C IKUSMIRA

Page 8: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

atzerria

Myanmarkoa g i n t a r imilitarrekjoan dena s t e a namaitutzat

eman zituzten Kachin estatukojade meategi batean izandakolur-jausiak eragindako biktimakerreskatatzeko lanak. 113 lagu-nen gorpuak aterata zituzten or-durako, eta kalkulatu dute bestehorrenbeste langile lurraren az-pian galduta geratuko zirela.

Hpakanteko meategitik mun-duko jade harririk onenak atera-tzen dituzte, oso baldintza txa-rretan ordea. Gaiaren kalitateaikaragarria da, baina lan baldin-tzak esklabotzarekin lotzekomodukoak dira. Istripuak osoohikoak dira, baita lur-jauziakere. Ingurumena erabat suntsi-tzen du jarduera ekonomiko ho-rrek, gaur egun egiten den mo-duan eginda bederen.

“Global New Light of Myan-mar” egunkari ofizialak jakina-razi du lur-jausia gertatu zenmomentuan langile asko lotanzeudela beren etxoletan. Langilegehienak herrialdeko bazterguztietatik iritsitakoak izatendira: oso lanaldi luzeak eta sol-data eskasak izaten dituzte.

Aung San Suu Kyiren LND De-mokraziarako Liga Nazionalakeratuko du herrialdeko gobernuberria, azaroaren 8ko hautes-kundeak irabazi ondoren. Dago-eneko jakinarazi dute meategie-tako egungo segurtasun arauakindartzeko asmoa dutela, horixebaita tankerako tragediak gerta-tzearen arrazoi nagusia.

Hala ere, begiraleek diote askokostatuko zaiela jarduera ho-

rren inguruko araudia aldatzea,meategien jabeak (konpainiamultinazional handiak) ez baiti-ra aldaketen aldekoak. Alor eko-nomiko horretan ez dago bateregardentasunik eta gaur egun,ikerlarien arabera, Hpakantetikateratzen duten jade gehienaTxinara eramaten dute, legezkontra eta inolako zergarik or-daindu gabe, jakina.

Duela 5.000 urte baino gehia-gotik erabiltzen da jadea Txinantresnak eta apaingarriak egitekomaterial bezala. Denboran ze-har jadearen benetako gurtzagaratu zen bertan. Jadezko ob-jektuek zorte ona erakartzen zu-ten kutun ospea ere lortu zuten, euskarazko Wikipedia entziklo-pediaren arabera. Jatorrian ja-dea beste edozein material bai-no gogor eta erresistenteagoazen. Horregatik, tresnak egitekoere erabiltzen zen.

Aung San Suu Kyi BakearenNobel sariduna Thein Sein pre-sidentearekin elkartu zen joanden asteazkenean, goizean, etaMin Aung Hlaing Armadako bu-ruarekin arratsaldean. Bozketakirabazi zituenetik militarrekinegindako lehenengo bilera izanzen. Ez dirudi jade meategieninguruko konturik aipatuko zu-tenik, gaia oso korapilatsua de-nez, agintari berriek beste bate-rako uztea nahiko zutelako.

BASOA BASAMORTU BIHURTUTA

Garai batean Hpakanten oihanazen nagusi, baina gaur egun lan-darerik gabeko mendixkak bai-no ez ditu ikusiko bisitariak.

«Leku hau gurea da», esanzion Daw Kareen herritarrakAFP agentziako kazetariari, istri-

pua gertatu baino egun batzuklehenago. Gaur egun hondea-makinak ari dira lanean, bereherria eraikita dagoen leku mal-kartsuaren azpian. Lur-jausiugari izan dituzte, eta horietakobatzuetan etxebizitzak suntsituizan dira. «Horiei aurre egitensaiatu izan gara, baina bai Poli-zia bai Armada konpainia ho-rien aginduetara daude», esanzuen 44 urteko emakumeak.

Jarduera ekonomikoaren zen-bakiek arrazoia ematen dioteKareeni. Global Witness gober-

MYANMARJade meategiak, agintari berriekkonpondu beharreko aspaldiko lotsa

[email protected]

Jadea betidanik izan da oso preziatua Asiako ekialdean etamineral horrek Myanmarko agintari militarrak aberastu dituazken hamarkadotan. Azaroan izan zen lur-jausi larriak (200hildakotik gora eragin zituen) agerian utzi ditu negoziohorrek eragindako makina bat arazo, hauteskundeak irabaziberri dituzten agintariek konpondu beharrekoak.

POLITIKA / b

Global Witness gobernuz kanpoko erakundeaknabarmendu du Myanmarko jadearekin egitendena «historia modernoko baliabide naturalenlapurretarik handiena izatera irits daitekeela»

«Hpakant lekurik baliotsuenen artean dago,oso lursail txiki bat nahikoa izan baitaitekemilaka milioi dolar irabazteko, baina lagungutxi batzuk baino ez dira ari aberasten»

Page 9: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

2015 | abendua | 5

GAUR8• 8 / 9

nuz kanpoko erakundeak egin-dako kalkuluen arabera, Myan-marko jadearen inguruko in-dustriak 27.500 milioi eurokonegozioa eragiten du urtean:ofizialki deklaratutakoa bainohamar aldiz gehiago eta herrial-deko barne produktu gordina-ren erdia, gutxi gorabehera.Global Witnessek nabarmen-

du du Txinara esportatutako ja-dearen balioa 10.000 milioi eu-rotik gorakoa dela. Erakundeakeransten du Myanmarko jadea-rekin egiten dena «historia mo-dernoko baliabide naturalen la-purretarik handiena izaterairitsi daitekeela».Herrialdeak galdu duena ho-

beto neurtu ahal izateko oso in-teresgarria da beste datu bat: ja-dearen industriak urte bateanmugitzen duen dirutza GobernuMilitarrak osasun sisteman gas-tatzen duenaren 46 halako da.Global Witness gobernuz kan-

poko erakundeak hamabi hila-bete egin zituen gaia ikertzen,bere txostena aurkeztu aurretik.

Negozio horren inguruan sortuden sare konplexua militarreneliteak zuzentzen du. Than Sh-we diktadorea bera ere nahastendu erakundeak elite horrekin.Arautu gabeko beste meate-

giekin gertatu izan den mo-duan, Hpakanten ere milizia ar-matu ugari sortu dituzte,langileen lan baldintzak negar-garriak dira eta legez kontrakodrogak eta prostituzioa asko he-datu dira.

SEKULAKO NEGOZIOA

«Hpakant munduko lekurik ba-liotsuenen artean dago, oso lur-sail txiki bat nahikoa izan bai-taiteke milaka milioi dolarirabazteko, baina lagun gutxibatzuk baino ez dira ari aberas-ten», esan zion Kachin estatukoherritar batek Global Witnesserakundeko ikerlariari.Britainia Handiko erakundeak

egin dituen kalkuluen arabera,Myanmartik ateratzen den jadegehiena (%80ra irits daiteke) le-gez kontra esportatzen da, nor-malean Txinara. Jadeak eragin-dako negozioaren %2 baino ezzen iritsi iaz Myanmarko altxo-rrera.Azaroaren 8ko hauteskunde-

ak egin aurretik inoiz bainohondeamakina gehiago ibili zenlanean Hpakanten. Herritar ba-tzuek uste dute hori gertatu zelameategien jabeek agintari be-rriekin gauzak aldatu egingo di-rela uste dutelako. Aung SanSuu Kyik berak askotan adierazidu ustelkeriaren aurkako borro-ka eta ekonomiaren gardentasu-na bere lehentasunen arteandaudela.Iluntzean hasten dira lanean

meatzariak. «Zulo honetan au-rrera egitea lortzen badut, noiz-bait aberastu egingo naiz», esandie kazetariei Thein Zaw Win 20urteko gazteak. Beste estatu ba-tetik etorri zen, jaioterrian au-rrera ateratzeko aukerarik ez ze-goelako. “Paradisuko harriak”lor dezake gaztearen bizitza ho-betzea, horretarako garai batean oihan ziren lekuak basamortubihurtzen baditu ere. «Hemen-dik 50 urtera, Txinako erakuske-tetara joan beharko dugu gurejadea ikustera», dio jadearekinlan egiten duen dendari batek.

Goiko irudian, erreskate lanaklur-jausiak harrapatutako

langileak bizirik atera nahian.Eskuineko argazkietan, goitikbehera: jade meategia, lantegibat, adituak jadearen kalitatea

neurtzen eta mineral horimerkaturatzen den lekua.

AFP

Page 10: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a/

gelt

okia

k /

kom

un

ikaz

ioa G

azteagoa nintzenean sa-rritan jolasten ginen osoezaguna den mahai jolasbatera, non jolasaren fun-tsa galdera batzuei eran-tzun zuzena ematea den.

Oraindik gogoan dut maiz agertzen zengalderetako bat: «Zein da eritasunikohikoena?». Lehenbiziko aldiz katarroabota nuen. Erantzun zuzena txantxa-rra zela irakurri nuen, ordea. Mahai jo-koaren editoreek gaur egun galdera be-ra egingo balidate, zalantzarik gabeeritasunik ohikoena estresa dela eran-tzungo nuke.Estresa ia egunero erabiltzen eta en-tzuten dugun hitza da. Euskarak inge-lesezko stress hitzetik hartu du. Bainaatzerago joanda, hitzaren jatorria lati-neko estricta hitzetik dator, zeinak es-tuki lotuta edo helduta esan nahiduen.

Zerk estutzen gaitu ordea? Zergatikda Mendebaldeko kulturaren adieraz-garri hain argia? Eta akaso inportan-teago oraindik, nola aska gaitezkepresio horretatik? Esan beharrik ezdago inork ez daukala estresaren kon-trako sendagai magikorik. Eta pertsonabakoitzak era ezberdinean erreakzio-natzen duela, bai estresa sor dezaketenegoeren aurrean, bai eta hauxe leunduedo guztiz desagerraraz dezaketenenaurrean ere. Hortaz, norberak topatubeharko ditu baliagarri zaizkion neu-rriak edo sendabideak.Baina ikuspuntu zabalago batetik,gure kultura eta egungo gizartea har-tzen baditugu hizpide, jatorri edo abia-puntu argi bat ikus diezaiokegu estre-sari: denbora eta honi buruz daukagunkontzepzioa. Erlojuaren esklabo bihur-tu gara. Ordutegiak dauzkagu deneta-rako. Bizitza atalka zatitu dugu: zor-tzietan jaiki, bost minutu dutxarako,hamabost gosaltzeko eta beste hamareskas autoz lanera heltzeko. Bertan, ka-fe ordua ederki zehaztuta. Gimnasioraordubete, bazkaltzeko ordu erdi, hiz-kuntza bat ikasteko bi ordu. Nire lagu-nekin egoteko beste bi ordu, lo egitekozortzi (eta arnasteko zenbat?).Zoriontasuna denboraren menpe jar-tzen ikasi dugu. Sentsazio atseginak ni-

ri gustatzen zaizkidan objektuak esku-ratzen izango ditudala pentsatuz (gita-rra bat, auto bat, surf taula...). Objek-tuok eskuratzeko dirua beharko dut,beraz. Eta diru hori lortzeko laneandenbora eman beharko dut. Denbora-ren truke zoriontasun apurrak lortukoditut, hortaz.

Denboraz daukagun kontzepzioa gi-zakiok sortutakoa da. Egia da bai, hi-rurehun eta hirurogei eta bost eguneta lau ordu tardatzen duela Lur pla-netak eguzkiari bira oso bat ematen.Baina guk ideia hori hartu eta mila za-titan txikitu dugu: urteak, urtaroak, hi-labeteak, asteak, egunak, orduak, mi-nutuak, segundoak… edo, gorakonoranzkoan, hamarkadak, mendeak...Hainbeste zati eginda gu hor barruannonbaiten kokatu gara eta orain ezinatera gaude. «Nik 33 urte dauzkat, eta ehun urteiraungo ditut gehien jota», pentsatuizan dut behin baino gehiagotan.

Denboraren barruan ikusten dugugeure burua. Hurrengo momentura sal-to egin nahi dugu oraingo hau ez badu-gu gustuko. Edota «denbora galtzen»gaudela esaten dugu, eta beste edozeregiten egon beharko ginatekeela. Den-bora estruktura finko baten moduanhautemanda, denborak espazio zehatzbat betetzen duen ideia hartzen dugu,eta, hala, espazio horren falta dugune-an, norbaitek leku itxi eta itogarri bate-an gogorki estutuko bagintu bezala sen-titzen dugu geure burua, bide batez estresa sortuz.Akidura sentsazio horretatik askatzeazaila izango zaigu, denboran zehar luza-tu eta indartzen utzi dugun sentsazioaizanez gero. Esaten den bezala, ohiturekegiten gaituzten animaliak gara eta es-tresa horretaz baliatzen da gugan koka-tzeko. Zenbaitetan, harrigarria irudituarren, oporrak hartzeak berak ere estre-satu egiten gaitu. Denboraz daukagunideia aldatu beharko dugu, transforma-tu. Zatiak ahaztu, orain. •

Erlojuaren esklabo bihurtu gara. THINKSTOCK

Estresa

Saioa AginakoPsikoterapeuta

Page 11: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

2015 | abendua | 5

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Giroa behar ez den lekutik berotzen deneanprozesu politikoaren (askapen prozesua,iraultzaile eta independentisten hiztegian)ardatza lausotzeko arriskua dago. Azkenal-dian, gainera, anekdotara, ondoko kontrae-sanetara edota, edozein dela gaia, irakurketa

gotor eta hertsietara joateko ohitura dago. Baita direnaketa bi botatzeko joera ere. Sare sozialen anonimatuak,batzuetan, eta bat-batekotasunak, beste askotan, areago-tzen du hori guztia. Zalaparta ugari, askotan jendarteanegiazki egosten diren aukerei bizkar emanda.

Estatu espainolean hauteskunde kanpaina hasi berrida, eta Estatuko eztabaida etxe barruraino sar daiteke.Egia da, ordea, orain dela hilabete batzuetako espektati-bak, 78ko erregimenaren aldaketa lortze aldera, ederkiapaldu direla, inoiz errealak izan baziren. Podemosek be-rak galdu du bide horren arrastoa, zer esanik ez EAEn.Hauteskunde hauetatik Es-painian indar daitekeen ope-razioak ez du erraztuko Eus-kal Herriko eskubideengutxieneko onarpena. Ez li-tzateke oso zentzuduna es-perantza hor jartzea. EAJk jo-katuko du egonkortasunaeskaintzeko karta, jakina;baina intxaurrondo horrek,akaso, ez du jada askorikemango. Horregatik ere badagarrantzitsua nazio (auto)ai-tortza eta erabakitzeko esku-bidea egikaritzea oinarriEuskal Herriko independen-tzia lortu nahi dutenentzat indar harremanetan posizio-ri eustea hauteskunde hauetan, nahiz eta Estatu mailakomezuen uholdea sekulakoa izango den, edonor itotzekomodukoa.Horiek horrela, estrategien gainean bertsiorik perfek-

tuena bilatzen eraginkortasun politikoa ez galtzea kome-ni da. Adibidez, aldebakartasuna eta Espainiako hautes-kundeetara ez aurkeztea binomiorik koherenteena deladioen ideia entzun izan dugu han eta hemen azkenaldihonetan. Berez, klasiko bat da. Bi horien –euskal herritargisa aritzea eta abstentzioa– erlazio zuzen-zuzena eginezhalako egia borobil bat osatzea akaso ez da egokiena, be-tiere aurrera egiteko bidea sustatzen den edo ez izan be-har baita kontuan hartu beharreko neurgailu nagusia.Izan ere, politikaz ari gara, ez filosofiaz, edo ez nagusiki,bederen.

