Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Gimnasia erritmikoa, Emakumezkoei zuzendutako kirola da gimnasia...

12
URIBE KOSTAKO KIROL ALDIZKARIA 10 ZENBAKIA · 2009KO IRAILA GIMNASIA ERRITMIKOA 5 Emakumezkoei bereziki zuzendutako kirolak balleta, gimnasia eta dantza uztartzen ditu, musikaren konpainian ARKOTE ARRAUN TALDEA 6-7 Raul Amundarain eta Alvaro Tobalinak taldeak duen giro paregabea azpima- rratu dute, familia baten antzekoa baita EUNATE AGUIRREK BODYBOARDER ONENEN ARTEAN APARTEKO TOKIA DU IBA NAZIOARTEKO ZIRKUITUKO BURUAN JARRI OSTEAN IBON GARATE 10 Getxoko palista gazteak maila profesionalera jauzia egingo du datorren abenduaren bukaera aldera Olatuak Menpe Olatuak Menpe EUNATE AGUIRREK BODYBOARDER ONENEN ARTEAN APARTEKO TOKIA DU IBA NAZIOARTEKO ZIRKUITUKO BURUAN JARRI OSTEAN

Transcript of Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Gimnasia erritmikoa, Emakumezkoei zuzendutako kirola da gimnasia...

Page 1: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Gimnasia erritmikoa, Emakumezkoei zuzendutako kirola da gimnasia erritmikoa eta elementu anitz uztartzen ditu: balleta, gimnasia, dantza eta aparatu

URIBE KOSTAKO KIROL ALDIZKARIA 10 ZENBAKIA · 2009KO IRAILA

GIMNASIA ERRITMIKOA 5

Emakumezkoei bereziki zuzendutakokirolak balleta, gimnasia eta dantzauztartzen ditu, musikaren konpainian

ARKOTE ARRAUN TALDEA 6-7

Raul Amundarain eta Alvaro Tobalinaktaldeak duen giro paregabea azpima-rratu dute, familia baten antzekoa baita

EUNATE AGUIRREK BODYBOARDER ONENEN ARTEAN APARTEKO TOKIA DU IBANAZIOARTEKO ZIRKUITUKO BURUAN JARRI OSTEAN

IBON GARATE 10

Getxoko palista gazteak maila profesionalera jauzia egingo du datorren abenduaren bukaera aldera

OlatuakMenpeOlatuakMenpe

EUNATE AGUIRREK BODYBOARDER ONENEN ARTEAN APARTEKO TOKIA DU IBANAZIOARTEKO ZIRKUITUKO BURUAN JARRI OSTEAN

Page 2: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Gimnasia erritmikoa, Emakumezkoei zuzendutako kirola da gimnasia erritmikoa eta elementu anitz uztartzen ditu: balleta, gimnasia, dantza eta aparatu

EUNATE AGUIRRE

EUNATE AGUIRRE ITSASOARI LOTUTA BIZI DA, BODYBOARDA BAITA BERE OGIBIDE ETA ZALETASUNA. GOI MAILAKO KIROLARIA DA ETA DENBORALDI HASIERA BIKAINA BURUTU OSTEAN UBA - NAZIOARTEKOBODYBOARD TXAPELKETA - ZIRKUITUKO BURUAN DAGO. BERE HELBURUA LEHEN POSTUARI EUSTEA DA,BAINA BADAKI HORRETARAKO GOGOR ETA GOGOZ LAN EGIN BEHARKO DUELA.

BODYBOARDERRA

Urtetik urtera gora doan kirolaria zara, UBAzirkuituko burura iritsi arte. Zer suposatudu horrek zuretzat?

Zure bilakaeraz jabetzea beti da pozgarria, osoongi dago hori. Gogo handiz jarraitzen dut lane-an. Lehen postuak motibazio handia eman dit,ezustean hartu banau ere. Geroz eta motibaziohandiagoa dut. Halaber, eskertzekoa da jendeakeman duen erantzun ona eta piztu zaien ilusioa.Goian ibiltzea uretan sartzea baino gehiago da,bizimodua ere aldatu egiten baizaizu.

Denboraldi hasiera aparta egin duzu, nolabizi izan duzu?

Aurreko urteetan bezala ekin nion denboraldiari,

behar bada prestakuntza maila handiagoz, lehenbaino gauza gehiago zaintzen baititut orain:entrenamenduak, elikadura eta abar. Hawaiira(AEB) txapelketa hasi baino egun batzuk lehena-go joan nintzen bertara egokitzeko denbora nahi-ko izateko, alderdi hori zaila egiten baizait.Horren gustura aritzea eta bigarren postuan sail-katzea ezustekoa izan zen. Brasilera kontzentra-zio handiz joan nintzen eta finalerako sailkatunintzen. Itsasoaren baldintzak ez ziren niretzakoegokienak baina segurtasun handiz aritu nintzenproba osoan. Finalean berriz urduri jarri eta eznuen nire maila ematerik izan. Horren pena dut.Brasilen beste proba bat ere jokatu nuen. Osonekatuta heldu nintzen. Lan ona burutu nahinuen eta ahuldadea albo batera utzi nuen, inda-rra hartuz. Proba horretan lortu nuen denboraldi-

ko lehen garaipena. Horrenbestez, bi bigarrenpostu eta lehen bat eskuratuta IBA zirkuitukoburuan jarri nintzen. Zirkuitua luzea, osoa etaorekatua da. Ondorioz oso zaila da aurrenekopostuari eustea, baina ahalegina egin ezean ezdago ezer lortzerik.

Zein da lorpenik garrantzitsuena zuretzat?

2007ko Europako Txapelketa, iritsi zen uneaga-tik. Aurreko bost urteetan txapeldunorde izannintzen jarraian eta arantzatxoa nuen sartuta.Sentsazio garratza nuen eta aurrera segitzekobalio izan zidan, garai latz horretan. Pipelinen ere(Hawaii, AEB) bigarren sailkatzea ere lorpen han-dia da surf eta bodyboard munduan, zerbaitberezia baita.

