009. Geuria aldizkaria - 2015 maiatza/ekaina

12
KIKE AMONARRIZ EKAINAREN 1ETIK 9RA, EUSKARABILAREN ANTZERKI TOPAKETAK BASAURIN Francy Fonseca Boladan gaude! 9 Janire Lopez Pornografia sexu irakasle 9 4 iritziak 20 urte bete ditu Javi Condek zuzendutako Saiatu Eskolak 9 Atletismoa HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA DOAN GEURIA.EUS 2015 MAIATZA #009 Oihane Ezkerra eta Beñat Zarrabeitiaren Uztaibedar Ekoizle Taldea 4 Ekologia 60 tabernak parte hartuko dute Pintxo Helmuga programan 2 Basauri Zein da zein? 2015 ·UDAL HAUTESKUNDEAK 2015 UDAL HAUTESKUNDEAK Leire Palacios Bai, ez? 12 Dani Maiz Azal ilustratua 12 Hego Uribeko herrietako hautagai guztien profila 2011ko bozen emaitzak Gazte gehienek euskaraz ondo dakite eta hor publiko potentzial ikaragarria dago -- 3

description

009. Geuria aldizkaria. 2015 maiatza/ekaina. Hego Uribeko herri Komunikabidea. Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Etxebarri, Ugao eta Zaratamo. Info: http://www.geuria.eus

Transcript of 009. Geuria aldizkaria - 2015 maiatza/ekaina

  • KIKE AMONARRIZEKAINAREN 1ETIK 9RA, EUSKARABILAREN ANTZERKI TOPAKETAK BASAURIN

    Francy Fonseca Boladan gaude! 9Janire Lopez Pornografia sexu irakasle 9

    4

    iritziak

    20 urte bete ditu Javi Condek zuzendutako Saiatu Eskolak 9

    Atletismoa

    HEGO URIBEKOHERRI KOMUNIKABIDEA

    DOAN GEURIA.EUS2015 MAIATZA #009

    Oihane Ezkerra eta Beat Zarrabeitiaren Uztaibedar Ekoizle Taldea 4

    Ekologia

    60 tabernak parte hartuko dute Pintxo Helmuga programan 2

    Basauri

    Zein da zein?

    2015 UDAL HAUTESKUNDEAK

    2015 UDAL HAUTESKUNDEAK

    Leire Palacios Bai, ez? 12

    Dani MaizAzal ilustratua 12

    Hego Uribeko herrietako hautagai guztien profila

    2011ko bozen emaitzak

    Gazte gehienek euskaraz ondo dakite eta hor publiko

    potentzial ikaragarria dago -- 3

  • GUREKIN HARREMANETAN

    JARTZEKO [email protected]

    Bidali zure albistea:

    4 izen-abizenak (eta balego, elkartearen izena),

    kontaktua (emaila / telefono zenbakia)

    4 30 lerro inguruko idatzia

    4 albistea, kronika, gomendioa

    Albiste gehienak ar-gitaratze aldera, GEURIAk

    idatziak laburtuko ditu luzeegiak badira

    Basauriko merkataritza eta ostala-ritza suspertzeko ekimena da Hel-muga Basauri eta aurten maiatzaren 29tik ekainaren 7ra ospatuko da. Gainera, berrikuntza moduan, aur-ten gastronomia ez ezik, artea bul-tzatzeko ekimena ere martxan jarri du Basauriko Udalak: KaleARTEan.

    Basauri Pintxo Helmuga pro-gramaren bigarren edizioa izango da eta, iaz bezala, helburua herria-ren nortasuna indartzea izango da, bai kontsumoari dagokionez, bai ai-sialdirako leku aproposa dela adie-razteko ere. Bertako ostalaritza eta gastronomiaren kalitate ona susta-tzeko asmoz, hirurogei bat tabernek euren Izar Pintxoa eskainiko dute -iazko datuekin alderatuz, bikoiztu egin da taberna kopurua-. Basau-ri herri bizia da, baina hamar egun

    hauetan jarduera hori biderkatzea espero dugu, basauriarren zein bi-sitarien artean. Helburu nagusia ostalarien eskaintza ezagutaraztea da, baita Basauriko kultur, kirol eta aisialdi agenda sustatzea ere, dio Andoni Busquet gaur egungo jeltza-leen alkategaiak.

    Aurten ere pintxo-gida banatu-ko dute ekimenean parte hartuko duten tabernetan, kultur etxeetan zein leku publikoetan, baita ingu-ruko udalerrietan eta Bilbon ere. Bertan, Izar-pintxo guztien argaz-kiak agertuko dira, hura eskainiko duen tabernaren helbidearekin eta pintxoaren deskribapen txikiarekin. Era berean, kultur, kirol eta aisialdi agenda ere jasoko du gidak.

    ZOZKETAK ETA GINKANAPintxo Helmuga dinamikak Basau-riko ostalaritza zerbitzuen kon-tsumoa bultzatzeaz gain, bertako saltokietan egiten den kontsumoa

    BASAURIErredakzioa

    Ostalaritza zerbitzuen kontsumoa sustatzeaz gain, Basauriko saltokietakoa ere bultzatu nahi du ekimen honek :: Geuria

    Basauriko hirurogei tabernek hartuko dute parte Pintxo Helmuga programan

    ere sustatu nahi du. Horretarako, bonoen zozketa egingo dute pintxo-gidan agertuko diren tabernetan kontsumitu duten pertsonen artean. Balio ezberdinetako bonoak egongo dira jokoan, Basauriko merkataritza lokaletan trukatzeko.

    Ekintza paralelo moduan gin-kana antolatu du Udalak. Ekainaren 5etik 7ra ospatuko da, Helmuga Basauri Pasaportea izenpean. Hel-burua kontsumitzaileen ezagutza hobetzea izango da, ostalarien eta merkatarien eskaintzaren arabe-rakoa. Kontsumitzaile bakoitzaren Basauri Pasaportea eskuorrian ta-bernariek zigilua jarri beharko dute eta behin hori beteta, tabernetan egongo den ontzian sartu behar dute. Ondoren zozketa burutuko da; oraindik erabakitzeke dago bonoak banatuko dituzten edo jardueraren bat egingo duten, hala nola, bazka-ri edota afari bat edo gau baterako bonoa Basauriko ostatu batean.

    Iazko datuekin alderatuta, bikoiztu egin da izena eman dute tabernen kopurua. Helmuga Basauri maiatzaren 29an hasiko da eta ekainaren 7ra arte luzatuko da. Era berean, Musika Helmuga jardunaldia ospatuko da ekainaren 13an

    KaleARTEan ekimena berri-kuntza da 2015eko Helmuga Basauri programaren barnean. Ekainaren 5etik 7ra bitartean ospatuko da eta xedea Basau-riko paisaiaren eta gune ko-mertzialaren estetika hobetzea da, hutsik dauden hamar lokal berrerabiliz eta artearekin lo-tutako jardueretara bideratuz. Horiek horrela, artearen pre-sentziarekin herritarren arreta deitzea bilatuko du ekimen ho-

    KALEARTEAN, ARTEA LOKAL HUTSETANnek, bidez batez, artearekin goza-tzeko aukera emanez.

    Ekimenaren arduradunek dio-tenez, orain arte hutsik egon diren guneetan jarduera sortzeak, gizar-tea eta ekonomia berpiztea dakar. Espazio huts horiek jendea erakar-tzen dute, joan-etorrian dabilen jendea bereganatzen dute. Negozio horien inguruko eremua pizteak bi-sitari gehiago dakartza, eta horrek areagotu egiten du jarduera ekono-mikoa.