Koherentzia izan da CUPen posizioaz gehien aipatuden ezaugarrietako bat. CUP miresten dutenek horrelanabarmendu dute, halaxe merezi duelako. Asteek aurre-ra egin ahala, baina, beste fenomeno berezi bat sortu da:oso bestelako posizioetatik –adibidez, oso-oso indepen-dentista ez diren kazetari eta hedabide batzuk– hasi dirakoherentzia hori nabarmentzen, kasik goraipatzen. Da-vid Fernandezek prozesua –beti inperfektua izango denprozesua– ez kateatzeko proposamena egin du, Mas pre-sidente bihurtuko lukeena. Koherentzia galdu du? Ez, de-rrigorrean, koherentziaren puntu gorena estrategia inde-pendentistari arnasa ematea baita. Orain arte asmatu oteduten edo afera gehiegi korapilatu ote den; CUPek Fer-nandezen proposamena onartuz gero prozesua berrin-dartuko ote den edo hauteskundeetara joan beharko oteden... Eztabaida asko daude, baina hemen ere egin beha-rreko ibilbidearen mesedetan aztertu beharko dituzte.

Kataluniako aferak badu gainera, hauteskunde garaihonetan, dimentsio berezi bat. Hain zuzen, Estatu maila-ko erregimenaren gutxieneko aldaketaren aukera urrun-tzen den neurrian, haustura demokratikoak estaturik ga-beko herrietatik etorri beharko du. David Fernandezekhainbeste badaki proposamen hori egiterakoan. Eta Eus-kal Herrian? Euskal independentistek ere bertatik berta-ra prozesu bat egituratzeari ekin beharko liokete, buruja-betzaren aldeko oinarri soziala zabaltzeko tartekohelmugak eta eskaintzak egiteko gai izanik.Presoen gaia ere asko berotu da aste honetan, halako

azpijoko itsusiak plazaratu direnean. Ez luke horrekoraintxe nagusi izan behar eremu honetan, aurrera egi-teko estrategian asmatzean baitago kontua, nola eta no-rantz egin, prozesu politikoaren (askapen prozesua,iraultzaileen hizketan) baitan. •

{ asteari zeharka begira }

Estrategia indarberritzenasmatzea da koherenteena

Presoen gaia ere asko berotu da astehonetan, halako azpijoko itsusiak plazaratudirenean. Ez luke horrek oraintxe nagusiizan behar eremu honetan, aurrera egitekoestrategian asmatzean baitago kontua

hutsa

hutsahutsa

Iñaki Altuna

Page 12: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

herria

Editore bokazionala da, lanhorretarako jaioa dela dirudi,baina halabeharrez eta txiripazsartu zen ofizioan. Historiakoikasketak bukatu etabibliotekonomiako masterra hasizuen, liburuzain izan nahi zuelako.«Liburuak asko gustatu izanzaizkit, liburuekiko fetitxismohalako bat dut eta nire zaletasunhori ase zezakeen lanbide bakarraliburuzain izatea zela uste nuen.Editore gisa lanean hasi etaurtebetera-edo ohartu nintzen nikbenetan ez nuela liburuzain izannahi, editore baizik. Orain editorelana liburuzainarena baino askozere aberatsagoa iruditzen zait».Espetxetik atera berri, taberna

batean ari zen lanean EiderRodriguezen lekua betetzekoberarekin gogoratu zirenean.Historiako ikasketak egin zituenarren, espetxean Euskal Filologiaikasten hasi zen, literaturagustatzen zitzaiolako. «Gogoan dutdagoeneko lanean ari nintzelaanaiak, Iñakik, Jose MariEspartzarekin topo egin eta honekea gustura al nenbilen galdetuziola eta anaiak erantzun omenzion pozik egon behar zutenakhaiek zirela, editore lanerako profilperfektua aurkitu zutelako, etanire merituak zerrendatu omenzizkion: Historian lizentziatua,ezker abertzalearen historianaditua, literaturazalea eta hiruhizkuntzaren jabe nintzela alegia».Orain hamar urte hasi zen

Txalapartan. Orduan banaketa argibat zegoen, erdarazko liburueneditorea batetik eta euskarazkoena

bestetik. Oraindik ere JonJimenezek egiten ditu gaztelerazkoliburu gehienak eta Mikelekeuskarazkoak, baina gehiagopartekatzen dituzte hizkuntzak.«Saiakera liburu bat prestatzen arigara euskaraz Jule Goikoetxea,Andoni Olariaga, Unai Apaolazaeta Imanol Kalparsorekin eta berakdarama edizio lana, Filosofiaikasitakoa delako, nahiz etaeuskarazko saiakera liburua den;alderantziz, gaztelerazko lanak ereegiten ditut nik, banaketa nagusiaerrespetatzen dugun arren».

Ederra al da liburu bat egitekoideia bat izan eta hori poliki-poliki gauzatzen joatea? Hori ereeditore baten lana izango da,ezta? Ni gehien betetzen nauen lana da.Zerotik zerbait sortzea bezala da.Oraintxe atera dugu “ETArenhistoria iruditan”. Ideia bat izan etahori hezurmamitzea, ez dagogauza ederragorik. Baina editorebatek gauza asko egin behar izatenditu: idazkari, ekonomista etapsikologo ere izan behar du, esatebaterako.

Nazioarteko argitaletxeindependenteekin harremanestuak dituzue. Lan horiek erebanatuta al dituzue?Liburu politikoak argitaratzendituen Contrabandos argitaletxeespainiarrarekin, esate baterako,Jon gehiago egoten da. Nazioartekoelkarteekin beharbada ni gehiago,baina bidaia horiek banatu egitenditugu.

DURANGOKO AZOKAEditore ofizioaren argiak eta ilunak

Txalapartako Mikel Sotok gogoratu digun bezala, editore ofizioa aipatu etaaskori filmetako irudiak etortzen zaizkie gogora: gizon bat besaulki bateaneserita, ondoan kopa bat koñak duela, eskuizkribu bat irakurtzen eta tartekaalgarak eginez. Beste askori editoreen ofizioa aipatu eta haien inguruan dagoenlegenda beltza etortzen zaie burura eta berehala hasten dira irakurri eta atzera

bota zituzten maisulanak zerrendatzen. Eskuizkribuak irakurtzea editoreen lanada, baina ez bakarra. Beren gain dute idazleekiko harremanak zaindu eta idaztenari diren lanaz arduratzea ere. Edonola ere, liburua kaleratzen denean,maketatzaile, argazkilari eta azalaren egileak agertzen dira. Editorearen izenik,ordea, ez. Asko hitz egiten da idazleen ofizioaz eta oso gutxi editoreenaz.

KULTURA / b Joxean Agirre

Carlos Barralek, esa-te baterako, GarciaMarquezen “Cienaños de soledad”baztertu egin zueneta Argentinako ar-

gitaletxe batean kaleratu zuen li-burua idazle kolonbiarrak. Galli-mard etxeko editore zela, MarcelProusten “Denbora galduaren bila”irakurri eta baztertu egin zuen An-dre Gidek. Ez zen bakarra izan, bes-te hainbatek gaitzetsi zuten obrahori. Editore horietako batek oharhau idatzi zion bazter bateanProusti: «Ez dakit zertarako behardituzun 30 orrialde tipo bat oheanjarreraz aldatuta lo egiteko erosojarri dela adierazteko».Kasu gehiago daude, noski:

“Harry Porter” ezagunak dozenabat ezezko jaso zituen argitaratuahal izan baino lehen. Bloomsburyargitaletxeko jabearen 8 urtekoalabak eskatu zion azkenean aitariobra hori mesedez argitaratzeko.Agatha Christie, Golding, Joyce, LeCarre, Nabokov…. eta beste askodaude ezezkoak jaso zituzten idaz-leen zerrendan. Doris Lessingekbere lan bat bidali zuen argitaletxeezberdinetara beste izen bat erabi-liz eta guztiek atzera bota zioten.Zenbat eskuizkribu irakurtzen

dituzte editoreek? Nolakoa da eze-tza emateko unea? Zein dira edito-re ofizioak ematen dizkien unerikgozoenak? Nolakoak dira idazlee-kin dituzten harremanak? He-mingwayren editoreak, MaxwellPerkinsek, idazleari arrantzarakotrepetak ere berak erosten omenzizkion, eta, dibortzioak etorri zire-nean, bera arduratzen zen emazteohiekin negoziatzeaz. Bennet Cer-fek (Joyceren AEBetako editoreak)lehen aldiz Gertrude Stein ParistikNew Yorkera eraman zuenean, ho-teletan gosaltzeko croissantik ezzutela jartzen-eta, goizera Manha-

ttango okindegi frantziar bakarre-ra joan beharra izaten zuen gutiziahorren bila. Hain adeitsuak al diragure editoreak idazleekin?Famatua izan zen era berean

Thomas Bernharden eta bere edi-torearen arteko harremana. MigelSanchez Ostizek idazle austriarrariburuz idatzi zuen liburuak aipa-tzen du gaia: behin eta berriz hase-rretzen ziren, eteten zituzten ha-rremanak, eta bazkari batenbueltan adiskidetzen ziren berriro,segidan berriro haserretzeko. Ha-rreman korapilatsu horren lekukoegun argitaratuta dauden 800 batgutun gelditu ziren. Gure editore-ek ba al dute horrelako eroapenik?Noski, ez dituzte beharbada aurre-an Bernhard bezalako jenioak ere.Gai hauen inguruan aritu garaTxalaparta, Elkar, Erein eta Susakoeditoreekin.

MIKEL SOTO • TXALAPARTA

«Nirea bokazioa da»

Editorearen lana funtsezkoa da, baina ez da ikusten. JAUREGIALTZO | A.P.

Page 13: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

2015 | abendua | 5

GAUR8• 12 / 13

Nazioarteko argitaletxeindependenteen arteanTxalaparta ezaguna al da?Bai, bai. Bazoaz Argentinara etaTxalapartakoa zarela esatea aski dabegirunez trata zaitzaten.Azkeneko aldiz egon nintzeneanAlkal etxeko editorea etorrizitzaidan eta gure katalogoa askomiresten zuela esan zidan. Hogeitabost urte daramatza Txalapartaklanean eta gauza asko argitaratudu dagoeneko.

Urtean zenbat izenburueditatzen dituzue?Hogeita hamabost inguru.

Hogeita hamabost izenburuargitaratzeko zenbat eskuizkribuirakurri behar dira?Ehunka. Eleberri beltzaren atalean,esate baterako, Jon Alonsorenliburua argitaratu dugu oraindikorain, baina Jon Alonso puntakoidazlea da; iristen zaizkigun testuasko, aldiz, txarrak izaten dira.

Ordenagailuak editoreei lanaikaragarri erraztu digu, baina, aldiberean, gure lana okertu ere egindu. Lehen, eleberri bat idatzi nahizuenak, kopia bat etxean edukiahal izateko, idazmakinarenaurrean eseri eta bi orriren arteankalkoa jarri beharra izaten zuen;horrenbestez, pentsatzen dut askoz ere gehiago neurtuko zuelaetorria edo hitz-jarioa. Orainjendeak aise idazten ditueleberriak eta egunerokoak.Euskarazkoak gutxienik osorikirakurtzen ditut eta asko ez diragutxieneko maila batera iristen.

Zuen lanaren zati handi batizango da hori.Bai, baina lan hori gehienetanbulego orduetatik kanpo egitendugu. Argitaratzera goazenliburuak irakurri eta txukuntzen

ditugu bulego orduetan etabesteak etxera eramaten ditugu.Bestela ez genuke libururikaterako. Editorea naizela esatendiedanean uste dut batzuekbesaulki batean eserita irudikatzennautela, ondoan kopa bat koñakdudala, irakurtzen, tarteka algarabatzuk eginez. Baina irakurtzeazgainera beste hainbat gauza ere egin behar izaten ditugu.

Testu txarrak irakurtzeaknekatu egingo du.Oso nekagarria da. Asteazkeneanliburu konplexu samar batekinaritu nintzen goizeko zortzietatikgaueko hirurak arte eta lehereginda bukatu nuen, baita fisikokiere. Urtero, Durango iristendenean, argaldu egiten naiz. Niknormalean korrika egiten duturtean zehar, baina, Durangoaurreko hilabeteotan, korrikaegiteari utzita ere, pisua galtzen

dut. Dena den, ez naiz kexatzenari, lanbidea asko gustatzen zait.

Oso gogorra al da idazle batiezetza esatea?Bereziki gogorra da ezagunekin etaaurretik zerbait argitaratu dutenidazleekin. Badakizu ahaleginikusgarria egin duela, baina ezzaizu iruditzen argitaragarriadenik. Guretzat gogorra da etaidazlearentzat are gogorragoa.Guretzat liburu bat gehiago dakatalogoan. Idazlearentzat bereliburua da, azken urteetakolanaren emaitza, egin duen zerikgarrantzitsuena. Ezezkoa arrazoituegin behar izaten dugu, bainabatzuetan ez du balio. Gogoratzennaiz sartu eta gutxira ezezkoaematea egokitu zitzaidala nireirakasle izandako bati. Hiru batorrialdeko testua prestatu nionerabakia arrazoituz eta alferrikizan zen, hiru orrialde horietatik

esaldi bakar bat, arrazoi bakar bathartu baitzuen begitan. Geroztikezezkoaren arrazoi zehatz batzukeman ohi dizkiet eta kito. Pertsonabati alferrik min ematea ez dagoondo. Labur eta argi arrazoi bakanbatzuk bakarrik ematearenaldekoa naiz. Dena den, askotannahasten gara eta sartzen duguhanka: uste genuen izenburu battxarra zela eta funtzionatu egin du,uste genuen zati bat ez zela ona etakritikak begi onez ikusi du.Horregatik kontu handiz ibilibehar izaten dugu.

Zenbat eta idazle hobeak orduaneta egoskorragoak al dira?Alderantziz dela esango nuke. Nireesperientziaren arabera, idazleonak baliabide asko ditu lan batbeste era batera moldatutairudikatzeko, eta, hortaz, idazleonek errazago ulertzen etaonartzen dituzte gomendioak edo

aholkuak. Idazle onak diraapalenak eta batzuek estimatuegiten dute esaten zaiena.

