Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

20
115. zenbakia 2013ko otsaila Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea Zilarrezko neskak Bideo lehiaketa Nekazaritza ekologikoa Euskara Zerbitzua

description

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak zuzendu eta Donostiako Berritzeguneak koordinatzen duen aldizkaria. Ikasleek eginda ikasleei zuzenduta.

Transcript of Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

Page 1: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

115. zenbakia 2013ko otsaila Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Zilarrezko neskak

Bideo lehiaketa

Nekazaritzaekologikoa

Euskara Zerbitzua

Page 2: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

2013ko otsaila

2

Fo

to i

nk

est

a

Zer egingo zenuke 3 milioi euro irabaziko bazenitu?

Krisialdia dela eta, inoiz baino gutxiago gastatzera behartzen dugu geure burua.Benetan beharrezkoak ez ditugun gauzak erosteari utzi eta ahal den gehien aurrezteko momentua iritsi zaigu. Hori bai, 3 milioi irabaztearekin amestea ez dago debekaturik! Zuk zer egingo zenuke?

Amesteko debekurik ez

herri ametsa

VARUN GILLENEA

IÑIGO IBARROLA

MARINA BERMUDEZ

MADDI ARRETXE

IGOR ETXEBESTE

ANE CERVILLA

Indiara joango nintzake bertakoak laguntzera behartsuak dira eta. Soberan dudanarekin kotxea, etxe moderno bat, denda bat, etab. ero-siko nituzke. Hemengo behartsuei ere emango nieke diru apurtxo bat zerbait eros zezaten. Adibidez, ka-fea edo janaria. Hori bai, tabakorik inolaz ere ez.

Espazio-ontzi bat erosiko nuke Martera joateko. Bertako errege bilakatuko nintzateke eta etxebi- zitza ugari eraikiko nituzke planeta osoan. Marten nire aurpegia gra-batuko nuke, lurtarrek zerura be-giratzerakoan zera esateko: “Hara, begira Iñigo, ze guapoa den!”. Ho- rrela famatua izango nintzateke unibertso osoan.

Hasteko, pare bat minutu hartu, hainbeste dirurekin zer egin pentsa-tzeko. Ondoren, arkitekto bati izu- garrizko etxe eder bat eraikitzeko eskatuko nioke. Gero, milioi bat Afrika eta Indian bizi den jendea laguntzeko erabiliko nuke. Gauza gehiago egingo nituzke, baina den-borarekin dirua amaitu egiten da.

Arropa eta beharrezkoak diren gau- zak erosiko nituzke. Bizitza normala egiten saiatuko nintzateke, hau da, ez nintzateke kaletik joango mun- du guztiari 3 milioi ditudala jaki- narazten. Ez nuke diru guztia gas- tatuko, arazoren bat edukiko banu dirua gordeta izango nuke. Hori bai, etxea, kotxea… erosiko nituzke.

Lehenik eta behin, horietako bi milioi hirugarren mundura bidaliko nituzke, eta sobratutakoarekin zen- bait gastuei aurre egingo nieke: ikastolako frontoia eta gelak be-rrituko nituzke, adibidez. Azkenik, soberan gelditutako diruarekin ho-rrenbeste desiratzen duen iPhonea erosiko nioke nire arrebari.

Neure irla pribatua edukiko nuke: sekulako etxearekin, yate pribatu batekin, parke akuatiko batekin eta urrezko kobazulo batekin, behar-tsuei urrea emateko. Munduari bira ere emango nioke. Horretaz gain, Justin Bieber nire mutil laguna izango litzateke. Eta bukatzeko, arropa pilo bat erosiko nuke.

Page 3: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

www.auzoka.net

Au

zok

a.n

et

3

Zorriaren lehiaketaPasa den ikasturtean bezala, honetan ere begiak zorroztu beharko dituzue. Zenbaki guztietan zorri bat ezkutatuko dugu. Zo-rria topatzen duenak Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa lortuko du, beti ere aurretik emaitza zuzena [email protected] hela-razten badu, noski. Zuzen erantzuten duten guztien artean zotz egingo dugu Elkarreko bonoa. Irabazlearen berri auzoka.net-en emango dugu.

Bestetik, gogoratu Zein naiz? atalean ere

beste lehiaketa bat dagoela. Testuaren azalpenei kasu egin eta asma ezazue zein pertsonari buruz ari diren. Asmatu ondoren, [email protected] erantzuna bidali eta Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa lortzeko aukera izango duzu.

Zenbaki honetako oparia: Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa.Auzoka 114 zenbakiko zorriaren lehiaketako irabazlea Amara Berri Morlans ikastetxeko Sara Arteche izan zen. 12. orrialde-ko “Teknologia berriak” ataleko “Euskara google ahots bilaketa sisteman” artikuluari dagokion irudian zorria jarri genuela ederki ikusi zuen.

Sari gozagarriak!Banakako saria: ipod shuffle bat+ 50 €-ko bonoa kultur produktuetan

Taldekako saria: 200 €-ko bonoa teknologia berriko produktuetan + 100 €-ko bonoa kultur produktuetan

Euskararen erabilera egokie- naren saria: ipod shuffle bat + 25 €-ko bonoa kultur produktuetan

Aurten ere zuen abileziak erakustea nahi dugu. Ziur baduzuela aparteko abileziaren bat: kantuan, dantzan, lip dub bat egiten, antzezten, musika tresna bat jotzen, txisteak kontatzen, bertsotan, akrobaziak egiten… Norberaren edo taldearen abilezia bideo labur batean azaltzea da gakoa. Bideoa sortzeko irudiak grabatu, editatu, ahotsa eta musika gehitu... eta ez ahaztu umore pixka bat! Seguru aparteko emaitza lortuko duzuela. Bideoak euskara hutsean izan behar du. Bideoan hitz eginez gero, testuak egonez gero edo musika abestua izanez

gero, derrigorrezkoa da euskaraz izatea. Bideoa laguntzeko musika ere euskaraz edo akustikoa izan beharko du. Lehiaketa otsaila hasieratik martxan dago eta bideoak jasotzeko epea apirilaren 25eko eguerdian amaituko da. Bideoak Auzoka.net webgu-nearen bidez helarazi behar dira. Donostiako ikastetxeetako LH 5 eta 6 eta DBH 1 eta 2ko ikasleek parte hartu ahal izango duzue lehia-ketan. Bideo-lehiaketaren oinarriak Auzoka.net webgunean aurkituko dituzue. Ez galdu zuen trebezia erakusteko eta sari bikainak irabazteko aukera!

Auzoka Sorkuntza Bideo-lehiaketaren hirugarren edizioa abian!Kamarak eta argiak prest… ekin!!! Parte hartu eta ongi pasa!