ELKARRIZKETA

2 | UKIROLAK

“Zaila izango da UBA zirkuituko lehen postuari eustea,baina saiatu beharra dago”

Page 3: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Gimnasia erritmikoa, Emakumezkoei zuzendutako kirola da gimnasia erritmikoa eta elementu anitz uztartzen ditu: balleta, gimnasia, dantza eta aparatu

Bidaiatzea zure kirolaren zati da. Gustukoduzu?

Bidaiatzea beti da esperientzia aberasgarria,zalantzarik gabe. Nik helburu batekin egiten duteta horrek du lehentasuna baina ahal dudane-an egonaldia luzatzen saiatzen naiz, atsedenhartzeko eta ingurua hobeto ezagutzeko. Tokiasko ezagutzeko aukera eman dit bodyboar-dak.

Nolakoak izan ziren lehen urratsak?

Nire sendian beti izan dugu gustuko hondartzaeta txikitatik etortzen ginen Sopelanara. Lagunbatek taula bat erosi zuen eta hura probatuostean bodyboarda gustuko nuela ikusi nuen.

Beti nengoen gurasoei taula bat eskatzen,azkenean urtebetetze batean oparitu zidatenarte. Gogoan dut aurreko gauean ez nuela loegiterik lortu, taulan pentsatzen. Hurrengo urterako hegatsak eskatu nituen. Horrela hasinintzen.

Orain aukera berriak daude bodyboarde-an hasteko, zer iritzi duzu?

Bai, gaur egun aukera gehiago dago bodyboardeskolak baitaude. Kirol honetan oso garrantzi-tsua da itsasoa ezagutzea, arriskutsuak direnlekuen berri izatea eta abar. Eskola bateanalderdi horiek guztiak erakusten dituzte, segur-tasuna landuz. Bestalde, nork bere mailahobetzeko eskolak ere daude. Lan oso ona egi-ten dute eta kirol honetan hasteko modurikonena dela uste dut.

Surfa eta bodyboardaren arteko ika-mikaren aurreritziari buruz zer esandezakezu?

Bi diziplina desberdin dira baina ez dira elka-rren etsai. Euskal Herrian goi mailako kirolariakdaude bietan eta indarra hartu dute. Ezaugarribatzuk berdinak dituzte, gauza bera ez badiraere, baina itsasoan denentzako tokia dago. Bienarteko ezin ikusia aurreiritzia dela uste dut etaez benetan dagoena

UKIROLAK | 3

NOR DA?Izena: Eunate AguirreJaioterria: BilboAdina: 27 urteBizilekua: SopelanaLorpen batzuk: Europako txapeldun 2007an.Europako Junior txapelduna bi aldiz.Laugarren postua UBA zirkuituan, 2008an.Europako Kopako txapeldun 2006/2007an.

KRESALA azaleanEstimatzen duzun kirolaria:Lance Armstrong, zailtasunak gainditzekoduen kemen eta indarragatik. Uste dut pertsona guztientzako eredua dela. MichaelPhelps ere gustuko dut, bere buruarenganduen segurtasun horregatik. Bodyboardarilotuta berriz, Neymara Carvalho mires-garria da.Bodyboarderra ez bazina...Kirola maite izan dut beti eta bodyboardeanhasi ez banintz beste batean ariko nintzate-ke, zaletasun gisa gutxienez. Ikasketak ereseguru aski horretara bideratuko nituzke,SHEE beti iruditu zait interesgarria.Kirolari gisa duzun ametsa:Munduko txapeldun izatea. Kirol bateanlehen pausuak ematen dituzunean buruanduzun ametsa da. Gainera, geroz eta ger-tuago dut eta hori da nire helburua unehonetan.Amets pertsonala: Familia bat eratzea,etxe bat hondartza ondoan...Zaletasunak: Irakurri, musika entzun,paseatzea hondartzan inor ez dagoenean.Kirolari dagokionez igeriketa eta tenisa.Bertutea: Pertsona borrokalaria naiz,tematia eta askea.Ohitura bat: Ordenazalea naiz. Kirolaridagokionez, jantzi kutuna dut, zortea ema-ten didana.Toki bat: Euskal Herria.Jakia: Xerra patatekin.Bidaia bat: India, ez naiz sekula egoneta izugarri gustatuko litzaidake bertarajoatea.Zuretzat bodyboarda da... Nire bizi-modua da, lana eta zaletasuna. Baita bizi-tzeko modu bat ere. Itsasoari lotzen nau.

Page 4: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Gimnasia erritmikoa, Emakumezkoei zuzendutako kirola da gimnasia erritmikoa eta elementu anitz uztartzen ditu: balleta, gimnasia, dantza eta aparatu

Gimnasia erritmiko modernoa 1950 hamarkadan garatu zen, aspaldikoabada ere. Munduko txapelketa 1963an jokatu zen lehen aldiz eta 1984anOlinpiar Jokoetan izan zen aurrenekoz. Hain zuzen, hamarkada horretangorakada nabaria izan zuen. 1983an lehen Munduko Kopa jokatu zen.Hiru urte geroago antolatu zen bigarrena eta ordutik hona urteroko hitzordu da.

Gimnasia erritmikoan ariketa bat prestatzen da malgutasuna, oreka,birak eta jauziak uztartuz. Hain zuzen, horien balio teknikoak zehazten duariketaren zailtasu-na. Baina alderditeknikoa ez da zaindu beharrekobakarra, artisti-koak ere garrantzihandia baitu. Bienarteko harmoniakeragingo dio arike-taren kalitateari.Leuntasunez, erajarraian eta erritmoa mantenduz burutubehar dira mugi-menduak. Gimnasiaeta dantzaren erdi-bidean dagoen kiro-la da. Banaka edotaldeka egin daitezke ariketak.Txikitatik hastea da onena, kirolakeskatzen dituene l a s t i k o t a s u n a ,p l a s t i k o t a s u n a eta arintasuna lantzeko eta gara-tzeko.