Zeintzuk dira editore batenbertute beharrezkoenak?Psikologia handia behar du,hasteko. Chandleren emaztea hilberritan “Agur luzea” idatzizuenean, editoreak ez zitzaiolagustatu esan zion eta zauri horrekbizitza osoa iraun zion. Ulerkorraizan behar du, enpatiaezinbestekoa du, adiskidetasunaeskaini behar dio idazleari,jendetasuna garrantzizkoa da….

Zein dira editore baten pozik etapenarik handienak?Zuk nahi zenuen zerbait zuk nahizenuen bezala ateratzean pozahandia da. Penak askotanezdeusak dira edo erlatiboak. Gukdeskubritutako idazle bat bainogehiago joan zaizkigu argitaletxehandietara eta horrek penaematen du, baina pena erlatiboada. Giaconda Belli edo MarcelaSerrano joan zitzaizkigun guri,baina zer egingo dugu bada,esaten duzu. Gero badaudeerrepikatzen diren penak: liburuainprimategitik atera, begiratzenhasi eta akatsen batekin topoegiteak mina ematen du eta betiaurkitzen dituzu. «Las erratas sonlas últimas en abandonar elbarco», esan ohi da editoreenartean. Txalapartaren hasieran,beti kontatzen dute adibide bera;“Morir por Palestina” argitaratuzutenean, Arafatek idazki bat eginzuen eta hitzaurre gisa argitaratuzuten gazteleraz eta arabieraz,baina arabierazko bertsioanplantxak buelta emanda jarri etaletrak alderantziz agertu ziren.Jose Mari Espartzak esaten dueditorea etsaiak egiteko makinabat dela eta hori ere egia da.

Idoia ZABALETA | ARGAZKI PRESS

Page 14: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

herria

Hogeita bi urte daramatzadagoeneko Ereinen editore.Donostiako Irakasle Eskolanirakasle zela, Idahora joan zenhilabete batzuetarako eta hanzegoela deitu zioten argitaletxekoardura hartzeko; eta geroztik bilanak partekatzen ditu, IrakasleEskolakoa eta Ereingoa, eta ondodatorkiola uste du, batean arazoakdaudenean bestera ihes egitekoaitzakia ematen baitio. Urtetxarrak izan ziren hasierakoak,argitaletxea banatu berria baitzen,lankide talde bat atera etaAlberdania sortu zutenean. 68koMaiatzari buruzko saiakera batbukatu berri du, DurangokoAzokara eramateko asmotan.

Zu arduratzen al zaraeskuizkribuak irakurtzeaz?Hori da nire eginkizunnagusietako bat. Eskuizkribudenak igarotzen dira nireeskuetatik. Ez ditut guztiakosorik irakurtzen, bainaeuskarazkoak bai.

Inoiz gertatu al zaizu zukirakurritakoren bat besteargitaletxe batan ateratzea?Bai, noski, eta alderantziz ere bai.Gogoan dut Jokin Muñozen lehenliburua, “Hausturak” deitzen zelauste dut. Nik hemen nuen liburua,baina Alberdaniak lehenagoirakurri eta argitaratu egin zuen,eta han atera zituen ondorengoak.Adibide bat besterik ez da.Gertuago dagoen beste bataipatuko dut, nahiz eta beramatraka horrekin jarraitzendudalako kexatuko zaidan:Arantxa Urretabizkaia “Zuri-beltzeko argazkiak” oroitzapenliburuarekin etorri zitzaidaneannik gehiago eskatu nion, 13urterekin planto egiten zuelako.Arantxa Urretabizkaia gaur dena60ko hamarkadan hasi zela egitenpentsatzen nuen eta liburualuzatzeko eskatu nion. Berak ezzuen nahi izan eta Pamielanargitaratu zuen. Badago idazleenaldetik halako fideltasun batargitaletxeekiko, baldin eta gaizki

tratatzen ez baditugu behintzat,eta, kasu honetan, aitortzen duthanka sartu nuela, gehiegi eskatuniola.

Eskuizkribuetatik portzentajebat egongo da atzera botatzenduzuena. Gogorra al da idazlebati ezetza ematea?Oso gogorra da. Nik 22 urtedaramatzat ofizio honetan etaegundo ez naiz ohitu. Ezetzaemanez e-mail bat bidaltzen duzueta biharamunean ere ez dit onikegiten postako zerrenda mezuakhor jarraitzen duela ikusteak. Gureliteratura esparrua, gainera, osotxikia da, idazle gehienekin topoegin behar duzu eta horrek zailduegiten du erabakia.

Zaila al da ezezkoenportzentajea aipatzea?Zaila da. Ni neu gero etazorrotzago jartzen ari naiz etageneroka ere asko aldatzen daportzentaje hori. Gazteentzako ereezin du edonork idatzi, gazte

nobela bat idazteko ere nobelagileizan behar da. Guk gazte literaturagutxi argitaratzen dugu,itzulpenetara jo izan dugu azkenurteotan, baina itzulpenak ere ezdu oso ondo funtzionatzen. Beraz,haur eta gazte literaturaneskuizkribu asko uzten dugubazterrean. Helduen literaturangutxiago. Izen bat egina duenidazlearen liburuari errazagoegiten zaio lekua.

Zuek idazle beteranoen multzobat baduzue nominan.Bai, hala da, baina horrek ere badubere alde makurra: gazte jendeakberen adineko idazleak nahidituelako. Beldur pixka batematen du hain arin hitz egiteak,baina idazle gaztea etaemakumezkoa izatea aktibo bat dagaur egun. Bizi gara mundubatean non eta mundu guztiakirakurri eta idazten duen etaedonork idazletzat duen bereburua. Hori iristen zaizkiguneskuizkribuetan sumatzen da. Gukbaditugu sail batzuk gaztelerazere, nobela beltzari eskainitakoada nagusiena, eta egunero iristenzaizkit sail horretarakoeskuizkribuak. Gurean horigertatzen bada, zer izango ote daargitaletxe handietan. Zalantzarikgabe euskaraz idazteak abantailakbaditu.

Hogeita bi urte daramatzazuofizioan. Zure pozik handienaidazle handien obrakargitaratzeak emango zizun.Ni Saizarbitoariaren “Hamaikapauso” lanarekin estreinatunintzen. Zori hori izan nuen.

Nobela harrigarri bat izanik ere,ez dirudi oso komertzialaizango zenik. Errazagoa izan alzen «Hamaika pauso»merkaturatzea «Martutene»baino?Galdera zaila da. Hogei urteotanasko aldatu da gure gizartea etagure literatura. “Martutene”narratiboagoa da eta errazagoirakurtzen da; “Hamaika pausok”,aldiz, oraindik ere nobelaesperimentalaren hipotekak ditu.Edozein modutara ereSaizarbitoriak poz handiak emandizkit bere itzulerako lanakegokitu zitzaizkidalako. “Bihotz bi”

IÑAKI ALDEKOA • EREIN

«Saizarbitoriaren ‘Hamaika pauso’lanarekin estreinatu nintzen» «Ezetza ematea oso

gogorra da. 22 urte

daramatzat eta

egundo ez naiz

ohitu; e-mail bat

bidaltzen dut eta

biharamunean ere

ez dit onik egiten

postako zerrendan

mezua ikusteak»

«Nobela baten

bizkarrezurra

eginda dagoenean

ez da erraza eskua

sartzea, oso esparru

labainkorra da.

Zirujau lana oso

zaila da»

Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Page 15: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

2015 | abendua | 5

GAUR8• 14 / 15

jostailu bat izan zen berarentzateta guretzat ere bai. Gogoratzennaiz zein azkar idatzi zuen,aurreko nobela traumatikohorretatik libratu ondoren. Atxagaren lan batzuk, “Zeruhoriek”, “Banbulo” eta abar erenire eskuetatik pasatu ziren.

Horrelako lan baten jarraipenaegiteko harreman estuakbeharko dira idazlearekin.“Hamaika pauso” etorrizitzaidanean bi aste osorik hartunituen eta bi aldiz irakurri nuengizonarekin hitz egin aurretik.Idazleari gutxienez gure aldetikahalegin bat zor zaio.

Saizarbitoria eta Atxaga aipatudituzu. Zein gehiago dituzueEreinen nominan?Joxemari Iturraldek eta PelloLizarraldek ere gurekin ateradituzte zenbait lan, beste biaipatzearren. Lizarralderi esan ohinion nik bi arrarorekin aski nuela,baina beti utzi izan diot beraknahi duena egiten. Ni neu erehorren zalea naiz, bakean utznazaten nahi izaten dut eta ondokonpontzen naiz jendebereziarekin. Bakoitza nolakoaden jakin behar da harremanetanarazorik ez izateko. Tarteka, osotarteka, bazkari bat egin edoelkarrekin egun-pasa bat egindezakegu, baina lana bukatzenduten arte ez naiz ezertan hasten.Lizarralderen kasuan, adibide bataipatzeko, Eguberritarakobukatuko du bere lana. XabierOlarra bere laguna da eta hark ereirakurriko dio eta erabatborobilduta iritsiko da nireeskuetara. Saizarbitoriarekin ereharreman oso estua dut. Hogeiurte daramatzagu elkarrekinhaserretu gabe. Telefonoz askotanhitz egiten dugu eta tarteka afaribat egin ere bai.

Zuen lanetako bat ez al daidazleari gomendioak eman edohobetzeko bideak seinalatzea?Egin izan dugu, saiatu izan gara,baina ez da erraza izaten. Inoizbadakit nobelaren bat hobetzeaere lortu dudala, baina osoesparru labainkorra da. Nobelabaten bizkarrezurra egindadagoenean ez da erraza eskuasartzea. Zirujau lana oso zaila da.

Badakigu ez dela dirurikmugitzen literatura lanenedizioan. Baina hitz egiten alduzue diruaz edo gai tabua da?Itzultzaileek, esate baterako,kontzientzia profesionalzorrotzagoa dute eta oso garbihitz egiten dute lan baldintzez etadiruaz. Baina, idazleek, ez. Dirurikbalego, tiradak ehun milakoakizango balira, beharbada aterakozen gaia, baina zoritxarrez ez dadirurik mugitzen. Hemen munduguztiari ehuneko hamarraematen zaio, eta, salmentakhandiagoak direnean, gehiago.Aurrerapenak egiten direneanere, txikiak izaten dira, ehunekohamarreko horrena aurreratzenda. Ez du zerikusirik argitaletxehandiek erabiltzen dituztenzifrekin. Milioi askorenzurrumurruak ibiltzen ziren 80kohamarkadan. Hemen ez dahorrelakorik. Hemenargitaratzearekin konformatzendira idazleak.

Bostehuneko tirada bat nahikoada gastuak estaltzeko?Inondik ere. Hasteko, behartutagaude generoka hainbestekotirada bat egitera, diru-laguntzakjaso ahal izateko. Saiakeran 750izan daitezke, poesian 500ekoadela uste dut muga eta nobelanhandiagoa da. Baina inprentakogastuak eta idazleari ematen zaionapurraz gainera zuzenketakdaude, filologiaren gatibu bizigarelako, eta argitaletxearenfuntzionamendu gastuak.Errentagarritasunik gabeko atalaizaten da normaleanliteraturarena eta beste sailbatzuetatik ateratzen duargitaletxeak etekina, eskolarakomaterialak egitetik gurean etabeste batzuetan.

Argitaletxe bakoitzak badu bereidazle nomina. Zer arrazoidituzte editore baten edobestearen inguruan biltzeko?Arrazoi ideologikoak edopolitikoak al daude?Ez dut uste orain arrazoi horiekpisu handia dutenik, garai bateangehiago. Fideltasuna ere txikiagoada gaur egun. Batean argitaratzenez badiote, beste argitaletxe bateradoa idazlea eta ez da ezergertatzen.

Xabier Mendigurenek 51 urte ditueta 23 zituela hasi zen editorelanetan. Hogeita zortzi urte emanditu Elkarren literatura sailekoarduradun. Idazlea ere bada, eta biofizioen arteko loturaz aritu zaigu.

Egia al da editore batek bistagaltzen duela eskuizkribuakirakurtzen?Horixe da editore baten egitekofuntsezkoenetako bat. Argitaletxebatetik bestera aldatu egingo dirazifrak, baina, nire kontuenarabera, bost eskuizkributatik batargitaratzen da Elkarren. Erdalargitaletxeetan irakurritakoen etaargitaratutakoen arteko tarteaaskoz ere handiagoa da, ehunetikbatekoa izan daiteke. Beraz, osozaila da euskal editore bati obraon batek edo talentu batek ihesegitea, zuri lilurarik eragiten ezbadizu, hurrengoak atzemangoduelako. Dena den, iruditzen zaitgaur gehiago botatzen direlaatzera orain hogei urte baino,lehen gutxiago jasotzen zirelako,noski. Gehiago botatzen diraatzera, nahiz eta hizkuntzarentxukuntasun maila asko igo den.Esan daiteke, beraz, hizkuntzatxikietako idazleek badituztela

abantailak: editore bati bidaltzenzaion guztia irakurtzen dugu etahori ez da gertatzen erdalargitaletxe handietan.

Zuen argitaletxean sariketa etabeken bidez (Igartza beka,Agustin Zubikarai eta bestezenbait) pasatzen duzuegalbahea. Bide ona al da idazleberriak aurkitzeko?Idazle berriak detektatzeko antenaon bat bada. Proiektu irabazleazgainera beste zenbait egitasmointeresgarri ikus ditzakezu etaharremanetan jar zaitezkeegileekin. Baina badaude bidegehiago ere. Garai bateanegunkarietan argitaratzen zirenipuinei jartzen nien arreta. Gaurhorrek baino pista hobeak ematendituzte sare sozialetako blogek etatestuek. Badakit, esate baterako,Twitterrek muga handiak dituela,baina, bere laburrean,literaturazaleak detektatzeko baliodu eta ikus daiteke idazteko joeranork duen. Papereko edizioetanadina pista aurki daitezke saresozialetan idazle berriakantzemateko.

Idazle berriei, idazle gazteeiegiten die leku zuenargitaletxeak.Ni hasi nintzenean idazle gazteeiez zitzaien kasu askorik egiten.Orain beste muturrera pasatugara eta gaztetasunarengehiegizko gorazarrea ere egitenda. Pako Aristi, Juan Luis Zabala,Inaxio Mujika, Aranbarri edo nineu oso gazterik hasi ginenidazten, baina ez zegoen gazteetiketaren esplotaziorik. Aurretiklanean ari ziren idazleen multzoragehitu ginen. Idazle gazteenetiketaren erabilera LubakiBandarekin hasi zela esango nuke.«Hemen gaude idazle gazteak»,esan zuten. Aldaketa bat emanzen.Gogoratzen naiz ni hasiberria

nintzela editore kolega batientzun niola ezin genuelaapusturik egin gazteen alde,gazteek gutxi saltzen zutelako. Nik

XABIER MENDIGUREN • ELKAR

«Sare sozialek pista askoematen dituzte idazleberriak aurkitzeko»

Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Page 16: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

herria

pentsatu nuen argitaletxearengeroa ez direla izen ezagunak,berriak baizik. Garai hartan erebaziren hemen idazle ezagunak:Txilardegi bera, Sarrionandiabatzuetan, Joxeaustin Arrieta etabeste zenbait, baina iruditzenzitzaidan berriak bilatu beharzirela eta bereziki saiatu izan naizlan horretan. Idazle berrihorietako batzuek, gainera,komertzialki oso ondofuntzionatu dute.

