Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

20
114. zenbakia 2012ko azaroa Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea Karatetik futbolera Liztor asiarra XARE egitasmoa

description

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak zuzendu eta Donostiako Berritzeguneak koordinatzen duen aldizkaria. Ikasleek eginda ikasleei zuzenduta.

Transcript of Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

Page 1: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

114. zenbakia 2012ko azaroa Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Karatetik futbolera

Liztorasiarra

XARE egitasmoa

Page 2: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

2012ko azaroa

2

Fo

to i

nk

est

a

Nolakoa izango da etorkizuna? Nolakoa lurra 1000 urte barru?

“Guztiak atseginak eta hurkoari laguntzeko prest izango dira. Denek kirol apur bat egingo dute, bizimodu osasuntsuagoa izateko. Horretaz gain, gaitz guztiek sendagaia izango dute. Kutsadurarik ez da egongo. Garraioek ez dute gasolinarik behar-ko eta horren ordez, eguzkiaren ener-gia erabiliko dute”.

Maitane iraola (DBH 1)

“Berotze globala dela eta, uste dut, beste planeta batera joan beharko dugula bizitzera. Hau da, beste espezie batzuetako gizakiekin elka- rrekin bizi beharko dugula. Teknologia oso aurreratua izango da eta kotxe espazialak izango ditugu. Gustatu-ko litzaidake errealitate horretan bizitzea”.

“Gure ingurumena nahikoa zori-gaiztokoa izango da. Ziur aski Amazonas txikitua egongo da, baita bertako landaredia eta fauna ere. Horren ondorioz, CO2 kopurua areagotu egingo da atmosferan, eta horrek ondorio txarrak ekarriko ditu. Ikuspegi ezkorra badut ere, oraindik garaiz gabiltza”.

leire GoDoy (DBH 1)

“Teknologia oso garatua egongo da. Punta-puntako auto hegalariak izango ditugu, munduko leku batetik edozein tokitara ziztu bizian joateko. Bestalde, garraiobideak erabili or- dez, makinek telegarraiatu egingo gaituzte. Hori bai, natura kutsatzen duen makinarik ez da izango”.

XaBier Martin (DBH 1)

Nolakoa izango da etorkizuna? Nola biziko gara etorkizunean? Nolakoa izango da lurra 100 urte barru? Eta 1000 urte barru? Eta X urte barru? Galdera horiek oso zailak dira erantzuten. Izan ere, inork ezin du etorkizuna nolakoa izango den jakin. Nik dena oso aldatua egongo dela uste dut, bai onerako, bai txarrerako. Baina, auskalo! Ikasten eta etxeko lanak egiten jarraitu beharko dute ondorengoek? Zuek zer uste duzue? Zer iritzi duzue etorkizunari buruz?

Etorkizunari buruz zer dio

kristalezko bolak?

“Teknologia asko garatuko da. Ordena- gailu eramangarrien ordez, tabletak erabiliko ditugu, eta auto guztiak bio-degradagarriak izango dira, gasolina gutxiago kontsumitu ahal izateko. Mugikorrak ere asko garatuko dira datozen 10 urteetan. Ez dakit nolakoa izango den etorkizuna, baina ziur hobea izango dela!”.

“Animali asko desagertu egingo dira, bizitzeko lekurik ez dutelako izango. Izan ere, etxeak egiten ditu-gun heinean, animalien bizilekuak hondatzen ari gara. Zientzian aurre- rapenak egingo ditugu (gauza berriak aurkitu unibertsoan, sendagai berri- ak asmatu, ...) eta teknologia ere as- ko garatuko da”.

anDrea PerDiGUe(DBH1)

MaDDi arrUaBa- rrena (DBH 1)

leire MoVilla(DBH1)

la salle donostia

Page 3: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

www.auzoka.net

Au

zok

a.n

et

3

Zatoz azaroaren 23 eta 24an Kursaalen ospatuko den XARE azoka-jaialdira!

Zorriaren lehiaketaPasa den ikasturtean bezala, honetan ere begiak zorroztu beharko dituzue. Zenbaki guztietan zorri bat ezkutatuko dugu. Zorria topatzen duenak Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa lortuko du, beti ere aurretik emaitza zuzena [email protected] helarazten badu, noski. Zuzen erantzuten duten guztien artean zotz egingo dugu Elkarreko bonoa. Irabazlearen berri auzoka.net-en emanen dugu.

Bestetik, gogoratu Zein naiz? atalean ere

beste lehiaketa bat dagoela. Testuaren azalpenei kasu egin eta asma ezazue zein pertsonari buruz ari diren. Asmatu ondoren, [email protected] erantzuna bidali eta Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa lortzeko aukera izango duzu.

Zenbaki honetako oparia: Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa.Auzoka 113 zenbakiko zorriaren lehiaketako irabazlea Santa Teresa ikastetxeko Iker Elizetxea izan zen. 12. orrialdeko “Teknologia berriak” ataleko “Telebista adimendua hemen da” artikuluari dagokion irudian zorria jarri genuela ederki ikusi zuen.

funtzio ezberdinak dituzte eta elkarren arteko posizioak ere eragiten dio jotzen den musikari. Björk abeslari islandiarrak bira batean mahai-musika-instrumentu hau erabili zuen eta Reactablea ezagunagoa bilakatu zuen.

Reactable mahaia probatzeko aukeraXAREn, besteak beste, Reactable mahai tankerako musika instrumentua erabiltzen ikasi eta probatzeko aukera egongo da. Instrumentu honek ukipen-pantaila handi bat du eta bertan pieza batzuk jarriz, musi-ka jotzen du. Forma ezberdineko piezek

Ordenagailuak euskaratzeko txokoaOrdenagailuak euskaratzeko txokoan teknikari batzuk bisitariei lagunduko diete euren ordenagailuak euskaraz konfiguratzen.

Informazioa gehiago: xare.eu

aurkezpenak. Kursaalera gerturatzen diren bisitariek aukera izango dute Euskal Herrian informazio eta komunikazio teknologia be-rrien alorrean dagoen egitasmo eta eragile euskaldunen errealitate anitz eta aberatsaren jaialdi erakusgarri honetaz gozatzeko.

XAREk euskararen erabilpena indartu nahi du IKTetan eta orokorrean, kultura digitalean. XAREren helburuetariko bat dagoeneko eus- karaz dauden lanabes informatikoak gizarteratzen laguntzea da, baita beraien erabilpena eta lanabes berrien garapena sustatzea ere. XAREk erreferentzia gune bat sortu nahi du euskaldunontzat, euskaraz erabilgarri dauden programa eta baliabideak modu errazean eskuratu ahal izateko. Datozen hilabeteetan gidak eta bideo-tutorialak ere eskaintzeko asmoa du.

