Gimnasia erritmikoa ainhize

2

Click here to load reader

Transcript of Gimnasia erritmikoa ainhize

Page 1: Gimnasia erritmikoa ainhize

ZERTAN DATZA?Gimnasia erritmikoa hainbat elementu batzen duen diziplina da: balleta, gimnasia eta dantza. Kirol honetan erakustaldiak zein lehiaketak egiten dira, bertan gimnastak musika jarraitzen du mugimenduen erritmoa mantendu ahal izateko.

HISTORIA

1930. hamarkadan sortu zen SESBn Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean. Kirol hau bereziki emakumeentzako soilik sortu zen. Gaur egun ezagutzen dugun moduan 1950eko hamarkadan garatu egin zen. 1963. urtean, Budapest hirian lehenengo Gimnasia Erritmikoko Nazioarteko Txapelketa antolatu zen. Urtebete geroago ofizialki onartu zen. 1964. urtean Los Angelesko Joku Olinpikoetan kirol olinpikoa izatera pasatu zen, baina bakarkakoa izanda. Taldekako atala 1996. urtean onartu zen, Atlantako Joko Olinpikoetan. Orduan Espainiak jaso zuen urrezko domina. Handik aurrera zuzenean ikusteko erakargarria izan da eta ekitaldien sarrerak agortzen ziren.Gaur egun, Bulgaria, Italia, Bielorrusia eta Errusia munduko lehenengo postuetan daude. Mundu mailan nesken artean gimnasia erritmikoa gehien praktikatzen den kirola izan ohi da.70. hamarkadan gizonezkoen kategoria ezagutzera eman zen, eta 2003an gizonezkoen lehenengo munduko txapelketa ospatu zen. Espainiako federazioak gizonezkoen parte hartzea onartu egin da.

Espainiako Selekzioa 1974an sortu zen. 1975ean Madrileko Munduko txapelketan eta 1978an Madrilgo Europako Txapelketan parte hartu zuen. Entrenatzailea Ivanka Tchakarova izan zen 1982ra arte eta gero Emilia Bonevak ordezkatu zuen 1996ra arte. Denbora horretan 65 domina lortu zituen Nazio Arteko txapelketan.Gero Maria Fernandez Ostolak jarraitu zuen selekzio arduraduna izaten. Beste hautatzaile batzuk hauek izan dira: Nancy Usero (1998-2001), eta Nina Vitrichenko (martxoa_urria)

EZAUGARRIAK

Bi eratara praktika daiteke: Banakakoan eta taldean. Taldeak bost gimnastaz osatuta daude. Hasieran 6 gimnastak parte hartzen zuten, 80. hamarkadan 8 izan zitezkeen. Taldean egindako ariketa bat 2 minutu eta erdikoa izan behar da, eta banakakoetan minutu eta erdi.

ARAUAK

• Tresnak beti mugimentuan egon behar dira.• Ariketak musikarekin ongi koordinaturik egon behar dira.• Zailtasun maila agerian geratu behar da.• Hainbat ekintza penalizatuta daude: Pasu ez erritmikoak. eskuak

erabiltzea baimenduta ez dagoenean, tresna edo pertsonaren dantzalekutik irtetzea, jantzi ez ofiziala erabiltzea eta entrenatzailearekinn komunikatzea ariketa egiten ari den bitartean.

Page 2: Gimnasia erritmikoa ainhize

MATERIALAK

Material hauek erabiltzen dira: Pilota, zinta, mazak, sokaeta uztaia.

NORK IRABAZI

Ariketa baten azken emaitza zailtasuna, artistikotasuna eta exekuzioaren emaitzen batuketa izango da. Alderdi bakoitza 10 puntuz balora daiteke gehienez. Beraz gehienezko puntuazioa 30 puntutara hel daiteke. Gimnastak egindako akatsengatik puntuak kentzen dira.

Zailtasunaren putuazioan jauziak, , biraketak eta orekak kontutan hartuko dira. Muntaia artistikoan musika, koreografia eta mugimenduak kontutan hartuko dira.

BITXIKERIAK

Kirolariaren altuera arabera neurtzen kablea, behatzak hasita neurtzen da sorbaldak, erdi tolestuta. Zinta amaieran ditu ariketa exekuzioa zehar mugitzen mantentzeko, lurrean nahi gabe ukitu gabe.

KIROLARI OSPETSUAK

Lehenengo munduko txapelduna Ludmila Savinkova, Sobietar Batasunekoa izan zen. 1975. urtean Lehenengo Olinpiadetako banakakoen atalean urrezko domina Lori Fungentzat izan zen.

Almudena Cid azken lau Joko Olinpikoetan egon den Espainiako gimnasta bakarra da. Nazioarteko lehiaketan domina gehien dituzten Espainiako gimnastak Lorea Elso eta Teresa Fuster dira. 17 guztira.Estela Giménez eta Baldo Marta kirolariek ere dominak irabazi dituzte. Nuria Cabanillas da urrezko domina gehien lortu dituena: 3 ditu.

OSASUNERAKO GOMENDIOAK

Hasi aurretik berotze ariketak, eta amaitzerakoan luzaketak egin behar dira.

IRITIZI PERTSONALA

Oso polita da kirol hau, hainbat gauza erabiltzen direlako.

EGILEA: AINHIZE Val Benito