    Basauriko Udaleko Merkata-ritza atalak sustatutako proiek-tua da KaleARTEan, Basauriko Merkatariak elkartearen lagun-tzarekin, eta diseinuan inmobi-liarien kolaborazioa izan du.

    Ekainaren 13an, larunbatez, Basauri Musika Helmuga jar-dunaldia ospatuko da. Ekimen osagarri honen asmoa gune ko-mertzialak alaitzea izango da eta guztira 8 musika taldek har-tuko dute parte, egun osoz.

  • # 009 GEURIA MAIATZA 2015 HERRIAK 3

    Basauriko egoitza: Basozelai kalea 11, -3 42 Posta kutxa - 48970 - Basauri (Bizkaia) Tel. 94 440 66 92 - [email protected] Lege gordailua: BI-1366-2014

    Koordinatzailea: Jon Villapun - [email protected] Erredakzioa: Maider Ibaez - [email protected]: 94 440 66 92 - [email protected]

    Kolaboratzaileak: Dani Maiz, Janire Lopez, Leire Palacios, AEK Bolintxu, Euskarabila, Francy Fonseca

    Diseinua: Hopper InkMaketazioa: GeuriaBanatzailea: Zarata Studio Inprenta: BEPSA

    Laguntzailea: Basauriko Udala

    Argitaratzailea: Ameba Kultur Elkartea

    Babesleak: Basauriko Euskara Aholku Batzordea: AEK Bolintxu, Basauriko Bertso Eskola, Basauriko Udal Euskaltegia, Basconia Kirol Elkartea, Bidebieta Irra-tia, Enrike Jaio Kultur Elkartea, Sustraiak Kultur Elkartea, Basauriko ikastetxeak, Basauriko Kirol Elkarteak.

    Erredakzio bilerak eta kontaktua: Gutunak, iritziak, oharrak, agenda [email protected]

    Maiatzaren 27an Basauriko Pozo-koetxe Kultur Etxean izango da Kike Amonarriz (Tolosa, 1961) euskal fi-lologoa, soziolinguista eta telebis-ta-aurkezlea. XXI. mendeko euskal-dunak hitzaldia aurkeztuko du eta bertan momentuaren garrantziaz, non gauden, nola aldatu zaigun in-gurua eta zein aukera izango ditugun etorkizunari begira gaien inguruan egingo du hausnarketa Amonarrizek.

    Hego Uribe eskualdeak badu euska-razko komunikabidea, behingoz...Bai. GEURIAren berri orain dela gutxi izan dut. Gaur egun komunikabideen alorra oso mundu konplexua da. Ez da erraza hedabide bat sortzea eta, alde horretatik, Hego Uribe bezalako eskualde batean euskara hutsezko komunikabidea eratzeak alde bate-tik iniziatiba badagoela esan nahi duela iruditzen zait eta, bestetik, har-tzaileak badaudela.

    Zein irizpide jarraitu behar du eus-karazko hedabide berri batek ka-lean mantentzeko?Edozein hedabideren kasuan beza-la, lortu behar dena da interesgarria izatea eta hartzaile potentzialenga-na iristea. Hau da, kalitatezko pro-duktu bat sortu behar da, jendeak duen behar bati erantzungo diona. Gainera, erdarazko komunikabideek eskaintzen ez duten zerbait eskain-tzea lortuko balu eta euskaraz ez dakitenek sentituko balute zer edo zer galtzen ari direla, hori sekulakoa izango litzateke.

    Erronka asko, komunikabide berri batentzat...Bai, hala da. Hedabide berri batek, nire iritziz, bigarren erronka bat du beti: nola iritsi. Lan handia dago horren atzetik. Ez da nahikoa plaza-ratzea, gero iristea lortu behar du. Euskarazko komunikabide guztiok erronka handia daukagu alor horre-tan. Esaterako, bozgorailu txikiak ditugu. Ez da erraza euskarazko pro-duktuak gizartean ezagutaraztea, he-datzea eta iraunaraztea. Produktuan, hedapenean eta kontsumoan izan behar dugu beti begirada.

    Eta hedapenean eragile askok hartu behar dute parte...Nire ustez, egoerarik interesgarrie-na eta emankorrena beti izan ohi da elkarlanaren bidea, hots, jendea inplikatzea eta produktuaren parte ere badela sentiaraztea. Horrek, or-dea, lanketa bat eskatzen du: bana-ka-banaka irabazten dira irakurleak,

    ikusleak eta entzuleak, eta fideltasun hori gertuko ha-rremanaren bidez lortzen da. Orduan, bide horretan zenbat eta jende gehiago inplikatu, agenteen elkar-lana zenbat eta handiagoa izan, hobeto.

    Euskal filologoa eta so-ziolinguista zaren aldetik, ezagutzen al duzu Hego Uribe eskualdean euska-rak bizi duen egoera?Bai, batez ere, Basauriko errealitate soziolinguis-tikoa ezagutzen dut. Gar-bi ikusten dut aurrerapen nabarmen bat egon dela. Unibertsitate garaian Ba-sauriko azterketa sozio-linguistikoa egiten ibili nintzen eta San Migelen euskararen transmisioa

    Hego Uriben badaude elementuak euskara bizirik dagoela esateko

    mantentzen zela ikusi nuen. Galera San Migel eta Basauri erdigunearen artean zegoen orduan. Gaur egun, hogeita bost urtetik beherako gazte gehienek euskaraz ondo dakite eta hor publiko potentzial ikaragarria dago.

    Hala ere, erabilera ez da hainbeste hedatu...Ez, baina azken aldian euskararen al-deko ekimen eta mugimendu asko sortu dira. Hala nola, Basaurin Be Bagara. Nire iritziz, badaude elemen-tuak esateko Hego Uribe eskualdean euskararen aldeko mugimendu bizia dagoela eta horri eman behar zaiola bultzada.

    Etorkizunean euskarak aurrera egingo duela uste al duzu?Kontuan izan behar dugu, ezagutza-ri dagokionez, lortu dugula -neurri handi batean behintzat- adin batetik beherako guztiek euskara ondo jaki-tea eta ulertzea. Horrek aukera ema-ten digu beste maila bateko helbu-ruak planteatzeko. Euskara zentrala bihurtu behar da eta gaiari zentrali-tatea aitortu.

    Nahiz eta tartean oztoporen bat aurkitu...Oztopo guztiei aurre egin beharko diegu eta horretarako uste dut in-darra badaukagula. Esate baterako, kanpotik sortzen zaizkigun oztopoak gainditzeko, LOMCE legea kasu, ba-rruko indarrak landu behar ditugu: euskararen aldeko dinamikak sus-tatu, ilusioa zabaldu eta ekinbideak ugaldu, besteak beste.

    Euskararen transmisioari buruz zer duzu esateko?Nerbioi ibaiaren inguruan landu du-gun Tribuaren Berbak programan maiatzaren 26an emitituko da oso

    nabarmen ikusi dugu: euskara erabat galduta zegoen eskualdean eta 80ko hamarkadan berres-kuratzen hasi zen. Gaur egun, fenomeno berria ari da gertatzen transmi-sioaren inguruan: gazte-tan euskara ikasi, euska-raren erabilera utzi, baina guraso bihurtu direnean seme-alabei euskararen transmisioa bermatzea, alegia. Hurrengo belau-naldiek euskara modu naturalean erabiltzea lor-tzen badugu, belaunaldi horren transmisioa ber-matuko dugu. Horregatik oso garrantzitsua da une hau, hamarkada hau eta belaunaldi hau.

