NAFARROAKO EUSKALTZALEA - euskara.euskadi.net · 1 "Euskararen ilunpeko lozorroan Nafarroak izan...

24
1 "Euskararen ilunpeko lozorroan Nafarroak izan zuen suspertzaile aipagarrienetakoa galdu du gure herriak", idatzi zuen Jose Maria Satrustegi Euskaltzaindiko idazkariak Euskera aldizkarian 1995ean, Pedro Diez de Ulzurrun Etxarteren heriotzaren berri emateko eginiko artikuluaren lehenbiziko lerroan. Omenaldi handien lagun izan gabe ere, begibistakoa da sona handirik gabe joan zela sendagilea, egunkarietako artikulu zenbait kenduta, lanean lagun izan zuen arruazuarrarenaren gisako oroitzapenak gora-behera, euskaltzale gehienentzat —baita Nafarroakoentzat ere— ezezaguna zelako —delako— lurralde foralean iruindarrak eginiko lana. Lan handia, oinarrizkoa eta garrantzitsua, nolanahi ere, euskararen gaur egungo lorpen zenbaiten zutabeak paratu zituena, eta garai oso gogorrari —hizkuntzaren prestigios erabat hondoratuta, hiztunen galera gero eta abia biziagokoa, Euskaltzaleendako giro itogarri eta, zenbaitetan, arriskutsua— aurre egin © Hizkuntza Politikarako Sailordetza NAFARROAKO EUSKALTZALEA Pedro Diez de Ulzurrun (1924-1994). behar izan ziona. Baina, era berean, lan ixila, zalapartarik gabea, bolada aldakorrak gorabehera eta pertsonaiak joanda ere iraun egiten duten horietakoa. AURRERA

Transcript of NAFARROAKO EUSKALTZALEA - euskara.euskadi.net · 1 "Euskararen ilunpeko lozorroan Nafarroak izan...

1"Euskararen ilunpeko lozorroan

Nafarroak izan zuen suspertzaileaipagarrienetakoa galdu du gureherriak", idatzi zuen Jose MariaSatrustegi Euskaltzaindiko idazkariakEuskera aldizkarian 1995ean, PedroDiez de Ulzurrun Etxarterenheriotzaren berri emateko eginikoartikuluaren lehenbiziko lerroan.Omenaldi handien lagun izan gabeere, begibistakoa da sona handirikgabe joan zela sendagilea,egunkarietako artikulu zenbaitkenduta, lanean lagun izan zuenarruazuarrarenaren gisakooroitzapenak gora-behera, euskaltzalegehienentzat —baita Nafarroakoentzatere— ezezaguna zelako —delako—lurralde foralean iruindarrak eginikolana.

Lan handia, oinarrizkoa etagarrantzitsua, nolanahi ere,euskararen gaur egungo lorpenzenbaiten zutabeak paratu zituena, etagarai oso gogorrari —hizkuntzarenprestigios erabat hondoratuta, hiztunengalera gero eta abia biziagokoa,Euskaltzaleendako giro itogarri eta,zenbaitetan, arriskutsua— aurre egin

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

NAFARROAKO EUSKALTZALEA

Pedro Diez de Ulzurrun (1924-1994).

behar izan ziona. Baina, era berean,lan ixila, zalapartarik gabea, boladaaldakorrak gorabehera eta pertsonaiakjoanda ere iraun egiten dutenhorietakoa.

AURRERA

2

Horregatik, hain zuzen ere, PedroDiez de Ulzurrunen pertsonalitatea etagogoa bere lanaren arrastoarijarraituta irakur daiteke, artikuluetanegin zituen adierazpenak edo berebizitzari buruzko xehetasunak aletutabaino askoz hobeto. Principe de VianaErakundeko Euskararen AldekoSailaren barruan eginiko lana da bereeuskaltzaletasunaren testamendua,gerra ondoko mugimendu horrenhistoriaren hastapenak bideratu, batueta elikatu zituelako.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BIZITZAKO ZERTZELADAK

1924ko abenduaren 27an sortu zenIruñeko San Anton kaleko 43-45zenbakian, aita Pedro eta amaFrantziska zituela. Hiru anaien arteanbigarrena, hiriburuko Maristenikastetxean burutu zituen lehen etabigarren mailako ikasketak, etabukatzean Zaragozara joan zen,medikuntza ikastaroak egitera. Aitaere medikua zuen Pedrok, etaendokrinologia eta elikaduranespezializatu zen. Karrera amaitu

Aita Pedro eta ama Frantziskarekin Donostian. 1925eko udan.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

3

Urbasatik beheragerra bukatu zenurtean berean.

Oberena Elkartekofundatzaileetarikobat izan zen.

bezain laister Basurtuko eritetxeaneman zituen bi urte, barne-medikulanetan. Lanbideak eskatzen zizkionorduak ez zituen inoiz negoziatu, eta,ezagutu zutenek diotenez, lanpeturikbizi izan zen beti, Iruñerrikoak ez ezik,Nafarroako mendialdeko bezero askohurbiltzen baitziren bere kontsultara.Hantxe ezagutu zuen beranduagoEuskalgintzan lankide hurbil-hurbilaizango zuen Jose Maria Satrustegi,eta hantxe, eriekin izan zuen tratuatsegin eta adiskidetasunezkoatarteko, egin zituen lagun ugari.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Oberena Dantza Taldean (eskuinetik

hirugarrena), 1940garren urtean.

Osasuna futbol taldeko San Juan zelai

zaharrean adiskideekin.

