116 (2003ko azaroa)

38
2003ko AZAROA, 116. ZENB. DOHAINIK U T O P I A K A U R R E R A E G I T E K O B A L I O D I G U

description

[Goikoetxea eta Enbil: hurrengoa noiz da?] [15 urte, 41 ipuin eta liburu bat] [Gaizka Aranguren: Gure benetako nortasun politikoa berreskuratu behar ditugu] [Alaitz Larra?aga: Proiektu honek aurrera egingo badu, irakasle zumaiarrak behar dira] [Musika Eskola: Txori txikien kantua] [Joseba Ega?a: Musika Eskolak ondo funtzionatzen duela uste dut] (+350)

Transcript of 116 (2003ko azaroa)

Page 1: 116 (2003ko azaroa)

2003ko AZ

AR

OA

, 116. Z

EN

B. D

OH

AIN

IK

U T O P I A K A U R R E R A E G I T E K O B A L I O D I G U

Page 2: 116 (2003ko azaroa)

rteko azken aurrekoBaleike daukazu eskue-tan. Urtea oraintxe hasizelakoan eta, kontura-tzerako Gabonetanpentsatzen. Azkarregieta presaka bizi garenseinale.

Gure bizitzeko modu azkarra geldi-tu, eta irakurtzeko tarte lasai etazabala hartzea ez da aukera txarra.Horixe eskaini nahi dizugu. Azaroko zenbakian gai asko jorratuditugu. Nonbaitetik hasteagatik, ze

berri ataleko kontu batzuk aurreratu-ko dizkizugu. Julene Azpeitia ipuinlehiaketak 15 urte bete dituela- eta,saritu guztien ipuinekin egin dutenliburu–bildumaren berri izangoduzu. Baita Natur Taldeak antolatuduen perretxiko astearen berri ere.

Jardunian aritzeko Alaitz Larrañaga,AEK-ko irakasle berria gonbidatudugu.Musika Eskolaren nondik norakoakezagutu ahal izango dituzu ur haun-ditan sartuta. Izerdi patsetan Iñaki OsaGoikoetxea eta Gotzon Enbilek ira-bazitako Zesta- Puntako MundukoTxapelketa ezin ahaztu.

Ze letuan kontakizun ederraz goza-tuko duzue, eta ze ikusiyan bi filmenberri izango duzue.Labur-labur esanda, hauek eta bestekontu asko aipatu ditugu azarokoBaleiken. Zuek lasai eta patxaraz ira-kurri. Gu, bitartean, urteko azkenekoBaleike prestatzen hasiko gara.Zeinen azkar joaten den urtea!!

U

HERRI ALDIZKARIAJuan Belmonte, 29 beheatel.: 943 86 15 45faxa: 943 86 17 42email:[email protected]

ArgitaratzaileaBALEIKE KULTUR ELKARTEA

Administrazio batzordeaEsther EtxeberriaXabier Azkue

Erredakzio batzordeaIbon ManterolaEneko DorronsoroItxaso Ibarra

Aitor ManterolaGurenda Serrano

KoordinatzaileaAitor Manterola

KazetariakEneko DorronsoroIbon ManterolaItxaso IbarraAitor ManterolaGurenda Serrano

KolaboratzaileakMiriam Romatet, Dani Carballo, BelenGolmaio, Ixiar eta EstitxuEizagirre, Karmelo Arroiabe,Gorka Ormazuri,

Xabier Aizpurua, IbonAizpuruaIzaga Garzia, Beñat Fernandez deArroyabe, Ihintz Linazisoro, EgoitzLizaso, Garikoitz Telleria,Natur Taldea, AnderHormazuri, Juan LuisRomatet

Diseinua eta maketazioaRoberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketaBaleike

Publizitatea943 86 15 45 tel. (Esther)

InprimategiaAntza Inprimategia(Lasarte-Oria)

Tirada1.000 ale

Lege gordailuaSS-405/94

ISSN1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitakoesanen eta iritzienerantzukizunik.

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

Argazkilaria: Eva FrancoAitor Leiza

(Aste mikologikokoargazkiak)

txootx!

Page 3: 116 (2003ko azaroa)

4 2 0 0 3 k o A Z A R O A

atia irekita"EZ IZAN ZALANTZARIK, BIRZIKLATU"

Urola Kostako Udal Elkartea

AZKEN ALDI HONETAN hainbat euskaldunen gaztelaniazeinfrantsesarekiko leialtasun inportagabeajustifikatzerakoan"Ni mundukoa sentitzen naiz eta"horrenbestetan entzun etagero, euskara ilargikoa otezen sinesten hasia nintzen. Lehengobatean, ordea,Erribera kaleko elektrizitate denda bateko faktura-euskaraz jaso nuen, barruko poz txikiaz fakturatolestu eta alda-meneko tabernak eguneko menua euskaraziragartzen zuela kon-turatu nintzen. Begiak zabal-zabalireki, eta berriro begiratu nionsarrerako atearenondoko arbeltxoari, eta txukun idatzita zegoen-gainera! Gero, belar-denda baten aurrean, berriroantzeko arbel-txoan bertako zerbitzuak euskarazeskaintzen zirela ikusi nuen.Eguneko azken mandatuaegitera janari-denda ireki berrira sartunintzen, etaberriro dena euskaraz, normal-normal! "Ez da posi-ble,Neure artean" Azkenean munduko toki gehienetan bezala,hemen ere bertako hizkuntzan harro/tonto konplexurik gabebizi ahal dugu! NORMALIZAZIOA etorri zaigu eta ez naizenteratu! Eta berriro gogoeta egin nuen ikusitakoak balio sinbo-

liko hutsez eginak ziren alabalio komuni-katiborik bazuten. Hau da, "tipoCar-niceria Bengoetxea harategia, conmedio kilo depicadillo regalo de unabotella de patxararan" (horibai, txuri-gorri-berdez!) ote zen ala tipoGomezfrutategia, melokotoiak etatomateak erdi prezioan?"Ametsetannengoela zirudien, hain gauza sinple,justueta duinaz ametsetan... Janari-dendakoek ordea,errealitategordinera ekarri ninduten. Ireki etaberehala baten batek dendahori "Solo para vascos" otezen modu txarrez leporatu omen zien,muturreko aurrean"Platanoak" zioen txartelari begira. Zeinjarrera daitxia, burukarratua, intolerantea, inposatzailea etamun-duari beharrean beti zilborrari begira dagoena?Nolakoa izanbeharko luke konplexurik gabeko euskaldunkosmopolitarenjarrera normala?

Zer da normalizazioa?

Urola Kostako Udal Elkartearen hirihondakinen gaineko heziketa etainformazio kanpaina.

Urola Kostako Udal Elkarteak "HiriHondakinen gaineko heziketa etainformazio kanpaina" jarriko du mar-txan azaroan. Urola Kostako UdalElkartea Aia, Getaria, Orio, Zarautzeta Zumaiako udalerriek osatzenduten erakunde publikoa da, guztira38.620 herritar biltzen dituena.Urola Kostako Udal Elkartearen hel-buru nagusiak ondokoak dira:

- Papera, kartoia, beira, ontzi arinak,eta abar gaika biltzea.

- Garbigunea sustatzea.- Urtetako zabortegi kontrolatuanhiri hondakinak tratatzea.

- Herritarrei aholkularitza zerbitzuaeskaintzea.

- Eskoletako programak bideratu etaingurumenarekin lotutako bestehainbat ekimen martxan jartzea.

Helburu horiek guztiak lortzeko,

Urola Kostako Udal Elkarteak, AraziIngurugiro Zerbitzuak Koop. Elkartea-rekin elkarlanean, hiri hondakineiburuzko informazio eta heziketa kan-paina bat burutuko du eskualdean aza-roa eta abenduan zehar.

"EZ IZAN ZALANTZARIK, BIR-ZIKLATU" kanpainaren ardatz nagu-siak ondorengo puntutan laburbildudaitezke:

1. Eskualdeko ikastetxeetan "Hirihondakinen gaineko ingurumen hez-kuntzako kanpaina": Kanpaina honenhelburu nagusia kontsumo arduratsuasustatzea da eta horretarako ekintzaezberdinak antolatuko dira: Urtetakozabortegira eta Zarauzko Garbigunerabisitak, lehiaketa bat, eta abar.

2. Eskualdeko etxe guztietara "UrolaKostako Udal Elkarteko birziklapengidaliburua" iritsiko da. Gida honetan,edukiontzi bakoitzera zer bota beharden eta zer ez azaltzeaz gain, hainbateta hainbat datu interesgarri agertzen

dira: Garbigunearen eta zabortegiarenfuntzionamendua, birziklatze ratioak,eta abar.

Gida honen irudi berdinarekin, bostudalerrietako kaleetan hainbat kartelikusi ahal izango dira.

3. Bisita gidatuak Urteta zabortegiraeta Zarauzko Garbigunera.

Lehendabiziko bisita, azaroaren8an, larunbata, burutuko da. Bisitahau, goizeko 10:00tan izango da etaGarbigunean hasiko da. Interesa duenedonor hurbildu daiteke ordu horre-tan Zarauzko Garbigunera.

Kanpaina honen helburua UrolaKosta eskualdeko herritarrei hiri hon-dakinen berri ematea da, jakin deza-ten eskura zer-nolako baliabideakdituzten eta parte har dezaten eskual-dearen bizi kalitatea hobetzen.

"Guztiok dugu ingurumen osasun-tsu batean bizitzeko eskubidea,baina baita ingurumen hau egokikontserbatzeko betebeharra ere".

Josefran Ispizua

Page 4: 116 (2003ko azaroa)

52 0 0 3 k o A Z A R O A

ABIATU AURRETIK, kolore zuriko ilusioz gainezka irudikaditzaket. Ametsak jota, egunak irrikaz kontatzen ibiliko dira ziu-raski. Baita itsasoaren beste aldean omen dagoen paradisuaaldez aurretik ordaindu ahal izateko falta zaien dirutza ere.Izerdi usaina eta malko tantak sumatzen dira esperantzazmozorrotutako etorkizunean, garestia, garestiegia baita itsasoa-ren promesa.

Baina, segurutik, itsasoaren promesa uste baino garestiagoadela jakin gabe itsasoratuko dira, azkenean, izerdi eta malkozbustitako ilusioak, oraindik ere zuri koloreko ilusioak, esperan-tzaz mozorrotutako etorkizunaren bila olatu artean. Oraindikere ametsak jota.

Ez dago, ordea, behar beste tokirik; metro koadro gutxiegieta ilusio gehiegi. Bakoitzak bereari eustsiko dio gogor, norbe-raren izerdi usaina eta malko tantak salbatu nahian. Esperan-tzaz mozorrotutako etorkizuna urruti dago, uste baino urrutia-

go. Eta, ilusioak gogor astin-duz, itsasoa bere promesagarestitzen hasiko da bat-bate-an. Kolore zuriko ilusioak belz-ten hasiko dira orduan, ekaiztsubihurtu arte.

Azkenean, amets egarriz itokodituzte. Itotzen dituzte. Bitartean,itsasoaren beste aldean omendagoen paradisua aldez aurretikordaindu ahal izateko falta zaienizerdia eta malkoak kontatzen hasidira. Berriz ere, kolore zuriko ilusioz gainezka irudika ditzaket.Ametsak jota. Itsasoaren promesa uste baino garestiagoa delajakin gabe. Etorkizuna esperantzaz mozorrotuta dagoela suma-tu gabe.

