Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

20
117. zenbakia 2013ko ekaina Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea Be water my friend Nagore Agirre Futbola eta ikasketekin egin nahi dut aurrera

description

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak zuzendu eta Donostiako Berritzeguneak koordinatzen duen aldizkaria. Ikasleek eginda ikasleei zuzenduta.

Transcript of Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

Page 1: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

117. zenbakia 2013ko ekaina Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Be water my friend

Nagore Agirre

Futbola eta ikasketekin egin nahi dut aurrera

Page 2: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

2013ko ekaina

2

Fo

to i

nk

est

a

Zenbait pertsonek hil ondoren gertatuko denari beldurra diote. Beste batzuek, be-rriz, bestelako izaki bihurtuko garela uste dute. Zuk zer uste duzu dagoela heriotza eta gero? Paradisua, zerua edo mamuen erreinua? Gure gelakideek iritzi ezberdi-nak dituzte. Baina, haien ustetan, argi dago ez garela lurrean usteldu eta hezurretan geratuko.

Paradisua, zerua, mamuen

erreinua…

PATXI ELIZALDE

OIER MARTÍNEZ

ANE CASTELLANOS

LEIRE MARTÍNEZ

JOKIN RODRÍGUEZ

NAHIA FERNÁNDEZ

Heriotzaren ondoren, gure gorpu-tza utzi eta mamu bihurtuko garela uste dut. Munduan bizi eta bizidu-nak ikusi ahal izango ditugu, baina haiek ezingo gaituzte gu ikusi. Hil-dako guztiak, mamuak direla eta elkar ikus dezaketela uste dut. Gai-nera, mamuek ez dute jateko ezta lo egiteko beharrik.

Bizitza amets luze bat da. Hiltzen garenean, amets horretatik esnatu eta bizitza erreala biziko dugu, pa-radisua izeneko leku zoragarri eta ametsezko batean. Bizitza izeneko amets luze honetan, momentu zail asko biziko ditugu, baina aurre egin beharko diegu. Horretan, bizipenek gidatuko gaituzte.

Hildakoan, berriro jaioko garela uste dut, nahiz eta ez garen ezer-taz gogoratuko. Hau da, beste itxu-ra bat dugu, jarrera ezberdin bat. Noizbait, guztiok beste bizitza bat izan dugulakoan nago, baina, uste dut ez garela ezertaz oroitzen. Bu-kaera, beste hasiera bat dela pen-tsatzen dut.

Hiltzean, beste zerbaitetan bihur-tzen gara, animalia edo gizakia. Baina, ez gara geure aurreko bizi-tzako ezertaz gogoratzen. Hil on-doren nolakoak izango garen gure izaeraren araberakoa da, aldatu egiten garelako. Halaber, landare bat edo beste bizidun bat ere izan gaitezkeela uste dut.

Bizitzaren ostean, betirako hilda gaudela uste dut. Dena entzun eta senti dezakegu, baina ezin gara mugitu. Soilik, entzun eta sentitu. Heriotza gerta dakigukeen gauza txarrena eta gogorrena da. Baina, denoi gertatzen zaigu noizbait eta ezin zaio horri bueltarik eman.

Beste planeta batera joango gara bizitzera, baina beste gorputz ba-tean. Ez gara aurreko bizitzaz gogoratuko, eta beste lagun zein familia bat izango ditugu. Gainera, beste itxura eta pentsaera bat izan, eta gauza ezberdinak ere egingo ditugu. Ezin dut imajinatu nola bizi-ko nukeen neure bizitza!

Zer uste duzu dagoela bizitza ostean?

herri ametsa

Page 3: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

Au

zok

a.n

et

3

Zorriaren lehiaketaZenbaki honetan ere, aurrekoan bezalaxe, zorri bat ezkutatu dugu Auzoka aldizkarian. Zorria topatzen duenak Elkarren erabil-tzeko 25€ko bonoa lortuko du, beti ere aurretik emaitza zuzena [email protected] helarazten badu, noski. Zuzen eran-tzuten duten guztien artean zotz egingo dugu Elkarreko bonoa. Irabazlearen berri auzoka.net-en emango dugu.

Bestetik, gogoratu Zein naiz? atalean ere beste lehiaketa bat dagoela. Testuaren

azalpenei kasu egin eta asma ezazue zein pertsonari buruz ari diren. Asmatu ondoren, [email protected] erantzuna bidali eta Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa lortzeko aukera izango duzu.

Zenbaki honetako oparia: Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa.Auzoka 116. zenbakiko zorriaren lehiaketako irabazlea Saioa Garcia Gato izan da, Herri Ametsa Ikastolako ikaslea. Zo-rria 5. orrialdeko Janin Granados Gizarte Hezitzaileari egindako elkarrizketan zegoela ederki ikusi zuen.

Taldekako atalean Jakintza Ikastolako LH5e-koak gailendu dira, Anonimousen miste-rioa bideoari esker. Euskararen erabilera egokienaren saria berriz, Ikasbide Ikastola-ko LH6ko taldearen Gure auzoak bideoak eraman du. Banakako ataleko saria hutsik geratu da lanik aurkeztu ez delako. Ordea, epaimahaiak erabaki du aipamen berezi bat ematea Udaberriko txinpartak bideoari, La Salle San Luis LH5eko ikasleek aurkeztua. Zorionak guztioi!Irabazleei dagokienez, taldekako saria ema-tearen arrazoia hauxe izan da epaimahaia-

ren arabera: “Hizkuntza zinematografikoa erabiltzen trebeena izan den lana delako. Asmo zinematografikoa erakutsi dute alor teknikoan eta bestetik gidoi alorrean ere. Aipatzekoak dira muntai lana, plano ezber-dinen grabaketa, elipsia,...”.Euskararen erabilera onaren saria emateko arrazoia hemen: “Gai originala asmatu dute. Hiriarekin zerikusi zuzena duena. Eta gai hori kontatzeko rap-a erabiltzea ere originala iruditu zaigu. Hizkuntzak kultura adierazpen garaikideekin duen lotura erakusteagatik Eus-kara erabilera onaren saria merezi dute”.

Azkenik, epaimahaiak erabaki du aipamen berezi bat ematea Udaberriko txinpartak bi-deoari, flashmob-a egiteko lantalde handia koordinatzeak erakusten duen antolamendu eta koordinazio ahalmenagatik.Aurten, 16 bideo aurkeztu dira guztira; 16ak taldekakoak.Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Lan txukunak egin di-tuzue gero!Bideo irabazleak hemen ikusi lagunak: http://www.auzoka.net/bideolehiaketa

Epaimahaiak aukeratu ditu sorkuntza bideo lehiaketaren III. edizioaren irabazleak

www.auzoka.net

Anonimousen misterioaUdaberriko txinpartak

Gure auzoak

Page 4: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

4

Santo Tomas Lizeoan ikasle zela hasi zen Naroa Agirre atletismoan, ikastolako gimna-sioan makila zahar batekin jolasean. Handik Anoetako atletismo pistara, eta pertikari esker, ETB-n dagoen kalerik ezagunenera: Goenkalera. Ingurugiro zientziak ikasi zituen eta orain praktikak egiten ari da gure artean. Aukera hori ezin izan dugu galdu, eta elka-rrizketa egin diogu Naroari.

NAROA AGIRRE

“Pertikan, urtetik urtera joan behar dudala gero eta argiago daukat”

Naroa, zer moduz berriz Santo Tomas Lizeora bueltan etorrita?Oso ondo. Ingurugiro zientziak ikasi ditut eta orain praktikak egiten ari naiz Lizeoan. Bere garaian klase eman zidaten irakasle askorekin aurkitu naiz. Eta egia esan, po-lita izan da berriz ere hona itzuli eta jende ezagunarekin elkartzea.

Lizeoko oroitzapenik ba al duzu? Bai, eta ditudanak oso onak dira. Txiki txikitatik hasi nintzen hemen ikasten eta gaur egungo bigarren batxilergoa den arte hemen pasatu nituen urteak. Hau da, nire haurtzaroa eta gaztaroa. Egia esan, aitortu beharra daukat Lizeoko oso oroitzapen po-lita daukala. Gainera, koadrila ere oraindik hemengoa daukat! Orokorrean, esango nuke txikitan kontentu bizi izan nintzela.

Nola hasi zen atletismoarekin duzun ha-rremana?Oso erraza izan zen. Ikastolan bertan hasi nintzen. Hasieran, Lehen Hezkuntzako 4. Mailan, aukera egin behar genuen kirol bat hautatzeko, eta nik bi hartu nituen: alde batetik, saskibaloia eta bestetik, atletis-moa. Beraz, sartzea oso erraza izan zen, ez nuen gehiegi pentsatu behar izan.

Zergatik aukeratu zenuen pertika? Atletismoan hasi nintzenean, atletismoko proba guztiak probatu genituen ikastolako gimnasioan. Pertika ezin zen saltatu, eta makil batekin ibiltzen ginen hor tontoare-na egiten. Hasiera batean, luzera jauzian hasi nintzen eta horretara dedikatu nintzen denbora tarte batean, momentu horretan gehien gustatzen zitzaidana zelako. Baina,

behin aukera izan nuenean pertika proba-tzeko, nire golkorako pentsatu nuen: hau da gogoko dudana, hau da gehien gusta-tzen zaidana. Eta gaur egun, pertikarekin jarraitzen dut.

Pertika jauzilari gisa, Olinpiar Jokoetan ere izan zara, ezta? Bai, bitan egon naiz. Lehenengoz 2004. urtean Atenasen (Grezia) eta bigarrengoz, 2008. urtean Pekinen (Txina). Bata zein bestea, oso esperientzia onak izan ziren.

2013ko ekaina

“Behin pertika probatu eta gero, pentsatu nuen, hau da gehien gustatzen zaidana”

Page 5: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

5

Elk

arriz

keta

santo tomas lizeoa, dbh 2a

“Etorkizunean ez dakit non bukatuko dudan edo zer aukera izango dudan”

Pena iaz Londresen egon ez izana, lesio-natu egin nintzen eta! Parte-hartzera joatea oso polita da, baina ikustera joateko ere bai. Kirol ezberdinak gustatzen bazaizkizu, Olinpiar Jokoetan denetik daukazu.

Zein da zure errekorra pertikan? Nire jauzirik handiena 4,56 cm da.

Pertikaz gain, Goenkalen ere aritzen zara. Nola hasi zinen?Goenkalen hasi nintzen pertikarengatik. Behin markak egiten hasi eta pertikari es-ker, ezagun bihurtzen hasi nintzen. Horre-la, egun batean Goenkaletik deitu zidaten atal batean ateratzeko. Gero, jarraitu nahi al nuen galdetu zidaten. Proba bat egin, eta paper bat eskaini zidaten. Eta pentsa, gaur egun oraindik hor nabil. Biak gusta-tzen zaizkit, baina gehiago sentitzen naiz pertika-jauzilari, aktore baino.

Zer sentitzen duzu saltatzerakoan? Sentimendu ezberdin pila bat, baina es-plikatzen zailak direnak.

Erorketa garrantzitsurik izan duzu? Ez, pertika ez da oso arriskutsua, batzue-tan hala dirudien arren. Bitarteko onekin eta pertsona bat beti ondoan izanda, oro-korrean ez da batere arriskutsua.

Noiz arte uste duzu iraungo duzula ki-rolari bezala? Ez dut uste asko geratzen zaidanik. Gaz-tetan, 23- 24 urterekin, nire kirolari karrera oso luzea izango zela uste nuen. Orain berriz, urtetik urtera joan behar dudala pentsatzen dut. Aurten aurtengoak, eta hurrengo urtean, ba ez dakit. Lesioak ere izan ditut eta urtetik urtera joan behar du-dala gero eta argiago daukat.

Non ikusten duzu zure burua etorki-zunean? Ez dakit. Aurrez esan bezala, Ingurugiro zientziak ikasi ditut, eta ez dakit, behin erretiroa hartu eta gero, atletismoarekin edo kirolarekin zerikusia daukan lanen batean aritzeko aukerarik izango dudan. Bestela, nik ikasitako karrerarekin zeriku-sia daukan zerbaitean lan egitea gustatuko litzaidake. Irakasle izatea ere gustatzen zait, beraz, ez dakit non bukatuko dudan edo zer aukera izango dudan etorkizu-nean.

www.auzoka.net

Page 6: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

6

Ek

olo

gia

santa teresa dbh 3

Eko azoka, kontsumo taldea

Kontsumo talde batek, kontsumitzaile eta ekoizleen arteko hurbiltasuna sustatzen du. Gainera, kontsumo talde batek onura ugari eskaini ohi ditu: • Bertako nekazaritza bultzatzen da eta

ekoizle berriak egotea ahalbidetzen du. • Lekuko ekonomia ere bultzatzen du, pre-

zio duinetan lan eginez bai ekoizle bai kontsumitzailearentzat.

• Ekoizteko eredu ekologikoa eratzen du eta lurraren emankortasuna zaintzen du, baserriaren biziraupena bermatuz.

• Elikagaiaren ekoizteko era eta nekazal errealitatea gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen du.

• Elikadurak subiranotasunaren alde egi-ten du, elikagaien inguruan erabakitze ahalmenak berreskuratuz, bai ekoizleek, baita kontsumitzaileek ere.

Donostiako Kontsumo taldeakMiramongo Taldea, Bidebietako Desazkun-de Taldea, Egiako Kontsumo Taldea, Ama-rako Taldea, AntiguaOtarrak, …AntiguaOtarrakDonostiako Antiguo auzoko pertsona talde bat elkartu eta bertako nekazariekin harre-manetan jarri ginen. Hauen artean, gure taldeak ezarritako irizpideak betetzen di-tuen edo hauetara moldatzeko asmoa du-tenak aukeratzen ditugu. Hemen taldearen irizpideak: 1. Hurbiltasuna. 2. Agroekologikoan produzitzea edo horre-

tarako joera edo asmoa izatea. 3. Inplikazioa. 4. Langileek lan baldintza duinak izatea. 5. Nekazaritza aktibitate nagusia izatea. 6. Nekazari talderen baten partaide izatea. 7. Bizarra lepoan euskara elkarteko kontsu-

mo taldea. 8. Produktu ekologikoek baserritik mahaira.Nekasare ekimenaren azalpenaNekasare proiektuak bi helburu ditu. Alde batetik, sarea josi nahi du ekoizle eta kon-tsumitzaileen artean, euren arteko harre-man zuzena sustatuz (salerosketa), bitar-tekaririk gabe, eta arrazoizko prezioan. Bestetik, produkzio eta kontsumo ekologi-koak eta osasuntsuak osatu nahi ditu.

Era horretan, eta baserritarrekin egindako hitzarmenari esker, kontsumitzaileak truke-harreman horren parte dira, eta produk-tuen ekoizpen-prozesuak bermatzen dituz-te. Parte-hartze horri gure bermerik onena ematen diogu eta esan behar dugu ez ga-tozela bat gaur egun hain modan dauden zigilu ekologikoekin. Zigilu ekologiko horiek errentagarritasun eskari zehatz batzuei erantzuten diete soilik eta kontuan hartzen diren baldintza teknikoak baino ez dira. Ez dira baloratzen agroekologia kontzep-tuaren barruan sartzen diren baldintza so-zialak, ingurunekoak, ekoizpen-sistema, etabar. Nekasarek baserritarren lana duina izatea nahi du, benetako irtenbidea eman nahi dio egungo baserritarren egoerari, horretatik bizi ahal izateko eta aldi berean, kontsumitzaileari kalitatezko produktuak eskaintzea.

Kontsumo taldeak, ekoiztutako nekazal produktu jakin batzuk gertuko baserri-tar bati zuzenean erosteko osatutako taldeak dira. Baserritarrak, astero bere produktuekin osatutako otarrak presta-tzen dio kontsumitzaile bakoitzari, eta hauetako bakoitzak hilean behin, kuota bat ordaintzen dio baserritarrari. Otarra osatzen duten produktuen kantitatea, ordaintzen den kuotaren araberakoa izan ohi da, taldeko kontsumitzaile guz-tientzat, hilero berdina.

2013ko ekaina

Page 7: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

7

Alb

iste

bit

xia

k

Burmuin bat, bi burmuin

10.000 krokodiloren ihesaldia

Hegoafrikan

Gizakiak burmuin bakarrarekin konformatu behar dugu. Baina, badira bat baino gehiago duten pertsonak. Horie-tako bat da Adela Calero, hiru burmuin dituen emakumea. Adela, Houstonen bizi da, bi urterekin hiru hizkuntza hitz egiteko gai zen (alemana, frantsesa eta gaztelania) eta egun, NASA-rentzako egiten du lan. Ezkonduta dago eta bere senarra iturgina da. Bere adimen gaitasuna 386koa da, Aristoteles eta Einstein juntu baino azkarra-goa delarik. Antzeko kasu bat Ricardo Hesserena da. Hau lau burmuinekin jaio zen, baina bi bakarrik erabili ahal ditu.

Hegoafrikan krokodiloen haztegi ugari daude, ibaietan bizi diren animali hauen larruazala, luxuzko produktuak egiteko saltzen delako. Duela gutxi, Hegoafrikan izandako uholdeak aprobetxatuz, haztegi batetik 10.000 krokodilok ihes egitea lortu zuten, horietako asko Limpopo ibaira iritsiz. Poliziak, ihes egindako krokodiloen ehiza hasi du, zenbait bizilagun, krokodiloak eskuekin harrapatzen hasi baitira, nahiz eta, momentuz, ez dagoen gizakiei egindako erasoen berririk. Poliziak, gauean harrapatzen ditu animalia gehien, errazagoa baita krokodiloak ilun-tasunean antzematea, begiek distira gorria dutelako. Azkenik, krokodilo gehienak ez dira bi metroko luzerara iristen, baina, hala ere, Hegoafrikako eta Zimbaweko Poliziak Limpopo ibaiko uretan ez sartzeko gomendioa eman die inguruko herritarrei.

Dinosauro baten arrautza Bilbon

8.000.000 $-ko iPhone bat

Arrautza erraldoi batek Guggenheim museoaren parean zegoen auto bat txikitu du. Gertakariak, Twitterreko era-biltzaileak aztoratu ditu eta hainbat pertsona gertatuta-koa ikustera hurbildu dira. Dirudienez, street marketing kanpaina bat egon daiteke albiste honen atzean, baina oraindik ez da ekimenaren egilearen berri izan. Orain, ekimenaren egilea nor den edota arrautzaren ama agertu arte itxaron beharko dugu. Adi!

Bitxikeria baino, erotzeko moduko berri bat dakarkizuegu. Eta ez da ahuntzaren gauerdiko eztula! Urte honetan, Britainiako bitxigile batek, 500 diamante baino gehiago jarri ditu iPhone batean. Mugikorra pizteko botoiari, dia-mante arrosa bat itsatsi dio. Baina, ez edozein diamante, 7,6 kilatezko diamante bat baizik! Bitxigile honek, urrezko WII bat ere egin du. Sormen handiko bitxigile honek ez dauka mugarik. Zer izango ote da hurrena?

dbh 1 mundaiz ikastetxea

www.auzoka.net

Page 8: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

8

“Futbolean lagun asko egiteaz gain, asko ikasi dut”

ANDER GARMENDIA

Nork lagundu zintuen mundu hau eza-gutzera?Nire aitak bultzatuta hasi nintzen, baina patioan ere asko jolasten nuen. Gola sar-tzeak ilusio berezia egiten zidan.

Zergatik aukeratu zenuen futbola eta ez beste kirol bat?Zalantzak izan nituen saskibaloiarekin, bai-na nire lagunek futbola aukeratu zutenez, neuk ere hori aukeratu nuen.

Zein jokalari duzu eredutzat?Hasieran, Aranburu eta Iniesta. Gaur egun, Illarramendi eta Mascherano. Jokalari hauek nire postu bera dute eta euren joka-tzeko era gustukoa dut.

Nolako bidea egin duzu orain arte?9 urte nituela, ikastolako taldean hasi nin-tzen. Handik gutxira Sansera egin nuen salto eta urtebetera Vasconiara. Behin Vasconian 3 urte eginda, iaz Errealera joan nintzen. Printzipioz, 2 urte egingo ditut eta gero gerokoak.

Zer da gehien gustatu zaizuna? Lagun asko egiteaz gain, asko ikasi dut. Esaterako, jokoaren teknika, lagunengana moldatzea eta hainbat momentutan neure buruarekin lehiakorra izaten jakitea.

Gustura al zaude egiten duzunarekin? Garrantzia ematen diet futbolari zein ikas-ketei. Momentu batzuetan nekosoa gerta-tzen bazait ere, biekin aurrera egin nahi dut, futbola oso gustukoa dudalako eta ikasketak beharrezkoak direlako.

Nola bizi duzu taldekoen arteko lehia?Taldekideekin ongi konpontzen naiz, ze-laian gure borroka txikiak ditugu, baina zelaitik kanpo lagunak gara. Partida du-gunean adibidez, elkarrekin talde sendoa osatzen dugu.

Zer amesten duzu futbolean? Zein eki-po daukazu buruan?Ahalko banu Lehen Mailan jokatu nahiko nuke eta Errealeko jokalaria izan. Asko gustatuko litzaidake kirolarekin orokorrean, eta futbolarekin batik bat, lotura duen zer-bait egitea.

Zergatik aukeratu duzu Erreala?Txikitatik gustuko dut. Gainera, aurten Errealak harro sentiarazten nau.

Zein dira zure ezaugarriak?Jokalari langilea naiz eta baloiak lapurtzen ona naizela uste dut.

Nola osatuko zenuke futbolari perfek-tua?Jordi Albaren abiada, Iniestaren teknika, Xaviren taldekidetasuna, Xabi Alonsoren jokoa antolatzeko gaitasuna, Messiren erregatea, Cristiano Ronaldoren indarra, Puyolen erasokortasuna eta Griezmannen ausardiarekin osatuko nuke.

mariaren bihotza

Txikitatik gustatu izan zaio Ander Garmendia-ri futbolean aritzea. Hasiera batean, aitak bul-tzatuta hasi zen jolasten eta ondoren eskolako patioan. Horrela, Sanse eta Vasconia bezalako taldeetan aritu ostean, egun, Errealean ari da. Futbolean ondo pasatzeaz gain, lagun asko egin ditu eta gauza ugari ikasi. Jarraian Anderrek esandakoak.

“Eskolako patioan, golak sartzeak ilusio berezia egi-ten zidan”

Kir

ola

“Aurten Errealak harro sen-tiarazten nau”

Page 9: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

Chicagon jaio nintzen, baina baserri ba-tean hazitakoa naiz. Bertan, marrazki bi-zidunak egiten hasi nintzen eta egindako famatuena arratoi bat izan zen. Hasieran zuria zen, baina urteek aurrera egin hala, kolorea eman nion. Historiako lehenen-go marrazki bizidun koloreduna izan zen. Besteak beste, nik asmatu nuen Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian, Mogli, eta beste pertsonaia batzuk ere. Biriketako

gaixotasun batengatik hil nintzen eta baita estresak jota, baina egindako guztiagatik harro nago. Aitortuko dizuet: sortu nuen pertsonaia gogokoena Mike Mouse izan zen.

Per

tso

na

ia +

zein

na

iz?

Zein naiz?

9

Emaiguzu zure erantzuna [email protected]

Ashley Michele Greenek 2006. urtean hasi zuen bere aktoresa karrera. Telebis-tako telesail batzuetan atera zen, Punk’d eta Crossing Jordan saioetan esaterako. TATU musika taldearen bideoklip ba-tean ere parte hartu zuen. 2008. urtean, Alice Cullenen papera egin zuen Cre-pusculo historian. Eta errepikatu egin zuen historia horren hurrengo pelikule-tan, hau da, Luna Nueva, Eclipse eta Amanecere-ko bi zatietan. 2009. urtean, besteak beste, Summer’s Blood izene-ko pelikulan protagonista izan zen eta 2010. urteko irailaren 12an MTV Video Music Awardseko aurkezlea izan zen.

dira YouTube, iTunes, Twitter, Facebook eta antzerakoak. Horrela, Lola protago-nistaren amak, Anne (Demi Moore), nahi gabe bere alabaren egunerokoa irakur-tzen du, eta berak dituen arazoak bere alabaren antzekoak direla konturatzen da. Pelikula hau egiteko 11.000.000 dolar baino gehiago behar izan dituzte, eta lortu duten sarrera 27.602.652 dolar izan dira guztira. 2013. urteari begira, Ashley Michele Gree-ne film berri asko egiteko asmotan da. He-mentxe zerrenda: CBGB, Random, The boom boom room eta Olivia Twisted. Argi dugu etorkizun handiko aktoresa baten aurrean gaudela. Zorte on Ashley Michele!

2010 eta 2011 urteen bitartean film hauetan parte harte zuen: Skateland, Radio Free Albemuth, Butter eta A warrior’s Heart.Duela gutxi, Ashley Michele Greenek LOL izeneko film berri batean parte hartu du. Film honetan, Ashley izeneko neska gazte baten papera egiten du, non, Lola protagonistaren klasekidea den. LOL pe-likula frantses batean oinarriturik dago eta bertsio estatubatuarreko protagonis-ta Miley Cyrus abeslari eta aktoresa da.LOL filma, teknologia berrien erabile-ra eta pertsonen arteko harremanetan hauek duten eraginari buruz da. Izan ere, munduan geroz eta gehiago erabitzen

Ashley Michele Greene Crepusculo filmeko Alice Cullen aktoresak film berria egin du

1987ko otsailaren 21ean jaio zen Jacksonvillen (Flori-da). Hasieran, modeloa izan nahi zuen, baina interpre-tazio klaseak hartu ondoren, alde batera utzi zuen mo-delo izateko ideia eta aktoresa lanei heldu zien. Gauzak horrela, Crepusculo filmarekin egin zen ezagun. Orain, Alice Cullenen papera alde batera utzirik, pelikula be-rria egin du, LOL izenekoa (Laughing Out Loud), Miley Cyrus eta Demi Moore aktoresekin batera.

www.auzoka.net

irene insausti

adriana setiénthe english school

Zenbaki honetako oparia: Elkarren erabiltzeko 25 €ko bonoa.Auzoka 116. zenbakiko irabazlea: Maialen Torrubia izan da, Mariaren Bihotza Ikastolakoa. Maialenek pertsonaia ezkutua Kristen Stewart dela asmatu zuen.

Page 10: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

10

Errep

or

taje

a

“Be water my friend”, aurten ere summa aldapetara heldu da

Duela hiru urte hasi eta kur-tsoz kurtso ikasle, irakasle eta guraso eskuzabal eta kolaboratzaileen laguntzare-kin, asmo handiko proiektu pozgarri hau aurrera eraman izan dugu. Aurtengo erron-ka, Togon, neskentzako bar-netegi bat eraiki eta atontzea izan da. Eta eskolako gura-soekin “Be water my friend” festa antolatuz, helburua lor-tu dugu.

“Be water my friend” festa solidario eta di-bertigarri bat da eta honen helburu nagu-sia, Afrikako pertsonentzat dirua jasotzea da. Aurtengo festa martxoaren 9an ospatu genuen, Summa Aldapetako Chaminade eraikuntzan, arratsaldeko hiruretatik ilun-tzeko hamabiak arte luzatuz. Bertan, gauza ezberdinak egin genituen. Adibidez, futbol eta saskibaloi partiduak, txikientzat antola-tutako ekintzak, dantza ikusgarriak eta joko dibertigarriak, tartean, sokatira eta brilleta.Arratsalde hasieran, umeok jolastu genuen eta gero opari zozketaren txanda iritsi zen. Besteak beste, hotel batean egonaldiak, futbol kamisetak, kafe makinak, gorba-tak, bandejak eta bestelakoak zozketatu ziren. Denetarik! Baina, festa honetan, gurasoek ere parte hartu ahal izan zuten.Horrela, antolaturiko ekintza ezberdinetan parte-hartzeko, norberaren izena emateak 3 euroko kostua zuen eta lortutako dirua Togora, hau da, Afrikara eramango dute. Beste ekintzetako bat, arratsaldeko seietan ospatu genuen meza izan zen, non, festa hau zergatik eta zertarako egin genuen go-gorarazteko eta festa soilik ondo pasatze-ko ez zela gogoan izateko balio izan zuen. Jakin, festa honen ikurra bi esku elkartu-rik direla, bata zuria, eta bestea urdina. Bi

Teresa Gorostidi“Benetan egun zoragarria pasa ge-nuen martxoaren 9an. Eskolako Festa taldeari eskertu behar diogu, batez ere hau guztia aurrera atera ahal izateko antolaketa ezin hobea lortu zutelako. Zehazki, gertakari honetarako presta-tu zen webgunea ere zoriondu nahiko nuke. Aurretik beste honelako jarduera bat egin izanaren esperientzia, noski, lagungarri izan da oraingoan.Aipagarria da baita ere, ekintza ez-berdinetarako beraien laguntza eskai-ni zuten hainbat eta hainbat guraso, gazte nahiz irakasleren parte-hartzea. Hala eta guztiz ere, ziur nago eguna-ren arrakastaren funtsezko arrazoia, sarreran zintzilikatutako kartel batean

idatzitakoan dagoela: “Gogoan izan!!! Togo dela eta gaude gaur hemen!!!”.

Cecilia Naval“Ohore eta zorte handia izan da jai ho-nen antolakuntzan parte-hartzea, eta zerbait aipatzekotan partaideen boron-datea aipatuko nuke. Jende pila hurbil-du zen beharrezko edozein ekintzetan lagundu eta parte-hartzeko: kamiseta salmentan, tonbolan, enkantean, eta abar. Beste batzuk, adibidez, azkeneko gau-zak jasotzeko, partidu guztiak amaitu arte geratu ziren! Nahiz eta gogo han-dia izan, irakasle, guraso eta ikasle guztien parte-hartzea izango ez balitz, ez genuke lortuko. Eskerrak denoi.”

GURASOEN IRITZIA

Page 11: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

11

esku hauen artean ur tanta bat osatzen dute eta besteak beste, Pepe Reina futbol atezain ospetsuak babestu zuen ekimena.Baina, ez pentsa guzti hau bat-batean sor-tu zenik, ez! Hilabete bat lehenago, kami-seta eta edalontzi salmenta egin genuen, eta Summa Aldapeta, txartelez apaindu genuen. Txartel batek horrela zioen: “Zu-rekin hobeto”. Gainera, ikastetxeko txoko guztiak guk egindako horma-irudiez bete genituen eta bertan Haiti, Togo, Camerun, Republica Dominicana, Eritrea, Somalia, Ruanda eta beste herrialde asko ager-tzen ziren. Guzti honen bidez, zorte han-dia dugula eta Euskal Herrian inon baino hobeto bizi garela ohartzeko balio digu.

11www.auzoka.net

ikasbide ikastola

Nola azalduko zenuke hitz gutxitan “Be water my friend” zer den? Hirugarren munduan dauden behar eta ez-beharrei aurre egiteko laguntza solidarioa da. Festa, jai egun honetan parte-hartzen duten pertsona guztien laguntzari esker aurrera eramaten dugu.

Nola jaio zen?Festa, eskolako “Grupo Pastoral Familiar” delakoaren ideia bat martxan jarriz hasi genuen.

Eta noiz hasi zen?Duela hiru urte. Guztiok, heldu zein gaz-teok, planetan dauden ondasunak guztion-tzat direla kontutan hartuta.

Elkarrizketa MAITE JIMENEZ kolaboratzailea

Zuk zer egiten duzu?Ni animatzaile bat naiz. Ikasleak joko eta jarduera guztietan parte hartu dezaten ani-matzen ditut.

Eta aurtengo helburua lortu dugu, ezta?Bai, denon artean 23.000 euro lortu nahi ge-nituen Togoko umeei bidaltzeko eta dagoe-neko bidean daude.

Eta bukatzeko, beste zerbait aipatuko ze-nuke?Bai. Nahiz eta lan handia izan, horrelako kanpaina bat egiteak merezi izan duela. Urtero ez bada ere, bi urtetik behin, jarraitu beharko genuke horrelakoak egiten. Animo, Summa!!!

IKASLEEN IRITZIA

Alexia Gamboa “Asko gustatu zitzaidan polita eta oso dibertigarria izan zelako. Joko asko zeu-den. Adibidez, futbola, saskibaloia eta pin-ponga. Eta gainera, Togoko umeei lagundu genien!”

Lucia Cayuso“Festa nire gustukoa izan zen. Pentsa-tzen dut askotan egin beharko genukee-la horrelako festaren bat.”

Nerea Ucar“Oso polita iruditu zitzaidan: eskolan egindakoa gustatu zitzaidan, baina ba-tez ere larunbateko jokoak”.

Page 12: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

Tek

no

log

ia b

erria

k

2013ko ekaina

12

Google Glass betaurrekoakHasiera batean zalantzak eragin baditzake ere, Google betaurrekoek munduare-kin elkarreragineko modu berri bat eskainiko digute. Zalantza guztiak argitzeko Googlek bideo labur bat argitaratu du, non, Google Glass interfazea nolakoa den eta behatzekin nola kontrolatu daitekeen erakusten duen. Ahots bidez elkarrera-gitea ere posible da.sandra, joseba eta borja

cebanc

NewgroundGaur egun sormen gaitasuna frogatu beharra dago. Bideoak Youtuben zintzi-likatzen ditugu eta marrazkiak devianArt-en. Baina zer egiten dugu gure Flash lanekin? Non jartzen digutu? Newground-en alegia, non, hainbat bideojoko, marrazki, bideo eta musika biltzen dituen. Newground, interneten aurki deza-kegun flash webgune handiena da eta bertan nabigatzea oso erraza da. Beraz, zure lanak nonbait jarri, edo, besterik gabe, denbora pasa nahi baduzu, guztiz gomendarria da.diego valencia blanco, iván fernández lerín

Caffe SospensoEkintza solidario bat burutzera gonbidatzen duen ekimena da, irabazi-asmorik gabea eta konfiantzan oinarritua. Katilu bat erosteko baliabiderik ez duen norbaiti aldez aurretik kafe bat ordaintzean datza. Idea hau Italiako Napoles hirian sortu zen, eta sare sozialei esker hainbat herrialdeetara zabaltzen ari da.Nola funtzionatzen du? Lehenik, tabernei eta lokalei proiektuarekin bat egitera gonbidatu eta ekimenaren funtziona-mendua azaltzen zaie. Edaritegi bakoitzak web orritik jeitsi dezake lokala ekimenari atxikituta dagoela adieraziko duen bereizgarria.Nortzuk hartu dezakete parte? Jatetxe edo taberna orok, eta kafe bat ordaintzea nahi eta ahal duen edonork.asier caso, aitor presa, andoni aizpurua, borja arias

Doako 10 alternatiba WhatsApp-aren aurreanDoako mezuak bidaltzeko aplikazioen arteko lehia geroz eta handiagoa da. WhatsApp gehien erabiltzen dena izan arren, azkenaldian izan dituen arazoek eta Android sistemako erabiltzaileek aurrerantzean zerbitzuagatik ordaindu behar izateak, aplikazioen arteko lehia areagotu dute. Hona Google Playn eta App Storen eskuratu ditzakezun beste aplikazioetako batzuk: Sportbros, Line, Viber, Wechat, tuMe, Chad2win, ChatOn, GroupMe, NimmBuzz Mes-senger, Pinger.jon ander vázquez, aitor lopetegi eta manuel yeren

Page 13: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

bat dugu, non, helburua elkarrekin ondo pasatu eta sormen artistikoa sustatzea den. Gurean izugarria delako gazteon sor-mena!Aurtengoa bigarren edizioa dugu eta iaz bezala, 18 urte bitarteko gazteek parte har-tu ahal izango dute, bakarka edo taldeka (gehienez 6 lagunek osatutako taldean). Bakoitzak gehienez 5 minutuko tartea izan-go du bere ikuskizuna aurkezteko. Izena emateko azken eguna ekainaren 21a da eta ekai-naren 27an berriz, txapelketaren fi-nala izango da In-txaurrondoko Kul-tur Etxean.Bestetik, ekaina-ren 13a arte, Gaz-teen Antzerki To-paketa dela eta,

lh5 maria auxiliadora

Patata tortillaOsagaiak: • 3 patata• 6 arrautza• Gatza• OlioaNola egin:1- Lehenik eta behin, patatak zuritu, laukitxoetan moztu eta

olio berotan frijitu.

2- Bol batean arrautzak nahastu eta gatza bota.

3- Zartaginetik patatak atera, oliorik gabe, eta arrautzarekin

nahastu.4- Ondo nahastu eta zartaginera bota (olio pixka bat ipini).

5- Alde bat egitean, plater bat hartu eta poliki tortillari buelta

eman eta beste aldea egiten utzi.

6- Egiten bukatu denean, zartaginetik atera eta plater batera

eraman.7- Tortilla apaindu eta jan!

Musika talde bateko kide zara? Kantatzea, dantzatzea, antzeztea, bertsoak abestea, bakarrizketan aritzea, txisteak kontatzea, magia egitea edota bestelakoak egitea atsegin duzu? Bada, Izarrak Plazara duzu zure sorkuntza gaitasuna erakusteko tokia. Izan ere, Izarrak Plazara talentu lehiaketa

Erreze

ta +

esp

erim

en

tua

+ a

gen

da

kultur agenda

Errezeta+esperim

entua

13

Izarrak Plazara talentu txapelketaren bigarren edizioa

16 antzezlan eszenaratuko dira Antzoki Zaharrean, zein Lugaritz eta Egiako Kultur Etxeetan. Aurtengoa, topaketaren 25. ur-teurrena da, adi egon beraz!Eta agendarekin amaitzeko, bi musika ohar: batetik, Donostia eta inguruko musi-ka taldeei zuzendutako Piraten 6. Musika Lehiaketa jada martxan da (parte-hartzeko azken eguna, maiatzaren 25a), eta beste-tik, Norton musikariak gidatutako EH Suka-rra talde mitikoak kontzertua eskainiko du Izaki Gardenak taldearekin batera ekaina-ren 16an Donostiako Victoria Eugenian.

www.auzoka.net

Puxika dantzaMaterialak:

CD zahar bat.• Plastikozko botila baten tapoia

• (kantinplora itxura duten horietakoa, ireki eta itxi egiten dena).Puxika bat.• Plastikozko kola.• Zinta isolatzailea.•

Nola egin:1. Tapoia CDaren erdian itsatsi kolarekin.2. Puxika tapoiaren muturrean ipini (ez ahaztu muturra altxatuta egon behar dela) eta zinta isolatzailearekin ondo-ondo lotu.3. Puxika puztu CDaren aldeko zulotik eta lu-rrean utzi nola mugitzen den ikusteko.

lh5 maria auxiliadora

Page 14: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

2013ko ekaina

14

Mu

sik

a

PIGNOISE “El tiempo y el espacio”

MACKLEMORE & RYAN LEWIS “Thrift Shop”

HENRY MENDEZ “Mi Reina”

Henry Mendez Dominikar Errepublikan jaioa da. Abeslari honen lehenengo biran 120 kontzertu egin zituen Espainian zehar. Jose de Rico abeslariarekin hainbat disko kaleratu ditu, baina ospetsuena “Mi Reina” singlea da. “Mi Reina” etapa berri bat hasteko abiapuntua da abeslari, konpositore eta musika ekoizle honentzat. Henry Mendezen musika, alaia eta dantza-tzeko moduko musika gisa definitu dute.

Macklemore rap abeslari amerikarra da. Berarekin batera, Andrew Joslyn biolin-jotzaileak, Owour Arunga tronpeta-jotzaileak, Noah Goldberg piano-joleak eta Zach Fleury multi-instrumentalistak lan egiten dute. Beraien “Thrift Shop” bideoklipa 285 milioi aldiz ikusia izan da eta bede-ratzi estatuetan lehenengo postua lortu dute. Abestiak diru gutxirekin bizitzea posible dela adierazten digu.

PAULA ROJO“Erase un sueño”

axular lizeoa

Pop-rocka abesten duten talde espainiarra da Pignoise, non, Alvaro Benito Real Madrileko futbolari ohiak sortu zuen 2002. urtean. Hasieran ingelesez kantatzen zuten, baina arrakasta gaztelaniaz abestuz lortu dute. Orain arte zortzi disko kaleratu dituzte eta “El tiempo y el espacio” deituriko albuma taldearen azkena da. Hamabi abestiz osatua dago, tartaen, “Yo”, “Al pisar” eta “Sopla el viento”.

Paula Rojo, ‘La voz’ telebista saioko partaidea izan zen. Nahiz eta finalera ez iritsi, bere lehen diskoa apirilaren 16an argitaratu zuen. Album honek Itunes-en Espainiako lehen postua lortu du. Paularen abestiak gehienbat country eta pop estilokoak dira. Disko hau oso sentimentala da eta hamabi abestiz osatua dago, non, horietako batzuk bere familiari eskainita dauden.

Page 15: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

15

Fil

ma

k

“Tengo ganas de ti”Sinopsia: Hatxek bi urte igaro ditu Londresen, Babi, lehenengo neska-laguna ahaztu nahian. Bartzelonara itzuli eta bizitza berreraikitzen saia-tzen ari dela, Gina ezagutu eta bera-rekin maitemintzen da. Baina, handik bi hilabetera, Babi ezkonduko dela jakiteak, tristezia eta zalantzak era-gingo dizkio Hacheri.

Iritzia: Neska- mutilen arteko harre-manei buruzko filma delako gustatu zaigu.zuzendaria: fernando gonzalez molina aktoreak: mario casas, clara lago eta maria valverde iraupena: 122 min.maria a. eta onintza u.

“Jack el cazagigantes”Sinopsia: Jack baserritar pobrea, osabaren zaldia saltzera joan da sosa batzuk lortzeko asmoz. Gizon batek leka batzuk emango dizkio zaldiaren truke, eta etxera iristean, lekak busti ondoren, landare erraldoia haziko da zerurantz. Horrela, erraldoien mun-duen arteko atea ireki dute.

Iritzia: Oso film ona da eta irudi ikus-garriak ditu.zuzendaria: bryan singer aktoreak: eleanor tomlinson, nicholas hoult eta ewan mcgregor iraupena: 114 min.haizea f. eta paula d.

El Metodo Arrieta, Donostiako Giza Eskubideen XI Zinemaldiko irabazleaMentxu eta Lourdes Arrieta ahizpek, komunikatzeko dituzten oztopoak nola gainditu dituzten agertzen du dokumentalak. Lourdes eta Mentxu Arrieta ahizpek arazo larri bati aurre egin behar izan diote jaio zirenetik. Beraien gorputzek ez diete jendearekin komunikatzen utzi. Oztopo hori nola gainditzen duten azaltzen du filmak. Beraien ustez, besteei laguntzeko ekarpen pertsonala da. Besteak beste, Arantzazuko Ama ikastolako ikasle bat agertzen da dokumentalean: Julene Beldarrain. Hark ere, komunikatzeko arazoak ditu eta Arrieta ahiz-pek erabilitako metodoa frogatu du, baina metodo aurreratuagoak erabiltzen ditu egun.

“Evil dead”Sinopsia: Bost lagunek Tenesse-ko etxola batean ostatu hartzen dute beraien lagun bati drogak uzteko eta bere errehabilitazioan laguntzeko. Neska oso ero eta agresibo jartzen denean, lagunek, abstinentziaren sintomak izango direla pentsatzen dute. Baina, oker daude. Izan ere, deabruek bere gorputza bereganatu baitute.

Iritzia: Asko gustatu zaigu tentsio handikoa delako eta sustoak ema-ten dituelako.zuzendaria: federico albarez aktoreak: jane levy, shiloh fernandez eta lou taylor pucci iraupena: 95 min.ander z. eta javi d.

arantzazuko ama bhi

www.auzoka.net

saioa garcia eta naroa amigorena

Page 16: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

2013ko ekaina

16

Bid

eo

-jo

ko

ak

lh 6 la salle

Call of duty ghosts

Mailatzaren 1ean baieztatu zutenez, Call of Duty berria kaleratuko dute aurki.

Ghosts izena jarri diote, horrela deitzen delako Call of Duty MW2ren pertsonai

bat. Call of Duty berriaren trailerrak informaziorik ematen ez duen arren, oso

landuta dago eta oso interesgarria dirudi. Call of Duty-ren bertsio berrian, pan-

taila berri asko egongo dira eta multiplayer berri ugari aterako dituzte. Bestal-

de, arma eta pertsonai berriak ere egongo dira eta grafikoak oso onak izango

dira ziur.

Star wars: the clone wars III

Jokoa, egiazko STAR WARS seriean oinarrituta dago, pelikula ere badagoen arren. Mintzagai

dugun Star Wars jokoa zaila da, baina oso dibertigarria ere. Jokoak bi zati ditu (istorioa edo

aisialdia) eta bertan, serieko edo filmeko pertsonai baten papera aukeratu daiteke. Beste alde

batetik, mini-jokoak ere badaude, beste lagun batzuekin on-line jolasteko. Horretarako, ejer-

tzito bat osatu behar duzu eta base bat aukeratu. Basea ondo babestea komeni zaizu, bestela

beste gerlari batzuk zure basera iritsiko dira eta akabo! Menu nagusian hainbat aukera daude,

tartean, pertsonai berriak sortzea. Eta zure pertsonaia garaiezina izateko, arma berriak be-

zalako gehigarriak lortu ditzakezu. Garraiobideen aldetik ere, aukera handia dago, autoetatik

tankeetara edo espazio-ontzietara pasatuz.

Dirt 3

Euritan, elurretan nahiz lokatzetan, azeleratu zure autoa eta bizi itzazu gaueko

lasterketak benetako Rallyetara inoiz baino gehiago hurbiltzen den joko berri

honetan. Ken Blocken Gymkhana izugarrietan oinarritutako estilo askeko esze-

natokietan zehar ibiliko zara pilotu profesionalen gisara: Michigango basoetatik

hasita, Finlandiako bide latzetan zehar, Kenyako parke nazionaletaraino. Gaine-

ra, zure lasterketen bideoak YouTuben parteka ditzakezu. Joko hau plataforma

ezberdinetarako sortua dago, besteak beste, PC, PS3 eta XBOX 360 platafor-

metarako. Gure ustez, kotxeak gidatzeko joko ikaragarri dibertigarria da, erabat

aproposa etxean aspertuta gaudenean jokatzeko.

Page 17: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

17

Lib

ur

ua

k

“Voltaire kaleko

abenturak, pozoia

kopan”

egilea: p. d. baccalario eta a. gatti

itzultzailea: aitor arana

argitaletxea: mezulari

marrazkilaria: effeffestudios

orri kopurua: 202

Anette eta Fabo neba-arrebak dira

eta ikertzaile bezala haien lehen

kasua da hurrengoa. Kondesa aberats bat hil da, alarguna

eta bidaia zalea. Kondesak lagun bat zuen, Deloffre Jau-

na eta orain, norbaitek gizon hau hil nahi du. Kondesaren

testamentua tarteko, kasua gero eta korapilatsuagoa egi-

ten da eta misterioa argitzea ez da erreza izango. Bizilagun

guztien laguntzarekin, Anette eta Fabo misterioa argitzen

saiatuko dira.

Nire ustez, liburua oso interesgarria da eta behin irakurtzen

hasita, gehiago irakurri nahi izango duzu! Gainera, ezin

duzu imajinatu nolako amaiera izango duen!

denisa andrea chirtes - dbh1 maila

“Rita eta

hilobi-lapurrak”

egilea: mikel valverde

argitaletxea: elkar

orri kopurua: 68

Rita Kairoko aireportura iritsi eta

osaba Daniel arkeologoa bilatzen

hasten da. Kartel batean bere an-

tzeko izena ikusi eta beste pertso-

na batzuekin doa. Egunak aurre-

ra doaz eta oraindik ez du osaba

Daniel ikusi. Halako batean, hilobi

-lapur talde batean sartua dagoe-

la konturatzen da. Alde egiten saiatu arren, alferrik da, nahiz

eta azkenean ihes egitea lortzen duen. Horretarako, basamor-

tua zeharkatu beharko du urik gabe. Aurkituko al du Osaba

Daniel?

Oso liburu interesgarria da. Hasieran ez du zentzu askorik,

baina bukaeran bai. Horregatik gustatu zait eta ziur zuri ere

gustatuko zaizula!

“Heriotza zuriz jantzita”

egilea: migel angel mintegi

argitaletxea: ibaizabal

marrazkia: ivan mata

orri kopurua: 163

Leire, Gorka, Alberto eta Helena Pirinioetako herri txiki batera doaz inauteriak ospatzera. Herrira iritsi baino lehen, gasolindegi batean gelditu eta neska ezezagun bat

hurbilduko zaie laguntza eske. Hurrengo egunean, beraien etxeko ganbaran ezkutaturik aurkituko dute neska berbera. Honek, morroi batzuek, Brasiletik, lokal batera lan egitera ekarri dutela esango die. Gure protagonistek, neska lagun-tzeko asmoz, abentura eta arrisku handiak bizi behar izan-go dituzte.

Liburua benetan interesgarria da, misterioz beteta. Azken orrialdera arte ez dakizu zer Klaudiari zer gertatuko zaion.

lara coentrao - 3c

“Rita poloan”egilea: mikel valverde

itzultzailea: juan martin elexpuru

argitaletxea: elkar

orri kopurua: 64Rita eta bere familia, ostegunero elkartzen dira ordenagailu au-rrean Ipar Poloan dagoen osaba Danielekin hitz egiteko. Egun ho-rietako batean, Ritak gonbidape-na jasoko du Ipar Polora joateko. Rita zoriontsu da osaba Daniel

bisitatzera joango delako bere aitarekin. Iristen direnean, osaba espedizio batekin galduta dagoela jakingo du. Erres-katean parte hartuko du eta hainbat abentura biziko ditu.Liburu hau asko gustatu zait abenturazkoa eta entreteniga-rria delako, laguntasuna bezalako baloreak azaltzen direla-ko eta Ritarekin identifikatuta sentitu naizelako.enara vaquero - 5. maila

la asuncion ikastetxea

Dirt 3

Euritan, elurretan nahiz lokatzetan, azeleratu zure autoa eta bizi itzazu gaueko

lasterketak benetako Rallyetara inoiz baino gehiago hurbiltzen den joko berri

honetan. Ken Blocken Gymkhana izugarrietan oinarritutako estilo askeko esze-

natokietan zehar ibiliko zara pilotu profesionalen gisara: Michigango basoetatik

hasita, Finlandiako bide latzetan zehar, Kenyako parke nazionaletaraino. Gaine-

ra, zure lasterketen bideoak YouTuben parteka ditzakezu. Joko hau plataforma

ezberdinetarako sortua dago, besteak beste, PC, PS3 eta XBOX 360 platafor-

metarako. Gure ustez, kotxeak gidatzeko joko ikaragarri dibertigarria da, erabat

aproposa etxean aspertuta gaudenean jokatzeko.

www.auzoka.net

Page 18: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

18

Den

bo

ra

-pa

sak

KEN ZAZPI ESNE BELTZASU TA GARGATIBUAC DCBERRI TXARRAKHESIANZEA MAYSAURYNONE DIRECTION

Hizki salda

leire eta ainara

Bilatu musika talde hauek!!!!

K Q W E A C D C R T Y U I O O

A E S D F G H J K L Ñ Z X N C

V S N B N Z E A M A Y S M E K

D N A Z F E U I S R T U I D A

O E Q W A Y U I O P A T R I R

R B E R T Z S D F G H A T R R

Y E A N E M P Q W E A G A E A

G L W E F A M I S A R A U C X

X T X H E S I A N D G R E T T

Z Z A X E V T J O R Q U A I I

V A Q E U B I T A G O P W O R

B W S F D H Y R Y U I A T N R

H Q E R H V Ñ N C M A Z A R E

K S F W A U R Y N G R T Y O B

T U W Q E I P D C A G H R J Z

EzberdintasunakZortzi ezberdintasunak aurki itzazu.

Ilusio optikoaIrudiaren aurpegiaren erdian lau puntu ageri dira. Haiei hogeita hamar segundoz begiratu ondoren, paretari begiratu eta begiak itxi eta irekiz, zer irudi agertuko zaizu?

Page 19: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

19www.auzoka.net

Den

bo

ra

-pa

sak

Labirintoa

Gona luzeak du mihia motza, urrutitik entzuten da haren hotsa. ZER DA?

KANPAIA

Uniformedun gudari zuri eta gorriak, gerra ostean,ordea, buru beltza eta erreak. ZER DA?

POSPOLOAK

Asmakizunak

SudokuaLabirintoaren irteera aurkitu.

Zer puskatu du?Afrikako herria

Saiatu azpiko sudukoa egiten. Zorte on!!!

Ezkutuko mezua

Hieroglifikoak

Page 20: Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

Foto Inkesta 2Zer dago bizitza ostean?

Zenbaki honetan…

Albiste bitxiak 7

Musika 14

Denbora-pasak 18

Bideo-jokoak 16

Filmak 15

Parte hartzen duten ikastetxeak: Aitor Ikastola, Altza BHI, Arantzazuko Ama LH, Arantzazuko Ama BHI, Axular lizeoa, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikas-Bide ikastola, Intxaurrondo Hegoa, La Asunción, La Salle Loiola, La Salle San Luis, Maria Auxiliadora, Mariaren Bihotza ikastola, Mendiola, Mundaiz, Santa Teresa, Sto Tomas Lizeoa, SUMMA Aldapeta,The English School eta Zubiri-Manteo.

Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua

Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak: eragin.com

Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa: eragin.com

117zkia.

auzoka.net

Bideo-lehiaketa 3Irabazleak

Elkarrizketa 4

Liburuak 17pertsonaia Ashley Michele Greene 9Film berria egin du

Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia

Tel. 943483750. Faxa: 943483765 E-mail: [email protected]

www.euskaraz.net

www.auzoka.net

erreportajea

“Be water my friend” 10Festa solidario eta dibertigarria

kultur agenda Izarrak Plazara talentu txapelketa 13

Teknologia berriak 12

Lege gordailua: SS-1496-2012

Aldizkari hau inprimatu eta banatzea aleko 0,29€ kostatu da. Guztira 7.000 ale (2.033€).

Ekologia 6Eko azoka

Kirola 8

Errezeta + Esperimentua 13

Giza Eskubideen Zinemaldia 15