    Kike Amonarriz | Euskal filologoa

    MAIDER IBAEZ Basauri

    Kike Amonarriz eta Ludi Viguera basauriarra hizketan Tribuaren berbak saioan :: Geuria

    Euskarak Hego Uriben bizi duen egoerari buruz, transmisioari buruz hitz egin dugu Kike Amonarrizekin n GEURIAren sorreraren inguruan ere galdetu diogu

    Ez da erraza euskarazko produktuak gizartean

    ezagutaraztea, hedatzea eta iraunaraztea

    Euskara zentrala bihurtu behar da, eta gaiari

    zentralitatea aitortu

    Transmisioari begira, oso garrantzitsua da une hau, hamarkada

    hau eta belaunaldi hauKike Amonarriz

    Euskal filologoa

  • # 009 GEURIA MAIATZA 20154 HERRIAK

    Antzerkiak lotura berezia izan du be-tidanik Basaurirekin. Desagertutako Antzerki Eskolan Euskal Herrian gaur egun ezagunak diren hainbat akto-rek ikasi zuten, besteak beste, Itziar Ituok eta Unax Ugaldek. Social An-tzokiak ikuskizun-agenda oparoa du eta, horrez gain, bestelako antzerki ikastaroak sortu dira.

    Azken eremu horretan, Euska-rabila Basauriko euskaldunon el-karteak badu zeresanik. Izan ere, 2007. urtean hasi zen Antzerkigin-tza ikastaroak antolatzen: Funtsean euskararen erabilerari bultzada bat

    Ekainaren 1etik 9ra Antzerki topaketa ospatuko da Basauriko Ibaigane kultur etxean. Ikasleek urtean zehar prestatutakoa aurkeztuko dute publikoaren aurrean

    MAIDER IBAEZ Basauri

    Euskarabila elkartearen Antzerkigintza ikastaroak 539 ikasle izan ditu 2014/2015 ikasturtean

    Galdakaoko Zaletuen Antzerki Erakusketaren bederatzigarren edizioa burutuko da maiatzaren 26tik ekainaren 5era bitartean Torrezabal Kultur Etxean, arte eszenikoen zirkuitu profesionaletik kanpo dauden taldeei ekintza-programa bat eskaintzeko helburuarekin. Aurtengo erakusketak xede solidarioa izango du: Angelman sindromearen alde-ko elkartearentzat dirua bilduko da.

    Sei antzerki-taldek parte hartuko dute bederatzigarren edizio ho-netan: Alborada Berri, Luna Llena, Kalerki Antzerki Taldea, Aztiak, Iza-rra eta EPA Galdakao.

    Antzezpen guztiak 19:30ean izango dira. Sarreren prezioa 3 euro-koa izango da publiko orokorrarentzat eta 2,5 euro Torrezabaleko baz-kideentzat eta hamar pertsona edo gehiagoko taldeentzat. Luna Llena taldeak antzeztuko duen obrak 4 eta 3 euroko prezioa izango du.

    ZALETUEN ANTZERKI ERAKUSKETA ANGELMAN SINDROMEAREN ALDE

    Arizko Ikastolako ikasleak Trenetako istoriak antzezten :: Euskarabila

    Antzerki ikastaroak Basauri osora zabaltzea da aurtengo

    asmoa, norbanakoei ere aukera eskaintzeko

    Euskarabila

    emateko egitasmo bezala sortu ge-nuen, diote elkarteko kideek. Hala ere, gaur egun hainbat helburu ditu ikastaroak; euskararen erabilera es-parru eta adin ezberdinetan nor-malizatzea, ikasleen garapen osoa bultzatzea eta antzerkia eta euskara uztartuz gozatzea eta gozaraztea.

    Urtetik urtera ikasle berriak era-karri asmoz, Basauriko ikastetxee-kin harremanetan dago Euskarabila, nahiz eta hasieran ez zuten horrela planteatu: Proiektua diseinatu ge-nuenean, ez genuen ikastetxeetan pentsatu. Gure asmoa eskolaz kan-poko ekintza moduan zabaltzea zen,

    baina horrek zailtasunak ditu, gaur egungo ekin-tzen aukeraketa ez baita euskararen irizpideari jarraiki egiten.

    Horiek horrela, orain arte eskoletan soilik lan-du den proiektua izan

    den arren, aurten eskolaz kanpoko ekintza moduan zabaltzen hasi dira: Asmoa Basauri osora zabaltzea da, norbanakoek ere parte hartzeko au-kera izan dezaten. 2014/2015 ikas-turtean guztira 539 ikaslek eman dute izena: 10 eta 13 urte bitarteko umeak, guraso talde bat eta eskolaz kanpoko talde bat.

    Proiektuaren kudeaketa Eus-karabilaren ardura izan da denbo-ra luzez: besteak beste, ikastetxeei informazioa eskaini eta erakarri, ordutegiak adostu, antzerkigintza irakasleak kontratatu eta koordi-natu, emanaldiak adostu, azken balorazioak jaso eta Udalean aur-kezteko txostena egin. Gaur egun, ordea, Basauriko Udalak aurkeztu-tako lehiaketa publiko batean par-te hartu eta gero ari gara proiektua

    Gaur egun agroenpresa multinazio-nalak dira merkatuaren gehiengoa kontrolatzen dutenak eta, horren on-dorioz, euskal baserritarren lana gu-txitu egin da. Egoera horren aurrean, Galdakaon ekoizle taldeak bere lana mantentzen jarraitzen du: Uztaibe-dar Ekoizle Taldea, alegia.

    Oihane Ezkerra eta Beat Zarra-beitia dira talde horretako ekoizleak eta nekazaritza ekologikoa burutzen dute Galdakaoko Sarrikolean, Larra-betzun eta Bistalegren. Euren ekoiz-penaren salmenta zuzena egiten dute urteak dituen 52 asteetatik 48tan.

    Salmenta horretan kontsumitzai-leek bi otzara mota dituzte aukeran: otzara erdia astero 6,25 ordaindu-ta (25 hilabetean) eta otzara osoa astero 12,50 euroren truke (50 hilabetean). Otzara osoaren eredua honakoa da: uda garaian, tomate kilo bat, kilo erdi piper, kilo erdi leka, kilo bi heren tipula, kilo erdi berenjena, bi letxuga eta kilo erdi azlega, eta neguan, aldiz, porru sorta, bi kilo pa-tata, kilo erdi kalabaza, kilo erdi ider, azenario sorta, kilo bat aza eta 700 gramo azalora.

    PLANIFIKAZIOA, ARDURA ETA TALDEAREN SENDOTASUNAEkoizleek, alde batetik, ortuaren planifikazioa eta diru sarreren ba-

    Barazki ekologikoen salmenta urteko ia aste guztietan Galdakaoko Uztaibedar Ekoizle Taldearen eskutik

    Oihane Ezkerra eta Beat Zarrabeitia ekoizleek nekazaritza ekologikoa landu eta horren salmenta zuzena egiten dute urteko 48 astetan Galdakaon

    GALDAKAOErredakzioa

    lantzea egiten dute: zer eta noiz erein pentsatzen dute, eskaintza jarrai eta anitza egin ahal izate-ko. Aldi berean, produzitutakoaren zati handiena salduko dutela ber-matzen dute.

    Bestetik, ekoizleen helburua eli-kadura eredua aldatzea da, hortaz, produktuarekiko arduraz jokatzeko konpromisoa hartu dute. Azkenik, ekoizle taldearen asmoa kide be-rriak erakartzea da, kolektiboa sen-dotzeko.

    Galdakaoko Uztaibedar Ekoizle Taldearekin harremanetan jartze-ko bideak honakoak dira: 610 721 101 telefono zenbakia eta [email protected] helbide elektro-nikoa.