Ilusio ekaiztsuak

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

Eguzki Agirrezabalaga

Page 5: 116 (2003ko azaroa)

6 2 0 0 3 K O A Z A R O A

trinidade santua

Koloretan flipatzen jarri nau galderak. A zermarroia bota didazuna (eta ez dut detaileetanzehaztuko marroiaren usaina...). Kolore oloreakasko dira, eta marketingean burmuinak seduzitzenadituak diren publizistek ondo ezagutzen dutebakoitza. Gorriak larrosa usaina du, larrosakafrodisiakoak dira, desenfrenoa pizten dute; desenfrenohorregatik kotxe gorriko gazteekin ez dute traturik nahiaseguru etxeek. Moreak odolbildu usaina du, emakumeaskoren begitan. Zuria perfume merkearen kiratsekoa da,faltsua, itsurak egitearena, altarean sabel beteak soineko zuri

birginaren forma hartzen duenean. Beltzari dolarusaina dario esmokinetan, dolar usaina petroleoputzutan; beltzak miserable usaina du zuriek jaztendutenean, eta miseria usaina azalean eramatendenean. Eta kolore perfektuena, dena eta ezerezabiltzen duena, "inkoloroa" da: hilabete bukaerako

zopa inkoloroak gabezia usaina du, ezerezaren lurruna. Bainazopa "inkoloro" horretatik, ezerezetik, bizitza sortzen da,kazuela hilabetetan hozkailuan ahaztuta eduki eta zoparionddoak, germenak, izaki likatsuak sortu zaizkiola aurkitzendugunean.

Udazkenak etxera bidaltzen gaitu(euria eta haizea batera ez dirasahiesterrazak, ez horixe) eta etxeanzer egin leiho garbitu berriak euriakastintzen dituenean? Telebista piztu

eta zeozertan hasi. Halaxe dira-eta kontuak, argia piztubaino lehen jartzen dugu telebista martxan nahiz eta gerobeste gela batera joan; eta ez hori bakarrik, etxea bera eretelebistaren presentziak antolatzen du: zer da egongelarenantolaketa erabakitzen duena?. Ai, ama! Hain gaizki hitzegin berari buruz eta gure bizitzako ardatza delakonturatu. Orain, egongela ez ezik, gelak, sukaldea eta,laster, komuna ere inbadituko ditu eta, gainera, ez zaiomugarik ezagutzen.Kontua ez da, ordea, hor bukatzen. Etxe barruko botereatelebistaren mandoan dagoenetik, famili borrokahandienak mandoaren jabetzaren inguruan izaten dira etaokerrena da luzera aurkituko diozun soluzio bakarra bestetelebista bat erostea izango dela, zeure gelan jartzeko.Ederki gabiltza!.Zer egin egoera honen aurrean? Etxeko txoko goxoeneaneseri, mantatxoa gainean eta pikatzeko zeozer hartu eta...Zap! Zap! Hasi mandoari ematen ea dena ahaztenzaizun.

Gurasoen etxetik gurera atera ginenean, telebistarik ezgenuen. Geure buruari agindu genion ez genuelahorretan dirurik botako, bagenuela behar premiazkoagorik(koltxoia eta makarroiak, laburbilduz). Denbora gutxian,bi telebista ekarri zizkiguten lagunek: batek 15 urte zitueneta besteak 20. Lehena, txuri-beltzean ikusten zen. Mandoa galanta zeukan,kilo erdikoa. Baina alper-alperrik: tele5 bakarrik ikusten zen! Bigarrenak,mandorik ez, baina kate gehientsuenak bai. Koloretan gainera, aizue! Bainadaltonikoa zen telebista gajoa. Errealaren zelai berdea gorri ikusten zen.Modeloen ezpain gordinak, urdin-konjelatuta. Eta itsaso urdina, zelai berdezen. A ze parrak egiten genituena! "Egin apustu, gorri ala urdin!" Eguzkitzek.Eta berak "Olaizola gorriz" esanagatik, guretzat urdin jantzita zegoen hura.Konpresen iragarkietako likido urdinak muki berdea zirudien. Eta tomate"Orlando"k jateko modukoa ez zen kolore morea zuen. Geroztik telebista berribat etorri da gure etxera. Telefono mugikorrak bezala, erosi gabe ere oparituegiten dituzte gaur egun txisme horiek. Zerbaitegatik izango da. Baina orain, bimodutara ikusten dugu telebista. Hain dibertigarri zen kolore-eskala perbertituaetortzen baizaigu burura: "Simpson orain horia da. Lehen zer kolore zuen,Nagore?", "Berenjena kolorea", berak. Beti bukatzen dugu esanez, oraingotelebistari ere koloreak aldatu behar dizkiogula, bistarentzat edo munduikuskerarentzat mesede dela. Koloreak esanahiz beteta baitaude. Zergatik dira,bada, azafaten soinekoak beti rojo-ke-te-kojoak? Zergatik dira komonekopaperaren iragarkiak urdinak? Zergatik dira beltzak luxuzko kotxeak, eta gorriakgazteentzako deportiboak? Zer usain dute koloreek, Ixiar?

GorkaGorka Ormazuri

Ixiar Eizagirre

EstitxuEstitxu Eizagirre

Ixiar

Page 6: 116 (2003ko azaroa)

72 0 0 3 K O A Z A R O A

ze berri?

Julene Azpeitia ipuin lehiaketakhamabost urte betetzen dituela-eta,ekitaldi horietan guztietan sarituta-ko berrogeita bat ipuinak liburubatean argitaratu ditu ZumaiakoUdalak

1988an ekin zitzaion ipuin lehiake-tari. Orduan ez zuten asko uste gauregun duen sona izango zuenik. Urte-ak pilatu ahala, saritutako ipuinenkopuruak gora egin du. Hori kontuanizanda, eta lehiaketa hasi zela hama-bost urte betetzen direnez, ZumaiakoUdalak liburu batean bildu ditulehiaketak saritu dituen ipuin guz-tiak. Idazle ezagunen lanak daudeliburuan. Batzuk aipatzearren: Aran-txa Iturbe, Juan Luis Zabala, EdortaJimenez, Karlos Linazisoro, FelipeJuaristi, Hasier Etxeberria… Horienguztien ipuinak irakurtzeko aukeradago liburuan.

Zumaiarren lanak ere jaso dituzteliburuan. Jakina da, zumaiarren arte-an ipuin onena idazten duenak apar-teko saria izaten duela. Liburuan diraAne Miren, Imanol eta Xabier Azkueanai-arreben ipuinak, Joseba Ossare-nak, Josu Waliñorenak, Dani Carba-llorenak, eta Enara Azkuerena, beste-ak beste. Horietako batzuek lehiaketabera ere irabazi izan dute, gainera.

Liburua Zumaiako ikastetxeetanbanatuko dute, DBHko ikasleei, hainzuzen. Durangoko Azokan ere salgaiizango da, eta horretaz Zabaltzenarduratuko da.

Aurtengo lehiaketaGuztira 23 ipuin aurkeztu dituzteaurtengoan. Horietako 4 zumaiarre-nak dira. Iaz 25 aurkeztu ziren, 7zumaiarrak. Irabazleak nortzuk direnabenduaren hasieran jakingo dugu.Bitartean, 15 urteko ibilbidean saritu-tako ipuinak irakurtzea ez da aukeratxarra.

15 urte, 41 ipuin eta liburu bat

Page 7: 116 (2003ko azaroa)

2 0 0 3 K O A Z A R O A

ze berri?

8

Perretxiko festaZumaiako Natur Taldeak antolatuta, urriko azken astebu-ruan egin zen aurtengo PERRETXIKO ASTEA. Hitzal-dia, irteera, afaria, erakusketa... eta dena perretxikoenjiran. Argazki ugari ateratzeko aitzakia paregabea.

Page 8: 116 (2003ko azaroa)

92 0 0 3 K O A Z A R O A

Puntanuetan etxea tokatu zitzaiene-nek zalantza asko dituzte oraindik:nolako etxebizitza tokatuko zaie? Bigelakoa edo hirukoa? Eta zein solai-rutan?

Urtea bukatzerako egingo dute zalan-tza horiek guztiak argituko dituenzozketa. Ziurrenik abenduan izangodela esan digute Zumaia Lantzen-ekoek. Jendea urduri samar dagonolako etxebizitza tokatuko zaienzain. Bi gelakoak eta hirukoak diraetxeak. Gehienek hirukoak nahikodituzte. Ez da giro izango zozketaegunean.

Etxeak egiteko lanak oso ondoomen doaz. Aurreratuta ere badabil-tzala esan digute. Gogoratu, orain-goz, zortzi bloke egiten ari direla. Seibabes ofizialekoak dira, eta bi tasatu-takoak.

Nolako etxebizitza tokatuko zaienhoriek baino zalantza handiagoadutenak badira, hala ere. Zenbait jen-dek oraindik ez daki Eusko Jaurlari-tzak etxea emateko eskatzen dituenbaldintzak onartuak izango diren.

Datu horiek Zumaia Lantzen-en eskudaude. Eusko Jaurlaritzak nahi due-nean eska ditzake etxea tokatu zitzaie-nen datuak. Behin zozketa eginda,oraindik datuak eskatu ez baditu,

Zumaia Lantzen-ek berak emanbeharko dizkio Eusko Jaurlaritzari.

Kontu asko, beraz, erabakitzeke.Berandu baino lehen argituko dira,hala ere, zalantza horiek guztiak.

Zozketa urte bukaerarako

Ezker Batuak desobedientzia propo-satuko du etorkinen aurkako neu-rriei aurre egiteko

Biztanleen erroldako datuak BarneMinisterioari ez emateko eskatuko dioZumaiako Udalari

Mozioa ordezkaritza duen herrieta hiri guztietan aurkeztekoak dira,eta gure herrian azaroko azken oste-

gunean egingo den plenoan aurkez-tuko du Kristina Forcada zinego-tziak. Mozio horrekin Barne Minis-terioak etorkinen berri jakiteko duenbide bakarra eragotzi nahi du EzkerBatuak. Biztanle erroldaren bitartez,herrian "legeztatuta" daudenak nor-tzuk diren jakin dezake EspainiakoGobernuak. Baita "legeztatuak" ezdirenak zein diren ere. Behin hori

jakinda, etorkinekin nahi dutena egi-teko aukera daukate. Jatorrizkoherrialdeetara itzultzea izaten da,gehien-gehienetan, Espainiako Go-bernuak hartzen duen neurria. Horigalarazi nahi du Ezker Batuak.Alderdi horren ustez, Giza Eskubi-deen Adierazpen Unibertsalaren aur-kako neurriak dira etorkinekin har-tzen ari direnak.

EBk desobedientziarako proposamena

Page 9: 116 (2003ko azaroa)

Itxura txarra zuela-eta, santuaren irudi txikia berritzen aridira

Aurtengo santelmoak bukatuta sortu zen San Telmo kalekoirudi txikia berritzeko asmoa. Santuaren irudiaz arduratzenden Imanolek Ismael Manterolarekin hitz egin zuen, etaIsmaelen bitartez Idoia Idigoras eta Rakel Nacenta ari diralan horretan. Biak dira Arte Ederretan lizentziatuak.