Euskaltzaletasuna ez zen inoizahaleginik eskatu zion militantzia,txikitandik usaindu zuelako etxeaneuskal giroa. Aitak bazekien euskaraapurra, eta San Anton kalean izanzuten neskameak, Baztango Zigakoaberak, apenas ezagutzen zuen erdara.Severiano osaba EAJko gaztediarenzuzendaria izan zen Iruñean, etaeuskalduna ez ezik, dantzaria,txistularia eta entzierroetako korrikalaritrebea ere bazen gizona. Angel, besteosaba —iloba Kepatxo deitzenziona—, gazterik joan zen Bilbora eta,abertzale porrokatua, EAJan aritu zenhantxe. Arturo Kanpionen Blancos ynegros liburuaren irakurketak etaAcción Católica taldean zenbaitabertzalerekin estutu zuenharremanak —handik sortuko zengero Oberena taldea, dantza, txistularieta mendizale taldeak osatu eta herrizherri erakusten aritu zena— piztuzuten Pedrorengan bere herri eta berehizkuntzarekiko maitasuna.

5

Baina bere ahaleginari zor zionzeukan euskara. 13 urterekin hasi zenikasten, Intxaurrondo izenekogramatikarekin, Iruñeko Apaizgaitegianapezei irakasteko erabiltzen zutenharexekin. Ondoren, Zaragozan —ikasketak egin zituen garaian— etaBasurtun jarraitu zuen hizkuntzarenezagutzak sakontzen. Iruñean berriro,Nafarroako Diputazioak antolatu zitueneuskarazko klaseetan izena emanzuen 1952an. 1936tik debekatutazeuden klase hauek, eta sendagilegaztea Francisco Tirapu irakaslearekinegin zuen lehen kurtsoan hasi zeneuskaraz mintzatzen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Soldadugoan, miliziatan Zamora aldean.

Zaragozan

medikuntza

ikasketetan

1942garren urtea.

6

Zaragozan ikasle.

Klaseak ez ziren hutsetik sortu, urtehaietan berpizten hasi baitzen 36kogerrak adarrak inausi bai baina errotikmoztea lortu ez zuenEuskaltzaletasunaren giro herabe bat.Jose Javier Urmeneta —EspainiakoArmadaren kapitaina, eta garai hartanIruñeko Aurrezki Kutxako zuzendaria—, Luis Arellano, Arantzadi eta bestebatzuek idazkia igorri zioten orduanDiputazioko lehendakaria zen CarlosGortari Erreari, euskararen aldekopolitika duin bat eskatuz, eta agintariakerabakia hartu zuen Principe de Viana

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Erakundearen barruan —kultur gaiakNafarroan beti kudeatu dituena—Euskararen Aldeko Saila osatzeko. Ezzen erabaki axalekoa izan, eskaerarenatzetik asmo ondo burutuak eta ideiasakon-sakonak zeudelako. Nafarroaneuskarari prestigios ematea zenhondarreko helburua, psikologiaaldetik lan egitea, euskara jotazegoelako bazter orotan. Urmenetak,Jose Agerre Euskaltzaleak, JoseMaria Satrustegi Luzaideko apaizak,Diez de Ulzurrunek berak —sailarensorrera hura hausnartu eta erdietsi

NAFARROAKO DIPUTAZIOAREN EUSKARAREN ALDEK O SAILA

7

zutenek- bazekiten, ikusia zutelako —maiz, zaharrak lotsatzen zirela berenmintzairarekin, haurrek ez zutelaikasten; madarikazioa zela ia, eta lanaazkar eta ondo egiten ez bazen,euskararenak egina zuela. Garaihartako adierazpenak irakurrita, denakbat datoz puntu honetan: "laneanhasten ez bagara, 30 urte barrueuskara hilda egongo da Nafarroan".Siniste haren manifestutzat hartudaiteke Nafarroako Diputazioak,sailaren sorrera zela-eta, 1957koazaroaren 20ko buletin ofizialeanerdaraz eta euskaraz argitaratu zuenerabakia:

"Naparroako Diputacioa naigabesamiñarekin ikusten ari da izkuntzegucietan ederren eta arrigarrienden Euzkera, jakintsu aundiakdiotenez, Naparroako euskal erriakberen euskal izkuntza berenetxetatik kampora botatzen aridirala. Gaitze negargarri au gertatuez dedin, dei egiten die euskerazitz egiten dakitenei, jarraitzekoeuskeraz itzegiten, beren umetxoeierakusten eta egiñalak eginditzaten euskera zabaltzen.

Euskeraren ikasbide bizkortzeeta iraupenerako lan egingo duensail berri bat (una Sección nueva)Institución Principe de Viana'n baduDiputacioak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Sail ontan lan egiten dutenak poziklagun egingo die euskaldun guzieieuskeraren sendotzen etairaupenerako lanetan.

Denbora gutxian, Naparroakoeuskal erri guziak ikustatuko ditugu,baita ere euskeraz itz egiten dakitenume guziei sari edo premio ederraeman ere beti euskera maite izandezaten eta sekulan izkuntza eder origaldu ez dezaten.

Euskeraren alde Diputacioak jarriduen sail berri ontan lan egitendutenak, abenduaren lendabizikoamabost egunetako jai egunetanIrañetatik asi eta Urdiain bitarteko erriguzitako umetxoak esamiñatukodituzte, eta euskeraz itz egiten dutenumetxo guziei sari ederra eman ere".

1946an festa bateanzenbaitadiskiderekin.

8

Gaur egun ere, Euskaltzale askoksinatuko luketen moduko adierazpena.

