012. Geuria aldizkaria - 2015 urria

download 012. Geuria aldizkaria - 2015 urria

of 12

description

012. Geuria aldizkaria. 2015 urria. Hego Uribeko herri komunikabidea. Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Etxebarri, Ugao eta Zaratamo. Info: http://www.geuria.eus

Transcript of 012. Geuria aldizkaria - 2015 urria

  • ASIER OGIZA ETAKOLDO ETXEBARRIA

    JAIEN ATARIAN --5Zaratamoko pelotariakonenen artean -

    Mikel Urrutikoetxea

    8

    HEGO URIBEKOHERRI KOMUNIKABIDEA

    DOAN GEURIA.EUS2015 URRIA #012

    Pozokoetxeko tren zabalguneko eztabaida Kongresura bidean

    Biba sanfaustoak!Hego Uribeko jaien gehigarria 5

    Basauriko udalbatzak adostu du ADIFi eta Sustapen Ministerioari Pozokoetxeko tren lurzorua Basauriri lagatzeko eskatzea

    San Migeleko Taberna Nagusian irai-laren 24an ospatutako osoko bilku-ran onartu dute talde politiko guz-tiek, alderdi popularrak izan ezik,

    Madrilen dituzten ordezkarien bidez Pozokoetxeko trenbide zabalgunea Udalari lagatzeko eskatzea, bai ADIFi, bai Sustapen Ministeriori. 3

    Erdigunea zaharberritzeko arazoa azken 20 urtetan erabili barik dagoen trenbide zabalgunea da, eta irtenbidea Madrileko gobernuak duAndoni BusquetBasauriko alkatea

    Leire Palacios Laguntzaren mina 12Dani Maiz Errefuxiatuak 12

    iritziak

    eta Danel Elezkano

  • GUREKIN HARREMANETAN

    JARTZEKO [email protected]

    Bidali zure albistea:

    4 izen-abizenak (eta balego, elkartearen izena),

    kontaktua (emaila / telefono zenbakia)

    4 30 lerro inguruko idatzia

    4 albistea, kronika, gomendioa

    Albiste gehienak ar-gitaratze aldera, GEURIAk

    idatziak laburtuko ditu luzeegiak badira

    Bizkaiak bat egingo du Europako Ondare Jar-dunaldiekin eta Hego Uribe eskualdean hain-bat jarduera prestatu dituzte. Aurten, burdina izango da gai nagusia, gure lurraldearen his-torian funtsezko minerala.

    Basaurin Finagako baseliza eta Basconia lantegia bisitatu ahal izango dira. Goiz Erdi Aroko aztarnategi erromatarrera eta Malma-singo gotorlekura bisitaldiak antolatu dituzte eta Behe Nerbioi arroko Burdin Aroko erroma-tarren garaiko beste aztarnategiekin erlazio-natuko dituzte. Era berean, tren turistiko ba-ten eskutik Basconia lantegiaren instalazioak bisitatzeko aukera egongo da.

    Ugao-Miraballeseko Historia Ezagutzeko Zentroak bisita gidatua antolatu du Talleres de Miravalles lantegira eta bertan azalduko dute Ugaon bi burdinola egon zirela industria hau sortu aurretik. Olagizona egun batez erakustaldia ere antolatu dute Ugaon. Berta-ratuko denak burdinezko minerala ikusteko eta ukitzeko aukera izango du. Horrez gain, ai-patutako mineralaren prozesu osoa azalduko da, meategitik ateratzen denetik gure eskue-tara heldu artekoa. Euro baten truke eta arti-sau forjarien laguntzarekin, interesatuak bere oroigarri propioa forjatzeko aukera izango du.

    Galdakaok Ibilbidea burdinaren histo-rian barrena lantzea proposatu du. Udale-rriko leku desberdinetan barrena ibilbidea egingo dute, autobuseko joan-etorriak barne. Burdinak izandako historiaren berri eman-go dute Xabier Orue-Etxebarria eta Estiba-liz Apellaniz herriko adituek eta Galdakaon aurkitu diren aztarnetan oinarrituko dute hi-tzaldia. Izan ere, Euskal Herriko lehenengo Euskal labea Galdakaon topatu zuten eta gainera, 2013an teknologia aurrehidraulikoz landutako burdingaia erreduzitzeko, Europan ezagutzen diren laberik handienak aurkitu zi-tuzten bertan.

    Bisita gidatuak urrian zehar izango dira Hego Uribe eskualdean :: Bizkaiko Foru Aldundia

    Europako Ondare Jardunaldiek Hego Uribeko burdina bisitatuko dute

    HEGO URIBEErredakzioa

    URRIAK 17 - ARRIGORRIAGA / BASAURIEguna eta ordua: Urriaren 17an, larunbatean. 10:00etanElkargunea: Basauriko San Migel eliza. Ondoren, autobusezInformazioa eta erreserbak: 944 651 657 - 944 651 660, leku-kopuru mugatua.Oharrak: Bi ordu eta erdi iraungo du bisitaldiak. Euritarako jantziak eta mendiko botak eramatea gomendatzen da.

    urriak 15 - BASAURIEguna eta ordua: Urriaren 25ean, igandean. 12:00etanElkargunea: Basauriko Social AntzokiaInfoa eta erreserbak: 944 666 311, leku-kopuru mugatua

    urriak 10 - UGAOEguna eta ordua: urriaren 10ean, 11:30eanElkargunea: Jane jauregia Infoa eta erreserbak: 946 480 704. Leku-kopuru mugatua

    urriak 11, 17 eta 24 - GALDAKAOEgunak eta orduak: urriak 11, 17 eta 24. 10:00etanElkargunea: Galdakaoko udaletxea. Ibilbidea autobusezInfoa eta erreserbak: 944 010 572. Leku-kopuru mugatua

    MIRAVALLES LANTEGIA

    IBILBIDEA BURDINAREN HISTORIAN

    BASCONIA, LATORRI LANTEGIA

    FINAGAKO ARKEOLOGI MUSEOA

    Urrian zehar Europako Ondare Jardunaldiak ospatuko dira eta Hego Uribe eskualdean bisitaldi gidatuak eta erakusketak antolatu dituzte n Galdakaon, Ugaon, Basaurin eta Arrigorriagan erreserbak egiteko epea irekita dago jadanik

  • # 012 GEURIA URRIA 2015 HERRIAK 3

    Basauriko egoitza: Basozelai kalea 11, -3 42 Posta kutxa - 48970 - Basauri (Bizkaia) Tel. 94 440 66 92 - [email protected] Lege gordailua: BI-1366-2014

    Koordinatzailea: Jon Villapun - [email protected] Erredakzioa: Maider Ibaez - [email protected]: 94 440 66 92 - [email protected]

    Kolaboratzaileak: Dani Maiz, Janire Lopez, Leire Palacios, AEK Bolintxu, Basaurin Be Bagara, Herriko Taldeak

    Diseinua: Hopper InkMaketazioa: GeuriaBanatzailea: Zarata Studio Inprenta: BEPSA

    Laguntzailea: Basauriko Udala

    Argitaratzailea: Ameba Kultur Elkartea

    Babesleak: Basauriko Euskara Aholku Batzordea: AEK Bolintxu, Basauriko Bertso Eskola, Basauriko Udal Euskaltegia, Basconia Kirol Elkartea, Bidebieta Irra-tia, Enrike Jaio Kultur Elkartea, Sustraiak Kultur Elkartea, Basauriko ikastetxeak, Basauriko Kirol Elkarteak.