Aparatuei dagokienez, soka, uztaia, pilota, mazoak eta zinta erabiltzendira. Bakoitzak ezaugarri bereizgarri batzuk ditu eta alderdi desberdinaklandu behar dira maisu bilakatzeko.

GORPUTZ ETA ARIMASokaren neurria gimnastaren araberakoa izango da. Oinetik sorbaldaraarteko luzera eduki behar du, erditik tolestuta. Bi muturretan korapilobana ditu. Sokarekin egindako ariketetan malgutasuna, bizkortasuna etadotoreziak garrantzia handia dute.

Uztaia egurrez edo plastikoz egina dago, edozein kasutan lehengai trin-koz. Barrualdeko diametroak 80 eta 90 zentimetro bitarteko luzera du eta300 gramotik gora pisatzen ditu. Espazioa da aparatu honetako gakoaeta gimnastak horri atera behar dio etekina. Mugimendu aldaketa ugariburutu behar dira. Ondorioz, koordinazioa ezinbestekoa da. Uztaia jaurti,mugitu eta biratu daitekeen tresna da.

Pilota gomazkoa edota plastikozkoa da, 18 zentimetrotik 20ra arteko diametroa du eta gutxienez 400 gramo pisatzen ditu. Gorputz

eta pilotak leun-tasunez eginbehar dute bat,h a r m o n i a n .Baloiak ezin du sekula lu-rrean geldirikegon, biraka egonbehar baitu.Kontrola etazehaztasuna dirae z a u g a r r i r i kgarrantzitsuenakaparatu honekin.

Mazoak plastikozedo kautxuz eginda daude eta botila itxura-koak dira. 4 eta 5 dezimetro bitar-te ditu eta bakoitzak 150gramo pisatzenditu, gutxienez.Buruaren diame-troari dagokionez,3 zentimetro neur

ditzake, gehienez. Mugimendu ugari egiten dituzte gimnasteK: itzuliak,birak, jaurtiketak... Ariketa on bat egiteko erritmoa mantentzea da ezin-bestekoa.

Azkenik, Zinta satinez edo almidoitu gabeko lehengaiez eginda dago. Bere zabalera 4 eta 6 zentimetro artekoa da eta luzera gutxi-enez 6 metrokoa. 35 gramoko pisua du gutxienez. Mutur bat estilete bati lotuta dago. Ariketaren helburua espazioan diseinuak eta formak eratzea da. Airean era guztietako irudiak eta formak egin daitezke zintarekin

PROBA EZAZU

4 | UKIROLAK

Artea kiroleanGimnasia erritmikoa,Emakumezkoei zuzendutako kirola da gimnasia erritmikoa eta elementu anitzuztartzen ditu: balleta, gimnasia, dantza eta aparatu desberdinen erabilera.Denera bost dira: soka, uztaia, pilota, mazoak eta zinta. Landu beharreko alder-diak berriz, malgutasuna, oreka, birak eta jauziak dira.

Page 5: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Gimnasia erritmikoa, Emakumezkoei zuzendutako kirola da gimnasia erritmikoa eta elementu anitz uztartzen ditu: balleta, gimnasia, dantza eta aparatu

Rugbyan kontaktuak garrantzia handia baduere beste alderdi batzuk ere lantzen dira.Taldekako kirola izanik, jokalarien arteko elkar-tasuna eta ulermen ona beharrezkoak dira.Gorputzaren atal guztiekin egiten da lan etahoriek guztiak garatzeko egokia da. Edozeinpertsonak egin dezakeen kirola da. Indarragarrantzitsua da baina elementu ugarik eragi-ten diote elkarri: bizkortasuna, adimena, tekni-ka, jokoa antolatzea...

KAKARRALDO, 30 URTEKO BIDEAUribe talde sortu berria Mungia eta PlentziakoKakarraldoren bateratzean du oinarria. Azkenhorrek 30 urte bete ditu aurten, 1979an eratubaitzuten. Beste talde batzuetan jokatzen zuenjendeak sortu zuen, Getxotik eta Bilbotik etorri-takoak, besteak beste. “Kakarraldo” izenaUrdulizko futbol talde batetik hartu zuten. 30urteren buruan aldaketa ugari bizi izan ditu.Hasiera batean hondartzan egiten zituztenentrenamenduak eta Derion jokatzen zituztenpartidak, herrian horretarako toki egokirik ezzutelako. Urteekin entrenatzeko toki finkoa etazelai propioa eskuratu dituzte. Kirolari ugaripasatu dira taldetik, batzuk nazioarteko parti-dak jokatu dituztenak. Halaber, zailtasunak pai-ratu izan ditu zenbait unetan bai azpiegituranbai alde ekonomikoan baina aurrera egitekomodua aurkitu du.

Kakarraldok hiru talde senior ditu, bi gizonez-koena 30 kirolarirekin eta bat emakumezkoena25 kirolarirekin. Gizonezkoek Estatu espainia-rreko Lehen Maila Nazionalean eta EuskalLigan jokatzen dute. Emakumezkoek berrizEspainiako Liga Nazionalean eta EskualdekoLigan. Bestalde beheko mailatan ere taldeakditu jubeniletan, kadeteetan, kimuetan eta ben-jaminetan. Haurrak erakartzea Kakarraldok izanduen kezkarik nagusienetakoa izan da beti, orohar, futbolak erakartzen baititu gehien bat.Urriaren 4an hasiko da rugby denboraldia,orduan jarriko baita abian Euskal Liga.Espainiako Liga Nazionala berriz hile bereko11n hasiko da

UKIROLAK | 5

KLUB ZONA

URIBE RUGBY ELKARTEAUmeak erakartzea helburu

PLENTZIAKO KAKARRALDO ETA MUNGIA RUGBY TALDEEK BAT EGIN DUTE. PROIEKTU BERRIAREN IZENAURIBE RUGBY ELKARTEA DA. NEURRI HORREN BITARTEZ TALDE BATERATU ETA INDARTSUAGO BAT SORTUDUTE, BAINA HORI EZ DA BATERATZEAK DUEN ABANTAILA BAKARRA. BIEK BEREN ORGANIGRAMA MAN-TENDU ETA KIROLA HAURREI GERTURATZEN ETA EZAGUTZERA EMATEKO LANEAN JARRAITUKO BAITUTE.