Izan al duzu norbait ezagutzeraematearen pozik? Unai Elorriagaren kasua aipadezaket, bat aipatzeko. “SPrakotranbia” izango zenaren zirriborrogisako bat bidali zuen Igartzasariketara. Igartza sarietan ez duguidazleen berririk, egitasmoakbakarrik ezagutzen ditugu. Bereegitasmoak ez zuen irabazi,arraroegia zelako beharbada, bainaniri liluragarria iruditu zitzaidan.Han literatura asko maite zuennorbait zegoela iruditu zitzaidan,idazteko estilo propio bat zuena.Deitu nion eta ez nekiela zerkontatu nahi zuen baina nirekonfiantza osoa zuela adierazinion; eta idatzi zuen lan hura.Harrotasun hori barruan daramat.Gazteengan literaturarekikointeresa da gehienbat begiratzendudana. Badago jende bat osoondo idazten duena, baina gutxiirakurtzen duena, eta horiek ezdute bide luzea egiten. Elorriagaaipatu dut, baina zorionez gurekinestreinatu diren idazle gazteakasko dira.

Zenbat eskuizkribu irakurditzake editore batek urtearenburuan?Guk haur, gazte eta helduenliteraturan 50 bat izenburuaterako ditugu urtean. Horrekesan nahi du guztira 250 lanaztertu ditugula. Horrek ez duesan nahi 250 nobela direnik, horiezinezkoa izango zen, tarteanhaurrentzako ipuin labur askodago, noski, eta horiek ordubeteanirakurtzen dira. Zifra horrek ez duesan nahi goizeko ordu txikietaraarte irakurtzen egoten garenik.

Editore batek idazle multzo batizan ohi du bere inguruan. Zeinarrazoi dituzte argitaletxe

batera gerturatzeko eta ez bestebatera?Gu argitaletxe bezala ez garasaiatu idazle multzo batgeuretzat hartzen etahorretarako arrazoi bat bainogehiago ditugu: berez osoargitaletxe handia da hau. Txikiazarenean egin dezakezukomunitate bat, elkarrekintarteka bildu eta lotura horiekestutzen saiatu. Baina gureahandiegia da horretarako. Osoestilo, gai eta are ideologiaezberdinetako jendeakargitaratzen du gurekin. Baiidazlea eta bai testua ahalik etaondoen tratatzen saiatzen gara,baina ez dugu ahalegin berezi bategiten gurekin bakarrik argitaradezaten. Inoiz idazleren batekesan izan digu gogoa duela bestebatekin zerbait argitaratzeko eta

ea horrek minduko gaituen; nikbeti esan diot ezetz eta hurrenaberriro datorrenean ateak zabalikizango dituela.

Norbaiti ezetza ematea gogorraal da? Ezezkoa goxatzerik ba aldago?Oso gogorra. Ofizio honetangauzarik gogorrena horixe da. Etaezezkoa, asko goxatuta ere,ezezkoa da. Testu bat txarra izandaere, badakizu atzean pertsonabaten ahalegin handi bat dagoela.Ezezkoa jasotzen duenarentzatgogorragoa da, baina gogorra daguretzat ere. Izaera kontua erebada. Ni ez naiz batere gogorragauza hauetarako. Hasieratikohartu nintzen testu bat gustatzenbazitzaidan berehala deitzen niolaidazleari eta jartzen nintzelaharremanetan, baina ezetza eman

behar nuenean idatziz nahiagoizaten nuela. Horretan irizpide batjarraitzen dut: norbaitek testuaaurrez aurre eman badit, aurrezaurre ematen diot ezetza, eta,idatziz bidali badit, idatziz. Kontuada ezezkoaren arrazoiak emanbehar izaten direla. Idazle batzuekasko eskertzen dute arrazoiakematea edo kritika xehe bat egitea.Beste batzuek, aldiz, txartzathartzen dute. Badago jende batesaten duena; ezetza emateaz gainpixa egiten didate belarrira gaizkizer dagoen esanez. Idazlebakoitzak modu ezberdineanhartzen ditu ezezkoak eta kritikak.Zaila da asmatzen.

Editore baten lanaren zati handibat idazleekiko harremana da.Izan beharko luke, baina ez dugubehar beste lantzen. Idazleak nahi

duen neurrian esku artean duenlanaren jarraipena egin dezakegu,baina, gehiegi insistitzea erekaltegarri izan daitekeelako, ezditugu behar beste goxatzenharremanak. Askok bukatu arte ezdute ezer kontatzerik nahi izaten.Beste batzuek eskertu egiten duteinteresa. Beti esaten diet, denaden, edozein momentutan zatibat bidali nahi badidate,komentarioak egiteko prestnagoela. Batzuekin gelditzen naizzerbait hartzeko, bainaadiskidetasun harremanadudalako da eta ez laneko kontubat.

Klixea da, baina beti esaten daidazlea izaki zalantzaz beteadela, hauskorra eta etengabebehar dituela animoak.Idazleak asko ematen diogizarteari. Egiten duen ahaleginaizugarria da. Jasotzen duena, aldiz,beti izango da gutxi. Ekonomikokigutxi da euskal idazleen kasuan,hori gauza jakina da, bainafeedbacka ere urria izaten da,irakurleak gutxi direlako eta uzkursamarrak garelako ere bai. Saresozialetako ezagunen arteanbaditut erdal idazle batzuk eta fanmultzo bat dute atzetik. Hemen ezda horrelakorik, beste izatekomodu bat dugulako. Gurinorbaitek kalean gelditu eta azkennobela asko gustatzen zaiolaesaten badigu, urduri jartzen gara,nahiz eta hitz goxoak eskertzenditugun.

Badago idazle perfekturik,koma bat aldatu beharrik gabeberen lanak bidaltzen dituenik?Gutxi, baina badaude bat edobeste. Testuak erabat borobildutaekartzen dituen idazleetako batJulen Belamuno da. Iaz liburu batatera genion eta datorren urteanaterako diogu beste bat. JuanGartziaren komei buruzko teoriakere ezagutzen ditu eta ez zaioukiturik ere eman behar.Hizkuntza aldetik osointeresgarria da. Hor abanikozabala dago; testu batzuetan gukez dugu inolako meriturik, denaidazleak jarri du, eta, beste kasubatzuetan, lagundu dugu testuahobetzen. Gure ekarria isilpeangeratuko da eta hala behar dugainera.

«Ni hasi nintzenean

idazle gazteei ez

zitzaien kasu

askorik egiten.

Orain beste

muturrera pasatu

gara eta

gaztetasunaren

gehiegizko

gorazarrea ere

egiten da»

«Idazleak asko

ematen dio

gizarteari. Egiten

duen ahalegina

izugarria da.

Jasotzen duena,

aldiz, beti izango da

gutxi. Ekonomikoki

gutxi da euskal

idazleen kasuan,

baina feedbacka ere

urria izaten da»

Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Page 17: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

2015 | abendua | 5

GAUR8• 16 / 17

Susa aldizkaria izan zenargitaletxe baino lehen eta orain32 urte argitaletxe bilakatuzenean inguruko idazleak hasiziren liburuak argitaratzen: JosuLanda, Iñaki Uria, XabierMontoia, Pablo Sastre eta abar.Poesiak pisu berezia izan duSusako katalogoan eta poesiareninguruko proiektu handi batzukere burutu dituzte, hala nolaArestiren lan osoak 1986an edoKoldo Izagirrek prestatutako “XX.mendeko poesia kaierak”.Argitaletxeak atera zuen aurreraIbiñagabeitia proiektua ere,euskarazko literatura aldizkariengordailu digitalarena alegia, bestebat aipatzearren.

Urteak daramatzazu editorelanetan.32 urte dira argitaletxea martxanjarri genuela. Lehen lau urteetanJosu Landa izan zen editorea eta

geroztik nago ni. Hasierako idazlegehienak aldizkariaren inguruanibilitakoak ziren, baina bazeudenberriak ere, Iñigo Barandiaran,Iñaki Lasa edo Jon Arano, esatebaterako. Iñigo Aranbarri ere ezgenuen ezagutzen. Orain erejarraitzen dugu idazle ezezaguneiargitaratzen. Aurtengoudaberrian Bea Salaberrirenliburu bat atera dugu.Donamartiriko neska bat da,Baionan bizi dena, eta bere lehenkontakizun liburua argitaratudugu, “Baionak ez daki”.

Zer arrazoi izan ditzake idazleezezagun batek Susara jotzeko?Gure liburuak ezagutzendituelako etorriko da seguruasko. Argitaletxea sinpatikoaegingo zaie edo beren modukoa.

Urtean zortzi liburu berriargitaratzen dituzue. Zortzi

horiek aukeratzeko beharbadaberrogei eskuizkribu pasatukodira zure eskuetatik.Askoz ere gutxiago. Elkarrek,esate baterako, sarien eta bekenbidez sare handi bat daukaidazle berriak atzeman ahalizateko. Guk lagunen bidezkonektatzen dugu idazleberriekin. Lehen literaturaaldizkarien bidez ere ezagutugenuen bat baino gehiago. IgorEstakonak, este baterako,“Zantzua” izeneko aldizkaribatean idazten zuen eta arretaematen zidan bere idaztekomoduak. Denek ezizenekinizenpetzen zituzten beren lanaketa galdetu nuen Stanleygoitizenez izenpetzen zuenanor zen. Orain idazle berriakblogetan ere aurki daitezkeeladiote, baina horietan literaturagutxi egiten da eta egiten denaoso momentukoa da.

GORKA ARRESE • SUSA

«Hiru formatuak erabiltzen ditugu aldiberean liburuak argitaratzeko: papera,on line osorik eta doan eta e-book gisa»

Galeradak bidali ondoreninspiratzen direnak ere egotenomen dira.Bai, baina onartu egin behar dahori ere. Izenik ezin dut esanbaina bazen editore bat frogakidazleei pasatzen ez zizkiena,aldatu egiten zituztelako.Aldatzeko eskubidea dute.Normalean egiten dituztenaldaketak arrazoizkoak izaten dira.

Zenbat saldu behar da zorrik ezegiteko? Hitz egiten al duzueidazleekin diruaz?Normalean 700 aletik gorakotiradekin ibiltzen gara. Kontuastockean ez edukitzea da. Zorrik ezegiteko 500 aletik gora saldubehar direla esango nuke. Denaden, esan beharra dago argitaletxegehienak beste atalerrentagarriago batzuei esker bizidirela. Eskolako testuliburuenatalak eta beste batzuekmantentzen dute argitaletxea.Bestalde, dirua ia ez da aipatzen.Liburu bat atera eta bi mila alesaltzea asko saltzea da, baina alekoeuro eta erdi irabazten badituidazleak, hiru mila euro bakarrikdoazkio poltsikora. Horrek esannahi du idazlea ezin dela urrutitikere profesionalizatu literaturaliburuak idatzita, eta beste hainbatenkarguri esker biziko dela. Gauzaasko eta ezberdinak egin beharizaten dituzte, erakusketa batenkatalogoa, programa baten atarikotestua, telesailetako elkarrizketak...literaturarekin zerikusi zuzenik ezdutenak.

Editore batzuek idazle erebazarete. Horrek laguntzen duidazleekiko harremanean?Idazleak ulertzen lagundu dit,baita testuaren barrunbeakhobeto ikusten ere. Gehiagoidatziko ez banu ere, ulermenmaila hori badaukat. Editoreizateak lagundu didan idazteko?Hizkuntzarekin etengabe laneanari garenez, idazkeran lagundudit, baina promozioari begira ezdit lagundu, ez naizelako inoizsaiatu neure burua idazle gisapromozionatzen edo neure buruabeste editore batzueiproposatzen, itsusia iruditzenzaidalako. Horrek mugatu eginnauela uste dut, baina hori nireharrokeriatxo bat ere izan daiteke. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Page 18: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

herria

Tarteka pluralean hitz egitenduzu. Zutaz gainera beste zeinari dira argitaletxean lanean?Ni naiz langile bakarra.Originalak nik irakurtzen dituteta inguruan lagun irakurlebatzuk izaten saiatzen naiz beti,beren iritziak emandiezazkidaten. Idazle lagun batiez diot inoiz ematen testu bat,oso eskuzabal jokatzen dutelako,zabalegi. Askoz zorrotzagoak diratestu bat juzgatzerakoan irakurlesoilak direnak eta beti saiatu izannaiz inguruan aholkulari gisairakurle lagunak izaten. Idazlearibaietza emateko orduan ososeguru egoten naiz gehienetan.Zalantzak sortzen dizkidatenliburuak ez dira hainbeste.Ondoren testua taxutzen edozuzentzen lagun diezaioketidazleari, eta, bukatzendudanean, Mikel Elortzaripasatzen diot azken zuzenketakegin ditzan. Elortzak, beraz, lehenaldiz hartzen du testua eskuetan,erabat birjin. Irakurle horiekentrenatuak behar dute, askoirakurtzen dutenak izan behardira; berehala ohartzen dira zerkfuntzionatzen duen eta zerk ez.Idazlea nekez izan daitekeaholkulari ona, badakitelako zeinzaila den idaztea.

Gogorra al da idazle bati ezetzaematea?Ez, niretzat ez. Ezin diraargitaratu iristen diren lan guztiak. Eta ezezkoa denean argieta garbi esaten diet ez dudalaargitaratuko. Ohiturarik ez dueneditore batentzat hori izango dazailena, baina ni ohituta nago.Futbol talde bateko entrenatzailebatek ere aukeratu egiten dituhurrengo partidarako behardituen jokalariak. Urtean zortziliburu behar ditut eta aukeratuegin behar dut, eta, tamalez,askotan ez daukat aukeratzekoabaniko izugarria ere. Beti ezditut Harkaitz Cano, Jon Alonsoeta Iñigo Aranbarri edukitzen.Urtean zortzi liburu txukunateratzea neurri polita daargitaletxe batentzat.

Zer harreman duzuidazlearekin testua lehen aldizirakurri eta argitaratubitartean?

Konfiantzaren araberakoa izatenda harremana. IñigoAranbarrirekin, esate baterako,idazten hasi aurretik ere hainbatzertzeladari buruz eztabaidatzenaritu izan naiz, pertsonaiei buruzedo hauen portaeraz edokontraesanez. Bere istorioari zerarrisku ikusten dizkiodangaldetzen dit berak etakonjeturak egiten hasten gara.

Hori izango da editore batenlanaren alderdiriksortzaileena?Zalantzarik gabe. Editorea zer dendefinitu beharko banu, idazlebaten laguntzailea dela esangonuke. Bere liburua ahalik etaonena izan dadin lagundu behardio. Idazle batek bost liburunirekin ateratzen baditu,bosgarrenerako adiskidetasunaere sortzen da. Argitaletxea zerda? Idazlearentzako tresna bat.Gure kasuan, gainera, Susaidazleek sortutako argitaletxeada. Ez dugu negozio bezalaikusten, baizik eta bizikizunliterario edo kultura gisa. Idazlebatek laguntza eskatzen badit,dokumentazio lana egiteko esatebaterako, nik disfrutatu egitendut laguntzen.