    Erredakzio bilerak eta kontaktua: Gutunak, iritziak, oharrak, agenda [email protected]

    Basauri erdibitzen duen trenbide zabalguneaSustapen Ministerioari Pozokoetxeko tren lurzorua Basauriri lagatzeko eskatzea adostu dute alderdi politikoek

    Basauriko Udalak urteak daramatza ADIFena den Pozokoetxeko trenbide za-balgunea bereganatzeko ahaleginetan. Bide horretan bi dira Udalaren argudio nagusiak: batetik, ADIFek ez duela za-balgunea erabiltzen duela hogei urtetik hona; eta bestetik, herria bitan bana-tzen duela.

    EAJk iraileko udalbatzan proposatu-tako eskaeraren helburua bat da: Kon-gresuan ordezkaritza duten udal talde politikoek ADIF erakundeari eta Susta-pen Ministerioari Pozokoetxe trenbide zabalgunea Basauriko Udalari lagatzeko eskatzea. Udaleko talde politiko guztiak ados daude eskaerarekin, alderdi popu-larra izan ezik. ADIF, Bilbao Ria 2000 eta Basauriko Udalaren artean sinatutako akordioari eusten dio Gabriel Rodrigo popularrak.

    Osoko bilkuran izandako eztabai-dak, aldiz, moziotik harago egin zuen. Basauriko erdigunea birmoldatzea hel-buru duen San Fausto-Bidebieta-Pozo-koetxe hiri-egitasmoaren aldekoak eta kontrakoak bota zituzten PSEk, Basau-ri Baik eta EH Bilduk. Hala ere, Andoni Busquet alkatearen hitzetan, mozio ho-nek ez du proiektua definitzen, proiek-tua alderdiok eta auzotarrok zehaztu behar dugu. Ez da eskaera hau Kongre-suan erreklamatzen den lehen aldia. Az-kena legealdi honetan izan da eta alder-di popularrak ez zuen zuzenketa onartu.

    JON VILLAPUNBasauri

    Diputatuen Kongresuan erregistratu du eskaera EAJk, eta PSEk bide bera jarraituko duela esan du

    Eskumara Pozokoetxe eta ezkerrera San Fausto eta Bidebieta; erdian, trenbide zabalgunea, baita behin-behineko aparkalekuak ere :: Geuria

    Kongresuan ordezkaritza duten udal talde politiko guztiek apustu egin eta Madrilen presiorik egiten ez badugu, trenbide zabalgunearen arazoa ez da inoiz konpondukoAndoni BusquetEAJ / Basauriko alkatea

    Hitzarmenak dira garrantzitsuena. Zaharberrituko diren guneetako auzotarrekin sinatu beharreko akordioek dute lehentasunaJavier GiraldoBasauri BAI

    Ez dezagun lurzoaren lagapena geldiaraziz 2010eko akatsa errepikatu, Pozokoetxe-San Fausto eta Bidebietaren zaharberritze ereduarekin ados ez egon arrenSoraya MorlaPSE-EE Basauri

    Egia da lurzoru honek herria bitan banatzen duela, baina egun indarrean dago ADIFen, Ria 2000en eta Basauriko Udalaren arteko hitzarmenaGabriel RodrigoPP Basauri

    Trenbide zabalgunea berreskuratu behar dugu, baina San Fausto auzoaren zaharberritzeak ez du Pozokoetxeko blokeoaren menpe egon beharJon BizkarguenagaEH Bildu Basauri

  • Zaratamok zineforuma estreinatuko du urriaren 17an Loreak filmarekin

    Zaratamoko Udalak, agenda kultu-ralaren barruan, Zineforuma aurkez-tu du aurtengo berritasun modura; zazpigarren artearen zaleentzako pentsatuta eta euren artean peliku-lak ikusi, elkarbanatu eta berba egi-tea ahalbidetuko duena.

    Udalaren asmoa pelikula klasi-koak eta gaur egungoak tartekatzea da, betiere jatorrizko bertsioan, diote Udaletik. Guztira sei filmek osatuko dute 2015/2016 ikasturte-ko zineforuma eta horiekin batera, pelikularen zuzendariak, zine-kriti-kariak eta aktoreak izango dira aur-kezpenetan.

    Jon Ajuria alkateak dioenez, lehenengo bi filmeen emanaldiak aurten izango dira. Urriaren 17an Loreak proiektatuko dugu eta aza-roaren 28an Centauros del desier-to. Gainerakoak 2016an emango ditugu, baina oraindik datak zehaz-tu gabe ditugu.

    ZARATAMOMaider Ibaez

    Guztira sei pelikula proiektatuko dituzte 2015/2016 ikasturtean n Mikel Rueda, Borja Cobeaga, Kepa Sojo, Miguel Angel Jimenez, Jon Garao eta Jose Mari Goenaga zinemagileak izango dira hizlari n Itziar Ituo eta Ramon Barea aktoreak ere bertan izango dira

    # 012 GEURIA URRIA 20154 HERRIAK

    BASAURIErredakzioa

    Urriaren 13tik azaroaren 13ra bi-tartean jasoko ditu Basaurin Be Ba-gara ekimenak herritarrek, bakarka zein taldeka, bidaliko dituzten sel-fiak ([email protected] helbidera) eta azaroaren 29an jakitera emango dute irabazlearen izena. Garaileak Barealdi Magi-koa antzezlana ikustera joateko bi txartel irabaziko ditu -bertan, Itziar Ituo aktore basauriarrak parte har-tzen du-, baita selfie makila ere, So-cial Antzokia eta General pticaren lankidetzari esker.

    Era berean, autoargazki lehia-ketan parte hartuko duten lagun guztien artean bost selfie makil zoz-ketatuko dituzte Solobarria plazan. Bidalitako selfiak sare sozialetan ar-gitaratuko dituzte azaroan zehar eta Solobarria plazan erakusketa egin-go dute azaroaren 29an.

    Aisialdi-jarduerek 107 matrikulazio izan dituzte Ugaon

    UGAO. Ugaoko Udalak, Kultura Sailaren bidez, aisialdi-jardueren 2015-2016 ikasturteari ekin dio eta guztira bederatzi tailer eskaini ditu: jantzigintza (elebiduna), ziri-parpai-la eta puntu teknikak (gaztelaniaz), eskulanak (gaztelaniaz), patch-work (gaztelaniaz), zur-lanketa (elebi-duna), marrazketa eta pintura hel-duentzat (gaztelaniaz), umeentzako marrazketa (euskaraz), umeentzako eskulanak (euskaraz) eta jabekuntza (elebiduna).

    Guztira, 107 parte hartzailek eman dute izena: herriko 90 lagun eta beste 17 udalerrian erroldatu gabekoak. Hamar inskribatuetatik zortzi emakumezkoak dira eta bi gi-zonezkoak.

