89 - 2008 azaroa

20
JARDUNIAN TXIKI AGIRRE K K E E I I X X E E T T A A ESKUAREGILEAK danbolin 2008/11 89. alea

description

deskribapena

Transcript of 89 - 2008 azaroa

JJAARRDDUUNNIIAANN TTXXIIKKII AAGGIIRRRREE KKEEIIXXEETTAA EESSKKUUAARREEGGIILLEEAAKK

danbolin2008/11 89. alea

AA TT AA RR II KK OO AA .. Aspalditik nago antzemanda inork ez duela idaztenheriotzaz atariko hauetan. Nik bai, ordea. Duela egun batzuk, Torinoko emaku-me neurologo “xahar” batek egunkari batean esandakoak dakarzkit lehenbizi:“Bizitzea edo hiltzea gauza bera da. Zeren, jakina, bizitza ez baitago gorputz txi-ki honetan. Garrantzitsua zera da: nola bizi izan garen, eta lagatzen dugun me-zua. Horrexek bizirauten du guk baino luzeago. Horixe da hilezkortasuna”. Danbolin datorkit burura. Makina bat mezu, ideia, informazio, irudi gelditukodira betirako, hilezkor, duela zortzi urte hasi eta harrezkero atera diren ia 2.000orrialde horietan! Eta zein herritar pila hurbildu da Danbolineko orrialdeetara!Informazioa bidali, iritziak plazaratu, argazkiak eskaini, iragarkiak eta publizita-tea jarri… Eta aldizkariaz gain, beste zenbat lan! Pepita Iriondoren Nire pausoak,Maixuaren Zestoari gorazarre..., Zuri-beltzean bizi izanak argazki liburua, Gu-rutzeaga pilotalekuak 100 urte… Eta hori gutxi balitz, herriko euskalgintzan erehortxe, kultur ekitaldi franko antolatuz. Bai, lan hori dena hor geratuko da beti-rako, hilezkor.Duela aste batzuk egin zuen urteko batzarra Danbolin-zulo elkarteak. Diru itu-rriak sendotzea izango omen da datozen hilabetetako erronka nagusia. Izan ere,erakunde publikoetatik jasotzen dira laguntzak, bai, baina benetan independen-teak izatea nahi badugu, garrantzitsua baita diru-iturri propioak sendotzea. Etahorretan, irakurleok duzue zeregina. Danbolinek beti sentitu du zestoarren ba-besa, eta oraingo honetan ere horixe behar da, zuen bultzada. Anjel Lertxundi-ren esaldi ederbat neurera eka-rriz, “zerk eder-tzen du bizitzaeman eta eskainieta oparitu du-zunak baino?”Horixe behar da,irakurle, bazkideegitea (25 euro)eta auzolana in-dartzea. Herri-gintzan lagun-tzen dugun neu-rrian iraungo dubizirik gure he-rriak ere. Lehengoan, kultur taldeen arteko bileran, aipatu zen kontu batekin bukatukodut. Azken urteetan herriko gaztetxoekin hainbeste lan egin duen talde baten hil-hotsak entzun nituen han. Horixe ezin da gertatu; eginahalak egin behar dira tal-deei eusteko: “Esperantzari bizirik eutsi, babestu, kandela-argia ekaitzetatik be-zala” (A. Lertxundi).

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga,

Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi

i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Fernando Arza l lus

34 6 10 12 14 1619 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

JJ AA RR DD UU NN II AA NN

KK EE II XX EE TT AA

DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OO

EE SS KK UU AA RR EE GG II LL EE AA KK

AA GG EE NN DD AA

diruz lagundutakoa

JJOOSSEE MMAARRIIAA OODDRRIIOOZZOOLLAAYY OO ÑÑ AA TT II VV II AA II II II

SS AA NN MM AA RR TT II NN JJ AA II AA KK

enb idoa I . ERABAKI BEHARREAN

Euskal gatazka politikoa une zailean da nire ustez. Ta-malez, azken su-etenean hain gaizki jokatu zuenalderdi sozialistak hogeita hamaika eskutik du. Ez

zuten ezertarako balio izan ezker abertzalearen azken mugi-menduek; nire ustez, erabaki zuzenak konponbide baten bila.Ez zen pauso txikia izan, adibidez, hegoaldeko lau probintziezosaturiko autonomia onartzea, erabakitzeko eskubidea lukee-na noski. ETA berriro armetara itzultzeak egoera asko zaildudu, eta gobernuak bere makinaria mediatiko eta judizialari es-ker nahi duena egiten du. Ondorioz, pilota ezker abertzalearenteilatuan dago, behartua dago mugitzera zeren denbora aurkadoa. Kartzelan dauden presoen nekea nabaria da, eta gaineramomentu honetan dagoen krisiarekin alderdi sozialistari ko-meni zaio gatazka luzatzea, beste arazo batzuk tapatzeaz gain,abertzaleon kontra doalako konponbidea atzeratzea. Gaur

egun, abertzaleok Euskadin %55 inguru izango ga-ra, baina aldaketa demografikoak kontutan izanda,urte gutxitan ez dugu zertaz hitz eginik izango, Es-pañolistak nagusi izango baitira. Hau guztia nireiritzia besterik ez da, zein da zurea? Ba al duzu iri-tzirik? Aurrean dugunak entzun nahi duena esateaez da bidea, iritzi propioa izateak egiten gaitu giza-kiak ezberdin geure artean. Haizeak jotzen duen al-dera ibiltzea da errazena, baina kritikoak izatekokapazak izan behar gara, eta aurrena geure burua-rekin. Frankismotik hona gauzak aldatu dira, or-duan ez zegoen zer galdurik, baina orain eman zi-guten goxoki autonomista dastatzera ohituak gau-de denok, salbuespenik gabe, eta gertakizunguztien aurrean sentsibilitatea galtzen ari gara, baiETAren ekintzekiko, bai Espainiako gobernuaren

zapalkuntzarekiko. Uste dut abertzaleok gure helburua lortzekobidean zer galtzeko prest gauden argitzea falta zaigula oraindik.

Begira, niGure Txokoakojuntan nago etahor ikusten detasteburutanjendea dabilelapila bat, betetadago sozidadea.Nik uste krisisadagoenez jen-dea restauran-teetara joan be-harrean sozida-dera joatendela.