Demagun ateratzera zoaztenHarkaitz Canoren ipuin

liburua. Berak nahikoabukaturik ekarriko zizun.Bai, baina demagun ipuin batekez duela nahikoa oreka, luzehasten dela eta labur bukatzendela; esan egiten diot, eta, ahalbadut, argudiatu. Askotansentipenak besterik ez dira.Batzuetan aintzat hartzen ditueta beste batzuetan ez. Ipuinliburu honetan berridazketaasko egin ditugu. Nahiz etaidazleak oso maila handia izan,beti egoten dira kanpotikkomentatzeko modukozertzeladak. Eta ezer esaten ezdiedanean moskeatu egitendira. Editoreak oso malgua izanbehar du. Editore batek ezin dupentsatu bere gustuko liburuakbakarrik argitara daitezkeenik,irakurleei begira lan egin behardu. Bakoitzak bere estiloanonena eman dezan saiatu behardu. Dena den, garbi utzi beharda idazleek eraikitzen dutelaargitaletxe bat, nahiz etaeditoreak ere baduen berepartea, berak aukeratzenbaititu liburuak. NikAlemanian argitaletxe batsortuko banu, neure gustukolerro bat marka nezake, bainaez da gure kasua. Susarenideologia eta estetika zein da?Argitaratu ditugun idazleekezarri dutena. Diferentzia

batekin: beste argitaletxeenaldean badugula edizio politikabat, gutxi argitaratzekoa etaliteratura bakarrikargitaratzekoa, eta, gainera,helduen literatura bakarrik. Etaargitaratzen duguna hiruformatutan argitaratzen dugu:paperean, on line osorik etadoan eta 3,50 eurotan e-bookformatuan. E-book bertsioa webgunean

erosten da. Horrek ere izaera batematen digu. Ezin da esan onlinejartzeak erosleak kentzendizkigunik. Beharbada, emanegiten dizkigu. Liburutegipublikoek erosleak kendu egitenal dizkigute?

Zuek iraun ahal izateko, besteproiektu batzuk landu izandituzue, Literatura AldizkarienGordailua esate baterako.Liburuek beren buruaordaintzen dute. Poema liburubatek ez, baina nobelek ematendutenarekin berdintzen da.Susak langile bakarra dauka, nineu, eta nire soldata, doi samarbada ere, ateratzen da. Boladabatzuk izan ditugu, proiektuzenbaitek laguntzak izandituztelako, erosoago ibiligarenak. Baina gure liburuakgai dira argitaletxeasostengatzeko.

«Urtean zortzi

liburu behar ditut

eta aukeratu egin

behar dut, eta,

tamalez, askotan ez

daukat aukeratzeko

abaniko izugarria

ere. Beti ez ditut

Harkaitz Cano, Jon

Alonso eta Iñigo

Aranbarri

edukitzen. Urtean

zortzi liburu txukun

ateratzea neurri

polita da argitaletxe

batentzat»

«Editorea zer den

definitu beharko

banu, idazle baten

laguntzailea dela

esango nuke. Bere

liburua ahalik eta

onena izan dadin

lagundu behar dio.

Idazle batek bost

liburu nirekin

ateratzen baditu,

bosgarrenerako

adiskidetasuna ere

sortzen da.

Argitaletxea zer da?

Idazlearentzako

tresna bat»

Jose Angel Irigarai idazlea eta Gorka Arrese editorea, 2010eko Durangoko Azokan, hizketan. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 19: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

2015 | abendua | 5

GAUR8• 18 / 19hutsa

Ez gaitezen engaina. Parisko sarras-kiak Mendebaldeko gizartea hipno-tizatu egin du. Ia bestelako aukera-rik gabe utzi gaitu. Aukera bakarra

omen den ustea egonkortu egin da gizar-tearen pentsamenduan: «Gerra deklara-tu digute eta guztiok gerra horretakopartaide gara».

Pentsamendu totalitarioa ezartzekoaukera bikaina eskaini diete Parisko era-soek Mendebalde osoko estatu agintariguztiei. Ekialdeko eraso egileen pentsa-mendu totalitarioa borrokatzeko Mende-baldeko pentsamendu totalitario eta pa-triotikoa eraiki nahi dute: Orain denakgara La France. Denak gaude “etsaiei” ge-rra egiteko eragingo dituzten sarraskiak

eta txikizioak eta hilketak onartzera be-hartuak. Ez dago ihesbiderik: «Gurekinala gure kontra».

Egia esateko, erasoen irudiak, gorpuak,txikizioak, odola, mina eta dolua komu-nikabideen bidez hainbeste gerturatueta sukalderaino sartu dizkigutenez,haiek agindutako diskurtsoan eta agin-dutako bost minutuko geldialdi eta isi-laldian erortzeko tentazioa izan dugu.

Jarrera horrek paralisia dakar. Paralisiaez soilik jardun kritikoan, baita pentsa-menduan eta arazoaren analisietan ere.Ikusi besterik ez dago zenbat kosta izanzaigun gerraren aurkako aktibismoamartxan jartzea. Ikusi besterik ez dagoMendebaldearen pentsamendu bakarrari

aurre egitea zenbat ari zaigun kostatzen,eta, oraingoz, zer-nolako geldotasuna in-posatu diguten eta mugimendu kritikoeta alternatiboak nola moteldu dituzten.

Horrelakoetan oso arriskutsua litzate-ke erantzuteko gaitasuna oso talde txikieta antisistematara mugatzea. Antzekoerasoek jarraituko duten ustea oso heda-tuta dago, baina horrek ez luke gerrarenaurkako gure konpromisoa itzali behar.Garaia da “Gerrari ez” esateko sentsibili-zazio kanpaina eta mobilizazioak gaur-kotasun osoz eta kemenez berreskura-tzeko. “Gerran” hil direnen giza balioaberdina baita Parisen, Sirian, Moskun,edota Libanon. Horrela ez bada, gureakegin du. •

0hutsa

Gerra errenta da

Antton Izagirre

hutsa

Napoleon III.ak Frantziako Komu-na amestu eta egia bihurtu zuenhiria eraitsi eta, kale zein eraiki-nen tamaina biderkatuz, biztan-

leen kontrol militarra erraztu eta kolonie-tatik ebasten ziren kapitalak inbertitzeaahalbidetuko zuen hiria berreraikitzekoagindua eman zion Haussman baroiari1852an. “París, capital de la modernidad”liburuan David Harvey gizarte teorialariakederki azaltzen duen moduan.

Arrunt ezaguna da botereak kanpo-etsaibat behar duela. Alde batetik, inola ereonartuko ez liratekeen eskubide politiko-ak ezabatu ahal izateko; egunotan Parisenegiten ari den COP21 goi bileran ikus dai-tekeenez eta Naomi Kleinek “Doctrina delshock” lanean kontatzen duenez. Bestetik,gerra-ekonomiaren bidez hain boteretsua

den konplexu finantzario-armamentisti-koa elikatzeko. Ikus asteotan burtsetangehien igo diren enpresak zein sektoreta-koak diren. Edo www.bancaarmada.orghelbidean azaltzen den zerrendara jo, ge-rraren kontura noren poltsikoak betetzendiren ikusteko. Europaren ikur diren esku-bide sozialak kapitalaren metaketarakooztopo nagusi diren heinean, eskubideondesagerpen prozesuak eragingo dituen ga-tazka sozialak ekidingo dituen paradigmasekuritario-politikoa inposatu digute. Gre-ziakoa errepika ez dadin.

Sobietar Batasunaren desagerpenarenondoren, hau guztia justifikatuko zuenetsai berri baten beharra azaleratu zen.Ekialde Hurbilak aukera ezberdinak es-kaintzen zituen. Batetik, hain beharrezko-ak diren erregai fosilen erreserbak ditu.

Bestetik, Kapitalismoak berezko dituenkontraesanetara apuntatuko ez zuen etsaipolitikoen sorleku izan zitekeen eta eredusoziala ezbaian jarriko ez zuen “zibiliza-zioen arteko gerra” fabrikatzeko aukeraematen zuen. Horrela bada, 2001eko irai-laren 11, antagonismo politiko-ekonomi-korik gabeko gerrari hasiera eman zion ca-sus belli gisa uler daiteke. Mendebaldeakmunduan ematen diren ekintza “terroris-ten” %2 besterik pairatzen ez dituen bitar-tean, eskualde guztia hankaz gora jarri,erregai fosilak eskuratu eta, inolako meha-txu errealik suposatzen ez duen etsaia sor-tuz, ilargira begiratzeari utzi eta hatza be-giratzera behartu gaituzte. Tontoek egitenduten moduan. Parisi eraso egin diote. Ezda lehenengo aldia, baina, kapitalaren di-namikek Paris kolpatzen dutena. •

hutsa

«París, capital de la modernidad»

Andoni Egia

Page 20: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

hutsa

3 BEG

IRADA:

Plakak eta plazak

osas

un

a /

gelt

okia

k/

kom

un

ikaz

ioa N

i ez naiz euskaldunzaharra. Euskaldun zaha-rra ere ez dut uste naizenik, oraingoz behin-tzat. 28 aldiz piztu dira Eguberrietako argiaknire begien parean, urtero desberdinak izanarren urtero berdin ikusten ditugun argi ho-riek; eta Eguberriak eta maitasuna eta familia

eta guk-adina-ez-daukatenekiko-elkartasuna eta ontasunaeta dindandon-dindandon Eguberri on eta urte osoan ikusiez dugun horri egindako telefono deia, idatzitako postalaedo gutuna edo whatsapp-a edo batek daki zer, eta elkarriopariak egiteko premia hori, eta datorren urtean gehiagotanetorriko naiz bisitan eta datorren urtean besteen lekuan jar-tzen saiatuko naiz, Eguberrietako argiak pizten direnero. Etaargiak itzaltzen direnean akabo Gabonak eta maitasuna etafamilia eta guk-adina-ez-daukatenekiko-elkartasuna eta on-tasuna eta turroi artean irensten ditugun gainerako tasunguztiak.

Besapeak opariz kargatu-ta harrapatzen gaitu Euska-raren Egunak, ostegunezaurten. Eta urte osoan zeharez bezala kargatzen dituguagendak ekimenez eta gaz-teleraz egiten digun zerbi-tzariari euskaraz erantzun-go d iogu eta MikelLaboarekin akordatuko garaeta Xabier Leterekin etaXalbadorrekin eta Durango-ko Azokarekin eta urte oso-an zehar akordatzen ez ga-ren hainbeste gauzarekinere bai eta gure buruariaginduko diogu baietz, da-torren urtean gure hizkun-tza ohiturak aldatuko ditu-gula, beti-beti-beti egingodugula euskaraz. Baina iga-ro zen abenduaren 3a, Eus-kararen Egunak i tza l izituen argiak eta euskarare-nak ez diren egunak zere-nak diren galdetzea otu zai-gu berriz.

Ni ez naiz euskaldunzaha-rra, baina aurten euskal-dunberrien izenak jarridizkiete kaleetako plakei.Halako ahalegina egin etaeuskaraz bizitzeko hautuaegin dutenen izenak. Baina,noiz uzten dio euskaldun-berriak euskaldunberri iza-teari? Uzten al dio sekula?

Euskaldunberritasuna, autoeskolako “L” baten modukoa alda? Orain dela 40 urte euskaraz ikasi zuena, ni baino euskal-dun berriagoa al da?

Hizkuntza leku bat da, espazio bat denbora batean, plazahonen modukoa, adibidez. Baina lekuak ez daude geldi, gu-rekin batera mugitzen dira, dabiltzan oinek gastatzen dietezorua eta ohiturak margotzen eta ajatzen, zikintzen eta gar-bitzen ditu. Hitzak ere ibilian dabiltza, ajatu egiten dira, zi-kindu, aterkiak bezala ahaztu eta ustekabean berreskuratzenditugu eta lokatza kentzen diegu, doinu berriak, usain be-rriak, musika berriak ematen dizkiegu erabiltzen ditugun al-diro. Kale garbitzaileak dabiltza Plaza Berrian.

Eta auzoko lagun harekin akordatu naiz, urteak euskalte-gian pasa eta etsi egin zuen harekin. Kontatu zidanean hiz-kuntza zailaren mitoa etorri zitzaidan burura baina ezetzesan zidan, ez zela hain zaila; zaila bazen gure errua zela, ka-lean euskaraz hasi eta estropezuren bat, zalantzaren bat su-

matzen genion bakoitzeangazteleraz erantzuten ge-nionen errua zela, gure le-kuak ixten genizkionenerrua; berak sufri ez zezanedo ohituragatik edo batekdaki zergatik. Eta nire estro-pezu propioak etorr i z i -tzaizkidan gogora, pentsa-mendua hitzetara eta hitzapentsamendura ekarri ezi-na, hitz egiten edo idaztenedo pentsatzen edo kanta-tzen dudan bakoitzean hi-tzak bihurritu, tolestatu, za-baldu eta estutu behar hau;haztamuka ibili behar hauhitzak esanahiz kargatuegiedo hustuegi etorri zaizki-dalako; hitzek ez dutelakonahi dudana esaten eta hi-tzek nahi dutena esaten bu-katzen dudalako batzuetan.Ez dago euskaldunberririk,euskaldunzaharrik ez dago-elako, hizkuntza aldiro de-lako berria, pentsamenduaberria den neurrian.

