Aldizkaria iraila urria-azaroa-abendua (2)

4
Tripako mina, urduritasuna, klasera bueltatzeko garaia hel- du da eta honekin batera ar- katzen soinua, koaderno eta liburu berrien usaina eta nola ez! Lagunak berriro ikusteko gogo handia. Uda oso bat gehiago lo egiten egon gara eta orain, egunero esnagailuaren hotsak esnatuko gaitu, urduritasuna, tripako mi- na. Baina egia esanda, gogotsu bueltatu gara; ez dakit ikastolak zer edukiko duen, baina azken finean, udak daukan azken izpia joan denean guztiok prest gaude gauza eta lagun berriak ezagutzeko. Aben- tura edozein aulkiren atzean izkutatu ahal da eta adi bagaude aurkitu ahal izango du- gu. Guzti hau ez zaie umeei bakarrik gertatzen, guri nagusioi ere gertatzen zaigu. Orain mahaiaren atzean gaude, orain gu gara irakasleok baina urduritasuna, tripako mi- na, nork ikasiko- irakatsiko du gehien? Haiek, guk, guk haiek? Beraz, motorrak hasteko prest!! kurtsoa luzea da eta helmugara heltzeko indarrak neurtu behar ditugu, hemendik maiatza, ekaina oso urrun daude baina nota onak nahi baditugu hasiera hasieratik ikasi be- harko dugu!! Ondo ibili antzerkizaleak! KURTSO HASIERA KURTSO HASIERA KURTSO HASIERA 5. ZENBAKIA IRAILA-URRIA- AZAROA-ABENDUA KURKULUXETAN KURKULUXETAN KURKULUXETAN ALDIZKARIA ALDIZKARIA ALDIZKARIA KURTSO HASIERA ZAPARRADA BIZITZA ANTZER- KIA DA "KEINUKA MUGAZ GAINDI… UN GUIÑO, UN SUEÑO" ZIRKUITATZEN ARI DIREN ANTZEZLANAK "KEINUKA MUGAZ GAINDI… UN GUIÑO, UN SUEÑO" FILMA ZABALTZEN ARI DA !!!! Filma jadanik internet bidez ikus daiteke youtube-n sartuz. Irailean gaude, oporrak amaitu dira, lagunak berriro ikusiko ditugu… kurtso berria hastear dago eta dakigunez heldu da momentua planak sortzeko. Apunta zaitez gure antzerki eta musika ikastaroetara!!! Primeran pasatuko duzu!!

Transcript of Aldizkaria iraila urria-azaroa-abendua (2)

Page 1: Aldizkaria iraila urria-azaroa-abendua (2)

Tripako mina, urduritasuna,

klasera bueltatzeko garaia hel-

du da eta honekin batera ar-

katzen soinua, koaderno eta

liburu berrien usaina eta nola ez! Lagunak

berriro ikusteko gogo handia.

Uda oso bat gehiago lo egiten egon gara

eta orain, egunero esnagailuaren hotsak

esnatuko gaitu, urduritasuna, tripako mi-

na. Baina egia esanda, gogotsu bueltatu

gara; ez dakit ikastolak zer edukiko duen,

baina azken finean, udak daukan azken

izpia joan denean guztiok prest gaude

gauza eta lagun berriak ezagutzeko. Aben-

tura edozein aulkiren atzean izkutatu ahal

da eta adi bagaude aurkitu ahal izango du-

gu.

Guzti hau ez zaie umeei bakarrik gertatzen,

guri nagusioi ere gertatzen zaigu. Orain

mahaiaren atzean gaude, orain gu gara

irakasleok baina urduritasuna, tripako mi-

na, nork ikasiko- irakatsiko du gehien?

Haiek, guk, guk haiek?

Beraz, motorrak hasteko prest!! kurtsoa

luzea da eta helmugara heltzeko indarrak

neurtu behar ditugu, hemendik maiatza,

ekaina oso urrun daude baina nota onak

nahi baditugu hasiera hasieratik ikasi be-

harko dugu!! Ondo ibili antzerkizaleak!

KURTSO HASIERAKURTSO HASIERAKURTSO HASIERA

5. ZENBAKIA IRAILA-URRIA-

AZAROA-ABENDUA

KURKULUXETAN KURKULUXETAN KURKULUXETAN

ALDIZKARIAALDIZKARIAALDIZKARIA KURTSO HASIERA ZAPARRADA BIZITZA ANTZER-KIA DA "KEINUKA MUGAZ GAINDI… UN GUIÑO, UN SUEÑO" ZIRKUITATZEN ARI DIREN ANTZEZLANAK

"KEINUKA MUGAZ GAINDI… UN GUIÑO, UN SUEÑO" FILMA ZABALTZEN ARI DA !!!!

Filma jadanik internet bidez ikus daiteke youtube-n sartuz.

Irailean gaude, oporrak amaitu dira, lagunak berriro ikusiko ditugu… kurtso berria hastear dago eta dakigunez heldu da momentua planak sortzeko.

Apunta zaitez gure antzerki eta musika ikastaroetara!!! Primeran pasatuko duzu!!

Page 2: Aldizkaria iraila urria-azaroa-abendua (2)

2 KURKULUXETAN ALDIZKARIA

"KEINUKA MUGAZ GAINDI...UN GUIÑO, UN SUEÑO"KEINUKA MUGAZ GAINDI...UN GUIÑO, UN SUEÑO"KEINUKA MUGAZ GAINDI...UN GUIÑO, UN SUEÑO"

FILMA ZABALTZEN ARI DA !!!!FILMA ZABALTZEN ARI DA !!!!FILMA ZABALTZEN ARI DA !!!! Giza Balioei buruz egindako film pedagogikoa, dagoeneko, hainbat ikastetxetara zabaltzen ari da bai Euskal Herrian nola atzerrian. Kubako eta hemengo haurrek ekoizturiko filma, ekainean estreinakoz ikusteko aukera izan genuen, eta orain, ikasturte berriarekin batera, zabalpen masiboa egiten ari da. Alde batetik, Bizkaiko zenbait Berritzegunetan filmaren aurkezpena egin genuen eta bertara joan ziren ikastetxeetako arduradunei filma banatu zitzaien.

Honekin batera esan beharra dago, Unitate Didaktiko bat ere prestatuta daukagula eszenen lanketa zehatzago eta zuzenago egin ahal izateko, adi tarte ezberdinak kontuan harturik, eta beti ere, material gisa ulerturik. Bestetik, Kubako bi zonaldetan, alegia, La Habanan eta Ekialdean (Guantanamo, Santiago, eta mendi aldeko herrixkak.) dozenaka ale banatu dira bertoko haur, gazte eta helduek ikus dezaten eta edukiaz hausnarketa egin dezaten. Orain arte izandako harrera oso positibotzat jo behar dugu, orokorrean, material baliagarritzat hartu dutelako, egitasmoak berak hasieran jarri zituen helburuak betetzen dituelako. Baina filmaren zabalkundea ez da soilik toki hauetara mugatu. Izan ere, Donostiako Hezkuntza sailak ardura hartu du bere udalerrian kokaturik dauden ikastetxeetara filma eramateko eta erakusteko; Nafarroako zenbait ikastolak eta ikastetxek interesa adierazi digute ekoizpen euskal-kubatarra haien herrietan ikusia izan dadin. Eta hau gutxi balitz, jadanik hiru zine lehiaketetatik deitu digute "Keinuka Mugaz Gaindi" filma aurkez diezaiegun: lehena, Belgikan, bertan “Medea” izeneko haurtzaroari buruzko erakustaldia egiten baita. Lehiaketa hau urtearen amaieran ospatuko da, leloa honako hau izango delarik: “Nola sortu oihutura kritiko eta positiboak : ikus-entzunezkoen garrantzia kontuan harturik” Bigarrena, Valentzia aldean da, alegia, MICE ( Mostra Internacional de

Cinema Educatiu) datorren urteko otsailean. Eta hirugarren gonbidapena Ameriketatik datorkigu, eta hain zuzen, Venezuelatik. Herrialde honetan badago haur eta gazteei zuzenduriko zine erakustaldi bat ospe

handikoa dena, batez ere, ALBAko estatuen artean (Kuba, Nikaragua, Venezuela...): "Muestra Audiovisual latinoamericana y del Caribe para Niños y Niñas "Luces del Alba". Bertan azaltzen diren filmek bi ezaugarri dituzte: alde batetik, gaiek beti lotura zuzena eduki behar dutela giza balioekin eta haur zein gazteen heziketarekin. eta bestetik, ekoizleak latinoamerikarrak izaten direla. Baina kasu honetan, eta filmaren edukiaz jabeturik, zinemaldi honen arduradunek erabaki dute oso interesgarria dela zonalde horretara zabaltzea, haur latinoamerikarrek ere filma ikus dezaten. Hori dela eta, hurrengo urteko ediziorako gonbidapena luzatu digute, guzti honen berri gehiago

Page 3: Aldizkaria iraila urria-azaroa-abendua (2)

Txikitatik dramatiza-zioa egiten dugula argi dago: gurasoei paga eskatzerakoan, irakas-leen aurrean lan bat beranduegi aurkeztea-

gatik aitzakiak jartzerakoan, futbolariek ere falta bat egiten dietenean antzerkia egiten dute be-raz argi dago, esaten duten bezala, bizitza ant-zerki garbia dela. Antzerkiak babesten gaitu, dramatizazioak laguntzen gaitu gure sentimen-duak adierazteko, gustatzen ez zaigun pertso-nen aurrean egoteko,... Bizitzari aurre egiteko rol batzuk barneratzen ditugu egoeraren arabe-ra eta rolak pertsonaiak dira: seme-alaba-pertsonaia, ikasle-pertsonaia, lagun-pertsonaia Azken finean antzerkia ezkutu gisa erabiltzen dugu. Badaude pertsona batzuk diotenak ez zaizkiela holako gauzak egitea gustatzen (mozorrotzea eta jendearen aurrean antzeztea) baina gero

BIZITZA ANTZERKI GARBIA DA!BIZITZA ANTZERKI GARBIA DA!BIZITZA ANTZERKI GARBIA DA!

3 KURKULUXETAN ALDIZKARIA

Alaitz Argandoña haiek txuri gorriz janzten dira, aurpegia mar-gotuta eta guzti, partidu bat ikustera joateko edo trajea eta gorbata janzten dituzte lanera joateko. Denok onartu behar dugu bizitza antzerkia dela baina badaude jende zorion batzuk ant-zerkia bizitza garbia dela ere pentsatzen dute-nak. Ni horietariko bat naiz. Nire familiak beti esan dit oso dramatikoa nintzela, egunero gertatzen zitzaizkidan gauzak handizkatzea gustatzen zitzaidalako, besteen arropa janz-teagatik eta beraien keinuak imitatzeagatik edo zurezko koilara altxatuta, herensugeen kontra borrokatzen erresuma bat askatu be-har zuen heroina bat nintzela imajinatzeagatik. Beraz farandulera izaten bukatzea ez da arra-roa. Nik argi daukat, bizitza ez da gelditzen zu tris-te edo gaixotzeagatik beraz hartu zure “zurezko koilara” eta irten kalera.. esaten du-ten bezala: espektakuluak aurrera jarraitu be-har du!

100 zaparradakide baino gehiago gara jada.!!! Aste Nagusian super ondo pasatu dugu: kantatu, dantzatu, askaldu, kalejirak egin, antzerkia ikusi, ipuinak entzun, eta hainbat gauza egin ditugu. Hainbat pertsonaiekin egoteko aukera izan genuen: Ane Monna, Oskola, Karra-marroi, Pellot pirata, Maddi pirata eta Xune. Eta beraiekin argazkiak ateratzeko, dantzatzeko eta antzerkia egiteko momentu oso politak bizi izan genituen. Baina "Zaparrada" ez da bakarrik Aste Nagusirako konpartsa bat, baizik eta ur-tean zehar beste zenbait ekimen eta egitasmo ezberdin burutuko ditugula: Ga-bonetan, Ihauterietan, Udaberrian... "Zaparrada" ez da elkarte edo bizpahiru pertsonen asmakizuna. "Zaparrada" guztion artean eraikiko dugu: haurrak, gu-rasoak, izeba eta osabak, laguntzaileak, .. eta oro har, egitasmoarekin bat datoze-nak eta gogoak dituztenak laguntzeko. Gainera, “Kurkuluxetan" elkarteak antolatuko dituen ikastaro, jaialdi eta jardu-naldietan parte hartzeko aukera ere izango dugu. Oraindik ez zara Zaparradakide? Bidali email bat helbide honetara: [email protected] edo hurbildu Kafe Antzokira, zure izena eta helbide elek-tronikoa eman eta Zaparrada konpartsaren informazio guztia jasotzeaz gain zuen ideiak eta ekarpenak entzuteko prest eukiko gaituzu. Aurrera begira landu beharreko ekimenak eta ideiak antolatzeko bilera bat an-tolatu dugu: Irailak 24, arratsaldeko 18:30ean, Kafe Antzokian. Beraz, ondoko bilerara konbokatzen zaituztegu egitasmo polit eta beharrezko hau aurrera eramateko.

ZAPARRADA HAUR KONPARTSA ASTE NAGUSIAN

Page 4: Aldizkaria iraila urria-azaroa-abendua (2)

KURKULUXETAN ALDIZKARIA

..eta gainera ondoko antzezlan hauek ere.....eta gainera ondoko antzezlan hauek ere.....eta gainera ondoko antzezlan hauek ere...