Haurrak, gaztetxoak eta oro har gazte jendea erakartzea da Uribe Rugby Elkarteak hurren-go urteetarako bere buruari jarritako helburu nagusia. Beste edozein kirolek bezala odolberritu beharra baitu. Norabide horretan egingo du lan taldeak. Kakarraldok eta Mungiakorain arte zuten organigramari eutsiko diote, bakoitzak bere eskualdean lan egin dezan.Horrenbestez, bi oin izango ditu Uribek, Kakarraldo eta Mungia. Kirolak duen xarma berezi-ra erakarri nahi dituzte gaztetxoak.

Ikastetxeekin egindako lanak pisu handia izango du. Eskolaz kanpoko jarduera gisa garatunahi dute, baina ikastetxeei lotuta. Horretarako Kakarraldok eta Mungiak monitoreak jarrikodituzte ikastetxeetan, haurrei kirola irakats diezaieten. Ikastetxe eta taldeen arteko elkarla-na bul-tzatu nahi dute, babesa eskainiz. Gainera, ikastetxeetan taldeak eratzen saiatuko diragutxinaka, elkarren aurka partidak jokatzeko aukera izan dezaten. Halere, lehiakortasunaalbo batera zokoratuko dute, kirola egitearen aberasgarritasunean oinarrituz. Haurrak era-kar-tzeak lehentasuna izango du hurrengo 2 edo 3 urteetan, ondoren ere bide beretik jarraituko delarik.

Page 6: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Gimnasia erritmikoa, Emakumezkoei zuzendutako kirola da gimnasia erritmikoa eta elementu anitz uztartzen ditu: balleta, gimnasia, dantza eta aparatu

6 | UKIROLAK

IRAGANETIK ETORKIZUNERA

Plentziako Arkote Arraun Taldea 1957an sortu zen, 1946an eratutako“sociedad remera de plencia” ordezkatuz. Halere, arrauna lehendik zego-en sustraitua herrian bien arteko harremana aspaldikoa baita. Bi moda-litate lantzen dira: eserleku finkoan eta mugikorrean. Gaur egun 60arraunlari inguru ditu klubak, maila guztietako kirolariak kontuan hartuz.Gizonezkoen kategoriei dagokionez, haurrak, kadeteak, jubenilak, senio-rrak eta beteranoak daude. Bestalde, emakumezko mailei dagokionez,jubenil eta senior taldeak daude.

Gizonezkoen senior taldeak San Miguel Ligan jokatu du aurten eta ema-kumezkoenak berriz, Euskotren Liga sortu berrian. Baina beheko maile-tako taldeek ekarri dute pozik handiena. Euskadiko eta BizkaikoTxapelketak irabazi baitzituen gizonezkoen kadete mailako taldeak, jarle-ku finkoan.

BIZITZARAKO BALIAGARRIA DEN ESPERIENTZIA Raul Amundarainek 13 urterekin eman zituen lehen pausoak arraunmunduan eta 30 urterekin etorri zen Arkotera. Gaur egun taldeak duenentrenatzaileetako bat da eta 10 urte daramatza lan horretan. Maila des-berdinetan aritzeko aukera izan du, egun, gizonezkoen kadete eta jube-

nil kategorietako arraunlariez gain emakumezkoen taldearekin ere egitendu lan.

Arrauna kirol gogorra da eta aurrera egiteko kemena beharrezkoa da.“Ondo aritzeko lan egin beharra dago, kirol gogorra baita eta asko eska-tzen duena. Baina gero emaitzak ikusi egiten dira eta hori pozgarria da.Oso garrantzitsua da ahal den neurrian entrenamenduei hutsik ez egitea,gero nabaritu egiten delako. Ikasketak direla-eta entrenamendu bateraedo batzuetara joan ezin baduzu ez da ezer gertatzen, baina biak ongiuztartzea garrantzitsua da. Diziplina handia eskatzen duen kirola da”.Astean entrenamendu ugari egiten dira. “Denboraldi hasieran pisuekineta korrika aritzen gara eta sasoiak aurrera egiten duenean sartzen garauretara. Astean sei egunetan egiten dira saioak. Bakoitza bi ordu inguru-koa izaten da”.

Ahalegin handia eskatzen du baina gauza ugari ematen ditu ere. “Alderdipositibo anitz ditu: eratzen den talde harremana, adiskidetasuna etaerrespetua. Azken batean, familia baten modukoa da. Arraunlariek orduasko ematen dituzte elkarrekin eta ez dira taldekide hutsak. Niri diziplinalantzea gustatzen zait eta antolamendu zorrotza eramaten dut. Bestalde,

“Arrauna gogorra da baina talde harremanberezia sortzen da”

ARKOTE ARRAUN TALDEA

Raul Amundarain entrenatzaileak eta Alvaro Tobalina arraunlariak, taldeak duengiro ona eta kirolarien artean sortu den harreman itxia azpimarratu dute. Loturaberezi hori familia baten modukoa dela gaineratu dute.

Page 7: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Gimnasia erritmikoa, Emakumezkoei zuzendutako kirola da gimnasia erritmikoa eta elementu anitz uztartzen ditu: balleta, gimnasia, dantza eta aparatu

UKIROLAK | 7

kirola egitearen onura azpimarratzen dugu betiere. Taldean garrantzia handia ematen dioguhorri. Kirola egitea osasungarria izateaz gainaisialdia betetzeko ona da. Bizitzarako baliaga-rria. Gazte jendearekin lan egiten dugunez hau-rrak pertsona gisa hezitzen ere saiatzen gara,baloreak landuz. Arraunak eguneroko bizimo-duarentzako baliagarriak diren irakasgaiakematen ditu”.