«Konstituzio Plaza» dioLiburutegi Zaharraren pa-reko panelak. «Plaza Be-rria» esaten diogu askok.Euskararen Eguna pasa zen.Eta, akaso, gure hirietakoplakak beharrean, elkarriplazak ematen hasi beharkogenuke. •

Iragan urteko Euskararen Eguneko ospakizunak, Donostian. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Beñat GaztelumendiBertsolaria

Page 21: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

2015 | abendua | 5

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Gerra Zibila hasi arte gaztelaniaz apenas egi-ten ez zuen gure aitak muturra okertu zuenesan nionean euskara ikasi nahi nuela, 17urte nituela. «Euskara ikasi? Hori buruta-zioa! Hobe zenukeen ingelesa ikastea!»,arrapostu zidan erdi haserre erdi harro. Be-

rak euskaraz mintzatzeari utzi zion 12 urterekin, hainzuzen 1937an Bizkaian sartutakoan frankistek euskal es-kola publikoak itxi zituzten urtean. Ordutik ez zen eus-karaz mintzatu. Honela bada, eta aitaren iritziaren aur-ka, hasi nintzen euskara ikasten 1972an, EuskaltzaindiakBilboko Erribera kalean zituen gela ilun eta umeletan.Han espazio nahikorik ez eta laster batean eraman gin-tuzten Plaza Berrira, maristek (uste dut) zituzten ikasge-la batzuetara, gaur egungo egoitzatik begiratuta esku-maldeko arkupeetan.Ordurako ikusia neukan (ez guztiz ulertua) Xabier

Kintana izeneko batek idatzizuen liburua, “Euskaldun be-rri, euskaraz egin”, eta hanjakin nuen Kintana bera etahainbat euskaldun ilustreeuskaldun berriak zirela,Txillardegi eta Gabriel Arestihorien artean; hirurak eus-kara ikasitakoak, eta hirurakidazle. “Hauek lortu badute,nik zergatik ez” ekuazio sin-pletik abiatu eta izena emannuen Euskaltzaindian esko-lak hartzeko.Luxuzko irakasleak eduki

nituen: Rikardo Badiola,Juanjo Zearreta eta, batez ere, Sabin Egileor. Euren ke-menari esker euskaldundu ginen taldekide guztiak, za-lantzarik ez horretaz.Garai hartan euskara ikasle gehienok egiten genuen

bezala, Gipuzkoako baserri batera joan nintzen euskaraz“bizitzera” 18 urte nituela, eta bai bizi gero! “Kutsidazubidea, Ixabel” bizi izan nuen, lehenengo orritik azkenen-gora. Berastegitik itzuli eta, 19 urte oraindik bete gabe,irakasle jarri ninduten, “astebeterako”. Urtebete luzeafalta zen, oraindik ere, diktadorea hiltzeko. Hura hil, etaoraindik irauten zuen “aste” hark, irakasle aritu nintze-lako hainbat urtetan.Iñaki Gamindek elkarrizketa batean noizbait azaldu

duenez, «aski irakaslerik ez zenez, bigarren mailakoeklehendabizikoei klaseak eman behar, hirugarrenekoekbigarrenekoei, eta abar». Eta horrela hasi nintzen “Eus-

kalduntzen-1” irakasten lehen mailakoei, nik “Euskal-duntzen-3” hasi berria neukala.Irakasle izateak euskaldundu gintuen, ezbairik gabe.

1970eko hamarkadan euskara ikasten hasi ginenok, eus-kara irakasle bihurtu gintuzten ezustean, gau eskoletanhasieran eta euskaltegietan ondoren. Orientazio klase pa-re bat jaso eta irakasle jarri gintuzten, eta gu saiatu ginenegiten, apal, gure aurrekoek gurekin egin zuten gauza be-ra. Glotodidaktikaz eta soziolinguistikaz ideiarik ez bage-nuen ere, urte luzetan aritu ginen euskara eskolak ema-ten.Aspaldiko euskaldun berri haien seme-alabak euskal-

dun zaharrak dira, euskaldun peto-petoak, EGA eskura-tzen dute liburu bat zabaldu gabe, eta euskara hutseanegiten dituzte unibertsitateko ikasketak, ama-hizkuntzanegin ere. Egunotan, euskaldun berriak goraipatu etaomendu nahi diren uneotan, nik omendu nahi nituzke

gure irakasleak izan ziren haiek, Sabin Egileor eta bera be-zalako gizon-emakume kementsuak. Testu liburuak egun-kari-paperean bilduta zeramatzaten, euskaraz idatzitakoedozer kaletik begi bistan eramatea probokazioa baitzenfrankismoan. Metodologia sofistikaturik gabe eta boron-date hutsarekin, hizkuntzarekiko maitasuna transmiti-tzen asmatu zuten.Orduko aleak uholdea dira egun. Baztarrikak dio 1987tik

400.000 pertsonek ikasi dutela euskara helduaroan etaeuskaldunetatik %42 euskaldun berriak garela. Gazteen-gan handiagoa da portzentajea oraindik ere. Datu ikaragarriak dira, izan ere. Orain, baina, beste de-

ma bat dugu begien aurrean: atzerritik etorri eta etorrikodiren horiek guztiak ere euskaldun berri bihurtu behar di-tugu, larruaren kolorea ala erlijioa edozein dutela ere.Orain 40 urteko ilusio berberaz. •

{ koadernoa }

Euskaldun berri haienirakasleak

Gure irakasleak ziren haiek omendu nahikonituzke. Testuliburuak egunkari-papereanbilduta zeramatzaten, euskaraz idatzitakoedozer kaletik begi bistan eramateaprobokatzea baitzen frankismoan

Laura Mintegi

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

herritarrak

Alhambra Nievasek(Granada, 1983) ar-tean emakumezkoepaile batek lortu ezduena lortu du:errugbiko mundu-

ko hiru epaile onenen artean hau-tatua izatea. «Ezustean» jaso zuenNazioarteko Errugbi Federazioarenerabakia eta, nahiz eta epaile one-naren garaikurra azkenean NigelOwens galestarrak jaso zuen –Jero-me Garces frantziarra zen hiruga-rren hautagaia–, urrats garrantzi-tsua izan da emakumeek alorhorretan ere onenen artean lekuaegin dezaketela erakutsiz. Londre-sen ospatu zen ekitaldian errugbimunduko pertsonaia garrantzi-tsuenekin batera egoteko aukeraizan zuen, eta «amets baten modu-koa» izan zen. Bere hurrengo hel-burua Rio de Janeiroko (Brasil)2016ko Olinpiar Jokoetara epailenagusi moduan joatea da.

Nazioarteko Errugbi Federazioakmunduko hiru epaile onenen ar-tean hautatu zaitu. Emakume bathorraino iristen den lehen aldia.Bai, bai, hala da. Egia esateko sor-presa handia izan zen niretzat, eznuen espero eta oso pozik nago.Lorpen hau funtsezkoa da emaku-mezkoen errugbiarentzat eta ema-kumezko epaileentzat. Arlo pertso-nalean ere azken urteetan egindudan lan guztiaren aitorpena da.

Aurrerapauso garrantzitsua.Nik beti esaten dut kirola pertso-nen eta ez sexuen kontua dela, etagauza bera gertatzen da epaile la-narekin ere. Epaileoi dagokigunez,gainera, denak zaku berean gaudeeta emakumezkoen eta gizonezko-en partidak zuzentzen ditugu.

Nola jaso zenuen albistea? Aireportuan harrapatu ninduen,izan ere, Suitzara joan behar nuennazioarteko partida bat zuzentzera.Hasiera batean adarra jotzen ari zi-tzaizkidala uste nuen, ezin nuen si-netsi. Gero, jabetu nintzen albisteabenetakoa zela, eta, beraz, Suitzarairitsitakoan, partida hura zuzentze-ko nire ordezkoa bilatu behar izangenuen, ni Londresen ospatu zenekitaldira joan ahal izateko.

Nola bizi izan zenuen Londre-sen egindako ekitaldia?

Ikaragarria izan zen, errugbiarenmunduko pertsona garrantzitsuguztiak zeuden, eta, horrelakozerbait bizitzea imajinatzen eznuenez, amets baten modukoaizan zen. Halaber, Munduko Txa-pelketako finala ikusteko aukeraizan nuen Twickenhamen.

Emakumezkoen Sei NazioenTorneoa, Serie Mundialak etagizonezkoen Ohorezko Maila-ko finala zuzendu zenitueniragan denboraldian. Urte bo-robila izan zen.Egia esanda, pixkanaka gorantzegin dut urteotan guztiotan egindudan lanaren ondorioz. Niremaila haziz joan da, partida ga-rrantzitsuak zuzentzeko aukeraizan dut, eta, horren guztiarenondorioz, izendapena iritsi daazkenean. Nik, gainera, Espainia-ko gizonen partidak zuzentzekoaukera dut eta horrek ziurtasunhandia ematen dit ondoren na-zioarteko partidak zuzentzeaegokitzen zaidanerako.

Noiztik zuzentzen dituzu gizo-nen maila goreneko partidak?Hau da nire laugarren denboral-dia. Nazional Mailan hasi nin-tzen, gero, Ohorezko B Mailaraigo ninduten eta horren osteaneman nuen azken urratsa.

Gizonezkoen eta emakumez-koen kirolaren artean dagoendesberdintasunetako bat sol-datan dago. Epaileek diru ko-puru bera irabazten duzue izanemakume zein gizon? Bai. Espainian behintzat denokeskubide berberak ditugu eta zu-zentzen ditugun partiden mai-len araberako soldata jasotzendugu, ez dago ezberdintasuniksexuagatik. Nazioarte mailanagian egongo da desberdintasu-nik, baina zazpiko errugbian,esaterako, aipatzen da gizon zeinemakumeok ditugun kontratuaknahiko antzekoak direla. Hama-bosteko errugbia beste mundubat da, eta arlo horretan laneandihardugu.

Posible da errugbi partidak zu-zentzetik bizitzea?Ni, zorionez, epaile lanak egitetikbizi naiz; hori bai, modu xume ba-tean bizi naiz, ez pentsa lan horre-

tatik dirudun egingo naizenik. De-na den, ni gustura nago gustatzenzaidan hori eginez bizi naizelako.Gainera, ez da ohikoena, izan ere,epaile gehienek astelehenetik osti-ralera beste lan batean jardun be-har izaten dute, eta asteburuetanpartidak zuzentzen dituzte gehiga-rri moduan eta gustatzen zaielako,eta ez trukean jasotzen duten di-ruagatik.

Orain epaile moduan nabarmen-tzen ari zara, baina aurretik gau-za berbera egin zenuen jokalarimoduan.Hala da. Gainera, uste dut epaile la-netan hasi aurretik kirol hori prak-tikatzea mesedegarria dela, izanere, horrek jokoa behar bezala uler-tzeko eta zelaian gertatzen denazjabetzeko aukera ematen dizu. Nikzorte hori izan nuen eta oso oroi-tzapen onak ditut nire bizitzakoetapa horretatik; asko gozatu nueneta gauza dezente ikasi nituen.

Halere, nahiko berandu hasi zi-nen errugbian jokatzen.Bai, unibertsitateko bigarren urte-an hasi nintzen. Aurretik kirol es-kolan ibilia nintzen, futbolean, sas-kibaloian eta tenisean, besteakbeste, baina egia esateko errugbiaez nuen ezagutu ere egiten. Lagunbatzuek eman zidaten errugbiarenberri, «eta hori zer da?» galdetunien. Esan zidaten futbol amerika-rraren antzeko kirola zela, nahizeta gero oso desberdina den. Hala,probatu egin nuen, eta, ikaragarrigustatu zitzaidanez, jarraitzea era-baki nuen. Kasualitate hutsa izanzen.

Zerk erakarri zintuen?Partidetan dagoen adrenalinak etakontaktuak. Bestalde, giroa oso be-rezia da. Taldeko kirola da, eta, gai-nera, denok familia baten antzekozerbait osatzen dugu.

Jokalari moduan segituan eginzenuen lekua onenen artean.Bigarren denboraldian Andaluzia-ko selekzioaren deia jaso nuen etahirugarrengoan Espainiakoarena.Nahiko altua naiz eta nire ezauga-rri fisikoak aproposak dira errugbi-ko zenbait posturatarako; horrekasko lagundu zidan. Halaber, beti-danik izan naiz oso pertsona saia-tua eta langilea, eta gogoratzen

«Kirola pertsonenkontua da, ez

sexuena, eta berdingertatzen da epaile

lanarekin ere»

ALHAMBRANIEVAS

Errugbiko munduko hiru epaile onenen

artean hautatu dute granadarra, alor

horretan ere emakumeek tokia dutela

erakutsiz. Riora begira da orain Nievas.

Mikel Ibargoien

ERRUGBI EPAILEA

Page 23: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

2015 | abendua | 5

GAUR8• 22 / 23

naiz taldearekin burutzen nituenentrenamenduez gain nire kabuzere erresistentzia lantzen nuela. Eznintzen onena baina moldatzennintzen.

Zenbat urte iraun zuen jokalarimoduan egin zenuen ibilbideak?Guztira 11 urtez jokatu nuen. Azkenurtean jada epaile lanetan nenbi-len eta bi alorrak uztartzea errazaez zenez epaile lanean buru-belarrihastea erabaki nuen. Halere, egu-nen batean bueltatuko naiz berriroere errugbian jokatzera.

Jokalari moduan izandako etapahartan arantzaren bat geratu zi-tzaizun?Ohorezko Mailara igo ez izanaagian. Jokalari moduan aritu nin-tzen azken urtean oso gertu izangenuen, baina azkenean ez zen po-sible izan.

Nolatan hasi zinen epaile lane-tan? Aurretik buruan zenuen zer-bait al zen?Kasualitatez izan zen. Nire taldeki-de bat aritzen zen epaile moduaneta egun batean laguntza eskatu zi-dan. Umeen arteko topaketa bate-rako epaileak behar zituzten etamesedea egiteagatik joan nintzen.Oso egun polita igaro genuen etabertako giroa asko gustatu zitzai-dan. Gauzak horrela, noizbehinkapartida batzuk zuzentzen hasi nin-tzen. Gero, Errugbi Batzordeak goi-ko mailetan aritzeko kurtsoa egite-ra animatu ninduen eta, nahiz etanik garai hartan epaile moduaninongo helbururik ez nuen, egiteaerabaki nuen. Kurtsoa gainditutaNazional Mailako partidak zuzen-tzen hasi nintzen eta orduan ba-rruan dudan sen lehiakorra aterazitzaidan; epaile gisa aukera politbat zegoela ikusi eta bertan aurreraegiteko apustua egin nuen.

Paloma Loza izan zen gizonezko-en Ohorezko Mailan partida batzuzendu zuen lehendabizikoemakumea, 2006an. Itziar Lopezere iritsi zen horretara eta zuizan zara hirugarrena.Beraiek garai zailagoan jardun be-har izan zuten, duela urte batzukaskoz aukera gutxiago zeuden eta.Oso lan ona egin zuten bai Estatumailan bai nazioartean ere, eta nikhaien bidea jarraitu dut. Ea beste

emakume batzuk ere animatzendiren.

Epaile moduan ere urratsak abia-da bizian eman dituzu.Zorte apur bat ere izan dut, izanere, aurreikusita ez zeuden aukerabatzuk topatu ditut bidean. Esate-rako, Zeelanda Berriko partida ba-tera ordezko moduan joan nintzen,baina lehen epaileak min hartu etanik bete nuen haren lekua. Mun-dialean ere antzeko zerbait gertatuzen eta beste aukera bat izan nuen.Hori bai, nik aukera horiek guztiakaprobetxatu nituen nire maila era-kutsiz. Lortu dudanaren gakoaegindako lan gogorrean dago. Ezinduzu inoiz pentsatu dena egindadagoela, beti dago zerbait hobetze-ko eta sekula ezin dira besoak jaitsi.

Rio de Janeiron jokatuko direnOlinpiar Jokoak ate joka daude.Hori da zure hurrengo helburua?Bai, hori da denboraldi honetarakodudan helburu nagusia eta hauta-tuetako bat izateko barruan dudanguztia emango dut. Beraz, hemen-dik aurrera funtsezkoa da zuzendu-ko ditudan partida guztietan gau-zak ondo egitea.