Page 4: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

2013ko otsaila

4

Joan den azaroaren 23tik 25era jokatu zen Zaragozan Espainiako gimnasia erritmiko-ko txapelketa. Altzako Club Gimnasia Rítmica Donosti taldeak zilarrezko domina lortu zuen bigarren geldituz. Talde horretakoak diren Nora Gastesi eta Maialen Zabala gure gelakideei egin diegu elkarrizketa, eta beraiek eman digute txapelketaren eta Altzako Gimnasia taldearen berri; izan ere, orain hamaika urte dituzten neskato hauek txiki-txi-kitatik ezagutzen baitute taldea.

“Taldea sei neskek osatzen dugu eta lehiaketetan bost aritzen gara”

“Bigarren geratu ginenean negarrez aritu ginen, baina pozez”

NORA GASTESI ETA MAIALEN ZABALA

Altzako Club Gimnasia Rítmica Donosti taldeko gimnastak “Gimnasiak merezi du. Batzuetan gogorra da, baina pozik gabiltza”

Orain dela hiru hilabete inguru Zaragozan izan zarete, Espainiako gimnasia errit-mikoko txapelketan. Konta iezaguzue mesedez nolakoa izan den esperientzia. Zer azpimarratuko zenukete?Esperientzia oso ona izan da. Hiru egun pasa genituen Zaragozan, txapelketan parte hartu genuen eta gainera ingurua ezagutu genuen pixka bat. Beste taldeekin ere harremana eduki dugu, eta hori asko

gustatzen zaigu, beste taldeengandik ikasi egiten dugulako ere.

Esperientzia onaz gain, beste zerbait ere ekarri duzue etxera, ezta?Bai, zilarrezko domina ekarri dugu, bigarren geratu ginen eta.

Zein talderekin osatu duzue podiuma?Madrilgo Pozuelo taldea izan zen txapel-dun, eta Valladolidekoak hirugarren.

Page 5: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

5www.auzoka.net

Elk

arriz

keta

“Aitonak barra batzuk oparitu zizkidan gimnasia praktikatzeko. Horrela hasi nintzen gimnasia erritmikoan”

la salle-san luis

“Beste taldeekin ere harremana eduki dugu, eta hori asko gustatzen zaigu, ikasi egiten dugulako beste taldeengandik ere” Eta zuez gain, beste euskal talderik izan al zen? Bai, Bilboko Sakoneta taldea ere han zen, eta laugarren geratu ziren.

Zer sentitu zenuten bigarren geratu zi-netenean?Poz handia; negarrez aritu ginen denak, baina pozez.

Kontaiguzue zer eratako saioa egin ze-nuten. Taldean aritu ginen. Tengo un tío en Améri-ca izenburuko abestiarekin aritu ginen, eta erabili genuen materiala sokak eta pilotak izan ziren. Hasieran urduri geunden, baina azkenean gustura geratu ginen.

Txapelketa honetaz gain, besteren batean hartu duzue parte?Bai, aurten hamabi txapelketatan hartu dugu parte.

Horrek prestaketa eskatuko du, ezta? Nolakoak dira zuen taldearen entrena-menduak?Naiara Crujeiras da gure entrenatzailea, eta berarekin astean zehar hiru egunetan egi-ten ditugu entrenamenduak, hiru ordukoak; larunbatetan aldiz, lau ordukoak. Taldea sei neskek osatzen dugu, lehiaketetan bost aritzen gara, eta seigarrena ordezkoa da,

baina denok berdin entrenatzen dugu. Gero txapelketa tokatzean, txandaka hartzen dugu parte.

Zer esango zeniokete gimnasia erritmikoa gustuko duen gaztetxoari? Esperientzia ona dela eta merezi duela. Batzuetan gogorra da, nekagarria ere bai, baina gustatzen zaigu, eta pozik gabiltza. Gimnasia praktikatzen txikitan hasiz gero gauza asko lor daitezke.

Orain talde batean zaudete, eta txapelke-tetarako entrenatzen aritzen zarete. Baina nolakoa izan zen zuen hasiera? Noiz eta nola hasi zineten gimnasia erritmikoa egiten? Ni (Nora) lau urterekin hasi nintzen. Egun batean supermerkatura joan nintzen eta karroak uzteko barandan txiribueltaka hasi nintzen; hori ikusita, aitonak barra batzuk oparitu zizkidan gimnasia prakti-katzeko. Horrela hasi nintzen gimnasia erritmikoan. Ni (Maialen) sei urterekin hasi nintzen, Norak animatuta, eta baita gustatu egiten zitzaidalako ere.

Page 6: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

2013ko otsaila

6

Ek

olo

gia

santa teresa, dbh2. maila

Zer da nekazaritza ekologikoa?

Nekazaritza ekologikoak gure ingurumena zaintzen du. Nekazaritza ekologikoak Natu- ra erabiltzen du eredutzat eta bertatik ate-ratzen du ahal duen informazio guztia, ge-roago ekoizpen-prozesuei aplikatzeko. On-dorioz, kalitate handiagoko elikagaiak lor daitezke. Halaber, nekazaritza-ekosistema- ren babesa bermatzen du. Kontsumitzai- learen osasunean kaltegarri gerta daitez- keen substantziak lurraren ustiakuntzan ez erabiltzea ere sustatzen du.

Ingurunearen babesaNekazaritza ekologikoak, kalitate hobea- goko produktuak eta kutsagarri gutxiago-koak lortzea ez ezik, ingurumena eta eko- sistemak babestea du helburu, ekoizpen sis- tema benetan iraunkorra izan dadin. Hauek dira abantailak:• Lurraren emankortasuna eta biodibertsita-

tea ahalbidetzen du.• Ez du ingurua kutsatzen eta lur azpiko

urak, akuiferoak, lurra eta airea osasun-tsu gordetzen ditu.

• Animalien eta faunaren ongizatea berma- tzen du.

• Ez ditu naturari kalte egiten dioten subs-

tantziak erabiltzen. • Ez du energia asko kontsumitzen. Ener-

gia eta naturalak diren baliabideen erabi-leraz arduratzen da.

• Nekazaritza ekologikoak landa bizitza zain- tzen du, baita baserritarrena ere.

• Ingurumen eta gizartearen ikuspuntutik, kalitate handiko nekazaritza-elikagai eta produktuen barietate zabala lortzen da.

• Laborantza ingurunea eta ziklo naturalak errespetatzen ditu, lurraren, uraren, labo-reen zein animalien osasuna eta haien arteko oreka babestuz.

Zer da elikagai ekologiko bat?Elikagai ekologikoak osasuntsuak eta elikagarriak dira. Nekazarien elikagaiak ekologikoagoak dira, hau da, naturala- goak. Hauek dira beraien ezaugarririk garrantzitsuenak:

1. Osasungarriak dira2. Ez dute gehigarririk3. Ez dute pestizidarik4. Ez dute genetikoki aldatutako

organismorik5. Ez dute antibiotikorik6. Ingurunearekiko jasangarriak dira7. Kalitate maila gorena dute8. Animalien ongizatea errespetatzen

dute9. Natura errespetatzen dute10. Zaporetsuagoak dira

Nekazaritza ekologikoa, lurraren eman- kortasuna eta ekosistemen eta gizaki- en osasuna mantentzen eta indartzen duten elikagaiak ekoizteko eredua da. Prozesu ekologikoetan, biodibertsita- tean eta lekuan lekuko zikloetan oinarri- tzen da, kutsadura eragingo luketen baliabideak baztertuz.