Berritze lana nahiko aurreratuta dute. Berez, datorren urte-ko santelmoetarako bukatzeko eskatu zien Zumaiako Udale-ko Kultura batzordeak. Ordurako, erraz bukatuko dutela aipa-tu digute Rakelek eta Idoiak.

Bestalde, esku artean duten irudiaren historia ezagutunahiko lukete biek. Horretarako irudiaren jatorriari buruzkodatuak beraiei jakinaraztea eskertuko lukete.

San Telmo txikia konpontzen

102 0 0 3 K O A Z A R O A

ze berri?

Abenduaren 15a bitarteko epea dagobeka eskuratzeko eskabideak aurkez-teko

Leku-izenena edo toponimiarena gaiaberatsa da. Herri guztietan hitzetikhortzera erabiltzen dira herriko lekuenizenak. Eguneroko kontua da hori.Hala ere, izen batzuk galduta daudeedo galtzeko zorian. Beste batzuk,berriz, urteen poderioz aldatu egindira. Aspaldiko izena gordetzen dute-nak ere badira. Zumaian, beste bazterguztietan bezala, bilakaera hori izandute leku-izenek.

Gure herriko toponimia bildu etaaztertu beharko du beka eskuratukoduenak. Hori egin baino lehen, ordea,

beka jasotzeko eskabideak aurkeztubehar dira. Horretarako epea aben-duaren 15ean bukatuko da. Eskabi-de guztiak jaso ondoren, epaima-haiak erabakiko du beka nori edonortzuei eman. Epaimahaianizango direnak hauek dira: eus-kara batzordeko lehendakaria;batzordekideak; euskara tekni-karia; eta EuskaltzaindiakoOnomastika batzordeko bikide.

Beka egin beharko duenakedo dutenek urte-beteko epea izan-go dute, eta bekaren balioa,dirutan, 7.215 eurokoa da.

Euskal nortasuna adierazteko beste modu bat izangodugu gure herrian

Jakinarazi digutenez, abendutik aurrera zumaiarrokere aukera izango dugu Euskal Herriko NaziotasunAitormena (euskal karneta) egiteko. Abenduaren 13koeta 14ko asteburuan hasiko dira egiten, eta hortik aurre-ra aldian behin ere egitea egongo da. Laster jakinarazi-ko dizkigute xehetasun gehiago (non egingo den, zeinordutan...), baina egiteko asmoa daukanak presta ditza-la ondorengoak: 4 argazki (txikiak, koloretan), errolda--agiria (Udaletxean ematen dena) eta 12 euro.

Hona hemen euskaldun izateko nahia eta boronda-tea adierazteko beste era bat, guztion eskura.

Zumaian ere EHNA egitekoaukera

Zumaiako leku-izenak jaso eta aztertzeko beka

Page 10: 116 (2003ko azaroa)

112 0 0 3 K O A Z A R O A

Urriko zenbakian Argiaaldizkariaren

kanpainaren berri emangenizuen. Txartela

bete eta Argiaren 3 aledohain jasotzeko aukera

ematen du kanpaina horrek. Ba,oraindik ere garaiz zabiltzate. Txartela

bete, eta Argia aldizkariaren 3 ale etxeanjasoko dituzue.

Argia aldizkariaren3 ale doan jaso ditzakezue oraindikUrola bailarako herri guztietako albiste-

ak, egunero eta euskaraz emango dituenegunkaria kaleratuko da urte hasieran.Tolosaldean hasi, eta Oarsoaldean etaLea-Artibain jarraipena izan duenHITZA proiektua gure bailaran, Urolanhedatzeko pausoak ematen ari gara.Horregatik, gure aldizkariak eraberritubeharra izango du. Orain arte aldizkarikoatalak izan direnetako batzuk aldatu eginbeharko ditugu. Berriak sortu ere bai.Horretaz guztiaz, eta aldizkariaz hitz egi-teko, azaroaren 15ean Oxforden, goizeko10:30etan bilera egingo dugu. Denokzaudete gonbidatuta.

Oiartzuarrak nagusi

BALEIKEren etorkizunariburuzko bilera

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaaurrera doa eta Arkaitz Goikoetxeanagusitu zen Zumaian jokatu zen final-laurdenetako saioan. Bigarren postuanbeste oiartzuar bat geratu zen, Jon Mar-tin hain zuzen. Oro har saio polita izanzen apirilaren 2an Maria eta Josenentzun ahal izan zena eta 400 entzuleinguru bertaratu ziren.

Sei bertsolaritik bakarra zen zuzene-

an sailkatzeko eskubidea zuena etaGoikoetxea izan zen txartela eskuratuzuena. Bigarren geratu zen Martineketa hirugarren sailkatutako BixenteGorostidik ere puntuka sailkatzekoaukera handiak dituzte, ordea.

Arkaitz Goikoetxeak frogatu zuenbeterano izateak zerbaiterako balioduela eta bera ibili zen ariketa guztie-tan erregularren. Keinuekin eta pro-

pio egindako gel-dialdiekin bertsoajanzten asko hobetuduela erakutsizigun, gainera. JonMartin gorabeheragehixeagorekin ibilizen, baina kartzela-ko lanean bakarkagaltzear zuen maite-ari botatako bertso-ak gogoangarriakizan ziren.

Zuzenean sailkatuko dira 5 lagun,puntuen arabera beste 8 eta lehendikpostua ziurtatuta zuten 5 lagunekin 18bertsolariko taldea osatuko da, 3 fina-laurrekotan banatuko dena. EstitxuEizagirre gure kolaboratzaile "erdizumaiarra" jadanik sailkatuta dago,Oñatin egindako saioan lehen postuaeskuratu zuelako (zorionak!!). JonMaia, berriz, Euskal Herriko txapelke-tako finalista izateagatik orain arteanlibratu den bertsolarietako bat da etaazaroaren 30ean saiatu beharko dufinalerako txartela lortzen, TolosakoBeotibar pilotalekuan, arratsaldeko5etan. Ea zumaiarron bultzadarekintxapelketa bikaina egiten duten biekere!

Page 11: 116 (2003ko azaroa)

Basadi Auzategia, 9-A 2-B

12 2 0 0 3 K O A Z A R O A

Nabarralde egitasmoaren kudeatzai-lea da Gaizka. Euskaldunon egiturapolitikoa Nafarroa izan zen orainmende asko. Ideia hori berreskuratunahi du Nabarraldek, eta Zumaianhitzaldia eman dute ideia horizabaltzeko bidean.

Gaizka Aranguren iruindarra da.Kazetaritza ikasketak egin zituen, etahainbat esperientzia bizi izan ditu.Besteak beste, kartzelan egona daintsumiso izateagatik. Gaur egun,Nabarralderen kudeatzailea da.

Zer da Nabarralde? Nabarraldek, batez ere, azken 120urteotan baztertuak edo ahantziakizan diren hainbat erreferentzia kul-tural berreskuratu eta mahai gaineanjarri nahi ditu. Horien artean, berezi-ki, gure herriaren kultura politikoenoratua. Afera honekin sentsibiliza-tuta zegoen jende talde batek egiturairaunkor eta profesionalizatua sortze-ko apustua egin zuen 2001. urtean.Enpresa egitura eman zitzaion pro-duktu kulturalak landu eta gizartera-tzeko asmoz. Egun 28 bazkide gara.Horietariko bakoitzak 6.000 eta24.000 euro bitartean eman du eki-menak aitzina egin dezan. Azken 9hilabeteotan gure burua nonahi aur-kezten gabiltza, eta ibilbide horretan730 lagun bildu zaizkigu jadanik Sus-

tatzaile gisa. Sentsibilitate honekinbat egin, 6,5 euroko dirulaguntzaeman hilean, eta guk sortzen ditugunmaterialak jasotzen eta hedatzendituztenak dira. Iruñeko gure bulego-etan 3 lagun ari gara lanean buru-belarri: kazetari bat, historialari bateta administrari bat.

Zuen burua aurkezteko lema hauduzue, oker ez banago: Euskal Herria,kontzeptu kulturala. Nafarroa: euskalestatua. Azaldu iezaguzu zein denlema horren muina.Azken ehun urteotan terminologiapolitikoaren izugarrizko prostituzioaeman da gure artean. Leloan bertan

diren bi hitz horiei dagokienez, erra-terako, bere muina eraldatuta dutegehienetan. Euskal Herria euskararenherria izan da beti. Euskaraz ari denherria eta berau bizi den lurraldeaikuspegi kulturaletik eta hizkuntza-ren ikuspegitik definitzen duena.Euskaldun bat dagoen tokian dagoEuskal Herria.

Nafarroa, bertzalde, euskaldunonegitura juridiko-politiko historikoaizan da. XVI-XVII. mendetan azkenhatsa eman zuena nazioarteko zuzen-bide subjektu politikoen artean.Ordudanik, Espainia eta Frantziaizena hartuko duten bi Estatu-Nazio-en gora-behera politikoen arabera egi-

ze berri?Gaizka Aranguren: “Gure benetako nortasun politikoa berreskuratu behar ditugu”

Page 12: 116 (2003ko azaroa)

132 0 0 3 K O A Z A R O A

turatzen eta garatzen joan dira nafarlurraldeak, denak. Leialtasun histori-koak, koherentzia juridikoak eta era-ginkortasun politikoak bultzatuta,Euskal Herriaren adierazpide politi-koa "Nafarroa" kontzeptua dela alda-rrikatzen dugu. Eta hau, ez da batereberria. Horixe bera defendatzenzuten XX. mende hasierako hainbategilek.

Pil-pilean dago Ibarretxeren plana.Zer diozue horretaz? Nafarrek (foruerkidegoko nafarrez ari naiz) zerdiote?Ekialdeko nafarren artean iritzi osodesberdinak daude, mendebaldekoenartean bezala. Nabarraldek ez dukoiuntura politikoko gaiei buruzkoiritzirik plazaratzen. Ez da bere lana.Hala ere, osotasun batetik begiratuta,azken 25 urteotan gertatu dena ikusi-

ta, ekialdea eta mendebalaren arteansortu den sakana sakonduz joan delaikusita, niri, pertsonalki, ez zait irudi-tzen biderik egokiena sakan hori han-ditzen jarraitzea. Anacleto Ortuetabilbotarrak 1931an idazten zuena eka-rri nahiko nuke gogora. OrdukoGipuzkoa, Araba eta Bizkaiarakoaurrikusten zen Estatutuaz ari zen:"Un fraccionamiento en la organiza-ción de gobierno entre nosotros(Nafarroa Garaia eta Hegoaldeko ber-tze hiru lurraldeen artean), ensancha-ría y profundizaría, hasta convertirloen abismo insalvable, el foso queentre ellas ha labrado el imperialismotoledano".