Zenbat epaile joango dira Riora?Epaile nagusiak sei eta zortzi arte-an izango dira eta nire helburuahorietako bat izatea da. Beste laubat laguntzaile moduan joango di-ra. Azkenean laguntzaile moduanjoaten banaiz kontentu egongonaiz, baina orain epaile nagusi iza-

GAUR8

NEURRI GOGORRAGOAK ETA BALOREETANOINARRITUTAKO HEZIKETA

Epaile lana betidanik izan da esker txarrekoa.Sarritan, baina, kritikak harago joan eta irainbihurtzen dira, eta muturreko kasuetan erasofisikoak ere pairatu behar izaten dituzteepaileek. Jokaera desegoki horiek futbolpartidetan azaleratzen dira batez ere.

Epaileak emakumezkoak direnean, halaber,jasan behar dituzten komentarioak are etagordinagoak eta deitoragarriagoak izaten dira,oro har. Azken hilabeteetan emakumezkoepaileek sufritzen duten indarkeria matxistabolo-bolo dabil, gero eta astakeria handiagoakentzuten dira-eta, esaterako; «zu iraintzenjarraituko dut, negarrez hasi eta platerakgarbitzera joaten zaren arte», «zoaz etxeragarbiketa egitera eta ezkondu zaitez», «eskuanhar ditzakezun makila bakarrak erratzak etazakilak dira» edota «zakilak jateko baino ezduzu balio». Desatseginak eta egungogizarteak jarraitu beharko lukeennorabidearen aurkakoak.

Larriena, baina, horrelako egoerak ez direlahelduekin soilik gertatzen da. Zaira Mora 14urteko gaztetxoari 10-11 urteko alebinenpartida bat zuzentzen ari zela guraso batekondorengo hitzak esan zizkion: «Ez duzuepaile izateko balio. Bai, ordea, putetxe bateanlan egiteko». Gerora Morak elkarrizketa bateanesan zuenez, «futbola gustuko dut, eta epaileegin nintzen futbolari beste ikuspegi batetikbegiratu nahi niolako. Partida batzuetanizugarri disfrutatzen nuen, baina, bestebatzuetan, aldiz, ez, irain ugari entzun beharizaten nituelako, ez jokalarien aldetik,gurasoen aldetik baizik. Egun hartan guraso

hark hitz haiek esan ostean futbol zelaitiknegarrez irten nintzen. Gainera, partidarenamaieran txalo egin zidan ironikoki oso ondoarbitratu nuela esanez. Oso gaizki pasa nuen».Barrenak mugitzen ditu kontaketak.

Egoera horien gordinaren aurreanhausnarketa hau egiten du Alhambra Nievasek:«Futbola negozio handi bat bihurtu da,gainerakoa bigarren planoan geratzen delarik;ahaztu egiten da epaileak pertsonak direla. Nikneuk ere ez dut uste futbol partidak zuzentzekogaitasunik izango nukeenik, izan ere,testuinguru horretan ez nuke errugbipartidetan bezainbeste gozatuko. Aitzitik,etengabeko sufrimendu bat izango litzateke.Gainera, egoera krudel horiek ez dira goimailako futbol partidetan soilik ematen, alebinmailako umeen partidetan ere zenbait gurasokpaperak galtzen dituzte, ikaragarria da. Horijendeak errespeturik ez duelako gertatzen da».Errugbian horrelakoak gertatzen direngaldetuta, aitortzen du noizean behin baietz,baina salbuespenak direla. «Errugbianhorrelako zerbait gertatzean gainerako zaleekeskuak burura eramaten dituzte eta klubek etaagintariek segituan hartzen dituzte neurriakhorrelakorik ez errepikatzeko».

Argi dagoena da egoera horiek errotik etetekoneurriak hartu behar direla, baina nola egin dagaldera. «Alde batetik, neurri gogorragoak hartubehar dira jarrera horiek dituztenekin, eta,bestetik, baloreetan oinarritutako heziketa batbultzatu behar da gaur egungo gizarteanhorrelako jokaerek lekurik ez dutela erakutsiz»,iritzi dio Nievasek.

Page 24: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

herritarrak

teko prestatzen ari naiz eta ez dutbesterik buruan.

Zein irizpide erabiltzen dira hau-taketa hori egiteko?Hiru alor baloratzen dira. Alde ba-tetik, egoera fisikoa –proba desber-dinak egiten dizkiete urtean zeharabiadura, erresistentzia eta abarneurtzeko–. Bestetik, alor tekni-koa –akats asko ez egitea–. Eta, az-kenik, gure izaera. Gauza horiekguztiak hartzen dituzte kontuaneta dena behar bezala zaintzeaezinbestekoa da guretzat.

Errugbi tradizionala hamaboste-ko errugbia da, baina, aldiz, Olin-piar Jokoetan zazpikoa jokatukoda. Zer desberdintasun dago?Jende askok dio bi kirol desberdi-nak direla eta neurri batean arrazoidute, izan ere, zelai berberean joka-tzen dira bi modalitateak, eta, bate-an jokalari kopurua bikoitza bainohandiagoa izanda, ezaugarriak de-zente aldatzen dira. Zazpiko errug-bia askoz azkarragoa eta dinamiko-agoa da, eta norbanakoak duengaitasunak garrantzi handiagoa be-reganatzen du zelaian, espazio askoegoten delako. Hamabostekoerrugbian, aldiz, talde lana da na-gusi. Hori bai, arauak berdinak di-ra, baita baloreak ere; modalitateguztietan errespetua da nagusi.

Orain arte hamabosteko errugbianagusi izan da, baina, Rion zazpirajokatuko denez, indar handia har-tzen ari da modalitate hori ere.

Arbitratzeko orduan badago des-berdintasunik?Lan gehiago hamabosteko errug-biak eskatzen du, 80 minutuzmantendu behar duzulako kon-tzentrazioa. Halere, egia da zazpikoerrugbian egindako akats batekeragin handiagoa izan dezakeelapartidaren bilakaeran. Beraz, zazpi-ko errugbian presio handiagoa iza-ten dugu gure akatsak gehiago na-barmentzen direlako eta emaitzaneragin handiagoa dutelako.

Zu Riora joateko hautatua izate-ak lagun dezake emakumeekepailetzarako pausoa emateko?Nik uste dut baietz. Gainera, orain,bereziki emakumeei zuzendutakoikastaroak bultzatzen ari dira etaparte hartzea ona da. Pixkanakagero eta emakume gehiago gertu-ratzen eta animatzen dira, eta ho-ri oso positiboa da. Gero eta ema-kume gehiago izango dira goikomailetan partidak zuzentzen, eta,hortaz, guri agur esateko garaiaheltzean izango ditugu ordezkoak.

Epailearena ez da lan samurra.Kritika gogorrak izaten dira.

Hala da, eta hori jakinik egoerahoriek kudeatzen ikasi behar du-gu epaileok. Presioak ez digu be-har baino gehiago erasan behareta hedabideek eta zaleek egitendizkiguten kritikak ere albo baterautzi eta gurean zentratzen ikasibehar dugu. Argi eduki behar du-gu gizakiak garela, eta, ondorioz,akatsak egiten ditugula, bainaakats horietatik ikasi eta aurreraegin behar dugu. Hain zuzen, horida epaile oso onak desberdintzendituen ezaugarrietako bat, berdin-berdin zuzentzen dutela partidabat 100.000 zaleren edo 200 zale-ren aurrean egonda.

Emakume izateagatik errazagojarri al zaituzte ezbaian?Ez, ez. Oro har, ez naute desberdintratatu emakume izateagatik. Nikuste dut zelai batera sartzen gare-nean jokalariek epaile bat ikustendutela eta ez emakumezko epailebat. Egia da salbuespenen bat izandela, baina ez besterik. Komentariodesatseginen bat entzun beharizan dudan apurretan kasurik ezegiten eta nire lanean aurrera egi-ten saiatu naiz.

Nolako komentarioak entzun be-ha izan dituzu?Betiko txorakeriak, «ez zineten su-kaldetik irten behar» eta horrelako-

ak. Baina, zorionez, salbuespenakizan dira. Errugbian, normalean, ezdira horrelako egoerak ematen.

Gizonezkoen partidak zuzentzendituzunean ere jokalariek nor-maltasunez hartzen al zaituzte? Normaltasunez tratatzen naute etahori da hasieratik izan dudan senti-pena. Agian partidaren batean kol-pe gogorren bat hartu dudaneangehiago arduratzen dira, baina gai-nerakoan tratua berdina da eta ni-retzat ez da zailagoa gizonezkoenpartidak zuzentzea. Partida erraza-goak eta zailagoak daude, baina ezda gizon edo emakume izatearekinzerikusia duen zerbait, partidarenbilakaerarekin baizik.

Kontu alaiagoetara etorrita, go-goratzen al duzu epaile moduanbizitako egoera bitxiren bat?Gertatu zaizkit gauza bitxiak. Esa-terako, duela urte batzuk jokalaribatek nik hartutako erabaki bat os-patzeko besarkatu egin ninduen[kar, kar, kar]. Bestalde, nire izenaGranadako zerbeza marka ospetsubaten berbera denez, adarra jo izandidate horrekin, baina umore onezeta asmo txarrik gabe.

Zein da emakumezkoen errug-biaren egungo egoera?Azken urteetan lizentziek nabar-men egin dute gora eta gero etaemakume gehiago ari dira gertura-tzen errugbira. Talde berri batzukere sortu dira eta Espainiako Liganmaila ona dago. Halere, lanean ja-rraitu beharra dago.

Gainerako kirolekin alderatutaparekidetasuna gertuago al dagoerrugbian?Nire ustez egoera beste kirol ba-tzuetan baino hobea da, bainaoraindik gauza asko daude egitekoeta hobetzeko. Batez ere, babesleeieta sustapenari dagokionez.

Aipatu duzu zure hurrengo hel-burua Rioko Jokoetan dagoela,baina, begirada harago jarrita,zer duzu buruan?2017an Irlandan jokatuko den ha-mabosteko errugbiko Mundialeanegotea gustatuko litzaidake, eta, os-tean, ikusiko da. Nazioarte mailandagoen exijentzia oso altua da etabestelako ilusio batzuk ere baditut,familia bat osatzea, esaterako.

«Uste dut epaile

lanetan hasi

aurretik kirol hori

praktikatzea

mesedegarria dela,

izan ere, horrek

jokoa behar bezala

ulertzeko eta

zelaian gertatzen

denaz jabetzeko

aukera ematen

dizu. Nik zorte hori

izan nuen»

«Oro har, ez naute

desberdin tratatu

emakume

izateagatik. Nik uste

dut zelai batera

sartzen garenean

jokalariek epaile bat

ikusten dutela eta

ez emakumezko

epaile bat. Egia da

salbuespenen bat

izan dela, baina ez

besterik» “

Page 25: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

2015 | abendua | 5

GAUR8• 24 / 25

Euskarak ba omen du egun bat. Horrek igoal esan nahiko du urteko gainontzeko egunak ez direla

bereak. Igandez jantzita agertu zaigu, ekitaldi ofizialetan, gorbata ilunetan eta zapata distira-

tsuetan. Euskara garrantzitsu bihurtuta sikiera egun batez. Ez da txarra, baina egun bateko go-

ratzeek mesfidantza pixka bat sortu ohi dute. Euskarak egunero egon beharko luke gorbatetan

eta zapata distiratsuetan korapilatuta; lan-jantzietan eta katiusketan; korrika egiteko zapatiletan

eta amantaletan; kafe katiluetan eta erosketa poltsetan; baloietan eta makuluetan; biboteetan

eta kizkurretan. Hain korapilatuta egon beharko luke gure egunerokoan, gure pausoetan, kontu-

ratu ere ez genukeela egin beharko euskara aldean daramagula. Hain gurea beharko luke, pisa-

tzen ez duen presentzia bat izan beharko lukeela. Euskara janzten dugunean, zein ondo ematen

digun. [email protected]

EUSKARA IGANDEZ JANTZITA

Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 26: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

hutsa

iRRITZIA:

{

}

DaniFANO

Page 27: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

2015 | abendua | 5

GAUR8• 26 / 27

Page 28: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

e.rritarrak

Zortzi urte baino ezzituela atera zenaurreneko aldizplazara eta ordu-tik Euskal Herrikohamaika bazter

ezagutzeko aukera izan du, be-tiere aizkora bidelagun hartuta.Txikitan miresten zituen haieklagun eta lehiakide izatera iritsiondoren, aizkoraren belaunaldiberriaren ikur da Aitzol Atutxa(1988, Dima). Bizi duen une go-zoa bertatik bertara bere hitze-tan ezagutzeko asmotan egin duzita berekin GAUR8k. Futbolaren eta pilotaren

munduetatik igaroalditxoa egi-nagatik, eta kirolzale amorratuaizaki beste edozein diziplinaprobatzera animatuko litzateke-en arren, etxean Kepa aitaren-gandik jasotako lekukoak gogoregin zion tira Aitzol Atutxari,bera ere aizkolaria baitzen. «Zerikusi, hura ikasi», azpimarratudu Aitzolek berak ere. Ikasi, etaondo ikasi, gainera. Euskal He-rriko txapela jada bi aldiz jantzi-ta, otsailaren 13-14ko astebu-ruan aizkolari gisa egin duen

lehen apustuari egingo dio au-rre: Joxe Mari Olasagasti igeldo-tarra izango du aurkari. Oraindik ez da prestakuntza

fisiko berezirik egiten hasi: gim-nasioan aritzen da, sasoiari eus-teko, eta urrian bigarren txapelairabazi zuenetik aizkoran gutxi-txo egin du, atseden hartzeko.Baina jada egurra eraman du Le-moako Pozueta poligonora, hanegiten baititu entrenamenduak.Laster helduko dio lanari moduzehatz eta biziagoan. «Baina bu-rua bai, hasi naiz prestatzen, ho-ri ere garrantzitsua delako. Jen-de askok uste du kirola ariketafisiko hutsa dela, baina gureangarrantzitsua da burua lantzeaere, batik bat kontuan hartutakirol indibiduala dela eta probaluzeak izaten direla, ordubeteingurukoak», azaldu du. Bideo batzuk ikusten ari da,

azken probetakoak, baina bere-hala aitortu digu saio bakoitzadesberdina dela eta bere aparte-kotasunak dituela. Egingo duenlehen apustua izaki, ez daki esa-ten prestakuntza prozesua osodesberdina izango ote den txa-

infraganti

Euskal Herriko bigarren txapela jantzi berritan eta datorrenotsailerako Joxe Mari Olasagastirekin egin duen apustuajopuntuan duela egin dugu hitzordua Aitzol Atutxa Gurtubaiaizkolariarekin, alegia, Atutxa II.arekin. Harekin mintzatugara bai bere kirol ibilbideaz bai herri kirolek oro har gauregun gurean bizi duten egoeraz.