Berau gorpuzteko pertsonak beharzituen sailak, ordu franko emateko etaordain urriak jasotzeko prest zeudenlangileak, eta Diputazioak jarri zituenezinbesteko baldintzak burua izangozenak bete beharrekoak: gaztea beharzuen, euskalduna, 36ko gerran ez aldebatean ez bestean ibilia eta laikoa.Jendeak berehala Pedrorenganpentsatu zuen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Iruñean 1947garren urtean.

Saioa mendi-lepoan

Rosario eta Javier,

koinatuarekin.

9

HERRIZ HERRI HAURREIEUSKARAZK O AZTERKETAK

Lehen lana denen gogoan zen.Euskararen atzerakadari galga paratubehar zitzaion, eta horretarako,beraien iritziz, higadura-alderdietan —hau da, euskara bizirik egon arrenatzerakada pairatzen hasiak zirenalderdietan— lan egin beharra zegoenberandu baino lehen. Zonaldeakhauek ziren: Sakana, Imotz, Atetz,Odieta, Anue, Esteribar, Erroibar,Artzibar, Aezkoa eta Zaraitzu. "Alderdihauek duten ezaugarria hauxe da: —idatzi zuen Diez de UlzurrunekDiputazioari aurkeztu zion Euskararendefentsarako egitasmoa Nafarroanizeneko plangintzan— helduekezagutu egiten dutela euskara, bainahaurrek ez. Ondorioz, etxe bakoitzaeuskal eskola potentziala da". Lanasailkatu zen, zehaztu ziren baldintzak -bi milioi pezeta bost urtetangastatzekoak-, eta ohartarazi zitzaienagintariei: "20 urte gehiago uztenbadira alderdi hauek inolakolaguntzarik gabe, euskarak atzeraegingo du Nafarroako zonakantabrikoraino —Bidasoa etaBaztan—".

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

1953an ezkonberritan Madrilen.Emaztea, Mariola Segala.

Basurtun espezializatea egiten

zebilenekoa.

10

Gaintzan herriko apezarekin.Lehen aurrekontua 230.000pezetakoa izan zen, eta taldea, PedroDiez de Ulzurrunen gidaritzapean, ezzen berandutu bere lanean. Urriarenhondarrean hasi ziren lehenhizketaldiak Sakanako herrietakoapaizekin, eta haiei eskatu zitzaizkieneuskarari buruzko datuak, eskolatzekoadinean zeuden haurrei buruzkoak,azterketak egiteko orduak eta tokiak...Deialdiaren arrakasta ziurtatzekoazaroaren 20an argitaratu zenNafarroako Buletinean ohar bat,euskaraz eta erdaraz, eta abenduaren15ean egin ziren lehen frogak Irañetaeta Urdiain bitarteko herri guztietan,Ergoienakoak barne.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Frogak ahozkoak ziren, eta zenbaitsailkapen egin ziren, ezagutzarenaraberakoak. Sariak dirutan banatuziren, eta horretarako NafarroakoAurrezki Kutxako kartilla bat emanzitzaion froga gainditzen zuen haurbakoitzari. 1.150 haur zenbatu zirenzonaldean, eta, egin ziren azterketenarabera, horietako 845 gai zireneuskaraz ondo hitz egiteko.

Hauxe izan zen lehen urratsa, etahurrengo urteetan bide berari jarraituzitzaion, euskararen benetakohizkuntz-errolda egin arte. Hurrengourteetan Burunda, Larraun,Basaburua, Aezkoa, eta gainontzeko

Herriz herri azterketak egiten.Uztegitik Gaintzara.

11

Herriko eskoletan haur euskaldunei azterketak egiten.

herri eta ibar guztiak etorri ziren.Pedro Diez de Ulzurrun izan zen betiburua, eta bere lanaz hitz eginzuenean zenbait laguntzaileren izenakaipatu bazituen ere —Jose MariaSatrustegi, Angel Irigaray, FranciscoTirapu, Pedro Diez de Ulzurrun apaiza,Aita Felipe Murietakoa...— berabakarrik aritu zen ia beti herrizherrikako lan honetan.

Ahalegina ez zen erraza izan,sendagileak ezinikusiak, gorrotoak,eta, baita euskaldunen artean ere, ezinulertzeak ikusi eta pairatu behar izanzituelako Nafarroako mendialde oso-osoa korritu zuen garai hartan.Beruetera bidaian goardia zibilenartean egin behar izan zuen herrirakosarrera, eta Luzaideko haurreiazterketak egin behar zizkietenegunean ere mendialdeko goardia iaguztiek okupatu zuten herria. OrduanAmadeo Marco diputatu zena hurbilduzen herrira, eta goardia guztiak herritikalde egiteko agindu zuen. "Ekitaldi hauDiputazioak agindu du, eta ni hemennago Diputazioaren izenean. Hemenez duzue zer eginik" esan zion buruazenari, eta ekitaldia normaltasunezegin ahal izan zen. Jose MariaSatrustegik orduan egin zen lana osogarrantzitsua izan zela uste du:

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

"Beldurra zegoen jendeaskorengan, eta etsipena ere,batez ere gerran ibiliak zirenenartean. Haiek uste zuten gauzaona zela euskara bistatik galtzenbazuten. Beraz, psikologikoki lanazen haurrekin egiten genuena,beste ezer baino gehiago, eta horiizan zen gure asmo bakarra. Ezginen euskara erakustera joan,euskaraz jakin eta mintzatzeagatikez zutela ezeren lotsa izan beharrikesatera baizik, eta Diputazioak,agintariek, saritzen zutela euskarazikasia. Ikuspegia hankaz gorabotatzea zen, eta beste ereintzabat egitea".