    Irakurketa errazteko proiektua martxan jarri du ArrigorriagakARRIGORRIAGA. Euskadi Irakurketa Erraza proiektuak hiru urte bete ditu aurten eta irakurtzeko edota uler-tzeko zailtasunak dituztenei irakur-ketara, kulturara eta informaziora errazago heltzeko helburua du. Api-rilaren 23an egin zuen bat Udalak ekimenarekin, Liburuaren Nazioar-teko Egunean.

    Hemendik aurrera, Udal Liburu-tegiek ekimena eskainiko dute eta asmoa irakurle berriak erakartzea, irakurlezaletasuna berreskuratzea eta irakurtzeko gaitasuna hobetzea izango dute.

    EtxebarriBusen kontratua 2020. urtera arte luzatu du Udalak

    ETXEBARRI. 2005. urtean Etxeba-rriko Udalak Etxebarribus autobus zerbitzua jarri zuen martxan, Udalak berak finantziatutakoa eta kudeatu-takoa. Hamar urte bete dituen hone-tan, Etxebarribus zerbitzuaren kon-tratua 2020ko maiatzaren 9ra arte luzatzea onartu berri du udalbatzak.

    Erabaki horren ondorioz, es-leipenduna den Leintz Garraioak enpresak bi autobus berri erosiko ditu eta 2016ko lehen hiruhilekoan martxan jarriko dituela adierazi du. Arrapala automatikoak eta esku-koak, mugikortasun urriko pertso-nentzako eta umeen gurdientzako guneak, informazio-pantailak eta bizikletak eramateko tokia izango dute autobus berriek.

    Etxebarribus zerbitzuari esker, herritarrek Metro geltokira joateko aukera erraza eta azkarra dute, dio-te udal agintariek. Busak udalerriko zerbitzu asko lotzen ditu: Metroa, Euskotren geltokia, ikastetxeak, ins-titutua, osasun zentroa eta kirolde-gia, besteak beste.

    Selfie makilaren bila

    Iaz aurkeztutako hiru selfie, erdian irabazlea :: Geuria / BBB

    LOREAK (2014)Euskal Zinema: Jon Garao eta Jose Mari Goenaga zuzendariak, Aitor Arregi ekoiz-lea eta Itziar Ituo aktorea izango dira emanaldian.

    CENTAUROS DEL DESIERTO (1956) Egungo zinemaren hasierak: Patxi Urkijo Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) zi-nema irakaslea eta John Forden zineman aditua izango da.

    A ESCONDIDAS (2014) LGTB Zinema: Mikel Rueda zuzendaria, Asier Blanco ekoizlea eta aktoreren bat gerturatuko dira aurkezpenera.

    EL NEGOCIADOR (2014) Politika ez-zuzena den zinema: Borja Co-bega zuzendariaren, Diego San Jose gidoi-gilearen eta Ramon Barea aktorearen par-te hartzearekin.

    BIENVENIDO MR. MARSHALL (1953) Berlangaren komedia: EHUko Zinemaren Historiako irakasle den Kepa Sojo izango da bertan -Berlangaren zineman aditua-.

    CHAIKA (2012)Sarbide-zinema: Miguel Angel Jimenez zu-zendariak eta ekoizleek (Kinoskopik) parte hartuko dute.

    ZINEFORUMPROGRAMA

    Itziar Ituo eta Joxean Bengoetxea Loreaken :: Artxiboa

    Pelikula guztiak jatorrizko bertsioan proiektutatuko dituguJon AjuriaZaratamoko alkatea

  • # 012 GEURIA URRIA 2015 HERRIAK 5

    KOLDO ETXEBARRIA KURRUS, BASAURIKO JAIETAKO TRIKITILARIA

    Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia bertsolariekin

    I. Bertso-lonjaSan Migel, Galdakao eta Basauriko jaien argazki bildumak

    Hego Uribe

    Modan dagoen talderen bat ekarri nahiko genuke, baina ez dugu dirurik

    Asier Ogiza | Herriko Taldeakeko presidentea

    MAIDER IBAEZ Basauri

    Lehendabiziko urtea da Asier Ogiza (Basauri, 1973) Herriko Taldeak el-karteko lehendakari lanetan dabi-lena. Lan egiteko gogoz hartu zuen aurtengo otsailean erantzukizun berria eta ekitaldi guztietan gustu handiz parte hartuko duela aitortu du.

    Nola hasi duzu Herriko Taldeakeko lehendakaritza?Beti bezala, lanean. Ez dago beste-rik. Jai batzordea osatu eta berehala hasten gara kideok San Fausto egi-taraua antolatzen. Aurreko bi urtee-tan Herriko Taldeakeko diruzaina izan naiz eta banekien nolakoa zen lan egiteko modua. Aurtengo hone-tan gertatzen dena da zeu zarela el-karteko aurpegia.

    Erantzukizun handiegia, akaso?Izan daiteke. Azken finean, Herri-ko Taldeak da sanfaustoak egiten dituena eta gauza asko izan behar dira kontutan programa ondo be-tetzeko. Aurretik ere beste elkarte batzuetan izan naiz, baina erantzu-kizuna handiagoa da hemen, batik bat ezagunagoa delako. Gainera, lehendakaria izateak erantzukizun hori areagotu egiten du.

    Aurtengo sanfaustoak modu bere-zian biziko al dituzu?Sanfaustoak beti izaten dira bere-ziak, baina aurten ekitaldi gehie-netan izan beharko naiz. Aurreko urteetan gauza batzuetara ez nin-tzen joaten, baina aurten derrigo-rrez joan beharko dut. Noski, gustu handiz.

    Zerbait nabarmenduko al enuke aurtengo programan?Ez dago sorpresa askorik. Aurreko urteetan arrakasta izan duten eki-taldiak egongo dira. Berrikuntza na-barmenena aipatzearren, jaiak auzo guztietara zabaldu ditugu: Urbi, Ariz, San Migel eta Kareaga. Beraz, aurtengo San Fausto jaiak Basauri osoan zehar biziko ditugu.

    Kontzertuez galdetuko banizu...Koadrila bakoitzak proposamenak botatzen ditu. Dena ezin denez eka-rri, filtroak jartzen ditugu guk -es-katzen dituzten prezioak eta talde bakoitzaren prestutasuna, besteak beste- eta ondoren multzoak egiten ditugu, hala nola, kontzertu bere-ziak, talde euskaldunak eta kloni-koak. Zerrendak prest ditugunean koadriletako kideek erabakitzen di-tuzte kontzertuak.

    Zeren aldeko apustua egiten du Herriko Taldeakek?Egun guztietan jarduera asko ego-tea eta normalean, adin-tarte guz-

    tientzako izatea. Adibidez, kalejirak, txitxarriloak, jokoak, txapelketak eta bakarrizketak. Kontzertuei dagokie-nez, modan dagoen talderen bat ekarri nahiko genuke, baina ez dago horretarako nahikoa diru. Bederatzi egunetako hogeita lau orduak bete behar ditugu eskura dugun aurre-kontuarekin eta zaila da banaketa egitea.

    Aurrekontua aipatu duzunez, azal-du zein den egungo egoera.Aurten mantendu egin dugu aurre-kontua: alde batetik, Udalak ema-ten diguna eta bestetik, babesleek ematen digutena. Normalean, apiri-la eta maiatza artean zehazten digu-te zenbatekoa izango den Udalaren diru-laguntza eta nortzuk izango di-ren babesleak. Horrekin guztiarekin aurrekontua osatzen dugu.

    Urtetik urtera, gero eta jende gehiagok ematen al du izena koa-driletan?Bai. Azken bost urteetatik hona jende berria sartu da koadriletan, gehienbat gazteak. Herriko Taldea-ken batzarretan, esate baterako, kide bat eta biok gara nagusienak; gainontzekoak gazteak dira: 20 eta 30 urte bitartekoak.

    Zer egin beharko luke basauriar batek sanfaustoetan?Hori galdera zaila! Nire ustez, Ba-sauriko jaiak besteengandik bereiz-ten dituena Herriko Taldeak osatzen duten koadrilak dira. Horietako ba-tean sartuta ez bazaude, jaiak bes-te modu batean biziko dituzu. Eki-taldiak guztiontzako eginak daude -koadrila bateko kide izan zein ez-, baina bereziena koadrila bateko kide izatea da, Basauriko jaien ari-ma direlako.

    Sanfaustoetako onenaKalean sortzen den jai-giroa eta elkartasuna

    Sanfaustoetako okerrenaAldapan gora, aldapan behera ibili behar duzula

    Ez dut inoiz galtzenSan Fausto eguna: Koadrila guztiak bazkaltzeko elkartzen gara eta

    hori da gehien gustatzen zaidana

    San Faustoetako urteroko bazkariaSanfaustoetan ez dut aste osoan zehar etxean bazkaltzen baina, zerbait esatearren, patatak errioxar erara eta solomoa. Kalean,

    bokatak

    Koadrila bat: Edurre, beti

    EGUNERO ETXETIK KANPO BAZKALTZEN DUT JAIETAN

    Asier Ogiza eta Eskarabilera Herriko Taldeakeko lokalean :: Geuria

    Sanfaustoak 2015

    Jaiak benetan bizitzeko koadrila baten barruan egon behar duzu

    Gero eta gazte gehiago ditugu Herriko Taldeaken. Bileretan gehiengoa 20 eta 30 urte bitartekoak dira. Poztekoa da

    Auzo guztietara zabaldu nahi ditugu jaiak: Urbi, Ariz, Kareaga, baita San Migelera ere

  • # 012 GEURIA URRIA 20156 HERRIAK

    Edurre, Eskarabileraren zaindaria aurtengo sanfaustoetan

    BASAURI. Edurre koadrila izan-go da aurten Basauriko jaietako ikurra zaintzeko arduraduna. Izan ere, Arizko koadrila da aurten jai-tsieran lehendabizikoa eta ho-rrek esan nahi du jai guztietan zehar Eskarabilera eraman behar dutela leku batetik bestera, eki-taldiz ekitaldi.

    Onintza Enbeitak eta Xabat Galletebeitiak zabalduko dute sanfaustoetakoI. Bertso-lonjaBASAURI. Basauriko jaietako no-bedadea da Bertso-lonja, Eus-karabila elkarteak antolatua, eta Herriko Taldeakek programan sartu du aurten. Urriaren 16an, ostiralez, ospatuko da jarduera Onintza Enbeita eta Xabat Galle-tebeitia bertsolariek gidatuta.

    Edurreren lonjan hasiko da 20:30ean eta hortik kalejira abia-tuko dute hainbat koadrileta-ko lonjetan barrena: Hauspoak, Alaiak, Txikerrak, Itsaslapurrak, Ogeta Bat, Laguntasuna, Urbi-ko Lagunak eta Zoroak. Amaiera Sustraiaken lokalean izango da eta kalejira osoan zehar trikitila-riak ere izango dira.

    Euskal musika da guk eskaintzen duguna, baina 03:00etan martxa gehiago eskatzen du publikoak

    Koldo Etxebarria | Arizgoiti Taldeko kidea

    MAIDER IBAEZ Basauri

    Basaurin oso ezaguna dugu Koldo Etxebarria Kurrus (Zollo, 1960). Buhameak Kultur Elkartearen ba-rruan dagoen Arizgoiti Taldean dihardu erromeriak leku batetik bestera eramanez, eta trikitixa kla-seak ere ematen ditu.

    Sanfaustoak hemen dira eta ho-rrek esan nahi du kaleak girotzen ikusiko zaitugula egunero...Bai, hala da. Jaietako lehenengo egunetik ibiliko gara Basauriko ka-leak girotzen: Koadrilen jaitsieran, kalejiretan, Zaharren Egoitzetara egindako bisitetan, bazkarietan, erromerietan eta bestelako ekitaldi inprobisatuetan.

    Egunean zenbat ordu pasatzen dituzu sanfaustoetan, gutxi gora-behera, trikitixa jotzen?Kalkulurik ez dut egin, baina ordu asko dira: bederatzi egunetan zehar, orduro jardueraren bat edo beste izaten dugu, normalean kale-jirak eta erromeriak.

    Nekeza izango da hori...Nahiz eta ordu asko pasatu Basau-riko kaleak girotzen, ez da neke-za. Horretan herritarrek laguntzen dute.

    Zenbat urte daramatzazu musika-ren munduan?1974. urtean, 14 urterekin, hasi nintzen trikitixa jotzen, eta ordutik hona ez dut etenik egin. Irusta tal-dea sortu genuen antzineko Ortiz

    bandakoekin, baina taldea desegin behar izan genuen eta orduan Ariz-goiti Taldea eratu genuen, 1980an.

    Beraz, 35 urte ditu, dagoeneko, Arizgoiti Taldeak...Bai, 35 urtetara iristeko begira zen-bat inprobisatu egin behar izan du-gun! Franco hil eta gero sortu zen Arizgoiti Taldea, baina aurretik San Fausto jaien barruan bost berbe-na egiten genituen astean zehar, denak euskaraz. Garai haietan ez zen begi onez ikusten euskara, bai-na guk euskaraz abesteko apustua egin genuen eta asmatu egin ge-nuela dirudi.

    Zer da Arizgoiti Taldeak eskain-tzen duena? Denborak aurrera egin ahala jen-deak entzuten duen musika mota aldatzen doa eta guk moldatu egin behar dugu urtetik urtera. Adibi-dez, gaur egun ordenagailuz egiten den musika dago modan. Euskal musika da guk eskaintzen dugu-na gehienbat, baina goizeko 3etan martxa gehiago eskatzen du pu-blikoak, txunba-txunba delakoa. Guk dantzan egiteko musika jotzen dugu, mexikanak, fandagoak eta arin-arinak, besteak beste. Era be-rean, nazioarteko abesti famatuen bertsioak egiten ditugu, euskaraz beti, hala nola, Enrique Iglesias, The Beatles eta Bony Tayler.

    Eta nola birmoldatzen dituzue abesti horiek euskarara?Talentua eduki behar duzu abes-ti bat euskarara itzultzeko. Izan ere, sakonean gaur egungo abes-tiak oso elektronikoak dira: azpitik

    Fest sarietako bost sailetan hautagai da MAZ Basauri musika jaialdia

    BASAURI. Espainia mailako mu-sika jaialdiak ezagutaraztea, balioztatzea eta euren lana eta sormena goraipatzea da Premios Fest Sarien helburua. Aurten, bigarren edizioa ospatuko du eta bertan MAZ Basauri jaialdia hautatu dute bost sailetan lehia-tzeko: Tamaina txikiko jaialdirik onena, Jarduera paralelo one-nak, Nazioarteko artista baten zuzeneko onena (Mike Farrisen emanaldi esklusiboari esker), Produkziorik onena eta Komuni-kazio kanpainarik onena.

    Basauriko Udalak eta Social Antzokiak sustatutako jaialdia-ren jarraitzaileek urriaren 9ra arte bozkatzeko aukera izango dute www.premiosfest.com web-gunean.

    Herriko Taldeakek 230 jarduera prestatu ditu sanfaustoetarako, horien artean, trikitixa kalejirak. GEURIA Koldo Etxebarria Kurrus trikitilariarekin izan da

    sustrai asko dituzte, baina oso mekanikoak denak. Euskarara birmoldatzean, bertsoka egiten dugu.

    Nola animatuko zenuke Basau-rikoa ez den norbait sanfaus-toetara etor dadin?Etorri eta ikusi egin behar da. Ez dago besterik. Oso aste berezia da eta ez da beste inon ikusten hemen sortzen den giroa.

    Nondik dator Kurrus ezizena? San Jose ikastetxeko patioeta-ra ogi zati bat txokolatearekin eramaten nuen beti: kurruskoa. Hortik dator ezizena.

    Sanfaustoetako onena? Aste intensiboa da eta aste osoko eki-taldi guztiak dira bereziak.

    Eta okerrena? Gaueko mozkorrak eta kanpokoen inbasioa.

    Ez dut inoiz galtzen...Basconiaren futbol partidua.

    Sanfaustoetako bazkaria?Indabak hondakinekin.

    Kalejirak ala kontzertuak?Kalejirak egun osoan.

    KALEJIRAK HOBE KONTZERTUAK

    BAINO

    Kurrus eta bere trikitixa, beti presente Basauriko sanfaustoe-tan :: Geuria

    sanfaustoak 2015

  • # 012 GEURIA URRIA 2015 HERRIAK 7

    GALDAKAOKO SANTAKURTZAK ARGAZKI BILDUMAK ETA BIDEOAK GEURIA.EUS

    SANMIGELAK ARGAZKI BILDUMAK ETA BIDEOAK GEURIA.EUS

    SANFAUSTOAK ARGAZKI BILDUMAK ETA BIDEOAK GEURIA.EUS

  • Lau hilabete igaro dira Mikel Urru-tikoetxea (Zaratamo, 1989) Eskuz banakako txapela irabazi zuenetik. Nahiz eta finalerako txartela zuze-nean ez lortu, erreferente bihurtu da zenbait pilotazalerentzat, baita Danel Elezkano (Zaratamo, 1994) herrikidearentzat ere. Bi pilotariak maila profesionalean aritzen dira eta Zaratamo pilota munduaren gai-lurrera eraman dute.

    Hogeita hemezortzi urteren ondo-ren, bizkaitar bat Buruz buruko pi-lota txapelduna.Mikel Urrutikoetxea: Zoritxarrez, urte asko pasatu dira bizkaitar batek azkenekoz txapela jantzi zuenetik, eta espero dugu hemendik aurrera bat baino gehiago etortzea. Ez ba-naiz ni, Danelek edo beste bizkaitar batek eskura dezala, noski.

    Final batera heltzeko zein da pres-taketa egokia?M.U.: Gaur egun dagoen mailarekin zaila da final batera heltzea, izan ere pilotari asko gaude eta oso onak. Hala ere, nahiz eta pilotari ona izan, askotan zortea ere behar izaten da. Azken finean, prestaketa antzekoa da final baterako zein beste parti-duetarako. Asmoa irabaztera atera-tzea da.

    Zuk, Danel, orain beste erreferen-te bizkaitar bat izango duzu pilo-tan.Danel Elezkano: Argi dago. Ordu asko pasatu ditugu elkarrekin fron-toian eta Zaratamo bezalako herri batentzat txapela ekartzea ikaraga-rria izan da. Gainera, final oso ona jokatu zuen eta hori mirestekoa da.

    Maiz entrenatu izan al duzue elka-rrekin Zaratamon?D.E.: Gaur egun asko entrenatzen dugu batera, baina ez Zaratamon. Txikitan sarri jokatu izan dugu Ele-xaldeko frontoi honetan. Mikel ni baina nagusiagoa da, baina beti oso harreman handia izan dugu.M.U.: Enpresa berean gaude biok eta askotan batera entrenatzen dugu. Normalean Asegarceko pilotariak Tolosan elkartzen gaituzte eta elka-rrekin entrenatzen dugu. Hala ere, Asegarcen bizkaitar asko gaudenez, azkenaldi honetan Iurretan ere en-trenatzen dugu.

    Maila profesionalera heltzeko asko entrenatu behar omen da...M.U.: Hori argi dago. Zaila da maila profesionalera heltzea aurretik asko entrenatu ez baduzu. Seriotasunez jokatu behar da eta, gainera, zorte ona ere izan behar duzu. Bestetik,

    txikitatik pilotaz disfrutatu behar duzu eta ilusioa izan behar duzu etorkizunera begira.D.E.: Hori da. Esku pilota gustatu behar zaizun kirola da: ordu asko sartu behar dira entrenatzen eta hortik aparte, Mikelek esan duen bezala, zorte ona ere eduki behar duzu maila profesionalera iristeko.

    Teknika ere garrantzitsua izango da.D.E.: Duda barik. Fisikoak ere gero eta garrantzi handiagoa du. Presta-kuntza fisiko barik ez dago zeregi-

    Zaratamon futbol zelaia badaukagu, baina inork ez du erabiltzen

    batzuk egiten dira berarekin, bai pilotari profesionalekin bai beste afizionatu batzuekin, eta azkenean hautaketa egiten dute.D.E.: Lehen aipatu dugun bezala, zor-te kontua ere bada. Zorte faltagatik afizionatuetatik profesionaletara pa-

    satu ez den pilotari asko dago; beste batzuek, zorte on hori eduki dugu.

    Gaur egun futbola kiroletan erre-gea da. Horri aurre egin ahal da-kioke?D.E.: Ez dakit egunen batean futbo-lari aurre egin ahal izango zaionik. Nire ustez, futbola jende guztiak jarraitzen du, baita guk ere. Gaine-ra, Bizkaian Athletic daukagu, jende asko mugitzen duena. Hala ere, pi-lotak afizioa badauka eta polita da frontoi batera sartu eta jendez be-terik ikustea.

    Mikel Urrutikoetxea eta Danel Elezkano | Pilotariak

    nik, baina esku pilota kirol teknikoa da. Oraindik ere, nahiz eta arlo fi-sikoak gora egin, teknika askoz ga-rrantzitsuagoa da.M.U.: Hala da. Teknika asko landu behar da eta horretarako asko en-trenatu behar da. Entrenatzaileek

    ere horretan zeresanik badute, eu-rak baitira gure irakasle.

    Asegarce eta Aspe bezalako enpre-sek nola fitxatzen dituzte pilota-riak?D.E.: Asegarce eta Aspe dira gaur egun pilota munduan dauden bi enpresa nagusienak. Normalean pilotari bat interesatzen zaienean -afizionatuetan oso ondo dabilela-ko edota aurrerapen handia daukala ikusten dutelako- berarekin jartzen dira kontaktuan. M.U.: Bai. Ondoren, entrenamendu

    Mikel Urrutikoetxea eta Danel Elezkano Zaratamoko Elexalde pilotalekuan :: Geuria

    Dena den, Hego Uriben esku pilota zaletasun handia dago.D.E.: Bai, duda barik. Gure eskual-dean ez ezik, Bizkaian zaletasun handia dago. Pilotak jarraitzale asko ditu, baina lehen esan bezala, fut-bola beste maila batean dago. M.U.: Nire ustez, pilota gurea den kirola da, Euskal Herrikoa, eta zale asko mugitzen ditu, batez ere jende nagusia. Gainera, asko laguntzen du inguruko ezagun bat profesionale-tan aritzeak.

    Zaratamo, bereziki, oso pilotaza-lea da. Zergatik izango ote da?M.U.: Zaratamon frontoiaz aparte ez geneukan ezer eta egunero bertan ematen genituen ordu asko, gaur egungo umeek bezala. Herri arteko txapelketak jokatzen genituenean frontoia beterik aurkitzen genuen. Nik uste herri gutxi dagoela Zarata-mon adina zalerekin.D.E.: Txikitatik datorkigu pilota za-letasuna. Zaratamo herri txikia da, denok elkar ezagutzen dugu eta frontoian elkartzen gara adin guz-tietakoak. Futbol zelaia badaukagu, baina ez dugu erabiltzen. Gainera, palista eta pilotari profesional asko atera dira hemendik eta horrek zale-tasuna piztu egiten du.

    Beraz, Zaratamo Bizkaiko esku pi-lota harrobia dela esango dugu?M.U.: Bai, zergatik ez? Gure aurretik hiru profesional egon ziren: Urki-za, Elorza eta Luke. Orain gu biok gaude. Gainera, afizionatuetan ere zaratamoztar dexentek jokatzen dute. D.E.: Nire ustez, harrobi moduan ezin daiteke Zaratamo bakarrik har-tu kontutan. Gaur egun, zortea izan da profesionaletan bi zaratamoztar aurkitzea. Pilota herri txikietan mu-gitzen da asko eta normala da horie-tatik profesional asko ateratzea.

    Hego Uribeko ume pilotarientzako aholkurik?D.E.: Aholkurik onena pilotaz disfru-tatzea da. Azken finean, zorte han-dia behar da gora iristeko eta lan egiten duenak, eta batez ere disfru-tatzen duenak, lortuko du.M.U.: Txikia nintzenean nire ilusioa profesionaletara iristea zen. Nik uste dut kirolari baten helmuga beti izan behar dela maila gorenera hel-tzea, nahiz eta gero ez lortu. Horre-gatik, momentuaz gozatzea da ga-rrantzitsuena.

    MAIDER IBAEZ Zaratamo

    Esku pilota gustatu egin behar zaizu: ordu asko entrenatu eta, gainera, zorte ona izan behar duzuDanel ElezkanoPilotaria

    Herri arteko txapelketak jokatzen genituenean, pilotalekua beteta topatzen genuenMikel UrrutikoetxeaPilotaria

    # 012 GEURIA URRIA 20158 HERRIAK

    Lagun minak eta urteetan batera entrenatzen aritutakoak dira n Buruz buruko txapelduna da Urruti eta lau terdiko txapelketa jokatzen ari da n Elezkano II txapelketatik kanporatu du Aritz Lasak, final hamaseirenetan

  • # 012 GEURIA URRIA 2015 IRITZIA 9

    Ez dut adimen test bat sekula bukatu. Ezin izan diot inoiz aurre egin pro-ba horietan agertzen diren ariketek sortarazten didaten nagikeriari. Ez dakit, beraz, zein dudan adimen-koefizientea, ez naiz eta, egundo, horrelako proba bat amaitzeko gai izan. Eta, egia esan, ez dakit koefi-zienterik ote dagoen ez da proba amaitzeko gai kasueta-rako, baina susmoa dut ez dela oso altua izango. Ehunetikbeherako horie-tako bat izango naiz, akaso.

    Inteligentzia edo adi-mena gizakion sortzeti-ko trebezia orokorra da, adituen arabera; egoera berean ondokoak baino egokiago edo desegokia-go joka dezagula baldin-tzatzen duena. Maila aka-demikora ekarrita, ikasle batzuek besteek baino arinago edo motela-go ikas dezatela ahalbidetzen duen berezko ezaugarria ei da, eta horri egozten zaizkio, kasu gehienetan, arrakasta eta porrota. Zein irakaslek ez du inoiz esan, edota pentsatu ikasle honek ez du inoiz ikasiko, ez dauka eta, gaitasun nahikorik?

    Umetan amak sano in-teligentea nintzela esaten zidan beti. Zorionekoa ni, izan ere, haur inteligen-teak dituztela sinistuta dauden gurasoen seme-a-labek emaitza akademiko hobeak izaten dituztela diote ikerketek, euren ge-netikan ezer berezirik ez dagoen arren. Eta ikasle inteligenteak di-tuztela uste duten irakasleen ikas-leekin ere gauza bera gertatzen da. Gaitasun orokorrak baino, gaita-sun horri buruz dauzkagun usteak eragin handiagoa daukan seinale. Ikerketa horiek guztiek agerian utzi duten arren edozein ikaskuntza prozesutan eragin handiagoa dau-katela beste elementu baldintza-tzaile batzuek -motibazioak, auto-kontzeptuak eta autoirudiak, batik bat-, ez dugu lortu adimenaren teo-ria bera gure erraietatik erraustea.

    Adimena bera, egia esan, psi-kologian konstrukto hipotetiko

    izenaz ezagutzen dena baino ez da. Alegia, berez -ulertzen dugun eran-, existitzen ez den zerbaiti buruzko izendapen hutsa. Jarrera ezberdinen arteko aldea errazago azaltzeko as-moz propio eraikitako terminoa da; sano baliagarria, batez ere psikolo-gia eta pedagogiaren alorretan, gi-zakion jokabide ezberdinak azaltze-ko, baina oso arriskutsua, benetan existituko bailitzan jokatzen baldin bada, ezaugarri genetiko aldaezin bezala ulertzeak ikaskuntza proze-sua bera baldintza dezake eta.

    Egia da, jakina, egoera beraren aurreran pertsona batzuek jokabide inteligenteagoa izaten dutela, beste batzuek baino. Egia da, era berean, batzuek beste batzuek baino zail-tasun handiagoa erakusten dutela. Baina jokabide inteligenteaz hitz egin beharko genuke -jokabidea ezaugarri aldagarri eta eragingarri gisa ulertuta-, eta ez gaitasunez, az-ken hau aldaezina baita, eta norbere esku ez dagoen zerbaiti egiten dio eta, erreferentzia.

    Adimen estankoaren teoriak ezin du azaldu egoera beretsuan pertsona berberak batzuetan argia-

    go, eta beste batzuetan motelago jokatu izana. Edo, itxuraz gaitasun gutxiago daukaten ikasleak, zerga-tik izaten diren trebeagoak arrakas-tatsuagoak baino, oso motibatu-ta daudenean. Psikologia ikerketa

    batzuen barruan, irakasleak ikasle motelenak oso adimentsuak direla sinestarazi ostean, zergatik lortu du-ten, horiek hain zuzen ere, arrakasta handiena ikasgelan. Errotik birrindu beharko genuke, beraz, gizartean hain sakon sustraitutako adimen eta gaitasun orokorraren ideia hori, ez duelako balio ikaskuntza prozesua bera mugatzeko baino. Eta, barkai-dazue, baina geure ikaskuntza bal-dintzatzen duten teoriak eraiki eta sinesteak, gure gaitasuna, bizi guz-tirako aingura genetikoa bailitzan, zehatza, aldaezina eta neurgarria dela onartzeak, ez du oso inteligen-tea ematen.

    BIDALI ZURE IRITZIA [email protected]

    Bidali beharrekoak:

    4 izen-abizenak (eta bale-go, elkartearen izena), kontaktua

    (emaila / telefono zenbakia)

    4 30 lerro inguruko idatzia 4 iritziak, gomendioak,

    kritikak, galderak,hausnarketak

    Iritzi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak labur-

    tuko ditu luzeegiak badira n GEURIAk ez ditu bere gain har-

    tzen hirugarrengoek agertutako iritziak n GEURIAk editorialaren

    bidez agertzen du bere iritzia

    JANIRE LOPEZKULTURA TEKNIKARIA

    Barkaidazue, baina geure ikaskuntza baldintzatzen duten teoriak eraiki eta sinesteak, gure gaitasuna, bizi guztirako aingura genetikoa bailitzan, zehatza, aldaezina eta neurgarria dela onartzeak, ez du oso inteligentea ematen

    Zein irakaslek ez du inoiz esan, edota pentsatu ikasle honek ez du inoiz ikasiko, ez dauka eta, gaitasun nahikorik?

    ADIMENAZ

    Hodei Egiluz desagertu zela bi urte beteko dira urriaren 19an. Koro Diaz bere amak gutun hunkigarria idatzi dio. 2013ko urriaren 19an desagertu zen Hodei Galdakao-ko bizilaguna Anberesen (Belgika). Ordutik bilaketak aurrera darrai. Hona hemen Koro Diazek Hodei Missing atarian irailaren 30ean idatzitako gutuna:

    KORO DIAZHODEI EGILUZEN AMA

    BI URTEHODEI EGILUZEN

    ZAIN

    Kaixo, Hodei:Hemeretzi egun barru bi urte beteko dira Skype bidez zure azke-

    nengo hitzak entzun nituenetik: Bi egun barru etxean!. Dagoeneko bi urte igaro dira eta oraindik ez dut lortu zu aurkitzea. Bidea kora-

    pilatsua ari da izaten, oztopoz betea, baina EUTSI, AURKITU EGINGO ZAITUT! Egunen batean oztopoak hauts bilakatuko dira, bidea samur-

    tuko da eta zu besarkatuko zaitut.Hodei, ez dakit non zauden, baina badakit berriro elkar ikusiko

    dugunean ikaragarria izango dela. Egun hori iritsiko da, ez dakit noiz. Atsekabeak eta minak kontsumitu ez gaitzan espero dut eta zu aurki-

    tzeko indarrak izan ditzagun borrokatuko dugu.Zure zain.

    Maite zaitut,Ama.

    Haur inteligenteak dituztela sinistuta dauden gurasoen seme-alabek emaitza akademiko hobeak dituztela diote ikerketek

  • LITERATURA

    URRIAK 10-18EGITARAUA IRAKURGAI:

    WWW.GEURIA.EUS

    .BASAURIKO

    JAIAKSANFAUSTOAK

    URRIAK 20n BASAURI IRAKURKETA KLUBA: LIBURUEN POLTSA17:00 San Migeleko liburutegia18:30 Ibaiganeko haur liburtegia

    BIDALI ZURE EKITALDIA [email protected]

    Ekitaldi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak laburtuko

    ditu luzeegiak badira n

    ZINEMA

    URRIAK 16-21n BASAURI AMAMA20:00 Social Antzokia

    URRIAK 15ANARI19:00 Marienea

    BASAURIKO JAIAKsanFAUSTOAK

    kontzertua

    .

    .BERTSO-LONJA

    BASAURIKO JAIAK

    4 URRIAK 164 EDURRE LONJATIK, 20:30

    Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia

    Basauriko jaiak :: Geuria

    erakusketak

    URRIAK 6-16n BASAURIHORNOARTEMarienea. Zeramika tailerretan ema-kumeek egindako lanen erakusketa

    URRIAK 6-17n BASAURIBOSTEKO 2015Arizko Dorretxea

    n SAN MIGELBIDESTUEN: ARGAZKIAK ETA JANTZIAK Taberna Nagusia

    URRIAK 9-29n ARRIGORRIAGAEUSKAL MENDIZALETASUNAREN JATORRIA: GORBEIA ARRIGORRIAGAN 2015Arrigorriagako Udala18:00-20:00 Astelenetik-larunbatera12:00-14:00 Igandetan

    # 012 GEURIA URRIA 201510 AGENDA

    URRIAK 13-30n GALDAKAOEUSKAL AKUERALARIEN ELKARTEA17:30-20:30 Torrezabal

    URRIAK 24n UGAOOLAGIZONA EGUN BATEZ11:30 Herriaren enparantza

    URRIAK 21n ARRIGORRIAGA IRAKURKETA KLUBA: AZALERAKO IPUINAK17:30-18:30 Abusuko biblioteka18:30-19:30 Abusuko biblioteka

    n ETXEBARRI IPUIN KONTALARIA: DETEKTIBEAK17:30 San Antonioko liburutegia

    URRIAK 17n ARRIGORRIAGAMAYA ERLEA12:00 Lonbo Aretoa

    n ZARATAMOZINEFORUMA: LOREAK.19:00 Elexaldeko Kultur Etxea. Ber-tan izango dira Jon Garao, Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi eta Itziar Ituo

    ANTZERKIA / DANTZA

    URRIAK 16n ARRIGORRIAGAUMEENTZAKO ANTZERKIA: ESKETX MERKEENA18:00 Abusuko Zentro Soziokulturala

