006. Geuria aldizkaria - 2015 martxoa

12
“Lanpostuen bereizketak lidergo karguetara heltzea eragozten dio emakumeari”--- Izaskun Landaida MAZ BASAURI, ROCKEIN ETA FESTIBAS, MUSIKAREN TOPAGUNEAK BASAURIN Itziar Elorriaga Geure hezkuntza eraiki dezagun 12 Biki Pozo Ongi etorri Marieneara 5 Basauriko euskalgintza Euskaraz biziko gara 9 Dani Maiz Aitzinera itzuli behar? 12 Leire Palacios Gu(re) ama(k) 8 Janire Lopez Nork zaindu behar ditu gure txikiak? 9 3 Ganorabako Komiki Lehiaketan parte hartzeko epea 27ra arte zabalik 6 Txapelketa iritziak Irantzu Chaurrondo: “Musikarekin nire ekarpentxoa egin diot Basauriri” 8 Elkarrizketa 4 HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA DOAN GEURIA.EUS 2015 MARTXOA #006 “Bilbondo edo Mercadona ez dira mehatxu tokiko saltokientzat” n Bilbondoren auzia, saltoki handien eta txikien arteko borroka eta Mercadona izan dira hizpide n José Feijoó Basauriko Merkatarien Elkarteko lehendakariarekin eta Basauriko Udalarekin hitz egin du Geuriak Basauriko Udalak ez dizkio 6,6 euro ordaindu beharko Eroskiri EAEko Auzitegi Nagusiak Eroskiren erre- klamazioa atzera bota du. 2011. ur- tean Bilbondoren handitzea bertan behera geratu zen Udaleko osoko bilkurak horrela adierazita. Eroskik erabaki horrekiko desadostasuna adierazi eta Administrazioareki- ko Auzibidean helegitea aurkeztu zuen, nahiz eta ez zen onartua izan. Horregatik, Eroskik 6.665.320 euro erreklamatu zizkien Basauriko Uda- lari eta Eusko Jaurlaritzari. José Feijoó Basauriko Merkata- rien Elkarteko lehendakariak auziari buruz duen iritzia jaso du Geuriak, eta egun saltoki handiek eta txi- kiek dituzten ezberdintasunen zein 2015erako iragarritako Mercadona- ren irekieraren inguruan ere galde- tu dio. Azken honen harira, hainbat kartel agertu dira Basaurin “Merca- donaren irekitzeari ez!” lelopean 2 BILBONDO AUZIA: KRONOLOGIA Gure hezkuntza eraikitzeko pausoak Basaurin Arizko Ikastolan egindako elkarretaratzea :: Geuria 2 7 M8

description

006. Geuria aldizkaria. 2015 martxoa. Hego Uribeko herri Komunikabidea. Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Etxebarri, Ugao eta Zaratamo. Info: http://www.geuria.eus

Transcript of 006. Geuria aldizkaria - 2015 martxoa

  • Lanpostuen bereizketak lidergo karguetara heltzea eragozten

    dio emakumeari---

    Izaskun LandaidaMAZ BASAURI, ROCKEIN ETA FESTIBAS, MUSIKAREN TOPAGUNEAK BASAURIN

    Itziar Elorriaga Geure hezkuntza eraiki dezagun 12

    Biki Pozo Ongi etorri Marieneara 5

    Basauriko euskalgintza Euskaraz biziko gara 9

    Dani Maiz Aitzinera itzuli behar? 12

    Leire Palacios Gu(re) ama(k) 8

    Janire Lopez Nork zaindu behar ditu gure txikiak? 9

    3

    Ganorabako Komiki Lehiaketan parte hartzeko epea 27ra arte zabalik 6

    Txapelketa

    iritziak

    Irantzu Chaurrondo: Musikarekin nire ekarpentxoa egin diot Basauriri 8

    Elkarrizketa

    4

    HEGO URIBEKOHERRI KOMUNIKABIDEA

    DOAN GEURIA.EUS2015 MARTXOA #006

    Bilbondo edo Mercadona ez dira mehatxu tokiko saltokientzatn Bilbondoren auzia, saltoki handien eta txikien arteko borroka eta Mercadona izan dira hizpide

    n Jos Feijo Basauriko Merkatarien Elkarteko lehendakariarekin eta Basauriko Udalarekin hitz egin du Geuriak

    Basauriko Udalak ez dizkio 6,6 euro ordaindu beharko Eroskiri EAEko Auzitegi Nagusiak Eroskiren erre-klamazioa atzera bota du. 2011. ur-tean Bilbondoren handitzea bertan behera geratu zen Udaleko osoko bilkurak horrela adierazita. Eroskik erabaki horrekiko desadostasuna adierazi eta Administrazioareki-ko Auzibidean helegitea aurkeztu zuen, nahiz eta ez zen onartua izan. Horregatik, Eroskik 6.665.320 euro

    erreklamatu zizkien Basauriko Uda-lari eta Eusko Jaurlaritzari.

    Jos Feijo Basauriko Merkata-rien Elkarteko lehendakariak auziari buruz duen iritzia jaso du Geuriak, eta egun saltoki handiek eta txi-kiek dituzten ezberdintasunen zein 2015erako iragarritako Mercadona-ren irekieraren inguruan ere galde-tu dio. Azken honen harira, hainbat kartel agertu dira Basaurin Merca-donaren irekitzeari ez! lelopean 2

    BILBONDO AUZIA: KRONOLOGIA

    Gure hezkuntza eraikitzeko pausoak Basaurin

    Arizko Ikastolan egindako elkarretaratzea :: Geuria

    2

    7

    M8

  • GUREKIN HARREMANETAN

    JARTZEKO [email protected]

    Bidali zure albistea:

    4 izen-abizenak (eta balego, elkartearen izena),

    kontaktua (emaila / telefono zenbakia)

    4 30 lerro inguruko idatzia

    4 albistea, kronika, gomendioa

    Albiste gehienak ar-gitaratze aldera, GEURIAk

    idatziak laburtuko ditu luzeegiak badira

    2011. urtetik gaur egunera arte ga-tazka izan da nagusi Eroski eta Ba-sauriko Udalaren artean. Orain dela lau urte, azaroan, Bilbondoren han-ditzea bertan behera geratu zen legealdi honetako gobernuak ho-rrela adierazi ondoren, eta eraba-ki horrek Eroskiren desadostasuna ekarri zuen. Orduan, banaketarako kooperatibak udal dekretua epai-tegira eraman zuen, baina Admi-nistrazioarekiko Auzibideak atzera bota zuen helegitea.

    Eroskiren erantzuna ez zen asko luzatu eta 6.665.320 euro erre-klamatu zizkien Basauriko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari, Bilbondo-ko Xehetasun Azterketa deusezten zuen deklarazio judizialaren onda-rezko erantzukizuna egotzita. Hala ere, 2015eko otsailean jakin denez,

    Euskal Autonomia Erkidegoko Auzi-tegi Nagusiaren Administrazioare-kiko Auzibideak ez du eskaera hori onartu; hain zuzen ere, Xehetasun Azterketa horrek Eusko Jaurlaritza-ren Jarduera Ekonomikoetarako Lu-rralde Plan Sektoriala (LPS) urratzen zuen.

    Sententziaren arabera, hirigin-tza aukerak ez dira konpentsaga-rriak eta garai bateko Basauriko Hiri Antolakuntza Planak (HAPO) ahalbi-detzen zuenez, Eroskik aukera ba-zuen lurzoru gehiago eraikitzeko. Haatik, ez zuen eskuarte hori agortu eta bitartean LPSa indarrean sartu zen.

    Epaia lasaitasunez eta pozta-sunez hartu dugu. Izan ere, Eroskiri ordaindu beharra traba ekonomiko handia izango zatekeen hainbat ur-tez eta horrek Basauriko Udalaren ahalbide inbertitzaileari kalte egin ziezaiokeen, diote Basauriko Uda-letik.

    MAIDER IBAEZ Basauri

    Bilbondok duen lurzoruaren zati handi bat betetzen dute aparkalekuek :: Geuria

    Eroskiri 6,6 milioi ordaindu beharra traba ekonomiko handia izango zatekeen

    ERALDAKETA-OBRAK ZORU KOMERTZIALEAN Hiri Antolakuntza Planak alda-keta puntuala izan zuen 2014ko otsailean, Zabalandi (Bilbondo) gunearen inguruan. Udal ordezka-riek -EAJren, PSEren eta Bilduren aldeko botoekin eta PPren abs-tentzioarekin- Bilbondoren handi-tzea ezeztatzea erabaki zuten eta HAPOaren testu berria idatzi zuten: 2000. urteko HAPOak zioenez, guz-tira 47.368,96 metro karratu izan zitzakeen Bilbondok, baina merka-taritzarako 36.976 metro karratu ditu eta horiek errespetatzea ados-tu zuten.

    Beraz, gainontzeko 10.392 metro karratuek erabilera komer-tziala izatea debekatu zuten: Bil-bondoko jabeek konponketa- edo eraldaketa-obrak burutu ditzakete, betiere metro karratu komertzialak errespetatzen badituzte, adierazi zuten udal ordezkariek.

    Saltoki handiak eta tokian tokiko merkatarienak hizpide izan dira Bilbon-doren handitzea aztergai izan denean. Jos Feijo Basauriko Merkatari Elkarteko lehendakariaren esanetan, gaur egun saltoki handiak ez dira mehatxu tokiko merkatarientzat. Garai batean hala zen, baina orain gau-zak aldatu dira.

