130. zenbakia (2013ko iraila)

24
a rtzape 130. zenbakia - 2013ko iraila GETARIARRON TOPAGUNEA HERRIKO ONDARE TOPONIMIKOA ] PORTUKO TAOK EMAITZA ONAK IZAN DITU PILI MANTEROLA ETB1EN ] Mikel Lorenzo Ja Ja ponian, Munduk ponian, Munduk o Txa o Txa pelk pelk etan etan

description

 

Transcript of 130. zenbakia (2013ko iraila)

Page 1: 130. zenbakia (2013ko iraila)

aarrttzzaappee130. zenbakia - 2013ko iraila

GE

TAR

IAR

RO

NT

OP

AG

UN

EA

HERRIKO ONDARE TOPONIMIKOA ] PORTUKO TAOK EMAITZA ONAK IZAN DITU

PILI MANTEROLA ETB1EN ]

Mikel LorenzoJaJaponian, Mundukponian, Munduko Txao Txapelkpelketan etan

Page 2: 130. zenbakia (2013ko iraila)

]

Page 3: 130. zenbakia (2013ko iraila)

artzape130. zenbakia

2013ko iraila

[argitaratzailea] Gure Txeru Elkartea [koordinazioa] Izaskun Urbieta [maketazioa]Monika Uzkiza [lan taldea] Izaskun Larrañaga, Nerea Kamio, Garazi Iribar, Eider Iribar, Izaro Uzin,

Aritz Iribar, Alain Inza, Unai Mateos, Haritz Esteban, Iker Alberdi, Amaia Iribar, Josune Urresti, AmetsEtxabe, Jon Ander de la Hoz, Aitor Irigoien, Beñat Gereka, Mikel Mugika, Markos Aizpurua GetaikoGaztetxea, Elan-Euskadi GKE eta David Zapirain [kolaboratzaileak] Xabi Erauskin eta Iñaki Requejo

[argazkiak] Artzape [publizitatea] Artzape [inprimaketa] Gertu [tirada] 1170 ale [lege gordailua] SS-504/01 [ISSN] 1578-469X

Getariako Udalak, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako aldizkaria

artzapeEskualtxeta kulturguneaKrixketaneko Iturrigaina

Tel.: 943 00 05 [email protected]

2013ko iraila artzape-3

Gure Txeru Elkartea

]]3/Aurkibidea

]]4/Gutunak / Akatsa

]]5/Txapakalezka - Artzapetik begira

]]6 -7/Zer berri - Bi hitzetan

]]8-11/Elkarrizketa: Mikel Lorenzo

]]12-13/Argazki-txokoa: San Antonak

]]14-15/Erreportajea: Herriko ondare toponimikoa

]]16/ Farmazitik

]]17/Getaiko gaztetxea

]]18/Historiaren katebegiak

]]19/Errezeta - Literatur txokoa

]]20/Iritzia

]]21/Elan- Euskadi

]]22/Agenda

]]23/Hari tartian - Zorion Agurrak - Telefonoak - Guardiak

] bertsotan / Getaiko Bertso EskolaUda bukatu da

eta badator negua

bada hondartza

albora uzteko ordua

Doinua: Orbelak airez.

Page 4: 130. zenbakia (2013ko iraila)

LOMCEri Ez!Iturzaeta gurea

OMCE edo Wert legearen inposaketak gure hezkuntzasistemari zuzenean eragingo dio, tartean noski, gure

herriko eskolari. Kolore guztietako gehiengo zabal baten iri-tziz, lege honek orain dela hamarkada batzuk ezagututakohezkuntzara garamatza: Iturzaetako gure haurrek jasokoduten materiaren %100a (oinarrizko ikasgaietan) Madrilenerabakiko dute, euskara hirugarren mailako hizkuntzabihurtuko digute, gure haurrei noten arabera banatu eta ber-dintasun eskubidea ez zaie errespetatuko, gurasoei eta hezi-tzaileei erabakietan parte-hartzeko eskubidea kendukozaigu etab. Gure seme-alaben etorkizunean eragingo duenlegea ezartzera doaz.

Lege atzerakoi honi herri bezala erantzun behar diogu. Etaherri bezala ere, gure Hezkuntz Sistema propioaren aldekourratsak eman behar ditugu. Urriaren 12an galdu ezindugun aukera paregabea eskaintzera datoz eragile sozial etasindikalak, Bilbon Manifestazio Nazionala.

Guk Getariako guraso, haur eta herriko txikien heziketazkezka duten guztiak bertara joatera gonbidatu nahiko geni-tuzke. Bertan bizi, bertan hezi, bertan erabaki.

Getariako ehbildu.

Indarkeria txakurren aurka

arri zauritu dizkigute gure txakurrak, makilka, era basatian,bihozgabean. Freska-ri burua hautsi diote, eta ezkerreko

begia galdu egin du. Gorputz guztian ditu kolpe izugarriak.Gainontzeko gure txakurrek ere berdin-berdin, bost guztira.Luki bakarrik atera zen onik. Luki grinatsua eta bizia da; berekaiola irekitzen diogunean, korrika ateratzen da eta gozatu egi-ten du gure inguruan saltaka ibiliz. Grina eta bizitasun horrexeksalbatu zuen: bera egurtzeko, kaiola ireki zuen gizatxarrak ezinizan zuen harrapatu-eta. Beste txakurrek ez zuten zorte hori izan eta, erabat izututa, seku-lako kolpeak jasan zituzten makila batez edo antzeko zerbaiterabiliz. Txakur gaixoak ez ziren defenditu, ehiza-txakurrakdira-eta; beraientzat gizakia laguna da. Ai! Gaixoak! Ez zekitengizatxarrak eta maltzurrak ere badaudela…! Gauaren babesaerabiltzen dutenak, babesik gabeko animaliak akabatzerainosufriarazteko! Eta hori Getarian gertatu da, Azkizuko bidean,mahasti eta itsaso artean, abuztuko gau “atsegin” batean.

Santos Irigoien eta Iñaki Etxegoien.

L

] gutunak

] akatsa

Uztaileko alean argitaratu genuen argazki honetan akatsbat dago. Lehen ilaran, Maritxu Iribar eta Iñaxi Silbetirenartean dagoena ez da Gonzalo Lekube, Patxi de la Hoz baizik.

Une hartan 8 urte zituen, eta koruko argazki honetan aurkitzen diren artean, gazteena zen.

L

Page 5: 130. zenbakia (2013ko iraila)

2013ko iraila artzape-5

Xabier Insausti

] artzapetik begiratxapakalezkaAitor Irigoien, Beñat Gereka eta Mikel Mugika]

Azkenaldian herrian denda berri batzuk irekitzen ari direla ikusita, oroitzapenenkutxa zaharra ireki eta gure haurtzaroko Getaria harekin akordatzen hasi ginen. Zen-bat denda zeuden! Oinarrizko ia dena herrian bertan topa zitekeen! Atera kontuak…Hala, urteen poderioz den-denak ere onera ez duela egiten iruditu zitzaigun… Haujakiteko, ordea, zer hoberik aspaldiko partez gure denboraren makina hartu eta 80koGetariara bidaiatzea baino? Esan eta egin! Segurtasun uhalak jantzi, eta martxan jarriginen!

Bidai luzea izan zen, eta uda izanik, izugarrizko egarriarekin iritsi ginen. Beraz, lehe-nik eta behin, Masoparriko tabernara joan eta naranjazko “Sueps” frexko bat hartugenuen lasai-lasai, hala lanari gogoz ekiteko!

Herriaren goikaldetik bueltaxka bat ematen hasi ginen, eta nola ez, tintoreri kanpoanOrioko kamiseta horiarekin zeuden gure lagun Tintoreiko Bixkiei kasu egin genien.Beherakoan, elektrogailu aukera zabala zuen Radarras dendatik ere pasa ginen, Nikitxakurra kanpoan zela… Eta ondo-ondoan, umez gainezka zegoen Snoopy denda,Tragabolas, Twister, Tortugas Ninja, He-Man… jostailurekin eta etengabe errepika-tzen zen esaldiarekin: “Se mira pero no se toca…”.

Jarraian, Alde Zaharrean murgildu ginen. Segituan, baina, gure buruak Anterorenboleran ikusi genituen, gaztetxo artean, Blood Bros, Street Fighter, SuperPang edotaSnow Bros bezalako joku mitikoetan jokatuz, nork pasako pantaila gehiago… Ekain(Largoneko) dendari ere bixita egin genion, eta bide batez Kilometroetarako autobu-sean izena eman. Beherantz jarraituz, Jertrudisenetik eta Antonioren barberiatik pasa,eta Artzape adin guztietako getariarrez gainezka topatu genuen, Estherren helade-riko izozki edo goxokiekin moilara begira tertulia goxoan…

Gorakoan, Efectos Navalesen atarian Idiakez aita-semeei kasu egin, eta Mirubinekokomestible dendatik afaltzeko zerbait erostea bururatu zitzaigun. Jada iluntzen hasiazen, eta herrian zehar hainbeste ibili ostean, zapatilak erdi apurtuta genituenez, Juliohaundiaren zapaterira joan ginen. Zapatilak berriak bezala utzi zizkigun, ziztu bizianerrekor berri baterako entrenatzera joan aurretik…

Bidai ederra izaten ari zen, baina orduko denda eta bereziki dendari haiek guztiakfaltan botatzen genituela konturatu ginen, nostalgia puntu batekin. Ezin genionhorrela ekin itzulerako bidaiari! Ondorioz, zertxobait alaitu nahian, Xixili goxokiden-dara joan ginen, komuneko paper arteko tximinoaren posterra agurtuz, “Pesikola”hotz bat eskatuz, eta bidaiarako “tiburoi”, “esponja” eta koloretako “katuburu”, “txi-txare” eta “behatz” pila bat erosiz… Bueltako bidaiak (ia) beti izaten baitira gogorra-goak…

Ulises eta euskaldun errantea

Sarrionaindiak Ulises ekartzen dugogora, euskaldunen egoera atzerrian ilustratzeko: “Uliseses madarikazioadun. Hemen bizi gaitun eta hara itzul-tzea dinagu beti gogoan, baina zenbateta geroago orduan eta zailagoa dunleku hau uztea beste hartara joateko eta,itzuliz gero ere, gainera, ez gaitun guregogoko sorterrira helduko, baizik eta beste ia ezezagun batera…”

- Eta aldebresa - erantzun zion hemen-goak. -Euskal Herrian bizi diren euskaldunak atzerrian (edo kartzelan)bizi direnak gogora ekartzen dituzte,benetako Euskal Herria (eta horrela berekontzientzia)….