“Hasiera batean oso gogorra dela iruditzenzaizu. Egunerokotasunak garrantzi handia dueta horren eraginez pertsonen arteko loturaberezia sortzen da. Ondorioz gustura etortzendira arraunlariak entrenamenduetara. Kirolarigisa hazteko sasoian mantentzea ezinbestekoada. Garaia izatea, indarra eta bizitasuna eduki-tzea ere garrantzitsuak dira baina edozein per-tsonak egin dezakeen kirola da. Hemen pertsona oro da ongi etorria eta probatzeko ezda beldurrik izan behar”.

PALAKADA BIZIZAlvaro Tobalinak bost urte daramatza Arkoten.Plentziara bizitzen etorri eta gutxira hasi zen.“Aitarekin txalupan ibiltzen nintzen eta seniorrakentrenatzen ikusten nituen. Arreta piztu eta pro-batzea erabaki nuen. Nire anaia eta biok hasiginen batera. Gustua hartu egiten diozu eta gai-nera lagunak egiten dituzu bertan”. Kadetekategoriako arraunlaria da. Aurten denboraldiona burutu du taldeak, Bizkaiko eta EuskadikoTxapelketak irabazi baititu.

Asko dira kirol honi lotuta nabaritzen diren onu-rak. “Sasoiko mantentzen zara eta horrek fisiko-ki eta zeure buruarekin ongi sentitzeko mesedeegiten dizu. Zeure burua hobeto ikusten duzueta ongi sentitzen zara. Gainera, eguneroko bizi-moduarentzat lagungarri zaizu”. Arrauna bizikidu gustuko Tobalinak. “Arraunean hasi aurretikigeriketan aritzen nintzen baina toki itxian kirolaegiteaz nekatuta nengoen eta leku irekian eginnahi nuen kirola”.

Une ahaztezinak ematen dituen kirola da.“Estropada gogor batean zaudenean beste ontzibatekin parean eta haren hatsa gertu nabaritzenduzula oroitzapen polita da. Eta irabazten badu-zu are gehiago”. Gogor lan eginak bere fruituakeman ditu. “Denboraldia oso ona izan da,Kontxako estropada irabazi genuen aurrena.Ondoren Bizkaiko Txapeleketarekin hasi gineneta hor ere oso sendo aritu ginen. Finaleanmaila ona eman eta garaipena eskuratugenuen. Euskadikoan ere estropada onak eginditugu. Finalean beldur pixka bat izan genuenhasiera batean baina azkenean irabazi egingenuen. Espainiako Txapelketarekin berriz,arantzatxoa dugu. Antolamendua oso txarra izanzen eta finalerako sailkatu baginen ere egokituzitzaigun kaletik ez zegoen ezer egiterik. Azkenhorrek utzi digu zapore garratza, baina besteladenboraldi bikaina izan da”

ADINA: 16 urteBIZILEKUA: PlentziaOROITZAPEN ONENA: “Euskadiko Txapelketalehen aldiz irabazigenuenean, haurrenkategorian. Patroiarenbesarkada hunkigarriaketa jendearen txalozaparradak oilo ipurdiajarri ziguten”

ADINA: 43 urteBIZILEKUA: PlentziaOROITZAPEN ONENA:“Arraunlari garaian,Kontxarako sailkatzezorian izan ginenean.Zazpigarren helmugaratuginela esan zuten aurre-na bozgoragailuetatiketa minutu baten buruanzortzigarren ginelaondoren. Minutu horiitzela izan zen”

ALVARO TOBALINA

RAUL AMUNDARAIN

Arraunlaria

Entrenatzailea

BIOGRAFIAK

Page 8: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Gimnasia erritmikoa, Emakumezkoei zuzendutako kirola da gimnasia erritmikoa eta elementu anitz uztartzen ditu: balleta, gimnasia, dantza eta aparatu

8 | UKIROLAK

EZAGUTU GAITZAZU

GORLIZKO IKASTETXEAKIROLA BIZITZEKO MODUA DA

ARIKETA FISIKOAK PERTSONEN ARTEKO LANKIDETZA, ELKARTASUNA ETA ADISKIDETZA SUSTATZEAZ GAINOSASUNARENTZAT ONURAGARRIA DA ETA HORI GUZTIA LANTZEN DUTE GORLIZEN

Gorputz hezkuntzak haurren heziketan garran-tzia handia du eta ariketa fisikoari lotuta daudenalderdi positibo guztiak bultzatzen dituzteGorlizko ikastetxean. 1983 urtean eraiki zen etaorain 16 urte hasi zen gorputz heziketa lantzen.Azpiegitura aldetik baliabideak anitzak dira. 200metro koadro dituen gimnasioa du. Bestalde,eskubaloi zelaia sabai batez estalita dago, sas-kibaloi zelaia ere badago eta jolasteko patioa.Bestalde, psikomotrizitate bi gela ditu Gorlizkoikastetxeak. Gela batean 2 eta 3 urte bitartekohaurrak aritzen dira eta bestean 4 eta 5 urtebitartekoak.

400 ikasle ditu Gorlizko ikastetxeak, haur hez-kuntzatik hasi eta lehen hezkuntzako hirugarrenziklora arte. Haurrak duen adinaren araberaegokitzen da gorputz hezkuntza, horretarabereziki prestatu eta egokitutako programa-zioak landu baitira. Horrela, txikienekin, 2 eta 5urte bitartekoak, psikomotrizitatea lantzen dabakarrik. Haur horiek ordu bateko hiru saio egi-ten dituzte astean. Nagusiagoek berriz gorputzhezkuntzako irakasgaia dute. Hala, lehen hez-kuntzakoek ordu beteko bi saio dituzte astean.Kirol mundura gerturatu eta diziplina desberdi-nak probatzeko aukera dute umeek. Jolasa daardatza eta ondorioz, kirol desberdinekin jola-sak egiten dira, ziklo bakoitzaren arabera mai-laz maila. Halaber, jolasen bidez banatzen diraedukiak.