Page 7: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

7www.auzoka.net

Alb

iste

bit

xia

k

Japongo bitxitasunekin jarraituz: badirudi izozki denda erraldoi bat badagoela Tokion. Bertan giza emearen esnea saltzen da botiletan, proteina asko eta gorputza osasuntsu egoteko propietateak dituela aurkitu dutelako. Hau gutxi balitz, denda berean izozki bereziak egiten dituzte: zapore eta usain berezikoak. Famatuenak, oilasko hegalena eta hegaluzearena dira. Beste zapore batzuekin ikertzen ari dira.

Izozki nazkagarriak?

Txikle magikoa

Ezinezkoa dirudi, baina Japonen egiten ez dena ez da beste inon ere egiten. Hango zientzialari talde batek izerdiaren usaina aldatzen duen txikle bat asmatu du eta Otoko Kaouru izena jarri dio. Euskaraz, bere itzulpena “arrosa bezala usaintzen duen gizona” da. Badirudi txikle hau ahoan sartuz gero, eta hamar minutuz murtxikatu ondoren, gure gorputzeko izerdiaren usaina aldatu egiten duela. Arrakasta izan du eta Europan ere saldu nahi dute. Beste proiektu bitxi bat ilearen kolorea aldatuko duten gozoki batzuk egitea da. Lortzen bada, moda munduan iraultza izango da.

2008an lortutako mamut baten ADNak zurrumurruak sortu ditu. Zientzialari talde batek, ADN hau erabili nahi du mamutaren klon bat egiteko. Laborategiko metodo berezi baten bitartez, ADN honekin eta Indiako elefante arraza berezi batekin, mamutaren kume bat sortu nahi dute. Lortzeko, mamutaren material genetikoa indiar elefante eme baten obuluan sartuko dute. Oso zaila da, baina dena ondo ateratzen bada, 22 hilabete barru indiar elefante honek mamut kume bat erdituko du. Miraria gerta daiteke?

Mamut kume berria

KKafea Tailandian egiten dute

Kafezalea baldin bazara hobe duzu albiste hau ez irakurtzea. Orain arte kafe garestiena Geisha kafea omen zen. Gaur egun, aldiz, kafe garestie-na,Tailandiako Anantara herriko hotelek egiten dute. Herri honetako hotelek zelai erraldoi bat erosi dute eta han elefanteak sartu dituzte. Elefante hauen kaka erabiltzen dute kafe berezi bat egiteko. Munduko kafe dastatzaile os-petsuenek munduko kaferik hoberena dela esan dute. Kafe hau Marfil beltza deitzen da eta kilo batek 1.100 dolar balio du. Hortaz, kafetxoa hartu nahi baduzu prest izan 50 dolar!

Egunero entzuten dira astakeriak eta horietako asko auto gidariekin lotuta. Aurten Kanadako herri batean gertatu da. Badirudi 73 urteko emakume bat atxilotua izan dela bere autoarekin 160 kilometro orduko abiaduran gidatzeagatik. Baina harrigarriena orain dator: badirudi emakume honek gidatzen zuen bitartean liburu bat irakurtzen ari zela. Orain, espetxean, denbora izango du liburua lasai-lasai bukatzeko.

Auto gidari irakurzalea

herri ametsa, 6.maila

Page 8: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

8

Kir

ola

Hauskorra dirudien arren, itsasoari aurre egiten dion surflaria

MADDI AIZPURUA

Nola hasi zinen surfean?Txikitatik aitarekin txapelketak ikustera joa-ten nintzen. Hiru urte nituela uretan sartu eta harrezkero ez naiz uretatik atera. Aita-ren ondoan ibili naiz beti harantz-honantz.

Nolako bidea egin duzu?Zortzi urte izan arte udaran bakarrik egi-ten nuen. Zortzi urte bete nituenean aldiz, neguan uretan sartzen hasi nintzen. Gaur egun, egunero sartzen naiz. Zortzi urte-rekin hasi nintzen lehiaketetan parte har-tzen.

Nolakoa zara entrenatzeko unean? Entrenatzean zer egin behar dudan esaten didate. Egiten saiatzen naiz, baina batzue-tan ahaztu egiten zait eta beste zerbait egiten dut. Uretatik ateratzean, entrena-tzaileak zuzenketak egiten dizkit. Lasai ibiltzen naiz; garrantzitsua da lasai egotea, arnasa hartzea eta zeure burua kontrola-tzea. Horrelakoetan, bakarrik bazaude ere, ez da beldurrik pasatzen.

Zure oroimenean iltzatuta geratu zaizun zer edo zer kontatzerik diguzu?Hamar urte nituen. Frantzian ginen eta uretara sartu nintzen. Bitartean nire ama-rengana neska bat hurbildu eta babeslerik banuen galdetu zion. Ordutik babesleak di-tut. Hasieran ez genekien amak ongi ulertu ote zuen, neska frantsesa baitzen.

Ba al duzu bitxikeriaren bat?Behin Mundakan Euskal Herriko finala jo-katzen zen. Ez ninduten parte hartzen utzi itsasoa oso zakarra zegoelako. Parte har-tzaileek beldurra zuten. Hiru neska sartu ziren eta haietako bat ez zela ateratzen ikusi nuen: aurkezleari esan nion, eta ho-nek motorrak bidali zituen. Olatuek arro-ken kontra eramaten zuten neska hura eta berak bakarrik ezin zuen. Motorrek atera zuten.

Zein da zure ametsa?Ahal den urrutien ailegatu nahi nuke, ahal badut munduko txapelketara. Baina ikas-ketak ere garrantzitsuak dira niretzat eta ikusi egin behar nola uztartuko ditudan bi munduak. Oraingoz, datorren udan Maro-kora joatearekin konformatzen naiz, eta gero Hawaiira joatea gustatuko litzaidake.

Zein da hondartzarik onena?Gethary-koa. Han olatuak leku berean lehertzen dira; jendea sakabanatuta da-goenez, tokia duzu ibiltzeko. Aldiz, Zurrio-lan ez duzu hainbeste toki.

Zein izan da zure unerik gogoangarrie-na?Nire lehen txapelketa, bederatzi urte nitue-nekoa. Goizean olatu txikiak zeuden eta arratsaldez egin zen proba. Sartzean ola-tuak eramaten ninduten. Nekatuta bukatu nuen, baina irabazle izan nintzen. Oso po-zik jarri nintzen.

mariaren bihotza

Surfean, gainontzeko kiroletan bezala, olatu hartzaileak gehiago dira mutilak neskak baino. Hala ere, gaurkoan Maddi Aizpurua aurkeztu nahi dugu. Hamabi urte ditu, Zurriolako hondartzako zokoak ederki ezagutzen ditu eta olatuek uzten ez badiote ere, itsasoarekin hitz egiten ika-si du. Haren musikarekin dantzan ibiltzen da.