- Etxebarrieta izpiritua berreskuratubehar dugu.

- Nostalgia…. Juduek bere lurra galduzuten orain dela mende asko eta horrelairabazi zuten bere aberri errantea. Orainbere galdutako aberri nostalgikoa erre-peratu dute baina galtzen ari dira bereizpiritu errantea. Gure benetako aber-tzaleok, ere, aberria galdu zuten. Oraininork ez daki, non dagoen aberria.Juduek traizionatu dute bere benetakoizpiritua. Guk?

- … Zenbat eta geroago orduan eta zaila-goa izango da leku hau uztea

beste hartara joateko… Bai, baina norajoan, zer nahi dugu?

Bakearen prezioa normaltasuna bada,orduan ez du merezi borroka.

Demokraziaren prezioa hori da: poliziabarruratu. Ari gara euskaldunak juduenakatsak ….

- Eta nola ikusten duzu soluzioa…?

- Me miró y se puso triste y nada me res-pondió.

88 00 kk oo

dd ee nn dd aa

mmiitt iikkooaakk

Page 6: 130. zenbakia (2013ko iraila)

6- artzape @topagunea.com

] getarian zer berri?

Urteko harpidedun kuota urrian kobratuko dugu

Artzapeko lagunok, urrian urteko kuota kobratuko dizuegu. 22 euro herrianbizi zaretenoi, eta 27 euro postaz jasotzen duzuenoi.

Oraindik ere badaude harpidedun batzuk 2012ko kuota ordaindu ez dutenak.Mesedez diru egoera ez daukagu ona, izan ere, aurtengo Eusko Jaurlaritzako dirulaguntza ez dugu jaso. Beraz eskertuko genizueke iazko kuotaren kantitatea (aur-tengo bera dela) sartuko bazenukete gure kontuetako batean. Arazorik edo galde-rarik bazenute jarri gurekin harremanetan, dirua ezinbestekoa baitugu aurrerajarraitu ahal izateko. Hauek dituzue gurekin harremanetan jartzeko bideak:

- [email protected] helbide elektronikora mezu bat idatzi.

- 943 00 05 48 bulegoko telefonora edo 660 120 602 mugikorrera deitu.

- Edota bi kontu korronteko hauetako batean dirua sartu:* Kutxabank: 2095 5040 59 1062391528. * Euskadiko kutxa: 3035 0192 91 1920005322.

Inork banketxeko datuak aldatu baditu jarri gurekin harremanetan mesedez.

Hemendik ere harpidedun ez zaretenoi animatzen zaituztegu harpidedun egitera.

Amaitzeko, harpidedun guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu aurtengoan ere zuen laguntza izateagatik.

Mahats uztaurrian hasikodira jasotzen

Goazen guztiok Tuterara!Datorren urriaren 20an, Tuteran ospa-tuko da aurtengo Nafarroa Oinez ekital-dia. Festa handi honetarako prestaketakaurrera doaz, eta dakizuenez, Jon Illarra-mendi getariarra bertako ikastolako ira-kaslea dugu. Horrenbestez, herritarroi,bertara laguntzera joateko deialdialuzatu nahi digu.Oraindik bidaiaren nondik norakoakzehazteke daude, baina antolaketa mar-txan dago. Kontaktuko pertsona JosuneUrresti da, eta hauxe duzue bere telefonozenbakia: 615747922.Informazio gehiago dugunean Artza-peko Facebook orrialdean jarriko dugu.

Animatu guztiok euskararen festanparte hartzera!

Uda ona egin badu ere, udaberrikoeguraldi kaskarraren ondorioz,mahats bilketa urrian ekingo dioteherriko mahasti etxeek. Normaleanirailaren amaieran hasten dira txa-kolin ekoizleak beraien uzta jaso-tzen, baina aurten pare bat asteberanduago egiteko asmoa dute.Oraindik mahatsaren kalitatea nola-koa izango den zehazteke dago.Azken urteetan uztak oso onak izandira bai kantitate eta kalitatearidagokionez. Ea aurten ere iazkoarenmailakoa izatera heltzen diren.

PortukoTAOk emaitza onakizan dituIrailaren 10ean Udala Informatzenegin zen bileran, portuko aparka-menduei buruzko balorazio positi-boa egin zuten udaletxeko ordezka-riek. Azken urteetan EuskoJaurlaritzak kudeatu izan ditu apar-kamendu hauek, eta orain, gobernualdaketaren ondorioz, Udalari emanzaio hauen eskumena. Hala, sistemaeraberritu egin da. Lehen portukosarreran eta irteeran jarritako hesia-ren bidez zuzentzen zen ibilgailuenjoan-etorria. Aurten berriz, TAOmakinak jarri dira eta bisitariekegun osoan autoa aparkatzekoaukera izan dute. Sistema honenbidez N-634 errepidean sortzenziren auto ilarak ekidin dira.Horrez gain, 10 lanpostu berri sortudira eta herritarrentzat albiste osoona izan da.

Page 7: 130. zenbakia (2013ko iraila)

Sukaldetik irratirako jauzia egin zuen orain urte batzuk Pili Manterolak. Asteartero“Sukaldari dema” aurkezte jarraituko du Igor Zalakainekin batera Euskadi Irratian.Baina orain beste proiektu berri batera eman du salto getariarrak. Irailaren 23an Txo-riene izeneko sukaldaritza saioaren denboraldi berria abiatu zen ETB1en, eta berri-kuntzen artean, aurkezlearen figura dago. Hain zuzen, Pili izango da hemendikaurrera saioa gidatuko duen pertsona. Zorterik onena opa diogu sukaldari etakomunikatzaile fin honi!

Eskola programa didaktikoa

Amaitu da uda, eta gehienok izan ditu-gun oporraldiak.Azkeneko Artzapen beste gai bat jorratugenuen, baina ikasturte berrian guregaira bueltatuko gera, eta horretarakopentsatu dugu ikastetxeentzako propo-samen batzuk azaltzea.

2013-2014 Programa Didaktiko EskolarraIngurumen Hezkuntza eta Sentsibiliza-ziorako Eskola Programa Didaktikoa,Garapen Jasangarriaren Euskal Inguru-men-Estrategia 2002-2020 barnean koka-tua, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-ren ingurumen-hezkuntza elementunagusietako bat da, eta ingurumenabehatzeko, aztertzeko, gozatzeko etahobetzeko hainbat jardueretan oinarri-tuta dago.2013-2014 kurtsoan, Eskola ProgramaDidaktikoan parte hartu nahi duten zen-tro eskolarrentzako, izena emateko epea2013ko irailaren 10ean ireki da, 946870402 telefono zenbakira deituz.* 2013-2014 kurtsorako Unitate Didakti-koen eskaintza:Biodibertsitatearen hastapenakBiodibertsitatea: PaduraBiodibertsitatea: Kostalde harritsua etahareatzakBiodibertsitatea: Denboran zeharrekobidaia Urdaibaiko natura-aberastasuna* 2013-2014 kurtsorako FormakuntzaModuluen eskaintza:Espezie inbaditzaileak eta biodibertsi-tate galera: Baccharis halimifoliaZientzia eta itsasoa esperimentatuBehin zentro eskolarrak data bat aukera-tzen duenean, Euskadiko BiodibertsitateZentroko Ingurumen Hezkuntza Sailak,bisitaren aurretiko eta ondorengo mate-riala bidaliko dio korreo elektronikobidez.* Beste ekimen batzuk:2013ko urriaren 1, 2 eta 3an: HegaztienMundu Mailako Egunaren ospakizunazentro eskolarrekin.

Informazioa gehiago:Tel. 943 896024

[email protected]

] bi hitzetan

Pili Manterolak aurkezten duTxoriene saioa ETB1en

2013ko iraila artzape-7

Ion Larrañagak denboraldi bikaina osatu du Hondarribian

Iazko urrian elkarrizketa egin genion Ion Larrañagari ARTZAPEN. Orduan ereburutu zuen denboraldi ona zela-eta, egin genuen hitzordua berarekin. Kontxakobandera irabaztea amets bat zela aipatu zuen, eta urtebete beranduago ametsa egibihurtu du. Edizio polemikoa izan da aurtengoa, baina azkenean traineru berdeakeraman du trapua etxera. Bandera preziatuaz gain, beste bi bandera irabazi dituzteTKE ligan. 159 punturekin laugarren tokian amaitu dute liga hondarribiarrek.

Zorionak Ion!

Argazkia: Oarsoaldeko Hitza

Argazkia: Etb.

Page 8: 130. zenbakia (2013ko iraila)

8- artzape @topagunea.com

Izaskun Urbieta ] Elkarrizketa

Orain bi urte arte Kenpo-Kai kirola ezezaguna

zen getariar askorentzat. Garai hartan hasi

zen kirol hau praktikatzen Mikel Lorenzo

herrikidea. Ordutik hona kirolak berak izan

duen oihartzuna Getarian, eta Mikelek ere

bere aldetik izan duen eboluzioa aipatzeko

modukoa da. Pixkanaka herritarrak hurbiltzen

ari dira Kenpoaren diziplinara eta Mikel berriz

abuztuan Japonian izan zen Munduko

Txapelketa jokatzen. Gerriko beltza lortzeko

azterketa gainditu zuen bertan.

Abuztuaren hasieran joan zinen Japoniara; Hamamatsuhirira.Uztailaren 31an abiatu nintzen hara zehazki, eta abuztuaren10erako bueltatu nintzen etxera. Hegazkinez Tokion lurhartu eta autobusez 5 ordu bidaiatu ondoren iritsi nintzenHamamatsu hirira. Han bost egun pasa nituen eta ondoren,

Nagoya izeneko hirian beste lau egun egon nintzen.

Zer egin zenuen bi hiri horietan?Hamamatsun, egunero entrenatu edo gerriko beltza lor-tzeko prestatzen egoten ginen ni eta nire taldekideak. Hantxapelketa jokatu, eta azterketa ere bertan pasa nuen. Behin5 egunak igarota, Nagoyara joan eta turismoa egin genuen.Tenpluak ikusi…

Bi urte zoaz arte martzial tradizional japoniar hau egiten etaMunduko Txapelketa jokatzera iritsi zara. Lan, sakrifizio,sufrimendu…asko izango zen, ez?Entrenamendu asko suposatu dit, lau bat ordukoak askotan.Estres asko, baina pena merezi izan du. Beran edo Oiartzu-nen entrenatzen nuen, hemendik ordubetera. Lanetik ateraeta hara joateak nekatzen du, egia esan. Hala ere, astebetezentrenamendu intentsiboak egin genituen Getarian, eta niriongi etorri zitzaizkidan. Izugarrizko esperientzia izan daJaponiara joatea, ez dut bidaia ahaztuko.

Japonian jokatzeko txartela iaz Espainiako Txapelketan lor-tutako 3. postuari esker izan da.Hirugarren postua defentsa pertsonaleko tekniketan lortu

Mikel Lorenzo

“Ez nekien zer topatuko nuen han,

baina ikusitakoak ikusita,

oso harro nago egin nuenarekin”

Page 9: 130. zenbakia (2013ko iraila)

] Elkarrizketa / Mikel Lorenzo

2013ko iraila artzape-9

nuen. Berdin du zein modalitatetan lortzen duzun lehe-nengo hiru postuetako bat, mundiala jokatzeko aukeradenek ematen dizute. Gainera, ez dut defentsa pertsonalekotekniken modalitatean soilik hartu parte. Beste denetanjokatzeko aukera ere izan dut.

Ezberdintasun asko al dago Euskadiko eta Espainiako txapel-ketetatik mundukora?Bai. Lehenengo bietan pisuaren arabera jartzen dizkiguteaurkariak, eta mundukoan ez. Borrokako modalitatean, nibaino 20 kilo zen baten aurka aritu nintzen eta adinez ere 32-33 zituen. Gainera, azken mundialean (orain 3 urte) beraizan zen garailea.

Horretaz gain, borrokak ezberdinak dira. Hemen motabatzuetakoak ditugu, eta han gogorragoak dira: hanketanahal duzu jo, belaunak ahal dira erabili…

Txapelketaz gain, gerriko beltza lortzera ere joan zara.Bidaia horretarako ere aprobetxatu genuen. Horregatik, txa-pelketarako entrenatzeaz gain, azterketa ere prestatu beharizan genuen, eta guztia ongi menperatzeko denbora gutxiizan genuen. Kasualitatez, Euskal Herritik joan garen guz-tiok egin dugu bai azterketa baita txapelketan jokatu ere.

Kirol japoniarra izaki, mundiala jatorrizko herrialdean joka-tzeak ilusio berezia egingo zizun, ezta?Entrenatzaileak esan zigunean hara joateko aukera genuela,

ez nuen sinetsi hasiera batean. Entrenatzen hasi ginenean,txapelketa prestatzeko, serio hartu nuen eta ilusio askorekinjoan nintzen. Maisuak komentatu zigun berak gure adinazuenean ez zuela Japoniara joateko aukerarik izaten eta gukaprobetxatu egin behar genuela. Orain eskuragarriagodaude bidaiak, eta egia esan, guretzat oso handia izan zenhara joatea.

Gerriko marroitik beltzera pasatzeko froga bertan eginzenuen, eta lortu ere bai.Azterketa gogorra jarri ziguten, baina beno, lortu nuen gain-ditzea. Frogak lau atal izan zituen. Lehenengoan jugo tekni-kak landu genituen, 5 guztira. Bigarren zatian, hiru egurxafla puskatu behar izan nituen ukabilkadaz. Hurrengoan,harri bat puskatzea baita ere, eskuarekin. Eta azkenik, kata-rekin ibiltzea. Zailena harria puskatzearena izan zen.

Helburu hau lortuta, zein beste helbururekin joan zinen hara?Txapelketa nola joango zen ez nekien. Hau da, ez nekien zertopatuko nuen han. Baina ikusitakoak ikusita, oso harro nago egin nuenarekin. Borrokaldi ona osatu nuen, bainazorte txarra izan nuen lehenengo errondan munduko txa-peldunaren aurka lehiatzea suertatu baitzitzaidan. Justu ira-bazi zidan, ez pentsa! Azkenean bere fisikoa handiagoa zen,eta nik leher eginda amaitu nuen.

Esperientzia orokorrean, ona beraz.Ederra. Bertako umeekin eta guzti ibili ginen entrenatzen,

“Hango haurrek zerbait berezia dute. 3-4 urterako badakite jadanik borroka egiten”

Page 10: 130. zenbakia (2013ko iraila)

10- artzape @topagunea.com

] Elkarrizketa / Mikel Lorenzo

eta primeran pasa genuen beraiekin. Hango haurrek zerbaitberezia dute. 3-4 urterako badakite jadanik borroka egiten.Gainera han familia guztia joaten da entrenatzera batera.Arte martzialen barruan eragin handienetarikoa duen kirolada.

Zein herrialdeetako jendea joan zen lehiatzera?Nepaliak, frantsesak, japoniarrak eta gu. Zeelanda berritiketa Iranetik etorri behar zuten, baina azkenean ezin izanzuten bidaiatu.

Diru laguntzarik ez zenuten jaso hara joateko.Ez. Eskatu genituen eta onartu digute diru laguntzak jaso-tzeko eskubide osoz gaudela, baina ez dagoela dirurik esa-nez, ezer ere ez dugu jaso.

Beraz, bidaia zuk zeuk ordaindu duzu.Hegazkin txartelaren joan etorria bai, baina bestela denaordainduta izan dugu. Han, Kenpo egiten duten kirolarienetxeetan egon gara bizitzen. Oso ongi portatu dira gurekin.

Kenpo kirola izateaz gain, filosofia edo ideia jakin batzueninguruan mugitzen da.Han familia bat bezala dira, eta horrela portatzen dira. Ekin-tzak batera egiten dituzte, tenpluak ikustera joaten dira,agurrak egiten dituzte… Kirola da, baina hortaz gain bestearte diziplina batzuk sartzen ditu bere barnean. Kenpomedikuntza dago, armak egiteko erak daude, liburuak…

Kenpo egiten duten pertsonen etxeetan bizi izan zinetelaaipatu duzu. Baina zuri hain zuzen, Kenpoko presidentearenetxean egotea tokatu zitzaizun.Hala da. Hamamatsuko egonaldia, nik eta beste bik bereetxean egin genuen. Pixka bat gogorra izan zen. Goizero06:30tarako esnatzen ginen, gosaldu eta kotxean ordubetekobidaia egin ondoren entrenatzera joaten ginen, edo zerbait ikustera, bainu japoniarrak hartzera...Jateko beti arroza izaten genuen; bai gosaltzeko, bazkal-

tzeko eta afaltzeko. Arroza beste zerbaitekin. Eta, hizkun-tzaren aldetik, ingelesez hitz egiten ginen.

Nolakoa zen etxea? Marrazki bizidunetan ikusten den bezala?Etxe guztian zehar moketa zegoen, eta hanka hutsik ibilibehar zen. Mahaiak baxu-baxuak ziren, eta lo egiteko moke-taren gainean koltxoi bat bota, eta horrelaxe egiten genuen.

Izugarrizko beroa egin zigun, %98 hezetasuna, eta lo egitekoere aire egokitua ipintzen genuen. Kalean ere toallarekin joa-ten ginen izerdia kentzeko.

Nolako iruditu zaizu Japonia, orokorrean?Kultura ezberdina dugu eta horren barruan ezaugarri ezber-din asko. Oso puntualak dira, orduari garrantzi asko ematendie. Adibidez, 8tan atera behar baginen etxetik, eta bostgutxirako denok prest bageunden ere, zain egon beharginen 8ak jo arte.

Teknologian oso aurreratuak daude. Bazkaldu normaleanetxetik kanpo egiten genuen, jatetxeetan, eta han ez dagozerbitzaririk. Makina batzuetan zer bazkaldu nahi duzunaukeratu eta prestatutakoan sukaldetik deitzen zuten zurebazkaria jasotzeko. Edo bestela mugikor bat ematen ziguteneta jotzen zuenean, jaiki eta janaria hartzen genuen.Gauetan berriz ez dago parrandarik, ez dago tabernarik etakaraokera joaten dira.

Anekdotarik izan zaizu?Bi lurrikara sufritu genituen. Bat gainera azterketa egiten ariginen momentuan! Nahikoa ez, nituen nerbioekin, gaineralurra mugitzen hasteko!

Oraindik harremanetan jarraitzen duzu hango pertsonekin.Bai, e-mail bidez jarraitzen dugu kontaktuan. Oso gusturaegon zirela kontatzen dit, eta ea zer moduz nagoen… Osojende jatorra eta atsegina izan zen gurekin. Asko eskertu

“Han familia guztia joaten da entrenatzera

batera”

Page 11: 130. zenbakia (2013ko iraila)

2013ko iraila artzape-11

] Elkarrizketa / Mikel Lorenzo

“Kirolada,baina hortazgain beste arte

diziplina batzuksartzen ditu

bere barnean”

genien guregatik egin zuten dena.

Okerrena bidaia agian…Bueltakoa oso luzea izan zen. Aurrena 5 ordu autobusezTokioko aireportura. Han beste 5 orduz zain egon ginenhegazkina hartzeko. Hartu ondoren, 10 orduko bidaiaDubaira. Han 7 orduko eskala geneukan. Aireportuan ber-tan egon ginen, baina ez ginen aspertu. Izugarrizko airepor-tua da, denda pila batekin, oso garestiak gehienak. Gero,Madrilera zihoan hegazkina hartu eta beste 7-8 bat orduegin genituen. Azkenik, Madriletik etxerako bidaia, kotxezegin genuen, aireportuan bertan utzita baikenuen.

Eta hemendik aurrera zer?Jadanik entrenatzen nabil eta ikasturte honetan ere, Euskadieta Espainiako txapelketak izango ditut. Bestalde, gerrikobeltz nazionala ateratzeko azterketa ere izango dut. Japo-nian gerriko beltz internazionala atera nuen, baina Espai-niako federazioak nazionala ateratzea ere derrigortzen du.

Orain maisuaren laguntzaile ere banaiz, eta umeen talde batatera ezkero, beraien entrenatzaile izateko gai naiz, jadanik.Beraz, ea haurrak nahiz helduak animatzen diren kirol hauegitera!

“Bi lurrikara sufritugenituen. Bat gaineraazterketa egiten ariginen momentuan!”

Page 12: 130. zenbakia (2013ko iraila)

12- artzape @topagunea.com12-artzape @topagunea.com

Salbadoreak 2013Sei egun jaietan igaro ondoren, giro ederrarekin emanzitzaien amaiera larunbatean aurtengo Salbatoreei.Banderaren igoeran eguraldiak ez zuen asko lagundu,baina jaitsieran, giro bikaina izan zen, bai eguraldiaga-tik bai Gure Txeru elkarteko kideei egin zitzaienharreragatik; izan ere, haiek jaitsi zuten bandera, Txeruren danborradan parte hartu zuten lagunenlaguntzarekin Bandak ereserkia jo zuten bitartean.

Azpimarratzekoa izan da aurtengo festetan izan denparte-hartzea: GureTxeruren danborradan bildu denjendetzan, Futbito txiki txapelketan, Zorolinpiadetan(gaztetxoetan zein helduetan), baltsa-karreran, patata-tortilla txapelketan, marmitakoarenean… Danborra-daren eguna aldatu egin behar izan zen, eguraldiagorabehera, baina azkenean, dena oso ondo atera zen.Bide batez, zorionak Txerukoei egindako lanagatik!Txosnagunean ere ekitaldi ugari izan dira, eta giro onaizan da: kontzertuetan, bertso-saioan, 60 eta 70ekomusikako gauean…

Aurten ere, izan da zer jan eta zer edan. Atun errea etatxahala jatera jende ugari gerturatu zen; azken horre-tan, gainera, Bihurri eta Zubizarreta aizkolarien era-kustaldi bereziaz gozatzeko aukera izan zen, baitaJulio Aranbururen soka-salto saioaz ere. Segundobatzuengatik ez zuen errekorra lortu, baina erakus-taldi bikaina eman zuen.

Hondakinei dagokienez, Udalak ahalegin berezia egindu antolatutako ekitaldietan birziklapena bultzatzeko;erraztasunak eman dira (eskertzekoa Zero Zabor tal-dearen laguntza), eta marmitako-txapelketako bazka-rian ontzi berrerabilgarrien alde egin da.

] argazki txokoa

Argazkia: Ibon Iribar

Page 13: 130. zenbakia (2013ko iraila)

Argazkia: Sandra Erce

Argazkia: Sandra Erce

Page 14: 130. zenbakia (2013ko iraila)

14- artzape @topagunea.com

Izaskun Urbieta] Erreportajea

Herriko leku izenek arrazoi edo esanahi baten ondorioz dute

izen hori. Horregatik, toki bakoitzari bere izen egokiz deitzea

oso garrantzitsua da. Belaunaldiz belaunaldi, eta gehienetan

ahoz aho pasa dira leku horien izenak herriko familia edo lagu-

nartean. Orain, herriko mapa toponimikoa osatu dute hainbat

talderen elkar-laguntzari esker, betirako izango den mapa ireki,

txukun eta dotore batean. Lan honen partaide izan dira Miren

Agirrezabalaga, Jon Goenaga eta Hilario Larrañaga. Beraiek

kontatu digute hain zuzen lan honen nondik norakoak.

“Mapa toponimiko honek bi hasiera ditu”, aipatzen ekin diobere jardunari Mirenek. “Orain bi urte Aizpurupe inguru horre-tara surflari ugari hurbildu ziren olatu erraldoien bila. Arra-kasta handia izan zuen, eta horrek, komunikabide asko ekarrizuen zonaldera. Zer gertatu zen, baina? Komunikabideetaninguru horretako leku izenak, surf munduan erabiltzen direnmoduan bakarrik ipini zutela, eta herriko biztanleak hau ikusizutenean haserretu egin ziren arrazoi osoz”.

Leku horiek bere jatorrizko izena dute, urteetan erabili dira, etagaur egun ere erabiltzen dira. Horregatik, Getariako GaztetapeSurf Taldeak, arazo horri konponbidea bilatze aldera, kostal-deko mapa toponimiko bat egitea pentsatu zuen. Hala, jato-rrizko izenez osatutako mapa sortu eta inguruko surf eskole-tara eta federaziora bidali zuten.

“Mapa ongi egiteko, beste mapa zaharrago batzuetan kontsul-tatu genuen, arrantzaleei galdetu genien… Behin mapamoduko bat osatutakoan, berriro ere beraiei bueltatu genienzuzenketak egin zezaten. Eta hala, kostaldeko mapa toponimi-koa eratu zen”.

Gainera, Mirenek esan duenez, “bere funtzioa bete zuen egin-

dako mapa honek. Eusko Jaurlaritzak surfa bultzatzekoproiektu bat osatu zuen, eta hasiera batean izen arrotzak ipinizizkien leku hauei. Guk mapa hau bidali genien, eta zuzenke-tak egin zituzten. Beraz, gu pozik”.

Kostaldeko mapari jarraipenaBeraz, Getariako mapa toponimikoaren lehen hazia kostaldeaeginez hasi bazen ere, mapa osatuaren hasiera orain dela urte-bete izan zen. “Udaletxeak mapa toponimiko bat egiteko gogoazuen, eta horretarako, datu bilketa hori egiteko, herriko jendeabehar zuen, ingurua ongi ezagutzen zuena” kontatu digu Hila-riok. Hala, Sustraiak taldera jo zuen Udalak, eta lan hori egi-teko baietza eman zuten. “Gure helburua da gero, herriko lekuzehatz batzuetan, Gaztetapen, portuan, Aizpurupen… eta eus-karri batzuen bidez, mapa hauek jartzea”.

Gutxi gorabehera urtebeteko lanaren ondorioa izan da mapatoponimikoaren eraketa, eta hasieratik, lantaldearen barnean,eginkizunak banatu egin zituzten. “Ohartu ginen lanak bana-tzeko momentuan bi zonalde garbi bereizi ahal zirela: kostal-dea alde batetik, eta barnealdea (Askizu, Meagas…) beste alde-tik”, aipatu du Hilariok. Horregatik, inguru bakoitza egitekopertsona egokien bila hasi ziren, hau da, barnealdea osatzekonekazarien laguntza beharrezkoa izango zen, eta kostaldekoaegiteko berriz, arrantzaleena. Hala, Askizu eta San Prudentzioinguruak egiteko Jon Goenagak hartu zuen ardura, Meagasaldea egiteko Carlos Peñak, eta kostaldeari jarraipena ematekoHilario Larrañagak.

Barnealdeko mapaAskizu eta San Prudentzio inguruak Jon Goenagak landuzituen eta bere lan metodoa hain zuzen, hiruzpalau nekazarie-kin elkartu eta berriketaldiak izatea zen. “Nik galderak egitennizkien eta denen artean gauza kuriosoak ateratzen ziren”,aipatu du Jonek. Horrez gain, lurren eskriturak lortzen saiatuzen, hala, lurren jatorrizko izenak zeintzuk ziren argitzeko. “Ezda lan erraza izan hau, izan ere, jendeak errezeloak izan ditu

Page 15: 130. zenbakia (2013ko iraila)

2013ko iraila artzape-15

] Erreportajea / Herriko ondare toponimikoaren balioa

eskrituren kontuarekin”. Urte askotan bertan bizi direnekin,ehizan ibiltzen direnekin… izan ditu elkarrizketak Jonek, etaez du kontraesan askorik bilatu. “Denek izen berdinekin eza-gutu izan dituzte lekuak, beraz, alde horretatik ondo. Izenbatzuk toponimikoki balio gutxikoak izan daitezke, bainabelaunaldiz belaunaldi pasa dira eta aintzat hartu ditugu”.

Kasu batzuetan izen horren zergatia edo jatorria jakin izandute. “Adibidez, telleriak (teilak egiten ziren fabrika txikiakzeuden), ikaztegiak, zuhaitzek ere izenak eman dituzte lekuei:sagastia, pagadia, gaztainadi”.

Zailtasunak“Mapa irekia da”, esan du Hilariok. Azken finean, kostaldekoleku batzuei Askizu aldeko pertsonek modu batera deitzendiote, zumaiarrek beste batera, Getariako arrantzaleek ereezberdin… “Ez dago mapa itxita, azkenean birkokatze batzukegiteko, edo haitz bati izen bat jartzeko irekia dugu bidea”.

Hain zuzen, horrelako momentuetan aurkitu dituzte zailtasunhandienak lanean ibili diren pertsona hauek. “Ni konkretuki,haitzak dauden tokietan ohartu naiz, batzuk ez dituztela tokiberean kokatzen haitz jakin batzuk. 100 metroko aldearekinkokatuko dituzte, ez dago ezberdintasun handiegirik, bainaegia da horrelako momentuak izan ditudala. Salbuespenakizan dira, hala ere”, aipatu du Hilariok. Zalantzak argitzeko,estatistiketara edo mapa zaharragoak begiratzera jo dute. “Nireaitak bazuen berak egindako mapa bat, bere markazioekin, etahan begiratu izan dut”. Mirenek gaineratu du: “Arrantzaleizandako batek baino gehiagok du norberak osatutako mapabat, beraien izenekin jarrita. Beraien ondarea da, altxorra. Ikus-ten denez, beraiek ere saiatu ziren leku izenak paperean jartzeneta horrek laguntza eman digu”.

AberasgarriaHirurak bat datoz esaten oso lan aberatsa eta polita izan delaonartzean. “Leku baten izenaren jatorria jakitea, eta horren

inguruan dauden bitxikeria eta anekdota guztiak ezagutzea osoaberasgarria izan da”, esan du Hilariok. “Lan hau eginez, besteondare baten presentziaz ere jabetu naiz, ur azpiko toponimiaz,arrain tokiez” gaineratu du. “Orain GPSaren bidez, koordena-dak ematen dira eta bertan aurkitzen dute arraina. Lehen aldiz,arrain guneetarako izenak zituzten, ur azpiko haitzek ere baieta orain galtzen ari da pixkanaka”.

“Herriko izenen atzetik istorioak daude, kasu batzuetan ofi-zioak ere bai eta horren berri jakitea oso polita da” aipatu duMirenek. “Lehen harrobi bat zegoela jakin da, eta ziur aski hor-tik ateratako harriarekin egin dira Getariako etxe asko, eta ezdakigu”. “Bilboko kaleak ere hemendik ateratako harriarekinegin direla ere jakin dugu”, esan du Jonek. “Izen hauei esker arigara jakiten garai batean gure aurrekoek nolako bizimoduazeramaten” esan du Mirenek.“Orain gutxi ere beste bitxikeriabat jakin dut” aipatu du Hilariok. “Lapur zelaia deitzen densoro bati buruz. Itxura denez, nahiko altu dagoen zelai bat da,eta handik beste soroetan eta baratzetan lapurtzen ibiltzen zire-nak kontrolatzen ziren”.

Bizilagunen laguntzaAhozko komunikazioaren adibide garbia izan da lan hau.“Hasiera batean harriturik agertzen ziren”, esan du Jonek.“Baina ulertzen zutenean zertarako ari ginen lanean, kolabora-tzen hasten ziren inongo arazorik gabe. Batzuetan zalantzakbaldin bazeuzkaten, beraien etxekoei deitzen hasten ziren”.

“Bai, hala da” komentatu du Hilariok. “Zailena bat hizketanhastea zen, ondoren denak hasten ziren jarraian. Azken finean,mapa hau egiteko ezinbestekoa izan da, batez ere, arrantzaleeta nekazarien laguntza”.

Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkie ikerketa lan honetanlagundu duten pertsona guztiei. Beraiek gabe zaila izango bai-tzuten osatu duten mapa toponimiko interesgarria eta baliaga-rria osatzea.

Page 16: 130. zenbakia (2013ko iraila)

16- artzape @topagunea.com

] farmazitik

Koordainketa:

Erabiltzaileentzako informazioa

Uztailaren 1ean sartu zen indarrean koordainketa farmazeitukoa, DERRIGORREZKOA dena 16/2012 Errege Dekretu Legearenarabera, Gobernu Espainiarrak ezarritakoa. Hau dela eta, farmazia DERRIGORTUTA dago ekarpena bai pentsiodunei, bai akti-boei kobratzera.

OTIaren EKARPENENTZAT LEHENTASUN HURRENKERA:

1. FARMAZIALARIEK BERE ORDENAGAILUAN OSAKIDETZAKO DATU BASEAREKIN EGIAZTATUKO DUEN EKARPENA.

2. ERREZETAN INPRIMATUTAKO OTI KODIGOAREN ARABERAKO EKARPENA.

3. ERREZETAREN KOLOREAREN ARABERAKO EKARPENA.

ARAZOEN KONPONBIDEA:

- Zure Osasun Txartelarekin ( OTI ) edozein arazo izanez gero: haustura, bandarik gabeko txartela… Zure Osasun Zentrora joan.

- (OTI) ekarpenarekin edozein ezadostasunen bat izanez gero, Gizarte Segurantzako ( GSIN) bulegora joan.

- Berme errentaren sarrera/langabe egoeraren gaineako ezadosasunen bat izanez gero, LANBIDEra joan.

- Gastuen itzulketa erreklamatu behar izanez gero ( gehiegik obratutako ekarpena ) zure Osasun Zentrora joan beharko duzu erre-zetaren kopiarekin eta erosketa tiketarekin.

- Edozein argibide eta informazio gehiagorako ZUZENEAN 012 telefonora dei dezakezu.

Page 17: 130. zenbakia (2013ko iraila)

] getaiko gaztetxea

Opor garaiak igaro ostean bagatoz berriz ere negu beltz eta ilun bati arpegi alai batez irrifar egitera, neguak ere ederrak izan dai-tezke eta, batez ere gure denbora librea aprobetxatzeko ahalmena baldin badugu.Uda gaztetxeko ekintzei dagokionez ez da izan oso aberatsa, guztiok baitakigu uda opor garaia dela eta hondartza zaleak garelagu, getariarrok. Gaztetxeak ordea izan zuen bai esku-hartzea abuztu hasieran ospatu genituen festetan. Besteak beste lehen egu-nean ospatzen den gazte egunaren arkitektu izan ginen, herri bazkariaz eta baltsa txapelketaz gozatzeko aukera izan zenuten ere,geuk ere noski.Txosna guneari dagokionez, gaztetxeko partaideok protagonistetako bat izan ginen, ez ginen bakarrak izanordea kontzertu ezberdinen antolakuntzan edota txosna guneko muntaian. Bolondresi eskerrak ematekoaprobetxatzen dugu. Balorazioak onak izan dira, getariako jendeak erantzun baitu, ordea, herriko taldeezberdinen eskeintzak, hala nola, talde kulturaleen edo kirol taldeen eskeintzei zuku gehiago ateratzenikastera bultzatzen zaituztegu. Iraila hasieran, lau kontzertu izan genituen; Mamagaitz, Mandanga, Armagedom eta Metralleta.Giroa ederra bizitu genuen, ordea getariar gutxiren presentzia izan genuen. Getariarron presentziaeskasa dela eta, osteguneroko asanbleetarako gonbidapena zabaltzen dizuegu, zuen proposamenakentzun ahal izateko, eta gaztetxea guztiona egiteko. Gaztetxea guztion etxea izanik, guztion partaide-tza ezinbestekoa da, beraz, animatu eta eraiki ditzagun ekintza ezberdinak gazte eta helduentzat, guztia ez baita neguko arratsalde ilunetan tabernako aulkietan pausaturik egotea.Bestalde, udako pagotxaren ostean, eztabaida taldea berriz ere martxan da, inoiz baino indar gehiagorekin.Urrian hasiko gara, gaiak zehaztu gabe daude oraindik, ordea, nahi duenak aukera izango du beraien gaiak proposatzeko, oste-guneroko asanbleetara azalduz edota hilabeteko azken asteartean gaztetxera gerturatu eskero. Azken astearteetan bilduko baikaraafai-merienda goxo bat lagun dugularik gai ezberdinen inguruan solastera. Aurreko denboraldiko eztabaidak oso interesgarriakizan ziren; AHT-az, erlijioaz, hezkuntzaz, justiziaren papelaz… hitz egiteko aukera izan genuen.Azkenik, urrian kontzertu zerrenda txiki bat ere badaukagu, hauen artean kanariar uharteetatik etorriak ere izango dira. Infor-mazioa ikusgarri izango duzue taberna ezberdinetan urria aldera. Gehiago ez luzatzearren, gonbidapen bat zabaltzen diogu edonori beren kezken edo nahien inguruan zerbait eraiki nahiko balu,edota sinpleki, norbanako bakoitzak duen ezagutzak trasmititzeko gogoa badu gaztetxera azaltzeko. Ateak zabalik ditugu, neguilunari argiz buztiriko pintzeladak emateko.

GETAIKO GAZTE ASANBLADA

Gaztetxeko ekintzakNegu beltz eta ilun bati arpegi alai batez irrifar egin

Page 18: 130. zenbakia (2013ko iraila)

18- artzape @topagunea.com18-artzape @topagunea.com18- artzape @topagunea.com

] historiaren katebegiak / Udaletxeko artxiboetatik ...

18-artzape @topagunea.com

Gertakari gogor bat. Horixe da ondorengo lerroetan jorratukodugun auziaren zergatia . Martin Isasikoa getariarraren erail-keta, hain zuzen ere. 1561eko abenduaren 10ean gertatutakoa. Askotan, baina, halako gertaera bat ez da edozein aitzakiagatikematen. Garai hartako gizarteak indarkeriaren inguruan kul-tura edo ekintza ezberdinen mailaketa bat zuela aipatu dutehainbat ikerkuntzek; hau da, indarkeria jarrera batek (berezikimatxinada, altxamendu edo agintarien aurkako erreakzioetan)“kultura” edo “kodigo” bat zuela; beste era batera esateko,askotan gauzak ez zirela berez edo ustekabez hasten. Gurepasadizo honen inguruan zeuden arrazoiak ere, diruditenakbaino sakonagoak dira, eta hiribilduko gobernuarekin zeriku-sia zutela dirudi. Ez ziren Erdi Aroko bandoen arteko borro-kak, baina ez zeuden tradizionalki horiei eman zaien itxuratikoso urrun...

1561eko abenduaren 10-a zen, arratsaldeko 18’00-rak jota. Ilun-duta zegoen dagoeneko, eta jende gutxi Getariako kaletanbarrena; horien artean Martin Isasikoa. Hiribilduko kale nagu-sian zehar zihoan, plazatik etxerako bidean. Bat-batean, ziztadabatzuk sumatu zituen bere hanketan, eta berehala galtzakgorriz tindatuta ikusi zituen: odola bor-bor ateratzen hasizitzaion zaurietatik. Izan ere, momentu horretan traizioz etaazpikeriaz beteriko erasoa pairatu zuen Martin Arano izenekobaten aldetik. Hura izan zen Martinen azkena eta biziko zuenazken asteazkena; erasoa sufritu eta ordu gutxira, hiruzpalaurahainbat lekukoen esanetan, hil egin baitzen. Martin Isasikoarenanaia Antoniok, gertatutakoa honela deskribatu zuen: “neure anaia Martin Isastikoa, zeina bakarrik eta armarik gabezegoen, eta bere etxe pareko kalean egonik, (…) bat-batean JuanLopez Zarauzkoarenean izkutatuta zegoen Martin Arano irtenzitzaion, zeinak arma ugari eskutan zituen (besteak beste, esku-biko ezpata handi bat) eta galtza gainetan mariñelek darabiltenzaragoila txuri batzuekin mozorrotuta zegoen. Anaiagana jozuen (…) eta atzetik, azpikeriaz, labankada batez bi hankakzauritu zizkion. Eragindako zaurien ondorioz, neure anaia han-dik hiru ordura hil zen”.

