67 - 2006 azaroa

20
anta Zezilia egunaren bezperetan omenaldia egin zioten Alejandro Bergarari. Gu egun batzuk lehena- go elkartu ginen berarekin, omenaldia zela medio, hainbat urte- an bizi izan duen zaleta- sunaz aritze- ko. KONTA IEZAGUZU NOIZ HASI ZINEN MUSIKA MUNDUAN. Lehenengo koruan hasi nintzen, Eustasio organistare- kin. Tiple izan nintzen. Han ikasten genuen solfeoa; gehiegi ere ez. Eustasiok lezioa ematen zidan, etxean ikasteko, eta nik suertea izan, etxean pianista neukan- eta: izeba Zezilia. Eguerdietan errepasatu, eta lezioa ika- sita joaten nintzen. “Ez dek horrela, horrela dek” (tara- rara). Begiratu gabe jotzen nuen. Beste bat ere bazen klasean, larri samar ibiltzen zena, eta Eustasiok, segi- tuan igartzen zuen zeinek ikasten zuen eta zeinek ez. Egun batean zozketatzen zuen laranja, bestean beste zerbait. Baina, musika gutxi daukat nik. Azterketara jo- ango banintz, primero aprobatuko nuke. S danbolin 2006/11 67. ALEA 6. orrialdean jarraitzen du Jardunian Alejandro bergara

description

deskribapena

Transcript of 67 - 2006 azaroa

Page 1: 67 - 2006 azaroa

anta Zezilia egunaren bezperetan omenaldia egin

zioten Alejandro Bergarari. Gu egun batzuk lehena-

go elkartu ginen berarekin, omenaldia zela medio,

hainbat urte-

an bizi izan

duen zaleta-

sunaz aritze-

ko.

KONTA IEZAGUZU NOIZ HASI ZINEN MUSIKA MUNDUAN.Lehenengo koruan hasi nintzen, Eustasio organistare-kin. Tiple izan nintzen. Han ikasten genuen solfeoa;gehiegi ere ez. Eustasiok lezioa ematen zidan, etxeanikasteko, eta nik suertea izan, etxean pianista neukan-eta: izeba Zezilia. Eguerdietan errepasatu, eta lezioa ika-sita joaten nintzen. “Ez dek horrela, horrela dek” (tara-rara). Begiratu gabe jotzen nuen. Beste bat ere bazenklasean, larri samar ibiltzen zena, eta Eustasiok, segi-tuan igartzen zuen zeinek ikasten zuen eta zeinek ez.Egun batean zozketatzen zuen laranja, bestean bestezerbait. Baina, musika gutxi daukat nik. Azterketara jo-ango banintz, primero aprobatuko nuke.

S

danbolin2006/11 67. ALEA

6. orrialdean jarraitzen du

Jardunian

Alejandrobergara

Page 2: 67 - 2006 azaroa
Page 3: 67 - 2006 azaroa

HH II RR II SS EE TT II AA TT UU AA NN .. “Azken hegazkina aireratzear da-goenean, azken itsasontzia portutik irtetear denean, ausardia -edo zentzugabekeria- handiabehar da egun seinalatura arte, bukaerara arte, bertan geratzeko. Kapuscinski geratu egitenda. Ez da heroia, ezta zoroa ere. Berezko kazetari sena du. Gertakariak bere begiekin ikustekogrina, gero besteoi kontatu ahal izateko”.Liburu dendan zokomiran ari naizela hartu dut apaletik ale bat, eta kontrazalean, tapa! Au-rreneko begi kolpean goiko lerroak. Eta derrepente, trumilka, oroitzapenak: 2001eko uztaile-an munduko zortzi herrialde boteretsuenak bilkura egitekoak ziren Genoan. Globalizazioarenaurkako borroka indartsu ari zen ernetzen. Bai zapaltzaileek bai zapaltzaileen kontrakoek ba-zekiten inportantea izango zela. Uztailaren hamalauan iritsi ginen gu, bilkurarako astebetefalta zen. Koaderno batean jaso nituen egun haietako bizipenak: “Ez sinesteko modukoa daGenoako okupazio militarra: Portuan gerrako itsasontziak, zeruan helikopteroak, errepideetantankeak eta furgona blindatuak; kolore guztietako uniformedun polizia eta militarrak non-nahi (uniformerik gabekoak ere ibiliko dira). Hormigoizko hesiak jarri dituzte kale bazterre-tan. Centro Storicon (kale estu eta karkaba labirintoa da) altzairuzko ataka altuak jarri dituztepasabideak itxiz… hori dana in duenian bildur pixkat bazakek”.Aste eta erdi lehenago abiatu nintzen Jacatik. Somport igaro eta beherakoan elkartu ginen,hitz eginda bezala, Urdosen. Handik Genoarakoa batera egin genuen hirurok; Fernandok, nik,eta Ametsek, Fernandok bizikletari lotutako gurditxoan eraman zuen txakurtzar beltzak.

Jaca-Urdos Urdos-Tarbes Tarbes-Tolosa Tolosa-Carcassone Carcassone-Sète Sète-ArlesArles-Tavernes Tavernes-Draguinac Draguinac-Cap d’Antibes Cap d’Antibes-Imperia eta Im-peria-Genoa, gari soro, mahasti, hondartza eta parketan lo eginez.

Kilometro asko; egun gutxitan. Nahikoa hala ere bidaideak haserretzeko. Italian sartzerako el-karrekin muturtuta gindoazen.Genoan aurreneko gauza etxe sozial batera sartu eta gazte batek ezker ukabila altxatuz, ka-maradaka, agurtu gintuen. Lotara, kanpotar gehienak,atletismo estadio batera biltzen ginen. Gauero, batzarraegiten genuen munduko bazter guztietatik iritsitako jen-deak. Han jakin nuen Torinoko talde anarkista batek As-katasuna duela izena. Kazetari mexikar bat ere ezagutunuen, La Jornadakoa. Gaur Interneten kazetari harenkroniken bila aritu naiz bere izena ahaztua nuelako. LuisHernandez du izena eta nitaz idatzi zuela konturatunaiz: “…en el estadio Carlini se encuentra Joan, un vas-co de Navarra de 23 años de edad y casi dos metros deestatura que llegó desde su pueblo en bicicleta. Tardó once días en hacer el recorrido. Durmióa la orilla de los caminos y en campos de cultivo, siempre al aire libre, y, dice orgulloso, ‘casino gasté ni una sola pela’. Con él viajó un amigo que llevó a su perro en una pequeña carreta.‘¡Joder!, macho -se lamenta-, eso nos detuvo. Hasta se cayó el tío y todo’. Es la primera vezque asiste a una de estas protestas. Cuando terminen quiere seguir su travesía y luego tomarun ferri de regreso a Barcelona”.Fernando Alemaniatik joandako lagunekin elkartu zen eta bakarrik pasa nituen nik egunakzer egin erabaki ezinda. Berriz nire koadernotik: “Asteburuan hemen egundokuak gertaukoi-ttuk, ta pena haundiya emate ziak… baina, ze ostia?(…) bakarrik dabilen bakarra nauk. Ago-biauta sentitzen nauk, gaixki. Amorruan-amorruz nearrez hasi nauk leno txoakei bateatik.Ume puta bat nauk”. Portuan esan zidaten ferry bakarra zegoela handik irteteko: Korsikara-koa; gainontzeko sartu irtenak galarazi zituela prefettoak goi-bilera pasa arte. Beste hainbesteegin zuen tren geltokian, errepideetan eta aireportuan. Azken unera arte zalantzan egon nin-tzen. Ferrya partitzeko ordua heldu zenean beste pare bat ordu atzeratu zuten irteera maregrosso genuela eta. Nola egon bare urak, buruan nuen trapailarekin? Azkenean, igo egin nin-tzen itsasontzira.Korsikako egunak zoragarriak izan ziren baina damu naiz portuan geratu ez izanaz. Bertannengoen eta alde egitea erabaki nuen. Ezin nire begiekin ikusitakorik kontatu.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga,

Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi

i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

j on ar tano i ze ta

34 68 10 12 14 17 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

JJ AA RR DD UU NN II AA NNAA LL EE JJ AA NN DD RR OO BB EE RR GG AA RR AA

DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OOKK AA LL EE // BB AA LL EE

HH EE MM EE ZZ OO RR TT ZZ II UU RR TT EE

DD AA UU ZZ KK AA ZZ UU NN EE AA NN

UU DD AA LL EE KK OO BB EE RR RR II AA KK

AA GG EE NN DD AA

ZZ EE RR EE GG II NN BB EE HH AA RRDD II AA TT EE HH EE MM EE NN ??

diruz lagundutakoa

Page 4: 67 - 2006 azaroa

enb idoa I .Urte askotan zehar Zestoako herrian “eskulanak” egiten eta ikastenjardun duen taldea, aurten desagertzear dago. Ni neu, talde honetanorain dela lau edo bost urte hasi nintzen. Egunkarian ikusi nueneantalde honen berri, bi aldiz pentsatu gabe joan nintzen apuntatzera.Behar nuen materiala erosi eta hurrengo astelehenean han azaldunintzen. Edadeko pertsonez osatua zegoen taldea, baina ez zitzaidanaxola giro aparta baitzegoen. Astero bi egunez elkartzen ginen. Ba-tzuek izugarrizko eskulan ederrak egiten zituzten, beste batzuek sin-pleagoak, bakoitzaren abildadearen arabera. Nahiko nuke nik hauenedadera iritsitakoan hauen erdia egiteko gai izatea!Harritu ninduen gauza bakarra, taldeko kide denak emakumeak zire-la, gizon bat bera ere ez. Hasiera batean jubilatuentzako denbora pa-sa bezala antolatu ziren klase hauek. Baina pixkanaka taldea handi-tzen joan zen eta emakume gazte batzuk ere animatu ziren. Bi orduhauetan eskulanak egiteaz gain herriko txutxumutxuez pixka bat en-

teratzen ginen, txiste barregarrietaz ere go-zatzen genuen eta kide bakoitzaren urteaktokatzen zirenean meriendatxoa egiten ge-nuen.Lehengo urtean ez genuen klaserik izan an-dereñoak bigarren umea izan zuelako, aur-ten berriz ezinezkoa izan da taldea osatzea.Batzuek beraien burua zaharregia ikustendute, beste batzuk lanpetuta daude…Klase hauetan edozeinek hartu dezake par-te eta denetarik egiten da; traste zaharrakzahar-berritu, arropa margotu, egurrezkoaltzariak pintatu… Hauek gauzatzeko kul-tur etxean lokal bat daukagu gure beharrenarabera egokitua.Herrian bada beste talde bat ere eskulanakegiten dituena; bainiken taldea. Hauek hel-du diote ikasturte berriari. Pintura klaseakere ematen direla jakin dut, hala ere, osogutxi dira, antolatu daitezkeen hainbat es-kulanekin konparatuz. Gero kexatzen garaherrian ez dagoela eta dagoenean ez duguparte hartzen. Gauza bera gertatzen da an-

tolatzen diren kurtso, ekitaldi, kontzertuekin…Txikitatik gustatu izan zait eskulanak egitea, hauek egiten ari naize-nean buruan ez daukat beste ezer, ikasteko gauza asko daukat bainaapurka-apurka etxea pixka bat apaintzen ari naiz, eta ez da gutxi.Denbora asko eskatzen du, detaile asko baitira eta horixe da gauregungo gizarte honi falta zaiona, denbora. Aurten nire kabuz jarraitubeharko dut nire “hobby” hau gauzatzen, baina hurrengo urteansuerte hobea izango dudala espero dut.

Hi leko argazk ia

L orea Ar te txe

Page 5: 67 - 2006 azaroa

DAZKENAaurrera doa eta laster negua ere bertan izango dugu. Honekin batera egunerokotasunarenerrutinan sartuak gara jada. Nik futbolean jokatzen dut astebururo Zestoa F.T.n (entrenatzai-leak jartzen banau behintzat) eta egia esan askotan nekagarria egiten zaigu irailetik maiatzeraarte ia etenik gabe jokatzea. Hala ere aurtengo denboraldiak baditu zenbait bitxikeria. Haste-ko, entrenatzailea bera. Pasa den denboraldia amaitu ostean entrenatzailea aldatzea erabakizuten eta dena hitzartuta zegoela ematen zuenean, hernaniar honek beste talde bat entrena-tzeari ekin zion gu alde batera utzita. Hau honela izanik, futbola utzi berria zen Igor Kindo-sek taldea bere gain hartu zezan adostu genuen. Oraingoz gauzak ondo doazkigu sailkapena-ri begiratuz gero eta erabakia ondo hartutakoa izan dela esaten dit horrek. Aurredenboraldiabukatzen zihoan heinean, jokalari berri bat hasi zen gurekin entrenatzen. Morten Strogh duizena eta Danimarkako Kolding hiritik etorri dira bera eta bere andregaia Susan Andersen,Akaba Bera Bera-ko jokalaria berau. Kepa Peñagarikanoren bitartez ezagutu genuen elkar,Donostian auzolagunak baitira biak. Jokalari ona izateaz aparte ez dio muzinik egiten Zestoaeta inguruetako kale giro eta gau giroari, beraz pare-pareko taldea aurkitu duela esan geneza-ke. Gainera, hara non eta Realeko jokalaria den Morten Skoubo-ren laguna ere badugu gureMorten. Gogoratzen dut Ama Birjinetan etorri zela lehen aldiz, zekorketak ikusteko grinare-kin eta zenbaitzuk nahiko urduri ere jarri ziren bere presentziarekin. Orain dela gutxi berriz,Gure Txokoa elkartean sarri egoten den koadrila batekin ere afaldu zuten bi danimarkarrekbi neskekin. Hortik aurrerakoak nik ez ditut kontatuko badaezpada ere, hanka sartu gabe.Iraetako futbol zelai berria ere hor dago, eta dago diot oraingoz ezingo diogulako errendi-mendu handirik atera. Luze egiten ari zaigu zain daramagun denbora hau, zeren hain belardotorea muturren aurrean izan eta zapaltzeko aukerarik ez izateak egonezina sortzen digu.Hainbeste gorabehera izan ditu obra honek, mesfidantza ikaragarria dugula jokalariok gauzakez ote diren guk nahi bezain azkar joango. Baina iritsiko da aldaketaren garaia, eta horrekinbatera, Zubiaurre futbolzelai mitikoari agur esateko momentua ere bai. Zenbat futbol partida,zenbat belaunaldi eta zenbat hizketa-ordu tabernetan, batez ere zaharrak gazteei gomendio-ak eman eta eman. Hasieran esan bezala, ez da beste denboraldiak bezalakoa izaten ari etaoraindik hasi besterik ez gara egin. Hurren arte.

5

e nbidoa 2 . A imar Ugar te Landa

o argazk iaPPOORRTTAALLEEKKUUAA.. EEAA EE ZZ DDEENN HHAARRRRIIRRIIKK NNAAHHII GGAABBEE BBOOTTAATTZZEENN

AARRGGAAZZKKIIAARREENN EEGGIILLEEAA:: JJOONNEE BBEERRGGAARRAA

EEGGUUNNAA:: 22000066KK OO AAZZAARROOAARREENN 22 33AA.. UBidali [email protected] helbidera zure ustez atal honetarako egokiak,bitxiak... izan daitezkeen herriko argazkiak.Anima zaitez!

Page 6: 67 - 2006 azaroa

JETA BANDAN SARTU ZINTUZTEN, EZTA?Ni tiple nintzela Julian Aranguren zegoen koruko zuzendari, eta 15 ur-te nituela, bandako zuzendari ipini zuten. Orduan, banda txikia zenezeta nik solfeoa zerbait banekienez aititari esan zion: “Aizu, 15 urtekogazteak pixka bat lotuta egon behar du, hor zehar ez ibiltzeko”. Saxo-foia jotzen hasi nintzen, eta hasi eta hiruzpalau hilabetera, zarata atera-tzen nion, baina gaizki oso gaizki. Arangurenek utzi egin zuen banda,ze gauza bat da korua zuzentzea eta bestea banda zuzentzea. Bandaeta jendea! Jendea ohituta zegoen bandarekin, eta hura ez, pianoa jo-tzen zuen-eta. Baina bandako instrumentuak…

GERORA HAINBAT ZUZENDARI IZAN DIRA.Orduan etorri zen Jose Maria Lizaso. Hura etorri zenean, lehenengoemanaldiak egin nituen. Patxi Xiria zen orduan saxofoia. Ondo jotzenzuen. Hark primero eta nik segundo. Gero Lizaso joan, eta Mitxito etorrizen. Bi urtean banda lagata egon nintzen. Badakizu, gaztea izan, etabakoitzak bere konpromisoak izaten ditu. Gero berriro kateatu nin-duen Barrenak. Zuzendariorde zegoen, eta haren lana jendea lotzeazen.

BANDAN ETA TXARANGAN, BIETAN ARITU IZAN ZARA.Uda giroan jende asko ibiltzen zen, eta igual jotzen genuen gauean, tipo txa-ranga. Txaranga profesionala, e! Gaztetan zerbait kobratzen genuen, 14 pezeta.Ostegun eta jaietan ere bai bandak. Ezkontzetan ere izaten ginen. Argazkian

ikusten den bezala, alkandora elegantearekin bainaatril zahar horrekin. Arkupe zuen izena. Behin, akor-datzen naiz, gerra denbora buruan zegoen, eta El Ala-mo jo genuen. Ba al dakizue nola den? (kantuan) Elaño 36 de 1800… Baina nobioen gurasoek honela kan-tatzen zuten: El año 36 de 1900… Zer gertatu zen urtehorretan? Gerra Zibila! Berriro kantarazi ziguten.“Gure aitari ikaragarri gustatu zaiok eta, berriro jokoal dezue?”

NOIZTIK ARITU ZARA ZUZENDARI LANETAN?Orain dela sei urte hasi nintzen zuzendari, 2000n. Iri-zar zuzendari eta ni zuzendariorde geunden. Telebis-

tan atera behar genuen Amparito Roca jotzen, eta Irizarrek jotzerik ez zeukanez,neuri utzi zidan ardura. Danborradan ere neu ateratzen nintzen, eta horrelaxe.Irizarrek banda utzi, eta hilabetez egon zen Landak galdetu zidan: “Hik zer,hartuko al huke? Zer eskatzen dek?”. “Zer eskatzen dudan? Nik eskatzen diatdenak entsaiotara joatea”. Eta hasieran ondo hasi ginen. Piezak nik aukeratzennituen, eta klaro, gazteak… Pasodobleak-eta ez zaizkie gustatzen. Zaharrakgustura eta gazteak ez hain gustura. Hasieran ez da erraza izaten, neuretzako

"30 lagunjuntatzen ziren

entsaioan,disfrutatu

egiten nuen

"

ardunian

Alejandrobergara

azaletik dator

Page 7: 67 - 2006 azaroa

7ra, baina zartzuelak eta ez, gehiago bandara-ko edo orkestrarako.Eta banda izan edo orkestra izan sekulako al-dea dago. Niri zortzikoa gustatzen zait, baina“hau zatarra da…”; Aires vascos, “hori latakada”. Atzenekoan Bizkaitik Bizkaira jo genuen,eta gero Eric Clapton. Gero zartzuela. Ni pri-meran.

NOLA IKUSTEN DUZU MUSIKA ESKOLAREN

EGOERA GAUR EGUN?Nahiko ondo. Musika Eskolaren hasieran, jen-dea sartzen zen, baina utzi egiten zion. Orainere bai, baina jende gazte asko dabil, eta da-kiena. Atzeneko kontzertuan 40 lagun ginen,40 instrumentu. Leku guztietan bezala, hobe-ak eta txarragoak daude. Denetarik behar da.Orain prestatuago daude eta gero eta gehia-gok daki partiturak irakurtzen. Lehengoekokerrago pasatzen dute, baina gauza bat dau-kate ona: belarria, eta alboan jarri eta bigarre-nean zuk baino hobeto jotzen dute. Musika Eskolak gauza bat dauka ona: zuekjoango zarete, baina atzetik beste batzuk eto-rriko dira. Eta egon egin behar du. Orain, jen-

deak gauza gehiegi dauzka. Gustatu gustatzen zaie, baina ho-rretarako enamoratuta egon behar da. Maitasuna da. Orduan,bai, orduan gu enamoratuta geunden. Astean bitan juntatzenginen, orain Gurutzeko autobus geralekua dagoen horretan.Akademia esaten genion. Gero bota zuten, eta San Jose eskola-ko gela batean jarduten genuen.

IRAGANEKO OROITZAPENAK

30 lagun juntatzen ziren entsaioan, disfrutatu egiten nuen. Hu-ra ez zegoen diruarekin ordaintzerik. Plazara batzuk nerbiosojoaten ziren, ni, berriz, lasai. Lehen 20 ginen, eta itxura antze-ko kontzertua jotzeko 30 behar. Lizasok Zarauztik-eta ekartzenzituen lagunak. Urte batean Azpeitira joan ginen, zezenetara.Han ateratako diruak elizako zorrak ordaintzeko izan ziren.Zezenak amaituta hango kioskoan jo genituen zenbait pieza.Hurrengo egunean azpeitiar batek esan zidan: “Detaile ederraizan dezue, e!”

MUSIKA JO GABE ZER EGINGO DUZU? Jaietan jotzen dut, eta saxofoia jotzen jarraituko dut. Koruanere bai, Bandan ez. Urtebetean ez dudala joko esan diet. Eta,musika norberak edukitzen du barruan. Musika ez da bat-bate-ko maitemina, maitemintze luzea da, gero eta zoroagoa. Demúsico, poeta y de loco, todos tenemos un poco.

ere ez. Esate baterako, Pantera Rosa ez da erraza (ta-rarara). Gero efektuak eman behar zaizkio; hemenez dago bateriarik, tinbalik; bonbo, platillo, bonbo.Danbor txiki horiek ere ekarri zituzten, baina ekarribakarrik ez; ekarri eta jo egin behar dira. Hemengauza bat dago: saiatu ala ez saiatu. Entsaioetaraetorri eta saiatuta, hemengoek ez daukate zertanbesteen inbidiarik izan. Batzuek eginkizun askodauzkate, ordea, eta ez dira etortzen. Orain, berria-rekin igual… (alegia, Iker Sanchez zuzendari berriare-kin).

ZU PANTERA ROSA ETA ANTZEKOAK JOTZEN EROSO

SENTITZEN AL ZARA?Horiek ez dira niretzako. Lehengokoan Mambo jogenuen, eta beno, azkarra da eta zu zeu animatzenzara. Baina, ez. Nere ustez, horiek ez dira bandara-ko. Gehiago ikusten ditut konjuntoentzako. Arregloaona bada, “kantu hau ipiniko diogu bonbardinoari;hemen gitarra jotzen duena ipiniko diogu saxofoiari;gero flauta. Eta, jakina, ez da gauza bera”. Yesterdaybera joko ez dugu, ba! Baita gure kategoriakoek ere!Baina nola jo? Ez dago pieza errazik. Beatlesek kan-tatu edo guk bandarekin jo, ezberdintasuna egonbehar du. Gazte honek erakutsiko du (Iker Sanche-zek). Kontserbatorioan dabil, zuzendaritza ikasten. Kanta batzuk izaten dira txarangarako eta beste ba-tzuk bandarako. Amerikanadak konjuntoentzako di-

o

A lazne o la i zo la

Page 8: 67 - 2006 azaroa

Z E R E G I N B E H A R D I T E K / N H E M E N ?Jabego pribatuko lurrak autopis-

taren sarreratik hurbilen daudenakdira. Gune bat Bombas Azkuerenazen, bestea Amenabar, Altuna etaUria eta Galdiano enpresena. Eskupubliko eta pribatuetan zeuden lu-rren erabilera arautu zenean, zeraerabaki zen: sarreran dagoen lureremuan izaera komertziala dutenenpresak ezarri behar zirela. “Biri-bilgunearen ondoan dagoen eraiki-na hotela izango da etorkizunean.Bere eraikuntzaz Altuna eta Uriaarduratu da baina, ostalaritza sek-toreko enpresaren bati saldu nahidiote. Hemen, udaletxean, bilerabatzuk egin dira baina momentuzez da inolako akordiorik lortu. Ho-rregatik egon dira lanak denborabatean geldirik”, argitzen du Una-nuek.

Poligonoa eraiki zen unetik bilur eremu esku pribatuetan egondira eta beste bostak jabego publi-koa izan dute. “Poligonoa eraiki-tzea erabaki zenean, tramite guz-tiak udaletik egin ziren baina sal-mentaz Foru Aldundia etaSPRI-LUR arduratuko zirela eraba-ki zen. Hori dela eta, formalki be-raiek dira lurren titularrak. Legeajarraituz, udalak 22.000metro ka-rratu hartu ditu jabetzan”, dioUnanuek.

EKIPAMENDU SOZIALAK

Zestoako Udalaren lurrak Na-rrondo errekaren bestaldean dau-de, hau da, Arroabeko auzo ingu-ruan. Partzela horretan izaera so-ziala duten eraikinak eta kirolekipamenduak joan behar dituzte.Etorkizun hurbilean Arroabean es-kola berria eraiki nahi da eta horre-tarako lur eremu hori erabiliko da.Eskola ez da, hala ere, bertan egin-go den gauza bakarra. Horrez gain,N-634 errepide berria bertatik pa-sako da. Izan ere, gaur egun Jazz-Berri dantzalekua zenaren aurretik

EZ DA ERRAZA GOGORATZEA NOIZ ESAN

ZUTEN INDUSTRIALDE BAT EGINGO ZUTELA ARRO-ABEAN. ASPALDIKO KONTUA DELA ESAN DAITEKE.ORAINDIK ETA ZAILAGOA DA POLIGONOAREN IZE-NAREKIN GOGORATZEA. SANSINENEA POLIGONOA

ARROABEA ETA AUTOPISTAKOREN SARRERAN AR-TEAN DAGO ETA MITO ETA ZER ESAN UGARI EMAN

DITUEN LUR ZATIA DA.“Arroabean, Sansinenean, industria-gune bat

eraikitzea aspaldiko kontua da eta hasiera batekoasmoa zen tamaina handiko enpresa batentzat lurzati bat erreserban izatea. Asmo hori, ordea, den-borarekin baztertu egin zen”, dio Gorka Unanuek.Nazioarteko enpresa interesaturik ez zegoelaohartu ondoren 362.000metro karratuko indus-tria-gunea zati txikiagotan banatzea erabaki zen.Sansinenean partzelak banatu zirenean,130.000metro karratuko azalera osatzen duten lu-rrak esku publiko eta pribatuetan gelditu ziren.

EKIPAMENDU SOZIAL ETA KULTURALAKSAIHESBIDE BERRIA

ERAKUNDE PUBLIKOEN LURRAK

AARRRROOAABBEEAA

JABEGO PRIBATUKO LURRAK

Page 9: 67 - 2006 azaroa

9da. “Oraingoz baimena eman zaien edo eskatuduten enpresen artean daude Aldalur edo TS Fun-diciones. Horiez gain, enpresa batzuk aipatzeko-tan, Ameztoi, Erein, Frigolan edo Batela enpresekberaien lantokiak izango dituzte edo dagoenekodituzte Arroan”, dio Unanuek. Itsas ontzien mo-torrak konpontzeko enpresa bat, edo arrantzale-entzat jantziak egingo dituen enpresekin bateraostalaritzaren sektoreko lantegiak edo galdategiaegongo dira.

Enpresa mota ugari, lan desberdinak. Hondaki-nak ere ugariak eta desberdinak izango dira. Ara-zo horri aurre egiteko poligonoan ezartzen direnlantegiek beraien zaborren gestioa egin beharkodute. Arroan lurrak erosi aurretik enpresek onartubeharreko baldintza bat omen zen hori. “Udalakezarri zuen baldintzetako bat zen lantegiak be-raiek arduratu behar zutela poligonoaren kudea-ketaz. Enpresak bilduko dituen erakunde bat osa-tzeko asmoa atzeratua doa baina uste dugu epemotzean osatuko dugula. Hori lortzen denean en-presek ordainduko dituzte zaborrak jasotzea, fa-rolen argindarra eta poligonoaren mantenu la-nak”, argitzen du Unanuek.

Eraikuntza lanak aurrera doaz Sansinenean, etagero eta langile gehiago joango dira bertara lane-ra. Gorka Unanueren esanetan Udalak etorkizu-nean aztertu beharreko arazoa izan daiteke.“Iraurgi Lantzen erakundea Urola bailarako ga-rraiobideen azterketa bat egiten ari da gomendio-ak egiteko erakunde publikoei. Zestoako Udalakeskatu die kontuan izateko poligonoa ez dagoelamartxan %100 baina etorkizunean kontuan hartubeharreko gauza izango dela. Udalak azterketabat egin beharko du baina oraindik ezin da egin,esan bezala poligonoaren eraikuntza lanak ez bai-tira amaitu”.

Autobusez Arroara hurbiltzen direnez gain, tre-nez joaten direnek ere arazoak izaten dituzte in-dustria-guneraino jaisteko. Arroako tren geltokiaJazz Berri dantzalekuaren atzean gelditzen da etabertatik poligonoraino oinez joan behar da. Ho-rretan ez dago arazorik. Arazoa sortzen da indus-trialdea bitan banatzen duen erreka zeharkatunahi denean. Gaur egun bi zubi bakarrik daudepoligonoaren ertzetan. Langileek oinezkoentzatzubi berri bat eskatzen dute. Modu horretan 20minutu inguru behar duen ibilbidea asko laburtu-ko litzateke. “Zenbait langileren eskaera izandada eta aztertzearen aldekoa naiz. Baina neurri tek-niko egokiena zein den erabaki aurretik nire be-giekin ikusi nahi dut nolakoa den lekua, eta nonjoan daitekeen zubia modu egokian. Kontuan izanbehar dugu lantokiak daudela eta horrek pasabi-dea kokatzeko leku egokia aurkitzea zaildu egitenduela”, dio Unanuek.

doan errepidea, etorkizunean Arro-ako etxeak eta Narrondo errekarenarteko lurretatik pasako da. Moduhorretan, gaur egun auzoa bitanbanatzen duen errepidea kalebihurtu nahi da. “Oraindik ez dagodatarik”, errepide berria eraikitze-ko, Unanueren esanetan. Foru Al-dundiaren Errepide Saila arduratu-ko da aldaketa horietaz eta haiekaurrekontuetan aurreikusi behardute lan horien kostua.

Autopista hartzen duen edonorkikus dezake egunero ari direla lan-gileak lanean Sansinenean. Pabiloihandi eta berriak azkar amaitzendira. “Esan genezake poligonoaren%70a betea edo gutxienez hitzar-tua dagoela gaur egun”, baiezta-tzen du Unanuek. Jabego pribatu-ko bi partzelak salduak daude etaeraikita daude edo eraikuntza bai-mena emana dute. Hurrengo hila-beteetan fabrika berriak sortuko di-ra bertan.

Erakunde publikoen esku zeu-den lurrak, berriz, ia guztiz bete di-rela esan daiteke. Bost partzela di-ra eta dagoneko hiru salduta dau-de, erabat. 45.000 metroko azaleraduen partzela zati txikiagotan ba-natu da eta bertan 13.000metrokarratu besterik ez dira gelditzensaltzeko. Azkenik 18.000metrokolur eremua hutsik dago eta ez daaurreikusten epe labur batean sal-duko denik.

ENPRESA ANITZAK

Industria alorreko enpresa des-berdinek egingo dute lan Sansine-nean. Aldalur autobus konpainiatikhasi, eta TS Fundiciones bezalakoenpresak aurkitzeko aukera egongo

URKO CANSECO

H E M E N ?

Page 10: 67 - 2006 azaroa

a l e / b a l eK A L E . FAURRERANTZEAN, LILI JAUREGI AURRE-KO ITURRIAN URA EDATEKO ETZAN EGIN BEHARKO DUGU. ONDARE HANDI BAT EZAGUTZERA EMATEKO, ONDARE

TXIKI BAT ZAPALDU DUTE.

B A L E . SAN JOANGO ETXEETATIK BENTAPELIGRO-RA BIDEAN BARANDA JARRI DUTE.

kE r t x i ñ a M u s i k a E s k o l a k oikasleek Santa Seziliako ospakizunakzirela-eta kontzertua eskaini zutenKultur Etxean. Ohikoa den bezala,aretoa guztiz bete zen. Ekitaldian, 12urtean klarineteko irakasle izandakoPedro Majón omendu zuten bereikasle izandakoek.

danbolinzulo

L a s a o k o f e s t a k . Giro ezin hobean pasa dira Martin Donearen jaiak Lasa-on. Urtetik urtera jen-de gehiago arrimatzenda auzo honetako jaie-tara. Bejondeizuela, ja-rraitu bide berean.

Page 11: 67 - 2006 azaroa

E z ke r A b e r t z a l e a k h a r r o b i a r e nustiaketaren inguruko hausnarketa egindu eta harrobiaren berreskurapenarengarrantziaz hitz egin du harrobian ber-tan emandako prentsaurrekoan.2003an bukatu zen Canteras de Zestoaenpresak Udalarekin zuen hitzarmenabaina oraindik ere harrobia ustiatzenjarraitzen dutela, salatu dute ezkerabertzaleko kideek. Bestalde, harrobiaberreskuratzeko xedez, Zestoako Uda-lak abian jarri duen ideia lehiaketarekinguztiz ados daudela nabarmendu dute.

A g i r o M e n d i t a l d e a k “Zeelanda berria” emanaldia eskaini zuen Joxe Ramon Agirreren esku-tik.

11

E u s k a l S o i n p r o i e k t u a r e n b a i t a n , euskal pilota saioakegin zituzten HerriIkastetxeko bosga-rren mailako ikasle-ek kiroldegian. Zes-toarrez gain, Aizar-nazabalgo etaZumaiako Herri Es-kolako ikasleak ereizan ziren, guztira80 haur inguru.

I r a e t a a u z o e l k a r t e a r e n s o r r e r a o s p a t z e k o , bertso afaria egin zuten Gure Ordeka elkartean. Han ziren betida-

nik Iraetan bizi izandakoakbaita etxe berrietara etorri-takoak ere ; guztira 65 la-gun inguru elkartu ziren.Mañukorta eta Irazu jar-dun ziren bertsotan, etagai jartzen, berriz, IbanNarbaiza.

“ P r e s o b a t e g u n k a r i b a t ” m u s t x a p e l k e t a i z a n b e r r i a∑da eta, bigarren aldiz, bi emakume iritsi dira finalera. Txapeldu-

nak itziartarrakdira: ArantxaIzaburu eta An-tonio Beristain.Bigarren pos-tuan, berriz,Osane Larraña-ga eta IñakiIbarguren zesto-arrak sailkatu zi-ren.

Page 12: 67 - 2006 azaroa

••IRAETAKO FUTBOL ZELAIAN BELARRA JARRI DUTE.Iraetako futbol zelaiko lanak aurrera doaz eta belar

artifiziala jarri dute, dagoeneko. Azaroko lehenengo asteanekarri zuten belarra eta aste beteko kontuan jarri zuten.Ondoren marrak margotu eta kautxua bota zuten. GorkaUnanue alkateak futbol zelaia datorren urterako amaitutaizatea espero du. Ia seguru, datozen Gabon jaien ondorenbertan jokatzen hasteko aukera izango dute futbolariek.Bisolairuko eskola izango da, eta egunen batean beharraizango balitz, hirugarren bat altxatzeko prestatuko dute.Eskola berrian jangela zerbitzua eskainiko dute, bertan su-kaldea eta jangela izango baitituzte. Duela gutxi arte zerbi-tzu hori auzoko tabernan eskaintzen zuten, baina aurten,zabaldu berri duten landetxean eskaintzeko asmoa dute.

••2006KO HIRUGARREN HIRUHILABETEKO ZERGAK

ORDAINTZEKO EPEA ZABALIK DAGO. 2006ko hi-rugarren hiruhilabeteko zaborra, ura eta estolderiari dagoz-kion zergak ordaintzeko borondatezko epea zabalik da,azaroaren 8tik abenduaren 8a arte. Borondatezko ordain-tzeko epea amaitzen denean, premiazko prozedura exeku-tiboari ekingo zaio; kasu horretan, ordaindu ez diren erre-ziboak dagokion errekarguarekin kobratuko dituzte

u d a l e k o b e r r i a k••BABES OFIZIALEKO ETXEETAN IZENA EMATEKO

EPEA ZABALIK DAGO. Abenduaren 15ean amai-tuko da Arteaga aldean eraikiko dituzten babes ofizialeko12 etxebizitzetarako izena emateko epea. Eskaera orriaketa baldintza pleguak, etxebizitzen salneurri eta planoe-kin batera, Udaletxean daude eskuragarri.Zerrendetan sartzeko honako baldintzak bete behar dira:azken lau urteotan Zestoan erroldatuta egotea, urteko di-ru sarrerak 9.000 euro eta 33.100 euro bitartekoak izatea,adinez nagusia izatea, eta etxebizitza beharra izatea. Zoz-keta Gabon ondoren egingo dela azaldu du alkateak.

••EKAINBERRI ERREPLIKARAKO BIDEA AMAITU

DUTE. Ekainean hasi ziren Ekainberriko bidekolanekin. Erreplikaraino, ura, argia eta telekomunikazioenhodiak sartu dituzte, eta horrez gain bide guztian asfaltoabota dute. Lau Iturritik Ekainberriraino farolak ere jarri di-tuzte eta menditik datozen urak bideratzeko hodiak eresartu dituzte.Bestalde, TS Fundiciones lantegi atzeko bidea ere txukun-du dute, asfaltatu eta berdinduz. Alkateak azaldu duenez,farolak jartzeko eskaria ere badago baina nahiko zailaizango da bide horretan farolak jartzea ibaia oso gertubaitago. Orain bidea argiztatzeko beste aukera batzuk az-tertzen ari dira.

••2006KO EKAINAREN 29KO UDAL BATZARRE-AN ONARTU ZUTEN OSINBELTZ HARROBIA

berreskuratzeko proiektua landu aurretiko ideia-lehiake-taren oinarrien plegua.Uztailaren 19an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argita-ratu eta ehun eguneko epea eman zen proposamenakaurkezteko. Epe horretan bederatzi proposamen aurkeztuziren.Ideia horiek aztertzeko eta baloratzeko honako epaima-haia osatu da: Kataluniako Generalitateko Harrobien be-rreskurapenean lan egiten duen teknikari bat, Gipuzkoa-ko Foru Aldundiko beste bat, Eusko Jaurlaritzakoa, Udalarkitektu aholkularia, Arrasateko Udaleko ingurumen tek-nikaria eta Udaleko ordezkariak. Lehen bilera azaroaren10ean egin zuten. Egun horretan lanak ireki eta epaima-haiko kideek lanei buruzko xehetasunak hartu zituztenlehen balorazioa egiteko. Abenduan egingo den bigarrenbileran, ideia irabazlea zein den erabakiko da, baita biga-rren eta hirugarren sariak ere. Lehenengo saria 6.000 eu-rokoa izango da, bigarrena 3.000 eurokoa eta hirugarrena1.500 eurokoa.

Page 13: 67 - 2006 azaroa
Page 14: 67 - 2006 azaroa

a g e n -d a

abEENNDDUUAA

01 OOSSTTIIRRAALLAA

Saharara joangodira Wadna taldekohainbat kide Aaiunekobaratzeen proiektuare-kin jarraitzeko. Ur bon-bak, mangerak eta ba-razki haziak eramangodituzte baratzea martxajartzeko.

02 LLAARRUUNNBBAATTAA

Arozena Hotele-an lanean ibilitako zerbi-tzariak elkartuko dira.Lehenik meza izangodute eta gero bazkariaArozenan bertan.

12 AASSTTEEAARRTTEEAA

Ekain GurasoElkarteak antolatuta hi-tzaldia Kultur Etxean.Gaia: Loa, ametsak etaamesgaiztoak haurtzaroan.

15 OOSSTTIIRRAALLAA

Diario Vasco Pilota Torneoko finalerdiak jokatu-ko dira afizionatu eta gazte mailan kiroldegian 22:15ean.•Preso bat egunkari bat mus txapelketa.

17 IIGGAANNDDEEAA

Herri Eskola eta Agiro Mendi taldeak antolatutairteera: Zestoa - Lasao - Santa Engrazia - Aizarna - Zes-toa. Umeentzat antolatzen badira ere edozein joan daite-ke. Goizeko 9:00etan aterako dira Gurutzetik.

20 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Ertxiña Musika Eskolako emanaldia kultur etxe-an.

22 OOSSTTIIRRAALLAA

Ertxiña Musi-ka Eskolako Banda Txi-kiaren kontzertua uda-letxe azpian meza on-doren.

26 AASSTTEELLEEHHEENNAA

Soroperi eguna.9:00etan, Idiakaitz Txis-tulari Taldearen diana.Barazki eta fruta lehiake-ta. Urolako Ezti lehiake-ta. Zestoako Gazta etaSagardo lehiaketa. Bestesalmenta-postuak izangodira. Hori guztia trikitila-riek eta txistulariek alai-tuko dute. 12:30ean, saribanaketak, trikitilariak,txistulariak, bertso txiki-teoa eta gazta eta sagar-doa dastatzea. 17:00ean,umeentzako ikuskizuna.17:30ean, pilotari, harrija-sotzaile eta abar, kirolde-gian.

••Iraetako Santa Ines pilota txapelketa hastera doa.Zortzi bikotek eman dute izena eta zozketak egin

bezain laster hasiko dira partiduak jokatzen. Finalakurtarrilean Iraetako Santa Ines festetan izango dira.

••Gabon kanten entsaioak hasi dira. Kultur Etxe-an entsaiatzen dute bi taldeek. Olentzero Kan-

tuz taldekoak abenduaren 24an goizean zehar auzoe-tan ibiliko dira eta bazkal ondoren herrian. Jaiotza bi-ziarekin ateratzen den taldea berriz arratsaldeko17:00etan aterako da.

aek: 943 151 089udaleko euskara zerbitzua:943 147 010 (Nora)

Page 15: 67 - 2006 azaroa

51

EENNEERRGGIIAA MMOODDUU IIRRAAUUNNKKOORR BBAATTEEAANN EERRAABBIILLTTZZEEKKOO OOIINNAARRRRIIZZKKOO PPRRIINNTTZZIIPPIIOO BB AA--TTZZUUKK JJAARRRRAAIITTUU BBEEHHAARR DDIITTUUGGUU:: EENNEERRGGIIAA AAUURRRREEZZTTEEAA,, EENNEERRGGIIAA--EERRAAGGIINNKKOORRTTAASSUUNNAA

EETTAA EENNEERRGGIIAA KKUUTTSSAATTZZAAIILLEEEENN EEKKOOIIZZPPEENNAA EETTAA KKOONNTTSSUUMMOOAA MMUURRRRIIZZTTEEAA.. ZZEENNTTZZUU

HHOORRRREETTAANN,, BBEEHHAARRRREEZZKKOOAA DD AA OOHHIIKKOO EENNEERRGGIIAA IITTUURRRRIIAAKK OORRDDEEZZKKAATTZZEENN JJOOAANN EETTAA

EENNEERRGGIIAA IITTUURRRRII BBEERRRRIIZZTTAAGGAARRRRIIAAKK EERRAABBIILLTTZZEEAA..

ZZEESSTTOOAAKKOO DDAATTUUAAKK

ENERGIA,BIZ ITZAREN ITURRI

E t x e a n e n e r g i a a u r r e z t e k o a h o l k u a k- E r a b i l e z a z u a r g i n a t u r a l a , a h a l d u z u n g u z t i e t a n .- I n s t a l a z i o b e r r i b a t j a r t z e r a b a z o a z – b a n a k a k o a e d o k o l e k t i b o a – a n i m a

z a i t e z e n e r g i a b e r r i z t a g a r r i a k e r a b i l t z e r a . A d i b i d e z , e g u z k i - e n e r g i at e r m i k o a h a u t a t u z g e r o , u r b e r o a r e n f a k t u r a % 8 0 a g u t x i t u d a i t e k e .D e n b o r a r e k i n i n s t a l a z i o a r e n k o s t u a a m o r t i z a t u e g i n g o d u z u e t ai n g u r u m e n a b a b e s t u .

- B e r o g a i l u a b e h a r d u z u n e a n b a k a r r i k e r a b i l i e t a 2 0 g r a d u t i k i g o g a b e ,b e s t e l a k o n t s u m o a a s k o a r e a g o t u k o d u z u .

- I t z a l i a r g i a k g e l a t i k i r t e t e r a k o a n . I n o r e z d a g o e n e a n p i z t u t ae d u k i t z e a k e n e r g i a a l f e r r i k g a l t z e a d a k a r .

- E t x e t r e s n a e l e k t r i k o a s k o k e n e r g i a k o n t s u m i t z e n j a r r a i t z e nd u t e i t z a l i t a e g o n a r r e n , e n t x u f a t u t a e g o n e z g e r o . K o n t s u m o - m o t a h o r r ik o n t s u m o f a n t a s m a d e i t z e n z a i o . B e r a z , e r a b i l i t r e s n a b a k o i t z a r e ne t e n g a i l u a , a i p a t u t a k o k o n t s u m o f a n t a s m a s a i h e s t e k o .

- E r a b i l i l a n p a r a f l u o r e s z e n t e a k e t a k o n t s u m o t x i k i k o b o n b i l l a k , a h a l d e ng u z t i e t a n . G a r e s t i a k i z a n a r r e n , d e n b o r a l u z e a i r a u t e n d u t e e t a e n e r g i a -k o n t s u m o a % 8 0 g u t x i a g o k o a d a .

Ingurumen Saila

E N E R G I A B E R R I Z T A G A R R I E I B U R U Z K O I N F O R M A Z I O A E T A D I R U L A G U N T Z A KE E E . E n e r g i a r e n E u s k a l E r a k u n d e a . w w w . e v e . e sI D A E . E n e r g i a D i b e r t s i f i k a z i o r a k o e t a A u r r e z t e k o I n s t i t u t u a . w w w . i d e a . e sA r g i t a g a r b i E l k a r t e a . w w w . a r g i t a g a r b i . c o m EETTXXEETTRREESSNNAA EELLEEKKTTRRIIKKOOEENN EETTIIKKEETTAA EENNEERRGGEETTIIKKOOAA

Page 16: 67 - 2006 azaroa
Page 17: 67 - 2006 azaroa

71

80ko hamarraldiaren erdialdera, hau da OTANen errefe-rendumaren garaian, indartu zen Euskal Herrian derrigo-rrezko soldaduskaren kontrako jarrera. Zestoan, esatebaterako, soldaduska eginda zeuden gazte mordoska batkontzientzia-objektore egin zen garai hartan eta, nolabaitesateko, orduan piztu zen su antimilitarista herrian. Ha-siera haietan kontzientzia-objektore egiten zen jendea;Objekzioaren Legearen arabera (1984) objektoreek solda-duskaren partez Ordezko Zerbitzu Soziala egin beharkozuten, zerbitzu hura martxan jartzeko araudia onartu be-zain laster. Araudia 1988an onartu zen baina ordurako25.000 objektore baino gehiago zeuden Estatuan. Ikusirikhainbeste jenderentzako Ordezko Zerbitzu Sozialik jar-tzerik ez zegoela, 20 urtetik gorakoak –22.000 inguru–erreserbara pasatzea erabaki zuen Gobernuak. Zestoanhiruzpalau objektore zeuden eta bati bakarrik tokatu zi-tzaion ordezko zerbitzua egitea (ez joatea erabaki zuen).Orduan, ordea, beste jarrera bat indartzen hasi zen: ba-zirudien objektore eginda, militarrei ez zitzaiela zuzene-an eragiten eta, ondorioz, soldaduskari intsumisioa egi-tea planteatu zen. Soldaduskara joateko eguna iristenzenean, idatzi bat bidaltzen zen koartelera eta ez joate-ko erabakiaren berri ematen zitzaion epaile militarrari.Berehala, indarra hartu zuen jarrera hark eta, ondorioz,laster hasi ziren intsumisoenganako errepresioa, epaike-tak eta kartzela zigorrak. Hasiera hartan intsumiso eginzen jendeak nahiko argi zeukan epaiketa militarra

oorrddeeaa,, hhoorrrreellaa iizzaann.. 22000011.. uurrtteerraa aarrttee,, ddeerrrriiggoorrrreezzkkooaa zzeenn nnoollaa--bbaaiitteekkoo kkaallbbaarriioo bbaatt ppaassaa bbeehhaarr iizzaatteeaa,, aazzkkeenneeaann ““ggiizzoonn”” iizzaatteerraaiirriisstteekkoo ((eemmaakkuummeeaakk,, nnoosskkii,, ll iibbrree ggeerraattzzeenn zziirreenn kkaallbbaarriioo hhaarrttaattiikk;;bbaazziittuuzztteenn mmaakkiinnaa bbaatt,, bbeesstteellaa eerree!!)).. 1188 uurrtteerreekkiinn,, ttaaiillaattzzeeaa ttookkaa--ttzzeenn zzeenn:: eegguunn sseeiinnaallaattuu bbaatteeaann,, ssoollddaadduusskkaarraa jjooaann bbeehhaarrrreekkoo ggaazz--tteeaakk ddeeiittuuaakk iizzaatteenn zziirreenn uuddaalleettxxeerraa;; hhaann,, nneeuurrttuu eettaa oossaassuunn aazztteerr--kkeettaa xxuummee bbaatt eeggiinn oosstteeaann,, ““ggaaii”” eeddoo ““eezz ggaaii”” iizzeennddaattzzeenn zziittuuzztteenn..OOssaassuunn aarraazzoorreenn bbaatt aalleeggaattuuzz ggeerroo,, BBuurrggoosskkoo kkooaarrtteelleerraa jjooaann bbee--hhaarr iizzaatteenn zzeenn hhaann aazztteerrkkeettaa ssaakkoonnaaggooaa eeggiitteekkoo.. HHuurrrreennggoo bbuu--rruuhhaauusstteeaa zzoozzkkeettaa iizzaann oohhii zzeenn.. ZZoozzkkeettaarreenn bbiiddeezz,, bbaakkooiittzzaakk ssoollddaa--dduusskkaa nnoonn eeggiinnggoo zzuueenn eerraabbaakkiittzzeenn zzeenn;; hhuurrbbiilleennaa DDoonnoossttiiaa,, uurrrruu--ttiieennaa KKaannaarriiaa,, CCeeuuttaa eeddoo MMeelliill llaa.. AAzzkkeenn uurrrraattssaa ssoollddaadduusskkaa hhaasstteeaaiizzaatteenn zzeenn..

8800kkoo hhaammaarraallddiittiikk aauurrrreerraa,, oorrddeeaa,, ssoollddaadduusskkaarreenn aauurrkkaakkoo mmuuggiimmeenndduuaa iinnddaarrttuueeggiinn zzeenn eettaa ddeennbboorraarreekkiinn iinnttssuummiissiiooaa ssoorrttuu zzeenn.. ZZeessttooaakkoo lleehheenniinnttssuummiissooaakk 11999911nn eeggiinn zziirreenn,, dduueellaa 1155 uurrttee,, eettaa hhaarrrreezzkkeerroo eezzzzeenn zzeessttooaarr aasskkoo jjooaann ssoollddaadduuttzzaarraa.. GGaazzttee hhaaiieekk bbii mmeennddeettaann iinnddaa--rrrreeaann eeggoonn zzeenn oobblliiggaazziiooaa aappuurrttzzeekkoo eerraabbaakkiiaa hhaarrttuu zzuutteenn.. BBoorrrrookkaahhaaiieenn pprroottaaggoonniissttaa iizzaann zziirreenn gguuzzttiieeii eesskkaaiinnii nnaahhii nniieekkee aarrttiikkuulluuhhaauu,, oommeennaallddii xxuummee ggiissaa..

uurr ttee HHeemmeezzoorrttzziiddaauuzzkkaazzuunneeaann

...

GGaauurr eegguunn,, 1188 eeddoo 2200 uurrttee ddaauuzzkkaazzuu--nneeaann,, hhaammaaiikkaa bbuurruuhhaauussttee ddiittuuzzuu––hhaarrrreemmaannaakk,, llaannaa aauurrkkiittzzeeaa,, eettxxeebbii--zziittzzaa,, eettaa aabbaarr–– bbaaiinnaa ssoollddaadduusskkaa eezzddaa bbuurruuttiikk ppaassaa eerree eeggiitteenn.. BBeettii eezz ddaa,,

Page 18: 67 - 2006 azaroa

egingo ziotela eta bi urteko kartzela jasan beharkozuela. Ondorio haiek ikusita, eztabaida ugari izaten zi-ren intsumisoen etxeetan; artean gauza berria baitzenintsumisioa. Pixkanaka-pixkanaka, ordea, talde antimili-taristak sortzen hasi ziren herrietan eta gizartearen in-plikazioa lortu zuten. Hala ere, euskal erakunde eta al-derdi politikoen aldetik oso jarrera epela jaso zuen mu-gimendu antimilitaristak hasieran.Egoera hartan, duela 15 urte, erabaki zuten intsumisoegitea Xabier Arrietak, Gorka de las Morenas zenak, Ai-tor Alberdik eta beste zenbaitek. Eta espero zitekeenbezala, segituan iritsi ziren sumarioak, epaiketak... Or-durako sortua zen Zestoako Talde Antimilitarista (Kaki-tzat). Herriko jendea eta Udala inplikatzea izan zen tal-dearen erronka nagusia, hasiera-hasieratik; Udalak era-baki garrantzitsuak hartu zituen urte haietan: herriintsumisoa izatea eta armadarekin lankidetzarik ez egi-tea; Ordezko Zerbitzu Sozialik ez onartzea herrian;udal lanpostuak sortzerakoan inolako diskriminaziorikez egitea intsumiso izateagatik; intsumisoen askatasunaHH

eemmeezz

oorrtt

zzii uu

rrttee

ddaauu

zzkkaazz

uunn

eeaann

ARGAZKIA: IMANOL ZIGARAN

“Soldaduskaren eta militarismoaren aurka nagoelako hartu dut erabaki hau eta intsumiso egitea, horren aurka borrokaegitea delako. Gainera soldaduska derrigorrezkoa da eta nire ustez inork ez du eskubiderik edozein pertsonari ejerzito batizerbitzera behartzeko, eta gutxiago ejerzito espainiarrari. Intsumisioarekin ez da bakarrik derrigorrezko soldaduskarenaurka egiten, baita militarismoaren eta berak errepresentatzen duenaren aurka ere. (...).Ni 1994ko martxoaren erdi aldean epaitu ninduten. Epaiketa baino sei hilabete lehenago, Donostiako epaitegira joan beharizan nuen deklaratzera, eta epaiketako eguna jarri zidaten. Epaiketa jasan eta hilabete batera sententzia iritsi zitzaidan.Bertan, 18 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zidaten eta handik bi astetara busca y captura-n nengoen. Handik aurrera,banekien edozein egunetan kartzelara joateko arriskua nuela, eta horrela izan zen: 1995eko apirilaren hasieran, ertzainentrafikoko kontrol batean geratu, datuak hartu eta, busca y captura-n nengoela ikusi zutenean, atxilotu eta kartzelaratu eginninduten. (Zestoako Talde Antimilitaristaren aldizkarian, 1995eko uztailean, egindako elkarrizketatik hartua)

GGOORRKKAA DDEE LLAASS MMOORREENNAASS..

AAIITTOORR AALLBBEERRDDII.. Ba, nire aldetik ezdaukat oroitzapen txarrik, beste kasubatzuetan bezala. Niri epaiketa egin etakondena txikia erori zitzaidan; beste batzuk,berriz, ba, kartzelan denboraldi ederra botabehar izan zuten. Jendearen babesa genueneta horrek indarra ematen zigun gurehelburuak lortzeko.

Uste dut zertxobait lortu zela: derrigorrez ez joateasoldaduskara. Bestalde, ordea, munduan militarismoa toperadabil eta sekulako dirutzak gastatzen dituzte armamentutan.Militarismoaren aurka oraindik lan handia dagoela egiteko,iruditzen zait, adibide faltarik ez dagoela uste dut.

...

Page 19: 67 - 2006 azaroa

91

eskatzea eta beraiekin autoerruztatzea; edo Zestoar in-tsumisoen aurkako sumario edo epaiketetan sor zitezke-en gastuak bere gain hartzea (azken bi erabakiok erre-kurritu egin zituen Estatuko abokatuak eta, ondorioz,Euskal Auzitegi Gorenak baliogabe utzi zituen).Hiru urte egon behar izan zuten epaiketaren zain Gor-kak, Aitorrek eta Xabierrek eta arazo ugari izan zituztenhilabete haietan: lana bilatzeko zailtasunak (“soldaduskaeginda al daukak?” izaten zen lehenengo galdera enpre-satan), kontuz ibili beharra kontroletan, etxean eztabai-da handiak... Azkenean iritzi zitzaien epaiketa: 1994komartxoan epaitu zituzten Gorka eta Aitor, eta handikgutxira Xabier. Kartzelara, ordea, Gorka bakarrik joangozen. Izan ere, ordurako Euskal Herrian 5.000 intsumisoinguru bazeudenez, kartzelaratzea oso selektiboa izatenzen, ezinezkoa zitzaion-eta Gobernuari horrenbestekontzientzia-preso edukitzea kartzelan. Horren ordez,beste neurri batzuk hartzea erabaki zuen Gobernuak,esate baterako, bekarik ezin jaso izatea, kargu publikoe-tarako hautagai izateko aukera kentzea, lanpostu publi-korik ezin eskuratu izatea... Estatuak “heriotza zibila-ren” eta errepresioaren bidea jarraitu zuen. 1995eko api-rilean atxilotua izan zen Gorka de las Morenas,intsumisio delituagatik. Handik hilabete batzuetara, Ai-zarnazabal, Errezil eta Zestoako alkate ohiak ere atxilo-tuak izan ziren euren udalek armadari ez laguntzea era-baki zutelako, eta beste 13 alkate eta alkate ohiren aur-kako dilijentziak ere ireki ziren Gipuzkoan. Errepresioeraso horiek guztiek ez zuten, hala ere, intsumisioareneta objektoreen igoera gelditu: Euskal Herrian hamarre-tik zortzi ziren intsumiso edo objektore (gobernuari ezi-nezkoa gertatu zitzaion, berriro ere, hainbeste objekto-reri ordezko zerbitzurik eskaintzea). Ia inork ez zuensoldaduskarik egiten. Zestoan, 50 bat intsumiso zeudengarai haietan eta ehunka objektore. Euskal Herriko UdalIntsumituen Mankomunitatea ere orduantxe sortu zen. Mugimendu askoko garaiak izan ziren haiek, Gobernuaurduri zebilen, gero eta intsumiso gehiago (Estatu osoan20.000ra iritsi ziren), epaile asko ez zeuden ados intsu-misoak zigortzearekin, gizartea eta alderdi politiko uga-rik ontzat ematen zuten intsumisioa, 200.000 objektorezeuden baina 10.000rentzat bakarrik ordezko zerbi-tzua... Benetako Estatu-arazotzat jo zuen egoera BellochJustizia ministroak. Eta zertan bukatu zen kontua... Ba, batzuek diote intsu-misioa eta objekzioa soldaduska ez egiteko irtenbidepertsonal gisa erabili zirela eta horren atzean oso kon-tzientzia antimilitarista txikia zegoela. Beste batzuek us-te dute, ordea, gaur egun armadak duen prestigio txarragarai haietatik datorkiola; gai horietan adituak direnekesaten dute Espainiak armada profesional on bat sortunahi izan zuela –Frantzia hartuta eredu– baina ez duelalortu. Horrez gain, intsumisioaren aldeko mugimenduhark balio izan zuen, seguruenik, beste era bateko gizar-te mota bati bideak irekitzeko. Kontua da, hasierako in-tsumiso haiek kemena izan zutela ezinezkoa zirudienaukera bat hartzeko: alegia, soldaduskara ez joatea etaEstatua estuasunean jartzea. Gaur egun, 18 edo 20 urtedauzkazunean, soldaduska historia da.

FFEERRNNAANNDDOO AARRZZAALLLLUUSS

XXAABBIIEERR AARRRRIIEETTAA.. Zituan garai batzuk,ba, gaztetxearen hasiera, mugimendualternatibo guztiak pil-pilean zeudean ezta...gaztetxeak, irrati libreak, fanzineak, rockradikal vasco delakoa... eta hortik etorrizuan. Gu eskola bukatzen ari ginenean pil-pilean zegoan historia hau dena.Antimilitarismoa barneratuta geneukan

gauza bat zuan: OTANeko historia, aurrerago estatu kolpesaiakera bat, eta ondorioz gauza natural bat bezala ikustengenian ba soldaduskara ez genuela joan behar. Ideologia edopentsaera bat zegoan horren atzetik. Etxean soldaduskara ezgenuela joan behar eta gero kartzelara joango ginelaesplikatzen ibiltzen gintuan eta kristoren showak egotenzituan etxe barrutan, baina nolabait ere konbentzitu genizkianeta onartu ziaten. Eta bukaeran kartzelara joan gabe bukatugenian, baina beno.Mobida haren ondorioa duk soldaduskarik ez dagoela bainaarmadek berdin-berdin egiten ditek lan (Irakeko gerra...).Irtenbide pertsonal gisa balio izan zian askorentzat. Agianorain armadak daukan planteamendua gure borrokarenondorioa izan duk: alegia, orain makillajea behar izaten dik,armada osatzeko garaian marketing izugarria erabiltzenditek... baina armaden papera berdin berdina duk duela hogeiurte eta orain.

ARGAZKIA: IMANOL ZIGARAN

Page 20: 67 - 2006 azaroa

IIGGNNAACCIIOO AARRTTEETTXXEE AALLBBEERRDDIIgguurruuttzzee kkaalleeaa,, 11 ZZEESSTTOOAAtteell .. 994433 114477 440033 -- 660000 554444 773344

I LU M I N A Z I OA , P O RT E R O AU TO M AT I KOA K

E T X E B I Z I T Z A KO I N S TA L A Z I O M U S I K A L A K . . .

G O X O T A S U N A E R A I K I T Z E N

EKAINELEKTRIZITATEA

B E R O G A I LU P E RT S O N A L I Z AT UA K

urru t i ko ag in te e ta guz t i !