Euskalzale. · 2010. 8. 14. · eguna” izenburua izan zuen lehen artikuluak aldi berriaren...

20
1 Duela ehun urte euskal kulturaren berpizkunde-garaia indartu zen. Euskara, herri-hizkuntza izatetik, nazio-hizkuntza, hau da, Euskal Herri edo Euzkadi nazio berriaren kultur hizkuntza bihurtzeko ahalegina eta erronka gihartu zen. Gizarte berrian, industriagintzako aldakuntza iraultzailearen ondorioz, ogibide berriak, ohitura berriak eta komunikatzeko bide berriak sendotu ziren. Hezkuntzaren eraginez, alfabetatzea zabaldu zen premiazkoa zelako. Horrela, irakurtzeko gaitasuna eta ohitura gizarte berrian ohikoak egin ziren. Hirietan, egunkari ugari argitaratzen zen. Erdarak, hots, gaztelania Hegoaldean eta frantsesa Iparraldean, kultur hizkuntza nagusiak bihurtu ziren komunikabide idatzietan, baina XIX. mende amaieran, belaunaldi berriko kulturaren alorreko pertsona batzuen ahalegina izan zen euskara ere kultur hizkuntza moderno bihurtzea, gizarte berriaren premietara egokitua. 1890eko hamarkadan R.M. Azkuek Bilbon euskara moderno eta hiritarraren alde ekinean ari zen gramatika berria asmatuz, euskaldunen biltokia sortuz eta euskal aldizkari-mota berriak argitaratuz. Adibidez, Euskalzale. AURRER A © Hizkuntza Politikarako Sailordetza EGUNA: EUSKARAZKO LEHEN EGUNKARIA (1937) MANU ZIARSOLO ZUZENDARIA ETA KAZETARIAK Manu Ziarsolo, Abeletxe (1902-1987)

Transcript of Euskalzale. · 2010. 8. 14. · eguna” izenburua izan zuen lehen artikuluak aldi berriaren...

  • 1Duela ehun urte euskal kulturaren

    berpizkunde-garaia indartu zen.Euskara, herri-hizkuntza izatetik,nazio-hizkuntza, hau da, Euskal Herriedo Euzkadi nazio berriaren kulturhizkuntza bihurtzeko ahalegina etaerronka gihartu zen. Gizarte berrian,industriagintzako aldakuntzairaultzailearen ondorioz, ogibideberriak, ohitura berriak etakomunikatzeko bide berriak sendotuziren. Hezkuntzaren eraginez,alfabetatzea zabaldu zen premiazkoazelako. Horrela, irakurtzeko gaitasunaeta ohitura gizarte berrian ohikoakegin ziren. Hirietan, egunkari ugariargitaratzen zen. Erdarak, hots,gaztelania Hegoaldean eta frantsesaIparraldean, kultur hizkuntza nagusiakbihurtu ziren komunikabide idatzietan,baina XIX. mende amaieran,belaunaldi berriko kulturaren alorrekopertsona batzuen ahalegina izan zeneuskara ere kultur hizkuntza modernobihurtzea, gizarte berriaren premietaraegokitua. 1890eko hamarkadan R.M.Azkuek Bilbon euskara moderno etahiritarraren alde ekinean ari zen

    gramatika berria asmatuz,euskaldunen biltokia sortuz eta euskalaldizkari-mota berriak argitaratuz.Adibidez, Euskalzale.

    AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    EGUNA: EUSKARAZKO LEHEN EGUNKARIA (1937)MANU ZIARSOLO ZUZENDARIA ETA KAZETARIAK

    Manu Ziarsolo, Abeletxe (1902-1987)

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 2

    EUZKADI EGUNKARIKOEUSKAL A TALA

    Euzkadi egunkariak, Bilbon, euskalabertzaleen ekimenez 1913an sortuzenetik, lehen orrian euskarazkoartikulua ohiko bihurtu zuen. Kirikiñoidazlearen zeregina zen euskarazkoartikulua idaztea: “Eldu da gureeguna” izenburua izan zuen lehenartikuluak aldi berriaren hastapenairagarri zuen. “Egunekua” zueneuskarazko artikuluaren atalakizenburua. Euskara espazioa irabazizjoan zen, “Egunekua”-ren ostean“Euzko elez”, “Euzkel-atala” eta“Euzkadi guztiko izparrak” etorri ziren.Kirikiñoren eraginez etazuzendaritzapean joan zen indartzeneuskara egunkarian. Ondoren,1928an, Orixek hartu zuen ardura,gero Lauxetak eta azken bosthilabeteetan, Euzkadi egunkariadebekatu arte, Manu ZiarsoloAbeletxe-k.

