Haur hezkuntzako programa ezberdinak

download Haur hezkuntzako programa ezberdinak

of 6

  • date post

    26-Jul-2015
  • Category

    Education

  • view

    448
  • download

    2

Embed Size (px)

Transcript of Haur hezkuntzako programa ezberdinak

1. Haur Hezkuntzako etapan eskolatan erabilitako programa ezberdinak:Iratxo xarmangarriak, 5 urtePrograma honek, alde batetik ipuinak entzuteko aukera eskaintzen die haurrei etabestetik, jolas ezberdinetan aritu daitezke. Ipuinen bidez, bi iratxoek bizitako gorabehera ezberdinak kontatzen zaizkie haurrei. Irudiak agertzen dira eta atzetiknarratzailearen ahotsa. Ipuin guztietan narratzailea ez da bera, aldatzen doa.Jolasen kasuan, aukera ezberdinak aurki daitezke. Sagua mugitzen ikasteko ariketakdaude alde batetik:Ondoko jokoan haurrek iratxoak harrapatu behar dituzte saguaren bidez eta ondorenhaiek, kolorearen arabera, dagokien perretxikoan utzibehar dituzte. Kasu honetan,berriz, iratxoa eskaileretan zehar mugitu behar duteSagua erabiliz, gora eta behera eta perretxikoenkolore berdineko globoak harrapatu behar dituzte. Batuketak eta kenketak egin ditzakete haurrek. Ezkerreko karratuan falta diren objektuak kokatu behar dituzte haurrek eta horretarako behetik hartu behar dituzte hauek saguaren bidez. Ez die haurrei pentsatzeko aukera ematen, batuketa zein kenketa bakoitzat egiteko behar diren objektu kopuru zehatza ematen baizaizkie haurrei, beraz, ez dute pentsatu behar zenbat falta diren. Amaitzean, zoriondu egiten ditu haurrak, estimulo-respuesta. 2. Telefonoz deitzeko jolas bat ere badago, pantailan ikusten denzenbaki hori markatu behar dute haurrek. Esan beharra dago,ariketak nola egin azaltzen diela ahots batek haurrei.Ariketa hau ere zenbakien bidezkoa da. Haurrak zenbakiakordenean klikatzen joan behar dute eta ongi eginez gero,marrazki bat agertzen da.Honakoan marrazkiezberdinak dituzte aukeratzeko. Eskuin aldeankolore ezberdinak ageri dira eta bakoitzak zenbakibati egiten dio erreferentzia. Beraz, marrazkiandauden zenbakiak dagokion kolorez margotubehar dituzte. Haurrek ez badute zerbait ongiegiten, ez dute erantzunik jasotzen, soilik ondoegitean. Ariketa hau ere zenbakiak lantzeko da. Lorontzi bakoitzean zenbakiak daude, beraz, saguaren bidez haziak hartu eta lorontzi bakoitzean dagokion hazi kopuruak ipini behar dituzte. Hemen ere ez dute gehiegi pentsatzeko aukerarik. 4 zenbakia jartzen duen horretan, esaterako, 4 hazi sartuz gero, jada lorea ateratzen da,bestela ez.Kasu honetan Sagua mugituz, Iratxo bakoitzariglobo bana eman behar diote. Bakoitzari glooboaematean: zorionak, primeran, oso ondo! Bezalakoakesaten ditu.Irudiaren goiko aldean ogibide bati dagozkion objektuak ageri dira eta pantailaren beheko aldean lan ezberdinak burutzeko objektu anitz. Haurrek beheko objektuak goiko aldean ageri diren ogibideekin lotu behar dituzte, bakoitza bere lekuan ipiniz. Ongi egitean zoriondu egiten ditu, gaizki egitean berriz ez die ezer esaten. Jokoan zehar objektu berak ageri dira baina orden ezberdinean. 3. Honakoan garraio ezberdinak osatu behar dituzte. Horretarako, falta den pieza klikatu behar dute, kasu honetan ez dagokion pieza klikatzean oooooooo bezalako soinu bat egiten du. Gure gelako haurrek programa hau ez dute maiztasun handiz erabiltzen. Saguarenerabilera lantzeko ariketa egokiak izan daitezke honakoak baina gainontzean beraientzaterrazegiak dira. Gainera, dagoeneko gehienek sagua ongi erabiltzen dute, ohituta daude.Urtxintxa, xangoPrograma honetan jarduera ezberdinak daude:IpuinakLaberintoakMargoketa txokoa, olerki eta igarkizunekinPuzzleakMemori karta jokoaOhe elastikoaIdazketa txokoaAbestiakHizki tortillaIrudi simetrikoak edo margoak ezker-eskuin 12 Ipuin ezberdin daude CD-an zehar. Ipuin bakoitzaren irudiaren gaineanklikatu eta bertara sartzen da. Ipuinen barruan aurrez aipaturiko jolasetan aritzekoaukera dute haurrek. Hona hemen programan aurki ditzakegun jolas ezberdinak:IpuinakIpuinak entzun eta bitartean entzundakoa irakur dezakete ikasleek nahi izanez gero, bestala hizki gabe ere entzumen bidez landu dezakegu ipuina modu laburrean.LaberintoaLaberintoa izeneko ariketan Xangori laguntzeko asmozhaurrek oztopo ezberdinak gainditu beharko dituzte.Hori lortzeko, programak hainbat eragiketa matematikoera egokian ebazteko eskatzen die ikasleei. Erantzuna 4. asmatzean ongi egin dutela esaten die pertsonaiak eta aurrera jarrai dezakete. Gaizkiegitean, berriz, zuloetatik erortzen da pertsonaia. Pertsonaia mugitu ahal izateko,haurrek pantailaren ezkerraldean dauden fletxak modu egokian zapaldu behar dituztesagua erabiliz.Margoketa txokoaMargotzeko aukera ere badute, horretarako margoenpaletan nahi dituzten koloreak hautatu beharko dituztesaguaren bidez. Horrez gain, beste aukera bat erebadago. Irudian azaltzen diren zenbakiei eta hauenarteko eragiketen emaitzei dagozkien koloreak erabiliaz irudia margotzekoa, hain zuzen.Marrazki bakoitzean olerki bana aurkezten zaie.PuzzleakKasu honetan puzzle ezberdinak osatzeko aukera dutehaurrek. Irudiaren gainean, dagokion pieza kokatzean dagogakoa. Horretarako, Sagua zehaztazun handiz erabili behardute.Memori karta jokoa Memoria jokoaren kasuan, ipuinetakopertsonaia eta hiztegiko txartelak azpikoz gora ipinitaagertzen dira. Horien gainean klikatu behar dutehaurrek eta buelta emanez, bikoteak osatu beharkodituzte. Horretarako, audioa, irudia eta izen idatziabistaratzen da. Beraiek memoria erabiliz, kartabakoitzaren kokalekuespazialazeindengogoratu beharko dute. Joko honek ere aukera ezberdinakeskaintzen ditu: irudi berdinak erlazionatzeko aukera,irudia eta horri dagokion hitz idatzia erlazionatzekoa edotazenbakiak zein horien arteko eragiketak erlazionatzekoaukera. Zenbakien ariketa zaila da haurrei begira.Ohe elastikoaZenbaki segidak modu egokian osatu beharko dituztehaurrek irizpide ezberdinak jarraituz (batuketa etakenketa ezberdinak eginez). 5. Idazketa txokoa Idazketa txokoa izenekoa ikasgelan egindako lanaren osagarria da, hizkuntza idatziaren prozesuari bultzada bat emateko baliagarria. Gauza ezberdinak idatz ditzakete eta letra tipoa zein honen kolorea alda daiteke.AbestiakAbestiak entzun bitartean hauen letran irakurriz abestuditzakete haurrek. Hizki tortilla Hizki tortillaren atalean ere jarduera ezberdinak daude, irakurketa-idazketarekin lotuak: hasieran falta den letra asmatu, letrak ordenatuz hitza osatu, silabak ordenatuz hitza osatu eta audio zein eredu bidez hitza osatu. Horrez gain, idazketa txoko bat eskaintzen du haurrek modu librean nahi dutena idatz dezaten.Simetria jokoaSimetria jolasean, berriz, programak emandako irudiarensimetrikoa egin behar du haurrak.Piratekin matematikaren munduan 5-8 urte, Elhuyar Kasu honetan jolas ezberdinak eskaintzen zaizkie haurrei. Bost espazioezberdinetara bidaiatu dezakete untzi bidez eta espazio bakoitzean jolas mota bana 6. topatuko dute. Horrez gain, joko bakoitzak maila ezberdinak hautatzeko aukera ematendie haurrei, bide honetatik, ariketa sinpleetatik konplexuagoetara joan daitezke haurrak.Hori bai, jolasa berdina da, nahiz eta maila ezberdinak izan.Hona hemen jolas ezberdinak: Barriletan irudi geometriko ezberdinak agertzen dira etahaurrek hauekin bikoteak osatu behar dituzte.Ezkerreko aldean dauden pertsonaiek esandako kodeazenbaki bidez markatu behar dute haurrek. Zenbakiakongi hautatuz gero, atea zabaltzen da.Pieza geometrikoak leku egokian kokatuz, irudiaosatu behar dute. Haurrek ondoko irudian esaten zaizkien begi, esku edotahanka kopuruak ipini behar dituzte. Ez dute teklarikbehar, saguaren bidez egiten dute. Joko honetan erebadute aukera beraiek era librean irudia nahi dutenmoduan osatzeko.Pantailan agertzen diren zenbakiak moduegokian lotuz joan behar dute marrazkia osatuahal izateko.