    Finagako altxorra bisitatzeko aukera ekainera arteBASAURI. Finagako San Martin baseliza bisitatzeko aukera eskai-ni du beste behin ere Basauriko Udalak. Bertan aztarna arkeolo-giko berriak aurkitu dituzte eta adituek diotenez, Bizkaiko se-kuentzia kronologiko eta kultural osoena da topatutako materiala. Finagako ermitak baditu hainbat nekropolitako aztarnak, IV. eta XVI. mendeen artekoak. Publiko oro-korrarentzako eta ikastetxeetara-ko bisita gidatuak antolatu dituz-te apiriletik ekainaren 28ra arte, larunbat eta igandetan 12:00etan.

    Gune historikoa bisitatu nahi duenak eskuragarri izango du 634 243 762 telefonoa, bai-ta [email protected] helbide elektronikoa ere.

    kudeatzen, diote Euskarabilako ar-duradunek.

    IKASTAROA ETA GERO, AURKEZPEN PUBLIKOA2007. urtean Antzerki ikastaroak eskaintzen hasi zirenetik orain arte urritik apirilera bitartean burutu di-tuzte, baina aurtengo ikasturtea 2015eko otsailean hasi dute. Anto-latzaileek aurreratu dutenez, dato-rren urtean urrian hasiko da ikasta-roa eta Aste Santuko oporren ostera arte iraungo du.

    Ikasturte bakoitzaren bukaeran Antzerki Topaketa prestatzen dute eta bertan ikasleek euren antzez-lanak publiko aurrean aurkezten dituzte. Aurten ekainaren 1etik 9ra ospatuko da Topaketa, goizez zein arratsaldez Ibaigane Kultur Etxean.

  • # 009 GEURIA MAIATZA 2015 HERRIAK 5

    Hego Uribeko hautagaien profila

    ANDONI BUSQUET48 URTE EUSKARA / GAZTELANIA

    PEDOGOGIAN LIZENTZIATUA HEZIKETA SOZIALEAN DIPLOMATUA

    Oraingo alkateak aitortu duenez, alkatetzara aurkeztu zen lehen aldian ilu-sioz beteta bazegoen ere, une honetan ilusio hori bikoiztu egin da hain-bat jarduera estrategiko jarri ditugulako martxan, eta oraindik kudeaketa lan eraginkor eta gardena behar dute, baita errealitatez eraikitako politi-ka ere, egitasmo horiek guztiak garatu ahal izateko. Lau urte hauetan ere, udalerriko elkarte eta taldeekiko etengabeko harremanaren bidez, EAJren udal taldeak herritarren parte hartzea bultzatu izan du bere gobernuaren jardunean.

    SORAYA MORLA43 URTE EUSKARA / GAZTELANIA

    IKERKETA PRIBATUA IKASTEN UNED BIDEZ

    NATALIA GARDEAZABAL47URTE EUSKARA / INGELERA / GAZTELANIA

    INGELES FILOLOGIA HISTORIAN DIPLOMATUA

    GABRIEL RODRIGO39 URTE GAZTELANIA ZUZENBIDEAN

    LIZENTZIATUA HIRI-ZUZENBIDEAN DIPLOMATUA

    JESUS SACRISTAN41 URTE GAZTELANIA

    BATXILLERGOA ETA BIGARRENMAILAKO HEZIKETA PROFESIONALA

    SERGIO RECIO39 URTE GAZTELANIA KIMIKARIA ETA

    BIDE-SEGURTASUN IRAKASLEA

    Kultura zinegotzia Loly de Juanen udal agintean. Egun, Basauriko talde so-zialistaren Antolakuntza idazkaria. Ilusioz eta lan egiteko gogo handiz aur-kezten da 2015eko udal hauteskundeetara. Lau urte hauetan Basaurik ez du hobekuntza nabarmenik izan eta kulturan eta aisialdian murrizketak izan ditu. Horren aurrean, Herritarren kontratua martxan jarri nahi du: Basau-riko BEZ kulturala %21etik %5era murriztu eta diferentzia bonoekin ordez-katu, doako WiFi sarea eratu eta herritarrentzako bulegoak sortu: ustelkeria-ren kontrakoa, funtzionarioen defentsakoa eta desjabetzeen aurkakoa.

    Bere lan politikoa emakumeen eskubideen defentsa aktiboarekin eta bo-rroka feministarekin egon da lotua. EH Bildu Basauri koalizioaren programak puntuz puntu izena hartu du, helburua Basauri puntuz puntu eraldatzea delako. Horretarako, herritarren zein elkarteen eta erakundeen proposa-menak hartuko dituzte kontuan.

    Iurretako Udalean zinegotzia (2003-2007), Arrigorriagako Udalean zinego-tzia (2009) eta Trapagako Udalean PPko bozeramailea (2011-2015). Ba-sauriko PPren helburu nagusia langabezia tasa murriztea izango da, baita herriko merkataritza sustatzea, hirigunea sendotzea, periferiako auzoekin konexioak lantzea eta Pneumatikoak Jasotzeko Programa (2007-2011) be-rreskuratzea ere.

    Reciok dioenez, urteetan zehar ikusi dut nola Basauri pixkanaka-pixkana gainbeheran joan den, batik bat udal gobernuek eraginda. Horrek alarma egoeran jarri du gizartea. Horren aurrean, Basauri Bai alderdia goberna-tzeko prest agertu da, gardentasunez, herriko jendearekin eta bizilagunen proposamenak kontuan hartuta, bilkura eta etengabeko debate irekiak an-tolatuz.

    Herriko hainbat arlotan pertsona aktiboa. 1995etik aurrera Ezker Anitza talde politikoan ekintzaile. Irabazi Basauri alderdiaren punturik nabarme-nenak: Gardentasuna eta herritarren partaidetza, euskararen normaliza-zioa administrazio publikoan, garraio publikoaren eta bizikletaren erabilera bultzatzea, enplegu egonkorrak lortzea, etxebizitzen alokairua sustatzea eta desjabetzaren kontrako plataformekin harremanak indartzea, besteak beste.

    2011 UDAL HAUTESKUNDEAK2007 UDAL HAUTESKUNDEAK

    83

    77

    9

    3

    2

    2015 UDAL HAUTESKUNDEAK

    2015 UDAL HAUTESKUNDEAK

    BASAURI

    3

  • # 009 GEURIA MAIATZA 20156 HERRIAK

    IBON URIBE38 URTE EUSKARA / GAZTELANIATELEKOMUNIKAZIOAN LIZENTZIATUA

    BEATRIZ ILARDIA40 URTE EUSKARA / GAZTELANIAZUZENBIDEAN LIZENTZIATUA

    TXEMA LARRAZABAL44 URTE GAZTELANIAHEZIKETA PROFESIONALAELEKTRIZITEAN

    ITXASO GUTIERREZ52 URTE EUSKARA / INGELESA / GAZTELANIAHISTORIAN LIZENTZIATUA ETA MAGISTERITZAN DIPLOMATUA

    MARI CARMEN SANCHEZ56 URTE GAZTELANIABILBOKO TAO IKUSKARIAZUZENDARITZA IDAZKARITZA IKASKETAK

    LUIS MANUEL CHAVEZ36 URTE GAZTELANIAHEZIKETA PROFESIONALAAUTOMOZIOAN

    LUIS ANGEL SANCHEZ DE LACHINA35 URTE GAZTELANIALAN HARREMANETAN DIPLOMATUA

    ASIER ALBIZUA41 URTE EUSKARA / GAZTELANIADELINEATZAILEA

    JOSEBA IBARRETXE47 URTE EUSKARA / GAZTELANIA ASTROFISIKAN LIZENTZIATUAIRAKASLEA

    MAITE BARAHONA45 URTE GAZTELANIAGIZARTE LANGINTZAN LIZENTZIATUA

    JESUS SEVILLA45 URTE GAZTELANIAGIZARTE LANGINTZAN LIZENTZIATUA

    JOSEBA MENDEZ39 URTE GAZTELANIAKOMUNIKAZIO LANGILEA. EGUN ERE-N DAGO

    Taratatxin tatatxin! Taratatxin tata-txin! Taratatxin Tatatxin! Taratatxin taratatatxin ! Txin! Ongi etorri Hau-teskunde Zirko Mundi...zipalera! Sartu, eta iku-si lau urterik behin herriko bizimodua aztora-tzen duen ikuskizuna! Ez galdu aukera! Boto baten truke, besterik ez! Botoa eman eta es-kubidea izango duzu espektakulua ikusteko!

    Etorri eta gozatu alderdi guztietatik eto-rritako artistekin: Ekilibristak! Esandakotik

    ZIRKO MUNDIALA

    TXOMIN BEDARESKARMENTU HANDIKOA

    egindakora bitarteko hari finaren gainean maniobra galantak egiten ikusiko dituzue, poltronatik erori gabe! Pailazoak! Gu denoi trufa eta barre egiten! Do-madoreak! Edozein iruzurretako ahoan burua (eta, batez ere, eskua) sartuko dutenak! Magoak! Progra-metan agindutakoak ilusio faltsu bihurtuko dituzte-nak, trukoa non dagoen ikusi gabe!

    Bai, lagunok. Horixe da maiatzean ikusiko dugun espektakulua. Sigla guztietako artistak ikusiko ditugu hauteskundearen zirkoko pistetan: plazetan, zinema

    aretoetan, kalean... Gu liluratzeko prest, herri-tarron benetako kezketatik arreta desbidera-tzeko.

    Behin hauteskundeak amaituta, Zirkoa joan egingo da. Botoen papeletak geldituko dira. Haizeak eramango ditu, gure ilusioak bezala. Konturatuko gara dena izan dela artifizioa, ilu-sioa, faltsua. Baina, lau urte barru, berriro eto-rriko dira artistak, eta berriro piztuko dute gure ilusioa. Hain gara inozoak!

    ETXEBARRI

    ARRIGORRIAGA

    GALDAKAO

    UGAO

    7

    4

    10

    6

    5

    8

    2011 UDAL HAUTESKUNDEEN EMAITZAKARRIGORRIAGA GALDAKAO

    2015 UDAL HAUTESKUNDEAK

  • # 009 GEURIA MAIATZA 2015 HERRIAK 7

    EKAITZ MENTXAKA40 URTE EUSKARA / GAZTELERAGIZARTE HEZIKETAN GRADUATUA

    FELI BAHILLO47 URTE EUSKARA / GAZTELANIAZIENTZIA POLITIKOAK ETASOZIOLOGIAN LIZENTZIATUA

    ALAIN COLOMA30 URTE GAZTELANIAPUBLIZITATE ETA HARREMAN PUBLIKOETAN LIZENTZIATUA

    GAIZKA PINEDA34 URTE EUSKARA / GAZTELANIAAUTONOMOZIO SEKTOREKOAHOLKULARI KOMERTZIALA

    JON AJURIA59 URTE EUSKARA / GAZTELANIAZIENTZIA POLITIKO ETA SOZIOLOGIAN LI-ZENTZIATUA. BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO HIZKUNTZ NORMALIZAZIO ATALEKO BURU

    MIREN NEKANE SAGASTI63 URTE EUSKARA / GAZTELANIAPSIKOLOGIAN LIZENTZIATUA. GAL-DAKAOKO OSPITALEAN EGITEN DU LAN

    SAGRARIO SANCHEZPSE ZARATAMO

    LOREN OLIVA40 URTE EUSKARAINGELESA / GAZTELANIAATZERRIKO HIZKUNTZANMAGISTERITZA DIPLOMATUA

    DAVID MERINO47 URTE EUSKARA / GAZTELANIAAUTOMOZIOAN LANBIDE HEZIKETA

    GUILLERMO ORTEGA38 URTE LAU HIZKUNTZAINDUSTRIA INGENIARIA

    IAKI MARTINEZ45 URTE GAZTELANIAGIZARTE HEZIKETAN ETAEKONOMIAN DIPLOMATUA FEDERICO CORDOBA

    PP ETXEBARRI

    COSME TOCAPP UGAO

    SERGIO PEREDAPP ZARATAMO

    BOTOAHAUSNARTUMARITXU GALAIEZ NAUTE ENGAINATUKO

    Oraingoan ez naute engainatuko, ez ho-rixe! Sinetsi egin nien aurreko udal hauteskundeetan. Eman nien botoa, kalean ikusi nituen karteletan agertzen zenari kasu eginda. Gerora ikusi nuen ez zutela bete esandakoa.

    Eskarmentuak erantzukizun handiagoa eska-tzen dit; are handiagoa kontuan hartzen badugu krisi ekonomikoa oraindik indarrean dagoela, eta erakunde publikoak ordezkatzen dituzten

    pertsonekiko konfiantza kinka larrian dagoe-la.

    Baina oraingoan diferentea izango da. Ikasi dut ez dudala fidatu behar azalean agertzen denarekin. Ahalik eta mitin gehie-netara joango naiz kandidatoen hitzak en-tzuteko. Baloratu egingo dut: hizlariaren nortasuna, esango duenaz konbentzituta ote dagoen, transmititzen duen indarra, energia.

    Arretaz jarraituko dut kanpaina egun-karietan eta telebistan. Aztertuko ditut kalean pegatutako kartelak. Badakit nire botoa garrantzitsua dena, eta ez dut nahi edozein modutara erabili, edozeini eman. Ondo hausnartutako botoa emango dut.

    Badakit zer nahi dudan nire herrirako, eta nire nahiekin bat datorren kandidatua-ren bila ibiliko naiz. Nire botoa nahi badu-te, konbentzitu egin beharko naute.

    ZARATAMO

    ETXEBARRI

    ARRIGORRIAGA

    4

    3

    2

    1

    1

    1

    1

    1

    3

    6

    3

    2

    2

    1

    2011 UDAL HAUTESKUNDEEN EMAITZAKUGAOETXEBARRI

    ZARATAMO

    2015 UDAL HAUTESKUNDEAK

  • Javi Conde (Basauri, 1964) atleta paralinpiko basauriarra 2008. ur-tean profesionalki erretiratu zene-tik ekimen solidarioak egiten dabil mundu osoan zehar. Maratoi Soli-darioak proiektua da horietako bat eta egoitza olinpiko zein paralin-piko izan diren 28 herrialdetan 42 kilometrotako lasterketak egitean datza. Era berean, Javi Conde-Saia-tu Atletismo Egokitua taldean dabil umeak entrenatzen.

    Bost urte joan dira hasi zinenetik...2010. urtean hasi ginen proiektu honi itxura ematen. Profesionalki 2008. urtean erretiratu nintzen eta nire nahia korrika egiten jarraitzea zen. Orduan, errekurtso gutxi dituz-ten pertsonei laguntzeko asmoarekin pentsatu genuen ideia ona izango zela korrika egiteagatik diru-lagun-tzak erakunde ezberdinei banatzea.

    Zelakoa izan zen proiektuaren ha-siera?Oso modu umilean hasi ginen: 1.000 euro batu genituen lehenda-bizikoz eta Gobernuz Kanpoko Era-kunde (GKE) bati eman genizkion.