    Basauriko Udalak eskatuta, Gizaker enpresak herriko gaiei buruzko ikerketa martxan jarri zuen irailean eta 18 urtetik gorako 400 bizilagunek

    EGUN SALTOKI HANDIAK EZ DIRA MEHATXU TOKIKO SALTOKIENTZAKO

    hartu zuten parte. Azterketaren arabera, %96,3ak eguneroko erosketak herrian bertan egiten ditu. Horren inguruan Feijok bere poztasuna adie-razi du: Merkataritzari dagokionez, Basaurik denetarik du eskura: saltoki handiak zein txikiakm eta herritarrek oso ondo baliatzen dute hori.

    Bestalde, Bilbondoren handitzearen prozesua luzea izan dela dio Feijok: Hasieratik bagenekien Bilbondoren handitzea legearen kontra zihoala, baina aurreko udal gobernuak ez zuen horrela ikusi. Hala ere, guk gureagatik borrokatu genuen eta, horrela, Bizkaiko Auzitegiak eta EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman ziguten: Bilbondok eraldaketak egin di-tzake, baina lurzoru komertzialean soilik.

    Bestalde, Basaurin Mercadona irekitzearen harira, legea betetzen ari direla adierazi dute Basauriko Merkatari Elkartetik eta, beraz, zer esanik ez dutela: Etor dadila nahi duena, legeak errespetatzen baditu, noski.

    Jose Feijo | Basauriko Merkatarien Elkartea

    BASAURI. Bost urte barru Eus-kadin eraiki nahi dituen 25 su-permerkatuetako bat Basaurin kokatzea erabaki du Mercado-nak, eta martxoa eta apirila bi-tartean eraikuntza obrak hastea aurreikusi dute, 2015eko bu-kaeran irekitzeko.

    Egoera honen aurrean Mer-cadona supermerkatua Basau-rin ez irekitzearen aurkako kar-telak jarri ditu herrian zehar Gazte Komunistak taldeak, Mercadonaren irekitzeari ez! lelopean. Mezuak honakoa dio: Basauriko eta Barakaldoko tal-deen kanpaina bertako herrie-tan Mercadonaren berehalako inaugurazioen kontra. Merkata-ritza txikiari kalte egiteko beste kolpe bat. Euren onurak, gure hondamena.

    Mercadona irekitzearen kontrako kartelak agertu dira

  • Etxebarrin langabeziari aurre egi-teko hainbat neurri hartu ditu Uda-lak. Enpleguaren zenbatekoa ho-betze aldera, hiru lan-lerro jorratu ditu udal-gobernuak langabeen kontratazioan zuzenean eragiteko. Hasteko, Udalak zuzeneko hama-lau lan kontratu egin ditu: man-tentze-lanetarako sei lagun, antzi-nako anbulatorioa eraberritzeko lau lagun, gaueko zein eguneko hiri-agente lanak egiteko beste bi eta web dinamizatzaile eta datu

    baseen kudeatzaile bana. Horre-tarako, guztira 225.287,69 euro bideratuko ditu, 106.362,69 Lan-bideren eskutik eta gainontzeko 118.925 euroak, Udaletik.

    Bigarren lan-lerroa obra be-rrietan klausula sozialak sartzea izan da. Horri esker, obrak egingo dituzten enpresek zazpi langabe-tu kontratatu dituzte: San Esteban etorbideko irisgarritasuna hobe-tzeko lanetan langabezian zeuden bi bizilagunek lan egin dute, Gali-zia kaleko berrantolaketan enpre-sa adjudikaziodunak bi lagun kon-tratatu ditu eta Andaluzia kalean arrapala mekanikoak instalatzeko

    obretan hiru auzotarrei kontratua egin die. Hirugarrenez, otsailean udalerriko langabeak kontratatuko dituzten enpresei diru-laguntzak emateko oinarriak onartu ziren. Sei hilabeteko iraupean duten kontra-tu berriak diruz laguntzea da as-moa, 3.000 euroko ekarpenarekin. Diru-laguntza horretarako Udalak 30.000 euro bideratu ditu.

    LANGABEZIA TASA BAXUA BAINA GEHIEGIZKOAEtxebarrik %13,7ko langabezia-ta-sarekin bukatu zuen 2014a, Bizkai-ko eta Euskadiko batez bestekoen azpitik. Bizkaiak %16,3ko tasare-

    Los Coronas, Freedonia eta The Weapons, martxoaren 27an MAZ Basauriren aurkezpen jaian

    Zuzeneko hamalau lan kontratu egin ditu Etxebarriko Udalak

    Beharginak lanean Etxebarriko kaleetan :: Artxiboa

    MAZ Basauri motorrak berotzen hasi da eta dagoeneko aurkezpen jaia an-tolatu du. Hitzordua martxoaren 27an, ostiralean, Social Antzokian. Bertan rockaren eta musika beltzaren bar-nean korronte ezberdinak ordezka-tzen dituzten hiru talde ariko dira: Los Coronas, Freedonia eta The Weapons, baita Dino Velver Pinchadiscos, ere

    gauari amaiera egiteko. Laugarren edizio honetan ere,

    MAZ Basaurik prezio merkeen aldeko apustua egingo du, bai Social Antzo-kiko kontzertuen sarreretan, baita an-tzokiko barrako edarien salneurrian ere. Aldez aurretik erosiz gero, aurkez-pen jairako sarrerak 8 euroren truke eskura daitezke, eta 10 euroren truke, egunean bertan erosita. BBK Multizer-bitzu kutxazainak, kutxabank.es, so-cialantzokia.com eta Social Antzokiko txarteldegiak (astelehenetik igandera,

    arratsaldeko bostak eta gaueko bede-ratziak bitartean) dira salmenta tokiak.

    8.500 LAGUN HIRU URTETANMAZ Basauri Udalak eta Social Antzo-kiak sustatutako jaialdia da. Aurreko hiru edizioetan guztira 8.500 lagun bildu ditu eta antzokiko sarrerak behin baino gehiagotan agortu izan ditu. Gainera, jaialdiak Basauri musi-ka erreferente moduan kokatu du eta herriko ostalaritza eta bizitza kulturala eta komertziala bultzatu ditu.

    Mantentze- lanetarako, eraikin publikoak zaharberritzeko eta gaueko zein eguneko segurtasuna ahalbidetzeko kontratuak egin dira. Guztira 225.288 euro bideratuko dira

    # 006 GEURIA MARTXOA 2015 HERRIAK 3

    Basauriko egoitza: Basozelai kalea 11, -3 42 Posta kutxa - 48970 - Basauri (Bizkaia) Tel. 94 440 66 92 - [email protected] Lege gordailua: BI-1366-2014

    Koordinatzailea: Jon Villapun - [email protected] Erredakzioa: Maider Ibaez - [email protected]: 94 440 66 92 - [email protected]

    Kolaboratzaileak: Arizko Ikastola, Dani Maiz, Janire Lopez, Leire Palacios, AEK Bolintxu, Marienea, Galdakaoko AEK, Biki Pozo, Itziar Elorriaga

    Diseinua: Hopper InkMaketazioa: GeuriaBanatzailea: Zarata Studio Inprenta: BEPSA

    Laguntzailea: Basauriko Udala

    Argitaratzailea: Ameba Kultur Elkartea

    Babesleak: Basauriko Euskara Aholku Batzordea: AEK Bolintxu, Basauriko Bertso Eskola, Basauriko Udal Euskaltegia, Basconia Kirol Elkartea, Bidebieta Irra-tia, Enrike Jaio Kultur Elkartea, Sustraiak Kultur Elkartea, Basauriko ikastetxeak, Basauriko Kirol Elkarteak.

    Erredakzio bilerak eta kontaktua: Gutunak, iritziak, oharrak, agenda [email protected]

    MAIDER IBAEZ Etxebarri

    kin amaitu du urtea eta Euskal Au-tonomia Erkidegoak,%15,3arekin. Etxebarriko populazio aktiboan 861 langabe daude eta %50a bai-no gehiagok 25 eta 45 urte bitar-tean dituzte.

    Loren Oliva Etxebarriko alka-tearen ustez, oraindik ere datuak oso kezkagarriak dira: Egia da Etxebarriko langabezia tasa Biz-kaikoa, Euskadikoa edo Espainia-koa baino baxuagoa dela, baina %13ko tasa hori gehiegizkoa da. Era berean, nahiz eta enplegua Udalaren eskumena ez izan, kon-ponbidearen zati garela adierazi du Olivak.

    BASAURI Erredakzioa

    Konposta egiteko 32 edukiontzi jarriko dituzte San Migelen

    BASAURI. Bizkaiko Foru Aldun-diak 66.259 euroko diru-lagun-tza eman dio Basauriko Udalari 5. edukiontzia San Migel auzoan hedatzeko. Udaletik aurreikus-ten dutenez, konposta egiteko sistema apirilean helduko da eta, gutxi gorabehera, giltzarekin ire-kiko diren 15 edukiontzi eta os-talarientzako beste 17 edukion-tzi ipiniko dituzte. Guztira, 600 bat ontzi banatuko dituzte etxe-bizitzetan. Aurretiaz informazio kanpaina zabalduko du Basauri-ko Udalak, Aste Santua eta gero sistema hau martxan egon dadin.

    2013ko abenduan heldu zen konpostatze sistema Basaurira, Pozokoetxe auzora, eta horre-tarako Foru Aldundiak 33.128 euroko laguntza eman zuen. Be-rrikuntza nabarmena ekarri zuen Pozokoetxeko konpostatze sis-temak, izan ere kozinatu gabeko zein kozinatutako elikagaiak sar-tzea ahalbidetu zuen.

    Txus Martinen bizitza Basaurin hizpide hilaren 11ko hitzaldian

    BASAURI. Txus Lagunen artean hitzaldia antolatu dute Basau-rin. Martxoaren 11an izango da, 19:30ean Arizko dorretxean. Ber-tan hizlari izango dira mediku bat, senideak eta lagunak. Txus Martinek Basaurin izandako bizi-tza eta egun egoera errepasatuko du hitzaldiak.

