LECTIO DIVINA

download LECTIO  DIVINA

of 22

  • date post

    07-Jan-2016
  • Category

    Documents

  • view

    42
  • download

    2

Embed Size (px)

description

LECTIO DIVINA. Adiskide bati gutuna. Giza-hitzez idatzitako Jaungoikoaren Hitza denez, gai mamitsuak aztertzen ditu: bizitza bera (sarri hain korapilatsua!); giza bihotza (hain menperaezina!); Jaungoikoa (misteriotsua den Hori!). Adiskide on: - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of LECTIO DIVINA

  • Adiskide bati gutuna

  • Giza-hitzez idatzitako Jaungoikoaren Hitza denez, gai mamitsuak aztertzen ditu: bizitza bera (sarri hain korapilatsua!);giza bihotza (hain menperaezina!);Jaungoikoa (misteriotsua den Hori!).Adiskide on:Ongi dakizunez, BIBLIA antzinako hainbat liburuen bilduma bat da, guztiak batean bilduta.

  • Bertako Hitzak ahobiko hitzak dira:poza ematen dute eta erantzuna eskatu; norbere bihotzera sartzen gonbidatzen dute eta anai-arrebei burua eskaintzera eragiten era batera. Zure bizitzari zabaltzera eragiten diote Gurutzearen antzera, gorantza eta ezker-eskubirantza.

  • Jakituri arraro honek uki zaitzala nahi baduzu,ibilbide bat eskaintzen dizut,antzinatik askok erabilia:LECTIO DIVINA.

  • Sinets ezazu Berak erakartzen zaituela Beragana, zure bihotzera hitz egiteko eta bere bedeinkapenez zu asebetetzeko.Irakurriz otoitzean sartu nahi baduzu,bilatu ezazu, zure Aita Jaungoikoarekin, bakarrean egon ahal zaranleku bat.

  • Ez egizu esan: Ez daukat astirik,zure eguneko ordu guztiak zeure zerbitzura dauzkatzu-eta, eta zu ez zara erlojupeko morroi.

  • Dei egiozu ESPIRITU SANTUARI,zaude bere zain zabalik;izan ere, Bera da dioena ulertzekozure adimena irekitzen duena, zure bihotzean Jesus Bera ernearazten duena.

  • Bibliako atal bat aukeratu ezazu eta hasi irakurtzen.Saia zaitez testuak zer dioena ulertzen.Irakur ezazu:

  • Ez izan prisarik. Ez irakurri begiz bakarrik, saiatu zaitez testua zure bihotzean ezartzen.Zure irakurtzea entzutea izan dadila.

  • Ulertzen hasten zaranean, hausnar itzazu Hitzak zure bihotzeaneta zure egoerara eta bizitzara ekar itzazu,eta galdetu zure buruari: Zer diost testuak?Gogoz hausnar ezazu:

  • Ez zaitez ibili lehendik dakizunaren bila:hori harrokeria litzake;

    ezta gehien behar duzunaren bila ere:hori kontsumismoa litzake;

    ezta nahi zenukeenaren bila ibili ere:subjektibitatean jausi zintezke.

  • Utzi Hitzak erakarri zaitzan.Harritu zaitez Hitza zure bihotzean ezarri zaizulako.Onar ezazu eskaintzen zaizun Jaungoikoa Bera. Ospa ezazu, heriotza baino sendoagoa den bere maitasuna zure bihotz txoko beroan.

  • Bere Hitzaren bidez laztantzen zaituen Aitari berba egiozu.Uste osoz eta beldurrik gabe,zure buruari ezertarako begiratu gabe.Otoitz egizu:

  • Eskerrak eman itzazu;anai-arreben alde eskatu;testuak gogora ekarri dizkizun egoerak otoitz-leku bihurtuz.

  • Zure eta Jaungoikoaren isiltasunalagunarte bihurtu den bakardadean elkartzen dira, bizia borbor dariola.Iraun bertan. Kontenpla ezazu:

  • Zaude su berotan,erre bai, baina deuseztatzen ez den sasi gartsuaren antzera.Onar ezazu birjaiotze hau, Jaungoikoaren seme-alaba izatera iristeko.

  • Gorde ezazu Lectio Divina horretanikusi, entzun eta ahogozatu duzuna,ezarri dadila zure bihotzean eta buruan,gizon, andre eta haurrei laguntzen diezun artean. Maita ezazu:

  • Jar zaitez zure anai-arreben erdianeta utzi mutura egin dezan zure barnetik hartu dituzun bakeak eta bedeinkapenak.Haien bitartez joka ezazu,haragi egin zen Hitza, Jesukristo,gaurko historian ere gizatu dadin.

  • Jaungoikoak behar zaituZeru berriak eta lur berriamunduan eraikitzeko.Irakur ezazu berriren berri Bibliabizitzatik eta bizitzarako.Eragozpenak eragozpen, zu beti aurrera.

  • Jakin ezazu egun batez,Jaungoikoa aurpegiz aurpegi ikusiz,Berak argitaratuko zaituela,izan zaran Biblia bizia,zure anai-arrebentzat LECTIO DIVINA.

  • Jaunaren Hitza gure argia, gure bidea , gure bizia.Zure HITZA betikoa da,Berarengan nire itxaropena.