    Gaur egunera arte hogeita sei las-terketa burutu dituzue...Hala da, hogeita sei Maratoi Soli-dario egin ditugu dagoeneko eta

    guztira 133.000 euro eman ditugu. Hazkunde nabaria izan du proiek-tuak.

    Maratoiak egin aurretik ba al da-kizue zein GKEtara bideratuko du-zuen dirua?Gutxi gora-behera, laurogeita ha-mar erakunderi eman diegu la-guntza eta esan beharra daukat ez dugula aldez aurretik pentsatzen. Momentuan erabakitzen dugula esan daiteke.

    Hogeita zortzi egoi-tza olinpiko eta para-linpikotan maratoiak egingo dituen mundu-ko lehen atleta izango zara...Egia esan, poztasunez betetzen nau horrek. Batik bat, eguneroko-tasunean lan handia eskatu duen erronka delako eta ez delako batere erraza. Poztasu-na ez dit erronka hau betetzen lehendabiziko atleta izateak bakarrik ematen, denbora horre-tan jende asko ezagutu izanak ere bai, asko ikasi dugulako eta, gainera, ikusi dudalako jende asko dagoela munduan besteei la-guntzeko prest, musutruk.

    Nola hasten da harremana egoitza olinpiko eta paralinpikoekin?Egoitza hauek maratoiak antolatzen dituzte urtean zehar eta Javi Conde Maratoi Solidarioakeko taldea ho-rietako batera doa beste atleta bat

    Etsita bukatu dut zenbaitetan eta proiektu solidarioa bertan behera uztea pentsatu dut

    Javi Conde | Saiatu Atletismo Eskola

    izango balitz bezala. Dortsala ero-si eta edonork egin dezake korrika, hau da, ez gara antolatzaileekin ha-rreman zuzenean jartzen. Inskribatu eta parte hartzen dugu.

    2015eko urrian 27. maratoia egin-go duzue Melbournen (Australia). Nola prestatzen duzue lasterketa?San Louiseko (Missouri) maratoia -26. maratoia- apirilaren 12an egin dugu. Itzultzean errendimendua jai-tsi behar izan dut, dagoeneko 50 urte ditudalako eta esfortzu horie-

    tatik errekuperatu egin beharra dagoe-lako. Hala ere, egu-nero entrenatzen dihardugu. Maratoi Solida-rioen bost urte hauen hausnarke-ta egitea eskatuko banizu...Oso positiboa izan da, eta oraindik ere bada. Baina, batez ere, une txarren-gatik da positiboa. Izan ere, etsita bu-katu dut zenbai-

    tetan eta proiektua bertan behera uztea pentsatu dut. Hala ere, mo-mentu onak datozenean kontura-tzen zara egin duzun ibilbidea oso aberasgarria izan dela, eta aurrera jarraitzen laguntzen dizute.

    Gaur egun egokitutako Saiatu At-letismo Taldean egiten duzu lan. Nola sortu zen ekimen hau?2015. urtean Saiatu Atletismo Tal-

    # 009 GEURIA MAIATZA 20158 HERRIAK

    Basauriko Artunduaga kiroldegiko atletismo pistan entrenatzen dute ikasleek :: Geuria

    Maratoi Solidarioak eta egokitutako atletismo taldea dira, besteak beste, Javi Conde basauriarrak bere gain dituen ekimenak n GEURIA berarekin izan da Artunduaga kiroldegian, gai horiek hizpide

    deak 20. urteurrena ospatuko du. Garai haietan ezgaitasunik gabeko pertsonek parte hartzen zuten eta Bidebieta Atletismo Taldea zuen izena. Denborarekin izen ezberdi-nak izan ditu. Atletismo egokitua egiten hasi ginen orain dela hama-bi urte inguru eta gaur egun Saiatu Fundazioak babesten du.

    Egokitutako atletismoaren barruan erreferente zarete Bizkaian eta Euskal Herri mailan...Bai. Euskadiko zein Bizkaiko Kirol Egokituen Federazioa gurekin jar-tzen da harremanetan eta zuze-nean bidaltzen dizkigute kirolariak. Bizkaia mailan fitxa guztiak gure taldeak ditu; kirol mota hau eskain-tzen dugun bakarrak gara Bizkaian. Euskadiko txapelketetan parte har-tzen duten %65 gure kirolariak dira.

    Zenbat pertsona daude federatuta Saiatu Egokitutako Atletismo Tal-dean?Denboraldi honetan guztira berro-geita zazpi fitxa ditugu. Basauriko herritarrak dira gehienak, baina Le-moako, Getxoko, Bilboko zein Mutri-kuko ere kirolariak baditugu.

    Zein da Saiatu Atletismo Taldeak egiten dizun ekarpena?Joko Paralinpikoetan irabazi du-zun dominak ez du konparazio-rik atletismo talde honek ematen dizunarekin. Umeen eta gazteen bilakaera ikusteak asko asetzen zaitu. Oinarrizko ariketa batean hobekuntzaren bat ikustea ikara-garria da.

    MAIDER IBAEZ Basauri

    47 kirolari ditugu aurten. Bizkaia

    mailan egokitutako atletismoaren

    fitxa guztiak gure taldeak ditu.

    Basaurikoak asko gara, baita Lemoa, Getxo, Bilbo zein Mutrikukoak ere

    Javi CondeSaiatu atletismo eskola

  • # 009 GEURIA MAIATZA 2015 IRITZIA 9

    I kuspegi kritikoa erabilita, eta benetako sexu-harremanen osagarri erabiltzen bada, oso osasungarria izan daiteke por-nografia ikustea, bai harremanak aberasteko, bai bikote-harrema-nen pizgarri, nahiz masturbatzeko behar dugun estimulu hori lor-tzeko erabiltzen bada. Sexologo gehienek ere, gomendatu egiten dute sarri askotan, zenbait terapia edo tratamenduren barruan. Bai-na, onar dezagun, pornografia ez da sexu irakaslerik onena, sexuan estreinakoz hasi behar duen gaz-tearentzat. Hori dela eta, kezkatu-ta ageri zaizkigu guraso, irakasle, hezitzaile, sexologo, eta hainbat gizarte eragile, izan ere, sexu-hezi-keta patxadazko baten beharrean, gazteek pornografian bilatzen ei dute, gaur egun, sexu-harremane-tan lehenengoz hasteko behar du-ten informazioa. Kezkatzeko mo-dukoa ere bada, gazteek barneratu beharko ez lituzketen klitxez josita egoten da eta: heterosexuala iza-ten da, batik bat, agresibo xamarra gehienetan; gizona nagusi, indar-tsu eta seguru islatzen da; ema-kumea gizonak agintzen duena egiteko otzan; eta jokabide sexis-tak, irainak eta ageriko bortizkeria normaltasunez azaltzen dira.

    Helduok sobera dakigu por-nografia ez dela sexu-harremanen isla zehatza. Pornografia errea-litatearen kopia distortsionatua da; estimulu sexual isolatu eta bat-batekoa sortzeko asmoz gor-puztutako antzezpena. Helburua bat-bateko estimulu hori lortzea den heinean (eta gizonezkoena, batik bat), film pornografikoak ohiko harremanek izan ohi ez di-tuzten ezaugarri komun batzuk izaten ditu aurrekoez gain: koitoa-ren aurretiazko beroketarik ez da egoten, koitozentrikoa izaten da, aktoreak haragikoi xamarrak iza-ten dira, titi eta zakil handidunak, jarrera ezinezkoetan ageri zaizki-gu sarritan, eta denbora, neurriak, jarraikortasuna eta garapena bera eraldatuta egoten dira muntaian, aldakarituta.