    Los Coronas :: Artxiboa

  • # 006 GEURIA MARTXOA 20154 HERRIAK

    2013. urtean Izaskun Landaidak Ugaoko alkatetza uztea erabaki zuen Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari izateko proposamena jaso zuenean. Bere bizitzako erronka-rik garrantzitsuenetarikoa izan zela adierazi dio Geuriari, nire ibilbide pertsonalean eta profesionalean be-netan beharrezkoa eta sinisten du-dan lana delako. Bide erraza ez zela izango jakin arren, oso pozik onartu zuen Emakundeko zuzendari izateko erronka.

    Emakundeko zuzendaria zarenetik bi urte igaro dira. Hasierako erron-kak gainditu dituzula uste al duzu?Lan egiteko giro aproposa dagoela uste dut, hori erronka nagusieneta-ko bat zelakoan nago eta, beraz, bi urte hauetan aurreratutako eta lortu-takoaren ispilu dela uste dut. Eman-dako aurrerapausoak denon lanari, inplikazioari eta konpromisoari es-ker eman direla azpimarratu nahiko nuke, atzetik askoren lana dagoelako.

    Hala ere, administrazio publikoek eta gizarteak lan handia egin behar dute.Genero ikuspegia plan guztietan txertatzen jarraitu behar dugu. Go-

    bernuarekin, Foru Aldundiarekin eta Udalekin lan egiten dugu euren pro-grama guztietan eta euren politika guztietan emakumeak eta gizonak kontuan izan ditzaten eta berdin-tasuna susta dezaten. Horretarako Emakundek neurri eta plan batzuk diseinatzen ditu, hala nola, Legegin-tzaldi bakoitzeko Berdintasun plana, baita legeak ere, eta langileen pres-takuntza bultzatzen du berdintasu-naren kontzientzia handiagoa izan dezaten.

    Berdintasun Legeak 10 urte bete ditu aurten. Urte horien guztien inguruan zer hausnarketa egiten duzu? Azken hamar urteetan Legeari esker eta erakunde, elkarte, entitate eta pertsona askoren lanari esker, gizar-te honek pauso sendoak eman ditu berdintasunerantz. Ibilbide honetan askoren lana eta konpromisoa azale-ratu da eta uste dut hori dela bidea, bakoitzak bere esparrutik eta duen erantzukizunagatik pausoak ema-ten jarraitzea, argi baitago ez garela oraindik helmugara heldu.

    Berdintasun Planaren ardatz nagu-sia balioen aldaketa bultzatzea da.Argi daukagu balioak aldatu ezean ezin dela gizartea eraldatu. Eta hori izaten da lanik zailena, balioak alda-tzearena. Izan ere, sinesmen horiek

    Teknologia berrien bidez, bikotekideak neska kontrolatu nahi du, une oro galdetuz non dagoen

    rrik ez ikusteak eta ez sentitzeak, eta berdintasuna lortuta dagoela pentsa-tzeak, arlo honetan lan egiteko beha-rra ez onartzea dakar.

    Izaskun Landaida | Emakundeko zuzendaria

    txikitatik ikasi ditugu eta oso zaila izaten da ikasitakoa alde batera uz-tea. Horregatik uste dugu dela hain inportantea txikitatik hastea neska mutilei eredu berdinzaleak erakus-ten, ez eskolan bakarrik, baita fami-lian eta komunikabideen aldetik ere. Berdintasun Planak administrazioen politiketan berdintasuna hobetze-ko neurriak hartzen ditu, antolaketa sozial erantzunkidea garatzeko eta emakumeen aurkako indarkeria de-sagerrarazteko.

    Bi generoen artean berdintasun hi-tzak ba al du zerikusirik gaur egun?Emakumeek orain dela hogei urte baino eskubide gehiago dituzte-la uste dut. Jendeak gaur egun ez ditu onartzen orain dela hogei urte onartzen zituen diskriminazio ba-tzuk. Dena den, oraindik asko dago egiteko. Gazteen artean, adibidez, errespetuzko harremanak sustatzen jarraitu behar dugu, ikusi baitugu bikoteetan zenbait kontrol jarrera onartzen dituztela gazte batzuek, eta jarraitu behar dugu alor guztietan lan egiten. Ikusten ari garenez, kasu as-kotan teknologia berrien bitartez bi-kotekideak neska kontrolatu nahi du, une oro galdetuz non dagoen, nore-kin eta abar. Desberdintasunak han-diak dira oraindik. Eta arazo larri bat dugu berdintasun itsuarekin: ber-dintasunaren aldeko lanaren beha-

    LANPOSTUEN BEREIZKETA

    BERTIKALAK ETA HORIZONTALAK ZENBAIT KARGU KONKRETUTARA BIDERATZEN DU

    EMAKUMEA

    BALIOAK ALDATU EZEAN, EZINGO

    DUGU GIZARTEA ERALDATU

    MAIDER IBAEZ Ugao

    Izaskun Landaidarekin izan ginen Ugaon, bere jaioterrian :: Geuria

    Enplegu-soldatari dagokionez, emakumeek gizonek baino %26 gu-txiago irabazten dute.Egun, emakume eta gizonen arteko soldata ezberdintasuna 7.000 euro ingurukoa da EAEn. Lanpostuen be-reizketa bertikal eta horizontalak zenbait lanpostu konkretutara bi-deratzen du emakumea edo lidergo postuetara heltzea eragozten dio. Gainera, kontuan izan behar da asko-tan emakumeak malgutasun handia-goko lanpostuak aukeratzen dituela, lanean eta familian dituen eginbeha-rrak orekatu ahal izateko, eta horrek zereginen bereizketa hori indartzen duela. EAEn zatikako kontratua duten lanpostuen %85,3 emakumeek be-tetzen dituzte.

    Administrazio publikoan emaku-meen presentzia handitu dela esan-go al zenuke?Bai, eta gainera handitzen doa, bai-na uste dut emakumeok genero ikuspegia barneratuta izateko lan egin behar dugula. Politikariak garen emakumeok gai hauez hausnartze-ko, estrategiak bilatzeko gure ahal-duntzeak garatu behar ditugu. Eta normalean prozesu hauetan gure au-rreko emakumeen lana aitortzeko au-kera izateaz aparte, genero ikuspegia txertatuta izateak, gure atzetik dato-zen emakume gazteei bidea erraztea suposatu ahal duen aldetik.

  • # 006 GEURIA MARTXOA 2015 HERRIAK 5

    E raikin guztiek behar dituzte tente manten-tzeko lau pilare tinko, teilatu iragazgaitza, pareta sen-doak Basauriko Emakumeon etxeko zimenduek emakume izen propioak eta abizen feministak dituzte. Polixene Trabudua, Dolo-res Ibarruri, Pepita Nuez edota Elbira Zipitria dira gure etxeko ge-letako lanaren lekuko. Ahaldun-tze-prozesuetatik haratago daude gure artean ernaldutako siner-giak: ikaste prozesu komunak, el-karren arteko errespetua eta bata bestenganako zaintza.

    Historikoki aldarrikatutako gure gune hau bihurtu da suton-do, aterpe, eskola eta gure ake-larretarako plaza. Hiru urte Ma-rieneako ateak zabaldu zirenetik eta hamarkada pare bat igaro da proiektu horrekin amesten hasi ginenetik. Ezinezkoa zirudien hura egia bihurtu dugu denon ar-tean. Euskal Herriko mugimendu feministak, baita munduko edo-zein zirrikitutatik gerturatutako bisitariek ere, inbidiaz begiratzen gaituzte. Gure etxeak horrela ja-rrai dezan behar zaituztegu.

    Martxoa iritsi da. Egutegian zortzia morez tindatzearekin ba-tera, berdintasunaren alarma guz-tiak pizten dira: egunkarietako estatistiketan, Teleberriko isto-rioetan, eskoletako egunerokota-sunean, kalean denak dira al-darrikapenak. Primeran! Igandean aldarrikatutako dugun hori izan dadila eguneroko xedea!

    Guk nahi dugun bidean bes-te batzuek jarritako harriekin topo eta estropu egin dugu, api-ka, mina ere hartu dugu; baina zorionez, altxatzen ere badakigu. Heteropatriarkatua elikatzen du-ten horiek bestelako karraju ba-tzuetatik eraman nahi gaituzte: bazterretara, prekaritatera, gure gorputza kontrolatzera, gure bizi-tzak maneiatzera... Ez diegu utzi behar, ez!

    Zapalkuntza hauei guztiei au-rre egiteko beharrezkoak dira emakumeon etxeak. Anitzak izan arren, elkarrekin eta guztion ar-tean, lortuko dugu.

    Euskal Herria feminismotik eraikiko dugu. Marienean egune-ro da martxoak 8! Zaretela ongi etorriak!

    ONDO ETORRI MARIENEARA

    BIKI POZOMARIENEA ELKARTEA

    BASAURI

    Martxoaren 8a Emakume Langilea-ren Nazioarteko Eguna da. Hala ere, Hego Uribeko herriek hainbat eki-taldi egiten dituzte urtean zehar ge-nero berdintasunaren alde egiteko. Horren adibide, hilabete honetan zehar Basaurik, Galdakaok, Arrigo-rriagak eta Etxebarrik prestatutako egitaraua dugu.