“Garrantzitsua da lasai ego- tea, arnasa hartzea eta zeu- re burua kontrolatzea”

Page 9: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

Mutila naiz eta 1994ko otsailaren 1ean jaio nintzen, Londresen. 1.78 zentimetro neurtzen ditut eta Akuario naiz. 2010. ur-tean X-Factor deituriko lehiaketa batera joan nintzen eta ondoren talde bat osatu nuen beste hiru lagunekin batera. Taldea “One D…” deitzen da, eta iaz lau sari ira-bazi eta bi album egin genituen.Arreba bat daukat, ni baino zaharragoa, eta nire gurasoak bananduta daude.

Asko gustatzen zait antzinako musika, esate baterako: The Beatles edota Elvis Presley. Nire abesti gogokoena John Ma-yer-en Free Falling da, momentu txar as-kotan lagundu baitit.

Per

tso

na

ia +

zein

na

iz?

Zein naiz? ?

9

Emaiguzu zure erantzuna [email protected]

Zenbaki honetako oparia: Elkarren erabiltzeko 25 €ko bonoa.Auzoka 114 zenbakiko irabazlea: Iraia Lasa Cuevas da, Intxaurrondo Ikastolako ikaslea. Iraiak pertsonaia ezkutua Errealeko jokalaria den Ruben Pardo dela asmatu zuen.

Hauskorra dirudien arren, itsasoari aurre egiten dion surflaria

Txikitan oso ona zen badmintonera jolas-ten, eta orain munduko 15. disko jartzai-le hoberena da. Bere aita Hiroaki Aoki deitzen da eta txikitan borroka librea egi-ten zuen. Steve Aokik psikologia ikasi zuen, erresidentzia batean pintxatu zuen eta horregatik da egun hain famatua. 2006an Stevek eta bere arrebak arropa denda bat ireki zuten. Halaber, Stevek eta bere laguna Greger-ek kasko batzuk

Gainera, Aokik lagun batzuekin musika talde bat osatu du, Swedish House Mafia, hain zuzen ere. Aurten, Tomorrowland-en oso ondo aritu zen, eta hurrengo urtean berriro joango da. Nahiz eta oso urduri jarri, gero oso ondo egiten du. Beraren-tzat hiru ordu jotzea asko da, horregatik

tuzten. Bestalde, Steve Aoki oso triste eta haserretuta dago Madrid Arenako ezbeha-rra dela eta. Denak kulpa berari botatzen ari direlako.Diskoak eta beste2012an album bat atera zuen: Wonderland deitzen da. Disko horretan daude Will.i.am, LMFAO eta Kid Cudi-rekin abestutako kan-tak. Halaber, Afrojack eta Steve Aoki oso lagunak dira, eta horregatik abesti bat egin dute elkarrekin. No Beef deitzen da eta Miss Palmerrek ere parte hartu du abes-tian.Steve Aokik “hardcore” deritzona (musika mota bat) abesten du. Ilea beltza eta oso luzea du eta bere begiak zabalak dira. Ni-retzat Steve Hiroyuki Aoki munduko DJ-rik onena da, oso musika ona egiten duelako.

diseinatu zituzten. Greger Wesc markako nagusia da. Aokik jatetxe batean lan egiten du ere, non Koreako barbakoak egiten di-

Tomorrowlandera joan baino lehen hiru ordu jarraian entseatzen du dena ondo atera dadin. Aurten gauean pintxatu du. Bukatzeko, aipatu DJ hau oso ona dela eta jende asko mugitzen dela bere inguruan. Bere musika jarraitzea, entzutea eta ikus-tea aholkatzen dizuet.

Steve Aoki oso triste dago Madrid Arenako ezbeharra dela eta

Munduko 15. disko jartzaile onena da

Steve Aoki disko jartzailea

cristian jara 2. dbh - the english school

Miamin jaio bazen ere, japoniarra da Steve Aoki disko jartzailea. Azaroaren 30ean 36 urte beteko ditu. Bere be-netako izena Steve Aoki Hiroyuki da eta munduko disko jartzaile onenen artean dago. Iaz Wonderland izenburu-ko diskoa argitaratu zuen. Bestalde, Madrid Arenan ger-tatutakoaz kexu da, errua berari egotzi diotelako askok.

www.auzoka.net

Page 10: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

urtean. Donostiakoa izan zen Penintsulako lehen ikastetxea. Hasieran mutilena zen soilik eta gero neska-mutilena. Gure ikas-tetxea oso ondo zegoen.Joan den urtean txapeldun ordeak izan gi-nen hondartzako futbol txapelketan Alda-peta taldearekin; oso esperientzia ona izan zen. Jolasaldietan beti jokatzen genuen fut-bolean, oso dibertigarria zen.Marianistas ikastetxean lau etapa zeuden: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH. Azkenik, Batxilergoko (MCM - Maria-nistas eta Compañia de Maria) bost gela zeuden.Danborradan, 5. mailako guztiek zuten irte-teko aukera eta gainontzeko lekuak Lehen Hezkuntzako beste lagunekin betetzen zi-ren, eta zozketa bidez erabakitzen zen ho-rien parte hartzea. Eskolaz kanpoko jarduera asko geneuzkan. Kiroletan, futbola, saskibaloia, badmintona, gimnasia erritmikoa, judoa... Eguerdietan berriz, ingeles eta euskara tailerrak, gitarra ikastaroak, informatika, antzerkia, eskola-nia... Halaber, mendirako irteerak, Gabo-netako kanpaldia, 5. mailako udalekuak, hamabost eguneko kanpaldia Piriniotan... Azken finean, eskola klase orduak baino askoz ere gehiago zen.

10

Errep

or

taje

a

Summa Aldapeta

Dakizuenez, Aldapetako Compañia de Maria, Marianistas eta Belen ikastetxeek bat egin dute. Ikastetxe berria Summa Aldapeta deitzen da. Aldaketak zer esanik sortu du ikasleen artean. Bien bitartean, zentro berriko irakasleek eta zuzen-dariak erronka polita dute esku artean. Goazen hiru ikastetxe hauen bateratzea gertutik ezagutzera!

Belen ikastetxeaDonostiako kaleetan, nork ez du “Villa Be-len” izena inoiz entzun? Erantzuna erraza da: inork ez!Belen ikastetxea edo “Villa Belen” 1930ko maiatzaren 31n sortu zen. Adela de Tran-quellonek irakatsitako baloreak eta peda-gogia abiapuntu hartuta, moja talde txiki batek ikastetxe hura sortu zuen Aldapetan. Hasierako ikasturtean, 1922an, bi ikasle aritu ziren bakarrik, baina poliki-poliki ikas-le kopurua handitzen joan zen.Sortu zutenean, neskek bakarrik ikasten zuten, baina duela hogeiren bat urte mu-tilak ere onartu zituzten. Donostiako beste eskolekin alderatuta, txikia zen oso. Baina txikia bezain xarmagarria. Azken finean, denon artean familia osatzen genuen. Paregabeko giro hartan, Belenen festa asko ospatzen ziren: Euskararen Eguna, Kirolez Blai, Gabonak, Bakearen Eguna, Santo Tomas... eta Danborrada, bai, 1991n estreinatu zena. Eskolaz kanpoko jarduera asko egiten ziren baita ere; besteak beste, gimnasia erritmikoa, futbola, saskibaloia, taekwondoa, etab. Eta jarduera hauek guztiak ondo bidera-tzeko irakasle eta zuzendaritza talde sen-do bat behar-beharrezkoa zen. Azken zu-zendariak, Victorina Irazabal Ortiz-ek, inork baino hobeto daki hori.

Compañia de Maria ikastetxeaDonostiako Compañia de Maria (Bartolo) ikastetxea orain dela 144 urte sortu zen.

San Bartolome goikoan eraiki zuten ko-mentu-ikastetxe hau. Sute izugarri bat ja-san zuen 1963an. Orain dela urte batzuk arte, ikasleak neskak ziren eta irakasleak mojak ziren. Santa Juana de Lestonnac zen moja hauen zaindaria.Denetariko festak ospatzen genituen: Niña Maria eguna, Santa Juana de Lestonnac, inauteriak, Gabonak, Bakearen eguna, Santo Tomas, etab. Duela gutxi arte arte, 30. postuan ateratzen ginen Danborradan. Elkartasun ekintza ugari egiten genituen, adibidez, tapoiak, mugikorrak, inprimagai-luen kartutxoak eta abar bildu, besteen gai-xotasunak sendatzen laguntzeko.Guretzat oso aukera ona izan zen eskola

horretara joatea. Eskola osatzen genuen artean oso giro jatorra genuen. Azken zu-zendaria Mari Sol Iriondo izan genuen. Ma-rianistasekin eta Belenekin elkartuko ginela jakin genuenean, oso triste jarri ginen. Gai-nera, azken urtea gogorra izan zen, Leston-nac eraikina bukatzeko lanean ari zirelako. A ze hauts piloa eta zarata! Azkenean, pri-meran gaude, oso ondo pasatzen ari gara eta lagun berriak egin ditugu.

Marianistas ikastetxeaMarianistas ikastetxea eta konpainia Giller-mo Jose Chaminadek fundatu zuen 1887.

ikastetxe berria

Page 11: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

11

ElkarrizketaMIGUEL ANGEL DIESTEikastetxeko zuzendari nagusia

Zer iruditzen zaizu proiektu berri hau?Oso zaila, baina nire ibilbide profe- sionaleko momenturik interesgarriena bizitzen ari naiz. Niretzat oso erronka handia da.

Zer sentitzen duzu hain handia den ikastetxe bateko zuzendaria izanik?Ardura eta errespetu handia sentitzen dut. Lan asko egin behar dut gauzak ondo egiteko eta ez dut huts egin nahi.

Zuzendaria izanik, ba al duzu aban- tailarik?Proiektuaren burua izatea. Lan taldeak osatzeko aukera izan dut.

Zergatik izendatu zaituzte zuzendari?Duela lau urte hiru ikastetxeetako lan tal-deak koordinatzen hasi nintzen. Beraz, proiektu hau ezagutzen nuelako eta,

bestalde, proiektu berri honetan sinesten nuelako.

Noiz eta nola jaso zenuen albiste hau? Probintziako kontseilu bilera (erlijiosoen bilera) batean eman zidaten erabakiaren berri eta, egia esan, susto handia har-tu nuen. Hasiera batean beldurra sentitu nuen. Geroago beldur hori poza bihurtu zen, jendearen babesak asko lagundu ninduen.

Eta orain nola doa?Goiz da emaitzak baloratzen hasteko, bai-na ikasturtea ondo doa eta horrek lasai-tzen nau.

Eta zuzendaria nolakoa da? Zerbait bi-txia ba al duzu kontatzeko?Zuzendaria eta irakaslea izateaz aparte, soldatzailea naiz. Metalak elkartzen oso trebea naiz.

1.- Berria eta oso ondo.2.- Gaizki, zeren nire eskolan oso ondo

nengoen.3.- Carlota, Monica, Andrea, Gema...

Bai, jende oso jatorra dago.

MARIA

GARCIA

1.- Oso interesgarria.2.- Oso ondo iruditu zitzaidan. 3.- 6. mailako neska guztiak.

NAHIA

AGUILERA

1.- Ez zait asko gustatu, baina jende berria ezagutzea asko gustatu zait.

2.- Ideia polita iruditu zitzaidan.3.- Leire, Maite Galarza, Silvia...

LUCIA

CAYUSO

1. Zer iruditu zaizu Summa-Aldapeta?2. Zer iruditu zitzaizun hiru eskolak el-

kartzearen proiektua?3. Zeintzuk dira zure lagun berriak?

Asko egin al dituzu?

13www.auzoka.net

Page 12: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

Tek

no

log

ia b

erria

k

2013ko otsaila

12

Nexus 4, Googleren android berriaNexus 4ren zehaztapenak goi mailako erabiltzaileen beharrak betetzen ditu, eta hori Nexusak normalean ez direla goi mailako mugikorrak izaten. Prozesadore aldetik lau nukleo ditu, honela gure zeregin guztiak bete ditzakegu trabarik gabe. Memoria aldetik bi aukera ditu, lehenengoa 8 Gb-koa eta bestea 16 Gb-koa. Ezin da memoria handitu. Atzeko kamera 8 megapixelekoa da eta flash LED batez lagunduta dator. Aurreko kamera 1,3 megapixelekoa da. Hala ere, mugikor honen berezitasun hoberena prezioa da: 299 €.

8K: Bereizmen ultra handiaDenok dakigu zer den Bereizmen Handia (HD ingelesez) eta geroz eta ohituago gaude HD telebistak nonahi ikusten, eta zorte pixka batekin ere etxean bat edukitzen, baina gutxi batzuek dakite zer den Bereiz-men Ultra Handiko Bideoa (UHDV), Super Hi-Vision edo 8K kalitatea. UHDV teknologiak Bereizmen Handia (1080p) baino 16 aldiz handia-goa den irudia eskaintzen du, eta PAL sistema (768x576) baino 75 al-diz handiagoa. Teknologia honek 4.000 lerroko eskaneo horizontala du eta 7680x4320ko bereizmena, hau da, 33 milioi pixel.

Vocaloid, ahotsaren aro berriaVocaloid musikaren simulazio arloan iraultza izan da. Ahots birtual bat erabil dezake kantu bat sortzeko. Programa honetan ahots multzo handiak aurki ditzakegu. Gai-nera, ahotsetan hainbat efektu jar ditzakegu. Jadanik programa honekin abesti asko egin dira eta musikari ezagun asko “Vocaloid” aroan sartu dira, adibidez Mike Old-field Light + Shade albumean. Bestalde, Hatsune Miku, Yamaharen abeslari birtual famatua, “Vocaloid” ahots bezala agertu da. Proiektu hau Yahamaren sinadurarekin agertu da, nola ez.

cebanc

Awwwards.com, web orri onenen sariketaAwwwards.com-ek mundu osoko web orri hoberenak puntuatzen ditu. Edozein web diseina-tzailek aurkeztu dezake bere lana. Bertan diseinatzaile eta argazkilari profesionalak ardura-tuko dira puntuak ematen. Sari hauen bitartez, munduko web diseinatzaile onenen sormena eta berrikuntzak edonoren eskura jarri nahi dira. Lehiaketa hau 2011 urtetik egiten da, non sormena, erabilgarritasuna eta edukia hartzen diren kontutan. Urte amaieran web orri onena saritzen da.

Page 13: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

Otsailarekin batera, negu parte honi lotuta-ko hitzordu inportantea izango dugu goza-gai. Zertaz ari gara? Inauteriez noski! Eta inauteriekin holako harremana daukaten bestelako ekitaldiak ere ikusgai izango dira, esaterako: Kaldereroen bisita eta artzainek eta inudeen ikuskizun polita. Goazen parteka: Donostiako Kaldereroek Alde Zaharretik egingo dute segizioa otsai-laren 2an, 22:00etatik aurrera. Baina adi egon, konpartsa gehiago aterako baitira auzoetan otsailean zehar.Artzainak eta inudeak berriz, otsailaren 3an, 12:00etan, aterako dira Alde Zaha-rretik. Kresala elkartea da ekimen honen antolatzailea. Eta bukatzeko, Donostiako inauteriak izango ditugu gozagai otsaila-ren 7tik 11ra. Oraindik mozorroak prestatu gabe dituzuela???

Badu badaBadu Bada erakusketa otsailaren 17an itxiko da. Baina bi ekimen berezi gelditzen

Erreze

ta +

esp

erim

en

tua

+ a

gen

da

kultur agenda

Errezeta+esperim

entua

13www.auzoka.net

Inauteriak badatoz!

maria auxiliadora ikastetxea, dbh1z

Birikadun botilaMaterialak:Plastikozko botila bat

• Guraize batzuk (kontuz erabili)

• Hiru pajita• Kortxo bat• Latexezko eskularrua

• Zinta isolatzailea

• Bi globo•

Nola egin:1. Botilaren beheko zatia guraizeekin moztuko dugu.2. Eskularrua, moztu dugun lekuan jarriko dugu eta ho-

rrek diafragmaren lana egingo du.3. Hiru pajitekin “Y” letra osatuko dugu, hirurak elkarri itsatsiz.

4. “Y” letrako bi “hanken” ertzetan (“V” hizkia osatzen duten horietan) bi globoak (birikak) jarri eta zinta isola-tzailearekin lotu.5. Pajitekin sortutako “Y”-aren beheko zatia botilaren mu-

turrean sartu eta zintaz eutsi.Ondorioa:Eskularrutik (diafragmatik) tira egin eta ea zer gertatzen den.

Txokolatezko magdalenakOsagaiak:

4 arrautza• 180 gramo azukre • 20 gramo bainila azukre• 200 gramo olio• 60 gramo esne• 160 gramo irin• Azukrerik gabeko 50 gramo kakao

• Legamia sobre bat• Gatz pixka bat•

Nola egin:1. Irabiatu arrautzak eta azukrea.

2. Gehitu olioa eta esnea nahasten duzun bitar-

tean.3. Nahastu irina, kakaoa, gatza eta legamia.

4. Utzi orea ordu batez atseden hartzen.

5. Labea 210 gradutara jarriko dugu. Magda-

lenen papertxoak egindako nahasketarekin

bete eta gero labean sartuko ditugu.

6. Orea erdira iristerakoan tenperatura 180 gra-

dura jaitsiko dugu eta beste 15 minutu eduki-

ko ditugu labean.

maria auxiliadora ikastetxea, dbh1

dira oraindik. Zeuen agendan apuntatu!!!

Otsailaren 7an, 19:00etan:Bisita berezia: Ilaski SerranoSan Telmo MuseoaAldez aurretik izena eman behar da: [email protected]

Otsailaren 14an, 19:00etan:Bisita berezia: Aizpea GoenagaSan Telmo MuseoaAldez aurretik izena eman behar da: [email protected]

KontzertuakGozategiOtsailak 2, 20:00etan Victoria Eugenia Antzokia 10 €

Beñat Achiary & Michel Queuille & Julen AxiariOtsailak 21, 19:30etanErnest Lluch K.E.

AnariOtsailak 23, 20:00etanVictoria Eugenia Antzokia10 €

Gatibu28, 21:00Gazteszena (Egia K.E.)13/10 €

Page 14: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

2013ko otsaila

14

Mu

sik

a

MELENDI “Lagrimas desordenadas”

GATIBU “Zazpi Kantoietan”

ONE DIRECTION “Take me home”

One Direction Erresuma Batuan sortutako taldea da. Bost kidek osatzen dute: Liam Payne, Harry Styles, Zayn Malik, Louis Tomlinson eta Niall Horan. Musika talde hau 2010e-ko uztailean sortu zen, eta dagoeneko bi disko kaleratu ditu: Up all night eta Take me home. Azkeneko hau 2012an kaleratu dute eta izugarrizko arrakasta izan du. Bertan, 13 abesti berri aurki ditzakegu, gehienak maitasunaren gaiarekin lotuak. Jada, gazte hauek munduan zehar oso ezagunak dira eta hurrengo urteetan bere lana zabaltzen jarraitzeko asmoa dute.

Talde bizkaitar hau 2000. urtean osatu zen. Alex Sardui eta Haimar Arejita izan ziren sortzaileak. Beranduago Gaizka Salazar eta Mikel Caballero sartu ziren. Hasieratik bizkaie-raz kantatzea erabaki zuten eta esan dezakegu erabaki ona izan dela. 2012ko azaroan atera zuten bosgarren diskoa: Zazpi kan-toietan. Zazpi abesti entzun daitezke, non taldearen bila-kaera nabarmena den. Kalitate handiko abestiak dira, bai-na hasierako indarra galdu barik.

ZEA MAYS“Era”

axular

Melendik disko berri bat atera du orain dela gutxi, Lagri-mas desordenadas izenekoa. Azaroaren 13an salgai jarri zuten eta ikusten denez, arrakasta handia izan du. 1980an jaio zen Ramon Melendi, Oviedon. 2001ean hasi zen mu-sikan El bosque de Sherwood taldearekin. Disko berriak 12 abesti ditu eta horien artean hauek daude: Tu jardin con enanitos, Lagrimas desordenadas eta beste batzuk.

Zea Mays euskal rocka egiten duen talde bilbotarra da. 1997. urtean sortu zen eta Euskadi gaztea irratiko maketa lehiaketa irabazi zuen ondoren. Asier Basabe bateri joleak, Ruben Gonzalez baxu joleak, Iñaki Imaz gitarra joleak eta Aiora Renteria abeslariak osatzen dute taldea. Aurten Era bira bukatu ondoren, disko berri batean lan egiten hasiko dira eta udararako-edo edukiko dugu eskuragarri.

Page 15: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

15www.auzoka.net

Fil

ma

k

“Katixa, katu botaduna”Sinopsia: Filma, Katixa izeneko ka-teme jostari, abenturazale eta irudi-mentsu bati buruzkoa da, berezitasun batekin: behin, etxe baten teilatuan zegoela, neska bat ikusi eta neska baten moduan jokatzea bururatu zi-tzaion. Handik aurrera bota politak janzten hasi zen.

Iritzia: Hasieran ez geunden oso se-guru gustatuko zitzaigun edo ez, bai-na ikusi ondoren gomendagarria da. Ume eta helduentzat.egilea: peru magdalena iraupena: 90 min.ainara manterola, naroa olaziregi

“La vida de Pi”Sinopsia: Pi Patel izeneko mutikoa da protagonista. Bere familiak zoo bat du Indian, baina Kanadara joa-tea erabakitzen du. Itsasontzia hon-doratzen da, baina Pi salbatzen da. Sorpresaz betetako txalupa batean dagoela konturatzen da, eta edozer gauza egin beharko du bizirik iraute-ko tigre baten ondoan.

Iritzia: Tristea eta zati batzuetan ba-rregarria. Asko gustatu zaigu beneta-koa dirudielako eta bikain egina da-goelako.zuzendaria: ang leeaktoreak: suraj sharma, shravanthi sainathiraupena: 127 min.axular, eñaut

“Pura vida” dokumentala, 2012ko ikusiena

2008an Annapurna mendian hil zen mendizale nafarrari buruzko pelikulak 20.000 ikusle baino gehiago izan ditu zinema aretoetan.Annapurnan hainbat herrialdetako hamabi lagun bizirik erreskatatzen saiatu ziren arren, Iñaki Otxoa de Olza hil egin zen. Esperientzia hori kontatzen du dokumentalak. Irailaren 28an estreinatu zutenetik Pura vida dokumental ikusiena izan da eta laugarren postua lortu du ikusitako pelikula guztien zerrendan.Hurrengo erronka Goya sarietan izango dute, Dokumental Onenaren Saria jasotzeko hautagai izendatu baitute. Dokumentalarekin jasotako dirua SOS Himalaya elkartera bidaliko dute.iraitz goenaga, ekain mayoz

“El origen de los guardia-nes”Sinopsia: Santa Claus, Pazko un-txia, Hortzetako Maitagarria eta Jack Escarcha aparteko gaitasuna duten pertsonaia ezagunen istorioa konta-tzen du pelikula honek. Itzal bezala ezaguna den espiritu gaizto batek beldurra sartu nahi die haurrei... Az-kenean lortuko al du Jack Eskarchak ume guztiak beregan sinestea?

Iritzia: Umeentzako zela uste genuen, baina oso dibertigarria eta polita iru-ditu zaigu eta gustura ikusi dugu.zuzendaria: peter ramsey eta william joyce.marrazki bizidunak

iraupena: 97 min.ainhoa martínez, aiora nicolás

Page 16: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

2013ko otsaila

16

Bid

eo

-jo

ko

ak

Super Mario Galaxy 2

Super Mario Bros pertsonai japoniarra berriro gurekin dago eta berare-

kin batera Luigi, Wario eta Peach printzesa datoz… 2007ko Super Mario

Galaxy benetan iraultzailea izan zen, eta orain bere jarraipena datorkigu

maila berriekin eta zenbait berrikuntzekin. Oraingo honetan, helburu na-

gusia ez da izango bere printzesa maitea salbatzea. Yoshi dinosauroa

izango du lagun Mariok, eta honek aukera eta joko gehiago emango dio

abenturari. Lehen bezala, grabitatearen aurka jardun beharko du Mariok

hainbat galaxiatan izarrak biltzen; batzuetan hankaz gora, beste batzue-

tan berriz, galaxia batetik bestera hegan eginez.

Assassins Creed 3

Bideojoko honen istorioa Estatu Batuetako iraultzan kokatua dago, hain zuzen ere, 1777.

urtean. Hiltzaileen eta gurutzatuen arteko guda, Estatu Batuetako iraultzarekin nahasten da.

Gazte erdi amerikar eta erdi natibo baten herrialdea erasotzen dutenean, gazte honek tirania-

ren aurka altxatzea erabakiko du. Jokoan zehar, pertsonaiak, Connor izenekoak, Historiako

pertsonai famatuekin topo egingo du, besteak beste, George Washington eta Benjamin Fran-

klinekin. Bideojokoa Boston eta New York hirien inguruan garatuko da. Atal grafiko parega-

bea daukan joko honek PS3, Xbox, iPhone eta Pc-rako balio du, eta on-line jokatzeko aukera

baduzue ere.

Gran Turismo 5 Academy Edition

Jokoa GT Academy-n oinarrituta dago, orain dela lau urte sortu zen Play

Station eta Nissanen arteko loturatik eratorrita, hain zuzen ere. Gran Tu-

rismo jokoaren jarraitzaile guztiei benetako pilotu bihurtzeko eta laster-

keta profesionaletan parte hartzeko aukera ematen die. GT5: Academy

Edition-ek 30 kotxe gehigarri eta hiru zirkuitu berri dakartza. Horretaz

gain, kotxeak margotzeko pack berriak eta lasterketa talde berriak ere

bai. Jadanik GT5: Academy Edition PlayStation 3-rako dago salgai. Ta-

malez, jokoa esklusiboki Play Stationerako da.

la salle ikastetxea – lh 5.b

Call of Duty: Black Ops II

Call of Duty: Black Ops II ikusi dutenek esan dutenez, zonbiak, Gerra Hotza, hiru

dimentsioetako irudiak eta sentimenduak uztartuko ditu. Tiro bideojoko arrakas-

tatsuenetako bat da Call of Duty, eta hirugarren parteak aurrekoaren markak

hobetzea espero dute bere egileek. Hirugarren zatiak Historian izango du bere

ardatzetako bat. Denboran jauzi eginez, Gerra Hotzaren garaiko gobernuen

ekintzetan murgilduko da. Hala, jokalariek Errusian, Kuban, AEBn, Vietnamen

eta Laosen jokatzeko aukera izango dute. Aurrekoetan bezala, on-line jolastu

ahal izango da. Bideojokoa sortzeko bi urtez 250 pertsona aritu dira lanean.

Xbox 360, PlayStation 3, Wii, PC eta Nintendo DS-rako dago salgai.

Page 17: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

17www.auzoka.net

Lib

ur

ua

k

“Ezekiel”

egilea: jasone osoro argitaletxea: elkar orrialde kopurua: 133

Ezekiel, hamalau urteko mutila,

amarekin eta arrebarekin bizi da.

Ros deitzen diote, “arrosa muti-

la” hain zuzen ere; bere arreba-

ren motxila, bizikleta eta arropa

arrosak erabili ohi dituelako. Bi

urte zituenean aitak etxetik alde

egin zuen. Lau dira koadrilan: Etxe, Ola, Leon eta Eze-

kiel. Lauen artean apustu bat egiten dute. Nork irabaziko

du? Ustekabe misteriotsuak gertatzen ari dira koadrilan.

Ezekielek Elena maite du, Leon Mariaz maiteminduta

dago eta Maria Leonez. Liburu hau batez ere maitasun

kontuetan aritzen da. Baina abenturak, misterioa, azpi-

keriak… sortzen dira. Liburu atsegina eta irakurtzeko

erraza da, jende gazteari gomendatzen diot.

naroa caamaño, dbh 2.b

“Rita tenislari”

idazlea: mikel valverde

itzulpena: juan martin elexpuru

argitaletxea: elkar

orrialde kopurua: 64

Ritaren ametsa pop eta rock mu-

sika abeslaria izatea da. Egun ba-

tean bere gurasoen logelara sartu

eta aitaren erraketa hartzen du

musika tresna bezala erabiltzeko.

Gurasoek ikusi dute erraketa har-

tzen eta tenislaria izan nahi duela

pentsatu dute.Handik gutxira gurasoek Ritari te-

nis klaseetara joateko aukera ematen diote oparitzat. Hemen-

dik aurrera hainbat istorio eta abentura gertatuko zaizkio.

Liburua polita, barregarria eta interesgarria iruditu zait, irakur-

tzeko erraza izan da eta gustukoa izan dut. Merezi du Ritaren

abenturak irakurtzea.

victoria rivera, 5. maila

“Ritak nobioa du”

egilea: mikel valverde argitaletxea: elkar orrialde kopurua: 82

Rita neska bat da eta bere la-gun minak Berta du izena. Egun batean, Bertak nobioa izatea erabakiko du eta Ritari laguntza eskatuko dio: Ritak, bere lagu-nak gustuko duen mutilaren mahaian amodiozko gutun bat utzi behar du. Mutilak Ritarena dela pentsatzen du.

Gehien gustatu zaidana, Ritari gertatzen zaizkion egoera dibertigarriak izan dira. Beti arazoetan dago eta ez daki zer egin Bertaren adiskidetasuna berreskuratzeko. Liburuaren hasiera pixka bat aspergarria da, baina erditik bukaerarai-no oso interesgarria izan da. Oso erreza da irakurtzeko eta ulertzeko. Nire ustez ondo dago eta gomendatzen dizuet, asko gustatuko zaizue eta.

leire hernández, 6. maila

“Lehen amodioa Suedian”idazlea: joxemari iturralde argitaletxea: ibaizabal orrialde kopurua: 203Risky 14 urteko mutil euskalduna da. Aste Santuko oporrak Suedian pasatzera gonbidatu du bere aitak, honek lan egin behar duelako. Riskyk baiezkoa ematen dio aitari momentu latza pasatzen ari delako neska batekin. Suedian bere aitaren

lagun batzuekin pasako ditu oporrak. Bertan, Ingrid izeneko neska bat ezagutuko du eta zeharo maiteminduko da. Gainera, neskak bere urtebetetze festara gonbidatuko du. Zer gertatuko da festan?Nire iritziz, liburu hau oso ondo dago eta asko kontatzen digu Suediako ohiturei buruz. Gainera, liburuak irakasten digu edozein tokitan sor daitekeela amodioa...aida nahikari melón holgado, dbh 1c

la asuncion ikastetxea

Page 18: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

18

Den

bo

ra

-pa

sak

Asmakizunak

Txisteak

Ez da gizona, baina badu bizarra; zu-ria da eta ez da oihal ederra; berdea da eta ez da belarra; gozagarri da eta eragiten du negarra.Zer da?

– Aita, handia egiten naizenean amonarekin ezkonduko naiz.– Baina, semetxo, nola ezkonduko zara, ba, nire amarekin?– Zu ezkondu zinen, ba, nirearekin.

Txirtxir uda osoan ezertaz arduratu gabe, orain negua iristean gose eta babesgabe.Zer da?

Mutiko batek tabernariari:– Emadazu litro bat ardo.– Zer nahi duzu, zuria ala beltza?Eta horrela erantzun dio mutikoak:– Berdin zaio, itsu batentzat da eta.

EzberdintasunakZazpi ezberdintasunak aurki itzazu.

Page 19: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

19www.auzoka.net

Den

bo

ra

-pa

sak

aitor ikastola 6.b

MarraztuIrudia jarraituz osa ezazu alboko irudia.

LabirintoaEa lortzen duzun beheko sarreratik erdiko gunera iristea. Zorte on!!!

HieroglifikoakZer jan du?

Nola du izena?

NENENE

Page 20: Auzoka Aldizkaria 115 zbka. 2013ko otsaila

Kirola 8

Foto Inkesta 2Zer egingo zenuke 3 milioi euro irabaziko bazenitu?

Zenbaki honetan…

Ekologia 6

Albiste bitxiak 7

Errezeta + Esperimentua 13

Musika 14

Denbora-pasak 18

Bideo-jokoak 16

Filmak 15

Parte hartzen duten ikastetxeak: Aitor Ikastola, Altza BHI, Arantzazuko Ama LH, Arantzazuko Ama BHI, Axular lizeoa, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikas-Bide ikastola, Intxaurrondo Hegoa, La Asunción, La Salle Loiola, La Salle San Luis, Maria Auxiliadora, Mariaren Bihotza ikastola, Mendiola, Mundaiz, Santa Teresa, Sto Tomas Lizeoa, SUMMA Aldapeta,The English School eta Zubiri-Manteo.

Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua

Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak: eragin.com

Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa: eragin.com

115zkia.

auzoka.net

Bideo-lehiaketa 3

Elkarrizketa 4

Liburuak 17pertsonaia

Steve Aoki 9 Disko jartzailea

Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia

Tel. 943483750. Faxa: 943483765 E-mail: [email protected]

www.euskaraz.net

www.auzoka.net

erreportajea

Summa Aldapeta 10Ikastetxe berria

kultur agenda

Badu, bada 13Euskarari buruzko erakusketa

Teknologia berriak 128K: Bereizmen ultra handia

Lege gordailua: SS-1496-2012

Aldizkari hau inprimatu eta banatzea aleko 0,29€ kostatu da. Guztira 7.000 ale (2.033€).

Zer da nekazaritza ekologikoa?

Mamut kume berria

Maddi Aizpurua