NAHI ADINA KIROL DAUDEUmeak kirolera hurbil daitezen eta ariketa fisi-koa egin dezaten da helburua. Onura ugari

dituen jarduera baita. Jesus Maria Lopez etaIker Ayo dira gorputz hezkuntzako bi irakasleak.Lopez lehen hezkuntzako bigarren ziklokoekinaritzen da eta Ayo hirugarren ziklokoekin.Lopezek azaldu zuenez jolasa da erabili beha-rreko tresna nagusia: “Jolasen bitartez taldea-ren kontzeptua lantzen dugu, besteekiko erres-petua, garbitasun eta higienea, kultura ere baieuskaraz baitira eskolak eta norberaren berezi-tasunak onartzearen beharra. Hain zuzen, jola-sen bidez ongi islatzen dira norberak dituenezaugarriak eta horiek landu, bideratu etaindartu egiten ditugu”. Zentzu horrentan, Ayok

ondoko alderdiak gaineratu zituen: “Norberakdituen akatsak eta gabeziak ikusi eta onartzenirakasten diegu. Sexu arteko bereizkeriarekinere apurtu egiten dugu. Bestalde, denen mate-riala zaindu behar dela irakasten diegu”.

Ildo horretatik, taldeak ahalik eta heterogeneo-enak dira Lopezek esan zuenez: “Umeek era-tzen dituzte sarritan taldeak. Batzutan, kirola-ren arabera ere prozedura bat izaten da, ekin-tzak berak zehazten baitu ere zenbateko talde-ak eta zein motatakoak izan behar duten.Helburua beti ere beren arteko harremana sus-tatzea da, inor aparte utzi gabe. Taldekakolanak garrantzia handia du”.

Ayoren ustez, kirolak onura ugari ditu: “Kirolaoso garrantzitsua da baloreak transmititzeko.Gorputz hezkuntza bizitzeko modu bat da eta ezirakasgai akademiko hutsa. Elikadura eta arike-ta fisikoa oso garrantzitsuak dira bizimodu ego-kia eramateko eta hori azpimarratzen dugu.Bestalde, baloreak era natural eta praktikoantransmititzen dira”. Gainera, gizartearen alda-ketak gorputz hezkuntzaren beharra etagarrantzia handitu ditu: “Haurrak geroz eta gu-txiago mugitzen dira daramaten bizimoduaga-tik, teknologia berriek eragin handia izan dute

Page 9: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Gimnasia erritmikoa, Emakumezkoei zuzendutako kirola da gimnasia erritmikoa eta elementu anitz uztartzen ditu: balleta, gimnasia, dantza eta aparatu

UKIROLAK | 9

horretan. Jolasteko geroz eta espazioa txikiagoa da edotoki batzuetara mugatuta dago. Ikastetxeetan ariketa fisi-koaren garrantzia azpimarratu beharra dago, osasunaren-tzat ona delako”.

Halere, ez da kirola ikastetxe esparrura murrizten bakarrikLopezek esan zuenez: “Herrian eta inguruan dauden taldeeta klubekin harreman ona dugu eta haiek egiten duteneskaintza kontuan izaten dugu. Sarritan etortzen dira klubbateko kideak haurrei beren kirolaren berri ematera edohorri lotutako jarduerak garatzera. Bestalde, herrian bertanantolatzen diren ekintzei buruz ere hitz egiten dugu eskolatan”

INKESTA1 · ZEIN KIROL egiten duzu?2 · KIROLARIA IZATEKO AUKERA IZANGO BAZENU zein kiroletan

gustatuko litzaizuke?

AITOR GOMEZ-TEJEDOR (10 URTE)

1.- Eskubaloian jolasten duteta patinekin ere ibiltzen naiz.2.- Eskubaloi jokalaria.

OLATZ MARIÑO (11 URTE)

1.- Bizikletarekin ibiltzen naiz,patinekin ere bai, igeriketanegiten dut eta hipika.2.- Hipika.

MIKEL LOPEZ (10 URTE)

1.- Futbolean jokatzen dut,palan, karatea egiten dut etapatinekin ibiltzen naiz.2.- Futbol jokalaria,Bartzelonako Xavi eta Iniestaditut gustuko.

ANDER ALLENDE (9 URTE)

1.- Surfa, bizikleta, futbol etaskatea.2.- Skaterra izatea gustatukolitzaidake.

UXUE ALVAREZ (11 URTE)

1.- Gimnasia erritmikoa, bizi-kleta, igeriketa eta irristaketa.2.- Gimnasia erritmikoa.

CRISTINA LANCHAEZ (11 URTE)

1.- Gimnasia erritmikoa,balleta eta irristaketa beste batzuen artean.2.- Gimnasia erritmikoa.

Page 10: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Gimnasia erritmikoa, Emakumezkoei zuzendutako kirola da gimnasia erritmikoa eta elementu anitz uztartzen ditu: balleta, gimnasia, dantza eta aparatu

PROTAGONISTA

Ibon Garatek 8 urterekin eman zituen aurreneko pauso-ak pala munduan. 15 urte daramatza jokatzen. Ibilbideluzea eta oparoa izan da. 26 txapela jantzi ditu, horieta-ko bat Mundukoa eta beste guztiak Euskadikoak etaBizkaikoak. Getxoko eskolan hasi zen eta ondorenSopelanako Kurene Elkartera joan zen. Profesional mai-lara jauzia egiteko garaia iritsi zaio orain, abendu bukae-ran egingo du debuta.

ZER DA ZURETZAT PALA? ZER EMATENDIZU?Pilotalekura sartzen naizenean beste gauza guztiakahaztu egiten ditut. Jokatzen gozatu egiten dut. Gainera,horrenbeste urteren buruan lagunak eta ezagunak eginditut.