    Marienea da Basaurin jarduerak egiteaz arduratzen den Emakumeen Etxea, Udalaren Berdintasun saila-ren laguntzarekin. Basauriko elkarte feministen eta emakumeen elkar-teen elkargunea izanik, urtean zehar hainbat programa, plan eta proiektu sustatzen ditu, baita tailerrak, ikas-taroak eta mintegiak ere. Martxoan

    MAIDER IBAEZ Basauri

    Marieneak egindako kalejira Nagusia kaletik barrena :: Marienea

    Martxoak 8, Emakumearen Eguna 365 egunetan ospatzeko erakusleihoa

    Hego Uribek lanean darrai genero berdintasunaren alde eta horren isla dira urtean zehar, eta ez martxoan bakarrik, antolatzen diren jarduera ezberdinak

    martxoak 519:00 Emakumeek Mundu Mar-txaren manifestuaren irakurketaTxalaparta ikuskizuna eta luntxa20:00 Uluka taldearen kontzer-tua. Doan

    martxoak 710:00 Emakumeen Mundu Mar-txaren murala margotzeaBasauriko emakumeok mundu martxarekin bat

    martxoak 811:00 Bilboko manifestaziora irteeraArizgoiti plazatik Arriaga plazara13:00 Manifestazioa Arriaga plazatik

    GALDAKAOmartxoak 517:15 Sor-prendidas antzezla-na Torrezabal Kultur EtxeanLuntxa eta dantzaldia Gandasegi-ko arkupeetan

    martxoak 621:00 Una casa de muecas antzerkia Torrezabalen

    martxoak 9 - 1311:00-13:00 eta 17:30-20:30 Irudimenaren indarra erakus-keta

    martxoak 1019:00 Los fenomenos zinema Torrezabalen

    martxoak 1117:15 Sor-prendidas antzezla-na Unkina-Meatzetako eskoletanLuntxa eta dantzaldia

    martxoak 1218:30 La sabiduria de nuestras curanderas hitzaldiaTorrezabal Kultur Etxean

    martxoak 1317:15 Sor-prendidas antzezla-na AperribainLuntxa eta dantzaldia

    martxoak 1719:00 Agosto zinema Torreza-balen

    ARRIGORRIAGA

    martxoak 613:00 Meza Andre Maria Madale-na elizan14:30 Herri Bazkaria Untzigain jatetxean

    martxoak 718:00 Berdintasun Rallya Gazte-gunean

    martxoak 16RA ARTESexu esplotazioa argazki era-kusketa Mugarik Gabeko Medi-kuak-en eskutikUdaletxeko erakusketa gelan18:00-20:00 Astelehenetik la-runbatera12:00-14:00 Igandetan

    martxoak 9 ETA 1618:30-20:00 Ariketa abdonimal hipopresiboak egiteko ikastaroaAbusuko Kultur EtxeanIkastaroaren helburu nagusia da emakumeek pelbis-zoruko muskuluak indartzea, erditzeak, menopausiak edo adinak eragin dien narriadurari aurre egiteko. Bestetik, nork bere buruarenga-nako konfiantza sendotu nahi du ikastaroak, hainbat egoera dese-roso saihesteko helburuz: gernua galtzea, maskuria jaustea edo sexu-disfuntzioak agertzea.

    martxoak 1319:30 Ultreia antzerkia Abusu-ko Zentro KulturaleanArrigorriagako Hamaika emaku-me taldearen eskutik

    ETXEBARRImartxoak 619:00 Ikaskuntzako desfilea Kultur Etxean

    martxoak 708:30 Enkarterrietara txangoa: Arenatzarte parkea, El Pobal burdinola eta Meatzari museoa. Bazkaria La Arboledan.

    martxoak 8Zinema-zikloa Tarrastan

    martxoak 16 ETA 17Genero indarkeriaren aurkako prebentzio ikastaroaEtxebarriko Institutuan

    zehar Ondarruko emakume artisten erakusketa bisitatzeko aukera izan-go da, baita emakume asmatzaileen erakusketa ibiltaria herriko eskole-tan ere.

    Galdakaoko Berdintasun arloak Emakumeak zinemagintzan zi-

    kloa eta hainbat antzezlan antolatu ditu herriko emakumeen taldeekin elkarlanean. Erabide elkarteak ere erakusketak eta hitzaldiak presta-tu ditu.

    Arrigorriagako Udalak eta Ma-dalen eta Sial elkarteek askotariko elementuez osatutako egitaraua prestatu dute, bai erdigunerako bai Abusurako.

    Etxebarriko Udalak bat egiten du helburu hauekin eta horren era-kusle dugu Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean osatutako Emaku-mearen Astea 2015. Martxoaren 8ra arte genero berdintasunaren gainean kontzientzia hartzea izango da helburu nagusia, etxe-barritarren parte hartzea bultzatuz.

    Martxoaren 8ko argazkiak bidali nahi badituzu

    [email protected]

    Martxoaren 8ko argazki bildumageuria.eus

  • # 006 GEURIA MARTXOA 20156 HERRIAK

    Ganorabako komiki lehiaketak 2.250 euro banatuko ditu

    BASAURI. Ganorabako 2015 Komiki Lehiaketan parte har-tzeko deialdia zabaldu du Ba-sauriko Udal Kultur Etxeak. Nazioarte mailara hedatzen den lehiaketa da honakoa eta beraz, edonork parte har de-zake, mugarik gabe, bakarka ala gidoilaria eta marrazkilaria biak batera, dio Hilario Mozo arduradunak. Lanak aurkezteko epea martxoaren 27an bukatu-ko da eta posta bidez edo eskuz Pozokoetxeko Kultur Etxean entregatu behar dira. Orain-dik oso lan gutxi heldu zaizki-gu, baina jende gehienak azken egunera arte itxaroten du lanak bidaltzeko, dio Mozok.

    Bost sari banatuko dira Ba-sauri Komik lehiaketako irabaz-leen artean. Lehenengo saria 900 euroko izango da; bigarren sailkatuak 450 euro eskuratuko ditu eta hirugarrenak, 300 euro. Gainera, bi akzesit ere izango dira: Saririk gabeko euskaraz-ko autorearentzat 300 euro eta Saririk gabeko Basauriko auto-rerik onenarentzat beste 300 euro.

    2014AN 104 KOMIKI 2014ko edizioan 104 lan aur-keztu ziren lehiaketara: 26 Biz-kaitik, 11 EAEko gainontzeko lurraldeetatik, 64 Espainiatik eta 3 Ameriketatik. Antolatzai-leek emakumeen parte hartzea (24 lan) eta euskarazko lanen presentzia (15) nabarmendu zuten. Javier Gamboa kazeta-ri eta umorista grafikoa, Asier Sanz ilustratzaile eta umorista grafikoa eta Raul Sastre itzul-tzailea izan ziren epaimahaia osatu zutenek. Hilario Mozoren esanetan, partaidetza dezen-te igo da aurreko urteetan eta azken bietanjaso dugun komiki kopurua ehundik gorakoak da.

    Bestalde, aurten ere Komi-ki Azoka egingo dutela baiez-tatu du Hilario Mozok, zehazki, apirilaren 26an Pozokoetxe-ko Kultur Etxean. Egun, bertan eskainiko dituzten hitzaldiak, ikastaroak eta azoka bera lotze-ko lanetan dihardute.

    Tokian tokiko musika taldeen jaial-diaren bigarren edizioa antolatu du Zirt Zart gazte bulegoak Basauriko Udalaren Gazteria zerbitzuaren bi-tartez. Festibas jaialdia maiatzaren 16an ospatuko da Bentako plazan eta Basauriko musika taldeak eta Basozelaiko Gizarte Etxeko entse-gu gelen erabiltzaileak ezagutaraz-tea da helburua. 2014an kontzertu aretoa bete egin zen. Finean, herri-ko musika taldeak dira protagonis-tak eta bertako jendea etortzen da, dio Jon Martin Zirt Zart bulegoko kideak. Guztira hiru entsegu gela daude Gizarte Etxean eta iaz 100 musika taldek baino gehiagok era-bili dituzte.

    2014an Basozelaiko Gizarte Etxean izan ziren kontzertuak, baina aurten Bentako plazara eramango dituzte: Gizarte Etxean kontzertuak eskaintzea handicap bat da. Asko-tan jendeari kosta egiten zaio Baso-zelairaino etortzea. Hori dela eta, kontzertuak kalera ateratzea pro-posatu zioten Udalari: Maiatzaren 16an Bentako Jaiak izango direla kontutan hartuta eta herriko erdi-gunea izanik, bertan egitea erabaki dugu.

    Inskribatuko diren musika tal-deetatik zortzik izango dute aukera

    maiatzaren 16an 22:00etatik aurre-ra Bentako plazan zuzenean jotzeko. Aurreko urtean hainbat musika tal-dek eman zuten izena Festibaseko lehenengo edizioan parte hartzeko, baina guk finkatzen dugu muga 8 taldetan, dio Martinek. Hala ere, ar-duradunek eurek erabaki dezakete kopuru hori aldatzea. Jon Martinen esanetan, euskaraz abesten duten taldeek lehentasuna dute eta tal-dekideen adina ere aintzat hartzen dugu, gazteenetatik hasita.

    Festibas jaialdian parte hartze-ko Zirt Zart bulegoan edo Basozelai-ko Gaztegunean eskuragarri dagoen inskripzio orria bete behar dute interesatuek, eta bertan entregatu martxoaren 29a baino lehen. Posta

    Basozelaitik Bentako plazara ekarriko dugu Festibas, San Isidro jaietan

    Jon Martin | Basauriko Zirt Zart Gazte Bulegoa

    bidez eta [email protected] hel-bide elektronikoz ere bidal daiteke izen-ematea. Inskripzio orriarekin batera musika taldearen deskriba-pena eta partaide baten NAN zen-bakia edo errolda ziurtagiriaren fo-tokopia ere bidali behar dira, baldin eta 2013. urteaz geroztik taldeak ez badu entsegu gelarik erabili.

