URUMEA IKASTOLA KRONIKA Ikastolako jaialdia gaur, Urumean · 2019. 10. 17. · KIROLAK: Pelota,...

8
2010eko maiatzaren 30, igandea::: 3.296 zk. ::: www.kronika.net KRONIKA Kamixetak salgai gaur Kixkal ondoan Gaur eguerdian, 13:00etatik 14:00etara, Hernaniko Kronika- ko kamixetak, metxeroak eta boligrafoak erosteko aukera izango da Kixkal tabernaren ondoan jarriko den postuan. ❙❙ AAM Herrerako espetxera martxa datorren larunbatean Oarso-Txingudi eta Hernanial- deko eskualdeetako martxa egingo da Herrera de la Man- chako espetxera ekainaren 5ean, larunbata. 01:30etan ate- rako da autobusa Atseginde- gitik eta izena emateko zerren- da Garin tabernan dago. /2 HERNANI INSTITUTUA Heziketa Zikloak aukeratzeko garaia Heziketa Zikloetako aurrema- trikulazio epea irekiko dute bi- hartik ekainaren 11 bitarte. /3 BOLA Bi hernaniar Gipuzkoako Txapelketan gaur Miguel Arrozpide eta Miguel Burugain hernaniarrek Gipuz- koako Txapelketa jokatuko dute gaur, 09:00etan, Donostian. /6 KIROLAK: Pelota, gimnasia erritmikoa, errugbia, atletismoa... /6 Eskelak /6 Gazte Txokoa eta laburrak /8 GAUR KRONIKAN BERRIAK ELKARTEA: Bezeroaren Astea bihartik larunbatera /4-5 Musika eta hitza pinturaren solaskide TAMAYO paper-dendarekin lankidetzan, eta eguraldia lagun zutela, atzo ospatu zen Chillida-Leku Museoan 10garren pintura lehiaketa. Besteren artean, Donostiako Musika eta Dantza eskolatik, Folk talde bat bertaratu zen eta Luisa Etxenikeren sortze-idazmen tailerreko par- taideak ere bertan izan ziren. Beraz, hitzak, soinuak eta mugimenduak non-nahi izan ziren atzokoan, pintatzeko solaskide ezinhobeak. ❙❙ IKASTOLAKO jaialdi-eguna dute gaur Urumea Ikastolan eta egitarau zabala prestatu dute egun osorako. Goizeko 10:30etan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako emanaldia izango da. 11:45etan, Potxin eta Patxin pailazoen ema- naldia izango da eta ordu berean, erakusketa. 13:30etan haurrek bazkaltzeko ordua izango dute eta ordubete beranduago helduen txanda izango da. Arratsaldean, puzgarriak egongo dira 18:30ak arte eta 17:00-19:00 disko festa. ❙❙ Ikastolako jaialdia gaur, Urumean Urumea Ikastolako jaialdia da gaur. Egun osoko egitaraua prestatu dute: emanaldia, pailazoak, erakusketa, bazkaria, puzgarriak eta disko festa. URUMEA IKASTOLA

Transcript of URUMEA IKASTOLA KRONIKA Ikastolako jaialdia gaur, Urumean · 2019. 10. 17. · KIROLAK: Pelota,...

  • 2010eko maiatzaren 30, igandea::: 3.296 zk. ::: www.kronika.net

    � K R O N I K A

    Kamixetak salgaigaur Kixkal ondoan

    Gaur eguerdian, 13:00etatik14:00etara, Hernaniko Kronika -ko kamixetak, metxeroak etaboligrafoak erosteko aukeraizango da Kixkal ta ber narenondoan jarriko den postuan. ��

    � A A M

    Herrerako espetxeramartxa datorrenlarunbatean

    Oarso-Txingudi eta Hernania l -deko eskualdeetako martxaegingo da Herrera de la Man -cha ko espetxera ekainaren5ean, larunbata. 01:30etan ate-rako da autobusa Atsegin de -gitik eta izena emateko zerren-da Garin tabernan dago. /2

    � H E R N A N I I N S T I T U T U A

    Heziketa Zikloakaukeratzeko garaia

    Heziketa Zikloetako aurrema-trikulazio epea irekiko dute bi -hartik ekainaren 11 bitarte. /3

    � B O L A

    Bi hernaniarGipuzkoakoTxapelketan gaur

    Miguel Arrozpide eta MiguelBurugain hernaniarrek Gipuz -koa ko Txapelketa jokatuko dutegaur, 09:00etan, Donostian. /6

    KIROLAK: Pelota, gimnasiaerritmikoa, errugbia, atletismoa... /6

    Eskelak /6

    Gazte Txokoa eta laburrak /8

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

    BERRIAK ELKARTEA:

    Bezeroaren Astea bihartik larunbatera /4-5

    Musika eta hitza pinturaren solaskide

    TAMAYO paper-dendarekin lankidetzan, eta eguraldia lagun zutela,atzo ospatu zen Chillida-Leku Museoan 10garren pintura lehiaketa.Besteren artean, Donostiako Musika eta Dantza eskolatik, Folk taldebat bertaratu zen eta Luisa Etxenikeren sortze-idazmen tailerreko par-taideak ere bertan izan ziren. Beraz, hitzak, soinuak eta mugimenduaknon-nahi izan ziren atzokoan, pintatzeko solaskide ezinhobeak. ��

    IKASTOLAKO jaialdi-eguna dute gaur Urumea Ikastolan eta egitarau zabalaprestatu dute egun osorako. Goizeko 10:30etan, Haur Hezkuntza eta LehenHezkuntzako emanaldia izango da. 11:45etan, Potxin eta Patxin pailazoen ema-naldia izango da eta ordu berean, erakusketa. 13:30etan haurrek bazkaltzekoordua izango dute eta ordubete beranduago helduen txanda izango da.Arratsaldean, puzgarriak egongo dira 18:30ak arte eta 17:00-19:00 disko festa. ��

    Ikastolako jaialdia gaur, UrumeanUrumea Ikastolako jaialdia da gaur.Egun osoko egitaraua prestatu dute:emanaldia, pailazoak, erakusketa,bazkaria, puzgarriak eta disko festa.

    � U R U M E A I K A S T O L A

  • 22010-V-30 igandea

    EKAINAREN 5ean, hau da, da -to rren larunbatean, Herrera dela Manchako espetxera mar txaantolatu du Amnistiaren Alde -ko Mugimenduak. Mar txa Oar -so-Txingudi eta Herna nial dekoeskualdeek antolatu dute. Her -na niko AAMk atzo pren tsau -rre an go go ra razi zuen euskalpre so poli tikoak urte oso ko bo -rro kaldi ba te an sar tu ak daudelaeta espetxe barruan bezala,hemen, Euskal He rrian bat egi -ten dutela berai en aldarrika pe -narekin. «Horre ga tik, herritikgu re babesa eta elkartasunaberaiengana iristea nahi dugueta martxa hau an to la tu duguHerrera de la Man cha ra, besteherri batzuetan lehe nago an to -latu diren bezala, Jaen, Curtiseta Fleuryra», azaldu zuten.

    Borrokaldiko arrazoi nagu -siak ere gogorarazi zituzten:gai xo larriak eta kondena osoabe tea duten presoak etxera,me di ku asistentzia duina, ba -kar tzea re kin eta disper tsioa re -kin bukatzea eta estatus politi -koa errekonozitzea.

    «Nahiko arrazoi badaude»AAMk azpimarratu zuen esta tuespainiar eta frantsesak az ken

    urte hauetan areagotu egindute la euskal preso politikoenaur kako errepresioa, eta mutu -rre ko egoerak bata bestearenatze tik errepikatzen direla: «ho -rren ere du dira, Jaenen edoTaras co nen burututako gosegre bak, bes te hainbat espetxe -tan egin da ko protesta eta bo rro -kak, ka txeo umilagarriak di rela-

    eta gal tzen diren aurrez aurrekobisi tak...». Hori horre la, nahikoaarra zoi badaudela ikusita, anto -lat u du larunba teko martxaAAMk eta deia luza tu die he rri -tarrei parte har tzeko. Hernaniridagokio nez, autobusa Atsegin -de gitik atera ko da 01:30etan, etaizena ema teko zerrenda Garintaber nan dago.

    Eskualdean 58 preso eta 8197/06 doktrinarekinHernanialdeko eskualdean 58preso daude: Hernanin bertan28, Lasarten 12, Andoain, Asti -garraga eta Usurbilen seina etaUrnieta eta Orion bina. Horie -ta tik 8ri, 5 Lasarteko eta 3 Her -nanikori, 197/06 doktrina apli -ka tu diotela salatu zuen

    AAMk, eta ondorioz, kaleanegon behar re an bahituak ja -rrai tzen dutela. Doktrina apli -katu dieten zortzi preso ho rie -tatik 4 Herreran dau de eta ho -ri en artean dago Pa kito Lujan -bio hernaniarra. ��

    � A A M - H e r r e r a d e l a M a n c h a e s p e t x e r a m a r t x a

    Datorren larunbatean Herrerako espetxera martxaOarso-Txingudi eta Hernanialdeko eskualdeetako martxa izango da. Helburua da presoen borrokaldiarekin bat eginda,herritik babesa eta elkartasuna iristaraztea. Autobusa Atsegindegitik aterako da 01:30etan. Zerrenda Garinen dago.

    Presoen oinarrizko eskubideak defendatzeko martxan parte hartzera dei egin dute.

    Sasi guztien gainetik,

    elkartasuna nagusi

    Atzo, Elkartasun Egunarekin

    bu katu zen Sasi guztien gaine-tik elkartasuna lemapean, Her -na nin egin dako Elkartasun As -

    tea. Asteazkenetik egunero

    izan dira ekintzak: hitzaldia

    eus kal preso politikoaz eta pro-

    zesu politikoaz, pelota parti-

    dua, bertso afaria, kontzentra-

    zioa... Eta atzo egun nagusia,

    Elkar tasun Eguna. Urtero be -

    zala, goi zetik hasi eta gauera

    arte herritarrek ez zuten atse-

    denik hartu, modu batera edo

    bestera euskal preso, iheslari

    eta be ren senideei elkartasuna

    adie raz teko. Goiz eta arratsal-

    dean izan ziren, krosa, mani-

    festazioa, ekitaldia, herri baz-

    karia, jokuak eta triki-kalejira,

    eta gauean, kontzertuak. Orre -

    a ga 778 zu zenean ikusteko

    az ken aukera izan zen.

  • 2010-V-30 igandea

    3

    HEZIKETA Zikloak dira lanmundura sarrera azkarrenaeskaintzen duten ikasketak,ziurrenik. Ikasketa oso kon kre -tuak izaten dira, bi kurtsotanegiten diren moduluak, nor ma -lean, eta praktikak egin on do -ren, enpresetan lanean hastekoaukera izaten da, sarri askotan.

    Orain da garaia gustokozikloa aukeratzeko. Bihartikaurrera aurrematrikula eginbehar da nahi den zentro, etazikloan, ekainaren 11 arte.Matrikulazioa, uztailean egin -go da, uztailaren 3tik 7ra.

    Ikastetxe guztiek orain za -baldu dute zer eskaintzen du -ten. Hernani BHI Instituakeskaintza berritu du aurten:goi mailako bi ziklo, er di mai -lako hiru ziklo, eta hasie rakoprestakuntzako bi programaes kaintzen ditu Institutuak.Eta aurten bi berrikuntzaizan go dira tartean: Teleko mu -nikazio insta la zioak (er di mai -lako zi kloa), eta Hasierako lan -bide pres ta kun tza ko programak(DBH ez duten ikasleentzat).Karmelo Laba ka eraikineaneskainiko ditu ziklo eta pro -gra ma horiek Hernani BHIInstitutuak, euskera hutsean,(D ereduan).

    Goi mailako zikloak, lan mundura sarreraGoi mailako zikloetatik lane ra -ko oso ondo prestatuak ate ra -tzen dira ikasleak. Bi urtekogoi mailako ikasketak eskain -tzen ditu Hernani BHIk, eta biziklo dira aukeran: FabrikazioMekanikoko Diseinua, eta Insta -lazio Elektroteknikoak. Hiruhilabeteko praktikak egingodira inguruko enpresetan, etaatzerrian egiteko aukera erebada, Erasmus programarekin.

    Batxilergoa edo erdi maila -ko zikloa egina behar da goimailako zikloetan sartzeko;bestela, 18 urte eginak, etasarbide proba gainditua.

    Erdi mailako zikloak, hiru aukera, berrikuntza batTelekomunikazio instalazioeiburuzko zikloa eskainiko duHernani BHIk aurten. Zikloakberak ere halaxe du izena, eta

    horrez gain, urteroko beste biziklo ere izango dira: Meka ni -zazioa eta Instalazio elektriko etaautomatikoak.

    Erdi mailako zikloak biurtekoak izaten dira, eta hiruhilabeteko praktikak egin os -tean, lan mundurako balioduen titulua eskuratuko duikas leak. Praktikak atzerrikoherrialde batean ere egindaitezke, Leonardo programa -re kin. Goi mailako zikloetaraere sartu liteke, erdi mailakoabukatuta.

    DBH egina behar da ziklohorietan sartzeko; eta DBHrikez bada, 17 urte eginak, etasarbide proba aprobatua.

    Bi programa, DBHrik ezdutenentzatHasierako Lanbide Prestakun -tza ko Programak deitu diote,eta aukera berria da HernaniBHI Institutuan. DBHrik ezdutenentzat bi urteko kurtsoakdira, lan mundura sartzekobeste aukera bat. Bi pro gramaeskainiko dira: Mekani za zioaeta Mendeko Pertsonak Zaintzekolaguntzailea.

    Informazio gehiago lortzeko:943-551958 telefonoan, etawww.hernanibhi.com orrian. ��

    Heziketa Zikloetan izena eman nahi duenakaukeratzeko garaia du

    � H E Z I K E T A Z I K L O A K - A U R R E M A T R I K U L A Z I O A

    Heziketa Zikloetan aurrematrikulazio epea ireki dute, maiatzaren 31tik ekainaren 11ra. Orain aukeratu beharko da eginnahi den zikloa, eta matrikulazio definitiboa uztailean egingo da. Hernani BHI Institutuak aukera zabaldu du aurten.

    Bost ziklo eskaintzen ditu Hernani BHIk Institutuak.

    .

    HERNANI BHI: ESKAINTZA BERRIAK

    ‘Telekomunikazio instalazioak’eta ‘Hasierako lanbide

    prestakuntzako programak’

  • 2010-V-30 igandea

    4

    EROSKETAK egin eta globoeta piruletekin aterako dirabihar Berriak elkarteko dende-tako bezeroak. Eta ez biharbakarrik, larunbatera bitarteizango da hori; izan ere, Beze -roaren I. Astea antolatu duteBerriakeko merkatari txikieketa besteak beste, 10.000 globoeta piruleta banatuko dituzte.Helburua honakoa: bezeroeieskerrak ematea beraien leialta-sunagatik. Berriak elkartekozuzendaritzako kideek argi utzidute hau ez dela komer tzioarenastea: «beste kanpaina batzukegiten ditugu gehiago saltzekohelburarekin, bai na oraingoa ezda guri begira, bezeroari zuzen-dua baizik. Beraien leialtasunaeskertu nahi dugu, besterik ez,beraiei esker baikaude hemen»,azpimarratu dute.

    Hernaniko merkatari guztientzako hitzaldiaBezeroaren Asterako antolatudi tuzten ekintzen artean, hi -tzaldi-solasaldi bat izango daasteazkenean. Biterin izango da14:30etatik 16:00etara. Inno ba zi -oa, espezializazioa eta ko mer -tzioaren optimizazioa izango duhizketagai Dio nisio Ho rrilloFru tas Dio ni koak. Hitzal dia ezda bakarrik Berriak elkartekomer katarien tzat izango; Herna -ni ko dendari guztiei dago zu -zen dua eta Berriak elkartetik deiegiten die te azaltzeko. Az pi ma -rratu dutenez, horrelako hitzal-diak oso baliagarriak izaten dira:

    «Hizlariak oso komunika tzaileonak dira eta beren negozioanarrakasta izan dutenak. Espe -rientziaren berri ematen du te etaoso optimistak izaten di ra, ga -raiotan beharrezkoa dena».

    Bukatzeko, Haragiaren FestaBezeroari zuzendutako asteari

    bukaera emateko, urtero anto-latu ohi duten Haragiaren Fes -ta izango da. Aurten ere,Plazara hurbiltzen direnek kos-tila eta saltxitxa jateko aukeraizango dute giro ezin hobean.Eta hori guztia AcousticGlorius musika taldearen la -guntzarekin. Talde horrek per-kusiozko eta haizezko instru-

    mentuak nahasten ditu, beste-ren artean. Antolatzaileen ara-bera, orainartekoaren oso bes-telako emanaldia izango da.

    Udalaren egitasmoa: ‘Bost arrazoi herrian erosteko’Udalak Berriak elkarteko mer-katariek bultzatutako jardueraribabesa emateaz gain, «herriabizirik mantentzen saiatzen di -re lako», herriko merkataritzatxikia bultzatzeko martxan jarri-ko duen egitasmoa azaldu zuenMarian Beitialarrangoitia alka -te ak aurkezpen egunean. Bostarrazoi herrian erosteko lema du -ten kartelak jarriko dituzte he -

    rri ko denda guztietan: «bi zia,tratua, erosotasuna, preziorik ezduten aholkuak eta ha rremanpertsonalizatua dira na barmen -du ditugun bost arra zoiak, bai -na askoz gehiago ere badira».

    Horri lotuta, azpimarratuzuen, herriak eta kaleek denda-rik gabe bizia galduko luketeelaeta herritarrei deia luzatu zienkontsumitzen dutena, bertankontsumitzeko: «ez dira garaionak eta Udalak ezin du kon -tsumorako aldarria egin, bainabai kontsumitu behar den horiera arduratsuan egin dadila. Etahori bada, bezeroaren egoerabera bizi duen herriko denda-riari erostea». ��

    Iñigo Martinez dinamizatzailea, Marian Beitialarrangoitia alkatea eta Tomas De Diego, Dami Moriana eta Esther Abad Berriak elkarteko zuzendaritzako kideak.

    Hernaniko Merkatari eta ostalarien elkarteak,hau da, Berriak elkarteak, Bezeroaren Astea antolatu du

    lehenengo aldiz. Bihar hasi eta datorren larunbatean buka-

    tuko da Haragiaren Festarekin. Antolatu dituzten ekintzen

    artean, hitzaldi bat izango da herriko komertzio guztiei

    zuzendua eta horrez gain, bezeroei opariak banatuko diz-

    kiete Berriak dendetan, aste guztian zehar. Argi utzi dute

    hau ez dela komertzioaren astea, bezeroarena baizik, eta

    helburua bezeroei eskerrak ematea dela beraien bezero iza-

    teagatik. «Beraiei esker baikaude hemen», azaldu dute.

    BERRIAK ELKARTEA - BEZEROAREN ASTEA

    Bezeroaren leialtasuna eskertunahi dute merkatariek

    .

    «Hitzaldia merkatari guztiei zuzendua dago eta Berriaketikdei egiten diegu azaltzeko, horrelako hitzaldiak oso

    baliagarriak baitira»...

  • 2010-V-30 igandea

    5

    HERRIKO merkatari txikiek ezdute garairik onena bizi kri siade la eta Donostiako eta in gu ru -ko merkatal zentruen es kain tzadirela eta, baina ba dituzte leku

    horietan aurkitzen ez diren balo-reak. Ibai-men di kirol dendakoKoldo A lkortak hala azaldu du:«Ate ntzioari ema ten diogu ga -rran tzia. Az ken finean he rriko

    jen dea da eta ondo atenditubehar da. Eta arazorik ego nezge ro, konpontzeko prest egotengara. Txukunta su nari ere erre -pa ratzen diogu. Eta saiatzen ga -ra ez lo hartzen eta marka esklu-siboak ekar tzen. Gero, gure ka -su an fun tzionatu diguna da es -kain tza zabaltzeak. Publiko za ba -lago batengana iristen ahale gin -du gara, jende berria erakar tzen.Apostuak egiteak arriska tzeadakar, baina beharrezkoak di ra,momentu hauetan batez ere».

    Kera arropa dendako Kar -men Labakak ere antzeko ezau -ga rriak nabarmendu ditu: «Aten -

    tzio per tsonala da kontu an har -tzen dudana batez ere. Be ze roa -ren tzat lagungarri izaten aha le -gintzen naiz eta aholkuak em a -ten. Tratua eta harremana be roak

    iza ten dira. Gero ahale gin tzenga ra azkeneko modeloak herriraekartzen, gauza bereziak prezioonean, herritarrek ate ra beharrikez izateko. ��

    BERRIAK ELKARTEA - BEZEROAREN ASTEA

    Zer eskaintzen digu bertako merkatariak?

    Koldo Alkorta. Karmen Labaka.

    Herriko merkatari txikiek ez dute lehiakortasun makalaDonostiako eskaintzarekin eta inguruko merkatal zen-truekin. Hori horrela, aurrera egiteko, badituzte bereziki

    zaintzen dituzten hiru ezaugarri: atentzioa, espezializa-zioa eta itxura. Hori nabarmendu diote Kronikari Ibai-Mendiko Koldo Alkortak eta Kerako Karmen Labakak.

    Alderdi politikoek argi dute: gertutasuna, konfiantza, erosotasuna...

    GOBERNU TALDEA1.- Hasteko, tratu zuzena, gertu-

    koa eskaintzen dizute, denborarekinbezeroak zer nahi eta behar duen jakinohi dute dendariek eta hori eskaintzea-rekin batera, aholku ezin hobeak ema-ten dituzte. Era berean, konfidantzaematen dizute, badakizu bere helburubakarra ez dela momentuko erosketaziurtatzea, epe luzerako bezeroa egi-tea baizik, eta horrek berarekin gauzaasko dakartza, balio haundikoak.

    2.- Aurrez aipatutako guztiagatikgomendatuko nuke herriko dendetanerostea, etxean bezala hartzen zai-tuztelako, erosotasuna, profesional-tasuna bermatzen dutelako, eta baitaherriak dendarik gabe asko galdukolukeelako ere. Gure kaleak bizi man-tentzen dituzte eta herri bizimoduaninplikatzen dira. Hori bezeroei esan-go nieke, dendariei berriz, herriarenalde egin eta lehiakorrak izatenjarraitzeko bidean sakontzeko.

    PSE-EE1.- Bezeroa eta merkatariaren

    arteko harremana. Hipermerkatuetan

    sortzen ez den bien arteko gertutasunaeta konfiantza. Gainera, produktu ba -tzuk aurkitu daitezke merkatal gunehaundietan ez daudenak. Herriari abe-rastasuna eta bizia ematen dio.Aberastasuna, dirua herrian inbertitzendelako berriz, eta bizitza, herritarrekbizitza soilik ez, elkarbizitza egitendutelako herriarekin, bertan geratuta.

    2.- Merkatariei esango nieke ego-kitu egin behar direla bezeroak man-tendu eta berriak egiteko. Zerbitzuosagarriak eskaini eta teknologiaberriak erabili ditzatela eta espeziali-zazioan oinarritu daitezela. Bezeroenbeharretara moldatu daitezela, esate-rako, ordu aldaketekin eta etxeraino-ko zerbitzuekin. Herritarrei denda txi-kietan erosteko gomendatzen diegugure beharrei egokituko diren baka-rrak direlako. Gure lehentasunakezagututa, atentzio pertsonalizatuaematen dute.

    EAJ-PNV1.- Hernanin erostearen abantai-

    lak gertutasuna, produktuen kalitatea,merkatari eta bezeroaren arteko kon-

    fiantza dira. Gainera, dendari batekeskuratu diezazuke normalean sal -tzen ez duen zerbait. Merkataritza txi-kiak bizia ematen dio herriari, bestelakaleetan ez zen bizitzarik izango.

    2.- Iruditzen zait erosketa zentrubat eratu daitekeela. Horrez gain, zer-bitzu bat jarri daiteke merkatari guz-tien artean, erosketak etxera erama-teko. Konbentzitua nago espezializa-zioa eta kalitatea bultzatzeak bezero-ak erakarriko lituzkeela. Dekora zioaridagokionez ere, gune originalak sortubeharko liratekeela uste dut.Hernaniarrei aurrez aipatutakoagatikesango nieke bertan erosteko, hauda, bizia ematen diolako herriari. Etakanpokoei, gure Kaxkoa edozein mer-katal zentru bezalakoa delako, dene-tik dago eta kalitate oneko produktuakdira. Horrez gain, inguruko tabernetanatseden hartu dezakezu eta denda-rien adeitasuna benetakoa da.

    HAMAIKABAT1.- Bezeroei hurbiltasuna, bezero

    eta merkatarien arteko harremanazuzena da. Hurbiltasun horrek ber-

    matzen du adibidez, batak besteariaholkuak ematea. Horrez gain,komertzio txikiak herriari kale biziaematen dio. Edozeinek ikusi dezakealdea, Hernanin bertan, denda itxiakdauden kale baten eta denda irekiakdauden beste baten artean.

    2.- Hurbiltasuna, kalitatea etabezeroekin harreman zuzena delaberaiek daukaten armarik onena,merkatal gune haundiek ez dutena.Bezeroei aldiz, erosketak beti merka-tal gune haundietan egitea ez delaaukerarik zuzenena. Konparatu deza-tela, eta komertzio txikiek dituztenabantailez ohartuko dira.

    EB-BERDEAK/ARALAR1.- Abantailak ugariak dira: ez

    duzu inora mugitu beharrik, izan ere,hemen, denda ugari daude; kalitatea-prezioa oso ona da eta gertutasunadago tratuan, bezeroari aholkuakemateko orduan. Benetan diot, pe r -tsonalki ni oso gustora sentitzen naiz,dendatik sentsazio onarekin atera -tzen zara. Eta herriari bizia ematendio, eta hori ez da gutxi.

    2.- Merkatari txikiei gomendatu-ko nieke orain arte bezala, kalitatekoproduktu eta tratuari eusteko. Be -zeroei, kanpokoei, hitz egin ohi dietHernaniko denden kalitateaz etaprobatutakoan, arrazoia eman izandidate.

    PP1.- Komertzio txikietan erostea-

    ren abantaila da herriko aberastasu-nean laguntzen duela, eta ondorioz,baita Hernaniko biztanleengan ere.Ko mertzio txikietan erosita herrikozerbitzuen sektorea indartzen lagun -tzen duzu.

    2.- Merkatariei esfortzu bat eska-tuko nieke beren establezimenduakhobetzeko beste herrietako komer -tzioekin eta merkatal zentruekin ber-dintasunean lehiatzeko aukera izandezaten. Erosleei esango nieke“bereentzat” eta “beren buruentzat”ari direla, ez dutela inora mugi tzekoarazorik, hain garestia eta de -serosoa izaten dena, eta herrian ezbeste inon ez dutela izango halakogertutasuna eta enpatia erosterakoorduan. ��

    «Publiko zabalagoarengana iristen ahalegindugara eta marka

    esklusiboak ekartzen»

    «Saiatzen garaazken modeloakherrira ekartzen,herritarrek atera

    beharrik ez izateko»

    1.- Ze abantaila ditu zuen ustez herriko komertzio txikietan erosteak? Ze eskaintzen dio herriari?2.- Ze gomendio emango zenieke herriko merkatari txikiei? Eta bezeroei zergatik gomendatuko zeniekete bertako denda txikietan erostea?

  • 2010-V-30 igandea

    6

    � B O L A - G i p u z k o a k o T x a p e l k e t a

    � E R R U G B I A - X I I I . E s k o l e n L a n d a r e T o r n e o a

    ERRUGBI Eskolen Torneoajokatuko da gaur Landaren,eta Euskal Herriko toki ezber-dinetako zazpi eskoletakogaztetxoak izango dira prota-gonista. Hiru mailatako gaz-tetxoak, hain zuzen: infanti-lak, alebinak eta benjaminak,hau da, 9 urtetik 15 urte bitar-tekoak.

    Zazpi eskolaTxapelketa goizeko 10:00eta-tik 14:00etara izango da etabertan bilduko dira guztirazazpi elkarte: Azkaine-Sara,Haz parne eta Hen daia La pur -diko taldeak, Nafarroa Behe -rea ko Nafarroa, eta Gipuz -koako Bera Bera, Ordizia etaHerna ni. ��

    Euskal Herriko zazpi eskoletakogaztetxoak lehian, gaur Landaren

    Arrozpide eta BurugainGipuzkoako Txapelketan gaurGipuzkoako 26 bolari onenek hartuko dute parte. Donostiako

    Ategorrietako bolatokian izango da, 09:00etan hasita.

    � G I M N A S I A E R R I T M I K O AMalen Martinez, Eskoletako EuskadikoJokoetan izango da gaur Barakaldon

    Malen Martinez gimnasta hernaniarrak, Eskoletako EuskadikoJokoetan parte hartuko du gaur Barakaldoko Lasesarre kirolde-gian. Bestalde, lehengo asteburuan, Eskolarteko GipuzkoakoTxapelketa jokatu zen Astigarragako Kiroldegian. Alebinetan etataldeka, Elizatxok 2garren postua eskuratu zuen, 3 pelotekin etaesku hutsik egindako lanarekin. Sailkapen orokorrean eta banaka,Maddi Alberdik eta Leire Leonetek 2garren eta 4garren postuaklortu zituzten alebinetan. Esku Hutsik egindako ariketetan ere ezziren gaizki ibili hernaniarrak, Alberdik 2garren postuan etaLeonetek 3garren postuan bukatu baitzuten. Sokako sailkapeneanberriz, Alberdik 2garren eta Leonetek 11garren postua lortu zuten.Infantiletan, Hernaniko taldea 8garren sailkatu zen, 5 uztaiekinegindako ariketan. Udaberriko Torneoko finala ere aurreko larunba-tean jokatu zen eta alebinetan eta taldeka, Elizatxok 4garren etaUrumeak 21garren egin zuten. Sailkapen orokorrean aldiz, Elizatxo7garren postuan eta Urumea 16garren postuan gelditu dira. ��

    � A T L E T I S M O AXabier Salillas Vallecaseko ultrafondo lasterketan gaur

    Xabier Salillas CD Hernani taldeko atletakVallecaseko ultrafondo lasterketan parte hartuko dugaur. Europako ultrafondista onenak biltzen diraVallecaseko lasterketan eta Salillasek iazko24garren postua hobetzea du helburu. Lehengourtean 300 atleta atera ziren baina 40k bakarrik lortuzuten 100km-ko ibilbidea amaitzea. ��

    � F U T B O L AHernanik Aloña Mendiren aurkajokatuko du gaur, azken partidua

    Erregionalen ohorezko mailan, Hernanik AloñaMendi taldea izango du aurrez aurre, gaur 16:30e -tan, Azkoagain futbol zelaian. Denboraldiko azkenpartidua izango da. Txuri-berdeak 10garren postu -

    an daude, 42 punturekin. Irabaziz gero, 8-12 pos-tuen artean geratuko lirateke. Galduz gero, okerre-nera ere, 14garren postuan bukatuko lukete. ��

    � M E N D I R I Z M E N D ISierra de Cebollerara joateko,izen ematea bihar eta ostegunean

    Mendiriz Mendi elkarteak antolatuta, irteera izangoda Sierra de Cebollerara (2.141m) datorren astebu-ruan. 15:00etan aterako dira larunbatean,Atsegindegitik. Prezioak honakoak dira: bazkideen -tzat 50 euro eta bazkide ez direnentzat 60 euro.Prezioan sartzen dira bidaia, afaria, gosaria eta loegitea. Jakinarazi dutenez, aterperako lo egitekozakua edo maindirea eraman behar da. Horrezgain, eguraldi ona egiten badu, bazkaria gailurreanegingo dela azaldu dute. Izena emateko aukerabihar eta ostegunean dago. Bulegotik pasa beharda (Iturregi plaza z/g) 20:00etatik 21:00etara. ��

    MIGUEL Arrozpide eta Mi guelBurugain hernaniarrek Gi puz -koako Txapelketa jokatukodute gaur. Gipuzkoako KopanArrozpide bosgarren izan zensail kapen orokorrean eta Bu ru -

    gain zazpigarren erregularita -te an. Bi sailkapen horiei eskersailkatu dira bi bolari hernania-rrak Gipuzkoa ko Txapel ke tajoka tzeko. Ber tan, Gipuzkoako26 bolari onenek hartuko dute

    parte. Txapelketa Donos tiakoAtegorrietako bolatokian joka-tuko da 09:00etatik aurrera.Txapelketa bukatutakoan, baz-karia izango da bolari, epaileeta gonbidatuentzat. ��

    F E L I X M E R I N O B O B I L L O

    URUMEA IKASTOLAKO

    GURASO ELKARTEA

    Hernanin, 2010eko maiatzaren 30ean

    EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezalaerrespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    F E L I X M E R I N O B O B I L L OOstegunean hil zen Hernanin, 41 urte zituela

    - Goian bego -

    HERNANIKO KORRIKALARIAK

    Hernanin, 2010eko maiatzaren 30ean

    Beti izango zaragure artean.

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: E. Zeberio, K. Garmendia, A. Arbelaitz, E. Agirre, A. Oiartzabal eta H. Zaldua. Egoitza: Larramendi 11. � 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.Inprimatzailea: Zeroa Multimedia.

    2010eko maiatzaren 30, igandea::: 3.296zk. ::: www.kronika.net

    � TELEFONOAK � Taxiak: 943 550093 � Udaltzaingoa: 943 248900 � DYA: 943 464622 � Autobusak: Herribarrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037

    � Anbulatorioa: 943 006666 � Jokalari anonimoak: 943 331103 � Alkoholiko anonimoak: 943 331103 � FARMAZIAK � Egunez: Etxebeste Elkano 2 - 943 552087 � Gauez: Chucla Kardaberaz 48 - 943 551793

    � IRAGARKI MERKEAK �

    Lokala alokatzen da kale Nagusian, 50.zkia. Entreplanta da. 17m2 ditu,komuna eta lababoa. Deitu: 943 55 03 37 / 943 27 78 51

    Neska arduratsuak umeak zainduko lituzke uztailean edo/eta klase partikularrak eman. Deitu: 665 723 906.

    Etxeko lanak egingo nituzke astean behin. Deitu: 619 129 803.Atzietan duplexa salgai, bista ederrak, 2001eko eraikuntza berria, sarrera

    Gudarien enparantzatik, 2 logela, 2 komun, saloia eta sukaldea erabatosatua. Prezio berria: 54.950.000 pezeta.Deitu: 656 31 60 31.

    Emakume arduratsu eta esperientziadunak etxeko lanak egingo lituzke.Deitu: 686 597 893

    Pisua salgai Latsunbe-berrin. Behe planta. Sukaldea, saloia, 2 gela etakomuna. Terraza eta lorategia. Garajea ere aukeran. Deitu: 678 740 750

    Bi garaje itxi (marrak ez) salgai. Mañe y Flaquer kalean. Kanpora lehioakdituzte, argitsuak eta beheko plantan. Deitu: 943 55 72 94.

    Pisua salgai Karabelen. 60m2, 2 logela, sala, sukaldea eta komuna.

    Kalefazioa badu. Berritua. Deitu: 627 403 119.

    GIMNASTIKA ARMONIKOA HAURDUNENTZAT: mugimenduaren eta arnasketarenbidez haurdunaldiratko eta erditze ondorenako prestakuntza eta laguntza. SASOI-KO (Marieluts 4 behea) 943 331 183 - 656 721 492

    ETXEKO KONPONKETAK egiten dira: iturgintza, elektrizitatea, pintura, bero-gailuak, antenak ere bai... Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.

    Yolanda estetika zentrua. Fotodepilazio berria, “Fotorejuvenecimiento”, Dietapertsonalizatuak, zure pisua kontrolatzen dugu. Plataforma bibratzailea.Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

    Argia zentroa. Balneoterapia-spa, masajea, akupuntura, diafreoterapia, kiropraxia,erreflejo ajustea eta bertebrala, kromoterapia, drainaje linfatikoa... Antziola 39(Mendi mendian, 2). 943 55 76 76.

    Alicia C.C.: Modu pertsonalean eta profesionalean garapena lortzeko:Coaching, PNL, erlajazioak, Flores de Bach, hipnosia… Deitu: 943 3328 94 / 653 267 146. (Agustindarren plaza, 4).

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologikoeta bertebrala, reflexologia, auriculoterapia...: 943 33 28 94 - 626 807 633(Agustindarren plaza, 4).

    HILABETE izango dute Her -naniko gazteek Gazte Txokoazgozatzeko, urteroko moduan,ekainean, ikasturte amaierare-kin batera udarako oporrakhartuko baitituzte.

    Akuaparkera irteeraHala ere, aldez aurretik, ohitu-ra bilakatu den irteera antolatudute Arcachoneko akuaparke-ra. Irteera 11 eta 17 urte bitarte-ko gazteei dago zuzendua etaekainaren 19an egingo dute.Akuaparkera joan nahi dute-nek, aldez aurretik emanbeharko dute izena GazteTxokoan bertan, eta epea ekai-naren 8ra arte izango da zaba-lik. Irteeraren prezioa 18 euro-koa da. Gazte Txokoko ardura-dunek adierazitakoaren arabe-ra «urtero burutzen den irteerada, eta gazteek oso gustukoaizaten dute, bai jolasten ibiltze-ko, eta baita ere ur ekin tzetanparte hartzeko».

    Herri kirol txapelketa, eskulanak eta merendolaIrteeraz gain, beste hainbatekitaldi ere izango dira ekai-nean. Hilaren 11n herri kiroltxapelketa antolatu dute KaleHezitzaileek eta Gazte Txoko -ko kideek elkarlanean. Fro -gak, besteak beste izango dirakarrera, sokatira, txingak eta

    lokotxak. Txapelketan partehartu nahi duten koadrilekegunean bertan pasa behardute lokaletik.

    Eta ikasturtea behar bezalabukatzeko, ekainean ere ez diraeskulanak faltako, besteak bes -te, abalorio eta apaintzeko taile-rrak. Azkenik, ekainaren 18anmerendola izango dute. ��

    Arcachoneko akuaparkera irteera,ikasturteari amaiera emateko

    Arcachonera irteera urteroko ohitura da.

    � G A Z T E T X O K O A

    Irteera ekainaren 19an izango da, eta 11 eta 17 urte bitarteko neskamutilei dago zuzendua. Izena ekainaren 8a baino lehen eman behar da.

    � O D O L E M A I L E A K

    Odola emateko aukera asteartean Asteartean izango da odola emateko eguna, anbulatorioan 18.30etan.Maiatzeko hilabetean, guztira, 57 pertsonek eman zuten odola. ��

    � U R L U D O T E K A

    Uretan jostatzeko aukera, gaurGaur, 10:30etatik 12:00etara, ur ludoteka izango da Kiroldegian, Her -naniko Udal Kirol Patronatuak antolatuta. Ondo pasa tzera joatekogon bitea egin dute ber tatik.��

    � K O N T Z E R T U A

    Aintzina taldearen emanaldia Aintzina taldeak Suitian diska berria aurkeztuko du ekainaren 6an, goi-zeko 11:00etan, Donostiako Kubo-Kutxa aretoan. Sarrera doan delajakinarazi dute baina aldez aurretik eskatu behar dela. HorretarakoKubo-Kutxa aretoarekin jarri behar da harremanetan 943 01 24 00telefonora deituta edo www.kubo.kutxa.net helbidera idatzita. ��

    � E R A K U S K E T A K

    Haurren Argazki Rallyko argazkiak ikusgai bihartik aurrera

    Haurren Argazki Rallyko argazkien erakusketa Biteriko pasilloanizango da bihar hasi eta ekainaren 4ra bitarte. ��

    Eskoletako haurrek ingurumenari buruzegindako lanak ikusgai bihartik aurrera

    Artelatzek antolatuta, eskoletako haurrek ingurumenari buruz egin-dako lanen erakusketa izango da Biterin, bihar hasi eta ekainaren5a bi tarte. ��

    � E L U R T X O R I

    Leitzara joateko izena emateko azkeneguna bihar izango da

    Urtero bezala, aurten ere Elur Txori elkarteak Leitzara ibilia antolatudu eta izena emateko epea bihar bukatzen da. Elkartean dagoen ze -rrendan apuntatu behar da. Irteera datorren igandean izango da etaohi bezala, goizeko 05:00etan abiatuko dira. ��

    � G A R I N T A B E R N A

    Bihar futbolin txapelketako finalerdiakBihar jokatuko dituzte finalerdietako partidak 19:00etatik aurreraImaz-Yaniz eta Xabi-Eloyek. ��

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Egunaren lehen partean eurilangar pixka bat egin deza ke.Arratsaldetik aurrera hoberanabarmen egingo du. Haizearidagokionez, aldakor ibiliko da,baina ipar ukitua izango du. (

    eu

    ska

    lme

    t)Tenperaturan ez da gorabehera

    haundirik izango eta lainoak uga-

    ritzen joango dira egunak aurrera

    egin ahala. Arratsal dean, euri

    pixka bat egin dezake.