AITZOL ATUTXA

pelketetarako egiten duenare-kin alderatuta. «Galde iezadazuhiru hilabete barru, eta agianorduan eman ahalko dizut eran-tzuna», esan digu, barrez.Txapelketetan lehiakide

gehiago izaten, eta, egoera des-berdinak suerta daitezkeenez, ezditu modu berean ikusten Ai-tzol Atutxak. Badaki, hori bai,pisuzko faktore bat hartu behar-ko duela aintzat apustua presta-tzen hasi orduko: hamalau ka-na-erdiko eta sei oinbiko moztubeharko dituzte. «Normalean,probak 40 minutu ingurukoakizaten dira, baina kasu honetania ordubetean jarriko gara. Seku-la ez dut hain proba luzerik egineta esperimentu moduko batizango da niretzat». Apustua egin zuten unean le-

kua, eguna eta ordua zehaztekoutzi zituzten. Udal desberdine-kin ari dira hizketan aukerarikonena hautatzeko, baina zeinegun nahiago duen galdetu dio-gu aizkolari gazteari, larunbataala igandea. Kirol errendimen-duari soilik erreparatuta, adiera-zi digu berdin diola datak, bainaberari larunbatean, otsailak 13,arratsalde partean egitea gusta-tu litzaiokeela. Halako apustuakigande eguerdietan egin izan di-ren arren, uste du, bere lagunenadibidea aipatuta, bezperara pa-satzeak aukera ematen duelapubliko berri batengana iriste-ko. Eta ez da kontu hutsala. Atutxaren aburuz, aizkora

munduko aurpegi ezagune-nek –Donato Larretxea, Joxe Ma-ri Olasagasti edo Floren Nazabal,esate baterako– badute berenpublikoa. Bada, kirolari berriekirudikatzen duten ziklo aldake-tak ere zentzu horretan berritzebat ekarri beharko lukeela ustedu Atutxak, eta «lehengoa man-tenduta baldin bada, askoz ho-be». Gaineratzen du otsailekoabezalako hitzorduek balio deza-ketela «erakusteko ikuskizunpolit bat eman dezakegula, jen-

deak ikus dezan hemen ere ba-ditugula gure kirolak». Dena de-la, desio bat azpimarratzen duegun horretarako aizkolari «erdibilbotar erdi dimoztarrak»:«Plaza beteta egon dadila etaitxura polita izan dezala». Publiko gazteago horren be-

harra aipatzeak beste gai batekarri du gure hizketaldira,ezinbestean: zein da Euskal He-rrian herri kirolen eta, zehatza-go, aizkoraren egoera? «Ez duguesango, orokorrean, egoera onadenik», erantzun du Atutxak, ja-rraian irtenbide posible batazalduta: «Beti esan dut aukeragehiago eman beharko lirateke-ela erakundeen aldetik eskolaksortu eta bultzatzeko». Egun, Atutxaren esanetan, ba-

dira Euskal Herrian herri kiroldesberdinen inguruko talde etaelkarteak, baina ez eskola mo-duan planteatuta. Badaki ez delaerraza futbola edo pilota bezala-ko kirolei itzala egitea, eta, gai-nera, guraso askok aizkora kirolarriskutsu bezala ikusten dute.«Baliteke –dio– eskolen kontuhau utopia moduko bat izatea,baina aukera ona izan daiteke». Nafarroan eta Gipuzkoan, oro

har, herri kirolen eta aizkorarenegoera hobea dela esan diguAtutxak, eta bi lurraldeon atze-tik jarri ditu, ordena honetan,Bizkaia bera, Araba eta Ipar Eus-kal Herria. Afizioaren eta kirolapraktikatzen duen jende kopu-ruaren arteko lotura estua dago-ela azaldu digu, baina argituz ezdela erraza jakitea zeinek sor-tzen duen zein. «Zer da lehena-go? Eskaera edo eskaintza?», bo-ta du, afera laburbiltzeko.Bere kasuan, pentsatzekoa

den bezala, sakrifizio handiakegin behar izan ditu maila ho-netan lehiatzera iristeko, «bainaez bakarrik orain, hitzordu han-diak ditudala». «15-16 urterekin,gaztetxoen txapelketetan ibil-tzen nintzenean ere, lagunakparrandan ateratzen zirenean

Otsailean Olasagastiren aurka jokatuko duenapustuak aizkorari bultzada eman eta kirolhonetara zale gazteagoak erakartzea espero duaizkolari «erdi dimoztar erdi bilbotarrak»

Txikitatik miretsi izan dituen aizkolariekinplaza konpartitu ahal izatea ametsa da Aitzol Atutxarentzat. Floren Nazabaletxarriarrari eskaini zion bere bigarren txapela

Page 29: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

ulertu behar du aizkora ibilbideluzeko kirola dela, erresisten-tziazko kirolen kasuan gertatuohi den bezala. «Adibidez, 100metroko lasterkariek potentziaaskoz gehiago behar izaten duteeta gazteagoak izaten dira, bai-na, aldiz, maratoietan ibiltzendirenak edadean sartuago izanohi dira», azaldu du, gaineratuzaizkorak teknika maila oso altuaexijitzen duela eta hori egina-ren eginez lortzen dela, urteenpoderioz. «Baina lekuko aldake-tarena... Ez dakit, zaila izango daOlasagasti moduko bat bota-tzea», esaten digu, barrez. Eta ezzaio arrazoirik falta, igeldota-rrak hirugarren postua lortuduelako azken bi urteotako Eus-kal Herriko txapelketetan eta ti-tulu hori 50 urte baino gehiago-rekin irabazi duen bakarradelako.

Lehia hutsaz eta apustuarenegunean irabazle atera daitekee-

2015 | abendua | 5

GAUR8• 28 / 29

naz aparte, espero du zitarenikusgarritasuna aizkoraren me-sedetarako izatea, eta komuni-kabideei ere deia egin die, otsai-leko hitzordu garrantzitsuaribultzada ematen lagun dezaten.

Plazetan bertan, telebistanedo egunkarietan ikus dezake-gunaz aparte, Atutxak dio aizko-rak eta antzeko beste herri kiro-lek gainontzekoetatik bereiztendituzten ezaugarriak dituztela.Esate baterako, aizkora mun-duan dabiltzanen artean, edo pi-lotarien artean, nolabaiteko giroberezia sortzen dela dio. Berekasuan, alde batetik, aizkorarenbitartez Euskal Herriko hamaikatxoko ezagutzeko aukera izandu, segur aski, kirolean jardungabe ezagutuko ez lituzkeenak.Bestetik, aizkora munduan kiro-lari gutxi izanik, azkenerako fa-milia txiki bat osatzen dute etalagunak ere egiten direla adiera-zi du Atutxak. Uste du, gainera,

giroa bera aizkoraren munduragerturatzeko pizgarri garrantzi-tsua izan daitekeela.

Bere adineko pertsonak horre-lako kiroletan lehiatzen ikuste-ak gazte gehiago «engantxatze-ko» balio dezakeela azaldu diguAtutxak. «Kirol batek, sarri, bul-tzada jasotzeko erreferente ba-ten beharra izaten du. Ea nireirudi horrek [txapela jantziduen aizkolari gazte bizkaitarra-renak] jende gehiago hurbiltzenduen mundu honetara».

Erreferente izate horrek kiroljarduerak berak eta txapelek be-rez ekartzen duten presioari pi-su gehiago gaineratzen dionitaunduta, azkar eta zalantzarikgabe erantzun digu Atutxak:«Agian hala izan daiteke, bainapresio hori Bizkaiko aizkorarenonerako baldin bada, gusturaeramateko prest nago». •

etxean gelditu beharra izatennuen», azaldu du. Baina ez pe-naz, berarentzako «harrobi la-na» izan delako, orain fruituakematen ari dena: «Gauza askoutzi ditut albo batera gaztaroan,baina beste asko jaso. Balantzahori aizkoraren alde dago, na-barmen gainera».

Sakrifizioak ez dira gaztaroa-rekin bukatzen, ezta gutxiagoere. Atutxak esplikatzen digu-nez, beti ez da erraza arlo per-tsonala eta lana maila goreneanlehiatzeak exijitzen duen dedi-kazioarekin uztartzea.

Apustuan aizkoraren bi belau-naldiren arteko nolabaiteko le-kuko aldaketa ikusten dutene-kin ez dator guztiz bat Atutxa,nahiz eta batek lehen apustuaegingo duen unean besteak50etik gora eginak dituen dago-eneko. Gutxika-gutxika hasi de-la txandakatze hori aitortu baduere, Atutxaren iritziz jendeak Ruben Pascual | @gara_rpascual

Etxetik datorkio AitzolAtutxari aizkorarako

zaletasuna, bere aita Kepabetidanik ikusi baitu

aizkora eskuan hartuta. Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS

Page 30: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

hutsa

3 BEG

IRADA:

Daesh (Estatu Islamikoa) etsaimoduan aurkezteko estrategiak

osas

un

a /

gelt

okia

k /

kom

un

ikaz

ioa I

rakeko eta Siriako Estatu Islamikoari (ISIS, ingelesez)orain Daesh esan behar diogula ikasi berri dugu, Parisen130 lagunek bizia galdu ondoren. Estatu Islamiko esatenbadiogu, zelanbaiteko egitura politikoa aitortzen ari ga-tzaizkio. Horregatik, arabierazko Daesh adiera erabiltzekogomendatu dute, talde terrorista legez ikusiko dugulako.

Are gehiago, geuk hondoratutako bi herrialdetan (Iraken eta Si-rian) indartutako talde armatua dela ahaztuko dugu.Daesh (oraintsu arteko Estatu Islamikoa) gure askatasunen

aurka diharduen talde terrorista omen da, hildako gehienakmusulmanak badira ere:• «Exhuman 470 cadáveres asesinados por el Estado Islámico

en Tikrit [Irak]» (“La Vanguardia”, 2015/05/28).

Parisko atentatuak eta gero, Frantziako presidente FrançoisHollandek Daesh «gure» etsaia dela azaldu zuen. Horrega-tik, bere kideak erailtzea leundu dute hedabideek, poliziak tiro-katu dituela aipatu barik:• «Francia confirma que el cerebro de los atentados de París es

uno de los fallecidos en Saint Denis» (“El Correo”, 2015/11/19).• «Abaaoud, cerebro de los atentados de París, identificado co-

mo uno de los fallecidos en Saint Denis» (“Deia”, 2015/11/19).

Hedabide gutxi batzuek erail-dakoak Parisko atentatuenerantzule legez epaitu ez di-tuztela nabarmendu zuten.Horregatik, atentatuak pres-tatu izana ere egiaztatu barikdagoela azpimarratu zuten:• «Abdelhamid Abaaoud,

supuesto cerebro de los ata-ques, murió en el asalto deSaint-Denis» (Naiz,2015/11/19).• «Pariseko atentatuen ‘bu-

rua’ litekeena Saint Denisekooldarrean zendu zen» (Kaze-ta, 2015/11/19).

Oldarraldian txakur bat erehil zen. Horrenbestez, txaku-rrak poliziak hildako zazpi la-gunek baino erruki handia-goa jaso du:• «Los terroristas matan a

Diesel, un perro policía, en elasalto al piso» (InformativosTelecinco, 2015/11/18).• «La muerte de un perro

policía en el asalto policial deSaint-Denis genera un movi-miento de solidaridad» (“ElPeriódico de Catalunya”,2015/11/18).

Txakurraren heriotzaz hunkituta sentitu arren, oldarraldian hil-dako emakumearen irudia degradatu dute hedabideek:• «La terrorista fallecida en la redada de Saint Denis: juerguista y

fracasada» (“El Correo”, 2015/11/22).

Bere Facebook kontutik ateratako argazki batekin ilustratu dute al-bistea, baimenik gabe, jakina, emakumea hilda dagoelako. Gainera,argazki hori bere ohorearen aurkakoa litzateke, orain beste modubatean atera gurako lukeelako: ilea tapatuta, esaterako. Hollande-ren berri emateko bere amorantearen etxetik kasko batekin aterazen eguneko argazkia erabiltzen ez duten bezala, poliziak hildakoeiere errespetu bera zor diete hedabideek.Daesh gure askatasunaren etsaia dela esan arren, Frantziak be-

rak herritarren eskubideak eta askatasuna murrizten dituen la-rrialdi egoera deitu zuen, segurtasunaren izenean. Hiru hilean he-rritarrek ezin dezakete gobernua kritikatu. Neurri antidemokratikohorri aurre egiteko, gutxienez, bi manifestaldi deitu dituzte Fran-tzian. Hollanderen Gobernuak biak debekatu ditu: etorkinen alde-koa eta klima aldaketaren aurkakoa. Espainiako hedabideek ez zu-ten etorkinen aldeko manifestaldiaren berri eman:• «A Paris, la manifestation pro-migrants se transforme en défilé

contre l’état d’urgence» (“Le Monde”, 2015/11/23).• «Manifestación no autori-

zada en Paris en apoyo a mi-grantes deja a 58 manifestan-tes siendo investigados por lapolicía» (Txileko La IzquierdaDiario, 2015/11/24).

Klima aldaketaren aurkakomanifestaldiaz, ordea, istiluakaipatu zituzten:• «Un centenar de detenidos

en los altercados durante lamanifestación en París contrael cambio climático» (“Deia”,2015/11/29).• «Gases lacrimógenos y car-

gas en la manifestación prohi-bida contra la cumbre del cli-ma en París» (“La Vanguardia”,2015/11/30).

Hala ere, hedabideek ez du-te jendarmeek profanatuta-ko Parisko atentatuetakobiktimen omenezko lekua-ren argazkirik argitaratu.Gu-re etsaia Daesh delako, urrune-ko musulmanak barra-barrahiltzen dituen talde armatuakgure eskubideak murriztu gu-ra omen dituelakoan, gureegoeraren erantzulea Gober-nua dela ezkutatzeko. •

Jendarmeek profanatutako Parisko biktimen omenezko lekua. GAUR8

Maria Gonzalez Gorosarri - @albistetanKazetaria eta ikertzailea

Page 31: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

2015 | abendua | 5

GAUR8• 30 / 31

BIZKAIKO ZUBIA, IBAIZABAL IBAIAREN BI ALDEAK BATU ZITUEN ZUBI ESEKIA

Juantxo EGAÑA

HAUSER ETA MENET

1893an inauguratu zuten Bizkaiko Zubia. Metalezko egiturak erabiliz transbordadore lanak egiteko mundu mailan eraikitako lehe-

nengo zubia izan zen, eta hiru urtez luzatu ziren eraikuntza lanak. Ibaizabal ibaiaren bi aldeak batzea zuen helburu, eta hori berta-

ko nabigazioa oztopatu gabe egin asmo zuten. Zubiaren proiektua Alberto de Palacio y Elissague arkitektoak egin zuen, zeina

Gustave Eiffel eta Ferdinand Arnodin ingeniari frantziarren dizipulua izan zen. Irudia fototipia bat da, Adolfo Menet Kursteiner eta

Oscar Hauser argazkilari suitzarrek 1894an egina, zubia inauguratu eta urtebetera.

Page 32: mila leiho zabalik - naiz.eus · zen Tilikum. Hala, berehala ero - si zuen SeaWorldek, “erasorako eta jendea hiltzeko ”zuen ustez - ko tirantza hari jaramonik egi-teke. Hastapenetan,

97

71

88

76

75

00

1

51

20

5