ZAILA AL DA JOKATZEA?Oso kirol teknikoa da. Teknika horri indarra gehitu beharzaio. Pilotalekuan jokatzen den kirolik zailena dela esatendute, teknikoki. Gero, beti gertatzen den moduan, pertso-na batzuek erraztasun handiagoa dute beste batzuekbaino eta ondorioz azkarrago ikasten dute. Bestaldejende azkarrarentzako kirola da. Aurkariak dituen ahule-ziez ohartu eta horiek bilatu beharra baitago. Esate bate-rako, aurkaria ezkerrez gaizki moldatzen bada horren bilajoan behar duzu. Eskuetarako gogorra izan daiteke pilo-tari ongi ematen ez badiozu.

ENTRENAMENDU SAIO UGARI ESKATZENDU?Neguan gutxienez astean bi egunetan joaten naiz frontoi-ra entrenamenduak egitera eta partida bat edo bi joka-tzen ditut asteburuan. Entrenamenduak ordu eta erdikoak izaten diragutxi gorabehera. Gainera 2 edo 3 egunetan gimnasiora joaten naiz etabertan ordu bete ematen dut giharrak behar bezala lantzen. Korrika egi-tera ere joaten naiz tarteka. Palaren jokoa ez da esku-huska egiten dena-ren modukoa. Gutxiago mugitzen zara, pilotalekuan tokia ongi hartzea dagarrantzitsuena eta ez zara alderik alde horrenbeste mugitzen.

AUSTRALIAN EGON ZARA BERTAKOEI JOKATZENIRAKASTEN. ZER MODUZKO ESPERIENTZIA IZAN DA?

6 hilabete eman ditut bertan, urtarriletik ekainera arte eta esperientzia oso aberasgarria eta polita izan da. Lasai eta nire kasa bizi-tzeko aukera eman dit. 15 pertsonetako talde bati irakasten aritu nintzen.Horietako bi neska Argentinan jokatuko den Munduko Txapelketara gon-bidatu dituzte.

ZEIN DA PALARI LOTUTA DUZUN AMETSA ETA HELBURUA?Palari lotutako ametsa betea dut dagoeneko. Nire ametsa Munduko txa-peldun izatea zen Euskal Herriarekin eta hori 2007an lortu nuen.Esperientzia ahaztezina izan zen. 21 pilotari joan ginen, elkarrekin prime-ran konpontzen ginenak eta giroa primerakoa izan zen. Bizi osoan ahaz-tu ezingo dudan esperientzia izan zen, zalantzarik gabe. Helburua berrizprofesionaletan jokatzen hastea eta denborarekin maila horretan lan onaburutzea.

BESTE KIROLIK PROBATU AL DUZU?Txikitan futbolean ere jokatu nuen baina ez nuen horretarako apartekogaitasunik. Pilotan hobeki moldatzen nintzen eta gehiago gustatzen zitzaidan. Lagun batek eta biok palara jokatzea erabaki genuen, batera.Nire aitak ere, palaz jokatu izan du bizi osoan, Sopelanan. Ni hura ikus-tera joaten nintzen eta partidaren ostean han aritzen nintzen, neu erepalarekin. Txikitatik ikusi dut etxean eta gustua hartu nion

“Pilotalekura sartzean beste gauzak ahaztu egiten ditut”

IBON GARATEPALISTA

Nor da?Izena: Ibon Garate

Bizilekua: Getxo

Adina: 23 urte

10 | UKIROLAK

26 txapela, bat Mundukoa eta beste

buztiak Euskadikoak eta Bizkaikoak.

Page 11: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Gimnasia erritmikoa, Emakumezkoei zuzendutako kirola da gimnasia erritmikoa eta elementu anitz uztartzen ditu: balleta, gimnasia, dantza eta aparatu

UKIROLAK | 11

AGENDA ETA GEHIAGO

IRAILA

Mountain Bike Gorliz. Mendibike

Elkarteak antolatuta. Hilaren 27an, goize-

ko 09:30etik aurrera. Gorlizen eta ingu-

ruetan.

Futbol partida. Ugeraga Kirol

Elkarteak antolatuta. Hilaren 27an, goize-

ko 11.15etik aurrera. Ugeraga A Gallarta

Aren kontra. Sopelanako Urko Futbol

Zelaian.

URRIA

Bizkaiko Txapelketako parti-

dak palaz eta eskuz. Kurene

Elkarteak antolatuta. Hilaren 2, 3, 9, 10,

16, 17, 23, 24, 30 eta 31n, arratsaldeko

18:30ean. Sopelanako Udal Pilotalekuan.

Saskibaloi partidak (mutilak).

Ugeraga Kirol Elkarteak antolatuta.

Hilaren 3, 17 eta 31n, arratsaldeko

19:00etan. Sopelanako Urko kiroldegian.

Tenis eta Padel denboraldiko

aurkezpena. Barrikako Tenis Klubak

antolatuta. Hilaren 3 eta 4an. Barrikako

udal instalazioetan.

Billabong Pro Sopelana-

Mundaka. Sopelana eta Mundakako

Udalek antolatuta. Hilaren 5 eta 17a

bitarte. Goizeko 10:00etatik aurrera,

Sopelanako Arriatera Hondartzan eta

Mundakan.

Saskibaloi partidak (neskak).

Ugeraga Kirol Elkarteak antolatuta.

Hilaren 10 eta 24an, arratsaldeko

19:00etan. Sopelanako Urko kiroldegian.

Futbol partidak. Ugeraga Kirol

Elkarteak antolatuta. Hilaren 11 eta

25ean, goizeko 11:15ean. Sopelanako

Urko Futbol Zelaian.

Lemoizko bandera. ABEk antolatu-

ta. Hilaren 17an. Arratsaldeko 18:00eta-

tik aurrera, Lemoizen.