    PARTE HARTZEKO BALDINTZAKTaldekideren bat Basaurin errolda-tua egotea edo azken hiru urteetan (2013tik 2015era bitarteko epean), noizbait, Basozelai Gizarte Etxean dauden entsegu gelen erabiltzaile izatea. Era berean, parte hartzaileek 16 urtetik gorakoak izan behar dute.

    Eskubi ezker, Jon Martin (Zirt Zart), Julen Armas (The Weapons) eta Etorne Lexartza zinegotzia :: Geuria

    Maiatzaren 9an izango da Rockein! lehiaketaren finala Social Antzokian

    Hego Uribeko Rockein! musika lehiaketaren finala maiatzaren 9an izango da Social Antzokian. Bertan sei taldek joko dute zuzenean. Ho-rien artean erabakiko da zein den 2015eko Rockein! txapelkearen ira-bazlea, baita Hego Uribe eskualde-ko talderik onena ere.

    Hilaren 22ra arte egongo da ire-kita parte hartzeko epea. Azken bi urteetan 200 taldek baino gehia-gok eman dute izena. Txapelketaren lehen urtean Radiofunkens, ERO eta Kasernarat izan ziren garaile; eta bi-garrenean, The Weapons, Highlights eta Larry Bird. Rockein!en parte har-tzeko oinarriak basauri.net webgu-nean eta Zirt Zart Gazte Bulegoan eskuragarri daude.

    HEGO URIBE Erredakzioa

    Festibas, Basauriko musika taldeak bultzatzeko jaialdia, maiatzaren 16an ospatuko da n Parte hartu nahi duten musika taldeek martxoaren 29a baino lehen bidali behar dute inskripzio orria Zirt Zart bulegora n Zortzi talde aukeratuko dituzte Bentako plazan zuzenean jotzeko

    Neverend boskotea zuzenean iaz Basozelaiko Aretoan :: Zirt Zart

    Maider ibaez Basauri

  • Gaur egun ahoz aho dabilen gaia da hezkuntza sistemarena. Espainiako Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa -LOMCE gaztela-niazko siglez edo Wert legea goi-tizenaz ezagunagoa- 2013. urtean sartu zen indarrean Espainian. Or-dutik, Euskal Herrian horren aurka-ko mugimenduak sortu dira.

    Horren adibide da Hezkuntza Plataformen Topagunea. 2014ko abenduaren 6an lan saioa antola-tu zuten Durangon. Ehun bat lagun elkartu ziren bertan eta Basauri-ko Arizko Ikastolatik lau lagun joan ziren: hiru irakasle eta ikasle ba-ten ama. Bertan argi ikusi genuen ikastolan ere hasi behar genuela

    Hezkuntza sistema propio baten aldeko mugimendua hasi da BasaurinLOMCEri aurre egiteko eta gure hezkuntza eraikitzeko proposamenak batzen eta hedatzen hasi dira Arizko Ikastolan

    gaiaren inguruan gogoeta egiten eta jarrera adostua lantzen, diote Ikastolako lantaldeko kideek. Pen-tsatu zuten mugimendu horrek ez zuela soilik LOMCEri aurre egiteko izan behar: LOMCEri aurre egin bai, baina zergatik, zertarako eta zer lor-tu nahi dugun kontuan izan behar dugu, hau da, ez da legearen kontra egitea bakarrik, baizik eta eraikitze prozesu bat zehaztea.

    Lan saio horren ondoren, lau la-gunek lantaldea osatu zuten Arizko Ikastolan zuzendariarekin batera, eta honakoa adostu zuten: LOMCE-ren kontra gaude, LOMCE ez apli-katzeko konpromisoa landu nahi dugu, Euskal Herriak bere hezkun-tza behar duela sinestuta gaude eta horretan egin nahi dugu lan. 2015. urtearen hasieran baieztapen ho-riek Eskola Kontseiluak onartu eta bere egin ditu. Lantaldeko kideen iritziz, pauso hori oso garrantzitsua izan da. Izan ere, guk aurreikusten dugun bide hau eskola komunitate

    osoak onartu beharko luke eta es-kola komunitate osoa ordezkatzen duen organoa Eskola Kontseilua da.

    Eskola Kontseiluan aurkeztu baino lehen, Irakasleen Klaustroan eta Guraso Elkartean aurkeztu zu-ten: Ekimenaren lanbidea txikitik handira joan da: lehenengo lantal-deak osatu zuen plangintza, ondo-ren irakasleei eta Guraso Elkarteari azaldu zitzaion, onartu egin zuten eta orduan Eskola Kontseilura era-man genuen.

    KALEAN HEDATUZBehin Eskola Kontseiluak onartuta, ekimena lau haizeetara zabaltzen hasi dira. Alde batetik, agerraldia egin zuten Agate Deuna egunean: Basauriko zahar-etxeetara egin zu-ten bisita eta bidean, elurra lagun, LOMCEren kontrako bertso batzuk abestu zituzten. Bestetik, LOMCE aplikatzeak ekarriko lituzkeen on-dorioen berri eman diete ikasleei

    Arizko Ikastolako irakasle, guraso eta ikasleak protestan :: Geuria

    MAIDER IBAEZ Basauri

    # 006 GEURIA MARTXOA 2015 HERRIAK 7

    600 ikaslek parte hartu dute Bidebieta Irratiaren Ahozkotasun ikastaroetan

    Auten, eskualdeko hainbat ikas-tetxek hartu dute parte Bidebieta Irratiak antolatutako umeentzako irrati eta telebista ikastaroetan: Basauriko Kareaga Goikoak, Baso-zelai-Gazteluk, Basauri Koopera-tibak, Etxegaraik, Arizko ikastolak, Bizkotxaldek, Sofia Taramonak, San Jose ikastetxeak, Urbi institutuak

    eta Uribarri institutuak, Galdakao-ko Urreta ikastetxeak eta Etxebarri-ko Kukullaga ikastolak. Guztira, 600 ikaslek egin dute ikastaroa (Lehen Hezkuntzako 425 ikasle eta Biga-rren Hezkuntzako 125 ikasle) eta horietako zenbaitek Bidebieta Irra-tiko estudioetan irratsaioa grabatu dute.

    Helburu nagusia euskarazko ahozkotasuna lantzea eta ikasgelaz kanpo euskararen erabilera bultza-tzea da, baita txikitatik hizkuntza

    ERREDAKZIOA Hego Uribe

    gaitasunak sustatzea ere, hala nola, komunikatzeko ahalmena, lan tal-dean aritzeko trebetasuna eta bat-batekotasuna.

    2008. urtean hasi zituen ahoz-kotasuna lantzeko ikastaroak Bide-bieta Irratiak. Dagoeneko zortziga-rren ikasturtean ari dira lanean eta aurki bukatuko dituzte ikastaroak. Ondoren, irratian (92.9 FM) eta in-terneten (bidebietairratia.com) bi-deoan ikusgai izango dira ikasleek grabaturiko irratsaioak.

    eta gurasoei , esaterako, ikas-gaiak garrantziaren arabera mai-lakatuko liratezkeela eta euskara hirugarren mailan egongo litza-tekeela, azken mailan, alegia.

    Sinadurak bilduko dituzte ikasleen familietan eta Irakasle Klaustroan. Helburua LOMCErik gabeko Arizko Ikastola lortzea da, diote.

    Guk egiten ditugun ekime-nak kopia litezke, hau da, ez da ezer esklusiboa. Mugimendu hau beste leku askotan piztu da iaztik hasita: Gasteizen, Ba-rakaldon edo Sestaon, besteak beste. Hego Uribe eskualdeko eskolak ekimenera batzea da Arizko Ikastolaren helburua. Gu Arizko Ikastolako lantaldea bes-terik ez gara eta herri mailako plataforma bat lortzea da gure helburua. Horretarako, beha-rrezkoa da zonalde edo herri ba-teko antolaketa egitea, zehaztu dute.

    2015. urtean, besteak beste, bi ekimen berri sortu dituzte Arizko Ikastolan Guk geure hezkuntza programaren barruan: familien jolas tailerra eta gurasoen an-tzerkigintza taldea.

    Jolas tailerra Sortzen elkar-teari esker jarri dute martxan. Bi talde osatu dituzte eta guztira sei saio egingo ditu talde bakoi-tzak, ordu eta erdikoak. Hamaika helduk eta hamalau umek eman dute izena: Haur Hezkuntzako ikasleak dira denak eta euska-ra da tailerreko ardatz nagusia. Kantak, esamoldeak, esku-jo-lasak, harrapaketa-jolasak, zotz egiteko formulak eta jolas ze-rrenda zabala lantzen dituzte. Tailerra Guraso Elkarteak ordain-tzen du.

    Bestalde, gurasoen antzer-kigintza taldean zortzi lagunek parte hartzen dute. Euskarabi-la Basauriko elkartearen bidez egiten dute, eta astero ordu eta erdiz elkartzen dira ikasturte osoan zehar. Kasu honetan gura-so bakoitzak bere diru ekarpena egiten du. Ikastolaren helburua, alde batetik, guraso euskaldu-nen artean euskararen erabilera sustatzea da eta, beste aldetik, prestatu duten antzezlana ikas-turtearen amaieran ikasleen au-rrean aurkeztea.

    EGUNEROPAUSOAK EMATEN

    2008/2009. ikasturtean Arizko Ikastolan :: Bidebieta Irratia

  • Musika eta Basauri lotzen ditugu-nean Irantzu Chaurrondo datorki-gu burura. Izan ere, azken urteotan erritmoz bete ditu Basauriko Jaiak Eskarabilleraren omenezko abestia-rekin eta, gainera, euskara bultzatze-ko Bagara abestiaren abeslaria da. Musika zainetan eraman du bizitza osoan, baina ez zen bere gaitasu-naz ohartu nerabea izan arte. Orain, geldiezin dabil basauriarra, Honat Trikicore taldearekin batera kontzer-tuz-kontzertuz, eta beti proiektu be-rrien bila.

