4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako...

44
hh GAIA: GURAIZEEN LEZIOA • ELKARRIZKETA: IÑAKI MURUA • PARTAIDETZA (I) • ETXEAN BIRZIKLATU ETA IKASTETXEAN BILDU • NAIROBITARRA • GALDEIDAZUE: IMANOL IGEREGI • BIBAT MUSEOA • JOXEAN AGIRRE 171 hik hasi 4 EURO 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA 171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 1

Transcript of 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako...

Page 1: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

hh

GAIA: GURAIZEEN LEZIOA • ELKARRIZKETA: IÑAKI MURUA • PARTAIDETZA (I)• ETXEAN BIRZIKLATU ETA IKASTETXEAN BILDU • NAIROBITARRA

• GALDEIDAZUE: IMANOL IGEREGI • BIBAT MUSEOA • JOXEAN AGIRRE

171hik hasi

4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 1

Page 2: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 2

Page 3: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

aurkibidea8gaia

GURAIZEEN LEZIOAMurrizketen ikasturtea izango da irailarekin hasi berri den hauEuskal Herriko ikastetxe askotan. Baina baita aldaketena ere.Batetik, Espainiako eta Frantziako Gobernuak euren hezkuntza sistemak aldatzeko erreformak prestatzen ari direlako. Eta,bestetik, antolaketa politikoa aldatu litekeelako datozen hilabeteetan.

16elkarrizketa

Argitaratzailea: XANGORIN Errekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ainhoa Azpiroz, Ainara Gorostitzu eta Arantxa Urbe. Erredakzio batzordea: Nerea Agirre, Izarne Garmendia, Miren Guilló, Mari Karmen Irastorza, Pello Jauregi, Iñigo Larrañaga, Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Maite Saenz, Xabier Sarasua. Aholkulkariak: Nerea Alzola, Abel Ariznabarreta, Felix Basurko, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Luis Mari Elizalde, Lore Erriondo, Guillermo Etxeberria, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Fito Rodriguez eta Matilde Sainz. Administrazioa: Arantxa Goiburu. Diseinua: Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L. Azaleko irudia: Argazki Press. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2012-09-25). Kopurua: 3.500 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 hizpide izan da

8 hizpide izango da

10 gaia

GURAIZEEN LEZIOA. Murrizketen eta erreformenikasturtea

16 elkarrizketaIÑAKI MURUA. Irakaslea eta bertsolaria

23 PARTAIDETZA (1)

30 esperientziakEtxean birziklatu eta ikastetxean bildu

32 esperientziakNairobitarra: mundua ezagutzeko bide

35 galdeidazueIkastetxeen autonomiak ba al du eraginik eskola- arrakastan? Imanol Igeregi

40 nora joango gara?Gasteizko BIBAT Museoa

42 Atzeko atetikJoxean Agirre. Kazetaria eta idazlea

www.hikhasi.com

IÑAKI MURUANolako irakaslea ez zuen izan nahi ikasi zuen lehenengo, umetan Gabirian jasan behar izan zuen maisu bati “esker”.Baina irakaslea baino gehiago, hezitzailea da Murua, halaxealdarrikatzen du berak, “ez luke existitu behar irakasleak,hezitzaileak bakarrik existitu behar luke”.

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 3

Page 4: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 4

Page 5: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

171. zenbakia. 2012ko urria • hik hasi • 5

e d i t o r i a l au r r i a

Bi erreformen erdian

Nafarroako Gobernuak eta EuskoJaurlaritzak —hau da, hego euskal he-rritarrok aurten eta ziurrenik hurrengourtean aukeratuko ditugun geure or-dezkariek— zeresan gutxiago izangodute datorren urtetik aurrera gure lu-rraldeko ikastetxeetan. Edukietannahiz egituretan aldaketa handiak egingo ditu Jose Ignacio Wert Espainia-ko Hezkuntza ministroak, eta eskolaporrota saihestera bideraturiko hez-kuntza erreforma baten izenean siste-ma zentralizatu eta homogeneizatu egingo du. Edukietan nahiz egituretanbilatzen du PPren gobernuak zentrali-zazioa eta homogeneizazioa.

Wertek erreformaren aurreproiek-tua aurkeztu zuen egun berean entzunziren Euskal Herriko hezkuntza eragileasko eta askoren protestak eta kexuak,dimisio eskaerak, nahiz desobedien-tzia oihuak. PP eta UPN bakar-bakarrikgelditu dira Werten proposamena onartu dutenen aldean. Halaxe esanzuen Antonio Basagoiti PPren EAEkopresidenteak: “EAEn Espainiako hez-kuntza nazionalaren pisu gehiago ego-

egin nahi ditu. Hasteko eta behin, hez-kuntzari garrantzia eman, eta baliabi-deak eta lanpostuak ugaritzen hasi daHollande. Haatik, ikusteke dago bereerreformak euskal hezkuntzari eta eus-kal curriculumari ekarpen baikorrik egingo al dion, Hollandek ez baitu ape-nas hitzik egin Euskal Herriaren izaitenazionalaz.

Bi estatuek proposaturiko hezkun-tza erreformek zazpi lurraldeei eragin-go diete zuzenki; hau da, Euskal Herri-ko haur eta gaztetxo guztiei. Barrutik,Euskal Herritik, kontrakoa eragiten ezbada, kanpotik —Espainiatik eta Fran-tziatik— gero eta gehiago eragin deza-kete euskal herritar guzti-guztion hez-kuntzan. Ikasturte esanguratsua izan li-teke, beraz, hasi berri dugun hau. He-goaldean, ahotsak batu dituzte sindika-tu eta eragileek Werten proposamena-ren aurka, baina ekintzak ere elkarre-kin egin eta pentsatzeko premia egon-go da. Baita Iparraldean ere, Hollande-ri argi eta garbi esateko zer nolako hezi-keta nahi duten euskal herritarrek.

tea, ona da”. Beste aldean, erreforma-ren kontra, gehiengoak bat egin du.

Lau aldaketa nagusi ezarriko dituWertek. Batetik, curriculumari loturi-koa: aurrerantzean Madrilek erabakikodu curriculumaren %65; bigarrenik, es-kolen egituretan aldaketak egingo ditu:zuzendariek ahalmen handiagoa izango dute, eta eskola-kontseiluek txikiagoa; azterketak izango dira siste-maren oinarri, eta errebalida naziona-lak berreskuratuko dira. Azkenik,DBHko laugarren urtea aldatu egingodute, eta 15 urtekin aukeratu beharkodute ikasleek Batxilergoa edo LanbideHeziketa egin.

Baina Wertena ez da Euskal Herrikoikastetxeetan eragingo duen erreformabakarra. François Hollande presiden-tea ere Frantziako hezkuntza sistemabirpentsatzen ari da, eta horren ondo-rioek eragina izango dute Lapurdi, Be-he Nafarroa eta Zuberoako eskoletan.

Hollanderen erreformazez dira Ra-xoiren erreformaz adina informazio za-baldu, baina, antza denez, Sarkozyrenproposamenak baino progresistagoak

Espainiak hezkuntza sistemazentralizatuko du Wertenlegearekin, eta Hollande ereerreforma prestatzen ari da.Kanpotik hartutako erabakiekEuskal Herriko hezkuntzaneragingo dute, beste behin.

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 5

Page 6: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

6 • hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

hik hasik EHUkoHezkuntzaren Teoria eta Historia

Sailarekin batera XIII. UdakoTopaketak antolatu ditu.

Aurreko urteetan, DonostiakoEHUn egiten genituen. Orain,

Bologna dela-eta “iraileko”azterketak uztailera pasatu

direnez, azken bi urteetan ezinizan dugu han egin.

Aurten, Donostiako Grosauzoko Zurriola ikastolan egin

diren16 ikastaroetan 276 kidekhartu dute parte, inoiz izan den

kopururik txikiena.Ikastaroen balorazioak,

berriz, inoizko altuena jaso du.Izan ere, 1-9 bitartean baloratubehar ziren eta 8tik gora jaso

dute ikastaro guztiek.

hizpide izan da

Milaka euskal herritar grebara ateraziren iragan irailaren 26an, euskalgehiengo sindikalak deiturik, Espainia-ko Gobernua ezartzen ari den murriz-ketak salatu eta eskubide sozial eta la-boralak exijitzeko. Horien artean, hez-kuntza komunitateko irakasle eta era-gile asko zeuden, lanuztearen deialdia-rekin bat egin zutenak. Krisia hasi zene-tik, bosgarren greba orokorra izan da.

Horrelakoetan ohi denez, zenbakidantza handia izan zen greba ostean.Sindikatuen arabera, irakaskuntzangreba jarraitu zuen langilegoaren%75ak. Datuak xehetuz, EILASek jaki-narazi zuen % 60-65ekoa izan zela gre-baren jarraipena EAEko hezkuntza pu-blikoan, eta % 80 eta % 95 artekoa hez-kuntza pribatuan eta ikastoletan. EHU-ren hiru campusetan % 80ko geldialdiazenbatu zuen sindikatuak. Aldiz, Jaur-laritzak irakaskuntzan %63koa izan ze-la esan zuen.�Nafarroan, lurraldearen iparraldean izan zuen eragin handienagrebak, eta oro har hartuta, hezkun -tzan izan zuen eragin handiena lanuz-

teak. Administrazioek gutxienezkozerbitzuak ezarri zituzten irakaskun -tzan ere eta ikasleei sarrera bermatze-ko, langile batek joan beharra izanzuen goizeko eta arratsaldeko txande-tan, zentro publiko eta itunpekoetara,partzuergoko haurreskoletara, edo udalen esku dauden haur eskoletara,nahiz Euskal Herriko Unibertsitatera eta Musikene eta udalen esku daudenmusika eskoletan.

Espainiako Gobernuaren murriz-keta plan gogorra ez ezartzea, eta deso-bedituz, Madrili planto egitea eskatuzuten ELA; LAB; ESK; EILAS; EHNE;Hiru, CGT eta CNTko ordezkariek eta50 gizarte eragilek. Murrizketen kon-tra, eta BEZaren igoeraren, langabeziasaria jaistearen kontra egin zuten deia,eta hezkuntzako eragileek, prezeski,hezkuntzan ezarritako murrizketak etaberriki Jose Ignacio Wert EspainiakoHezkuntza ministroak aurkeztu duenerreforma zentralizatzailearen kontraegiteko exijitu zuten grebaren eguneanbertan.

Hezkuntza komunitatearen zati handi bat, greban

XIII. hik hasi Udako Topaketa

Pedagogikoak

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 6

Page 7: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

171. zenbakia. 2012ko urria • hik hasi •

hizpide izan daGorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik

Ekainean Iurretan egin ziren Gor-putz Hezkuntzako topaketak arrakas-tatsuak izan ziren. Izan ere, 100 kide-

tik gora aritu baitziren bertan eta “Eba-luazioa Gorputz Hezkuntzan” gaiariongi heldu baitzion Victor Lopez Pas-tor Segoviako irakasleak eskaini zuenhitzaldian.

Horrek guztiak eta dinamikaparte hartzailea erabiltzeak, kideenekarpenak ugari izatea lortu zuten.Hiru dinamikaren ondoren, ondoriohauek atera zituzten topaketan:

- Etengabe berritzen aritzeko,aholkulari orokorraren figura indar -tzea eta birkokatzea.

- Derrigorrezko hezkuntzan aste -ro 2-3 ordu ematea legez finkatzea

eta presentzia hori benetan lortzea.- Hezkuntza Sailaren ardurapean

dagoen GHko weborriaren kudea -keta aholkularien esku egotea etahezitzaileek eurek hornitzea.

- Kideen arteko etengabeko pres -takuntza indartzea, SOHATek es -kain tzen duen autonomia eta eragin -kortasuna baliatuz.

- Eskola komunitatean GHk izanbeharko lukeen duintasuna berma -tzea.

- GHko programazio bateratu etaestandarraren beharra, gero ikaste -txeetan moldatu beharko bada ere.

hik hasik 18 ikasturte daramatza euskal hezkuntza indartzen

eta laguntza eskaintzen

Informa zaitez eta parte hartu hik hasi proiektuan harpidetuz

www.hikhasi.com

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 7

Page 8: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

8 • hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

Urtero bezala, Haur Hezkuntzako hezitzaileentzako jardunaldiakprestatu ditu hik hasik. Aurten, azaroaren 9an eta 10ean egingo dira,“espazioa” gaia hartuta; hau da, espazioak, haien antolaketak eta inguruakduten garrantzia haurraren autonomia garatzeko. Hizlarien artean,Kataluniako Pikler Hengstenberg taldeko Rosa Vidiella pedagogoa izangoda. Harez gain, Euskal Herriko hainbat esperientzia aurkeztuko dira.

hizpide izango da

Urria eta abendua bitartean 13 ikas-taro eskainiko ditu UEUk.

EibarrenInformatika eta teknologia berriak- Moodle 2.0-ren oinarrizko erabile-

ra (on line). - Ubuntu: ordenagailua modu erraz

eta librean erabiltzeko.- Marketina interneten.

Giza eta gizarte-gaiak- Guraso/hezitzaile eta haurren el-

kar ulertzea: zigorrak, xantaiak eta me-hatxurik gabeko harremanak.

- Sexualitatean aholkularitza egite-ko jarraibideak osasun arloan.

- Bileren dinamizazioa. - Entzun zure gorputza. - Mingostu gabe bizi, ezerekin, ino-

rekin. Zure bizitza aberasteko gakoak. - Sormena lantzeko tailerra.

Osasun zientziak- Neuromuskulueskeletikoen froga

diagnostikoak.

Iruñean- Argazkigintza digitala eta GIMP,

irudiak editatzeko programa librea. - Euskal Mitologia: hurbildu antzi-

nako euskal mundura. - Emozioen kultura, norberaren

gaitasunak lantzen.

UEUren eskaintza udazkenerako

“ESPAZIOen antolaketa haurraren AUTONOMIA garatzeko” jardunaldiak

ADARRA Pedagogi Erakundeakantolatuta, urriaren 22an eta 30eanjardunaldiak egingo dira Bilbon.Urriaren 22an, Vicenç Arnaizpsikologoak “Ahalik eta lasterren,hobe” hitzaldia eskainiko du. Urriaren30ean, EAEko hainbat kide arituko dira.

Informazioa: www.adarra.org

Haur Hezkuntza inklusiboa I. Arreta goiztiarra

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 8

Page 9: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

HH eta LHko irakasleentzako GITARRA ikastaroa

Laugarren urtez, Haur Hezkuntzaneta Lehen Hezkuntzan arituko diren irakasleentzako gitarra ikastaroa antolatu du Xirula Mirulak .

Asmoa, ezertxo ere ez dakiten ira-

kasleekin hastea da.Helburua, ikastaro amaieran, eskola giro-ko kantuak eta zenbait abesti herrikoi gitarrazlaguntzeko gai izateada.

Noiz: ostiraletan,urriaren 19an hasi eta ekainaren lehen asteanamaitu. Ikastaroa etamateriala 240 euro izango da.

Ordua: 18:00 - 19:30.Argibideak: 943 463 555 edota

[email protected]: Catalina Erauso, 12

(Amara auzoa). DONOSTIA.

171. zenbakia. 2012ko urria • hik hasi • 7

hizpide izango da

Immigrazioa eta integrazioariburuzko II. Jardunaldien bidez

etorkinen integrazio-prozesuetansakondu nahi da. Zehazki,

integraziorako oso garrantzitsuaketa gero eta indar gehiago

dituzten bi arlo landuko dira:alde batetik, etxebizitzaren gaia,

egonkortasuna etaerrotzeprozesurako

ezinbesteko elementua izanik;bestetik, hezkuntza ere hizpide

izango da, integraziorako etamugikortasun sozialerako ardatz

bezala ulerturik. Horiez gain,integrazioa neurtzeko

adierazleen erabilera edotaaurreiritzei aurre egiteko

EAEn martxan jarri denzurrumurruen aurkako estrategia

aztertuko dira.Jardunaldiek Topaleku

eta hausnarketarako guneaizan nahi dute, eta, aldi berean,

integrazioaren ingurukogogoeta bultzatzeko asmoa

dute etorkizunari begira, aregehiago gaur bezalako

testuinguru ekonomikoan.Jardunaldiak Bilbon izangodira azaroaren 8an eta 9an.

[email protected]

II. JardunaldiakImmigrazioa eta

integrazioa EAEn

Ikastaro luzeak- Astialdiko Begirale Ikastaroa.- Astialdiko Zuzendari Ikastaroa. - Jendarte Kultur Dinamizatzailea. - Hezkidetzan Aditua.- Kulturarteko Hezkuntzan Aditua.

- Heziketa premia bereziak.- Parte-hartzeko teknikak.

Ikastaro laburrak- Kulturartean igeri egin nahi dut!- Feminismoak eta haien eragina.- Emakume etorkinak: bazterketa

bikoitza. - Kontu-kontari bizitzaren hari. - Gorputz adierazpena. - Nola hitz egin sexualitateaz.