Billabong Pro Sopelana-MundakaSurfer onenek hitzordua dute urriaren 5 eta 17a bitarte. Epe horretan joka-tuko baita Billabong Pro Sopelana-Mundaka 2009 txapelketa. Billabongeketa Sopelanako eta Mundakako Udalek antolatutako proba hori MundukoTxapelketarako puntuagarria da. Sopelanako Arriatera hondartzak atarikokanporaketak hartuko ditu eta gainerako itzuliak Mundakan egingo dira.Surf onenaz gozatzeko aukera goizeko 10:00etatik aurrera egongo da.Informazio gehiago: www.euskalsurf.com

Mountain Bike GorlizMendibike Elkarteak Mountain Bike Gorliz izeneko mendiko bizikletentzakomartxa antolatu du beste urte batez. Hitzordua igandean izango da, iraila-ren 27an, goizeko 09:30etik aurrera. Hiru ibilbide izango ditu probakGorlizen eta inguruetan, maila guztietako txirrindulariek parte hartzekomodua izan dezaten. Txikienak herriko kiroldegi inguruan eta pinudian ibili-ko dira.

Bigarren zirkuitua gazteentzat eta hasiberrientzat zuzenduta dago. Probak14 kilometro ditu gutxi gorabehera eta aldapa txikiak ditu, maldan beheraeta gora aritzeko aukera emanez. Azkenik, hirugarren lasterketa txirrindula-ritzan eskarmentua duten pertsonei zuzenduta dago. 40 kilometroko probada, baina fisikoki gogorra.

Txirrindulariek hornitzeko toki desberdinak aurkituko dituzte bidean bainagainean eraman beharko dituzte matxurak konpontzeko beharrezko lehen-gaiak. Izena ematea egunean bertan egingo da. Federatutakoek 10 euroordaindu behar dituzte eta federatuta ez daudenek 15 euro. Informaziogehiago ondoko webean: www.mendibike.net

AZAROABizkaiko Txapelketako parti-

dak palaz eta eskuz. Kurene

Elkarteak antolatuta. Hilaren 6, 7, 13, 14,

20, 21, 27 eta 28an, arratsaldeko

18:30etan. Sopelanako Udal Pilotalekuan.

Saskibaloi partidak (neskak).

Ugeraga Kirol Elkarteak antolatuta. Hilaren

8 eta 22an, arratsaldeko 19:00etan.

Sopelanako Urko kiroldegian.

Futbol partidak. Ugeraga Kirol

Elkarteak antolatuta. Hilaren 11 eta

25ean, goizeko 11:15ean. Sopelanako

Urko Futbol Zelaian.

Saskibaloi partidak (mutilak).

Ugeraga Kirol Elkarteak antolatuta. Hilaren

21ean, arratsaldeko 19:00etan.

Sopelanako Urko kiroldegian.

ABENDUAEl Diario Vasco Bodyboard

Zirkuitua. Euskal Herriko Surf

Federazioak antolatuta. Oraindik ez du

data zehatzik. Lemoizen.

Futbol partidak. Ugeraga Kirol

Elkarteak antolatuta. Hilaren 6 eta 13an,

goizeko 11:15ean. Sopelanako Urko

Futbol Zelaian.

Bizkaiko Txapelketako parti-

dak palaz eta eskuz. Kurene

Elkarteak antolatuta. Hilaren 11, 12 eta

18an, arratsaldeko 18:30ean. Sopelanako

Udal Pilotalekuan.

Saskibaloi partidak (neskak).

Ugeraga Kirol Elkarteak antolatuta. Hilaren

12an, arratsaldeko 19:00etan.

Sopelanako Urko kiroldegian.

Saskibaloi partidak (mutilak).

Ugeraga Kirol Elkarteak antolatuta. Hilaren

19an, arratsaldeko 19:00etan.

Sopelanako Urko kiroldegian.

Basket Eguna. Kirol Elkarteak antola-

tuta. Hilaren 19 eta 20an, Sopelanako

Urko kiroldegian

Page 12: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Gimnasia erritmikoa, Emakumezkoei zuzendutako kirola da gimnasia erritmikoa eta elementu anitz uztartzen ditu: balleta, gimnasia, dantza eta aparatu

12 | UKIROLAK

ZOZKETA

ROXY-ren eskutik,Eunate Aguirreren bodyboarderako taula eskuratzeko aukera duzu

-ekin!

Erantzun gure galderari.

Erantzun egokia helarazten

diguten guztien artean,

ROXY-ren eskutik, Eunate

Aguirre riderraren bodyboar-

derako taula zozketatuko du

-ek.

GA

LDE

RA

:

jZei

n ur

teta

n ira

bazi

zuen

Eun

ate

Agui

rrek

Euro

pako

Txa

pelk

eta?

......

......

......

......

......

......

.....

......

......

......

......

......

.....

......

......

......

......

......

......

..

DAT

UA

K:

Izen-

abize

nak:

......

......

......

......

......

......

......

......

......

...Ad

ina:

......

..Tel

efon

o ze

nbak

ia:.

......

......

......

......

......

..Ik

aste

txea

:....

......

......

......

......

......

......

......

......

......

.....

Helb

idea

:....

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

.

ZOZKETA

Txartela moztu eta bidali.Erantzuna bidaltzeko epea:

urriaren 20a (Irakurle bakoitzeko,erantzun bakarra)

UKIROLAK

UKIROLAK

TXARTELA

VOLKL-MARKER-ren eskutik, Jon Santacanaren kas-koa eta maskaradun betaurrekoak honako honekeskuratu du: Urko San Martin Bilbao

Argitaratzailea: U. Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzua Helbidea: Gatzarriñe kalea 2-4, 48600, Sopelana Telefonoa: 94-6762674 Faxa: 94-6762872 Posta-e: [email protected] Egilea: Taller 2A Lege Gordailua: BI-998-07

A U R R E K OZENBAKIKOIRABAZLEA:

UKIROLAK Uribe Kosta Kirol Aldizkaria · www.uribekosta.org

ERANTZUNGURE GALDERARI