    Irantzu Ariz auzoan bizi izan da beti, Etxegarai ikastetxean eta Urbi institutuan ikasi eta, ondoren, eus-kal filologiako goi-mailako ikasketak egin zituen Gasteizen. Irakaslea da orain, betiere, abesteko grinari aurre egiten. Hori bai, ez ditu inoiz familia, lagunak, bikotea eta Bizi eta Golfo izeneko bere txakur maiteak bazter-tzen.

    Noiz izan zenuen musikarekin lehen kontaktua?15 urte nituenean eta halabeharrez. Lagun baten etxean musika entzu-ten ari ginen, eta orduan, nahigabe, abesten hasi nintzen. Bere ama eto-rri, ahots polita nuela esan, Basauri Koral Elkartean abesten zuela konta-tu eta abesbatzan sartzeko proba bat egitea proposatu zidan. Egia esan,

    hasieran ideia baztertu egin nuen, lo-tsa zela eta, baina egun batzuen os-tean, lagunaren amari deitu eta saia-tu nintzen. Ia zazpi urte eman nituen abesbatzan eta han ikasi eta bizi izan nuen esperientziari esker, lotsa gal-du, eta familia eta lagunen aurrean bakarrik abestera ausartu nintzen.

    Basauriko abesbatzak eta Honat erromeria taldeak musika ezberdi-na lantzen dute. Nola egin zenuen salto batetik bestera?Abesbatzan nire musikarekiko gri-na handitu egin zen, eta, bat-ba-tean, bestelako aukerak izan nituen. Lehenengo country erritmoko talde batean aritu nintzen; nire burua ho-beto ezagutzeko balio izan zidan. Ondoren, erromeria talde batean saiatu nintzen; bi urtez egon nintzen haiekin eta esperientzia handitze-ko egundoko aukera izan zen. Az-kenean, trikitilari baten izena eman zidaten, talde bat osatzeko abeslari baten bila ari zirela. Proba egin nuen, eta hasieratik elkar-ulertze handia izan genuen. Ez nuen pentsatu ere egin, oso erraza izan zen haiekin bat egitea eta orain, lagun minak gara.

    Gogoratzen duzu Honat taldearekin eman zenuen lehen kontzertua?Bai, eta ahazteko modukoa da. Ez dut esango non izan zen baina bai, esperientzia falta genuela konturatu ginela: urduritasuna, kontzentrazio gutxi, etab. Zorionez, orain, hobetu egin dugu eta kontzertu onak ema-ten ditugula esan dezaket.

    Azaldu Honat ezagutzen ez duenari zer motatako kontzertuak ematen

    Marieneari abestuko nioke, emakumeen alde egiten duten lana goraipatzeko

    zara. Zer suposatzen du horrek zu-retzat?Harro sentitzekoa da, oso esperien-tzia politak dira biak, baina orain-dik ez naiz ohitu. Bagara abestia, ikastetxeetan jartzen dute askotan, adibidez, umeak eskolara heltzen direnean. Hori bai, oso pozik nago egin dugun lanagatik, behintzat, nire ekarpentxoa egin dut Basauriren alde.

    Noren artean zara ezagunago, hel-duen ala umeen artean? Umeen artean, dudarik gabe. Ba-saurin be bagara ekimerako Baga-ra abestiaren bideoklipa grabatzeko, hiru ikastetxetara joan nintzen eda-lontzien jolasa egiteko eta abesteko. Ordutik hona, kalean agurtzen naute.

    Basauriko nori edo zeri gehiago abestuko zenioke? Marieneari abestuko nioke, emaku-meen alde egiten duten lana gorai-patzeko. Elkartea hobeto ezagutzeko gogoa daukat, eta agian, nire hurren-go musika-proiektua izan daiteke. Ekintza interesgarriak egiten dituzte: erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak, etab. Gainera, homosexualitateari lekua egin diote eta dakidanez, ema-kume askori lagundu diete.

    Bideoklip bat grabatu beharko ba-zenu, Basauriko zein txokoetan egingo zenuke? Bentako plazan, Los Burros zonal-dean, Campo de tiron, San Faus-toetako lonjetan,... Gure herriko leku esanguratsuenetan. Agian, Soloarte parkera ere joango nintzateke nire txakurrekin, asko maite ditut eta.

    Irantzu Chaurrondo | Abeslaria Honat Trikicore taldean

    dituzuenEuskal erromeria taldea gara, ber-tsioak egiten ditugu, eta deneta-rik jotzeko gai gara: Txanpon baten truke abesti ezagunarekin hasi eta Guns and Roses taldearen beste batekin amai dezakegu. Oso kae-roak gara kontzertuetan askotan, gure gitarra-jotzailea oso rockeroa delako. Hori bai, euskal dantzak ez ditugu ahazten, eta publikoaren ara-bera eta momentuko eskakizunak kontutan izanda moldatzen ditugu kontzertuak.

    Zenbaitek Honat Trikicore taldea dela dio. Zergatik?Izen horrek badu bere historia. Ha-sieran Honat taldea ginen soilik, bai-na gure soinu-teknikari batek esan zigun hardcore motatako taldeak dauden moduan, guk trikitixa dugu-nez, trikicore motakoak ginela. Ho-rregatik aldatu genuen izena.

    Azkenaldian, eszenatokiari beldu-rra diotela esan dute abeslari fama-tu batzuek. Ulertzen al duzu senti-pen hori? Beldurra baino gehiago, estresa dela esango nuke. Lotsa eta beldurra be-zalako sentimenduak hasieran izatea normala da baina gainditzen dira. Nire ustez, abeslari famatuek presio handia jasaten dute askotan eta az-kenean, gorputzak gelditzeko eska-tzen die. Horregatik, agian, ez dituzte kontzertuak hain eroso ematen.

    Eskarabileraren omenezko abestia egin zuen Honat Trikicore taldeak. Gainera, Bagara Basaurin euskara bultzatzeko abestiaren abeslaria

    # 006 GEURIA MARTXOA 20158 HERRIAK

    Honat Taldea erromeriaren ostean, Irantzu, erdian, bost mutil musikariak inguratuta :: Artxiboa

    Irantzu Chaurrondo Basauriko Koralan hasi zen abesten, eta orain, herriz herri dabil kontzertuak ematen Honat Trikicore taldearekin n Musika erabili du Basauriren alde egiteko eta, horregatik, gero eta ezagunagoa da herrian, batez ere, umeen artean

    ENERIZ URRUTXURTU Basauri

    Amaren izena jarri zio-ten. Gabonetan ai-tak aitaginarreben mahaian urtero errepikatu legez zure ama baino emakume ke-mentsuagorik ez dago munduan eta. Emozionalki ondo hezia eta indartsua da Elena. Sekula ito ez duten koherenteki eraikitako hamaika kontraesanetan igerian bizi da. Orain, ipurdia hotz eta hankak ditu zabalik. Aurrenekoz, bere barnean igerian ari dena ito nahi du. 35 urteko ikasketa pro-zesua bizi izanak, erabakia kolo-kan jarri du: Nire edo gurea da momentua?.

    Hamar urtez bidaide duen Imanol maite du; laguna, konpli-ze pasionatua, familia. Nagore ere maite du. Zenbait ostiraletan elka-rrekin afaltzen dutenean dituzten elkarrizketak. Gauak bat egiten dituenean. Larunbat arratsaldean Imanolekin etxera bueltatu, eta sentitzen duen pieza guztien aho-katzea maite du baita ere. Haus-narketa saio luzeak, lanaldiak, borrokak, sareak, harremanak. In-tentsitatea frekuentzia berdinean mantenduko du. Isiluneak ez du etenik izango, momentuan aho itxita dagoen bezala. Lo.

    Amak jakin zuenetik zalapar-ta eragin zuen etxean: Ez diot zure aitari esango, guk konpon-duko dugu. Hogei urte zituen, idazkaritza ikasketak amaitu berri eta hartutako erabaki bat. Telefo-no dei batekin egin zuen amak hitzordua eta herriko aldapetan barrena bidali alaba. Atso batek zabaldu zizkion atea eta hankak. Gomak, gazak, metalezko tresnak eta plastikoa ipurdi azpian. Han-kak itxi zituen. Indarra egin zuten; batak zabaltzeko, besteak ixteko.

    Karrerako azkenengo urtean zegoen Javi. 80ko hamarkada-ko krisiaren zartakoak elkarre-kin hartuko zituzten; borrokarik gabe, bizitzak ez du fruitu gozorik eskaintzen.

    Etxeko giltzak sarreran askatu eta bere gelan sartu zen. Javi por-talean zain. Lau jertse eta bi pra-kekin betetako poltsaren itxie-rarekin batera agertu zen ama. Atearen atalasean jarrita; oin bat familia argazkiz betetako korrido-rean, bestea etorkizunaren hazia gordetzen zuen gelan.

    - Konpondu duzu, Elena? - Bai.

    GU(RE)AMA(K)

    LEIRE PALACIOSKAZETARIA

  • # 006 GEURIA MARTXOA 2015 IRITZIA 9

    Azken hilabeteotan euska-raren normalizazioari eta hizkuntza-politikei eragi-ten dien esku-hartze desberdinak ezagutu ditugu. Ez da gai berria, baina azken aldian nahikoa modu agerikoan gertatzen ari dela esan dezakegu. Frantziako Gobernuko or-dezkari Patrick Dallennes eta Espai-niako Gobernuak EAEn duen ordez-kari Carlos Urkixo gelditu gabe ari dira euskaraz bizitzeko nahia egikaritzeko hainbat administra-zio hartzen ari diren urratsak zapuzteko. Nafarroako kasuan ere, Nafarroako Go-bernuaren bitartez Baztanen izan dugu adibidea.