    URRIAK 23n BASAURIKREDITUA20:30 Social Antzokia

    URRIAK 24n GALDAKAOERPURUTXO18:00 Torrezabal Kultur Etxea

    URRIAK 31n BASAURITXAPELDUN. KEPA JUNKERA ETAORGANIK DANTZA20:30 Social Antzokia

    tailerrak

    URRIAK 8-AZAROAK 29n ARRIGORRIAGA HAURRENTZAKO MASAJEAK17:30-19:00 Gaztegunea

    URRIAK 9-20-23n BASAURI ZURE LEHEN FILM LABURRA SORTZEN. BELDUR BARIK17:00-21:00 Marienea

    URRIAK 14-21-28n ZARATAMO SUKALDARITZA TAILERRA19:00 Moiordingo bolatokia

    URRIAK 17-AZAROAK 31n ARRIGORRIAGAOIHALEAN DISEINATZEA ETA MARGOTZEA11:30-13:30 Gaztegunea

    URRIAK 22 ETA 24n ARRIGORRIAGAMEXIKAR SUKALDARITZA TAILERRA GAZTEENTZAKO22: 17:30-19:00 Abusu Gaztetxokoa24: 18:00-19:30 Gaztegunea

    URRIAK 23n ZARATAMO BLOGGER IKASTAROA18:00-20:00 Elexaldeko liburutegia

    ANABASA

    URRIAK 16n BASAURI KIROL GYMKANA18:00 Basozelai Gizarte Etxea

    URRIAK 18n ZARATAMO MENDI-IRTEERA: URKULU08:00-19:00 Zaratamo

    n ETXEBARRI IGANDE DANTZAGARRIA18:00 Kultur Etxea

    URRIAK 24 ETA 31n BASAURIOHE ELASTIKOA24: 18:00 Basozelai Gizarte Etxea31: 18:00 Taberna Nagusia

    URRIAK 24n ETXEBARRIADISKIDETASUN EGUNAEgun osoan zehar Frontoia eta plaza

    URRIAK 30n BASAURI FILMANIA18:00 Basozelai Gizarte Etxea

    URRIAK 31n ARRIGORRIAGAHALLOWEEN JAIA17:30 Gaztegunea

    n ZARATAMO HALLOWEEN JAIA19:00 KElexalde frontoia

  • Hitz- eta zenbaki jokoen emai-tzak hilero geuria.net webgu-nean ikusgai izango dira.

    SUDOKU ERRAZA

    HITZ-GEZIDUNAK PILOTARI ZARATAMOZTARRA

    SUDOKU ZAILA

    EMAITZAk

    BASAURI TELEFONOAK

    FARMAZIAKUrbi 15 94 426 44 26Arizko dorrea z/g 94 449 05 87Nagusia 33 94 426 09 42Katalunia 52 94 426 35 21Karmelo Torre 12 94 426 13 26Dr. Garay 17 94 449 95 57Madrid 6 94 449 13 39L. Agirre 36 94 449 04 94L. Agirre 51 94 449 09 46L. Agirre 65 94 449 05 44Juan XXIII 1 94 449 07 43Kareaga goi. 16 94 449 16 99Kareaga goi. 38 94 449 85 33Kareaga goi. 50 94 449 06 43Hernn Corts 3 94 449 07 02

    ZERBITZUAKUdala 94 466 63 00Ibaigane K.E. 94 466 63 88Basozelai G.E. 94 466 64 00Kareaga G.E. 94 466 64 20Pozokoetxe K.E. 94 466 63 95San Migel K.E. 94 466 63 98Arizko dorretxea 94 466 64 26Zirt Zart Bulegoa 94 466 64 30Udaltzaingoa 94 466 63 41Ertzaintza 94 607 53 61Gurutze gorria 94 426 37 30Anbulatorioa 94 600 73 45Bake epaitegia 94 466 63 22Hilerria 94 449 62 97Taxi geltokia 94 449 20 96Social Antzokia 94 466 63 90Udal euskaltegia 94 440 62 71Urbi kiroldegia 94 466 63 82Artunduaga kirol. 94 466 63 83Lanbide 901 100 003Posta 94 449 13 97Hizkuntza eskola 94 426 68 81

    ELKARTEAKBidebieta Irratia 94 440 66 92Baskonia M.T. 94 449 57 28Danbolin Txistu 94 449 02 71Euskarabila 94 440 90 16AEK Bolintxu 94 440 82 64Sustraiak K.E. 94 426 12 04Marienea 94 612 41 00Herriko Taldeak 94 426 37 83Sagarrak 94 426 37 69Ate Zabalik 94 426 18 71Zutarri K.T. 94 449 20 83

    # 012 GEURIA URRIA 2015 AISIA 11

  • KontrazalaAZAL ILUSTRATUA: ERREFUXIATUAK

    HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA DOAN GEURIA.EUS 2015 URRIA #012

    Poztu nau Basauriko eta Gal-dakaoko udalerriek biztan-leok errefuxiatuak etxean har di-tzagun lortzeko egiten ari diren ahaleginak. Alta, baikorki jo dut ere, deialdia eta azalpena pape-rean nola irudikatu duten. Azpi-marra jarri dutelako erakundeak erantzun koordinatu eta integra-tua emateko beharrean. Ea egia den eta ez den alderdien itxurake-rian geratzen. Azaldu dute, gaine-ra, bizirauteko euren herrialdee-tatik alde egin behar izan duten pertsona horiei guztiei arreta eta laguntza eraginkorra eman behar zaiela. Jakin nahiko nuke guri es-kaintzen digutela uste duten arre-ta eta laguntza eraginkor hori nola definitzen duten. Hala ere, sus-moa daukat, Osakidetzan hainbat espezialistekin hitzordua lotzeko itxaron behar dena ez dela kate-goria horretan sartzen. Adibidez. Edo, tira, ez gara guztiaz kexatuko, behintzat laster baten zorioneko batzuek babes ofizialeko etxeak jasoko baitituzte Basaurin, beste askok herritik alde egin behar izan dugun bitartean.

    Haatik, bai, ezin ukatu lagun-tza beharren araberakoa eta era-ginkorra izan behar duela. Era be-rean, ezin da ukatu, gure bailaran askok lagundu nahiko luketeen arren, kostata berma dezaketela euren oinarrizko beharren ase-tzea. Hortaz, nekez heltzen badira hilabete amaierara, malabareak egin beharko dituzte laguntza es-kaintzeko. Halaber, zenbaitetan harriagarria da, nola estutasunez bizitzen dakiena handitasunean igeri dabilena baino eskuzabala-goa den. Horretarako laguntzeko prest egon behar da, eta noski, mundu guztia ez dago laguntzeko prest.

    Horregatik martxan jartzen dira sentsibilizazio kanpainak. Ho-rien esentzia hartzailearekin en-patia lotura sortzea da. Horietan Euskal Herritarrok urteak atzera errefuxiatuak izan ginela gogora ekarri digute. Gure memoria his-torikoari erreferentzia egin diote. Egia da, gure arbasoak errefuxia-tuak izan ziren, eta ondo legoke gu lagun gaitzaten nahi dugun bezala, guk ere besteak lagun ditzagun. Baina kontuz. Kontuz memoria historikoa merkantiliza-tzearekin. Har dezagun tarte herri honen minaz hitz egin eta berau osatzeko, mina arma bailitzan era-biltzen hasi baino..

    LEIRE PALACIOSKAZETARIA

    LAGUNTZARENMINA

    EGILEA: DANI MAIZ