    1923an, Bilboko beste egunkaribatean ere, euskaraz idazten zen:Aberri izeneko egunkarian, hainzuzen. M. Ziarsolok bilduma osoagorde zuen eta badirudi Aberrijoerakoekin bat zetorrela.

    Beraz, 1913tik aurrera euskaraeguneroko komunikazio modernoanindarra hartzen hasi zen, sarritan,

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    1890 hamarkadako aldizkariak Bilbon; El Correo Vasco jeltzaleenegunkaria eta Euskalzale (1897-1899), R.M. Azkuek sortu etazuzendutako astekaria.

    R. M. Azkue, 1864-1951.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 3

    euskaraz idatzitako gaiak bitxikeriak,erlijio-gaiak edo tokian tokiko albisteakizan arren. Orixe eta Lauaxetarekinliteraturaren gai orokorretara zabalduzen euskararen esparrua.

    Kultur giro horretan hezi zen ManuZiarsolorengan euskarazkokazetaritzaren aldeko zaletasuna.

    Euzkadi-ko euskal orria kazetari--belaunaldi berriarentzat eredu etaeskola izan zen. Beraz Kirikiñorenikusmoldea Bilboko euskal kazetaritzaberriaren abiapuntutzat hartu zen.Kazetari berri eta gazteek, lehenartikuluak bertan agertu zituzten.Manu Ziarsoloren kazetaritza-eskolaEuzkadi egunkariko euskal atala izanzen. Hara bere berbetan esana:“Erreka bateko zurrumbilloak bereinguru guztiak beraganduten dauzanlez beragandu nindun ‘Kirikiño’kamabi urteko mutikoa nintzanean.1913’gn. urtea zan. Euskeldun nintzanarren, izkuntz-maitasuna lo egoannere barrenean, ta ‘Kirikiño’k bereeguneroko euskal-yardun alayarenbitarez itxar-azi eustan. Bai pozikirakurten nebazala aren erri--esakerak!.”

    Bestalde, Donostian argitaratzenhasi ziren Euskal-Esnalea baina, batezere indartsu, Argia astekaria:Gipuzkoan zehar zabalkunde handialortu zuen eta eredugarri bihurtu zen.1930eko hamarkadan, Donostiako ElDía egunkariak ere Artzelusdonostiarraren eskutik eguneroeuskarazko gaiak argitaratzen zituen.Beraz, beste kazetari euskaldun talde

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Euzkadi egunkariaren lehenengoalea (1913.02.01).

    Euzkadi egunkariaren lehenzenbakiko lehen orrialdean Kirikiñorenartikulua argitaratu zen. GeroagoEguna egunkariko lehen orrialdean“‘Kirikiño’ gomutan dugu” artikuluaagertu zen.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 4

    baten gunea Donostia-Tolosaardatzean sendotu zen.

    Azkenik Ipar Euskal Herrian,Eskualduna aldizkariaren inguruan,kazetaritza-komunikazioarenhirugarren eredua genuke. Integrismopolitiko eta katolikotasunaren eusle,hizkera herrikoia eta bizia erabiltzenzuen. Hori dela eta, Eguna sortuzenean, ideologia aldetik eta euskara--moldeetan ere, beste muturreanaurkitzen zen.

    Garaiko beste euskarazkoaldizkarietan ere —Zeruko Argia, Ekin,Jesus Biotzaren Deya...—, idazle--belaunaldi berria trebatu zen HegoEuskal Herrian. Beraz, euskalprentsaren sarea indartzen ari zen.

    Euzkadi egunkariaren tradizioanEuzko izeneko astekaria sortu zenBilbon 1932an, M. Ziarsolorenekimenez, besteak beste. BilbokoEuzko eta Donostiako Argia-kotradizioek bat egin zuten Egunaegunkaria argitaratzeko unean. Bienekimena nabarmena da Eguna-renorrietan. Hala ere, Euzkadi egunkarikoenpresaren produktua zenez gero,Euzko eta Euzkadi-ren eraginanabarmenagoa izan zen.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Donostiako Euskal-Esnaleaeta Argia eta IparraldekoEskualduna.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 5

    Euzkadi egunkariko euskal atalean,euskal egunkariaren premiaz,eztabaida sortu zen 1929an. Lizardiidazle handiak eta Mendilautak(Txomin Arruti) egunkari berriarenbeharraz idatzi zuten. 1930ekomartxoaren 9an Lizardik EuskaltzaleenBiltzarrean euskal egunkari berriarenproiektua zehatz-mehatz agertu zuen:“Katolikoz gañera gure egunkariaeuskozale sutsua izango litzake, auda, euskeraren alde ta euskalduneneskubideen alde beti yokatuko lukena,naiz politika-alderdi gabekoa izan”.

    Tamalez ekimenak ez zuenaurrerabiderik egin. Baina kezkakhorretan zirauen.

    1932an, II. Errepublikaren garaian,Euzko Alderdi Jeltzaleko Bizkaiko BuruBatzarrean Manu Ziarsolok hurrengoaadierazi zuen: dirua izanez geroberehala argitaratuko zukeelaeuskaraz egunkaria. Gipuzkoan Argiazegoen baina Bizkaian antzekorik ereez. Azkenean, egunkaririk ez bainaeuskarazko astekaria argitaratzen hasiziren, Euzko izenekoa hain zuzen.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    EGUNKARIAREN AMETSA

    Jose María Agirre, Xabier Lizardi (1896-

    1933). Euzkadi egunkarian argitaratutako

    irudian ikusten den bezala.Txomin

    Arruti, Mendilaut

    a.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 6

    EUZKO: BIZKAIKO EUSKALKAZETARIEN ESKOLA

    Euzko astekariak 1932ko uztailaren30ean argitaratu zuen Bilbon lehenzenbakia, Loiolako San Ignaziorenirudia eta guzti lehen orrialdean.Euzkadi egunkariko euskal atalarenereduari jarraituz, asteroko haueuskaraz idatzita zegoen eta kutsupolitiko nabarmena zeukan, EuzkoAlderdi Jeltzalearena, eta zehatzagoAberri edo Jagi-Jagi aldizkarienjoeraren ingurukoa. Jose Ituarte,Artibai ondarrutarra eta Manu Ziarsoloziren Euzko-ren zuzendaritza-lanetansarturik zeudenak. Euskalabertzaletasunak eta erlijio-gaiek tokigarrantzitsua zuten. Abertzaletasuneuskaldunaren isla garbia eskaintzenzuen, hortaz, batez ere, aldizkaripolitikoa zen. Atzerriko berriek edokirolek ere lekua zuten, hala ere,“Euzkadi errijetako izparrak” atala zengarrantzitsuenetarikoa hainbat idazlekeuren herriko albisteak argitaratzekobidea ematen zuelako. Kazetari etaidazle berriak trebatzeko eskolabihurtu zen atala. Gazteentzateuskaraz idazten hasteko aukeraezarri zuen eta abertzaletasun--pizkundearen mistikaren euslebilakatu zen. Baserritar, arrantzale etalangileen arazoak ere aztergai izanziren. Komikiaz horniturik ematen zen

    azken orria. “Gastetxu” izeneko orriaere argitaratzen hasi zen.

    Manu Ziarsolok lehen orrialdean“Astekua” izeneko atala astero idatzizuen eta 1934an “Gazi-gazak”izenekoari ekin zion. Kazetari legez,Euzko-n esan genezakeheldutasunera iritsi zela. Lauxeta etaEusebio Erkiagaren artikuluak ereageri dira. A. Zubikaraik Ondarrukoberriez idazten zuen. Beraz, euskalidazle-taldea kazetari bezalatrebatzeko astekaria bihurtu zen. 96zenbaki ezagutzen dira eta badirudi1934ko ekainaren 2an ateratako 96.zenbakia izan zela azkena.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Euzko astekariaren lehenengoalea.

    “Gastetxu” izeneko orriankomikia.

