125 - 2012 otsaila

20
2012ko otsaila 125 zb. danbolin

description

deskribapena

Transcript of 125 - 2012 otsaila

Page 1: 125 - 2012 otsaila

2012ko o tsa i l a

1 25 zb.

danbolin

Page 2: 125 - 2012 otsaila

Bazkide egiteko bidali zuredatuak eta kontu

korronteko zenbakia

Urtean 25 euro besterikez da!

Zuen publizitateadanbolinen jarri nahibaduzue idatzi

eta gure aukera etaprezioen berri emangodizuegu.

[email protected] helbidera edo deitu 943 147 123 zenbakira

Page 3: 125 - 2012 otsaila

AA TT AA RR II KK OO AAOraingo honetan bai erre didala kafeakmihia!! Ez da harritzekoa, otsaila zero az-pitik hasi dugu eta nik kafea gehiegi bero-tzen dut ordutik. Herriko kaleek ere antzeko zerbait trans-mititu digute: kolore guztiak galdu dituherriak, apalduta egon da. Edonola ereetxebizitzetako leihoetatik beste zerbaitoihukatzen zen. Danbolin honetan herriakizan dituen aldaketez hitz egiten da, bainaziur aspalditik otsailari egongeletatik ema-ten zaiola ongi etorria: kafe katilua hartu,ipurdia berogailuaren alboan eta hortikaurrera ahal duenak ahal duena: batzuektelebistari begira pasa dituzte egunak, bestebatzuk karta jokoan aritu dira eguberrita-ko ohiturak oraindik ere armairuan gordeezinda, eta beste batzuk? Besterik gabe,egonean! Baina ez al duzue pentsatu zeinen onak garen aspertzeari aurre egiten? Dohain berezibat dugu horretan zestoarrok. Aspertzeari nola aurre egin titulatutako lehiaketarik egon-go balitz, garaile izango ginateke.Asperraldiak zer diren, ordea, honezkero ahaztu ditu Mikel Alonso herritarrak, lan etalan dabil London handian eta seguru ez dela gu adina kexatzen. Ziur nago han hemenbaino hotz handiagoa pasatzen ari dela, baina ohartu ere ez dela egiten hotzaz. Bere tes-tigantzak ondoen azaltzen du une honetan sentitzen duena. Danbolin berarengana ger-turatu da eta bere abenturaren gora beherak bildu ditu ale honetan.“Carnaval, carnaval, carnaval te quiero…” abestiarekin ere joan zaizkigu inauteriak.Mikelek urrun igaro ditu, baina ziur zestoar peto izanda, ez dela alferrik galdu lur horie-tan. Orain dela bi urte niri Mikelen antzeko zerbait gertatu zitzaidan, Italian bainengoendata hauetan. Agian konplikatuena da beti ari zarela pentsatzen une bakoitzean zureakzer egiten ariko diren: “orain poteatzen ariko dira, Koioten lehenengoa hartzen; honez-kero gaueko berbenan eszenatokira igota egongo dira!” Baina irri batekin gogoratzen dituzu une horiek, goxo. Irri hori bera da, izan ere, zaudentokian egonda laguntzen dizuna. Ni Veneziako inauterietan nengoen. Izena handia dutecarnivalle di Veneziak (oilo ipurdia eta guzti jartzen dio askori), baina besterik ez, fatxa-da handia baina mami eskasa, horixe hain zuzen ere. Denek oso jantzi dotoreak zerama-tzaten, ibilerak ere kontrolatu egiten zituzten, bakoitza bere bikotekidearekin, kale an-tzerkiak ere baziren…baina ez konparatu Euskal Herriko zoramenarekin! Dena formale-gia iruditu zitzaidan, baina jendeak ez zuen benetan disfrutatzen. Hemen, aldiz, bakoitzalibre da eta gogoak ematen diona egiten du. Hori asko nabaritu nuen Italian. Italiakoakala Zestoakoak? Gureak, ezbairik gabe!Eskerrik asko Zestoako inauteri andreari, hark ekarri baitizkigu denok hain beharrezkogenituen kolorea, samurtasuna, erritmoa eta alaitasuna. Orain errutinari indar gehiago-rekin hel diezaiokegu. Baina orain, a ze nostalgia! Mozorroak hurrengo urtera arte gordebehar…

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Janire D iaz

34 6 9 12 14 1619II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

AA NN JJ EE LL TT RR AA BB AA DD EE LL OOII DD AA ZZ LL EE EE NN AA HH OO TT AA NN

ZZ EE EERRRREEMMEEDDIIOO

AAIIZZAARRNNAATTIIKK

diruz lagundutakoa

AA GG EE NN DD AA

DDAANNBBOOLLIINN ZZUULLOO

JJ AA RR DD UU NN II AA NNMM II KK EE LL AA LL OO NN SS OO

Page 4: 125 - 2012 otsaila

enbidoa I. H E R I O T Z A K H E R R I A Z A U R I T U D U

Azken hilabeteotan sarritan ikusi dut eskelaren bat plazako horman. Es-kela ikusi eta handik ordu batzuetara, ilunabarrean, kanpai izoztuakentzuten dira. Eliza kanpoan, haur baten bat-bateko algarek guztion

isilunea apurtu eta bizitzaren gordintasunaz jabearazten gaitu: hurrengo goizeanjaikiko gara, lanera joango gara, batekin eta bestearekin kontu-kontari arituko ga-ra… Behe-laino artean ezkutatuko dugu gure samina eta pentsatuko dugu “ahalden neurrian ahaztea” bizitzan aurrera jarraitzeko modu egokiena dela. Baina nola? Bizitza aurrera doa baina nire bizitza ez da berdina izango. Dolua, maite dugunpertsona baten galeraren ondoren datorren egokitze prozesua da. Bizitza eta bi-zitzeko modu berri bat aurkitu behar dugu eta horrek lanketa sakona eskatzen du.