Informazioa: www.urtxintxaeskola.org

Bizkaiko Urtxintxa eskolak 2012-13 ikasturterakoeskaintzen dituen ikastaroak

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 9

Page 10: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

G A I A

10 • hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

Guraizeen lezioaMurrizketen eta erreformen ikasturtea

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 10

Page 11: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

Agurrak, musuak, malkoren bat edo beste… ikasturte hasierak uzten dituen argazkiak horrelakoak izan ohidira. Aurten, alabaina, eskola-sartzeariloturiko bestelako argazki bat erakutsidigu prentsak: Tafallako Garces de losFayos ikastolako haurrak mahaiak ka-lera aterata, gelan pairatu behar dutenpilaketa salatzen du erretratuak. Iraganirailaren 11n ateratakoa da argazkia.2012-2013ikasturte hasieraren irudia da, murriz-keten ikasturtearen argazki bat. Argaz-kiaren pareko egoera erakusten duteprentsan eskola-sartzearen inguruan egin dituzten erreportajeetako titula-rrek ere. Halaxe zioen irailaren 4ko Berriak, adibidez: “Ikasle gehiago badaude ere, iazko baliabide ‘bertsuak’ jarri ditu Eusko Jaurlaritzak”. Hurrengo egunean hauxe irakur zitekeen berri-paper horretan: “Nafarroan 350 irakas-le gutxiago kontratatu dituzte aurten”.Bi egunetara, hauxe zen titularra, Fran -tziako Hezkuntza Ministerioak murriz-tu nahi dituen irakasle postuengatik: “Okupazioak, irakasleak atxikitzeko”.Titularrek erakusten duten eran, ikas-turte hasierako albiste nagusiak zazpiherrialdeetan murrizketei egiten dieteerreferentzia.

Zenbakiak bada, bestetan ez beza-

la, matrikulazio datuez baino gehiago,murrizketez mintzatu dira ikasturte ha-siera honetan. Kenketari kenketa batudiote ikastetxe akok. Dena den, matri-kulazio datuei begira, irail honetan,500.000 ikaslek baino gehiagok hasidute ikasturtea. Datu zehatzak emateazail da, Lapurdin, Nafarroa Behe etaGaraian eta Zuberoan matrikulazio epea itxi gabe hasi baitute kurtsoa, bai-na lehendabiziko datuen arabera,515.000 ikasle inguru sartu dira aurten ikastetxeetan. Azken hamarkadako joerari jarraitzen dio aurtengo ikaslekopuruaren hazkundeak.

Ikasle kopurua izango da aurten es-kolako gaiei begira haziko den zenbakibakarretakoa. Irakaskuntzako esparrugehienetan —bereziki Hego EuskalHerrian, eta gehien bat Nafarroan—hazi ez eta murriztu egingo baitira ira-kaskuntza-baliabideak. Aurtengoan,beraz, guraizeen lezioa, bederen, ondo ikasiko dute irakasle, langile, ikaslezein gurasoek.

Lan baldintzetan, baliabideetan,lanpostuetan edo soldatetan izan direnmurrizketek, eta, alderantziz, ratioetanizan den gorakadak hezkuntzaren kali-tateari osoki eragiten diotenez, begiradezagun, nola hasi duten ikasturteaEuskal Herriko ikastetxeek.

G

Murrizketen ikasturtea izangoda irailarekin hasi berri den hauEuskal Herriko ikastetxe askotan.Baina baita aldaketena ere. Batetik,Espainiako eta Frantziako Gobernuak euren hezkuntza sistemak aldatzeko erreformakprestatzen ari direlako, Ipar zeinHegoaldeko ikastetxeei norabidezeharo desberdinean eragingo dieten erreformak, bidenabar esanda. Eta, bestetik, antolaketa politikoa aldatu litekeelako datozenhilabeteetan: hauteskundeak izangodira hilabete honetan EAEn; 2013koudaberrira aurreratu litezke Nafarroakoak, eta inoiz baino eskumen handiagoak izan ditzake Iparraldeak abiatu berri den Lurralde Elkargoa osatuko balitz.

171. zenbakia. 2012ko urria • hik hasi • 11

Ikasle kopurua da aurten hazi den kopuru bakarra

Eskola publikoko gurasoek Arrosa-Ortzaizeko ikastola okupatu zuten Frantziak murriztu nahi dien irakasle postua eskatzeko

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 11

Page 12: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

12 • hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

Murrizketen eta erreformen ikasturtea

Herrialderik herrialde, murrizketanagusienak Nafarroan pairatuko dituz-te ikasturte honetan, Yolanda Barcina-ren Gobernuak aplikatu egin baitituMariano Raxoiren Espainiako Gober-nuak krisiari aurre egiteko ezarririkoneurri guztiak. Hasteko eta behin, 350 irakasle gutxiagorekin abiatu du ikas-turtea —iaz beste 250 irakaslek lanagaldu zutela kontuan izanik, bi urtean550 irakasle-lanpostu galdu dira Nafa-rroan—. Lanpostuari eutsi ahal izandioten maisu-maistra askori, gainera,ordukako kontratuak egin dizkio Hez-kuntza Departamentuak, eta, ondo-rioz, baldintza kaskarragotan gelditu izana salatu dute.

Lanpostuen murrizketaren ondo-rioz, geletan ikasle gehiago sartu beharizan dute, Nafarroako Gobernuak %10igo baititu gehienezko ratioak. LehenHezkuntzako geletan 27 ume sartu ahalizango dituzte orain (lehen 25ekoa zengehienezko kopurua), eta DBHn 32haur jarri ahal izango dituzte gela bere-an (lehen 30 baino gehiago ezin zirensartu legez). Ratioen berrantolaketakbehar bereziak dituzten ikasleen gele-tan ez zuela aplikatuko esan zuen beregaraian Hezkuntza Departamentuak,baina, eskola-sartzean agerian geldituda gela horietan ere haurren kopurua igo egin dutela.

Ikasle pilaketari dagokionez, Tafa-llako Garces de los Fayos ikastolakoguraso eta irakasleek alarma piztu duteikasturtea hastearekin batera. Nafarro-ako Gobernuak ikastolan gela gehiagoirekitzeari uko egin dio, eta ondorioz,legeak ezarritako ikasle kopurua bainohandiagoa hartu beharko dute DBHDerrigorrezko Bigarren Hezkuntzakobi mailatan: 38 ikasle sartu beharko di-tuzte lehen mailako gelan eta 33, hiru-garren mailakoan. Tafallako ikastola

Murrizketa handienak Nafarroan pairatuko dituzte aurten, Raxoiren mozketa guztiak onartu baititu Barcinaren Gobernuak

da ingurune horretan euskaraz irakas-ten duen ikastetxe bakarra

Irakasle lanpostuak kentzeaz gain,Nafarroako Gobernuak irakasleei es-kola-ordu gehiago jarri dizkie, Espai-niako Gobernuak proposaturiko moz-keta jarraituz. Aurten, beraz, HaurHezkuntzako eta Lehen Hezkuntzakoirakasleek 25 eskola ordu izango di-tuzte, iaz baino bi ordu gehiago; etaBiga rren Hezkuntzakoek 20, iaz bainobi gehiago.

Eskola orduak gehitzeak ez du esa-nahi, ordea, lansaria igo egingo denik.Kontrakoa. Sare publikoko irakasleekaurten ez dute Gabonetako apartekolansaria kobratuko, eta horrek, de fac-to, soldata jaistea esan nahi du. Itunpe-ko sareko 2.000 beharginek jasoko du-te aparteko lansari hori, baina soldatak% 2,5 jaitsiko dizkiete, Nafarroako Go-bernuak iaz baino 4,2 milioi euro gu-txiago emango baitizkio ikasturte ho-netan itunpeko sareari.

Espainiako Gobernuak ordezka-penen auzian ere sartu du eskua, etaBarcinaren Gobernuak Wert ministro-aren murrizketak osoki aplikatuko dituenez, Nafarroako ikastetxeetan ira-kasle bat falta denean bi astean ez da ordezkorik hartuko.

Ikasle gehiago, baina ‘baliabide bertsuak’Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Espainiako Gobernuak agindutakomurrizketak ez dituela aplikatu esan duIsabeel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hez-kuntza sailburuak, baina datuek beste-rik diote: Hiru lurraldeetako ikastetxee-tan iaz baino 6.800 ikasle gehiago izan-go dira aurten —guztira, 356.421 ikas-le—, eta baliabideak “bertsuak” izangodira. Ondorioz, baliabide bertsuekinlan handiagoari aurre egitea murrizketadela salatu dute sindikatu eta eragileek.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoakoeskolak “murrizketatik libre” daudela

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 12

Page 13: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

171. zenbakia. 2012ko urria • hik hasi • 13

G A I A GURAIZEEN LEZIOA

esan du, ordea, Zelaak kurtso hasieran;irakasleek ez dituztela eskola-ordugehiago emango adierazi du, ez dutelageletako gehienezko ikasle kopuruagaindituko eta irakasleen ordezkape-nak ez dituztela atzeratuko ere esan du.Eragileek, sindikatuek nahiz EHIGEgurasoen elkarteak salatu dute Hez-kuntza sailburuak ezezkoa esanagatik,egon badaudela murrizketak. Eta gau-za bera esan dute heziketa berezikolangileek ere, euren esparruak mozke-tak pairatu dituela deitoratu baitute, eta adierazi dute Zelaa ez dela ari betetzeniaz akordioa sinatzeko lortutako oina-rriak.

Lanpostuen kopuruaz gain, ratioaketa ordezkapenak hiru lurralde haue-tan ere auzitan daude. Sindikatuek jaki-narazi dute 300 bat irakasle faltako dire-la aurten, eta geletan ikasleak pilatu behar izan dituztela, ikasle kopurua ha-zi egin baita. Haur Hezkuntzan, adibi-dez, 2 urtekoen geletan 20 ume sartukodituzte modu orokorrean, 18ren le-kuan. Eta gainontzeko geletan ere ikas-le kopuru maximoa % 10 igotzeko au-kera egongo da ikasturtea hasita iristendiren ikasleak etorriz gero.

Itunpeko sareko ikastetxeetan aregehiago pilatu litezke ikasleak, Zelaakkopurua handitzeko aukera jarri baitumahai gainean, Hezkuntza Sailak EAE-ko aldizkari ofizialean argitratu zue-nez. Ikastolek aukera horren aurka egin zuten, Zelaaren agindu hori bete -tzekotan 35 ikasle ere pilatu beharkobaitzituzten geletan, eta azkenik, neu-rri horretan atzera egin du Jaurlaritzak.Ikasturtea Haur Hezkuntzako gela be-rri batzuk sorturik abiatu dute ikasto-lek, baina DBHn eta Batxilergoan ge-lak gutxitu egin dira, ikasle kopuruahanditu egin den arren. Haatik, Ikasto-len sareko lantaldeari eutsiko egingo

diote, eta baita soldatei ere.

Ipar Euskal Herrian,bestelako ahairen zainLapurdi, Nafarroa Beherea eta Zu-

beroako ikastetxeetan ere matrikulaziodatu zehatzik eman gabe hasi dute ikas-turtea, 50.000 ikasle inguruk. Horieta-tik, 5.000 eskola publiko elebiduneanhasi dira; sare pribatuko eskola giristi-no elebidunetan 16.359 —batzuekfrantseseko ereduan, eta besteak elebi-dunean— eta 3.000 Seaskaren ikaste-txeetan. Aurten, gainera, Seaskask 30.

ikastetxea irekiko du Ziburun, traba as-ko gainditu ostean, baimena lorturik.Ziburu zen Lapurdiko kostaldean ikas-tolarik ez zeukan herri bakarra.

Ipar Euskal Herriko ikastetxeetanez dira murrizketa hotsak Hegoaldeko-etan bezainbeste entzuten, krisi hotsakez baitira Hegoaldean bezain ozen en-tzuten. Baina, hala eta guztiz ere, pro-testekin hasi dute ikasturtea NafarroaBehereko eta Lapurdiko hainbat ikas-tetxetan, Frantziako Hezkuntza Minis-terioak murriztu nahi dituen irakaslepostuengatik.

Ikasle kopurua hazi egin da ikasturte honetan, eta baita euskaraz ikastenduten haur eta gaztetxoena ere. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetaneuskarazko eredua da nagusiena, ikasleen %61,4 ari da D ereduan. LanbideHeziketan oraindik ere A eredua da nagusi, aldiz, Haur Hezkuntzan eta LehenHezkuntzak % 4,9 dira A eredukoak, eta %6,7 Lehen Hezkuntzan.

Nafarroan, aurtengo datu zehatzik oraindik ez badago ere, iazko joerarieutsiko zaiola sumatzen da, hau da igoera gelditu egin dela. 1992-93 ikastur-tetik 2002-2003 ikasturtera ia hamar puntu igo zen D ereduko ikasleen kopu-rua, %12,7tik 21,4ra. Aldiz, hamar urtean geratu egin da igoera, hazi den arren,3 puntu ere ez baita hazi, %24,7ra. Datuek argi uzten duten eran, TIL ereduasartu izanak eragin zuzena izan du euskarazko ereduaren geldialdiarekin.Aurten, gainera, 40 eskolatan ezarriko dute ingelesa eta gaztelania oinarri di-tuen eredua.

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euskarak ofizialtasunik ezduenez, hango ikasleek ez daukate aitortua euskaraz ikasteko eskubidea. Se-askakoak dira euskaraz murgiltze eredua eskaintzen duten ikastetxe baka-rrak, beraz, Iparraldeko ikasleen %6k estudiatzen du euskarazko ereduan.Sare publikoko eskola elebidunen kopurua ere igo egin da ikasturte honetan,baina, oraindik ere, zenbait lekutan irakaskuntza elebiduna oso gutxi zabal-dua dago sare publikoan; Baionan, esate baterako, lehen mailetan 38 haurbesterik ez daude L’Argente eskola elebidunean, Zuraideren gisako herri txi-ki batean bezala; eta Maulen, kasu, ez dago eskaintza elebidunik, ZuberoanAltzainen bakarrik ikas baitezakete elebiz (22 ikasle ditu eskolak). Gainera,eskola publiko elebiduneko Ikas Bi guraso elkarteak salatu du FrantziakoHezkuntza Ministerioak ez dituela euren eskura jartzen behar beste euskara irakasle.

Euskarazko matrikulazioa geraldian dago

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 13

Page 14: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

Murrizketez gain, erreformen ikas-turtea izango da hau. Hegoaldean, Es-painiako Gobernuak hezkuntza erre-forma aplikatu nahi baitu. Halaxe adie-razi zuen Jose Ignacio Wertek ministrokargua hartu zuenean: “Lehentasunez-koa murrizketak egitea da, eta garran-tzizkoa erreformak egitea da”.

Hezkuntzako Lege Organikoa erre-formatzeko aurreproiektua egin duWertek, ikasturte honetan EspainiakoKongresuak legea onartu dezan. Fran-kismo osteko zazpigarren lege organi-koa litzateke hau, azken aurrekoa2006an jarri baitzuen indarrean JoseLuis Rodriguez Zapaterok. Eragileekaurreratu dutenez, 60ko hamarkadakooinarriak gogorarazten ditu Wertenproposamenak, erreforma pedagogi-koa ez eta guztiz ideologikoa omen de-lako: autonomien eskumenak murriz-tu eta zentralizazioa du helburu, halacurriculumeko edukietan, nola antola-keta-ereduan ere.

Curriculumari dagokionez, eskolaorduen bi herenetan lantzen diren edu-kien %65 Espainiako Gobernuak era-bakiko luke aurrerantzean, gaur egun,edukien %55ean esku hartzen du, etagainontzeko %45aren gaineko eraba-kia Eusko Jaurlaritzaren edo Nafarroa-ko Gobernuaren esku dago. Matemati-ka, Gaztelania eta Ingelesa indartu nahiditu, eta Historiako eskolek izan deza-keten “kutsu identiararioa” deuseztunahi du. Antolaketari dagokionez, ad-ministrazioak izango du ikastetxeetakozuzendariak aukeratzeko azken hitza,eta eskola-kontseiluek erabakimengutxiago izango lukete.

Ebaluazioan ere aldaketak izango

dira, azterketak ekarriko baitira siste-maren oinarrira. Irakats-aldi bakoitza-ren amaieran “azterketa nazionalak” egingo dira, eta, horrez gain, selektibi-tatea kendu bai, baina unibertsitate ba-koitzak sarrera-azterketa egin ahalkodu. Azterketan emaitzekin eskolen ran-kingak egingo dira, eta ikasketetan ezi-nean dabiltzanak lanera azkarrago bi-deratuko dira, 15 urterekin hautatu be-harko baitute Batxilerrerako edo Lan-bide Heziketarako bidea.

Frantziako Estatuan ere aldaketa

hotsa entzuten da hezkuntzan.François Hollande presidente sozialis-tak, hauteskundeetan hezkuntza lehenlerroan jartzeko promesa egin zuen, etabehin presidentziara iritsirik, hezkun-tzaren gaineko hausnarketa abiatu du,Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zubero-ako ikastetxeetan ondorioak izango di-tuen prozesua, beraz.

Hollandek argi esan du errotik alda-tuko duela Nicolas Sarkozyk garatuduen hezkuntza politika. Hollanden —eta Vincent Peillon Hezkuntza minis-troaren— aldaketa hori antolaketari etaedukiei lotuko zaie. Antolaketari dago-kionez, Sarkozyk 13.00 postu kendu zi-tuen azken urteetan, eta Hollandek, be-rriz, 4.800 postu sortu ditu (zehaztekedago horietako zenbat izango diren Ipar Euskal Herrirako). Edukiei dago-kionez, hezkuntzak transmititu behardituen balioen inguruko eztabaida ma-hai gainean jarri du Hollandek, eta au-rreratu du moral laikoa irakatsiko diete-la estudianteei. Hala ere, argitu du, as-moa ez dela erlijioen kontrako mezurikzabaltzea. Gaur egun ere Iparraldeko ikastetxeetan badute Heziketa Zibikoaikasgaia, eta besteak bestea, Marsellai-se ikasten dute haur eta gaztetxoek.

Hezkuntzaz promesa ugari egin zi-tuen Hollandek hauteskundeetan, be-reziki irakaskuntza publikoaren balo-reak nabarmendu zituen. Promesak Ipar Euskal Herriko hezkuntzan nolaegikaritzen diren ikusteke dago. Haa-tik, Euskal Herriko auzi politikoaz osopromesa gutxi egin zuen presidentegaizenean, eta horrek ere izango du, edoez du izango, euskal hezkuntzaren sis-teman eraginik.

Murrizketen eta erreformen ikasturtea

Raxoi atzera, Hollande aurrera

14 • hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

Aldaketa politikoak

Frantziako eta Espainiako esta-tuek aplikatuko dituzten erreformezgain, Hego nahiz Iparraldeko tokiantokiko administrazioetan ere aldake-tak izan litezke ikasturte honetan, etahezkuntzan eragin dezakete. Lehe-nik eta behin, hilabete honetan ber-tan EAEko Legebiltzarrerako hautes-kundeak egingo dira, eta horrekHezkuntza Sailera egiturazko nahizedukizko aldaketak ekar ditzake. Ikusteke legoke Isabel Zelaak abian jarririko proposamenak zertangelditzen diren. Nafarroan ere hau-teskundeak udaberrira aurreratukodiren hotsak dira, eta horrek ere Hez-kuntza Departamentuan aldaketakekar litzake. Iparraldeari dagokio-nez, oraindik hautetsiek abiatu bes-terik egin ez duten arren, ikusteke da-go Lurralde Elkargoak zer nolako emaitza politikoak izan ditzakeen, eta hezkuntzan hiru lurraldeentzateskumenik lortzen ote den.

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 14

Page 15: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 15

Page 16: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

“Alanbrean ibiltzea dabertsolariarena; eta irakaslearena ere bai ”

Bertsolaria eta irakaslea

iñaki murua

E L K A R R I Z K E TA

16 • hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 16

Page 17: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

Iazko ikasturtean Euskal Herriko374 ikastetxetan landu zuten bertsolaritza, 20.000 ikaslek bainogehiagok. Bertsolaritzak inoiz bainoleku handiagoa du, beraz, eskolan.Gaurkoan, alabaina, bertsolaritzak eskolari –hezkuntzari– zer ekarpen egin diezaiokeen aztertu nahi izan dugu Iñaki Muruarekin. Izan ere, bertsolaritzak baditu heziketarekin oso lotuak dauden hainbat ezaugarri,pentsaraztea eta hausnartzea, adibidez, baina baita hizkuntzarekikotrebetasuna, umorea eta sormena ere.Irakasleak erabil ditzakeen ezaugarriak guztiak.

Bertsolari eta irakaslea da Murua(Gabiria, 1956). Lehenago hasi zenkantuan, eskolak ematen baino. Bertsozale Elkarteko lehendakaria dagaur egun, eta, azken 32 urtetan, Goierri eskolako irakaslea. Filosofia eta hiritartasuna eta euskara ematenditu gaur egun batxilergoan. Irakaslearen rolaz ere hausnartu digu,bada, Muruak.

Nolako irakaslea ez zuen izan nahiikasi zuen lehenengo, umetan Gabirianjasan behar izan zuen Leongo maisubati “esker”. Baina irakaslea bainogehiago, hezitzailea da Murua, halaxealdarrikatzen du berak, “ez luke existitu behar irakasleak, hezitzaileakbakarrik existitu behar luke”. Haurrariedo gaztetxoari begietara begiratu etaestu ala gustura dagoen dakien hezitzaile integral hori estimatzen du.

Zuk esana da,negatiboak garela euskaldunakgenetikoki, urtetan bizi izan dugunmendekotasun egoeragatik. Bakazioetatikbueltan, aldarte positiboarekin alanegatiboarekin hasi zara lanean?

Negatiboa baino, ez-etik eraikitzenohitutako jendea gara euskaldunak,zerbaiten kontra eraikitzen ohituta.Zerbaiten kontra eraikitzen ari denak,kontra egiteko motibo hori desager -tzen zaionean, ez daki lehen esku izaneta berak berria eraikitzen. Baina hori akats historiko bat da. Gure izaera eus-kalduna eta euskal kultura eta euskalkutsua daukan edozeren kontra aritzendiren horiei “esker” gu beti haien kon-tra mugitu gara. Baina eraiki, positibo-ak eraikitzen du.

Eskolan, aurten zehazki, ez dut ustepositiboan hasteko motibo asko dago-enik. Iparraldean ikastoletan eta esko-letan itxialdiak egiten aritu dira guraso-ak; hemen ere, Tafallako ikastolan gelabakarra utzi dute 38 umerentzat; IsabelZelaa, berriz, murrizketarik ez dela egon esaten saiatu da, eta hori esatealotsagarri iruditzen zait, hezkuntza da-goen egoeran egonda, aurrekontua ezugaritzea, berez, kenketa baita. Gauzabatzuetan ondo iruditzen zait murriz-tea; hona, adibidez, 120 bat agenda iris-ten ziren urri bukaeran azal gogorrekoeta sekulako detaileekin eginda, eta pa-ketea askatu ere egin gabe gelditzenzen. Ongi etorri bedi krisia begiak ire-kitzen laguntzen digun neurrian.

Egoera horretan, irakasleak baikorizateko ze motibo du?

Hau, Goierri, eskola publikoa da izaeraz eta joeraz, baina ez da adminis-trazio publikoarena, udalena eta en-

presena da. Batxilerrean, lehenengourtean, 21 ikasleko hiru talde dauzka-gu, eta hori benetan sari bat da. Gizarte-ak –udal, enpresa eta gainerakoek–egiten duen ahaleginari zor diogu. Aldehorretatik, pozik.

Gainerakoan, irakasle izatea pribi-legio bat dela iruditzen zait, maila haue-tan eta denetan. Funtzio erabat positi-boa eta beharrezkoa ari zara burutzen.Gaurkotuta baldin badaukazu zurepentsamoldea gizartearen zerbitzuralanean ari zaren pertsona bat zara, etazure gizarteari ahalik eta ekarpen one-na egiteko aukera daukazu; noski, kalegarbitzen ari denak ere aukera bera edukiko du, edo baserritarrak ere. Bai-na gure eragina zuzenean hurrengo gi-zartea eraikitzen saiatuko direnengandaukagu, eta hori luxu bat dela irudi -tzen zait. Pertsonekin ari gara tratuan.Hemen, 16 urteko pertsonak sartzen di-ra, gazte, eta horien nortasuna eraiki-tzeko ahalegin horretan mugarri ga-rrantzitsuak izan gaitezke. Denok daki-gu 16 urterekin gazte batek bere norta-suna gurasoen nortasunaren kontra etairakasleon jarreraren eta esanahi du-gun horren kontra eraiki ohi duela. Gukkonflikto hori onartu egin behar dugu,pertsonen nortasun eraikitzaile bezala,eta horrela bideratu; orain, konfliktoaulertzen badugu “ni Iñakiren kontra-ko” bezala, aukera erabat galtzen ari ga-ra. Alde horretatik, nik oso positibotikhasi dut ikasturtea eta horrela etortzennaiz, oso gustura.

Hemen bertan estudiatu zenuen. Etagero, zenbat urte daramatzazu Goierrinlanean?

24tik 56ra, 32 urte. 14 urterekin hasinintzen hemen estudiatzen, 70ean, elektrizitateko maestria egiten. Gurebelaunaldi denari bidean tokatu zaiguirakasleren bat oso euskaltzalea zena,egoera irauli nahi zuena. Hau lapikobat irakiten zen, gu ikasleok parte har -tzen saiatzen ginen, eta guraso elkartebat zegoen buru, elementu batzuk osointeresanteak zituena, eta haiekin askoikasi genuen. Egundoko aldaketa izanzen. Guretzat mundua alderantziz

171. zenbakia. 2012ko urria • hik hasi • 17

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 17

Page 18: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

18 • hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

iñakimurua

E

“Transmisioahorrek gauzatzen du:zuk bizi izan dituzun

estutasun horiekerakusten dizute zure

ondoren datorrengazteari alanbretik

eroriko dela erakusteneta ikusarazten

bueltaka jartzea izan zen.5 urterekin, Gabiriko eskolan hasi

nintzen, eta Leongo maisua nuen nik.Berak ez zekien tutik euskaraz eta nikez nekien tutik erdaraz. 14 urteak artezenbat sufritu genuen! Dena buruz ikasten: lagos, golfos, volcanes, cordi-lleras… eta guri berdin zitzaigun vol-cánesan edo cordilleraesan, ze ez ge-nuen bereizten, dena memoriaz ikasten genuen. Hutsune hura oraindikez dut berreskuratu. Oker eta ohitura txarrez ikasitako zera hura, ulertu gabe ikasitako hura, la letra con sangre entra hura ez dut oraindik behar beza-la gainditu.

Etxeko girotik eskolako girora, aldaketaoso handia izango zen garai hartan,ezta?

Traumatikoa izan zen. Etxeko jen-dea, orokorrean, maisu, apaiza eta me-dikuen lagunak ziren, itxura bateanbehintzat; edo kontra ez zuten egitenbehintzat. Haiek gizartean zeukaten pi-sua gogorra zen. Guretzat egundoko oxigenatua izan zen Gabiritik hona eto-rri, eta hemengo irakasleak, estiloa,gazteak, bizarra, hika hitz egitea, eus-karaz hitz egitea, klase gutxi batzukeuskaraz ematea… Hori guretzat ikara-garrizko salbazioa zen. Gauzak ulertuegiten genituen, ez ikasi behar zirelakoikasi… Ordura arte berdin zitzaigunHungaria Bukarest, eta Errumania Bu-dapest esan, edo alderantziz. Berdinzion.

Txikitako irakasle hark eraginik izan duzure irakasle lanean?

Nik ikasleei esaten diet, irakasle onbatekin ikaragarri ikas liteke, eta txarbatekin, beste hainbeste. Zer ez duzunizan nahi eta izan behar, hori ere ikasdezakezu irakasle txar batekin. Eta onbatekin, bestelako adibideak. Guretzatoso txarra izan zen hura, eta hutsunebat gelditzen zaizu ikasteko metodo erabat desastre, antolatu gabe horren-gatik. Txikitatik nahiko birjin daukazu-nean ikasteko sistema, burua hutsik etagarbi, dena perzeptibo zaudenean ja-sotzen duzun eredu horrek hutsune

handi samarra uzten dizu. Eta, orain,saiatzen naiz justu kontrakoa egiten.

Leongo maisu haren garaitik, aldatu dairakaslearen rola, beraz.

Ni ez nintzateke eskola batera ira-kastera bakarrik etorriko. Gaur, irakas-teko nik baino gehiago dakiten bitarte-ko asko dauzkagu, teknologiak, Goo-gle, liburuak… eta eskura dauzkategazteek. Ze adibide, ze argazki edukibehar dute aurrean errespetuari buruz,pazientziari buruz, egoten jakiteari bu-ruz, entzuten jakiteari buruz… Errefe-rente bat da aurrean eduki behar dute-na. Ez luke irakasleak existitu behar,hezitzaileak existitu behar luke baka-rrik. Baserritarra baserritarra da, ez dabaserriko langilea. Ez da joan eta behia-ri eta ardiari jana bota eta alde egitenduena; behiari jana botatzen dio,behiaren begiradari begiratzen dio,tristea daukan ala ez, tristea baldin ba-dauka belarria ukitzen dio, tenperaturaondo daukan ala ez… Hori dena egitenduena da baserritarra. Historikoki toka-tu zaion iraunkortasuna eta burujabe -tza jokatzen ari da, eta autoestimua erebai, berea eta abereena. Eta guk, zorio-nez, pertsonak dauzkagu. Eta pertsonahorrek, gure aurrean bizi duen lasaita-suna edo estutasuna edo gozamena,begiradatik interpretatzen jakin eginbehar dugu. Irakasle izanda, mailahauetan, ezin gara konformatu eta gel-ditu. Ez luke existitu behar maila haue-tan irakasleak, maila hauetan hezitzai-leak egon behar luke.

Eta adin txikiagoetan?Txikiagoetan oraindik nabarmena-

goa ikusten dut nik. Gorago, training-ak eta orientatzaileak daude, zer eginbehar duten esan, eta apoioko pertso-na bezala lan egiten dutenak, pertsonabakoitza beretik eraikitzen joan dadin.Nik uste dut hezkuntzaren txipa aldatudela, eta aldatzen joan beharra dauka-gula. Jendeak esaten du gaurko gazte-ek ez daukatela nortasunik; nortasunaardurak hartzen zoazen neurrian doa eraikitzen, eta gaur ze aukera dauzkagazte batek?

“Ez luke existitubehar irakasleak,

hezitzaileak bakarrikexistitu behar luke

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 18

Page 19: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

171. zenbakia. 2012ko urria • hik hasi • 19

Bertsolari izatea eta irakasle izatea osoondo ezkontzen dira. Zein dabertsolaritzak eskolari –edo hezkuntzari-egin diezaiokeen ekarpena?

Nik ez daukat ihes egiterik horri. Ezin dut bat etxean utzi eta bestearekinetorri. Bertsolaritzak hezkuntzari emandiezaiokeena uste dut dela hizkuntza-ren sailkapen bat, tonu berdean erabilinahi duzunean hizkuntza, edo tonu aseptiko batean, edo tonu marroian, edo tonu grisean, tristura, beltzean…Hiztegia ordenatzeko aukera eta beha-rra ematen dizkizu bertsolaritzak. Hiz-kuntza ordenarazten dizu, eta zeurikonturarazten dizu sinfonierraren zekaxoi daukazun hutsik. Hizkuntza era-biltzeko garaian jakin behar da aurreandaukazun publikoa zer nolakoa den,talde bat eta bestea ez dira sekula berdi-nak, eta irakasle bat eta bestea ere ez.Malgu jokatu behar da.

Ez dut nahi, ezta ere, bertsolaritza inork har dezan panazea gisara, ez dutinbidia gehiago elikatu nahi. Gabirianeta hemengo herri txikietan, betitikeuskaraz bizi diren eta egin duten ho-riek ez dira bertsolariak, baina bertso-tan bezain airoso egiten dute ziri-jokoadar-jotze horretan, horra noa ni. Gaur-ko gizarteko euskaldunak non ikastendu adar-jotze ziri-sartze horretan?

Ez dut uste bertsolaritzak beste au-kerek daukaten baino balio edo dirdiragehiago daukanik, ez, landu egin behardira antzerkia eta beste aukerak ere jen-dea motibatzeko euskara erabiltzera,balioko hizkuntza bezala. Iruditzen zaitaskok konpromisozko hizkuntza beza-la erabiltzen duela euskara. Kuadrillanerabat erdaraz egiten dute gurasoek,halaxe ohitu direlako, eta hortxe senti-tzen dira eroso eta gustura, eta gero umeek euskara ikas dezaten nahi duteeta haiei hala egin behar diete. Bainabere ohituraz, erdarak ematen dio ero-sotasuna, eta hori da gure gerra. Horinola gainditu liteke? Hezkuntzan askoegin liteke, baina asko egin liteke era-karriz, jendea hizkuntza batean gusturasentiaraziz, eta polit eginez. Baina mo-mentuko freskura horrekin eta gauzaberriak sortuz.

Filosofia, eta hiritartasunaz gain,euskarako irakaslea zara. Hemen,Goierriko eskolan, soziologia bereziabiltzen da: familia euskaldunetako seme-alabak batetik; familia erdaldunetakoakizanagatik, txikitatik euskarazalfabetaturiko gazteak bestetik; eta,azkenik, duela gutxi atzerritiketorritakoak, euskaraz eta euskalkulturaz deus gutxi dakitenak. Nolagerturatzen zara guztiengana?

Oso maila polita dakar jendeak ulermen aldetik. Zuk esan duzun horriguztiari erantsi behar zaio Sakana. HasiBakaikutik eta Altsasuraino, eta Bakai-kuko eta Altsasuko errealitatea ez dirabat. Hori ere hemen biltzen da. Uler-men mailan oso euskara polita dakarjendeak. Gero arazoa da adierazkorta-sunean. Nola gerturatu? Ni saiatzennaiz ahal den adibide gehien jartzen,Lazkao Txikirenak, Antonio kalekoa-renak…

Ezagutzen dute Lazkao Txiki?Bai, askok ezagutzen dute. Haien-

tzako marrazki bizidunetako existitu ezden asmatutako pertsonaia bat da. Fli-patu egiten dute ni harekin bertsotan ibilitakoa naizela esatean, eta anekdo-tak kontatzen hasten naizenean, ondopasatzen dute, eta ulertzen dute, etagustura egoten dira. Ni haiengana eus-karaz hurbiltzeko bide bakarra da. Bai-

na ez dut intentatu ere egiten euskaraztxiste bat konta dezaten, ezin dela kon-tatu iruditzen zaie. Ni hizketan entzun-da, eta haren anekdotak eta pasadizoakkontatzen, sinetsiko dute badaitekeela.

Umorea eta hikak ematen digun al-deko haizea baliatu dezagun jendeakeuskaraz egin dezan. Nik hori baliatzendut. Niri “zintzaizkidake” edo zuhai -tzak egiten aritzea… Ba begira, zer esa-tea nahi duzu, hemen urtetan eta men-detan euskaraz egin duenak “zintzaiz-kidake” ez dakit behin ere esan duen, eta euskaraz bakarrik bizi izan da jendehori. Ez noa zuhaitzak eta subjektua…ez, nahiago dut praktikan, entzun, egin, erabilarazi eta gero, umorea lan-du. Umorea landu ahal den freskoena,eta bat batekoena.

Hausnartzea, pentsaraztea…pertsonaren heziketan ezinbesteko direnezaugarriak ditu bertsolaritzak. Eskolakhorrelako balio horien inguruan hutsegiten duela esaten da maiz.Bertsolaritza ez da panazea, baina badituezaugarri hezitzaileak, ezta?

Bertsolaritzak berniz bat ematendio pertsonari. Pentsaraztetik batik bat,eta umoretik ere bai, eta euskara sa-kontzetik ere bai. Laguntzen dizu bes-terena entzun eta indartzen; bertsoa aditzen ari denak antzeman egiten diopertsonari entzuten ari den ala ez. Poli-tikoen debateak dira horren eredu kon-

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 19

Page 20: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

20 •hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

iñakimurua

E

trakoa: bat hizketan ari denean besteaia sekula ez da egoten entzuten, eta bes-tearena ia entzun ere egin gabe plastabotatzen dio. Trenaren bi gurpilak be-zala, elkarren parean joan daitezke,baina ez dira sekula elkarrengana hur-bilduko.

Umorea aipatu duzu. Beharrezkoa dahezkuntzan?

Umorerik ez daukan pertsona ez dahezkuntzarako. Umorerik gabeko per -tsonak, sentitzen dut, igual motiboak izango ditu umorerik ez edukitzeko,baina normal bizi den pertsona batek umorea eduki behar du, eta bereziki, irakaskuntzan ari den pertsona batek umore handia eduki behar du. Eta sor-mena. Askotan esaten dut, irakasle ba-tentzat suerte handi bat litzatekeelakurtso biz behin lapur txintxoa etorrikobalitz eta disko gogorra harrapatukobalu, eta, orduan, sortu egin behar. Be-tiko adibideak, betiko txisteak… albobatera utzi beharra izatea ona litzateke.Nik galdetzen diet errepikatzen ari dire-nei, tarteka, ezer berririk entzuten du-ten nire adibideetan… esaten diet gus-tatuko litzaidakeela %70a errepikatugabea ematea.

Jendearekiko feed-backa ere ga-rrantzitsua da. Zuk badakizu noiz botaduzun jendearen gustuko zerbait, erre-akzioa berehalaxe jasotzen duzu. Nikuste dut hezkuntzan hanka-sartze han-diena izan litekeela momentuko horipasa tzen uztea; irailaren 5ean hasi zara,eta ebaluazioa daukazu urriaren 17an,eta urriaren 17an irteten duena bakarrikkontuan izatea. Ikaslea momentuanbenetan egiten ari dena ez da balora -tzen. Iruditzen zait bertsolaritzak dauz-kan bat-bateko ezaugarri horiek hez-kuntzan gehiago txertatu beharko lira-tekeela. Izan ere, ez dira bertsolaritza-renak bakarrik diren ezaugarriak. [An-tonio] Cancelo kooperatibistak esatenzuen, tabernako barran lanean, urtebe-tez edo bi urtez, aritutako gazte titulu-dunak nahi zituela.

Zergatik esaten zuen hori?Gazte horrek, azkenerako, ikasten

duateansartzen denazer estilotakoa den, zer egitera dato-rren, pazientzia ikaragarri eduki behardu… Psikologia pixka bat. Eta iruditzenzait irakasleak ere hori egin behar due-la. Orain dena formulak dira. Tutorea izateko titulazioa, orientatzailea, psiko-logoa, irakasle soila… Eta hezitzaile in-tegral hori nola lortzen da horrela? Titu-lu denak lortzeko astirik eta aukerarikez daukazu. Esperientziak ze balio du?Ikaslea ezagutu gabe klaseak ematen ari denak balio du klaseak emateko?Bere betekizuna ondo betetzen ari da?Baliteke ikasleak irakaslearekiko ezer,hurbiltasunik edo enpatiarik edo sin-patiarik ez badu sentitzen, ikasitakoamaila berean barneratuko du, edo inte-res berdina piztuko dio? Nik uste dutpertsona, oraindik ere, teknika eta tek-nologia guztien gainetik dagoela, eta ti-tulu guztien gainetik. Eta eskarmentuaeta konfiantza eman beharko genizkio-ke ikasleari, dagokiona garatzeko au-kera. Eta, batik bat, pertsonarekin dau-kan tratu hori aberasteko aukera, eta erantzunak emateko aukera. Asmatu-ko du edo ez du. Azkenean, ebaluatzenduguna kontzeptualki selektibitateanda, gizarterako balio duen ala ez nonlortzen da? Azkenean, helburua gizar-teratzea da, gizarte duin eta justu, eta orekatu bat eraikitzea. Zer egiten dugulizentziatu tiranoz, fatxaz, misoginozbetetako gizarte batean? Non geldi tzendira gizartean integratzeko balo reak?

Transmisioarena da BertsozaleElkartearen zutabeetako bat. Hezkuntzanbehin eta berriz entzuten da transmisioaneten bat dagoela. Zuenean, ordea,funtzionatzen duela dirudi.

Bertsolaritza, bolada batean, auten-

“Umorerik ezduena, ez da

hezitzailea

”“Ikaslea ezagutugabe klaseak ematen aridenak balio du klaseak

emateko? Berebetekizuna ondo

betetzen arida?

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 20

Page 21: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

171. zenbakia. 2012ko urria • hik hasi • 21

tikotasunaren zigilua zeraman pertso-naren dohain zerutiarra izan da. Bertsoeskolak sortu zirenean sekulako erre-sistentziak egon ziren, eta, oraindik ere,entzuten da bertsolari gazteak denak igualak direla eta denek igual kanta -tzen dutela, eta denak zozo batzuk di-rela. Gu geu ere, bertsotan hasi ginene-an, 20 urte ez genituen edukiko, eta Te-lleria, Mendizabal, Lizaso eta ni Ereño-zun bertsotan izan ginen. Saioa egin, eta bazkaritarakoan, aitona batek esanzigun, “zuek al zarete bertsolariak?”,“beno, bertsotan aritu gara”; “Txirritazaharrak harrapatu bazintuzte, zuzituegingo zintuzten laurok”. Harentzat, Txirrita hil zenez geroztik, ez zegoenbertsolaririk. Baina hori naturala da.Transmisioa egiteko garaian erresis-tentzia handiak egon ziren. Zorionez,Amurizak, kartzelan egon zenean, eduki zuen astia bertsolaritzaz haus-narketa egiteko, eta jarri zuen dohain aparteko eta berezia omen zen hori ikasteko formatuan. Eta hortxe emangenion buelta. Eta hor buelta emateazgain, asmatu genuen erakunde bat sor -tzen eta hezkuntzan sartzen.

Lehengo bertsolariek galdetzen zu-ten, “horren bertsoa zer duk, kupele-koa ala harkaitzekoa?”. Alegia, harkai -tzetik irteten du benetako iturriak, etabestea deposituan dagoen ura da, etxe-an ariketa asko egiten dituzu, eta, gero,plast botatzen duzu. Baina harkaitzetikjaiotzen den hura, behin jaiotzen da etabadoa, eta berriz jaiotzen segitzen du,ez da almazenaturiko jakintza pilo ba-ten kalkoa.

Hor irakaslearenak ere baduantzekotasunik..

Bai ba. Irakaslea zer da, kupelatikari dena, ala urtero, aldiro berritzen aridena? Aldiro berdin eta aldiro berri. Ho-ri da lehengo bertsolariek galdetzen zu-tena.

Guk uste genuen irakaslearen fun -tzio bat zela bertsolaritza irakastea, bai-na ikusi dugu irakaslea jende aurreanbertsotan ez dela jarriko. Bertsotan ari -tzeko, irakasleak prest egon behar dujolas horretan sartzeko, eta errekurtso-

ak eduki behar ditu onartzeko ez delajainkoa, eta pozik egon ikasleek irakas-lea gainditu dutelako. Baina ez da ho-rrela, ohitzen ditugu ikasle denak es-tandarizatuta, guk baino gutxiago daki-tela sinetsaraziz.

Zuek nola asmatu duzue transmisio-lanean?

Guk transmisioa egiten asmatzendugu bertsotako ohituratik. Bertsotan,hamar mila lagunen aurrean ari zara, eta ondokoak halako erantzun bat eman eta hamar mila lagun doblatutabarrez hasten direnean edo txaloka, etazuk ez dakizu zer erantzun eta erantzunbehar duzu 40 segundo baino lehen,bada, kakalarri horrek ematen dizu ge-ro gelara joan eta egoten jakite bat. Ika-ragarria da. Transmisioa horrek gauza -tzen du: zuk bizi izan dituzun estutasunhoriek erakusten dizute zure ondorendatorren gazteari alanbretik eroriko de-la erakusten eta ikusarazten. Alanbretikerori beharra daukala, erortzea zer denjakin, altxatzen asmatu, eta han man-tentzen ikasiko duela.

Alanbrean ibiltzea da bertsolariare-na, eta irakaslearen kasuan ere berdinda: ez dakizu eroriko zaren ala ez. Ira-kasle batek ere ariketa horiek egin be-har ditu. Ikasleak pertsonak direla go-goratu, baina irakasleak eurak ere bai,ez direla jainko. Bitarteko tekniko-tek-nologikoei garrantzia erabatekoa ema-

ten badiezu, igual industria estiloko ba-serriak eraikiko ditugu, eta eskolan eregero eta produktibitate handiagokogelak izan ditzakegu, baina humanoazokoratuta.

Eskolan ere produktuari, emaitzari,gehiegi begiratzen zaio?

Matematikako irakasleak buruketajartzen die, eta, “emaitza hau da”, esa-ten die. Nik ezin diet Filosofian esan, “emaitza hau da”. Irakasle askok beregaian horretara jotzen du, emaitzara. Eta erantzunetan ez bada azaltzen zukeman duzuna, hau resta bestea resta,bestea gaizki… Baina, zein da bertso ona? Eta zergatik? Positibotik baloratubeste erremediorik gabe gelditzen zarabertsotan, bertsoaren alde ona bilatze-ra jo behar duzu. Zure helburua zeinda? Jende horrek bertsotan disfruta-tzea? Ba, positibotik eraikitzen hasi be-harra daukazu, bestela, jai daukazu. Eta irakasleak, hasi boligrafoaren kolo-retik, eta ohitura negatibo hori dauka-gu. Txartel gorria nonahi...

Ea, ondo pasatzeko, zer ari da ikas-ten gaur egungo gaztea? Hori galdetubeharko genuke. Orain dela 80 urte, elizak eta kristautasunak zeukan inda-rrarekin, mundua sufritzeko eta zeruabaldin bazen disfrutatzeko, ulertukonuke, baina, orain, zerk eragiten du ge-ro eta akademizistago izatea?

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 21

Page 22: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

22 •hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 22

Page 23: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

PARTAIDETZA:gurekin bada, izango da

PROIEKTU PARTE-HARTZAILE BATERAKO ZEREGINAKProiektu batean inplikatzeak zer esan nahi duen sentitzeko,errealitatea aldatzeko dugun ahalmenaz baliatzeko, konpromisoa hartzeko eta prozesuaz gozatzeko proposamen didaktiko bat duzu hurrengo orriotan.

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 23

Page 24: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

24 • hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

1. SARRERA

2. IBILBIDEA

3. I. MODULUA

4. II. MODULUA

5. III. MODULUA

6. KONTSULTAKO MATERIALAK, DOKUMENTUAK ETA LOTURAK

Marije APODAKA Gotzon QUINTANA Bea UGARTE"HAINBAT JATORRI ETA ESPERIENTZIA-EREMUTAKO PERTSONAK IZAN ARREN, HEZKUNTZA HOBETZEKO ERRONKEK BILTZEN GAITUZTE DUELA URTE BATZUK, HAINBAT PROIEKTUREN

INGURUAN. TALDEKA BURUTUTAKO LANETAN BETI ISLATU IZAN DUGU HEZKUNTZARAKO GIZA ESKUBIDEEK, FEMINISMOAK, IKASKETA KOOPERATIBOAK, ESKOLA- KOMUNITATEARENELKARBIZITZAK ETA HEZITZAILEEN PRESTAKUNTZAK DUTEN GARRANTZIA; ETA HOBEKUNTZA HORRETARAKO ZABALTZEN DIZTUZTEN AUKERAK"

PARTAIDETZA: gurekin bada, izango da

Hezitzaileen zeregina ikaslea bere garapen prozesuaren protagonista eta jabea izaten laguntzea bada, ezinbestekoa dugu baliabideak eskaintzea berak parte-hartze zuzena izan dezan. Beraiekin bada, izango da:beraiekin lorpenak, beraiekin akatsak, beraiekin ametsak, beraiekin frustrazioak; azken finean, norberak bereneurriko bizitza-proiektua gara dezan. Ibilbide horretan aurrera egiteko, eskolak aukera ezin hobea ematen digu taldeak duen potentzialtasunaz baliatzeko eta ikasleen aniztasunak taldea bera indartzeko.

Aurkibidea

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 24

Page 25: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

171. zenbakia. 2012ko urria • hik hasi • 25

1. SARRERABigarren Hezkuntzako eta Batxiler-

goko irakasleentzako material hone-tan, giza eskubideen hezkun tzaren ikuspegitikdiseinatutako hainbat tresna biltzen dira,ikasleei beharrezkoak dituzten gaita-sunak garatzen lagun tzeko eta, gaita-sun horien bidez, errealitatea aldatze-ko, ongizate pertsonala hobetzeko etapertsonen arteko harremanak sustatze-ko, betiere, bizikidetasun positiboa ga-ratzeko konpromisoa hartuta.

Ondorengo koadro honetan, gizaeskubideen erreferentzia-esparru bat izan daitekeena proposatzen dizuegu,eta esparru horretan txertatu dugu gureproposamena, hain zuzen. Ikusiko du-zuenez, hezkuntza-etapa guztiak har -tzeko ahalegina egin da, eta prozesubat gauzatzeko halako irmotasun edojarraikitasun bat eskatzen du, zenbaitinteresgunetan, aukeratutako balioensustapenean eta proposatutako alda-gai sozioekonomikoen lanketan oina-

rrituta; horretarako, hiru modulu pres-tatu dira, eta baita horiei dagozkien entrenamendu-prozesuak, emozioenlanketa eta proiektu parte-hartzailea ere. Ondorengo orriotan dituzu horiekguztiak, xeheago garatuta.

Ez da koadro itxi bat, ez; areago, as-moen adierazpen bat da, eta koheren -tzia eta sistematizaziorako aldarrika-pen bat, interesgune horietatik edobeste batzuetatik gai hori lantzerakoankontuan hartuko dena.

Planteamenduaren barnean sar -tzen da eskolan gertatzen diren espe-rientziez, bizipenez eta interakzioezbaliatzea, bai eta gure hezkuntza- asmoak, indarrak eta intentzioak auto-ebaluatzea ere; horrez gain, proiektu parte-hartzaile txiki baten bidez sustatuko dugugeure burua, batez ere, herritartasun globalarendimentsioak eta norberaren autonomiari eta eki-menari egindako ekarpenak kontuan hartuta.

Gai horri hezkuntzaren esparrutik

erantzun bat emateko modua da, ikas-leei bizi-proiektuak diseinatzen, bereneskubideak eta betebeharrak ezagu -tzen, erabaki egokiak hartzen eta lanki-detzaren ikuspegitik harremanak ho-betzen laguntzea hartuta helburutzat.Asmo horiei begira, neska-mutiloi beren hezkuntza-prozesuetan partehartzeko modua ematea da koherente-ena, hau da, hezkuntza-proiektu parte-hartzaileagoa egiten saiatzea.

Gauzak eraikitzeko eta aldatzekoeskura ditugun estrategia ahaltsuen artean, hauek ditugu: gure gaitasun eral-datzaileaz jabetzea, bidegabekerietanparte ez hartzeko erabakia hartzea, etakonpromisoaren alde egitea. Baina hori guztia landu egin behar da, “treba-tu” egin behar da, “entrenatu”, gure ha-rremanak eta, nola ez, eskola bera ideiak alderatuz eta eragile guztien par-te-hartzea sustatuz demokratizatu be-harra dagoela jabetuta.

Giza eskubideetarako hezkuntza

Haur

Hezkuntza

LH: 1.

zikloa

LH: 2.

zikloa

LH: 3.

zikloa

DBH: 1.

zikloa

DBH: 2.

zikloa

BATXILERGOA

HELDUEN HEZ.

Interesgunea:

LAGUNTZA

Interesgunea:

ZAINKETA

Interesgunea:

TRATU ONA

Interesgunea:

IDENTITATEA

Interesgunea:PARTE-

HARTZEA

Interesgunea:

INDARKERIA EZA

Interesgunea:

ASKATASUNA

Balioa:

PARTEKATZEA

Balioa:

ONGIZATEA

Balioa:

ERRESPETUA

Balioa:

BERDINTASUNA

Balioa:ELKARTA-

SUNA

Balioa:

JUSTIZIA

Balioa:

ERANTZUKIZUNA

Emozioa:

POZA

Emozioa:

HASERREA

Emozioa:

FRUSTRAZIOA

Emozioa:

MAITASUNA

Emozioa:

BELDURRA

Emozioa:

TRISTEZIA

Emozioa:

AUSARDIA

1

1 Intermon-Oxfam (2009). Hegoa/UPV-EHU (2011)

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 25

Page 26: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

26 • hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

Parte-hartzearen definizio ba-terantz

Lehenengo, parte-hartze hitzarendefinizio hau eskaini nahi dizuegu:Parte Hartuz elkarteak dioskunez,“pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mo-bilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dutepertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”. Jarduera pertsonalbat da, eta taldeko prozesu bat, eta he-zitzailea, berdintasunean oinarritua,sortzailea eta eraldatzailea da, edo halaizan nahi du. Egiturazko desberdinta-sunak eta gatazka sozialak eta politiko-ak zokoratzeko edo leuntzeko tresna izan daiteke partaidetza. Ildo horretan,sistematikoki eta modu jarraituan egi-turazko harreman asimetrikoetan etagizartearen eta politikaren ikuspegitik

gatazkatsuak izan daitezkeenetan pre-sente egotea da parte-hartzea; kontra-jarrita dauden ideiak, balioak edo inte-resak adierazten dituzten eragileen etagizarte-sektoreen arteko harremanezari gara. Partaidetza horretan, alde ba-tetik, beste aldeek beren boterea era-biltzea onartzen da, berori berriro ba-natuz eta eliteen eskuetan biltzeasaihestuz; eta, bestetik, tradizioz gizar-tean kalte egin zaien edo baztertuta egon diren gizarte-sektoreek botereansarbidea izatea onartzen da.

Horregatik, parte-hartzea eralda -tzailea da, parte-hartze horren bidezkontzientziak esnarazi nahi direlako eta protagonistak aktibatu eta egoeraketa botere-harremanak aldatu nahi di-relako; aldi berean, proiektuak eta ga-tazkak aldatu nahi ditu. Parte-hartzea

hezitzailea da, eragileen gaitasunak etaahalmenak gararazten dituelako. Ber-dintasuna sustatzen du, kolektiboak,sektoreak eta pertsonak parekatu nahidituelako (ekitatez), abiapuntua kon-tuan hartuta. Azkenik, parte-hartzeasortzaileada, berritu egiten duelako, bilaibilarazten gaituelako eta hainbat ager-tokitara eramango gaituzten irten -bideak bilatzen dituelako.

Parte hartzeko baldintzakEquipo Claves (1994) taldearen

proposamena erreferentziatzat hartu-ta, bateratu beharreko hiru jarduera- ildo hauez hitz egin dezakegu:

- Parte hartzen jakitea; beharrezkoprestakuntzan lan egitea, antolamen-duarekin lotutako aldaketak egiteko ezezik, maila sinbolikoan, gramatika kul-turalean eta harremanak eta gizarte- interakzioak egituratzen dituen arau-sisteman trukeak eginarazteko (I. MO-DULUA).

- Parte hartu ahal izatea;parte hartze-an oinarritutako diagnostikoaren etaplangintzaren ikuspegietatik eraikitze-ko, erabakiak hartzeko eta horiek ku-deatzeko aukera emango duten foroaksortzea (II. MODULUA).

- Parte hartu nahi izatea; prozesuansartzeko motibazio gisa ulertuta (III.MODULUA).

Parte hartzea eragitea da, erabakitzea, esku hartzea, iritzia ematea, iradokitzea, proposa -tzea, gure gogoz eta modu kontzientean prozesu ireki batean sartzea, eraldaketa eta auto-nomia pertsonala eta soziala sakontzeko eta horretarako aukera zabaltzeko.

➢ Zuen ikastetxeko errealitatea ezagutzen duzue; horretan oinarrituta, pentsatu zerprozesu aldatu nahi zenuketen, parte-hartzaileagoa izan dadin.

Prozesu horrek harremanak demokratizatzen ditu, eta funtzioen, erantzukizunen, esperien -tzien, boterearen, baliabideen eta abarren banaketa sustatzen du, gaitasun pertsonalak,sozialak eta herritartasunari dagozkionak garatzeko bidea errazteko.

➢ Beraz, beharrezkoa litzateke prozesu parte-hartzaile bat abian jartzea?

2

2 Parte Hartuz demokrazia parte-hartzailean oinarritutako ikerketa- eta prestakuntza-talde sendoa da, eta Euskal Herriko UnibertsitatekoZientzia Politikoak, Soziologia eta Hezkuntza sailetako kideek parte hartzen dute bertan −irakasleak, ikertzaileak, bekadunak, eta kolaboratzai-leak−. Euskal Herrian, demokrazia parte-hartzailean oinarritutako prozesuak eta esperientziak sustatzen ditu, gainera, Parte Hartuz elkarteak.

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 26

Page 27: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

171. zenbakia. 2012ko urria • hik hasi • 27

Parte hartu nahi eta ahal izate horre-tan nahiz parte hartzen jakite horretan,oinarri-oinarrizkoa da genero-analisiakdakarzkigun aldagaiak kontuan har -tzea, parte-hartze hori benetakoa etaberdintasunean oinarritua izan dadin;besteak beste, aldagai hauek:

- Parte-hartzaile bakoitzaren autori-tate pertsonalaren ezagutza.

- Komunikazio-estilo desberdinak.- Errespetuan oinarritutako prota-

gonismo eraikitzailea.- Norberaren eta besteen emozioen

ezagutza.- Neska-mutilen artean partekatuta-

ko lidergoa.Azaldu dugunak zera iradokitzen

digu: ikasgelan eta parte hartzeko gai-tasuna sustatzeko esperientziak anto-latzen ditugunean, alde batetik, anima-tuta egon behar dugu, ikas daitekeen zerbait delako, hobetu daitekeelako,pauso egokiak emanez gero; eta, beste-tik, pazientzia handiz jokatu behar du-gu, lor ditzakegun xedeak zehaztuz,parte-hartze mailak askotarikoak dire-

lako eta, gainera, ikasgelako errutinekirakatsi eta ikasteko estilo pasiboagoahelarazi dietelako ikasleei.

Gure zeregin hezitzailean, partehartzeko lehen maila landu dugu, etagure ikasleak adi egon daitezen ahale-gintzen gara, entzun dezaten, garran -tzitsuena idatziz jaso dezaten edota, areago, guri begira diezaguten eta unehorri ez dagokion beste ezer egin ez de-zaten. Batzuetan, ez zaigu erraza gerta -tzen maila hori lortzea ere.

Hurrengo urratsa ikasleek beren ekarpenak egitea litzateke, ikasleek es-ku hartzea, errespetuz eta jakiteko go-goz galdetzea, talde osoari entzuten ja-kitea, ikaskideen ekarpenak jasotzea,beren iritziak adierazteko aske eta ero-so sentitzea, etab. Lankidetza lortu du-gula esango genuke, edota, areago, kooperazioa. Puntu horretan jada zereginkomunaren zentzua agertuko zaigulaazpimarratu behar dugu: taldean lan egin nahi duten pertsona guztien etabakoitzaren protagonismo eztabaidae-zina eta, horrekin batera, taldeko lan

hori banakakoa baino eraginkorragoaeta atseginagoa den susmoa.

Proposamenaren garapenak, gaiakduen interesak edo bizipenaren ahal-menak, batzuetan, aldaketarekin konpro-misoa hartzeko eta banaka edo taldeanhobetzeko aukera emango digute;neure buruarekin eta beste guztiekin;eskolaren barnean edo eskolatik irteneta komunitatean sartzean. Ez daukazertan izan izugarria beti. Parte-hartzeeralda tzailea lortu dugu, eta balio han-diko inplikazioa eta ikaskuntza.

Adierazitako helburu hori lortzeko,arazoak edo beharrak helburu bihur -tzen ikastea geldituko litzaiguke, planifi-katzen, helburua geure egiten, prozesuabizitzen eta nola gauden eta noraino iritsi garen ebaluatzen ikastea. Plan-gintzan parte hartzen ariko ginatekehorrela. Protagonistak ginateke, eta erantzunkideak; eta horrek berak ere mo-tibazioa, inplikazioa eta konpromisoaelikatzen ditu.

Interes subjektiboa edo ideologikoaAsetasun sozio-afektiboa

Errentagarritasunaren pertzepzioa

MOTIBAZIOA

PARTE HARTU NAHI IZATEA

PRESTAKUNTZA

PARTE HARTZEN JAKITEA

ANTOLAMENDU PARTE-HARTZAILEA

PARTE HARTU AHAL IZATEA

Zereginetan parte hartzeko mekanismoakInformazioan eta komunikazioan

parte hartzeko mekanismoakErabakiak hartzea eta kudeatzea

Zereginetarako prestakuntzaKomunikaziorako eta kohesiorako

prestakuntzaAntolatzeko prestakuntza

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 27

Page 28: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

28 • hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

Hezitzaile naizen aldetik, zer izan daiteke niretzat neketsuena, kontuan hartuta interesadudala eta prest nagoela, baina irakasteko beste estilo batean eta zuzendaritzari gehiagolotzen zaion eskola-kultura batean errotuta nagoela?

➢ Bada, egia esateko, egiten uztea, boterea banatzea, negoziatzeko, interes kontra-jarriak ezagutzeko, beste behar batzuei erantzuteko eta animatzeko prest egotea, positiboa izatea. Ulertu dut, eta parte hartzen ikasi egin daitekeela ikusi dut, eta soilik parte hartuz ikasten dela parte hartzen.

Ibilbide didaktikoaren inguru-ko gogoeta metodologikoak

Parte-hartzean eta elkartasuneanoinarritutako proiektu bat denez, zehaz-tutako helburuen eta erabilitako prozeduren artean koherentzia izan dadin arduratukogara; ildo horretan, lan egiteko modua,gauzak egiteko dugun era edota parte-hartzeari eskaintzen dizkiogun espa-zioak eta denborak xede izango diraberen baitan prozesu didaktikoan, eta,are gehiago, proposatzen dugun lanhonetan. Ikasleak, irakasleak, familiaketa beste eragileak protagonista dira,maila berean, baina zeregin eta funtziodesberdinak dituzte, ondo definitutadauden eta ezagunak diren zereginak.

Zeregin zaila da, baina unitate di-daktiko hau beste aukera bat izan daite-ke eskolak duen komunitate-zentzu eral-datzailea finkatzeko. Berriro diogu: es-kolaren eta gertuko eragileen arteanbabes-sare bat sortzea komeni da, zen -tzu globalago bat lortzeko; ikastetxeaingurunera zabaltzeak ikaskuntzari ekarriko dizkion onurak sustatuko dituhorrek, eta, aldi berean, ingurunea ereaberastu egingo da eskolaren ekarpe-nekin, kulturaren sorgune den neu-rrian eta bizi-kalitatea eta inguru horre-tako bizilagunen prestakuntza hobe -tzeko proiektuen sarean halako oina-rrizko topagune bat den neurrian.

Hezkuntza-elkarte osoak ezagutubehar du proiektua, baina, horretazgain, oso interesgarria da ikastetxeangauzatzen ari diren beste ekimenekin koordinatuta aritzea, baliabideak optimi-zatzeko, sinergiak batzeko eta, zehatzaztertuz gero, antzeko helburuak

dituzten proiektuen inflazioa muga -tzeko.

Banakako eta taldeko ikerketak,proiektu batean eta irakasteko eta ikas-teko prozesuan lan egiteak nahiz inpli -kazio parte-hartzaileak helburu argi batdute: ikasleak izatea prozesu horrenprotagonista.

Garatzen den fase bakoitzean pro-duktuak lantzea da beste gakoetako bat.Ekoizpen horiek biltzeak, amaierakoforma emateak, bistaratzeak eta hez-kuntza-elkarteko edo inguruko eragi-leei komunikatzeak orientatuko gaitugure jardunean, eta ikasleen gaitasu-nak garatzen lagunduko digu horrekguztiak.

Une oro ikasleak prozesuan ondo orien-tatuta edukitzea eta proiektuaren une eta faseetan ondo kokatuta egotea ko-meni da. Saio bakoitzaren hasieran hel-buruak eta adierazleak aurkezteak etajarduera eta modulu bakoitzaren amaieran proposatu eta lortu dena ja-sotzeak proiektu parte-hartzaile bate-ko etapak egiten ari garela ulertzen lagun diezaiekete ikasleei, eta, horrela,ibilbidea bera azken emaitza bezain ga-rrantzitsua edo garrantzitsuagoa delajabetuko dira. Etengabe lanean zertara-ko ari garen azpimarratu behar dugu,zergatik ari garen egiten jarduera bat, eta prozesu globalari nola lotzen zaionhori. Horri begira, hauek dira gure ira-dokizunak:

- Prozesuan zehar pertsona bakoi -tzak egiten dituen jardueren taula bat osatzea, eta koadro batean, egindakozereginak, datak, fase bakoitzean egileizan direnak eta balioespen orokorra

biltzea.- Banakako karpeta batean fitxak

eta ekoizpenak biltzea.- Egindako lanaren berri ematea

ikasgelatik kanpo.Daukagun denboraren arabera, eta

beti ikasleen aniztasuna kontuan hartu-ta,hiru moduluko ibilbidebat eskaintzen da(jakin – nahi - ahal), etapa bakoitzeanoinarrizko bost ideia edo mugarri bil-duta. Hiru atal horietako bakoitzean,hamar jarduera daude, eta, binaka, des-kribatutako oinarrizko ideia horietakobakoitzarekin lotzen dira (5X2); gaine-ra, bi zailtasun-maila zabaletan daudeordenatuta. Zalantzarik gabe, ezinbes-tekoa izango da, proiektuari ekitendion taldearen errealitatea kontuanhartuta, jarduera horien aukeraketa bategitea eta egokitzea. Batez ere, partehartzen ari diren ikasleen eta irakasleeninteresaren eta esku-hartze mailaren arabera, kasuren batean gerta daitekezailagotzat jo dugun jarduera bat ustebaino errazagoa iruditzea. Horrek ezdu modulua garatzeko oztopo izan behar, eta, guri egoki irudituz gero edobaliabiderik edo denborarik ez badu-gu, modulu bateko etaparen bat kendaiteke. Egiten dugun aukera egitendugula, garrantzitsuena prozesu-izae-ra horri eustea izango da.

Modulu bakoitzak aipatzen ari ga-ren jarduera horiek ditu, entrenamen-du izenaren barnean bildu eta zirkulubaten bidez sinbolizatu ditugunak,hain zuzen. Baina oinarri-oinarrizkoada modulu bakoitzean, entrenamenduari(E)dagokion ibilbidearekin batera, bes-te bi ibilbide ere egitea: lan emozionala

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 28

Page 29: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

171. zenbakia. 2012ko urria • hik hasi • 29

(ZE), eta proiektu parte-hartzaile (PP) bat di-seinatzea eta abian jartzea.

Komunikazioarekin, dinamismoa-rekin, parte-hartzearekin eta emozioenadierazpenarekin eta lanketarekin lo-tutako jarduera guztiak ez ezabatzea iradokitzen dizuegu, giza eskubideeta-rako hezkuntzako lan-prozesua, batezere jarrerekin lotuta dagoena, edukikontzeptualez gainkargatzea adierazi-ko bailuke horrek. Balioetan hezi nahibadugu, ezaguera eta balio horiek joka-bideetan eta jarrerazko joeretan isladaitezen nahi badugu, jarrera horiek lan -tzeko entrenamendua egin behar dugu, horiek gelan garatzeko estrategietarajoz, nahiz eta, kasuren batean, egune-rokotik aldentzen direlako konplika-tuak iruditu edo gure taldearen kontro-la galtzen dugula iruditu.

Motibazioan oinarritutako ikas-kuntza baterako giro soziala sortzekotaldea osatzeak duen garrantziazari gara, tal-dearen kohesioaz, taldearen identitate-az. Horretarako, lankidetzan oinarritu-tako dinamikak eta estrategiak hartukoditugu ardatz, besteak beste, jolasak, elkarrizketa, talde txikietan oinarrituta-ko lana, kasuen azterketa, etab.

Proposatutako jardueren aukerak

taldea hainbat esparrutan murgilarazinahi du: autokontrolaren dinamikan,elkarrenganako errespetuan, besteensentimendu eta beharren bizipen par-tekatuan, pertsona bakoitzaren etaguztien balioaren ezagutzan, etaproiektuei ekiteko eta jarraitzeko inpli-kazioan, indarrean eta gogoan. Jarrerenesparruko lan horixe proposatzen da, etahautatutako aukera metodologikoare-kin lotuta dago hori zuzenean; lanki-detzako uneak eta taldean alderatzekoeta eztabaidatzeko uneak lehenetsikolituzke metodologia horrek. Finean,metodologia guztiek ez dute berdin laguntzen proposatutako helburuakgaratzen eta lortzen.

Pertsona bakoitzak taldeari bere ekarpena egin diezaion, materialak be-re koadernoan ordena ditzan eta per -tsona bakoitzaren ikaskuntza autono-moa izatea errealagoa izan dadin, inte-resgarria litzateke jardueretan tarte batuztea, gogoeta pertsonalerako eta bakoi -tzak bere ondorioak ateratzeko eta bil -tzeko. Bide horretatik, bakoitzak beremateriala izango du, bai autoebaluatze-ko eta bai proiektuaren jarraipena etagarapenaren ebaluazioa egiteko; oina-rrizko alderdia da hori ahalduntze-pro-

zesu batean, talde-lanean gerta baitai-teke norbaitek bere erantzukizunakbesteen bizkar uztea.

Pixkana adin horietako ikasleen-gan markatuta ageri diren sexu-estere-otipoak hausteko, lantaldeko rolen etafuntzioen banaketari erreparatuko diogu,eta jarduera bakoitzean erantzukizu-nak txandaka daitezen ahalegindukogara; gainera, norberaren taldeak etagainerakoek ateratako ondorioak eza-gut eta idatziz jaso ditzaten saiatu behardugu.

Ebaluazioa prozesu horren zati da, eta uste dugu autoebaluaziora eta ebalua-zio partekatura bideratu behar dela;horretarako, proposatzen diren eba-luazio-irizpideetara eta lorpen-adie-razleetara egokitutako tresnak erabili-ko dira.

Ondoren adierazten dugun ibilbi-dea, jarduerei dagokienez, maximoe-tan oinarritutako proposamen bat da,eta, beraz, beharrezkoa izango da ego-kitzea, moztea edo hobetzea, ikasleen, irakasleen edo sortzen den dinamika-ren arabera eta ikasgelatik haragokosostenguaren arabera.

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 29

Page 30: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

30 • hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

e s p e r i e n t z i a k

kitako gizarte-proiektu bat babestukodute:

- Irrien Lagunak Elkartasun Talde-ko elkarteek proposatutako proiektubat izan daiteke: Etiopia Utopia elkar-teak Wucron ezarri nahi duen hortz-klinika; Banaiz bagera elkarteak etor-kinak lan-merkatuan euskaratik etaeuskaraz txertatzen laguntzeko bide-ratutako proiektua; minbizia dutenhaurrentzako proiektua…

- Edota, ikastetxean bertan, bestebehar bati aurre egiteko bidera daite-ke: behar dituzten baliabideak eroste-ko, bertan erabakitako kanpainarenbat abian jartzeko…

“Olio-gune” proiektua 2012-2013ikasturtean abiarazi nahi dutenez,gaia lehenbailehen aztertzea komenida, eta, parte hartzeko erabakia har-tuz gero, proiektuaren zehaztapenaklehenbailehen lantzen hastea.•

Zertan datza ekimena?• Ikastetxe bakoitzean, etxean

erabilitako olioa biltzeko sistema bat abian jarriko da. Sistema asko daudeaukeran. Ikastetxe bakoitzak berariongien datorkion sistema aukeratukodu. Eta haurrek etxean erabilitako olioa plastikozko botiletan eramangodute eskolara.

• Ekimen honetan parte hartzera animatzen diren ikastetxeetan, kon -tzientziazio-kanpaina bat garatukodu Ekogras-ek. Kanpaina hori anto-latzeko, berriz, hainbat ekintza pro-posatuko ditu Irrien Lagunak Klubak:Oliba txoren eta Irrien Lagunak Klu-beko pertsonaien bisitak; “Oliba -txok”, Pirri txek, Porrotxek eta Mari-mototsek olioa nola birziklatzen denazalduz grabatutako DVDa banatzea;material didaktikoak banatzea, eta abar.

• Jasotako olioaren truke lortukodiren etekinekin, ikastetxeek eraba-

Etxean birziklatu eta ikastetxean bilduIrrien Lagunak Klubaren eta Ekogras etxearen artean prestatutako ekimena

Ekimen honen bidez, ikastetxeak olioa birziklatzeko gune bihurtzea,haurrak eta familiak birziklatu beharraz jabetzeaeta jasotako olioaren trukelortzen den etekinarekinikastetxeek aukeratutakogizarte-proiektu bat babestea lortu nahi dute.

Olioa birziklatzeko kontzientziatze ahaleginak egin dira hainbat ekitaldi publikotan.

“Olibatxo” deitu dute

olioaren birziklape-

nerako sortu duten

pertsonaia.

Kalean ikus litekeen olioa jasotzeko

edukiontzitako bat.

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 30

Page 31: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 31

Page 32: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

32 • hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

e s p e r i e n t z i a k

Hori guztia lantzeko, Nairobitarrabitarteko gisa hartzea bururatu zi -tzaien, eta hortik abiatu ziren munduaeta lekuak aztertzerakoan.

Lehenik, irakasleek Nairobitarraautobusa ekarri zuten gelara. Han, zor -tzi lurraldetako ipuinak daude: Sahara-koak, Laponiakoak, Patagoniakoak,Andeetakoak, Himalaiakoak, EuskalHerrikoak, Alaskakoak eta Australia-koak.

Haurren eskura ipini zituzten ipui-nak. Akordeoi gisa zabaltzen dira ipui-nok, eta, horiek ikusi eta esperimentatuondoren, haurrek beraiek sortu zituz-ten ipuinak, kolore, euskarri eta neurriberetan.

Ondoren, ipuinak kontatu zizkie-ten. Ipuin txiki horietako bakoitzean,herrialde horretako pertsonaia bateknola bizi diren kontatzen die haurrei,zer ohitura dituzten, nola janzten di-ren, zer-nolako etxeetan bizi diren, zermusika-tresna dituzten, non daudenkokatuta, zer geografia eta klima dituz-

Itsasondoko Herri Eskolan, ikasli-buruak alde batera utzita, proiektuenbidez lan egiten hasi ziren joan den ikasturtean. Beste Eskola Txikiekin koordinatuta, haien metodologia beraerabiltzen dute: asmoa, beraz, proiek-tuen bidez ikastea da.

Hiru proiektu landu zituzten aurre-ko ikasturtean. Azkena, udaberriko oporren ondoren hasi zuten, Haur Hezkuntzako haur guztiak batuta, hainzuzen.

“Ikasturtea amaitzeko, denek elka-rrekin egiteko proiektu bat proposatunahi genuen”, azaldu dute Edurne Bi-dekieta Eskisabel, Jone Iturrioz Berazaeta Mª Rosario Etxeberria ArruabarrenaItsasondoko eskolako irakasleek.“Munduko haurrak, askotariko kultu-rak, aniztasuna, eta abar genituen bu-ruan, eta hortik jo genuen”, gaineratudute.

ten, eta abar. Azken batean, lurraldehorretako ezaugarri nagusiak agertzendituzte.

Ipuinak neska-mutilen interesen arabera sakondu dituztela kontatu dio-te hik hasiri irakasleek, nahiz eta ba -tzuetan besteetan baino nabarmenagoikusi den hori. “Noraino iritsiko ginenjakin gabe jarri ginen abian”, aitortu du-te Bidekietak, Iturriozek eta Etxebe-rriak, eta metodologia horrekin ikasle-ak motibatuago ikusi dituztela diote. Etxetik egindako ekarpenak ere oso ugariak izan dira.

Gero, bidaiak egiteko erabili dituz-ten autobusetara eraman zituzten hau-rrak Nairobitarrako ipuinek. Izan ere,Nairobitarraren abentura hiru autobu-sek egindako bideen bidez gauzatuzen.

Interneten aurkitu dituzte autobu-sen ibilerak: lehenengo autobusa pres-tatu, eta 19 gazte Afrikara joan ziren, etahiru hilabetez ibili ziren, Nairobira iritsiarte. Han, Kenyako gobernuari saldu

Nairobitarra: mundua ezagutzeko bidea

Itsasondoko (Gipuzkoa) haurrek mundua ezagutzekoaukera izan dute,Nairobitarraren bidez. Nairobitarra proiektua1980an sortu zutenTolosaldeko (Gipuzkoa)gazte batzuek. Ordutik, hiruautobus erabili dituzte munduan barrena ibiltzeko.Haien abenturen arrimuan,itsasondoar txikiek ere pixkabat gehiago ezagutu dutemundua.

Autobusaren hormairudi handia margotu zuten.

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 32

Page 33: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

171. zenbakia. 2012ko urria • hik hasi • 33

kiak ekartzen, inork eskatu gabe, etxe-ko norbait han dutelako edo... Munduadeskubritu dute”, adierazi du Bidekie-tak.

Mundu-globoa eraman zuten 4-5urteko gelara, eta ikasle batek bere ka-buz beste bat ekarri zuen. Mundukomapa handi bat ipini zuten horman, etahalaxe hasi ziren munduari, luze-zaba-lean, neurria hartzen.

Autobusen kontu hura deskubritueta lantzen hasi zirenean, ikasleei eska-tu zieten etxean aurkitutako informa-zioa ekartzeko. Argazki bitxiak ager -tzen hasi ziren, irakasleek halakorik es-pero ez bazuten ere: haur batek bere amonaren lagun batenak ekarri zituen,Nairobitarraren bidaia batean partehartu zuelako; beste batek, amak utzi-takoak... Eta, horrela, uste gabe, Itsa-sondoko neska-mutilek hurbil sumatuzuten Nairobitarra, eta gai izan ziren etxeetan gai horren inguruko elkarriz-ketak sortzeko. Nahi gabe ia, etxekoe-kin elkarlanean aritu ziren, etxeetatik ekarritako informazio, objektu eta aba-rren bidez.

Izan ere, etxekoek asko ikasi duteNairobitarraz eta munduaz, eskolako txikienak gidari zituztela. Beste proiek-tuak batzuk egiten dituztenean, behar-bada, gauza asko jakiten dituzte aurre-tik horien inguruan, baina Nairobita-rra aurkikuntza bat izan da denentzat.Deigarria egin zaie errekak pasatzekoedo bizi tzeko autobusa prestatu beharizan zutela entzutea. Gainera, gauzaberriak ikasi dituzte beste herrialdeeta-ko geografiaz, kulturaz eta abarrez.

zioten, etxera itzultzeko hegazkin-txar-telak erosi ahal izateko. Bigarren auto-busa, berriz, Europan eta Ameriketan ibili zen, eta hantxe utzi zuten. Hiruga-rrenak, azkenik, txatartegi batean bu-katu zuen, munduan barrena ibili on-doren. Basamortuak, oihanak, errekaketa urruneko lurraldeak zeharkatu zi-tuzten, eta abentura horiek guztiak In-terneten bidez ere ezagutu dituzte hau-rrek.

Azkenean, munduko haurrak etabeste bizimodu batzuk ezagutzeko hel-burua zuen proiektua, hori baino zerbaitgehiago bihurtu da, eta Nairobitarrarenhistoria ezagutu dute: Nairobitarra bera zer den, eta zer egin zuten. Azke-nean, tolosar horien historia izan da bes-te herrialde batzuk ezagutzeko bidea.

Atentzioa eman zieten herrialdeakGuztira, HHko 24 haurrek hartu zu-

ten parte proiektuan. Hiru urteko hau-rrentzat, batez ere, Euskal Herria eta Sahara izan dira herrialde erakargarrie-nak. Sahara oso berezia iruditu zitzaien,basamortuak erakarrita edo: ikasle baten ama marokoarra da, eta, adibi-dez, janzkeran antzekotasunak bilatuzi tuzten.

Ikasle zaharrenak, 4 eta 5 urtekoak,Andeek erakarri dituzte. Oro har, or-dea, joko handiena Saharak eman du,kontrasteengatik, akaso.

Ekintza batzuk taldetan egin dituz-te, eta guztiek elkarrekin beste batzuk.“Esaterako, guk nagusiekin ipuintxoakegin ditugu; norberak berea egin du, eta, buruz ikasi ondoren, beste ikasleeikontatu diete”, azaldu du Iturriozek.“Nik munduko mapa zuen autobushandi bat egin nuen 3 urtekoekin, eta,gero, pasabideko horman zintzilikatugenuen. Afrika iparraldean, Saharan,kokatu ginen, eta Euskal Herrian, be-rriz, gero. Laster hasi ziren beren kasamunduko beste leku batzuetako argaz-

Autobusaren aurrean taldeko argazkian. Eta, haurrak autobus barrua arakatzen.

Munduko mapa, eta, globoetan lurralde

ezberdinak aurkitu genituen.

Autobusa planoaren gainean tenperaz

margotu zuten.

Haurrek etxeetan galdetuz informazioa eta

argazkiak ekarri zituzten.

Josu Iztueta azalpenak eta argibideak

ematen.

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 33

Page 34: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

protagonistetako bat, eta zuzeneanentzun ahal izan zituzten haren hitzak.Nairobitarraren blogean topatu zituz-ten abentura ia ezinezko haietan sortuzitzaizkien galderen erantzunak emanzizkien Iztuetak; bidean autobusa sar -tzen ez zen zubi batekin topo egin zute-nean, nola pasatu ziren haren azpitik,nola egokitu zuten autobusa han bizi -tzeko, non egiten zuten lo, eta abar.Haurren begietara hain magikoak ziru-diten kontu haiek guztiak, zehaztasunguztiak, jakin ahal izan zituzten. Oso egun berezia izan zen haurrentzat, du-darik gabe.

Ez zen han amaitu, ordea, abentura-zaleen arteko harremana. Handik egunbatzuetara, Iztueta bisitan joan zitzaienezustean eskolara. Eskolan bertan kon-tatu zioten zer egin zuten: han zeudenlanak erakutsi zizkioten, eta jada etxeraeraman zituztenen argazkiak ikusi ahalizan zituen.

Proiektuaren nondik norakoen osoazterketa baikorra egin dute Bidekie-tak, Etxeberriak eta Iturriozek. Nairobi-tarra gaia hartu zuten, baina, hortik abiatuta, geografia landu dute aldi be-

Nairobitarrara bisitanLaugarrenNairobitarra Tolosan bi-

zi da, suhiltzaile-parkearen aurrez au-rre, abentura hasteko zain. Munduare-kin amets egiten erakutsi zieten auto-bus haien ondorengoa ezagutzera joan ziren haurrak jaiegun eta igandeetanberen etxekoekin. Ongi ezagutu zutenkanpotik. Irakasleek jakin zuten bazelalaugarren Nairobitarrabarrutik ezagu -tzeko aukera, eta harremanetan jarri zi-ren Josu Iztuetarekin, zenbait astez es-kolan ezagutu zituzten abentura haienguztien arimetako batekin. Hala, hi -tzordua egin zuten autobusa barrutik ezagutzeko eta Iztuetarekin hitz-asper-tua egiteko.

“Irteera mundiala izan zen”, gogo-ratu du Iturriozek, “ezustekoa izan zendenontzat”. Iztuetak aho zabalik eta ha-rrotasunez entzun zituen Nairobita-rrako autobusei buruz haurrei egin ziz-kien galderen erantzunak: “Autobusenmatrikulak eta guzti zekizkiten”, gogo-ratu du harrotasunez, eskuarekin hau-rren altuera adierazten duen bitartean.

Haurrek, berriz, bertatik bertara ikusi ahal izan zuten abentura haietako

rean, lurralde askotako ezaugarriak ezagutu dituzte, eta, gainera, baliaga-rria izan da proiektua esparru horreta-ko hiztegia ezagutzeko, haurrek dutenadina eta gaitasunak kontuan izanda eta haietan oinarrituta, noski. Haurrakaipatutako xehetasun guztiekin geratudira, eta baliagarria izan da balioak lan -tzeko ere: guk ditugun gauzak ez izanarren, duten apurrarekin zeinen zo-riontsu diren ikusi dute, eta abar.

Asko ikasteaz gain, oso ongi pasatudute. Nairobitarra, beraz, baliagarrigertatu zaie gauza piloa egiteko. Era be-rean, adin askotako haurrak nahastu izanak oso aukera aberatsak eskainidizkie. Haurrak proiektuaren partesentitu dira, eta etxetik gauzak ekartze-ko ekimena erakutsi dute.

Egindako lanak izan du oihartzunaeskolako hormetatik harago, Itsason-doko etxe guztietara iristen den herrikoaldizkariak ikasleek egindako lana jasobaitzuen. Orain, herritar guztiek pixkabat gehiago dakite Nairobitarraz eta, bide batez, munduaz, herriko eskolakotxikienei esker.•

Euskal Herrian pentsatua eta sortua,

etxekoentzako heziketa aldizkaria

Egin zaitez

harpidedun!

Argitaratu dugu 2.

Hazi Hezi aldizkaria.

Gustuko baduzu,

urtean argitaratuko

ditugun lau zenbakiak

20 euroren truke

izango dituzu etxean

943 371 408

www.hikhasi.com

* hik hasi, Berria eta Irria-ren harpidedunek beherapena izango dute.

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 34

Page 35: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

Ikastetxeen autonomiakba al du eraginik

eskola-arrakastan

Aditu askoren iritziz, irakatsi eta ikasteko prozesu nagusiak biltzen di-tuen oinarrizko gunea da ikastetxea,herritarron hezkuntza-eskubideakgauzatzeko eremua, hain zuzen. Izanere, hezkuntza-prozesu asko eskolangertatzen dira. Hortaz, hezkuntza- aukera eraldatzaileak zehazteko etakalitate-maila gorena lortzeko testuin-gurua da eskola. Eskola onak izatea, eskubidea izateaz gain, helburua erebada, herritarron, administrazioaren eta hezkuntza-sistemen ukaezinezkohelburua.

Gauza jakina da ikastetxe bakoitze-an garatu beharreko hezkuntza-ildoaeta, neurri batean, eskola-emaitzen arloan ikastetxeen artean egon daitez-keen aldeak hainbat aldagairen mendeegon daitezkeela: ikasleen askotarikokultura-ondareak, egoera sozialak etalinguistikoak eta horrelakoek zeresanhandia dute horretan. Beraz, hezkun -tza-ekimena testuinguru jakin bateanplanifikatu eta bideratu behar dugu.

Europako Hezkuntza Batzordeaktxosten bat argitaratu zuen 2007an. Txosten horren arabera, Espainiako estatuko eskolek autonomia gutxi edooso gutxi dute. Halaber, eskolaren au-tonomiaz ikerketarik edo esperimen-taziorik ez dela egin dio.

Euskal Herrian ezagutzen dugun

eskolak ez du autonomia nahikorik.Garai bateko eredu zentralista ez dafuntsean aldatu. Erabakigune geografi-koa aldatu da; ez, aldiz, eskolaren fun -tzionamendua ulertzeko modua. Ikas-tetxe batean eragiten duten erabaki asko Gasteizen (Lakuan), Iruñean edoParisen hartzen dira, ez eskolan bertan.Bestalde, esan behar da eskola-komu-nitateko kide askoren iritzia bat dato-rrela eredu neozentralista horrekin: bakoitzak eguneroko erantzukizuna eta ardurak bereganatu beharrean, askotan ez da txarra izaten Lakuako etaIruñeko “errudunak” egurtu ahal iza-tea.

Aitzitik, txosten eta ikerketa berriekhauxe azpimarratu dute, behin eta be-rriz: eskola-sistema arrakastatsuetan, eskolenautonomia eta “accountability” sistemak daudehobekuntzaren eta arrakastaren muinean. Artikulu honetan, ildo biak defendatu-ko ditut, autonomia eta erantzukizuna(ebaluazioa), nire uste apalean, biakbatera ulertu behar baitira.

galdeidazue

?Imanol IGEREGI

EHIK-EKO ZUZENDARIA

171. zenbakia. 2012ko urria • hik hasi • 35

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 35

Page 36: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

Eskolen autonomia: zergatik etazertarako

Eskola-autonomiak honako onurahauek ekar diezazkioke ikasleen ira-kasteko eta ikasteko prozesuari:

1. Desberdintasuna modu berezian ku-deatzeko aukera: ikastetxe guztiek berenezaugarriak dituzte hizkuntzaren, kul-turaren, hezkuntzaren eta gizartearenarloetan. Horren ondorioz, askotarikoerantzunak behar dituzte, arrakasta(kalitatea) eta gizarte-kohesioa (ekita-tea) lortzeko.

2. Aukera-berdintasunerako eta ekita-terako lanabes ahaltsua: askotariko abia-puntuak aitortuta, izaera berdintzaileaduten ekintza zehatzak eta proposa-menak bidera ditzake autonomiak.

3. Eskolako kudeaketan arduraz eta erantzukizunez parte hartzeko aukera:eskola-komunitatearen proiektuari ga-rrantzia ematen dio.

4. Partaidetza ikastetxeko erabakietan:ikasle, irakasle eta gurasoen partaide -tzari zentzua ematen dio. Aipatutako erabakiek, gainera, hezkuntza hobe -tzen lagunduko dute. Hala ere, partai-detza soilaren kulturatik erabakimenarduratsurako urratsa egin behar dugu.Nire aburuz, ezinbestekoa da partai-

detza, baina ez da nahikoa; nahitaez-koa da erabakimenari lotutako partai-detza.

5. Irakasleen gaitasun profesionalarenaitortza: haien esku utziko ditu planifi-kazioa, azterketak, ebaluazioa eta hez-kuntza-ekintzak hobetzeko tresnak.

6. Administrazioaren eta eskolaren ar-teko konfiantzaren adierazle: eskolakoprofesionalen, eskola-komunitateeneta ikastetxeen konpromisoan eta erantzukizunean oinarrituko den ere-dua hartzen du abiapuntutzat.

Horiek guztiak aldez aurretik adie-razita, beste zerbait gehitu nahi dut. Es-kolak autonomia izan behar du, duda-rik ez. Baina, eskola on batean, lehenta-sunez, kalitatea eta hobekuntza era-man behar ditugu ikasgelara. Izan ere,gela barruan bideratzen diren ekintzekeskola orokorrean hartuta baino eraginhandiagoa daukate ikaslearen emait-zetan (Stoll, L.; Fink, D., 1999//Elmore,R., 2010). Eta, horretarako, eskola auto-nomoagoak behar ditugu.

Bost proposamen eskolarenautonomiaren gainean

Aurreko iritziak eta esparrua kon-tuan hartuta, hainbat proposamen egingo ditut autonomia izateko, hots,eskola autonomoagoaren bidea susta -tzeko. Norbaitzuei gehiegikeria irudi-tuko zaie. Dena den, beharrezkotzat jo -tzen dut hainbat mamu eta pentsamol-de baztertzea, eztabaida pizteko. Horrahor proposamenak:

1. Akordioak eskola bakoitzarekin: ikastetxeen autonomiaren eraikun -tzak, haien izaera instituzionalak, aldezaurretik hainbat baldintza betetzea es-katzen du, besteak beste:

- Ikastetxe bakoitzaren eskumenenzehaztapena, haien proiektuaren eta ti-tulartasunaren bidez.

- Administrazioaren eta ikastetxeenarteko esparru partekatua erabakitze-prozesuetan.

- Ikastetxeen gardentasuna eta era-ginkortasuna bermatuko dituzten kan-

po-ebaluazioa eta kontrol soziala.Bistan da ikastetxe bakoitza erreali-

tate bizia eta besteengandik bereiziadela, testuinguruen arabera beharrizanzehatzak dituena. Beraz, ezin dira ku-deatu halako sasi-berdintasun baten bi-dez erabat edota modu esanguratsuandesberdinak diren egoerak.

Administrazioaren eta ikastetxe bakoitza-ren arteko AKORDIOaren bidean, aurrera egindezakegu: herri-baliabideez hornitzendiren hainbat titulartasunetako ikaste -txe guztiei, publikoei, pribatuei edo herri-onurakoei, zabal dakiekeen bi-dean aurrera.

Akordio horien bidez, berariazkoproiektu horiek egitea eta gauzatzeabultzatuko litzateke. Era berean, haienkalitatea eta ekitatea indartzea bultza-tuko litzateke, betiere, ikastetxe bakoi -tzaren eta sistemaren lehentasunakkontuan hartuta, eta administrazioareneta ikastetxeen arteko erantzukizunpartekatua bultzatuta.

2. Ikastetxeen autonomian oinarrituta-ko sistema: hezkuntza-sistemak ikaste -txeen autonomian oinarritutako siste-ma izan behar du, gizarte-helburu oro-korrak abiapuntutzat hartuta eta ikas-tetxeen titulartasunari erreparatu gabe.Aldarrikatutako autonomia horren ara-bera, ikastetxeek beren buruaren ku-deaketa gauzatu behar lukete demo-kratikoki, curriculum-arlokoa eta pe-dagogikoa, antolaketa-arlokoa (zu-zendaritzaren izendapena barne), lan-gileen arlokoa, administratiboa eta ekonomikoa; hau da, izaera instituzio-nala ahalbidetzen duten oinarrizko osagai guztiena. Maila horretan, esko-la-komunitatearen sektore guztien par-taidetzak isla izan beharko luke titular-tasunean: aukera hori eskola pribatue-tan gauza liteke; ez, ordea, administra-ziopeko ikastetxeetan. Horretarako, legeriari aldaketa esanguratsuak eginbeharko litzaizkioke. Horrek guztiak urrats kualitatibo bat eskatuko luke: lehentxeago esan bezala, partaidetza-ren kulturatik erabakimenaren kultura-ra jauzi egitea, hain zuzen.

Titulartasunaren gaian sakonduz,

36 • hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

Administrazioek funtspublikoekin sostengatuta-

ko ikastetxeguztietakohezitzaileen etazerbitzuetakolangileen oina-

rrizko diru-hornigaiak etasoldatak bermatu beharkolirateke, eta baita finan -tzazioan berdintasunezjokatzea ere.

?

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 36

Page 37: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

171. zenbakia. 2012ko urria • hik hasi • 37

Eskolak autonomia izanbehar du, dudarik ez.Baina, eskola on batean,lehentasunez,kalitatea etahobekuntza eraman beharditugu ikasgela-ra. Izan ere, gela barruanbideratzen diren ekintzekeskola orokorrean hartutabaino eragin gehiagodauzkate ikaslearenemaitzetan. Eta horretara-ko, eskola autonomoagoakbehar ditugu.

?

gaur egun herri-titulartasuna duten ikastetxeek eskatuko balute, nolabai-teko nortasun juridikoa izateko bideazabal liteke. Aukera horrek ikastetxea-ren ezagutzan eta hurbiltasunean oina-rritutako kudeaketa parte-hartzaile etaarduratsua bultzatuko luke: “Aldaketahoriek gauzatzeko, udal-fundazioe-tan edo antzeko erakundeetan pen -tsa liteke. Beste aukera ausartago bat,aurrekoarekin bateragarria, herri- eremuko izaera garatzea litzateke, ezestatu-eremukoa; estu araupetutadagoen arlo batean diharduten ira-bazi asmorik gabeko gizarte-elkar -teek osatuko lukete; elkarte horiek, udaletan burutzen ari garen institu-zionalizazioaren bidez, ikastetxeenkudeaketaz arduratuko dira. Bitar-teko aukera titulartasun mistoa edonahasikoa litzateke; hots, publikoa edo soziala”. (LONGO, Francisco inPropuestas de rediseño del modelo degobernanza de los centros del serviciopúblico educativo en Cataluña, 215.or.).

Halako proposamen batean sakon-duz, hausnartu beharreko bidea da administraziopeko edo herri-onurako ikastetxeen titulartasunean udalek izandezaketen partaidetza. Bistan denez,beste eredu bat ere izan daiteke.

3. Lan ataleko kudeaketarako autono-mia: administraziopeko ikastetxeetan,bi mailatan aurreratu beharko litzatekebatez ere:

- Alde batetik, lan saila haien beha-rrizan eta proiektuen arabera diseinatuahal izatea, beharrezko profilak adiera-zita eta horien inguruko erabakietan ikastetxearen eta haren gobernu-orga-noen partaidetza bermatuta.

- Beste alde batetik, gutxieneko epejakin baterako, 6 urterako, esate batera-ko, hezitzaile taldeen egonkortasunabermatzea, inplikatuta dauden lagu-nentzat erakargarria izan dadin irizpidehorien aplikazioa, eta, hala balegokie,beste era bateko pizgarriak ezarrita.

Horien guztien osagarri gisa, hona-ko neurri indartzaile hauek aurreikusdaitezke:

- Langileen beharrak hala eskatuta,eskola-orduz kanpoko jarduerak bu-rutzeko langile gehiagoren edo enpre-sen kontratazioa; beharrizan bereziakdituzten ikasleen kasuan, edota hiz-kuntza indartzeko, etxeko lanak egite-ko eta berdintasun-aukera bultzatzekojardueretarako, esate baterako.

- Ordezkapenak betetzeko langile-ak: irakasleen eskubide-berdintasunaeta kudeaketa-prozesu horren azkarta-suna bermatzeko.

Bestalde, administrazioek funts pu-blikoekin sostengatutako ikastetxeguztietako hezitzaileen eta zerbitzueta-ko langileen oinarrizko diru-horni-gaiak eta soldatak bermatu beharko li-rateke, eta baita finantzazioan berdin-tasunez jokatzea ere.

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 37

Page 38: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

4. Ikastetxeetako zuzendaritzen zere-gina:ondoren aipatuko ditudan propo-samenek aldaketa sakonak eskatzendituzte eskola-zuzendaritzen zeregi-netan, eta, agian, baita gaur egungo le-gerian ere. Hauxe dio Francisco Lon-gok gai horri buruz, lehen aipatutako txosteneko 218. orrialdean: “Herri-eki-meneko ikastetxeetako zuzendariekkudeaketa-arloan erantzukizun go-rena izan behar lukete, berariazkogobernu-organoaren ikuskaritzape-an, betiere. Horrek kudeaketa-arlokoardura eta eskumenak haren eskue-tan jartzea eskatzen du; gaur egunhorrelako proposamena arras kon-trakulturala dela jakin behar dugu.Eginkizuna zuzendarien eskuetanjartzeak hauxe adierazten du:a. Ikastetxeko hezkuntza-proiek-

tuaren zuzendaritza exekutiboa.b. Kudeaketa-kontratuaren gau-

zatzeaz arduratzea, bereziki, aurre-kontuen gauzatzeaz.c. Ikastetxeko zerbitzuak antola -

tzea eta zuzendaritza-taldea osa -tzea, taldekide bakoitzari dagozkionardurak esleituz.d. Ikastetxeko giza baliabideak

zuzentzeko zeregina hezitzaileenga-

na eta zerbitzuetako langileenganazabaldu behar litzateke, berariazkoeskumen guztien bilakaera barneanhartuta: esate baterako, kontrata-zioa, lanaren antolaketa, ebalua-zioa, mailaz igotzea, eta abar.e. Ezarritakoaren arabera, Hez-

kuntza Sailari eta ikastetxeko gober-nu-organoari ikastetxearen kudea-ketari buruzko kontuak ematea”.

Gaur egungo immobilismo-egoerakontuan izanik, aldaketa izugarri ho-riek pixkanaka-pixkanaka ezarri be-harko direla aurreikusten dugu.

5. Ikastetxeen ebaluazioa eta kontrolsoziala: autonomiarekin batera, horixeda txanponaren beste aldea: ezin ditu-gu izan autonomia duten ikastetxeak edota administrazioarekiko akordiozezarritakoak, ebaluaziorik eta kontrolsozialik gabe. Halaber, ez dute zentzu-rik emaitzen hobekuntzarik ahalbide -tzen ez duten ebaluazio-prozesuek. Ebaluazioak hainbat norabide ditu:

- Kontrolatzeko helburua adierazi-ta, hezkuntzaren esparruko herri-zer-bitzu batean guztiz onargarria baita.

- Hezkuntza-sistemen funtziona-mendua, ikastetxeetako ikasleen jar-duera eta irakaslanaren ezagutza ho-betzeko asmoa duena, batez ere.

Horregatik guztiagatik, oinarrizkoada ikastetxeen ebaluazioa errazten du-ten politiken eta jardueraren garapena.Askotariko aukerak har daitezke kon-tuan:

5.1. Autoebaluazioa eta barne-ebaluazioa:eredu ezagunak ezarrita eta ikastetxebakoitzaren errealitateari begira, beha-rrezko egokitzapenak eginez. Ahale-gin horretan, baliagarria izan daitekekanpoko adituen laguntza.

5.2. Kanpoko ebaluazioa, hainbat norabi-detan:

* Maiztasun jakin batekin, adibidez,4 urtean behin, ikastetxeen funtziona-mendua ebaluatzea. Horretarako, ikas-tetxe bakoitzeko zuzendaritzarekin adostutako adierazleak erabiliko dituz-te, ikuskarien lana tarteko, ebaluazioa-ren prestakuntza-izaera eta hobetzekohelburuak azpimarratuz.

38 • hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

* Ikasleen ebaluazio diagnostikora-ko proben aplikazioa; proba horiek er-kidegokoak edo nazioartekoak izangodira, eta ikastetxeetan ezagu tzen direnohiko ezaugarriak eta prozedurak eza-rriko dituzte. Maila horretan, nahiko arigara aurreratzen azken urteotan.

* Aldian-aldian, irakasleen gaitasu-nen eta haien irakaslanaren kanpoko ebaluazioa: autoebaluazioa osatzekoeta ohiko hezkuntza-jardunari lotuta,gelako lanaren behaketa burutzekokanpoko adituen partaidetza aurrei-kusten da. Uste dugu ezinbesteko urratsa dela talde profesionalekin, ira-kasleekin eta haien ordezkariekin al-dez aurretik ebaluaziorako irizpideak,adierazleak eta ildoak adostea.

* Kostuen eta herri-baliabideenkontrola: lege-parametro batzuen ara-bera, urtero ikuskatuko dira kontuak,pixkanaka herri-baliabideen bidez sos-tengatutako ikastetxe guztietara zabal-duz.

* Hezkuntza-administrazioak erebere zerbitzu guztien ebaluazioa eginbeharko luke.

5.3. Borondatezko esperientzia pilotuak eta esperimentazioa, ikastetxe bakoitzaren“balio erantsia” neurtzeko: denbora jakinbatean (etapa, zikloa, derrigorrezko es-kolaldia) ikasleen batez besteko aurre-rapena neurtzen duen adierazlea izan-go da kasu honetan balio erantsia, laginbereko eta antzeko egoera sozioeko-nomikoko beste ikastetxeekin aldera-tuta. Horrela, ikastetxeen emaitzak al-deratu egiten dira, eta ikastetxe bakoi-tzak ikasleen aldez aurretiko ezagutzei eman dien bultzada neur daiteke; hala-ber, antzeko ezaugarrietako ikastetxe-ak neurtzen direnez, egoera horietara-ko hezkuntza-estrategia eraginkorrakedo eraginkorrenak bereiz daitezke. •

Oharra: Imanol Igeregik 2009an

EHUk antolatutako Katalunia-Euskadi

Topaketan parte hartu zuen. Testuingu-

ru horretan dago kokatua Kataluniako

aditu eta adibide batzuen aipamena.

ikastetxeek beren burua-ren kudeaketa gauzatu

behar luketedemokratikoki,curriculum-arlokoa etapedagogikoa,

antolaketa-arlokoa(zuzendaritzaren izenda-pena barne), langileenarlokoa, administratiboaeta ekonomikoa; hau da,izaera instituzionala ahal-bidetzen duten oinarrizkoosagai guztiena.

?

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 38

Page 39: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

171. zenbakia. 2012ko urria • hik hasi • 39

argitalpenak

HasieraPaula Carballeira/ Sonja Danowski

PAMIELABehin batean gerra bat izan zen.

Gerra amaitu zenean etxerik gabe gera-tu ginen. –Berdin dio –esan zuen gure amak–, badugu auto bat.

Autoan bizitzera joan ginen. Geroz-tik, bizitzea bidaiatzea zen...

Liburu ilustratu honek islatzen dituizuaren aurreko samurtasuna, erabate-ko prekarietatearen aurreko irudime-na, giza dramaren aurreko kemena.•

Zientziaren aurreiritziakUnai Mtz. Lizarduikoa

GAIAKEz dira gutxi zientziaren izeneanzabaldu diren eta guztiok etsi-etsiansinetsi ditugun uste okerrak; adibidez,gure garunaren zati ñimiño bat bainoez dugula erabiltzen edo ostadarrakzazpi kolore dituela. Baina benetakozientzia ez da erlijio bat. Zientziakjarrera kritikoa dakar, eta bere egiakere zalantzan jarri behar ditu.•

Ezekiel nora ezeanJasone Osoro

ELKAREzekielek 15 urte ditu, lagunartejator bat, neska-lagun modukobat... Bizitza zoriontsu hori aldatuegingo da, ordea, inoiz ikusi ezduen aita bat-batean agertzean:ezagutu nahi luke, baina baitaalde egin izana aurpegiratu ere.Horrez gain, baditu beste hainbatarazo. 13 urtetik gorakoentzat.•

Ilargia lapurPablo Albo/ Pierre Pratt

TXALAPARTAFantasiaz eta irudimenaz baliatu daPablo Albo kontakizun honetan, etagoxotasunez eta umorez landu du hau-rrentzat eta gurasoentzat zaila gertatzenden erronka: txupetea uztea. Haztekoeta heldutasunera iristeko bidean,pauso bat gehiago da, beste aro bat, etahaurrak ulertuko duen norbait behardu, azken helmugara ailegatukobada.•

Hizkuntzaren keinuaAskoren arteanKONTSEILUA

Idazleei zein ilustratzaileei ariketa -txoa proposatu zieten: euskaraz bizi -tzeko nahia labur agertzeko eta, ondo-ren, hitzen bidez adierazitako ideia ho-ri ilustrazio banatara ekar tzeko. Zeingauza xumea, baina zein oinarrizkoa,ezta? Izan ere,euskaraz bizi tzea ez da ikastea bakarrik; euskaraz bizitzea,euskaraz irakurtzea ere bada.•

Piraten Olinpiadak TxilabeltzarenUhartean

Mitxel Murua/ Julen TokeroELKAR/KATXIPORRETA

Aurki izango dira Munduko PiratenOlinpiadak, jakinarazi dio Patakon ka-pitainak bere tripulazioari.

Txirlabeltzaren Uhartean jokatukodira beti bezala, eta mundu osoko pira-tek hartuko dute parte. Patxijaik, baina,oso bestelako ideiak ditu batzuetan, etaberak Olinpiadetan ez duela parte har-tuko esaten du.•

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 39

Page 40: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

40 • hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

... nora joangogara?

GASTEIZKO BIBAT MUSEOAMuseo berrian, historiarik zaharrena

Gasteizko museorik berriena da, baina,hiriko, eta are gehiago, Araba osoko leku-kotasun zaharrenetakoak erakusten ditu.Berriena da Bibat, Arkeologia museoa etaKarten museoa zirena —ArabakoArkeolo gia Museoa eta Fournier KartaMuseoa— batu ondoren ireki baitzituenateak Bibatek, Gasteizko bihotzean,Aiztogile eta Pintoreen kaleen artean,2009ko martxoaren 29an. Beraz, eraikinberean, bi bidaia egiteko proposamenaegiten du Bibat museoak, batetik,Arabaren —eta beraz, EuskalHerriaren— antzinatera eta, bestetik,Gasteizentzat hain bereizgarria izan denHeraclio Fournierren bildumara, mundukobost bilduma garrantzi tsuenen arteandagoen karten sorta ezagutzera. Guztia,azken finean, ondare beraren zati da,Arabaren historiaren zati.

Alde Zaharreko bihotzean, SantaMaria katedrelerako bidean, Bendañajauregi ederra eraberritu du Patxi Man-gado arkitekto nafarrak Bibat museoaegiteko. Eraldaketak eraldaketa, ezau-garri gotiko eta errenazentistak man-tendu ditu eraikinak, Gasteizko histo-riaren parte garrantzitsu dela erakustenbaitu. Alde Zaharreko zurrunbiloan atseden gune bat da museoa. Bertan, ikusleak nahi duen solairutik has deza-ke Arabako ondarea ezagutzeko bisita:Kartak bezain gauza fin eta artistikotik,edo kristo aurreko laugarren mendeko

xabalinak edo sastakaiak ikusiz, adibi-dez. Museo bakoitza bere aldetik bisitabailiteke.

Arkeologia museoan, kasurako,4.200 metro koadroko azaleran, den-borak atzera egiten du arrapaladan.Brontzezko xaflez inguratua, kanpotikkutxa trinko eta hermetikoa dirudi mu-seoak, eta barrutik iradokitzailea etamagikoa da, eta sartzearekin batera,antzinatera egingo du bidaia haurren—eta helduen— irudimenak, Paleolitogarairaino.

Lehen solairuan, arkeologia bera ezagutuz hasten da bisita, lan metodo-ak ezagutzeko aukera baitago. Ondo-ren, menderik mende, Euskal Herriko

ingurune hauetan bizi izan ziren jen-darteek eta haien bizimoduak izan du-ten garapenaren berri ematen da Ara-bako ondare arkeologikoaren bidez.Lehen solairuan Brontze Aroa bitartekomaterialak ikus daitezke. Bigarren so-lairuan Burdin Aroak lurraldean izanzuen garapena ikus liteke. La Hoyakonahiz kristo aurreko antzeko beste zen-bait herrixkatako materialak ikus litez-ke solairu horretan, Arabako indusketagarrantzitsuenetan ateratako lanabe-sak, etxeko tresna, edota bitxiak, etabaita hilobi bat ere. Azken gunean erro-matarren garaiak dauka protagonis-moa, eta bizitza militarraren arrastoak ikus litezke, haiek erabili zuten material

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 40

Page 41: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

171. zenbakia. 2012ko urria • hik hasi • 41

i

BIBAT MUSEOAArabako Foru Aldundiaren zuzendaritzapeko museoa da.Aiztogile kalea, 54 01001 Vitoria-GasteizTelefonoa: 945 203 700e-maila: [email protected] [email protected]

ORDUTEGIAAs tear tetik os tiralera: As telehenetan: itx ita10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30

Larunbatetan:10:00 - 14:00

Igande eta jaiegunetan:11:00 - 14:00

militarra adibidez, edota legionarioekeguneroko elikagaia lortzeko erabil -tzen zuten errota eramangarri bat, bes-teak beste. Horrez gain, antzinateko az-ken garaiko nekropoli bat ikus liteke—Aldaietakoa, VI-VII. mendeeta-koa—, eta, bisitaren amaieran, Erdi Aroraino iritsiko da ikuslea.

Antzinatetik Erdi Aroraino, ehunkapieza daude ikusgai Bibat museoarenbigarren eta hirugarren solairuetan, etagaur eguneko arkeologia jardueretakotresnak gehiturik, orotara, 1.500 piezabaino gehiago daude ikusgai. Tokiantokiko indusketetan berreskuraturikobenetako materialak ikusteaz gain, Arkeologia museoak horien erabileraulertzen laguntzeko, eta ondorioz his-toriaurreko nahiz antzinateko araba-rren historia interpretatzeko ikus-en -tzunezkoen, idatzien eta ilustrazioenbidez historiaren narrazioa osatu du.

Kartak ere, ondareFournierren bilduma da jauregi ho-

netako bigarren museoa, eta berau, esan bezala, munduko karta-sorta ga-rrantzitsuenen artean dago sailkatua.Museoan 250 karta sorta daude ikusgai,karta itxurarik ez duten kartak, irakatsieta ikasteko erabili izan direnak, eta jo-ko eta iragarpenerako erabil daitezke-en kartak, besteak beste. Alabaina, kar-tak ez ezik, ekoizpen prozesua eta Gas-teizko Heraclio Fournier etxearen his-toria ere ezagutzeko bidea ematen du,ibilbide historiko, tematiko eta tekni-koa baitago ikusgai Bibaten.

Munduko kontinente guztietakokartak ezagutzeko ibilbidea Bendañajauregiko patioan hasten da. Erdi Aro-ko karta batzuk daude han ikusgai, Ita-lian eta Alemanian eginiko bi sorta,hain zuzen ere.•

BIBAT: Arkeologia, Fournier de Naipes Museoa

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 41

Page 42: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

42 • hik hasi • 171. zenbakia. 2012ko urria

atzeko atetik

*

Alfabetoari egurra

Ez dakit nondik inportatuko zuen me-todoa edo maistrak berak asmatua zen, bai-na guk makila batekin arbela joaz ikasi ge-nuen alfabetoa hamar-dozena bat baserri-tako umeak biltzen gintuen auzoko esko-lan. Horma osoa alderik alde okupatzenzuen arbelean letra larriz idazten zituenmaistrak A, B, C, D etabar luzea ikasturte ha-sieran eta ume etorri berri bakoitzari makilabana ematen zigun (makila sendoak ziren)eta haiekin arbela egurtzen genuen bitarte-an ahots goraz bakoitzak bere letra ahos-katzen zuen edo deiadarka esaten. Eszenaederra da benetan, maistra deskuidatu or-duko umeok makilarekin ondokoa jotzekoaukera ematen baitzuen edo gutxienez on-dokoarekin endredatzeko. Tarteka, lekuz

Joxean AGIRREIDAZLEA ETA KAZETARIA

“Bata bestearekin alderatuta eta ñabardurak ñabardura, ikusi da guztiak (mundu osoko

erlijio eta ikuskerak) antzeko balioetan oinarritzen direla, balio unibertsal berdinak

balioesten dituztela. Hori izan daiteke eskolan hedatzeko abiapuntuetako bat”

Xabier Agirre

aldatu eta hurrengo letrarekin jarraitzen ge-nuen.

Beharbada ez da metodorik onena alfa-betoa ikasteko, baina gutxienez umearenjarrera aktiboa bultzatzeko balio du etatentsioa baretzeko ere bai, arbelai marka-tzeraino ematen baikenion. Gerora irakur-le porrokatua izan naiz eta liburua esku ba-tean dudala irakurtzen ari naizela beste es-kua sumatu izan dut erritmo pausatu batmarkatzen, umetako perkusioaren oihar-tzun moduan.

Psikologoek dioten bezala, nortasuna-ren oinarrizko egitura bat eraikita genuelahasi ginen eskolan 6 urterekin eta eraikun-tza horretan etxekoen babesa, maitasuna eta laguntza izan genuen. Beharbada gaur-ko umeek dituzten kontrasteak falta izanzitzaizkigun.

Gazteleraz ez genuen ikasi. Komunerajoateko “señorita, permiso para mear” esa-ten genuela dakit. Ez zait oso formula doto-rea edo jasoa iruditzen, baina halaxe zen.Katonak gazteleraz genituen, baina hori irakurtzen ikasi eta geroko kontuak dira.

Egunean bitan egiten genuen joan-eto-rria (elurteetan salbu eta orduan bazkaria-rekin joatea festa bat izaten zen) eta oroitza-penik onenak ilunabarreko itzulerakoak

ditut, bidean jolas eginez entretenitzen bai-kinen. Gogoan dut tarteka pixa nork gora-go egin jolas egiten genuela eta neska batekirabazten zuela askotan. 6 urterekin jakinnuen nik sexu fuertea emakumeena dela.

Ez dut traumarik gogoratzen. Badakit ikasturte bukaeran gelako azkenari neskekeskuz eta txukun asko egindako asto bela-rriak jarri eta bularrean ‘soy burro’ zuela ba-serriz baserri ibiltzen zutela. Gogoratzendut berak sufritu egiten zuela eta bere amakgehiago. Nire traumak gero hasi ziren erda-ra baizik ez zekiten maistrekin hasi nintze-nean. Nire memorian maistra horiek fisiko-ki ere traketsak dira, itsusiak esatea motzgeratzea baita. Geroztik jende itsusiegiare-kiko mesfidantza bat geratu zitzaidan, kos-tata gainditu nuena.

Oroitzapen solte horietatik zer ondorioatera daitekeen? Gauza garbirik ez. Irakas-leek eskolarekiko sinesmen itsua behar du-te. Tximuek dantzan ikasten badute, giza-kiek zer ez dute ikasiko!, diote beren baita-rako. Nik beti sentitu izan dut didaktikareneta pedagogiaren gainetik irakaslearen gi-zatasunak eta orekak duela garrantzia. Etafisikoki ere ez daitezela izan behintzat umebat beldurtzeko modukoak.

informazio osoa eta izena emateko aukera: www.hikhasi.com Tel.: 943 371 408

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 42

Page 43: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

atzeko atetik

- Sarrera ekitaldia: “Espazioa, bizitzaren markoa”.

- “Espazioen garrantzia haurren garapenean. Espazioak eta jolas guneak haur hezkuntzan. (gaztelaniaz)* Rosa Vidiella i Badell. Kataluniako hezitzaile espezializatua eta pedagogoa. Associació Pikler Hengstenberg

- Euskal Herriko hainbat Haur Eskoletan espazioak definitzeko egindako bideak, eta gaur egungopraktikak.

- Mahai-ingurua.

informazio osoa eta izena emateko aukera: www.hikhasi.com Tel.: 943 371 408

ESPAZIOen antolaketa haurraren AUTONOMIA garatzeko

Jardunaldiak

Azaroaren 9an (ostirala) DURANGON eta 10ean (larunbata) DONOSTIAN

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 43

Page 44: 4 EURO • 2012KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA hh …. hikhasi.pdf · Gorputz Hezkuntzako topaketetatik, indarturik Ekainean Iurretan egin ziren Gor- putz Hezkuntzako topaketak

171. hikhasi BERRIA.qxd:119. alea ANTZA 28/09/12 11:45 Página 44