Nire iritzi pertsonal eta apalean,Espainiaren arabera landatutako egi-tura administratibo banatzaileetakoordezkariek ezin dute osotasunerakoeskaintza eraginkorrik egin eta, egi-nez gero, Ortuetak profetikoki aurri-kusten zuena areagotuko luke. Nikneuk bederen, pertsonalki, mende-baldeko lurraldeek eskaini omendezaketen erreferentzialtasunean ezdut sinisten. Euskal gatazka deitzen dena konpon-tzeko zein da zuen formula?Euskal gatazka linguistiko eta kultu-rala, nafar gatazka historiko-politikoa-ren ondorioa da. Euskaldunokmodernitatearen hasieran gure Esta-tu-nazio propioa ukaiteko aukeragaldu genuen; bon, egia erran, kenduziguten, konkistatu baikintuzten. Ino-lako estrategia politiko zehatza bainolehenagoko bertze lan bat egin beha-rrean gaudela uste dugu: gure kulturapolitikoa eta, ondorioz, gure beneta-ko nortasun politikoa berreskuratu.

Historiari erreparatuta, arrazoiaizan dezakezue, alegia, NafarroaOsoa dela euskal estatua. Baina prak-tikotasunetik, ez al da hobe euskalestatu hori EAE-tik eraikitzen hastea? (abertzaletasuna boterean dagoeneremu bakarra da, indar gehienduena ere bai, akaso).

Azken aspaldian ematen du "prakti-kotasuna" eta "menperatu gaituzten

estatuek gurean eraikitako egiturakabiapuntutzat hartzea" sinonimoakdirela. Ez dut uste ekuazio hori horre-la denik. Gauza bat da espainiar admi-nistrazio autonomiko batetik hainbateskuduntza ahal bezain hobeki kudea-tzea, eta bertze bat, arras desberdina,pentsatzea administrazio espainiarre-ko zati autonomiko horretatik bertatikabiatu daitekeela benetako inolakosoberania politikorik. EAE eta NFKadministrazio espainiarraren zati dira,onerako eta txarrerako. Gainera, berri-ro diot, ez da bakarrik hainbat jendekez dugula gure burua EAEko euskalereduaren jarraitzailetzat ikusten, bai-zik eta Mendebaldeko zatia osotasu-naren erakargarri moduan erabiltzeaantzua dela. Bide horretatik segituzgero, nik neuk askoz ere errazagodakusat Nafarroa Garaia bere ildosoberanista propioa jorratzen BaxeNafarroa, Xiberoa eta Lapurdira begi-ra. EAEn integratzeko aukera emanenbalidate, pertsonalki, ezezko biribilaemanen nukeen.Nabarraldekoak non aurki zaitzake-tegu?Zuzenena telefonoz deitzea da: 902197 051. E-mailez kontaktatzeko:[email protected] , etawebgunea (oraingoz ingelesez soilik)www.nabarralde.com . Bulegoak,erran bezala, Iruñean daude: CuriaKarrika 25, beheiti. 31001 - IRUÑEA.

Zerbait gehitu nahi izanez gero…Dei apal bezain sutsua egin nahikonuke: gure erreferente historiko etapolitikoei erreparatuz, norbere norta-sun politikoari buruzko hausnarketaegin dezagula. Eta hori egin ondoren,egun, politikoki eraginkorrak izateko,ildorik egokiena zein ote den norbe-rak pentsa dezala. Guzti horretanNabarraldetik eskaini dezakegunainteresgarritzat edo lagungarritzatjotzen badu inork, gurekin harrema-netan jar dadila. Ongi etorri beroaeginen diogu.

Nafarroa, euskaldunon egiturajuridiko-politiko his-

torikoa izan da

Page 13: 116 (2003ko azaroa)

14

jardunian

2 0 0 3 K O A Z A R O A

ehenengo urratseko ikasleekinklasea bukatuta harrapatu dugu.Zumaiara heldu berria da, etaoraindik gure herriari tankerahartzen ari zaio.

Beno, Alaitz, hasteko aurkeztu zeureburua, zumaiarrek ezagutzeko aldera.Alaitz Larrañaga: Azkoitiarra naiz, etalehengo urtean Zarautzen eta Zestoanegon nintzen, AEKn, irakasle lanetan.Eta aurten hemen naiz, Zumaian.

Zumaiara heldu berria zara. Zer itxu-ra hartzen diozu?Alaitz: Ona. Ikasleen partetik ilusiohandia ikusten dut, eta ni neu erehorrela nago, ilusioarekin. Urte batzukbeharko ditugu euskaltegia indartzeko,baina oso itxura ona hartzen diot.

Ikasturte berria hasita zaudete. Zenbatikastaro eta ikasle dituzue aurten?Alaitz: Bi talde ditugu. Bat lehenengo

Alaitz Larrañaga azkoitiarra

da Zumaiako AEK-ko

irakaslea. Ikasturte berria,

euskaltegien eta Eusko Jaurla-

ritzaren arteko arazoak,

Zumaiako AEK-ren egoera,

euskalgintzaren kontrako

erasoak… Bada nahiko gai

Alaitzekin hitz egiteko.

M U S I K A T A L D E AA L A I T Z L A R R A Ñ A G A

" Proiektu honekaurrera egingobadu, irakaslezumaiarrakbehar diraeuskaltegian"

L

Page 14: 116 (2003ko azaroa)

152 0 0 3 k o A Z A R O A

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

urratsekoa, zazpi ikaslerekin. Etorkinakdira gehienak: Uruguaikoa, Venezue-lakoa, Argentinakoa… Madrilekoa erebadago, baita Iruñekoa eta Bilbokoa ere.Besteak hemengoak dira. Gehienakgurasoak dira.

Astean zenbat ordu ematen dituzte?Alaitz: Astelehenetik ostegunera etortzen dira, arratsaldekohiruretatik bostetara. Astean zortzi orduz egoten dirahemen.

Lanerako behar dutelako edo gustatzen zaielako ari diraeuskara ikasten?Alaitz: Gehienak umeekin euskaraz hitz egiteko ari diraikasten. Etxeko hizkuntza transmisioa euskaraz egitea nahidute. Beste motiboa da eguneroko bizimodua euskarazegin nahi dutela: lagunekin, kalean…

Lehenengo urratsekoak izanda zer moduz moldatzendira?Alaitz: Zoratuta dabiltza. Neuriesaten didate zoratuta nagoela.Gertatzen zaiena da euskarazezer ez dakitela, hona etorri arte-an ez dutela hitzik ere entzun.Ondorioz, gogorra egiten zaie,baina ari dira ikasten.

Bi talde daudela aipatu duzulehen. Zein da bestea?Alaitz: Bigarren taldeaEGAkoa da. Hauena beste tal-dearekin alderatuta pixkat des-berdina da. Nola edo halaEGA atera nahi dute, eta ten-tsio apur bat egoten da.

EGAko taldeak astean zenbat

ordu ematen ditu?Alaitz: Besteak bezalaxe, astelehenetikostegunera, bi orduko klaseak izatendituzte. Guztira zortzi ordu. Hauekarratsaldeko zapietatik bederatzietaraetortzen dira.

Aurten Udalarekin lortutako akordio-ari esker, ikastaro bereziak emateko asmoa ere baduzue,ezta?Alaitz: Bai, merkatariei, etorkinei eta gurasoei eskainitakoikastaro motzak izango dira. Laster gara hastekoak, bainaeskaintza zabaldu behar da lehendabizi, eta horretaz Udalaarduratuko da.

Azken urteetan, euskaltegietako ikasle kopuruak beheraegin du. Aurten ere beheranzko joera hori izan al duzue?Alaitz: Hemen behintzat, joera hori aldatu egin da. Aurtenikasle gehiagok eman dute izena, baina Zumaian klaseaosatzeko behar den ikasle kopurua bildu ez denez, zapikanpoan gelditu dira.

“Gehienak umeekineuskaraz hitz

egiteko ari diraikasten”

Page 15: 116 (2003ko azaroa)

16 2 0 0 3 k o A Z A R O A

Udalarekin egindako hitzarmena aipatu dugu lehentxea-go. Zer iruditzen hitzarmen hori?Alaitz: Oso ona dela uste dut. Horri esker egoitza berriadaukagu, eta ikastaro berriak emateko aukera ere bai.Euskararen eta euskal-tegiaren egoera hobe-tzeko aurrerapausohandia da hitzarmenhori.

Akordioa ona deladiozu, baina ez alzaitu kezkatzenUdalarekiko nolabai-teko menpekotasunasortzeko arriskuak?Alaitz: Zumaian AEKdagoen egoeran ezin-bestekoa duguUdalarekin hitzarmenaegitea. Euskaltegiakaurrera egiteko beha-rrezkoa da.

Beste herrietan egin aldituzte horrelako hitzarme-nak?Alaitz: Udal euskaltegiaduten herrietan ez dutehitzarmenik egin, bainahemen eta Zestoan, adibidez,udal euskaltegirik ez denez,Udalak eta AEK-k akordioakegin dituzte.

Azkenaldian euskaltegien eta Eusko Jaurlaritzaren arte-ko auzia pil-pilean dago. Zein da arazoa?Alaitz: Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak emateko irizpideaaldatu egin du. Orain ikasleka eman nahi ditu diru lagun-tzak, eta lehen taldeka ematen zituen. Orain arte bederatziikasleko taldea osatu behar zen laguntza jasotzeko. Orainhamaika ikaslekoa behar du izan, eta gainera orain artekodiru kopuru bera eman nahi du. Diru gutxiago ematea da,azken finean. Horregatik gelditu dira kanpoan lehen aipa-tutako zazpi ikasleak.

Euskara ikasi nahi dutenen kopuruak beheranzko joeraduen garaian, harrigarri xamarra bada horrelako eraba-kiak hartzea, ezta?

Alaitz: Bai, dudarik gabe. Neurri eta erabaki ekonomikoakdira erabat, eta horrek ez du bermatzen jendea euskaldun-tzea.

Euskalgintzak eta euska-rak babesa behar duene-an horrelako neurriakhartzea bitxia da oso,baina tira. Euskalgintzaeta euskara aipatuta, zeriritzi duzu jasandako era-soen gainean?Alaitz: Euskal kutsuaduen guztiaren aurkadoaz, ikusten dutelakogauzak egiten ari garela.Gure kasuan, jendea eus-kalduntzen ari gara, etahorrekin Euskal Herriasortzen. Eta hori ez zaiekomeni.

Euskal Herria dagoelabehin eta berriz ukatuarren, hori kanporako

jarrera besterik ez dela diozu.Alaitz: Hori da. Euskara ikasteaez da inongo inposizioa, gizarte-ak eskatzen duen zerbait da.Beraiek ederki asko dakitehemen errealitate bat dagoela,eta hori kanpoan zabaltzea ezzaie komeni.

Eraso horiei aurre egiteko nork babestu behar gaitu?Alaitz: Oraintxe da garaia erakundeetatik babesa eman etasortzeko. Aurre egin behar zaie.

Euskaltegiekin duten jarrera ikusita, babesa ematekoprest daudela uste duzu?Alaitz: Egia esateko nahiko ezkorra naiz horretan.

Behin eta berriz aipatzen dugun babesak nolakoa izanbehar du?Alaitz: Euskaltegiak babesteko, adibidez, beste era bate-ko politika edo irizpideak izan beharko lituzkete.Adibidez, hizkuntza politika aldatzea pauso bat litzate-ke. Euskararekiko duten jarrera ere aldatu beharko luke-te, ikusirik euskara dela Euskal Herriaren sena. Euskara

“Neurri eta erabakiekonomikoak dira erabat,eta horrek ez du bermatzen

jendea euskalduntzea”

Page 16: 116 (2003ko azaroa)

ikasteko benetako beharra zabaldu beharko lukete.Adibidez, osasun arloan gure hizkuntzaren presentzia ezdago bermatuta.