12

Pedro Diez de Ulzurrunek berakazaldu zuen bere itxaropena Eganaldizkarian 1960an egin ziotenelkarrizketan, etorkizunaz zein ustezuen galdetu ziotenean:

"Euskerak, makal egon arren,eztu nere ustez eriozko gaitzik nai-ta-ez ilko duenik. Itxaropenezbeterik ari da beraz gure Sail auegunen batean euskera ikusikodugulakoan gaztelania etafrantsesarekin adiskidetasunederrean, baita eskolan ere.Ezarian bezala baztertu bear dugugaur eskoletan sumatzen deneuskera ezin-eraman ori. LauDiputazioen eginkizuna da ori,batez ere".

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Azterketa gainditzen zuten haurrei ematen zitzaien diploma.

Iruindarrarena gidaritza aparta izanzela ezin uka, urte haietako lanariesker euskara nafar guztien ondaregisa aurkezten hasi baitzen han etahemen. Orduko bere lankideekgogoratzen duten bezala, sendagilelanak egin ondoren bere ordugehienak euskarari eman zizkiongizonak. Gaitasun handia zuenlanerako, bazekien gaiak mamitzeneta kezkak bideratzen,korrespondentzia handia zuen, etahotsik egin gabe lan egiten dakitenhorietakoa zen. Xaloa eta atsegina,baina ixila, bere lanari esker herriguztietan bazituen ezagunak. Ondomoldatzen zen euskaraz, hizketan etaidatzian, eta sailaren barruan emanzituen 16 urteetan ez zuen sos pizarrikinoiz kobratu.

Haurren arteko sariketak bakartasungorrian eta diru gehiegirik gabezuzendu zituen. Ibilbide harenbihurgune guztien atzetik ageri zirenmaldak —trabak— igotzeko laguntzaere izan zuen. Lehendabizi, etabereziki, 1964tik diputatua zen JoseJavier Urmenetarena, baina baitaaginte bera zuen Amadeo Marcorenaere. Nafarroan itzal handiko pertsonakbiak. Horrela, proiektuak portu oneraeramateko pertsona Pedro izanbazen, Urmenetaren lana aipatu beharda sailaren estratega gisa. Marcorenjarrerak ere asko lagundu zien. Berak

13

beti esaten zuen: "politika, politika!,nere gurasoak euskaldunak ziren etaez zuten politikarik". Biak gauza izanziren Diputazioaren barruaneuskararen aldeko politika honeksortzen zituen mesfidantzakgainditzeko.

Ez zen haurrei azterketak hasierakourte haietan sailak burutu zuen lanbakarra. Iruñean zeuden euskarazkoklaseak -Francisco Tirapuk berakemanak- diruz lagundu zituen, etaDiez de Ulzurrunek LekarozkoIkastetxeko zuzendaria zen DomingoBeizamari idatzi zion 1958an bertanurte hartako gai zerrendan ere sarzitzan euskarazko klaseak. Halaber,euskarazko argitalpenei dirulaguntzakematea izan zen sendagilearen bestekezka nagusienetakoa. Satrustegikargitaratzen zuen Luzaide orriak —emigranteendako eliz orria—, AitaKaputxinoek kaleratzen zuten UmeenDeya haur argitalpenak, Zeruko Argia-k, elizetan maizen erabiltzen zirenbederatziurrenen bilduma eta AngelIrigarayren Ogeigarren mendekoNafarroako euskal idazlariak lanakjaso zuten erakundearen dirulaguntza,eta 1959an Euskal Herrian BonapartePrintzeari egin zitzaizkionomenaldietan ere parte hartu zuensailak, Aita Jorge Riezukoak emanzuen hitzaldiarekin.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Lehen hiru urteak horrela joan ziren.Oihartzun handia zuen sailak egitenzuen lanak, eta, ttarraka-ttarraka,sendagilearen eta bere lankideenburuetan zeuden ideia asko gorpuztuziren azkenean, 1960an egitasmoakmami handikoak ziren, lan ondoeginak konfidantza eman zien seinale.Azterketak egin ziren Baztan etaLeitzaldean, eta sariak ematekoegunak Euskal Besta arrakastatsuakziren; Goldarazko astoaren bertsoakeditatu ziren, bertso-paper gisa, etaeuskarazko klase berriak diruzlagundu ziren Iruñean. Euskal liburuakerosten hasi ziren haurrei sari gisabanatzeko eta euskal antzerki-taldeaksortzeko asmotan zeudela azaldu zionPedro Diez de UlzurrunekDiputazioari, urtearen balantzeaaurkezterakoan.

Haurreisariak

ematekoegiten ziren

EuskalBestak

iragartzekokartelak.