Azaroaren 23 eta 24an, bi egunez, ostirala eta larunbata, Kursaaleko lurrazpiko planta euskara eta kultura digitala ardatz dituen egitarau oparo batekin beteko da: multimedia instalazioak, ikus-entzunezkoak, erakus-taldiak, lehiaketak, musika, ikastaroak, mahai inguruak, jokoak eta egitasmoen

Page 4: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

2012ko azaroa

4

Jakin badakigu emakumezkoen kirola, orokorrean, izan futbola, izan arrauna, ezin dela konparatu gizonezkoen kiro- larekin. Baina zergatik ez? Ondoren elkarrizketatuko dugun neska eder hau Libana Taboada da, Zumaiako Telmo De- una traineruko taldekidea. Guri, udarako emakumeetako bat dela iruditzen zaigu. Izan ere, Zumaiako neskek amestu ezin- go zuten denboraldia egin dute arrau- nean. Horrela, emakumeen kirola eza- gutaraztearekin batera, gizonezkoen pa- rera eraman dute.

arrauna ez da ohiko kirola. Zer dela eta hasi zinen zu arraunean?Ama oriotarra eta aita zarauztarra izanik, etxean beti jarraitzen genituen estropadak. Hala eta guztiz ere, ni Zumaian hasi nintzen arraunean, denei kontra eginez. Izan ere, lagun batzuk nituen arraunaren munduan zenbiltzanak. Horretaz aparte, zortzi urte nituenetik, udarako arraun ikastaroetan ere ibili izan nintzen. Azkenean, hamalau urte nituela, arraunean hastea erabaki nuen. Horretarako federatu egin nintzen. Aipatu beharra dut Leire Antia arraunlari eta laguna izan zela ni arraunean hasteko arrazoi nagusienetako bat. Berak animatu ninduen nolabait arraunean hastera. Egia esan, txiki-txikitatik lagun minak gara eta bizitzako momentu onenetakoak berekin bizi izan ditudala esatera ausartuko nintzateke.

Jakin badakigu Zumaiako taldea sortu aurretik beste talde bateko partaide zinela. Zein talde zen?2008en denboraldian, emakumezkoen traineru estropadak ospatuko zirela esan ziguten. Baina, Zumaian ez geunden nahikoa neska traineru bat osatzeko. Beraz, arraunean egiteko gogoa genuenez, Getariako neskekin trainerua osatu genuen, haiek ere gutxitxo baitziren trainerua osatzeko. Horrela, Zumaia-Getaria taldea sortu genuen. Talde horretako patroia ni neu izan nintzen, arraun egiteko gutxieneko adina ez nuelako garai horretan.

“Gutxieneko adina ez, eta patroia izan nintzen Zumaia-Getaria taldean”

LIBANA TABOADA

Aurtengo udarako emakumeetako bat

Page 5: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

Denboraldi bikaina izan da: euskotren liga irabazi eta ohorezko txandan Galiziarrei onenak zaretela erakutsi diezue. Baina, zein izan da zuretzat estropadarik garrantzitsuena?Niretzat, estropadarik garrantzitsuena eta bereziena, uztailaren 22an Pasai San Pedron jokatu genuena izan zen. Bigarren aldiz Euskotren ligako estropada bat irabaztea lortu genuen. Aurretik, beste estropada bat irabazita genuen, baina beti zoria eta eguraldi txarraren laguntza izan genuelakoan geunden. Horregatik, eguraldi paregabearekin, zoriari aukerarik

ematerik ez zegoen estropada irabazteak, asko lagundu zigun gure konfiantzarako. Laburbilduz, zerbait baginela jakin genuen.

Badakigu estropada batean, hasiera lekuraino arraunean joan behar izan zenutela eta hori oso neketsua izan zela. Gainera, mutilen kasuan, motor batek lagundu omen zien haraino iristen. egia al da?

Bai, egia da. Pedreñako estropadan izan zen gertaera hori. Dena den, neskek ere izan genuen motorren laguntzatxoa.

Ziur estropada bitxiren bat izan duzuela. Hau da, berandu iritsitakoren bat, edo agian ahaztutakoren bat. Kontatuko al zeniguke halako bitxikeriaren bat?Aurten, adibidez, estropada egun batean loak hartu ninduen. Izan ere, 8:30tan egon behar nuen arraun klubean. Lo gelditu nintzen, eta entrenatzaileak esnatu zidan 8:45 inguruan, etxeko telefonora deituta. Ederra sustoa! Taldekideen barreak ere aguantatu behar izan nituen! Eskerrak estropadara arazorik gabe iritsi ginela.

Zer da estropada batean gertatu zaizun gauzarik arraroena?Gauza arraro asko bizi izan ditut, baina agian jakingo ez duzuen bat txiza-potoaren erabilera izango da. Estropada aurretik, arraunlari askok ezin izaten diote txizagurari eutsi. Horregatik, erditik moztutako ur botilak eramaten dira traineruetan txizontzi modura erabiltzeko. Niri, jendeak traineru barruan txiza egiten ikustea arraroa iruditzen zait.

elkarrizketa bukatzera doa. Bukatu aurretik, eskerrak eman nahi dizkizugu. Bestalde, talde osoari ere gure partez animoak bidaltzen dizkiogu. Hurrengo denboraldia ere halakoa edo hobea izan dadin desiratzen dizuegu. Baina ezin dugu bukatu, galdera pertsonal bat egin gabe. egia al da askoz gehiago ligatzen dela ezaguna izanda?Egia da jende gehiagok kasu egiten digula, baina gure herritik kanpo ez dut uste oso ezagunak garenik. Gainera denboraldian zehar, ez dugu ligatzeko eta parrandarako aukera asko izaten. Eta denboraldia bukatzen denean ... ez dut uste gehiago ligatuko dugunik.

5www.auzoka.net

Elk

arriz

keta

“Erditik moztutako ur botilak eramaten ditugu traineruetan txizontzi modura erabiltzeko”

“Estropadarik garrantzitsuena eta bereziena, Pasai San Pedron jokatu genuena izan zen”

la salle-san luis

Page 6: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

2012ko azaroa

6

Ek

olo

gia

ikasbideko lh5a kooperazio taldea

Hondakinak, zaborra eta bere tratamendua. Zero zaborra.

Gure helburua: Zero zaborraZaborra, bi edo hondakin gehiago ontzi berdinean biltzen ditugunean sortzen da. Beraz, zaborra ez sortzeko biderik onena, hondakinak sailkatzea da.

Txoko berdeaBirziklatzen ez diren gauzak, txoko berdera botatzen ditugu, eta kutsa- korrak edo arriskutsuak diren gauzak ere. Txoko berdetik, Garbigunera era- maten ditugu hondakin horiek. Donos- tiatik gertuen dagoena, Garberako Garbigunea da.

BirziklapenaJakin behar dugu gauza guztiak ez direla birziklatzen: bonbila, guraizeak, eta abar. Beste gauza batzuk berriz bai: papera, kartoia, plastikoa, olioa eta abar. Birzikla-tzeko lehenengo pausua ontzi egokira botatzea da. Guk ontzi mota ezberdinak ditugu: kutxak, gurpildunak, hondakin bere-ziak sartzeko, eta gehiago.

Hona hemen gure ontzien zerrenda eta funtzioa:

ontzi urdina: kartoia eta papera botatzeko balio du.

ontzi berdea: beira biltzen da (hau ez dago eskolan).

ontzi horira: plastiko batzuk (ez denak) jasotzeko balio du.

ontzi marroia: hondakin organikoak bota-tzen ditugu (ogia, fruituak, haragia eta bes-telakoak).

ontzi zuria: arropa pilatzeko tokia.