Erasoen tamaina bereko babesa behar luke izan, hortaz. Alaitz: Dudarik gabe. Euskalgintza eta euskara erasotzenari badira zerbaitegatik da. Gizarte baten izatea, EuskalHerriaren izatea horixe da, euskalgintza eta euskara.Batzuk orain ari dira jabetzen euskara garrantzitsua dela,euskarak nolako garrantzia duen erasoak jasan ondorenkonturatzea nahiko tristea bada ere.

Beste hari bati helduta, euskara irakasteaz gain,Zumaiako AEK-k ba al du bestelako ekimenak antola-tzeko asmorik?Alaitz: Momentuz, azaroaren 6an egingo dugun inaugura-zio ekitaldia antolatzen gabiltza. Herri guztia dago ekitaldihorretara gonbidatuta. Bestelakoan, ez da erraza. Ni baka-rrik nago hemen. Hala ere, egingo dugu zerbait. Nireasmoa da ikasleekin Santa Agedan eta Gabonetan kanta-tzera-edo ateratzea, baina horretarako ikasleen parte har-tzea behar dugu. Garrantzitsua da herrira ateratzea, jende-ak ikus dezan herrian badituela euskaltegi bat eta euskaraikasten ari diren ikasleak.

Zumaiako AEK-n irakasle zumaiarrik ez dago.Kezkatzekoa da hori?Alaitz: Bai. Datorren urtean zumaiarrak behar ditugu.Proiektu honek aurrera egingo badu, zumaiarrak behardira. Kaleko presentzia, herritarrak ezagutzea ezinbestekoada. Ematen du betako irakasleak dituen ingeleseko akade-mia baten gaudela. Baina hasi bakarrik egin gara, eta den-borarekin lortuko dugu herrian zabaltzea.

Nola erakarri daitezke zumaiarrak euskaltegian lan egi-tera?Alaitz: Aro berri batean sartu garela esanda, bai kanporabegira, bai barrura begira. Beherantz zihoan proiektuaberriz ere goranzko bidean dagoela nabarmenduta.Herrian zabaltzea ezin bestekoa dugula azpimarratuta.

Herrian zabaltze horretan Udalaren laguntza ona litza-teke, ezta?Alaitz: Bai, baina hori ez da Udalaren lana. Nik uste dutjende askoren eskuetan dagoela lan hori. Herritarrek lanasko dute hor egiteko, baina batez ere, ikasleek. Ikasleekberaiek ere bizi pixkat eman behar diote euskaltegiari, ezdezatela pentsa akademia bat dela. Euskararekin harremanberezia izan behar dute.

172 0 0 3 k o A Z A R O A

ALAITZ LARRAÑAGA azkoitiarrak 27 urte

ditu. Irakasle lana oso gustukoa da, baita

hizkuntzak ere. Ezin lan egokiagoa bilatu.

“Garrantzitsua da herriraateratzea, jendeak ikusdezan herrian badituela

euskaltegi bat eta euskaraikasten ari diren ikasleak”

Page 17: 116 (2003ko azaroa)

18 2 0 0 3 k o A Z A R O A

ur haunditan

Txori txikien kantuaTxori txikien kantua

XORI TXIKI Musika Esko-lan aurtengo ikasturterako315 ikaslek eman dute izena.Adin guztietako jendea da,baina gehienak lau urte eta

hamabost urte bitartekoak dira.Gutxiago dira izena ematen duten hel-duak.

Haurrei dagokienez, eskolaren jar-duna bi arlotan banatzen da. Lau urtedituzten haurrek hiru urte ematendituzte musika ikasten. Horretarakojokoak eta tailerrak erabiltzen dituzte

irakasleek. Behin zazpi urte beteta,instrumenturen bat jotzen ikasten has-teko aukera dute.

Instrumentu mota asko jotzen ikasidaiteke Zumaiako Musika Eskolan.2003-2003 ikasturtean, hauexek jotzenikasteko klaseak osatu dira: pianoa,eskusoinua, trikitixa eta panderoa,gitarra klasikoa eta elektrikoa, txala-parta, perkusioa, biolina, klarinetea,saxofoia, tronboia, eta zeharkako flau-ta. Beste instrumentu batzuk ikastekoaukera ere eman du Musika Eskolak,

esaterako, oboea, baina klaseak osatze-ko beharrezkoa den lauko kopuruabildu ez dutenez, ez dira ematen ari.

Aukera, bistakoa denez, egon bada-go. Baina haurrek zein aukeratzendituzte gehien? Zein da arrakastagehien duena? Musika Eskolako ardu-radunak, Marije Aizpuruak kontatudigunez, urtetik urtera instrumentuakaukeratzeko joera aldatu egiten da.Moda kontua omen. Aurten ikaslegehien bildu dituena klarinetea izanda. 26 ari dira lan horretan. Beste urte

Solfeoa etainstrumentuak jotzen

irakasteaz gain,musikarekin

gozatzen erakustendute

Solfeoa etainstrumentuak jotzen

irakasteaz gain,musikarekin

gozatzen erakustendute

T

Page 18: 116 (2003ko azaroa)

192 0 0 3 k o A Z A R O A

batzuetan, berriz, pianoa ikasten jendeasko ibili da. Aurten, aldiz, behera egindu pianoa ikasi nahi dutenen kopu-ruak. Orain urte batzuk trikitixak izu-garrizko gorakada izan zuen, bainaazkenaldian goranzko joera horrekbeherantz egin du.

Instrumentu horiek guztiak jotzenirakasteko, eta lehen hiru urteetako jar-duna erakusteko 17 irakasle daude. Seizumaiarrak dira, gainontzeko hamai-kak kanpotarrak.

Iragana eta etorkizunaAurtengo kontuak errepasatuta, orainaldira iristeko igaro behar den iraganaaipatuko dugu. Musika Eskola 1990eansortu zen. Beraien etxeetan musika era-kusten zuten irakasleei denak lekubatean bildu eta elkarte antzeko batosatzeko deia egin zitzaien. Lehenengobilgunea Eskola txikia izan zen. Han-dik Julene Azpeitia ikastetxera joanziren, eta duela hamar bat urtetikoraingo lekuan daude.

Bai hasierako garaietan, baita orainere, helburu batzuk ditu Musika Esko-lak. Helburu horiek mailakatzen hasi-ta, lehenengoa, dudarik gabe, ikasleeimusika irakastea da. Bigarrena, musika-rekin gozatzen erakustea. Eta hiruga-

rrena, eta batzuen-tzat garrantzitsue-na, herriko Txistu-lari eta MusikaBandetarako musi-kariak ateratzea.

Azken helburuhau betetzea, halaere, zaila da. Orainurte batzuk erraza-goa zela esan diguMarijek. Lehen,orain dela hamar-hamabi urte, musi-kaz gain, eskolatik

kanpoko ekintza gutxi zituzten ordukogazteek. Kirola orduantxe hasita zegoengure gizartean sartzen. Nolabait esatea-gatik, konpetentzia gutxiago zuen musi-kak ikasleak erakartzeko. Gaur egun,egoera zeharo aldatu da. Eta ez eskolakanpoko ekintzen ugaritzeagatik baka-rrik. Ikasleen jarrera ere asko aldatu da.Gaur egun lehen baino ohikoagoa damusika ikasten hasi orduko uztea. Urte-bete-edo egin, eta utzi. Horrela zaila da

herriko bandetarako musikariak egitea.Arazo horri eskolatik kanpoko ekintzenugaritzea gehitzen badiogu, musikariaksortzeko helburua betetzea oso zaila da.Gaur egungo haurrek mila gauza dituz-te, mila aukera: kirola, musika, hizkun-tzak… Aukeraketa egiteko orduan jaki-na da haurrek nora jotzen duten.Gehien-gehienek kirola egiteko aukerahartzen dute.

Marije Aizpuruaren esanetan, bene-tako bokazioa eta gogoa duena baka-rrik izango da musikari. Beste guztiekbide erdian gelditzeko arriskua dute.Bada, gainera, benetako gogoa izandaere, arazo handi bat duena: etxean ins-trumenturik ez izatea. Horrek askozailtzen ditu gauzak.

Hala ere, etorkizunari begira baikorda Marije Aizpurua. Oztopoak ozto-po, aurten matrikulazio kopuruakgora egin du. Ez da datu txarra. Etor-kizunean ere txori txikiak kantuanjarraitu behar du, herrian musikakiraungo badu.

Page 19: 116 (2003ko azaroa)

20 2 0 0 3 k o A Z A R O A

ur haunditan

Txistu irakaslea da Musika Eskolan. ZumaiakoTxistulari Bandako zuzendaria ere bada. Txistuajotzen bizi dela esan daiteke.

Arratsalderoko klasea hasi aurretik hartu gaitu. Txistuamaite duela antzematen zaio. Gaur egungo umeek txis-tuarekiko galdu duten maitasun hori barru-barruan gor-detzen du.

Noiztik zara txistuko irakasle?Joseba Egaña: Orain dela hamar urtetik.

Musika Eskolan noiztik ari zarete txistua irakasten?Joseba: Neu hastearekin batera ekin genion txistua ira-kasteari. Aurtengoa hamargarren urtea da.

Txistua jotzen noiz hasi zinen?Joseba: Bost urte nituenean, aitarekin hasi nintzen. Etazazpi urterekin Txistulari Bandan jo nuen lehendabizi-ko aldiz.

Aurten zenbat ikasle dituzu?Joseba: Hamabost. Kontua da martxotik ekaina bitarte-an, herriko ikastetxeetan txistua ikasteko eskaintza egingenuela. Ikastetxeetara joan, eta propaganda egiten ibilinintzen, txistua nola jotzen den irakasten, etab. "Txistuzaletasuna berreskuratuz" izena eman genion kanpainahorri. Hori egin eta gero, hirurogei eta hiru neska-muti-lek eman zuten izena. Horietatik azkenean, hamabostgelditu dira.

Klaseak nola antolatzen dituzu?Joseba: Astean behin etortzen dira, eta banaka orduerdiko klaseak ematen dizkiet. Batzuetan ordu betekoabiri ematen diet, baina esperientziarekin ikasi dut hobedela banaka ematea. Asko elkartzen direnean harrotuegiten dira.

Zenbat denbora behar du hasiberri batek txistua jotzenikasteko?Joseba: Zaila da esatea, baina txistua kalean jotzekohiruzpalau urte behar dira.

“Zaia da gaur egungo gizartean

dagoen pentsaerarekin harrobiko

lan horrek fruituak ematea”

JOSEBA EGAÑA:

"MUSIKA ESKOLAK ONDO FUNTZIONATZEN DUELA USTE DUT"

Page 20: 116 (2003ko azaroa)

212 0 0 3 K O A Z A R O A

Musika Eskolaren lana egitekomoduarekin konforme al zaude? Zer-bait hobetu al liteke?Joseba: Gorabeherak badaude, irakas-le bakoitzak bere pentsaera daukalako.Irakasleen kexa izaten da, ikasle kopu-ru gutxi daukagula, eta behar bezala-ko propaganda ez dela egin. Bainohori normala da. Bestela, MusikaEskolak ondo funtzionatzen duela uste dut.