    Sexua, bestetik, pertsona bi-ren (edo gehiagoren) arteko ha-

    rremana da, azken batean, plazer isolatua lortzeko egintza soila baino, eta berezko ditu, horren-bestez, gainerako harremanen bal-dintza eta ezaugarri guztiak. Hitz egitea, elkar ulertzea eta negozia-tzea ezinbestekoa dira, harremana atsegina izan dadin. Intimitatearen baitako errealitate hau guztiau, ordea, ez da inoiz islatzen sketch pornografikoetan, istorioaren gi-doia bera aldez aurretik erabakita eta idatzita dagoelako, eta akto-reek badakitelako pauso bakoitza-ren ondoren zer datorren. Ez dago zer adostu.

    Adituek diotenez, dagoeneko hasi dira sexologia kontsultetan fe-nomeno honen ondorioak azaltzen: gazteek neskek, nahiz mutilek sexu-harremanak filmetan ikusten dituzten horien antzekoak behar dutela ondorioztatzen dute, eta bai batzuek, eta bai besteek horrela jokatu beharko luketela. Itxura fisi-koaz lotsatu egiten dira asko za-kil eta titien tamainaz, batez ere, eta ikusten dituzten jokabide ho-riek egoki errepikatzeko gai izango ote diren kezkatuta hurbiltzen dira laguntza bila. Harremanetan hasi direnen kasuan ere, nahasmena eta frustrazioa dira nagusi, euren sexu harremanek eta bideoetan ikusten dituztenek ez daukatelako antzik, edo/eta intimitateak berak ikaratu egiten dituelako guztiz.

    Bat nator euskal eskola eta institutuetako kurrikulumean se-xu-hezkuntza ikasgai bezala sar-tzea ezinbestekoa dela aldarrika-tzen duten adituekin, baina are urrunago joan beharko genukeela uste dut. Pornografia hor dago, eta alferrik da gazteei ezkutatzen saia-tzea; ikusten dutenaren gaineko kritika egiten ikasi behar dute, eta horretarako beharrezkoa da por-nografia-heziketa zuzena; fantasia onargarria da, alegia, ez da ezer gertatzen noizean behin sexu agre-siboa, edo titi nahiz zakil handiak ikusteko gogoa izateagatik, baina horrek ezin ditu benetako harre-manak baldintzatu, eta ezinbeste-koa da hausnarketa hori egin, eta ikusten dutenaren eta errealitatea-ren arteko aldea zein den argi izan dezatela, frustrazio, zalantza, kezka eta beldurrak saihesteko. Gainera, aurreiritzi moralak albo batera utzi, eta eduki pornografiko osasunga-rria eskura izan dezatela sustatu beharko genuke: emakumearen irudi duina erakusten duena, dis-kriminazioa gainditzen duena, as-kotarikoa, gorputz diferente asko erakusten dituena... Dibertsitatea, berdintasuna eta rollo ona erakus-ten duena. Sexuaren ikuspegi natu-rala garatu, eta pornografia fantasia gisa erabiltzen ikasten dutenean soilik lortuko dute eta, sexu-harre-manekin benetan gozatzen.

    PORNOGRAFIA SEXU IRAKASLE

    BIDALI ZURE IRITZIA [email protected]

    Bidali beharrekoak:

    4 izen-abizenak (eta bale-go, elkartearen izena), kontaktua

    (emaila / telefono zenbakia)

    4 30 lerro inguruko idatzia 4 iritziak, gomendioak,

    kritikak, galderak,hausnarketak

    Iritzi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak labur-

    tuko ditu luzeegiak badira n GEURIAk ez ditu bere gain har-

    tzen hirugarrengoek agertutako iritziak n GEURIAk editorialaren

    bidez agertzen du bere iritzia

    JANIRE LOPEZKULTURA TEKNIKARIAFRANCY FONSECA LINARES

    EMAKUMEAK ANIZTASUNEAN

    BOLADAN GAUDE!

    Astelehenean 400 etor-kin desagertu ziren (2015/04/13); ostegu-nean 41 (2015/04/16) eta gaur (2015/04/20) jakin dugu 600 etorkinetik gora hil direla Medi-terraneoan. Milaka dira dagoe-neko beren bizia arriskuan jar-tzea beste biderik izan ez duten etorkin eta errefuxiatuak. Bizia arriskuan jarri eta hil ere egiten dira asko, oraingoan Siziliako ka-nalean, Europar Batasunaren be-giradapean.

    Dirurik ez, babes politikorik ez; hau da, ez dago borondaterik, ez dago bizia babesteko intere-sik, garapenean eta prebentzioan inbertitzeko gogorik. Baina Eu-ropako politika zorigaiztoko eta induzitutako gerra horien ondo-rioen ardura hartzeko ere ez dago gogorik. Herrialde pobreenak ito-ta eta herritarrak pobreziarik gor-dinenera kondenatuta ikusten di-tugu, bizi hobe baten bila.

    Europar Batasuna bere mu-gak gero eta gehiago isten ari da. FRONTEX, RABIT (ekintza eta esku-hartzerako indar azkarrak),

    ILO (immigrazio arloko lotura-a-genteak) eta VIS (iraupen labu-rreko bisei buruzko komunikazio zerbitzua) delakoak, Europako patruila-sareak eta Batasunaren kanpoaldeko mugen zainketa-sis-tema dira elementu nagusiak po-breziatik ihesean dabiltzan horiek harrapatzeko.

    Adierazpen hau sinatzen du-gunok Basauriko udalerriari dei egin nahi diogu udalbatzan za-baltzeko Europako migrazio-poli-tikak salatzen dituen dokumentu bat, Espainiako Estatuak babesten dituen eta defentsan eta kontro-lean oinarritutako politikak dire-la argudiatuz. Eskumen falta ezin da aitzakia izan errealitate hori zi-gorrik gabe uzteko.

    Era berean, Basaurik, bere udal erakundeek eta herriko gi-zarte-mugimenduek bat egin de-zagun nahi dugu, pertsona guz-tion eskubideen alde borrokatu eta egoera aberrante hau salatze-ko. Etorkin eta errefuxiatuok: Bizi-tzeko eskubidea dugu!; familian bizi eta munduan zehar libreki ibiltzeko eskubidea dugu.

  • . ANABASA

    HITZALDIA

    BIDALI ZURE EKITALDIA [email protected]

    Ekitaldi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak laburtuko

    ditu luzeegiak badira n

    EKAINAREN 12RA RATEn BASAURI HAMAIKA ERRETRATUPozokoetxe Kultur Etxea

    ERAKUSKETAK

    MAIATZAk 27n BASAURI IMANOL ITUIO MAGOA: PARRASTAN17:30 Basozelai Gizarte Etxea

    # 009 GEURIA MAIATZA 201510 AGENDA

    KIROLA

    MAIATZAK 25 - 27n ARRIGORRIAGA PINTURA IKASTAROANEGINDAKO LANAK18:30-20:30 Abusu Zentroa

    EKAINAK 12n ARRIGORRIAGASALOI DANTZEN ERAKUSTALDIA18:30 Abusu Zentro Soziokulturala

    TXARRIBODAZINEMA

    MAIATZAK 20n BASAURI JON ARRETXE: BILBOKO SAN FRANTZISKO, BILBOKO AFRIKA TXIKIA19:30 Ibaigane Kultur Etxea

    EKAINAK 6 ETA 7n BASAURI PIRU GAINZA TXAPELKETA6 - 11:00 Soloarte7 - 9:30 Soloarte