14

NAFARROAKO BERTSOLARIENI.TXAPELKETA

Hala ere, dudarik gabe, NafarroakoBertsolarien I.Txapelketa izan zensailaren urte hartako ekitaldiriksonatuena, ia ezezaguna eta plazarikgabea zen nafar bertsolaritzarentzatizugarrizko garrantzia izango zuena.Gerra aurretik antolatutako ekitaldibatzuetan egin zen bezala,bertsolariak bilatzea izan zenestraineko lana, eta Diez deUlzurrunek hartu zuen horren ardura.Herriz herri aritu zen galdezkasendagilea, Mariano Izetaelizondoarrarekin batera. Lan handiaegin zuten. Aurreko urteetan, haurrei

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

sariak emateko egiten ziren EuskalBestetara bertsolariak eraman zituensailak baina, 1960. urtearen bukaeran,Euskaltzaindiak antolatzen zuen gisabereko txapelketa sortu zuen. Hasierabitxia izan zen. Ekainaren 26anLarraungo Lekunberrin egitekoa zenlehen kanporaketa, eta, bezperenondotik, hitzaldi bat entzun eta gero,Leitzako Abesbatzaren aktuazioaadituta, gaijartzailea igo zen oholtzagainera eta galdetu zuen: "Beno,bertsolaririk ba al da plazan?". Batabestearen ondotik hamaika igo ziren:Angel Aldaz ihabendarra, Martin Orejaerrazkindarra, Manuel IriarteArribekoa, Clemente EzkurdiaGorritikoa, Pedro Narbarte Aranokoa,

Izen berbera zuen

Pedro Diez de

Urruzun Irañetako

apezarekin.

15

Bautista Perurena eta AndresNarbarte, Xalto goizuetarrak etaMoises Jaso eta Pedro Arrastiogaintzarrak.

Pedro Diez de Ulzurrunek geroagogogoratuko zuen bezala,mesfindantzak gainditu behar izanzituzten franko oraingoan ere, bainaegitarau guztien azpitik jartzen zutenlemak —"Diputazioarenlaguntzarekin"—ate gehienak zabalduzizkien. Baita, kontzilio garai haietan,sotadun fraileak ondoan edukitzeakere: epaimahaiko izan zuten askotanAita Felipe Murieta, Jose MariaSatrustegi, Aita Zavala eta Pedro Diezde Ulzurrun apezak. Lekunberrikoestraineko bertso saio hartan AndresNarbartek izen handiko pertsonaiakagurtu zituen txanda egokituzitzaionean:

Lendabizikoz artu ditzagun gradorik aundienekoak Alkate Ayuntamenduarekin Obispo, Apaiz Jaun prestoak oain biotzetik maite ditugun Nagusi Diputadoak.

Ekitaldiak zer nolako giroan egitenziren ilustratzeko Mariano Izetakkontatu izan du bertso saio aunitzetanantolatzaileen ondoan esertzen zelabertako goardia zibilen burua. Bertsosaio osoa arretaz eta begirunez entzunondoren —tutik ulertu gabe, jakina—,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

amaitutakoan galdetzen zien eaEspainiaren edo erlijioaren aurkakoadierazpenik izan ote zen.Derrigorrezko ezetza entzun ondoren,eskerrak eman eta lasai asko joatenzen berriro koartelera, ekitaldia osoederra izan zela esan eta gero.

1963an finala Iruñeko GayarreAntzokian ospatu zen lehendabizikoaldiz eta jendez mukuru bete zeneraikin zaharra Narbarteren txapelaagurtzeko. 1966an antolatu zuensailak azken aldiz BertsolarienTxapelketa, Pedro Diez de Ulzurrunburu belarri sartu zelako euskarasustatzeko bide honetan eman zuenhurrengo egitasmoarekin, euskarazkoargitalpenekin, alegia.

Euskal Besta batean. Ondoan Satrustegi.

16

SAILAREN BIDEZBULTZATUTAKO BESTEEKINTZAK

Haurrei azterketak eta bertsolariakez ezik, atal berriei ateak irekitzen lanhandia egin zuen sailak. Esaterako,Goizuetako apezak idatzi zuenAberatsak Olaxe egiten izenekoantzezlana lagundu zuen, 1962koabuztuaren 19an Goizuetan bertanantolatu zen Euskararen Eguneanestreinatu zena. Urte hartan 250.000pezetakoa izan zen sailarenaurrekontua, Principe de VianaErakundeak zuen altuenetakoa,Monumentuen Zaharberritze,Nafarroako Museoa eta MusikaAtalaren atzetik.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

1963an garrantzi handikoa izangozen euskararen katedra osatu zenNafarroako Unibertsitatean, KoldoMitxelena eta Jose MigelBarandiaranekin, eta EuskararenAldeko Sailak partehartze zuzena izanez bazuen ere, garaiko prentsanPedro Diez de Ulzurrunek egindakolanaren ondorio gisa aurkeztu zenNafarroako Diputazioak diruz lagunduzuen ikasketa zentro hau. Klaseak1964ko otsailaren 21ean hasi ziren.Koldo Mitxelenak euskalhizkuntzalaritza erakutsi zuen, JoseMigel Barandiaranek etnologia landuzuen eta Ana Maria Etxaidekeuskararen hastapenetarako ikasketenardura hartu zuen.

Baina ez zen sendagilearen lanamugatu kazetetan ohiartzuna zutenekitaldiak antolatu, bideratu etabultzatzera. Txinaurriek bezala, harrikoxkorrak paratu zituen etengabepasiobide izan zuen euskararen aldeurte hauetan guztietan. Horrela, etaBertsolarien Txapelketaren arrakastazbaliaturik, euskal liburuak zabaltzeariekin zion Nafarroako bertsolarienartean ez ezik, irakurtzeko gaitasunzutenen artean ere. Auspoaargitaletxeko Aita Zavalarekin izanikokorrespondentzian antzemandaitekeenez, sailaren diru frankobaliatu zuen bertso-saioetan bertankoblakariei bertsolari zaharrei buruzko

1960garren urtean Lekunberrin. Kantatu aurreko bazkaria.Besteak beste, Alfontso Irigoien, Angel Aldaz Ihabengobertsolaria, Andres Narbarte eta Bautista Perurena, Karretto,baita Aita Felipe Murietakoa ere. Erdian Bordari zena, euskalidazle ezaguna.

