Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak...

276
Aleksandr Sergeievitx Pushkin Kapitainaren alaba Euskaratzailea: Jose Morales Belda

Transcript of Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak...

Page 1: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Aleksandr Sergeievitx Pushkin

Kapitainaren alaba

Euskaratzailea: Jose Morales Belda

Page 2: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Jose Morales Belda.

Euskarazko edizioa: Literatura unibertsala, 1996Jatorrizkoaren data: 1836

Aleksandr Pushkin euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=16

Informazio gehiago:http://armiarma.com/emailuok/?p=1400

Page 3: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

HITZAURREAAleksandr Sergeievitx Pushkin 1799ko maia-

tzaren 26an jaio zen Moskun, Errusiako noble-familiarik antzinakoenetako batean. Garai har-tan nobleak frantsesez mintzatzen ziren elkarre-kin, eta errusiera herri xehearekin hitz egitekosoilik erabiltzen zuten. Gustu txarrekoa zen goi-gizartean errusieraz egitea.

Pushkinek, aitonen semea izaki, irakasle fran-tsesak eta ingelesak izan zituen. Errusiera,nobleen familietan ohi zutenez, haurtzain erru-siarrak irakatsi zion. Txiki-txikitatik piztu zitzaionliteraturaren alderako grina eta, hamar urtezituela, idazteari ekin zion, frantsesez eta gogo-ko zituen autoreak imitatuz, hala nola Voltaireeta Rousseau.

1811n Tsarskoie Seloko lizeoan sartu zuten,urte horretan bertan Alexandro Lak nobleensemeentzat sortutako ikastegi aristokratikoanalegia.

1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen.Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-

Page 4: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa baztertu eta errusieraz idazten hasizen.

1817an lizeoko ikasketak amaitu eta funtzio-nario sartu zen Atzerri Ministerioan, Petersbur-gen.

Napoleon Errusiatik egotzi ondoren, Errusia-ko armadak Europa askatzen lagundu zuen. Ofi-zial asko ideia liberalek «kutsatuta» itzuli zirenEuropatik eta, intelektual aurrerazaleekin bate-ra, Errusiako errejimen autokratikoa iraultzekoahaleginetan hasi ziren. Pushkinek gogor kritika-tzen zuen Errusiako egoera, eta bere idazlanetaneztenkada zorrotzez zirikatzen zituen agintariak.Ezkutuko erakundeetan parte hartu ez bazuenere, haren epigramek eta poemek iraultzaileenborroka-nahia kilikatzen zuten, eta agintariengogoa, berriz, atsekabetzen.

Berrizaleen eta zahartzaleen arteko borrokakerromantikoen eta klasikoen arteko gatazka izanzuen ispilu literaturan. Pushkinek, nola ez, erro-mantikoen aldera jo zuen eta, klasizismoa baz-tertuta, heterodoxiaren bidetik joan zen.

Page 5: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Pushkinen bertso satirikoak eta epigramazorrotzak tximista baino bizkorrago zabaltzenziren, ahoz aho eta eskuz esku, hala Petersbur-gen nola Moskun. Poema haietan bildutako ideialiberalek biziki suminduta, Alexandro I.ak idazleaatxilotzeko agindu zuen. Garaiko idazlerik itzal-tsuenen erreguei amore emanez, Siberiara bidal-tzeko asmoa bazter utzi eta Kaukasora erbeste-ratu zuen.

1820an, erbestera joan baino egun batzuklehenago, Ruslan eta Liudmila poema amaituzuen. Klasizismoaren molde zurrunak hautsizituen aurreneko aldiz, eta obra horrek irakur-leen eta kritikarien erabateko onespena ekarrizion.

Garai hartan, poema erromantikoak idatzizituen batik bat, hala nola Kaukasoko gatibua,Gavriliada, Anaia bandiduak eta Bakhtxisaraikoiturria.

1823an bere obrarik onenetako bat idaztenhasi zen: Jevgeni Onegin hitz neurtuzko elebe-rria.

1824an, Odesan erbesteraturik zegoela, isti-lu ugari izan zituen hango agintariekin. Pushki-

Page 6: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

nek barra-barra zabaltzen zituen haien kontrakoepigramak, eta gobernadoreak Moskura idatzizuen esanez «librepentsalari zentzagaitz etaarriskutsua» zela. Horren ondorioz, Mikhailovs-koiera, amak Pskov probintzian zeukan etxagun-tzara bidali zuten. Handik irtetea debekatu etafuntzionarioen sailetik egotzi zuten. Bi urte emanzituen Mikhailovskoien, zaintzapean, bakarturiketa aitak berak gutunak ezkutuan ikuskatzen ziz-kiola. Errusiako historia ikertzen hasi zen.

1825ean Alexandro I.a hil zen ustekabean.Abenduaren 14an, armadak Nikolas I.a tsarberriari leialtasun-zina egin behar zion eguneanalegia, ofizial iraultzaileak (dekabristak) SanPetersburgen matxinatu ziren Konstituzioa etaLegebiltzarra eskatzeko. Baina altxamenduakporrot egin zuen eta tsarrak batere gupidarikgabe zigortu zituen matxinatuak. Pushkinek,amaren etxaguntzatik irten ezinik, ez zuen partehartzerik izan, baina berak idatzitako poemakaurkitu zituzten dekabristen paperen artean.

1826an, giroa lasaitu zenean, tsar berriakbarkamena eman zion Pushkini, ez ordea hutsa-ren truke: San Petersburgen zein Moskun bizi

Page 7: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

zitekeen, baina bidaia guztien berri jakinarazibehar zuen aldez aurretik, eta tsarrak berak zen-tsuratuko zizkion idazlan guztiak.

Boris Godunov drama historikoa amaituzuen. Botereari eta herriari buruzko gogoeta his-torikoa da, Shakespeareren eragin nabarmene-koa. Poltava poema historiko handia eta poemaliriko asko idatzi zituen.

1827an Siberiako meatzeen sakonean idatzizuen, Siberiana bidalitako dekabristen omenez-ko poema. Prosazko aurreneko obra sortu zuen:Pedro Handiaren mairua (1827). Delako mairuhori Pushkinen asaba dugu, amaldeko birraitonahain zuzen ere; Abisiniako beltza zen, tsarrariesklabo gisa saldua eta denboraren poderiozPedro I.a Handiaren uste osoko gizona bilakatuzena.

1830eko abuztuan Bolodinora, aitaren herrirajoan zen. Bertan zegoela, izurrite latza jabetuzen inguru hartaz eta hiru hilabete egin beharizan zituen han, herritik mugitu ezinik. Bolodino-ko udazkena Pushkinen aldirik oparoena etaemankorrena izan zen. Lan ikaragarria eginzuen. Poema lirikorik onenak garai horretakoak

Page 8: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

dira. Denetarik idatzi zuen: elegiak, baladak etasonetoak; Ivan Petrovitx Belkin zenaren kontaki-zunak izenburupean bildutako bost narraziolabur, zeinetan, Errusiako literaturan aurrenekoaldiz, herritar arruntak baitziren protagonista;Goriukhino herrixkaren historia (Errusiako landa-ri buruzko errelato satirikoa); Kolomnako etxeapoema komikoa; lau drama (Zaldun zekena,Mozart eta Salieri, Harrizko gonbidatua eta Jaiaizurritearen erdian). Obra horiek guztiak Errusia-ko literaturako harribitxi paregabeak dira.

1831n Natalia Gontxarovarekin, San Peters-burgeko emakumerik ederrenetako batekinezkondu zen. Errusiako historia aztertzeko gogo-ak eraginda, Atzerri Ministerioan berriro sartueta artxibo ofizialak arakatzeko baimena lortuzuen. Jevgeni Onegin amaitu zuen. Brontzezkozalduna (Pedro I.a Handiari buruzko poema) etaDamako pika (aurreneko eleberri psikologikoaErrusiako literaturan) plazaratu zituen.

1834an Pugatxoven matxinadaren historiaidatzi zuen. Tsarraren Ganbarako Handiki izen-datu zuten. Izendapena iraingarria zen Pushki-nen adinerako eta gizarte-mailarako. Izan ere,

Page 9: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

karrera hasi berria zuten gaztetxo nobleei ema-ten zieten titulu hori. Iraindurik sentitzeaz gain,Pushkinek aise igarri zuen emaztea ikusteko gri-nak bultzatu zuela tsarra titulu hori ematera,horrek Gorteko jai guztietara joatera behartzenbaitzuen. Harrezkeroztik Pushkinek istilu ugariizan zituen gorte-gizonekin. Arinbide bakarrazuen: landara joatea, Mikhailovskoieko etxagun-tzara. Tarte horietan idatzi zuen, 1836an, Kapi-tainaren alaba. Garaikidea aldizkaria sortu etabertan argitaratu zituen bere azken obrak.

Guztien iritziz Errusiako poetarik onena izanarren, etsaiek ez zioten barkatzen ez lumarenzorrotza ez gizarte-bizitzan erakusten zien des-taina. 1836ko abenduan, izenpetu gabeko gutunbat jaso zuen: emazteak Georges d’Antès ofizialfrantsesarekin engainatzen omen zuela. Egunbatzuk geroago, 1837ko urtarrilaren 27an, Alek-sandr Pushkinek duelua izan zuen Georgesd’Antèsekin. Arauzko sei urratsak eman bainolehen tiro egin zuen frantsesak, Pushkin usteka-bean harrapatuz. Bi egun geroago hil zen, izuga-rrizko agonia jasan ondoren. Askoren iritziz,emaztearen fideltasuna zalantzan jartzen zuten

Page 10: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

gutun izenpetu gabeak, Georges d’Antèsekikoharremanen gaineko zurrumurruak eta dueluabera agintariek Pushkin hiltzeko antolatutakoazpikeria izan ziren. Izan ere, gobernuak sarritanheltzen zion zeharbide horri gogoko ez zuen jen-dea hiltzeko.

Pushkin, Errusiak inoiz eman duen poetarikonena izateaz gain, errusierazko narratibarensortzailea dugu. Poesiari dagokionez, oinarri sen-doa aurkitu zuen XVIII. mendeko poeta errusia-rren lanetan. Prosa arloan, ordea, Errusian ezzegoen inolako tradiziorik eta hutsetik sortubehar izan zuen prosazko literatur hizkuntza.Pushkinen aurretik bi prosalari garrantzitsu bes-terik ez zen izan: Radistxev (1749-1802) etaKaramzin (1766-1826). Baina ordurako haienprosa zaharkituta zegoen. Errusiera kultuaarkaismoz eta klixez jositako hizkuntza zurrunazen. XIX. mendeko 20ko hamarkadan, beraz,dena egiteko zegoen prosaren arloan. Pushkinekhorren kontzientzia hartu eta lanari ekin zion. Bizutabe nagusi jarri zizkion errusierazko narrati-baren eraikinari: batetik, Europako hizkuntzetannagusi ziren zehaztasuna, laburtasuna eta

Page 11: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

zorroztasuna, eta bestetik, berriz, herritarrekerabiltzen zuten hizkera bizi eta aberatsa. Baina,hizkuntza bera berritzeaz gain, eleberriaren etaipuinaren teknika garatu beharra zegoen. Hala-tan, esan liteke Pushkinen prosa guztia esperi-mentu handi baten modukoa dela: nola idatzibehar den erakutsi nahi du. Horregatik, jenerougari jorratu zituen: nobela historikoa, eleberripsikologikoa, menturazko nobela, ipuin grotes-koa, errelato satirikoa, bidai liburuak, artikuluak,gutunak...

Kapitainaren alaba saio horietako bat dugu,denetan bikainena askoren iritziz. Pushkinekbere teoria guztiak gauzatu zituen eleberri hone-tan: nobelaren egitura argia da, idazleak alferri-kako itzulingururik gabe heltzen dio kontakizu-naren hariari, pertsonaiak tramaren menpeandaude eta idazkera neurritsua eta zehatza da.

Griniov gazteari soldadutzan gertatutakoakkontatzen dizkigu Pushkinek liburu honetan.Menturazko eleberri historikoa da, Pugatxovenmatxinadaren garaian girotua. 1773an JemelianIvanovitx Pugatxovek (1742-1775) Don ibaikokosakoak eta nekazariak matxinatu zituen Kata-

Page 12: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

lina II.aren aurka. Bashkirek, kirgizek, kalmuko-ek, ihes egindako jopuek eta Uraletako meatze-tara lanera bidalitako nekazariek ere bat eginzuten Pugatxovekin. Urte batzuk lehenago(1762an) Katalina liaren beraren aginduz, buruamoztu zioten Pedro III.a tsarrari (Katalinarensenarra). Pugatxovek lau haizetara aldarrikatuzuen Pedro III.a zela eta, horrenbestez, berarizegokiola Errusiako tronua. Azkenean, KatalinaII.aren armadak matxinada zapaldu zuen. Puga-txov preso hartu, kaiola baten barruan Moskuraeraman, jendaurrean burua moztu, eta laurden-katu egin zuten. Gobernuak gupidarik gabezigortu zituen Pugatxoven jarraitzaileak etamatxinadaren arrasto guztiak ezabatzen saiatuzen. Urte askotan Errusian tabu izan zen Puga-txoven izena aipatzea.

1834an Pushkinek Pugatxoven matxinadarenhistoria idatzi zuen. Eleberri historiko zorrotzaeta gordina da, errealitatea batere bigungarririkgabe azaltzen duena. Kapitainaren alaba elebe-rrian ere Pugatxoven matxinada dugu gai nagu-si. Liburu honetan, ordea, errealismoa baztertu

Page 13: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

gabe, Pushkinek lirismo handiagoaz tratatzen duPugatxov.

Jose Morales Belda

Page 14: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Kapitainaren alaba

Page 15: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Zaindu ohorea gaztarotik.Esaera zaharra

Page 16: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

I. atalaGUARDIAKO SARJENTUA

— Guardiako kapitain izan liteke bihar.— Ez zaio komeni! Zerbitza dezala armadan.— Ondo esanda dago! Gorriak ikus ditzala puska

batean...... Baina nor du aita?

Kniajnin

Nire aitak, Andrei Petrovitx Griniovek, Mün-nich kondearen agindupean zerbitzatu zuengazte-denboran, eta 17** urtean erretiroa hartuzuen komandante lehena zelarik. Harrezkerobere herrian bizi izan zen, Simbirsk eskualdean,eta Avdotia Vasilievna Ju. neska gaztearekin,bertako aitonen seme behartsu baten alabarekinezkondu zen. Bederatzi neska-mutil izan ginenetxean. Anai-arreba guztiak txiki-txikitan hilzitzaizkidan.

Artean amak sabelean ninderamala, izenaemanda nengoen sarjentu gisa Semionovski

Page 17: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

errejimenduan, B. printzeari esker, guardiakokomandante eta gure ahaide handia baitzen.Guztiek espero zutenaz bestera ama neskabatez erditu balitz, aitak zegokionari jakinarazikoziokeen sarjentu jaiogabearen heriotzaren berri,eta besterik gabe amaituko zatekeen auzia.Lizentzia eman zidaten ikasketak burutu arte.Garai hartan gure heziketa ez zen egungoabezalakoa. Bost urte nituela, Savelitx zaldizaina-ren ardurapean jarri ninduten, erakusten zuenjokamolde zentzuduna saritzeko nire haurtzainizendatu baitzuten. Berak zainduta, hamabi urtebete nituenerako banekien errusieraz idazteneta irakurtzen, eta gauza nintzen taxuzko iritziakemateko erbi-zakurren ezaugarrien gainean.Garai hartan aitak frantses bat alokatu zuenniretzat: monsieur Beaupré. Moskutik bidali zigu-ten urtebeterako ardo eta oliba-olio horniarekinbatera. Savelitxek oso gogo txarrez hartu zuenharen etorrera. «Jainkoari eskerrak —esan zuenerremuskadaka bere golkorako—, umea garbi,orraztuta eta ondo janarituta zegok, nik uste.Zergatik gastatu dirua, inolako premiarik gabe,

Page 18: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

musié hori alokatzen?, gure jendea gai ez balitzbezala!»

Sorterrian Beaupré ile-apaintzaile izan zen,hurrena Prusian soldadu, eta gero Errusiara eto-rri zen pour être outchitiel, hitz horren esanahiaoso ondo ulertu gabe ere. Gizon jatorra zen,baina aldakorra eta ezinago limuria. Haren arga-lune nagusia sexu ederrekoenganako irritsa zen;sarri askotan zartakoak jasotzen zituen zirrienordain, eta gero egunak eta egunak ematenzituen auhenka horregatik. Gainera, (berak zioenmoduan) ez zen botilaren etsai, alegia (errusie-raz esaten den moduan) mozkor porrokatua zen.Baina nola gure etxean ardoa bazkaritan soilikzerbitzatzen zuten, eta kopatxo bana bakarrik,eta nola, gainera, irakasleari gehienetan ez zio-ten ematen, nire Beaupré berehala ohitu zenErrusiako pattarrera eta, areago, sorterrikoardoa baino gogokoago izatera ere iritsi zen,ardoa baino askoz onuragarriagoa baitzen urdai-lerako. Berehala aditu genuen elkar, eta kontra-tuaren arabera frantsesa, alemana eta ikaskizunguztiak irakastera behartuta bazegoen ere,nahiago izan zuen ahalik azkarren errusieraz

Page 19: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

artez edo moldez mintzatzen ikasi nirekin; etaharrezkeroztik nork bere zereginei ekiten zien.Azal eta mami ginen. Ez nuen bestelako maisu-rik nahi. Baina luze gabe patuak elkarrengandikbereizi gintuen, eta hona hemen nola gertatuzen:

Behinola, Palashka ikuzlea —neskatxa lodieta naparbantzua— eta Akulka betzain begiba-karra, batek daki nola biek elkar hartuta, nireamaren aurrera azaldu ziren eta, oinetara apal-durik, gogo ahulekoak izaki oker egina zutelaaitortu zioten, eta kexuka agertu nola musiéhorrek xarmatu egin zituen artean eskarmentugabeak zirela baliatuz. Amak ez zuen atsegingauza horiek txantxetan hartzea, eta kexukajoan zen aitarengana. Honen erantzunak ez zuenluze jo. Bertantxe agindu zuen frantses doilorku-me hura ekar ziezaioten. Jakinarazi zioten musiénirekin zela, eskola ematen. Aitak nire gelara jozuen. Une horretan Beaupré ohean lo zegoen,errugaberik errugabeena baino lasaiago. Ni,berriz, lanean ari nintzen. Jakin beharra dagogeografi mapa bat ekarria zutela Moskutik nire-tzat. Horman esekita zegoen, ezertarako ere

Page 20: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

erabiltzen ez nuela, eta aspalditik liluratua nin-dukan paperaren zabalak eta onak. Halatan,kometa bat egitea erabaki nuen eta, Beaupré lozegoela aprobetxatuz, lanari ekin nion. Aitasartu zenean, espartzuzko buztana itsasten arinintzaion Esperantza Oneko lurmuturrari. Niregeografi ariketa zertan zen ikusirik, aitak edertoberotu zizkidan belarriak. Gero, Beauprérenganainguratu, batere begiramenik gabe esnatu, etakargu hartzen hasi zitzaion itsumustuan. Beau-pré, asaldaturik, hanka gainean jartzen saiatuzen, baina ezin izan zuen: frantses dohakabeamozkor-mozkor eginda zegoen. Hantxe jasozuen bere oker guztien zigorra. Aitak idunekotikhelduta ohetik altxatu, ateko bidea erakutsi, etaegun horretan bertan etxetik egotzi zuen, Save-litxen pozerako. Hor amaitu zen nire heziketa.

Nitaz inor arduratzen ez zela bizi nintzen,usoak hegaldarazten eta jopuen semeekin asto-ketan jolasten. Bitarte hartan hamasei urte betenituen. Orduan, aldatu egin zen nire patua.

Behin batez, udazkenean, ama ezti-gozokiaprestatzen ari zen egongelan, eta ni, ezpainakmilikatuz, esnegain apartsuari begira nengoen.

Page 21: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Aita, leiho alboan eserita, Gortearen Urtekariairakurtzen ari zen, urtero jasotzen baikenuenetxean. Liburu horrek eragin handia izaten zuenberarengan: bi aldiz irakurri ohi zuen, interesbiziarekin beti, eta irakurketak harrigarrirosumintzen zuen. Ama, buruz baitzekizkien aita-ren aztura eta ohitura guztiak, zorioneko Liburuhura ahalik eta urrunen ezkutatzen saiatzen zenbeti, eta horri esker, batzuetan, Gortearen Urte-kariak hilabeteak ematen zituen aitaren begienbistan erori gabe. Baina halabeharrez aurkitzenzuenean, orduak eta orduak egoten zen eskuartetik askatu gabe. Beraz, aita Gortearen Urte-karia irakurtzen ari zen, noizean behin sorbaldakgoratu eta ahopetik errepikatzen zuela: «Tenien-te jenerala!... Nire konpainian sarjentu zen! ...Errusiako bi ordenatako zaldun! ... Eta garaibatean bera eta biok...» Azkenean aita urtekariadibanaren gainera bota eta gogoetetan murgilduzen, eta horrek ez zuen ezer onik iragartzen.

Bat-batean, amari esan zion: «Avdotia Vasi-lievna, zenbat urte ditu Petrushak?»

— Hamazazpi beteko ditu laster —erantzunzion amak—. Gure Petrusha izeba Nastasia Gera-

Page 22: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

simovnak begia galdu zuen urte berean jaio zen,eta gainera, urte hartan...

«Ondo da —eten zion aitak—, soldadutzarabidaltzeko ordua da. Amaitu zaio neskameengeletan gora eta behera ibiltzea eta usategieta-ra igotzea».

Luze gabe berarengandik bereiziko nindute-lakoak horren ustekabean harrapatu zuen ama,non koilarea lapiko barrura erortzen utzi eta aur-pegia malkoz bete baitzitzaion. Aitzitik, zail danire poza deskribatzen. Nire irudimenean zerbi-tzua bat eginik zegoen askatasunarekin etaPetersburgeko bizitzako plazerekin. Guardiakosarjentu ikusi nuen neure burua, eta nire iritzizhorixe zen gizakiak izan zezakeen zorionik han-diena.

Aitari ez zitzaion gustatzen ez bere asmoakaldatzea, ez haien betetzea atzeratzea. Bertan-txe erabaki zuen noiz alde egingo nuen. Bezpe-ran, aitak jakinarazi zidan gutun bat emangozidala gudalburu izango nuenarentzat, eta lumaeta papera eskatu zituen.

— Andrei Petrovitx —esan zion amak—, B.printzeari nire partetik goraintziak emateaz ez

Page 23: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ahaztu; esaiozu Petrusha bere babespean har-tzea espero dudala.

— Burugabekeria handiagorik! —erantzunzion aitak bekokia zimurturik—. Zer dela-eta ida-tziko diot B. printzeari?

— Ez duzu ba oraintxe bertan esan Petrusha-ren gudalburuari idatziko diozula?

— Bai, eta zer?— Ba zera, B. printzea izango da Petrusharen

gudalburua. Petrusha Semionovski errejimen-duan izena emanda dago.

— Izena emanda! Eta niri zer axola dit izenaemanda egoteak? Petrusha ez da Petersburgerajoango. Zer ikasiko luke Petersburgen zerbitza-tuz gero?, dirua xahutzen eta parrandan ibil-tzen? Ez, zerbitza dezala armadan, jardun deza-la zeregin gogaikarrietan, usna dezala sutautsa,soldadu izango da, eta ez alproja hutsa. Guar-dian izena emanda dagoela! Non dauka norta-sun-agiria? Ekar ezazu hona...

Amak nire nortasun-agiria aurkitu zuen, artahandiz gordeta baitzeukan bere kutxatilan,bataioan jantzi zidaten alkandorarekin batera,eta, eskua dardarka zuela, aitari eman zion.

Page 24: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Aitak arretaz irakurri zuen, aurrean ipini mahaigainean eta gutuna idazteari ekin zion.

Jakin-minez erretzen nengoen: nora bidalikoote ninduen, Petersburgera ez bazen? Luma asti-ro samar mugitzen zen aitaren eskuan eta nik eznion begirik kentzen. Azkenean, amaitu zuengutuna, sartu pakete batean nortasun-agiriare-kin batera, jarri zigilua, kendu betaurrekoak eta,hurbiltzeko agindu ondoren, hala esan zidan:«Hemen daukak gutun hau Andrei Karlovitx R.-rentzat. Nire adiskidea duk, aspaldiko laguna.Orenburgera joango haiz beraren agindupeanzerbitzatzera».

Halatan, lur jo zuten nire amets liluragarriguztiek! Petersburgeko bizimodu alaiaren ordez,leku urrun eta galdu bateko gogaitasuna neukanzain. Zerbitzua, lehentxeago horren gogo berozburuan nerabilena, zorigaitz izugarria irudituzitzaidan. Baina ez zegoen eztabaidan hasterik.Biharamun goizean, kibitka ekarri zuten atalon-dora; barruan ipini zituzten maleta, kaiza txikibat te-ontziekin eta bilgo batzuk opil eta paste-lekin, etxeko ardura samurraren azkenengoaztarnak. Gurasoek bedeinkatu egin ninduten.

Page 25: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Aitak esan zidan: «Agur, Piotr. Leialtasun-zinanori egin, berori zintzo zerbitzatu; buruzagienaginduak bete; ez saiatu haien mesedeak lor-tzen; lan eske ez ibili; aitzakiarik ez jarri zerbitzu-ko zereginei ihes egiteko; eta gogoan izan esae-ra zaharrak dioena: zaindu jantzia erosi berrita-tik, eta ohorea gaztarotik». Amak, negar batean,osasuna zaintzeko agindu zidan niri, eta haurrazarduratzeko Savelitxi. Erbi-larruzko tulup luzebat jantzi zidaten, eta azeri-larruzko beroki bathorren gainetik. Savelitxen aldamenean eserikibitkan, eta abian jarri nintzen, negar-malkotan.

Gau hartan bertan Simbirskera iritsi nintzen.Egun osoa eman behar nuen han, premiazkogauzak erosteko. Savelitx arduratu zen horretaz,eta ni ostatuan geratu nintzen. Savelitx goizeangoiz joan zen erosketak egitera. Leihotik kalexkazikinari begiratzeaz aspertuta, gelarik gela ibil-tzen hasi nintzen. Billar-gelan sartutakoan,hogeita hamabost urte inguruko jaun garai batikusi nuen, bibote beltz eta luzekoa, txabusinazjantzia, takoa eskuan eta pipa hortz artean. Joko-an ari zen billar-gelako morroiarekin. Honek, ira-bazten zuenean, kopa bete vodka edaten zuen,

Page 26: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

eta galtzen zuenean, berriz, lau oinean jarribehar izaten zuen billar-mahaiaren azpian. Han-txe geratu nintzen, jokoari begira. Zenbat etagehiago luzatu partida, hainbat eta sarriagotanibili behar izaten zuen morroiak lau oinean, hariketa azkenean billar-mahaiaren azpian geratu zenarte. Jaunak esaldi gordin batzuk zuzendu ziz-kion, hileta-otoitza esaten ari zelako itxura egi-nez, eta partida bat jokatzea proposatu zidan.Nik ezezkoa eman nion, joko horretarako gauzaez nintzela eta. Hori, nonbait, bitxia irudituzitzaion. Erruki-irudiz begiratu zidan; hala ere,hizketan hasi ginen. Jakin nuen Ivan IvanovitxZurin zuela izena, husarren ** errejimendukokapitaina zela eta erreklutak biltzera etorria zelaSimbirskera, eta gela bat hartua zuela ostatuan.Zurinek bazkaltzera gonbidatu ninduen, aukeranzegoena erdibanatuz, soldaduen gisara. Atsegi-nez onartu nion gonbitea. Mahaira eseri ginen.Zurinek erruz edaten zuen, eta edatekoa eskain-tzen zidan niri ere, esanez zerbitzura ohitu beha-rra nuela; armadako pasadizoak kontatu zizki-dan, eta ni, haiek entzunik, barrez lehertzekozorian egon nintzen, eta mahai hartatik altxatu

Page 27: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ginenerako adiskide minak ginen. Orduan, billa-rrean jokatzen irakasteko eskaini zidan bereburua. «Hori —esan zidan— ezinbestekoa dukguretzat militarrontzat. Jardunean ari garenean,esaterako, herrixka batera heldu, eta zertaneman behar duk denbora? Izan ere, kontua ezduk beti juduak jipoitzen ibiltzea. Nahi baduk etaez baduk, ostatura joan eta billarrean jokatzeariekingo diok; baina horretarako ezinbestekoa dukjokatzen jakitea!» Erabat etsita geratu nintzeneta, lehia bizia erakutsiz, ikasteari ekin nion.Zurinek, nire saioen arrakasta berehalakoaktxundituta, adore ematen zidan oihu ozenez,eta, eskola batzuk eman eta gero, dirua jokatzeaproposatu zidan, txanpon xehe bat bakarrik, ezirabazteko, ezpada hutsaren truke ez jokatzea-rren soilik, hori, haren hitzetan, denik eta ohitu-rarik zikoitzena baita. Ados etorri nintzen horre-tan ere. Zurinek pontxe bat eskatu zuen eta das-tatzera limurtu ninduen, errepikatuaz zerbitzuraohitu beharra nuela; izan ere, pontxerik gabe ezdago armada gisakorik! Haren esana egin nuen.Bitartean, aurrera zihoan jokoa. Zenbat etazurrutada gehiago egin edalontziari, orduan eta

Page 28: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ausartago jokatzen nuen. Nire bolek jauzi egitenzuten behin eta berriro mahai-ertzaren gainetik;berotzen ari nintzen, errieta egiten nion morroia-ri, bere gogara zenbatzen baitzuen, Jainkoakdaki nola; geroago eta apustu handiagoak egitennituen; hitz batean: askatasuna erdietsi berriduen mutikoaren antzera portatzen ari nintzen.Bitartean, ohartu gabe joan zen denbora. Zuri-nek erlojuari begiratu, takoa utzi, eta ehun erru-blo galduak nituela jakinarazi zidan. Apur batlarritu ninduen horrek. Savelitxek zeukan niredirua. Barkatzeko eskatzen hasi nintzen, bainaZurinek hala eten zidan jarduna: «Tira! Mesedez,ez kezkatu. Itxaron zezakeat, eta bitartean goa-zen Arinushkaren etxera».

Zer egingo zaio! Hasi bezain eragabeki amai-tu nuen eguna. Arinushkaren etxean afaldugenuen. Zurinek behin eta berriro betetzenzidan edalontzia, errepikatuz ezinbesteko nuelazerbitzura ohitzea. Mahaitik altxatu nintzenean,ozta-ozta eusten nion gorputzari hanken gai-nean; gauerdian ostatura eraman ninduen Zuri-nek.

Page 29: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Savelitx gure zain zegoen atarian. Aienekahasi zen zerbitzuari agertzen nion atxikimendua-ren zantzu nabarmenak ikusita. «Zer gertatuzaizu, jauna? —esan zidan ahots errukarriz—.Non harrapatu duzu tamaina horretako mozko-rra? Ene Jainkoa! Bizitza osoan ez duzu horrela-ko bekaturik egin!» «Isilik egon, zaharkiloa hala-koa! —erantzun nion, mihia motelduta—. Inondikere, mozkortuta zaude, zoaz lotara... eta eramannazazu ohera».

Biharamunean, buruko minez esnatu nintzen,bezperako gertaerez hala-hola gogoratzen nin-tzela. Savelitxek eten zituen nire gogoetak, kika-ra bete te ekarri baitzidan gelara. «Goiz, PiotrAndreitx —esan zidan, buruari eraginez—, goizhasi zara parrandan ibiltzen. Noren irudiko aterazara? Ez aita ez aitona ez dira izan mozkortiak;eta ama, berriz, zer esanik ez: bizitza osoankvasa beste edaririk ez du probatu. Nor da,beraz, honen guztionen erruduna?, musié mala-partatu hori. Antipievnarengana jotzen zuen txi-tean-pitean: «Madam, je vu pri. vodkiu». Harra-patu orain je vu pri delako hori! Begien bistandago zein ikasbide polita eman dizun sasikume

Page 30: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

horrek. Eta horrelako gizon fedegabe bat hartubehar genuen irakasle, etxeko jaunak bere jen-dearekin nahikoa ez balu bezala!»

Lotsatuta nengoen. Bizkarra eman eta halaesan nion: «Alde hemendik, Savelitx, ez dut teriknahi». Baina errieta egiten hasten zenean, zailzen Savelitx isilarazten. «Horra, Piotr Andreitx,ikusi zer dakarren mozkorraldiak. Astun duzuburua, eta jateko gogorik ez. Gizon edaleak ezdu ezertarako balio... Edan ezazu pepino-gatzu-na eztiarekin; eta, ajea kentzeko, basoerdipattar da hoberena. Ez duzu nahi?»

Une horretan, morroi bat sartu zen eta 1.1.Zurinen ohar bat eman zidan. Zabaldu, eta lerrohauek irakurri nituen:

«Piotr Andreievitx maitea, mesedez, atzo ira-bazi nizkizun ehun errubloak bidali nire morroia-rekin batera. Diru-premia larrian nago.

Beti zure eskuIvan Zurin»

Ez zegoen ezer egiterik. Itxura axolagabeahartu, Savelitxengana jiratu —bera baitzen nire

Page 31: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

diruaren, aldagarrien eta arazoen arduraduna—,eta mutilari ehun errublo emateko agindu nion.«Hara! Zergatik?», galdetu zuen Savelitxek harrieta zur eginik. «Zor dizkiot», erantzun nion ahalbezain hotz. «Zor? —ihardetsi zuen Savelitxek,gero eta harrituago—. Baina, jauna, noiztik zordiozu dirurik gizon horri? Auzi hau lauso samarrada. Zure nahia gora-behera, jauna, nik ez dizutdiru hori emango».

Neure artean pentsatu nuen zirt edo zartekoune horretan agure setatsua estu lotu ezean,etorkizunean nekez lortuko nuela neure buruaberaren itzalpetik askatzea, eta, harrotasunez soeginik, hala esan nion: «Ni zure nagusia naiz, etazu nire zerbitzaria. Dirua nirea da. Jokoan galdudut gogoak eman didalako. Hona nire aholkua:azkarrarena egiteari utzi eta bete itzazu nireaginduak».

Nire hitzek hain utzi zuten Savelitx txunditu-ta, non eskuak harriduraz jaso eta aho zabalikgeratu baitzen. «Zertan zaude hor geldirik?»,garrasi egin nion haserre. Savelitx negarrez hasizen. «Piotr Andreitx, nire jauna —jaregin zuenahotsa dardarka zuela—, ez nazazula tristuraz

Page 32: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

hil. Nire bihotzeko kuttuna! Aintzat hartu agurezahar honen esanak: idatzi lapur horri esaneztxantxetan ari zinela, guk ez daukagula horren-beste dirurik aldean. Ehun errublo! Jainko mai-tea! Esaiozu gurasoek oso zorrotz debekatudizutela ezein jokotan aritzea, intxaur-jokoanizan ezik...» «Aski da, gezur gehiagorik ez! —eten nion lazki—. Ekar ezazu hona dirua; beste-la, kale gorrian utziko zaitut».

Savelitx barru-barruko atsekabez begiratueta nire zorra ordaintzeko diruaren bila joan zen.Pena ematen zidan agure gizajoak; baina aska-tasuna erdietsi nahi nuen, eta ordurako umego-rria ez nintzela erakutsi. Bidali genion dirua Zuri-ni. Savelitxek berehalakoan atera ninduen osta-tu zorigaiztoko hartatik. Zaldiak prest zeudelakoalbistearekin inguratu zitzaidan. Kontzientziakoharrak hozka eta neure kabutan damuturik aldeegin nuen Simbirsketik, neure irakaslea agurtugabe eta berriro ikusiko ez nuela sinetsita.

Page 33: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

II. atalaGIDARIA

Nire sorterria, lur maitea,sorterri ezagungabea!Ez naiz neure kabuz oinez etorri,ez nau zaldi on batek gainean ekarri:gaztea naiz, eta jatorra,kemenak ekarri nau, bihotzeko garrak,eta tabernako mozkorrak.

Antzinako kanta

Bidean egin nituen gogoetak ez ziren osoatseginak izan. Orduko prezioak kontuan izanik,jokoan galdutako diru-kopurua ez zen nolanahi-koa. Neure baitan ezinbestean onartu behar izannuen Simbirskeko tabernan jokabide ergela era-kutsi nuela, eta errudun sentitzen nintzen Save-litxen aurrean. Horrek guztiak oinazetu egitenninduen. Agurea kopetilun eserita zihoan erlai-tzean, niri bizkarra emanez, eta isilik, noizeanbehinkako urrumak beste hotsik ateratzen ez

Page 34: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

zuela. Kosta ahala kosta adiskidetu nahi nuenberarekin, baina ez nekien nondik hasi. Azke-nean, esan nion: «Tira, tira, Savelitx! Nahikoada, bakezkoak egin ditzagun, nirea da erru guz-tia; konturatu naiz neu naizela erruduna. Atzo-koa bihurrikeria hutsa izan zen, bidegabeki irain-du zintudan. Hitz ematen dizut aurrerantzeanzentzudunagoa izango naizela eta zure esanakegingo ditudala. Tira, ez haserretu, bakezkoakegin ditzagun».

— Ai, Piotr Andreitx, nire jauna! —erantzunzidan hasperen sakona eginez—. Neure buruare-kin nago haserre; nirea da erru guztia. Nolatanutzi zintudan bakarrik ostatuan? Zer egin dut?Haragiak tentatu ninduen: ezagutzen dut hangoserora bat, eta bisitalditxo bat egin behar niolabururatu zitzaidan. Eta hara: sari bila joan etaneke berriak aurkitu. Zoritxarra zoritxarrarengainean!... Nola agertuko naiz orain nagusienaurrera? Zer esango dute semea edanean etajokoan aritzen dela jakiten dutenean?

Savelitx errukarriaren bihotza arintzeko, hitzeman nion aurrerantzean ez nuela ezta kopekbat bera ere ukituko beraren baimenik gabe.

Page 35: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Lasaitu egin zen arian-arian, baina, hala eta guz-tiz, noizetik noizera, buruari ezker-eskuin eragi-nez, erremuskadaka errepikatzen zuen bereartean: «Ehun errublo! Ez da hori gero ahuntza-ren gauerdiko eztula!»

Neure bidaiaren jomugara hurbiltzen ari nin-tzen. Inguruan basamortu goibela ageri zen,muinoak eta amildegiak han-hemenka sakaba-naturik. Elurrez estalita zegoen dena. Sartzen arizen eguzkia. Kibitka bide mehar batetik zihoan,edo, zehatzago esateko, nekazarien lerek utzita-ko arrastoetatik. Bat-batean, kotxezaina aldebatera begiratzen hasi zen alditik aldira, etaazkenean, txanoa erantzita, nigana jiratu etahala esan zidan:

— Jauna, ez duzu atzera itzultzeko agindubehar?

— Zergatik?— Eguraldi txarra dakar: haizetxo mehea

jasotzen ari du, ikusi nola harrotzen duen elurerori berria.

— Hori ez da kezkatzekoa!— Ez al duzu ikusten hango hori? (Kotxezai-

nak ekialdea seinalatu zidan zigorraz).

Page 36: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Ez dut ezer ikusten, estepa zuria eta zeruoskarbia izan ezik.

— Han, han: hodeitxo hura.Begiratu, eta hodeitxo zuri bat ikusi nuen

zeru-ertzean, lehentxeago urruneko muino txikiairuditu zitzaidana. Kotxezainak azaldu zidanhodeitxo horrek bisutsa iragartzen zuela.

Entzunak nituen hango elur-ekaitzei buruzkokontuak, eta banekien behin baino gehiagotankarabana osoak estaltzen zituztela elur azpian.Savelitxek, kotxezainaren iritziarekin bat etorriz,atzera itzultzeko eskatu zidan. Baina haizea ezzitzaidan gogorra iruditu; kontu egin nuen garaiziritsiko ginela hurrengo posta-geltokira, eta ari-nago joateko agindu nuen.

Kotxezainak abiada bizkortu zuen; bainaetengabe begiratzen zuen ekialdera. Azkar ziho-azen zaldiak. Bitartean, haizeak gero eta gogo-rrago jotzen zuen. Hodeitxoa hodeitzar zuribihurtu zen; astun altxatu, hazi eta arian-arianestali zuen zerua. Elur mehea hasi zuen eta, bat-batean, maluta lodiak botatzeari ekin zion. Ulukazetorren haizea; bisutsa altxatu zen. Berehalaxe,zeru iluna elur-itsasoarekin nahasi zen. Dena

Page 37: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

desagertu zen begien bistatik. «Hara, jauna —esan zidan kotxezainak oihuka—, hau ezbeharra:elur-ekaitza!»

Kibitkako leihatilatik begiratu nuen: kanpoandena zen ilunpe eta zirimola. Haizeak horrenitxura haserrearekin jotzen zuen, non izaki bizi-duna baitzirudien; elurrak Savelitx eta biokestaltzen gintuen; zaldiak pausoan zihoazen,eta, handik gutxira, ibiltzeari utzi zioten. «Zerga-tik gelditu zara?», galdetu nion, ezinegonik,kotxezainari. «Eta nora joatea nahi duzu? —erantzun zidan, erlaitzetik jaisten zen bitar-tean—, ez dago asmatzerik nondik jo behardugun: bidea ez da ikusten, eta ilun dago inguruguztian». Errieta egiten hasi nintzaion. Saveli-txek kotxezainaren alde egin zuen. «Lehen ezdiozu jaramonik egin nahi izan —esan zidan,haserre—; ostatura itzuli behar genuen, nahibeste te edan, eguna argitu arte lo egin eta,ekaitza baretutakoan, bideari ekin berriro. Zerdela eta horren presa handia? Badirudi ezkontzabatera zoazela!» Arrazoi zuen Savelitxek. Bainaez zegoen ezer egiterik. Elurra mara-mara arizuen. Pilatuz zihoan kibitkaren alboan. Zaldiak

Page 38: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

geldirik zeuden, burua makurtuta, eta noizeanbehin dar-dar egiten zuten. Kotxezaina haieninguruan zebilen, besterik ezin egin eta bastatxukuntzen. Savelitx purrustadaka ari zen; nik,alderdi guztietara begiratu nuen, bidearen edoetxeren baten arrastorik begiztatuko ote nuen,baina ezin izan nuen ezer bereizi, inguruko bisu-tsaren zurrunbilo uherra izan ezik... Bat-batean,zerbait beltza ikusi nuen. «Aizu, kotxezaina! —oihu egin nuen—, begira: zer da itzal beltz hori?»Kotxezainak arretaz begiratu zuen. «Jainkoakdaki, jauna —esan zuen, bere lekuan esertzeazbatera—, orga ez du ematen, zuhaitza ere ez,eta badirudi mugitu egiten dela. Segur aski, edootsoa edo gizakia da».

Harantz jotzeko agindu nion eta, bat-batean,gauza beltz hura gugana hurbiltzen hasi zen. Biminutu geroago, gizaki baten parera iritsi ginen.

— Aizu, lagun! —hots egin zion kotxezainak—. Esadazu, badakizu non dagoen bidea?

— Bidea hementxe bertan dago; nik lur irmoadaukat oin azpian —erantzun zuen bidaztiak—,baina zertarako balio digu?

Page 39: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Entzun, gizona —esan nion—, ezagutzenduzu inguru hau? Gauza izango zinateke aterpe-ren batera eramateko, gaua bertan egin deza-gun?

— Ezagutzen dut inguru hau —erantzun zuenbidaztiak—. Jainkoari eskerrak, sarri askotanzeharkatu dut alderik alde, oinez zein zaldi gai-nean. Baina ikusi nolako eguraldia daukagun:berebizikoa bidea galtzeko. Hobe da bertongeratu eta itxarotea; agian, ekaitza baretu etazerua argituko du: orduan, bidea aurkituko duguizarren laguntzaz.

Adore eman zidan haren odol hotzak. Neureburua Jainkoaren nahiaren menpe utzita gauaesteparen erdian ematera erabakita nengoela,bidaztiak, bat-batean, trebeki erlaitzera igo etakotxezainari esan zion: «Hara, Jainkoari eske-rrak, etxeren bat baduk hemendik hurbil; joeskuinetara eta segi aurrera».

— Eta zergatik joan behar dut eskuinetara? —galdetu zion kotxezainak, gaitzituta—. Non ikus-ten duzu bidea? Noski, kotxea ez da zurea, etaerraza da inoren zaldiak nekaraztea.

Page 40: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Kotxezaina zuzen zegoela iruditu zitzaidan.«Izan ere —esan nuen—, zergatik uste duzuhemendik hurbil badela etxeren bat?» «Ba, hai-zea alderdi horretatik datorrelako —erantzunzidan bidaztiak—; ke-usaina aditzen dut, dudarikgabe herrixkaren bat dago inguru horretan».Txundituta utzi ninduten haren zolitasunak etausaimen zorrotzak. Abian jartzeko agindu nionkotxezainari. Zaldiak nekez mugitzen ziren elursakonean. Kibitka astiro zihoan, noiz elur-pileta-ra igoaz, noiz sakonuneetan sartuz, alde bateraeta bestera zabuka. Itsasontzia zirudien itsasozakarrean nabigatzen. Savelitx aieneka zihoan,joka eta joka nire saihetsen kontra. Leihoko oiha-la jaitsi, berokian bildu, eta lotan geratu nintzenekaitzaren doinuak urrumaturik eta ibiltze gel-diak kulunkatuta.

Amets egin nuen. Sekula ez zait ahaztukoamets hura eta, oraindik ere, zerbait profetikoaantzematen diot neure bizitzako gertaera bitxie-kin alderatzen dudan bakoitzean. Barkamenaeskatu behar diot irakurleari: segur aski, espe-rientziak berak erakutsi dio gizakia zein errazlerratzen den superstiziora, nahiz eta askotariko

Page 41: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

argudioak erabiltzen dituen sineskeriak arbuia-tzeko.

Alegiazkoak egiazkoa menperatzen duen etaloaldiaren hasierako ikuspen lausoetan errealita-tea ametsekin nahasten den egoera horretannituen hala sentimenak nola arima. Iruditu zitzai-dan elur-ekaitzak bortizki jotzen zuela oraindiketa gu noraezean genbiltzala elurrak estalitakolautada inor gabean... Tupustean, atea ikusi etagure etxaldeko larrain nagusian sartu nintzen.Aurrena, beldurrak jota pentsatu nuen aita bizikihaserretuko zela nirekin, zeren, gurasoen teila-pearen babesera halabeharrez itzulia banintzenere, berariaz desobeditu niola uste izango bai-tzuen. Estu eta larri, jauzi batez jaitsi nintzenkibitkatik, eta ikusi nuen ama nire zain zegoelaatarian eta haren itxurak sakoneko nahigabeaadierazten zuela. «Zaratarik ez atera —esanzidan—, aita gaixorik zegok, hilzorian, eta azkenagurra egin nahi dik». Ikarak hartuta, amarenatzetik joan nintzen logelara. Argi ahula zegoeneta aurpegiera tristeko jende-multzo batek ingu-ratzen zuen ohea. Poliki hurbildu nintzen; amakohe-errezelak jaso eta hala esan zuen: «Andrei

Page 42: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Petrovitx, Petrusha etorri da; etxera itzuli da gai-xorik zaudela jakin duenean; bedeinka ezazu».Belauniko jarri, eta gaixoarengan finkatu nituenbegiak. Hara!, aitaren ordez mujik bizar-beltz batikusi nuen ohean etzanda, alaitasunez niri begi-ra. Nahasirik, amarenganantz jiratu eta halaesan nion: «Zer esan nahi du honek? Hau ez daaita. Zer dela-eta eskatu behar diot bedeinkape-na mujik bati?» «Berdin ziok, Petrusha —eran-tzun zidan amak—, hire aitabitxia duk; muin egineskuan eta bedeinkatzeko esan...» Ez nintzenbat etorri. Orduan, mujika jauzi batez altxatu zenohetik, bizkar atzetik aizkora atera eta hor hasizen jo eta jo bazterrik bazter. Korrika egin nahinuen... baina ezin; hilotzez bete zen gela; gor-puetan behaztopatzen nintzen eta labain egitennuen odol-putzuak zapaltzean... Mujik ikaraga-rriak samurki deitzen zidan, hala esanez: «Ezizan beldur, hurbil hadi nire bedeinkapena har-tzera...» Izua eta nahasmendua jabetu zirennitaz... Eta une horretan, esnatu egin nintzen.Zaldiak geldirik zeuden; Savelitx besotik tirakaari zitzaidan, hala zioela: «Irten zaitez, jauna: iri-tsi gara».

Page 43: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Nora iritsi gara? —galdetu nion, begiakigurtziz.

— Ostatura. Jainkoaren laguntzaz, murruarenkontra jo dugu zuzen-zuzenean. Irten zaitez,jauna, zoaz lehenbailehen berotzera.

Kibitkatik jaitsi nintzen. Ekaitza ari zuenartean, baina indar gutxiagoz jotzen zuen. Leize-zulorik ilunenean baino ilunago zegoen kanpoan.Ugazaba gure zain zegoen atean, longainarenbarrenen azpian argiontziari eusten ziola, etagela txiki baina nahikoa garbi batera eramanninduen. Zuzi batek argitzen zuen. Fusila etatxano kosako garai bat zeuden horman esekita.

Ugazaba Jaik ibaiko kosakoa hirurogei urteinguruko gizasemea zen, artean sasoikoa etaadoretsua. Savelitxek kaiza ekarri zidan eta suaeskatu zuen tea prestatzeko. Inoiz ez nion edarihorri orduan bezain premiazko iritzi. Ugazababere zereginetara joan zen.

— Non da gidaria? —galdetu nion Savelitxi.«Hemen nauzu, jaun ohoragarria», erantzun

zidan ahots batek goitik. Sabai aldera begiratueta bizar beltz bat eta begi distiratsu bi ikusinituen. «Zer, adiskidea, izoztuta?» «Nolatan ez

Page 44: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

naiz ba izoztuta egongo oihal zakarrezko berokimehe honekin? Zamar ederra neukan, baina,zergatik ezkutatuko dizut egia?, bahian emannion atzo tabernari bati: ez zuen ematen horrenhotz handia egingo zuenik». Une hartan, ugaza-ba sartu zen, samovarra borborka zekarrela.Kikara bete te eskaini nion gidariari; sabaitik jai-tsi zen. Haren itxura berezi samarra irudituzitzaidan: berrogei bat urteko mujika zen, goibe-he ertainekoa, argala eta bizkar-zabala. Ile-xerlourdinak zituen bizar beltzean; etengabe mugi-tzen zituen begi handi biziak. Haren aurpegieranahikoa atsegina zen, baina maltzurra. Ilea biri-bil moztuta zeukan; oihal zakarrezko berokimaiztua eta galtza bonbatxo tatariarrak zituensoinean. Kikara tea luzatu nion; dastatu etabekainak okertu zituen. «Jaun ohoragarria, egi-dazu mesede handi bat: baso bete vodka ekar-tzeko agindu, tea ez da edari gisakoa guretzatkosakoontzat». Gogo onez bete nuen harennahia. Ugazabak edalontzia eta litro eta erdikobotila hartu zituen arasatik, gidariarengana hur-bildu eta aurpegira begiratu zion: «Hara! —esanzion—, ostera ere inguru hauetan! Nondik ekarri

Page 45: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

hau Jainkoak oraingoan?» Gidariak keinu adie-razgarria egin zidan eta esaera zahar batezerantzun zion: «Soroan ibili nauk hegan eta kala-mu-hazi gozoak mokokatu ditiat han; atso zaha-rra harrika hasi zaidak, baina huts egin dik. Etazer moduz zuenak?»

— Gureak! —erantzun zion ugazabak, ale-giazko elkarrizketari segida emanez—. Elizakokanpaiak bezperetarako deika hasi zituan, bainapopearen emazteak isiltzeko agindu zian: popeakanpoan zuan eta deabruak, berriz, kanposan-tuan.

«Ixo, adiskidea —ihardetsi zuen nire lagunibiltariak—, euri lanbroa zekarrek eta perretxiko-ak erruz haziko dituk; eta perretxikoak badaude,izango diagu non bildu. Eta orain (keinu eginzidan berriro) bizkar atzean ezkuta ezak aizkora,basozainak hemen zabiltzak eta. Osasuna, jaunohoragarria!» Hori esandakoan, edalontziahartu, aitaren egin, eta dzangada batez hustuzuen. Gero, buru-makurtua egin zidan eta sabaialdera itzuli zen.

Orduan ez nuen inondik inora ulertu lapurrenarteko elkarrizketa hura; baina gerora jakin nuen

Page 46: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Jaikeko kosakoen armadako kontuez ari zirela,garai hartan menperatu berria baitzen 1772.urteko matxinadaren ondoren. Savelitxek, itxu-raz, oso atsekabeturik entzuten zuen. Errezelozbegiratzen zien, tarteka ugazabari eta tartekagidariari. Ostatua —edo, hango hizkuntzan dei-tzen dioten bezala, umeta— lekutan zegoen,esteparen erdian, herrixka orotatik urrun, etalapur-gordeleku baten antz handia zeukan.Baina ez zegoen ezer egiterik. Bideari ekiteanpentsatze hutsa ere zentzugabekeria zatekeen.Biziki jostatzen ninduen Savelitxen urduritasu-nak. Bitartean, gaua igarotzeko prestatu eta jar-leku batean etzan nintzen. Savelitxek berontzia-ren gainean leku hartzea erabaki zuen, eta uga-zaba, berriz, lurrean etzan zen. Luze gabe, izbaosoa zurrungaka hasi zen, eta nik harria baino logogorragoa hartu nuen.

Biharamun goizean, berandu samar esnatunintzen, eta ikusi nuen ekaitza baretua zela.Eguzki distiratsua zegoen. Elurrak bere soinekoitsugarriaz jantzirik zeukan estepa amaigabea.Zaldiak tresnaturik zeuden. Zorrak ordaindu niz-kion ugazabari, eta horren alokairu merkea

Page 47: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

eskatu zigun, non Savelitxek berak ere ez bai-tzuen tutik esan: ohi ez bezala, ez zen merke-zuhurrean hasi, eta bezperako mesfidantza era-bat aienatu zitzaion burutik. Gidariari deitu nion,laguntza eskertu eta berrogeita hamar kopekemateko agindu nion Savelitxi, eskupeko gisa.Savelitxek bekozko iluna jarri zuen. «Berrogeitahamar kopek eskupeko! —esan zuen—. Zerga-tik? Ostaturaino ekartzeko mesedea egin diozu-lako? Nahi duzun bezala, jauna, baina ez dauka-gu diru askorik aldean. Mundu guztiari eskupe-koak ematen hasiz gero, luze gabe zuri egokitu-ko zaizu goseak amorratzen egotea». Ez neukanSavelitxekin eztabaidatzerik. Dirua, hala hitzemana nion eta, haren eskumendean zegoenerabat. Hala ere, amorrua ematen zidan gizonhura saritu gabe alde egiteak, zeren, inolakoezbeharretik salbatu ez baninduen ere, gutxie-nez, oso egoera gogaikarritik atera baininduen.«Ondo da —esan nuen neure burua menpera-tuz—, ez baduzu dirua ukitu nahi, emaiozu nirejantzietako bat. Arinegi jantzita doa. Emaiozuerbi-larruzko tulupa».

Page 48: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Jainkoarren, Piotr Andreitx maitea! —esanzidan Savelitxek—. Zertarako behar du zure erbi-larruzko tulupa? Zakur horrek vodka erostekosalduko du edozein tabernatan.

— Aizu, zaharra, zuri bost axola vodka eros-teko salduko dudan ala ez —esan zion nire ibil-daunak—. Zure nagusiak bere berokia oparitunahi dit: hori da jaunaren nahia, eta morroiaktxintik atera gabe obeditu behar du.

— Ez zara Jainkoaren beldur, lapurra halakoa!—erantzun zion Savelitxek, doinu haserrez—.Ikusi duzu oraindik ezagueran sartu gabeko hau-rra dela, eta atsegin zaizu lapurreta egitea harenlañotasunaz baliaturik. Zertarako nahi duzu zukjaunaren tulupa? Sartu ere ez zaizu egingo zeuresorbalda zikinetan.

— Azkarrarena ez egin gero —esan nionhaurtzainari—, ekar ezazu tulupa oraintxe ber-tan.

— Nagusi jauna! —esan zidan Savelitxekintzirika—. Erbi-larruzko tulupa berri-berria da!Nori eta mozkor ziztrin bati eman behar diozujantzi garesti hori?

Page 49: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Hala eta guztiz, agertu zen erbi-larruzko tulu-pa. Mujikak berehala ekin zion probatzeari. Nikestu neukan ordurako eta, izan ere, txiki sama-rra zen gidariarentzat. Baina nola edo hala janz-teko modua aurkitu zuen, josturak zarrastaturik.Savelitx ozta-ozta ez zen uluka hasi harien kirriz-ka entzun zuenean. Gidaria izugarri pozik zego-en nire opariarekin. Kibitkaraino lagundu etahala esan zidan, kilimusi handia eginez: «Eske-rrik asko, jaun ohoragarria! Jainkoak saritukoahal du zure ontasuna. Ez dut sekula ahaztukoegintza on hau». Bere aldetik joan zen. Nikaurrera jo nuen, Savelitxen haserreari jaramonikegin gabe, eta berehala ahaztu nituen bezpera-ko elur-erauntsia, gidaria eta erbi-larruzko tulu-pa.

Orenburgera heldutakoan, zuzenean jo nuenjeneralarengana. Gizaseme garai baina zaharta-sunak jadanik makurtua ikusi nuen aurrean.Haren ilea luzea eta zuri-zuria zen. Uniformezahar margulak Ana Joanovnaren garaiko gerra-gizonak ekartzen zituen gogora, eta ahoskerak,berriz, alemaniarren doinuaren kutsu nabariazeukan. Gutuna eman nion. Aitaren izena ikusi,

Page 50: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

eta begiratu arina egotzi zidan: «Ene Jainkoa! —esan zuen—. Badirudi oraindik orain AndreiPetrovitx zure adin berekoa zela, eta hara nola-ko seme-puska daukan jadanik! Ai ene! Denbo-ra, denbora!» Gutuna zabaldu, eta irakurtzenhasi zen, ahotsa goratu gabe eta noizean behinbere iruzkinak tartekatzen zituela. «Andrei Karlo-vitx jaun txit agurgarria, uste osoa dut latingoren horrek»... Zer dela eta hainbeste zeremo-nia? Uf! Ez al dio lotsarik ematen? Jakina: dizipli-na jarri behar da ororen gainetik, baina gisakoaal da horrela idaztea Kamerad zahar bati?...«jaun goren horrek ez zuela ahaztuko»... jum...«eta... orduan... kapitain jeneral zendua... etanola... Mün... kanpainan... eta gainera... Karolin-ka». Arraioa, bruder!, oraindik gogoan ditu antzi-nako gure bihurrikeriak? «Baina gatozen harira...Nire seme txoriburu hau bidaltzen dizut»... jum...«belar motzean eduki»... Zer ote da belarmotzean edukitzea? Inondik ere, errusierazkoesamolderen bat... Zer esan nahi du «belarmotzean eduki» horrek? —errepikatu zuen, niribegira.

Page 51: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Zera esan nahi du —erantzun nion, ahaliketa itxurarik lañoena harturik—: samur trata-tzea, latzegia ez izatea, askatasun handia ema-tea, belar motzean edukitzea.

— Jum, ulertzen dut... «eta ez eman askata-sun handirik»... ez, argi dago belar motzean edu-kitzeak ez duela hori esan nahi... «Honekin bate-ra... nortasun-agiria»... Non dago? Ah, hemen...«Idatzi Semionovskira»... Ondo da, ondo da:dena egingo da... «Utz iezadazu zeremoniarikgabe besarkatzen eta... zure aspaldiko lagunaeta adiskidea», hara!, azkenean asmatu du... etaabar eta abar... Tira, mutila —esan zuen gutunairakurtzen amaitu ondoren eta nire nortasun-agi-ria alde batera utzita—, dena egingo dugu: ofi-zial joango zara *** errejimendura, eta, denbora-rik gal ez dezazun, bihar bertan abiatuko zaraBielogorskaia gotorlekura. Mironov kapitainarenagindupean egongo zara; gizon ona eta prestuada. Benetako zerbitzua zer den ikusiko duzu han,diziplina ikasiko duzu. Orenburgen ez dago zere-gin askorik, eta aisia kaltegarria da jende gaz-tearentzat. Baina gaur, ongi etorria egin nahidizut: zatoz nire etxera bazkari-legea egitera.

Page 52: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

«Okerretik okerragora nabilek! —egin nuenheure artean—, zertarako balio izan dit arteanamaren sabelean nengoela sarjentu gradua edu-kitzeak? Nora eraman nau horrek? *** errejimen-dura eta gotorleku urrun batera Kirgizia-Kaisa-tzeko estepen muturrean!...» Andrei Karlovitxenetxean bazkaldu nuen, berarekin eta berarenedekan zaharrarekin. Alemaniarren zuhurtasunzorrotzak erreinatzen zuen hango mahaian, etauste dut bere jangela hutsean noizean behinsoberako gonbidatu bat ikusteak eragiten zionikara izan zela, neurri batean, horren presa han-diz ni goarnizio urrun hartara bidaltzera mugituzuen arrazoia. Biharamunean, jeneralari aguregin eta heure jomugara abiatu nintzen.

Page 53: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

III. atalaGOTORLEKUA

Gotorlekuan bizi gara,jateko ogia, edateko ura;etsai ankerrak badatozgozokirik eskatzeko asmoz,metraila-opil ugariemango diegu janari.

Soldadu-kanta

Antzinako jendea da, lagun maitea.Adinez txikia

Bielogorskaia gotorlekua Orenburgetik berro-gei verstara zegoen. Bidea Jaiken ertz malkartsu-tik zihoan. Ibaia ez zegoen artean izoztuta, etauhin berunkarak beltz eta triste hausten zirenelurrak zuriz jantzitako ibaiertz beti-berdinetan,zeinen atzean Kirgiziako estepak hedatzen bai-tziren. Pentsakor nindoan, gogoeta gehienbatgoibeletan murgilduta. Goarnizioko bizitza ez

Page 54: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

zitzaidan oso erakargarria iruditzen. Laster buru-zagi izango nuen Mironov kapitaina irudikatzensaiatu nintzen, eta kontu egin nuen gizon latzaizango zela, agure erretxina, zerbitzua besteardurarik ez zuena eta beti prest egongo zenaedozein huskeriagatik atxilotu eta ogi eta urhutseko barauan jartzeko. Bitartean, iluntzenhasi zuen. Nahiko arin gindoazen. «Gotorlekutikurrun gaude?», galdetu nion kotxezainari. «Ez,ez gaude urrun —erantzun zidan—, hortxe ikus-ten da jadanik». Alderdi guztietara begiratunuen, bastioi beldurgarriak, dorreak eta harresianon azalduko; baina enbor-hesi batek inguratu-tako herrixka besterik ez nuen ikusi. Alde bateanhiruzpalau belar-meta zeuden, elurrak erdi esta-lita; beste aldean, errota okertu bat, zuhaitz-aza-lezko hegalak nagiki apalduta. «Non da gotorle-kua?», galdetu nuen harrituta. «Hortxe bertan»,erantzun zidan kotxezainak, herrixka seinalatzenzidala, eta, hitz horiek esateaz batera, kaleartean sartu ginen. Burdinurtuzko kanoi zaharbat ikusi nuen sarrerako atean; kaleak estuaketa bihurriak ziren; izbak, berriz, zapalak eta las-toz estaliak gehienak. Komandantearengana

Page 55: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

eramateko agindu nuen, eta, handik gutxira,kibitka zurezko etxetxo baten aurrean geldituzen. Leku garai batean eraikita zegoen, zurezkoelizatik hurbil.

Ez zen inor irten harrera egitera. Ataurrerainguratu eta ezkaratzeko atea zabaldu nuen.Elbarri zahar bat, mahai gainean eserita, adaba-ki urdina josten ari zitzaion ukondoan uniformeberde bati. Bertan nintzela jakinarazteko agindunion. «Sar zaitez, adiskidea —erantzun zidanelbarriak—, zeure etxean zaude». Antzinakoerara jarritako gela garbi eta txukun bateansartu nintzen. Zoko batean ontzietarako armai-rua zegoen; horman esekita, ofizial-diploma bat,kristal eta guzti bere markoaren barruan; leiho-tik hurbil antzinako xilografia batzuk ikusinituen: Küstrin eta Otxakov gotorlekuen hartzeaerakusten zuten, baita beste gai batzuk ere, halanola emaztegaiaren hautaketa eta katuarenehorzketa. Leiho alboan atso zahar bat zegoeneserita, kotoizko mantala soinean eta zapiaburuan. Ofizial-uniformez jantzitako aguretxobegibakar batek eskutik eskura hedaturik zeu-kan mataza harilkatzen ari zen. «Zer nahi duzu,

Page 56: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

jauna?», galdetu zidan bere zeregina bertanbehera utzi gabe. Erantzun nion zerbitzurako iri-tsi berria nintzela eta kapitain jaunaren aurreraazaldu beharra nuela; eta, hori esaten ari nintze-la, aguretxo begibakarrarenganantz jiratu nin-tzen, komandantea bera zelakoan; baina ugaza-bandreak eten egin zidan buruz ikasita neramanerretolika hura. «Ivan Kuzmitx ez dago etxean —esan zidan—, aita Gerasimi bisita egitera joanda; baina berdin dio, jauna, haren emazteanauzu. Ongi etorri. Mesedez, eser zaitez». Nes-kameari deitu eta kosakoen sarjentuaren bilajoateko agindu zion. Aguretxoak jakin-minezbegiratu zidan bere begi bakarrarekin. «Barkai-dazu ausarkeria —esan zidan—, baina... zeinerrejimendutan zerbitzatu duzu orain arte?»Jakin-mina nahikotu nion. «Barkaidazu ausarke-ria —ekin zion berriro—, baina... zergatik utziduzu guardia goarnizio honetara etortzeko?»Erantzun nion horixe izan zela agintarien nahia.«Segur aski, guardiako ofizial batek gisako ezdituen egintzak izango dira tartean», jarraituzuen galde-ontzi aseezinak. «Utziozu lelokeriakesateari —errieta egin zion kapitainaren emaz-

Page 57: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

teak—, ez al duzu ikusten mutil gazte hau bideaknekatuta dagoela; ez dago zure galderei eran-tzuteko... (jaso itzazu eskuak gorago...). Eta zu,adiskidea —gaineratu zuen niganantz jiratuta—,ez tristatu urruneko bazter galdu honetara bida-li zaituztelako. Ez zara ez lehena eta ez azkena.Bertoko bizimodura moldatzen zarenean, gusta-tu egingo zaizu. Aleksei Ivanitx Shvabrin, esate-rako, orain dela bost urte ekarri zuten honagizon bat hil zuelako. Jainkoak daki zein deabruktentatu zuen; entzun, gogorik baduzu, zer gerta-tu zen: hiritik irten eta aldirietara joan zenteniente batekin, nork bere sablea atera etaborrokan hasi ziren biak; Aleksei Ivanitxektenientea hil zuen, eta bi lekukoren aurrean gai-nera! Zer deritzozu? Bekatu egin, eta gaineratxarto».

Une hartan, sarjentua sartu zen. Kosakogazte eta lerdena zen. «Maximitx! —esan zionkapitainaren emazteak—, bila ezazu bizitegirenbat ofizial jaunarentzat, baina leku garbi eta txu-kuna aurkitu gero!» «Zure esanetara, VasilisaJegorovna —erantzun zuen sarjentuak—. Ondobaderitzozu, Ivan Polejaieven etxera eramango

Page 58: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

dut jaun ohoragarri hau». «Ergelkeriarik ez,Maximitx —esan zion kapitainaren emazteak—,Polejaievenean estu samar daude; gainera, nirelaguna da, eta beti gogoan izaten du geuk agin-tzen dugula hemen. Eraman ofizial jauna... zeindira zure izena eta patronimikoa, adiskidea?Piotr Andreitx?... Eraman Piotr Andreitx jaunaSemion Kuzoven etxera. Lehengoan alprojahorrek soroan sartu zidan zaldia. Eta zer, Maxi-mitx, ondo doa dena?»

— Jainkoari eskerrak, lasai dago dena —eran-tzun zuen kosakoak—, bainu-etxean Prokhorovkabua Ustinia Negulinarekin liskartu da pegarbete ur bero zela eta ez zela, besterik ez.

— Ivan Ignatitx! —esan zion kapitainarenemazteak aguretxo begibakarrari—. Argitu Prok-horoven eta Ustiniaren arteko auzi hori, ea norkduen arrazoia eta nork errua. Baina biak zigortu.Tira, Maximitx, zoaz Jainkoarekin. Piotr Andreitx,Maximitxek zeure bizitegira eramango zaitu.

Agur egin nien. Kosakoen sarjentuak ibaiarenertz garaian, gotorlekuaren muturrean bertanzegoen izba batera eraman ninduen. SemionKuzoven familiak izbaren erdia hartzen zuen, eta

Page 59: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

gainerakoa niri utzi zidaten. Izbak gela bakarrazeukan, nahikoa txukuna, holtz batek bitanbanatua. Savelitx gure gauzak antolatzen hasizen; ni, berriz, leihatila estutik begira jarri nin-tzen. Nire aurrean estepa tristea hedatzen zen.Alde batean, txabola-multzoa zegoen; oilobatzuk hara-hona zebiltzan kalean. Atso zaharbat, treska eskuan zuela etxeko ataurrean zutik,deika ari zitzaien txerriei, eta hauek adiskidetsuerantzuten zioten kurrinka eginez. Hara nolakolekura bidalia ninduten gaztaroa igarotzera! Tris-turak hartu ninduen; leihatilatik aldendu, etaafaldu gabe oheratu nintzen, Savelitxen erre-guak aintzat hartu gabe, nahigabeturik errepika-tzen baitzidan: «Nagusi jauna, arren, jan ezazuzerbait! Zer esango du andereak semea gaixo-tzen bazaio?»

Biharamun goizean, janzten hasi berria nin-tzela, atea ireki zen eta goibehe ertaineko ofizialgazte bat sartu zen. Haren aurpegia beltzaranaeta ikaragarri itsusia zen, baina bizitasun handi-koa. «Barkatu —esan zidan frantsesez— baterezeremoniarik gabe zure ezaupidea egitera azal-du izana. Atzo jakin nuen iritsi berria zinela, eta

Page 60: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

azkenean giza aurpegi bat ikusteko irrika hainbiziki jabetu zen nitaz, non ezin izan baitiot etor-tzeko gogoari eutsi. Ulertuko duzu berton denbo-raldi bat eman ondoren». Igarri nion dueluarenkariaz guardiatik iraitzitako ofiziala zela. Elkaraditu genuen berehala. Shvabrin ez zen inondikere ergela. Haren hizketa zorrotza eta interesga-rria zen. Oso era barregarrian deskribatu zizki-dan komandantearen familia, lagunak eta nola-ko tokira eramana ninduen patuak. Gogotikbarre egiten ari nintzela, komandantearen etxe-ko ezkaratzean uniformea konpontzen ari zenelbarriak gelan sartu eta, Vasilisa Jegorovnarenizenean, beronen etxean bazkaltzera gonbidatuninduen. Shvabrinek bere burua eskaini zuennirekin joateko.

Komandantearen etxera hurbiltzen ari ginela,hogei bat agure elbarri ikusi genituen plazatxobatean, ile-korda luzeekin eta hiru puntakokapelekin. Lerrokaturik zeuden elkarren aldame-nean, komandantea aurrean zutela. Agurekementsu eta garaia zen, etxeko txanoaz etaTxinako txabusinaz jantzia. Ikusi gintuenean,gugana hurbildu zen, hitz samur batzuk esan ziz-

Page 61: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

kidan eta aginduak emateari ekin zion berriro.Han gelditu ginen trebatze-ariketak ikustekoasmoz, baina komandanteak Vasilisa Jegorovna-rengana joateko eskatu zigun, bera geroxeagojoango zela hitz emanez. «Gainera —erantsizuen—, hemen ez duzue zer ikustekorik».

Vasilisa Jegorovnak konplimendurik gabe etaxeratsu hartu gintuen, eta betidanik ezagutukobanindu bezala tratatu ninduen. Elbarria etaPalashka mahaia ipintzen ari ziren. «Gogotikekin die gaur nire Ivan Kuzmitxek trebatze-arike-tei! —esan zuen komandantearen emazteak—.Palashka, esan jaunari bazkaltzera etortzeko.Eta non da Masha?» Orduan, hamazortzi urteinguruko neska bat sartu zen, aurpegi biribil etaazal zurigorrikoa. Ilea, leuna eta gaztaina koloreargikoa, atzerantz orraztuta zeukan. Belarriakagerian geratzen zitzaizkion, eta bazirudiensutan zituela. Lehen begiratuan ez zitzaidan osoerakargarria iruditu. Errezeloz begiratzen nion:Shvabrinek egindako deskribapenaren arabera,Masha, kapitainaren alaba alegia, tuntun hutsazen. Maria Ivanovna zoko batean eseri eta jostenhasi zen. Bitarte hartan, barazki-zopa zerbitzatu

Page 62: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

zuten. Vasilisa Jegorovnak, senarra artean iritsigabea zela ikusirik, berriro bidali zuen Palashkaharen bila. «Esaiozu jaunari gonbidatuak zaindaudela eta zopa hoztu egingo dela; Jainkoarieskerrak, ariketek ez diote ihes egingo; izangodu denbora eztarria urratu arte nahi beste oihuegiteko». Handik gutxira agertu zen kapitaina,aguretxo begibakarra lagun zuela. «Hau bai hau,gizona! —esan zion emazteak—. Aspaldi da baz-karia prest dagoela, deika eta deika aritu naizeta zu etorri ez». «Vasilisa Jegorovna —erantzunzion Ivan Kuzmitxek—, badakizu lanpetuta nen-goela soldadutxoei irakasten». «Tira, tira! —ihar-detsi zuen emazteak—. Irakasbide ederra eman-go diezu zuk soldaduei: haiei bost axola die zer-bitzuak, eta zuk, berriz, zertan ari zaren ere ezdakizu. Hobe zenuke etxean geratu Jainkoariotoitz egiten. Gonbidatu maiteok, eser zaitezte,mesedez».

Bazkaltzera eseri ginen. Vasilisa Jegorovna ezzen unetxo batez ere isildu eta galderaz josi nin-duen: nor nituen gurasoak, bizirik al zeuden, nonbizi ziren eta ea diru asko zeukaten. Aita hiru-rehun nekazariren jabe zela entzutean, jaregin

Page 63: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

zuen: «arin esaten da gero, izan ere bada jendeaberatsik munduan. Ba guk, adiskidea, Palashkaneskatoa beste miraberik ez daukagu, eta, Jain-koari eskerrak, hala-hola bada ere, moldatu egi-ten gara. Ezbehar bakarra daukagu: Masha;neska ezkontzeko sasoian dago, eta zer ezkon-sari emango diogu? Orrazia, erratza eta hirukopekeko txanpon bat (Jainkoak barka diezada-la!) bainu-etxerako. Gauza ona litzateke gizonjator bat aurkitzea; bestela neskazahar geratukoda bizitza osorako». Begiratua bota nion MariaIvanovnari; gorri-gorri jarri zen eta negar-malkobatzuk isuri zituen platerera. Pena eman zidan,eta berehalakoan aldatu nuen mintzagaia.«Entzuna dut —esan nuen, harira ez bazetorrenere—, bashkirek gotorlekuari erasotzeko asmoadutela». «Eta non entzun duzu hori, adiskidea?»,galdetu zidan Ivan Kuzmitxek. «Hala esan zida-ten Orenburgen», erantzun nion. «Lelokeriak! —esan zuen komandanteak—. Guk aspalditik ezdugu horrelakorik entzun. Bashkirak koldarrakdira, eta kirgizak, berriz, zentzatuta ditugu.Segur aski ez dira hona inguratzen ausartuko,baina sudurra agertzen badute astindu ederra

Page 64: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

emango diet, eta bakea izango dugu hamar baturterako». «Eta zuri ez dizu beldurrik ematen —jarraitu nuen, kapitainaren emazteari begira—gotorlekuan bizitzeak horrenbeste arriskuz ingu-ratuta?» «Ohituta nago, adiskidea —erantzunzidan—. Badira hogei urte errejimendutik honabidali gintuztela, eta Jainkoak badaki norainokobeldurra nien hasieran jainkogabe madarikatuhoriei! Sinets iezadazu, adiskidea, haien kata-motz-larruzko txanoak antzeman bezain laster,haien ulu ozenak aditze hutsarekin, gelditu egi-ten zitzaidan bihotza! Baina orain guztiz ohitutanago, eta lekutik mugitu ere ez naiz egiten gaiz-kile horiek gotorlekuaren inguruan dabiltzalaesaten didatenean».

— Vasilisa Jegorovna oso emakume ausartada —ohartarazi zuen Shvabrinek arrandiro—.Ivan Kuzmitxek egiazta dezake hori.

— Bai, zuzen zaude —esan zuen Ivan Kuzmi-txek—, ez da emakume beldurtia.

— Eta Maria Ivanovna? —galdetu nuen—. Zubezain ausarta da?

— Masha ausarta? —erantzun zidan harenamak—. Ez, Masha oso beldurtia da. Oraindik

Page 65: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ezin ditu entzun ere egin armen tiro-hotsak: dar-daraz hasten da. Orain dela bi urte, nire egu-nean, gure kanoiarekin tiro egitea bururatuzitzaion Ivan Kuzmitxi, eta bera, nire laztana,hainbeste ikaratu zen, non ozta-ozta ez zitzaigunbeste mundura joan. Harrezkeroztik ez dugu tiroegiten kanoi madarikatu horrekin.

Mahaitik altxatu ginen. Kapitaina eta emaz-tea lotara joan ziren; nik Shvabrinen etxera jonuen eta berarekin eman nuen arratsaren gaine-rakoa.

Page 66: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

IV atalaDUELUA

Tira, zoaz eta jar zaitez zeure tokian,ikusiko duzu nola gorputza zulatzen dizudan.

Kniajnin

Aste batzuk joan ziren, eta Bielogorskaiagotorlekuko bizitza, eramangarria ez-ezik, atse-gina ere bilakatu zen niretzat. Komandantearenetxean, senitartekoa banintz bezala tratatzenninduten. Senar-emazteak guztiz agurgarriakziren. Ivan Kuzmitx —soldadu baten semea iza-tetik ofizial izatera iritsia— gizon ezikasia etalandugabea zen, baina zintzo-zintzoa eta onhutsa. Arduragabea izaki, emazteak nahieraramaneiatzen zuen. Vasilisa Jegorovna etxekozereginez bezainbeste arduratzen zen zerbitzu-ko gora-beherez, eta etxea balu bezala goberna-tzen zuen gotorlekua. Maria Ivanovnak lastergainditu zuen niganako beldurra. Lagun egin

Page 67: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ginen. Neska zentzuduna eta sentibera zelaantzeman nion. Ohartu gabe, atxiki egin nin-tzaion familia jator hari, baita Ivan Ignatitx goar-nizioko teniente begibakarrari ere. Shvabrinekharen lepotik asmatua zuen gisakoak ez zirenharremanak zituela Vasilisa Jegorovnarekin.Egiaren antz-izpirik ere ez zuen kontu horrek,baina Shvabrini berdin zion.

Ofizial egin ninduten. Zerbitzua ez zen zamaastuna niretzat. Zorioneko gotorleku hartan ezzegoen ez ikuskapenik, ez trebatze-ariketarik, ezzaintze-lanik. Noizean behin, gogoak hala ema-ten zionean, komandanteak soldaduak trebatzenzituen, baina artean ez zuen lortu guztiek jakiteanon zuten eskuina eta non ezkerra, nahiz etahaietako askok, ez okertzeko, gurutzearen sei-nalea egin jiratu behar zuten bakoitzean. Shva-brinen etxean frantsesezko liburu batzuk zeu-den. Irakurtzeari ekin nion, eta literaturarakozaletasuna sortu zitzaidan. Goizean, irakurri etaitzulpengintzan trebatzen nintzen, eta poemakidazten nituen noizean behin. Ia beti, komandan-tearen etxean bazkaltzen nuen, eta bertan emanohi nuen egunaren gainerakoa. Batzuetan,

Page 68: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

gauean, aita Gerasim azaltzen zen emazteare-kin. Akulina Pamfilovna zuen izena eta ingurukononzeberririk handiena zen. A.I. Shvabrinekin,noski, egunero elkartzen nintzen; baina gero etagogaikarriago irizten nion haren solasari. Eznituen batere gogoko komandantearen familia-ren lepotik etengabe egiten zituen txantxak eta,batez ere, Maria Ivanovnari buruzko iruzkin min-garriak. Gotorlekuan ez zegoen beste lagunarte-rik, baina ez nuen bestelakorik nahi.

Iragarpenak gora-behera, bashkirak ez zirenmatxinatu. Lasaitasuna zen nagusi gotorlekua-ren inguruan. Baina, ustekabean, lagun artekoistilu batek hautsi zuen bakea.

Lehentxeago esan dudanez, literaturan ari-tzen nintzen. Nire saioak onak ziren garai horre-tarako, eta Aleksei Petrovitx Sumarokoveksutsuki goraipatu zituen zenbait urte geroago.Behinola, gogobeterik utzi ninduen abesti laburbat idaztea lortu nuen. Gauza jakina da auto-reek, batzuetan, aholku eske doazelako itxurakeginez entzuleengana jotzen dutela haien oniri-tziaren bila. Halatan, abestitxoa kopiatu, etaShvabrini eraman nion, gotorleku osoan bera

Page 69: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

nuen-eta poeta baten lana balioesteko gauzazen bakarra. Aitzinsolas labur baten ondoren,koadernoa sakelatik atera eta bertso hauek ira-kurri nizkion:

Maitasunaren ideia burutik baztertuzeta, ai!, Masha saihestuzsaiatzen naiz neure ederra ahazten,eta aske naizela dut amesten.

Baina haren begiek gatibu naukate,nahigabez arima betetzen didate,ikusten baditut, dirdirka, aurreanbihotza lehertzen zait barnean.

Badakizu nire zoritxarra zein den,erruki zaitez, Masha, arren,badakizu, Masha, zure gatibu naizela,arindu, mesedez, nire zori krudela.

— Zer deritzozu? —galdetu nion Shvabrini,eta gorespenaren zain geratu nintzen, ezinbes-tean ordaindu behar zidan saria bailitzan. BainaShvabrinek, bihozbera jokatu ohi bazuen ere,

Page 70: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

argi eta garbi adierazi zidan nire abestia txarrazela, eta biziki atsekabetu ninduen horrek.

— Zergatik? —galdetu nion, atsekabea bar-nean gordeaz.

— Ba —erantzun zidan—, bertso horiek VasiliKirilitx Trediakovski nire irakasleak egiten zitue-nen parekoak direlako, eta biziki gogorazten diz-kidatelako berak idatzitako amodiozko koplatxo-ak.

Orduan, koadernoa hartu, eta bertso eta hitzguztiak banan-banan aztertzen hasi zen gupida-rik gabe, modurik mingarrienean nire lepotiktrufa eginez. Ezin izan nuen jasan. Koadernoaeskutik kendu, eta esan nion ez nizkiola inoizneure idazlanak erakutsiko berriro. Shvabrinbarrez lehertu zen mehatxu horren aurrean.«Ikusiko dugu ea zeure hitzari eusteko gai zaren—esan zidan—. Ivan Kuzmitxek bazkaldu aurre-tik pitxerdi bete vodka nola, halaxe behar dituz-te poetek entzuleak. Eta nor da zeure maitasunsutsua eta bihotzeko oinazeak aitortzen dizkio-zun Masha hori? Maria Ivanovna ote?»

Page 71: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Zuri bost axola Masha hori nor den —eran-tzun nion, bekozko iluna jarrita—. Ez ditut ezer-tarako behar ez zure iritziak eta ez zure aieruak.

— Horratx! Hona poeta buruiritzia eta maita-le apala! —ekin zion berriro Shvabrinek, nigangero eta sumin biziagoa piztuz—. Entzun adiski-de baten aholkua: neska lortu nahi baduzu,utziozu abestiak idazteari.

— Zer esan nahi duzu, jauna? Azal iezadazu,mesedez.

— Atsegin handiz. Ilunabarrean Masha Miro-nova zugana inguratzea nahi baduzu, poesiasamurrak idatzi beharrean, hobe zenuke belarri-tako parea opari egitea, hori esan nahi dut.

Borborka hasi zitzaidan odola.— Eta zergatik darabilzu uste hori Maria Iva-

novnaren gainean? —galdetu nion, gaitziduraribarnean nekez eusten niola.

— Arituaren arituaz haren ohituren berri daki-dalako —erantzun zidan infernuko irribarre mal-tzurra osaturik.

— Gezurretan ari zara, gizatxarra halakoa! —oihu egin nion amorruz—. Gezurretan ari zaramodurik lotsagabeenean.

Page 72: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Aurpegia mudatu zitzaion Shvabrini.— Hori ez dizut inondik inora onartuko! —

esan zidan, besoa estutuz—. Garbitu egin behar-ko duzu irain hau.

— Bai horixe, nahi duzunean! —erantzunnion pozarren. Bertantxe zati-zati eginda uztekoprest nengoen une hartan.

Ivan Ignatitxengana jo nuen zuzenean. Orra-tza eskuan zerabilela aurkitu nuen: komandan-tearen emaztearen mandatuz, perretxikoak kor-datzen ari zen negurako lehortzen jartzeko. «Ah,Piotr Andreitx! —esan zuen ni ikustean—. Ongietorri! Zer dela-eta hemendik? Barkaidazuausarkeria, baina... zerk ekarri zaitu?» Laburazaldu nion Aleksei Ivanitxekin izandako liskarra-ren nondik norakoa, eta dueluan nire laguntzai-lea izan zedin eskatu nion. Ivan Ignatitxek arre-taz entzun zidan, begi bakarra zabal-zabalikzuela. «Zer esan nahi duzu? —galdetu zidan—,Aleksei Ivanitx hiltzeko asmoa duzula eta nihorren lekuko izatea nahi duzula? Barkaidazuausarkeria, baina... hori da kontua?»

— Horixe bera.

Page 73: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Tira, tira, Piotr Andreitx! Horrelakorik buru-ratzea ere! Sesioa izan duzu Aleksei Ivanitxekin?Hori ez da beste munduko ezbeharra! Irainenzama berehala arintzen diren horietakoa da.Berak iraintzen bazaitu, zuk hitz gordinez eran-tzun; muturra berotzen badizu, eman zartakobat belarrian, edo bi, edo hiru; eta gero, elka-rrengandik aldendu, guk adiskidetuko zaituzteguberriro. Barka ezazu ausarkeria, baina esadazu,mesedez, bidezkoa iruditzen zaizu lagun hurkoa-ri bizia kentzea? Eta gaitz erdi zuk bera hilkobazenu: Jainkoak gorde dezala Aleksei Ivanitx;egia esan, nik ere ez dut oso begiko. Baina, etaberak zu garbitzen bazaitu? Zer gertatuko litza-teke orduan? Barkaidazu ausarkeria, baina... noruste duzu geratuko litzatekeela galtzaile?

Teniente zentzudunaren argudioek ez nindu-ten bigundu. Tinko eutsi nion neure asmoari.«Nahi duzun bezala —esan zuen Ivan Ignati-txek—, egizu gogoak ematen dizuna. Baina nikzergatik izan behar dut horren lekuko? Zer delaeta? Barkaidazu ausarkeria, baina horren gauzabitxia al da bi gizon borrokan ikustea? Jainkoari

Page 74: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

eskerrak, suediarren eta turkiarren aurka borro-katu naiz, eta denetarik ikusi dut».

Senperrenak egin nituen laguntzailearen egi-tekoa zertan zen azaltzeko, baina Ivan Ignatitxez zen nire argibideak ulertzeko gauza. «Egizunahi duzuna —esan zidan—. Baina auzi honetannahasten banauzu, beharbada, Ivan Kuzmitxen-gana joko dut eta, zerbitzuko legea beteaz, jaki-naraziko diot estatuaren interesen aurkako ekin-tza prestatzen ari direla isilka gotorlekuan, etaberak, beharrezko baderitzo, neurri egokiak har-tuko ditu...»

Beldurrak hartu ninduen, eta komandanteariezertxo ere ez esateko eskatzen hasi nintzaionIvan Ignatitxi; nekez jarri nuen neure aldera;azkenean, hitz eman zidan, eta bakean uzteaerabaki nuen.

Ohi nuenez, komandantearen etxean igaronuen arratsaldea. Pozik eta kezka gabe agertzenahalegindu nintzen, susmorik ez pizteko eta gal-dera gogaikarriak saihesteko; baina egia esan,falta nuen egoera horretan inoiz izan diren guz-tiek ia beti harrotasunez aldarrikatzen dutenodol hotza. Arratsalde hartan, sentikor eta

Page 75: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

samurtasunera makurtuta nengoen. Maria Iva-novna ohi baino atseginago nuen. Ikusten nuenazkeneko aldia izan zitekeelako ideiak zerbaitbereziki hunkigarria eransten zion neure begie-tarako. Luze gabe, Shvabrin azaldu zen. Bazterbatera eraman eta Ivan Ignatitxekin izandakoelkarrizketaren berri eman nion. «Zertarakobehar ditugu laguntzaileak? —zakartu zitzai-dan—. Moldatuko gara haiek gabe ere». Dueluagotorleku alboko belar-meten atzean egitea era-baki genuen. Bertan elkartuko ginen biharamu-nean, goizeko zazpietan. Nonbait, horren adiski-detsu mintzatzen ari ginen elkarrekin, non,pozak eraginda, mihia askatu baitzitzaion IvanIgnatitxi. «Oso ondo, bazen garaia —esan zidan,gogobeterik—, bake txarra gerra ona bainohobea da, osasuna ohorearen gainetik jarribehar da».

— Zer, zer, Ivan Ignatitx? —esan zuenkomandantearen emazteak, gelako bazterbatean kartetan ari baitzen—. Ez dizut entzun.

Ivan Ignatitx, egiten nizkion haserrezko kei-nuei erreparatuta eta agindutakoaz oroituta,

Page 76: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

aztoraturik geratu zen, zer erantzun ez zekiela.Shvabrinek lagundu egin zion.

— Ivan Ignatitxek —esan zuen— bere ones-pena agertu digu adiskidetu egin garelako.

— Norekin etsaitu zara ba, jauna?— Eztabaida gogor samarra izan dut Piotr

Andreitxekin.— Zer dela eta?— Huskeria handi bat dela eta, Vasilisa Jego-

rovna: abestitxo bat.— Arranopola!, nolatan liteke abestitxo

batengatik inorekin etsaitzea?... eta nola gertatuda?

— Ba, honela: arestian Piotr Andreitxek abes-ti bat idatzi du; gaur nire aurrean irakurri du etanik neure abestirik gogokoena kantatzeari ekindiot:

Kapitainaren alaba,gauerdian ez atara...

Eztabaida piztu da. Piotr Andreitx biziki hase-rretu da; baina azkenean, onartu egin du norbe-

Page 77: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

rak gogoko duena kantatzeko eskubidea duela.Eta horrela amaitu da istilua.

Neure senetik ateratzeko zorian egon nintzenShvabrinen lotsagabekeria ikusita; baina, nikizan ezik, inork ez zituen haren zirikada ozpinakulertu; behinik behin, inork ez zien arretarik jarri.Abestitxotik poetetara lerratu zen elkarrizketa,eta komandanteak ohartarazi zigun poeta guz-tiak lizunak eta mozkor porrokatuak direla, etaadiskidetasunez adierazi zidan hobe nukeelabertsogintza bertan behera uztea, zerbitzuarenkontrako jarduera izateaz gain gauza onik ezzekarrelako.

Jasanezina zitzaidan Shvabrin han izatea.Luze gabe, agur egin nien komandanteari etaberonen familiari. Etxera heldutakoan, sableaarretaz aztertu, punta probatu, eta lotara joannintzen, Savelitxi goizeko zazpiak jo baino lehenesnatzeko aginduta.

Biharamunean, hitzartutako orduan, belar-meten atzean nengoen aurkariaren zain. Handikgutxira azaldu zen bera ere. «Baliteke usteka-bean harrapatzea —esan zidan—, azkar ibilibehar dugu». Uniformeak erantzi eta, mahuka

Page 78: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

hutsik, sableak biluztu genituen. Une hartan,bat-batean, Ivan Ignatitx agertu zen belar-metabaten atzetik, bost bat elbarri lagun zituela.Komandantearen etxera laguntzeko eskatuzigun. Haserre obeditu genion; soldaduz ingura-tuta, gotorlekura jo genuen Ivan Ignatitxen atze-tik. Garaile-antzean zihoan taldearen buru, ibile-ran hantuste nabarmena zerabilela.

Komandantearen etxean sartu ginen. IvanIgnatitxek atea ireki eta oso arrandiro aldarrika-tu zuen: «Hona hemen!» Vasilisa Jegorovnakegin zigun harrera. «Ai ene, jaunak! Egundohorrelakorik! Zer gertatu da? Zer dela eta?Baina, nolatan liteke gure gotorlekuan bi lagu-nek elkar hiltzeko burutapena izatea? Ivan Kuz-mitx, preso har itzazu oraintxe bertan! PiotrAndreitx! Aleksei Ivanitx!, ekarri zeuen sableak,ekarri, ekarri! Palashka, eraman sable hauektrastelekura. Piotr Andreitx!, ez nuen zugandikhorrelakorik espero. Ez dizu lotsarik ematen?Ulertzekoa da Aleksei Ivanitxek horrelako gau-zak egitea: gizon bat hiltzeagatik bota zutenguardiatik, eta, gainera, ez du Jainko Jaunagan

Page 79: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

sinesten; baina zu bestelakoa zinelakoan nengo-en, ala zuk ere bide horretatik jo duzu?»

Ivan Kuzmitx guztiz bat zetorren emazteare-kin, eta hala zioen: «Entzun ondo, Vasilisa Jego-rovnak arrazoi du. Armadako araudiak argi etagarbi debekatzen ditu dueluak». Bitartean,Palashkak gure sableak hartu eta trastelekuraeraman zituen. Ezin izan nion barre egitekogogoari eutsi. Shvabrin, aldiz, beti bezain harroageri zen. «Zor dizudan errespetu guztiarekin —esan zion, odol hotzez, Vasilisa Jegorovnari—,ezin dut ohartarazi gabe utzi bidegabeki hartuduzula zeure gain gu epaitzeko lana. Utzi zereginhori Ivan Kuzmitxen esku, berari dagokio eta».«Ai, jauna! —ihardetsi zuen komandantearenemazteak—, senar-emazteak ez al dira ba arimaeta gorputz bat? Ivan Kuzmitx! Zeren zainzaude? Giltzapean sartu oraintxe bertan bi ergelhauek, gela banatan eta ogia eta ur hutsa bestejan-edanik gabe, ea behingoz zentzatzen diren.Eta gero, aita Gerasimek penintentzia ezarrikodie, otoitz eginez Jainkoari barkamena eskatueta damua agertuko dute guztien aurrean».

Page 80: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Ivan Kuzmitxek ez zekien zer erabaki hartu.Maria Ivanovna ikaragarri zurbil zegoen. Apurka-apurka, baretu egin zen ekaitza; komandantea-ren emazteak, lasaiturik, elkarri musu ematerabehartu gintuen. Palashkak sableak ekarri zizki-gun. Itxuraz adiskidetuta irten ginen komandan-tearen etxetik. Ivan Ivanitxek atzetik jarraituzigun. «Ez dizu lotsarik ematen? —esan nionhaserre—, horrelakorik egingo ez zenuela hitzeman zenidan arren, komandantearen aurreansalatu nauzu». «Jainkoa lekuko, nik ez diot ezeresan Ivan Kuzmitxi —erantzun zuen—. VasilisaJegorovnak atera dit kontua. Berak antolatu dudena komandanteak ezer jakin gabe. Dena dela,Jainkoari eskerrak, ondo amaitu da». Hori esan-dakoan, etxera itzuli zen, eta Shvabrin eta biokbakarrik geratu ginen. «Gure auzia ezin dahorrela bukatu», esan nion. «Jakina —erantzunzidan Shvabrinek—, odolez garbitu behar duzuzeure ozarkeria; baina orain, segur aski, ez digu-te begirik kenduko. Egun batzuk eman beharkoditugu plantak eginez. Ikusi arte!» Eta elkarren-gandik bereizi ginen ezer gertatu ez balitz beza-la.

Page 81: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Komandantearen etxera itzuli nintzen eta,ohi nuenez, Maria Ivanovnaren aldameneaneseri nintzen. Ivan Kuzmitx ez zegoen etxean;Vasilisa Jegorovna lanpetuta zebilen etxekozereginetan. Gu biok solasean ari ginen ahape-ka. Maria Ivanovnak samurtasunez kargu hartuzidan Shvabrinekin izandako istiluak guztiei era-gin zien kezkarengatik. «Sor eta lot geratu nin-tzen —esan zidan—, sableekin borroka egitekoasmotan zeundetela esan zidatenean. Bai arra-roak gizonezkoak! Segur aski aste baten buruanguztiz ahaztuta edukiko luketen hitz batengatik,prest daude elkar hiltzeko eta, bizia ez-ezik, kon-tzientzia eta ingurukoen zoriona ere sakrifikatze-ko... Baina ziur nago liskarra ez zenuela zuk era-gin. Ziur nago Aleksei Ivanitx izan dela errudu-na».

— Eta zergatik uste duzu hori, Maria Ivanov-na?

— Ba... zirizale hutsa delako! Ez dut begikoAleksei Ivanitx, ezin dut eraman; eta, harritzekoabadirudi ere, ez litzaidake batere gustatukoberak ere horren gogaikarri iriztea niri, ikaraga-rri kezkatuko ninduke horrek.

Page 82: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Eta zer uste duzu, Maria Ivanovna?, gogo-ko zaitu, bai ala ez?

Maria Ivanovna isildu eta lotsagorritu eginzen.

— Badirudi... —esan zidan—, zera... gogokonauelakoan nago.

— Eta zergatik zaude uste horretan?— Behin, berarekin ezkontzeko eskatu zidala-

ko.— Ezkontzeko! Berarekin ezkontzeko eskatu

zizun? Noiz?— Joan den urtean. Zu etorri baino bi hilabe-

te lehenago.— Eta zuk, ezezkoa eman zenion?— Zerorrek ikus dezakezu. Aleksei Ivanitx,

noski, gizon argia da, eta familia onekoa, etabaditu ondasunak; baina ezkontzan mundu guz-tiaren aurrean musu eman beharko niokeelapentsatu nuenean... Hori, inola ere ez! Ezta mun-duko zorion guztiaren truke ere!

Maria Ivanovnaren hitzek begiak ireki etagauza asko argitu zizkidaten. Orduan ulertunuen zergatik aritzen zen Shvabrin horren tema-ti beraren kontrako esamesak zabaltzen. Inondik

Page 83: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ere, jabetua zen begi onez hartzen genuelaelkar, eta elkarrengandik bereizten saiatzen zen.Gure arteko liskarra eragin zuten hitzak are zita-lagoak iruditu zitzaizkidan ikusi nuenean ez zire-la adarjotze gordin eta zantar hutsa izan, bera-riaz botatako gezur-laidoa baizik. Mihi-gaiztolotsagabea zigortzeko irrika biziagotu egin zitzai-dan barnean, eta egon ezinik geratu nintzenabagune egokiaren zain.

Ez nuen luze itxaron beharrik izan. Biharamu-nean, etxean eserita nengoela elegia bat idatzinahirik, luma marraskatzen errimaren bila, hala-ko batean, Shvabrinek gelako leihoa jo zuen.Luma gorde, sablea hartu eta berarengana ateranintzen. «Zergatik geroko utzi? —esan zidanShvabrinek—, ez daukagu inor zelatan. Goazenibaira. Han ez digute enbarazurik egingo». Isilikabiatu ginen. Bide-zidor piko batetik jaitsi ondo-ren, ibaiertzean bertan gelditu eta sableak biluz-tu genituen. Shvabrin ni baino trebeagoa zen; ni,berriz, sendoagoa eta ausartagoa. MonsieurBeauprék, garai batean soldadu izan baitzen,esgrima-eskola batzuk eman zizkidan, eta eder-ki baliatu zitzaizkidan abagune hartan. Shvabri-

Page 84: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

nek ez zuen uste horren aurkari arriskutsua aur-kituko zuenik. Puska luzea eman genuen elkarzauritu ezinik; azkenean, Shvabrini indarrak ahi-tzen ari zitzaizkiola antzemanik, su eta gar ekinnion erasoari eta uretan sarrarazi nuen ia. Bat-batean, neure izena entzun nuen, norbaitekozenki esana. Atzera begiratu eta Savelitx ikusinuen. Korrika zetorren niganantz ibaiertzarengoi aldeko bidetik... Bitartean, ziztada mingarriasentitu nuen bularrean, eskuineko besaburuarenazpian; erori eta konortea galdu nuen.

Page 85: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

V atalaMAITASUNA

Aizu, neskatila, neska polit hori!gaztea zara oraindik, ez ezkondu;galdetu, neska, aitari eta amari,aitari, amari eta familia osoari;zentzuz jokatu, neska, ez izan leloa,lehenago bildu ezkonsari eder askoa.

Herri-kanta

Hobea aurkitzen baduzu, nitaz ahaztuko zara.Txarragoa aurkitzen baduzu, nitaz oroituko zara.

Herri-kanta

Neure senera itzuli nintzenean, burua nahasi-rik egon nintzen puska batean, zer gertatu zitzai-dan gogoratu ezinik. Ohean etzanda nengoengela ezezagun batean, eta ahulezia handiasumatzen nuen gorputz osoan. Nire aurreanSavelitx zegoen, eskuan kandela zeukala. Nor-bait kontu handiz kentzen ari zen bularra etabesaburua biltzen zizkidaten lotailuak. Apurka-

Page 86: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

apurka, ideiak argitu zitzaizkidan. Dueluaz oroi-tu, eta zaurituta nengoela ohartu nintzen. Unehartan, atea ireki zen. «Zer moduz?», galdetuzuen xuxurlaka dardarizoa eragin zidan ahotsbatek. «Ez da aldaketarik izan —erantzun zuenSavelitxek intzirika—, bost egun darama korde-rik gabe». Jiratu egin nahi izan nuen, baina ezin.«Non nago? Nor da hor?», esan nuen ahalegi-nean. Maria Ivanovna ohera hurbildu eta niga-nantz makurtu zen. «Zer moduz zaude?», galde-tu zidan. «Jainkoari eskerrak! —erantzun nionahots ahulez—. Zu zara, Maria Ivanovna? Esada-zu...» Ez nuen jarraitzeko indarrik izan, eta isilduegin nintzen. Savelitxek hasperen egin zuen.Pozak aurpegia argitu zion. «Bere senera itzulida! Bere senera itzuli da! —errepikatzen zuen—.Bejondeizula, jauna! Ai ene, Piotr Andreitx, hauikaraldia eman didazuna! Bost egun!, arin esa-ten da gero...» Maria Ivanovnak hitz-jarioa etenzion. «Ez asko hitz egin berarekin, Savelitx —esan zion—. Ahul dago oraindik». Gelatik irteneta, zaratarik atera gabe, erdi irekita utzi zuenatea. Borborka neukan burua. Beraz, komandan-tearen etxean nengoen, Maria Ivanovna ni ikus-

Page 87: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

tera etorria zen. Hainbat galdera egin nahi niz-kion Savelitxi, baina zaharrak ezker-eskuin era-gin buruari eta belarriak estali zituen. Haserre,begiak itxi eta lo pisu batek hartu ninduen bere-hala.

Esnatu nintzenean, Savelitxi deitu nion,baina bera barik Maria Ivanovna ikusi nuenaurrean; haren aingeru-ahotsak agurtu egin nin-duen. Ez naiz gauza une hartan nitaz jabetu zensentimenduaren gozoa azaltzeko. Hartu eskuaeta beronen kontra estutu nintzen, samurtasu-nezko malkoak isuriz. Mashak ez zuen eskuaaskatu... eta, bat-batean, beraren ezpain txikiekazaletik ukitu zidaten masaila, eta haien mususutsu eta freskoa sentitu nuen. Sua piztu zitzai-dan barnean. «Maria Ivanovna maitea, ene biho-tzeko laztana —esan nion—, izan zaitez nireemaztea, onar ezazu ni zoriontsu egitea». Berebaitara itzuli zen. «Jainkoaren izenean!, lasai zai-tez —esan zidan, eskua askatu ondoren—. Arris-kuan zaude oraindik: baliteke zauria zabaltzea.Zaindu zeure burua, mesedez, egizu hori niga-tik». Eta hori esandakoan, joan egin zen, nipozez zoratzen utzita. Zoriontasunak berpiztu

Page 88: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

egin ninduen. Nirea izango zen!, maite ninduen!Pentsamendu horrek goitik behera bete zizkidanbarne-muinak.

Harrezkeroztik, hobera egin nuen arian-arian.Gotorlekuan medikurik ez zenez, errejimendukobizargilea arduratzen zen nitaz, eta, Jainkoarieskerrak, ez zuen azkarrarena egiteko asmorikerakutsi. Gaztetasunak eta naturak azkar sus-pertzen lagundu zidaten. Komandantearen fami-lia osoak zaintzen ninduen. Maria Ivanovna ezzen nigandik aldentzen. Esan beharrik ez dagoabagune egokia aurkitu bezain laster lehengoanetendako maitasun-adierazpenari ekin niolaberriro, eta Maria Ivanovnak aurrekoan bainopatxada handiagoz entzun zidan. Batere itzulin-gururik gabe aitortu zidan bihotza nigana erren-diturik zuela, eta esan zidan bera zoriontsua iza-teak oso poztuko zituela gurasoak. «Baina pen-tsa ezazu ondo, maitea —gaineratu zuen—, zuregurasoek ez dute eragozpenik ipiniko?»

Pentsakor geratu nintzen. Ez nuen inolakozalantzarik amaren samurtasunaz, baina aitarenizaera eta pentsabidea zertan ziren banekienez,kontu egin nuen nire maitasunak ez zuela gehie-

Page 89: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

gi hunkituko eta mutil gazte baten nahikeriatzatjoko zuela. Argi eta garbi adierazi nion Maria Iva-novnari hori guztia, eta, hala ere, aitari idazteradeliberatu nintzen, ahalik eta hitzik ederrenez,ezkontzeko onespena eskatuz. Gutuna erakutsinion Maria Ivanovnari, eta hain iritzi zion eragin-kor eta hunkigarri, non ez baitzuen dudarik egineskariaren arrakastaz eta, hala gaztetasunarennota maitasunaren uste osoarekin, bere bihotzsamurraren sentimenduetara eman zen inolakotrabarik gabe.

Neure eriondoaren aurreneko egunetan,onezkoak egin nituen Shvabrinekin. Ivan Kuzmi-txek, duelua zela-eta erantzuki eginez, hala esanzidan: «Entzun, Piotr Andreitx!, preso hartubeharko zintuzket, baina zigor latza jasan duzuhori gabe ere. Aleksei Ivanitx, ordea, okindegiansartu dut, ondo zainduta, eta sablea, berriz,Vasilisa Jegorovnak dauka giltzapean gordeta.Hausnartu eta damu har dezala». Zoriontsuegianintzen bihotzean inoren alderako etsaitasunsentimendurik gordetzeko. Erreguka hasi nin-tzen Shvabrini zigorra ken ziezaioten, etakomandanteak, gizon bihozbera baitzen, emaz-

Page 90: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

tearekin ados jarrita, askatzea erabaki zuen.Shvabrin nigana etorri zen; sakoneko arranguraagertu zidan gure artean gertatutakoagatik;errudun bakarra bera zela aitortu eta iraganaahazteko eskatu zidan. Jatorriz aihertsua ez nin-tzenez, gogo onez barkatu nizkion bai liskarraeta bai zauria. Bere buruarenganako estimuaminduta daukan eta maitasunean porrot eginduen gizonaren etsipena ikusi nuen Shvabrinekegindako irainean, eta bihotz-bihotzez barkatunion guztia aurkari dohakabeari.

Agudo sendatu nintzen eta neure bizitegiraaldatzeko aukera izan nuen. Urduri nengoenbidalitako gutunaren erantzuna noiz iritsiko zain,esperantzarik izaten ausartu gabe eta aieru goi-belak uxatzen saiatuz. Vasilisa Jegorovnari etaberaren senarrari artean ezer esan gabea nin-tzen; baina banekien nire proposamenak ezzituela harrituko. Ez Maria Ivanovna ez ni ezginen ahalegintzen haiei gure sentimenduakezkutatzen, eta haien onespena gauza seguru-tzat jotzen genuen aldez aurretik.

Azkenik, goiz batean, Savelitx nire gelaraetorri zen, eskuan gutun bat zekarrela. Dardaraz

Page 91: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

hartu nuen. Helbidea aitaren eskuak idatzia zen.Horrek gertu jarri ninduen garrantzi handiko zer-baitetarako, zeren gutunak amak idatzi ohi bai-tzizkidan, eta aitak amaieran lerro labur batzukerantsi besterik ez. Denbora luzea eman nuengutunazalari zigilua kendu gabe. Behin eta berri-ro irakurri nuen idazpuru luzea: «Nire seme PiotrAndreievitx Grinioventzat. Orenburgeko probin-tzia, Bielogorskaia gotorlekua». Ahaleginak eginnituen idazkeratik igartzeko aita nolako aldar-tean zegoen gutuna idatzi zuenean. Noizbait, ire-kitzera deliberatu nintzen, eta hasierako lerroe-tatik bertatik jabetu nintzen dena pikotara joanazela. Hona zer zioen gutunak:

«Nire seme Piotr! Hilaren 15ean jaso genuenzure gutuna, zeinean Maria Ivanovnarekin, Miro-noven alabarekin ezkontzeko onespena eta bai-mena eskatzen baitzenizkigun. Bada, ez dut ino-lako asmorik ez onespenik eta ez baimenik ema-teko. Eta ez hori bakarrik: gainera, ofizial-gra-duaren jabe zaren arren umegorri baten antzerajokatu duzunez, zentzagarri on baten premianzaudela erabaki dut, zeren erakutsi baituzu

Page 92: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

oraindik ez zarela duin sorterria defendatzekoeta ez zu lako alprojekin dueluetan dantzatzekoeman dizuten sablea eramateko. Oraintxe ber-tan idatziko diot Andrei Karlovitxi, Bielogorskaiagotorlekutik atera eta leku urrunagoren baterabidal zaitzan eskatuz, ea bertan horren txoribu-rua izateari uzten diozun. Zure ama tristuraz gai-xotu zen dueluan borrokatu eta zaurituta aterazinela jakin zuenean, eta orain ohean datza. Zeregin behar dut zurekin? Otoiz egiten diot Jainko-ari zuzen zaitezen, baina ez naiz ausartzenharen onberatasun mugagabean uste handirikjartzen.

Zure aita, A. G.»

Gutun hori irakurtzeak era askotako sentipe-nak eragin zizkidan. Aitak barra-barra erabilitakoesakune ankerrek biziki mindu ninduten. MariaIvanovna aipatzean erakutsitako erdeinua era-gabea bezain bidegabea iruditu zitzaidan. Bielo-gorskaia gotorlekutik beste nonbaitera aldatukonindutelakoak ikaratu egin ninduen. Baina, oro-ren gainetik, ama gaixorik zegoelako albisteakeragin zidan atsekaberik handiena. Oso haserre

Page 93: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

nengoen Savelitxekin, ez bainuen dudarik eginberak esanda jakin zutela gurasoek dueluarenberri. Neure gela estuan barrena hara eta honanenbilela, haren aurrean gelditu eta hala esannion mehatxuzko begirada bota ondoren: «Zureerruz zauritu ninduten eta hilabete eman dut hil-tzeko zorian; baina, argi dago hori ez dela nahi-koa izan zuretzat: heriotzara eraman nahi duzunire ama ere». Savelitx tximistak jota bezalageratu zen. «Jainkoarren, jauna —esan zidan,negar—zotinka hasteko zorian—, zergatik diozuhori? Nire erruz zauritu zintuztela! Jainkoakbadaki neure bularraz Aleksei Ivanitxen sabletikbabesteko nindoala korrika zuganantz! Zaharta-sun madarikatuak eragotzi zidan. Eta zer egindiot nik zure amari?» «Zer egin diozun? —eran-tzun nion— Nork eman dizu ni salatzeko agin-dua?, zelatariarena egiteko jarri zaituzte nirealboan?» «Nik?, nik zu salatu? —erantzun zuenSavelitxek, malkoak zerizkiola—. Ene Jainkozeruetakoa! Hartu, irakurri zer idatzi didan nagu-si jaunak, ikusi nola salatu zaitudan». Orduan,gutun bat atera zuen sakelatik, eta honako hanirakurri nuen:

Page 94: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

«Zure jokabidea guztiz lotsagarria da, zakurzaharra halakoa. Nire agindu zorrotzak gora-behera, ez didazu neure seme Piotr Andreievi-txen albisterik eman, eta pertsona arrotzenbidez jakin behar izan dut haren bihurrikerienberri. Horrela betetzen dituzu zeure eginbeha-rrak eta nagusi jaunaren nahiak? Zakur zaharhori, txerriak bazkatzera bidaliko zaitut egiaezkutatzeagatik eta mutilarekin horren samurraizateagatik. Gutun hau jaso bezain laster, idatzizjakinaraziko didazu zer moduz dabilen orain osa-sunez —hobera egin duela idatzi didate—; gaine-ra, zehatz-mehatz azalduko didazu non zaurituzuten eta ea ondo sendatu duten».

Argi zegoen Savelitxek egia esan zidala etabidegabeki mindu nuela neure kargu hartzeekineta susmo txarrekin. Barkamena eskatu nion;baina zaharra atsekabeak jota zegoen. «Honanora iritsi naizen —errepikatzen zuen—, honazer-nolako esker ona irabazi dudan nagusienaldetik! Zakur zaharra naiz, txerriak bazkatzekobestetarako ez dut balio; eta, gainera, zure zau-

Page 95: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

riaren erruduna omen naiz! Ez, Piotr Andreitxjauna! Ni ez, musié malapartatu honi da guztia-ren erruduna: berak irakatsi zizun burduntzihoriek dantzatzen eta oinei polito eragiten, jira-bira eta jauzi horiekin zeure burua gizon gaizto-en eraginetik babestu ahal izango bazenu beza-la! Ordu txarrean bururatu zitzaien nagusi jaun-andreei dirua musié hori alokatzen xahutzea!

Baina, orduan, nork hartu zuen bere gainaitari nire portaeraren nondik norakoa azaltzekonekea? Jeneralak? Baina hura, antza, ez zengehiegi arduratzen nitaz; eta Ivan Kuzmitxek ezzion premiazko iritziko dueluaren berri jakinaraz-teari. Galduta nenbilen aieruen matazan. Shva-brinen aldera zuzendu nituen susmoak. Berakbakarrik atera zezakeen onuraren bat egoerahartatik, zeren, ni salatuz gero, zitekeena bai-tzen gotorlekutik urruntzea eta komandantearenfamiliarekiko lotura haustea. Maria Ivanovnaren-gana jo nuen hori guztia azaltzera. Atalondoanegin zidan harrera. «Zer gertatu zaizu? —galde-tu zidan—. Zurbil—zurbil zaude!» «Gureak egindu!», erantzun nion, aitaren gutuna emateazbatera. Bera jarri zen zurbil orduan. Irakurritako-

Page 96: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

an, gutuna itzuli zidan, eskua ikaraka zuela, etaahots dardaratiz esan zidan: «Garbi dago patuakez duela nire alde jo... Zure gurasoek ez nautefamilian nahi. Bete dadila Jainkoaren boronda-tea! Jainkoak inork baino hobeto daki zer denonena guretzat. Ez dago ezer egiterik, PiotrAndreitx; zoriona opa dizut...» «Ez, gure artekoaezin da honela amaitu! —oihu egin nion, eskutikoratuta neukala—. Maite nauzu; edozertarakoprest nago. Goazen berehala zure gurasoenga-na, jende xumea da, ez dira bihotz gogorrekohandiputzak... Onespena emango digute, ezkon-duko gara... eta gero, denborarekin, ziur nagonire aita bigunduko dugula; ama gure alde izan-go dugu beti; aitak barkatu egingo dit...» «Ez,Piotr Andreitx — erantzun zuen Mashak—, gura-soen onespenik gabe ez naiz zurekin ezkonduko.Haien onespenik gabe ez zara zoriontsua izango.Onar dezagun Jainkoaren nahia. Bejondeizula,Piotr Andreitx; beste emaztegairen bat aurkitzenbaduzu, besteren batez maitemintzen bazara...otoitz egingo dut zuen alde...» Orduan, negarrezhasi eta nire albotik alde egin zuen; haren atze-tik joan nahi izan nuen gelara, baina ohartu nin-

Page 97: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

tzen ez nintzela neure burua menperatzeko gaiizango, eta etxera itzuli nintzen.

Eserita nengoen, gogoeta sakonetan murgil-duta, bat-batean Savelitxek nire pentsamen-duen haria eten zuenean. «Hartu, jauna —esanzidan, idazlerroz estu-estu betetako paper-orribat luzatuz—, ikusi nolako salataria naizen etanola saiatu naizen aitaren eta semearen artekoharremanak okertzen». Papera hartu nion esku-tik: jasotakoari erantzunez Savelitxek aitari ida-tzitako gutuna zen. Honakoa zioen hitzez hitz:

«Andrei Petrovitx jauna,gure aita errukitsu hori!

Jaso dut berorren idazki adeitsua, zeineanberorrek bere esklabo honen alderako haserreaerakutsi baitu, lotsagarri iritzi dio-eta nagusi jau-naren aginduak ez betetzeari; baina ni ez naizzakur zaharra, berorren lehen zerbitzaria baizik;hutsik egin gabe bete ditut beti nagusi jaunarenaginduak, berorren zerbitzuan aritu naiz ardurahandiz bizitza osoan eta horretan urdindu zaizkitburuko ileak. Piotr Andreitx zauritu zutela jakina-razi ez banion, alferrikako ikaraldirik ez eragitea-

Page 98: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

rren izan zen, eta orain, gure ama Avdotia Vasi-lievna anderea ikaraldiaren ondorioz gaixotu egindela jakin dudalarik, otoitz egingo diot Jainkoariberehala senda dadin. Bestetik, Piotr Andreitxbularrean zauritu zuten, eskuineko besaburuarenazpian, hezurraren alboan bertan, eta zauriakhazbete eta erdi zeukan sakonean. Komandan-tearen etxean eduki genuen ohean etzanda;kontu handiz eraman genuen hara, eta StepanParamonovek, bertoko bizargileak sendatu zuen.Orain, Jainkoari eskerrak, Piotr Andreitx osasun-tsu dago eta albiste onak besterik ezin dizkioteman berari buruz. Diotenez, armadako buruakoso pozik daude berarekin; eta Vasilisa Jegorov-naren etxean bertako semea balitz bezala trata-tzen dute. Oraindik mutil gaztea izaki, arestiangertatutako ezbeharra ez da gaitzestekoa: zaldialau hankaren gainean ibiltzen da eta, hala ere,oztopo egiten du. Eta, azkenik, berorrek egoki iri-tzi dio txerriak bazkatzera bidaliko nauela idaz-teari. Hori dut, beraz, nagusi jaunaren nahia. Harbeza esklabo honen agurrik otzanena.

Berorren zerbitzari leiala,Arkhip Savelitx»

Page 99: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Zahar onberaren gutuna irakurtzean, barre-gurari ezin eutsi eta, irribarre egin nuen behinbaino gehiagotan. Ez nuen adorerik aitari eran-tzuteko; eta Savelitxen gutuna nahikoa irudituzitzaidan ama lasaitzeko.

Harrezkeroztik, erabat aldatu zen nire egoe-ra. Maria Ivanovnak ia ez zidan hitzik esaten etabitarteko guztiak baliatzen zituen ni saihesteko.Begitan hartu nuen komandantearen etxea.Apurka-apurka, neure bizitegian bakarrik egote-ra ohitu nintzen. Hasieran, Vasilisa Jegorovnakerrieta egiten zidan horregatik; baina, nire setaikusirik, bakean utzi ninduen. Ivan Kuzmitx zerbi-tzuaren zereginek beharturik soilik ikusten nuen.Shvabrinekin gutxitan eta gogoz kontra elkar-tzen nintzen, batez ere kontuan izanik niganakoikusiezin ezkutua antzematen mola, eta horreknire susmoak sendotzen zituen. Bizitza hori jasa-nezina bihurtu zen niretzat. Bakardadeak etazereginik ezak hauspotutako gogoetaldi iluneanhondoratu nintzen. Bakardadean, maitasunakare su biziagoaz erretzen ninduen barrutik, etagero eta zama astunagoa zen niretzat. Galdu

Page 100: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

egin nuen idazteko eta literatura irakurtzekozaletasuna. Gogoa erori zitzaidan. Beldurraknengoen ez ote nintzen erotuko edo galdukeria-ren bidean sartuko. Eta orduan, nire bizitzaosoan eragin handia izango zuten ustekabekogertaera batzuek astinaldi indartsu eta onuraga-rria eman zioten nire arimari.

Page 101: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

VI. atalaPUGATXOV

Entzun ezazue, neska-mutil gazteok,guk, zaharrok, kontatuko dizueguna.

Kanta

Lekuko izan nintzen gertaera harrigarriakkontatzeari ekin aurretik, hitz gutxitan azaldukodizuet zertan zen Orenburgeko probintziako ego-era 1773. urtearen amaieran.

Herri asko bizi ziren probintzia zabal eta abe-rats horretan, erdi basatiak denak eta aspaldigabe makurtuak Errusiako tsarren aginpidera.Herri haien zabartasuna, krudeltasuna, gizartekolegeen arabera bizitzeko ohiturarik eza eta sarri-tako matxinadak zirela eta, gobernua, noizbaiteskumendera ekarriko bazituen, atsedenik gabezaintzera behartuta zegoen. Gotorlekuak eraikizituzten ondo aukeratutako lekuetan eta, batikbat, kosakoak jarri zituzten han bizitzen, haiek

Page 102: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

baitziren Jaik ibaiaren ertzetako lurren jabeakantzina-antzinatik. Baina, lurralde hartako bakeaeta segurtasuna zaintzeko ardura eman bazietenere, luzaro gabe, Jaikeko kosakoak beraiek men-peko bihurri eta arriskutsu bihurtu ziren gober-nuarentzat. 1772. urtean matxinada izan zenkosakoen herriburuan. Traubenberg jeneralakarmadan diziplina ezartzeko hartutako neurrizorrotzek eragin zuten altxamendua. Horrenondoren, kosakoek basakeria izugarriz Trauben-berg hil eta nahierara aldatu zituzten tokikoagintariak. Azkenik, gobernuak jazarraldia su etake zapaldu eta zigor latzak ezarri zituen.

Hori guztia, ni Bielogorskaia gotorlekura iritsibaino apur bat lehenago gertatu zen. Ordurako,lasai zegoen dena, edo hala ematen zuen behin-tzat. Agintariek arinegi sinetsi zuten matxinomaltzur haiek erakutsitako damua benetakoazela; baina itxura hutsa besterik ez zen, gorroto-ak barrenak jaten zizkien eta bazterrak berrironahasteko aukera egokiaren zain zeuden.

Baina hel diezaiodan berriro neure kontake-taren hariari.

Page 103: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Arratsalde batean (1773. urteko urriarenhasiera zen) bakarrik nengoen etxean, udazke-neko haizearen ulua entzuten eta ilargiarenaurretik agudo igarotzen ziren hodeiei begiraleihotik. Halako batean, mandatari bat etorri zenkomandantea deika nuela esatera. Berehalajoan nintzen. Komandantearen etxean Shvabrin,Ivan Ignatitx eta kosakoen sarjentua aurkitunituen. Gelan ez zeuden ez Vasilisa Jegorovna,ez Maria Ivanovna. Itxura kezkatua zuela agurtuninduen komandanteak. Ateak itxi, eta eseraraziegin gintuen, denok kosakoen sarjentua izanezik, zutik geratu baitzen ate alboan. Sakelatikpaper bat atera, eta hala esan zigun: «Ofizialjaunak, garrantzi handiko berri bat helarazi digu-te! Entzun zer idatzi dien jeneralak». Betaurreko-ak ipini eta honakoa irakurri zigun:

«Mironov kapitaina,Bielogorskaia gotorlekuko komandantea. Isil-

pekoa.Idazki honen bidez jakinarazten dizut Jeme-

lian Pugatxovek, Don ibaiko kosako fede-galduhorrek, zaintzapetik ihes egin digula eta, ezin

Page 104: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

barkatuzko mutiritasuna erakutsiz Pedro IILaenperadore zenduaren izena harturik, gaizkile-saila bildu, Jaiken ertzetako herrixkak matxinatueta dagoeneko hainbat gotorleku menpeanhartu eta suntsitu egin dituela. Lapurretan ari-tzen da eta hildakoz josita uzten ditu bazter guz-tiak. Horregatik, kapitain jauna, gutun hau jaso-tzen duzunean, har itzazu beharrezko neurriakgaizkile eta iruzurti horri aurre egiteko eta, ahalizanez gero, erabat birrintzeko zeure ardurapeandaukazun gotorleku horretara inguratzen bada».

— Beharrezko neurriak hartu! —esan zuenkomandanteak betaurrekoak kendutakoan etapapera tolesten zuen bitartean—. Arin esaten dagero. Dirudienez, gaizkile honi oso ahaltsua da;eta gu ehun eta hogeita hamar lagun besterik ezgara, kosakoak kontuan hartu gabe, noski, ezdago-eta haietaz fidatzerik, eta ez naiz zutaz ari,Maximitx. (Kosakoen sarjentuak erdi irribarreegin zuen). Dena dela, ofizial jaunak, ihesbiderikez dago! Prest egon, begiraleak ipini eta gauekozaingoa antolatu; eraso egiten badigute, areaitxi eta irtenarazi soldaduak. Maximitx, begirik

Page 105: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ez kendu zeure kosakoei. Kanoia ikuskatu etaondo garbitu. Eta, batez ere, zuhur jokatu, isi-lean gorde hau guztia, gotorlekuko inork ezdezala behar baino lehenago honen berri jakin.

Aginduak eman ondoren, Ivan Kuzmitxeketxera joaten utzi zigun. Shvabrinekin baterairten nintzen, entzun berri genuenari buruz min-tzatzen. «Zer uste duzu?, nola amaituko da hauguztia?», galdetu nion. «Jainkoak daki! —eran-tzun zuen—, ikusiko dugu. Oraingoz ez dut ezerkezkagarririk ikusi, ez bada...» Pentsakor geratuzen eta, bestela bezala, txistuka ekin zion Fran-tziako aria bati.

Alabaina, gure zuhurtasun guztia gora-behe-ra, Pugatxoven agerpenaren albistea bazterrikbazter zabaldu zen gotorlekuan. Ivan Kuzmitxek,emazteari begirune handia bazion ere, sekula ezziokeen zerbitzuaren inguruko sekreturik salatu-ko. Jeneralaren gutuna jaso zuenean, nahiko tre-beki aldendu zuen Vasilisa Jegorovna etxetik,esanik aita Gerasimek albiste harrigarriak jasozituela Orenburgetik eta oso zorrotz atxikirikzituela isilpean. Vasilisa Jegorovnak popearenemazteari bisita egitera joateko gogo bizia era-

Page 106: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

kutsi zuen berehala eta, Ivan Kuzmitxen ahol-kuari jarraiki, Masha eraman zuen berekin, baka-rrik ez aspertzeko.

Ivan Kuzmitxek, etxean jaun eta jabe geratuzelarik, bertara agudo biltzeko agindu zigun.Palashka, berriz, trastelekuan sartu zuen gureelkarrizketa entzuterik izan ez zezan.

Vasilisa Jegorovna popearen emazteari txin-tik atera gabe itzuli zen etxera, eta berehalajakin zuen nola, bera kanpoan zela, Ivan Kuzmi-txek ofizialak bildu zituen eta nola, bitartean,Palashka giltzapean eduki zuen. Atzipetu eginzuela igarrita, galderaz josi zuen senarra. BainaIvan Kuzmitx erasorako prest zegoen. Batereaztoratu gabe, kemenez beteta erantzun zionemazte jakingurari: «Entzun, kontua da gotorle-kuko emakumeei labeak lastoz piztea bururatuzaiela, eta horrek ezbehar handia eragin deza-keenez, agindu zorrotza eman dut emakumeeklabeak lastoz ez pizteko eta, horren ordez, egurlehorra eta haizeak zuhaitzetatik erauzitako aba-rrak erabil ditzaten». «Eta horretarako giltza-pean sartu behar izan duzu Palashka? —galdetuzion emazteak—. Horregatik egon da neskame

Page 107: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

gajoa trastelekuan giltzapetuta gu itzuli arte?»Ivan Kuzmitx ez zegoen prest horrelako galderabati erantzuteko eta, nahasirik, oso azalpen uler-gaitza murduskatu zuen. Vasilisa Jegorovnakargi ikusi zuen senarra azpijokoan ari zitzaiola,baina, ezertxo ere lortuko ez zuela oharturik,galderak egiteari utzi eta Akulina Pamfilovnakhorren modu berezian prestatzen zituen pepinogaziez mintzatzen hasi zen. Vasilisa Jegorovnakesna eman zuen gau osoa, ezin asmaturik sena-rrak zer ote zerabilen buruan berak ezin jakinzezakeenik.

Biharamunean, mezatatik zetorrela, IvanIgnatitx ikusi zuen. Kanoi alboan zegoen, hau-rrek barrura botatako piltzarrak, harri-kozkorrak,ezpalak, kurkuluxak eta mota guztietako zabo-rrak ateratzen. «Zer esan nahi ote dute gerrara-ko prestamen hauek? —pentsatu zuen koman-dantearen emazteak—, kirgizek erasoko digute-la uste al dute? Baina zer dela-eta ezkutatubehar zidan Ivan Kuzmitxek horrelako huskeriabat?» Halatan, Ivan Ignatitxi deitu zion, emaku-me-jakin-mina horren era jasanezinean zirika-

Page 108: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

tzen zion sekretu hura agertarazteko erabakisendoa hartuta.

Vasilisa Jegorovnak hainbat oharpen egin ziz-kion etxeko zereginen gainean, hala nola epai-leak auzibidea hastean azaleko galderak egitendituen auzipetuaren arreta barreiatzeko. Gero,puska batean isilik egon ondoren, hasperensakona egin eta hala esan zuen, buruari eragi-nez: «Ene Jainko maitea! Hara zer-nolako albis-tea! Zer ekarriko digu honek?»

— Lasai, emakumea! —erantzun zuen IvanIgnatitxek—. Jainkoa onbera da: nahikoa soldadubadugu, bolbora asko, eta garbi-garbi utzi dutkanoia. Agian, gauza izango gara Pugatxoviaurre egiteko. Jainkoak laguntzen badigu, onikaterako gara ataka gaizto honetatik!

— Eta nor da Pugatxov hori? —galdetu zuenkomandantearen emazteak.

Ivan Ignatitx orduantxe konturatu zen mihiaarinegi dantzatu zuela, eta ezpainak josi zituen.Baina berandu zen. Vasilisa Jegorovnak denaaitortzera behartu zuen, isilean gordeko zuelahitz emanda.

Page 109: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Vasilisa Jegorovnak hitza bete zuen eta ezzion inori tutik ere esan, popearen emaztear izanezik, eta hori behia estepan zeukalako eta bazi-tekeelako gaizkileek lapurtzea.

Luze gabe, guztien ahotan zebilen Pugatxov.Mota guztietako zurrumurruak zabaldu ziren.Komandanteak inguruko herrixka eta gotorle-kuetan gertatzen ari zen guztiaren gaineko argi-bide zehatzak biltzera bidali zuen kosakoen sar-jentua. Bi egun geroago itzuli zen eta, koman-danteari adierazitakoaren arabera, su asko ikusizituen estepan, gotorlekutik hirurogei bat vers-tara, eta, bashkirek esan ziotenez, indar miste-riotsu bat hurbiltzen ari zen. Baina ezin izan zuenargibide zehatzagorik eman, ez baitzen urruna-go joaten ausartu.

Gotorlekuan, ohi ez bezalako artegatasunasumatzen hasi zen kosakoen artean; taldeka bil-tzen ziren kaleetan, ahapeka hitz egiten zutenelkarrekin eta agudo sakabanatzen ziren ingu-ruan dragoi bat edo goarnizioko soldaduren batikusi bezain laster. Zelatariak sartu zituztenhaien artean. Julaik, kalmuko bataiatu batek,garrantzi handiko kontuak salatu zizkion koman-

Page 110: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

danteari. Julairen esanetan, kosakoen sarjentuagezurretan aritu zen: itzultzean, kosako maltzu-rrak lagunei kontatu zien matxinoekin egon zelaeta buruzagiaren beraren aurrera agertu zela,eta honek, eskuan muin egiten utzi ondoren,luzaz aritu zela berarekin hizketan. Komandan-teak bertantxe agindu zuen sarjentua preso harzezaten, eta Julai ipini zuen haren tokian. Kosa-koek biziki suminduta hartu zuten albistea. Mar-marrean aritzen ziren ahotsa apaldu gabe, etaIvan Ignatitxek —berak bete baitzuen koman-dantearen agindua— bere belarriekin entzunzituen hitz hauek: «Ederra hartuko duk, goarni-zioko arratoi zikin horrek!» Presoa egun horretanbertan galdekatzeko asmoa zuen komandan-teak; baina sarjentua ihes egina zen, segur askiadiskideek lagunduta.

Beste gertakari batek areago larritu zuenkomandantea. Bashkir bat harrapatu zutenmatxinoen aldeko orriekin. Hori ikusirik, osteraere ofizialekin biltzea deliberatu zuen koman-danteak eta, horretarako, berriro aldendu nahiizan zuen Vasilisa Jegorovna etxetik, aise sines-teko moduko aitzakiaren bat asmatuta. Baina,

Page 111: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

gizon tolesgabe eta egiatia zenez, aurrekoanhartutako bide berbera atzera erabiltzea beste-rik ez zitzaion bururatu.

Aizu, Vasilisa Jegorovna —esan zuen eztarriaargitu ondoren—, diotenez, aita Gerasimek albis-te harrigarriak jaso ditu...» «Gezurrik ez, IvanKuzmitx —eten zion emazteak—, oraingoan ezdidazu ziri hori sartuko. Ondo asko dakit ofizialakbildu nahi dituzula ni gabe Jemelian Pugatxoviburuz hitz egiteko!» Ivan Kuzmitxek zabal-zabaljarri zituen begiak. «Tira, emakumea —esanzuen—, dagoeneko guztiaren berri dakizunez,gera zaitezke; zure aurrean hitz egingo dugu».«Hobe horrela —erantzun zion emazteak—,amarrurik gabe; bidali norbait ofizialen bila».

Berriro bildu ginen. Emaztea aurrean zuela,Ivan Kuzmitxek Pugatxoven agiria irakurri zigun.Ozta-ozta idazten zekien kosako eskolagabebatek idatzia zen. Bertan, gaizkileak, laster guregotorlekuari erasotzeko asmoa zuela jakinarazi,kosako eta soldaduei beraren sailera biltzeko deiegin, eta aurka ez egiteko eskatzen zien gudal-buruei, bestela hil egingo zituela mehatxatuz.Agiria esaldi zakar baina oldartsuekin idatzita

Page 112: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

zegoen eta eragin arriskutsua izan zezakeenjende arruntaren buruan.

Gizatxarra halakoa! —atera zitzaion koman-dantearen emazteari—. Guri horrelakorik eska-tzen ausartzea ere! Zer eta berarengana joaneta geure bandera beraren oinetara bota deza-gun! Sasikume alaena! Ez al daki dagoenekoberrogei urte daramagula zerbitzuan eta, Jainko-ari eskerrak, denetarik ikusi dugula. Ba al dainon gaizkile baten esanetara makurtzeko prestlegokeen ofizialik?»

— Ez luke egon beharko —erantzun zuenIvan Kuzmitxek—. Baina, diotenez, gaizkile horigotorleku ugariz jabetu da jadanik.

— Dena dela, argi dago indar handia duela —ohartarazi zuen Shvabrinek.

— Oraintxe jakingo dugu zenbaterainokoindarra duen —esan zuen komandanteak—.Vasilisa Jegorovna, emadazu aletegiko giltza.Ivan Ignatitx, zoaz bashkiraren bila eta zigorraekartzeko agindu Julairi.

— Egon, Ivan Kuzmitx! —esan zuen koman-dantearen emazteak bere lekutik altxatzeazbatera—. Aurrena, uztazu Masha etxetik atera-

Page 113: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

tzen. Beste nonbaitera eramango dut, ikaratuegingo da-eta garrasiak entzuten baditu. Eta niere, egia esan, ez naiz batere torturazale. Ondoizan.

Antzina, tortura horren sakon errotuta zego-en justiziaren jardunbidean, non ohitura horiezereztu zuen onginahizko dekretuak luzaroanez baitzuen inolako eraginik izan. Uste zutenez,krimena aitortzea ezinbesteko baldintza zengaizkilea inongo ezbairik gabe erruduntzat jotze-ko. Funsgabea izateaz gain, pentsaera horrekbete-betean jotzen du zuzenbidezko zentzu ona-ren aurka, zeren auzipetuaren ukoa haren erru-gabetasunaren froga gisa onartzen ez bada, aregutxiago har baitaiteke aitorpena erruduntasu-naren frogatzat. Gaur egun ere suertatu zaitentzutea nola, epaile zaharrek, ohitura basatihori debekatu izana deitoratzen duten. Guregaraian inork ez zuen zalantzan jartzen tortura-ren beharra, ez epaileek, ez auzipetuek. Halatan,komandantearen erabakiak ez zuen gutarikoinor harritu, ezta asaldatu ere. Horrenbestez,Ivan Ignatitx bashkiraren bila joan zen, giltza-pean baitzegoen komandantearen emaztearen

Page 114: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

aletegian, eta, handik gutxira, etxeko gela nagu-sira ekarri zuten presoa. Komandanteak bereburua aurkezteko agindu zion.

Baskhirak nekez zeharkatu zuen alartzea(oin-bilurrez lotuta zegoen), eta, txano luzeaerantzita, ate alboan gelditu zen. Begiratu, etazirgit egin nuen. Sekula ez dut ahaztuko gizonhura. Hirurogeita hamar urtetik gorakoa ematenzuen. Ez zeukan ez sudurrik, ez belarririk. Ile-izpirik ez buruan; bizarraren ordez ile-xerlo urdi-nak nabarmentzen zitzaizkion han-hemenka.Moztaka zen, zimela eta konkorra; baina begimeharretatik sua zerion oraindik. «Hara! —jare-gin zuen komandanteak, marka izugarri haieta-tik 1741. urteko altxamenduaren ostean zigortu-tako matxinoetako bat ezaguturik—. Dirudienez,behin baino gehiagotan erori zara gure harrapa-gailuan, otso zahar hori. Leun-leun utzi dizutekaskoa, gure aurka bihurritzen zaren aurrenekoaldia ez delako seinale. Hurbildu gehiago; esada-zu, nork bidali zaitu?»

Bashkir zaharra isil-isilik geratu zen koman-danteari begira, erabateko ergeltasunak jotabalego bezala. «Zergatik ez duzu erantzuten? —

Page 115: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

jarraitu zuen komandanteak—, ez zara gauzaerrusieraz hitzik ere ulertzeko ala? Julai, galdeio-zu zeuen hizkuntzan ea nork bidali duen gotorle-kura».

Julaik Ivan Kuzmitxen galdera errepikatuzuen tatarieraz. Baina bashkira bekoz beko begi-ra geratu zitzaion, lehengo aurpegiera berbera-rekin eta hitzik erantzun gabe.

— Jakshi! —esan zuen komandanteak—.Berehalaxe hasiko zara berbetan. Mutilak!,kendu soineko marradun barregarri hori etaondo berotu bizkarra. Julai, gogoz astindu gero!

Bi elbarri bashkira biluzten hasi ziren. Erruka-rriaren aurpegiak larritasuna erakusten zuen.Alde guztietara begiratzen zuen, haur batzuekharrapatutako basapiztiak egingo lukeen bezala.Elbarrietako batek presoaren besoei heldu, berelepoaren inguruan uztartu, eta sorbalden gai-nean jaso zuen zaharra. Julaik zigorra hartu etaairean eragin zion. Orduan, bashkira, auhenkahasi zen ahots ahul eta arrankariz, eta, buruariezker-eskuin eragiten ziola, zabal-zabal irekizuen ahoa, zeinean mihiaren ordez haragi-puskalaburra higitzen baitzen.

Page 116: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Gogoratzen dudanean hori nire garaian ger-tatu dela eta Alexandro enperadorearen errei-naldi gizalegezkoan bizitzera iritsi naizela, harri-turik geratzen naiz, ezinbestean, irakaskuntzaknolako ondorio onak ekarri dituen eta gizatasu-naren arauak zein azkar hedatu diren ikustean.Gazte hori!, nire izkribu hau zure eskuetan eror-tzen bada, gogoan izan aldaketarik onuragarrie-nak eta sendoenak ohiturak hobetzearen ondo-rioz gertatzen direla, eta ez bortxazko ekintzeneraginez.

Sor eta lor gelditu ginen denok. «Tira —esanzuen komandanteak—, argi dago honengandikez dugula ezer lortuko. Julai, eraman bashkiraaletegira. Eta guk, jaunak, oraindik badugu zer-taz hitz egina».

Gure egoera aztertzeari ekin genion. Bat-batean, Vasilisa Jegorovna sartu zen gelan, arna-sestuka eta, itxuraz, oso kezkatuta.

— Zer gertatu da? —galdetu zion komandan-teak harriturik.

— Hau ezbeharra, jaunak! —erantzun zuenVasilisa Jegorovnak—. Gaur goizean Nijneozer-naia gotorlekua hartu dute. Aita Gerasimen

Page 117: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

morroia handik itzuli da oraintxe bertan. Nolahartu duten ikusi du. Komandantea eta ofizialguztiak urkatu dituzte. Preso hartu dituzte solda-du guztiak. Inondik ere, aitaren batean hemenizango dira gizatxar horiek.

Ustekabeko albisteak lur iota utzi ninduen.Ezagutzen nuen Nijneozernaia gotorlekukokomandantea. Gazte isil eta apala zen. Bi hilabe-te inguru lehenago, emazte gaztearekin bateraOrenburgetik zetorrela, ostatu hartu zuen IvanKuzmitxen etxean. Nijneozernaia gure gotorle-kutik hogeita bost bat verstara zegoen. Beraz,uste izatekoa zen Pugatxovek edozein unetanerasoko zigula guri ere. Biziro irudikatu nuenzein izan zitekeen Maria Ivanovnaren zoria, etaestutu egin zitzaidan bihotza.

— Entzun, Ivan Kuzmitx! —esan nion koman-danteari—. Gure eginbeharra gotorlekua azkenhatsa eman arte defendatzea da; ez dago horre-taz eztabaidatzerik. Baina emakumeen segurta-suna bermatu behar dugu. Bidal itzazu Orenbur-gera, bidea oraindik libre badago. Bestela, gaiz-kileek menpean hartzerik ez duten gotorlekuurrun eta sendoago batera eraman.

Page 118: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Ivan Kuzmitxek emaztearenganantz jiratueta hala esan zion:

— Zer deritzozu?, izan ere, hobe litzatekeemakumeok aldi baterako hemendik urruntzea,harik eta guk matxinoak menperatzen ditugunarte. Ados zaude?

— Lelokeriarik ez esan! —erantzun zionemazteak—. Non da balek iristerik ez dutengotorleku hori? Bielogorskaia ez al da leku segu-rua? Jainkoari eskerrak, badira hogeita bi urtehemen bizi garela. Bashkirak eta kirgizak ikusiditugu, eta berton iraungo dugu Pugatxovenondoren ere!

— Tira, emakumea —ihardetsi zuen Ivan Kuz-mitxek—, gure gotorlekuan horren uste handiaduzunez, gera zaitez. Baina zer egingo duguMasharekin? Gaitz erdi nagusitzen bagara edolaguntza heldu arte eusten badiogu; baina, etagaizkileek gotorlekua hartzen badute?

— Ba, zera... —Orduan, Vasilisa Jegorovnabere jarduna eten eta isilik geratu zen. Oso asal-datuta zegoela ematen zuen.

— Ez, Vasilisa Jegorovna —jarraitu zuenkomandanteak, agian aurreneko aldiz bizitza

Page 119: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

osoan bere hitzek eragina zutela ikusirik—. Ez dakomeni Masha hemen geratzea. Orenburgerabidaliko dugu, amabitxiarengana: han soldadueta kanoi asko dago, eta murrua harrizkoa da.Eta zuk hobe zenuke berarekin batera alde egi-tea; zaharra bazara ere, pentsa ezazu zer gerta-tuko zaizun erasoan gotorlekua hartzen badute.

— Ondo da —esan zuen komandantearenemazteak—, aterako dugu Masha hemendik.Baina ezta txantxetan ere ez eskatu berarekinbatera alde egiteko: ez naiz joango. Zaharranaiz, eta orain ez naiz zugandik bereiziko zerta-rako eta bazter arrotz batean hilobi bakarti batbilatzeko. Elkarrekin bizi izan gara eta elkarrekinhilko gara.

— Nahi duzun bezala —esan zion komandan-teak—. Tira, ez dugu denbora galtzeko astirik.Prestatu Masha bidaiarako. Bihar bertan bidalikodugu eguna argitu bezain laster, eta, jendegehiegi ez daukagun arren, gizon batzuk eman-go dizkiogu bidean babes dezaten. Baina non daorain?

— Akulina Pamfilovnaren etxean —erantzunzuen komandantearen emazteak—. Ondoezik

Page 120: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

jarri da Nijneozernaia hartu dutela entzun due-nean. Beldur naiz ez ote den gaixotuko. Ene Jain-ko zeruetakoa!, hamaika ikusteko jaioak gara!

Vasilisa Jegorovna alabaren bidaia antolatze-ra joan zen. Solasaldiak aurrera egin zuenkomandantearen etxean, baina ordurako nik eznuen parte hartzen, entzun ere ez nuen egitenzer esaten zuten. Afalorduan, Maria Ivanovnaagertu zen, zurbil eta begietan malkoen arrastoazuela. Isilik afaldu eta ohi baino lehenago altxa-tu ginen mahaitik. Familia osoa agurtu eta norbere etxera erretiratu zen. Baina nik, berariaz,sablea ahaztu nuen eta haren bila itzuli nintzen:zainak eman zidan bakarrik aurkituko nuelaMaria Ivanovna. Izan ere, berak zabaldu zuenatea, eta sablea eman zidan. «Agur, PiotrAndreitx! —esan zidan negar batean—. Orenbur-gera bidaliko naute. Zoriona opa dizut, eta bizi-tza luzea; agian, Jainko Jaunak berriro elkartukogaitu egunen batean; hala ez balitz...» Hipakahasi zen. Besarkatu egin nuen. «Agur, nire ain-gerua —esan nion—. Agur, nire maitea, airebihotzeko laztana! Alboan ez bazaitut ere, ziuregon nire azken pentsamendua eta nire azken

Page 121: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

otoitza zuretzat izango direla!» Masha negar-zotinka ari zen, nire bularraren kontra estuturik.Sutsuki musu eman eta presaka irten nintzengelatik.

Page 122: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

VII. atalaERASOA

Ene burua, ene burutxoa,ene buru soldadutzan zaildua!Hogeita hamahiru urtezarmadan zerbitzatu arrenez du izan, ai!,ez onurarik, ez pozaldirik,ez diote hitz gozorik esan,ez goi-kargurik eman.Ene buruaren sari bakarra:urka-bilur lakarra,bi habe luzangaeta astigarrezko langa.

Herri-kanta

Gau hartan ez nuen begirik bildu. Arropakerantzi ere ez nuen egin. Eguna argitzean MariaIvanovna gotorlekuko ate nagusitik aterako zen,eta hara joateko asmoa nuen, azken agurra egi-tera. Aldaketa handia sumatzen nuen neure bai-tan: arimako ezinegona arestian nire gogoaz

Page 123: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

jabetua zen tristura baino askoz ere zama arina-goa zen. Maria Ivanovnarengandik bereizi beha-rrak eragiten zidan goibeltasuna nahasirik agerizen itxaropen lauso baina gozoekin, arriskuarenzain egoteak sortzen zidan larriminarekin etahandinahi zintzozko sentimendu batekin. Ohar-tzerako, joana zen gaua. Etxetik irtetera nindoa-la, atea zabaldu eta kabu bat azaldu zen. Jakina-razi zidan gauez gure kosakoek gotorlekutik ihesegin zutela, Julai indarrez eramanda, eta jendeezezaguna zebilela ingurumarian. Izutu egin nin-duen Maria Ivanovnak alde egiterik izango ezzuelako ideiak. Presaka kabuari agindu batzukeman, eta ziztuan jo nuen komandantearenga-na.

Ordurako, argitua zuen eguna. Korrika biziannindoan kaletik eta, halako batean, norbait nirideika ari zela entzun nuen. Gelditu egin nintzen.«Nora zoaz? —galdetu zidan Ivan Ignatitxekparera iristean—. Ivan Kuzmitx hesi-babeseandago eta zure bila bidali nau. Heldu da Pugatx».«Alde egin du Maria Ivanovnak?», galdetu nionbihotz-ikaraz. «Ezin izan du —erantzun zidanIvan Ignatitxek—, Orenburgeko bidea itxita

Page 124: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

dago, eta gotorlekua inguratuta. Egoera larriagurea, Piotr Andreitx!»

Hesi-babesera joan ginen. Naturak berez osa-tutako lubeta zen, hesolez sendotua. Ordurako,han bildurik zeuden gotorlekuko bizilagun guz-tiak. Goarnizioa armetan jarria zen. Kanoiaaurreko egunean eraman zuten arrastaka harai-no. Komandantea hara eta hona zebilen beresoldadu-sail urriaren aurrean. Arriskuaren hurbi-lak ezohiko adorez hornitzen zuen gudari zaha-rra. Estepan, gotorlekutik ez oso urrun, aldebatetik bestera zebiltzan hogei bat zaldizko.Itxuraz, kosakoak ziren, baina bashkirak erebaziren haien artean, aise antzematen zitzaienhori katamotz-larruzko txanoak eta gezi-ontziakikusita. Komandanteak itzulia egin zuen berearmadaren inguruan, soldaduei hala mintzatzenzitzaiela: «Tira, mutilak, borroka gaitezen gaurgeure ama erreginaren alde, eta erakuts diezaio-gun mundu guztiari jende bulartsua eta leialagarela!» Soldaduek oihuka adierazi zuten berenatxikimendua. Shvabrin nire aldamenean zego-en eta arretaz begiratzen zion arerioari. Estepanzebiltzanak, gotorlekuan mugimendua zegoela

Page 125: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

oharturik, elkarrengana bildu eta eztabaidanhasi ziren. Komandanteak kanoia taldearenga-nantz zuzentzeko agindu zion Ivan Ignatitxi.Ondoren, berak piztu zuen metxa. Kanoi-balatxistuka igaro zen etsaien gainetik, inolako kalte-rik egin gabe. Zaldizkoak sakabanatu eta lauoin-ka galdu ziren begien bistatik, estepa mor gabeutzita.

Orduan, Vasilisa Jegorovna agertu zen hesi-babesean. Masha berarekin zetorren, ez bai-tzuen amarengandik banandu nahi. «Zer berri?—galdetu zuen komandantearen emazteak—.Zer moduz doa batalla? Non da etsaia?» «Etsaiaez dabil urrun —erantzun zuen Ivan Kuzmitxek—. Jainkoak nahi badu, onik aterako gara. Zer,Masha, beldur haiz?» «Ez, aitatxo —erantzunzuen Maria Ivanovnak—, beldurgarriagoa daetxean bakarrik egotea». Orduan, niri begiratu,eta, gogotik ahalegindurik, irribarre egitea lortuzuen. Nahi gabe, sablearen eskutokia ukitunuen, gogora etorri baitzitzaidan bezperan Mas-haren eskutik jaso nuela, jasotze hura neuremaitea defendatzeko agindua balitz bezala.Sutan neukan bihotza. Masharen zalduna nintze-

Page 126: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

la irudikatu nuen. Beraren uste osoa merezinuela erakutsi nahi nion, eta ezinegonez nengo-en zirt edo zarteko abagunearen zain.

Bitarte horretan, zaldizko gehiago agertuziren, samaldaka, gotorlekutik versta erdirazegoen muino baten atzetik, eta, berehala, ezinkonta ahala gizonek estali zuten estepa, lantzazeta arkuz armaturik denak. Haien artean bazengizon bat zaldi zuri baten gainean, kaftan gorriasoinean eta sable biluzia eskuan: Pugatxov zen.Gelditu egin zen; gerlariak ingurura bildu zitzaiz-kion, eta, inondik ere berak hala aginduta, laugizon taldetik bereizi eta lauoinka bizian etorriziren gotorlekuraino bertaraino. Segituan antze-man genien: gure traidoreak ziren. Haietakobatek paper-orri bati eusten zion txanoarenazpian; beste batek Julairen burua zekarren lan-tzan iltzatuta. Askatu, eta gure aldera bota zuenoholesiaren gainetik. Kalmuko dohakabearenburua komandantearen oinetara erori zen. Trai-doreak oihuka hasi ziren: «Ez tiro egin; irten hor-tik, zatozte erregearengana. Hemen da erregea!

Baita zera ere! Astindu ederra emangodizuet! —garrasi egin zuen Ivan Kuzmitxek—.

Page 127: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Mutilak, tiroka!» Gure soldaduak tiroka hasi zirendenak batera. Gutunari eusten zion kosakoazaldi gainean zabuka hasi eta lurrera erori zen.Gainerakoak, atzea emanda, itsumustuan urrun-du ziren. Maria Ivanovnari begiratu nion. Julairenburu odoleztatuaren ikuspenak zurtuta, tiroendanbadek sorgortuta, korderik gabe zegoelazirudien. Komandanteak kabuari deitu eta hilda-ko kosakoak eskuan zeukan papera hartzekoagindu zion. Kabuak zelaira atera eta hildakoa-ren zaldia ekarri zuen bridatik helduta. Gutunaeman zion komandanteari. Ivan Kuzmitxek beregolkorako irakurri, eta txiki-txiki egin zuen gero.Bitartean, bazirudien matxinoak erasoari ekitekoprestatzen ari zirela. Luze gabe balak txistukahasi ziren gure belarrien ondoan, eta gezi batzukgugandik hurbil iltzatu ziren lurrean eta ohole-sian. «Vasilisa Jegorovna! —esan zuen koman-danteak—. Hau ez da leku egokia emakumeen-tzat; eraman ezazu Masha hemendik; ez al duzuikusten neska gajoa ez hilik ez bizirik dagoela?»

Vasilisa Jegorovnak, balek lasaiturik, estepa-ra begiratu zuen, zeinean mugimendu handianabaritzen baitzen. Gero, senarrarenganantz

Page 128: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

jiratu, eta esan zion: «Ivan Kuzmitx, bizia etaheriotza Jainkoaren esku daude: bedeinka ezazuMasha. Masha, hurbildu aitarengana».

Masha, zurbil eta izu-ikaraz, Ivan Kuzmitxen-gana hurbildu zen, belauniko jarri eta lurra uki-tzeraino makurtu zuen burua. Komandantezaharrak gurutzearen seinalea egin zion hirualdiz; gero, zutiarazi, musu eman, eta hala esanzion, ahotsa bestelakoturik zuela: «Masha,zoriontsua izan. Otoitz egin Jainkoari: berak ezhau sekula abandonatuko. Gizon on bat aurki-tzen badun, eman diezazuela Jainkoak maitasu-na eta bakea. Bizi zaitezte Vasilisa Jegorovna etabiok bizi izan garen bezala. Eta orain, agur,Masha. Vasilisa Jegorovna, eramazu hemendiklehenbailehen». (Masha, aitaren lepotik esekita,negar-zotinka hasi zen.) «Musu eman diezaiogunelkarri —esan zuen, negarrez, komandantearenemazteak—. Agur, nire Ivan Kuzmitx maitea.Barkaidazu inoiz haserrarazi edo mindu bazai-tut!» «Agur, agur, bihotza! —esan zuen koman-danteak, emaztea besarkaturik—. Tira, nahikoada! Zoaz, zoaz etxera; eta, astirik baduzu, neka-zari-soineko bat jantzi Mashari». Urrundu zen

Page 129: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

komandantearen emaztea alabarekin batera.Begiradaz jarraitu nion Maria Ivanovnari; berakatzera so egin eta buruaz agurtu ninduen.Orduan, Ivan Kuzmitxek, guganantz jiratuta,etsaien aldean josi zuen arreta osoa. Matxinoakburuzagiaren inguruan bilduta zeuden eta, hala-ko batean, zaldietatik jaisten hasi ziren. «Orain,mutilak, eutsi gogor —esan zuen komandan-teak—, badatoz...» Eta, une horretantxe, garrasieta oihu ikaragarriak entzun genituen; matxino-ak herio suharrean zetozen gotorlekurantz.Metrailaz kargatuta geneukan kanoia. Koman-danteak, ahal beste hurbiltzen utzi, eta, usteka-bean, tiro egin zien ostera ere. Metrailak erdi-erdian jo zuen gizostea. Erasotzaileak alde bana-tara egin eta ihesi joan ziren. Buruzagia aurreal-dean geratu zen bakarrik... Airean eragiten zionsableari, eta, itxuraz, sutsuki bihotz ematen zienbere gizonei... Garrasiek eta oihuek, une batezisildu baziren ere, berriro urratu zuten airea.«Tira, mutilak —esan zuen komandanteak—,orain, zabaldu atea eta jo danborra. Mutilak!,aurrera, erasoan, zatozte nire atzetik!»

Page 130: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Begien itxi-ireki batean, komandantea, IvanIgnatitx eta hirurok gotorlekuko hesi-babesazbestaldean ginen; baina goarnizioa, izuturik, ezzen lekutik mugitu. «Zertan zaudete hor geldirik,umeak? —oihu egin zien Ivan Kuzmitxek—. Biziaeman behar badugu, eman egingo dugu: hori dasoldaduon eginbeharra» Une hartan, matxinoakguganantz oldartu eta bortizki sartu ziren gotor-lekuan. Isildu zen danborra; goarnizioak fusilakbota zituen; lurrera eraitsi ninduten, baina zutitueta matxinoekin batera sartu nintzen gotorle-kuan. Komandantea, burua zaurituta, zutik zego-en gaizkile-mordo baten erdian. Giltzak ematerabehartu nahi zuten. Harengana oldartu nintzen,laguntzera, baina kosako sendo batzuek harra-patu eta gerrikoez lotu ninduten, hala ziotenbitartean: «Orain ikusiko duzue zer gertatzenzaien erregeari gogor egiten diotenei!» Arrasta-ka eraman gintuzten kaleetan barrena; herrita-rrak etxeetatik ateratzen ziren ogiarekin etagatzarekin. Durundi egiten zuen kanpaien erre-pikak. Bat-batean, jendartean aldarrikatzen hasiziren erregea plazan zegoela presoen zain etaleialtasuna zin eragin behar ziela. Jendeak trope-

Page 131: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

lean jo zuen plazara; bertara eraman gintuztenbultzaka.

Pugatxov besaulki batean eserita zegoenkomandantearen etxeko ataurrean. Galoiz bete-tako kosako-kaftan gorria zeukan soinean.Buruan, berriz, lepahori-larruzko txano luzeurrezko borlez apaindua, begi distiratsuen pare-raino ondo sartuta. Ezaguna egin zitzaidan harenaurpegia. Inguruan bilduta zituen gudalburukosakoak. Aita Gerasim, zurbil eta dardaraz,zutik zegoen ataurrean, gurutzefika eskuanzuela, eta, zirudienez, ahapeka otoitz egiten arizen berehalaxe hilko zituztenen alde. Plazarenerdian, urkabea altxatzen ari ziren presaka. Ber-taratu ginenean, bashkirek herritarrak baztertueta Pugatxoven aurrean jarri gintuzten. Kanpai-hotsa etenik, isiltasun erabatekoa nagusitu zen.«Nor da komandantea?», galdetu zuen iruzur-tiak. Kosakoen sarjentuak jendetzatik bereizi etaIvan Kuzmitx seinalatu zion. Pugatxovek meha-txuz begiratu zion agureari, eta esan: «Nolatanausartu zara niri, zure erregeari, aurka egiten?»Komandanteak, zauriaren eraginez akiturik,geratzen zitzaion indar apurra atera eta ahots

Page 132: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

sendoz erantzun zion: «Zu ez zara nire erregea,lapur eta iruzurti hutsa besterik ez zara! Entzunduzu?» Pugatxovek bekozko iluna jarri, kopetazimurtu, eta zapi zuri bati eragin zion. Kosakobatzuek kapitain zaharrari heldu eta herrestaneraman zuten urkabera. Bezperan galdekatugenuen kosakoa langaren gainean zegoen zan-galatraba eserita. Soka zerabilen eskuan, eta,handik lipar batera, airean dingilizka ikusi nuenIvan Kuzmitx dohakabea. Ondoren, Ivan Ignatitxekarri zuten Pugatxoven aurrera. «Leialtasun-zina egin Piotr Fiodorovitx erregeari», esan zionPugatxovek. «Zu ez zara gure erregea! —eran-tzun zuen Ivan Ignatitxek, kapitainaren hitzakerrepikatuz—. Lapur eta iruzurti hutsa besterikez zara!» Pugatxovek berriro eragin zion zapizuriari, eta gudalburu zaharraren aldameneaneseki zuten teniente errukarria.

Nire txanda zen. Beldurrik gabe begiratzennion Pugatxovi, nire lagun bihotz-zabalen eran-tzuna errepikatzeko prest. Orduan, zur eta lureginik geratu nintzen, zeren Shvabrin ikusi bai-nuen matxinoen gudalburuen artean, ilea biribilmoztuta eta kosako-kaftana soinean. Pugatxo-

Page 133: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

vengana hurbildu, eta zerbait xuxurlatu zionbelarrira. «Urka ezazue!», esan zuen Pugatxo-vek, niri begiratu ere egin gabe. Urka-bilurra jarrizidaten lepo inguruan. Otoitzean hasi nintzenneure artean, Jainkoari neure bekatuen damurikegiazkoena erakutsiz eta adiskide min guztiaksalba zitzala erregutuz. Urkamendira arrastatuninduten. «Ez izan beldur, ez izan beldur», erre-pikatzen zidaten borreroek, zinez adore emannahiko balidate bezala. Tupustean, oihu batentzun nuen: «Egon, madarikatuak!, itxaron!...»Gelditu egin ziren borreroak. Begiratu, eta Save-litx ikusi nuen Pugatxoven aurrean ahozpezturik.«Gure aita kuttun hori! —zioen nire haurtzaingizajoak—. Zer onik ekarriko dizu nire jaunarensemetxoa hiltzeak? Aska ezazu; ordainsari ede-rra emango dizute mutilaren truke; eta herriarenzentzagarri eta ikara-bide norbait urkatu nahibaduzu, hona hemen agure zahar hau!» Puga-txovek seinale bat egin orduko, lokarriak kendueta aske utzi ninduten. «Gure jaun errukiorrakbizia barkatu dizu», esan zidaten. Ezin esandezaket salbatu izanak poz handirik eman zida-nik une hartan; ez dut esango, hala ere, atseka-

Page 134: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

berik eragin zidanik. Nire sentimenduak nahasie-giak ziren. Berriro eraman ninduten iruzurtiaren-gana, eta belauniko jarrarazi haren aurrean.Pugatxovek esku kozkortsua luzatu zuen niga-nantz. «Muin egin eskuan, muin egin eskuan!»,zioten nigandik hurbil. Nik, ordea, aukerannahiago nukeen erarik ankerrenean hil umilazionardagarri hori jasan baino. «Piotr Andreitx, nirejauna! —xuxurlatu zidan Savelitxek, nire atzeanjarrita eta bultza eginez—. Ez tematu! Zer axolazuri? Tu egin, baina muin egin eskuan gizatx...(ai ene!) gizon honi, muin egin eskuan». Nik eznuen zirkinik ere egin. Pugatxovek eskua behe-ratu, eta hala esan zuen maltzurki irribarre egi-nez: «Pozak zeharo ergelduta utzi du jaun ohora-garri hau. Altxa ezazue!» Lurretik altxatu, etaaske utzi ninduten. Komedia izugarriaren jarrai-penari begira geratu nintzen.

Herritarrak zin egiten hasi ziren. Banan-banan hurbildu, gurutzefikari muin egin, eta,gero, burua apaltzen zuten iruzurtiaren aurrean.Goarnizioko soldaduak ere han ziren. Konpainia-ko jostunak, bere artazi kamutsez armatuta, ile-korda mozten zien. Ondoren, buruari eraginez,

Page 135: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Pugatxoven eskura hurbiltzen ziren. Honek, bar-kamena eman eta bere sailean onartzen zituen.Horrek guztiak hiru ordu inguru iraun zuen. Noiz-bait, Pugatxov besaulkitik altxatu eta ataurretikjaitsi zen bere gudalburuek lagunduta. Zaldizuria ekarri zioten, basta dotore batez apaindu-ta. Bi kosakok galtzarbe banatatik heldu eta zelagainean eseri zuten. Aita Gerasimi jakinarazizion beraren etxean bazkalduko zuela. Unehorretan, emakume baten garrasia entzun zen.Bandidu batzuek Vasilisa Jegorovna atera zutenarrastaka ataurrera, txima-jario eta larru gorri-tan. Haietako batek lortua zuen emakumearengerruntzea bere soinean janztea. Gainerakoekaldean zekartzaten lumatxak, kaizak, te-ontziak,mihiseak eta denetariko traste zaharrak. «Jau-nak! —oihuka zioen atso gajoak—. Eman bakea,utzi joaten. Jainkoarren!, eraman nazazue IvanKuzmitxengana». Halako batean, urkabe alderabegiratu eta senarraren gorpua ezagutu zuen.«Deabru malapartatuak! —garrasi egin zuen erolegez—. Zer egin diozue? Ivan Kuzmitx erruka-rria, nire bihotzeko laztana, soldadu ausart hori.Ez dute ukitu ez prusiarren baionetek ez turkia-

Page 136: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

rren balek; ez dute borroka garbian hil, ez, kar-tzelatik ihes egindako preso batek hil du!» «Isila-razi sorgin zahar hori!» esan zuen Pugatxovek.Kosako gazte batek sableaz jo zuen buruan, etahilik erori zen ataurreko mailadian. Alde eginzuen Pugatxovek, eta herritarrak tropelean abia-tu ziren haren atzetik.

Page 137: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

VIII. atalaGONBIDATU GABEKO

MAHAIKIDEA

Gonbidatu gabeko mahaikidea,tatariarra baino txarragoa.

Esaera zaharra

Hustu egin zen plaza. Ni lehengo leku bereangeratu nintzen, neure pentsamenduak antolatuezinik, hainbeste gertaera izugarrik eragindakozirrarak erabat nahasi baitzidan gogoa.

Ororen gainetik, Maria Ivanovnaren patuarenberri ez jakiteak oinazetzen ninduen. Non otezen? Zer gertatu zitzaion? Ezkutatzea lortuzuen? Babesleku seguruan ote zegoen?...Goganbehar kezkagarriz beteta, komandantea-ren etxean sartu nintzen... Han ez zen inor; aul-kiak, mahaiak, kaizak... puskatuta zeuden;ontziak, hautsita; dena arpilatuta. Korrika igonintzen goiko solairura zeraman eskailera

Page 138: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

estuan gora, eta, aurreneko aldiz bizitza osoan,Maria Ivanovnaren gelan sartu nintzen. Harenohea ikusi nuen, bandiduek lardaskatuta; armai-rua apurtuta zegoen eta barruko guztia lapurrekeramanda; kriseilu txiki batek argi motela egitenzuen oraindik ikonoaren egonleku hustuarenaurrean. Paretan esekitako ispilutxoa ere osorikzegoen... Baina non zen komentuko lo-tokia ziru-dien gela xume horren jabea? Lipar batez,susmo ikaragarria sortu zitzaidan buruan: kontuegin nuen bandiduen eskuetan zela... Estutuegin zitzaidan bihotza... Negarrez hasi nintzen,malko mingotsak isuriz maitearen izena behineta berriro ahoratzen zitzaidan bitartean... Unehorretan, hots leun bat entzun nuen. Armairua-ren atzetik, Palasha agertu zen, zurbil eta ikarazdardarka.

— Ah, Piotr Andreitx! —esan zuen, besoakespantuz jasorik—. Nolako eguna! Ikaratzekoa!

— Eta Maria Ivanovna? —galdetu nion, ego-nezinari ezin eutsirik—, zer gertatu zaio MariaIvanovnari?

— Andereñoa bizirik dago —erantzun zuenPalashak—. Akulina Pamfilovnarenean gorde da.

Page 139: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Popearen emaztearen etxean! —oihu eginnuen izuturik—. Ene Jainkoa! Hantxe da Puga-txov!

Oldarrean atera nintzen gelatik. Aitarenbatean kalean nintzen, eta herio suharrean abia-tu nintzen apaizaren etxera, ezeri begiratu edoerreparatu gabe. Oihuak, barre-algarak eta kan-tak entzuten ziren. Pugatxov jan-edan zalaparta-tsuan ari zen lagunekin. Palasha korrika etorrizen nire atzetik. Itzalgaizka hurbiltzeko eta inorohartu gabe Akulina Pamfilovnari deitzeko eska-tu nion. Handik gutxira, popearen emaztea atau-rrera azaldu zen, eskuan botila huts bat zekarre-la.

— Jainkoarren!, non da Maria Ivanovna? —galdetu nion ezin azalduzko bihotz-ikaraz.

— Nire ohean dago gure pinpirina, hortxebertan, paretaz bestaldean —erantzun zuenpopearen emazteak—. Ai, Piotr Andreitx, hurbilizan dugu ezbeharra, baina, Jainkoari eskerrak,ez da arazorik izan: bandiduen buruzagia bazkal-tzera eseri bezain laster, neskato gajoa beresenera etorri eta auhenka hasi da!... Odola izoz-tu zait zainetan. Pugatxovek entzun egin du:

Page 140: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

«Nor daukazu hor kexuka, atso zahar horrek?»Nik buru-makurtu handia egin diot: «Loba, jauna;ohean dago, gaixorik, astebete darama horrela».«Eta gaztea da zure loba?» «Bai, gaztea da,jauna». «Ea ba, atso zahar horrek, erakutsida-zu». Goitik behera irauli zait barrena, baina ezzegoen ezer egiterik. «Atsegin handiz, jauna;baina neska ez dago ohetik altxatzeko moduan,eta ezin da berorrengana etorri». «Ez kezkatu,zaharra, nerau joango naiz ikustera». Eta, haranon, paretaz bestaldeko gelara joan da madari-katua, zabaldu du errezela, eta, horratx!, barru-ra begiratu du bere aztore-begiekin. Eta ez daezer gertatu! Zer deritzozu? Jainkoak salbatugaitu! Eta, sinetsidazu, senarra eta biok presta-tzen hasiak ginen jada bi martiri gisa hiltzekotormentu lazgarrian. Zorionez, berak, gurekuttunak, ez dio antzik eman Pugatxovi. EneJainko zeruetakoa, sekulako poza hartu dugusenarrak eta biok! Ai ene! Ivan Kuzmitx gizajoa!Nork horrelakorik espero?... Eta Vasilisa Jegorov-na? Eta Ivan Ignatitx? Zergatik hil dute?... Eta zu,zer dela-eta errukitu dira zutaz? Eta zer deritzo-zu Shvabrinen, gure Aleksei Ivanitxen jokabidea-

Page 141: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ri? Biribil moztu du ilea, eta orain hor barruandago, haiekin batera jaten eta edaten. Azkarrada, hori argi dago. Eta loba gaixotuarena esandudanean, aizu, ez dakizu nolako begirada botadidan, sinetsidazu, bazirudien barrua zulatu nahizidala aizto zorrotz batez. Hala ere, ez gaitu sala-tu; eskerrak eman behar horregatik.

Une horretan, mahaikideen mozkor-oihuaketa aita Gerasimen ahotsa entzun genituen. Baz-kaldarrak ardoa eskatzen ari ziren, eta etxekonagusia, berriz, emazteari deika.

— Zoaz etxera, Piotr Andreitx! —esan zidan,asaldaturik, popearen emazteak—. Orain ezinnaiz zurekin geratu; bandidu gaizto horiekparrandan dabiltza. Zoaz, mozkor-mozkor egin-da daude, eta baten batek harrapatzen bazaitu,akabo, zureak egin du. Agur, Piotr Andreitx. Ger-tatu beharrekoa gertatuko da. Agian, Jainkoak ezgaitu bazter utziko.

Alde egin zuen popearen emazteak. Ni, lasai-tuxe, neure bizitegirantz abiatu nintzen. Plazatikigarotzean, ikusi nuen nola bashkir batzuk, urka-bearen inguruan bildurik, botak eranzten arizitzaizkien urkatuei. Esku hartzea alferrikako

Page 142: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

balentria zatekeela jabeturik, nekez eutsi nionamorruaren bultzadari. Bandiduak alde batetikbestera zebiltzan gotorlekuan, ofizialen etxeakarpilatzen. Matxino mozkortuen deiadarrakentzuten ziren bazter guztietan. Etxera heldunintzen. Savelitx nire zain zegoen atean. «Jain-koari eskerrak! —atera zitzaion ni ikustean—.Beldurrak nengoen ez ote zinen berriro bandi-duen eskuetan izango. Hara zer gertatu den,Piotr Andreitx jauna, alproja horiek dena lapurtudigute: jantziak, burusiak eta izarak, ontziak,gauza guztiak, ez dute ezer laga. Tira, zer egin-go zaio ba! Jainkoari eskerrak, bizirik utzi zaituz-te! Eta zer, jauna, antzeman diozu kosakoenburuzagiari?»

— Ez, ez diot antzik eman; nor da ba?— Nola, jauna? Ahaztu duzu ostatuan ama-

rrukeriaz zure berokiaz jabetu zen mozkor hura?Erbi-larruzko tulupa. Berri-berria zen, eta astaki-lo horrek josturak zarrastatu zizkion soineanjanztean!

Harri eta zur eginik geratu nintzen. Izan ere,Pugatxovek nire gidariaren antz harrigarriazuen. Ziurtzat jo nuen Pugatxov eta gidaria biak

Page 143: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

bat zirela, eta orduan ulertu nuen nire alderaerakutsitako gupidaren zergatia. Gertaeren arte-ko lotura bitxiak txundituta utzi ninduen ezinbes-tean: arlote ibiltari bati opari egindako erbi-larruzko tulup arrunt batek urka-bilurretik salba-tu ninduen; eta ostatuz ostatu balantzaka ibil-tzen zen mozkortiak, berriz, gotorlekuak setiatueta kolokan jartzen zuen estatua bera!

— Ez duzu ezer jan nahi? —galdetu zidanSavelitxek, bere ohiturak aldatzeko ezgai—.Etxean ez dago ezer; zerbaiten bila joango naizeta mokaduren bat prestatuko dizut.

Bakarrik geratu nintzenean, gogoetetan mur-gildu nintzen. Zer egin behar nuen? Ofizialbatentzat, ezin onartuzkoa zen etsaien buruza-giak eskurapetutako gotorlekuan geratzea edoharen sailarekin bat egitea. Batetik, soldadu nin-tzenez, nire jarduna aberriarentzat baliagarriaizan zitekeen lekuan egon beharra nuen, batezere aberria horren kinka larrian izanik... Bestetik,aldiz, maitasunak indarrez eskatzen zidan MariaIvanovnaren alboan gera nendin, neskarendefendatzaile eta babesle. Eta, luze gabe egoeranabarmenki aldatuko zela jakin arren, dardara

Page 144: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

eragiten zidan Masha nolako arriskuan zegoenirudikatzeak.

Kosako batek eten zuen nire gogoeten haria.Korrika etorri zen jakinaraztera «gure erregeprestuak beregana deitzen dizula». «Non da?»,galdetu nion, men egiteko prest.

— Komandantearen etxean —erantzun zuenkosakoak—. Bazkalostean, lurrin-bainua hartze-ra joan da gure jaun maitagarria, eta orain lo-kuluxka egiten ari da. Segituan antzematen zaiogizon berezia dela: bazkarian bi txerrikume errejan ditu oso-osorik; gero, bainu-etxean, hainbes-te berotu du ur-lurrina, non Taras Kurotxkinekberak ezin izan baitu jasan, Fomka Bikbaievieman dizkio urki-abartxoak, eta ozta-ozta sus-pertu dute ur hotzez. Eta horrela jokatzen dubeti, goiari eutsiz; zalantzarik gabe, gizon bere-zia da... Diotenez, bainu-etxean zegoela, bula-rrean dituen errege-seinaleak erakutsi ditu: aldebatean, bi buruko arranoa, bost kopekeko txan-pon baten tamainakoa; beste aldean, berriz,bere irudia bera.

Ez zitzaidan zuhurra iruditu kosakoarenusteak zalantzan jartzea, eta berarekin joan nin-

Page 145: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

tzen komandantearen etxera, Pugatxovekikotopaketa nolakoa izango zen aldez aurretik irudi-katuz eta zertan amaituko zen asmatzeko ahale-ginak eginez. Irakurleak aise igarriko du ez nen-goela batere lasai.

Iluntzen ari zuen komandantearen etxeraheldu nintzenean. Beltz ageri zen urkabeareneta urkatuen irudi ikaragarria. Komandantearenemazte dohakabearen gorpua ataurrean zegoenoraindik. Bi kosakok zaintzen zuten etxeko sarre-ra. Nire bila bidalitako kosakoa etxean sartu zen,iritsia nintzela jakinaraztera. Berehala itzuli zen,eta bezperan Maria Ivanovna horren samur agur-tu nuen gelara eraman ninduen.

Ohiz besteko koadroa agertu zen nire begienaurrean. Mahaia zamauz estalita eta boula etaedalontziz beterik zegoen. Pugatxov eta bestehamar bat gizon —kosakoen gudalburuakdenak— mahaiaren inguruan eserita zeuden,txanoak eta alkandora koloretsuak jantzita,ardoak beroturik, masailak gorri eta begiak fir-fir. Haien artean ez zeuden ez Shvabrin ez gurekosako-sarjentua, arestiko traidoreak alegia.«Ah! Jaun ohoragarria! —esan zuen Pugatxovek

Page 146: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ni ikustean—. Ongi etorri; eser zaitez, mesedez».Mahaikideek leku egin zidaten elkarrenganaestuturik. Isilik eseri nintzen mahaiaren muturbatean. Alboko kosakoak, gazte sendo eta ederbatek, ardo arruntez bete zidan edalontzia,baina ukitu ere ez nuen egin. Ikusminez, taldezalapartatsu hura aztertzeari ekin nion. Puga-txov mahaiburuan eserita zegoen, ukondoakmahai gainean bermaturik eta ukabil zabalazbizar beltzari eusten ziola. Hazpegiek, eratsuaketa nahikoa atseginak baitziren, ez zuten inolakobihotz-gogortasunik erakusten. Sarritan, berro-geita hamar bat urteko gizon bati zuzentzenzitzaion. Batzuetan, kondea deitzen zion, bestebatzuetan, berriz, Timofeitx, eta noizean behin,osaba. Lagun gisa tratatzen zuten denek elkar,buruzagiaren alderako begirune berezirik eraku-tsi gabe. Goizeko erasoa, matxinadaren arrakas-ta eta etorkizuneko ekintzak zituzten mintzagai.Bakoitzak bere balentrien berri ematen zuenbarro-barro, nork bere iritziak azaltzen zituen etabeldurrik gabe eztabaidatzen ziren denak Puga-txovekin. Eta, gerra-batzar bitxi hartan, Orenbur-gera joatea erabaki zuten: ekintza ausarta eta,

Page 147: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ondo ateraz gero, gure hondamena ekarrikozukeena. Baina, zorionez, porrot egingo zuen.Biharamun goizean abiatzea erabaki zuten.«Tira, adiskideak —esan zuen Pugatxovek—,lotara joan aurretik, ekin diezaiogun denok bate-ra nire kantarik gogokoenari. Txumakov! Hasi!»Nire alboko kosakoa zirgatzaile-kanta triste batabesten hasi zen ahots apalez, eta gainerakoekkorua egiten zioten:

Ez zaratarik atera, harizti maitea,ez trabarik jarri gazte jator honen gogoetei.Epaile zorrotz batengana joan behar dut bihar,tsarrak berak epaituko nau,eta hala galdetuko:Esadazu, mutiko,esadazu, nekazari-seme hori,norekin ibili zara lapurretan,lagun asko ziren zurekin batera?Dena esango dizut, jaun agurgarria,egia osoa aitortuko dizut;lau lagun ziren nirekin:lehena, gau iluna,bigarrena, altzairuzko aizto zorrotza,

Page 148: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

hirugarrena, nire zaldi bizkorra,eta laugarrena, arku sendo eta malgua,nire mezulariak, berriz, ondo gozatutako geziak.Eta orduan, hala esango dit tsar handiak:bejondeizula, nekazari-seme hori,lapurtzen jakin duzu, eta erantzuten asmatu,sari ederra emango dizut:zurezko etxe polita esteparen erdian,bi zutabe luzerekin eta langa sendo batekin.

Ez dago azaltzerik zenbaterainoko zirraraeragin zidan urkabeari buruzko herri-abestihorrek urkabean hiltzera kondenatuta zeudenenahotan. Aurpegi beldurgarriek, ahots ozenek etahitz berez adierazgarriei ematen zieten ukitugoibelak, horrek guztiak, halako izu poetikobatez dardarazi ninduen.

Mahaikideek beste edalontzi bana hustuzuten, mahaitik altxatu eta agur egin ziotenPugatxovi. Haien atzetik joan nahi izan nuen,baina Pugatxovek hala esan zidan: «Eser zaitez;hitz egin nahi dut zurekin». Bakarrik geratuginen, begiz begi.

Page 149: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Pixka batean isilik egon ginen biok. Pugatxo-vek arretaz begiratzen zidan eta, tarteka, ezke-rreko begia naretzen zuen, imintzio horrek mal-tzurkeriaren eta isekaren kutsu bitxia eranstenziola haren begitarteari. Azkenean, barreka hasizen, eta haren alaitasuna hain zen benetakoa,non nik ere barre egin bainuen, nahiz eta eznekien zergatik.

— Zer, jaun ohoragarria? —esan zidan—.Aitor ezazu zeharo kikildu zinela nire mutileksoka lepo inguruan ipini zizutenean. Latzak etabeltzak ikusi zenituen, ezta? Izan ere, zuremorroiak esku hartu izan ez balu, langatik zintzi-lik egongo zinateke orain. Kolpetik antzemannion zaharkilo horri. Susmatu zenuen, jaun oho-ragarria, estepako aterpera eraman zintuengizon hura zure erregea bera zela? (Orduan, eitearranditsu eta misteriozkoa hartu zuen). Okerlarria egin duzu —jarraitu zuen—, baina biziabarkatu dizut zintzo jokatu zenuelako nirekin etamesede handia egin zenidalako neure etsaien-gandik ezkutatu beharra izan nuenean. Eta hauhasiera besterik ez da! Gehiago emango dizut

Page 150: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

botere osoa eskuratzen dudanean! Hitz ematendidazu leialtasunez zerbitzatuko nauzula?

Hain iruditu zitzaizkidan jostagarriak sasi-erregearen galdera eta ausarkeria non, eutsi ezi-nik, erdi irribarre egin bainuen.

— Zer dela-eta irribarretxo hori? —galdetuzidan, kopeta zimurtuta—. Ez duzu sinestenerregea naizela? Itzulingururik gabe erantzun.

Aztoratu egin nintzen. Ezin erregetzat ezagu-tu arlote alderrai hura: ezin barkatuzko koldarke-ria neritzon. Aurpegira esatea gezurti hutsa zela,aldiz, neure burua hiltzeko arriskuan jartzeazatekeen; lehentxeago, urkabearen azpian nen-goela, haserrealdiaren aurreneko garrak eragin-da herri osoaren aurrean hori egiteko prest egonbanintzen ere, alferrikako balentria neritzonordurako. Aiko-maiko nengoen beraz. Pugatxovkopetilun zegoen erantzunaren zain. Azkenean(orain ere gogobeterik oroitzen naiz une horre-taz), eginbidearen sena giza ahuleziari nagusituzitzaion nire barnean. Hala erantzun nion Puga-txovi: «Entzun, egia osoa esango dizut. Zerorrekerabaki ea erregetzat har zaitzakedan. Gizon

Page 151: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

azkarra zara, eta zeure kabuz konturatuko zina-teke gezurretan ariko nintzatekeela».

— Orduan, zure iritziz, zer naiz?— Zure jainkoak daki; baina, zarena zarela,

oso joko arriskutsua darabilzu.Pugatxovek begiratu arina egotzi zidan:

«Beraz, ez duzu sinesten ni Piotr Fiodorovitxerregea naizela? —esan zuen—. Tira, ondo da.Baina, ez al da egia arriskatzen denak aldekoizaten duela zortea? Antzina, Grishka Otrepievez al zen ba errege izatera heldu? Nahi duzunapentsa ezazu nitaz, baina ez aldendu nigandik.Zer axola zuri gainerako guztiak? Pope izaterikez duenak badu sakristau izatea. Zuk ardurazeta leialtasunez zerbitzatu, eta nik, ordainetan,mariskal eta printze egingo zaitut. Zer deritzo-zu?»

— Ez —erantzun nion irmo—. Jatorri noblekoanaiz; leialtasun-zina egin diot erregina enperatri-zari: ezin zaitut zerbitzatu. Eta egiatan nire ongianahi baduzu, uztazu Orenburgera joaten.

Pugatxov pentsakor geratu zen. «Eta joatenuzten badizut —esan zuen—, hitz emango dida-zu gutxienez ez zarela nire aurka borrokatuko?»

Page 152: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Nolatan hitz emango dizut hala egingodudala? —erantzun nion—. Zuk zeuk ondo askodakizu hori ez dagoela nire esku: zure aurkajotzeko agintzen badidate, zure aurka joko dut,ezin besterik egin. Orain buruzagia zara, etaobeditzeko eskatzen diezu zeure gizonei. Zuzenalitzateke zerbitzuari uko egitea noiz eta armadaknire beharra duenean? Zure eskuetan nago: aldeegiten uzten badidazu, bihotzez eskertuko dizut;hiltzen banauzu, Jainkoak epaituko zaitu. Hara,gutxienez, egia esan dizut.

Egia hain argi aitortu izanak harrituta utzizuen Pugatxov. «Hala izan dadila —esan zidan,sorbaldan txaplaka eginez—. Zigortuz gero, latzabehar du zigorrak. Barkatuz gero, erabatekoabehar du barkamenak. Alde hemendik, nahiduzun tokira joan eta gogoko duzuna egin. Bihar,etorri agurtzera; eta orain, zoaz lotara, ni erelogurak erretzen nago».

Pugatxov utzi, eta kalera irten nintzen. Gauaisila eta hotza zen. Ilargiak eta izarrek biziki dis-tiratzen zuten, plaza eta urkabea argituz. Gotor-lekuan dena zegoen lasai eta ilun. Tabernakoargia soilik zegoen piztuta, eta parrandazale

Page 153: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

berantiarren oihuak besterik ez zen entzuten.Apaizaren etxera begiratu nuen. Leiho-tapak etaatea itxita zeuden. Bazirudien dena lasai zegoe-la han ere.

Neure bizitegira heldu nintzenean, Savelitxoso kezkatuta zegoen kanpoan horren denboraluzea eman nuelako. Aske nintzelako albisteakikaragarri poztu zuen. «Eskerrik asko, ene Jain-koa! —esan zuen aitaren eginez—. Argitu bezainlaster, gotorlekua utzi eta edonora joango gara.Zerbait prestatu dizut, jan ezazu, zoaz ohera etaegizu lo lasai eguna argitu arte».

Hala egin nuen eta, gogo handiz afaldu ondo-ren, lurrean lokartu nintzen, arima eta gorputzaunaturik.

Page 154: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

IX. atalaBEREIZTEA

Bai gozoa, maitea,zu ezagutu izana;zugandik bereiztea,bai mingotsa, laztana.

Kheraskoi

Goizean goiz, danborrak esnatu ninduen.Elkartze-lekura joan nintzen. Bezperan urkatuta-koak sokatik zintzilik zeuden artean ere, eta,urkabearen alboan, lerroka antolatzen ari zirenPugatxoven osteak, zaldi gainean kosakoak etafusila eskuan soldaduak. Banderak dar-dar ariziren airera zabaldurik. Orga banatan ezarriakzituzten hainbat kanoi, eta gurea ezagutu nuenhaien artean. Gotorlekuko bizilagun guztiak pla-zan bilduta zeuden sasi-erregearen zain. Koman-dantearen etxeko ataurrean kosako batek brida-tik helduta zeukan arraza kirgizeko zaldi zurieder bat. Komandantearen emaztearen gorpua

Page 155: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

bilatu nuen begiekin. Albora pixka bat baztertu-rik zegoen, eta piltzarrez estalita. AzkeneanPugatxov etxeko atarira irten zen. Herritarrektxanoak erantzi zituzten. Pugatxovek ataurreangelditu eta agur egin zion jendeari. Gudalburue-tako batek zaku bete kobrezko txanpon emanzion, eta dirua esku-beteka botatzen hasi zen.Herritarrak oihuka oldartu ziren txanpon bila, etabat baino gehiago zaurituta irten zen nahaspilahartatik. Pugatxovek bere gaizkide nagusiakzituen inguruan, Shvabrin ere haien artean zela.Elkarrekin topo egin zuten gure begiradek; Shva-brinek erdeinua irakurri zuen nirean, eta bizkarraeman zidan benetako amorrua eta irudizko isekaerakutsiz. Pugatxovek, jendartean ikusi nindue-la, buruaz agurtu eta beregana deitu zidan.«Entzun —esan zidan—. Zoaz oraintxe bertanOrenburgera eta nire partetik esan hango gober-nadoreari eta jeneral guztiei aste bete barru hanizango naizela. Esaiezu hobe izango dutelasemeak aitari zor dion maitasunaz eta otzanta-sunaz hartzen banaute; bestela, modurik izuga-rrienean garbituko ditut. Ondo izan, jaun ohora-garria!» Gero, herritarrengana jiratu, eta hala

Page 156: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

esan zien Shvabrin seinalatzen zuen bitartean:«Hona hemen komandante berria: zintzo beteberaren agindu guztiak, berak erantzungo ditzuengatik eta gotorlekuagatik». Izularriturikentzun nituen hitz horiek: Shvabrin gotorlekuannagusi; Maria Ivanovna haren eskumendean!Jainkoa, zer ez zitzaion gertatuko! Pugatxovataurretik jaitsi zen. Zaldia hurbildu zioten. Zalu-tasunez igo zen zela gainera, esertzen lagundunahi zioten kosakoei itxaron gabe.

Une horretan, nire Savelitx jendetzatik berei-zi zen, eta ikusi nuen nola Pugatxovengana hur-bildu eta paper-orri bat eman zion. Ezin asmatu-rik nengoen zer segituko ote zen hortik. «Zer dahau?», galdetu zuen Pugatxovek arrandiro. «Ira-kurri eta jakingo duzu», erantzun zion Saveli-txek. Pugatxovek papera hartu eta luzaz aztertuzuen oso aire zorrotzez. «Bai mordoiloa zureidazkera —esan zuen azkenean—. Nire begiargiek ez dute tutik ulertzen. Non da nire idazka-ri nagusia?»

Kabu-uniformez jantzitako gazte bat ziztubizian hurbildu zen Pugatxovengana. «Irakurriozenki», esan zion sasi-erregeak papera ema-

Page 157: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

teaz batera. Neure haurtzainak Pugatxovi zeridatzi ote zion jakiteko irrikaz nengoen. Idazkariahonakoa irakurtzen hasi zen, ozenki eta silabakargi ebakiz:

— «Bi txabusina, bata kotoizkoa eta besteazetazkoa eta marraduna: sel errublo».

— Zer esan nahi du honek? —galdetu zuenPugatxovek bekozko ilunez.

— Irakurtzen segitzeko agindu —erantzunzion Savelitxek lasai.

Idazkariak aurrera egin zuen:— «Oihal berde finezko uniforme bat: zazpi

errublo. Artilezko galtza zuriak: bost errublo.Hamabi alkandora, Holandako hariz josiak etaeskumuturrekin: hamar errublo. Kaiza txiki batte-ontziekin: bi errublo eta erdi...»

— Zer txatxukeria da hau gero? —galdetuzuen Pugatxovek, irakurketa etenaraziz—. Zeraxola didate niri kaizek eta eskumuturrekiko gal-tzek?

Savelitx ahotsa argitu eta azalpenak ematenhasi zen.

Page 158: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Ikusten duzunez, jauna, gaizkileek nirenagusiari lapurtu dizkioten ondasunen zerrendada...

— Zer gaizkilez ari zara? —galdetu zuenPugatxovek ahotsari mehatxu-doinua emanez.

— Barkatu, okertu egin naiz —erantzun zuenSavelitxek—. Gaizkileak izan zein ez izan, kontuada zure mutilek gure etxea goitik behera araka-tu eta dena kendu digutela. Ez haserretu: zaldialau hankaren gainean ibiltzen da eta, hala ere,oztopo egiten du. Irakurtzen amaitzeko agindu.

— Amaitu irakurtzen! —esan zuen Pugatxo-vek. Idazkariak aurrera egin zuen:

— «Perkalezko burusi bat eta beste bat tafe-taizkoa eta kotoizkoa: lau errublo. Azeri-larruzkoberoki bat, artilezko ehun gorribeltzez forratua:40 errublo. Eta, gainera, jaun agurgarri hori, nirenagusiak ostatuan eman zizun erbi-larruzko tulu-pa: 15 errublo».

— Zoro arraioa! —bota zuen Pugatxoveksutan, begiak txingar bi eginik.

Aitor dut beldurrez nengoela haurtzain giza-joari zer gertatuko. Ostera ere ekin nahi izanzion azalpenak emateari, baina Pugatxovek

Page 159: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

eten: «Nolatan ausartzen zara ni horrelako hus-keriekin nekarazten? —galdetu zuen orroka,idazkariari papera eskutik kendu eta Savelitxenaurpegira jaurtikiz—. Zaharkilo ergel alaena!Horra: lapurreta egin diete; ezbehar handiago-rik! Zaharkote hori, kexuka etorri beharrean,zeure bizitza osoan otoitz egin beharko zeniokeJainkoari ni eta nire mutilen alde zu eta zurenagusia ez urkatzeagatik nire aurka bihurritudiren gainontzekoekin batera... Erbi-larruzkotulupa! Nik emango dizut erbi-larruzko tulupa!Ez al dakizu nahi izanez gero bizirik larrutzekoagindu eta zure larruaz tulup eder askoa eginnezakeela?

— Nahi duzuna egin dezakezu, noski —eran-tzun zuen Savelitxek—, baina ni menpeko hutsanaiz eta neure nagusiaren ondasunengatik eran-tzun behar dut.

Pugatxov, inondik ere, bihotz oneko zegoen.Bizkarra eman, eta han alde egin zuen hitz batbera ere erantsi gabe. Shvabrinek eta gudalbu-ruek atzetik jarraitu zioten. Ostea ordenan aterazen gotorlekutik. Herritarrek lagun egin ziotenPugatxovi. Savelitx eta biok bakarrik geratu

Page 160: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ginen plazan. Haurtzainak eskuetan zeukan berezerrenda, eta barru-barruko arranguraz begira-tzen zion.

Pugatxovekin ondo konpontzen nintzela iku-sita, kontu egin zuen bageneukala hortik onura-ren bat ateratzea; baina hutsean geratu zirenharen asmo zuhurrak. Errietan hastekotan nen-goen kinka larrian geundela horren ardura zorro-tzez jokatzeagatik, baina ezin izan nion barregu-rari eutsi. «Barre egin, jauna —erantzun zidanSavelitxek—, barre egin. Ikusiko dugu ea barreegiten duzun geure ondasun guztiak berritzekopremia sortzen zaigunean».

Presaka abiatu nintzen apaizaren etxera, hanMaria Ivanovnarekin elkartzeko asmoz. Popea-ren emazteak albiste txarrak zituen niretzat.Gauean sukar bortitz batek hartu zuen Maria Iva-novna. Ohean zetzan, korderik gabe eta eldar-niotan. Popearen emazteak neskaren gelara era-man ninduen. Zaratarik atera gabe, ohera hurbil-du nintzen. Lur jota utzi ninduen Masharen aur-pegiak jasandako aldaketak. Gaixoak ez ninduenezagutu. Luzaz egon nintzen zutik harenaurrean, aita Gerasimi eta beronen emazte

Page 161: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

onberari entzun gabe, biak ala biak ere ni kon-tsolatu nahirik ari baitziren. Pentsamendu ilunekasaldatzen zidaten gogoa. Adore guztia kenduzidaten hala matxino gaiztoen erdian abandona-tutako zurtz babesgabe errukarriaren zoriak nolaneure ezintasunak berak ere. Shvabrinek, ororengainetik Shvabrinek ziztatzen zidan irudimena.Sasi-erregeak emandako botereaz hornituta,gotorlekuan jaun eta jabe eta haren gorrotoarenjomuga errugabea zen neska zorigaiztokoa ber-tan zela, edozertara erabaki zitekeen. Zer eginbehar nuen? Nola lagundu? Nola askatu bandi-duaren eskuetatik? Bide bakarra nuen. Berehala-xe Orenburgera abiatzea erabaki nuen, hangoakBielogorskaia gotorlekua askatzera lehiaraztekoeta, ahal izanez gero, horretan laguntzeko prest.Popeari eta Akulina Pamfilovnari agur egin etasutsuki eskatu nien harrezkero emaztetzatjotzen nuena zain zezaten. Neska gajoareneskua hartu eta muin egin nion, bertara isurizneure malkoak. «Agur —esan zidan popearenemazteak, ateraino lagundu ondoren—, agur,Piotr Andreitx. Garai hobean ikusiko ahal duguelkar! Ez gu ahaztu, eta sarritan idatzi. Orain zu

Page 162: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

zara Maria Ivanovna dohakabearen kontsolabideeta babesle bakarra».

Plazara irtendakoan, gelditu une batez, begi-ratu urkabe aldera, eta buru-makurtua eginnuen. Gero, gotorlekutik atera eta Orenburgekobideari lotu nintzaion Savelitx orpoz orpo nuela,ez baitzen nigandik aldentzen.

Neure pentsamenduetan gogo-bildurik nindo-ala, bat-batean, zaldien oin-hotsa entzun nuenatzean. Burua jiratu eta hau ikusi nuen: kosakobat arrapaladan zetorren gotorlekutik, urrundikkeinuak eginez eta zaldi bashkir bat hedeetatikhelduta zekarrela. Gelditu, eta berehala ezagutunuen gure kosako-sarjentua. Gure parera iritsita,bere zalditik jaitsi eta hala esan zidan bestearenhedeak luzatzen zizkidan bitartean: «Jaun ohora-garria! Gure Aitak opari egiten dizkizu zaldi haueta bere berokia (artilezko tulup bat zeukan zela-ra lotuta). Eta gainera —gehitu zuen totelkakosakoak—, zera... berrogeita hamar kopek...eman dizkit zuretzat... baina galdu egin zaizkitbidean; barkaidazu, arren!» Savelitxek begiratuokerra bota eta hortz artean esan zion: «Bideangaldu zaizkizu! Eta zer da zure golkoan tintin-

Page 163: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

hotsa ateratzen duen hori? Lotsagabea hala-koa!» «Zerk ateratzen du tintin-hotsa nire golko-an? —ihardetsi zuen sarjentuak, batere aztoratugabe—. Jainkoarren, aitona! Briden soinua da, ezdiruarena». «Ondo da —esan nuen, eztabaidaetenez—. Nire partetik eskerrak eman honabidali zaituenari; eta itzulerako bidean saia zai-tez galdutako dirua aurkitzen, eta vodkatan gas-tatu». «Mula esker, jaun ohoragarria —erantzunzuen, zaldia jiraraziz—, neure bizitza osoan zurealde otoitz egingo diot Jainkoari». Hori zioenbitartean, lauoinka bizian urrunduz zihoan, eskubatez golkoari eusten ziola. Apur bat geroago,begien bistatik galdu zen.

Tulupa jantzi, zaldi gainera igo, eta atzeanesertzen lagundu nion Savelitxi. «Ikusi duzunez,jauna —esan zidan agureak—, bandiduari aur-keztu diodan eskabidea ez da alferrikakoa izan:lotsatu egin da lapur hori, nahiz eta Bashkiriakozalditxar makal honek eta artilezko tulupak ezduten balio alproja horiek lapurtu digutenareneta zuk zeure kabuz opari egin zenionaren erdia.Dena deia, ondo etorriko zaigu, eta hobe da txoribat eskuan eta ez bost ezkurrean».

Page 164: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

X. atalaHIRIAREN SETIOA

Mendi-zelaiak harturik,hiria zelatatzen zuen, arrano antzo, tontorretik.Kanpalekuan dorre bat egiteko agindu zuen,eta, kanoiak barruan ezkutaturik, hirira eraman zuen gauean.

Kheraskov

Orenburgetik hurbil geundela, preso-saldohandia ikusi genuen, oinak girgiluz lotuta denak,ile-izpirik ez buruan eta aurpegia borreroarenkurrikek itxuragabetuta. Lanean ari ziren babes-eraikuntzen alboan, goarnizioko elbarriek zain-duta. Batzuek lubanarroko zaborra ateratzenzuten orgatxoetan; beste batzuek lurra pilatzenzuten palatxoekin; harginak hara eta hona zebil-tzan lurrezko hesi-babesean, adreiluak garraia-tzen harresia konpontzeko. Hiriko atean, jago-leek geldiarazi eta nortasun-agiriak eskatu zizki-guten. Sarjentuak, Bielogorskaiatik heldu berria

Page 165: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

nintzela jakin bezain laster, jeneralaren etxeraeraman ninduen zuzen-zuzenean.

Baratzean aurkitu nuen. Sagarrondoak azter-tzen ari zen, soilduta baitzeuden udazkenekogiroaren eraginez, eta, baratzezain zaharraklagundurik, lastoa ipintzen zien tentu handizenbor inguruan. Haren aurpegiak lasaitasuna,osasuna eta onberatasuna adierazten zituen.Poztu egin zen ni ikustean, eta lekuko izan nin-tzen gertaera lazgarrien galdezka hasi zitzaidan.Dena kontatu nion. Jeneral zaharrak arretazentzuten zidan eta, bitartean, abar lehorrakmozten zituen. «Mironov gizajoa! —esan zuenneure kontakizun goibela amaitu nuenean—. Baitamalgarria: ofizial ona genuen. Eta madameMironova bihotz handiko emakumea zen, etazein ondo prestatzen zituen perretxiko gaziak!Eta Masha, kapitainaren alaba?» Erantzun niongotorlekuan geratu zela popearen emazteareneskuetan. «Ai, ai, ai! —adierazi zuen jeneralak—. Hori bai txarra, oso txarra. Ez dago inola erebandiduen diziplinan fidatzerik. Zer gertatukoote zaio neskato errukarriari?» Erantzun nionBielogorskaia gotorlekua ez zegoela urrun eta

Page 166: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ziur nengoela Bere Gorentasunak berandutugabe armada bidaliko zuela hiriko biztanle zori-gaiztokoak askatzera. Jeneralak buruari eraginzion ote-otean balego bezala. «Ikusiko dugu, iku-siko dugu —esan zuen—, denbora izango duguhorretaz hitz egiteko. Mesedez, arratsaldeanetorri nire etxera tea hartzera: gerra-batzarradaukagu eta berri zehatzak eman ahal izangodizkiguzu Pugatxov ustel horretaz eta berarengudarosteaz. Bitartean, zoaz atseden hartzera».

Niretzat bereizia zuten bizitegira joan nin-tzen. Ordurako Savelitx buru-belarri zebilenetxeko zereginetan, eta ni egonezinik geratunintzen ezarritako orduaren zain. Irakurleak aiseigarriko duenez, ez nion huts egin nire patuanhorren eragin handia izan behar zuen batzarhorretara joateari. Ezarritako ordua jotzerakojeneralaren etxean nintzen.

Han, hiriko funtzionarioetako bat aurkitunuen. Gogoan dut aduanako zuzendaria zela,agure lodi eta zurigorria bera, soinean zeta disti-ratsuzko kaftana zeramana. Ivan Kuzmitxenzoriaren galdezka hasi zitzaidan, aitakidea dei-tzen zion eta sarritan eteten zuen nire kontake-

Page 167: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

taren haria galdera osagarriak eta moraltasu-nezko oharpenak eginez, eta horrek gerrarenantzean batere aditua ez zela erakusten bazuenere, agerian ipintzen zituen, behinik behin,haren zorroztasuna eta berezko buru-argitasu-na. Bitarte horretan, gainerako batzarkideak iri-tsi ziren. Jenerala bera izan ezik, haien artean ezzen beste militarrik. Denok eseritakoan, eta kika-ra bana te zerbitzatu ondoren, jeneralak luze etaoso argi azaldu zuen egoera zertan zen. «Orain,jaunak —jarraitu zuen—, erabaki behar dugu zerbide hartu matxinoei aurre egiteko: erasoa aladefentsa? Bi bide horietako bakoitzak bere aldeonak eta txarrak ditu. Erasoa hautatuz gero,aukera handiagoa izango dugu etsaia berehalasuntsitzeko; defentsa, ordea, seguruagoa da, etaarriskurik gabea... Beraz, orain, nork bere iritziaemango du ohiko hurrenkeran, behetik hasitagraduaren arabera alegia. Jaun alferiza! —gaine-ratu zuen, niganantz jiratuta—. Mesedez, azalduzeure iritzia».

Zutitu eta, aurrena Pugatxov eta berarensaila hitz laburrez deskribatu ondoren, jakinarazi

Page 168: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

zuen ziur nengoela iruzurtia ez zela gauza izan-go arauzko armada baten erasoari eusteko.

Funtzionarioek gogo gaizto nabarmenezhartu zuten nire iritzia. Gaztearen buru-arintasu-na eta neurrigabeko ausardia ikusi zituzten nikesandakoan. Marmarrean hasi ziren denak bate-ra, eta argi eta garbi entzun nuen «umemoko»hitza, baten batek ahapeka esana. Jeneralakniganantz jiratu eta irribarrez esan zidan: «Jaunalferiza! Gerra-batzarretan aurreneko iritziakeraso-ekintzen aldekoak izaten dira beti; gauzenberezko ordena da hori. Orain, jarrai dezagun iri-tziak biltzen. Gerra-batzordeko aholkulari jauna,zer deritzozu?»

Zeta distiratsuzko kaftanez jantzitako agu-reak presaka hustu zuen bere hirugarren kikara,zeinera rona oparo isuria baitzuen. Gero, halaerantzun zion jeneralari: «Nire ustez, jaun txitgorena, ez dugu ez erasoa ez defentsa hautatubehar».

Orduan, zer proposatzen duzu, aholkularijauna? —ihardetsi zuen, harriturik, jeneralak—.Edo erasoa, edo defentsa; beste aukerarik ezdago...

Page 169: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Jaun txit gorena, beste aukera bat erebadago: etsaia erostea.

— Horra!, oso zentzuzkoa da zure iritzia. Tak-tikaren legeen arabera, zilegi da etsaia erostea,eta kontuan hartuko dugu zure aholkua. Hiruro-geita hamar errublo eskain ditzakegu alprojahorren buruaren truke... edo ehun... ezkutukodirutik...

— Edo ni —gaineratu zuen aduanako zuzen-dariak— gerra-batzordeko aholkularia barik Kir-giziako aharia naiz, edo horrela jokatuz gerolapur horiek esku-oinak lotuta ekarriko diguteberen buruzagia.

— Zure proposamena patxadaz hausnartueta luze hitz egingo dugu oraindik horretaz —erantzun zion jeneralak—. Baina, dena dela,komeni da gerra-neurriak ere hartzea. Jaunak,nork bere iritzia ager dezala ohiko hurrenkeran.

Iritzi guztiak nirearen kontrakoak izan ziren.Armadaren ahula, garaipenaren ziurgabetasuna,zuhur jokatu beharra eta horrelakoak aipatzenzituzten funtzionario guztiek. Denek uste zutenzentzuzkoagoa zela kanoiek babesturik harresisendoaren atzean geratzea ezen ez armada zelai

Page 170: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

agerira ateratzea ea zorteak gure alde jotzenzuen. Azkenean, jeneralak, iritzi guztiak entzunondoren, pipatik errautsa hustu, eta honakoaesan zuen:

— Jaunak!, jakinarazi behar dizuet ni erabatados nagoela jaun alferizaren iritziarekin, zereniritzi hori zentzuzko taktikaren legeetan oinarri-turik baitago; izan ere, taktikak, ia beti, nahiagoizaten du erasoa defentsa baino.

Hori esandakoan isildu, eta pipa berriro bete-tzeari ekin zion. Pozarren nengoen garaile ateranintzelako. Harro begiratu nien funtzionarioei,elkarren artean txutxu-mutxuka ari baitzirenatsekabeturik eta kezkatuta.

— Hala ere, jaunak —jarraitu zuen jeneralak,arnasa sakon hartu eta kealdi lodia bota ondo-ren—, ez naiz ausartzen horren erantzukizunhandia neure gain hartzen, noiz eta enperatriza-ren maiestateak, gure erregina gurgarriak nireardurapean jarri dituen probintzien segurtasunajokoan dagoenean. Beraz, gehienek uste dute-nez zentzuzkoena eta seguruena dela hiribarruan geratzea setioaren zain eta etsaiarenerasoei artilleriaz eta (ahal izanez gero) irtenaldi

Page 171: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

laburrak eginez erantzutea, bat nator gehieneniritziarekin.

Funtzionarioei egokitu zitzaien orduan niriisekaz begiratzeko txanda. Amaitu zen batzarra.Benetan tamalgarria iruditu zitzaidan militaritzaltsu horren txepeltasuna, bere ustea gora-behera jende ezgai eta eskarmentu gabeen iri-tzira makurtzera erabaki baitzuen.

Zorioneko batzarra egin eta zenbait egungeroago jakin genuen Pugatxov, bere hitzarileial, Orenburgera hurbiltzen ari zela. Matxinoenostea ikusi nuen hiriko harresien gainetik. Irudi-tu zitzaidan hamar-halakotu egin zela nik ikusi-tako azken erasoaz geroztik. Artilleria eta guztizeukaten, Pugatxovek ordurako menperatuakzituen gotorleku txikietan eskuratua. Gerra-batzordearen erabakia gogoan, kontu egin nuendenbora luzea emango genuela Orenburgekomurruen artean sartuta, eta, amorruaren amo-rruz, ozta-ozta ez nintzen negarrez hasi.

Ez naiz hemen Orenburgeko setioa deskriba-tzen hasiko: eginkizun hori historiari dagokio, etaez famili kontuen gaineko izkribuei. Labur beha-rrez esango dut setioa, tokiko agintarien ardura-

Page 172: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

gabekeriaren kariaz, hondamena izan zela hirikobiztanleentzat, gose handiak eta mota guztieta-ko ezbeharrak igaro baitzituzten. Erraz da irudi-katzen Orenburgeko bizitza zeharo eramanezinazela. Hiritarrak gogo-erorita zebiltzan, haienzoria noiz erabakiko zain; eskasiaz arrangura-tzen ziren, benetan ikaragarria baitzen. Jendeaohitu egin zen etxarteetan erortzen ziren kanoi-baletara; azkenean, Pugatxoven erasoek ezzuten inolako ikusminik pizten. Ni asper-aspereginda nengoen. Denbora aurrera zihoan. Eznuen gutunik jasotzen Bielogorskaia gotorleku-tik. Itxita zeuden bide guztiak. Jasanezina zitzai-dan Maria Ivanovnarengandik bereizita egotea.Haren zoriari buruzko berririk eza tortura latzazen niretzat. Zaldiz ibiltzea beste arinbiderik ezneukan. Pugatxovi esker, zaldi eder baten jabenintzen. Berarekin hainbanatzen nuen janariurna, eta beraren gainean ateratzen nintzen hiri-tik egunero, Pugatxoven zaldizkoen kontra tirokaaritzera. Asebeterik, mozkor eginda eta zaldionekin, matxinoak nagusitu ohi ziren tiroketahaietan. Hiriko zaldieriak, indarrak ahiturik, ezinmenpera zitzakeen. Batzuetan, gure infanteria

Page 173: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

gosetua ere ateratzen zen zelai agerira, bainaelurraren sakonak eragotzi egiten zion han-hemenka sakabanatutako zaldizkoen kontraarrakastaz borrokatzea. Artilleria alferrik aritzenzen danbadaka harresiaren gainetik; zelaira ate-raz gero, berriz, elurretan trabaturik geratzenzen, zaldi unatuak kanoiak mugitzeko gauza ezzirela. Horra zertan ziren gure gerra-ekintzak!Zeri eta horri deitzen zioten Orenburgeko fun-tzionarioek zuhurtasuna eta zentzuzkotasuna!

Behinola, aldez edo moldez etsai-talde handisamar bat sakabanatzea eta uxatzea lortugenuen batean, lagunengandik bereizitako kosa-ko batekin topo egin nuen ustekabean. Turkiakosableaz jotzekotan nengoen unean, berak, bat-batean, txanoa erantzi eta oihuka esan zidan:

— Kaixo, Piotr Andreitx! Zer moduz?Begiratu, eta gure kosako-sarjentua ezagutu

nuen. Ikaragarri poztu nintzen.— Kaixo, Maximitx! —esan nion—. Aspaldi da

Bielogorskaiatik irten zarela?— Ez, Piotr Andreitx jauna; atzo bertan itzuli

nintzen hona. Gutun bat daukat zuretzat.— Non dago? —jaulki nuen, odola irakitan.

Page 174: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Aldean daramat —erantzun zuen Maximi-txek, eskua golkora eramanda—. Kosta ahalakosta emango nizula agindu diot Palashari.

Hori esandakoan, paper tolestu bat luzatu,eta lauoinka bizian alde egin zuen. Gutunazabaldu eta, goitik behera dardarka, honakolerro hauek irakurri nituen:

«Bat-batean aitarik eta amarik gabe uzteaerabaki du Jainkoak: munduan ez dut ez senide-rik ez babeslerik. Zugana jotzen dut, jakin baita-kit nire ongia nahi izan duzula beti eta edonorilaguntzeko prest dauden horietakoa zarela.Otoitz egiten diot Jainkoari gutun hau nola edohala zure eskuetara hel dadin! Maximitxek agin-du dit eramango dizula. Palashari jakinarazi diosarritan ikusten zaituela urrundik erasoaldietaneta ez duzula zeure burua batere zaintzen eta ezdituzula gogoan izaten negar-malkotan Jainkoarizure alde otoitz egiten dioten lagunak. Luzazegon naiz gaixorik; eta sendatu naizenean, Alek-sei Ivanovitxek, nire aita zenaren ordez hemen-go agintari nagusi izendatu baitute, ni berareneskuetan uztera behartu du aita Gerasim, Puga-

Page 175: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

txoven mehatxua eginez ikaratu ondoren. Gureetxean bizi naiz, zorrotz zainduta. Aleksei Ivano-vitxek berarekin ezkontzera behartu nahi nau.Dioenez, Akulina Pamfilovnaren iruzurra estal-tzearren salbatu dit bizia, beraren loba nintzelaesan baitzien bandiduei. Baina niretzat eraman-garriagoa litzateke heriotza, Aleksei Ivanovitxbezalako gizon baten emaztea izatea baino. Kru-deltasun handiz tratatzen nau eta mehatxu egi-ten dit matxinoen kanpalekura eramango naue-la eta Lizaveta Kharlovari egin ziotena egingodidatela niri ere baldin eta iritziz aldatu eta bera-ren asmoetara makurtzen ez banaiz. Pentsatze-ko denbora eskatu diot Aleksei Ivanovitxi. Prestdago hiru egun gehiago itxaroteko; baina hiruegun barru ez banaiz berarekin ezkontzen, ez dunire aldera inolako gupidarik erakutsiko. PiotrAndreitx jauna!, zu zaitut babesle bakarra;defenda ezazu neska dohakabe hau. Eskatujeneralari eta komandante guztiei lehenbailehenlaguntza bidaltzeko eta, ahal baduzu, zatoz zuere. Apaltasunez agurtzen zaitu zurtz dohakabehonek.

Maria Ivanovna»

Page 176: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Zoratzeko puntuan jarri ninduen gutun horiirakurtzeak. Herio suharrean abiatu nintzen hiri-ra, zaldi gajoa batere gupidarik gabe ezproina-tuz. Bidean, neska errukarria salbatzeko modu-ren bat edo beste asmatzen saiatu nintzen,baina ez zitzaidan ezer bururatu. Hirira helduta-koan, zuzenean jo nuen komandantearengana,eta ziztu bizian sartu nintzen haren etxean.

Jenerala atzera-aurrera zebilen gelan, mag-nesitazko pipa errez. Ni ikusi, eta gelditu eginzen. Inondik ere, nire itxurak harritu egin zuen;arduratsu galdetu zidan zein zen nire etortzelehiatsuaren zergatia.

— Jaun txit gorena —esan nion—, semeakaitarengana jotzen duen bezala nator zugana;Jainkoaren izenean, ez uko egin nire eskabidea-ri: jokoan dago nire bizitzako zorion guztia.

— Zer gertatu da, jauna? —galdetu zidan,txundituta, agureak—. Zer egin dezaket zugatik?Hitz egin.

— Jaun txit gorena, ipini nire agindupean sol-dadu-konpainia bat eta berrogeita hamar kosako

Page 177: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

eta Bielogorskaia gotorlekua askatzeko baimenaeman.

Jeneralak bekoz beko begiratu zidan, inondikere kontu egin baitzuen burutik jota nengoela(eta ia-ia asmatu zuen).

— Zer diozu gero! Bielogorskaia gotorlekuaaskatu? —esan zuen azkenean.

— Ziur egon ondo aterako dela —erantzunnion kartsuki—. Zure baimena besterik ez dutbehar.

— Ez, gaztea —esan zidan, buruari eragi-nez—. Oso urrun dago, eta etsaiarentzat ez litza-teke batere zaila izango gune estrategiko nagu-siarekiko komunikazioa etetea, eta erabatekogaraipena lortuko luke zure gainean. Komunika-zioa etenez gero...

Ikaratu egin nintzen, gerra-argudioek lilura-tuta ikusi bainuen gizona, eta berehala eten nionjarduna.

— Mironov kapitainaren alabak gutun bat ida-tzi dit —esan nion—: laguntza eskatzen du.Shvabrinek berarekin ezkontzera behartu nahidu.

Page 178: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Ba ote gero? Oh, Shvabrin hori Schelmhutsa da, eta nire eskuetan erortzen bada hogei-ta lau orduko epean epaitzeko aginduko dut, etagotorlekuko parapetoan fusilatuko dugu! Bainabitartean, pazientzia hartu behar...

— Pazientzia hartu! —oihu egin nuen neuresenetik aterata—. Eta bitartean bera Maria Iva-novnarekin ezkonduko da!

— Oh! —ihardetsi zuen jeneralak—. Hori ezda hain ezbehar larria. Oraingoz hobe du Shva-brinen emaztea izatea: orain, babesa emangodio; eta fusilatzen dugunean, Jainkoak nahibadu, senargairen bat aurkituko diogu. Alargun-txo poxpolinak ez dira neskazahar geratzen;zera esan nahi dut, alegia alarguntxoek neskati-la gazteek baino arinago aurkitzen dutela sena-rra.

— Nahiago dut heriotza, Maria IvanovnaShavbrini utzi baino —esan nuen amorruz.

— Et, et, et! —esan zuen agureak—. Orainulertu dut: dirudienez, Maria Ivanovnaz maite-minduta zaude. Ah, hori besterik da! Gaztetxoerrukarria! Baina, hala ere, ezin dizkizut inolaere eman soldadu-konpainia bat eta berrogeita

Page 179: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

hamar kosako. Zentzugabea litzateke horrelakoespedizio bat antolatzea eta ezin har dezaketneure gain erantzukizun hori.

Burua makurtu nuen; etsipena jabetu zennitaz. Bat-batean, ideia bat piztu zitzaidan liparbatez buruan; baina, antzinako eleberrigileekesan ohi zutenez, irakurleak hurrengo ataleanjakingo du horren berri.

Page 180: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

XI. atalaMATXINOEN HERRIXKA

Berez izua izan arren, egun hartan ase zen lehoia.«Zertarako etorri zara nire haitzulora?»,galdetu zuen onez onean.

A. Sumarokov

Jenerala utzi eta agudo joan nintzen neurebizitegira. Savelitxek ohiko erretolikarekin eginzidan harrera. «Nagusi jauna, gogoko duzu gerobandidu mozkor horiei kontu hartzen ibiltzea!Aitonen seme baten zeregina al da hori? Jainko-ak gordetzen ez bazaitu, zureak egin du: alfer-alferrik galduko zara. Eta gaitz erdi turkiarrakedo suediarrak balira, baina lotsa ere ematen dunoren kontra aritzen zaren esateak».

Guztira zenbat diru neukan galdetuz etennion hitz-jarioa. «Aski daukazu —erantzun zidangogobeterik—. Alproja gaizto horiek bila eta bilaaritu ziren, baina ezkutatzeko denbora izan

Page 181: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

nuen». Eta, hori esandakoan, puntuzko diru-zorro luzea atera zuen sakelatik, zilarrezko txan-ponez beteta. «Ederto, Savelitx —esan nion—.Orain, emadazu erdia eta hartu zeuretzat besteerdia. Bielogorskaia gotorlekura noa».

— Piotr Andreitx, nire nagusia! —esan zuenhaurtzain onberak ahots dardaratiz—. Ez zaraJainkoaren beldur: nolatan abiatuko zara orain,bandiduekin topo egin gabe inora joaterik ezdagoen sasoi honetan? Zeure burua erruki ezbaduzu ere, izan zaitez gutxienez gurasoen erru-ki. Nora joan behar duzu? Zertarako? Itxaron pix-katxo batean: armada etorriko da eta matxinoguztiak harrapatuko ditu; orduan, gogoak ema-ten dizun tokira joango zara.

Baina nire erabakia sendoa zen.— Berandu da argudioan hasteko —erantzun

nion agureari—. Joan behar dut, derrigorrez joanbehar dut. Ez tristatu, Savelitx: Jainkoa bihozbe-ra da; agian elkar ikusiko dugu berriro! Bitar-tean, dirua ez begiratu eta ez izan zekena. Beharduzun guztia erosi, oso garestia izan arren. Opariegiten dizut diru hau. Hiru egun barru ez banaizitzultzen...

Page 182: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Zer diozu, jauna? —eten zidan Saveli-txek—. Benetan uste duzu bakarrik joaten utzikodizudala? Horrelakorik ez eskatu gero, ezta txan-txetan ere! Alde egiteko erabakita zaudenez,zure atzetik joango naiz, oinez bada oinez, bainaez zaitut utziko. Zer egingo nuke zu gabe harriz-ko murru hauen artean? Burutik nagoela usteduzu? Zuk nahi duzuna egin, jauna, baina ni eznaiz zugandik aldenduko.

Ondo asko nekien ez zegoela Savelitxekineztabaidatzerik, eta, halatan, baimena emannion bidaiarako presta zedin. Ordu erdi geroago,neure zaldi onaren gainera igo nintzen ni, etaSavelitx, berriz, jadanik jaten zer emanik ez zeu-kala-eta hiriko biztanle batek opari egindako zal-ditxo makal eta herren baten gainean jarri zen.Hiriko sarrerara iritsi, ate-jagoleek pasatzen utzi,eta Orenburgetik irten ginen.

Iluntzen ari zuen. Berdatik hurbil igaro behargenuen, Pugatxoven osteak gordelekutzat hartu-tako herrixkaren aldamenetik alegia. Bide nagu-sia elurrez estalita zegoen, baina estepa osoanbarrena nonahi ikusten ziren zaldien aztarnak,egunetik egunera berritzen baitziren. Trostan

Page 183: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

nindoan bizkor samar. Savelitxek urrundik jarrai-tzen zidan neke handiz, behin eta berriro oihukaesaten zidala: «Jauna, astiroago ibili, Jainkoa-rren, astiroago. Zalditxo madarikatu hau ez dagauza zure deabru hankaluze horri jarraitzeko.Zergatik ibili hain azkar? Festara bagindoaz,tira... baina beharbada borreroaren aizkora dau-kagu zain... Piotr Andreitx... jauna... PiotrAndreitx!... Jainkoaren izenean, kontuz ibili!... Aiene, betiko galduko zaigu nagusien semea!»

Handik gutxira, ñirñirka hasi ziren Berdakoargiak. Naturak herrixkaren inguruan berezkobabes gisa eratutako troketara heldu ginen.Savelitxek, aieneka eta erreguka denbora guz-tian, ez zidan bakerik ematen. Herrixka arazorikgabe inguratzeko esperantzan nengoela, usteka-bean, hagaz armaturiko bost bat mujik ikusinituen ilunpetan neure aurrez aurre: Pugatxovengordelekuko aurreneko begirale-taldea zen. Gurideika ari ziren. Ezkutuko hitzak ez jakin eta, txin-tik atera gabe albotik pasatzen saiatu nintzen;baina begiraleek inguratu egin ninduten bereha-la, eta haietako batek bridatik heldu zion nirezaldiari. Sablea biluztu eta buruan jo nuen; txa-

Page 184: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

noak bizia salbatu zion, baina zabuka hasi zeneta brida askatu zuen. Besteek korrika ihes eginzuten izuturik; egokiera horretaz baliatuta,ezproiez zaldia ziztatu eta lauoinka bizian urrun-du nintzen.

Gainean zen gaua, eta ilunak arrisku orotatikgordeko ninduen. Halako batean, ordea, atzerabegiratu, eta ikusi nuen Savelitx ez zela nirekin.Bere zaldi herrenaren gainean, agure dohaka-beak ez zuen bandiduengandik ihes egiterikizan. Zer egin? Puska batean zain egon ondoren,harrapatu egin zutela etsita, zaldia atzera bihur-tu eta laguntzera joan nintzen.

Trokarantz nindoala, zarata, oihuak eta Save-litxen ahotsa entzun nituen urrundik. Urratsaazkartu nuen, eta handik gutxira lehentxeagogeldiarazi ninduten mujiken artean nintzen berri-ro. Savelitx haien erdian zegoen. Zalditxotikbehera eraitsita, matxinoak agurea lotzeko gertuzeuden. Poztu egin ziren ni ikustean. Garrasikaoldartu zitzaizkidan eta aitaren batean zaldi gai-netik eraitsi ninduten. Taldeburua zirudien batekjakinarazi zidan bertantxe eramango gintuztelaerregearen aurrera. «Eta —gaineratu zuen—

Page 185: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

gure jaunak erabakiko du zer egin zuekin: orain-txe bertan urkatu ala eguna argitu arte itxaron».Ez nien gogor egin; Savelitxek nire antzera joka-tu zuen, eta begiraleek garaile-antzean eramangintuzten berekin.

Troka zeharkatu, eta herrixkan sartu ginen.Argitan zeuden izba guztiak. Zarata eta oihuakentzuten ziren nonahi. Jende asko zebilenkalean, baina, ilun egonik, inortxok ez zigunerreparatu, inor ez zen ohartu Orenburgeko ofi-ziala nintzela. Zuzenean eraman gintuzten kale-kantoi batean zegoen izba batera. Ate alboanardo upel batzuk eta kanoi bi zeuden. «Honahemen jauregia —esan zidan mujiketako batek—, oraintxe emango dut zuen berri». Eta izbansartu zen. Savelitxi begiratu nion: agureak guru-tzearen seinalea egiten zuen behin eta berriro,ahapeka otoitzen bat esanez. Luzaz itxaronnuen; azkenean, mujikak itzuli eta hala esanzidan: «Zatoz, gure nagusiak ofizialari sartzenuzteko agindu du».

Izban sartu nintzen, edo jauregian, mujikekdeitzen zioten bezala. Gantz-kandela bik argi-tzen zuten barrua eta hormak paper urre-kolorez

Page 186: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

estalita zeuden, baina gainerakoan beste edo-zein izba bezalakoa zen: jarlekuak, mahaia, gar-biontzia bere sokatik zintzilik, esku-zapia alboangako batetik esekita, urkulua zoko batean etalapikoz betetako koska zabala labearen aurreal-dean. Pugatxov ikonoen azpian eserita zegoen,kaftan gorria eta txano luzea jantzita, besoakhazta eginda jarrera hantustetsuan. Bere arma-kide nagusietako batzuk zituen zutik aldame-nean, zein baino zein ele-zuriago, apal-itxurakegiten guztiak. Nabaria zen Orenburgeko ofizialbat iritsi berria zelako albisteak ikusmin biziapiztu zuela matxinoen artean eta garaileen han-dikeriaz harrera egiteko asmoa zutela. Pugatxo-vek lehen begiratuan ezagutu ninduen. Bat-batean aienatu zitzaion itxurazko hantuste guz-tia. «Ah, zu zara, jaun ohoragarri hori! —esanzidan bizitasunez—. Zer moduz? Zerk ekarrizaitu hona?» Azaldu nion neure eginkizun batbetetzera nindoala eta beraren gizonek geldituegin nindutela bidean. «Eta zer-nolako eginkizu-na da hori?», galdetu zidan. Ez nuen jakin zererantzun. Pugatxovek kontu egin zuen ez nuelalekukoen aurrean hitz egin nahi, eta, armaki-

Page 187: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

deenganantz jiratuta, izbatik irteteko aginduzien. Hala egin zuten denek, bik izan ezik, ez bai-tziren lekutik mugitu. «Beldurrik gabe hitz egindezakezu hauen aurrean —esan zidan Pugatxo-vek—, ez diet ezer isilean gordetzen». Zeharkabegiratu nien iruzurtiaren isilgordariei. Bietakobatek, kokots-bizar urdinduko agure erkindu etakonkorra bera, ez zuen ezer nabarmengarririk,oihal latzezko nekazari-berokiaren gainetik besa-buruan josita zeraman xingola urdin argia izanezik. Bestea, ordea, ez zait sekula ahaztuko.Gizaseme sendoa zen, garaia eta bizkar-zabala,eta berrogeita bost urte inguru zituela begitanduzitzaidan. Bizar gorri sarriak, begi gris distira-tsuek, hegalik gabeko sudurrak eta bekoki-masailetako orbain gorrikarek ezin azalduzkoairea ematen zioten haren aurpegi zabal napar-banari. Alkandora gorria, Kirgiziako longaina etakosako-galtza bonbatxoak zituen jantzita. Bietanlehena (gerora jakin nuenez) Bieloborodov kabudesertorea zen; bigarrena, berriz, Afanasi Soko-lov (Khlopusha ezizenez), kriminal erbesteratua,Siberiako meatzeetatik hirutan ihes egindakoa.Une hartan ni soilik asaldatzen ninduen senti-

Page 188: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

mendua gora-behera, hain ustekabean egokituzitzaidan lagunarteak irudimena barreiatu zidan.Baina Pugatxovek neure baitara etorrarazi nin-duen. «Esadazu, zer-nolako eginkizunak aterazaitu Orenburgetik?», galdetu zidan.

Ideia bitxi bat etorri zitzaidan burura: irudituzitzaidan ezen probidentziak, bigarren aldizPugatxovengana eraman baininduen, neureasmoak mamitzeko abagunea eskaintzen zidala.Egokieraz baliatzea erabaki nuen, eta, neureerabakia hausnartzeko betarik izan gabe, Puga-txoven galderari erantzun nion:

— Bielogorskaiara noa, gotorlekuan tratuiraingarria jasaten ari den zurtz bat askatzera.

Pugatxoven begiek dir-dir egin zuten. «Niregizonetan nor ausartzen da zurtz bat iraingarritratatzen? —galdetu zuen oihuka—. Nornahi delaere, azkar-usteko arraio hori ez da nire zigorretiklibratuko. Esan: nor da erruduna?»

— Shvabrin da erruduna —erantzun nuen—.Gatibu dauka popearen emaztearen etxean gai-xorik ikusi zenuen neskatxa hura, eta berarekinezkontzera behartu nahi du.

Page 189: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Zentzagarri ona emango diot Shvabrini —mehatxu egin zuen Pugatxovek—. Ikusiko du zerdakarren gogoak ematen dion legez jokatzeaketa hernia iraingarri tratatzeak. Urkatu egingodut.

— Mesedez, uztazu zerbait esaten —sartuzen Khlopusha, ahotsa zakar—. Lehen, birritanpentsatu gabe izendatu zenuen Shvabrin gotor-lekuko komandante eta orain, ez bat ez bi, urka-tu egin nahi duzu. Dagoeneko, kosakoak mindudituzu jaun noble bat haien agintari jarrita. Ezikaratu orain noble-jendea aurreneko gezur-lai-doa entzunda haietako bat besterik gabe urka-tuz.

— Nobleek ez dute ez errukirik ez saririkmerezi! —esan zuen xingola urdin argiko agu-reak—. Lasai asko urka genezake Shvabrin, bostaxola!; baina ez legoke batere txarto ofizial jau-nari behar den moduko itaunketa egitea: zerta-rako etorri da? Ez bazaitu erregetzat ezagutzen,ezin dizu justiziarik eskatu. Eta erregetzat eza-gutzen bazaitu, zer dela-eta egon da orain arteOrenburgen zure etsaiekin bat eginik? Zergatikez duzu agintzen gobernu-etxera eramateko eta

Page 190: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

han su ederra pizteko: zainak ematen dit ezkutu-ko egitekoren bat betetzera bidali dutela guganaOrenburgeko agintariek.

Gaizkile zaharraren logika edonor etsita uzte-ko modukoa iruditu zitzaidan. Hotzikara batekgoitik behera astindu zidan gorputza noreneskuetan nengoen pentsatzean. Pugatxov nirelarriaz ohartu zen. «Eta?, zer deritzozu, jaun oho-ragarria? —esan zidan begi-keinua eginez—.Badirudi nire mariskalak bete-betean asmatuduela, ezta?»

Pugatxoven eztenkadak adorea itzuli zidan.Patxadaz erantzun nion beraren eskumendeannengoela eta nahi zuena egin zezakeela nirekin.

— Ondo da —esan zuen Pugatxovek—. Orain,esadazu zer egoeratan dagoen hiria.

— Jainkoari eskerrak —erantzun nuen—,ondo doa dena.

— Ondo? —errepikatu zuen Pugatxovek—.Eta jendea goseak amorratzen!

Iruzurtia zuzen zegoen; baina nik, leialtasun-zinak agindutako jokabideari eutsiz, sinetsaraz-ten saiatu nintzen zurrumurru hutsak zirela etaOrenburg ondo hornituta zegoela.

Page 191: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Ikusi duzunez —ekin zion berriro agu-reak— gezurretan ari da inongo lotsarik gabe.Orenburgetik ihes egindako guztiak bat datozgauza batean: hirian gosea eta izurria dira nagu-si, jendeak sarraskia jaten du, eta hori zorte onadutenek bakarrik; eta jaun agurgarri honek diodenetarik ugari dutela. Shvabrin urkatzen badu-zu, eseki ezazu gazte hau langa beretik, horrelaez diote bekaitzez begiratuko elkarri!

Agure malapartatu horren hitzek, nonbait,ukitu egin zuten Pugatxov. Zorionez, armakidea-ren aurka hasi zen Khlopusha.

— Nahikoa duk, Naumitx! —esan zion—. Jen-dea urkatzea eta lepoak moztea beste burutape-nik ez duk! Heroia galanta! Hiri begiratu eta ezzekiat non demontre daukaan arima. Azkenarnasa ematekotan hago eta hor babil besteaklurperatu nahirik. Ez al duk oraindik nahikoa odo-lik isuri heure kontzientziaren gainera?

— Orain hitz egin dik gure santuak! —botazuen Bieloborodovek—. Nondik atera duk hikhorren gupida handia?

— Jakina —erantzun zuen Khlopushak—, nikere bekatu egin diat, eta esku honek (orduan,

Page 192: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ukabil hezurtsua estutu, eta, mahuka gora bildu-rik, beso iletsua erakutsi zuen), eta esku honekibaika isurarazi dik kristau-odola. Baina niketsaiak hil ditiat, gonbidaturik bat ere ez; bide-gurutze agerietan eta baso ilunetan bai, ezordea etxean, labearen alboan eserita; hagazeta aizkoraz beti, sekula ez gaizki esaka emaku-meen antzera.

Agureak bizkarra eman zion, eta hortz arteanmurduskatu: «Sudurbako arraioa!»

— Zer ari haiz hor marmarka, zaharkiloahalakoa? —erantzun zion oihuka Khlopushak—.Ederra emango dik gero sudurbako arraio honek;egon, laster helduko duk hire txanda; Jainkoaknahi badu, hik ere adituko duk borreroaren kurri-ken usaina... Baina bitartean, kontuz ibili, bizarziztrin hori neronek erauziko diat eta!

— Jaun «eneralak»! —aldarri egin zuen Puga-txovek arrandiro—. Aski!, akabo da liskarra! Niribost axola Orenburgeko txakur guztiek hankakdantzatzen badituzte langa batetik zintzilik.Baina tristea da gero nire txakurrak elkarrihaginka ibiltzea. Tira, bakezkoak egin.

Page 193: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Khlopushak eta Bieloborodovek, hitzik esangabe, bekozko ilunez begiratu zioten elkarri.Ordurako jabetuta nengoen ezinbestekoa zelamintzagaiz aldatzea, zeren, niri zegokidanez,elkarrizketa hori oso era gogaikarrian amai bai-tzitekeen. Pugatxovenganantz jiratu eta doinualaiz esan nion: «Hara!, ahaztu egin zait eske-rrak ematea zaldiagatik eta tulupagatik. Zugabe, bidean izoztu eta ez nintzen hirira iritsi-ko».

Amarruak arrakasta izan zuen. Pugatxov alai-tu egin zen. «Mesedea mesede truk —esan zuen,begiak ñarrotuz eta kliskatuz—. Orain, esadazu:zergatik kezkatzen zara horrenbeste Shvabrinekiraingarri tratatzen duen neska horretaz? Txora-turik dauka neskatilak gazte ausartaren biho-tza?, eh?»

— Nire emaztegaia da —erantzun nion Puga-txovi, ekaitza baretu zela ikusita ez bainionbeharrezko iritzi egia ezkutatzeari.

— Zure emaztegaia! —oihu egin zuen Puga-txovek—. Zergatik ez didazu lehenago esan?Ezkondu egingo zaitugu, eta ezkontza ospatu,bai horixe! —Ondoren, Bieloborodovenganantz

Page 194: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

jiratuta—: Entzun, mariskala! Jaun agurgarri haueta biok aspaldiko lagunak gara; elkarrekin afal-duko dugu; gauzak argiago ikusten dira goizeanarratsean baino. Bihar ikusiko dugu zer eginberarekin.

Gustura uko egingo niokeen gonbidapenadeitsu horri, baina ez neukan hori egiterik. Bineska kosakok —izbaren jabearen alabak—mahaia zamau zuri batez estali, eta ogia, arrain-zopa, ardoa eta garagardoa ekarri zituzten; etabigarren aldiz aurkitu nintzen Pugatxovekin etaberaren lagun beldurgarriekin mahai baten ingu-ruan bilduta.

Ni gogoz kontrako lekuko nintzela, orgiak gauberandu arte iraun nuen. Azkenean, mozkorraafaldarrak menperatzen hasi zen. Pugatxov logeratu zen bere lekuan eserita; gainerakoakaltxatu, eta bakarrik uzteko keinua egin zidaten.Haiekin batera irten nintzen. Khlopusharen agin-duz, begirale batek gobernu-etxera eraman nin-duen. Savelitx aurkitu nuen han, eta giltzapeanitxi gintuzten biok. Gertatutako guztiak hain utzizuen txundituta haurtzaina, non ez baitzidan gal-dera bat bera ere egin. Ilunpetan etzan, eta

Page 195: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

luzaz aritu zen hasperenka eta auhenka; azke-nean, zurrungan hasi zen. Nik, aldiz, gogoetetanmurgilduta, begiak ezin bildurik eman nuen gauosoa.

Goizean, deika etorri zitzaizkidan Pugatxovenizenean. Haren izbara jo nuen. Atean kibitka batzegoen, zaldi tatariarrez osatutako troika uztar-tuta zeukala. Jende asko zegoen kalean. Puga-txov ataurrean aurkitu nuen biderako prest,larru-zamarra eta Kirgiziako txanoa jantzita. Bez-perako solaskideak haren ingurura bilduta zeu-den, apal eta otzan, aurreko egunean nik ikusita-ko guztiaren kontra bortizki jotzen zuen portaeraerakutsiz alegia. Pugatxovek alaiki agurtu etaberarekin batera kibitkara igotzeko aginduzidan.

Eseri egin ginen. «Bielogorskaia gotorleku-ra!», esan zion Pugatxovek erlaitzean zutik troi-ka gidatzen zuen tatariar bizkar-zabalari. Bihotzaindarrez pilpiraka jarri zitzaidan. Zaldiek bideariekin zioten, txilina dilin-dalan hasi eta han abia-tu zen kibitka ziztu bizian...

«Geldi! Geldi!», durundi egin zuen ondoegiezagutzen nuen ahots batek. Jiratu, eta Savelitx

Page 196: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ikusi nuen gure atzean korrika. Pugatxovek kibit-ka gelditzeko agindu zuen. «Piotr Andreitx, nirenagusia! —zioen haurtzainak oihuka—. Ez utziagure zahar hau gizatx... zera... jende hauenerdian bakarrik». «Hara, gure zaharkiloa! —esanzuen Pugatxovek—. Jainkoak berriro elkartugaitu. Tira, igo erlaitzera».

— Eskerrik asko, jauna, eskerrik asko, aitagupidatsu hori! —zioen, erlaitzean esertzen zenbitartean, Savelitxek—. Jainkoak gorde zaitzala!,ehun urte bizi zaitezela agure zahar honetazerrukitu eta zeure babesean hartzeagatik. Otoitzegingo dut beti zure alde, eta aurrerantzean ezdizut gehiago aipatuko erbi-larruzko tulupa.

Beldur nintzen zorioneko tulupak ez ote zuenazkenean Pugatxov bene-benetan haserrarazi-ko. Zorionez, edo ez zituen Savelitxen hitzak argientzun, edo ez zuen kontuan hartu ezgaraikoaipamena. Zaldiak lauoinka bizian zihoazen;herritarrek kalean gelditu eta ia lurra ukitzerainomakurtzen zuten burua. Pugatxovek ezker-eskuin agurtzen zituen buruaz. Herrixkatik bere-hala irten eta, bidea laua izaki, herio suharreanjo genuen aurrera.

Page 197: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Aise igar daiteke zer sentitzen nuen unehorretan. Ordu gutxiren buruan berriro ikusikonuen harrezkero galdutzat jotzen nuen emaku-mea. Berarekin elkartuko nintzeneko unea irudi-katzen nuen... Buruan nerabilen, halaber, nirepatuaren jabe zen eta, gertaeren uztartze bitxibaten ondorioz, nirekin horren lotura misterioz-koa zeukan gizona. Gogora zetozkidan nire mai-tea salbatu nahi zuen gizonaren krudeltasunburugabea eta ohitura odoltsuak. Pugatxovek ezzekien neska hura Mironov kapitainaren alabazela; gerta zitekeen Shvabrinek, amorruarenamorruz, guztiaren berri ematea; gainera, Puga-txovek bazeukan beste bide batzuetatik ere egiajakitea... Zer gertatuko zitzaiokeen orduan MariaIvanovnari? Buruko ileak laztu eta hotzikarabatek astindu zidan gorputza...

Bat-batean, Pugatxovek niganantz jiratu etagogoeten haria eten zidan galdera batekin:

— Oso pentsakor zaude, jaun ohoragarria;zer darabilzu buruan?

Nolatan ez naiz ba pentsakor egongo! —erantzun nion—. Ofiziala eta noblea naiz; atzobertan zure aurka borrokatzen ari nintzen, eta

Page 198: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

gaur, aldiz, zure aldamenean noa kibitka batean,eta nire bizitzako zorion guztia zure eskuandago.

— Eta zer? —galdetu zuen Pugatxovek—, bel-dur zara?

Erantzun nion behin bizia barkatu zidanezgero, orain nitaz urrikaldu ez-ezik lagundu ereegingo zidalakoan nengoela.

— Eta zuzen zaude, alajaina, zuzen zaude! —esan zuen iruzurtiak—. Ikusi duzunez, nire gizo-nek begi gaiztoz begiratzen dizute; gaur bertan,zaharra etorri zait esaka zelataria zarela eta tor-turatu egin behar zaitugula, eta gero urkatu.Baina ni ez naiz berarekin bat etorri —eta, aho-tsa beheraturik, Savelitxek eta tatariarrak entzu-terik izan ez zezaten, gaineratu zuen—: gogoanditut zure edalontzi vodka eta erbi-larruzko tulu-pa. Dakusazunez, ez naiz zure adiskideek diotenbezain odoltzalea.

Bielogorskaia gotorlekua nola hartu zutenetorri zitzaidan gogora; baina ez zitzaidan egokiairuditu eztabaidan hastea, eta ez nion ezer eran-tzun.

Page 199: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Zer diote nitaz Orenburgen? —galdetuzidan Pugatxovek isilune labur baten ondoren.

— Ba, diote zaila dela zu menperatzea; duda-rik gabe, ederto erakutsi duzu nor zaren.

Harrotasuna agertu zen iruzurtiaren aurpe-gian.

— Bai horixe! —esan zuen ahots-doinualaiz—. Borrokalari bikaina naiz. Orenburgenbadute Juzeievaiako batailaren berri? Berrogeieneral hilda, lau gudaroste preso. Zer usteduzu?, Prusiako erregea gai litzateke niri aurreegiteko?

Barregarria iruditu zitzaidan bandiduarenahoberokeria.

— Eta zuk zer uste duzu? —galdetu nion—.Gai zinateke Federiko zapaltzeko?

— Fiodor Fiodorovitx? Nolatan ez gero! Dago-eneko zuen eneralak menperatu ditut; eta haiekbera jipoitu zuten. Orain arte nire armadak alde-ko izan du beti zortea. Emadazu denbora eta iku-siko duzu zer gertatzen den Moskura heltzen nai-zenean.

— Moskura joateko asmoa duzu?

Page 200: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Iruzurtia lipar batez pentsakor gelditu, etaahapeka esan zidan:

— Hori, Jainkoak daki. Estu geratu zait bidea,askatasun handiagoa behar dut. Nire gizonekazkarrarena egiten dute. Lapur hutsak dira. Erneegon behar dut beti: porrot eginez gero, nireburua salduko lukete beren lepoa salbatzeko.

— Horratx! —esan nion Pugatxovi—. Ez zenu-ke hobe berandu baino lehen jende hori bazteruztea eta gure erregina bihozberarengana jotzeabarkamen eske?

Pugatxovek erdi irribarre egin zuen, mingots.— Ez —erantzun zuen—, berandu da damu-

tzeko. Niretzat ez da barkamenik izango. Hasita-ko bideari jarraituko diot. Batek daki! Agian lor-tuko dut! Grishka Otrepievek Moskun erreinatuzuen.

— Eta badakizu nola amaitu zuen? Leihotikbota zuten, lepoa moztu, gorpua erre, errautse-kin kanoia kargatu, eta tiro egin zuten!

— Entzun —esan zidan Pugatxovek halakobarne-etorri basa batek eraginda—. Txikitan atsokalmuko batek esan zidan ipuina kontatukodizut. Behinola, galdetu zion arranoak beleari:

Page 201: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

esadazu, belea, zergatik zu hirurehun urte biziizaten zara munduan, eta ni hogeita hamahirubesterik ez? Eta beleak erantzun: ba, adiskidea,zuk odol bizia edaten duzulako eta nik, ordea,sarraskia jaten dudalako. Orduan, arranoak pro-posatu zion: jan dezagun biok gauza bera, ea zergertatzen den. Beleak ondo iritzi zion. Hegazjoan ziren arranoa eta belea, eta halako bateanzaldi baten gorpua begiztatu zuten; lurrera jaitsieta zaldi hilaren gainean pausatu ziren biak.Beleak mokoka eraso zion sarraskiari, janariarengozoa goraipatuz. Arranoak mokokada bateman, beste mokokada bat eman, hegoei era-gin, eta hala esan zion beleari: ez, anaia belea,hobe behin bakarrik odol bizia edatea, hirurehunurtez haragi ustela jatea baino! Zer iruditu zaizukalmukoaren ipuina?

— Zorrotza —erantzun nion—. Baina, nire iri-tziz, hiltzea eta lapurtzea sarraskiz elikatzearenpareko da.

Pugatxovek harrituta begiratu zidan eta ezzuen ezer erantzun. Isilik geratu ginen biok, norbere gogoetetan murgilduta. Tatariarra kantamalenkoniatsu bat abesten hasi zen; Savelitx,

Page 202: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

erdi lo, zanbuluka ari zen erlaitzean; kibitka egi-nahalean zihoan neguko bide leunetik... Bat-batean, herrixka bat ikusi nuen Jaik ibaiaren ertzmalkartsuan, bere oholesiarekin eta kanpando-rrearekin. Ordu-laurden bat geroago, Bielogors-kaia gotorlekuan sartu ginen.

Page 203: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

XII. atalaZURTZA

Ez hostorik ez kimurikgure sagarrondoak.Ez aitarik ez amarikgure printzesatxoak;ezkonsaririk ez,nork bedeinkatu ez.

Ezkon abestia

Kibitka komandantearen etxeko ataurrera iri-tsi zen. Herritarrak, Pugatxoven troikako txilinariantzemanik, samaldaka etorri ziren gure atzeankorrika. Shvabrin ataurrera irten zen iruzurtiariongi etorria egitera. Kosakoen erara jantzirikzegoen eta hazita zeukan bizarra. Traidoreakkibitkatik jaisten lagundu zion Pugatxovi, hitzzitalez bere poza eta atxikimendua adieraztenzizkiola. Aztoratu egin zen ni ikustean; bainaasaldura berehala gainditu eta eskua luzatuzidan, hala esanez: «Zu ere gurekin? Bazen

Page 204: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

garaia!» Bizkarra eman eta ez nion ezer eran-tzun.

Bihotza erdibitu zitzaidan aspalditik ezagu-tzen nuen gela hartan sartu nintzenean. Koman-dante zenduaren diploma horman esekita zego-en oraindik, iragan denboraren epitafio tristeabailitzan. Emaztearen erretolikak logaletuta IvanKuzmitxek lo-kuluxka egin ohi zuen dibaneaneseri zen Pugatxov. Shvabrinek berak zerbitzatuzion vodka. Pugatxovek kopa hustu eta halaesan zion ni seinalatuz: «Edatekoa eskaini jaunohoragarri honi ere». Shvabrin nigana hurbilduzen erretiluarekin, baina nik bizkarra eman nionberriro. Estu eta larri zebilela ematen zuen. Inon-dik ere, bere ohiko ohartasunari esker, ordurakojabetua zen Pugatxov haserre zegoela berarekin.Kikilduta ageri zen buruzagiaren aurrean, etaerrezeloz begiratzen zidan niri. Pugatxovek hain-bat galdera egin zizkion gotorlekuko egoeraz,etsaiaren gaineko zurrumurruez eta bestelakogora-beherez, eta bat-batean, Shvabrin usteka-bean harrapatuta, galdera hau bota zion:

— Esadazu, adiskidea, nor da giltzapean dau-kazun neska hori? Erakutsi.

Page 205: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Shvabrin mihisea baino zuriago jarri zen.— Jauna... —esan zuen ahots dardaratiz—,

jauna, ez daukat giltzapean... gaixorik dago...ganbaran, bere ohean.

— Eraman nazazu berarengana —esan zueniruzurtiak bere lekutik altxatzeaz batera. Ezzegoen uko egiterik. Shvabrinek Maria Ivanovna-ren gelarantz gidatu zuen Pugatxov. Nik atzetikjarraitu nien.

Eskaileran geundela, Shvabrinek urratsa gel-ditu zuen.

— Jauna! —esan zuen—. Niri nahi duzunaeskatzeko aginpidea duzu; baina ez utzi arrotzbati nire emaztearen logelan sartzen.

Dardarka hasi nintzen.— Beraz, ezkondu zara! —esan nion Shvabri-

ni, hortxe bertan txikitzeko prest.— Ixo! —eten zidan Pugatxovek—. Hau nire

kontua da. Eta zuk —jarraitu zuen, Shvabrinibegira—, azkarrarena ez egin eta ez hasi zurike-rietan: zure emaztea bada eta ez bada, gogoakematen didanarekin sartuko naiz. Jaun ohoraga-rria, zatoz nirekin.

Page 206: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Ganbarako atean, Shvabrinek berriz gelditueta ahots etenez esan zuen:

— Jauna, jakinarazi behar dizut sukar handiaduela eta hiru egun daramatzala eldarniotan.

— Ireki atea! —esan zion Pugatxovek.Shvabrin sakelak arakatzen hasi zen, eta

esan zuen ez zuela giltza aldean hartu. Pugatxo-vek ostikoa eman zion ateari; giltzarrapoa hau-tsita, atea ireki zen eta barrura sartu ginen.

Begiratu, eta odola izoztu zitzaidan zainetan.Maria Ivanovna, nekazari-soineko zarpatsua jan-tzita, lurrean eserita zegoen, zurbil, argal, txima-jario. Pegar bete ur zeukan aurrean, eta ogi-puska bat honen gainean. Ni ikustean, zirgit egineta oihuka hasi zen. Ez dut gogoan zer gertatuzitzaidan une hartan.

Pugatxovek Shvabrini begiratu, eta hala esanzion erdi irribarre mingots batekin:

— Zurea bai eritegi ederra! —Gero, Maria Iva-novnarengana hurbilduta—: Esadazu, laztana,zergatik zigortu zaitu senarrak?, zer egin diozu?

— Senarra! —errepikatu zuen neskak—. Ezda nire senarra. Sekula ez naiz berarekin ezkon-

Page 207: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

duko! Aukeran nahiago dut heriotza, eta hilkonaiz salbatzen ez banaute.

Pugatxovek mehatxuzko begirada egotzi zionShvabrini.

— Ni engainatzeko atrebentzia izan duzu! —esan zion—. Badakizu zer merezi duzun, alprojahorrek?

Shvabrin belauniko jarri zen... Une horretan,erdeinuak barnean ito zidan gorroto eta amorruguztia. Nazkaz ikusi nuen nola noblea lurreanarrastaka zebilen kosako iheslariaren aurrean.Pugatxov bigundu egin zen.

— Oraingoan barkatu egingo dizut —esanzion Shvabrini—, baina kontuan izan hutsik txi-kiena eginez gero honetaz ere gogoratuko naize-la.

Gero, Maria Ivanovnarenganantz jiratu etaamultsuki esan zion:

— Zoaz, polit hori; opari egiten dizut askata-suna. Erregea nauzu.

Maria Ivanovnak begiratu arina bota zion, etabehingoan konturatu zen gurasoen hiltzaileazeukala aurrean. Bi eskuekin aurpegia estali etakonorte gabe erori zen. Oldarrean jo nuen bera-

Page 208: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

rengana; baina une horretan, Palasha, nireaspaldiko ezaguna, adorez beteta sartu zengelan eta bere andereñoaz arduratu zen. Puga-txov ganbaratik irten zen eta beheko gelara jai-tsi ginen hirurok.

— Zer, jaun ohoragarria? —esan zidan,barrez, Pugatxovek—. Salbatu dugu neska polithori! Zer deritzozu?, bidaliko dugu norbaitpopearen bila eta loba ezkontzera behartu? Nizure aita pontekoa izango naiz, eta Shvabrinemaztegaiarena. Parranda itzela egin eta sekula-ko mozkorra harrapatuko dugu!

Nik susmatzen nuena gertatu zen orduan.Shvabrin, Pugatxoven proposamena entzunda,bere onetik atera zen.

— Jauna! —ekin zion oihuka, ero legez—.Erruduna naiz, onartzen dut. Baina Griniovek ereiruzur egin dizu. Neska ez da popearen loba:Ivan Mironoven, gotorlekua hartutakoan urkatuzenuen komandantearen alaba da.

Pugatxovek finko begiratu zidan, begietatiksua zeriola.

— Zer da hau gero? —galdetu zidan nahasita.

Page 209: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Shvabrinek egia esan dizu —erantzunnion, irmo.

— Baina zuk ez didazu inoiz horrelakorikaipatu —ohartarazi zidan Pugatxovek, aurpegiailunduta.

— Zerorrek erabaki —erantzun nion— ea zuregizonei esan niezaiekeen Mironoven alaba bizirikzegoela. Haginka birrinduko zuten. Ezerk ezzuen salbatuko.

— Arrazoi duzu —esan zuen, barrez, Pugatxo-vek—. Mozkor-saldo horrek ez zuen neska gajoa-ren gupidarik izango. Eskerrak popearen emaz-teak ziria sartu zien, ondo egin zuen.

— Entzun —jarraitu nuen, gogo oneko zegoe-la ikusita—. Ez dakit nola deitu behar dizudan,eta ez dut jakin nahi... Baina Jainkoak badakineure biziarekin ordainduko nizukeela, eta pozikgainera, nigatik egin duzuna. Baina ez eskatunire ohorearen edo kristau kontzientziaren kon-tra jotzen duen ezer. Neure ongilea zaitut. Hasibezala amaitu: utzi alde egiten zurtz dohakabehorrekin Jainkoak erakusten digun bidetik. Etagu, zauden tokian zaudela eta gertatzen zaizuna

Page 210: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

gertatzen zaizula, egunero otoitz egingo dioguJainkoari zure arima bekataria salba dezan...

Antza, samurturik zegoen Pugatxoven bihotzgogorra. «Tira, zure erara jokatuko dugu! —esanzuen—. Zigortuz gero, latza behar du zigorrak.Barkatuz gero, erabatekoa behar du barkame-nak. Horra nire legea. Hartu zeure emaztegaiederra eta eraman ezazu gogoko duzun tokira.Jainkoak eman diezazuela maitasuna etabakea!»

Hori esandakoan, Shvabrinenganantz jiratueta bere agindupeko zaintza-postu eta gotorlekuguztietarako pasa-baimena eman ziezadan agin-du zion. Shvabrinek, zeharo lur jota, harri egindazegoela zirudien. Pugatxov gotorlekua ikuska-tzera joan zen. Shvabrinek lagun egin zion; etani etxean geratu nintzen, bidaiarako prestatubehar nuelako aitzakian.

Korrika igo nintzen ganbarara. Atea itxitazegoen. Jo egin nuen. «Nor da?», galdetu zuenPalashak. Izena esan nion. Maria Ivanovnarenahots atsegina entzun nuen ateaz bestaldean.«Itxaron, Piotr Andreitx. Jantzia aldatzen ari naiz.

Page 211: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Zoaz Akulina Pamflovnaren etxera, ni segituanjoango naiz».

Obeditu, eta aita Gerasimen etxera abiatunintzen. Popea eta emaztea lasterka atera zirenniri abegi egitera. Ordurako Savelitxek jakinarengainean jarriak zituen. «Kaixo, Piotr Andreitx —esan zidan popearen emazteak—. Jainkoak berri-ro ekarri zaitu gurera! Zer moduz? Gogoan izanzaitugu egunero-egunero. Eta gure Maria Iva-novna maiteak ikaragarri sufritu du zu gabe!Baina esadazu, jauna, nolatan konpondu zarahain ondo Pugatxovekin? Zergatik ez zaitu hil?Tira, horregatik besterik ez bada ere, eskerrakeman behar gaizkileari». «Nahikoa da, emaku-mea, isil zaitez! —eten zion jarduna aita Gerasi-mek—. Hitz-ontzi, huts-ontzi. Asko hitz egiteakez du aterik zabaltzen zeruan. Ongi etorri PiotrAndreitx, sartu barrura, adiskidea. Aspalditik ezdugu elkar ikusi».

Popearen emazteak etxean zeukan guztiaeskaini zidan. Eta, bitartean, hitz eta pitz zihar-duen atergabe. Azaldu zidan Shvabrinek nolabehartu zituen Maria Ivanovna beraren eskuetanuztera; nola Maria Ivanovnak, negar batean, ez

Page 212: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

zuen haiengandik bereizi nahi; nola Maria Iva-novna harremanetan egon zen beti berarekinPalashkaren bitartez (neska azkarra bera, noneta kosakoen sarjentuari bere soinuaren hotseandantza eragin ziona); nola berak aholkatu zuenniri gutuna idaztera; eta abar. Txanda hartutako-an, labur kontatu nion neure istorioa. Popea etaemaztea aitarenka hasi ziren Pugatxovek haieniruzurraren berri bazekiela entzun zutenean.«Gurutze santuak babes gaitzala! —esan zuenAkulina Pamfilovnak—. Kenduko ahal du Jainko-ak hodei beltz hau lehenbailehen gure gainetik!Ah, eta Aleksei Ivanitxi dagokionez, zer esanikez: txakur-ale galanta!» Une horretantxe, ateaireki eta Maria Ivanovna sartu zen, irribarreakaurpegi zurbila argitzen ziola. Nekazari-soinekoaerantzita, lehen bezain xume eta atsegin jantzi-ta zegoen.

Eskutik heldu nion, eta puska luze bateanezin izan nuen hitzik esan. Isilik geunden biok,bihotza hunkituta. Etxeko nagusiak konturatuegin ziren ez geundela haiei kasu emateko, etagelatik irten ziren. Bakarrik geratu ginen biok.Guztiaz ahaztu ginen. Hizketan hasi, eta ezin isil-

Page 213: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

du. Maria Ivanovnak gotorlekua hartu zutenetikgertatu zitzaion guztiaren berri jakinarazi zidan;bere egoera zein izugarria izan zen azaldu; Shva-brin doilor horrek pairarazi zizkion neke eta nahi-gabe guztiak aipatu. Lehengo garai zoriontsuakere ekarri genituen gogora... Negar egingenuen... Azkenean, neure asmoak azaltzeariekin nion. Bera ezin zen gotorlekuan geratu,Pugatxoven agindupean eta Shvabrinen men-pean; bestetik, ez zegoen Orenburgera joaterik,setioak ekarritako ezbehar guztiak jasaten aribaitzen hiria. Maria Ivanovnak senide bat ere ezzeukan munduan. Beraz, nire gurasoen herrirajoatea proposatu nion. Hasieran, zalantzan gera-tu zen: bazekien nire aitak ez zuela batere begi-ko, eta beldur zen. Lasaitu egin nuen ordea. Ziurnengoen aitari zorion handia ez-ezik, nahitaez-koa ere irudituko zitzaiola aberriarengatik hilda-ko militar itzaltsu baten alaba etxean hartzea.«Maria Ivanovna maitea! —esan nion azkenik—.Neure emaztetzat hartzen zaitut jadanik. Hain-bat gertaera harrigarrik ezin hautsizko lokarrizlotu gaituzte: munduan ez dago ezer elkarren-gandik bereiz gaitzakeenik». Maria Ivanovnak

Page 214: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

tolesgabe entzuten zidan, herabe-itxurak egingabe, alegiazko aitzakiarik asmatu gabe. Suma-tzen zuen bere patua nirearekin lotuta zegoela.Baina berriro jakinarazi zidan gurasoen onespe-nik gabe ez zela nirekin ezkonduko. Ez nionaurka egin. Musu eman genion elkarri, sutsukieta zintzotasunez; eta horrela erabaki zen gurearteko guztia.

Handik ordubetera, kosakoen sarjentuakpasa-baimena ekarri zidan, Pugatxovek zirrima-rra batez sinatua. Esan zidan Pugatxovek nirekinegon nahi zuela. Abiatzeko prest aurkitu nuen.Ezin azaldu zer sentitu nuen niretzat izan ezikbeste guztientzat munstro odoltzalea eta giza-txar hutsa zen gizon beldurgarri horrengandikbereizteko orduan. Zergatik ez aitortu egia? Unehartan, erruki handia sentitzen nuen haren alde-ra. Gogo bizia nuen matxinoen buruzagia beregaizkile-sailetik erauzteko eta, berandu bainolehen, beraren burua salbatzeko. Shvabrinek etagure ingurura pilaturiko jendetza handiak erago-tzi egin zidaten bihotzean neukan guztia adie-raztea.

Page 215: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Adiskide gisa agurtu genuen elkar. Pugatxo-vek, jendetzaren erdian Akulina Pamfilovna ikusizuelarik, atzamarraz mehatxatu eta begi-keinuadierazgarria egin nion; gero, kibitkara igo, etaBerdara abiatzeko agindu zuen, eta, zaldiakjadanik trostan zihoazela, burua kibitkako leiha-tilatik atera eta oihuka esan zidan: «Agur, jaunohoragarria! Ea egunen batean elkar ikustendugun berriro». Eta bai, berriro ikusi genuenelkar, baina zer-nolako egoeran!

Alde egin zuen Pugatxovek. Haren troika biz-kor urrundu zen estepa zurian barrena, eta luzazegon nintzen hara begira. Jendetza sakabanatuegin zen. Ez zegoen Shvabrinen aztarnarik. Apai-zaren etxera itzuli nintzen. Dena prest zegoenbidaiarako; ez nuen gehiago atzeratu nahi. Gureondasun guztiak komandantearen gurdi zaha-rrean pilaturik zeuden. Gurtzainek begien itxi-ireki batean uztartu zituzten zaldiak. Maria Iva-novna gurasoen hilobiei agur egitera joan zen,elizaren atzean ehortzita baitzeuden. Berarekinjoan nahi izan nuen, baina bakarrik uzteko eska-tu zidan. Minutu batzuk geroago itzuli zen, isiliketa malko leunak isuriz. Prest zegoen gurdia.

Page 216: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Aita Gerasim eta emaztea ataurrera irten ziren.Maria Ivanovna, Palasha eta hirurok kotxeaneseri ginen. Savelitx, berriz, erlaitzean. «Agur,Maria Ivanovna, nire kuttuna! Agur, PiotrAndreitx, nire bihotzeko laztana! —zioen popea-ren emazte onberak—. Ondo izan, Jainkoakzoriona eman diezazuela!» Abian jarri ginen.Shvabrin ikusi nuen komandantearen etxekoleihoan. Haren aurpegiak sumin gaiztoa erakus-ten zuen. Nik beste aldera bihurtu nituen begiak,suntsitutako etsaia neure pozaz areago ez zapal-tzeko. Azkenean, gotorlekuko atetik irten etaatzean utzi genuen betiko Bielogorskaia.

Page 217: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

XIII. atalaATXILOTZEA

Ez haserretu, jauna: nire eginbeharra da,preso eraman behar zaitut orain kartzelara.— Ondo, prest nago; baina eraman baino lehenuztazue azaltzen zer gertatu den.

Kniajnin

Gertatutakoa ezin sinetsirik nengoen, etaneure artean egiten nuen dena amets hutsa izanzela, goiz hartan bertan neure maitearen zoriazhain era mingarrian kezkatuta ibili ondorenhorren ustekabean elkartu bainintzen berarekin.Maria Ivanovna pentsakor zihoan, begiak aldizkaniri eta aldizka bideari atxikirik, eta bazirudienartean durduzaturik eta bere senera itzuli ezinikzegoela. Isilik gindoazen. Nekatuegi genituenbihotzak. Ohartu gabe, bi ordu inguru geroagohurrengo gotorlekuan ginen. Pugatxoven esku-mendean zegoen hura ere. Zaldiak aldatu geni-tuen. Zaldi berriak zein bizkor lotu zituzten ikusi-

Page 218: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ta eta Pugatxovek komandante jarritako kosakobizartsuaren adeitasun lehiatsuari erreparatuta,berehala ohartu nintzen nola, gure gurtzainarenhitz-etorri oparoari esker, sasi-erregearen gorte-ko begikotzat hartzen ninduten.

Aurrera jarraitu genuen. Iluntzen hasi zueneta, luze gabe, herrixka bateko aldirietara iritsiginen. Komandante bizartsuak esan zigunez,destakamendu handi bat zegoen herrixka hartanbilduta, iruzurtiarekin bat egitera abiatzekoprest. Gelditu egin gintuzten begiraleek. «Norda?» galdera entzunda, gurtzainak ozenki eran-tzun zuen: «Erregearen adiskide kuttun bat bereemaztearekin». Orduan, husar-mordo batekinguratu gintuen birao ikaragarriak esanez.«Irten zaitez hortik, deabruaren adiskide kuttunhori! —esan zidan zaldieriako sarjentu bibote-luze batek—. Ederra emango dizuegu zuri etazure emazteari!»

Kibitkatik jaitsi eta agintari nagusiarenganaeramateko agindu nien. Ofiziala nintzela ikusirik,soldaduek bertantxe utzi zioten biraoak bota-tzeari. Zaldieriako sarjentuak komandantearen-gana eraman ninduen. Savelitxek orpoz orpo

Page 219: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

jarraitu zidan, bere artean marmarka: «Horra zerekarri digun erregearen adiskide kuttuna zarela-ko horrek! Otsoari ihes eta hartzak atzeman. EneJainkoa!, zertan amaituko da hau guztia?» Kibit-ka pausoan zihoan gure atzean.

Bost minutu geroago, oso ondo argitutakoetxetxo batera iritsi ginen. Zaldieriako sarjen-tuak jagoleen begipean utzi ninduen eta nireberri ematera joan zen. Berehala itzuli zen, etajakinarazi zidan Bere Gorentasunak ez zeukalaastirik nitaz arduratzeko eta, halatan, ni giltza-pean sartzeko eta emaztea berarengana erama-teko agindu ziola.

— Zer esan nahi du honek? —galdetu nuenoihuka, suminduta—. Burutik jota al dago?

— Ez dakit, jaun ohoragarri hori —erantzunzidan zaldieriako sarjentuak—. Bakarrik dakitBere Gorentasunak agindu duela jaun ohoragarrihori giltzapean sartzeko eta jaun ohoragarrihorren emazte ohoragarria Bere Gorentasuna-rengana eramateko!

Ziztu bizian igo nintzen ataurrera. Jagoleekez zuten ni geldiarazteko asmorik erakutsi, etaoldarka sartu nintzen etxean. Sei bat husar —ofi-

Page 220: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

zialak denak— kartetan ari ziren gela nagusian.Komandanteak zeukan banka. Begiratu, etaahoa bete hortz geratu nintzen: nor ikusiko etaIvan Ivanovitx Zurin, behinola Simbirskekotabernan billarrean irabazi zidana!

— Nola liteke? —atera zitzaidan—. Ivan Iva-nitx!, zu zara?

— Arranopola! Piotr Andreitx? Nolatanhemendik? Nondik atera haiz? Primeran, adiski-dea, kartetan egin nahi duk?

— Ez, eskerrik asko. Hobe agintzen baduzubizitegia emateko.

— Bizitegia? Zer arraio!, geratu nire etxean!— Ezin dut: ez nago bakarrik.— Ekar ezak ba heure laguna ere.— Ez nabil lagunekin; zera... dama batekin

nago.— Dama batekin! Non harrapatu duk gero? Hi

bai hi, adiskidea! —(Hori esandakoan, txistu eginzuen, horren modu adierazgarrian egin ere nondenak barre-algaraka hasi eta ni zeharo aztoratubainintzen.)

— Tira, ondo zegok —jarraitu zuen Zurinek—. Bizitegia emango diat. Baina tamalgarria duk...

Page 221: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Parrandan ibiliko gintuzkek lehengo garaietanbezala... Eh, mutilak!, zergatik ez didazue orain-dik ekarri Pugatxoven adiskide horren emaztea?,tematu egin zaizue ala? Esaiozue beldurrik ezizateko, hemengo nagusia on hutsa dela eta ezdiola ezer iraingarririk egingo, ea, emaiozue bul-tzadatxo bat.

— Zertan ari zara? —esan nion Zurini—.Hemen ez dago Pugatxoven adiskiderik batere!Emakume hori Mironov kapitain zenduaren alabada. Matxinoek gatibu zeukaten, eta nik askatudut. Orain neure gurasoen herrira eramango dut,eta han geratuko da.

— Arraioa! Orduan, heu haiz oraintsu iragarrididaten gizona? Alajainkoa!, zer esan nahi duhonek?

— Gero azalduko dizut. Orain, mesedez, zoazneska dohakabe hori lasaitzera, zure husarrekikaratu egin dute eta.

Zurinek agindu batzuk eman zituen berehala,eta bera atera zen kalera Maria Ivanovnari bar-kamena eskatzera nahi gabeko gaizki-ulertuaga-tik. Gero, herriko etxerik hoberenera eraman

Page 222: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

zezala agindu zion zaldieriako sarjentuari. Nik,ordea, beraren etxean egingo nuen gaua.

Afari-legea egin genuen, eta, bakarrik geratuginenean, neure abentura guztiak kontatu niz-kion. Zurinek arreta handiz entzuten zidan.Amaitu nuenean, buruari eragin zion, eta esan:«Hori guztia, adiskidea, oso ondo zegok; gauzabakarra zegok txarto: zergatik demontre ezkon-du behar duk? Ofizial zintzoa nauk eta ez hautengainatu nahi: ezkontzea lelokeria hutsa duk,benetan. Zer dela eta hartu behar duk heuregain emaztea eta seme-alabatxoak zaintzekonekea? Utikan! Egidak kasu: bereiz hadi kapitai-naren alabarengandik. Simbirskeko bidea garbi-tu diat eta batere arriskurik ez zegok. Bidal ezakbihar bera bakarrik heure gurasoengana, eta higera hadi nire destakamenduan. Ez duk Oren-burgera itzuli beharrik. Matxinoek ostera harra-patzen bahaute, nekez lortuko duk berriro haienatzaparretatik onik ateratzea. Horrela, maitasu-nezko txoroaldi horretatik aterako haiz eta bereonera itzuliko duk dena».

Ez nengoen erabat ados berarekin, baina,hala ere, sentitzen nuen ohoreak enperatrizaren

Page 223: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

armadan gelditzera behartzen ninduela. Zurinenaholkuari jarraitzea erabaki nuen: Maria Ivanov-na gurasoen herrira bidali eta ni beraren desta-kamenduan geratzea alegia.

Savelitx sartu zen orduan, jantziak eranztenlaguntzera; jakinarazi nion biharamunean MariaIvanovnarekin batera abiatzeko prest egonbehar zuela. Hasieran, ezezkoan tematu zitzai-dan. «Zer diozu, Jauna? Nolatan utziko zaitutbakarrik? Nork zainduko zaitu? Zer esango dutezure gurasoek?»

Nire haurtzaina zein egosgogorra zen jakinik,hitz samur eta zintzoen bidez amore emanaraz-ten saiatu nintzen. «Arkhip Savelitx, nire lagunmaitea! —esan nion— Ez esan ezetz, egidakmesede hori; hemen ez diat hire zerbitzuenbeharrik izango, eta Maria Ivanovna hi gabeabiatzen bada ez nauk lasai geratuko. Bera zer-bitzatuz, ni zerbitzatzen nauk, zeren erabakisendoa hartu baitut: aukera izan bezain laster,berarekin ezkonduko nauk».

Savelitxek besoak jaso zituen, bere harridu-rak goia jo balu bezala.

Page 224: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Ezkondu! —errepikatu zuen—. Umeakezkondu egin nahi du! Eta zer esango du aitak?,eta zer pentsatuko du amak?

— Ados egongo dituk —erantzun nion—,Maria Ivanovna ezagutzen dutenean, ziur adosegongo direla. Eta gauza bera espero diat higan-dik. Gurasoek uste osoa jarria ditek higan: gurealde azalduko haiz, bai?

Hunkiturik zegoen agure zaharra. «Oh!, PiotrAndreitx, nire jauna! —erantzun zuen—. Oraindikgazteegia zara ezkontzean pentsatzen hasteko,baina, bestetik, bekatua litzateke aukera haugaltzea, Maria Ivanovna hain da andereño ona.Tira, nahi duzuna egingo dugu! Lagun egingodiot Jainkoaren aingeru horri, eta morroiarenapaltasunaz adieraziko diet zure gurasoei horre-lako emaztegai batek ezta ezkonsaririk ere ezduela behar».

Savelitxi eskerrak eman eta Zurinen gelarajoan nintzen lo egitera. Gogo-beroturik eta urdu-ri, kontu-kontari aritu nintzen isildu gabe. Hasie-ran Zurin gogo onez mintzatzen zen nirekin;baina, apurka-apurka, haren hitzak gero etabakanago eta lotura gabeago bilakatuz joan

Page 225: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ziren; azkenean, nire galderetako bati erantzunbeharrean, zurrungaka eta ziztuka hasi zen. Isil-du eta, luze gabe, haren bideari jarraitu nion.

Biharamun goizean, Maria Ivanonvaren bizi-tegira joan nintzen. Neure asmoen berri jakina-razi nion. Zentzuzko iritzi zien eta nirekin batetorri zen berehala. Zurinen destakamenduakegun hartan bertan atera behar zuen herritik. Ezzegoen denbora galtzeko astirik. Besterik gabe,agur esan nion Maria Ivanovnari, Savelitxenardurapean utzi eta gutun bat eman nion neuregurasoentzat. Maria Ivanovna negarrez hasi zen.«Agur, Piotr Andreitx! —esan zidan ahots apa-lez—. Jainkoak bakarrik daki berriro elkar ikusikodugun ala ez; baina ez zaitut sekula ahaztuko; hilartean, zu bakarrik izango zara nire bihotzean».Ezin izan nion ezer erantzun. Herritarrak gureingurura biltzen ari ziren, eta ez nuen haienaurrean errenditu nahi barnea inarrosten zidatensentimenduei. Azkenean, alde egin zuen. Zuri-nen etxera itzuli nintzen, triste eta isilik. Berakalaitu egin nahi ninduen eta nik barrua arintzekogogoa nuen. Hortaz, zalapartan eta parrandan

Page 226: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

eman genuen eguna, eta arratsean bideari ekingenion.

Hori guztia otsailaren amaieran gertatu zen.Neguak gerra-ekintzak eragozten zituen eta,azkenetan zegoela, gure jeneralak batera eraso-tzeko prestatzen ari ziren. Pugatxov Orenburginguruan zegoen oraindik. Bitartean, gure desta-kamenduak berarengandik hurbil bildu eta aldeguztietatik hurbiltzen ari ziren gaizkileen gorde-lekura. Matxinatutako herrixkek amore ematenzuten gure tropak ikustean; bandidu-aldrakgugandik ihesi zihoazen bazter guztietan. Denaberehala eta ezin hobeto amaituko zelako zan-tzu nabarmenak antzematen zitzaizkion egoera-ri.

Luze gabe, Golitsin printzeak Pugatxov azpi-ratu zuen Tatisheva gotorlekutik hurbil; harenosteak sakabanatu, Orenburg askatu eta kolpeerabakigarria eman zion matxinadari, akabukoukaldia itxuraz. Bitartean, bashkir-saldo bat tris-katzera bidali zuten Zurin, baina bandiduakberez barreiatu ziren guk ikusi baino lehen. Uda-berriak tatariarren herrixka batean harrapatugintuen. Errekek gainez egin zuten eta ez zego-

Page 227: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

en bideetan ibiltzerik. Bandiduen eta basatienaurkako gerra aspergarri eta ziztrin hura lasteramaituko zela pentsatzeak arintzen zigun geldi-egona.

Pugatxov, ordea, ez genuen atxilotu. Siberia-ko lantegietan agertu zen, sail berriak bildu etaostera hasi zen gaiztakeriak egiten. Haren garai-penen gaineko zurrumurruak zabaldu ziren berri-ro. Siberiako hainbat gotorleku errautsi zituelajakin genuen. Kazan hiria hartu ondoren iruzurtiaMoskurantz zihoalako albisteak estu eta larri jarrizituen armadaburuak, zeren, matxino mespreza-garriaren indarra gutxietsirik, zabarkeriari etaaxolagabekeriari emanda baitzeuden. ZurinekVolga zeharkatzeko agindua jaso zuen.

Ez naiz orain hasiko gure bidaiaren nondiknorakoa eta gerraren amaiera kontatzen. Laburesango dizuet hondamendiak goiena jo zuela.Matxinoek suntsitutako herriak zeharkatzengenituen, eta, nahitaez, salbatu ahal izan zutenapurra kendu behar izaten genien herritar doha-kabeei. Agintea etena zen leku guztietan: lurja-beak basoan ezkutatzen ziren; bandidu-saileksarraski itzelak egiten zituzten nonahi; hainbat

Page 228: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

destakamendutako buruek euren nahierarazigortu eta barkatzen zuten. Benetan ikaragarriazen gerrak gupidarik gabe astindutako lurraldezabal hartako egoera... Jainkoak begira gaitzalaErrusiako matxinada baten lekuko izatetik, haindira zentzugabeak eta ankerrak!

Pugatxov ihesi zihoan, Ivan Ivanovitx Mikhel-sonek jazarrita. Laster jakin genuen erabat sun-tsitu zuela. Azkenean, iruzurtia preso hartu zute-lako albistea jaso zuen Zurinek, eta, horrekinbatera, gelditzeko agindua. Amaitua zen gerra.Azkenean, gurasoengana itzul nintekeen! Pozezzoratzen nengoen: gurasoak besarkatu eta MariaIvanovna ikusiko nuen berriro, aspaldian ez bai-nuen haren berririk izan. Jauzika nenbilen haurbaten antzera. Zurinek barre egin eta hala esa-ten zidan, soinak goratuz: «Ez, oraingoan ez haizonik aterako! Ezkondu eta alfer-alferrik galdukohaiz!»

Baina, aldi berean, sentimendu bitxi batekmingosten zidan poza: hainbeste biktima erruga-beren odolaz zirtatutako gaizkilea eta zain zeu-kan zigorra burura etorri, eta nahi gabe estutzenzitzaidan bihotza. «Jemelia, Jemelia! —pentsa-

Page 229: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

tzen nuen gaitziturik—, zergatik ez duk baioneta-ren batean oztopo egin edo metrailaren azpianerori? Nekez aurkituko hukeen hori baino amaie-ra hoberik». Zer egingo zaio! Berarengan pen-tsatzean nahitaez etortzen zitzaidan gogorabere bizitzako une ikaragarrietako batean nitazerrukitu zela eta berak salbatu zuela nire emaz-tegaia Shvabrinen eskuetatik.

Zurinek lizentzia eman zidan. Egun batzukgeroago berriz izango nintzen neure senideenartean, berriro ikusiko nuen neure Maria Ivanov-na... Bat-batean, ustekabeko ekaitz batek erasozidan.

Alde egin behar nuen egunean, bideari ekite-ko prestatzen ari nintzen unean bertan, Zurinnire izbara etorri zen. Paper bat zeukan eskuaneta oso kezkatuta zegoela ematen zuen. Zerbai-tek ziztatu zidan bihotza. Beldurrak nengoen,baina ez nekien zerk ikaratzen ninduen. Nireordenantzari ateratzeko agindu, eta nirekin hitzegin behar zuela esan zidan. «Zer dugu?», gal-detu nion urduri. «Eragozpen txiki bat —eran-tzun zidan papera emateaz batera—. Irakurri,oraintxe bertan jaso diat». Papera irakurtzen

Page 230: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

hasi nintzen. Isilpeko agindua zen, gudalburuguztiek bete beharrekoa: nengoen tokian nengo-ela atxilotu eta zaintzapean bidali behar nindu-ten berehala Kazanera, Pugatxoven epaiketabideratzeko eratu berria zen ikerketa-batzordea-ren aurrean ager nendin.

Papera ozta-ozta ez zitzaidan eskuetatikerori. «Ez zegok ezer egiterik! —esan zuen Zuri-nek—. Agindua bete behar diat. Inondik ere,Pugatxov lagun hartuta egin dituan joan-etorriengaineko zurrumurruak nola edo hala iritsi ditukgobernuaren belarrietara. Espero diat kontuhonek ez diala inolako ondorio txarrik ekarrikoeta heure burua zurituko duala batzordearenaurrean. Ez bihozgabetu eta ekin bideari».Bakean neukan kontzientzia; ez nintzen epaike-taren beldur; baina elkartzearen une gozoaagian zenbait hilabete atzeratuko zelakoak bel-durra eragiten zidan. Prest zegoen gurdia. Zuri-nek adiskidetsu agurtu ninduen. Gurdira igoara-zi ninduten. Bi husar eseri zitzaizkidan aldebanatan, sablea biluzik; eta bide nagusia hartugenuen.

Page 231: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

XIV atalaEPAIKETA

Jendeak esan,haizeak eraman.

Esaera zaharra

Etsita nengoen baimenik gabe Orenburgetikalde egin izanak jarri ninduela kinka horretan.Aise zuri nezakeen neure burua: inoiz ez zigutendebekatu bakarka ateratzea etsaiari aurre egite-ra, aitzitik, horretara bultzatzen gintuzten indarguztiekin. Gehiegizko suhartasunez jokatu izanaegotz ziezadaketen, lege-hausterik ez ordea.Baina lekuko askoren bidez froga zitzaketenPugatxovekiko harreman adiskidetsuak eta,gutxienez, oso susmagarriak irudituko zitzaiz-kien. Gogoetari emana egin nuen bide osoa,nolako galderak egingo zizkidaten pentsatzeneta zer erantzungo nuen hausnartzen, eta eraba-ki nuen egia osoa esatea epaileen aurrean, hori

Page 232: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

iruditu zitzaidan-eta neure burua garbitzekobiderik errazena eta, aldi berean, seguruena.

Kazanera heldu nintzen. Hiria goitik beherabirrinduta eta erreta zegoen. Kaleetan ikatz-pilak zeuden etxeen ordez. Keak belztutakohorma soilak ageri ziren nonahi, ez leiho ez tei-latu. Horra Pugatxoven arrastoa! Gotorlekuraeraman ninduten. Zutik eta osorik zegoen hirikiskaliaren erdian. Husarrek guardiako ofiziala-ren eskuetan jarri ninduten eta honek erremen-tariari deitzeko agindu zuen. Oinak katez lotueta ondo estutu zituen girgiluak. Gero, kartzela-ra eraman eta bakarrik utzi ninduten leotz estueta ilun batean. Horma biluziak eta burdin sarebatez itxitako leiho txikia besterik ez zen han.

Hasiera horrek ez zidan ezer onik iragartzen.Hala ere, ez nuen galdu ez adorea ez itxaropena.Nahigabetu guztien kontsolamenduari heldunion, eta bizitzan aurreneko aldiz dastatu nuenbihotz urratu baina makulagabetik jaiotako otoi-tzaren gozoa. Lasai lokartu nintzen, etortzekozenaren beldurrik gabe.

Biharamunean, presozainak esnatu ninduenbatzordea zain neukala esanez. Bi soldaduk

Page 233: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

komandantearen etxera eraman ninduten patio-tik zehar. Atarian gelditu ziren, eta ni bakarriksartu nintzen barrura.

Gela zabal samar batean aurkitu nintzen. Bigizon zeuden paperez betetako mahai batenatzean eserita: adineko jeneral bat, aire latz etahotzekoa, eta guardiako kapitain gazte bat,hogeita zortzi urte ingurukoa, itxurari zegokio-nez oso atsegina, ernea eta harremanetan tre-bea. Leihotik hurbil, beste mahai batean, idazka-ria zegoen, luma belarri atzean jarrita eta pape-raren gainera makurtuta, nire adierazpenak ida-tziz jasotzeko prest. Hasi zen itaunketa. Izenareneta graduaren galdea egin zidaten. Jeneralakitaundu zidan ez al nintzen Andrei Petrovitx Gri-nioven semea. Nire erantzuna entzundakoan,zakar esan zidan: «Tamalgarria da hain gizonitzaltsuak honen seme duingabea izatea!» Lasaierantzun nion edozer leporatzen zidatela ere,egia zintzo aitortuz akusazio guztiak berehalagezurtatzea espero nuela. Ez zitzaion gustatunire ziurtasuna. «Mihi zorrotza duzu, mutil! —esan zidan, kopeta zimurtuta—, baina ikusiakditugu zure moduko asko!

Page 234: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Orduan, gazteak galdetu zidan noiz eta nolajarri nintzen Pugatxoven zerbitzuan eta zer-nola-ko zereginetarako baliatu zen nitaz.

Haserre erantzun nion ofiziala eta noblea nin-tzela eta, beraz, ezinezkoa zitzaidala Pugatxo-ven zerbitzuan jardutea eta berarentzat inolakomandaturik betetzea.

— Nolatan liteke orduan —jarki zitzaidan gal-dekatzailea— iruzurtia noble eta ofizial batezerrukitzea eta haren armakide guztiak, aldiz,batere gupidarik gabe hiltzea? Nolatan liteke ofi-zial eta noble hori matxinoekin parrandan ibil-tzea eta bandiduen buruzagiaren eskutik tulupbat, zaldi bat, berrogeita hamar kopek eta beste-lako opariak jasotzea? Nola jalo zen horren adis-kidetasun bitxia eta zertan oinarritzen zen, ezbazen saldukerian edo, behinik behin, koldarke-riarik arbuiagarrienean eta doilorrenean?

Guardiako ofizialaren hitzek biziki mindu nin-duten, eta sutsuki ekin nion neure burua defen-datzeari. Azaldu nion nola egin nuen Pugatxovenezaupidea estepan, elur-ekaitzaren erdian; nola,Bielogorskaia hartutakoan, ezagutu eta biziabarkatu zidan. Esan nion baietz, egia zela batere

Page 235: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

lotsarik gabe hartu nituela iruzurtiak emandakotulupa eta zaldia, baina azken unea arte defen-datu nuela Bielogorskaia gotorlekua etsaien era-sotik. Azkenean, neure jenerala jarri nuen leku-ko, berak egiazta baitzezakeen nolako atxiki-mendua erakutsi nuen Orenburgeko zorigaiztokosetioak iraun zuen bitartean.

Itxura latzeko agurea mahai gainean zabalikzegoen gutun bat hartu eta ozenki irakurtzenhasi zen:

— «Oraingo matxinadan nahasita omen dabi-len eta leialtasun-zina hautsita etsaiarekin legezkontrako harremanak izan omen dituen Griniovalferizaren galdea egin didala eta, honakoa jaki-narazi behar diot, ohore handiz, Berorren Goren-tasunari: Griniov izeneko alferizak Orenburgenzerbitzatu du 1773ko urriaren hasieratik aurten-go otsailaren 24ra arte. Egun horretan gotorle-kutik alde egin zuen eta harrezkeroztik ez danire agindupera bihurtu. Etsaiaren eskuetatikihes egindakoek adierazi digutenez, Pugatxovengordelekuan izan da eta berarekin batera joanda Bielogorskaia gotorlekura, non lehenago zer-bitzatu baitzuen. Haren jokabideari dagokionez,

Page 236: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

esan dezaket...» Horra iritsita, irakurketa eteneta zakar bota zidan: «Zer esan behar duzu orainzeure buruaren alde?»

Hasi bezala jarraitu nahi nuen, eta gainerakoguztia bezain zintzoki azaldu Maria Ivanovnare-kiko harremanaren nondik norakoa. Baina, bat-batean, ezin gaindituzko nazka sentitu nuen.Ohartu nintzen Maria Ivanovna aipatzen banuenbatzordeak kontuak eskatuko zizkiola. Harenizena gaizkileen akusazio zitalekin nahasikozuten eta, inondik ere, epaimahaiaren aurreradeituko zioten matxinoekin buruz buru jardunzezan. Ideia horrek, ideia izugarri horrek halakomoldez durduzatu ninduen, non totelka hasi,haria galdu eta isilik geratu bainintzen.

Epaileak, itxuraz behintzat, nire erantzunaknolabaiteko biguntasunez entzuten hasiak ziren,baina, zeharo nahasita ikusi nindutenean, susmotxarra hartu zidaten berriro. Guardiako ofizialaksalatzaile nagusiarekin buruz buru jartzeko eska-tu zuen. Jeneralak bezperako gaizkileari deitzekoagindu zuen. Agudo jiratu nintzen aterantz, niresalatzailea noiz azalduko zain. Minutu batzukgeroago, kate-hotsak entzun nituen, atea ireki

Page 237: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

eta Shvabrin sartu zen. Harrituta utzi ninduengizonak jasandako aldaketak. Ikaragarri argaleta zurbil zegoen. Haren ilea, aspaldi ez zelaatxabitxia bezain beltza, guztiz urdinduta zego-en; bizar luzea txima hutsa zen. Akusazioakberritu zituen ahots ahulez baina fermuki. Adie-razi zuenez, Pugatxovek zelatari gisa bidali nin-duen Orenburgera; tiroketen aitzakian, eguneroateratzen nintzen hiritik idatzizko albisteak ema-teko barruan gertatzen zenari buruz; azkenean,argi eta garbi jo nuen sasi-erregearen aldera,berarekin batera ibili nintzen gotorlekuz gotorle-ku eta bitarteko guztiez baliatu nintzen gainera-ko traidoreak hondatzeko eta, horrela, haienlekua bete eta iruzurtiak banatzen zituen sariezgozatzeko. Isilik entzun nion, eta gauza batekbakarrik poztu ninduen: gaizkile zital horrek ezzuen Maria Ivanovnaren izena aipatu. Zela erdei-nuz muzin egin zion emakumeaz oroitze hutsa-rekin bere buruarenganako estimuak sufritu egi-ten zuelako, zela artean ere bihotzean gorderikzeukalako ni ere isiltzera behartu ninduen senti-menduaren txinpart bat, zela zelakoa, kontua daBielogorskaiako komandantearen alabaren izena

Page 238: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ez zela aipatu batzordearen aurrean. Are tinkoa-go heldu nion neure bideari, eta epaileek galde-tu zidatenean nola gezurta nintzakeen Shvabri-nen akusazioak, erantzun nien hasieran eginda-ko adierazpenei eusten nieta eta ezin nuela bes-terik esan neure burua zuritzeko. Handik eramangintzatela agindu zuen jeneralak. Elkarrekinatera ginen. Lasai begiratu nion Shvabrini, bainaez nion hitzik esan. Berak gorrotozko irribarremakurra egin zidan eta, katea gora jasota,aurrea hartu eta urratsa azkartu zuen. Kartzela-ra itzuli ninduten eta harrezkeroztik ez zidatenitaunketa gehiagorik egin.

Ez nintzen izan irakurleari kontatzeko dauka-dan guztiaren lekuko, baina hainbestetan entzunditut horri buruzkoak, non xehetasunik xumee-nak ere oroimenean finkatuta geratu baitzaizkit,inork ikusi gabe bertan izan banintz bezala.

Nire gurasoek iragan mendeko jendeakberezko zuen amultsutasun xaloarekin hartuzuten Maria Ivanovna. Jainkoaren mesedetzat jozuten zurtz errukarria beren babespean hartzekoeta samurtasunez zaintzeko aukera izatea. Han-dik gutxira, bihotz-bihotzeko atxikimendua era-

Page 239: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

kusten zioten, zeren ezinezkoa baitzen MariaIvanovna ezagutzea eta ez maitatzea. Harrezke-ro nire maitasuna ez zitzaien gehiago iruditumutil gazte baten nahikeria hutsa; eta amakbere Petrusha kapitainaren alaba liluragarriare-kin ezkontzea beste ametsik ez zeukan.

Atxilotu nindutelako zurrumurruek lur jotautzi zuten nire familia guztia. Horren berri jakinbaino lehen, Maria Ivanovna hain lañoki mintza-tu zitzaien nire gurasoei Pugatxovekin izan nuentratu harrigarriaz, non, kezkatu beharrean, sarriaskotan gogotik barre egin baitzuten horren kon-tura. Matxinatuen helburua monarkari tronuakentzea eta nobleteria deuseztatzea izaki, aitakez zuen sinetsi nahi semea altxamendu gaiztohorretan nahasita ibil zitekeenik. Itaunketazorrotza egin zion Savelitxi. Haurtzainak ez zionezkutatu sarritan izan nintzela Jemelian Pugatxo-ven etxean eta, gainera, gaizkileak hainbat opariegin zizkidala; baina zin egin zion ez zuela inon-go saldukeriaren berririk jakin. Gurasoak, lasai-turik, egon ezinik geratu ziren berri onen zain.Maria Ivanovna estu eta larri zebilen, baina isi-lean gordetzen zituen bere kezka guztiak, urgu-

Page 240: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ritasun eta zuhurtasun ezin handiagoen dohai-naz horniturik baitzegoen.

Aste batzuk igaro ziren... Ustekabean, aitakB. printzearen gutun bat jaso zuen Petersburge-tik. Ni nintzen gutunaren gaia. Gure ahaideak,ohiko hasieraren ondoren, jakinarazten zionmatxinoen asmoetan esku hartu nuelako susmo-ak, zoritxarrez, funts handikoak zirela eta, beraz,nornahi zentzarazteko moduko heriotza-zigorraezarri beharko zidaketela, baina, hala ere, aitaadin handiko eta merezimendu ugariko gizonazela kontuan izanik, enperatrizak deliberatuzuela seme gaizkilea heriotza lotsagarri hartatiklibratzea eta, horren ordez, bizitza osorakoerbesteratzea Siberiako bazter urrun batera.

Aita hiltzeko zorian egon zen ezusteko kolpehorren ondorioz. Betiko irmotasuna galdu eta —penak barnean mutu gordetzeko ohitura bertanbehera utzita— auhen mingotsez isuri zuen berebihozmina. «Horrelakorik! —errepikatzen zuen,bere onetik irtenda—. Nork eta nire semeak eskuhartu Pugatxoven asmoetan! Jainko maitea,halakorik ikusi behar nire adinean! Erreginakheriotzatik libratu du! Kontsolamendu ederra,

Page 241: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

gero! Izugarriena ez da, ordea, heriotza: nireasaba urkamendian hil zen, bere kontzientziaksakratutzat zeukana azken hatsa arte defenda-tuz; aitak Volinski eta Khrustxevekin baterasufritu zuen. Eta hara non orain gazte noblebatek leialtasun-zina hautsi eta bat egin duenbandiduekin, hiltzaileekin, ihes egindako jopue-kin! ... Hau lotsa eta laidoa gure leinuaren-tzat!...» Aitaren etsipenak ikaratuta, ama ez zenausartzen beraren aurrean negar egiten, etaadorea itzultzen saiatzen zen, zurrumurru haiekinolako funtsik ez zutela eta jendearen usteakoso aldakorrak direla esanez. Baina aita etsipe-nak jota zegoen.

Maria Ivanovnaren oinazea inorena bainohandiagoa zen. Ziur zegoen nahi izanez geroerrugabea nintzela froga nezakeela, susmatzenzuen zer gertatu zen eta nire zoritxarraren erru-duntzat zeukan bere burua. Bere malkoak etanekeak ezkutatzen zizkien guztiei eta, bitartean,ni salbatzeko bidea asmatzen saiatzen zen eten-gabe.

Behin, arratsaldean, aita dibanean eseritazegoen Gortearen Urtekariko orriak iraultzen;

Page 242: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

baina urrun zeukan gogoa eta irakurketak ezzion ohi bezala eragiten. Antzinako martxa battxistukatzen ari zen. Amak, isilik, artilezko jakabat ehuntzen ziharduen, eta noizetik noizeranegar-tantaren bat isurtzen zuen eskulanarengainera. Maria Ivanovna ere josten ari zen. Bat-batean adierazi zien Petersburgera joan beharzuela ezinbestean, eta bidaiarako behar zuenguztia emateko eskatu zien. Ama oso atsekabe-tu zitzaion. «Zer dela eta joan behar duzuPetersburgera? —esan zuen—. Zuk ere utzi nahigaituzu, Maria Ivanovna?» Maria Ivanovnakerantzun zuen bere etorkizun guztia bidaiahorren menpe zegoela, leiala izateagatik sufri-mendu latzak jasan zituen gizon baten alabazela eta jende ahaltsuei babesa eta laguntzaeskatzera joango zela.

Aitak burua makurtu zuen: semearen ustezkokrimena gogorazten zion edozein hitz zamaastuna zen berarentzat eta kargu hartze minga-rritzat jotzen zuen. «Joan, laztana! —esan zuenhasperen eginez—. Ez dugu zure zorionerakooztopo izan nahi. Jainkoak nahi badu, senargai

Page 243: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

ona aurkituko duzu traidore ustel horren ordez».Zutitu eta gelatik irten zen.

Maria Ivanovnak, amarekin bakarrean geratuzelarik, bere aieruetako batzuen berri jakinarazizion. Amak negarrez besarkatu zuen eta Jainko-ari otoitz egin zion neskak bere helburua inolakoarazorik gabe erdiets zezan. Maria Ivanovnabidaia prestatzen hasi zen, eta egun batzukgeroago bideari ekin zion Palasha eta Savelitxleialak lagun zituela. Halabeharrez nigandikaldenduta, Savelitxi aringarri zitzaion pentsatzeagutxienez nire emaztegaiaren zerbitzari zela.

Maria Ivanovna inolako ezbeharrik gabeheldu zen Sofiara, eta, posta-etxean entzunikGortea Tsarskoie Selon zegoela, bertan gelditzeaerabaki zuen. Gela txiki bat eman zioten holtzmehe baten atzean. Posta-etxeko nagusiarenemaztea hizketan hasi zitzaion berehala; Gorte-ko sugin baten loba zela esan zion, eta Gortekobizitzako sekretu guztiak salatu zizkion: erreginazer ordutan esnatzen zen, noiz hartzen zuenkafea eta noiz joaten zen paseatzera, zer gorte-gizon zituen sasoi hartan berekin, aurreko egu-nean zertaz hitz egin zuen bazkalorduan eta nor

Page 244: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

hartu zuen arratsean. Hitz batean laburbiltzeko:Anna Vlasievnak kontatutakoan bazen historikronika bateko hainbat orrialde betetzeko beste,eta balio handikoa zatekeen hori guztia gerokobelaunaldientzat. Maria Ivanovnak arreta handizentzuten zion. Lorategira irten ziren biak. AnnaVlasievnak ibiltoki eta zubi bakoitzaren historiaazaldu zion, eta, luzaz ibili ondoren, posta-gelto-kira itzuli ziren, poz-pozik elkarren ezaupideaegin zutelako.

Biharamunean, Maria Ivanovna goizean goizesnatu zen; jantzi, eta isilgordeka joan zen lora-tegira. Polita zen goiza, ezkiak horituta zeudenjada udazkeneko giro hozkirriaren eraginez etaeguzkiak adaburuak argitzen zizkien. Aintzirazabala bare-bare eta distiratsu zegoen. Beltxar-ga esnatu berriak, arranditsu, igerian ateratzenziren ur-ertzeko zuhamuxken artetik. Maria Iva-novna belardi eder baten hegaletik joan zen.Oroitarria ipini berria zuten han Piotr Aleksandro-vitx Rumiantsev kondeak aspaldi ez zela lortuta-ko garaipenen omenez. Bat-batean, ingeles arra-zako txakurtxo zuri batek zaunka hasi eta korri-ka jo zuen berarengana. Maria Ivanovna gelditu

Page 245: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

egin zen, beldurrez. Une horretan, emakumebaten ahots atsegina aditu zuen: «Ez beldurtu,ez dizu hozka egingo». Eta orduan, Maria Ivanov-nak dama bat ikusi zuen oroitarriaren aurrean,jarleku batean eserita. Jarlekuaren beste mutu-rrean eseri zen bera. Damak finko begiratzenzion; Maria Ivanovnak, bere lekutik zeharkakobegiratu batzuk egotzita, burutik oinetarainoaztertzeko parada izan zuen. Goizerako soinekozuria, lepoihala eta gaueko txanoa zituen jantzi-ta. Berrogei urte ingurukoa ematen zuen. Aurpe-giak, betea eta zurigorria, handitasuna eta lasai-tasuna adierazten zituen. Begi urdin argiak etairribarre leuna ezin azalduko liluraz hornitutazeuden. Damak hautsi zuen isiltasuna.

— Dirudienez, ez zara hemengoa —esanzuen.

— Ez, atzo bertan heldu nintzen probintzieta-tik.

— Senitartekoekin etorri zara?— Ez, bakarrik etorri naiz.— Bakarrik! Oso gaztea zara oraindik!— Ez dut ez aitarik ez amarik.— Zereginen baterako etorri zara, jakina!

Page 246: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Bai horixe, enperatrizari eskari bat egiteraetorri naiz.

— Zurtza zara: inondik ere, jasandako bide-gabekeria edo irainen bat salatu nahi diozu.

— Ez ba, gupida eske etorri naiz, ez justiziabila.

— Barkatu galdetzea, baina nor zaitut?— Mironov kapitainaren alaba.— Mironov kapitaina! Orenburg eskualdeko

gotorlekuetako batean komandante izandakoa?— Bai.Dama, itxuraz, hunkiturik zegoen. «Barkatu

zure arazoetan sartzeagatik —esan zuen lehenbaino doinu samurragoa emanez ahotsari—,baina esadazu zein den zure eskaria, ni Gorteanizaten naiz sarritan, eta, agian, laguntzekomodua aurkituko dut».

Maria Ivanovnak zutik jarri eta eskerrakeman zizkion adeitasun handiz. Nahi gabe ere,dama ezezagunak bihotza erakarri eta uste onapizten zion. Maria Ivanovnak paper tolestu batsakelatik atera eta bere babesle ezezagunariluzatu zion. Dama bere golkorako irakurtzen hasizen.

Page 247: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Hasieran, arretaz eta gogo onez irakurtzenzuen; baina, bat-batean, bestelakotu eginzitzaion begitartea, eta Maria Ivanovna, begiezdamaren mugimendu guztiei jarraitzen baitzien,ikaratu egin zen ikustean nolako aire latza jabe-tu zen lipar bat lehenago hain atsegina etalasaia zen aurpegi hartaz.

— Grinioven aldeko eskaria? —esan zion,hotz, damak—. Enperatrizak ezin dio barkatu.Bat egin zuen sasi-erregearekin, eta ez sinesbe-ratasunak edo ezjakintasunak eraginda, gizatxarhutsa eta batere moralik gabeko gizona delakobaizik.

— Ez da egia! —jaregin zuen Maria Ivanov-nak.

— Zer?, ez dela egia? —jarki zitzaion damahaserre bizian.

— Ez da egia, Jainkoarren, ez da egia! Nikbadakit guztiaren berri, dena kontatuko dizut.Nigatik, nigatik bakarrik jasan du gertatu zaionguztia. Ez ninduen auzian nahasi nahi, eta horre-gatik ez zuen bere burua zuritu epaileen aurrean—Orduan, sutsuki kontatu zion nire irakurleekdagoeneko dakiten guztia.

Page 248: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Damak arretaz entzun zion. «Non hartu duzuostatu?», galdetu zion gero; eta Anna Vlasievna-ren etxean zegoela entzun zuenean, irribarrezesan zuen: «Ah, badakit! Mesedez, ez esan inorinirekin izan zarela. Uste dut laster jasoko duzulazeure gutunaren erantzuna».

Hori esandakoan, zutitu eta ibiltoki estaliansartu zen. Maria Ivanovna itxaropentsu etapozez gainezka itzuli zen Anna Vlasievnarenetxera.

Etxeko andreak errieta egin zion udazkeneangoizean goiz paseatzera joateagatik, harenhitzetan oso kaltegarria baitzen hori neska gaztebaten osasunerako. Samovarra ekarri zuen eta,kikara tea edan bitartean Gorteari buruzko sola-saldi amaigabeetako bati ekitekotan zegoela,tupustean, Gorteko zaldi-kotxe bat ataurreangelditu eta lekaio bat sartu zen jakinarazteraenperatrizak jauregira gonbidatzen zuela Miro-nova andereñoa.

Anna Vlasievna, zur eta lur eginik, atertugabe hitz egiten hasi zen. «Ene Jainkoa! —zioenoihuka—. Enperatrizak Gortera deitzen dizu.Baina nola jakin du zure berri? Nolatan agertuko

Page 249: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

zara zu enperatrizaren aurrera? Ziur nago Gorte-ko jokabide-arauen arrastorik ere ez dakizula...Zurekin joatea nahi duzu? Horrela, gutxienez,aholkuren bat edo beste eman ahal izango dizut.Eta nolatan joango zara bidai soineko horrekin?Nahi baduzu, emaginarengana joango naiz soi-neko horia eskatzera!» Lekaioak jakinarazi zienenperatrizak Maria Ivanovna ikusi nahi zuela,bera bakarrik eta soinean zeramana zeramala.Ez zegoen ezer egiterik: Maria Ivanovna zaldi-kotxera igo eta jauregira abiatu zen Anna Vla-sievnaren aholkuek eta bedeinkapenek jarraitu-ta.

Maria Ivanovnak sumatzen zuen gure zoriaerabakitzear zegoela; bihotza tarteka indarrezpilpiratu eta tarteka gelditu egiten zitzaion.Minutu batzuk geroago, zaldi-kotxea jauregiarenalboan gelditu zen. Maria Ivanovna dardarka igozen sarrerako eskaileran gora. Ate nagusia alde-rik alde zabaldu zen beraren aurrean. Hainbatgela zeharkatu zituen, denak dotoreak eta inorgabeak; lekaioak bidea erakusten zion. Azke-nean, ate itxi batera heldu ziren. Lekaioak esan

Page 250: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

zion beraren berri jakinaraziko zuela, eta baka-rrik utzi zuen.

Enperatriza bekoz beko ikusiko zuelakoideiak horrenbesteraino kikiltzen zuen, nonnekez eusten ahal baitzion gorputzari hankengainean. Une bat geroago, atea ireki zuten etaMaria Ivanovna enperatrizaren apaingelan sartuzen.

Enperatriza bere apainmahaiaren aurreaneserita zegoen. Gorte-gizon batzuk zituen ingu-ruan. Bide egin zioten gizalege handiz Maria Iva-novnar. Enperatrizak, berarenganantz jiraturik,amultsuki begiratu zion, eta apur bat lehenagohorren zintzoki mintzatu zitzaion emakumeaezagutu zuen orduan Maria Ivanovnak. Enpera-trizak hurbiltzeko eskatu eta irribarrez esan zion:«Pozik nago neure hitza bete eta zure eskariarierantzun ahal izan diodalako. Amaitu da zurearazoa. Etsita nago zure senargaia errugabeadela. Mesedez, hartu gutun hau eta zerorrek era-man zure aitaginarreba izango denari».

Eskua dardarka, Maria Ivanovnak gutunahartu zuen; negarrez hasi eta enperatrizarenoinetara erori zen. Honek altxatu eta musu eman

Page 251: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

zion. Gero, hizketan hasi zitzaion berriro. «Bada-kit ez zarela aberatsa —esan zion—, baina Miro-nov kapitainaren alabaren zordun naiz. Ez kezka-tu etorkizunaz. Neu arduratuko naiz zuen egoerahobetzeaz».

Enperatrizak, laztan samurrez zurtz dohaka-bearen bihotza arindu ondoren, joaten utzi zion.Maria Ivanovna Gorteko zaldi-kotxean itzuli zenposta-etxera. Anna Vlasievnak, egonezinari ezineutsirik noiz itzuliko zain baitzegoen, galderazjosi zuen, baina Maria Ivanovnak hainbesteanerantzun zion. Neskaren oroimen txarrak atseka-betu egin zuen Anna Vlasievna, baina jokaerahori probintzietako nesken berezko herabeariegotzita, bihotz bihotzez barkatu zion. Egunhorretan bertan, Petersburg ezagutzeko bateregogorik gabe, herrira itzuli zen Maria Ivanovna...

Hemen amaitzen da Piotr Andreievitx Grinio-ven idazkia. Familiaren gaineko kontakizunetatikdakigunez, 1774. urtearen amaieran kartzelatikatera zuten enperatrizaren aginduz. Pugatxovenheriotzaren lekuko izan zen; iruzurtiak jendetza-ren erdian antzeman eta agur egin zion buruaz,une bat geroago hilotz eta odoletan blai herriari

Page 252: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

erakutsiko zioten buruaz alegia. Handik gutxira,Piotr Andreievitx Maria Ivanovnarekin ezkonduzen. Haien ondorengoak zoriontsu bizi dira Sim-birsk eskualdean. ***-tik hogeita hamar bat vers-tata hamar jabe dituen herrixka bat dago. Handi-mandi haietako baten etxean Jekaterina Il.akbere eskuaz idatzitako gutun bat erakusten dutebeti. Marko baten barruan gordeta daukate, kris-tal eta guzti. Piotr Andreievitxen aitari zuzendu-ta dago. Bertan, enperatrizak, semea errugabeadela adierazi eta Mironov kapitainaren alabarenburuaren argia eta bihotzaren zabala gorestenditu. Piotr Andreievitx Grinioven eskuizkribuaberaren bilobetako batek eman zigun aitonakdeskribatutako garaiari buruzko lan bat presta-tzen ari ginela jakin zuenean. Ahaideen baime-narekin, aparteko liburu batean argitaratzea era-baki dugu, atal bakoitzerako epigrafe egokiaaurkitu ondoren eta geure kabuz izen batzukaldatzeko lizentzia hartuta.

1836ko urriak 16Argitaratzailea

Page 253: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

EranskinaARGITARATU GABEKO

ATALAVolgatik hurbil geunden; gure errejimendua

*** herrian sartu eta han gelditu zen gau egite-ra. Herriko buruak esan zidanez, ibaiaz bestalde-ko herrixka guztiak matxinatuta zeuden etaPugatxoven sailak batera eta bestera zebiltzannonahi. Albiste horrek biziki kezkatu ninduen.Biharamun goizean ibaia igaro behar genuen.Ezinegona nagusitu zitzaidan. Aitaren herriahogeita hamar verstara zegoen ibaiaren besteertzean. Galdetu nuen ea txalupariren bat aurkinezakeen. Nekazari guztiak arrantzaleak ziren;txalupa asko zegoen. Griniovengana jo eta neureasmoen berri jakinarazi nion. «Tentuz ibili —esanzidan—. Arriskutsua da bakarrik joatea. Itxaronbihar arte. Besteen aurretik zeharkatuko duguibaia, eta, badaezpada ere, 50 husar eramangoditugu gurekin zure gurasoen etxera».

Nik, ordea, neure asmoari eutsi nion. Prestzegoen txalupa. Barruan sartu nintzen bi arraun-

Page 254: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

larirekin batera. Amarrak askatu eta arrauneanhasi ziren.

Oskarbi zegoen. Ilargiak argi egiten zuenzeruan. Eguraldi atsegina geneukan. Volga asti-ro eta lasai zetorren, eta txalupa, leunki zabueginez, bizkor lerratzen zen uhin ilunen artean.Neure baitara bildu eta ametsetan murgildu nin-tzen. Ordu erdi inguru igaro zen. Ibaiaren erdirairitsi ginen... Bat-batean, arraunlariak eurenartean txutxu-mutxuka hasi ziren. «Zer gerta-tzen da»?, galdetu nien, neure zentzura bihurtu-ta. «Auskalo, batek daki!», erantzun zidaten,alde batera begira. Begiak hara zuzendu, etaibaian behera zetorren zerbait ikusi nuen ilunta-sunean. Gauza ezezaguna arian-arian hurbiltzenari zitzaigun. Gelditzeko eta itxaroteko agindunien arraunlariei. Ilargia hodei baten atzeanezkutatu zen. Ur-azaleko irudia lausoago bihurtuzen. Hurbil geneukan, eta, hala ere, ezin antzikeman. «Auskalo zer den! —zioten arraunlariek—. Bela ez du ematen, masta ere ez...» Eta, bat-batean, ilargiak hodeiaren atzetik agertu etaikuskari izugarria erakutsi zigun. Urkabea zeto-rren guganantz, almadia baten gainean tente

Page 255: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

eutsita eta langatik zintzilik hiru gorpu zituela.Halako ikusmin gaixo bat jabetu zen nitaz. Urka-tuen aurpegiak ikusi nahi nituen.

Nik aginduta, arraunlariek kizkiaz heldu zio-ten almadiari, eta gure txalupak ur-gainekourkabearen kontra jo zuen. Jauzi batez almadia-ra jaitsi eta zutabe izugarrien erdian aurkitu nin-tzen. Ilargiak distiratsu argitzen zituen dohakabehaien aurpegi itxuragabetuak. Haietako bat txu-vash zahar bat zen, bestea nekazari errusiar bat,hodei urte ingurukoa, sendoa eta sasoikoa.Baina hirugarrenari begiratu nionean, indarrezestutu zitzaidan bihotza, eta, eutsi ezinik, tama-lezko intziria jaregin nuen: Vanka zen, nireVanka gizajoa, bere ergeltasunak eragindaPugatxovekin bat egin zuena. Urkatuen gaineanohol beltza zegoen iltzez lotuta; honakoa zeukanletra zuri handiz idatzirik: «Lapurrak eta matxi-noak». Arraunlariak nire zain zeuden, axolagabe-ki begira eta kizkiaz almadiari eusten ziotela.Txalupara igo nintzen berriro. Almadia ibaianbehera joan zen. Luzaz antzeman genion ilunpe-tan urkabearen isla beltzari. Azkenean, begien

Page 256: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

bistatik galdu genuen, eta nire txalupa ibai-ertzgarai eta malkartsuan lehorreratu zen...

Ondo ordaindu nien arraunlariei. Haietakobatek herriko buruaren etxera eraman ninduen,ibaia igaro genuen lekutik hurbil baitzegoen.Biok batera sartu ginen izban. Zaldiak nahinituela jakin zuenean, herriko buruak nahikoazakar hartu ninduen, baina nire gidariak zerbaitesan zion ahapeka, eta zakartasuna adeitasunlehiatsu bihurtu zen berehala. Troika prestatuzuten aitaren batean, gurdira igo eta gure herri-ra eramateko agindu nion gurtzainari.

Bizkor nindoan bide nagusitik, herrixka lokar-tuak atzean utziz. Beldur nintzen ez ote nindutenbidean geldiaraziko. Volgan aurkitutako urka-beak matxinoak inguru hartan zebiltzala sala-tzen zuen, baina, aldi berean, argi erakustenzuen gobernua gogor ari zela haien kontra. Nola-nahi ere, Pugatxovek emandako pasa-baimenaeta Griniov koronelaren agindua neuzkan sake-lan. Baina ez genuen inorekin topo egin, etaeguna argitzerako gure herri inguruko erreka etaizei-basoa begiztatu nituen. Gurtzainak zigorraz

Page 257: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

jo zituen zaldiak, eta ordu-laurden bat geroago***-n sartu nintzen.

Jauretxea herniaren beste muturrean zego-en. Zaldiak eginahal guztian zihoazen. Bat-batean, kale baten erdian geundela, gurtzainatroika gelditzeko ahaleginak egiten hasi zen.«Zer gertatzen da?», galdetu nion urduri. «Bideaitxita dago, jauna», erantzun zidan, zaldi suhar-tuak nezkez geldiarazita. Izan ere, oztopoa ikusinuen bidean, eta hagaz armatutako mujik batalboan. Nigana hurbildu eta, txanoa erantzita,nortasun-agiria eskatu zidan. «Zer esan nahi duhonek? —galdetu nion—. Zergatik jarri duzueoztopoa hemen? Nor zaintzen ari zara?» «Matxi-natu egin gara, adiskidea», erantzun zidan,buruan hatz eginez.

— Eta non dira nagusi jaun-andreak? —galde-tu nion, bihotza estuturik...

— Nagusi jaun-andreak non diren? —errepi-katu zuen mujikak—. Nagusi jaun-andreak bihi-tegian daude.

— Nola bihitegian?

Page 258: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Bai, Andriukhak, tsemstvokoak, hor sartuditu katez lotuta, eta erregearengana eramannahi ditu.

— Ene Jainkoa! Kendu oztopoa, kirten horrek.Zeren zain zaude?

Mujika aiko-maiko zegoen. Gurditik jauziegin, belarrondokoa eman (barkamena eskatzendut horregatik) eta neuk baztertu nuen oztopoa.Mujikak harriduraz begiratu zidan, lelo-aurpegiajarrita. Berriro gurdira igo eta jauretxera ziztubizian eramateko agindu nuen. Bihitegia larrai-nean zegoen. Itxita zeukaten atea eta bi mujikzeuden alboan, haiek ere hagaz armatuta. Gur-dia haien aurrez aurre gelditu zen. Jauzi batezjaitsi eta korrika jo nuen zuzen-zuzenean haien-gana. «Ireki atea!», esan zuen. Inondik ere, itxu-ra beldurgarria neukan. Gutxienez, ihesi joanziren biak, hagak lurrean utzita. Giltzarrapoahausten eta atea behera botatzen saiatu nin-tzen, baina atea haritzezkoa zen eta giltzarra-poa, berriz, ikaragarri handia eta ezin apurtuz-koa. Une horretan, gorpuzkera lerdeneko mujikgazte bat irten zen morroien izbatik, eta harroantzean galdetu zidan nolatan ausartzen nintzen

Page 259: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

horren iskanbila handia sortzen. «Non daAndriushka, tsemstvokoa? —galdetu nion oihu-ka—. Esaiok hona etortzeko».

— Neu naiz, baina Andrei Afanasievitx deitu,ez Andriushka —harropuztu zitzaidan, besoakhazta eginda zituela—. Zer nahi duzu?

Erantzun beharrean, idunekotik oratu, bihite-giko ateraino arrastaka eraman, eta irekitzekoagindu nion. Tsemstvokoa tematu egin zitzaidanhasieran, baina nire zigor aitatiarrak eraginaizan zuen berarengan ere. Giltza atera eta bihi-tegiko atea ireki zuen. Herio suharrean atalaseazeharkatuta, aita-amak ikusi nituen sabaiko zirri-kitu estu batek motelki argitzen zuen zoko ilunbatean. Eskuak sokaz lotuta eta oinak girgilue-tan sartuta zituzten. Besarkatzera oldartu nin-tzen haiengana, hitzik esateko gai ez nintzela.Harrituta begiratu zidaten: armadan egindakohiru urteek horrenbesteraino aldatu ninduten,non ez baitzidaten antzik eman. Ama zinkurinegin eta negarrez hasi zen.

Bat-batean, ondo asko ezagutzen nuen ahotsmaitagarri bat entzun nuen: «Piotr Andreitx! Zuzara!» Aho zabalik geratu nintzen... begiratu, eta

Page 260: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Maria Ivanovna ikusi nuen beste zoko batean,bera ere lotuta.

Aitak isilik begiratzen zidan, bere begiekzekusatena ezin sinetsirik. Pozak aurpegia argi-tzen zion. Gehiago luzatu gabe, sablea biluztueta soken korapiloak ebaki nituen.

— Kaixo, kaixo, Petrusha —zioen aitak, biho-tzaren kontra estutzen ninduen bitartean—, eto-rri haiz, Jainkoari eskerrak...

— Petrusha, laztana —zioen amak—. Jainkoakekarri hau hona! Zer moduz hago?

Giltzapetik atera nahi nituen lehenbailehen,baina, atera hurbildu nintzenean, itxita aurkitunuen berriro. «Andriushka —deiadar egin nuen—, ireki ezak!» «Ezta pentsatu ere —erantzun zuentsemstvokoak ateaz bestaldetik—. Hor barruangeratuko zara. Orain erakutsiko dizugu zer daka-rren iskanbila sortzen ibiltzeak eta erregearenfuntzionarioak idunekotik helduta arrastaka era-mateak!»

Bihitegia arakatzen hasi nintzen, handik irte-teko modurik ba ote zegoen ikustearren.

Page 261: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Ez nekerik hartu —esan zidan aitak—,nagusi zuhurra nauk, ez diat utzi lapurrek nirebihitegian sartu-irtenik egiteko zulorik.

Ama, nire agerpenak une batez alaitu bazuenere, etsipenean erori zen berriro, familia guztia-rekin batera hiltzea egokituko zitzaidala ikusita.Ni, ordea, lasaiago nengoen gurasoekin etaMaria Ivanovnarekin elkartu nintzenez geroztik.Sablea eta bi pistola neuzkan, setioari aurre egi-teko moduan nengoen beraz. Griniov iluntzeaniritsiko zen eta berak askatuko gintuen. Guraso-ei hori guztia azaldu eta ama lasaitzea lortunuen. Bete-betean eman zioten elkartzeak era-gindako pozari.

— Tira, Piotr —esan zidan aitak—, nahikobihurria izan haiz eta oso haserre nengoan hire-kin. Baina ahaztu egingo diat iragana. Esperodiat dagoeneko zuzendu eta zentzatu egingohintzela. Bazekiat ofizial zintzo bati dagokionbezala zerbitzatu duala. Estimatzen diat. Pozga-rria duk hori agure zahar honentzat. Eta orainheuk salbatzen bagaituk, nire bizitza bi aldizatseginagoa izango duk.

Page 262: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Nik, begiak malkotan, eskuan muin egitennion behin eta berriro, begirada Maria Ivanovna-rengan jarrita nuela. Horren poz handia hartuzuen ni ikustean, non zorionez beterik eta lasai-lasai zegoela baitzirudien.

Eguerdi aldera, ezohiko hotsak eta oihuakentzun genituen kanpoan. «Zer esan nahi duhorrek? —galdetu zidan aitak—. Iritsi da hirekoronela?» «Ezinezkoa da —erantzun nion—. Ilu-nabarra baino lehenago ez da hemen izango».Zalaparta gero eta handiagoa zen. Kanpaienerrepika entzun genuen. Zaldizkoak lauoinkabizian zebiltzan larrainean; une horretan, Saveli-txen buru ile-urdina sartu zen hormako zirrikituestu batetik. Nire haurtzain errukarria hala min-tzatu zitzaigun, erdi negarrez: «Andrei Petrovitx!Avdotia Vasilievna! Piotr Andreitx, nire jauna!Maria Ivanovna, nire andrea!, hau ezbeharra!,gaizkileak herrian sartu dira. Eta badakizu, PiotrAndreitx, nor duten buruzagi? Shvabrin, AlekseiIvanitx! Deabruak eramango ahal du!» Izengorrotagarri hori entzutean, Maria Ivanovnabesoak espantuz jaso eta geldi-geldirik geratuzen.

Page 263: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Entzun —esan nion Savelitxi—, bidali nor-bait zaldi gainean *** igarolekura, husarren erre-jimenduaren bila, eta koronelari azal diezaiolanolako arriskuan gauden.

— Baina nor bidaliko dut, jauna? Mutil guztiakmatxinatuta daude, eta zaldi guztiez jabetu dira!Ai ene! Larrainean dira, bihitegirantz datoz.

Orduan, hainbat ahots entzun genituen ateazbestaldean. Isilik, zoko batera baztertzeko kei-nua egin nien amari eta Maria Ivanovnari; sableabiluztu eta hormaren kontra bermatu nintzen ateondoan bertan. Aitak pistolak hartu zituen eta,bien katua jasota, nire alboan kokatu zen. Giltza-rrapoak kirrinka egin zuen, atea zabaldu, etatsemstvokoaren burua azaldu zen. Sableaz jonuen; lurrera erori eta traban geratu zen sarre-ran. Une horretan, aitak tiro egin zuen ate alde-ra. Bihitegia inguratuta zeukan jendetza biraokasakabanatu zen. Zaurituaren gorputza arrastakaatalasetik kendu eta barrutik itxi nuen atea.Larrainean gizon asko zegoen, denak armatuta.Shvabrini antzeman nion haien artean.

— Ez beldurtu —esan nien emakumeei—.Oraindik ez du gureak egin. Eta zuk, aita, tiro

Page 264: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

gehiagorik ez bota. Geroko gordeko dugu azkentirogaia.

Amak, isilik, otoitz egiten zion Jainkoari;Maria Ivanovna haren aldamenean zegoen, ain-geruen lasaitasunaz gure zoria nola erabakikozain. Ateaz bestaldean mehatxuak, biraoak etamadarikazioak entzuten ziren. Neure lekuangeratu nintzen, baten bat atea zeharkatzenausartuz gero sableaz jotzeko prest. Bat-batean,gaizkileak isildu egin ziren. Shvabrinen ahotsaentzun nuen, izenaz deika ari zitzaidala.

— Hemen nago, zer nahi duzu?— Amore eman, Bulanin, alferrik da gogor

egitea. Erruki zaitez zeure gurasoez. Setakeriakez zaitu salbatuko. Harrapatu egingo zaitut!

— Saia zaitez, traidorea halakoa!— Ez dut inolako asmorik ez neure burua

alferrik arriskatzeko, ez gizon bat bera ere gal-tzeko. Bihitegiari su emateko aginduko dut, etaorduan ikusiko dugu zer egiten duzun, Bielogors-kaiako On Kixote horrek. Orain, bazkaltzekoordua da. Bitartean, gera zaitez hor eta patxadazhausnartu. Ikusi arte, Maria Ivanovna, ez dizutbarkamenik eskatuko: ziur nago ez zarela batere

Page 265: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

aspertuko ilunpe horretan zeure zaldun ibiltarialagun duzula.

Joan zen Shvabrin, bihitegiko atean jagoleakutzita. Isilik geunden, nor bere baitara bilduta,gogoetan, norberaren pentsamenduak besteeiadierazten ausartu gabe. Gogoan nerabilenShvabrinek, amorruaren amorruz, aukeran eginzezakeen guztia. Neure patuak ez zidan kezkahandiegirik sortzen. Eta —zergatik ez aitortu?—gurasoen zoriak ez ninduen Maria Ivanovnare-nak bezainbeste ikaratzen. Banekien nekazarieketa zerbitzariek bihotz-bihotzez maite zutelaama, eta aita ere estimu handitan zutela, zeren,haren izaera latza gora-behera, gizon zuzenabaitzen, bere menpekoen benetako beharriza-nak ondo asko zekizkiena. Matxinada zoroaldihutsa izan zen, herritarren mozkorraldi iraganko-rra, ez ordea haien haserrearen erakusgarri. Ziurnengoen nagusi jaun-andreez errukituko zirela.Baina, eta Maria Ivanovna? Zer egingo ote ziongizatxar ustel eta zantar horrek? Ez neukan ado-rerik burutapen izugarri horri gogoan atxikitzekoeta Jainkoak barkatuko ahal dit!— emaztegaia

Page 266: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

hiltzeko prest nengoen etsai ankerraren eskue-tan berriro ikusi baino lehen.

Ordubete inguru joan zen. Mozkorren kantakentzuten ziren herrian. Gure jagoleak bekaizke-riaz erretzen zeuden eta, gurekin haserre, birao-ka aritzen ziren eta torturekin eta heriotzarekinikaratzen gintuzten. Gu zain geunden, Shvabri-nek egindako mehatxua zertan amaituko. Azke-nean, mugimendu handia sumatu genuen larrai-nean, eta berriro entzun zen Shvabrinen ahotsa.

— Zer, ondo hausnartu duzue? Onez oneanirtengo zarete hortik?

Inork ez zion erantzun. Apur batean itxaronondoren, lastoa ekartzeko agindu zuen Shvabri-nek. Minutu batzuk geroago, sua piztu zuen;garrek bihitegi iluna argitu eta kea poliki sartzenhasi zen ateko zirrikituetatik. Orduan, Maria Iva-novna nigana hurbildu zen, eskutik heldu etahala esan zidan ahopetik:

— Nahikoa da, Piotr Andreitx! Ez dut nahi ezzu ez zure gurasoak nigatik hiltzea. Utzi irteten.Shvabrinek entzun egingo dit.

— Inola ere ez —atera zitzaidan bihotz barre-netik—. Ez al dakizu zer egingo dizuten?

Page 267: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Ez dut desohorea bizirik eramango —eran-tzun zidan lasai—. Baina, agian, neure askatzai-lea eta horren bihotz zabalaz zurtz dohakabehau babestu duen familia salbatzea lortuko dut.Agur, Andrei Petrovitx. Agur, Avdotia Vasilievna.Ongile baino askoz gehiago izan zarete niretzat.Bedeinka nazazue. Eta zuk, Piotr Andreitx, bar-kaidazu. Ziur egon ni... ni... —eta negarrez hasizen... eta aurpegia estali zuen eskuekin... Ni ero-tzeko puntuan nengoen. Ama negarrez ari zen.

— Utziozu lelokeriak esateari, Maria Ivanovna—esan zuen aitak—. Ez zaitugu bakarrik bidalikobandiduen eskuetara! Eseri hemen eta isil zai-tez. Hil behar badugu, elkarrekin hilko garadenok. Entzun, zer diote hor kanpoan?

— Zer, amore emango duzue? —oihu eginzuen Shvabrinek—. Ikusten?, bost minutu battuxigor-xigor eginda egongo zarete.

— Ez dugu amore emango, gizatxar alaena!—erantzun zion aitak ahots sendoz.

Haren aurpegi zimurtsuak adore harrigarriaerakusten zuen, begiek larderiatsu distiratzenzuten bekain ile-urdinen azpian. Eta, niganantzjiratuta, esan zuen:

Page 268: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Orain!Atea zabaldu zuen. Sua bortizki sartu eta

garrak bizkor igo ziren enborretan gora, goroldiolehorrez estalita baitzeuden. Aitak pistolaz tiroegin, eta urrats zabala emanez atalaseko su-garrak zeharkatu zituen, oihuka zioela: «Denoknire atzetik». Amari eta Maria Ivanovnari eskutikheldu eta agudo atera nituen aire zabalera.Shvabrin atalasean zetzan, aitaren esku zargal-duak eragindako tiroak zaurituta. Bandiduak,gure ustekabeko erasoaren aurrean korrika ihesegin baitzuten, berehala adorea berreskuratueta gu inguratzen hasi ziren. Sable-ukaldi batzukbanatzea lortu nuen, baina trebetasun handizjaurtikitako adreilu batek bete-betean jo ninduenbularrean. Lurrera erori, eta konorterik gabegeratu nintzen tartetxo batez. Neure senera itzu-li nintzenean, Shvabrin ikusi nuen belar odolez-tatuan eserita, eta beraren aurrean neure fami-lia osoa. Galtzarbeetatik helduta nindukaten.Nekazari, kosako eta bashkirez osatutako jende-tza handia geneukan inguruan. Shvabrin ikara-garri zurbil zegoen. Alde zauritua estutzen zuenesku batez. Aurpegiak oinazea eta gaiztotasuna

Page 269: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

adierazten zituen. Burua astiro jaso, niri begira-tu, eta ahots ahul eta ulergaitzez esan zuen:

— Urka ezazue... eta besteak ere bai... neskaizan ezik.

Orduan, gaizkileek, garrasika inguratu etaate nagusirantz eraman gintuzten. Baina, bat-batean, bertan behera utzi eta korrika sakabana-tu ziren: ate nagusian Griniov zegoen, eta bera-ren atzean eskuadroi oso bat, sableak biluztuta.

Matxinoak ihesi zihoazen alde guztietatik;husarrek jazarri, sable-ukaldika eraitsi, eta presohartzen zituzten. Griniovek, jauzi batez zaldi gai-netik jaitsita, buru-makurtua egin nire aita-ameieta gogor estutu zidan eskua niri. «Garaiz iritsinaiz —esan zigun—. Ah!, hire emaztegaia erehemen zegok». Maria Ivanovna gorri-gorri jarrizen. Aitak Griniovengana hurbildu eta eskerrakeman zizkion, hunkituta baina lasai-itxuraz.Amak behin eta berriro besarkatzen zuen, ainge-ru salbatzailea deituz. «Ongi etorri», esan zionaitak, eta gure etxera eraman zuen.

Shvabrinen albotik igarotzean, Griniov geldi-tu egin zen. «Nor da hau?», galdetu zuen, zauri-tuari so. « Buruzagia bera, sailaren burua —eran-

Page 270: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

tzun zion aitak, garai batean militarra izan zelasalatzen zuen hainbesteko harrotasunaz—, Jain-koak lagundu dio nire esku zargalduari gaizkilegaztea zigortzen eta semearen odolaren mende-kua hartzen».

— Shvabrin da —esan nion Griniovi.— Shvabrin! Pozten naiz. Husarrak!, eraman

ezazue! Eta esan gure sendagileari zauria lotze-ko eta bere begi-ninia balu bezala zaintzeko.Shvabrinek derrigorrez agertu behar du Kazane-ko batzorde sekretuaren aurrera. Gaizkile nagu-sietakoa dugu eta beraren adierazpenak garran-tzi handikoak izan daitezke.

Shvabrinek indarrik gabe begiratu zigun.Haren aurpegiak gorputzeko oinazea besterik ezzuen adierazten. Husarrek longain batean etzan-da eraman zuten.

Etxean sartu ginen. Hunkiturik begiratzennuen ingurura, haurtzaroko urteak gogoan. Ezzen ezer aldatu, lehengo leku berean zegoendena. Shvabrinek gure etxea arpilatzea eragotzizien bandiduei, doilorra izanagatik ondasun-gose desohorezkoak nahi gabeko nazka eragitenbaitzion. Zerbitzariak bebarrura bildu ziren. Ez

Page 271: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

zuten matxinadan parte hartu eta bihotz-biho-tzez poztu ziren gu salbu ikustean. Savelitx ezinalaiago zegoen. Jakin beharra dago ezen, bandi-duen erasoak sortutako nahaste-borrasteazbaliaturik, haurtzainak Shvabrinen zaldia zegoenukuilura jo zuela, zelatu, itzalgaizka atera, etaiskanbilari esker igarolekura joan zela inor ohar-tu gabe. Errejimendua aurkitu zuen, ordurakoVolga zeharkatuta eta atseden hartzen. Grinio-vek, haren ahotik entzunda nolako arriskuangeunden, zaldi gainera igotzeko eta lauoinkabizian abiatzeko agindu zuen eta, Jainkoari eske-rrak, garaiz iritsi zen.

Griniovek ez zuen onik izan tsemstvokoarenburua taberna alboan haga luze baten puntanjarrita zenbait orduz erakustea lortu arte.

Husarrak hainbat gizon preso hartuta zekar-tzatela itzuli ziren jazarralditik. Setio gogoanga-rriari eutsi genion bihitegi berean sartu zituzten.

Nor bere gelara erretiratu zen. Gurasoekatseden hartu behar zuten. Gau osoa esna egin-da, ohean sartu eta lo pisu batek hartu ninduenberehala. Griniov aginduak ematera joan zen.

Page 272: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Arratsean, egongelan elkartu ginen denoksamovarraren alboan, joandako arriskuaren gai-neko solasaldi alaitsuan. Maria Ivanovnak teazerbitzatzen zigun; ni aldamenean eseri nin-tzaion eta beste inortaz ez nintzen arduratzen.Gurasoek, itxuraz, begi onez zekusaten gureharremanen samurra. Bizi-bizirik dut oraindikarrats horren oroitzapena. Zoriontsua nintzen,guztiz zoriontsua; izan ere, ugariak al dira horre-lako uneak gizakiaren bizitza nahigabetsuan?

Biharamunean, aitari jakinarazi zioten neka-zariak jauretxeko larrainean bilduta zeudela etaberen errua aitortu nahi zutela. Aita ataurrerairten zen. Agertu bezain laster, mujikak belauni-ko jarri ziren.

— Astakiloak halakoak —esan zien—, nolatanbururatu zaizue matxinatzea?

— Errudunak gara, jauna —erantzun ziotendenek batera.

— Errudunak zarete, jakina. Deabrukeriaugari egin duzue gero! Baina Jainkoak neureseme Piotr Andreitxekin elkartu nau, pozik nagoeta barkatu egingo dizuet.

— Errudunak gara! Errudunak, bai horixe!

Page 273: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

— Tira, ondo da: zintzo damutuz gero, erruabarkatu behar. Jainkoak eguraldi ona ekarri digu,saralea biltzeko sasoian gaude, eta zuek, asta-kirtenak halakoak, zer egin duzue hiru egunhauetan? Herriko burua! Bidal itzazu den-denaksega-lanera. Eta argi ibili, basapiztia ilegorri hori,hin egunerako sarale guztia ebakita eta azaokabilduta nahi dut. Alde hemendik!

Mujikak kilimusia egin eta lanera joan zirenezertxo ere gertatu ez balitz bezala.

Shvabrinen zauria ez zen hilgarri gertatu.Jagole-talde batekin bidali zuten Kazanera.Leihotik ikusi nuen nola jartzen zuten gurdianetzanda. Gure begiradek elkarrekin topo eginzuten, berak burua makurtu zuen eta ni agudourrundu nintzen leihotik. Beldur nintzen ez otenuen poza erakutsiko etsaiaren zoritxarraren etaumilazioaren aurrean.

Griniovek aurrera jarraitu behar zuen. Fami-liarekin egun batzuk gehiago geratzeko irrikazbanengoen ere, berarekin joatea erabaki nuen.Abiatu behar genuen egunaren bezperan, gura-soengana joan nintzen eta, garai hartako ohitu-rari jarraiki, oinetara apaldu eta Maria Ivanovna-

Page 274: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

rekin ezkontzeko onespena eskatu nien. Guraso-ek lurretik altxarazi eta, alaitasunezko malkoakisuriz, oniritzia eman zidaten. Haien aurrera era-man nuen orduan Maria Ivanovna, zurbil eta dar-darka. Bedeinkatu egin gintuzten... Orain ez naizhasiko une horretan zer sentitu nuen azaltzen.Inoiz egoera horretan egon denak besterik gabeulertuko dit; sekula horrelakorik ezagutu ez due-nari, berriz, neure errukia erakutsi eta berandubaino lehen maitemintzeko eta gurasoenbedeinkapena jasotzeko aholkua eman besterikezin dut egin.

Biharamunean, abiatzeko prestatu zen erreji-mendua. Griniovek nire familia agurtu zuen. Ziurgeunden denok gerra berehala amaituko zela;hilabete barru ezkontzea espero nuen. Agur-tzean, Maria Ivanovnak musu eman zidan guz-tien aurrean. Zaldi gainera igo nintzen. Savelitxnirekin elkartu zen berriro, eta errejimenduaabian jarri zen.

Herriko etxea berriro utzi nuelarik, luzazegon nintzen urrundik atzera begira. Susmo goi-bel batek larritzen ninduen. Norbaitek xuxurla-tzen zidan nire ezbeharrek artean ez zutela

Page 275: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

azkena jo. Bihotzak beste ekaitz bat barrunda-tzen zuen.

Ez naiz orain hasiko gure bidaiaren nondiknorakoa eta Pugatxoven aurkako gerrarenamaiera kontatzen. Pugatxovek suntsitutakoherriak zeharkatzen genituen, eta, nahitaez,bandiduek utzi zieten apurra kendu behar izatengenien herritar dohakabeei.

Jendeak ez zekien nori obeditu. Aginteaetena zen leku guztietan. Lurjabeak basoanezkutatzen ziren. Bandidu-sailek sarraski itzelakegiten zituzten nonahi. Pugatxov Astrakhane-rantz zihoan ihesi, eta beraren atzetik bidalitakohainbat destakamendutako buruek nahierarazigortzen zituzten hala errudunak nola erruga-beak... Benetan ikaragarria zen gerrak gupidarikgabe astindutako lurralde hartako egoera. Jain-koak begira gaitzala Errusiako matxinada batenlekuko izatetik, hain dira zentzugabeak etaankerrak! Gure herrialdean iraultza ezinezkoakegin nahirik dabiltzanak, edo gazteak dira eta ezdute gure herria ezagutzen, edo bihotz gogorre-ko jendeak dira, zeinentzat inoren buruak hutsaeta euren lepoak hutsaren hurrena balio baituen.

Page 276: Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertza-letasuna ernatu zuen eta, horrek eraginda, Push-kin frantsesa

Pugatxov ihesi zihoan, Iv. Iv. Mikhelsonekjazarrita. Laster jakin genuen erabat suntsituzuela. Azkenean, iruzurtia preso hartu zutelakoalbistea jaso zuen Griniovek bere jeneralaren-gandik, eta, horrekin batera, gelditzeko agindua.Azkenean, etxera itzul nintekeen! Pozarren nen-goen. Baina, aldi berean, sentimendu bitxi batekiluntzen zidan alaitasuna.