    EKAINAK 13n ETXEBARRI BIZKAIA KOPA F7 TXAPELKETA10:00 - 22:30 San Esteban zelaia

    MAIATZAk 23n BASAURI MAZ BASAURI: RUPER ORDORIKA + AUDIENCE21:00 Social Antzokia

    EKAINAK 19n ARRIGORRIAGA GIMNASIA ERRITMIKO ERAKUSTALDIA16:00 - 21:00 Frontoia

    MAIATZAK 31n BILBO IBILALDIA: HARRO IBILIEgunean zehar

    EKAINAK 5 - 7n ZARATAMO ARKOTXAKO JAIAK

    EKAINAK 12 - 21n ETXEBARRI SAN ANTONIOKO JAIAK

    EKAINAK 13n ARRIGORRIAGA SAN ANTONIO JAIA11:00 - 14:00 Kristo Santua ermita

    BASAURIARROK

    MAIATZAK 27n BASAURI KIKE AMONARRIZ: XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK. NOLA ALDATU DIREN GAUZAK, KAMARADA!19:00 Pozokoetxe Kultur Etxea

    JAIAK

    MAIATZAk 29n ARRIGORRIAGA HAURRENTZAKO PARKEA17:00 - 19:30 Abusu Zentroa

    MAIATZAK 22n BASAURI TXARRIBODA FILMAREN PROIEKZIOA20:00 / 22:00 Social Antzokia

    MAIATZAK 29n BASAURI ZIRKUKO ARTISTAK: LOLA, LINO ETA SAINETE17:30 Kareaga Gizarte Etxea

    n GALDAKAO MARX ATTACK KALERKI TALDEA19:30 Torrezabal

    ANTZERKIA

    EKAINAK 5n GALDAKAO EDABE MAGIKOA19:30 Torrezabal

    EKAINAK 1 - 5n ARRIGORRIAGA PATCHWORK, EHOZIRI ETA ESKULANAK17:30-20:00 Abusu Zentroa

    EKAINAK 13n ZARATAMOMOIORDIN GOGORATUZ ARGAZKI ZAHARRAK ETA LUNTXA10:30-14:00 / 16:00-19:00Udal liburutegia

    EKAINAK 1 - 12n GALDAKAOARRATIAKO TRANBIA. DESAGERPENAREN 50. URTEURRENA17:30-22:30 Torrezabal

  • # 009 GEURIA MAIATZA 2015 AISIA 11

    Hitz- eta zenbaki jokoen emai-tzak hilero geuria.eus webgu-nean ikusgai izango dira.

    SUDOKU ERRAZA

    HITZ-GEZIDUNAK HEGO URIBEKO IBAIA

    SUDOKU ZAILA

    EMAITZAk

    BASAURI TELEFONOAK

    FARMAZIAKUrbi 15 94 426 44 26Arizko dorrea z/g 94 449 05 87Nagusia 33 94 426 09 42Katalunia 52 94 426 35 21Karmelo Torre 12 94 426 13 26Dr. Garay 17 94 449 95 57Madrid 6 94 449 13 39L. Agirre 36 94 449 04 94L. Agirre 51 94 449 09 46L. Agirre 65 94 449 05 44Juan XXIII 1 94 449 07 43Kareaga goi. 16 94 449 16 99Kareaga goi. 38 94 449 85 33Kareaga goi. 50 94 449 06 43Hernn Corts 3 94 449 07 02

    ZERBITZUAKUdala 94 466 63 00Ibaigane K.E. 94 466 63 88Basozelai G.E. 94 466 64 00Kareaga G.E. 94 466 64 20Pozokoetxe K.E. 94 466 63 95San Migel K.E. 94 466 63 98Arizko dorretxea 94 466 64 26Zirt Zart Bulegoa 94 466 64 30Udaltzaingoa 94 466 63 41Ertzaintza 94 607 53 61Gurutze gorria 94 426 37 30Anbulatorioa 94 600 73 45Bake epaitegia 94 466 63 22Hilerria 94 449 62 97Taxi geltokia 94 449 20 96Social Antzokia 94 466 63 90Udal euskaltegia 94 440 62 71Urbi kiroldegia 94 466 63 82Artunduaga kirol. 94 466 63 83Lanbide 901 100 003Posta 94 449 13 97Hizkuntza eskola 94 426 68 81

    ELKARTEAKBidebieta Irratia 94 440 66 92Baskonia M.T. 94 449 57 28Danbolin Txistu 94 449 02 71Euskarabila 94 440 90 16AEK Bolintxu 94 440 82 64Sustraiak K.E. 94 426 12 04Marienea 94 612 41 00Herriko Taldeak 94 426 37 83Sagarrak 94 426 37 69Ate Zabalik 94 426 18 71Zutarri K.T. 94 449 20 83

  • Gogaitu, nazkatu, indargabetu eta zeharo ne-katu gaituen politika instituzionalak bete ditu gizabanako ororen hitzak azken egunetan. Ira-kurtzeko adierazpen idatzien forman, zein entzu-teko irrati edota telebistan. Hitzen jario ordenatu eta gramatikalki zuzenak ez dute zertan hitz egite-ko ekintza bermatu. Solastatzekoa. Komunikatze-koa. Alegia, bi aldeek aktiboki parte hartzekoa.

    Hitzak ahokaturik sortzen dituzten mezuak hilezkorrak dira. Garaiz garai bidaiatzen dira, eta zentzu literarioak baliorik galtzen ez duen bitar-tean, indar aldakorreko esaldiak bihurtzen dituzte denborak eta zaratak. Gizakion plano abstraktuan eragin eta gorputza baino iraunkorragoa izateko gaitasunean datza hitzaren boterea.

    Mezu politikoak ez du zertan propagandisti-ko izan. Izan ere, gaur egungo alderdi politikoek, ez dute ekintza politikoez ezer asko esaten. Poli-tikak bizirauteko eguneroko borrokan hartzen du zentzu, hor baitago bizirik. Pertsonan. Eta gorputza mugimenduekin politika egiten ari ez denean, bu-ruan iltzatuta geratzen zaizkigun hitzak, esaldiak edota parrafoak ematen digu fisikoki martxan jar-tzeko kemena. Horretarako indar emari ziklikoa da sorkuntza artistikoa; sortzailearen ekintzek sortu-takoa, hartzailea ekintza burutzera bultza deza-keelako.

    Askok bizitza oso bat daramagu Berri Txarra-ken Oihu egin nahi dut arima urratu arte erre-pikatzen. Abesten. Horrekin batera oihukatzeko ekintza burutzen. Ezinegona letrek zabaldutako arrakaletik ihesi joaten uzten. Gure burua hein ba-tean ahalduntzen. Kontra egiten. Gaur egun, ordea, abestien letrek errebolta kolektiboa pizteko gogoa lehen bezainbeste biltzen ez dutelako, ardura so-zialetik egozentrikora salto egin dugula uste dute zenbaitek. Baina, ez al da posible errebolta giza-banakotik eta baikorki hastea?

    Hauteskunde kanpainia hasita, Santana are-toan gitarrari buelta eman zion Gorka Urbizuk atzealdean idatzitako EZ handi bat ikus genezan. Ekintza zuzen eta eraginkorra. EZ. Ez dugu horrela bizi nahi. Beraz, BAI. BAI, aldaketa nahi dugu. BAI, aldaketa eragin nahi dugu. BAI, aldaketa eragiteko lanean dihardugu. BAI, EZ?

    Kontrazala

    LEIRE PALACIOSKAZETARIA

    AZAL ILUSTRATUA: ALDERDI POLITIKOEN GAINETIK PERTSONAK DAUDE EGILEA: DANI MAIZ

    BAI, EZ?HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA DOAN GEURIA.EUS 2015 MAIATZA #009