    “Gazi-gazak”ataleko artikulu--bildumarenargitalpena.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 7

    1936an, Euzkadi egunkariko euskalatalaren zuzendaria Lauaxeta zen.Guda bizi-bizian zegoenean, EuskoJaurlaritza osaturik, Lauaxetareneraginez, Euzkadi egunkariko euskalatalaren arduraduna Manu Ziarsolo,Abeletxe zen. 1936ko abenduaneuskarazko egunkariaren argitalpenaerabaki zenean, Manu Ziarsoloizendatu zuten egunkari berriko burueta bere agindupean jarri zenoinarrizko kazetari-taldea eratzea.Zuzendariorde edo erredakzio-taldekoburu Augustin Zubikarai izendatuzuten. Kazetari gazte ondarrutarrak“Guda-otsak” sailaren ardura eramanzuen Euzkadi egunkarian. Lan horihartu baino lehenago Euzkoastekarian ere aritu zen idazten.

    1936an, gudaren ondorioz, egunkariguztiek orri-kopuruak murriztu beharizan zituzten. Horrela Euzkadiegunkariko euskal atala, egunkariberria bihurtzea erabaki zuten.Ordurako, Euzkadiko AgintaritzarenEgunerokoa euskaraz argitaratzealortu bazen, zergatik ez albistezkoegunkaria.

    Lauaxetaren itzala, besteak beste,beharrezkoa izan zen, bainaLizardiren kezkak eta gogoetak ereeuskaltzaleen buruetan pil-pilean

    zeuden. Giro horretan aspaldikoametsa betetzeko aukera sortu zen.Esan eta egin. Esperientzia hartutazegoen eta horrela ausardiarenegunean Eguna euskarazko lehenegunkaria bat-batean sortzea asmatuzen. Historian izandako lehen EuskoJaurlaritzak ere ikur berriak beharzituen eta Euskal Unibertsitatea sortuzuen bezalaxe, euskarazkoegunkariaren argitalpena garaiangaraiko erronka zen.

    Honela gogoratzen zuen Abeletxek:“etzituan egun gozoak eta errezak!(...) Gauza bi onak, orraitiño:gaztetasuna eta lanerako —aberrimaitearen alderako— gogo beroa.Goizaldeko irurak arte lan egin bearizaten genduan, geure eguneroko oriatarateko.”

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    EGUNA-REN SORRERA

    Esteban Urkiaga, Lauaxeta. Guda--garaian propaganda-saileko buruenarteko bat izanik euskarazko egunkariaargitaratzeko bultzatzailea.

    Eguna -ren lehenengo alea.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 8

    LEHEN ZENBAKIA

    Eguna-ko lehen editorialak, urtebatzuk lehenago Euzkadi egunkariko1913ko lehen alearen tono epiko etaberritzailea gogorarazten du: “Emengara!! Pozez ganezka gatoz...Etxepareren ames berberez kutsututagatoz. Eta EGUNA biotz, begi etagogoetan darabilgunok, idazle zararen kanta bero ta gartsuz didardagigu: Euzkera jalgi adi kanpora!Euzkera jalgi adi plazara! Euzkera,abil mundu gustira, EGUNA´renegoetan!”

    Bestalde lehen orrian “‘Kirikiño’gomutan dugu” artikuluxkak,Kirikiñoren marrazkiz horniturik,

    gorazarre eta kazetarientzatabiapuntutzat erakusten zuen: “...ilzala zortzi urte (...) berak besteeuzkeraz idatzi daunik eztala. Eztaberak beste euzkel-idazle sortu ebanikbe.” Aurrerantzean ere, euskaldunkazetarien adibide eta gidaritzathartua izango zen. Honetan zalantzabarik, Manu Ziarsolo bera izan bidezen lokarri edo zubi-ekintza betetzenzuena, lehen aldiko euskal kazetari etabelaunaldi berriko kazetari gazteenartean. Horrela, igarobideko kazetarilegez har genezake Manu Ziarsolo,kazetaritza-produktu berriaren bidezkazetaritza berria indartzeko gaitasunaerakutsi baitzuen 1930ekohamarkadan.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Eguna egunkariko atalezberdinen atal-

    -buruak.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 9

    Eguna-ren lehen zenbakian, jadanik,eskola edo joera bietako kazetariakageri zaizkigu: Euzko-tik datozenaktradizio sabindarraren jarraitzaileakdira. Bestalde, Uzturre edoMendigainen artikuluak, adibidez,gipuzkeraz daude idatzita. Beraz,lehen zenbakitik tradizio birenbilgunea zen Eguna eta oinarrizkokazetari-taldea Bizkaikomendebalekoa zen, Gipuzkoakomugakoa.

    EGUNA ENPRESA

    Euzkadi egunkaritik sortu zen etaberaz Euzko Alderdi Jeltzalearenazen. Hasieran idazkaritza Correokalean izan zuen Euzkadi-ren ondoaneta Euzkadi-ko irarkolan argitaratzenzen. Ondoren, Indatzu goikoan, GranVia-n, eta gero, La Gaceta del Norte--rena izandako lantegian. 8.000-10.000 mila ale argitaratzen ziren.Gudari-taldeen artean banatzen zen,baina gudarientzat gerrako egunkarisoila baino gehiago izatera heldu zen.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    VI. Aberri-eguna izan zelaeta lehen orrialdean emanzuten berria.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 10

    DISKURTSUIDEOLOGIKOAREN ARDA TZAKETA EGITURA NARRA TIBOA

    Euzko Alderdi Jeltzalearenikuspuntuak zabaldu zituen. Honahemen ageri zituen ardatzak:antifaxismoa eta askatasundemokratikoen alde agertzea, euskalabertzaletasunaren aldekoa izatea,euskara abertzaletasunaren muintzathartzea, kristautasuna etakatolikotasunaren defentsa egitea,Eusko Jaurlaritzaren alde jokatzea etagizarte-arazoez arduratzea —baserritarren, langileen etaarrantzaleen arazoez—.

    Egitura narratiboari dagokionez,martxoaren 31 egun seinalatua izanzen, orduan Molak hasi zuelakoofentsiba gogorra eta aurrerantzeangudak egunkariaren izenburuak etakezkak erabat baldintzatu zituelako.

    Berri laburrak ajentzien bidez lortzenziren, horiez gainera bestelakoegunkarien laburpenak eta aldi bereankolaborazioak ere eskaintzen ziren;adibidez, Basarriren “Nere Bordatxotik”saila, “Xelataka” Andoni Arozenarena,literatur testuak, kaleko marmara, edoabertzaletasunaren doktrina. Bestalde,marrazkiak, karikaturak eta argazkienbidez garaiko ohiko diskurtsuperiodistikoaren isla lortu zuten.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 11

    MANUEL ZIARSOLOGIRONELLA: ZUZENDARIA

    Bilbon jaio zen 1902ko urtarrilaren1ean. Izatez, aita Elorriokoa zen etaama Bermeokoa. Euskara etxean jasozuen. Ermuan hezi eta Abeletxe, bereizenordea, Ermuko baserri-etxetikhartu zuen. Txisperu-ofizioa(armagintzan) ikasi zuen. GeroEuskalduna ontzigintzan lan eginzuen. Bilbon Juventud Vascaelkartean sartuta egon zen etaseguruenik Aberri egunkariaargitaratzen zutenen kidea izan zen.Taberna txikia zuen Bilbon AlamedaSan Mames kalean, baina bere bizikogrinak euskara eta abertzaletasunazituen. A. Zubikaraik horrelaxe idatzidu: “Origaitik etxerako lanean bainoapostolu lez alkar laguntzan geiagoibilten zala esango neuke”. Horrela,Euzko astekarian lehenago eta1936an, Euzkadi-ko erredakzioan,euskal atalaren ardura hartu zuenLauaxetaren ondoren. Gerra garaian,Euzko Alderdi Jeltzalearen barruanagintarien konfiantzazko gizona zen.

    Emaztea, Laura Trojaola Zarandona,bermeotarra zen eta lau seme izanzituzten: Jon, Andoni, Sabin eta Josu.Gerra Zibilaren ondoren erbestean biziizan zen eta emazteak tabernaren

    bidez aurreratu zuen familia. Bordeleneta Baionan Euzko Alderdi Jeltzalekoalderdi-arazoetan eta erresistentzianegon zen. 1946 urte inguruan Deustuninprimategia antolatu zuen, Salostarizenekoa, legezko eta legez kanpokoaldizkariak, bereziki Euzkadi izenekoa,argitaratzeko. Atxilotua izan zen eta biurtez preso egon. Ondoren, hestu--hestuan, poliziak begiratuta egonzen. Lanbidez, arrain-kontserben edoEibarreko Gisasola lantegikotresnerien salmentetarako ordezkariibili zen.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    KAZETARIAK

    Abeletxeren artikulua Euzko-n.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 12

    Aldi berean, 1952an bere semeak,Jonek, Txinparta antzerki-taldea sortuzuenez, buru-belarri antzerkiaidazteari ekin zion. 17 antzerki-lanidatzi zituen. 1956an Julio UrkijoMintegiak lehen saria eman zionEguberri aizeak izeneko antzerkiagatiketa 1959an aipamen berezia lortuzuten bere antzerki-lan bik.

    Horrez gainera, Zeruko Argia etaAgur aldizkarietan batez ere, artikuluumoretsuak argitaratzen zituen etaolerkiak ere Olerti aldizkarian. Bainaoraingoan, bere kazetari-sena eta arlo

    honetan garatutako lana azpimarratunahi dugu.

    1965eko irailaren 24anEuskaltzaindiko urgazlea izendatu zuten,baina bera Bilboko Euskerazaleaktaldeko kide izanda bertatik lantzen etaburutzen zituen euskera-moldeak edoaukerak, Euskaltzaindikoak baztertuz.Horretan ere Kirikiñoren urratsei jarraituzien, izan ere, 1920ko hamarkadanEuzkadi egunkariko kazetariak ez zituenonartu Euskaltzaindia sortu berriarengomendioak eta arauak, SabinoAranarenak gordez.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Abeletxek artikulu eta ipuinakargitaratu zituen agerkariezberdinetan, honako hauekEuzkerea eta Ezko-Endaaldizkarietan argitaratu ziren.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 13

    Esan bezala, Kirikiño hartu zuenmaisutzat kazetagintzan eta lerroberean iraun zuen: artikulu arinak, hitzlaburrak esanahi zuzenekoak, esaeraumoretsuak... Horixe zen bere estiloaeta gaurregungo kolumnismoanerabiltzen den joera nabari-nabariadugu bere kazetaritza-izkribuetan.Euzko aldizkarian dugu, beharbada,bere kazetaritzarako senarenerakusgarri den artikulu-andana.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Antzezlanen eskuizkribuak.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 14

    Ziur asko, aldez aurretik Euzkadiegunkariko euskal atalaren arduradunaizan zelako izendatu zuten Egunaegunkariko zuzendari. Bestalde, EAJkoburuzagientzat ezaguna zen eta haienkidea gainera. Hala ere, Eguna-n gutxiidatzi zuen: argazkien oinak eta zenbaitkomentario labur baino ez. EuskoJaurlaritzako eta EAJko buruekinharreman zuzenetan zegoen, LukiArtetxe aholkulari zuela. Gerra-garaian,bada, bestelako arazo orokorretan ereibili zen murgildurik. Dena dela,egunero Eguna-ri azken begiradaematen joaten zen. Egunkariaerredaktatzeko ardura AugustinZubikarairen esku zegoen, erredakzio--buru legez. Eusebio Erkiaga zen buru--belarri egun osoz jarduten zuen besteaEguna argitaratzeko.

    EGUNA-KO KAZETARI TALDEA

    Aipatu bezala, Augustin Zubikaraiketa Eusebio Erkiagak erredakzio--gunearen gunea osatzen zuten.Horietaz gain, Jose MariArizmendiarrieta eta AlejandroMendizabal ere baziren oinarrizko etabehin behineko taldean.

    Bestalde, Eusko Jaurlaritzakegunero argitaratzen zuen EuzkadikoAgintaritzaren Egunerokoa euskarazeta erdaraz Telesforo Monzonenagindupean. Hori euskarazargitaratzeko Gipuzkoako idazle-taldetrinkoa bildu zuen Telesforok: TxominArruti Mendilauta, J. Insausti Uzturre,Andres Artzelus Luzear, IñazioEizmendi Basarri edo Ertzaina, FaustoLeunda eta Andoni Arozena. Idazlehauek euskaraz trebatuta zeuden etaEguna-ren proiektuan buru-belarriparte hartu zuten, baina gehienbatidazle laguntzaile bezala.

    Beste sail batean, kolaboratzailelibreak aipatu behar dira. Horietakobatzuk guda-oinetako gudarienkronikak idazten zituzten:“Olabeagatarra” goitizenekoa eta JoseAndres Idigoras, besteak beste.Emakumezkoen artean: “Maite” izenezsinatzen zuen kazetari sutsua JuliaGabilondo dugu, Markinako M.Elizabete Aginagak “Ete” sinatzen

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Ziarsolok Zaitegiri 1959 urteanidatzi zion gutuna Euzko-Gogoa-n

    argitaratzeko lanak eskainiz:ipuinak eta antzezlanak

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 15

    zuen, eta Julene Azpetiak“Arritokieta”.

    Azkenik, herrietako kronikalarienlana ere gogoan hartzekoa da,egunkariari tokian tokikolekukotasunaren bizitza atal honekematen ziolako.

    AUGUSTIN ZUBIKARAI (1914-):EGUNA-KO ERREDAKZIOBURU

    Ondarrutarra, gazte-gazterik, 22 urtezbaino ez, egunkari bateko ur handietanigerian sartuta ikusi zuen bere burua.Kronikalari legez hasi zen Ondarrukoberriak agintzen. Euzko aldizkarianidazten zuen eta handik Euzkadiegunkarira eraman zuten. Gudari joatekozela Lauaxetak Bilbon gelditzeko aginduzion. Euzkadi egunkariko euskal ataleangerraren gorabeherak idazten zituen.Ondoren, euskarazko egunkariaargitaratzeko erabakia hartu zenean,Manu Ziarsolok Augustin Zubikaraiaukeratu zuen eguneroko erredakzio-buruizateko. Eguna-ren egunerokoargitalpenaren ardura nagusia bere gainhartu behar izan zuen eta halabeharrez,egunkaria berak zuzendu eta bete beharizan zuen. Bere lanak honako izenordezsinatu zituen: “Akilla”, “Arteta”, “Gurutz”,“Kresala” eta “Kurtzulu”. Azken batez,eguneroko zereginean bera bihurtu zenerantzukizun handienaz eguneroegunkariaren argitalpenari eusteko.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Augustin Zubikar

    ai.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 16

    EUSEBIO ERKIAGA (1912-1993)

    Lekeitiar hau poemak idazten hasizen Lauaxetaren eraginez, baina aldiberean, kazetari-lanak ere egin zituenEuzko aldizkarian. Euzkadiegunkarian, besteak beste,argitaratzen iraun zuen eta gerra--garaian “Guda-otsak” ataleanAugustin Zubikarairekin batera arituzen. Aldi berean, jauzia eman beharizan zuen, Manu Ziarsoloren aginduzegunkari berrira. Bere gudapartikularra, egunero euskarazegunkaria betetzea izaten zen,hainbatetan itzulpenen bidez,azkenean argitaratu ahal izateko.Eskolapioetan zegoen gudari legezbaina bere lana idaztea zen.

    Euskal egunkariaren sorreraepikoaren alboan, Eusebio Erkiagakidatzitako berbak ere gogoratubeharra dago, Eguna-ren fenomenoabere hartan kokatzeko: “Eguna ez zanegunkari normala izan. Besterenekipamenduz baliatu zan: idaztegela,paper, tipografi, erbesteetako albisteniturri... Kazetari-kumak, gudariauxiliarrak, osasunez erdi makal edoikusmenean akatsak zituenak, 21-24urteko gazteak inprovisazinomoldakatxera behartuak. Goizetikgauera periodista bihurtuak.” Erabilizituen goitizenak ondokoak ziren:“Edo”, “Endaitz” eta “Eusebi”.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Eusebio Erkiaga.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 17

    JOSE MARIARIZMENDIARRIETA(1915-1976)

    Apaizgai zegoela gudari sartu etabere egitekoa Eguna-rentzat artikuluakidaztea izan zen. Partehartze zuzenaizan zuen egunkariaren erredakzioan.Erlijio-gaiez idatzi zuen sarritan.“Arretxinaga” izenordea erabili zuen.Bere lanik eta eraginik handiena1950eko hamarkadan erakutsi zuenArrasate aldeko kooperatibismoindustrialaren teoriko eta bultzagilebihurtu zelako.

    ALEJANDRO MENDIZABAL

    Mutrikuar honek “Txaranbel”izenordea erabili zuen. Bereartikuluetan sarritan aurkitzen duguiparraldeko Euskal Herriari buruzkoalbistea —adibidez ikusi “‘Eguna’Laburdin”, 1937.1.14—. Eskualdunaastekaria irakurtzen zuela dirudi.Gerra-garaian bi euskal agerkariakmutur-mutur aurka zeuden:Eskualduna astekariarenzuzendarientzat Molaren aldekoeuskaldunak ziren jator eta zintzoenak,integrismo katoliko totalitarioaeuskalduntasunaren irudi garbiazelarik. Aldiz, Eguna-koek, askatasundemokratikoak eta Euskal Herriarenburujabetza zuten abiapuntunagusitzat euskal nortasunadefinitzerakoan. Horrela, erabataurkako bihurturik zeuden,katolikotasunaren defentsa irmoa eginarren.

    Lau kazetari hauek osotu zutenunean uneko egunkariarenprodukziorako gunea. Kirikiñoreneuskara-ereduari, bizkaierazkoari hainzuzen ere, jarraitu zioten, bainamugakoak zirenez gero, gipuzkerazkoesaldiak eta abar sartzen saiatu ziren.Euskara batuaren premia begibistakoageri zen.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Jose MariArizmendiarrieta.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 18

    BESTE KAZETARI TALDEA

    Euzkadiko AgintaritzarenEgunerokoa euskaratzen zutenakBilbon zeuden lanean. Baina,Gipuzkoatik etorritakoak zirenez,gipuzkerazko eredua erabiltzen zuten.Txomin Arruti, jadanik, euskarazkoegunkariaren alde aspaldian agertuzen. Loretxo eleberri-edestia idatzizuen zatika. Andres ArtzelusDonostiako El Día egunkarikoeuskarazko artikuluen egile etaarduraduna zen. I. Eizmendi, Basarriidazle trebatua zen artikulugintzan etabere sailak “Nere bordatxotik” izenazuen. Tomas Agirre, Barrensoro ereidazle egina zen. Andoni Arozena, A-BI-k “Xelataka” saila artikulu biziakidazten maiz bete zuen. Talde honetanJesus Insausti, Uzturre ere bazegoen,gazteagoa izan arren. Laburbilduz,idazle iaioak eta kazetagintzanpertsona helduak eta gazteak elkaraurkitu zuten.

    Pertsona hauen parte hartzeakEguna egunkariaren izanari, iritzia etaedukia erantsi zizkion, egunkariakitxura mamitsuagoa hartuz. Horrezgainera, beste euskara-eredu batsartuz mesede handia hartu zuenegunkariak. Azken zenbakietan eurenhutsunea nabarmen ageri da.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Tomas Agirre, Barrensoro.

    Andres Artzelus, Luzear.

    I. Eizmendi, Basarri.

    Jesus Insausti, Uzturre.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 19

    BESTELAKO LAGUNTZAILEAK

    Eguna-tik sarritan zabaldu zenmezua kolaboratzaile euskalduneieuskaraz idazteko deia eginez. Aldebatetik “Euzkadi errijetako izparrak”sailean herriko kronikak argitaratzenziren eta herriko bizimoduaren berrijasotzen zen.

    Bestetik guda-oinetatik gudari batzukgogoetak bidaltzen zituzten; hor dituguadibidez, Jose Andres Idigoras,

    Olabeagatarra edo Sebastian Alustiza,Ilintxa.

    Emakumezkoen partaidetza erenabaria izan zen: lehen zenbakitik“Maite” ezizenez sinatzen zuenaMungiako Julia Gabilondo zen. JuleneAzpeitiak ere “Euzkotar umien aldez”artikulua argitaratu zuen “Arritokieta”izenez sinatuta. Artikulu horretan,haurrak eta gurasoak gogoan hartuzituen.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Julene Azpeitia,Arritokieta.Julia Gabilondo, Maite.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 20

    LABURBILDUZ

    Eguna, belaunaldi berriarenegunkari-proiektu bihurtu zen,abertzale euskaldunena, hain zuzenere. Lauaxeta eta Manu Ziarsoloreneragina ezinbestekotzat jo dezakegubere sorreran, abertzaletasuneuskaldunaren defendatzaile irmoakizan zirelako. Hala ere, ez dirudi askoidatzi zutenik. Guda-garaia izan arren,garaian garaiko diskurtsu periodistikoasortzea lortu zuen. Horrez gainera,literatur testuek txokoa irabazi zuteneta argazki edo marrazkien bidez,egunkariak erakartasuna etairakurtzeko erraztasunak sortu zituen.

    ATZERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    1990 urtean Eusko Jaurlaritzak Egunaegunkariko idazleei omenaldia egin zien etaegunkariaren berrargitalpen faksimileaparatu Kultura eta Turismo Sailaren bitartez.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E