    Carlos Urkixo orain dela hilabe-te batzuk hasi zen zenbait udalen zein Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurka-ko neurriak hartzen. Aldi berean, Patrick Dallennes-ek Hen-daiako ikastola laguntzeko Herriko Etxeak hartutako erabakiaren kon-tra egin zuen lehenik, eta ondoren, Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara ofizial izendatu izana salatu. Bada, azken egunotan eraso berriak egin dituzte bi estatuek. Orain dela egun batzuk Paueko Administrazio Auzi-tegiak atzera bota du Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara ofizial izen-datzeko erabakia. Urkixok, bere al-detik, UEMAn dauden 15 udalen aurkako helegiteak jarri ditu estatu espainiarreko gobernu ordezkari-tzara aktak euskaraz bidaltzeagatik. Eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren euskara plana ere auzitara eraman

    Gero eta gehiago dira familian denbora gu-txiegi ematen dugula ondorioztatzen duten ikerketak. Jostailuen Federazioak burutu-takoa izan da azken horietako bat, eta, ondorioen arabera, gaur egungo umeek eguneko orduen %10 baino gutxiago ematen dute familia harreman zuzene-tan. Komunikazioan asko galdu dela dioskue adituek, eta horrek kolokan jar ditzakela familiarte-ko lotura afektiboak, izan ere, el-kar-ulermenerako ezinbestekoa da elkar-ezagutza, eta horretara-ko, jakina, elkarrekin orduak ema-tea, onena. Ikerketa horietako asko emakumea lanera hasi izana jartzen dute abiapuntu, izan ere, bera izan da duela gutxira arte gaur egun haurtzaindegiek -ba-tik bat- egiten duten zaintza-lana egin izan duena.

    Azken hamarkadetan Fami-lia psikologia eta Neurologiaren ikerkuntzan izan den aurrerape-nari esker, gaur egun badakigu haurren emozioak modu egokian kudeatzeak eragin zuzena dauka-la bere garapen afektibo, psikolo-giko, sozial eta kognitiboan, batez ere lehen 2-3 urteetan. Badakigu, halaber, denbora tarte horretan familiak izan behar duela erre-ferente indartsuena, presenteen egon behar duena, egitura horrek ase ditzakelako ondoen umearen segurtasun eta autoestimu beha-rrizanak, eta horrek eragin zuzena izango baitu ume horrek heldua-roan izango duen jokabidean.

    Aipatu ikerketen arabera, hala ere, gaur egungo jaioberri askok, familiarekin baino ordu gehiago ematen ditu zaintza zentroetan, eta zenbait adituren arabera ez debalde, haurtzaindegiek zain-tza-lana era egokian betetzen badute ere, ezinezkoa baitzaie eta ume bakoitzari adin horretan ezinbesteko duen arreta afekti-boa eskaintzea (besoetan hartu, kontaktu fisiko etengabea, arreta esklusiboa, estres maila baxua...).

    Emakumeak etxera itzuli behar al du, orduan, haurraren

    lehen urte bi horietan? Ez, berez. Ez, berak nahi ez baldin badu, si-kiera. Barregarri deritzot haurrak familian haztea eta emakumeak lan egitea bateraezinak direla esa-teari, eta iraingarri, lehen urtean haurtzaindegiak beste erreme-diorik ez dagoenean erabili behar direla uste dugunoi emakumea lanera joatearen kontra gaudela argudiatzeari. Umeak familia gi-roa behar du lehen bi urteetan, eta bere garapen maila bakoitzari dagozkionak bermatuko dizkio-ten hurbileko erreferenteak, bai-na horrek ez du esan nahi beti eta nahitaez erreferente hori ama izan behar duenik. Haurtzaindegiak eta 0-2 urteko haurren eskolara-tzea ez dira emakumearen lanera-ko eskubidea bermatzeko aukera bakarra; ez eta onena ere, azaldu dugun bezala, epe luzerako inber-tsio soziala kontuan hartzen bada.

    Zergatik bideratzen da hemen kontziliaziorako diru-inbertsioa-ren zatirik handiena kanpo-zer-bitzuak finantziatzera, familian inbertitzea epe luzera errentaga-rriagoa dela argi badago? Zergatik dago hainbesteko aldea zaintza zentroetara eta eszedentzietara edo etxeko langileak kontratzera bideratzen den zenbatekoaren ar-tean? Europako herrialde batzue-tan diru-inbertsiorik handiena lehen urte bietan guraso biek kon-partitu dezaketen eszedentziara bideratzen da, eta, ostean, haur-tzandegiak bezain erabiliak diren haur-etxeetara (haurra duen amak beste 2 edo 3 hartu ahal ditu bere etxean, gobernuak ordainduko dion lansariaren truke, eta lanera joan behar duten gurasoak etxe horietan utzi ahal dituzte umeak, eta zaintza familia giroan izango dela ziurtatu). Haur zaintzaileak kontratatzeko diru-laguntza ere hemen baino askoz handiagoa da. Haurtzandegi zerbitzua aukera guztietatik bat baino ez da herrial-de hauetan, eta ez da erabiliena, han ere emakume asko lanera doan arren.

    Horiek horrela, argi dago lane-rako eskubideak ez dituela zertan kolokan jarri umearen garapen egokia eta familia egitura. Batera-garriak dira biak, gauzak ondo egi-ten badira, eta ondo egindakoak ere badira gure inguruan. Oso in-teresgarria iruditu zait zentzu ho-netan Eusko Jaurlaritzak Haur-Ka-biak martxan jartzeko egin duen saiakera, momentuz erabilera anekdotikoa baino ez bada ere, izan ere, gaur egungo zaintza ezintasunari aurre egiteko kon-ponbide bakarra 0-2 urteko haur guztien eskolaratze automatikoa bada, nago epe luzera larrutik or-dainduko dugulakoan.

    NORK ZAINDU BEHAR DITU GURE TXIKIAK?

    du. Nafarroako gobernuak, berriz, Baztango euskara planari helegitea jarri dio.

    Erantzule nagusiak horiek ba-dira ere, erantzukizuna partekatua da. Herri honetan ardura politikoa duten guztiek dute afera honetan erantzukizun maila bat.

    Kasu hauek agerian uzten dute gaur gaurkoz euskaldunoi ukatu egi-

    ten zaigula guk nahi eta behar dugun hizkuntza-politika egiteko eskubidea.

    Egoera ho-nen aurrean, he-legiteak jaso di-tuzten udaletako arduradunek eu-ren jarrera argi azaldu dute eta hartutako eraba-kia irmotasunez defendatu dute, aurrera jarraitze-ko determina-zioa erakutsiz. Ez dute euren erabakian atze-ra egingo. Oz-

    topoak oztopo, euskaraz bizitzeko erabakiari eutsi diote.

    Arduradun politiko hauek hartu duten erabakia txalogarria da Ba-sauriko euskalgintzan aritzen gare-non iritzian. Hain zuzen ere, otsai-laren 28an Donostian Kontseiluak deitu zuen mobilizazioarekin, gure hizkuntza-politikak gauzatzen uz-ten ez diguten guztien jarrera sa-latzearekin batera, aurrera egiteko erabakia hartu duten horien jarrera txalotu eta eskertu genuen. Eta gai-nerako instituzioek ere, hauek abia-tutako bidea jarrai dezaten animatu nahi ditugu, gero eta gehiago izan daitezen.

    BIDALI ZURE IRITZIA [email protected]

    Bidali beharrekoak:

    4 izen-abizenak (eta bale-go, elkartearen izena), kontaktua

    (emaila / telefono zenbakia)

    4 30 lerro inguruko idatzia 4 iritziak, gomendioak,

    kritikak, galderak,hausnarketak

    Iritzi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak labur-

    tuko ditu luzeegiak badira n GEURIAk ez ditu bere gain har-

    tzen hirugarrengoek agertutako iritziak n GEURIAk editorialaren

    bidez agertzen du bere iritzia

    JANIRE LOPEZKULTURA

    TEKNIKARIA

    BASAURIKO EUSKALGINTZAEUSKARABILA, AEK BOLINTXU ETA ENRIKE JAIO ELKARTEAK

    EUSKARAZ BIZIKO GARA

  • ZINEA

    13 n GALDAKAO KORRIKA JAIA21:00 Ortuondo gaztetxea

    15 n BASAURI KORRIKA JAIA + PAELLADA11:30-19:00 Solobarria

    19 n BASAURI / GALDAKAOUREPELERA AUTOBUSEZ08:45 Basauriko San Jose eskola09:00 Galdakaoko Ardantza parkea09:15 Usansoloko Txapelena

    24 n BASAURIKORRIKA TXIKIA15:00 Eskoletatik Solobarriara

    27 n GALDAKAO / ETXEBARRI / ARRIGORRIAGA10:00 KORRIKA TXIKIA

    n SAN MIGEL / USANSOLO15:00 KORRIKA TXIKIA

    n BASAURIBERTSO-SAIOA22:00 Txarraska gaztetxea

    28 n ARRIGORRIAGA14:00 BERTSO-BAZKARIA

    n USANSOLOFUTBOL DERBIA: USANSOLO-GALDAKAO18:00 Unkina kiroldegia

    28-29 n HEGO URIBEKORRIKA BADATOR!23:00 Ugao23:30 Arrigorriaga23:45 San Migel00:00 Basauri00:45 Etxebarri01:05 Aperribai01:20 Galdakao01:50 Usansolo

    .

    MARTXOAK 6n ETXEBARRI JOSTUNAK DOKUMENTALA19:00 Udalbatza gela

    ANABASA

    IKASTAROAK

    MARTXOAK 11 n BASAURI LABURBIRA. FILM LABURREN ZIRKUITOA19:00 Pozokoetxe Kultur Etxea

    BIDALI ZURE EKITALDIA [email protected]

    Ekitaldi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak laburtuko

    ditu luzeegiak badira n

    MARTXOAK 13n BASAURI MAGIA: ITUIO IRAKASLEA17:30 Kareaga Gizarte Etxea Imanol Ituio magoaren eskutik

    ANTZERKIA

    MARTXOAK 5 - 29n BASAURI ORKIDEAKArgazki erakusketa Arizkodorretxean

    MARTXOAK 5 - 13n BASAURI SAN MIGELEKO AUZO ELKARTEAREN 50. URTEURRENAArgazki erakusketa TabernaNagusian

    martxoak 5n BASAURI MINTZODROMOA10:30-12:00 Solobarria18:30-20:00 Solobarria

    n BASAURI IRAKURLEAREN TXOKOA: ERRAIAK DANELE SARRIUGARTE19:00 Pozokoetxe Kultur Etxean, Erraiak liburuaren inguruko hitzal-dia Danele Sarriugarte idazlearen eskutik

    n GALDAKAO HITZALDIA: ERABAKITZEKO ESKUBIDEA, TEORIATIK PRAKTIKARA19:00 Gandasegiko Areto Nagusian, Gure Esku Dagok antolatuta

    # 006 GEURIA MARTXOA 201510 AGENDA

    ERAKUSKETAK

    MARTXOAK 27n ARRIGORRIAGA PEPA ETA KUTXO18:00 Abusu

    MARTXOAK 28n GALDAKAOHIRU TXERRITXOAK ETA OTSOA18:00 Torrezabal

    MARTXOAK 5 - 31n BASAURIURA, HAIZEA, SUA HARRIAK ETA ORRIALDEAKPozokoetxe Kultur Etxea

    HIRUANTZERKIA

    MARTXOAK 1320:30 Social Antzokia

    .

    KORRIKA 19HEGO URIBE

    MARTXOAK 18 - APIRILIAK 17n BASAURISAN MIGELEKO ARTISTEN LANAKTaberna Nagusia

    MARTXOAK 12n GALDAKAO BERTSO IKASTAROA19:00 Gandasegi

    n BASAURI EUSKARAZ TXIOKA. EUSKALDUNON KOMUNITATEA TWITERREN18:00 Euskarabilan, Koldo Garciaren eskutik

    MARTXOAK 15n BASAURI KEBAB TAILERRA18:00-20:00 Taberna Nagusia

    MARTXOAK 21 eta 27n ARRIGORRIAGA FOFUTXEN TAILERRA21: 17:30-19:30 Abusu Gaztetxokoa27: 18:00-20:00 Gaztegunea

    martxoak 7n UGAO IV. INDABA LEHIAKETA9:00 Herriko plaza

    n GALDAKAO GAZTE EGUNA USANSOLON11:00 Unkina plaza

    martxoak 8n UGAO EMAKUME EKOIZLEEN XV. NEKAZAL AZOKA10:00-14:30 Herriko plaza

    n BASAURI XIX. BASAURI DUATLOIA11:00 Artunduaga Kiroldegia

    n ETXEBARRIIV. PATIN LASTERKETA - 10 KM11:00 Sabino Arana kalea

    n ETXEBARRI HERRI KROSA - 10 KM12:30 Sabino Arana kalea

    martxoak 12n BASAURI SARE SOZIALAK ERABILTZEN IKASI18:30 Solobarriako Batzokian, Igor San Romanen hitzaldia, EGI Basaurik antolatuta

    n ZARATAMO HITZALDIA: GORBEIA, MITOAK ETA EUSKARA19:00 Elexalde K.E.ultur Etxean, Juan Manuel Etxebarria etnolinguistaren eskutik

    n GALDAKAO BERTSO POTEOA20:30 Gandasegitik, Eneko Abasolo Abarkas eta Beat Ugartetxea ber-tsolariekin

    MARTXOAK 8 n ZARATAMO TXOKOLATADA ETA ZINEMA19:00 Liburutegia

  • # 006 GEURIA MARTXOA 2015 AISIA 11

    Hitz- eta zenbaki jokoen emai-tzak hilero geuria.net webgu-nean ikusgai izango dira.

    SUDOKU ERRAZA

    HITZ-GEZIDUNAK FUTBOLARI ARRIGORRIAGARRA

    SUDOKU ZAILA

    EMAITZAk

    BASAURI TELEFONOAK

    FARMAZIAKUrbi 15 94 426 44 26Arizko dorrea z/g 94 449 05 87Nagusia 33 94 426 09 42Katalunia 52 94 426 35 21Karmelo Torre 12 94 426 13 26Dr. Garay 17 94 449 95 57Madrid 6 94 449 13 39L. Agirre 36 94 449 04 94L. Agirre 51 94 449 09 46L. Agirre 65 94 449 05 44Juan XXIII 1 94 449 07 43Kareaga goi. 16 94 449 16 99Kareaga goi. 38 94 449 85 33Kareaga goi. 50 94 449 06 43Hernn Corts 3 94 449 07 02

    ZERBITZUAKUdala 94 466 63 00Ibaigane K.E. 94 466 63 88Basozelai G.E. 94 466 64 00Kareaga G.E. 94 466 64 20Pozokoetxe K.E. 94 466 63 95San Migel K.E. 94 466 63 98Arizko dorretxea 94 466 64 26Zirt Zart Bulegoa 94 466 64 30Udaltzaingoa 94 466 63 41Ertzaintza 94 607 53 61Gurutze gorria 94 426 37 30Anbulatorioa 94 600 73 45Bake epaitegia 94 466 63 22Hilerria 94 449 62 97Taxi geltokia 94 449 20 96Social Antzokia 94 466 63 90Udal euskaltegia 94 440 62 71Urbi kiroldegia 94 466 63 82Artunduaga kirol. 94 466 63 83Lanbide 901 100 003Posta 94 449 13 97Hizkuntza eskola 94 426 68 81

    ELKARTEAKBidebieta Irratia 94 440 66 92Baskonia M.T. 94 449 57 28Danbolin Txistu 94 449 02 71Euskarabila 94 440 90 16AEK Bolintxu 94 440 82 64Sustraiak K.E. 94 426 12 04Marienea 94 612 41 00Herriko Taldeak 94 426 37 83Sagarrak 94 426 37 69Ate Zabalik 94 426 18 71Zutarri K.T. 94 449 20 83

  • Aski jakina da, guk, gurasook, geure eskue-tan dugula seme-alaben hezkuntza. Balo-reak eta mugak erakusten dizkiegu txikitatik, gure irakaspenek etorkizuneko gizon eta emakume apartak egingo dituztelakoan. Horrela, gure esku dago haiei geure hizkuntza transmititzea, euskal kulturan heztea, hezkidetzan oinarritzea, irakur-tzeko zaletasuna sustatzea eta jolastea.

    Baina ezin da ukatu gure seme-alaben hez-kuntza, ikastetxeetan osatzen dela. Horregatik, hanka-sartze itzela izango litzateke gurasook be-raien hezkuntza ibilbidean parte ez hartzea, guk horretan ere esateko asko daukagu eta.

    Gure seme-alaben ikastetxearen parte izan behar dugu, eskola komunitate osasuntsua osa-tuz, eta nahi dugun hezkuntza sistema, antolake-ta eta kudeaketa demokratiko eta parte hartzai-lea eraiki.

    Bide horretan jartzen dizkiguten oztopoak gainditzeko ere funtsezkoa da elkarlana. Zerga-tik ez? LOMCE legea eta Heziberri markoa gai-nean ditugu: lehena bigarrenaren bizkarrezurra da eta orain dela 40 urteko hezkuntzara eraman nahi gaitu, ikaslearen garapena kontuan ez duen hezkuntza batera. Lege horren ostean beste bat etorriko da eta gero beste bat Hori nahi dugu gure seme-alabentzat? Gure seme-alaben ibil-bide akademikoa kanpoko eragileen esku utziko dugu?

    Gure seme-alaben hezkuntzan parte hartze-ko, ikastetxeetako guraso elkarte edota eskola kontseiluetan egin dezakegu lan, baita gure hez-kuntzaren aldeko ekimenetan ere. Gure herrian geure hezkuntza eraiki dezagun!

    Arizko Ikastolako eskola kontseiluak ARIZKO IKASTOLAN GURE HEZKUNTZA ERAIKI izeneko lantaldeak aurkeztu zituen proposamen guztiak onartu zituen. Irakasleak eta gurasoak elkarre-kin argi adierazi nahi dugu ez dugula LOMCErik nahi, ezta antzekorik ere, eta gure hezkuntza erai-ki nahi dugula. Zuek ere zuen ikastetxeetan bide bera erabil dezakezue eta denon artean LOMCE-rik gabeko Basauri lortu. Gure seme-alaben hez-kuntzarako denbora atera behar dugu!

    Kontrazala

    ITZIAR ELORRIAGAARIZKO IKASTOLAKO AMA

    AZAL ILUSTRATUA: ESPAINIAR GOBERNUKO WERT LEGEA, AITZINERA ITZULI BEHAR? EGILEA: DANI MAIZ

    GEURE HEZKUNTZA ERAIKI DEZAGUN

    HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA DOAN GEURIA.EUS 2015 MARTXOA #006

    GERTU-GERTUKOAK EUSKARAZ IRAKURRI

    KOMENTATU ELKARBANATU

    HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA