226 (2013ko azaroa)

32
www.baleike.com B A LEI K E 226. ZENBAKIA. EURO BAT 2013ko AZAROA ZUMAIAKO HILABETEKARIA DISKOA GRABATU DUTE SAN PEDRO KOROAK ETA BANDAK LUCIA LACARRA ARTISTAREN DISTIRA Dantzariaren argazki erreportaje ederra egin du Peio Romatetek ‘Jose Manuelen ibilerak’ liburua argitaratu du Baleikek

description

Errege Magoen kabalgata. Argazkitan: Lucia Lacarra. Suite bat bost mugimendutan (Abesbatza eta Bandaren diskoa). Jose Manuelen Ibilerak liburua. Bertoak: Maialen Velarde

Transcript of 226 (2013ko azaroa)

Page 1: 226 (2013ko azaroa)

www.baleike.com

BALEIKE226. ZENBAKIA. EURO BAT2013ko AZAROA

ZUM

AIA

KO

HIL

AB

ETEK

AR

IA

d i s koa g r a b at u d u t e s a n p e d r o ko r oa k e ta b a n da k

luciA lAcARRA

ARTiSTAREN DiSTiRA

dantzariaren argazki erreportaje ederra egin du peio romatetek

‘Jose Manuelen ibilerak’ liburua argitaratu du baleikek

Page 2: 226 (2013ko azaroa)
Page 3: 226 (2013ko azaroa)

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

BALEIKE226A

ZA

lA p

. ro

mat

et

herri aldizkaria

Foronda kultur etxea

Odieta, 2

tel.: 943 86 15 45

e-maila: [email protected]

Argitaratzailea

Baleike kultur elkartea

e-maila: [email protected]

Administrazio batzordea: agustin zubimendi eta

Xabier azkue.

Erredakzio taldea: imanol azkue, ainara lozano

lasa, aitor Manterola, Juan luis romatet,

Miriam romatet, Peio romatet, arnaitz rubio, Jon

Urbieta, izaskun Urbieta eta Gorka zabaleta

Diseinua eta maketazioa: roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa: imanol azkue

Publizitatea

tel. 943 86 15 45

[email protected]

Inprimategia

antza inprimategia

(lasarte-Oria)

Tirada

800 ale

lege gordailua: SS-405/94

iSSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

6baleike +

SuiTE bAT boST mugimENDuTAN

4zer berriERREgE mAgoEN kAbAlgATA

18argazkitanluciA lAcARRA ETxETik gERTu

23elkarrizketaimANol AZkuE

29agendaAZARoA

30bertso xortamAiAlEN VElARDE

Page 4: 226 (2013ko azaroa)

4 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A4 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A

ZER

bER

Ri uDAlAk ETA hERRiTARREk

ElkARlANEAN ANTolATuko DuTE kAbAlgATA

Kolokan egon da aurtengo Gabonetako Errege Magoen ka-balgata, baina azkenean aurrera egiteko modua aurkitu dute Udalak eta interesa agertu duten herritarrek. Txepetxaren le-kukoa hartuko duen elkarterik ez da oraingoz agertu eta Uda-lak hartuko du lanak koordinatzeko ardura, baina asko dira laguntzeko izena eman duten herritarrak. Hori bai, aurtengo kabalgatan ez da karrozarik izango, besteak beste, egiteko as-tirik ez dagoelako; zaldiak erabiliko dira.

Kabalgatako lanak aurrera ateratzeko elkarteak inplikatu nahi zituen Udalak, baina oraingoz ez da posible izan. Hala ere, azaroaren 5ean egindako bile-ran adostu zen aurrera egitea, herri-tar askok agertu dutelako interesa eta laguntzeko prestutasuna. He-rriko zaldizaleak ere parte hartzeko prest agertu dira. Gauzak horrela, aurten Udalak berak hartuko du Kabalgatako lanak koordinatzeko ardura. Laster egingo dira lanak antolatu eta banatzeko bilerak, eta parte hartu nahi duten herritar, talde edo elkarteek ateak zabalik dituzte. Txepetxa Elkarteak, bere aldetik, laguntzeko borondate osoa erakutsi du. Hurrengo urteetarako Kabalgataren antolaketa elkarte baten edo bat baino gehiagoren esku uztea da Udalaren nahia.

“Sekulako lana da”Azken unean kabalgata antolatzeko adostasuna lortu den arren, ekitaldia bertan behera gelditzeko arriskuan egon da. Aurten arte Txepetxa Elkartea arduratu da kabalgata anto-latzeaz, baina iazkoa amaitu ondoren lanarekin ez jarraitzea erabaki zuten. Haiek utzitako hutsunea betetzea ez da erraza izan eta, arazoari irtenbidea eman zaion bitartean, era guztie-tako zurrumurruak zabaldu dira herrian. Txepetxa Elkarte-ko Zuzendaritzarekin eta Udaleko kultura zinegotzi Eneko Agirrerekin hitz egin du Baleikek, arrazoiak, ikuspuntuak eta azalpenak lehen eskutik jasotzeko.

Zailtasunak non sortu diren ulertzeko ezinbestekoa da, lehenik eta behin, Txepetxa Elkartearen azalpenak eta arra-zoiak entzutea, beraiek arduratu baitira ekitaldia antolatzeaz 33 urtez. Zuzendaritzako kide Isaac Garate (presidentea), Be-nito Armendariz (idazkaria), Luis Davila eta Iratxe Albizuk hartu gaituzte, elkartean bertan.

“Kaleko jendeak gure erabakia ulertuko badu, lehenik eta behin, jakin behar du zer nolako lana den Errege Magoen kabalgata eta haren inguruan antolatzen diren kontu guztiak aurrera ateratzea. Gurea bezalako elkarte txiki batentzat se-kulako lana da. Aurrera atera ahal izateko hamar bat lagunez osatutako talde bat sortu zuen Txepetxak bere garaian. Tal-de hori irailean hasten da lanean, eta hiru hilabetez egunero jarduten du prestaketa lanetan”. Hamaika dira egin beharre-koak: “Karroza berriak prestatu, materiala erosi, baserritarre-kin hitz egin animaliak lortzeko, kabalgatarako jendea lortu

(40 lagun behar dira, ia elkarte osoa), taldeak antolatu, jaiotzaz arduratu, kabalgataz aparte egin beharreko bi-sitak, gutunak jasotzea, zamalkadaren egunerako ibilbidea lotu udaltzaine-kin, bandako zuzendariarekin, asegu-rua kontratatu zamalkadarako, dena bukatutakoan material guztia jaso, fakturak bildu, sailkatu, Udalari aur-keztu… Eta beste dozenaka lan txiki. Irailean hasi eta martxora arte ez dira amaitzen kudeaketa lanak”.

Lokalaren erabileraGarai batean, zaldiekin egiten zuten zamalkada, baina badira urteak karrozak erabiltzen hasi zirela. Emaitza ikusgarriagoa da, baina lana zaildu egiten du. Karrozak eraikitzeko, Estazio-ko industrialdean Udalak daukan pabilioi bat erabiltzen hasi ziren. Lokal hori Udaleko brigadaren egoitza da. Detaileetan sartzeko beharrik ez dago, baina garbi dago hiruzpalau hila-betez lanerako espazioa konpartitu behar izateak arazoak eta desadostasunak sortu dituela karrozagile eta udal langileen artean. Tentsioa areagotuz joan da urtetik urtera, iaz giroa erabat gaiztotu zen arte.

Egoera ikusirik, Udalak erabaki zuen bi jarduerak ez zirela bateragarriak. Iazko kabalgatako karrozak han egingo ziren, baina aurrerantzean beste egoitza bat erabili beharko zuen Txepetxako lantaldeak. Arrauneko biltegi berria eta Udalak Beduan daukan pabilioia eskaini zizkieten. Txepetxakoak ez daude ados: “Proposatu zizkiguten bi lokalak ez dira batere egokiak, espazio arazoengatik eta kokapenagatik. Gure lana asko zailduko litzateke. Guk uste dugu lokal egokiena orain arte erabili duguna dela. Adostasun batera iristeko gai izan beharko ginateke sortu diren tentsioak gainditzeko eta hiru hi-

GORKA ZABALETA

Txepetxak ez du antolatuko, 33 urte eta gero, baina laguntzeko borondatea agertu du

Page 5: 226 (2013ko azaroa)

b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A 5 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A 5

ZER

bER

Ri

labetez lokalaren zati bat –laurdena– guk erabili ahal izateko”. Gogorarazi nahi dute kabalgata ez dela beraien ekitaldi pribatu bat: “Ez da Txepetxarena, zumaiarrena baizik. Guk antolatzen dugu herriarentzat, eta horregatik Udalari erraztasunak, babes handiagoa eta egindako lanaren errekonozimendua eskatzea zilegi dela iruditzen zaigu. Azken urteotan aurrekontua jaitsi egin da eta hori ulertu dugu, badakigu ekonomia nola dagoen eta horrekin ez da arazorik izan; baina ez dugu ulertzen zerga-tik jarri zaizkigun oztopoak gure lana egiteko”.

Agirrek ez du ukatzen lokalaren erabilerarekin arazoak egon direla: “Aspalditik datorren kontua da, ez da iazkoa. Kontuan hartu behar da lokala brigadaren lantokia dela. Bi aldeek izango dituzte kexatzeko arrazoiak, baina guri briga-dak eskatu zigunean ez zutela lokala konpartitu nahi, oztopoa zelako beraien lanerako, Udalak erabaki zuen Txepetxak ezin zuela han jarraitu eta alternatibak eskaini genizkien. Hala ere, ikusirik Txepetxarentzat lokal hura ezinbestekoa zela, Udal Gobernua prest agertu da erabakia berriz aztertzeko, eta hala jakinarazi diegu duela aste batzuk. Lokalagatik, behintzat, ez dadila izan. Agian, lehenago egin behar genuen, baina beraiek ere onartu behar dute edozein aldaketa oztopo gaindiezin iruditu zaiela”.

Dena den, Agirrek uste du oinarrian beste arrazoi bat egon dela: “Honen guztiaren atzean nekea dago. Ezin da ukatu lokalak eragin handia izan duela Txepetxaren eraba-kian, baina batzuetan kosta egiten da azpian egon daitekeen arrazoi nagusia onartzea: 33 urte eta gero nekatuta daudela. Lan handia suposatzen duen ekitaldia da, ordu asko kentzen dituena, eta lekukoa hartuko duen jendea aurkitzea zaila iza-ten da horrelako lanetan”.

Txepetxaren erabakiaAzken kabalgata amaitu bezain pronto, antolatzeaz ardura-tzen zen batzordeak dimisioa eman zuen, eta Txepetxa el-karteak erabakia hartu beharra zuen: aurrera jarraitu edo ez. Jarraitzekotan, talde berri bat osatu beharra zegoen. “Otsai-lean batzarrera deitu genituen bazkideak. Gaia sakon azter-

tu genuen, eta azkenean bozketan ezezkoa nagusitu zen: 37 ezetz, lau baietz eta lau zuri”. Gehiago ez antolatzea erabaki zuten Txepetxako bazkideek. “Pena handiarekin, harro bai-keunden, baina erabaki zen modu txarrean jarraitzeak ez zue-la merezi”. Martxoan, gutun bidez jakinarazi zioten Udalari bazkideen erabakia eta, ondoren, aurrez aurreko bilera egin zuten udal ordezkariei azalpenak emateko. Orduz geroztik, ardura hartuko duen talde berriari laguntzeko prest agertu dira beti.

Kabalgataren bilakaera Ekitaldiak sekulako bilakaera izan du Txepetxak antola-tu duen 33 urte hauetan. Lehen zaldiekin egiten zen, baina urte batzuk badira karroza ikusgarriak erabiltzen hasi zirela. “Lehen antolatzeko errazagoa eta merkeagoa zen”, dio Ene-ko Agirre kultura zinegotziak. “Duela urte batzuk erabaki zuen karrozekin hastea, horrek dakarrenarekin: ikusgarria-goa da, baina ahalegin handiagoa eskatzen du, lan gehiago eta diru gehiago –10.600 euro iaz–. Eta ahalegin horri denboran eustea nekezagoa da. Azpiegitura handiagoa behar da, hiru edo lau hilabete lehenago hasi behar da lanean; dena konpli-katzen da”.

Horregatik, Agirrek uste du larrialdi egoera honek eredu hori birplanteatzeko aukera eman dezakeela: “Dagoeneko ez dago astirik karrozak prestatzen hasteko, baina zaldiekin egin daiteke, lehen bezala, eta horrek ez du hainbeste denbora eta ahalegin eskatzen. Lehenengo bileran planteatu genuen zenbait elkarteren artean ardurak banatzea eta koordinatzea. Udalak antolatu nahi du, baina bakarrik ezin du, jende asko behar delako. Laguntzeko eta babesteko prest gaude, baina jendeak parte hartzea behar da”. Era berean Agirrek garbi utzi nahi izan du Udalak beti izan duela Errege Magoen ka-balgata antolatzeko borondatea: “Amorrua ematen du kalean behin eta berriro entzuteak Udalak ez duela antolatu nahi. Hori gezurra da. Hala balitz, ez genituzke bilerak deituko, ez genuke ezer egingo. Garbi daukagu herrian jendetza mugi-tzen duen ekitaldia dela, jende askok gustukoa duela”.

KARROZARIK EZAurten karrozarik ez da izango, egiteko astirik ez baitago.

JuA

N l

uiS

Ro

mAT

ET

Page 6: 226 (2013ko azaroa)

6 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A

bAlE

ikE

+iR

iTZ

iAPu

bliZ

iTAT

EA

Page 7: 226 (2013ko azaroa)

b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A 7

bAlE

ikE

+bA

lEik

E +

bAlE

ikE

+

TESTUA: jUAn LUIS ROmATETARGAZKIAK: ARnAITZ RUBIO ApREA

SuiTE bAT boST mugimENDuTAN

Zumaiako Ludotekak 20 urte bete ditu ikasturte honetan. Arduradunak kurtso amaierara arte egon dira zain urteurrena ospatzeko. Bi hamarkada

hauetan ateratako argazkien erakusketa eta kurtso amaierako festa izango dira ospakizunen artean. Egun handia, baina,

ekainaren 22a izango da. Ludotekako iragana eta oraina mahai baten inguruan

bilduko da egun horretan.

Page 8: 226 (2013ko azaroa)

8 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A

Urriak 13. Goizeko 8ak aldera. Zumaiako Udal Musika Ban-dako (ZUMB) kideak gogotsu ari dira lanean Ubillos jau-regiaren kanpoaldean. Puzzle biziduna balitz bezala, instru-mentuak autoetan nola edo hala sartzeko lanetan dabiltza. Grabazio eguna da. Au-rreko bizpahiru egunetako urduritasunak eta zalantzak alde batera utzi eta lanean hasteko unea. Badakite zer ordutan sartu-ko diren estudioan, ez baina noiz aterako diren. Mikel Emezabal zuzendaria, pa-perak eskutan, auto batetik bestera dabil azalpenak ematen. “Dena ondo?”, galdetu dio kazetari honek. “Bai, bai”, erantzun du beti bezain adeitsu, baina serio.

San Pedro Abesbatzako kideek ge-roago ekingo diote bideari. “Ez genekien oso ziur non zegoen estudioa, baina Ban-dakoak aurretik joan ziren eta bidea era-kusten joan zitzaizkigun. Bidegurutze ba-koitzean gezi handi bat jarri ziguten bidea azaltzeko”, dio Iker Gonzalez Cobeagak, abesbatzako kide eta grabatutako bi obra-ren konposatzaileak, grabazioa egin eta egun batzuetara. Mila eta bat aukera aztertu ondoren, eta dis-koa bera grabatzea zalantzan jarri eta gero, azkenean bi taldeek batera egin dute grabazioa Andoaingo Garate estudioan.

Kableetako iratxoak“Hasieran, urriaren 12an eta 13an grabatzekoak ginen Do-nostiako Elkar estudioan, baina azkenean ezinezkoa izan

zen”, zioen San Pedro Abesbatzako zu-zendari Amaia Aldalurrek grabazioaren bezperan egindako elkarrizketan. Urdu-ri zegoen, serio. Berekin zen ZUMBeko zuzendari eta senarra, Mikel Emezabal. Aurreko egunean azaldu zieten musikari eta abeslariei aurretik finkatutako plani-fikazioa bertan behera geratu zela Elka-rren estudioan izandako arazoak zirela medio. Sakelako telefonoa kea zeriola zuten egindako deiekin eta bidalitako ehunka WhatsAppeko mezuekin.

“Orain bi egun [urriaren 9an] tele-fonoz deitu ziguten esateko estudioan arazoak zituztela. Eraikina dagoen in-dustrialdean argindarrarekin arazoak zeudela, nolabait ihes egiten zuela eta estudioko zenbait tresna hondatzen ari zirela: ordenagailu bat, grabazio mahai-ko zenbait zati…”. Arazoa benetan zen

serioa. “Teknikari batek esan zigun mikrofono bat ukituta elektrokutatuta geratzeko arriskua zegoela”. Arazoaz eta sor zitezkeen arriskuez ohartuta, Elkar diskoetxe eta argitaletxeak

“mikelek ‘Suite de Navidad’ obra moldatu zuen guk abesteko. Esaten nion suite hori grabatu behar genuela, obra hori ez dagoelako grabatuta”

bAlE

ikE

+

TxUndITUTAUbillosen egindako azken entseguak arte ez zituzten musikariek eta abeslariek grabatutako obrak bere osotasunean entzun.

Page 9: 226 (2013ko azaroa)

b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A 9 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A 9

AR

gA

Zki

TAN

ekoizpen osoa geratu egin zuen. Tartean, abesbatzaren eta bandaren diskoa.

Ez ziren une gozoak izan bikotearentzat. Musikari eta abeslariei ez zieten ezer esan azken entsegu orokorrera arte. Kobrezko elektrizitate kableetan bizi diren iratxoen erruz, hilabeteetako planifikazioa bertan behera uzteko arriskua zegoen. “Garbi genuen asteburu honetan grabatu behar zela nola edo hala. Hurrengo egun eta asteetan denok ditugu gure proiektuak eta azaroaren 30ean aurkeztu behar bagenuen, asteburu honetan grabatu behar zen”, azpimarratu zuen Amaiak.

Elkarren egoera onera egiten ez, eta beste estudio bat aur-kitzea izan zen hurrengo ardura. Mikel Fernandez Krutzaga ekoizleak Garate izeneko estudioa proposatu zien. Kaki Ar-karazok sortua, Andoaindik gora, mendi erdian galduta da-goen estudioa izan zitekeen salbazioa. Baina han ere baziren arazoak. “Esan ziguten larunbatean okupatuta zegoela eta igandea bakarrik genuela disko osoa grabatzeko”, zioen Al-dalurrek. “Planifikatuta genuen bezala, hasieran ordu gehiago genituen. Bandak larunbatean grabatuko zituen bere zatiak, eta igandean abesbatzak. Grabatutakoa entzuteko eta eginda-ko hutsak konpontzeko aukera ematen zigun. Egoera berri honetan, dena aldatzen da”, gaineratu zuen Emezabalek.

Sukalde kontuak 2012ko Gabonetan hasi ziren Amaia eta Mikel disko bat gra-batzeko ideia aztertzen. “Disko hau Amaia eta Mikelen sukal-de lanetatik dator”, dio irribarretsu Iker Gonzalezek. “Abesti konkretu baten inguruan sortu zen ideia”, zehaztu zuen San

“xxxxxx”

bAlE

ikE

+“banda eta abesbatza osagarriak gara”

Grabazio dataren bezperako egunetan egin ziren bi entsegu orokorren aurretik, talde bakoitza bere kabuz aritu zen entseatzen, obra horiek dituzten mila eta bat xehetasun barneratu nahian. Azken entsegu orokorrean ilusioa eta urduritasuna nabari zen partaide gehienen aurpegi eta mugimenduetan. ZUMBeko zuzendari Mi-kel Emezabalen esanetan, musikari eta abeslariek “lehen aldiz hor ikusi zuten zer zuten esku artean. Hor entzun zituzten lehen aldiz lanak osorik. Oso hunkigarria izan zen”. Abesbatzako kide batzuen begiak malkoz gainezka zeudela zuen gogoan. “Koruko abeslariak ohituta daude a capella abestera. Gehienez ere organoaren edo pianoa-ren laguntza izaten dute. Baina banda baten instrumen-tuek beste kolore bat dute, eta Ave Maria jo genuenean, adibidez, txundituta zeuden. Ez abesbatzakoak bakarrik, baita Bandako kideak ere. Hor hartu diote neurria esku artean dugunari eta zergatik ari garen elkarrekin lanean. Banda eta abesbatza bata bestearen osagarriak gara”.

Diskoan jasoko diren bi obratan bere musikare-kin janzten ditu Bandak abesbatzako ahotsak. Bandak izango du, baina, bakarka luzitzeko aukera, Aragüesen Suite clásicarekin. Horrelako obrak jotzea Bandarentzat “aberasgarria” dela pentsatzen du Emezabalek. “Aktore bat kalean antzeztetik jendez gainezka dagoen Madrilgo antzoki handi batera pasako balitz bezala da. Agian obra bera antzeztuko du, baina janzkera ez da bera. Hemen ere hala gertatzen da. Musikariak sumatzen du hau gau-za serioa dela”.

Grabatutako hiru obrak Mikel Emezabalek egindako moldaketak dituzte. Klarinete-jole honek garrantzia ken-du nahi dio bere lanari. “Horren ondo idatzita daude, nik egindako moldaketa neurrira egindako traje baten antzerakoa da. Moldaketa bat egiten dudanean musika-ri jakin batean pentsatzen dut. Zeinek joko du flauta? Zeinek beste instrumentu hau? Beste banda batek mol-daketa hori hartuko balu ondo aterako litzaioke, musika originala oso ona da eta, baina ez zen berdina izango”.

BIGARREn dISKOASan Pedro Abesbatzaren bigarren diskoa da hau, 2008an grabatu zuten Cantantibus Organis-en ondoren.

Page 10: 226 (2013ko azaroa)

10 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A

bAlE

ikE

+Pu

bliZ

iTAT

EA

Page 11: 226 (2013ko azaroa)

b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A 11

Pedro Abesbatzako zuzendariak. “Bere garaian Mikelek Tomas Aragüesen Suite de Navidad obra moldatu zuen guk abesteko. Orain bi urte abestu genuen Maria eta Josen, Bandako zuzendari Luis Orduña zenean. Mikeli esaten nion suite hori gra-batu behar genuela, obra hori ez dagoela-ko grabatuta. Hura izan zen abiapuntua”, zuen gogoan Amaiak. “Gabonetako suite hori hainbat gabon kantaren bilduma da, baina, nolabait esateko, transzendentzia batekin eginda dago. Berez organorako idatzita zegoen, baina nik bandara ekarri nuen”, azaldu zuen Mikelek.

Diskoaren oinarria izango zen pie-za zehaztuta, emaitza gorpuztuko zuten beste obrak aukeratzea izan zen hurrengo lana. Tomas Aragües beraren beste pieza bat hautatu zuen bikoteak: Erdi Aroko kutsua duen Suite clásica (“Badirudi An-tso Erregea gortera heltzen ari dela”, zioen abesbatzako kide batek entsegu egunean pandero eta haizezko instrumentuen burrunba entzutean). “Tomas Aragües konposatzailea eta zu-

zendaria da, baita benetako musikaria ere. Gure irakaslea izan zen Donostiako musika kontserbatorioan eta gaur egun Ma-

drilen bizi da. Musika oso berezia egiten du; ona eta sentimenduak ukitzen ditue-na”. Aragüesen bi suite horiek emango diote diskoari izenburua: Suite. “Suite desberdin bat eskaini nahi izan dugu dis-ko honetan”.

Aski ezagunak dituzten beste hiru lan ere sartu dituzte konpaktuan. Eme-zabalek moldatutako Xabier Sarasolaren Ave Maria duela zazpi bat urte abestu zuten Ondartxo plazan, Zumaiako Mu-sika Jaialdiaren 25. urteurrenaren baitan. “Koru askotan erabiltzen den musika da hau; a capella edo organoaren laguntza-rekin abestu ohi da, baina guk dugun berezitasuna da bertsio propioa dugula. Bandaren laguntzarekin abesten dugu eta

hori ez du beste inork egiten”, zioen Amaiak.Errespetatzen dituzten konposatzaileak izanik, haien obren

gainean egindako moldaketen partiturak bidali zizkieten.

“hemen bi talde dira batera eta hori teknikoki konplikatua da, bi taldeen ezaugarriak oso desberdinak baitira”

bAlE

ikE

+

ELKARLAnAAbesbatzako kideen ahotsek eta ZUMBeko instrumentuek bat egiten dute diskoan jasotzen diren bi obratan

Page 12: 226 (2013ko azaroa)

12 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A

bAlE

ikE

+bA

lEik

E +

ElkA

RR

iZkE

TAER

RET

RAT

uA

Publ

iZiT

ATEA

Page 13: 226 (2013ko azaroa)

b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A 13

Andoaingo Garate estudioan grabatu dute diskoa urriaren hasieran, Mikel Fernandez Krutzaga ekoizle, musikari eta adituaren agindupean.

EKOIZpEnA

bAlE

ikE

+

Page 14: 226 (2013ko azaroa)

14 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A

bAlE

ikE

+

Apenas zortzi urte zituenean hasi zen Iker Gonzalez (Zumaia, 1976) bere lehen lanak konposatzen. “Diktaketa musikalean erabiltzen den koadernotxoa hartu, piano aurrean eseri eta arkatz batekin hasi nintzen. Hiru bat lerro idatziko nituen, garai hartarako asko. Oso sinplea zen, baina kontuan hartuta akorde bat zer zen ez nekiela…”. Gauzak asko aldatu dira hiru hamarkada hauetan, eta bere burua musikari autodidak-tatzat jotzen duen Kimika doktore honen bi obra jasoko dira San Pedro Abesbatzak eta Zumaiako Udal Musika Bandak grabatu berri duten Suite diskoan.

Musikazale porrokatua –Zumaian izaten diren kontzertu ugarietan ikusi ohi da–, San Pedro Abesbatzako kidea da, baita organo jolea ere. “Ia denak bezala, pianoarekin hasi nintzen. Sendotze lanetan ari nintzela, Asentxiok [Eluston-dok, garai hartan Zumaiako parrokoak] galdetu zidan ea or-ganoa joko nuen. Hasieran ezetz esan nion. Mari Carmen [Azpeitia] eskuekin eta hankekin jotzen ikusita neukan, eta oso konplexua iruditzen zitzaidan. Baina gero frogatu nuen eta gustatu zitzaidan”. Lehen jaunartze batean igo zen ko-rura, “eta ez nintzen jaitsi. Organoaren sonoritatea gustatu zitzaidan, eta esan behar da Zumaiako organoak oso soinu ederra duela”.

Abesbatzan 1999. urtean sartu zen, Kimikako karrera amaitzear zuela. “Aurretik lauzpabost urtez Gabon Koruan abestu nuen. Hura izan zen nire lehen harremana koru ba-tekin”. Pare bat urtez Mari Carmen Azpeitia laguntzen aritu zen mezetan eta kontzertuetan. “Hor hasi nintzen harrema-nak estutzen”. Aurreko ibilbidearekin parekatuta, desber-dintasunak aurkitzen ditu. “Pianoa eta organoa jotzea zeuk bakarrik egiten duzun zerbait da. Koruan egoteak taldean egotea ekartzen dizu; beste musika batzuk jotzea eta jendea-ren lan egitea. Oso aberasgarria da”.

Asentxio Elustondok irakatsitako harmoniaren oinarriez baliatuta (“Harmonian lege batzuk daude. Ez dizute esa-ten zer egin behar duzun, baizik zer ez duzun egin behar”), zenbait obraren moldaketa egin ditu, azkenak Landarbaso abesbatza esanguratsuarentzat. Azken urteetan, ordea, obra propioak konposatzeari ekin dio. Horren adibide dira Suite diskoan sartu diren Ama Lur eta Itxaso ta eguzkia.

Orain bi urte idatzitako Ama Lur “erronka” bat bezala hartu zuela dio Ikerrek. “Helburua ez zen Koruak abestea, baizik eta konposatzen ikastea eta aurrerapauso bat ematea”. Gustukoak dituen Xabier Sarasola edota Javi Bustoren kon-posatzailearen bidetik jarraituta (“Ez dira abangoardiakoak, baina ezta guztiz klasikoak ere, eta zerbait ezberdina egiten dute”), partitura hutsaren aurrean jarri zen. Lehen pausoa olerki bat aukeratzea izan zen. Uxua Sorazuren bitartez, Bitoriano Gandiagaren olerkiak irakurri nituen. Bizpahiru hartu nituen, baina ez nengoen hain ziur. Laugarren bat iku-si nuenean nabaritu nuen ideia bat posible zela”. Urtaroak hizpide ziren olerki hartan. “Ziklo baten antzerakoa zen eta

muSikAREkiN AmETS EgiTEN DuEN kimikARiA

ikER gonzalez Cobeaga Abeslaria eta konposatzailea

Page 15: 226 (2013ko azaroa)

b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A 15

bAlE

ikE

+

zerbait zabala egiteko aukera ematen zidan”. Abuztuan ida-tzi zuen obra hori, oporretan. Behin amaituta, abesbatzako zuzendari Amaia Aldalurri erakutsi zion. “Lehen unetik gustatu zitzaion eta 2012ko abuztuan estreinatzea propo-satu zidan”.

Obra hura Koruarentzat sorpresa izan zelakoan da Iker. “Aurrerapauso bat zen, zerbait berezia. Mila autoreren obrak abesten dituzu. Autore gehienak ez dituzu ezagutzen. He-men, berriz, ondoan duzun batek egindako zerbait abesten duzu, eta berezia izan zen hori. Jendea oso gustura zegoen eta hori sentitu nuen”.

Urte horretan bertan, Abesbatzen Lehiaketa-ren aurretik Tolosan egi-ten den topaketa batean abestu zuten obra bera. “Bukaeran, gaur egun abesbatzen federazio-ko lehendakaria denak Amaiari galdetu zion ea zergatik ez genuen diru laguntzen proiektuan sar-tzen. Esan nien ezinezkoa zela, dagoeneko estreina-tuta zegoelako”. Propo-samen horrek animatuta, Itxaso ta eguzkia bihur-tuko zen bigarren obra konposatzeari ekin zion.

Bigarren konposizio horretarako, Balendiñe Albizu zumaiarraren olerki bat aukeratu zuen. “Ez nuen tokian tokiko zerbait izatea nahi; edozein le-kutan ulertuko zen zerbait nahi nuen. Hala ere, Zumaiarekin lotura duen zerbait egin nahi nuen. Olerki honetan itsasoa eta eguzkiaren lotura azaltzen du Albizuk modu maitekor batean”. Zerbait berria egin nahian, Banda-ko zuzendari eta klarinete jole Mikel Emezabalekin jarri zen harremanetan. “Klarinetea sartu zuen. Horrek sonori-tate berezia ematen dio”.

Ama Lur ez bezala, bigarren obra hau San Pedro Abesbatzan pentsatuta idatzi zuela dio. “Derrigorrez egin behar zen, diru laguntza bat tartean zegoelako. Ez banu bukatu, partiturak ez banitu maiatzaren amaierarako aur-keztu, Koruak ezingo zuen hurrengo urteetan laguntzarik eskatu. Ez hori bakarrik, [laguntza ematen duten] urte horretan derrigorrez estreinatu behar zen”. Bere obrak diskoan sartzea proposatu ziotenean, gogoratzen du biga-rren konposizio hori oraindik ez zela existitzen . “Lehen

ideiak besterik ez nituen izango”. Hala ere, presio estrarik izan ez zuela dio.

Baina zein da konposatzeko Ikerrek erabiltzen duen metodoa? “Hasieran musikan ez pentsatzen saiatzen naiz, eta ez da erraza. Abesbatzarentzat bada, lehen pausoa testua musikan pentsatu gabe irakurtzea da. Hitzen erritmoa aur-kitu behar da, baita intonazioa ere. Hitzak dute lehentasu-na musikaren aurretik”. Ama Luren kasuan prozesua luzea izan zela du gogoan. “Denbora nuenez, egituratzen joan nintzen. Banekien udaren zatia ezpata dantza bat izango zela

eta udazkenekoan soprano bakarlari bat jarri nahi nue-la. Ez dakit zergatik, baina Luar na lubreren doinuak etortzen zitzaizkidan buru-ra”. Ideiak zehaztuta, pia-noaren aurrean jartzea du hurrengo pausoa. “Testua aurrean jarri eta doinuekin jolasten hasten naiz. Ondo-ren hasten naiz paperean idazten, zirriborro baten moduan”. Paperean eginda dagoenean, ordenagailura eramaten du. “Horrek ida-tzitakoa entzuteko aukera ematen du. Koruen kasuan,

saiatzen naiz ahots guztiak kantatzen eta horrela ikusten du ea abes daite-keen. Eta gero errepasatu, bezperan idatzitako berriro entzun, etab.”. Testu batzuk arazoak ematen dituztela dio. “Olerkien kasuan, batzuetan arazoak izaten dira esaldi irregularretan. Errit-mo bat daukazu eta hitz batek dena aldrebes dezake. Dena apurtu behar da hitz bat luzeagoa delako”.

Bere bi konposizio disko honetan egotea “oso berezia” dela dio Ikerrek. “Hiru autoreren obrak daude eta beste biak oso garrantzitsuak dira niretzat. Tomas Aragüesek oso ondo idazten du, asko jolasten du musikarekin. Ez

da izango oso berritzailea, baina oso ondo lantzen du guz-tia. Xabier Sarasola, berriz, erreferente bat da. Ardura pixka bat sortzen dit hor egoteak. Lotsa ez, baina bai ardura”.

Atsedenik hartu gabe, konposatzen eta beste autore batzuen obren moldaketak egiten jarraitzen du. “Egia da gero eta gehiago idazten ari naizela, eta inoiz pentsatuko ez nituen gauzak. Abuztuko jaialdian nire lanak estreinatzea, Landarbasok moldaketa bat eskatzea edo Bandarentzat zer-bait idaztea… ez nuen inoiz esperoko”.

“konposatzean, lehen pausoa testua musikan pentsatu gabe irakurtzea da. hitzen erritmoa eta intonazioa aurkitu behar da”

Page 16: 226 (2013ko azaroa)

16 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A

ERR

ETR

ATu

AER

REP

oRT

AJE

AbA

lEik

E +

Publ

iZiT

ATEA

Page 17: 226 (2013ko azaroa)

b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A 17

TESTuA: ERREDAkZioA ARgAZkiAk: ElhuYAR

Baita proiektuaren berri eman ere. “Oso pozik zeuden proiek-tuarekin eta beraien oniritzia jaso genuen. Asko errespetatzen ditugun musikariak dira eta beraien iritzia oso garrantzitsua zen guretzat”.

Mahai honek baditu beste bi hanka eta Iker Gonzalezek idatzitako Ama Lur eta Itxaso ta eguzkia obrak dira. “San Pedro Abesbatzarentzat idatzitako lanak dira, eta gureak ere zertxobait badirenez, diskoan bildu nahi izan ditugu”, gehi-tu zuen Mikelek.

Azaro amaieran parrokian aurkeztuko duten diskoa ez da San Pedro Abesbatzaren lehen diskoa. Aurretik, 2008an, XIX. eta XX. mendeetako musika sakroa jasotzen duen Cantantibus Organis argitaratu zuten. Oraingoa, baina, des-berdina dela diote, bi taldeen lana jasotzen baitu. “Horrek baditu bere zailtasunak”, onartzen zuen Emezabalek. “He-men bi talde dira batera eta hori teknikoki konplikatua da, bi taldeen ezaugarriak oso desberdinak baitira. Proiektua konplexua da, eta horregatik teknikari on bat behar genuen. Ona eta aldi berean aditua zena”.

Mikel Fernandez Krutzaga zen pertsona hori. Lagun batzuen bitartez ezagutu zutela gogorarazi zuen Mikelek. “Teknikari oso ona da, musikaria ere bada, eta mundu hau oso ondo ezagutzen du”. Mikel Emezabalen ustetan, “bera zen behar genuen pertsona”. Amaia ere iritzi berekoa zen: “Ideia izatetik proiektua izaterako momentua Mikel ezagu-tu genuen eguna izan zen. Apirila edo izango zen. Greba eguna zen eta Aritzetako zerbitzuguneko kafetegian elkartu ginen. Zer proiektu genuen azaldu genion eta zenbateko au-rrekontua genuen. Berak baiezkoa eman zigun eta horrela egin genuen aurrera; bestela, ideia hutsean gera-tuko zen”.

Bandak eta Koruak batera gra-batzea zen hasieratik Amaia eta Mikelen asmoa. Baina arazoa zen non sartu. “Zer estudiotan sartu-ko ginateke denok?”. Euskadiko Orkestraren egoitzan edo Maria eta Jose ikastetxeko aretoan bertan grabatzea ere aztertu zuten. “Baina teknikoki ez zen bideragarria, eta grabazioko ekipoa bertara eramateak asko garestituko zuen proiektua”.

Talde bakoitzak bere aldetik grabatzearen aldeak azpima-rratu zizkien Krutzagak. “Esan zigun teknikoki askoz hobeto izango zela bandak bere aldetik grabatzea eta gero guk gra-bazioaren gainetik abestea”. Elkarrekin harremanetan jarrita, estudio hura erabiltzeko asmoa gauzatu zen. Estudioa mu-sikari askok erabili dute aurretik, adibidez, Benito Lertxun-dik, Compay Segundok edo Alberto Iglesiasek. Usteak ustel. Errealitateak beste asmo batzuk izaten ditu batzuetan.

Estresa mendi erdianEzin zen minutu bat bera ere galdu. Bakoitzak bere alde-tik grabatzeko denborarik ez eta azkenean bi taldeek batera grabatu zuten diskoa. Egurrezko sabaia eta harrizko hormak

dituen estudioan instrumentuak kokatu, mikrofonoak soinua modu egokienean jasotzeko eran jarri eta musika egiteari ekin zioten abeslariek eta musikariek. Lehenbizi Suite clásica grabatu zuen ZUMBek. Jarraian, abeslariak aretoan zirela, Ave Maria, Suite de Navidad, Ama Lur eta Itxaso ta eguzkia grabatu zituz-ten. Obra bakoitza birritan grabatu zu-ten, batzuetan osorik, beste batzuetan zatika.

“Aparte grabatu zen gauza bakarra Ave Mariako kanpai tubularrak izan ziren, beste guztiarekin batera jotzeko arazo teknikoak zeudelako”, dio Ikerrek. Batera grabatzearen aldekoa zen abeslaria eta han bizitakoak arrazoia eman diola uste du. “Teknikoki zailagoa izango da, baina nire ustetan hobeto zen horrela. Batez ere sarrerak eta amaierak ondo finkatzeko. Beste sentsazio batzuk lortzen dira. Zati in-dartsuenetan Bandaren musika nola datorren entzuteak beste zerbait ematen dizu”.

Azaroaren 30ean egingo den aurkezpeneko kontzerturako eskutan izango dute Suite izeneko diskoa. Abesbatzaren eta bandaren autoekoizpena izango da eta 500 ale aterako dituz-te. Kontzertu horren ondoren ez dute, oraingoz, elkarrekin beste ezer egiteko asmorik. “Bakoitza bere bidetik joango da”, zioen Amaiak. Errealitatea, baina, burugogorra izan ohi da eta auskalo, igual berriz ere bat egingo dute.

bAlE

ikE

+

“batera grabatzea teknikoki zailagoa izango da, baina nire ustetan hobeto zen horrela”

Page 18: 226 (2013ko azaroa)

18 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A

luciA lAcARRA ETxETik gERTu

munduko izarretako bat da Lucia Lacarra dantza klasikoan. municheko Operako Balleteko lehen dantzaria, urteak daramatza antzoki ospetsuenetan bere artearen edertasuna erakusten. noizean behin, dena den, izaten da etxetik gertu ikusteko aukera. joan den urriaren 19an Bilboko Euskaldunan izan zen, Euskaldunak eta dantza galan, eta laster berriro izango da gure artean: abenduaren 13an Kursaalen egingo du dantza eta otsailean Victoria Eugenian egongo da, bi egunez. Euskaldunan izan zen peio Romatet argazkilari zumaiarra, eta argazki erreportaje eder hau ekarri zigun.

ARgAZkiAk: PEio RomATET

Page 19: 226 (2013ko azaroa)

b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A 19

AR

gA

Zki

TAN

Page 20: 226 (2013ko azaroa)

20 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A20 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A20 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A

TESTUA: IZASKUn URBIETA

20 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A

Page 21: 226 (2013ko azaroa)

jarraipena 21. orrialdean b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A 21

TESTuA: ERREDAkZioA ARgAZkiAk: ElhuYAR

Bikoteka egiteko hiru pauso eskaini zituen Luciak Bilbon, Marlon Dino senarrak lagunduta: Beltxarga zuria obrako zatia bat izan zen lehena, klasikoa; On-doren, Light Rain dantzatu zuen, koreografia ameri-kar akrobatiko bat, nahikoa modernoa. Azkenik, zati dramatikoan, Kamelien dama-ren azken partea. Bere lanaren hiru aurpegi eskaini zituen saio bakarrean.

Page 22: 226 (2013ko azaroa)

22 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A22 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A22 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A

Johan Perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen xV. mende amaieran

Publ

iZiT

ATEA

Page 23: 226 (2013ko azaroa)

b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A 23

“EZ DA bATERE ohikoA dUELA EhUn URTEKO KOnTUAK JASoTZEN DiTuEN koADERNo bATEkiN ToPo EgiTEA”TESTuA: goRkA ZAbAlETAARgAZkiAk: ARNAiTZ Rubio APREA

ElkA

RR

iZkE

TA

imANol azkue idazlea

jose manuel Linazasorok 1970ean koaderno batean

eskuz idatzita utzi zituen bere txikitako oroitzapenak. Koadernoa Imanol Azkueren

eskuetara iritsi zen duela bi urte, eta segituan ikusi

zuen liburua osatzeko gaia. Jose Manuelen ibilerak edo begirada bat 1910-1920ko

Zumaiari liburua da lanaren emaitza, duela ehun urteko

bizimoduaren erretratu bizia.

Page 24: 226 (2013ko azaroa)

24 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A

ElkA

RR

iZkE

TAGeografia eta Historia ez zituen alferrik ikasi Imanol Azkuek. Duela bost urte, herriko lekuen izenak aztertuta zumaiarron izanari buruzko lan zoragarria osatu zuen, Zumaia, izena eta izana liburua. Oraingoan, Jose Manuel Linazasorok idatzita-ko koadernoa baliatu du duela ehun urteko zumaiarren bi-zimodua nolakoa zen deskribatzeko. Hurbileko geografiatik edo hitz txikitako historiatik, Imanolen lanek beti dute gal-dera bat muinean: nor gara zumaiarrak?

Nola sortu zen liburua idazteko aukera?Koldo Izagirrek hitzaldia eman behar zuen Zumaian, Autop-siaren frogak liburuaren inguruan, 2011ko azaroan. Xabier anaia harremanetan jarri zen berarekin, eta orduan komen-tatu zion bazutela Pasaian dokumentu berezi bat, koaderno bat, Pasaian bizi izan zen zumaiar batek idatzitakoa. Txiki-tako kontuak aipatzen zituen koaderno hartan, Zumaiako txikitako kontuak. Pasaitarrentzat ez zuen aparteko baliorik, Zumaiako lekuak eta pertsonak aipatzen zituelako, baina zumaiarrentzat interesekoa izan zitekeen. Bidaltzeko esan ge-nion, gutxienez ikusteko zer eman zezakeen. Osorik irakurri genuen eta oso polita iruditu zitzaigun. Koldoren bidez, ha-rremanetan jarri ginen Jose Manuel Linazasororen semeekin, koadernoa eskuratu eta hobeto eskanetatu genuen, argazkiak lortu… Horrela hasi ginen.

Zerk egiten du berezi koaderno hori?Gaur egun edozein ikerketa egiteko ohikoa da lehengo leku-kotasunak grabatzea, baina ez da batere ohikoa duela ehun

urteko kontuak jasotzen dituen koaderno batekin topo egi-tea. Duela ehun urteko Zumaiako kontuei buruz ez dakit zer egon daitekeen horrela idatzita jasota… Herritar batek bere txikitako bizimoduaren oroitzapenak jasotzea koaderno ba-tean oso berezia da. Balio handia ematen dio edukiari.

Zergatik erabaki zuen egun batean Jose Manuelek koader-noa hartu eta txikitako kontuak idazten hastea?Semeei galdetu diegu eta haiek esan digute idatzi zuela, batez ere, oinordekoek jakin zezaten nolakoa izan zen bere txiki-tako bizimodua. Baina etxekoentzat, ez argitaratzeko. Koa-derno batean dago idatzita, eskuz. Ez dakit borradorerik egin ote zuen, baina oso tatxoi gutxi daude. Oku-rritu ahala idazten zuen, puntu eta aparte oso gu-txirekin. Sinpletasun ho-rretan, indar handia dauka eta, batez ere, sinesgarrita-suna. Idazteko modua ez ohikoa da, oso benetakoa, gordina batzuetan, gogorra, eta beste batzuetan barrea eragiten duena. Kontatzen dituen kontu txiki horiekin oso ondo adierazten du bizi-modua nola aldatu den gure herrian azken ehun urteetan.

Page 25: 226 (2013ko azaroa)

b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A 25

ElkA

RR

iZkE

TA

Jose Manuel Linazasororen koadernoa da liburuaren mui-na, baina zeuk jantzi egin duzu, osatu. Zein izan da zure ekarpena?Hasieran asmoa ez zen liburua egitea. Gehiago nuen buruan Baleikerako erreportaje bat idaztea, kanpoan bizi izandako zumaiar batek nola gogoratzen zuen herria duela ehun urte. Liburua baino laburrago ikusten nuen. Baina lanean hasi or-duko material gehiago lortzen ari nintzela ikusirik, proiek-tuak liburua eskatzen zuen.

Batez ere saiatu naiz berak kontatzen dituen hainbat kon-tu egiaztatzen eta, posible izan den neurrian, datu gehiago-rekin osatzen. Eta gertaerak ez baziren izan berak oroitzen zituen bezala, neuk bildutako informazioarekin kontrastatzen ahalegindu naiz. Pentsatu behar da txikitako oroitzapenak ekarri zituela paperera, urte asko pasa ondoren, eta horre-lakoetan normala da errealitatea imajinazioarekin nahastea, edo gertaerak zehazki nola izan ziren ez gogoratzea. Horrez gain, saiatu naiz duela ehun urteko datuak gaur egungoekin alderatzen, errazago erakusteko bizimodua zenbateraino al-datu den.

Linazasorok kontatutakoekin eta zeuk egindako ekar-penarekin, azkenean duela ehun urteko zumaiarren bi-zitzaren erretratua osatu duzue. Nola dago egituratuta liburuaren edukia?Bost atal nagusi ditu. Lehenengoan, liburuaren nondik norakoak daude kokatzeko, eta Jose Manuel nor izan zen esplikatzen da. Gaur egun jende gutxik izango du bere

berri, baina bere garaian nahikoa ezaguna izan zen. Pilotaria izan zen, Gipuzkoako txapeldun izandakoa, eta Txulofron-ton ezizena zeukan; Realean ere jokatu zuen. Pasaia aldean, behintzat, nahikoa ezaguna eta estimatua zen. Zumaian, or-dea, ez zen ezaguna. 11 urterekin alde egin zuen hemendik, aitak lana topatu zuelako Pasaiako portuan.

Bigarren atalean, koadernoko mamiari heldu diogu eta han kontatzen direnak jaso ditugu, bere eguneroko bizitzako

Liburua dagoeneko salgai dago, 10 euroan, baina Baleike Kultur Elkarteko bazkideek doan jasoko dute etxean. Erosi nahi izanez gero, hauek dira sal-menta tokiak: Alondegia, turismo bulegoa, Aizpu-rua, Otaño, Gar eta A3.

liBUrUareN daTUak

Izenburua: Jose Manuelen ibilerak, edo begirada bat 1910-1920ko Zumaiari

Egilea: imanol azkue ibarbiailustrazioak: ander hormazuri

Diseinua eta maketazioa: roberto GutierrezArgitaratzailea: Baleike kultur elkartea

Laguntzailea: zumaiako UdalaBabeslea: laboral kutxa

Orrialdeak: 96Prezioa: 10 euro

baleikeko bazkideek doan jasoko dute

jOSE mAnUELEn SEmEAKJose Manuel Linazasororen senideak izan ziren liburuaren aurkezpenean.

Page 26: 226 (2013ko azaroa)

26 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A

ElkA

RR

iZkE

TA hiru pasadizo bizimodu aldaketaz ohartzeko

Eguneroko bizitzako kontu txikiak dira, gehien bat, Jose Manuel Linazasorok bere koadernoan kontatzen dituenak. Batzuk oso gogorrak, beste batzuk dibertigarriak, baina denak lagungarriak jabetzeko ehun urte ez direla alferrik igaro:

Lehen Mundu Gerra eta beLtzak

[Liburutik zuzenean] Behin, jolasean ari zirenean, Parrokiako eta portuko (Kofradiako) kanpaiak jotzen hasi omen ziren, denak aldi berean. Umeak berehala konturatu ziren zerbait larria pasatzen zela, eta Moilara jaitsi ziren. Han jakin zuten itsasontzi bat hondoratu zela, itsaspeko batek torpedoz jota. Lehen Mundu Gerraren amaieran zeuden, 1918an.Orduan, han abiatu ziren Zumaiatik itsasontzi batzuk, laguntzera, eta itsasoan galdutakoekin bueltatu ziren. Erreskatatutako guztiak beltzak ziren, eta hura izan zen Jose Manuelek gizaki beltzak ikusten dituen lehen aldia: “Todos eran negros, era la primera vez que yo veía un hombre negro”. Gizagaixo haiek ospitalera eraman zituzten, Arritokietara, zaintzera eta osatzera. Hurrengo egunean, kakahuetez betetako zaku pila bat azaldu zen uretan, harraldean; askok hartu eta etxera eraman zituzten; etxean, lehortzeko lurrean zabaldu eta gero txigortu (tostatu) egin zituzten. Nazkatu arte jan zuten kakahuetea: “Así como nosotros hizo todo el pueblo, en mi vida he comido tanto cacahuete como aquel año”.

Donostiara“Detaile txiki asko daude koadernoan. Adibidez, bere arreba difteriaz jota egon zenekoa kontatzen du. Medikuak esan zien hil egingo zela, difteriak ez zuela erremediorik. Gaur egun anbulantziari deitu eta segituan gaude Donostian, baina garai hartan ez. Amak etsi ez, ordea, eta alaba manta batean bilduta, lehenengo trena hartu zuen Donostiara. Hara iristean, ordea, ez zekien non zegoen ospitalea. Donostiara joaten zen lehen aldia zuen hura. Gaur egun, gure umeak txiki-txikitatik ibiltzen ditugu batera eta bestera. Horrelako detaile txikiekin ohartuko gara nolakoa zen bizimodua, eta nola aldatu den”.

Enkarguak“Alboko etxean senar-emazte edadetu batzuk bizi ziren. Gizonak zaindari egiten zuen lan herritik kilometro eta erdira zegoen egur fabrika batean –pentsatzen dut Txikierdi pare horretan izango zela–. Amak eta andre zaharrak tratua egin zuten Jose Manuelek gauero afaria eramateko fabrikara. Hartzen zuen otarra, eramaten zion afaria, amaitu arte zain egoten zen eta bueltan otarrea bete egur ekartzen zuen, trukean. Sutarako egurra inportantea zen orduan etxeetan. Jose Manuel mutil argia zen, eta segituan ohartu zen otarre handiagoa eramanda egur gehiago ekarriko zuela etxera. Gaur egun, gure seme-alabei halako enkargurik eskatzea ez zaigu burutik pasa ere egiten”.

An

dER

hO

Rm

AZ

UR

I / jO

SE m

An

UEL

En IB

ILER

AK

Page 27: 226 (2013ko azaroa)

b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A 27

pasadizoak, eta alderaketak egin ditugu gaur egungo bizimo-duarekin. Hirugarrenean, garai hari buruzko datu gehiago eman ditugu, informazioa osatu dugu. Laugarrenean, koa-dernoaren faksimilea sartu dugu, osorik irakurri nahi due-narentzat; oso polita gelditzen da, bere jatorrizko itxura eta letrarekin. Eta bosgarren atalean, bibliografia. Liburuak oso egitura sinplea du.

Erroldako datuetatik informazio interesgarria atera duzu. Esate baterako, orduko lanbideak. Erraz ikus daiteke bi-zimodua asko aldatu dela.Gizonezkoen artean, gehienak neka-zariak eta arrantzaleak ziren. Nekaza-riak Arritokieta kalean eta Arrukalean bizi ziren, batez ere; eta arrantzaleak, gehienak, San Telmo eta Mari kalee-tan. Nabarmena da datu hori; adibidez, Mari kalean, lan egiten zuten hamar gizonetatik, sei itsasoan zebiltzan; eta San Telmo kalean, hamarretik bost. Gaur egun oso arraroak diren lanbideak ere agertzen dira, adibidez, amugilea, aulkigilea, abarketaria, pilotagilea, ku-pelgilea…. Hor azaltzen da zer denda zeuden, zeinenak ziren… Emakumeak ere ordurako hasita daude industrian lanean baina, artean, gehienen lanbidea etxeko lanak ziren, eta haietako batzuek bazituzten gaur egun bitxiak iruditzen zaizkigun lanbideak: serora, emagina, traperoa….

Jose Manuel Linazasororen senideek, semeek, nola hartu dute liburuaren kontu hau guztia?Gustura hartu dute. Aitaren biografia eman nien aldez aurretik irakurtzeko, baina gainontzekoa ez dute ikusi argita-ratu arte, haientzat ere sorpresa izan da. Aurkezpenera etorri ziren eta oso pozik zeuden.

Liburuan badago beste pertsonaia bat, Jose Manuelek koadernoan aipa-tzen duena: Jesus Txanbolin. Txikitan kontrario gogorra zuen saltaka eta pilotan, beti hor ibiltzen ziren, batak besteari ira-bazi nahian. Niretzat polita izan da Jesus Txanbolin horren arrastoa ateratzea. Arroa Goian bizi izan zen, gero Hernanira joan zen bizitzera eta azkenik Azkoitira. Semearekin harre-manetan jarri nintzen eta haiek utzitako aitaren argazkiak eta biografia txiki bat ere sartu ditugu liburuan. Bitxia da, baina Jose Manuelek eta Jesusek oso bizitza paraleloak izan zituzten. Garai berean jaio ziren, zortzi seme-alabako familia handi ba-tean; aita biak itsas gizonak ziren, amek sekulako aginpidea zuten: etxeko martxa guztia beraien ardura zen; biak pilotan eta saltaka ibilitakoak; biak Espainiako Gerra Zibilean gudari

joandakoak, galdu, preso egon eta derrigortutako lanak egin-dakoak; biak fundizioetan lan egindakoak; eta biak 1975ean hil ziren.

Egindako lanaren emaitzak zer gorputzaldi utzi dizu?Horrelako lan bati heltzen diozunean beti jakin behar da amaitzen. Sentsazioetako bat da ate asko gelditu direla za-baltzeko, badagoela oraindik nondik tira. Arantzaren bat ere gelditu zait sartuta. Jose Mari itsasontziarena, adibidez. Jose Manuelen aitari lana eskaini zioten Jose Mari itsasontzi be-

rrian, 1919an. Barkuak itsasora irten bai-no bi egun lehenago, ordea, aita gaixotu egin zen, eta aita gabe alde egin zuen, be-raz, barkuak. Lehen bidaia hartan barkua hondoratu egin zen. Aita salbatu zen gai-xo zegoelako, etxean geratu zelako. Barku hori non, noiz eta nola hondoratu zen ezin izan dut inon argitu. Begiratu dut han eta hemen, baina ez dut daturik aur-kitu. Jose Manuelek aipatzen du hondo-ratze hartatik pertsona bakarra atera zela bizirik, Ramon izeneko bat, igerilari ona zelako, eta beraien etxetik hurre bizi zela. Agian, haren oinordekoren batek izango du datu gehiago… Horrelako arantzak gelditzen dira. Baina bestela, oso gustura nago emaitzarekin. Lan nekeza da idaz-tea, baina liburua eskutan hartzen de-nean, neke guztiak ahazten dira.

Idaztea lanaren parte bat izan da. Ho-rrelako liburuak idazteko ezinbestekoa da bilaketa lana egitea. Datuak, argaz-ki zaharrak…Bai, eta bilaketa lan hori oso gustuko dut. Gainera, beti topatzen dira istorio berriak, beste idazlan batzuetarako haria eman dezaketenak. Adibidez, Txanbo-linen semeak kontatu zidan nola bere aitaren familian bazen senide bat hain parrandazalea, hain etxekalte zebilena, halako batean amak hartu, Bilbora era-man eta Ameriketara bidali zuen itsason-

tzi batean sartuta. Ez zen gehiago bueltatu. Zer nortasuneko emakumea! Hor badago beste istorio bat.

Argazki zaharrak bildu dituzue, baina marrazkiak ere era-bili dituzue kontakizunari laguntzeko.Bai, Jose Manuelek kontatzen dituen pasadizo batzuk irudi-katzeko marrazkiak egin ditu Ander Hormazurik. Gaur egun argazkiak eta bideoak dauzkagu edozein gertaera ilustratzeko. Baleiken bertan dena dago ilustratuta. Baina Jose Manuelen txikitako argazkirik ez dago. Berak kontatzen du komunioko argazkia, nola zegoen jantzita, Cantinflas ematen zuela. Polita litzateke hura sartzea, baina ez dago gordeta.

“kontu txiki horiekin oso ondo adierazten du bizimodua nola aldatu den gure herrian azken ehun urteetan.”

ElkA

RR

iZkE

TA

Page 28: 226 (2013ko azaroa)

28 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A28 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A28 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A28 b A l E i k E 2 0 0 9 A P i R i l A

Page 29: 226 (2013ko azaroa)

DEIALDIAKAzaroaren 6tik 10era,

Zumaiako xII. Klarinete maratoia.

Azaroaren 15etik 17ra, Asteburu mikologikoa.

Azaroaren 28an hasita, Euskararen Astea.

ERAKUSKETAKoXFord aretoanAzaroaren 10era arte,

Igor Rezola. 35,5.

AZAROAostirala, 819:30ean, Foronda kultur

etxean, Gune taldearen otoitz-meditazio saioa.

22:00etan, Aita marin, kontzertua: Enekora; “Kora Izpiak” diskoaren aurkezpena.

osteguna, 1422:00etan, Aita marin, zine

forum saioa: “paraiso: amor”.

ostirala, 1518:00etan Alondegian,

Barreterapia tailerra AITOR nABARROrekin.

22:00etan, Aita marin, antzerkia: hika taldearen “hitzak”.

larunbata, 1620:00etan, parrokian,

organo kontzertua: jESUS mARTIn mORO

igandea, 17 12:00etan, Aita marin

haurrentzako antzerkia: Kantinelas Teatro taldearen “Urtaroetara jolastuko dugu?” (6 hilabete-3 urte bitarteko haurrentzat).

asteazkena, 2018:30ean Aita marin

akordeoi kontzertua: maria Zubimendi.

ostirala, 22 Xixili eguna

19:30ean, Foronda kultur etxean, Gune taldearen

solasaldia - naiara Sagarminaga: “El desarrollo de la conciencia ecológica en la práctica Wiccana”

20:00etan, Oxford aretoan, kontzertua: Beheko plaza abesbatza

osteguna, 2822:00etan, Aita marin, zine

forum saioa: “La piedra de la paciencia”

ostirala, 2922:00etan, Aita marin,

Artedrama/Le petit théâtre de pain/dejabu panpin laborategia taldeen eskutik, “hamlet”.

larunbata, 3020:00etan, parrokian, Udal

musika Banda eta San pedro abesbatzaren eskutik, xixili eguneko kontzertua eta disko aurkezpena.

azaroa

Banku hobea4 Aholkularitza finantzario pertsonalizatua4 Munduko kutxazain guztiak eskuragarri komisiorik gabe4 Komisiorik gabeko banku zerbitzuak (Transferentziak, kreditu txartelak...)4 Segurtasuna

Bertendona kalea 6Pk 48001, BilboTelf. 944 790 022

Informazio gehiago:

Tel. 653 019 [email protected]

hIKA TALdEAREn “hITZAK”ostirala, 15. 22:00etan, Aita mari aretoan.

Page 30: 226 (2013ko azaroa)

30 b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A

An

dER

hO

Rm

AZ

UR

I

bERT

So x

oRT

AHerri baten historia hitz txikitan

maialen Velarde MuJika

Doinua: “Arratsalde on ta aupa zuek” (mantxi)

1.Marea gora, marea beheraehun udaberri atzeraerretiroko tornero batenhaurtzarotik papereraerroldetan ez dira iristenirrifarrak zenbatzeraalbergatako txutxu-mutxuez kaleak nabigatzeraJose Manuelen antzeraherri bat eta bere historiahitz txikitan idazten da

2.Praka motxetan Erriberatiklasterka eta burrukaParrokian pelotan nahiz jarri 5 pezetatako multagaraiak garai umeak betiume izan behar du taguztiok egin genuen jolasfantasian murgildutagaurko umeei begiratutazenbait gauza ez dira aldatzenta hobe ez aldatuta

3.Itsaso ertzak egin gintuenherri txiki arrantzaleizan ginen gizonen partidanfaroko argi seinaleArranplako sare egilea moila ertzeko maitalekendu zigun adina eman digunitsasoa alez alekresala kalerik kalegaur kulunkatzen gaituena zen beraien lo galarazle

4.Galduko ziren zenbait istoripasadizo, anekdotapentsatzearren ez zitzaiola beste inori inportadenbora bada korapilatubaina hausten ez den sokaguk ere jarraituko bagenuJose Manuelen erronkatinta paperaren kontranorbaitek irakurriko dituehun urte igarota

Page 31: 226 (2013ko azaroa)

b A l E i k E 2 0 1 3 A Z A R o A 31

bAlE

ikE

+ Juanjo Larrañagaharategia

Kalitatezko produktuak

Gipuzkoako Okelaren

Ziurtagiria: GI-OKELA

ZUMAIABasadi auzategia, 4. Tel./Faxa: 943 860 621

ZARAUTZSalegi kalea, 14. Tel./Faxa: 943 890 215

Herri baten historia hitz txikitan

Page 32: 226 (2013ko azaroa)

ZANUSSIZWG 6102KS

GARBIGAILUA

• 6 kg

• 1.000 bira/min

SIEMENSWM12Q488EE

GARBIGAILUA

• 8 kg

• 1.200 bira/min

BALAY3SC871

LEHORGAILUA

• 7 kg

• Kondentsazioa

BOSCHSMS 40D12EU

ONTZI

GARBIGAILUA

269€

449€

99€

299€

ENDAÑETA ZUMAIAELEKTROGAILUAK

erribera, 8 Tel. 943 861 694www.endanetazumaia.com

339€

ORBEGOZOH55

BEROGAILUA