17

liburuak oparitzeko, eta laguntza horriesker, Tolosako argitaletxeakMendiburu, Bordel, Pablo Yanci,Larramendi eta beste autore batzuenlanak kaleratu zituen. Halaber, urtehartan bertan hasi zen Iruñeanikastolen aldeko mugimendua,lehendabiziko saioak bederen, etaDiez de Ulzurrunek bere eraginaerabili zuen Nuestra Señora de Iranzuikastetxeak eta Xavier Academia-k —ikastola eta helduendako euskarazkoklaseak emateko zentroak, hurrenezhurren— topatu zituzten eragozpenakgaindi zitezen.

EUSKARA SUSTATZEKONEURRIAK

Euskararen etorkizunari buruzkokezka euskaltzale bakan batzuengogotik jalgia bazen ere, eztabaidakalean zen dagoeneko Euskal Herriosoan, besteak beste Nafarroaneginiko lan horri esker. 1964koazaroan, Diario Vasco egunkariakinkesta bat egin zuen kultura gizonenartean hizkuntza zaharraren geroariburuz, eta Ramon Menendez Pidalekez ezik, Koldo Mitxelenak, AngelIrigarayk, Julio Caro Barojak, JoseMaria de Areilzak, Aita Villasantek etabeste zenbaitek bere iritziak plazaratuzituzten Gipuzkoako kazetan. BaitaPedro Diez de Ulzurrunek ere. Garaian

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

oso entzunak ziren argudio batzuekinbatera —euskarak behar zituenneurriak hartzen ez baziren ehunurtetan desagertu egingo zela, bainaegoera ez zela erabat etsitzekoa etaneurriak jarri ezkero bazegoelaitxaropenik—, erabat iraultzailetzat jodaitekeen erantzuna eman zion neurrihauek zeintzu izan zitezkeengalderari:

"Euskara ofizializatzea, hau daEspainian eta Frantziangaztelaniak eta frantsesak dutenmail bera ematea. Beraz, EuskalHerrian elebitasuna ezartzea, galduden alderdietan astiro eta presiorikgabe, euskal zonaldeetan derrigor.Honek esan nahi du ikastetxeetangaztelaniaren tratamendu beraizango duela, egunkariak ereelebidunak izan beharko direla etaberdin irratiak, ikastetxe pribatuak,seminarietako irakaskuntza,elizetako katekesiak, zaharretxeak,zinemak, telebistak (...). Belgikanegiten dena, gutxi gora-behera".

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

18

Ez zen une bero batean sortutakoerantzuna, euskarak gizartearen tokiorotan bere tokia hartu behar zuenuste sendoak sortutako gogoa baizik.Berdin jokatu zuen bere agintetikkanpo bide zeuden beste gaiekin ere.1964ko urte hartan prestatu zirenDonostiako eta Baionakoelizbarrutietan eliz testuen euskalbertsioak, baina Iruñean ez zenhorretarako inolako lanik egin. Diez deUlzurrunek idatzi egin zion Jose MariaSatrustegiri horri buruz bere kezkaagertuz, testu ofizialik eduki ezeaneliza askotako apaizek erdarara jokozutelakoan, eta hurrengo urtekohasieran elizbarrutiko batzordeakaipatu testuak onetsi eta nafarbertsioa egin behar ote zen aztertzekotalde bat eratu zuen.

BertsolarienTxapelketarakodeialdia.

Epaimahaia Igantzin.

Migel Arozamena Lesakarrari txapela ematen.

19

PRINCIPE DE VIANAALDIZKARIA

Hurrengo urteetan indarra hartuzuen Nafarroan ikastolen aldekomugimenduak eta Diez de Ulzurrunekizan zituen kolaboratzaile askokhorretara bideratu zituzten ahaleginak.Ez zen horregatik makaldu saila, bestezereginetan murgildu baizik. Alegia,beste urrats bat eman zuen. Oharturikeuskarak etxe guztietan egin beharzuela tokia, aspaldian galdutako izenona eman behar zitzaiola, euskarazmintzatzen zen etxe guztietaraaldizkaria bidaltzea erabaki zuen Diezde Ulzurrunek, Urmenetak etaSatrustegik gidatzen zuten taldeak."Ez da aski euskara zaindu behar delaerrepikatzea, irakurtzeko modurik ezbadute" esan zuten bilera batean.Horrela sortu zen hilerokoaldizkariaren proiektua, lehen zenbakiaOrreaga izenarekin egin bazen ereordutik aurrera Principe de Vianaeuskal orria izena eramango zuena.

Lehen zenbakia 1966ko otsaileankaleratu zen eta 7.000 ale bidali zirenbeste horrenbeste etxetara, dohainik.Lehendabiziko alean Nafarroako,Espainiako eta mundu zabalekoberriak, kirolari buruzko aipamenak,nekazaritza eta abeltzaintzareninguruko kontuak, herriz herrikonotiziak eta Axularri buruzko artikuluak

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

bildu zituen, besteak beste. Diez deUlzurrun izan zen zuzendaria etaarduradun erabatekoa eta berehalaagerkaria ezinbesteko erreferentziaizan zen Euskaltzaleendako. Lehenale honek erdarazko testuak ekarribazituen ere, hortik aurrera artikulu iaguztiak euskara hutsean argitaratuziren.

Aldizkarian luma gazte aunitztrebatu ziren, eta zaharrek izan zutenberen kezkak, gogoetak eta ikerketakplazaratzeko leiho irekia. AngelIrigaray —A. Apat Etxebarne izengoitizsinatzen zuena—, Jose MariaSatrustegi, A. Astiz Arregi, Dr.Hernandorena, Mariano Izeta, JoseEstornes Lasa... izan zituenkolaboratzaile finkoak, eta Patxi

20

Zabaleta —1967ko martxoan "Gaurkosozialismoa aurrerapen bat da"artikuluarekin, Pako Zabaletaksinatuta—, Joxe Angel Irigaray—Txekoslobakiako egoerari buruz1968ko abenduan eginikoartikuluarekin—, Jean Haritscheihar,Juan San Martin eta beste askoazaldu ziren maiz argitalpen honetan.

Hilabeteroko orriak ez zituenpolemikak uxatu, haien lekukoHernandorenak eta San Martinekeuskararen geroari buruz izan zutena.Bertsoak erruz azaldu ziren, ia zenbakiguztietan, eta baita kirolaz,nekazaritzaz eta beste gaiez artikuluak

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ere. Pedro Diez de Ulzurrunek biltzenzituen artikuluak, egiten zituenzuzenketak, aukeratzen zituenargazkiak eta moldiztegira eramatenzuen gero material guztia. Artikuluakere idatzi zituen asko, zenbaki orotanateratzen zuen Euskal Herriko leihoasaila barne, eta Ikusle izengoitiabaliatu zuen horretarako.Aldizkariarekin batera ia —1966komaiatzean—, Diario de Navarraegunkariak euskarazko orri batkaleratzeari ekin zion, eta hantxe arituzen Diez de Ulzurrun ere, AngelIrigarayrekin batera.

Enrike Zubiri,

Manezaundi luzaidar

idazle ospetsuaren

omenaldian. Luzaide,

1968.

21

Pedro Diez de Ulzurrun lagundukozuten bi bozeramaile izendatu zuenDiputazioak: Jose Maria Satrustegi etaJose Manuel Lasarte apaizak. Ikastolaklegeztatu eta bultzada ematea zen,finean, erabakiak egiten zuena.

Iruñeko lehen zentroak martxanzeuden, eta Principe de Vianak ematenzuen babesari esker, gero eta gehiagoziren euskarazko irakaskuntzaeskatzera ausartzen ziren gurasoak.Taldeak sortu behar ziren, jendeaanimatu, Diputazioan bertan sortzenziren mesfidantzei aurre egin... Langehiegizkoa pertsona bakar batentzat,eta zuzendariak dimisioa eskatu zuen.Ezetza ez zitzaion etorriagintariengandik, Euskaltzaleengandik

IKASTOLEN ALDE DIPUTAZIOBARRUTIK

1967an, Miguel Javier Urmenetadiputatua eta Jose Esteban UrangaPrincipe de Viana Erakundekozuzendariarekin batera, Pedro Diez deUlzurrunek eskutitz bat igorri zuenNafarroako Diputaziora,Unibertsitateko 500 ikaslek sinatuta,non eskatzen baitzuen euskararenirakaskuntza eta onarpen ofizialaikastetxe guztietan. Diputazioak bereerabakiaren berri eman zuenurtarrilaren 25ean, erabaki garrantzitsueta aitzindaria. Onartutako ebazpenhorretan, Nafarroako Lehen Hezkuntzazentroetan eta bereziki eremueuskaldun eta erdi-euskaldunenikastetxeetan, egunero ordu erdikoeuskarazko klaseak ematea onetsizen, hori bai, klase orduetatik kanpoeta soilik nahi zuten haurrei. Hasteko,Ultzama, Elizondo, Doneztebe, Leitza,Lekunberri, Irurtzun, Etxarri-Aranatz,Altsasu, Auritz, Erroibar, Aezkoa etaOtsagabiako eskoletan hasiko zen.Halaber, bide eman zitzaion Principede Viana Erakundeari diruz laguntzekoberez sortuak ziren euskarazkoikastetxeak, eta DiputazioakNafarroako alderdi euskalduneanegingo zituen izendatze guztietaneuskara jakitea kontuan hartu etamesedetarako izango zela ere onartuzen. Eginkizun berri hauek betetzeko

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

1976an, Iruñeko Sanferminetan.

22

baizik. Garrantzitsuegia zen egiten arizen lana, eta, Urmenetak proposatuta,Jorge Cortes Izal otsagiarra sartu zenPrincipe de Vianan ikastolek sortzenzuten lan hori bideratzeko. Hortikaurrera, bi atai izan zituen sailak:aldizkaria, Diez de Ulzurruneneskuetan jarraitu zuena, etaikastolena, Cortesek bideratuta. Sartueta berehala, Uranga jaunakproposatu zion azken honi Nafarroakoherrietara joateko euskalduneigrabazioak egitera, Euskalkiei buruzkoartxiboa osatzearren, baina Diez deUlzurrunek animatu zuen ikastolekinegiten ari zen lanarekin jarraitzeko.Urte gutxi izan baziren ere, esan beharda lehen ikastolek sail honek emanzuen laguntzei esker egin zutelabidaia. Garai hartan, Gipuzkoakogobernadoreak eskutitza igorri zionNafarroakoari ohartaraziz ikastolakhartzen ari ziren garrantziaz, eta

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

gomendatuz kontuan ibiltzeko. Garaihura bizi zutenek gogoratzen dutenez,ezinbestekoa izan zen Diez deUlzurrunek aurretik eginiko lana, aterkiparegabea eman zielako ondoan etorrizirenei, eta, batez ere, jendearenganeuskararen aldeko iritzia sortuzuelako.