Hondakin guzti horiek kamioiak hartzen ditu eta leku berezi batera eramaten ditu birziklatzeko.

BerrerabiltzeaNola egiten da diru-zorro bat tetrabrick batekin?

Hemen argibideak, pausoz pauso:

1. Tetrabrick bat hartu, eta ondo garbitu eta lehortu. Luzea edo zapala izan daiteke (luzea hobeto geratzen da).2. Tetrabricka zapaldu.3. Tolestadurak kendu. 3. Bi aldetatik moztu.4. Hiru aldiz tolestu.

5. Hirutako zati baten, alde bat moztu.6. Zulo bat egiten da tapa sartzeko.7. Azal hegalak moztu.8. Zinta isolatzailearekin barrukoa itsatsi.9. Apaindu eta ... birziklatutako diru-zorroa daukazu!

Elkar trukaketa eta konpartitzeaKonpartitzea da arropa txikia gelditzen de- nean, behar dutenei ematea, adibidez. Ko- txea konpartitu egin behar dugu, dirua aurrezteko eta hainbeste ez kutsatzeko. Bigarren eskuko merkatuak ere badaude, batzuk hirian, beste asko sarean aurki ditzakezu.

Etxea konpartitzearen abantailak toki berriak ezagutzea, hizkuntza berriak ezagu-tzea eta lagun berriak egitea dira. Gainera, diru gutxiago gastatzen da. Normalean gazteek etxea konpartitzen dute.

Page 7: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

7www.auzoka.net

Alb

iste

bit

xia

k

Txakur zaintzailea

68 urteko Corbis Richard Eggersek, Well Fargo bankuko filial batean zuen lanpostua galdu du, Des Moines hirian (AEB). Horretarako arrazoia: duela 49 urte, 10 zentimoko txanpon bat fal-tsutzea. Kasu, 1963ko otsailaren 2an, garbitegi bateko makina batean, kar- toiarekin egindako 10 zentimoko txan- pon batekin ordaintzen saiatu zen. Garai hartan, ekintza horrek kartzelan 2 egun pasatzea eragin zion. Orain, 49 urte geroago, eta gertaera horren ondorioz, Wellf Fargo bankuko beze-roen ordezkari zerbitzutik kaleratu dute. “Balentria ergela izan zen, eta ez nago batere harro egindakoaz. Baina, pertsona bat 7 urtez lanpostu batean lana ondo egin ostean kaleratzea, gehie- gikeria da”, esan du Eggersek.

10 zentimogatik

kaleratua

Hildako txakur bat zaintzen egon da beste txakur bat astebetez, Errusiako Parm eskualdeko Filippovka herri- an. Txakurra auto-istripu batean hil zen, eta bere lagunak, errepidetik atera eta astebetez zaindu zuen. Bizi- lagunek kontatu dute naren arabera, “hildako txakurra besarkatuz egon da, berotasuna emateko, noiz berpiztuko zain”. Bizilagunek Romeo eta Julieta deitu diete bi txakurrei eta hildako txakurraren gorpua lurperatzen saiatu diren arren, lagunak ez du inor hur-biltzen utzi.

Munduko arrainik txikienak Schindleria Brevipinguis izena du eta 1973an aur-kitu zuten Australian. Munduko arrain txikiena izateaz gain, ornodun txikiena ere bada. Emeek zortzi milimetroko lu-zera dute, eta arrek berriz, zazpi milime-trokoa. Antzinako arrainen itxura dute, gardenak dira, eta ez dute ez hortzik ez ezkatarik. Horretaz gain, bizitza oso la- burra dute: bi hilabete inguru bizi dira bakarrik.

Munduko arrainik

txikienak

Ronaldok pisua galdu

nahi du

Brasilen egingo duten ‘reality’ baten protagonista nagusia izango da. Bere zeregin bakarra pisua galtzea izango da eta ikus-entzuleek astez aste ikusiko dute brasildarraren ahaleginaren emai- tza. Erretiroa hartu zuenetik, nahikoa loditu da, eta orain gehiegizko kilo hori- ek kendu nahi ditu. Munduko golea- tzailerik onenetarikoa izan zenak, ari-keta fisikoen programa bat egin eta eli- katzeko modu berri bat ikasi beharko du bere helburua lortzeko.

Hau baino sexistagorik! Txinako Guilin hiriko Lermandi parke tematikoan, gona motza daramaten neskei, pre-zio erdian kobratzen diete sarrera. Alegia, 18 urtetik gorako emakumea ba- zara eta zure gona 38 zentimetro bai- no gutxiagokoa bada, kasik eskuzaba-lik hartuko zaituzte. Parkeko zuzenda-ritzak, gainera, lotsagabe erantzun du salaketen aurrean: “Inguru honetan go-na laburrak saltzen dituzten postu asko daude. Bertako ehungintza indartzea da gure helburu bakarra”

Adimen laburrak

herri ametsa, 6.maila

Perlatzarra

Ostra erraldoi baten fosila eskaneatu eta golf pilota baten tamaina duen perla bat aurkitu dute bere barruan. Aurkitu zutenean, arrantza-ontzi bateko sareetan harrapatuta zegoen 145 milioi urte dituen fosila. Egun, Blue Reef akuario britainiarrean dago. Wartski bitxidendako zuzendariak hauxe esan zuen: “Bere balioa hainbat milioi dolarrekoa da”.

Page 8: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

2012ko azaroa

8

Kir

ola

Zein zara?Marouf El Haiba naiz, hamabi urte ditut eta Donostian jaioa naiz. Catalina De Erauso-n ikasten hasi nintzen, baina sei urte nituela Mendiola ikastetxera etorri nintzen.

Zein kirol egiten duzu?Momentu honetan futbolera jolasten dut. Oso gustuko dut futbola eta gainera nire lagunekin jokatzen dut.

lehen beste kirol bat egiten zenuen? Lehen karatea praktikatzen nuen eskolaz kanpoko ekintzetan. Kirol dibertigarria de-la iruditzen zait. Gainera, lagun asko egin nituen.

Kontatuko al diguzu pixka bat karateak zertan datzan? Karate hitzak, euskaraz, esku hutsaren bidea esan nahi du. Kirol hau egiten due- nari karateka deitzen zaio eta hauen maila, gerrikoen koloreak adierazten du zuritik (maila baxuena) beltzeraino (maila altuena). Helburua ez da erasorako prestatzea, zure burua babesten ikastea baizik.

Horretarako teknika batzuk erakusten di- tuzte: arnasketa, ostikoak, immobilizazioak, blokeoak, eta abar.

Zer da gehien gustatzen zaizuna kara-tetik? Nire lagun eta ikaskideekin praktikatzea, oso dibertigarria baitzen guretzat. Askotan, la-saitzeko ere baliagarria egiten zitzaigun.

Zer gustatzen zaizu gehiago, futbola ala karatea? Gaur egun, futbola esango nuke. Futbolari ospetsuenak bezala jokatzea gustatuko litzai- dake eta hauek imitatzen saiatzen naiz.

Zeintzuk dira zure karateka eta futbolari gustukoenak?Nire karateka gustukoena, nola ez, Jackie Chan izan da beti. Bere pelikulak izuga- rri gustatzen zaizkit. Futbolari gustukoena, berriz, Messi dut, bera baita munduko joka-laririk onena. Edonori gustatuko litzaioke berak egiten dituen jokaldiak egitea.

Zein futbol taldeetan jokatzen duzu?Trintxerpe Futbol Taldean jokatzen dut, aurrelari bezala. Astean bitan entrenatzen dugu.

Zergatik uste duzu futbola dela ume eta gazte gehienen kirolik gustukoena?Ospetsuena delako eta telebistan gehien-bat futbola ematen dutelako.

Ikasturte hasierarekin batera, eskolaz kanpoko ekintzei hasi-era ematen zaie. Baina, zein kirol da umeok gehien aukeratzen duguna? Gustukoena futbola da. Hori ikusita, jakin nahi izan dugu ea zeintzuk diren futbola aukeratzeko arrazoiak. Horre- tarako, gure ikaskide Marouf El Haiba galdeketa bat egin diogu. Bere afizioa karatea zen, baina bederatzi urte zituenean karatea alde batera utzi eta futbola praktikatzen hasi zen. Zer dela eta aldaketa hori?

“Karatea asko gustatu arren, bederatzi urterekin futbolean jokatzen hasi nintzen”

MAROUF EL HAIBA

“Karate hitzak, euskaraz, esku hutsaren bidea esan nahi du”

“Edonori gustatuko litzaioke Messik egiten dituen jokaldiak egitea”

mendiola ikastetxea 5. mala

Page 9: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

www.auzoka.net

1992ko urriaren 22an jaio nintzen, Logro-ñon. Errealean jokatzen dut erdilari gisa eta nire debuta 2011ko urriaren 29an izan zen. Bihotzez errioxarra naiz, Fernando Llorente bezala, Rincon del Soto herrian hazi bainintzen. 12 urterekin Errealean jo- katzen hasi eta 2009an, Espainiar se-lekzioarekin jokatu nuen, Europako Sub-17 UEFA txapelketan. Errealeko bigarren

taldean titularra naiz, baina noiz behinka, lehen taldearekin jokatzen dut. Nire zen-bakia 14a da.

Per

tso

na

ia +

zein

na

iz?

Zein naiz? ?

9

Emaiguzu zure erantzuna [email protected]

Atletiko San Sebastian taldeko 29 urteko arraunlari lasar-tearraren bizitza, piraguismoa izan da, umetan kirol honetara zaletu zenetik. Baina, eskainitako denbora eta ahaleginak izan du emaitza: udan, Olinpiar Jokoetako K1 modalitateko finalean brontzezko domina eskuratu baitzuen. Garaipen horrek eman zion amaiera kirolari gipuzkoarrak Londresko Olinpiar Jokoetan egindako ibilbide bikainari. Emilie Fer frantziarrak urrezko domina irabazi zuen, eta Jessica Fox australiarrak berriz, zilarrezkoa.

Zenbaki honetako oparia: Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa.auzoka 113 zenbakiko irabazlea: Peru Murgiondo da, Axular Lizeoko ikaslea. Peruk pertsonaia ezkutua Errealeko jokalaria den Imanol Agirretxe dela asmatu zuen.

“Karatea asko gustatu arren, bederatzi urterekin futbolean jokatzen hasi nintzen”

Emozioz betetako eguna izan zen K1 modalitateko finalaren eguna. Lehia garrantzitsua zen. Jende pila bat zegoen estadioan. Besteak beste, han zeuden bere familia eta lagunak, eta baita haraino heltzen lagundu zion jende guztia ere. Domina norberaren meritua baino, jende askoren lanaren emaitza zela argi utzi nahi izan zuen Maialenek.

Espainiako selekzioak apirilaren 3tik 6ra Pauen egin zituen hautaketa probetan nagusitu zen Maialen K1 mailan. Maila horre-

tako emakumeek lau jaitsiera egin behar izan zituzten eta, guztietan, Chourraut izan zen azkarrena. Horrela Londreseko Olin-piadetarako sailkapena lortu zuen.

Bestetik, slalom taldeak urte asko zera-matzan lanean. Horregatik, domina talde osoarentzako saria izan zen. Maialen po-zik agertu zen lortutako brontzearekin. Hala ere, Londresera heldu baino lehen, urrearekin amets egiten zuela aitortu zuen. Baliotsuena urrea zela onartu zuen, baina arerioen jaitsierak hobeak izan ziren. Hai-zea kontran izan zuten eta proba asko zaildu zuen horrek.

Maialenen bertute handienetakoa bat kons- tantzia dela esan genezake. Setatsua ere ba-

da: zerbait buruan sartzen zaionean, lor- tu arte ez du amore ematen. Akats nagu-sienak berriz, urduriegia dela eta umore txa- rrekoa dela, batik bat gauzak ongi ate-ratzen ez zaizkionean.

Azkenik, Olinpiar Jokoetan espainiar selek-zioak eraman zuen arropaz sortutako ez- tabaidagatik galdetzen diotenean, ez zi-tzaiola askorik gustatu erantzuten du, bai-na uretan eroso egon zela. Polita izan edo ez, itxura azaleko kontua baita.

Finala gogorra izan zen, baina opari ederra ekarri zuen bueltan

Datozen Olinpiar jokoetan urrezko domina lortzeko gogor saiatuko da

Maialen Chourraut Iurramendi lasartearrak brontzezko domina irabazi zuen olinpiar jokoetan

intxaurrondo hegoa, 6.maila

Page 10: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

liztor asiarraren deskribapenaLehenik eta behi, argi eta garbi izan behar dugu liztorra eta erlea ez direla berdinak. Gainera, liztor asiarrak, pertsona zahar, asmatiko eta gazteentzat oso kaltegarriak dira. Bere ziztadak min handia egiten du. Orokorrean, liztor asiarrek erleak jaten dituzte.Asiako liztorra (Vespa Velutina latinezko izenez ezaguna), Txinan jatorria duen liztor espeziea da eta bere gorputza, beltz-beltza da. Horretaz gain, esan beharra dago liztorra izateko oso handia dela: liztor europarraren hirukoitza da hain zuzen.

Gutxi gora behera, 36 milimetro inguru luze da eta liztor erregina berriz, 40 milimetro luzera edukitzera irits daiteke.2005ean egurra zeraman itsasontzi batean, Bordeleko portuan lehendabizikoz agertu zenetik, Europan espeziea inbaditzailetzat

2012ko azaroa

10

Kaixo auzokatarrok! Badakizue zeri buruz hitz egingo dugun? Ale honetan liztor asiarra izango dugu mintzagai. Izan ere, erreportaje honetan ekialdetik datorren liztor arriskutsu horri buruz, gauza asko ikasi eta zenbait datu ezagutuko ditugu: nondik eta nola etorri den, zenbat neurtzen duen, zer jaten duen, nolakoa den eta abar. Gai hau interesgarria eta zuen gustukoa izatea espero dugu.

Sei milimetroko eztena dute. Pentsa zenbat min egin behar duen!

Errep

or

taje

a

Liztor mota hau espezie inbaditzaile berri bat da, oso arriskutsua

Liztor asiarraGeldi dezagun ekialdetik datorren liztor beldurgarriaren inbasioa

jotzen dute. Izan ere, erlauntzak erasotzeaz gain, hego-mendebaldeko Europan kalte-ak eta alarma sortu baititu. Lau eta sei metro arteko altueran jartzen du bere habia eta habi bakoitzak 50 zentimetroko zirkunferentzia eduki dezake.

ezagutzeko modua: abdomeneko lau-garren segmentuaIntsektuek hiru zatitan dute gorputza bana- tuta: burua, toraxa eta abdomena. Liztor asiarrak abdomena beltza du eta abdo-meneko laugarren segmentua berriz, horia.

Page 11: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

Detaile horrek ezberdintzen du liztor europa- rrarengandik. Bestetik, hankak marroiak ditu.

Liztor habi batzuetan 50 liztor egon dai-tezke eta haiek bakarrik erlauntz bateko erle guztiekin buka dezakete. Erleek, liztor asiarra hiltzeko, bere inguruan jarri, erle masa bat sortu, eta beroa ematen die. Horrela lortzen dute liztor asiarra hiltzea. Gainera, zenbait erlategietan, tranpak jarri dituzte liztor erregina hiltzen saiatzeko.

ZiztadaLiztor hauek 6 milimetroko eztena dute. Pentsa zenbat min egin behar duen horre- lako ezten batek! Hauek duten pozoia, erleak dutena baino askoz ere indartsuagoa da. Bestetik, aipatu dugun bezala, liztor hau erleak janez elikatzen da, eta nekazariei arrisku seinalea eman ohi die. Izan ere, hamar liztor soberan dira erlauntz bat garbi uzteko eta dena hondatzeko.

HedapenaOraindik ez dira Euskadi osoan zabaldu. Gipuzkoan besterik ez dira ikusi. Liztor hauen agerpena iazko udan izan zen, Gipuzkoako Erlezain Elkarteak adierazi zuenez. Liztor erreginak uda, udaberria eta neguan hibernatzen du eta udazkenean esnatzen dira. Oraindik ez dira Euskal Herri guztian zabaldu, baina kontuz ibili beharko dugu.

11 www.auzoka.net

Liztor erregina 40mm luzera edukitzera irits daiteke

ikasbide lh6 kooperazio taldea

Elkarrizketagratxi, ikasbideko irakaslea. liztor asiarrak handiak iruditzen zaizkizu? Inurri batekin konparatuta handiak dira, baina elefante batekin konparatuta txi-kiak. Dakigunez, Euskadiko liztorra baina handiagoa da, nahiz eta Euskadin beste espezie erraldoi bat egon.

Zizta egin al dizute noizbait? Momentuz ez. Baina, bere ziztadak oso min handia egiten duela esan didate.

ikusi al duzu beraien habiarik? Bai. Duela ez asko, ikastola ondoan zegoen bat. Liztor habi horren berri eduki genuenean, argazki bat atera genion eta ondoren suhiltzaileei deitu.

Ba al dituzu beraien argazkirik? Nik egindakorik ez, baino interneten asko daude.

Zer jaten dute? Erleak jaten dituzte! Horregatik esaten dute liztor hau oso arriskutsua dela ingu-rumenarentzat. Horrela jarraitzen badute, erlerik gabe geratuko gara eta.

Zenbat ume eduki ditzakete? Ez dakit, baina normalean intsektuek arrautza asko jarri ohi dituzte. Beraz, imajinatu.

Zenbat urte bizi daitezke? Intsektuen bizitza oso arraroa eta bitxia da. Horregatik ezin izango nuke esan zenbat bizi ohi diren. Intsektuak fase ezberdinetatik pasatzen dira bere bizitzan zehar eta metamorfosia egiten dute. Beraz, ikusi beharko genuke zer nolakoa den bere bizitza fase ezberdinetan.

Uste al duzu liztor asiarrak lortu dezakeela liztor euskalduna iraun-gitzea? Izan daiteke. Baina seguru nago den- borarekin zientzialariek espezie inba-ditzaile honen kontrako erantzun bat aur- kituko dutela.

Zenbat tenperatura jasan dezakete? Ez dakit. Baina dirudienez tenperatura altuak ez zaizkie asko gustatzen. Erle autoktonoak bere tenperatura aldatzeko teknika bat erabiltzen du defentsa modura.

Zergatik etorri dira euskal Herrira? Ez da beraien kabuz etorri. Egurra zekarren itsasontzi batean hurbildu ziren gurera.

Page 12: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

Apple konpainiak iPhone 5 aurkeztu du eta irailaren 28tik jada badugu Estatuan salgai. Merkatuko telefonorik argalena da (aurrekoa baino %18 argalagoa). 7,7 milimetroko lodiera du eta 112 gramoko pisua (aurrekoak baino %20 gutxiago). Gainera, pantaila handiagoa du, A6 prozesadorea, aluminiozko diseinu berria eta LTE konexioa. LTE teknologiari esker abiadura handiagoa izango du eta bi aplikazio berri ere gehitu dizkiote: maps eta hizkuntzak. Eskuratu nahi izanez gero, hiru aukera dituzu:

16 GB = 676 €tan, 32 GB = 776 €tan eta 64 GB = 884 €tan

ane garcía, ainara gironés, dani pinargote

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa zientzien fakultateko sei ikaslek asmatu dute A4 tamainako bi ukimen pantaila dituen tramankulu hau. Besteak beste, apunteak hartu eta interneten aritzeko balio du. Aurrerapen handia izan da ikasgai guztietarako balio duelako eta bestetik, ikasleek ez dutelako zertan libururik erosi behar izango. Think Big 2012 lehiaketan bigarren saria irabazi du.

unai arrieta, olatz arregi

EHU-ko eskoletarako liburu elektronikoa

Tek

no

log

ia b

erria

k

2012ko azaroa

12

iPHONE 5

Google-k aurretik zuen ahots sistema bilaketari hamahiru hizkuntza gehiago gehitu dizkio. Horien artean daude, euskara, katalana eta galiziera. Hizkuntza hauek sartzeari esker, gaur egun, berrogeita bi hizkuntzak dira Google-k ahots bilaketa sistemaren barne dituenak. Konpainiak azaldu duenez, Android sistema duten mugikorrek berritasun hau erabiltzeko aukera izango dute.

ane garcía, ainara girones, dani pinargote

Euskara google ahots bilaketa sisteman

Hodeian bizi garaHodei-konputazioa, Interneteko zerbitzarietan informazioa gordetzeari deitzen zaio. Gero eta gehiago erabiltzen da. Adibidez, lagunekin ditugun argazkiak karpeta birtual batera igotzeko. Internetenen programa asko daude eta hauek erabiltzeko ez dugu zertan programa deskargatu beharrik izango. Dokumentuak ere partekatu ditzakegu gelako kideekin, adibidez, Google Docs-en bitartez. Abantaila ikaragarria da, baina neurri batean pribatutasuna galtzen da. Jada, gure edukiak ez daude leku fisiko bati lotuta, hodeian baizik.

unai arrieta, aloña bengoetxea, romina iraola

elizaran ikastetxea

Page 13: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

XARE, euska-razko tekno-logia berrien azokaEzin dugu ukatu gazte- ok Informazioaren Teknologia Berriak (IKT bezala ezagunak) gustuko ez ditugunik. Gure egunerokoan

garrantzia handia dute, eta etorkizunean tresna oso erabilgarriak izango dira. Horregatik, IKT-en alorrean eta orokorrean kultura digitalean, euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, XARE azoka-jaialdiaren lehen edizioa ospatuko da azaroaren 23 eta 24an Donostiako Kursa- alen. Hitzaldi eta mahai inguruez gain, produktu, software eta zerbitzuen berri emango da stand ezberdinetan, eta hiritarrek ere aukera izango dute beraien ordenagailuekin bertaratzeko. Informazioa gehiago, www.xare.eu webgunean.

San Blas opilaren

errezeta

Osagaiak:

orea egiteko:

• 3 arrautza

• 9 koilarakada azukre

• Legamia koilaratxo erdi bat

• 80 gr. gurin

• Anisaren esentzia (tanta batzuk)

• IrinaGainaldeko zuria egiteko:

• Lehen bereizitako zuringoa

• 120 gr. azukre xehatu

Nola egin:

1. Osagaiak nahastuz, ore sendo eta malgua

egin. Zentimetro eta erdiko lodierako opila

egin eta forma eman.

2. Labe beroan sartu, alde bakoitzetik zazpi

minutuz.

3. Zuringoa irabiatu ondo harrotu arte eta glace

azukrea gehitu.

4. Opila hoztu baino lehen, gainean zabaldu

zuringoa.

Erreze

ta +

esp

erim

en

tua

+ a

gen

da

kultur agenda

Errezeta+esperim

entua

13www.auzoka.net

Aisialdian euskara non-nahi

arantzazuko ama ikastolalh 5 a maila

Sumendiaren leherketaMateriala: • Koka-kolaz betetako botila bat

• Mentazko gozoki bat• Kartoia• Egunkaria• Margoak (marroi kolorea)

Azalpena:Lehendabizi kartoiarekin sumendi bat egin.

Ondoren, egunkariarekin estali sumendia, goian

zulo bat eginez. Dena kolore marroiez margotu. Hori

egin bezain laster, mentazko gozokia koka-kolazko

botilan sartu. Ondoren, tapa itxi, botila astindu eta

sumendian sartu. Bukatzeko tapa ireki.Ondorioa:Benetako eztanda gertatzen da. Kontuz ibili!

arantzazuko ama ikastola

lh 5 b maila

Beldurrezko eta fantasiazko XXIII asteaUrriaren 27 eta aza-roaren 2a bitartean os-patuko da eta aurreko edizioetan bezala, urte-ko film labur eta luze en- tzutetsuenak izango di-ra ikusgai. Erakusketa interesgarriak ere an-

tolatuko dira. Guk, urriaren 27an goizeko 12:00tan, euskara hutsez izango diren bi film gomendatzen dizkizuegu:

• Ohe azpiko zera (David Zabala, Paul Urkijo)• Freddy Igeldegi (Peter Dodd)

Eskolarteko XXIV Koldo Mitxe-lena literatur lehiaketa

6-18 urte bitarteko ikasleek, 24. Eskolarteko Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketan parte-

hartzeko aukera duzue. Epea zabalik dago, beraz, denbora duzue zuon lanak prestatzen joateko. Aurten gainera, lehiaketak berritasun bat dakar: “Donostia 2013” sari berezia. Izan ere, 2013an, 200 urte beteko dira Donostia berreraikitzea erabaki zutenetik, behin hiria erre eta suntsitua izan eta gero. Horrela, Donostia 2013 gaia ardatz hartzen duten komiki, olerki, ipuin eta bertso-paper guztien arteko lan onenak, “Donostia 2013” saria jasoko du.

“Badu bada” euskarari buruzko erakusketa San Telmon

Euskara eta honen historiari, errealitateari eta etorkizuneko erronkei buruzko erakusketa bat zabalduko dute azaroaren 16an San Telmo museoan. Erakusketarekin batera, bisita gidatu bereziak, literatur solasaldiak eta bestelako aurkezpenak izango dira. Otsailaren erdialdera arte egongo da zabalik.

Page 14: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

2012ko azaroa

14

Mu

sik

a

MALú“Guerra fría”

LEIHOTIKAN“Harold”

FLO RIDA“Wild ones”

Flo Ridak ingelesez abesten du eta oso famatua egin da mundu osoan zehar. 2012an 3 single atera ditu: Whistle, Let it Roll eta Goin’ In. Abesti guzti hauek Wild Ones albumean daude. Hiru abesti hauetatik argitaratutako lehe-na Whistle izan zen; ondoren Let It Roll aurkeztu zuen eta azkenik, Jennifer Lopezekin batera abestutako Goin’ In. Guri gehien gustatzen zaiguna Whistle da, politena delako.maria coloma, xabier izaguirre, tibalt labayen, unai muñoa, paola alquezar, javier beldarrain

Leihotikan 1992an sortu zen. Talde euskalduna da, Iruñeakoa, eta punk-hardcore musika egiten du. Taldean 4 lagun daude: Gorka, Patxi, Aitor eta Titi. Jendeak gustura entzuten du beraien musika. Oraingoz, sei disko atera dituzte. Harold da azkenekoa eta 2012an kaleratu dute. Harold diskoarekin, taldea lehen baino famatuagoa egin da eta horregatik, orain beste disko berri bat sortzea pen-tsatu dute.iñaki acha, lara lopez, unai moreno, ane cortés, garazi azpiroz, carlos sanchez

TRAIN“Drive By”

mariaren bihotza

Maria Lucia Sanchez Benitez, guretzat Malú, 1982ko otsailaren 15ean jaio zen Madrilen. Malúri pop, pop-rock eta flamenko estiloak gustatzen zaizkio. Malúren osaba gitarra jolea da, Paco de Lucia famatua. Malúk artista asko- rekin egin du lan: Marta Sanchez, Pastora Soler, Melendi, Raphael, Vannesa Martin, etab. Maluren azken diskoak “Guerra fría” izena du eta 13 abestiz osatuta dago: Voy a quemarlo todo, Ni un segundo, etab.amaia queiro, iratxe cabanillas, adriana aranburu, xiaoni uria, ander jimenez, lander gorostidi

Train taldea 3 pertsonaz osatuta dago: Mohaman (abeslaria), Espen Lind (bateria jolea) eta Amun Bjortlund (gitarra jolea). Drive By, California 37 albumeko maitasun abesti bat da. 2012ko urtarrilaren 10ean kaleratu zuten eta bertan, bizitza guk nahi ez dugun bezalakoa dela kantatzen da. Abesti bikaina da, erritmo ona duelako. Baina, batez ere, gauza ezberdinak erakusten dizkigulako. ander olano, jhony tocagon, haizea ureña, ane elizalde, iñigo agudo, ainhoa lopetegi

Page 15: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

15www.auzoka.net

Fil

ma

k

“Las aventuras de Tadeo Jones”Sinopsia: Tadeo Jones-ek txikitatik e-giten zuen amets Indiana Jones iza-tearekin. Behin, arkeologo ezagun ba-tekin nahasi eta Perura bidaliko dute. Bertan, abentura asko biziko ditu eta maiteminduko den irakaslearen la-guntzaz, Inken hiri galdua salbatzen saiatuko da. Bere txakurra Jeff-ek eta loro mutu batek ere lagunduko diote.

iritzia: Oso pelikula bizia da, ongi egina eta dibertigarria. Abentura eta akzioa gustatzen bazaizkizu, ez galdu! zuzendaria: enrique gato ahots-aktoreak: oscar barberan, josé sánchez, michelle jenner 85 min.

“Ice Age 4”Sinopsia: Beste behin ere, kata-gorriaren ezkurraren erruz, kon-tinenteak banatzen hasiko dira. Orduan, gure animalia ezagunek beste kontinente batera pasa nahiko dute. Mamuta itsasora erori eta iceberg batean ozeanora joatea lortuko dute. Bertan, mila abentura biziko dituzte. Adibidez, gorila eta piratekin.

iritzia: Gorilen agerpenak oso barre-garriak dira eta 3D efektuak mundia-lak! Zaila da, baina agian aurrekoa baino hobea da laugarren hau.zuzendaria: mike thurmeier, steve martinoahots-aktoreak: peter dinklage, kunal nayyar94 min.

Mario CasasMario Casas A Coruñan jaio zen 1986ko ekainaren 12an. 26 urte ditu, eta film zein telesail ugaritan parte hartu du. Lehenengo telesaila Motivos personales izan zen, 2005ean. Azken telesaila, El barco izenekoa, guri gehien gustatzen zaiguna da. Aurten bere hirugarren denboraldia du eta Blanca Suarez aktoresak ere telesaileko partaide da. Hainbat filmetan ere ikusi ahal izan dugu. 2006an El camino de los ingleses izeneko filmean parte hartu zuen, Antonio Banderas zuzendariaren gidaritzapean. 2012an berriz, Grupo 7 filmean parte hartu zuen. Bere azken pelikula, Tengo ganas de ti, Oscar Sarietarako aukeratua izan da. Orain Las brujas de Zugarramurdi filmatzen dabil. Udaberrian estreinatuko dute eta oso look ezberdinez ikusi ahal izango dugu.

“No tengas miedo a la oscuridad”Sinopsia: Pelikula hau etxe batean gertatzen da. Bertara, familia bat doa bizitzera. Ume txikiak, Sallyk, soto itxi bat aurkituko du eta bertan, ahots misteriotsuak entzungo ditu. Ahots horiengana hurbiltzeko, estolda bat ireki beharko du. Etxeko lorazainak, ordea, badaki zer diren ahots horiek.

iritzia: Film hau beldurrezkoa da etamisterioz betea dago. Oso interes-garria da eta ikusteak asko merezi du.zuzendaria: troy nixeyaktoreak: katie holmes, guy pearce99 min.

zubiri manteo

Page 16: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

2012ko azaroa

16

Bid

eo

-jo

ko

ak

Call of duty mw3

Joko hau azken urteotako hoberena izan da, jende askok jokatu baitu bere

etxean eta abenturak zein gerrak nonahi daude. Pentsa, egunak pasa

ditzakezu aspertu gabe! Gainera, modu askotara jolas daiteke: kanpaina

(historia), zenbait-jokalari era (munduko beste pertsona batzuekin

jolasteko) eta misioak. Joko hau Xbox, PS3 eta PC plataformetan jolas

daiteke. Esan bezala, joko oso ona da eta lagunekin primeran pasako

duzu. Arratsalde euritsu baterako ezin hobea.

Minecraft

Joko honek arrakasta handi izan du mundu osoan zehar. Munduak lauki itxurakoak

dira eta zuk, besteak beste, horiek pertsonalizatu beharko dituzu eta munstroen aurka

borrokatu. Joko honetan ere zenbait-jokalari modura jolas daiteke, hau da, pertsona

askorekin batera jolas dezakezu. Bestetik, paisaia eta leku sekretu asko daude ikertzeko.

Joko bikaina da imajinazio handia duten pertsonentzat, mundu berriak sortzea baita

eginkizunetako bat. Joko honetan zure buruak lan egin beharko du.

El profesor Layton y la máscara de los prodigios

Hasteko, Nintendo plataforman, arrakasta handien lortu duen jokoa

dela gogoratu behar dugu. Izan ere, mundu osoan ezagun den Layton

irakasleak 11 miloi joko saldu ditu orain arte. Laster, hiru dimentsiotan

gozatzeko aukera izango dugu, burmuinak astintzeko eta joko odoltsuak

apur batean ahazteko. Adin guztientzako egokia da 5. argitalpen hau.

Oraingoz ziur dagoena da jokoak grafikoetan hobekuntzak izango dituela

3D-ri esker. Merkatura 2012ko urriaren bukaeran aterako da Japonen,

25.000 yenetan. Gure zalantza aldiz, Euskal Herrian zenbat eurotan

salduko den da.altza bhi

Angry birds space

Nork ez du jolastu txori haserretuekin? Jokoa oso apal hasi zen, baina egun,

geldiezina da bere arrakasta. Berrargitarapen berriek menpekotasun zein

zaletasun berriak sortzen dituzte: txori mota berriek kaosa sortzen dute

espazioan, eta mekanismo, puzzle zein grabitate maila berriak, jokalarien

lilura eragiten dute etengabe. Tablet eta sakelakoen errege bihurtu dira txori

haserretuak. Dibertigarria, erreza, originala eta zailtasun progresiboak biltzen

ditu.

Page 17: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

17www.auzoka.net

Lib

ur

ua

k

“Usoa - Bidaia kilikagarria”egilea: patxi zubizarreta argitaletxea: erein urtea: 2003Usoaren urtebetetze oparia Eskandinaviara bidaia bat da. Denak doaz: aita, ama, neba eta Usoa. Autobuseko bidaiariak era askotakoak dira: arraroak, jasanezinak, misteriotsuak, ... Usoarentzako erakargarriena Periko da. Eta

Perikok ere, Usoa gustuko du. Bien arteko harremana oso ona da, baina Manex agertzean, dena korapilatuko da.

Liburutik gehien gustatu zaidana, pertsonaien izenak eta hauen izaera dira. Aldiz, gauza batzuk ez zaizkit gustatu. Adibidez, telefonoko mezuak bidaltzen dituztenean, hitzak moztea. Laburbilduz, pertsonaia politak dira, baina istorioa berriz, korapilatsu xamarra.

ane albizu

“Ezkutuko maitea”

egilea: anjel lertxundi & antton olariaga argitaletxea: elkar urtea: 2008Maxe neskatilak, amari galdetu zion ea Txorimaloak taldearen kontzertura joaten utziko zion. Amak ezetz erantzun zion, ea ez zuen gogoratzen bere nebari zer gertatu zitzaion. Orduan, Maxe negarrez hasi eta bere logelan giltzapetu zen. Utziko al diote gurasoek kontzertura joaten?

Liburutik gehien gustatu zaidana, batetik, istorioaren ilustrazioak izan dira eta, bestetik, istorioa kontatzeko modua. Aldiz, zenbait pertsonaia ez zaizkit gustatu, emozio gehiago adierazi beharko baitzuten. Laburbilduz, liburu entretenigarria da, abenturaz betetako istorioa delako eta ekintzak ongi adierazten direlako.

alex agirre

“Manolitoren

sekretua”

egilea: elvira lindo

argitaletxea: alfaguara /

zubia urtea: 2004

Manolitoren andereñoak be-

rri handi bat eman die: alka-

tea ikastolara dator. Ongi eto-

rrirako, emanaldi izugarria

prestatu dute ikastetxean: oler-

kiak, gabon kantak eta antzez-

lan bat. Dena ezin hobeto ha-

siko da, baina bat-batean, e-

zusteko bat gertatuko da. Eta

Manolitok sekretuan gorde beharko du. Zer izango da ote

da?

Gehien gustatu zaidana Manolitoren ateraldiak izan dira,

eta bukaeraraino jakin-mina mantentzea. Egun pare

bat entretenituta egoteko kontakizuna da. Aldiz, orrialde

batzuetan elkarrizketa gutxiegi daudela iruditu zait. Dena

den, orokorrean, liburu interesgarria iruditu zait.

miren gomez “Luxorreko

misterioa”

egilea: bjørn sortland

argitaletxea: elkar itzultzailea: aitor arana

argitaletxea: ibaizabal

urtea: 2008

David oporretara doa Luxor

(Egipto) hirira familiarekin. Ha-

sieran, dena da polita, baina agu-

re misteriotsu bat ezagutuko

dute, non, ostatu bat gomen-

datuko dien. Behin bertan, be-

raien gelan norbait egon dela

ohartuko dira, ispiluan mezu arraro bat aurkituko dute

eta. Zer ari da gertatzen Luxorren?

Hasieratik bukaeraraino emozioa duen liburua da.

Orri gutxitan, abentura asko ditu, eta idazleak, isto-

rioa naturaltasunez kontatzen du. Hala ere, lekuen

deskribapenekin ez naiz asko ohartu nolakoa den ingurua.

Laburtuz, liburua asko gustatu zait, eta idazleak ni istorioan

sartzea lortu du.

ander etxezarreta

santo tomas lizeoa, dbh 1

Page 18: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

2012ko azaroa

18

Den

bo

ra

-pa

sak

Asmakizunak

Zabaldu eta itxi bi leiho txiki,batzuetan lehor besteetanbusti, azpian sudurra gaineanbekoki.

Begiak.

Kobazulo horibeti dago hezea,hesi zuriz inguratua han bizi da herensugea.

Ahoa.

Gerturatzen eta urruntzen bazara, mugituko da.

Erdiko borobilari begiratzen badiozu, marrak mugituko dira.

Hutsuneak bete01. Osasuna munduko -------02. Euskara bihotzean baina erdara -------03. Urrutiko intxaurrak hamalau gerturatu eta -------04. Astarrak umea egingo dik hi -------05. Goizeko laino gorri, gaueko -------06. Hobe da oinez eta segurora, eta ez zaldiz eta -------07. Begi bat aski du saltunak eta ehun ez ditu sobera -------08. Oilarrak pixa egin baino lehen adiskidetuko -------09. Arribe eta Atallo urre gorrizko -------10. Non da nire gogoak, han da nire -------11. Balantza duen aldera erortzen da -------12. Nola soinu hala -------

Begiak zorroztuBola bati begiratzen badiozu, bestea mugituko da.

Page 19: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

19www.auzoka.net

Den

bo

ra

-pa

sak

aitor ikastola 6.b

Ezberdintasunak

SudokuaHizki salda

3 2 6

9 7 5

5 1 3 4

1 8 6 2

2 8 9 6

9 2 8

9 4 5

4 9 1

7 2 3 9 1

Saiatu azpiko sudokua egiten. Animo!!Bila itzazu hemen beheko hitzak.

Zazpi ezberdintasunak aurki itzazu.

T X O R R O S K I L O A M A B

A B N M T * S M A E G F A N K

M I L E H 0 * S T N M S M I A

E R O I * A G E N D A N M R L

O S T R O X * L I P U R B 0 K

A I L * K O M I N S L E O * U

I A N H M T E O L M L W A I L

F O L I O A K J D A A B U I A

A * E Z E T A O E N A E L I G

B I L T I B R O U M I R O T A

* S E E T M P * J I Z O D U I

L I O G E B E N A O * M I E L

A R K I M O T A K E L S T S U

M I Z A I M A D E X S X Z N A

I * A * E M I E Z A * I M E N

iKaStolaKo Materiala: Ordenagailua, liburua, karpeta, arkatza, txorroskiloa, folioak, erregela, kalkulagailua, axota, koadernoa, konpasa, agenda, borragoma, hiztegia, estutxea, arbela.

LabirintoaNeskak bere untxia galdu du. Lagunduko al zenioke aurkitzen? Saiatu bada!

Page 20: Auzoka Aldizkaria 114 zbka. 2012ko azaroa

Kirola 8

Foto Inkesta 2Nolakoa izango da etorkizuna?

Zenbaki honetan…

Ekologia 6

Errezeta + Esperimentua 13

Musika 14

Denbora-pasak 18

Bideo-jokoak 16

Filmak 15

Parte hartzen duten ikastetxeak: Aitor Ikastola, Altza BHI, Arantzazuko Ama LH, Arantzazuko Ama BHI, Axular lizeoa, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikas-Bide ikastola, Intxaurrondo Hegoa, La Asunción, La Salle Loiola, La Salle San Luis, Maria Auxiliadora, Mariaren Bihotza ikastola, Mendiola, Mundaiz, Santa Teresa, Sto Tomas Lizeoa, The English School eta Zubiri-Manteo.

Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua

Koordinazioa:Donostiako Berritzegunea

aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak:eragin.com

Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa:eragin.com

114zkia.

auzoka.net

Xare.eu 3

Elkarrizketa 4

Albiste bitxiak 7Perlatzarra

Liburuak 17

pertsonaia

Maialen Chourraut 9 Brontzezko domina

Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia

tel. 943483750. Faxa: 943483765 e-mail: [email protected]

www.euskaraz.net

www.auzoka.net

erreportajea

Liztor asiarra 10Ekialdetik datorren inbasioa

kultur agenda

Xare 13Euskarazko teknologia berrien azoka

Teknologia berriak 12Hodeian bizi gara

lege gordailua:SS-1496-2012

Aldizkari hau inprimatu eta banatzea aleko 0,29€ kostatu da. Guztira 7.000 ale (2.033€).