Berez Musika Eskolak herriko bandaren, eta zuenkasuan Txistulari Bandaren harrobia izan beharko luke.Lan hori betetzen al du?Joseba: Ez, lan horretan oso eskas gabiltza. Ni beti saia-tzen naiz ondo jo ez arren ere, Txistulari Bandan batedo beste sartzen. Batetik, ikasleei poz hori emateko, etabestetik, Txistulari Bandak irauteko. Hala ere, zaila dagaur egungo gizartean dagoen pentsaerarekin harrobikolan horrek fruituak ematea. Askok erraz uzten dute. Askomaite behar da txistua, bestela jai dago.

Musika Eskolara ikastera datozen batzuk etxean behar-tuta-edo etortzea ez da ona izango, ezta?Joseba: Horixe ezetz. Horrelakoak badaude, eta ez daona. Horietako askok eta askok urte bete egin, eta utziegiten dute. Zorionez, gehienak zaletasuna dutelakoetortzen dira, eta urte askoan jarraitzen dute.

Lehen, orain dela hamabost bat urte, ume askori ezzitzaien gustatzen musika eta antzeko ekintzetara joatea.Gaur egun jarrera bera al dute umeek?Joseba: Oraingoak okerragoak dira. Gogoan dut gureaitak Txistulari Banda hirurogei eta hamabost txistularizituela utzi zuela. Eta denak zumaiarrak ziren. Gauregun pentsaezina da. Eta ez Txistulari Bandan bakarrik.Koroan eta Musika Bandan ere jende gutxi daude.

Arazo kulturala da, eta ez Zumaiakoabakarrik.

Arazo hori konpontzeko zerbait eginbeharko da… Esaterako, ikastetxeetanduen garrantzia ematen al zaio musikari?Joseba: Besteen lana ez dakit zenbatekoaeta nolakoa den, baina iruditzen zaitduen garrantzia ez diogula ematen. Hala

ere, arazoa sakonagoa dela uste dut.

Zer esan nahi duzu "sakonagoa" horrekin?Joseba: Gizartearen arazoa da. Gaur egun gurasobatzuen jarrera harrigarria da. Seme-alaba klaseraetorri ez bada, gurasoek beraiek dira ez etortze horijustifikatzen dutenak: edo txokolatada zuela, edoahaztu egingo zitzaiola…Harrigarria da. Irakasledenek esaten dute hori. Lehen ez zen horrela, gureetxean ez, behintzat.

Herrian musikaren inguruan dabiltzan taldeen etorkizu-na nolakoa da?Joseba: Argitasunak ikusi nahiko nituzke, baina zoritxa-rrez ilun xamarra da. Gustatuko litzaidake talde horiekmantentzeko gauza berriak sortzea, baina ezdakit…Lehen aipatutakoa, ikastetxeetan egin dugunaoso ideia ona da, baina ezin gaitezke urtero-urtero ikas-tetxeen ateak jotzen ibili.

Bukatzeko, nola erakarriko zenuke ume bat txistua ikas-tera?Joseba: Txistua eta Bandan jotzen diren instrumentuakikastea aukera hobea dela esango nieke. Etxeko instru-mentuek baino irteera hobea dute. Gurasoentzat etaumeentzat probetxugarriagoa da kaleko instrumentuakjotzen ikastea. Gero, herrian eta kanpoan norberarenseme-alabak jotzen ikustea pozgarria da.

“Txistua eta Bandan

jotzen diren

instrumentuak

ikastea aukera

hobea da”

Page 21: 116 (2003ko azaroa)

22 2 0 0 3 k o A Z A R O A

inkestaGALDERA HONI ERANTZUN DIOZUE:

Zer iruditzen zaizkizu tabakopaketeetan ipintzen hasi diren mezuak eta irudiak?

PAKETIEI PAKETIAZe nahi dezue esatia? Ez zatela ondo iruitzen tabako paketietako kontu hoi. Ni enaix erretzailia, ta aukeran

gutxio erretzeko hobeto ikusten det pakete bakoitzian bi o hiru zigarrotan petardo bana sartzia.

Bueno, bizioa aspalditikan dakazuenak ez dakazue kulpaikan, egia da. Ba orduan, erretzia hain kaltegarria

bada, zuzenian sar dezatela tabako artian maria pixkat, heriotza xamurragua izan dadin. Gaixki??

J. KE

Orain jarri dituzten mezuak jarri, edo bat ere ez jarriberdin-berdin izango da. Azkenean, nire ustez,

erretzaileek erretzen jarraituko dugu, gobernuak tabakoenzergekin dirua irabazten, eta erretzen ez dutenak kejatzen.

Ezer ez da aldatuko.Ainhoa

Karidadeko Bentaren diskoa tokatzen bazaitzigarro bat erretzen gustura asko entzungo

ditut zumaiarren kantu ederrak. Felix

"Erretzaile batzuei bost axola die paketeetan zer ipintzen duen.Erretzaile

pasiboentzako berriz argiune bat izan daiteke,ea horrela beldur pixka bat

sartzen zaien erretzaileei eta erretzeari ustendioten".

P.J.Mezuen kontu hori itxura hutsa da. Aterakontuak gobernuek zenbat diru irabaztenduten tabakoen zergekin. Horrekin dena

esanda dago. Jokabide horrek izen bat dauka:FALTSUKERIA

Aifer

Nei ondo iruitzen tzat. Naskauta nao lekuitxiyetan erretzailien kulpaz kia tragatu biharraz.

Ez tao eskubideik. Nik neurri gogorrauakhartuko nitun. Noruegan leku itxiyetan erretzia

debekatu ein due. Oso ondo iruitzen tzat.Izorratzia beayen barrenak, bestienak pakian

laga.Antuan

Mezuen edukiak baino garrantzi handiagoa duerretzailearen pentsaerak. Erretzeari uztekoborondaterik ez badu, alperrik izango dira

mezuak eta antzekoak. Norbere borondateada kontua, baita ingurukoen eragina ere.

Arritxu

Page 22: 116 (2003ko azaroa)

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

Erribera kalea, 6Tel. 861155

232 0 0 3 k o A Z A R O A

Erantzunak bidaltzen dituzuenon artean 41 IPUIN,JULENE AZPEITIA LEHIAKETA liburuaren bost ale zozketatuko ditugu. Bidali erantzunak!!

HAUXE DA HILABETE HONETAKO GALDERA:•Espainiako alderdi nagusientzat independentzia lortzeko da.•Euskal Herrian, Espainiaren menpe jarraitzeko dela diote batzuk.•Demokratikoa da herriari hitza ematen diolako.•Lurraldetasuna ez du bermatzen...

Ibarretxeren plana aurreraaterako al da?Erantzunak helbide honetara bidali: [email protected]

Page 23: 116 (2003ko azaroa)

Sukaldaritza

Amaiako plaza

24 2 0 0 3 k o A Z A R O A

olarro zopaBertsolaritza

OXE AGIRREK Zumaian aspaldikantatutako hiru bertso dakartzagugaurkoan.1970 urte inguruan AitaMari zine-aretoan Joan Joxe Uria

hernaniarrak gai hauxe eman zionJoxeri; sardina zaharrari hiru bertso.Francoren diktadurapean ohituak geundenbi esanahiko hizketa zorrotzera, ze erreme-dio ! Zentsurari eta zigorrari ihes egiteko, jendeak erraz uler-tzen zuen erdizka esanda ere. Bertsolariek asko erabiltzenzuten hitz-joku mota hau, eta grazia aparta zuen eta du,gaur ere, ironiaren hizkera bikoitzak. Bertsotan II izenekoliburutik jaso ditugu bertsoak.

JZumaiako Bertso Eskola

-1-Hiru bertsotan eman nai ditutSardina zarren berriakmami askorik ez duteeta begiak gorriakbarrena motel dagoeneanditugu bizigarriaksagardo ona aukeran badakentzen dira egarriak

-2- -3-Sardina zarren zalea naiz ni Egunen baten gu zapaltzekoizatez amorratua asmoak hartu zituzten negu batean jaten bai nago horregatikan hoiek ez ditutmarka danak borratua begi onetan ikustenazkenerako gelditu nitzan pentsatzen nago azkenerakoeztarria urratua geu jango ote gaituztenbaina sardinzar klase batentzat hoiek ez dakit gatza emandanik badaukat gorrotua noiz jarri behar dituzten.

AU pertsonentzako osagaiak:

Garbitutako eta zatitutakokilo erdi hegaluze

2 tipula handi2 baratxuri-ale 2 piper berdePiper gorri batBi piper txorizeroHeldutako bi tomate10 zentilitro olioKopa erdi koñakKopa erdi txakolin800 gramo patataZopako ogiaUraSaldaGatza

Nola eginTipula txikituta kazuela batean frijitu. Gero, ondo txiki-tu ondoren, baratxuria eta piper gorriak eta berdeakgehitu. Ondo eginda daudenean, piper txorizeroarenmamia bota.

Ondoren, osagai hauek gehitu behar zaizkio: pepi-tak kendu eta zatituta tomatea; koñaka; eta txakolina.Zatitutako patatak bota eta gero, hegaluzearen saldare-kin tapatu, gatza egin, eta momentu batean horrelalaga, noizean behin egurrezko kutxara batekin mugituz.

Ondoren zopako ogia bota (aspaldi marmitakoaogiarekin egiten zutenak gogoan). Dena eginda dagoe-nean, ondo garbitutako eta dadoen itxurarekin zatituta-ko hegaluzea gehitu. 10 minutuan dagoen bezala laga,eta ON EGIN!!

LSardina zaharrari Marmitakoa

Beñat Fernandez de ArroyabeSukaldaria

Page 24: 116 (2003ko azaroa)

252 0 0 3 k o A Z A R O A

ORIXE DA azkenaldian Interne-tek eman digun sorpresa oneneta-koa, lehen hegazkinez bidaiatzeagutxi batzuen esku zegoen,baina orain ez da horrela,

hainbat webgunetan sinestezinezkopreziotan aurki ditzakegu hegaldiak.

Mota horretako hegaldiak eskain-tzen lehena Go.com izan zen, egunEasyJet.com izenez ezagutzen dena.Honek Euskal Herrian Bilbotik Londre-serako hegaldiak egiten ditu eta joaneto-rria 71eurotan egin daiteke, esatebaterako. Hori bai, horrelakoprezioak aurkitzeko hegaldiakastegunetan hartzea gomen-datzen da, asteburutan beti igoegiten baitituzte prezioak.

Webgune honetan hegaldibat erostea oso erraza da, sareko erabiltzaile arrunt batekinolako arazorik gabe egin dezake. Horretarako bost pausubesterik ez dira eman behar; lehenengoa nondik nora joannahi dugun eta zein egunetan aukeratzea. Hori egin ondo-ren, aukeratutako egunetan dauden hegaldiak azaldukozaizkigu eta hauetako bat aukeratuko dugu. Hori eginondoren aukeratu dugun hegaldia egiaztatzeko eskatukodigu, eta gero gure datu pertsonalak eta ordainketa egitekotxartel zenbakia ere bai. Eta azkenik hegaldia erosi dugu-naren konfirmazioa jasoko. Horra hor bost pausutan gurehegaldia erosita!

Beste webgune bat hegaldiak oso merke edukitzendituena RyanAir.com da. Honek ere antzeko prezioakeskaintzen ditu, baina Euskal Herrian Miarritzetik irtetendute hegaldiek. Hegaldien erosketa egiteko hemen ere osoerreza da prozesua.

Beraz badakizue, aitzaki bat nahikoa dugu orainhegazkinez txango bat egiteko...

HInternet

rain gutxi EmakundekEAE-ko emakumeen ego-erari buruzko azterketabat egin du. Bertan gaiasko aztertu dituzte,

baina bada bat arreta berezia deitudidana: emakumeek jasatendituzten tratu txarrak, hain zuzenere. Datuak benetan kezkagarriak dira, eta espero dezagun txos-ten hori ez dela inoren kajoian gordeta geldituko, eta hartukodituztela egoera horri errotik erantzuteko neurriak.

Kanpotik begiratuta badirudi oso erraza dela tratu txarrak jasoeta jasan dituenak salaketa jartzea eta bikotekidearengandikbehin betiko banatzea. Ikerketak dionez, ordea, egoera askozharatago doa. "Biktimak indarkeriazko harremanetan denboraluzez egoten dira, 10 urte baino gehiago batez beste". Zoritxarrezsalaketak jarri dituzten emakumeen %55ak 10 urte baino gehia-goz jasan du egoera hori. Isiltasun hori beldurrak eta babesikezak sortua da. Gainera, kontuan hartu behar dugu tratu txarrakjasandakoen %10 eta %30 artean salatzen dela. Beraz, benetandatu beldurgarria da; tratu txarrak jasaten dituztenen kopurua iahamar aldiz handiagoa dela esan nahi baitu. EAE-n urtean 1.000emakumek jartzen dituztela salaketak tratu txarrengandik; beraz,atera kontuak!

Gainera, salaketa jartzea oso zaila den arren, bizitzari berrizekitea ere oso zaila da. Eta horretan eragin handia du emaku-mearen independentzia ekonomikoak eta bere emozio autono-miak. "Tratu txarrak jasotako emakumeen %57-78k beren bikote-kideekin jarraitzen dute, eta Harrera zentroetara joaten direnbiktimen %60 baino gehiago bere senarrarengana eta tratu txa-rreko egoerara itzultzen da".

Zoritxarrez, tratu txarrak gizartearen ispilu dira. Gizartearenegitura sozialaren isla. Tratu txarren eragilea ez da ez alkohola,ez bestelako drogaren bat, gizarte ustel hau baizik. Beraz, guztioidagokigu gizon-emakumeen berdintasunean oinarritutako gizar-te bat eraikitzea.

Informazio gehiago izateko jo helbide honetara:www.emakunde.es/actualidad/violencia/inform_e.htm

Sexualitatea

O Ihintz Linazisoro.

Ibon AizpuruaInformatika

ingeniaria

Londresera 70 eurotan Zutik emakumea!!

Page 25: 116 (2003ko azaroa)

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Gotzon Enbilek bigarrenaldiz jarraian irabazi dute Zesta-Puntako Munduko Txa-pelketa. Argazkietan bildu dugu dagoeneko AEBetandiren bi zumaiarren balentria. ZORIONAK!!

26 2 0 0 3 k o A Z A R O A

izerdi patsetan

Prestatzen ari diren

Zumaiar MundialakZESTA-PUNTA

Page 26: 116 (2003ko azaroa)

San Telmo, 12Tel. 943 860760

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

272 0 0 3 k o A Z A R O A

PIRAGUISMOA

Page 27: 116 (2003ko azaroa)

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

28 2 0 0 3 K O A Z A R O A

izerdi patsetan

Hondartzako Futbol Txapelketako lehenengo jardunal-diak jokatu dituzte

Iaz galipota zela-eta, bertan behera utzi behar izan zutentxapelketari aurten berriz ekin diote. 10 taldek eman duteizena. Zortzi Zumaiakoak dira; bat Zestoakoa; eta besteaAzpeitikoa. Hiru jardunaldi jokatuta, txapelketa haugehien irabazi duen Trapaia doa lehen postuan. Bigarreneta hirugarren, No Soluxion eta Oskarbi dira, hurrenezhurren.

Denak denen aurka jokatu ondoren, sailkapenekolehengo laurek Txapelketa izango dute jokoan. Bosgarre-netik zortzigarren postura bitartekoak, berriz, Kopa jokatu-ko dute. Azken biak kanporatuak izango dira. Ligan etaKopan honela izango dira partidak: Ligan, lehenengoaklaugarrenaren aurka jokatu du finalerdia, eta bigarrenakhirugarrenaren kontra. Kopan, bosgarrena eta zortzigarre-na lehiatuko dira, eta seigarrena eta zazpigarrena. Finaler-di horiek apirilean izango dira, eta Ligako eta Kopako finalhandiak apirilaren 17an, larunbatean, jokatuko dira, san-telmo jaietako aurreneko egunean.

Futboleko erromantikoakHONDARTZAKO FUTBOLA

Page 28: 116 (2003ko azaroa)

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

292 0 0 3 K O A Z A R O A

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

Erribera kalea Tel. 943 861523

Amaiako PlazaTel. 943 14 31 35

Page 29: 116 (2003ko azaroa)

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

30 2 0 0 3 k o A Z A R O A

zarrak berri

Urriko azken egunetan denborale handi samarrakastindu gintuen: haize erauntsiak, eurijasak, olatuikaragarriak... Betiko kontuak dira horiek. ZUMAIAHISTORIA liburutik hartutako argazki hauek ondoasko erakusten dute tarteka-tarteka nola astintzenduten gure herria denboraleek.

U H O L D E A K E T A E K A I T Z A K

Page 30: 116 (2003ko azaroa)

Juan Belmonte, 6

JUSTAtaberna

Erribera kalea, 20

eguneroko bazkariak

312 0 0 3 k o A Z A R O A

Page 31: 116 (2003ko azaroa)

RPS: 066/02

32 2 0 0 3 k o A Z A R O A

kultura

1935 urte inguru horretan izan beharzuen. Uztapide zenak hogeita bost /hogeita sei urte izango zituen. Gazteaizan arren, –sei hilabete eskas,bertsoak plazan kantatzen hasiazela–, bertsolari egina egon beharzuen ordurako, handik urtebetera,Euskadiko txapelketa nagusian,bigarren sailkatuko baitzen Txirritazaharraren ondotik. Kontua da, SantaAgeda eguna iritsi, eta santa-eskeanatera zela. Bai lagun-koadrila txukunabilatu ere eske-ibilaldirako: Kortatxobertso-lagun zuela, Urrustilgo Arsuagaduntziñeroa, Itxaiz Arruakoadanborrarekin, bi panderista,Madariagako beste bi pilarmonika-jotzaile, eta beste hamabi-hamahiru gazte, atzetik jarraitzen zietenak, denak galtzazuriak eta brusa zuriak jantzita.

"Gure etxetik Arrua aldera asi giñan. Endoia-gañaartu ta Arruara jetxi giñan" kontatzen du Uztapidek berememorietan. Kortatxok eta biek txandan koplatzen omenzuten. Duntziñeroa, berriz, izugarria omen zen; hark jotzenzuen bezala, beste bati ere kostako omen zitzaion jotzea.Arruatik Ibañarrietara jo omen zuten. Eta gero handik, SanLlorentera.

Gaur, nahita ere, ezin koadrila hark egindakoibilbidea berritu. Izan ere, orain ez dago biderik

Ibañarrietatik San Llorentera joateko. Zergatik? Bada,autopista egiterakoan, hango mendi guztia ebaki zutelako.Progresuaren adelantuak! esango du norbaitek, aspaldikoeibartarren euskara gaiztoa imitatuz. "Kaka zaharra" diotnik. Ez al zatekeen mila aldiz hobe, mendi barrena zulatueta tunela egitea? Niretzat argi dago baietz, eta nago,makina bat jende egongo dela kartzelan kontratista haiekbaino delitu gutxiagorekin.

Baina jarrai dezagun lagun-koadrila alegerarenibilaldiarekin. San Llorentetik Beduara jaitsi, eta han,ibaia. "Irrioa zegoan, da zubirik ez" dio Uztapidekkezkatuta. Aurrera egingo bazuten, Urola zeharkatu behar,eta orduan komeriak. Eskazabalen bilatu omen zuten

S a n t a - e s k e a n U z t a p i d e r e k i nZE LETUA

Page 32: 116 (2003ko azaroa)

332 0 0 3 k o A Z A R O A

erreka pasatzeko modua. Eskazabal baserriak Bedua etaOikia bitartean egon behar zuen. Autopistak irentsiko zuenhura ere. Baina, utz diezaiogun Uztapideri berarikontatzen: "Eskazabalen pasa giñan emeretzi lagun, danakkabarra edo olako batean, ta ez dakit nola ez giñan uretaraerori. Orduantxe berriz piztu giñan gu". Haren estuasunaoso erraz ulertzen da. Nork dauka ba gogorik, negu beltzeanerrioan bainatzeko? Eta bestetik, igeri egiten ere jakingo alzuen Uztapidek? Apustu ezetz.

"San Migel Artadi artu ta Zumaiara" dioUztapidek jarraian. Beduatik gora abiatu, eta SanMigelera bitartean, Txantonenean, Gorostiaga-aundin, etaGorostiaga-txikin, kantatuko zituzten bertsoak, joko zutenmusika, eta egingo zutenzurrut. San Migeldik behera,berriz, ohiko bideari heldu,eta han inguruko etxebakanak alaituko zituzten.

Zumaiara jaitsi, etaerrepidea. Bidegurutzean,Donostiako bidea eskuinerautzi eta ezkerrekoa hartuta,Urolaren gaineko zubihandira. Zubiaren bestealdean, etxe ilada luze bat,eta bertan, besteak beste,goardiazibilen koartela."Guardizibillak ere antxezeuden bitarte artantxe, etaguk etxe danak koplatugiñuzen". Zumaiako jendeakoso eskuzabal jokatu omenzuen beraiekin, eta badirudi

goardizibilek ere zerbait eman zutela: "Etzan guri limosnaeman bear etzigunik egun artan; danak diruarekin etortzenziran orduan; entenitzen zutenak eta etzutenak".

Eguerdia gainean omen zuten, zubi txikira iritsizirenean. Hura pasa, eta herriko kale-artean barrenduomen ziren. Jendea lehendik ere ez zen lo egongo, bainahaien builarekin berriz esnatuko zen: "Bidekoa joaz erriadana esnatu genduan". Uztapidek ez du zehazten nonbazkaldu zuten, –bazkaltzera joan giñan besterik ez duesaten–, baina asmatzera jarriz gero, ez dago burua askonekatu beharrik, Justan, Xaarranekoan edo HostalZumaian bazkaldu izango zutela erabakitzeko.

Page 33: 116 (2003ko azaroa)

34 2 0 0 3 K O A Z A R O A

kultura

Bazkalondoan, berriz, kalejiran hasi, eta ezinpauso bi eman, jendearekin estropezu egin gabe.Hartarainoko ikusmina sortzen omen zuen haienjardunak. "Ango ume koskorra eta ango atsoa! Ta gizonakere bai. Nik uste det Zumaiako erria dana antxe zala.Bagenduan zeñek lagundurik eta zeñek etxeak erakutsirik.Jende tartean galdu egiten giñan". Egia esateko, kostaegiten da Zumaian halako jendetzarik imajinatzea. EztaRío de Janeiro balitz ere!