1970eko urrian, Diputazioak erabakizuen ikastetxe elebidunak sortzeasartzen zela bere eskumenen arteaneta Euskararen Aldeko Sailari egokituzion asmoa aurrera eramateko ardura.1971eko otsailean elkarte bat sortuzuen aurreko erabakia hobetobideratzeko. Hurrengo hilabetean,baina, Diputazio berria osatu zen, etaagintetik desagertu zen ordura artesailari laguntza handiena eman zionJavier Urmeneta. Diez de Ulzurrun etabeste kideak babesik gabe geldituziren eta joku makurrak ez zirenberandutu. Opus Deik eskua sartuzuen eta 1972ko otsailean Diputazioakerabaki zuen saila Hezkuntza barruansartzea, eta bere esku uztea ikastolenalde egiten ari zen lan guztia.Proiektua itotzeko nahia ikusi zutenerabaki honen atzean sailekoek etadimisioa aurkeztu zuten, baina, berriroere, Diez de Ulzurruni erregutu ziotenbarruan jarraitzeko, ikastolen bideaatzeraezina izanik, Principe de Vianaaldizkarian egiten ari zen lana osogarrantzitsua zelakoan.

1989ko udaberrian San Anton karrikako etxean.

23

Aldizkaria desagertarazteko erabakiaaldez aurretik hartua zen ustea zutendenek. Zurrumurruek ziotenez, Ez DokAmairu taldeak Larraitzen antolatutakogaupasa zaratatsuaren aipamena ezomen zen norbaiten gogokoa gertatu,eta h-ren erabilerari buruzko artikulubatzuk ere gehiegizko atrebentzia zelaaipatu zuen norbaitek. Atzean, ordea,gorputz sendoegia egina zuen proiektubatekiko ezinikusia zegoen, eta harensortzaile, bultzatzaile eta benetakoarima izan zena baztertzea zen berauakatzeko biderik zuzenena. Aldizkariakzenbait urtez jarraitu bazuen ere,interesak eta zabalkundeak hondoa jozuten, desagertu zen arte. Jose MariaSatrustegik idatzi duen bezala, PedroDiez de Ulzurrun buru apal itzuli zenetxera, zaratarik gabe, "Euskaltzaleonamets ederretako umetxoa nola hiltzenzen ikusteko, ustezko abertzaleeneskutan itorik".

Sendagileak berriro amore emanzuen, baina hizkuntza zaharraribegirunea ez izateaz landara, fruituakematen hasia zen mugimenduarihegoak mozteko irrikitan zegoen taldeberriaren presioa gero eta handiagoaegin zen, orain ja inolako trabarikgabe. 1973ko otsailean, TxominAgirreren omenaldiari buruzko artikulubat itzuli ez zen aitzakiaz —ez zenlehen aldia, urtero horrela egitenzelako— kritikak iritsi ziren. Itzulpenakegin behar izatea zentsuratzat hartuzuen Diez de Ulzurrunek eta IgnacioIrazoki eta Jesus Ezpondadiputatuengana jo zuen esanezhorrelako giroarekin dimisioaaurkeztuko zuela. Berehala onartuzioten. Sendagileak bi izen proposatuzizkien aldizkariarekin jarraitzeko:Satrustegi eta Irigaray, bainaDiputazioak Martzelino Garde apaizaaukeratu zuen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Atarrabiako Nafarroa

Oinez-1991.

1992an bere lehendabiziko

bilobarekin. Beñat.

24

Joan baino lehen, hala ere, utzi zuenbere bizitzako ametsetakoa ofizialdua,gora-behera, istilu eta traba frankorenondotik Nafarroako Diputazioak1972ko abenduaren 15ean bere leheneuskararen legea argitaratu zuelakoorri ofizialean. Funtsean, sailetikeskatutakoa bere egiten zuenDiputazioak, eta hitza hartzen zueneuskara irakaskuntzan sar zedinbaliabideak jarri eta ahalegin pribatuaklaguntzeko. Berriro ere, hitzak haizeakeraman zituen, eta ikastolek berebidea egin behar izan zutenadministraziotik inolako laguntzarikjaso gabe, baina esanahai berezia duerabakiak, Pedro Diez de UlzurrunekPrincipe de Viana Erakundearenbarruan egin zuena neurtzeko.

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Oraindik jarraitu zuen Diario deNavarra-ko euskarazko orrian, baina1977an, Uranga zuzendariak euskarariburuz jaulkiriko zenbait editorialmezprezugarriak zirela-eta, berak,Irigarayk eta Satrustegik eskutitzbateratua idatzi zuten, iritziakzuzentzeko eskatuz. Ez zietenargitaratu eta hiruek batera utzi zutenardura hori.

Ez zuen berriro lan publikorik onartu,eta, nahiz eta euskal munduaksorturiko beste mugimendu askorenalde beti azaldu zen —ikastolak,Egunkaria—, ez zen inoiz gehiagoeskertxarreko lanetan murgildu.1994ko urriaren 20-n hil zen Iruñean,hesteetako minbiziak jota. Hiletaelizkizunek jende andana bildu zuten,garai askotako Euskaltzale aunitztartean. Joxe Angel Irigarayk idatzizuen Egunkaria-n:

"Ororen buru, alabainan, hirubelaunaldiren arteko zubi-denboran(gerla aintzinekoa, ondokoa etahunen segidakoa) habenagusienetarik izan zen. Orobat,Iruñea eta Nafarroako paisaianondikotz bekan agertzendirenetarikoa: biziaren zentzuludikoz jabetu, kultur mailaz jauntzi,dotoreziaz hornitu itzalik gabekoeuskalduna".