Maria Jesus Uranga

50 urte

Nik uste oro-korrean gutxiagoedo gehiago de-nei eragiten diola,prezioak dispara-tu egin dira etaeguneroko bizi-tzan antzemanegiten da, gasoli-nak eta osteran-tzekoak, eta sol-datak igual bahorrenbeste igoez badira ba…antzematen da,orokorrean…

Xabier Irure

44 urte

N a b a r i t z e n a l d ak r i s i a Z e s t o a n ?

i n t a d a .TANTA TXIKI BAT. Zorionez edo zoritxarrez, bizi garen gizarte kapitalista honek, benetako baloreen gain-behera dakar. Non geratu dira, interes ekonomikorik gabe, gabeziak dituzten pertsonei laguntzeko gogoaeta desioa?Askoren ahotik “Nahi bai, baina denborarik ez” entzuten da. Baina nola liteke, nahi indibidualak asetze-ko denbora erraz bilatzea eta besteengana bideratzeko denborarik ez izatea?Behar baino gutxiago pentsatzen dugu inguruan bizi diren pertsonen bizitzaz. Axola al digu benetan,pertsona batek kalitatezko bizitza duen ala ez?Batzuek, interes propiorik gabeko laguntza emanez, bolondresaren izaera bizirik dagoela erakusten dute.Pertsona bakoitzak laguntza “tanta” bat emanez, itsaso bat sortzea erraza izango litzateke, gure elkarbizi-tza hobetuz eta gizartea pixkanaka aldatuz.Ez ditzagun galdu bakoitzaren barnean dauden balore positiboak.

Anima gaitezen, asko jasotzearen truke, “tanta” txiki hori eskaintzen! P II TT SS AA SS OO AA RR MM AA SS EE TT AA EE SS TT II ZZ AA BB AA LL AA

N eri tz Karrera

ASIda beste ikasturte berri bat, eta Zestoako Euskal Herrian Euskaraz lanean da dagoeneko. Ikastur-te berria, asmo berriak? Euskararen alorrean, beste hainbat alorretan bezala, nahiz eta urte askopasa, gauzak ez dira asko aldatzen. Herrian ere betiko borrokak ditugu. Eta guk, horiei heldukodiegu beste urte batez. Badakigulako gaur ez bada bihar, gure lan xume honek bere fruituakemango dituela. Agian zuek ez dituzue fruitu horiek antzemango. Euskaldunok, geure hizkun-tzari dagokionez, itsu eta gor izaten garelako askotan. Hori gure konplexuen ondorio dela esan-go genuke, gutxiagotasun sentimendua barneraino sartzen digutelako eta guretzako hiribururajoan eta geure eguneroko hizkuntza ez den beste batean hitz egitea ohikoena delako adibidez.Baina zenbateraino ohartzen gara, herrian bertan ere hainbat lekutan oraindik gazteleraz min-tzatu behar garela? Eta ohartzen bagara, zenbaterainoko garrantzia ematen diogu horri? Gu eus-kaldunak gara, geure ama hizkuntza euskara da, euskaraz moldatzen gara ondoen eta geure es-kubidea da euskaraz bizi ahal izatea. Baina hainbat kasutan eskubide hori urratua izaten da etaez dugu ezer egiten eskubide urraketa horien aurren. Konplexuak ditugulako, pasiboak garelakoedo enfrentamendurik ez dugulako sortu nahi, baina beti “txikiena” suertatzen da kolpatuena,kasu honetan, euskara. Argi dago, Euskal herrian zein Zestoan euskara bizirik ikusi nahi badugu,herriak duela ZERESAN handiena, bizirik dagoen hizkuntza bat ez delako galtzen. Baina herriazgain, administrazioek ere badituzte euren eginbeharrak. Eta askotan kale egiten dute. Horretara-ko ere badago EHE, administrazio horiei belarritik tira egiteko eta geure hizkuntza eskubideakerrespetatuak izan behar direla esateko. Hor, oraindik burura etortzen zaizkigu herriko anbulato-rioa eta postetxea, besteak beste. Aurten, bi horiei helduko diegu. Agian orain arte izan ez du-gun ikuspuntu batez heldu ere, burujabetzaren ikuspuntutik. Herritar orok, ze hizkuntzetan bizinahi duen erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatuko dugu. Guk euskaraz bizi nahi dugu. Etazuk?

5Momentuz

ez, baina pen-tsatzen det eto-rriko dela, ho-rrenbeste esatenbadute seinale…Preparatzen arigara. Azpeitianeta gehiago na-baritu da, egurenpresa askodaude eta bai-na… hona erepoliki-poliki eto-rriko da.

Loren Nogales

47 urte

Nere ustezoraindik horren-besterainokoaez da, baina pix-kanaka iris dai-teke… Komuni-kabideetan etabeldur pixka batsartzen ari zaiz-kigula uste det

Koro Eizagirre

51 urte

E nbido 2 . Zes toako Euska l Herr ian Euskaraz

Nik behin-tzat antzematendet. Prezioakdanak igo dirabeldurgarri, bai-ta jatekoarenaere, itxuragabe.Soldatak berrizpezeta bat beraere ez! Neretza-ko behintzat an-tzematen da…

J. Antonio Gonzalez

70 urte

Beno, betinabaritzen dapixka bat bainanik uste det hitzegiten den adi-na ez dela. Aile-gatuko daagian, jendea la-nik gabe geldi-tzen bada duda-rik gabe antze-mango dabaina…

Maritxu Aldalur

60 urte HITSU ETA GOR?

Harri batzuk, hartxintxarrak bezain arinak, irrist egitendute Algorriko itsaslabarrean, eta hondarretan erortzen dira.

Une horretan bertan, handik oso hurbil, Txiki bere eserleku-tik altxatzen da. Harri haiexek itsaslabarrari itsatsita eduki di-

tuen tentsio berak mantendu dubera ere zoruari lotuta. Haiekerortzerakoan hondartzara jau-zarazten dituen grabitate berakbotatzen du behera gure gizonaere; lurrera erori eta paper izu-garri bat estaltzen du formaz.Milaka momentu ñimiñoek egi-ten dute itsaslabarra; milakakeinu ikusezinek sortzen dutekoadroaren edertasuna.

Ni horrela hasten naiz…hauxe da nire eserlekua, he-

mentxe jartzen naiz orduak eta orduak eta jarduten dut.Komunikazio moduko bat dago papera eta nire artean,eta paperak berak behartzen nau toki batean edo besteanaritzera: ez dakizu zergatik… Ez dut behin ere aurretiaz-ko zirriborrorik egiten; borroka, lehia, zuzenekoa da. Ba-tzuetan disfrutatuz, besteetan sufrituz. Ikerketak sufritze-ra behartzen zaitu, etengabeko arazoak daude koadro ba-ti irtenbidea ematerakoan.

Olatuek, haizeek eta ekaitzek, lurraren dardarizoek sortuzuten Algorriko paisaia armoniatsua. Keixetaren margolana,berriz, hekatonbearen bukaerako armonia da.

Armonia egon egin behar du. Bizitzako momenturikgogorrenak garrantzitsuenak izan daitezke sortzeko ga-raian. Eman behar eroso zaudenean ez zaizula ezer atera-tzen, aizu. Une ezkorra pasa ondoren, konturatzen zara,ordea, une sortzailea izan dela, norabidea aldatzen du-zu… zuztarretik aldatzen duzu egiteko era. Eta uneriksortzaileena, behin eta berriro lantokian zaudenean; lane-an harrapa zaitzala inspirazioak.

Ikasi dudanguztia eginezikasi dut, eta

apurtuz”

Keixetaren margolanen armoniak, berenkolore dotoreak, konposizioaren orekak,transmititzen duten baretasunak pintoreklasiko bat jartzen digute agerian, jakindu-riazko margolana, irauteko gogoa duenpintura.

Margolan bati denbora asko eskain-tzea baino gehiago da egin aurretik es-kainitako denbora. Asko produzitzendut. Ikasi dudan guztia eginez ikasi dut,eta apurtuz. Bota egiten dut, oso azka-rra naiz margotzen. Di-da batean egitenez badut, utzi egiten dut, beste gauzabatekin hasten naiz… Ikusten da ziurta-suna dagoela konposizioan, armoniahorretan. Margolan bat prestatzeko

Jardunian

Txiki Agirrekeixeta

"

7

···

Nik margolaria izan nahi nuen txikitatik. Hamahiru urte-rekin Donostiara joaten nintzen igandero, San Telmo muse-ora, ni bakarrik trenean. Besteak zinera joaten ziren. Orduanmargotzen nuen jada. Arroan, aitak Narkis Balentziaga ze-naren lantegia ikustera eramaten ninduen. Herrikoa izanaga-tik, maitasun berezia diot, baina nire lehen inpresioa izanzen arazo bat zuela, ez zekiela margotzen. Hamabost urte-rekin Eibarrera joan nintzen ikastera. Lehenengo urteanelektronika ikasten nuen goizez, eta arratsaldez Marino Pla-zaren zeramika lantegira joaten nintzen. Bigarren urtean ze-ramikako irakasle nintzen lantegi hartan bertan; hamazazpiurte besterik ez nituen. Oraindik ere harritu egiten naiz or-duan egiten nituen piezak ikusita: izugarrizko teknika lortunuen.

Arroara itzuli, eta Aiako Taldean ibili ondoren, neure tai-lerra sortu nuen aitak lagunduta. Orduan ezagutu nuen Iña-ki Cruzeta. Neuk diseinatu eta egindako makina bat labeprobatu genituen bion artean. Nahi gabe, ezusteko efektuaklortzen genituen esmalteekin, eta orduan landutako kolore-en ikerketa hura pinturan ere heredatu egin ditut.

Ni orduan Arroan, hogei urterekin, satelite bat nintzen,izaki arraro bat. Nire lantegia inguruko, batez ere kostalde-ko, [artista] jendearen topaleku bihurtu zen.

Auzo batean bizi izanak kemen handiagoa eman zigun.Gure belaunaldian behintzat jendeak askoz gehiago landubehar izan zituen gauza batzuk. Herri txikietan denerakoegin behar izan dugu ahalegina: futbolzelaia nola-halakoasortu egin behar, Arroa erdialdeko plaza auzolanean eginzen, festak moto-kros txapelketa bat antolatuta ordaindubehar… Zaildu egiten zinen. Ni nire belaunaldian azkeneta-koa izan naiz Arroatik alde egiten. Auzotarra izateak bizi-modua ateratzen lagundu digu.

Lerro hauek idazteko Zumaiako Oxford-en elkartu nintzenKeixetarekin. Arroabean jaiotako transhumante horrek han daukabere gordelekua. Lurrean daude zabalduta dozenaka papertzareta paper zuri biribilki, bere lehengaia. Kontuz-kontuz banaka-banaka altxatzen badituzu orri pilook kolorez betetzen zaizkizubegiak eta barrura salto egitea nahiko zenuke, igerilekuan bezala.Aberatsa da hitzetan Txiki; bere pintura ñabarduratan bezainaberatsa. Galdera ia esan gabe, bere argudioak oparitzen dizkizu,duda-mudatan ibili gabe ia beti. Hitz zintzoak, bere buruarekikolehendabizi, eta lauak, zuzenak, ondo uler ditzazun. Eta zer dagero e! Egia hori eta ez engainatzeko eginahal hori zabaldu egitenda bere margolanen baretasunera ere.

Koadro bat egin behar dut Jorge Oteiza omenduz [erakus-keta Zarautzen]. Azaroan talde-erakusketa Biarritzen, colla-gea gaitzat hartuta. Arazoaren erdialdera Marbellan (Mala-ga). Gabonetan lan batzuk eramango ditut Ekain galeriara(Donostia)… Eta datorren urtean Bergaran, Santiagon (Gali-zia), Iruñean, Madrilen… Orain Baigorrira noa, han baserribat utzi didate-eta. Berriro aldaketa izango du nire obrak.

probak baino gehiago da lehendik bizkarrean daramatena.Metatutako dena margolan horretantxe ateratzen da.

Bada jendea esaten duena pintura bukatu zela, ez dauka-gula jada ezer esatekorik. Artista behartuta dago aukeratze-ra. Egunero ari naiz toreatzen eta borrokan. Bizitza gogorhonek zera du ordaina, gustatzen zaizuna egitea, bestelabeste zerbaitetan ariko nintzateke dagoeneko. Ez dut nahijendeari gustatzea, nik neuretzat egiten dut lan. Hori kon-partitu egiten duela ikusleak, ados.

Algorriko paisaia abstraktua da eta ederra. Keixetaren pintu-ra ederra da eta abstraktua.

Pinturak erakarri egin behar du. Koadro batek bere eder-tasunagatik erakarri behar zaitu, edo alderantzizkoagatik.Nire kasuan edertasuna dela uste dut. Zergatik? Ez dakitarrazoia, baina horrela ateratzen zaizkit. Pintura abstraktuaikustera ohitu gabeko jende askori gustatu egiten zaio nirelana, eta horregatik da, edertasunagatik. Badira margolariakpintura apaingarria egiten dutenak saltzeko. Nik, ordea, ezdut horrelakorik egiten, nire pintura da disfrutatzeko. Den-bora behar du. Lanerako gaiak ingurukoak dira, edo norbe-ren aldartea. Naturak, inguruak, paisaiak inspiratu egitennaute. Nire koadro abstraktu askotan jendeak Algorri ikus-ten du. Itsasoa hor dago, beti. Eta jendeak ideia baikorrakedo ezkorrak ekartzen dizkizu eta hori islatu egiten da nirelanean, noski.

Zumaiako itsaslabarrak duela milaka urte eratu ziren itsaspe-an, eta ikaragarrizko indarrak atera zituen lurrazalera.

Beste garai batean, umetan, liluratu egiten nintzen LucioMuñozekin. Urtean behin, familia osoa Arantzazura joatenginen; ni liluratu egiten nintzen Lucio Muñozen erretaula-rekin; Jorge [Oteiza], berriz, ez nuen ulertzen, gero bai. Per-tsona batek izugarrizko eragina izan zuen nigan: Iñaki Cru-cetak, Bilboko margolari handi bat, inork ezagutzen ezduena. Duela 20 urte baino gehiago, baserri bat erosi zuenArroagoian eta han bizi izan zen hainbat urtetan. Nik garaihartan eskultura eta zeramika egiten nituen eta gauza ba-tzuk elkarrekin lantzen genituen. Berak jarri ninduen mar-gotzen. Gizon aparta zen. Pintore ofizioa transmititu zidan.

Eskulturak arazo handi bat du, denbora asko behar due-la. Lana “bota” egiten duzunean, indarra du, gauzak adie-razten ditu, baina obra behin eta berriz buruan ibiltzen ba-duzu, galdu egiten da. Pinturak, berriz, freskotasuna etabizkortasuna ekarri zizkidan. Oraindik orain, hiru metrokoaltuerako poliesterrezko lanak egin ditut Santiagon [Gali-zia] baina oso lan motela da. Orain, berriz, Eibarren eginditut, brontzez, di-da batean buztinez egiten ditudan burutxiki batzuk. Galdaketa beste norbaitek egiten badu, fres-koa, berria, ateratzen da. Instalazioak ere egin ditut bainapinturak betetzen nau gehien. Lehen irekiagoa nintzen. Ge-ro eta sartuagoa nago nire munduan, nire obra gero eta ni-reagoa izan dadin saiatzen.

Itsasora Algorrira iritsi aurretik bere presentzia Arroabean ira-gartzen da.

BIZENTE DAVILAITZULPENA: FERNANDO ARZALLUS

···

9

Keixetaren lanak ikusgai egongo dira Donibane Garazin(Zitadelako karrika, 12) azaroaren 12tik abenduaren 13ra. www.keixeta.com

Arroa Errekako Azketa Errotabaserrira joan gara. Manuel Larra-ñaga bidera atera zaigu. Etxera igoeta eskuareak nola egiten dituenazaldu digu.

Manuelek 12-13 bat urte daramatzaegurrezko eskuareak egiten, jubilatuzenez gero. Anaiak erakutsi dio, Ti-burtziok. Anaia Tiburtzio bi urte gaz-teagoa da, 71 urte ditu eta ez da gure-kin izan, gaixorik baitabil. Dena dela,Tiburtziok lan asko egin du eskuareakegiteko prestatuta daukaten lantegi-txoan eta Manuelek garbi esan diguberak anaiarengandik ikasi duela.

Manuelek eskuareak egiteko dutentailerrera eraman gaitu, baina lehenagoItziar Arrizabalaga eta Inaxio Larraña-ga senar-emazteak agurtu ditugu. De-nak bizi dira Zumaian, baina ia egunosoa pasatzen dute autopistak botata-ko etxearen ordainetan jasotako Azke-ta Errota baserrian. Inaxio Manuelenanaia gaztea da eta Itziar emazteaDanbolineko bi kazetariok eta baitairakurleok ere ezagutzen duzue. Oraindela puska bat, Danbolinen, udaberribatean, argazki polit askoa argitaratugenuen Itziar eta auzoko bat oilaskoakatarian lumatzen ari zirela. Ordukohartan esan zigun Itziarrek ez ahazte-ko Arroa Erreka idaztea, askotan okeresanda Presalde deitzen baitiogu base-rri ilara horri. Itzultzeko ere esan zi-gun orduan eta hara, bueltan-bueltanberriz ere Azketa Errotan gara.

Elkar agurtu eta lantegira igo gara.A ze eskuare festa! Mordoa dago baz-terretan, batzuk hasiberriak eta beste-ak erdi bukatuak. Horiek egiteko be-rriz, tresna franko: zerrak, taladroak,kirtena borobiltzekoa, tornoa... Eskua-rearen zati bakoitzak bere trataera du,kirtena dela, hortzak direla... Manue-

T ibur tz io e ta Manuel LarrañagaEskuareg i l eak

lek dena makinei eskeregiten du eta anaia Tibur-tziok berriz, bere kabuzikasi eta ia dena eskuz egi-ten omen zuen gaixotu ar-te. Makina artean esplika-tu digu Manuelek nolakirtenak lizar gorri edo zu-rikoak izaten diren, Azpei-tiko Landeta auzoan Urki-zun erositako zurarekineginda. Egur hori noiz bo-tatakoa izaten den ba aldakien galdetu diogu:“Noiz botatakoa? Auskalo! Nola tokatzen den hori hartu!Egur gogorra eta aldi berean arina nahi izaten da, bainazaila da biak batera izatea”. Bi ezaugarriak inportanteakbaitira; erraz puskatuko ez den kirtena izatea eta baserri-tarraren gerria izorratuko duen alferrikako pisurik ez iza-tea. Lizarra kirtenetarako eta arkazia hortzetarako. Lizarrabaino gogorragoa nonbait arkazia eta hortzak ondo man-tentzeko beti erabiltzen du egur hori.

Urtean 200 bat egiten ditu eta zuzenean biltegietan sal-du baserritarrari baino. Egia esan, bi eratako erosleak ditu:apaingarri moduan jartzeko erosten dutenak eta lanerakodarabiltenak. Azpeitia, Aia eta Zarautz inguruko almaze-netara saltzen ditu eskuareak. Hala ere, udaberrian base-rritarren bat edo beste etortzen zaio erreminta bila.

Ez dauka lanerako ordutegi zehatzik (baldin baite! jubi-latuta dago-eta). Eguraldiaren arabera ibiltzen da, ona ba-

1da baratzean gehiago aritzen da eta txarra bada lantoki-ra igotzen da. Hemendik aurrera izango du astia eskua-reak bat bestearen atzetik egiteko...

Eskuareak ez al diren puskatzen galdetu diogu: “Nolaheltzen diozun”. Ez diogu ulertu. Manuelek esan nahidu baserritarraren arabera badagoela aldea. Alegia, ba-tzuek erosi eta hurrengo egunean puskatzen dutela,heltzeko eta erabiltzeko moduagatik hautsi egiten dute.Jakin egin behar da belarretan eskuarea nola tratatu.Anaia gaztea konbertsazioan sartu da eta esan du es-kuare bat baino gehiago puskatu dela traktore azpian

harrapatuta. Pipiak jotzen al dion ere galdetu diogu etaManuelek ezetz, “martxan dabilenari ez dio atakatzenpipiak”. Asko erabiliagatik haustea nonbait ondo zailada, hori bai, hortzak gastatu egiten dira. Hortzetaz arigarela, zenbat hortzekoak egiten dituzu? “Ez ditut de-nak tamaina berekoak egiten, haurrentzat ere egiten di-tut”.

Txikienak bederatzi hortzekoak izaten dira, kirtenaere normala baino txikiagoa izaten dute. Erdi mailakoak13-15 hortzekoak izaten dira eta handienak 16 hortze-koak.

Hortzak gora hortzak behera, Itziarko Itziarrek igarridigu nonbait gosetu garela eta sukaldeko epelean mo-kadu bikaina atera digu. Gazta eta menbrillo, ogi eta ur-daiazpiko, sagarrak etorri zaizkigu gogora, sagar urteaizan dela, alegia. Hirurek segituan esan digute dagoene-ko muztioa pronto daukatela. Hortaraxe altxa gara etaikusi dugu nola tolarean patsa estututa daukaten. Pro-batu dugu mama gozo-gozoa.

Ilundu digu eta Zestoa aldera abiatu gara, eta Ma-nueli, Itziarri eta Inaxiori esan diegu itzuliko garela, be-harbada hurrengoan sagardoaz hitz egingo dugula etaez garela ahaztuko etxekoek goraxeago ireki duten lan-detxea bisitatzeaz.

ga

L ierni Arr ie ta On in tza I rure ta

1

IIPPAARRRRAALLDDEEKKOO EESSKKUUAARREEAAKK HHOORRTTZZAAKKBB II AALLDDEETTAARRAA IIZZAATTEENN DDIITTUU

JJOOXXEE LLAARRRRAAÑÑAAGGAA AAIITTAA EERRDDIIAANN DDUUTTEELLAA,, MMAANNUUEELL EETTAA TTIIBBUURRTTZZIIOO EESSKKUUAARREEGGIILLEEAAKK EEZZKKEERR EESSKKUUIINN

M u s i k a r i e n e g u n a .Zestoako Musika Ban-dak, musikarien egune-an, omenaldi beroa es-kaini zion Jabier Itu-rriari. Iazkoetenaldiaren ondoren,aurten, berriro antolatudute omenaldi saioaherriko musikariek. Itu-rriak 50 urte daramatzabandan tronboia jo-tzen. Atrilak bere to-kian jartzen eta musi-kariei paperak bana-tzen hasi zen MusikaBandan; zuzendariakbonbardinoa eskuarte-an jarri zion arte. Bere-hala tronboia jotzerapasatu zen eta horrela50 urtez.Bestalde Idiakaitz txistulari taldeak, isilikgorde badu ere, duela urtebete baino gehia-go pentsatutako omenaldi xumea eskainizion Xabin Zulaikari. Gauzak nola diren, Ja-bier eta Xabin txikitako lagunak dira eta baimusikari gisa eta bai dantzari gisa behin bai-no gehiagotan elkarrekin parte hartu izandute gazte garaian. Eta aurten, egun berean,biei omenaldi bana eskaini diete musikari-lagunek.Idiakaitz txistulari taldeak, urtero bezala os-patu du musikarien eguna. Herriko kaleakalaitu ondoren Gure Txokoa elkartean lagu-narte-giroan afaldu zuten; hogei lagunetikgora elkartu ziren, gazteak eta ez hain gaz-teak. Afalondoren omenaldi xume bat eskai-ni zioten Xabin Zulaika taldeko atabalarie-tako bati. Zestoarra da jaiotzez, aspalditikAzpeitian bizi bada ere. Hala ere, sarri etor-tzen da jaioterrira, besteak beste, txistularie-kin atabala jotzera. Xabin 1957an hasi zenatabala jotzen eta oraindik jarraitu egitendu. Gaur egun Idiakaitz (Zestoa) eta Iza-rraitz (Azpeitia) txistulari taldeetako partai-de da, baina Zestoako eta Azpeitiko musikabandetan ere aritutakoa da. Musikari fami-lian jaio zen Xabin, Xiria familian. Aita ereherriko “atabalari ofiziala” izan zen urte as-koan, anaiek eta osabak ere makina bat saioegin zituzten musika bandarekin eta bestezenbait talderekin.

11996611 IINNGGUURRUUKKOO ZZEESSTTOOAAKKOO BBAANNDDAAKKOO MMUUSSIIKKAARRIIAAKK::GOITIK HASITA EZKERRETIK ESKUINERA:JOXEMARI BARRENA, INIXIO ANDRES, JABIER ZULAIKA, JABIER KORTA, ANJEL GOIKOETXEA;MIGEL GOIOETXEA /MITXITO/, ALEJANDRO BERGARA, AMALIO ANDRES, MARTZELINO PEÑA,BLAS BARRENA;ANJEL MARI ALBERT, JOXE LARRAÑAGA /BALTZOLA/, JABIER ITURRIA, XABIN BARRENA,INIXIO IBARGUREN;JUANITO GOIKOETXEA /FATI/, MARTZELINO AIZPURUA /LEPAX/,JOXEMARI LIZASO (ZUZENDARIA), XABIN ZULAIKA, LUIS BARRENA

Huancave l ikaren Lagunak ta ldeakurtero bezala Peruko haurrentzat mate-riala bildu zuen udaletxe azpian. Janariabiltzeaz gain, eskolako materiala etagarbitasun pertsonalerako materiala erebildu zuten. Erakundeak urtean bi aldizegiten du bilketa lanak, urtarrilean hau-rrentzat jostailuak bilduko ditu. Infor-mazio gehiago elkartearen webgunean:www.amigosdehuancavelica.org

A z a r o a k 9T-klax taldea (Jagoba Astiazaran erdian) irabazle

Gipuzkoako Euskal Kanta Txapelketan

A z a r o a k 1 5Danbolin Zulo Kultur Elkarteak antolatuta

Honolulu leku bat antzezlana

A z a r o a k 1 6Behelainotan Agiro Mendi Taldeak

antolatuta Leitzaran-Arano mendi irteera

A z a r o a k 2 1Iraetako auzo elkarteak antolatuta bertso

afaria Gure Ordekan

A z a r o a k 2 1Santa Zeziliaren omenez musika eskolako

ikasleen emanaldia kultur etxean

31

a l e / b a l e

K A L E . ZENBAIT HORMETAN

ORANDIK GAZTELERA NAGUSI. EUSKARAZ

NOIZKO?

K A L E . ZAKURRA LASAI GELDI-TUKO ZEN MOKORDO HAU EGINDA BAI-NA BAITA JABEA ERE, JASO BA!

kdanbolinzulo

San Martin eguna, jaietakoegun handia, azaroak 11 izanzen arren, azaroak 9an hasizen jai giroa Lasao auzoan. Ur-tero bezala baserriko produk-tuen azoka izan zen eta baitabertako animalien erakusketaere. Gainera eguraldia lagunizan zuten festen hasieran etajendetza elkartu zen auzoan.Bertaratu zirenentzat sagardoeta txakolin dastaketa ere izanzen.

San Martin egunean berriz,hamaiketakoa izan zen adine-koentzat eta asteburura arteatsedenaldia hartu zuten jaiek.Asteburuan berriz, baratxuri-zopa eta gaztaina jana, bertsoafaria, txokolate jana eta triki-tilarientzat tartea izan zuten.Urtero bezala auzotarrak fes-tan murgildurik egon dira biasteburu luzeetan. Orain, jaienbalorazioa egin eta datorrenurtekoak antolatzeari ekin be-harko diote auzotarrek.

L a s a o ko S a n M a r t i nj a i a k

Independentzia Gerra bukatutakoan,karrera militarra jarraitu zuen Segovia-ko Akademia Militarrean matematikairakasle moduan. “Academia de BellasArtes” delakoan jasotako prestakuntza-ri esker irakasle eta ikertzaile bikainaizatera heldu zen. Bizitzan zehar liburueta memorandum ugari argitaratu zi-tuen gai militar eta zientifikoak jorra-tuz. Odriozolak bere garaiko matematika-riekin harreman estua izan zuen. Jakin-duria aitortu zioten eta Jose MarianoVallejo (1770-1846) matematikari ospe-tsuak 1822. urtean Madrilgo “EscuelaPolitécnica” delakoan Matematika ka-tedra eskaini zion. Garai hartan, irakas-leak behar ziren, batzuk erbestean zire-lako eta beste batzuk politika lanetanmurgilduta. Eskaintza oso erakargarriazen, baina Odriozolak bestelako egitas-moak zituen eta ez zuen eskaintzaonartu.Fernando VII.a erregeak desmilitarizatuegin zuen Odriozola. Bere ideia libera-lak ez ziren errege absolutistaren gus-tukoak. Odriozola bezala, beste irakas-le eta militar asko behartu zituzten be-hartsu bizitzera edo erbesteratzera.Odriozolak Badajozen lortu zuen babe-sa elizgizon baten etxean. Gero Madril

aldera hurreratu zen, Nuevo Baztanizeneko herrian Duque de Sacedak ba-bestu baitzuen.Alcalá de Henares inguruan kokatutakoNuevo Baztan herria, Nafarroako Baz-

J O S E M A R I A O D R I O Z O L A y O Ñ A T I V I A ( 1 . 7 8 2 - 1 . 8 6 4 )

I I I

DRIOZOLARENESPIRITUAK BERREHUN URTE DARAMA-

TZA JADANIK, BERAK IDATZITAKO LI-BURU ETA PAPERETAN GORDERIK.ORDENAGAILUAREN TEKLA EGOKIA

SAKATZEA BAINO EZ DA BEHAR, BE-RE GORDELEKURA IRISTEKO. BA-

TZUETAN, EZ DA ERRAZ AZALTZEN,BAINA JARDUNAREN JARDUNEZ BETI

BERAREKIN HITZ EGITERA IRISTEN NAIZ.Azken aldian, bere sendia azaldu da Zes-

toako Udaletxeko paperetan. 1779. urteko“hidalguia” dokumentu bat da. Eskaera egiten dute-nak, bere ama eta amaren anaiak, “Goñativia” edo“Oñativia”tarrak dira. Kultur Etxeko arduradura denFernando Arzalluzek aurkitu zuen dokumentua. Ber-tan irakurritakoaren arabera, amaren aldeko sendia“Chiriboga” delako oinetxean bizi ziren. Garai har-tan, Txiriboga auzoa Zestoari zegokion, baina elizakokontuetarako Aizarnako parrokiakoa zen.Madrilgo “Archivo Historico Nacional” delakoan ere,bere osaba Miguel Ignacio de Oñativiaren arrastoaazaldu zen. Bera “Reales Consejos” delakoen abokatuospetsua zen eta aldi berean, Txiriboga oinetxeko ja-bea zen Valmediano markesarena ere bai.Osaba abokatuaren paperen artean, badago bat ilobaJose Maria aipatzen duena. Bertan esaten du margola-ritza ikasketak egin zituela “Real Academia de BellasArtes de San Fernando” delakoan, eta ez zituela buka-tzerik izan, frantsesen aurkako gerra hasi zelako. Esa-ten du baita ere, matematika asko zekiela eta berazartillero izatea lortu zuela, gerratean aldakan zaurituaizan ondoren. Osabak zioenaren arabera, Odriozola margolaritzaikasketak bukatzen ari zen “Real Academia de BellasArtes” delakoan tropa frantsesak Madrilen sartu zire-nean, 1808ko maiatzean. Egun gutxietara eskolak itxiegin ziren. Frantsesen aldeko irakasle batzuk bertangelditu ziren, baina gehienek erbestera alde egin beharizan zuten.Odriozolak ezin izan zuen urte hartan “Académico deMérito” izeneko azken titulua lortu, nahiz eta horreta-rako behar ziren lanak eta frogak eginak izan. Azke-nik, Independentziako Gerra bukatu ondoren, 1814.urtean, lortuko zuen.1808ko abuztuan, Odriozolak Jose Bonaparte eta fran-tsesen aurkako herri milizian kadete izateko izenaeman zuen. Miliziarekin Galizia aldera joan zen fran-tsesengandik salbu izateko, baina frantsesen tropek ACoruña hartu zuten. Atxilotuen artean Odriozola ze-goen. Laster lortu zuen El Ferroleko espetxetik ihesegitea beste kide batzuekin. Penintsula osoa zeharkatuondoren, bere armada Mantxa aldean aurkitu zuen.Gero, Andaluziara joan zen. Cadizen, 1812. urtean,Konstituzio liberalaren onarpena bizi izan zuen. Ron-da mendilerroan, frantsesen aurkako misio arrisku-tsuetan parte hartu zuen. Marbellako gazteluan la-rriki zauritu zuten aldakan.

O

tanen jaiotako Juan de Goyenechek sortu zuen. Jauregiaeta eliza eraiki zituen, Juan de Churriguera arkitektoospetsuaren laguntzaz. Baztandik ekarri zituen hargi-nak jauregia eta eliza lantzeko eta jaurerriari NuevoBaztan deitura ezarri zion. Juan de Goyeneche horrenbirbiloba batek babestu zuen Odriozola jauregian.Odriozolak janaria eta aterpea lortu zituen behintzat.Desmilitarizazioak luze iraun zuen, 1927. urteraino.Badakigu Odriozolak dukearen babesa aprobetxatuz,matematika liburu bat prestatu zuela, bai baitzekienirakasketarako beharrezkoa zela. Badakigu baita ere, li-buru hori arte zuhaitzen azpian idatzi zuela. Eskualde-ko klima egokia zen horretarako, batez ere udara alde-an. Gaur egun ere, garai hartako arteek irauten dutejauregiaren inguruan.Jauregian egon zen tartean Odriozolak ez zuen gastu-eragile izan nahi bere babeslearentzat. Nondik aterakoote zituen papera, tinta eta bere inspirazioaren fruituziren liburuak? Ehiztari ona zela badakigu; tiroan tre-bea zen. Hainbeste gerratek eta gerrillak nahiko entre-namendu eskaini zioten. Ehizatutakoa saldu eta jasota-ko diruaz, papera eta zientzia liburuak erosten zituen.Eta idazteko tinta? Asko zekielako edo hala imajinatuzuelako, tinta landareetatik atera zitekeela pentsatuzuen. Eta horrela da, andura izeneko landarearen

fruituak idaztekotinta bezala erabilidaitekeen zuku mo-rea ematen dute.Ibai ertzetan sortzenda eta antzinatikerabili da tintakprestatzeko. Han ibi-liko zen bada Odrio-zola landarearen

fruituak zukutzen, bere liburua idazteko tinta lortzeko.Landare hau ugaria da gaur egun Zestoan. Ibai ertzeaneta futbol zelai zaharraren inguruan aurkitu daiteke.Nik neure esperimentuak egin ditut jasotako fruituekin.Lumatxoz idazteko oso egokia den tinta morea lortudut.Tinta eta kontsulta liburuak prestaturik, denbora nahi-koa zuen Odriozolak lanerako. Osasun onez eta zesto-ar borondate indartsuaz matematika liburua osatzealortu zuen.Ia lau urte behar izan zituen bakardadean liburua idaz-teko. Lau aletan banatu zuen: “Aritmética y AlgebraElemental”, “Geometría Elemental y Trigonometría”,“Algebra Sublime y Geometría Analítica” eta “Cálculodiferencial e Integral”. Lau urte horiek soldata eta kargurik gabe igaro ondo-

ren, azkenik lehengo egoera berreskuratu zuen. Behin karguaeskuratuta, liburua argitaratu zuen. Arrakasta handia izan zuenliburuak eta urtetan eskola militarretan, unibertsitateetan etainstitutuetan erabili zuten. Ale batzuek sei edizio izan zituzten1827. urtetik 1855eraino.Odriozolak hiru urtez, Frantzia, Belgika, Alemania eta Ingalate-rran zehar bidaiatu zuen, azken zientzia lorpenak biltzen. Itzul-tzean, memoria txosten bat idatzi zuen bere esperientziak kon-tatzeko. Armari buruzko memorandum batzuk idatzi zituen, etabaita fisika liburuak, balistikakoak eta marrazketari buruzko li-buru bat ere.1845. urtean Bergaran zebilen. Liburu ugariak besazpianharturik etorri ote zen? Ziur aski bai. Gipuzkoako Juntek indus-triagintzarako maisu egokiak prestatzeko ikasketa plana egiteaproposatu zioten. Plana aurkeztu eta onartu egin zuten. Gero,Bergaran sortu zen Gipuzkoako lehen institutuko zuzendari iza-tea eskatu zioten, eta hori onartuta Bergaran kokatu zen. Ordu-rako hirurogei urte baino gehiago zituen. Irakaskuntza antolatuzuen, instalazioak hobetu zituen eta han eta hemen diru bilaibili zen laborategi eta liburutegientzat.Beste zientzialari batzuekin “Real Academia de las CienciasExactas, Físicas y Naturales” delakoa sortu zuen. Bertako artxi-boetan daude gaur egun bere lan gehienen dokumentuak. Odriozolaren ohorez bere matematika, mekanika, marrazketa li-buruak eta beste batzuk erosi ditut. “Don Jose” ia familiakoabihurtu zait jadanik.

J ulian Serrano

1

7M A R I A Z O L A y O Ñ A T I V I A ( 1 . 7 8 2 - 1 . 8 6 4 )

••ZABORRAREN ZERGAK. Errauste plantak sor-tuko dituen gastuen harira, %20 igoko da zaborra-