Zenbait kasuetan, “ni ezin naiz triste senti-tu” eta “negar eginda ez da ezer konpon-tzen” pentsatu eta mina ukatu egiten du-gu. Ez gara ohartzen negar egitea zauriasendatzeko “ur oxigenatua” dela. Bestezenbait kasuetan, heriotza bizitzeko modubakarra tristura dela pentsatuz, eta minezeta penaz bizitzea “bera bizirik mantentze-ko modu bakarra” dela sinetsita, leialtasu-nagatik, bizitza berrira egokitzeari ukoegingo diogu. Behin, honela esan zion 20urteko neska batek bi urte pasata aitarenheriotza gainditu ezinik zebilen amari:“mesedez, ama, ez zaitez hil zure hildako-ekin”.Bizitzen ikastea heriotzarekin bizitzenikastea da. Heriotza gainditzea, “ezkeroneko oroitzapena” izanik bizitza berriraegokitzea da. Gure hildakoak hil direlaonartzen dugunean, negar egiteari utzikodiogu eta berarekin bizitako oroitzapenpozgarriak gogoan, bizitzari berriro heltzealortuko dugu.Gertutik galera gogor bat bizi berri izanduzuenontzat, oraindik azkarregi da iraku-

rri duzuen “ezker oneko oroitzapena” sentitzeko. Gehienok shock egoera gainditu-ta baina ukazioan edo bizitzarekiko amorrazioz eta arrosaren arantza zorrotzenminez egongo zarete. Zergatik niri? Zergatik berari? Erantzunik gabeko galderak.Injustiziaren inpotentziak sortutako galdera amaigabeak dira. Zuek guztiontzat:asko sentitzen dut. Lehenago edo beranduago, baina guztion etxeotan, jotzen du atea heriotzak. Hitzegin dezagun, bada, gai horretaz, ken diezaiogun tabu izaera eta elkarri babesa es-kaini diezaiogun. Zergatik? Zenbait momentutan kontrakoa ematen badu ere, bizi-tzak merezi duelako, zuk merezi duzulako.Hurrengo aldizkarirako, sarritan ahaztuta ditugun eta bizi-bizirik dauden eta kalita-tezko bizitza merezi duten hirugarren adinekoen inguruan nahiko nuke jakin. Be-raz enbidoa, Gisasola zaharren egoitzan lan egiten duen Kristina Uribetxeberriaribotatzen diot.

Arkitektoakgauza arraroaegin duela ber-tan. Katxarrohandia da eta es-tetikoki tokizkanpo dagoelairuditzen zait.Jendea kexatu dailuna dela da bai-na dirudienezarrazoitua dagohori eta azkenikZestoak horrela-ko aterpe bat be-har zuen etagauzak egitekoleku polita izandaiteke. Aisialdi-rako leku egokiaizan daiteke kon-tzertuak, ekital-diak edo herribazkariak egite-ko eta ez soilikumeentzako.

Aimar Etxeberria

21 urte

Denen aho-tan dauden kon-tuak, gauzak ezdaudela ongi.Iluna gelditu daeta ez soilik kan-pokoa. Frontoiabera ere iluna-goa gelditu da.Umeekin etor-tzen gareneanoso iluna geldi-tzen da kirolde-giaren barrual-dea baina beste-la ondo dagoumeekin ibiltze-ko.

Elias Lizarburu

37 urte

Z e r i r u d i t z e n z a i z uk i r o l d e g i k o a t e r p eb e r r i a ?

I zar Arreg i

Page 5: 125 - 2012 otsaila

INETAKOpertsonaiari atzetik jarraitu eta galdetuko bagenio: Bale! Eta orain zer…?Ziurrenik, berriro ere, eliz atarian zerraldo geldituko litzateke, eta inguruko jende guztia txunditurik,elkarri begira, zer egin ez dakiela. Hileta ez erlijiosoa posible da, baina nik ikusten dizkiot zailtasu-nak.Gure herrian, nik dakidala behintzat, oraindik ez dugu eskarmenturik izan gai honen inguruan, etaez da erraza ezohikoak diren kontuei ekitea. Beno, entzuna dut San Joan Egoitzan zegoen bat hilzenean, elizatik igaro gabe hilerriratu zutela; berak, espresuki, hala eskatuta. Eta, errepresaliatu poli-tikoren baten guraso bat hil denean, agur ekitaldia eskaini zaio herriko plazan; hauek, ordea, elizatikigaro ondoren.Niri, aspaldion, hileta batzuk gertutik tokatu zaizkit: eta denetan eliz atarian gelditzen naiz, nireagurrik beroena eskaini zenduari eta nire ateo eta apostata izaera aldarrikatuz.Xelebrea izaten da, ordea, hildakoa nire belaunaldikoa edo gazteagoa izaten denean. Eliz atarianjende mordoxka biltzen gara, gero eta gehiago, esango nuke. Bertan entzuten diren esanak, denak,bide beretik doaz: “Izan zenarekin eta azkenean… elizan sartu dute! Horrelakorik ez gertatzeko, nikgarbi daukat norberak hasi behar duela bere hileta prestatzen, nahiz eta harrokeria hutsa dirudien,norbere ingurukoei nahi ez luketen konpromisorik eta lan zamarik utzi gabe; eta norbera bakarrikgutxi baldin bada, jendea biltzeko eta gai honi irtenbidea emateko garaia dela deritzot.Nik uste gure belaunaldia izan zela -okerrik ez bada aurten berrogeita hamahiru urte beteko ditut-elizako iluntasunetik argira ateratzen eta erlijioaren kate astunetatik askatzen hasi zena; inkisizio ga-raian torturatu eta erretako pertsonei gure errespetua agertuz, noski.Hemendik aurrera geu izango gara hiletetako protagonistak, eta gure esku dago -elizarekin eta Jain-koarekin sinesten ez dugunon esku- gure hiletak lagun artekoak eta zibilak izatea.Eta lagunik eta sendirik ez badaukagu gure esanak betetzeko, San Joan Egoitzako bezeroaren an-tzera, gutxienez garbi utzita elizakorik eta Aita Santuaren bedeinkapenik ez dugula hartu nahi gureheriotzako orduan, ez eta hileta elizkizunik ere.Ni prest nago gai hau jorratzen hasteko, eta nirekin egon nahi baduzu, egidazu kasu beldurrik gabe,lasai hitz egingo dugu guzti honetaz eta.Beharbada, Udalari hileta zibilak ospatzeko ordenantza eskatuz hasi dezakegu gure ibilaldia…

5Niri bukatu

gabe dagoela iru-ditzen zait etapixka bat txu-kundu beharradagoela bainabestela ideia osoona. Gero uda-ran ikusi egin be-harko dugu bero-arekin zer gerta-tzen den bainaniri oso ondoiruditzen zait.Eserleku txuku-nagoak jarrikonituzke nik.

Agurtzane Gaztañaga

48 urte

Ondo dago.Batzuetan parti-duak bertan be-hera gelditzen zi-ren euria egitenzuenean bainaorain beheko pis-ta ez da busti-tzen aterpea da-goenetik. Esku-baloian edo ibiliahal izateko zer-bait jarriko nuke.

Lorea Erregil

8 urte

E nbido 2 . Z u n z u n U g a r t e Z i n k u n e g i

Ideia osoona, egokia. He-rrian behar zenaterpean jolaseanibiltzeko modu-ko aterpe batbaina ikusten de-nez bukatu gabeeta nahiko ziki-na. Iltzez beteadago eta umee-kin jolasean ibil-tzeko nahikoarriskutsua. Ho-bekuntzak egite-ko moduan.

Dani Mayo

36 urte

Ondo dago-ela eta horrelaez da kiroldegi-ren behealdeabustitzen. Nikbi ate jarriko ni-tuzke jolasteko.

Zuriñe Naranjo

10 urte

HILETA Z IBILA

B

Page 6: 125 - 2012 otsaila

‘Gazte gaztetandikan herritik kanpora’

Anjel Trabadeloren ikasketa garaiei buruz nahiko gutxiarakatu da paper zaharretan eta, ondorioz, legendaz osa-tua dago. Abenturaz betetako jendarte batean bizi zela di-rudi, eta goi mailako idazleei arreta piztu izan die harenibilerak.

W. G. Sebald Alemaniako XX. mendeko idazle oneneta-koa da, askoren ustez. Bere Los anillos de Saturno liburuan,beste idazle handi baten ibilerak kontatzen ari dela –Jo-seph Conrad idazlearenak (1857-1924)– gure Trabadeloaipatzen du. Conrad idazle bikain-bikaina izateaz gain,itsas ofiziala eta abenturazale porrokatua ere bazen.

Hara nola hasten den Sebald: [Conrad] itsasoan ez da-goenean, Marseillan dago, hango lankideekin eta jendehandiarekin. Boudol kafetegian ibiltzen da noblez, bohe-mioz, mezenaz, abenturazalez eta legitimistaz [karlistaz]nahastutako jendartean. Eta geroxeago dio Sebaldek: “Gi-zalegearen azken printzek bat egiten dute eskrupulorikgabeko azpijokoekin, intriga korapilatsuak lantzen dira,kontrabandisten sindikatuak antolatu eta negozio ilunakadosten dira. [Conrad] gauza askotan nahasita dago, dau-kana baino gehiago gastatzen du eta emakume misterio-tsu batek zoratuta dauka”.

Emakume hori zein zen inork ez zekien oso seguru,baina oso ezaguna izan behar zuen karlisten artean etalan garrantzitsua egiten omen zuen. Rita zuela izena esa-ten zen, eta Don Karlosen maitalea ote zen ere bai… Ge-ro, berriz, zabaldu zen Rita hori eta Paula Somoggy izene-ko beste emakume bat pertsona bera ote ziren... Laburesanda, legendak berezkoa duen laino itsua nagusi…

Historia horren arabera –eta beti ere, Sebald gidari du-gula– Don Karlosi, errusiar eta turkoen arteko gerratikbueltan zetorrela, Viena aldean neskatxa korista eder batgustatu, eta berarekin eraman omen zuen, lehendabizianaiaren etxera Graz-era (Austria) eta gero Veneziara, Mo-denara eta Milanera. Somoggy-ko baronesa gisa aurkeztenomen zuen Don Karlosek bere maitalea. Hori dena 1877.urte aldera izan behar zuen.

Handik gutxira, ordea, Don Karlosen seme Jaimek le-hen jaunartzea egin behar zuen garaian, kontzientzia-kar-ga izan, eta utzi egin omen zuen maitalea.

Eta… hemen egiten du bere agerpena gure protagonis-tak: Anjel Trabadelori eskaini omen zioten neskatxa hura,ezkontzeko. 1882an ezkondu, eta pozik eta zoriontsu biziizan omen ziren delako Rita edo Paula hura eta Anjel,Londresen, emakumea hil zen arte (1917).

···

Hemen kontatuko dugun historia 1853an hasten da.Urte horretako azaroaren 14an, ezkondu ziren AizarnanJoan Manuel Trabadelo (edo Trabadero) eta Teresa Echa-niz Goenaga, Amilibiako alaba; alegia, gure protagonista-ren gurasoak. Anjel Donostian jaio zen 1856an, bainatxiki-txikitatik Arroagoian egiten zituen egonaldiak, zen-bait familiar han bizi ziren eta: esate baterako, Anjelenosaba Eusebio Etxaniz Arroako bikarioa izan zen 1867tik1905era bitartean.

Umetatik zuen, nonbait, kanturako zaletasuna eta on-dorioz, musika ikasketak egin zituen Anjelek. Julian Ga-yarre kantari ospetsuak gomendatuta, Milanera joan zeneta han zeharo aldatuko zitzaion bizimodua Trabadelori.Paris, Viena, San Petersburgo… Europa osoa errenditutaomen zeukan bere ahotsa eta graziarekin. Berehala deituzioten Ameriketatik eta kontratu zoragarriak egin omenzizkioten: mila dolar ekitaldiko. Dirutza ikaragarria.1892tik 1896ra bitarteko urteak izan ziren oparoenak.Arroako udaldi haietan, amaren eta bere osaba bikarioa-ren ondoan egindako ametsak, gauzatuta. Pagotxa, esku-eskura.

Eta munduko bazter batetik bestera ibiltzen nekatuzenean –edo beste biografo batzuen esanetan, gainbehe-ra aldia iritsi zitzaionean– Parisen geratzea erabaki zuen,eta han inguruko aberaskume gehienen musika irakasleizan zen.

Zahartzarora iritsita, berriz, Donostiara itzuli zen.Han hil zen 1930ean, berak esaten omen zuen bezala“millonario en recuerdos”, hau da, oroitzapenetan aberats,eta Europa eta Ameriketako handikiek oparitutako arte-lan, portzelana eta bitxien konpainian.

Zaila izaten da tankera honetakohain gauza desberdinak elkarrekin lotzea:

Arroa, Don Karlos erregegaia, mailagoreneko musika, Marseillako negozio ilunak

eta kontrabandoa, Europako etaAmeriketako hiri nagusiak, baronesa

hungariar bat, gay mundua, Eliza… Horiguztia koktel bitxi batean nahasten duen

gizasemea zeharo ezezaguna da askorentzat:Anjel Trabadelo Etxaniz, Iraetako Amilibia

baserriko alaba baten semea.

Page 7: 125 - 2012 otsaila

7

Anjel Trabadelo goi mailako

idazleenahotan

Page 8: 125 - 2012 otsaila

Eta ‘Beti geratuko zaigu Paris’, edo Barojaren ukitua.

Pio Baroja Zestoako mediku izan zen garaian, kantari ospetsua zenTrabadelo, munduaren punta batetik bestera zebilen, etengabe, etaesamoldeak dioen bezala, esne mamitan. Baina Arroa ez zeukanahaztuta: tartean, bueltaren bat egiten zuen eta egonalditxoak ere baibere herri maitean. Elizarako harmonium bat ere erosi zuen (ez daharritzekoa, osaba zuen bikarioa eta!).