Lehen begiratuan, erasotzailea Martin Arano Iruretakoa dugu.Isasiren erailketa salatzen eta bere ohorea berreskuratzearenalde egiten zutenentzat, Arano ez zen nolanahiko gizona: nor-tasun hiltzaile edo gaizkilea izateaz gain, halako zereginetan iaprofesional moduan aritzen zen pertsona zen; eskupeko batentruke halako enkarguak egiteko prest agertzen zen gizontzatzuten. Azken ezaugarri hau da guretzat garrantzitsuena, lan-tzen dugun ekintza hiribilduko leinu nagusienetako batek(nagusiena ez bazen) egindako enkargua baitzen: Zarauztarrekegindakoa, alegia.

Hauek berebiziko erraztasunak eman zizkioten Martin AranoriIsasi akabatu zezan: bi hilabetez beraien etxean apopilo hartuzuten zelatatze lanetan aritu zedin, eta behar zituen armak etamozorrotzeko jantziak eskura eman zizkioten. Abenduarenhamarrean, aldiz, aipatutako gertaera jazo zen. Martin Aranokkontulariak eman zizkion mihise txuriz eginiko zaragoilak jan-tzi, Zarauztarren etxetik atera eta atzetik traizioz eta azpikeriaz,ezpatarekin bi hanketan emandako kolpe hilgarri bat emanzion, Isasiren azala eta haragia moztuz; beste ezpatakada batek,

aldiz, boneta moztu zion. Ez zen beraz, liskar hutsa izan; aitzitik, erasoa burutu

aitzin ez zen inolako elkarren arteko kalapita edo hitzik izan.Guztia aldez aurretik pentsatuta zegoela dirudi, eta auzianzehar jasotako hitzek oso ongi adierazten digute hori: MartinArano kontratatzea ez ezik, Isasiren aurkariek jaten eta edateneman zioten, beraien etxean apopilo hartu zuten eta horrezgain, berarekin batera Isasiren nondik-norakoak zaintzen zituz-ten. Ondo planeatutako erasoa izan zen, beraz.

Gertakariaren ildotik burututako ikerketek Getariakohandikien familia bateko hainbat kideren atxiloketa ekarrizuten: Besteak beste Juan Lopez Zarauzkoa kontulariarena etabere suhi ziren Juan Ortiz Zarauzkoa doktorea eta Juan Marti-nez Zarauzkoa kontulariarena.

Baina, zer dela eta hori guztia? Isasi akabatzekohorrenbeste prestaketa behar al zen? Zergatik hartu horrenbes-teko lana garai hartan liskarrak edozein txikikeriagatik sortzenzirenean eta askotan indarkeria, eraso eta zauriekin amaitzenbaziren?

Dokumentazioak, erasoaren atzetik beste nolabaitekoarazoak zeudela aditzera ematen du. Ez zen, beraz, gertakariinozo edo funtsik gabekoa. Esan bezala, Zarauztarren inplika-zio horrek hiribilduko leinu nagusietako batena islatzen du.Bestalde, eta halakoetan jasotzen diren lekukotzak tentuz hartubehar badira ere, ez dirudi Isasi ere gizaxo bat zenik. Aregehiago, Eibarko merkatari familia garrantzitsu bateko kidezen. Getarian bere bizilekua jartzeak negozio horien itsas-irte-era bat bilatuko luke eta Probintziako kostaldean leinuarenadar bat kokatzeko saiakera islatu. Ordurako, gure hildakoaMaria Arronakoa andrearekin ezkonduta zegoen.

Azken abizen hau Getariako XV. mende amaierakohistorian garrantzia du; besteak beste, Donostiako Oianguren-La Torre merkatari leinuarekin 1494 urtean oso aipagarria denezkontza-hitzarmena sinatu zuten, hiru bikoteen bizitzak elkarlotzen baitzituen. Halaber, 1500 urtean Getariako udalbatzakegin zuen erroldan, Arronatarrak garrantzia nabarmena zutenleinu moduan azaltzen zaizkigu.

Baina ez gaitezen gure gertakaritik urrundu eta itzulgaitezen harira. Lekukotza batzuen ustetan, Martin Getariakobizitza hankaz gora jartzeko gai izan zen. Edozein aitzakia onazirudien horretarako eta bertako handikiei kontra egiteko.Auzian zehar Martin Isasikoaren nortasun gogorra edo liskar-tsua agerian uzten da. Edo hala zioten Zarauztarren aldekoek:“Martin Isasikoa gizon bazter-nahastaile eta iskanbilatsua zen;aitzakia txikienarekin ere hitzez zein egitez jendea gaizki trata-tzen zuen. Hau dela eta, hiribildu honetan hala Eibarren, Tolo-san nola beste hainbat toki eta lekutan, pertsona askorekinhaserretuta zegoen, heriotz mehatxuak eta desafikoak jaurtikiz,eta haiek hilko zituela esanez”.

Zehatz-meatz, hiru dira bi aldeen artean aipatzen diren tira-birak:1.- Batetik, eta probintziako hamaika lekutan gertatzen zenbezala, udal-hauteskunde garaian sortzen ziren hika-mikak.2.- Bestetik, eliz atarian gertatutakoa. 3.- Azkenik, Malkorbeko errebalean jazotakoa.

Era

ilk

eta

bat

bai

no

ask

oz g

ehia

go…

AR

Ch

V. R

eale

s E

jecu

tori

as d

elak

o fu

nts

a, 1

801-

1.

Page 19: 130. zenbakia (2013ko iraila)

2004ko iraila artzape -19

- 250 gr. mascarponegazta- Kakao hautsa- Kafea- 5 arrautza,- 15 bat bizkotxo - Azukrea.

2011ko iraila artzape-19

]] literatur txokoa / Izaskun Larrañaga]] moniren errezeta

612 EUROTiramisua

Idazlea:Jon Arretxe (Basauri, 1963)

Argitaletxea: EreinUrtea: 2013Orrialdeak: 256

Egiteko era:

-Lehenengo eta behin, kafe beltz-beltza egingo dugu. Baso batkafe beharko dugu. Eginda dagoenean likorearekin nahastu eta,momentuz, aparte utziko dugu.- Jarraian, arrautzen gorringoak eta zuringoak bereizi. Gorringoeiazukrea gehituko diegu (koilarakada bat gorringo bakoitzeko)eta elur-punturaino irabiatuko ditugu. Nahaste honi gaztabotako diogu, pixkanakapixkanaka, irabiatzeari utzi gabe etalodi-lodi geratu arte.- Beste aldetik, zuringoei gatz pitin bat erantsi eta elur-puntu-raino irabiatuko ditugu. Hori egin bitartean, noizbehinka, azu-krea gehituko diogu (koilarakada bat arrautza bakoitzeko).- Krema bukatzeko, gorringoak eta zuringoak oso-oso astironahastuko ditugu.- Ondoren, bizkotxoak kafearekin bustiko ditugu. Molde bateansukaldeko plastikoa jarri eta geruza bat bizkotxo ipiniko dugu,beste geruza bat krema, beste bat bizkotxo eta bukatzeko bestebat krema.- Hozkailuan 10 orduz izango dugu. Zerbitzatu bainolehen kakaoa botako diogu gainetik.

On egin!!

Euskal literaturan ezagunaden idazle baten lana aur-keztera natorkizue hilabetehonetan, Jon Arretxeren 612euro lana, hain zuzen ere.Autore honen ekoizpenaoparoa da, eta batez ere,nerabezaroa atzean utzi nahiez zuten pertsonen istorioaketa, bidaia liburuak idaztea-gatik zaigu ezaguna. Kasuhonetan, nobela beltzarenbidean jarri da eta, lan hone-kin, aurrez argitaratutako 19kamera lanari jarraipenaeman diola esan dezakegu.

Istorioa Bilboko San Fran-tzisko auzoan kokatzen da.Protagonistak Toure izenadu eta burkinafasoarra da;Afrikako pobrezia eta zuen

bizi egoera tamalgarritikalde egin eta, lehen mun-duan bizirautea helburuduen afrikarra. Bizirautekoasmoz, detektibe gisa, iker-keta lan txikiak egingo ditu,edo hala uste du berak. Isto-rioa aurrera doan heinean,kasu txiki horien garrantziazohartuko da.

Idazle honengan nahikoaezezaguna zaigu genero hau,baina bertan, idazlearenidazteko estiloa ez dagehiegi aldatzen; nobela bel-tzari tonu dibertigarriaemango dio, ez du umoreabaztertuko, beti ere istorioakazpian duen gaiak eskadezaken umore dosia kontu-tan hartuz.

Osagaiak:

Page 20: 130. zenbakia (2013ko iraila)

20- artzape @topagunea.com20- artzape @topagunea.com

Demokrazia = Tirania

]] iritzia / Iñaki Requejo

Ezagun dugu azken hauteskunde nazionaletan PP partidu poli-tikoak gehiengoa lortu zuela, ordea, legitimoa al da gehiengoa-ren diktadura baten erabilera norbanakoaren eskubide prepoli-tikoak zapaltzeko?Demokrazia bi hitzetan azaltzen saiatzen baldin bagara, guz-tiok iristen gara ondorio berdinera, hots, demokrazia gehiengo-aren gobernua dela eta hitza herriak duela. Demokrazia sis-tema politiko kolektibista bat da, non parlamentuak lege idealbatzuren bitartez gizarte perfektu bat eraikitzen saiatzenden,interes orokor batzuren menean jokatzen du, beraz, nola-baiteko sinismen logiko bat itsasi nahi digute gure garunetan.Ordea, herriak benetan bere arazoak modu eraginkor bateansoluzionatzeko tresnarik ez du. Momentu honetan, politikasumisio tresna bat bihurtzen ari da, non interes orokorrak inte-res pribatuen aurretik jartzen diren, kolektiboak du indarra.Ondorioz, estatuak gizartea interes komun baten erreinu bihur-tzen du, norbanakoren ideia eta nahiak estatuaren mugetanpausatuz, estatua itxitura bat bihurturik, zeinean ardi artaldebaten moduan jokatzen duen gizakiak.Gizakia natura egoeran berekoia eta egoista da,etengabekonerabezaro egoeran dago, gainontzeko gizakiak duen horidesira du, eta guztietan onena izateko baztar guztiak mugitukoditu. Egoera natural hau bizi dugun demokraziarekin ezindugu kontrolatu, gizakiaren pluraltasuna eta aniztasuna ezbaitu errespetatzen, amets kolektibo baten gatibu izatera behar-tzen gaitu eta ondorioz gizabanakoaren askatasuna sinismenkomun logiko batera murrizten du. Bestalde, bizi dugun demo-kraziak , gehiengoaren indarraz gizartea kudeatzeko legitimita-tea du, gehiengoaren erabaki demokratikoak ordea deliberaziodemokratiko bategaz baldintzaturik daude, norbanakoarensubjektibotasunaren ideia baztertuz. Benetan askeak gara nahiduguna egiteko? Edo askeak gara eskeintzen digutenaren bar-nean?Morala pribatua da, norbanakoarena eta ezin da kolektibizatu.Norbanako bakoitzak bere proiektu pertsonala betetzeko jaioda, norberak berea du, proiektu koletiboak masa kontrolatzekomodu eraginkor bat besterik ez da. Guztiontzat ona denak ezdu zertan neretzako ona izan, orduan, gehiengoaren ideia tira-nikoa dela baieztatu dezaket, are gehiago, gaur egun dugungizartea tiranikoa dela kategorikoki esan dezaket. Guztion-tzako gizarte idealik ez da existitzen, ideia perfekzionista zor-mane hutsa da, norbanakoak bere mikrokosmosaren jabe izanbehar duelako. Gehiengoak ez du zentzurik eskubide prepoli-tiko eta jaiotzez ditugun eskubideak zapalduz gero, beraz, kasuhauetan gehiengoa ekiditeko mekanismo konstituzionalakeraiki behar ditugu, demagogia populista baztertuaz. Demago-gia populistak ideia komunak eskeintzen dizkigu, gizarte edereta perfektu bat eskeiniaz, hori ez da erreala ordea. Komunita-teak ez du zentzurik, norbanakoaren proeiktu askeak du zen-tzua.

Egungo demokrazia hitza oso pribilegiatua bihurtu da, gauregun demokratikoa ez dena ez da egokia, hau guztia panto-mima hutsa da ordea. Bizi garen demokrazia tiraniko hutsa da,gehiengoaren legitimitatea eskuan duelarik eskubide prepoliti-koak zapaltzen baititu, adibide garbia bizi dugun egoera da.Zer deritzozu etxe-kaleratzeen arazoaz? Edo hezkuntza erre-forma basatiaz? Eta osasun publikoaz? Zerbitzu guzti hauek ezal dira gizakiak jaiotzeagatik soilik merezi dituen eskubidea?Ez al dira sistema politiko artifizialen gainetik dauden eskubi-deak? Ukiezinak izan beharko lukete ezta? Aldaketa guztihauek hainbeste maite dezuten demokraziak legitimaturikdaude, demokrazia tiranoen sistema politikoa baita.Hainbeste pribilegiatu den demokrazia beraz tirania hutsa bes-terik ez da, honen aurka proiektu zibiko idealak baztertu beharditu estatuak, eta norbanakoa askatu behar du kolektiboarenatzaparretatik. Helburuk eta proeiktuak norbanakoaren eskuutzi behar dira. Ezagun dut honek konpetibitatea ekarrikoduela, konpetibitate hau ekonomikoa izango da eta gizarteamerkantilizatu egingo du, beraz merkatuen menean biziko dagizakia, gutxienez eskubide prepolitikoen jabe izango da.Honekin batera paktuen existentzia bermatuko du estatuak,gizakiak paktuen beharra baitu bere kalkulu utilitaristak eginahal izateko.Demokrazia ez da ez ideal bate ez helburu bat, ez ditugu legeperfektuak bilatu nahi, alderantziz, realistak izan behar dugueta dugun hau arautu behar dugu, eta duguna aniztasuna da,giza ale asko zeinek bakoitzak bere proeiktua eraiki nahi duenaurresuposizio eta loturarik gabe. Demokrazia, perfikzioruntzdoan zentzurik gabeko bide ilun bat besterik ez da.Pluraltasuna eta aniztasuna dira gizakiaren ezaugarri, utilita-rista eta pragmatistak izan behar dugu, garen bezalakoak garaeta gehiengoaren diktadura ekidin behar dugu. Gizaki birtuo-soa ez da existitzen, ideal utopikoak dira horiek. Pretentzio per-fekzionistak baztertzeko garaia iritsi da. Lege eta prozedurakonstituzionalak ezinbestekoak ditugu ordea, zigorraren fun-tzio pedagogikoa gizartearen parte izatea ezinbestekoa da ere,lehen azaldu dudan egoera naturalaren barruan proiektu indi-bidualak bete daitezen.Holderlin poeta alemaniarrak azaldu zuen bezala, estatuainfernu bilakatzearen zergaitia gizakiak estatua bera zerubihurtzeko saiakeran dago.

Gizakiaren potentzialitatea landu behar da, mekanismo konsti-tuzional egoki batzuren menean, ahaztu gabe botere banaketa,estatua bera ere mugatu behar baita,gizakiaren egoera naturalaoso basatia baita. Estatua helburu ezberdinen banaketa bat izanbehar du, norbanakoaren desiren gehiketa bat, ez sinismenlogiko koletibo baten hormigoi sendo bat zeinek gehiengoarenlegitimitateaz gutxiengo bat tiranikoki zapaltzen duen, esku-bide prepolitikoei jaramonik egin gabe.

Page 21: 130. zenbakia (2013ko iraila)

] elan-euskadi

Berriro, gerra danborrak entzuten ari gara eta berriro jotzendituztenak ezaguna egiten zaigun argudioa erabiltzen ari dira:EEBBek gerra humanitarioa egingo dute.Berriro ere, gertaera iluna eta argitu gabea (Damaskon zibilenkotrako arma kimikoak erabiltzea) aintzat hartu dute EEBBekerasoa aurrera eramateko.Nork erabili zituen arma kimikoak? Erantzuna ez da batereargia. Duela bi urtetik , Siria odolusten ari da interes geoestra-tegiko anitzeko guda dela eta. Siria xaketaula bihurtu da nonEEBB, Errusia, Israel, Saudi Arabia, Turkia eta Iran xakejokozorrotza ari diren jokatzen. Esan daiteke baita ere, joko hau,batzutan, kontraesanez betea izaten ari dela.

Egoera honen aurrean, pentsamendu aurrerakoia oso zatitutaagertzen ari da.

Alde batetik, gerra inperialistaren aurrean gaudela esaten dute-nak. Sektore honentzat, Bachar Al Asad-en gobernuaren armakimikoak erabiltzea gezurra besterik ez da. Gainera, EEBBek ezlukete autoritate morala izango interbenitzeko, Iraken eta Afga-nistanen ze nolako argudio eta armak erabili zituzten jakinda:existitzen ez diren suntsipen handiko armak, EEBBek uraniopobretuaren erabiltzea, Guantanamo eta espetxe sekretuak...Ezkerraren alde honentzat, duela bi urtetik , Siriak Alkaedarenerasoa jasaten du, EEBB, Israel, Turkia eta Saudi Arabia bultza-tzen ari diren estrategia zikin bat.Beste alde batetik, hauek ere ezkertiarrak, EEBBak ezezik,Bachar Al Asad-en gobernua ere gezurretan egongo litzateke.Sektore honentzat, Siriako gobernuak ez du inondik inora ezke-rraren erreferentzia izan behar, zeren 2011ean “udaberri ara-biarra” delakoa Siriara iritsi zenean, Bachar Al Asad-en gober-nuak herria zapaldu baitzuen, gainera iragainean , Hafez AlAsad ,Bacharren aitak gobernatzen zuenean komunisten kon-trako errepresioa oso gogorra izan zen. Garai hartan ere,1976ko Libanoko gerran Siriako gobernua ez zen palestinararmadaren alde egon, hain zuzen ere. Non ote da ba ezaugarriantinperialista Bachar Al Asaden gobernuan?Huaxek dira, gutxi gora behera batzuen zein besteen argu-dioak. Azken bolada honetan haien arteko akusazioak zorro-tzak izan dira. Nolabait esparru islamiarra ezkerrari hareamugikorra egiten zaiola dirudi.

Gera gaitezen ,behintzat, amankomuneko argudio batekin:gerrarik ez!Hona hemen, Atilio Boron eta Santiago Alba Ricoren bi artiku-luen estekak. A. Boronek lehen begirada erakusten du eta biga-rrena Santiago Alba Ricok.

http://www.rebelion.org/noticia.php?id=173456http://www.rebelion.org/noticia.php?id=173276

Siria eta pentsamenduaurrerakoia

Page 22: 130. zenbakia (2013ko iraila)

] urriko agenda

22-artzape @topagunea.com

9 saio ordu eta erdikoak.Saioen ordutegia:14:30tik 16:00etara (0tik 8 urteetara).18:00etatik 19:30etara (9tik 12 urteetara).Asteazkenetan izango diraeta egunak lehenengo saioanfinkatuko dira.Nork emanda:Amaia Vázquez Eguzkitza,psikologian lizentziatuaLekua: Iturzaeta HerriEskola.Izena emateko epea:irailaren 20 arte (eskolan edo udaletxean) edo www.getaria.net

] Irteerak[Urriaren 27a, igandea]2013ko IBILALDIAK: Irteera: SAIOA.

[Urriaren 31a, osteguna]Irteera: CASTRO URDIALES.Antolatzailea: ArrantzaleZaharren Elkartea.

] KirolaGure Txeruk antolatuta,GETARIAKO XI. GAZTEETA HELDUEN ESKUZBINAKAKO PILOTATXAPELKETAIzena emateko epea: iraila-ren 2tik 5era.Izena emateko telefonoa:649 92 19 31.

SAHATSAGA KIROLDEGIA:Izen-ematea eta informazioa:943 140432 [email protected]

Haurrak kirola egitekoaukera:ZUMBA (7-14 urte), ostirala(17:30-19:00).GIN-JAZZ (1-14 urte), astelehena eta azteazkena(16:30-17:15)GAZTEENTZAKO AEROBIKA (8 urtetik gora), astelehena eta asteazkena(17:30-18:15).JUDO (4-8 urte), astelehenaeta asteazkena (16:30-17:15).KENPO-KAI (4-14 urte),

astelehena eta asteazkena(18:00-19:00).PATINAJEA (4-14 urte), astelehena eta asteazkena(17:00-18:30).

[Urriaren 5a, larunbata]GETARIAKO X. SURF ETABODYBOARD.TXAPELKETA HERRIKOIA.Mailak: - Surf modalitatean: open, 16azpi, master.- Body modalitatean: open, 16azpi.- Long board.Izena ematea:-Gehienez bi kategoritan:bakoitzarenean eta openean.- 5 euro bakoitzarengatik.- Irailaren 30etik urriaren 3ra,arratsaldeko 6etatik aurrera,Gaztetapeko lokalean.Oharra: Itsasoaren egoerarenarabera antolatuko da txapel-keta (hasiera, kategori ezber-dinen hasiera eta jarraipena,etenaldiak …*** Txapelketaren ondoren,sari banaketa eta parrilada.*** Aitor Francesena Gallo-ren “Las olas contadas”liburuaren aurkezpena.Antolatzailea: GetariakoGaztetape Surf Elkartea.

] Besteak[Urriaren 13a, igandea]PINTURA EGUNAOrdua: 11:00etatik 13:00etara.Antolatzailea:Guraso Elkartea.

[Urriaren 15a, asteartea]ODOL -EMATEA.Ordua: 19:00etatik 21:00etara.Antolatzailea:Gure Txeru.

] Ikastaroak

tailerrakGetariako Udalak antolatutako ikastaroak:EUSKARA IKASTAROAK(EGA eta HASIERAKOMAILA).PINTURA TAILERRA. Bilera-eguna: urriak 9,18:30ean, alondegian.

] Ikastolen jaiak[Urriaren 6a, igandea]KILOMETROAK 2013.Tolosa.Gipuzkoako ikastolen jaia.Laskorain Ikastola.“AHORA!”.[Urriaren 20a, igandea]NAFARROA OINEZ 2013.Tutera.Nafarroako ikastolen jaia.Argia Ikastola. “TAUPADAZ BAT EGIN!”.

] Dokumentala[Urriaren 10a, osteguna]"LOS LIMONEROS" FILMEAren proiekzioa. *Publikoaren saria Berlinen.Urtea: 2007.Zuzendaria: Eran Riklis.Ordua: 19:00etan.Lekua: Alondegia.Antolatzailea:ELAN EUSKADI.

] Literatura[Urriaren 16a, asteazkena]KATUKALE irakurle-taldearen saioa.Ordua: 18:30ean.Lekua: Saiaz Hotelean.

] Txeruren 50.

urteurrena[Urriaren 7tik 13ra]GURE TXERU-ren astea:- Mahai ingurua.- Argazki erakusketa. (Emanaldiko bideoa erostekoaukera).- Urriak 12: herri bazkaria.

] Guraso eskola[2013-2014 Ikasturtea]Getariako Guraso eskolaIkastaroaren ezaugarriak:Bi talde mugatu izango dira.Ikastaroa egiteko, gutxienekokopurua beharko da (12 pertsona).Seme-alaben adinaren ara-bera antolatuko dira bi tal-deak (0tik 8ra eta 9tik 12ra),bakoitza bere ordutegiarekin.

KATUKALE irakurle-taldea.ARNASGUNEEN.TAILERRAK: Tailer hauenhelburu nagusia da herrita-rrak aktibatzea, euskarakeremu berriak irabazteko eta,era horretara, arnasguneakhedatzeko (funtzionalki naizgeografikoki). Euren egune-roko bizitzan euskaraz bizi ezdiren eremuetan euskarazbizitzeko urratsak ematerabultzatu nahi dira.MUSIKA ESKOLA: tailerrak eta musika tresnak.

Gure Txeruk antolatutakoikastaroak:Pilota, euskal dantzak, plazako dantzak (hastapena),eskulanak.Hasiera: Urria.Ordutegia: - Ostirala:17:00tik 20:00etara. - Larunbata: 16:30etatik19:45etara. -Igandea:16:30etatik20:00etara.

] GaztelekuaGaiak: Txapelketak eta taile-rrak. Gaztetxoen integrazioa[Urriaren 4a, ostirala]Kilometrotako kartela prestatzen.[Urriaren 5a, larunbata]Kilometrotako kartela prestatzen.[Urriaren 6a, igandea]Frontenis txapelketa (kiroldegian).[Urriaren 11a, ostirala]2001. urtean jaiotakoen gurasoekin ezagutze bileragaztelekuan, 19:00etan. [Urriaren 12a, larunbata]Gaztelekua itxita.[Urriaren 13a, igandea]Plastilina tailerra.[Urriaren 18a, ostirala]Topagunea.[Urriaren 19a, larunbata]Sukaldaritza tailerra.[Urriaren 20a, igandea]Mus txapelketa.[Urriaren 25a, ostirala]Topagunea.[Urriaren 26a, larunbata]Topagunea .[Urriaren 27a, igandea]Filma gaztelekuan.

Page 23: 130. zenbakia (2013ko iraila)

Udal bulegoa ..........943 896 024Faxa ................943 140 190e-mail: [email protected]

Kiroldegia ..............943 140 432Kirol-portua ............943 580 959Taxiak

Javier ..............607 720 242Carlos ..............607 403 498

Udaltzaingoa ..........943 896 146Liburutegia ............943 896 147Anbulatorioa ..........943 140 653Botika ....................943 140 441 Herri Eskola.......943 140 729SOSdeiak ............................117Kofradia ................943 140 200

Telefono interesgarriak

KULTURA SAILAK DIRUZ LAGUNDUTAKO HEDABIDEA

Norbait zoriondu nahi izanez gero, argazkiabere testutxoarekin

Txeruko postontzian utzi edo [email protected] bidali.

Gogoratu! bazkideok doandaukazue eta bazkide ez zaretenok 4 €

ordaindu beharko dituzueargazki bakoitzagatik.

Jon Ander de la Hoz, Izaskun Larrañaga eta Amets EtxabeIrailak 2 , 24 eta urriak 4.

Zorionak hirukote,

Artzapeko lan talde guztiaren partez.

Duela urte gutxi alkandora eta galtzek osaturiko pijamen moda sortu zen eta hain-bat blogger ikusi ahal genituen goizean jaiki eta kalera irtengo balira bezala. Gaur,Louis Vuitton moda etxearen erruz pijamak alde batera utzi eta lotako soineko edokamisoiak janzteko garaia dela diote moda joerek. Lentzeria moda ongi etorriberriz ere!

Aho bete hortz utzi gintuen Marc Jacobs diseinatzaileak Louis Vuitton moda etxe-arentzak eginiko desfilean lotako soinekoak belaunetarainoko berokiez estaltzenzituenean. Eszenatoki aparta aurkitu zuen ikuskizuna oraindik eta harrigarriagoaizan zedin. O statu bateko korridore hark benetan pijametan kalera irteteko gogoitzela ematen zuen. Jacobs bera ere moda honetara animatu zen alkandora eta gal-tzaz osaturiko pijama gorri bat jantziaz.

Nola ez, guztiongan pentsaturik Zara berehala murgildu da lentzeria moda hone-tara. Hori bai janzteko errazagoak diren soineko sotilekin.

Eta zu, animatzen zara aurtengo neguan ohetik salto eta kalera irteten?

]] hari tartian / Aritz Iribar ]] zorion agurrak

FULDAIN farmaziaren

zaintza egunak:

urrriaren 14tik 20ra

( biak barne)

Ohetik kalera!

Page 24: 130. zenbakia (2013ko iraila)

Izen-deiturak:..................................................................................................................................................................................

Helbidea:...........................................................................................................................................................................................

Herria:.......................................P.K....................Telefonoa:..............................................................................................................

Kontu zenbakia:....................................................................................................................................................................................

Sukurtsala:........................................................................................................................................................................................

Txeruko poztontzian sartu horri hau beteta zure datuekin edo bidali datuak [email protected].

Getariatik kanpo bizi bazara eta aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, EGIN BAZKIDE eta bilaliko dizugu! 27€ ( 5 € korreos gastuak)

Bazkide-kuota: urtean 22 euro

aarrttzzaappeeEgin

zaitez

harpidedun

Gometxa urdinak

HH aa rr pp ii dd ee dd uu nn ee nn HH aa rr pp ii dd ee dd uu nn ee nn

bb uu zz oo ii ee tt aa nn ,, bb uu zz oo ii ee tt aa nn ,,

pp ee gg aa tt ii nn aa zz aa hh aa rr rr aa kkpp ee gg aa tt ii nn aa zz aa hh aa rr rr aa kk

kk ee nn dd uu ee tt aa kk ee nn dd uu ee tt aa

gg oo mm ee tt xx aa uu rr dd ii nn aa kk gg oo mm ee tt xx aa uu rr dd ii nn aa kk

jj aa rr rr ii kk oo dd ii tt uu gg uu ..jj aa rr rr ii kk oo dd ii tt uu gg uu ..

Artzape