"Eskandalo ikaragarria ateratzen genduan" dioUztapidek bere memorietan. Gerora ere egun gogoangarriasko igaroko zituen arren, Zumaiako hura ez zitzaionsekula ahaztuko. Handik berrogei urtera ere, egun hartakoxehetasun pila bat gogoratuko zituen: "Portal bateansartzen giñan, da bi mutil, gu koplatzen ari giñanbitartean, goiko pisuak pasatzen ibiltzen ziran, goikotellatuaren ondoraño". Hain da kapritxosoa, izan ere,oroimena!

Baina jarrai dezagun gure koadrila alegerarenkalejirarekin. Otsailaren hiruan goiz ilundu ohi du gureparajeetan, eta egun hartan ere hala gertatu izango zen.Eta dirudienez, iluna egunargiari nagusitzearekin batera,Zumaiako kaleak zeharo urritu ziren jendez. Orduantxegogoa parrandatxoa egiteko, orduantxe sasoia zurruterako,orduantxe aldarte egokia dibertitzeko, orduantxe umoreaelkarri zirika hasteko, orduantxe beroa zainetanedozertarako, orduantxe... eta zumaiarrek kale! "Geroilundu zigun, ta orduan ziran komeriak. Lengo Zumaiakojende ura palta" dio Uztapidek, nahigabeturik. Izan ere,une hartan non ziren herriko kultur arduradunak, tabernari

eskuzabalak, merkatari jatorrak, edota gazte-koadrilaenrollatuak? Auskalo. Auskalo non ezkutatu ziren denak.Enfin.

Guztiarekin ere, okerrena ez zen hura izan.Okerrena izan zen, hasierako eske-koadrila ordurako bipuska eginda zegoela, (derrotaren ondorengo paisaia), etapuska bakoitzak bere aldetik ekin behar izan ziola,baserririk baserri, etxerako bideari. "Nik suertea izan nuan:kamioz kamio baztarreko etxeak koplatuta etorri giñanArrua errekaraño" kontatzen du Uztapidek.

Uztapidek suertea izan zuela argi dago,Kortatxoren taldeak egin behar izan zuen itzulbidea, askozluzeagoa ez ezik, aldrebesagoa ere izan baitzen. "Endañetaballara ori artuta, Marduetxe-berritik Olaberrian barrena,Presa-aldetik Txarrantxolara, eta andik Ziolarrera".Gauzak horrela, Uztapideren taldea Kortatxorena bainoaskoz lehenago iritsiko zen goizean abiaturiko puntura."Gu, aiek etorri ziranerako, an geunden Ziolarren". Ziolarhau Uztapideren auzoa zen, –biak ala biak Endoiakobaserriak–, eta taberna moduan antolatua zegoen.

Orduko gizon-emakume haiek beste ezpalbatekoak ziren, dudarik gabe. Nire kalkuluetan,Uztapideren taldea gauerdian iritsi zen Ziolarrera;Kortatxorena, berriz, goizeko ordu txikietan. Etxera joan?Ezta pentsatu ere! Koadrila orduantxe berriro osatu, etaetxera zertara? Artistak izaki, beste zerbait asmatuko zuten."An baratzuri-zopa jan bat egin genduan" dio Uztapidek.Hasteko, ez zegoen gaizki. Jarraian, barruak ondo berotuondoren, kafe-konpletoa hartu, eta ostera lanean hasi.Esku-soinua eta aho-soinua txandaka joz, –baten batzuek

ZE LETUA

Page 34: 116 (2003ko azaroa)

352 0 0 3 K O A Z A R O A

dantzan ere egingo zuten–, kantu zaharrak kantatu,bertsoak bota, (batez ere bertsoak bota), kafea eta pattarragalanki edan, eta zigarroak bata bestearen atzetik erre,birika guztiak kiskali arte. Hura gozamena! "Urrengo

akordatu giñanerako, eguna zabaldu zuan" dio Uztapidek,eta nik ez dut sekula entzun ez irakurri gaupasaren laudoriosamurragorik.

PEDRO ALBERDI

Page 35: 116 (2003ko azaroa)

36 2 0 0 3 k o A Z A R O A

kultura

SAIGON, 1952. urteko udazkena. Vietnamek frantziar kolo-nialismoa gainetik kentzeko daraman borroka puntu gore-nean dago. Egoera nahasi honetan, Alden Pyle gazte esta-tubatuarra bertara iritsiko da. Itxuraz, vietnamdarreilaguntzeko programa baten partaide da. Herriaren egoerahobeto ezagutzeko asmoz, London Times-eko kazetaria denThomas Fowler-en lagun egingo da. Bide batez, Phuongizeneko haren maitale exotikoaz erakarria sentituko da.Hortik aurrera, hiru pertsonaia horiek ondorio larriak eka-rriko dituen maitasun--istorio batean murgilduko dira.

Graham Greene idazlearen liburuan oinarritutaJoseph L. Mankiewicz--ek 1958an zinemara eramana zuenfilma egokitu du Phillip Noyce australiarrak. Itxuraz melo-drama erromantikoa da, azalean maitasuna, leialtasuna,traizioa, etab. ukitzen dituena, baina istorio honek badau-

ka, ordea, beste oinarrigarrantzitsu bat: tramapolitikoa.

Pelikulak iraganaren(gutxira etorriko zenVietnameko gerra) eta,tamalez, gaur egungoegoera gatazkatsuaren(Afganistan, Irak...) jato-rriari buruzko argibidebatzuk azaltzen ditu...,ikusi nahi dituenarentzat,jakina. "Zergatik gorrota-tzen gaituzte hainbeste?",galdetzen duen gizarteestatubatuarrak derrigorikusi beharko lukeen filmaparta.

Vietnameko gerra aurreko garaiak

El americanoimpasible

(2(The quietamerican, 2002,USA-Alemania--

Australia),

Zuzendaria: Phillip Noyce

Aktoreak: Michael Caine,Brendan Fraser, Do Thi Hai Yen

Azaroak 13,osteguna, 22:15ean

Page 36: 116 (2003ko azaroa)

Zuloaga plaza, 1Tel. 943862309

372 0 0 3 k o A Z A R O A

AUSTRALIAKOGOBERNUAK insti-tuzio batzuk dauzka,haur aborigenak hezieta etxeko zerbitzariaklortzeko politikarenbarruan, betiere abori-genak zurien gizarte-an sartu nahian.Molly Craig haur abo-rigen bat da eta bereetxaldean bahituaizan ondoren, etxehorietako batetara era-man dute. Egun bate-an, ordea, ahizpa gaz-tea eta lehengusuahartu eta ihes egingodu. Bihotz eta adorehartuta, Mollyk zinezbidaia epiko batean eramango ditu beste neskak, betiereagintariak baino urrats bat aurrerago, Australiako landanzehar, 2.400 kilometro baino gehiagoan, uhartea bitanbanantzen duen untxien kontrako alanbre--hesia aurkitu etaetxera itzultzeko.Gaur egun argi dago Australiako Gobernuaren politika horiherri aborigena guztiz triskatzeko izan zela, genozidioa izanzela, baina ez zen bukatu 1970eko hamarkadaren amaiera

aldera arte. Australiako Gobernuak, egoskor, oraindikez die barkamenik eskatu nahi biktimei.Pelikula honekin Phillip Noyce zuzendaria (duela gutxiEl americano impasible zuzendu duena) berriz erejaioterrira itzuli zen, eta pelikularen izenburu berekoliburu batean dago oinarrituta. Liburuaren idazleaDoris Pilkington Garimara da, film honen protagonis-taren, Molly Craig--en, alaba.

Aborigenen kontrako erasoen kronikaZE IKUSIYA

Generación robada

(2(Mies vaillameneisyyttä, 2002,

Finlandia)

Zuzendaria: Phillip Noyce Aktoreak: Everlyn Sampi,Tianna Sansbury, Laura

Monaghan, David Gulpilil,Kenneth Branagh

Sariak: Valladolid’2002: ikusleen saria

Azaroak 20, osteguna, 22:15ean

Aita Mari zinean

Page 37: 116 (2003ko azaroa)

38

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

tresna digiinternetscanner

tientuan!!

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018

Udazkenean badugu zer egina

- Azaroak 15: Gares-Irauntzuko monastegia-Lizarra

- Eta asteburuetan: Zumaianzehar bisita gidatuak, KulturIrteera eta Natur Ibilaldiak.

Alondegian- Azaroaren 24tik abenduaren

5era: "Jostailuerakusketa"5era: "Jostailuerakusketa"

- "Zumaia Elkartea" LiteraturLehiaketa – informazioa Z.E.elkarteko komertzioetan.Lanak aurkezteko epea:azaroaren 15a.

- Gaztetxola: berriro zabalik.Asteazkenetik larunbatera,4.30etatik 8.30etara. Tel: [email protected]

- KLARINETE MARATOIA-2.Edizioa: abenduaren 18tik21era. Izenematea etainformazioa:

urriaren 22tik azaroaren 21era. Ubillos Musika Etxean edo

Forondan- 7, ostirala: 22.00etan Aita Mari

aretoan antzerkia Kanpingagstaldearen "Ipuin guztiak"antzezlana.

- 9, igandea: 12.00etan AitaMarin, haur antzerkiaGorakada taldearen "Jim altxoruhartean"

- 11, asteartea: hitzaldiaKutxaren "Aula de Salud"ekeskainia "Los excesos en laalimentación, causa detrastornos"

- 13, osteguna: 22,15etanzineforum saioa "El americanoimpasible"

- 20, osteguna: 17.30etan haurliburutegian ipuinkontaketasaioa

- 21, ostirala: Txori-Txiki musikaeskolako haurren audizioak

- 23, igandea: 13.00etan Mariaeta Jose aretoan, Udal MusikaBandaren Santa Zeziliakontzertua

- 27, osteguna: 22.15etanzineforum saioa "Generaciónrobada"

- 28, ostirala: iluntzean, BehekoPlaza Abesbatzaren kontzertua

- 29, larunbata: iluntzeanparrokian, Organo eta baritonokontzertua.

- Azaroak 5, Asteazkena,Foronda kultur etxeanatrratsaldeko 7retan HarkaitzCanorekin poesia irakuraldiaizango da. Bertan, zenbaiteuskal poeta eta berarenbakarren bat irakurtzeaz gainmunduko hainbat poetenakirakurriko ditu: Szymborska,Carver... e.a. Entzunak izatekobereiziki hautatuak dira, etapoema bakoitzari buruzkoaurkezpentxo bat egingo du.

Urtea amaitu bitartean beste 3lieratur jardunaldi izango diraForondan, Azaroaren 19an,Kirmen Uriberekin Poesiairakurraldia izango dugu,Abenduaren 4ean Joxe Mariiturraldek "Gaur egungo idazlebaten erronkan eta arazoak "hitzaldia emago du eta azkenikPatziku Perurenak "Koloreeneta zenbakien tratamenduaeuskal usadioan" hitzaldiagauzatuko du Abenduaren17an.

LITERATUR JARDUNALDIAK

DEIALDIAK

ERAKUSKETAK

IRTEERAK KULTURALAK

Page 38: 116 (2003ko azaroa)