Kontuak kontu, Barojari, Zestoan bizi izan zela jakinda, sarritangaldetzen omen zioten Trabadelori buruz. Eta bere memoriatan hau-xe esaten du: “Tenore hori Arroako auzune hurbilean bizi izan zen,eta Samogy izeneko tiplearekin ezkonduta zegoen. Nik ez nuen eza-gutu Trabadelo hori, eta pentsatzen dut italiar jatorrikoa izango zela,edo agian galiziarra. Mundu guztiak pertsona extrabagantetzat hartzenzuen”.

Baina azalpen labur eta hotz horretaz gain, gauza gehiago ere kon-tatzen ditu Barojak. Esate baterako, Pariseko bizipenak kontatzen di-tuenean (1904), gure Trabadelo aipatzen du. Tartean, Luis Bonafouxagertzen da, garai hartan Barojaren laguna izan zen kazetari satirikoemankorra.

Merezi du Don Piok dioena luze eta zabal hemen jartzea, alferrikgaltzeko gutxi dauka eta. Orain,gezurra edo egia den ezin jakin;erositako prezioan salduko duguguk.

Itxura denez, kazetariren batek,Bonafouxen lagun batek, Trabade-lo ezagutu nahi eta honela esatendio Barojak: “Nik tenorino horrenberri izan nuen Zestoan medikunengoela”. Eta segidan: “Nik neukez nuen ezagutu baina banuenaditzera. Arroan bizi omen zenbere emazte austriarrarekin.” EtaBonafouxek erantzun: “Ba, nikeramango zaitut bere akademiara.Hemen Parisen egundoko saloielegantea du eta hara joaten dajenderik ospetsuena.”

Handik gutxira Bonafouxek ez omen zuen abeslariaz txintik ereesaten. Baten batek aipatu omen zuen Trabadelo delakoa baina Bo-nafouxek, entzun ere egin ez balu bezala.

Bizpahiru urte geroago, Parisen orduan ere, Trabadelo aipatu omenzioten berriro Barojari. Eta berak Bonafouxi galdetu omen zion: “Zerberri da tenorino hartaz, zuk artikulu batean hainbeste goraipatu ze-nuen hartaz?”. Eta Bonafouxek: “Ez dakit. Ez nuen ezagutzen ape-nas”, erantzun omen zion jenio txarrez. Ez omen zuen divoaz hitzegin nahi.

Aste batzuk geroago, berriro Bonafouxekinzihoala, San Lazaro geltokira, hark elegantejantzitako gizon beltzaran bat agurtu omenzuen. Amerikarren bat izango zela pentsatuomen zuen Barojak.

Eta handik egun batzuetara, tabernako la-gun batek esan omen zion Piori:

“–Lehengoan, geltokian ikusi zintudan Bo-nafouxekin eta abeslariarekin.

–Abeslariarekin?–Bai.–Ba, ez zidan ezer esan Bonafouxek.–Izan ere, Bonafouxek ez baitu ikusi ere

egin nahi abeslaria begien aurrean.–Zergatik ez ba?–Ba, zer izango eta, tenorinoa Pariseko ho-

mosexualik ezagunena omen delako. Bona-fouxek berari buruzko artikulu bat edo besteidatzi zituen, goraipatuz, eta orain ez du di-voa aipatu ere egin nahi.

–Eta, orain esaten den bezala, homologo-tuetakoa al da?

–Erabat homologatua. Alproja ugarirenadiskidea izan da, eta tipo sinpatikoa eta alaiaskoa dela esaten dute.

–Eta baliteke egia izatea”.

Post-data

Arroako bikarioak, Eusebio Etxanizek, Tra-badeloren osabak, honako arauak jarri ziz-kion organistari: 1) Organistak debekatua dubizarra eta bibotea eramatea. 2) Organistakkristau bizitza egin behar du, komunioa sarri-tan hartuz. 3) Kantoreak prestatzeko arduradu organistak. 4) Ez ditu joko organoan piezaprofanoak.

···

F ernando Arza l lus

AARRRROOAAGGOOIIAA,, 11991155.. IINNDDAALLEEZZIIOO OOJJAANNGGUURREENNEENN AAGGAAZZKKIIAA.. GGIIPPUUZZKKOOAAKKOO AARRTTXXIIBBOO OORROOKKOORRRRAA,, OOAA0066772233

Page 9: 125 - 2012 otsaila

Aizarnako txokolatea. Kakaoarekin txokolateaegiten hasi, eta artisautza horrek gaur egun duen arra-kasta lortzeraino, ibili luze bat egin du, eta, ibili horre-tan, Aizarnak ere badu aipatzea merezi duen ekarpentxiki bat egina. Artisautza horrek Aizarnan noiz duenhasiera ez dakit, baina amaiera ezagutu nuen. 1960. ur-te ingurua zen, gutxi gorabehera. Adin txikia nuen garaihartan, baina txokolatea nola egiten zuten begira egon-dakoa naiz. Hala ere, artisautza hori hobeto ezagutuzuten herritarren azalpenek asko lagundu didate idatzihau osatzen.

Asko dago idatzia kakaoari buruz, eta adostasunosoa dago bere jatorriari buruz: Amerika deitzen diogunlur hartatik datorrela. XVI. gizaldian hasi omen ziren

kakaoa espainiara-tzen. Lehen urteetan,ordea, gutxi ekoiztenzuten landare hori,eta garraiatzeko itsa-soa zeharkatu beha-rrak asko garestitzenzuen produktu mira-garri hori.

Errege eta jauntxo-en mahaietatik Aizar-nako mahaietara iritsiarte, pasatuko zirenurte batzuk, baina,iritsi zenean, lasterikasi zuten txokolate

ederra egiten Aizarnan ere. Puertokoan eta Konpittero-koan fabrikatzen zen txokolatea; biak saltokiak eta ta-bernak ziren. Kakaoa ekoizteko baimena eta tresnerialortu ondoren, berehala hasi ziren elikagai hori komer-tzializatzen. Ekoitzi zuten kopurua ez dakit zenbatekoaizan zen, baina, herriko beharrak asetzeaz gain, Azpei-tian ere saltzen omen zen Aizarnako txokolate berezihori. Bada zerbait!

Nik, modu industrialean lantzen ezagutu nuen, elek-trizitatearen indarrez baliatzen zen makina batean. Ma-kina horrek harri handi bat zuen oinarri, azpian sua egi-nez berotzen zutena. Oinarrizko harri beroaren gaineaneta pisu handi baten azpian, hiru alper zituen biraka.Galga bat ere bazuen, komeni zen xehetasuna lortuahal izateko.

auzoetatik

Makina horrek, kakaoa xehatzeaz gain, txokolateak behar zi-tuen osagaiekin orea egiten zuen. Baina, jakina, tresnak ez zuenerrezetarik, eta, nolako maisu txokolategilea, halako txokolateairtengo zen. Orea egin bezain azkar, zilar koloreko txapazkomolde batzuetara jaurtitzen zuten. Txapazko molde horietanhoztu eta loditzen zenean, kanpora.

Egileak erabiltzen zuen markarekin txokolate tableta bildu,eta apaletan tolestatzen zituzten. Bat edo beste erakusleihoraere eramaten zuten, jakina, txokolate egin berria salgai zegoelaeroslea ohartu zedin. Besteek ez dakit, baina nik, behintzat, es-kolatik etxerakoan makina bat begirada egin nien erakusleihokotableta dotore haiei.

Jakin dudanez, udako egunetan zailtasunak izaten zituztenhoztu eta orea gogortzeko, eta etxe barruko beroari ihes egite-ko, Gurutze Santuko estalpe freskora ere askotan ateratzenomen zituzten, Puertoko kasuan behintzat.

Konpitterokoan, ‘Iruretagoyena’ marka alde batetik, eta,Puertokoan, ‘Aguirre’ marka bestetik, bi marka erregistratu ba-ziren kontsumitzaileen aukerarako. Lehenengoak bilgarri urdinazuen, eta besteak gorrira jotzen zuen marra batzuekin. Erbeste-an egiten zen txokolateak 250 g pisatzen zuen, eta Aizarnako-ak, 300 g salneurri berean. Gogoan dut oraindik tableta horieknolako ontza handiak zituzten, azukrea kakao artean bereiztenzelarik. Esaten dute aizarnarrak berezi xamarrak garela, eta pen-tsatzen hasia nago txokolate berezi honekin haurtzaroan elikatuizanak eragina izan ote duen ere!

Langintza honek utzi dituen aztarnak baditugu oraindik Ai-zarnan. Adibidez, Konpitteroko kasuan, tresneriak erabili zuen

ardatz nagusiaren sosten-gua egurrari ezarrita da-goela ikusten da orain-dik. Puertokoan, berriz,jasoa dute tresna zaharrabere harri eta guzti. Txo-kolate horien bilgarri do-toreak argazki bateanezagutzera ematea erebazen nire nahia, bainabat behar, eta bakar batbera ere ez dut lortu. Eahau irakurtzen duen nor-baitek badituen.

J on eg iguren

aizarna9

Page 10: 125 - 2012 otsaila
Page 11: 125 - 2012 otsaila
Page 12: 125 - 2012 otsaila

Santa Ageda . Aurten ekitaldi ugari ekarri ditu Santa Ageda bezpe-rak Zestoara. Kandelario egunean, otsailaren 3an, eman zitzaionhasiera asteburuari. Urteko egunik hotzenetakoari eta bideko elu-rrei aurre eginez, herritar taldetxo bat Santa Engraziara igo zen San-ta Agedari loreak eskaintzera. Handik jaitsi eta kultur etxean SantaAgedako koplak zestoan DVDaren aurkezpena izan zen. Hainbaturtetan Zestoan Santa Ageda bezperan eskean ateratakoen irudiaketa koplak biltzen ditu DVD honek. Ondoren Luis Mendizabal “Ge-xala” omendu zuten, urtetan, Santa Ageda bezperan poltsero lane-tan ibili izana eskertuz. Taldekideek, makila, zapia eta nola ez pol-tsa oparitu zieten. Odol emaileek ere beraien eskerra adierazi nahiizan zioten, azken urteetan Santa Ageda bezperan biltzen den diruahauentzat izaten baita. Amaitzeko, Garikoitz Mendizabalek, pieza-txo bat eskaini zion aitari, emoziozko momentuak izan ziren. On-doren, mokadutxo ederraz gozatzeko aukera izan zuten bertaratuziren guztiek.Otsailaren 4an, goizeko 9:30etan ekin zioten lanari koplariek, triki-tilariek eta taldeak. Bi talde egin eta Lili eta Etorra bailaran ibili zi-ren goiz osoan zehar. Aurtengoan koplari lanetan Garikoitz Goiko-etxea, Aitor Salegi eta Oskar Alberdi herritarrak eta Millan Telleriaalbizturdarra jardun dira. Eguerdi partera herrira jaitsi eta tabernaztaberna aritu ziren santa eskaleak. Ipintza elkartean tripak bete etabarruak berotu ondoren, Akoara abiatu zen talde osoa. Akoako la-nak bukatutakoan berriro kalera eta hortxe eman zioten amaieraeguneko lanari, egun osoko nekeak eta hotzak ez zuen gehiagorakoematen. 20:30etan Gure Txokoa elkartean Santa Ageda KoplakZestoan liburua aurkeztu zuten, Xabier Unanuek 1992tik 2011ra bi-tarteko koplak bildu ditu liburu honetan. Ondoren Maialen Lujan-

bio eta AndoniEgañarekin bertsoafariaz gozatzekoaukera izan zutenbertaratu zirenek.Egun osoan hotzaeta elurra santa es-kaleei protagonis-moa kendu nahianibili ziren arren, ezzuten lortu horrela-korik, egun borobi-la eta polita izan daaurtengo SantaAgeda bezpera Zes-toan.

O t s a i l a r e n 2 aParte Hartze Araudiaren zirriborroaaurkeztu zuen Udalak

O t s a i l a r e n 3 a“Aittola” eta “Netzer” garaile Aizarnakomus txapelketan

O t s a i l a r e n 4 aHerriko lau gaztetxok zilarrezko etabrontzezko dominak eskuratu zituztenAndoaingo Piano Jaialdian

O t s a i l a r e n 1 0 aMurrizketen aurka deitutako lanuztearekinbat egin zuten Udaleko eta Herri Eskolakolangileek

Page 13: 125 - 2012 otsaila

31

O t s a i l a r e n 1 7 aKaldereroak Zestoara ere iritsi ziren

O t s a i l a r e n 2 0 aPlastikozko poltsen erabilera murrizteko

kanpaina jarri dute martxan udalak etamerkatari elkarteak

O t s a i l a r e n 2 5 aPreso eta iheslariak etxeratzeko helburuaduen Herrira plataformaren aurkezpena

O t s a i l a r e n 1 2 aKatamarru Natur Taldekoak Arroarrekako

hariztiari begira

a l e / b a l eK A L E . HERRIKO ZENBAIT ZEBRABI-DEETATIK ESPALOIETARA KOSKAK DAUDE,HAURREN GURPILTXOEKIN ETA GURPILDUN

AULKIEKIN DABILTZANENTZAT EZ DA ERRAZA

ZEBRABIDEAK ZEHARKATZEA.

B A L E . ARROAGOIKO PLAZA ETA

INGURUA EDERKI TXUKUNDU DUTE, BA-ZUEN PREMIA!

kdanbolinzulo

Page 14: 125 - 2012 otsaila

LANDAREAREN DESKRIBAPENA: Landare hau lur landatuetan zein bide baz-terretan eta antzeko lekuetan aurki genezake. Zurtoinak, gehienetan,etzanak izaten ditu, eta, batzuetan, lore horiak ere izaten ditu, nahiz etaohikoena lore txiki laranjak izatea den: bost petalokoak eta estamine ho-riak agerian dituztela. Zornabelar izenez ere ezaguna da. Enplastuak egi-teko erabili izan da zornatutako zauriak sendatzeko.

ZERTARAKO ETA NOLA HARTU: Toxikoa da, eta infusio moduan ez erabil-tzea gomendatzen da. Enplastu eta ukenduetan (kanpoko erabileran), al-diz, asko erabili izan da. Saponinak eta glukosidoak dituzte. Eragin han-diko belarra da. Enplastuetan ere jarraian ez dugu 3 egunean bainogehiagotan jarri behar, ezta egunean behin baino gehiagotan ere. Ondo-ren, astebeteko atsedena hartuko dugu. Badirudi garai batean burukoarazoak sendatzeko erabiltzen zela, buruko nahasteak eta malenkonia,besteak beste, baina, toxikoa zela ikusta, debekatzea eta ez erabiltzeaerabaki zuten. Katarroa, bronkitisa, flemak eta abar ditugunean, lagunga-rri izan daiteke. Enplastua egin, eta bularrean jarriko dugu.

pasmo belarraAnagallis arvensis (murajes)

erremedio

MAIALEN ETXEBERRIAK kontatu digu berak ere erabiliizan duela pasmo belarra. Behin, ahoan granoak ateraomen zitzaizkion, eta pasmo belarrarekin eginiko in-fusioarekin gargarak egiten zituen egunean behin.Etxean, zikina eta zornea kentzeko ere askotan erabiliizan dute. Maialenek esan digu amama Karmeni eskererabiltzen dutela etxean pasmoa, eta Karmeni amakerakutsi omen zion. Beraz, belaunaldiz belaunalditransmititu den erremedio bat da: lau belaunaldik,behintzat, erabili izan dute. Sastarrain eta Bainuetxebidean erraz topa daiteke, baina, Karmen Sastarrainenjaioa izanik, hango inguruetan biltzeko joera dute.

INFUSIOA

Irakin ura, eta bota pasmoa txiki-txiki eginda uretara.Egunean behin (3 egunean edo) egin gargarak, gogorsamarra da eta.

ZIKINA ETA ZORNEA ATERATZEKO

Bota olioa zartaginera, eta berotu baratxuri batekin.Olioa hozten denean, bota pasmoa eta arrautzaren zu-ringoa zartaginera. Bildu lortzen den muki modukoazapi batean, eta tapatu zikina atera behar duen tokiazapiarekin. Eduki egun bat, eta, zapia kendutakoan,saiatu eskuarekin lagunduz zikina ateratzen. Artean ezbada ateratzen, eduki beste pare bat egunetan.

ze

Page 15: 125 - 2012 otsaila

mina5

Narrazio Guztiak (1979-1990) ,Joseba Sarrionaindia.Istorio motzen bilduma duzue honako liburua. Garai etainguru desberdinetako pasadizoak kontatzen dira, badaudebaserri batetik bestera oinez joaten ziren garaian girotutakoipuinak eta baita, gaur egun, New York bezalako hirietanpasatzen diren historiak ere. Euskalki bat baino gehiagoerabiltzen ditu Sarrionaindiak istorio horiek kontatzeko,batzuk gustukoago izango dituzue besteak baino, etairakurtzea besteak baino gehiago kostako zaigunik ere izangoda tartean. Poltsan ibiltzeko astun xamarra den arren,autobusean edo trenean irakurtzeko primerako liburua da,eta, zalantzarik gabe, gomendagarria.

KARTZELAKO POEMAK Joseba Sarrionandia. Susa, 2011

Kartzelako poemak liburua1992an argitaratu zuen JosebaSarrionandiak lehen aldiz, duela20 urte, hain zuzen ere. Bost ur-

teko espetxealdian (1980-1985) idatzitako etaihes egin ondorengo piezak jaso zituen bertan.Horren edizio berritua egin du Susa argitaletxe-ak 2011n. Argitalpen gaurkotuan idazleak gaur-ko grafiara aldatu ditu poema guztiak, eta seipoema gaineratu dizkio lanari.irakurriberridut IDAZLEA ZEU ZARA,

IRAKURTZEN DUZULAKOJoseba Sarrionandia. Xangorin, 2010

Joseba Sarrionandiaren ipuinhauek, nola ez, gozatzeko dira.Imajinazio handia agertzen dute,

eta, fantasiaren munduan bidaiatzera eta protago-nistaren tokian jartzera gonbidatzen gaituzte.Umorea erabiliz, errealitatea eta absurdoa nahastenditu autoreak. Ipuin bakoitzean, ezusteak sortzenduen inpaktuak, pentsarazten, eztabaidari bideaematen eta ondorioak ateratzen lagun dezake.Ipuin bakoitzak hainbat ikuspegitik begiratzeko au-kera eskaintzen duenez, norberak interpretatzea,iritzia aurkeztea, besteak entzutea, arrazoitzea,ideiak defendatzea, adosteaÅc ahalbidetu dezake.Horrekin guztiarekin, pentsamenduaren autonomiaeta ikuspegi kritikoa lantzeaz gain, elkarrekin bizi-tzen ikasi, komunikatzen ikasi, eta, batez ere, iza-ten ikasi egingo dute irakurle gazteek.

1990-1991 urte bitartean, B. Davilak Zestoa PatrimonioHistórico-Artístico azterketa mardula egin zuen ZestoakoUdalaren enkarguz, eta ondarearen ehunka argazki atera erebai. Argazki honetan, Artzubiagako errota zen protagonistabaina guri ertzainengana joaten zaizkigu begiak.

Zestoako egoera zaila zen urte haietan: euskal gatazkarenondorioak barreneraino sartuak herrian, ekonomikoki ereahul (Guztiok Bat-en itxiera, 200 langabetutik gora, baserriagainbeheran...), drogaren kalteak oso zabalduta...

Aldiz, herri borroka deitu izan zen hura nahiko indartsuzegoen: ezker abertzalea, mugimendu komunista, euskara,feminismoa, gazte mugimendua, ekologia, intsumisioa... Etaborrokaren indarra erakusteko tresnatariko bat barrikadakizaten ziren, suzko edo/eta objektuzko barrikadak. Artean,bota berria zen Berlingo harresia, baina argazki hau atera

zenerako jada “pasatako” gauzak ziren barrikadak. Eric Hobs-bawm historialari handiak esaten du XX. mendea –hark men-de laburra deitzen diona– Lehen Mundu Gerrarekin hasi zela(1914) eta Berlingo harresia bota zenean amaitu (1989).

Horrela bada, 68ko maiatzaren eskemak jarraitzen zituenborroka hura “historiaurrea” izango zen laster. 90eko hamar-kada aurrera zihoala, herri mugimenduak krisialdian erori zi-ren, indibidualismoa nagusitu zen (zertarako parte hartu gi-zartea aldatzen?) eta kontsumismoa ere bai. Artzubiaga hon-dakin bat besterik ez zen eta suzko barrikadak oso itzalierrazak.

Ertzainen kolore gorri bizia geratuko zen garai berrien sei-nale. Kolore gorri bizia bai –borrokaren betiko ikurra– bainaoraingoan inolako esanahirik gabe.

M a i d e r A r r e g i

1

oroimiraEERRTTZZAAIINNAAKK ZZEESSTTOOAAKKOO EERRRREEPPIIDDEEAANN,, 11999900.. AARRGGAAZZKKIIAA:: BBIIZZEENNTTEE DDAAVVIILLAA.. WWWWWW..GGUURREEGGIIPPUUZZKKOOAA..NNEETT

ikusF ernando Arza l lus

Page 16: 125 - 2012 otsaila

mikelalonso arsuaga

ardunian

LondresIngalaterrako

hiriburua da. Han,zortzi milioi pertsona

inguru bizi omendira, eta haietako batda 25 urteko zestoarhau. Urtebete eskas

darama etxetikkanpo, eta denbora

horretan bildu dituenbizipenak kontatu

dizkigu Internetbidez egindako

hizketaldi honetan.

Zer egiten du zestoar batek Londresen?Ikasketak amaitu eta gero, zegoen egoera ikusita, denbora pasatzen utziz

gero ingelesa ikasteko aukera galduko nuela ikusi nuen, eta agentzia batenbitartez Ingalaterrara etorri nintzen lanera. Horretarako unea zela ikusinuen, eta hona etortzeko erabakia hartu nuen.

Zein gunetan bizi zara?Londresko ipar-ekialdean bizi naiz, Barking izeneko herri batean. Nahiz

eta Londrestik urruti egon, hiriburuarekin metroaren bidez ongi lotuta dagogune hori. Lana Londresko erdigunean egiten dut, Victoria izeneko auzoan,eta, bizi naizen tokitik metroa hartuta, 40 minutu inguruan iristen naiz lan-tokira. Esan dezaket nahiko kondizio onak direla; izan ere, Londresen mugi-tzeko gutxienez 25-30 minutu behar dira ia edonora joateko.

Kontatu iezaguzu zure Londresko egun bat.Ordutegi finko bat ez dut edukitzen normalean. Goizeko bost eta erdietan

jaikitzen naiz, zazpietan lanera sartzeko, lanean jarduten dut gaueko bedera-tziak edo hamarrak arte, eta, etxera iristean, lotara joaten naiz zuzenean.Horrelakoak izaten dira nire astegunak; asteburuak, berriz, jai izaten ditut,eta beste lasaitasun batekin ibiltzen naiz.

Zein da zure lana?Londresko Victoria auzoko hotel batean egiten dut lan. Hara joaten diren

bezero taldeen zerbitzura egotea da nire lana. Zerbitzari lanak egin ondoren,gelak txukuntzea ere tokatzen zait, eta gelak egindakoan amaitzen da nirelaneguna.

Lana bakarrik egiten al duzu?Astegunetan lana eta lo bakarrik egiten dut, eta, asteburuetan, etxetik

kanpo pasatzen dut ahal dudan denbora gehien. Dagoeneko, Londres hiribu-ruaren auzo gehienak ezagutzen ditut. Londresko Euskal Etxea ere bisitatuizan dut: adibidez, duela aste pare bat Santa Ageda ospatu zen, eta EuskalHerrian egiten den moduan kalera irten ginen santa eskean. Horrelako eki-taldietan, oso giro polita izaten da, eta nire moduan hona etorritako euskal-dunekin elkartzeko aukera izaten dut. Haiez gain, Katalunia aldetik nire mo-duan Londresera etorritako lagun batzuk ezagutu ditut, eta kuadrillatxoa el-kartzen gara.

J

Page 17: 125 - 2012 otsaila

71

Zer moduz egokitu zara?Hasieran, Ingalaterrako hegoaldean egon nintzen, Pembury

herrian, eta hasiera oso gogorra egin zitzaidan. Uste nuen in-gelesez moldatzen nintzela, eta, hara iristean, mundua gaine-ra erori zitzaidan. Gero, lanean hasi ondoren, buelta emanion egoerari: laneko dinamikan sartu nintzen, laneko hizte-gia menderatzen hasi nintzen; nahiz eta ez nuen oraindik in-gelesa menderatzen, aurreraka pausoak ematen joan nintzen.

Ingelesarekin zer moduz?Gaur egun, nahiko gustura nabil, ingeles maila asko hobetu

dut, eta horrek asko lagundu dit. Etorri nintzenetik asko au-rreratu dut. Hala ere, oraindik asko dut ikasteko. Adibidez, el-karrizketa bat izateko adina maila badut, baina esaten denmoduan mila hitzeko ingelesa daukat.

“itzultzeko gogoa erebadut, baina epe

motzean Londresenjarraitzeko asmoa dut” Londresko eta Zestoako bizimoduaren arte-

an zer alde nabarmenduko zenituzke?Hemengo eguneroko bizimodua horkoaren ez-

berdina da. Ez dago Euskal Herrian bezala kaleanlasai egoteko inongo ohiturarik. Londresen jende

PPeemmbbuurryy hheerrrriiaann,, IInnggaallaatteerrrraa hheeggooaallddeeaann

AAsstteebbuurruu bbaatteenn hheeggooaallddeekkoo BBrriigghhttoonn hheerrrriirraa eeggiinnddaakkooiihheessaallddiittxxoo bbaatteenn,, TToonnii llaagguunnaarreekkiinn

MMiikkeelleekk llaannaa eeggiitteenn dduueenn hhootteellaarreenn ssaarrrreerraa

···

Page 18: 125 - 2012 otsaila

···

O ier Arreg i Ar to la

guztia korrika bizi da; bazkaltzeko ere jendeak orduerdi izaten du. Euskal Herriko ohiturekin alderatuta,hemen jendeak eguna goizago hasten du, eta goizagoamaitzen du. Oro har, kaleko giroa oso ezberdina da:eguneko betebeharrak amaitzean, jendea pubetan el-kartzen da, eta han egoten dira etxeratu arte; adibi-dez, ez dago gure poteoaren antzekorik. Guk kaleanelkartzeko ohitura dugun moduan, ingelesek etxeanelkartzeko ohitura handia dute; horregatik, guk eza-gutzen dugun kaleko giroa bezalakorik ez dago he-mengo bizimoduan. Azken finean, oso erritmo biziandabil jendea hemen, eta ez dago Euskal Herrian dago-en kaleko girorik.

Fish and chips ala tortilla pintxoa?Dudarik gabe, tortilla pintxoa. Fish and chips (arrai-

na eta patatak) hemen alde guztietan ikusten da, bai-na niri atzerakoa eman izan dit beti. Ingalaterran au-rreko urteko maiatzetik nago, eta, denbora horretan,agian bost aldiz baino ez dut jan fish and chips. Su-kaldari lanak oso gustuko ditut, baina, egia esan, ezdut denbora askorik izaten sukaldean aritzeko. Gai-nera, etxean beste zazpi pertsonarekin bizi naiz, etaez dut sukaldean lasaitasunarekin jarduteko aukerahandirik.

Joko Olinpikoen etorrera nabari al da hirian?Mugimendu handia dago hirian. Uda honetan, Jo-

ko Olinpikoak egingo direla nabaritzen da, sekulakomugimendua baitago. Egunkarietan, kalean… sekula-ko presentzia dauka, eta nabari da jendea uda hone-tarako prestatzen ari dela. Horretaz gain, etxeak, alo-kairuak… garestitzen ari dira, hirian obra asko ari di-ra egiten, eta ikusten da hiria Joko Olinpikoetarakomoldatzen ari dela.

Herrimina sentitzen al duzu?Herrimina beti hor dago. Naizen tokikoa

naiz, eta askotan izaten ditut Zestoako oroi-tzapenak. Baina dagoeneko ohitu egin naizLondresko bizimodura. Itzultzeko gogoa erebadut, baina epe motzean Londresen jarraitze-ko asmoa dut. Printzipioz, uztailean herria bi-sitatzeko asmoa daukat.

“zegoen egoera ikusita,denbora pasatzen utzizgero ingelesa ikastekoaukera galduko nuela

ikusi nuen”

DDoocckkllaannttsseenn,, LLoonnddrreesskkoo hheerrrrii ffiinnaannttzzaarriiooaann

SSaannttaa AAggeeddaa,, LLoonnddrreess.. LLoonnddrreesseekkoo EEuusskkaall EEllkkaarrtteekkooeekkiinn

Page 19: 125 - 2012 otsaila

1

a g e n d a9

Otsaila

02 OOSSTTIIRRAALLAA

Ekain Guraso Elkarteak antolatuta, Sare Sozialei buruz-ko hitzaldia. 18:00tan Kultur Etxetan. •• Arratsaldean Zerta-nao.infok antolatuta mahai inguruko gazte proiektu komunika-tiboko kideekin. 22:30etan Gaztetxean kontzertuak: Xutik etaondoren erromeria Monik, Eider eta Leirerekin.

03 LLAARRUUNNBBAATTAA

Gaztetxetik sagardotegira irteera autobusean, txartelakuztapide eta koioten salgai. ••Gaztelekuan, gu sukaldari: biz-kotxoak.

09 OOSSTTIIRRAALLAA

Henna eta tatuaia tailerra Gaztelekuan. ••Txilipurdika:17:00-18:00, 9-11 urteko haurrak eta 18:00-19:00, 6-8 urteko hau-rrak.

10 LLAARRUUNNBBAATTAA

Henna eta tatuaia tailerra Gaztelekuan.

11 IIGGAANNDDEEAA

Agiro Mendi Taldeak antolatuta Urkulu-Andarto egunpasa.

16 OOSSTTIIRRAALLAA

22:30etan bertsolari gazteen III. saioa Gaztetxea, bertso-lariak: Aitzol Barandiaran, Iban Urdangarin, Agin Rezola, AlaiaMartin, Julio Soto eta Aitor Salegi herritarra. Ondoren Monik,Eider eta Leirerekin erromeria.

18 IIGGAANNDDEEAA

Herri krosa, Joxe Orbegozoren omenez.

23 OOSSYYIIRRAALLAA

Txilipurdika: 17:00-18:00, 9-11 urteko haurrak eta 18:00-19:00, 6-8 urteko haurrak.

24 LLAARRUUNNBBAATTAA

Sexualitate tailerra Gaztelekuan. ••Agiro Mendi Talde-ak antolatuta 24-25era Eski zeharkaldia Pirineoetan.

30 OOSSTTIIRRAALLAA

kandela tailerra Gaztelekuan.

31 LLAARRUUNNBBAATTAA

kandela tailerra Gaztelekuan.

••Pintxo potea izango da ostegun arratsaldetanZestoako tabernetan, Urteko ardoa edo zuri-

toa eta pintxoa 1,50€. Ekimen honek ekainera arteiraungo du.

••Energiaren inpaktu ekonomikoa aztertukodu Ingurugiro Etxea Fundazioak, horretara-

ko 400 norbanako boluntario behar dituzte, inkestaegin dezaten. Azterketa egiteko herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da, animatu! Inkesta egitekoerak: www.ingurugiroetxea.org web orrian/ [email protected] helbidera mezuabidali eta inkesta jasoko duzue/Ingurugiro EtxeaFundazioaren bulegoan (Enparan Dorretxean), In-gurugiro Etxea Museoan eta udaletxeko IngurumenSailean paperean bete dezakezue.

••Plastikozko poltsen erabilera murriztekokanpaina. Udalak eta merkatari elkarteak,

erosketetarako oihalezko poltsen inguruko “Ni ereez naiz plastikozkoa” deritzon kanpaina jarri dumartxan. Herriko 33 denda eta taberna hartuko duteparte kanpaina honen barruan. Plastikozko poltsakoihalezkoekin ordezkatuz, ingurumenari keinu txi-ki, erraz baina garrantzitsua egin nahi da ekimenhonekin.

••Zestoako udal ikasgelan ikasi ahal izangodute herriko unibertsitateko ikasleek. Ikas-

gela erabiltzeko txartela udalaren web orriaren bi-tartez eskatu behar da. Ikasgelaren ordutegia: aste-lehenetik ostiralera, 8:00-14:30 eta 15:30-17:00.

••Informatika ikastaroa antolatu du Gurutze Ju-bilatuen Elkarteak. Ikastaroak doan eta edo-

norentzat irekiak izango dira. Jubilatuek lehentasu-na izango dute. Ikastaroak doan eta edonorentzatirekiak izango dira. Jubilatuek lehentasuna izangodute. Informazio gehiagorako deitu 650 708 770 tele-fonora.

Page 20: 125 - 2012 otsaila

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a