ren zerga.Ezker abertzaleko hautetsien botoekin onartu zuten propo-samena, EAJ aurka agertu baitzen eta EA, berriz, abstenituegin zelako. Udal Gobernuak etxebizitzei, dendei eta tabernei zaborra-ren gaineko tasa %20 igotzea proposatu zuen, eta %25lantegiei, hotelei eta finantza etxeei. EAJ udal taldearen ordezkari Gorka Unanuek neurri horre-kin ados ez zetozela adierazi zuen. Beraien ustez %20koigoera ez da nahikoa, “Zerbitzuaren kostua eta tasen bidezjasotako diruaren arteko desoreka handituz doa”. EAJk “de-soreka” hori murriztu asmoz, zaborraren gaineko tasak%30-35 igotzea proposatu zuen. Ezker abertzaleko haute-tsiek igoerak hain handia ezin zuela izan adierazi zuten“herritarrak gehiegi estutzea” litzateke eta.EAko ordezkari Juana Mari Astigarragak dagoen “indefini-zio egoera” kritikatu zuen eta “planifikazio falta” sumatzenzuela adierazi zuen, ez baitakite oraindik 2009. urtarriletikaurrera nork jasoko duen herriko zaborra.EAJkoen proposamenaren harira, Alazne Olaizola alkateakgogorarazi zuen iaz zerbitzuaren kostua gradualki igotzekokonpromisoa hartu zutela. Dena den, Zaborren Partzuergo-ak “zaplastekoa” emango duela aitortu zuen. Izan ere, Gi-puzkoako Foru Aldundiak kostu handiak hartu ditu beregain errauste plantaren proiektua gauzatzeko eta “hori guz-tia herritarrek ordaindu beharko” dutela onartu zuen. EAJ-ko Gotzon Goikoetxea zinegotziak uste du errua Partzuer-goari botatzeak ez duela zentzurik, “Zestoako zaborrak ezbaitira Zubietara joango”. Horren inguruko azalpena eman zuen alkateak. Partzuergo-ak 2008-2032 errauskailua martxan jartzeko plangintza di-seinatu du. Gipuzkoako zaborren tratamenduak guztirasortuko dituen gastuak batu eta gipuzkoar guztientzat tari-fa bakarra ezarriko da, tarifa hori zenbatekoa izango denoraindik ez badakite ere.

••MERKATARITZA NOLA BIZIBERRITU.Herriko merkataritza eta ostalaritza biziberritze-

ko plangintza egitea erabaki dute udalak eta merkatari etaostalariek, elkarlanean. Lehen pausua Siadeco ikerketa en-presaren zerbitzuak kontratatzea izan da, herriko dendeneta tabernen egoera azter dezan. Merkatari elkarteak di-tuen kezka eta beharrak azaldu dizkio Siadecori eta horrekanalisi hori egiteko emango dituen pausoak azaldu ditu.Urtarrilaren amaierarako txostena esku artean izatea aurrei-kusten dute.

u d a l e k o b e r r i a k

••LILI JAUREGIA. Aho batez onartu zutenUdalak Ekain Fundazioari 75 urtetarako

ematea Lili Jauregia eta berari lotutako hainbatlursail erabiltzeko ahalmena. Bere aldetik, EkainFundazioak Zestoako Udalari 162.000 euro inguruemango dizkio, aurreko jabeei Jauregia erosterako-an ordaindu gabe gelditu zen zorra berdintzeko. Lili Jauregiaz aparte Udalak Fundazioari emandakobost lursailak, herrigunetik erreplikaraino joangoden oinezkoen bidea eraikitzeko erabiliko dituzte.Akordioaren baldintzak: Lili Jauregiko lursailetanetorkizunean kokatu daitezkeen zerbitzu eta hor-nidura guztien mantenua eta finantzaketa EkainFundazioaren esku geldituko dira. Kultur ekipa-menduetarako langileak berdintasun baldintzetankontratatu beharko dituzte eta Zestoako bizilagu-nek izango dute lehentasuna. Fundazioak ezingoditu ondasunen helburuak aldatu, ezta beste ba-tzuei errentan eman, eskualdatu edo laga ere,Udalaren baimenik gabe.

azAARROOAA

29 LLAARRUUNNBBAATTAA

Euskara sailak anto-latuta blog tailerra 10:00etan••“Berri ona” filma kulturetxean 19:30ean. Zuzendaria:Helena Taberna. Aktoreak:Unax Ugalde, Barbara Goe-naga, Guillermo Toledo.

abEENNDDUUAA

06 LLAARRUUNNBBAATTAA

Natur Taldeak “Tie-rra” pelikula proiektatukodu 18:00etan kiroldegian.

07 IIGGAANNDDEEAA

Bentapeligroko bide-an zuhaitz panelen inaugu-razioa eta hazi banaketa goi-zeko 10:00etan hasita NaturTaldearen eskutik.

08 AASSTTEELLEEHHEENNAA

Natur Taldetik gaztetxoekin irteera Sastarrainera9:00etan. Udaletxe azpian orbelekin collagea egingodute.••Eguerdiko 13:00etan tango eta milonga erakustaldiaarkupetan.

12 OOSSTTIIRRAALLAA

Eragiozu danbolinari! 2008an Danbolinek ateratakoargazkiekin osatutako proiekzio emanaldia, gaztaina jana...Arratsaldeko 19:00ak aldera.

13 LLAARRUUNNBBAATTAA

Kontseiluak 10urte. Autobusa izango daBEC-era 16:30ean gurutze-an.•• Natur taldeak filmabat eskainiko du kulturetxean.

14 IIGGAANNDDEEAA

Sastarrain Etorraibilbidea 10:00etan naturtaldetik. ••Aizkoa Olaba-rrieta ipuin kontalaria17:00etan kultur etxean.••Zestoan Merkatari Elkar-tearen eguna.

19 OOSSTTIIRRAALLAA

Organo eta ban-da txikiaren kontzertua pa-rrokian 20:00etan

20 LLAARRUUNNBBAATTAA

Musika banda-ren kontzertua arkupetan20:15ean.

24 LLAARRUUNNBBAATTAA

Olentzero Kan-tuz taldekoak goizeko9:00etan aterako dira Guru-tzetik eta auzoz auzo ibilikodira. Arratsaldeko 16:30ean,berriz ekingo diote Uztapi-de plazatik hasita. •Jaiotzabiziarekin ateratzen den tal-deak, berriz, arratsaldeko

17:00etan hasiko du ibilbidea Eliz Ondotik.

26 OOSSTTIIRRAALLAA

Soroperi eguna. 9:00etan Idiakaitz txistulari taldearen dia-na. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XI. Ezti lehiaketa. Zes-toako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, talogileak etabeste salmenta-postu franko, trikitilariak... Arratsaldean, herrikirol saioa kiroldegian eta gauean musika.

••Eta gainera... sabel dantza erakustaldia (eguna eta le-kua zehazteke).

a g e n -d a

abenduak 13autobusa 16:30ean Gurutzean

91

IZENA/BI DEITURA:

HELBIDEA:

HERRIA:

TEL.:

KONTU ZENBAKIA ( 20 DIGITU):

NNOOLLAA EEGGIINN

TELEFONOZ (943 147 123)E-MAILEZ ([email protected]) FITXA BETE ETA KULTUR ETXEKO BUZOIAN SARTUZ EDO ABENDUAREN 12AN UDALETXE AZPIAN JARRIKO DUGUN MAHAIRA EKARRIZ

POSTA KODEA:

NORTASUN AGIRIA: