007. Geuria aldizkaria - 2015 apirila

12
Txomin Bedar Korrikaren B aldea 6 Maritxu Galai Merezi duena 7 Enrike Jaio Korrikaren Historia Hego Uriben 9 Janire Lopez Korrikan parte hartuko duzun horri 9 Leire Palacios Erritmo konstantzia 12 Dani Maiz Korrika 19 AZALA 30 urte ospatuko ditu apirilaren 18an Social Antzokian Danbolin Txistulari Elkarteak 4 iritziak Eraikin publiko bat eta aparkalekuak izango ditu Basauriko Trintxera eraberrituak 2 Herri lanak HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA DOAN GEURIA.EUS 2015 APIRILA #007 Badator Korrika! Hego Uribeko gehigarria 5-9 Ruper Ordorika, maiatzaren 23an MAZ Basauri jaialdian 2 Musika · ERRUBEN DEL CURA · AITOR IDIAKEZ · JANIRE EGAÑA · MIREN URRETXU · PACO SERA Ibilbidea Elkarrizketak Protagonistak Iritziak Hego Uribeko alkateek hautagaitza errepikatuko dute 3 Hauteskundeak

description

007. Geuria aldizkaria. 2015 apirila. Hego Uribeko herri Komunikabidea. Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Etxebarri, Ugao eta Zaratamo. Info: http://www.geuria.eus

Transcript of 007. Geuria aldizkaria - 2015 apirila

Page 1: 007. Geuria aldizkaria - 2015 apirila

Txomin Bedar Korrikaren B aldea 6Maritxu Galai Merezi duena 7Enrike Jaio Korrikaren HistoriaHego Uriben 9Janire Lopez Korrikan parte hartuko duzun horri 9

Leire Palacios Erritmo konstantzia 12Dani Maiz Korrika 19 AZALA

30 urte ospatuko ditu apirilaren 18an Social Antzokian Danbolin Txistulari Elkarteak 4

iritziak

Eraikin publiko bat eta aparkalekuak izango ditu Basauriko Trintxera eraberrituak 2

Herri lanak

HEGO URIBEKOHERRI KOMUNIKABIDEA

DOAN GEURIA.EUS2015 APIRILA #007

Badator Korrika! Hego Uribeko gehigarria 5-9

Ruper Ordorika, maiatzaren 23an MAZ Basauri jaialdian 2

Musika

· ERRUBEN DEL CURA · AITOR IDIAKEZ · JANIRE EGAÑA · MIREN URRETXU · PACO SERA

IbilbideaElkarrizketak

ProtagonistakIritziak

Hego Uribeko alkateek hautagaitza errepikatuko dute 3

Hauteskundeak

Page 2: 007. Geuria aldizkaria - 2015 apirila

GUREKIN HARREMANETAN

JARTZEKO [email protected]

Bidali zure albistea:

4 izen-abizenak (eta balego, elkartearen izena),

kontaktua (emaila / telefono zenbakia)

4 30 lerro inguruko idatzia

4 albistea, kronika, gomendioa

Albiste gehienak ar-gitaratze aldera, GEURIAk

idatziak laburtuko ditu luzeegiak badira

Social Antzokia eta Gastañabaltza parkearen arteko trenbidea estal-tzeko proiektua esleitzeko prozesua hasi du Basauriko Udalak. 2011. ur-teko programa politikoaren barnean sartu zuen proiektu hau egungo udal gobernuak eta estatuko aurre-kontuen arabera, 2015ean errea-litate bihurtuko da: EAJ talde par-lamentarioak trenbidea estaltzeko proiektua estatuko aurrekontuetan sartzeko emendakina jarri zuen Se-natuan eta honek onartu egin du.

“Nahiz eta berandu heldu, po-sitiboki baloratzen dugu proiektu hau estatuko aurrekontuen bar-nean sartu izana, Madrilen dagoen EAJ taldearen ahaleginei esker. Ho-

rrek esan nahi du obraren erredak-zioan Udalak ez duela inolako kos-turik izango”, dio Andoni Busquet Basauriko alkateak.

Proiektuaren erredakzioak 270.000 euroko lizitazio aurrekon-tua izango du eta garatzeko epea bost hilabetekoa izango da. Basau-riko Udalak aurreikusten duenez, maiatzean edo ekainean proiektua-ren esleipena gauzatuko da, eta or-duan zehaztuko dira lanen eraikun-tza epeak.

3.600 METRO KARRATUKO ESPAZIOAProiektuaren materializatzeak 3.600 metro karratuko espazioa lor dezake basauriarren erabilerarako. “Proiektua egi bihurtzen denean herritarrek beste aisialdi eta zerbi-tzu-eremu berri bat izango dute”,

MAIDER IBAÑEZ Basauri

2015ean zehaztuko dira eraikuntza lanen epeak :: Geuria

“Trenbidea estaltzeko proiektuak erabilera publikoko eraikina eta aparkalekuak izan behar ditu”

dio Busquetek. Josu Irusta Bisanzale Bidebie-

ta-San Fausto zaharreko auzo lagun elkarteko lehendakariaren iritziz, “auzo elkarte bezala ados gaude trenbidea estaltzearen aldeko pro-posamenarekin. Batzar bat osatu beharko litzatekeela uste dugu, ondoren Basauriko Udalarekin el-kartzeko eta zer behar den eraba-kitzeko. Normalena da jende guztia biltzea eta bakoitzak bere proposa-menak botatzea”.

Plangintza gauzatuko duen en-presak dokumentu teknikoa egin behar du eta bertan paisaiaren interbentzio integratua bilatu, es-pazio librearen eta publikoaren beharrei erantzuna eman eta he-rriarekiko lotura hobetu behar dira: “Inguruarekiko jarrera egokia izan behar du plangintzak eta estalkiak

sortuko duen espazioa basauria-rren erabilerarako izan behar da”.

Horiek horrela, estalkia osatu-ko duten elementuak auzokideak erakartzeko helburuarekin antola-tu behar dira. Gainera, soinuaren, ikusmenaren eta ingurumenaren gaineko eraginak minimizatu behar dira.

“Dokumentu teknikoak era-bilera publikoko eraikin bat eta aparkalekuak izan behar ditu, oi-nezkoentzako eta egonaldietarako lehentasunei kalte egin gabe”, dio Basauriko alkateak. Ekipamendu publikoko parametroak, hala nola erabilera eta azalera, proiektuaren erredakzioa egin ahala definituko dira eta Basauriko Udalak jarriko ditu irizpideak, Trenbide Azpiegi-turen Kudeatzailearen (ADIF) oniri-tziarekin.

Ruper Ordorika, Audience, Mike Farris eta Burning, maiatzean MAZ Basauri musika jaialdian

Maiatzaren 16an, 23an eta 29an itzuliko da Musika Alternatiboaren Zikloa (MAZ) Basaurira eta orain-goan Mike Farris, Burning eta Ruper Ordorika izango dira kartel buruak. Era berean, Audience, Julian Maeso eta The Excitements ere Social An-tzokiko eszenatokira igoko dira, Op-tigan1, Igu Allnighter eta Eduardo

Ranedo eta Alberto Birdman –Ruta 66 aldizkariaren ordezkari moduan- disc jockey-ez gain. Kaleko emanal-diei dagokienez, Tulsa, Señores, Los Brazos eta Highlights taldeek euren ikuskizunak eskainiko dituzte eta Txiki MAZen Munlet-en kontzertua eta rockaren historia errepasatuko duen R’n’R Highschool ikuskizuna izango dira ikusgai.

Social Antzokiko hiru emanaldie-tarako eguneko sarrerak eskuragarri daude 10 edo 12 euroren truke.

BASAURIErredakzioa

Maiatzaren 23an izango da Ruper Ordorika Basaurin :: Artxiboa

Page 3: 007. Geuria aldizkaria - 2015 apirila

2010. urtetik aurrera hainbat al-ditan entzun izan da komunika-bideetan fracking hitza: “Gero eta berri gehiago aurki daiteke haustura hidraulikoaren inguruan, baina energiaren lobby-ak -pre-sio taldeak- oztopo ugari jartzen dizkigu kontzientziarazteko: gi-zarteak, oro har, edo ez ikusiarena egiten du edo ez daki ezer. Euskal-dunok, ordea, oso kontzientziatu-ta gaude”, diote Sagarrak Talde

Ekologistako arduradunek. Frackinga presio handiko flui-

do baten bidez harri-geruzak hausteko prozesua da eta, gehien-bat, petrolioa eta gas naturala erautzen dira lurzorutik. Haustu-ra-lan bakoitzean putzu bat zu-latzen da erreserbak dituzten harri-formazioetan, “batzuetan 2.000 metro baino gehiagoko sa-kontasunera heldu arte”, dio talde ekologistak. Presio handiko flui-doa injektatzeak zartadura berriak sortzen ditu harkaitzean, erregai fosilen erauzte-tasak handituz. “Haustura bera egiteko putzu ba-

koitzak 31.124.000 litro ur behar-ko ditu eta horien %2a produktu kimikoak dira”, diote.

Horiek horrela, haustura hi-draulikoaren kontra hainbat mu-gimendu sortu dira eta Hego Uri-be eskualdean Basauri, Galdakao, Etxebarri eta Ugao ‘Fracking gabe-ko eremuak’ dira. Ugaoko Udalak 2013ko martxoko Osoko Bilkuran ebatzi zuen teknika honen aurka-ko “jarrera argia eta esplizitua”. Etxebarriren kasuan, 2014ko api-rileko udalbatzan talde politiko guztiek aho batez onartu zuten ‘Fracking gabeko herriaren’ ai-

Hautagaitza errepikatuko dute alkate gehienek maiatzeko bozetan

‘Fracking gabeko eremuak’ bihurtu dira Ugao, Galdakao, Etxebarri eta Basauri

Frackingaren kontrako sinadurak bildu dituzte Basaurin :: Artxiboa

Andoni Busquet (Basauri), Ibon Uribe (Galdakao), Asier Albizua (Arrigorria-ga), Loren Oliva (Etxebarri) eta Ekaitz Mentxaka (Ugao) alkateek maiatzaren 24an ospatuko diren Udal Hauteskun-deetarako hautagaitza errepikatuko dute. Horrela adierazi dute Eusko Al-derdi Jeltzaleak eta La Voz del Pueblo alderdiak. Bost alkateek lehenengo

legeladia burutuko dute aurten eta bigarrengoari ekiteko erabakia hartu dute, bozetako emaitzek hala ager-tuz gero. Aipatzekoa da Basaurin ho-geita bost urtez Basaurin lanean izan diren Loly de Juan (PSE) eta Jose Ma-ria Agüeros (PP) politikariak ez direla hautagai izango.

Era berean, beste alderdietako hautagaiak aurkeztu dituzte zenbait herritan. Hala nola, Basaurin Natalia Gardeazabal da EH Bilduko hauta-gaia eta Soraya Morla, PSEkoa; Gal-

dakaoren kasuan, Beatriz Ilardia da EH Bilduko hautagaia eta Etxebarrin Guillermo Ortegak hartuko du EAJ-ren ordezkaritza.

Hautagaiak aurkezteko epea apirilaren 15ean hasiko da eta hila-ren 20ra arte luzatuko da. Hautagai-zerrenden aldarrikapenak apirila-ren 27an egingo dira eta maiatzaren 8an emango diote hasiera hautes-kunde-kanpainari, maiatzaren 22ra arte. Bozketa-eguna maiatzaren 24an izango da.

2013ko martxoan Ugao izan zen lehena eta Basauri azkena, aurtengo urtarrilean. Geuria Sagarrak Talde Ekologistarekin izan da haustura hidraulikoa hizpide hartuta

# 006 GEURIA MARTXOA 2015 HERRIAK 3

Basauriko egoitza: Basozelai kalea 11, -3 42 Posta kutxa - 48970 - Basauri (Bizkaia) Tel. 94 440 66 92 - [email protected] Lege gordailua: BI-1366-2014

Koordinatzailea: Jon Villapun - [email protected] Erredakzioa: Maider Ibañez - [email protected]: 94 440 66 92 - [email protected]

Kolaboratzaileak: Dani Maiz, Janire Lopez, Leire Palacios, AEK Bolintxu, AEK Barandiaran, Enrike Jaio Kultur Elkartea

Diseinua: Hopper InkMaketazioa: GeuriaBanatzailea: Zarata Studio Inprenta: BEPSA

Laguntzailea: Basauriko Udala

Argitaratzailea: Ameba Kultur Elkartea

Babesleak: Basauriko Euskara Aholku Batzordea: AEK Bolintxu, Basauriko Bertso Eskola, Basauriko Udal Euskaltegia, Basconia Kirol Elkartea, Bidebieta Irra-tia, Enrike Jaio Kultur Elkartea, Sustraiak Kultur Elkartea, Basauriko ikastetxeak, Basauriko Kirol Elkarteak.

Erredakzio bilerak eta kontaktua: Gutunak, iritziak, oharrak, agenda [email protected]

MAIDER IBAÑEZ Etxebarri

torpena. Maiatzean Galdakaoren hitzarmena heldu zen eta Uda-lak gasa ustiatzeko eta erauzteko ezohiko teknika arbuiatu zuen. Basaurik ere bat egin du frackin-garen kontra 2015eko urtarrileko udalbatzarrean erabakia hartu on-doren.

Sagarrak Taldearen esanetan, “frackinga hainbesterako da nego-zio, Estatu Batuetako konpainiek etorkizuneko merkatuan kokatzen baitute. New York Timesek berak artikulu batean adierazi zuen frac-kingak beste burbuila bat sortuko duela”.

HEGO URIBE Erredakzioa

Bridgestone, kardio-babesleku eremu bihurtu den Bizkaiko lehen industria

BASAURI. Basauriko Bridges-tone plantak Kardio-babesle-ku zirtagiria jaso berri du Es-painiako Medikuntza eta Lan Segurtasun Elkarteak (SEMST) emana. Hala, segurtasun eta lan osasun politikan beste pauso bat eman du enpresak eta ziurtagiri hau jaso duen Bizkaiako lehen industria da.

FRACKINGAREN KALTEAKKutsadura akustikoa, aire kutsa-dura, paisaien kutsadura edo ur kutsadura dira kalterik nabarme-nenak. “Osasunari dagokionez, kimikoen artean egon badaude mutagenikoak edo minbizi-sor-tzaileak, besteak beste. Hori gutxi balitz, gorputzak ez ditu sustantzia horiek botatzen eta metatu egiten dira”.

IX. EKOZINEMALDIAEgun hauetan 9. Ekozinemaldia os-patzen ari da Euskal Herriko hain-bat herritan eta gurean, Basaurin izango da martxoaren 25ean eta 26an, Dorretxe taldearen eta Sa-garrak Talde Ekologista-Ekologis-tak Martxan taldearen eskutik. Bertan frackingak sortzen dituen kalteak azalduko dira bost film eta dokumentalen bitartez.

Martxoaren 25ean “Decreci-miento en un minuto”, “Argenti-na libre de fracking”, “Fractura, la maldición de los recursos”, eta “¡Dame más gas!” filmak ikusi ahal izango dira 19:00etan Ibaiga-ne Kultur Etxeko areto nagusian. Proiekzion ondoren, Fracking ez Plataformako kide bat etorriko da eta gaiari buruz jardungo da. Mar-txoaren 26an, berriz, Gus Van San-ten “Tierra Prometida” filma ikus-gai izango da Social Antzokian, 20:00etan eta 22:00etan.

Era berean, sektorearen barruan erreferente bihurtu da aitzindaia izateagatik.

Kardio-babeslekuak beharrez-koak diren baliabide guztiak ditu bihotz geldiketa jasango duen pertsonari laguntzeko eta bere bi-ziraupena hobetzeko. Zentzu ho-rretan, Bridgestonek lau Kanpoko Desfibrilagailu Automatiko (AED) ditu, baita horien erabilerarako langile profesionalak ere. Desfibri-lagailu hauen helburua edozein pertsona salbatzea da, kontuan hartuta desfibrilazioa egin behar den momentutik minutu bakarra atzeratzeagatik, bizirauteko au-kera %10 baino gehiago jaisten dela.

Page 4: 007. Geuria aldizkaria - 2015 apirila

# 007 GEURIA APIRILA 20154 HERRIAK

1985eko martxoa. Data horretan sortu zen irabazi asmorik gabeko Danbolin Txistulari Elkartea, Indar-tsu, Edurre eta Agintzari Dantza Tal-deetako txistularien elkartzea gau-zatu zenean. Ordutik hona 30 urte igaro dira eta oraindik Basauriko eta inguruko herrietako kaleak txis-tuaren doinuaz alaitzen dituzte. Ur-teurrena ospatzeko, apirilaren 18an kontzertua eskainiko dute Social An-tzokian.

50. hamarkadan “entzutez” jo-tzen zuten bizpahiru txistulari zeu-den Basaurin eta Rafa Colás klari-nete jolearen ardurapean txistulari talde txikia sortu zen. Garai horretan San Migelen ere beste talde bat sor-tu zen: Patxi Ibarra bizilagunak -mor-gatarra jaiotzez- txistuaren eta dan-bolinaren trebetasuna irakasten hasi zen. “Rafa zein Patxi ezinbestekoak izan ziren Indartsu eta Edurre Dan-tza Taldeen sorreran eta 80. hamar-kada hasierara arte txistua jotzen irakatsi zuten San Migel eta Ariz au-zoetan”, dio Imanol Pagola Danbolin Txistulari Elkarteko lehendakariak. 1975. urtean Pozokoetxe auzoan Agintzari Dantza Taldea eratu zen. Hala, euskal folkloreko hiru talde basauriarretan berrogehi txistulari inguru zeuden 80. hamarkadan.

Hala ere, baliabide eta irakas-le eskasia zela eta, txistu irakaskuntzaren etorkizu-na kolokan jarri zen eta 1983an hiru dantza taldee-tako txistulariek Basauri-ko Udalari solfeoa, txistua, danbolina, silbotea eta ata-

bala irakasteko elkartea sortzea pro-posatu zioten. Urte hartako abuz-tuan izan ziren uholdeen ondorioz, 1985era arte atzeratu zen Basauriko Udal Txistu Eskolaren sorrera. Esko-la horri esker, ikastetxeetan klaseak antolatzen hasi ziren eskolaz kan-poko ekintza moduan. Horiek horre-la, “alde batetik banda zegoen eta beste alde batetik txistua irakasteko eskola”, dio Pili Castro kideak. 1994. urtean elkarte ofizial moduan sortu zen Danbolin Txistulari Elkartea.

Basauriko Musika Eskola mar-txan jarri zenean, Danbolin elkartekoek erabaki zuten txistua irakasteari utziko zio-tela: “Izan ere, Musika Esko-lan profesionalak daude eta bertan txistua ondo ikasteko errekurtso gehiago egon-go zirela pentsatu genuen.

Orduan erabaki genuen banda ba-karrik izan behar genuela”, dio Cas-trok. Azken urteotan ikasle kopurua txikiagotu bada ere, Txistulari Taldea egonkor mantendu da eta gaur egun 30 lagun inguru daude: “Gazteenak 25 urte ditu eta helduenak 60 urte”,

2015ean Danbolin Txistulari Elkarteak 30. urteurrena ospatuko du. Apirilean kontzertu berezia eskainiko dute Social Antzokian eta eurekin batera hainbat kolaboratzaile igoko dira eszenatokira

dio Aitor Ogiza kideak. Danbolin Txistulari Elkartearen

erronka nagusia Musika Eskolako ikasleek euren ikasketak amaitu ondoren bandara salto egitea da: “Horren alde lan egiten ari gara. Adi-bidez, Social Antzokian emango du-gun emanaldian Eskolako hainbat ikaslek parte hartuko dute”.

GAUR EGUNGO MUSIKARA MOLDATUZAitor Ogiza txistulariaren iritziz, gure eskualdean euskal folklorearen egoera ez da orain dela urte batzue-tako berbera: “Lehen ume eta gazte gehiagok ematen zuten izena dan-tza taldeetan, baina gaur egun ikasle kopurua murriztu egin da”. Eskolaz kanpoko ekintza aukera ugari da-goela argudiatu du Pili Castrok, “es-kaintza zabalagoa izatean, normala da euskal folklorea irakasten duten lekuetan jende gutxiago egotea”. Hala ere, Imanol Pagolak argi izpia ikusten du: “Basaurin hiru dantza tal-de ditugula azpimarratu behar dugu. Gainontzeko hiriekin edo herriekin konparatuta, Basauri oso berezia da”.

Egoera horren aurrean, Danbolin Txistulari Elkartean txistuaren mun-duari beste ikuspegi bat ematen ahalegintzen dira: “Euskal musika lantzen dugu, baina beste motatako musika ere jotzen dugu. Gaur egun-go musikara egokitzen dugu txistua-ren doinua. Adibidez, apirileko kon-tzertuan tango bat eta soinu banda bat joko ditugu, besteak beste”.

Pili Castroren esanetan, “txis-tua zaletasuna da guretzat. Ez gara profesionalak, gu ez garelako txistua jotzetik bizi. Doan egiten dugu gure lana, eta Udaletik edo ekitaldi baten truke jasotzen dugun dirua elkarte-ko gauzetarako erabiltzen dugu.

MAIDER IBAÑEZ Basauri

“Danbolin Txistulari Elkartean txistuari beste ikuspegi bat ematen ahalegintzen gara”

Egitaraua guztiz zehazteko zer-tzelada pare bat falta den arren, 30. urteurrena ospatzeko eki-taldi berezi bat prestatu dute: apirilean Social Antzokian es-kainiko dute kontzertua. “Hiru zatitan banatuko dugu emanal-dia: Danbolin Txistulari Elkar-teak zati bat egingo du, beste zati bat gonbidatu bezala eto-rriko den Berriozarreko Doinua bandak eskainiko du eta azke-nik -zatirik politena seguras-ki- bi taldeen arteko nahasketa egingo dugu. Joan den urtean eurekin egin genuen elkartru-kea eta aurten eurak Basaurira etorriko dira”, dio Pili Castrok.

Era berean, kontzertuan zehar, bai Danbolinen zatian

30 URTE HERRIGINTZANEMANALDIA SOCIAL ANTZOKIAN

bai Doinua bandarekin batera egingo duten zatian, kolabora-tzaileak izango dituzte: pianoa, soinua, kontrabaxua, Basauri-ko Zirzira eta Koral Abesbatzak, Agintzari, Basauritar eta Edurre Dantza Taldeak, Bizkaiko Gaite-roak eta Musika Eskolako ikas-le batzuk, besteak beste: “Oso ikuskizun polita izango da, behin bakarrik egingo dugula-ko”.

Social Antzokiak berak pres-tatu du “30 urtez herria eginez” lema eta kartela. “Sorpresa izan da guretzat. Guk ez genuen horren berri eta oso gustura gelditu gara hautatu duten le-marekin”, dio Imanol Pagola lehendakariak.

Kalejira Basauriko Solobarria plazara bidean :: Danbolin Txistulari Elkartea

Azpimarratzekoa da Basaurin hiru dantza taldea egotea

Imanol PagolaDanbolin Txistulari Elkartea

Txistua zaletasuna da guretzat. Doan egiten dugu

gure lanaPili Castro

Txistularia

Page 5: 007. Geuria aldizkaria - 2015 apirila

# 007 GEURIA APIRILA 2015 HERRIAK 5

Hego Uribeko Korrikaren aurpegiakEuskararen aldeko lasterketa gauzatzeko eragile askoren lana behar da: AEKko irakasleak, kilometroa erosi duten elkarteak, laguntzaileak eta dendariak

JANIRE EGAÑAIRAKASLEA

GALDAKAO. Korrikako prozesua urtebete lehenago hasten da. AEKko irakasleok denok dau-kagu ardura guri dagokigun herrian Korrika goitik behera antolatzeko: kilometroak sal-du, Korrika Lagun dendetan lan egin, kuestazioa eta ekintza

“Korrikak gogorarazten digu euskarak oraindik lan handia daukala egiteko”

kulturalak antolatu... Horretarako laguntza eskatzen diegu herrian dauden taldeei eta elkarteei eta bertan osatzen dugu herriko Korri-ka Batzordea. Horrela hasten gara puzzle guztia eraikitzen.

Eskualde mailan arduradun bat dago; aurten Basauriko bati toka-tu zaio eta eskualdean behar diren gauza guztiak berak kontrolatzen ditu. Komunikazio aldetik, gaur egun whatsapp bidez asko komu-

PACO SERAKORRIKA LAGUNTZAILEA

BASAURI. Gutxi gorabehera hamar urte daramat Korrika Laguntzaile izaten. Pankartak egiten ditugu, ka-leak apaintzen ditugu eta Korrikan bertan parte hartzen dugu. Korrika Laguntzaile izateak Korrikaren in-

“Korrika Laguntzaile izateak Korrikaren inguruko gauza guztietan laguntzea esan nahi du”

MIREN URRETXUKAREAGA AUZO ELKARTEA

BASAURI. Kareaga auzoaren kasuan, jendeak ohitura du Korrikan parte hartzeko. Ko-rrika Basauritik pasatzen den egunerako deialdia egiten dugu, baita paellada egunera-ko -20 bat lagun elkartu gara aurten- eta kuestaziorako ere, besteak beste. Kuestazioaren kasuan, guk antolatzen dugu gure kabuz; aurten Kareaga-ko pintxo-potean atera gara. Gainera, gure kuestazioa beti izaten da berezia: oraingoan megafonoarekin atera gara eta mugikorrarekin Korrikako abesti guztiak jarri ditugu, bai kalean bai tabernetan. Karea-gako jendeak oso jarrera ire-kia du eta kuestazioan parte hartu du.

Auzo Elkarteak eta Jubi-latuen Etxeak ordaintzen du kilometroa eta ondoren leku-koa nork eramango duen era-bakitzen dugu bilera batean. Lekuko eramailea izateko auzoko jende esanguratsue-netariko bat hautatzen dugu: batzuetan ez dira euskaldu-nak, baina euskararen aldeko jarrera azaltzen dute.

“Kuestazioa gure kabuz antolatzen dugu auzo elkartean”

AITZOL AYO / RAFA SERNAZOROZ SORO JATETXEA

BASAURI. Urte asko daramatzagu tabernari edo dendari moduan Ko-rrikarekin kolaboratzen. Lagunarte-ko harremana daukagu Basauriko Bolintxu euskaltegiarekin eta Korri-ka urtea denean guregana etortzen

“Egiten dugunarekin gutxi laguntzen diogu Korrikari, baina gutxi hori asko ere izan daiteke”

dira. Gure aldetik diru-ekarpena egiten dugu Artunduagako kirol-degiaren eta Basozelaiko Gizarte Etxearen izenean. AEKko kideak guregana etortzen direnean, galde-tu egiten digute ea zenbateko ekar-pen ekonomikoa egin dezakegun. Hala ere, krisiaren ondorioz dirurik eskaini ezingo bagenu eta bazkari

guruko gauza guztietan laguntzea esan nahi du: petoak banatu edota ibilbidean zehar eta ikastetxeetan -Korrika Txikian- ur botilak banatu, besteak beste.

Gure laguntzarekin ekarpen pertsonala eta herrikoia ematen dugu. Lan boluntarioa da eta gure esker ona adierazten diegu AEK-ri eta Korrikari. Euskararen aldeko

herri mugimendu ikaragarria da. Ni erdalduna naiz, baina oso gus-tura laguntzen dut. Beharrezkoa ikusten dut euskara bultzatzeko, gehienbat gazteen artean. Kon-tzientzia piztu behar da gizar-tean. Nire ustez, ez dago Korrikak eta Athleticen partidek mugitzen duten jendetzarik mugitzen duen beste ekitaldirik.

nikatzen gara -modernizatu egin gara-, baina ahal dugunetan elkar-tu egiten gara.

Korrika momentu batean he-rri batetik pasatzen den gauza da, baina indar handia dauka. Momen-tu horretan bertan Korrikak badau-ka kontzientzia hartzeko puntu hori: nire ustez, gogorarazi egiten digu euskarak oraindik lan handia daukala egiteko eta lan metaketa handia dela.

bat oparituko bagenu ere ez lu-kete problemarik jarriko.

Gure ustez, egiten dugu-narekin gutxi laguntzen diogu Korrikari, baina gutxi hori asko ere izan daiteke antolatzaileen-tzako. Beti eman eta egin daite-ke gehiago, baina dagoenarekin konformatu behar dugu.

Page 6: 007. Geuria aldizkaria - 2015 apirila

# 007 GEURIA APIRILA 20156 HERRIAK

KORRIKAREN ‘B’ ALDEATXOMIN BEDAR

KORRIKA LAGUNTZAILE OHIA

Badator! AEKko irakas-lea da korrika datorre-na. Begirada zorrotza

dauka, aditua eta aritua, aztoreek harrapakinak ikuskatzeko, aukera egokia baliatzeko eta arrakasta ziurtatzeko darabilten bezalakoa. “Laguntzaile” bila ari da. Bai, zera, laguntzaile! Korrikarako astolana egingo dion langile bila dator tu-nante madarikatua!

Aztia da AEKko irakaslea per-tsonak analizatzen; badauka sen in-natoa pertsonak berera erakartze-ko, berezko etorria baitauka jendea konbentzitzeko. Badaki zeinengana jo; badaki euskararenganako lotura afektiboa detektatzen eta bere hel-buruetarako erabiltzen.

Horrelako tekniken jabe dena erraz ailegatzen da egoera animiko egokian dagoen pertsonarengana. Horietako bat nintzen ni KORRIKAn “laguntzaile-sarean” harrapatu nindutenean. Kokoloa ni! Larrutik ordaindu nuen inozokeria!

KORRIKAn arlo ekonomikoa kontu garrantzitsuena zela azpi-marratu zigutenez, atoan ekin nion diru bilketari: Korrika Laguntzai-le txartela saltzen kuadrilakoei, familiakoei, lankideei... Herriko dendetan-eta ibiltzen nintzen, Korrika Laguna txartelpeko atra-koak egiten. Dirurik ez gastatzea-rren, -Kasuen Sos, Txakur-txiki eta Mari-txanpon!- ekitaldietarako mahaiak, aulkiak, material astunak garraiatzen ibiltzen ginen ni eta ni bezalako “laguntzaileak”. Eta ho-rrela, jo ta ke, KORRIKA pasatu arte.

Lortu nuen mundu horreta-tik aldentzea, ederki kostata izan bazen ere! Lagunik gabe geratu nintzen (KORRIKA garaian ikusten nautenean, alde egiten dute); he-rriko hainbat dendatara sartzeko lotsaz ibiltzen naiz oraindik ere; lunbalgiak astindu ederrak ema-ten dizkit noizean behin. Baina, tira, behintzat irten egin nintzen. Nirekin batera egon ziren beste batzuek, ordea, bertan segitzen dute, harrapatuta. Gizajoak!

Gero eta gutxiago falta da Hego Uribe eskualdean euskararen alde korrikan hasteko. Izan ere, martxoaren 28an helduko da gurera 19. Korrika. Eta hori kaleko giroan nabari da: euskararen aldeko lasterketaren kartelek eta mu-ralek herrietako hormak hartu dituzte.

Horren harira, Korrikaren atzeko lanari erreparatu behar diogu, ez baita egun batzuetan dena antolatzen. AEK-ko egitura nazionalean Korrika toka-tzen ez den urtean ere badago jendea horretarako soilik lanean, eta hainbat kontu lotzen dituzte: “Irudi aldetik non-dik jo nahi den, hasierak/amaierak pro-posatzen dira eta omendua eta mezua

MAIDER IBAÑEZ Basauri

Hilabeteetako lana, Korrika Hego Uribe eskualdetik pasatzekoHamar eguneko ekitaldia izan arren, Korrika hilabete askotako antolaketa da. Geuria Etxebarriko eta Basauriko arduradunekin izan da herri txikietan eta handietan Korrikaren nondik norakoak ezagutzeko

zein izan daitezkeen, besteak beste, zehazten dira”, dio Erruben Del Cura Basauriko AEKko kideak: “Ondoren, es-kualdeoi galdetu egiten zaigu nondik ikusten dugun beharrezko Korrika pa-satzea. Horrek ez du esan nahi guk esa-ten dugun guztia onartuko dutenik”.

Antolaketa lanei dagokienez, ekainetik aurrera eskualdeko AEKko kideek proposamenak eta ideiak bo-tatzen dituzte: “Basauriren kasuan, lanaren zatirik garrantzitsuena urritik aurrera egiten dugu: aurkezpena non egin, Udalei zein eskari egin behar zaien pentsatzen dugu, baita plantea litezkeen kultur ekitaldien arabera zer behar tekniko izango ditugun ere”, dio Del Curak. Kuestazio eguna ere oso garrantzitsua da (aurten martxoa-ren 8an izan da). Izan ere, Errubenen

ustez, “kalera ateratzeko lehenengo egun potentea da eta herria girotzea eta jendea erakartzea dira hel-buru nagusiak”.

Etxebarrin, urtarrilaren amaieran hasi ziren anto-lakuntzarekin. Hamabost egunean behin egin dituzte bilerak eta bertan, “Korrika bera antolatu dugu, baita Korrika Txikia ere. Azkenik, kultur jarduerak ere ados-ten ditugu. Prozesu erraza izan da”, dio Aitor Idiakez Etxebarriko Korrika ardu-radunak: “Etxebarrik duen kilometro kopuruari erre-paratuz -lau kilometro-, guk zehaztu egiten dugu ibilbi-dea, fisikoki, eta gero zatiak markatzen ditugu. Azken urteetako ibilbide ia ber-dina da aurtengoa”. Idiake-zek aitortu duenez, “gero eta elkarte gehiagok parte hartzen du eta horren on-dorioz, tarteak gero eta mo-

tzagoak dira”. Egoera horren aurrean, lekukoa eraman ahal izateko bikoteak egin behar izan dituzte, “elkarte mota-ren arabera”.

KORRIKA BATZORDEAK, JENDETSUENAK“Herri mailan dauden herri batzordee-tatik jende gehien etortzen den ba-tzordea Korrikakoa da”. Horretan argi agertu da Aitor Idiakez. Esate batera-ko, aurreko urtean hogei elkartek par-te hartu zuten Korrika Batzordean eta aurten hogeita bik: “Bakoitzak bere in-teresak eta bere motibazioak ditu, bai-na euskaraz gain kirol kutsu hori ere badauka Korrikak, orduan, oso gustu-ra etortzen dira”. Etxebarri herri txikia izanagatik Batzorde bakarra dute eta bertan Udaleko euskara arloaz gain, “era guztietako elkarteek parte har-

tzen dute: kirol eta kultur elkarteak, ikastetxeak eta guraso elkarteak, bes-teak beste”.

Basauriko egoera bestelakoa da: “44.000 biztanleko hirian ez litzateke funtzionala izango Batzorde bakarra eratzea”, dio Erruben Del Curak. Ho-riek horrela, arlokako banaketa egiten dute: langileak, kultura, hezkuntza, he-rri mugimenduak, txokoak eta auzo el-karteak. Guztira, hamahiru bat batzor-de daude Basaurin.

Ekarpen ekonomikoari dagokio-nez, bai Etxebarrin bai Basaurin elkarte gehienek horren alde egiten dute, “bai-na dirurik jarri ezin duenak ere asko laguntzen du: adibidez, 3.000 ur botila supermerkatutik hartu eta ibilbidean zehar kokatzen dituzte, kartelak egiten dituzte, herria dekoratu eta abar luze bat”, bat egin dute bi arduradunek.

Erruben Del Cura, Basauriko AEKko kidea :: Geuria

Aitor Idiakez :: Geuria

HEGO URIBE

KM LEKUKOA NON

2305 Ugaoko Udala Palmondoa

2306 Ugaoko Eskola eta Guraso Elkartea Txakala

2307 Etorki Dantza Taldea eta Ugaoko Jubilatuak BBK

2308a Ugaoko Gazte Asanblada eta Ezker Abertzalea Lurdes taberna

2308b Ugaoko Merkatari Elkartea eta Ugao CD Ugaoko sarrerako errotonda

2309a Ugao Mendi Taldea Carburos

2309b Ahuntzetapiku Bentakorreka

2310 Arrigorriagako Institutua Ajarteko gasolindegia

2311 Ariz Berri / Arguia Pilota Eskola / Gure Magalean / Etorkizun - Sugar taberna

2312 Zaratamoko Udala eta Zaratamoko Eskola Kultur Etxea

2313 Arrigorriagako Eskola Zubi Zaharraren sarrera

2314 Abarrak Kultur Elkartea Lonbo aretoa

2315a Mikelats Kultur Elkartea Atxukarroko zubia

2315b Sofia Taramona eskola Eskola

2316a San Migelgo Auzo Elkartea Barraida sarrera

2316b Merkabilbo Gasolindegia

2317 Emakumeak Marienea

2318 Txokoak Udaletxea

2319 Kareaga Auzo Elkartea Astoak

2320 Langileak Udaletxea

2321 Euskara Miradoreak/postetxea

2322 Auzo Elkarteak Bingen Anton Ferrero

2323 Kirola Arizko kioskoa

2324 Hezkuntza Anbulatorioa

2325 AEK Mojaparte kaleko Stop-a

2326 Kultura Solobarria plaza

2327 Herri Mugimenduak Pozokoetxeko pintadak

2328a Etxebarriko Udala Baskoniako zubia

2328b Harribide eta Soñuzale Pasarela

2329 Kukullaga eskola / Elkar Guraso Elkartea

/ Institutua / Guraso Elkartea San Antonio / Euskal Herria

2330a Arpela Euskara Elkartea eta Berbalapiko Etxebarriko eskola

22:45 ·UGAO 23:15 ARRIGORRIAGA 23:45 BASAURI23:35 SAN MIGEL

Page 7: 007. Geuria aldizkaria - 2015 apirila

# 007 GEURIA APIRILA 2015 HERRIAK 7

19. Korrika hemen da eta Ba-saurin Be Bagara ekimenak or-dezkaritza izango du oraingoan ere: “2012ko abenduaren 2an Basaurin Be Bagara ozen aldarri-katzen hasi ginen auzolan eder batean. Zenbait hilabete geroa-go Korrikarekin ‘Euskara eman genion elkarri’ beste behin ere. Eta gero eta argiago dugu bidea elkarrekin egiteak Euskahaldun-du egingo gaituela”, diote eki-meneko arduradunek.

Euskalgintzako kilometroan lekukoa nork eramango duen erabakitzen ari ziren bitartean,

AZAROAREN 29AN12 ORDUKO BASAURIN BE BAGARA

Euskarabilakoek “ideia zoroa” izan zuten: “Zergatik ez osatu oraintxe, aurtengo Basaurin Be Bagara eki-meneko aurkezle taldea, beraiek izan daitezen lekuko eramaileak?”.

Horiek horrela, boskotea sortu zuten: Sonia Jimenez, Joseba Ibarra, Leire Amarika, Aitor Briongos eta Itziar Ituño. Lekukoa elkarrekin era-mateaz gain, azaroaren 29an ohol-tza gainera igoko dira Basaurin Be Bagara ekimeneko aurkezle lanak egiteko. Hamabi orduko egitaraua prestatuko dute antolatzaileek. Da-tozen hilabeetan lotuko dute egu-neko egitaraua.

MEREZIDUENA

Korrika badator! Bada-tor KORRIKA!. Korrika-ren hainbat ediziotan

hartu dut parte, eta esan behar dut oso pozik ibiltzen naizela la-nean, ahal dudan guztian lagun-tzen, lan egiten, antolatzen eta animatzen, uste dudalako AEK-k egiten duen lana txalogarria dela. Euskaltzalea naiz eta euskara-ren aldeko ekitaldi hau oso-oso garrantzitsutzat jotzen dut. Biho-tzeko kutuna da niretzat.

KORRIKAren hastapenetatik kolaboratzen dut. AEK-koek noiz deituko egoten naiz. Lagunak, familiakoak eta lankideak inpli-katzen ditut laguntza emateko, hain premiazkoa den arlo eko-nomikoan kolaboratzeko, herrian antolatzen diren ekitaldietara joatera animatzeko, Korrika pasa-tzen denean zati batean korrika egiteko..

Gure auzoak kilometro bat erosi izan du orain arteko edizio guztietan. Kilometroa erosteko dirua ateratzeko hainbat kontu egiten ditugu: zozketak, pin-txo-poteoa eta horrelakoak. Eta Korrika pasatzen den egunerako, edo gauerako, sardinada presta-tzen dugu Korrikaren zain egoten garen bitartean. Oso ekitaldi animatua izaten da.

Behin izan nuen lekukoa era-mateko aukera, eta ezin dut des-kribatu sentitu nuena: furgoneta atzean nindoan, argi-fokoak ni argiztatzen, furgonetatik animo deiak entzuten, eta ni lekukoa eskuan nuela, laino batean, es-paloietan zegoen jendetzaren txaloak, oihuak...entzun gabe; poza, zirrara, negar egiteko go-goa, emozioari ezin eutsita.

Gogoangarria, benetan! Ahaz-tu egiten dira egindako lanak, bilerak, eta kontu horiek guztiak. Merezi du! Benetan zoragarria da AEK-k euskararen alde antolatu-tako lasterketa erraldoia, Zazpi Euskal Herrietan barna ibiltzen den ekitaldia!

MARITXU GALAIHASIERATIK KOLABORATZAILEA

Sonia Jimenez, Joseba Ibarra, Leire Amarika, Aitor Briongos eta Itziar Ituño basauriarrek lekukoa eramango dute 19. Korrikan, eta Basaurin Be Bagaran aurkezle izango dira

19. Korrikan lekukoa eramango du Aitor Briongos basauriarrak. Euskal-gintzako kilometroan egingo du, lau lagunekin batera: “Ohore handia da. Lekukoaren eramaleak kultura eta herri mailan oso pertsona ezagunak izan dira. Korrikaren sorrera ezagutu genuenontzat, euren pare sentitze-rakoan, zirrara berezia sortzen dizu”, dio Briongosek.

Basaurin Be Bagara ekimenari esker, auzo bakoitzeko ordezkariek eramango dute lekukoa. “Ni Arizko Ikastolako ordezkaria naiz, berta-ko ikasle ohia eta ikasle baten gu-rasoa bainaiz”, azaldu du Aitorrek. Aurreneko aldia izango da lekukoa eramango duena eta aukera eman ziotenean “berehala” baiezkoa eman zuen: “Orain dela hainbat urte nire gurasoek eraman zuten. Ohore handia da haien urratsak jarraitzea. Oraindik gogoratzen dut. Une har-tan sentitu nuen zirrara nire semeak sentitzea gustatuko litzaidake”.

Aitor Briongosek askotan par-te hartu du Korrikan, eta ez Basauri bakarrik; Donostian, Gasteizen eta Iruñean ere bai, besteak beste. Ho-rren harira, bitxikeria kontatu digu: “Ikasle garaian Zarrakastelutik Kase-daraino joan ginen Korrikan, gauez, euskararen alde Nafarroako Bardee-tan barrena”.

“Lekukoa eramateak zirrara berezia sortzen dizu”

Ezker-eskuin, Sonia Jimenez, Joseba Ibarra, Itziar Ituño, Leire Amarika eta Aitor Briongos :: BBB

Aitor Bringos | Lekuko eramalea

BASAURI Erredakzioa

HEGO URIBE

2322 Auzo Elkarteak Bingen Anton Ferrero

2323 Kirola Arizko kioskoa

2324 Hezkuntza Anbulatorioa

2325 AEK Mojaparte kaleko Stop-a

2326 Kultura Solobarria plaza

2327 Herri Mugimenduak Pozokoetxeko pintadak

2328a Etxebarriko Udala Baskoniako zubia

2328b Harribide eta Soñuzale Pasarela

2329 Kukullaga eskola / Elkar Guraso Elkartea

/ Institutua / Guraso Elkartea San Antonio / Euskal Herria

2330a Arpela Euskara Elkartea eta Berbalapiko Etxebarriko eskola

KM LEKUKOA NON

2330b Gure Esku Dago eta Eutsuna Txiki Otaegi plaza

2331 Etxebaila eta Merkatariak Ludoteka

2332 Euskaltegia eta Igeriketa Sinkronizatua Taldea Etxebarriko eskola

2333 Bridgestone Baskonia zubia

2334 Aperribai Aperribaiko errotonda

2335 AEK eta Agiñalde S.L. Firestoneko 1. txaletea

2336 Udal Euskaltegia Autopista zubipea

2337 EA eta Galdakao Bizirik Bengoetxeko 1. errotonda

2338 Udaleko langileak Bengoetxeko Institutua

2339 Guzur Aretxa Urreta eskola (Bizkaia kalea)

2340 Anbulatorioko langileak Anbulatorioa (Bizkaia kalea)

2341 Eskolak Bizkai kalea eta Muguru bidegurutzea

2342 EPA Bernart Etxepare eta Muguru (Plaza Gorria)

2343 Ganguren J.B. Uriarte eta Pontzi Zabala (Eroski)

2344 Institutuak Euskadi kalea eta J.B. Uriarte (BBK)

2345 Gure Esku Dago eta Gazte Mugimendua Abusu (Suhiltzaileak)

2346 Galdakao-Usansolo Ospitalea Urgoiti (Muebles Shiade)

2347 EAJ / Guraso Elkartea / Ludoteka / Obaba Haurreskola

/ Ujaba / Unkina Elkartea Ospitalean

2348 Euskara Taldea / Burtotza M.T. / Gure Esku Dago

/ Saskibaloi / Umore Ona / Esku pilota Barruko zubia

2349 Peña Athletic / Gazte Berri / Lamintxu G.A. / Gorosibai A.E.

/ Usansolo Herria / Oianarin D.T. Iturritxu kalea

00:34 ETXEBARRI 1:00 APERRIBAI 1:10 GALDAKAO 1:35 USANSOLO

Page 8: 007. Geuria aldizkaria - 2015 apirila

Orain dela zortzi urte hasi zen Azu-cena Campo (Leon, 1962) Korrikaren alde pausoak ematen. Hamar urte zituela Galdakaora etorri zen fami-liarekin eta ordutik hona hainbat ekintzetan parte hartu du euskararen alde. Lagun talde batekin sortu zuten Galdakaoko Euskara Elkartea: “Gal-dakaon euskara bizirik mantentzeko ahaleginak egin genituen”. Hasierako

urte hartatik gaur egunera arte AEK eta lagun talde horren artean elkarla-na izan dela nagusi adierazi digu. Hori dela eta, gehienak Korrika Laguntzaile bihurtu dira.

Galdamintza esango banizu...Orain dela zortzi urte sortu genuen Galdakaoko Euskara Elkartearen ize-na zen. Elkartean geunden gehienak euskara ikasleak ginen, baina pare bat irakaslek ere parte hartu zuten. Gaur egun elkartea desagerturik dago.

Nola egin zinen Korrika Laguntzaile?AEKrekin beti izan dut kontaktua euskara ikaslea nintzenetik. Momen-

“Korrikak gogorarazten digu euskara zein garrantzitsua den”

Azucena Campo | Galdakaoko Korrika Laguntzailea

tu hartatik aurrera euskaltegiak zer behar duenaren arabera laguntzen diet beste lagun talde batekin batera.

Esate baterako...AEKko kideekin elkartzen ginen bile-raren batean eta zer behar zuten adie-razten ziguten: Korrika etorri aurretik ibilbidea markatzea, dendetara joan eta Korrika Lagunak bilatzea, Korrika Laguntzaile izateko gutunak bidal-tzea, pankartak egin eta hauekin ka-leak apaintzea, besteak beste. Eta, laguntza hori noiz hasten da martxan?Korrika hasi baino hilabete batzuk

# 007 GEURIA APIRILA 20158 HERRIAK

Azucena Campo, Galdakaoko Barandiaran euskaltegian :: Geuria

Leonen jaioa, Galdakaora etorri zen umetan familiarekin n Beste euskara ikasle batzuekin batera, Galdamintza elkartea sortu zuen orain zortzi urte

EUSKARAZ

lehenago hasten gara gauzak anto-latzen, baina aste batzuetako kontua da gure lana. Egun eta ordu zehatz batzuetan elkartzen gara Korrika La-gunok. Adibidez, egun batean bi ordu-tan gutun guztiak bidaltzen dizkiegu dendariei eta beste batean kartelak jartzen ditugu. Aste gutxi batzuetako kontua besterik ez da.

Elkarlana oso garrantzitsua izango da Korrika Laguntzaileek egiten du-zuen lan horretan...Bai, hasieran elkarte moduan hasi gi-nen, baina gaur egun norbanako lana da eta guztion artean ados jartzen gara gauzak antolatzeko.

Guztira zenbat lagunek parte har-tzen duzue Korrika laguntzen?Jende dezente elkartzen gara: ba-tzuk Berbalagun programako par-taideak gara eta beste batzuk Gal-dakaoko euskaltzaleak dira, baita euskararen alde dauden erdaldunak ere. Ez dago parte hartzaile kopu-ru zehatzik. Izan ere, gure lanaren, denboraren eta ordutegien arabera elkartzen gara.

Eta, Korrika urtea ez denean...Hainbat ekintzetan parte hartzen jarraitzen dugu. Esan dizudan mo-duan, Berbalagun programaren bi-dez mantentzen ditugu bai gure kontaktuak bai gure jarduerak eta AEKtik antolatzen dituzten ekintza guztietan parte hartzen dugu.

Euskarari dagokionez, uste duzu gazteek parte hartzen dutela eus-kararen eta Korrikaren aldeko eki-menetan?Bai, nire ustez parte hartze handia dago euren aldetik euskararen al-deko ekitaldiak egiten direnean. Eta Korrikari dagokionez, batzuk are gehiago inplikatzen dira.

Lehenengo Korrika eta 19. Korrika ezberdinak omen dira...Lanaren aldetik, nire iritziz gaur egun beti egin behar da lehen bai-no lan gehiago. Borondatezko lana da, baina oso beharrezkoa. Euskara sustatzearen alde denean beti egin behar da zerbait gehiago eta inpli-kazio gehiago eskatzen du horrek. Gaur egun egiten dugun lana gu-txi da euskararentzako eta gazteek kontzientzia gehiago izan behar lu-kete.

Korrikaren aldeko laguntzari esker, zein da egiten duzun hausnarketa?Nire ustez, jendeak jarrera positi-boa du eta horrela jarraitu behar du denbora luzez. Korrikak poza eta jaia esan nahi du, euskararen alde egiteko pauso oso handia. Herri eta probintzia ezberdinetako herrita-rrak elkartzen ditu eta hori oso abe-rasgarria da: gogorarazi egiten digu euskara zein garrantzitsua den.

MAIDER IBAÑEZ Galdakao

HEGO URIBE

Page 9: 007. Geuria aldizkaria - 2015 apirila

# 007 GEURIA APIRILA 2015 IRITZIA 9

Hizkuntzen berezko joera da eboluzioa, hizkuntza ezber-

dinen arteko elkar-eraginaren ondorio, batik bat. Elkar-eragin hori ohikoa da elebitasun egoe-ra guztietan: hizkuntzak elka-rrekin nahastu egi-ten dira, nolabait, eta bakoitzak bestearen ezaugarriak hartu eta berezko egiten ditu. Normalean ez dira egitura edo oi-narrizko arauak ordezkatzen, hizkuntzak oso desberdinak baldin badira -batzuetan bai, jakina-, baina terminologiaren alorrean oso fenomeno ohikoa da hizkuntza guztietan. Gurean, gaur egungo diglosi egoera bera izan liteke antinaturalena, Euskara eta gaztelania ez bai-tagoz maila berean, baina hori ere ez da berria. Euskarak bizi izan du, lehenago ere, elebita-sun eta diglosi egoerarik. Eus-karak aurre egin behar izan die, lehenago ere, mehatxu egoerei; horren adibide dira historian zehar beste hizkuntzetatik ja-sotako mailegu eta kalko anitzak.

Euskarak iraun izana bera ere, ezin da ulertu elkartru-ke eta askatasun egoera horri erreparatu gabe. Zenbait hizkuntzalariren ustez, Euskarak biziraun badu, hain zuzen ere, beste hizkuntze-tara moldatzeko ikaragarrizko erraztasuna daukalako izan da. Gaitasun paregabea omen du, beste hizkuntza batzuen al-dean, ondoko hizkuntzen ezau-garriak kopiatu, eta berezko egiteko, berezko oinarrizkoari uko egin gabe. Eta arautu barik egon izanak ere lagundu izan dio fenomeno horri momentu batzuetan.

Ez dut kolokan jarriko Eus-kara arautu izanak izan duen -eta hemendik aurrera izango duen- garrantzia, izan ere ezin-bestekoa da euskal hiztunen ar-

tean elkar ulertzeko baliagarria izango den eredu bat sortzea; ezinbestekoa da, era berean, hizkuntzaren maila guztietan erabilera bermatuko duen tres-na -maila ez-formaletatik hasi eta gai zientifikoetaraino-; ezin-bestekoa da, azkenik, hezkun-tzarako araututako eredu estan-darra lortzea. Zentzu horretan azpimarratuko nuke, gainera, izugarri pozgarria dela Euskarak gaur egun gai tekniko eta zien-tifikoei buruz hitz egiteko lortu duen maila, uste baitut horrek dakarkion sona oso positiboa dela maila guztietan.

Baina ez dezagun iparra gal. Ez, behintzat, eguneroko erabi-lera ez-formalean. Ez dezagun gure hizkuntza berez flexible hori, zurrun bihurtu. Arauak hiz-tunen ondorio dira -eta ondo-

ren-, eta ez alderantziz. Ez deza-gun Euskara apurtzearen beldur gabonetan ere atzeratzen ez dugun portzelanazko baxera garesti horietako bat bihurtu. Arauak ez dira erabilera berma-tuko dutenak, eta hizkuntzak erabiltzeko dira. Erabiltzeko.

Atrebentzia handia ez bada, gustatuko litzaidake 19. Korri-ka hau aprobetxatu, eta idazki honen bidez euskal hiztunei omenaldi xumea egitea. Baina ez hiztun guztiei, baizik eta be-reziki, zergatik ez, hirurogeitaka urtetik gorakoei; “Ayuntamien-tura” joaten diren horiei; ETB1

katean piperrik ere ulertzen ez duten horiei; euskaraz jendau-rrean hitz egin beharko balute, agian barregarri geldituko lira-tekeen horiei. Horiei esker bizi da, eta, gaur egun, Euskara, ez dezagun egundo ahaztu. Gehie-nak, gainera, ez dira hemen izango urte gutxi batzuk barru. Gu geldituko gara euren ordez. Eutsiko ahal diogu, eurek bezain tinko, jasotako Ondareari!

Aurten Korrikan parte har-tzen baduzu, bidean errepara iezaiezu, arretaz, Bizkaiko pa-rajeei. Izan ere, erreka ondotik igarotzean patoak ikusiko ditu-zu ahateekin batera igerian. Eta soloetan ere, zuhur bazabiltza, konejuren bat edo beste.

KORRIKAN PARTE HARTUKO DUZUN HORRI

BIDALI ZURE IRITZIA [email protected]

Bidali beharrekoak:

4 izen-abizenak (eta bale-go, elkartearen izena), kontaktua

(emaila / telefono zenbakia)

4 30 lerro inguruko idatzia 4 iritziak, gomendioak,

kritikak, galderak,hausnarketak

Iritzi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak labur-

tuko ditu luzeegiak badira n GEURIAk ez ditu bere gain har-

tzen hirugarrengoek agertutako iritziak n GEURIAk editorialaren

bidez agertzen du bere iritzia

JANIRE LOPEZKULTURA

TEKNIKARIAENRIKE JAIO (1957-1996)IRAKASLEA, EUSKALZALEA, IDAZLEA

ETA GIZARTE MUGIMENDUETAKO PARTAIDEA

KORRIKAREN HISTORIAHEGO URIBEN

HEME

ROTE

KA

Hego Uriben Korrikak egin duen historiaz ari-tzeko agindu didate Ko-

rrika Batzordekoek eta Hego Uribe AEKkoek, trantze larrian jarri naute, luma ez bait da nire armarik onena, baina hala ere ezin izan diot egin uko garai hartako gaueskolei es-ker alfabetatuetarikoa naiz eta. Eta hoba ez! Baiezkoa eman diot luzatu didaten gonbidapenari.

Azalpenarekin bihoakio AEKri nire errekonozimendurik zintzoe-na. Darraiogun bada lanari, Korri-ka-Euskal Herria-euskara banaezi-nak dira, hortara Korrikaren historia Hego Uriben egin behar badugu hiru erreferentzi dontsuok agertuko zaizkigu kateaturik baleuden, izan ere Korrikaren zentzu herritar eta partehartzaileak lagundu egin du barneratuak izan daitezen, ekimen zabala, dinamikoa eta biziadela me-dio, argi erakutsiaz helburu eta bi-tartekoen arteko oreka gordeazsoi-lik erdietsi daitezkeela ezarritako xedeak. Halantxe da ba ze, hamaika pertsonaren eskuhartze, hots, lu-rrin, gogo eta lan emankorra ezina ekinez egina denaren erakusgarri dela frogatzen bait du. Bideraga-rri egiteko batzordeetan eratutako Korrikak herri erakunde, elkarte, langile, eskola, gizarte eta... akuilari

dauzka.Abiada bizian joango zaigu ari-

neketan gure herrietatik zehar Ko-rrika 7, zeozer geratuko da eta nire ustez inportanteena Hego Uribek ere hizkuntzaren berreskurapenera-ko hain beharrezkoa den herri nahia erakutsiko duela, orain artean egin izan duen bezala. Euskararen geroa errautsetan amilduko ez dena bada-kigu, oraingoz behinik behin, gerora gure erantzukizunaren zai dagoke.

Hasiera bateko Korriketatik az-kenengoetara hobekuntzak nabari dira, batez ere hedakuntzari dago-kionean, gizarte osoaren eragina lortu nahiean, eskola, ikastetxe, eta ikastola koordinaziopean “korrika txikik” aparteko inportantzia leu-kake. Euskarak denon partaidetza behar du, txiki, gazte zein helduena, guztiona eta guztiontzat da, kolekti-bitatearena alegia.

Jai giroan Korrika 7 jendetsuak herritarron ahalegina eta ekina za-balduko du kaleetan barna.

Martxoaren 28 arte, hantxe egongo gara.

EL SOCIALBASAURIKO ALDIZKARIA

1991ko Martxoa

HEGO URIBE

Arauak ez dira erabilera bermatuko dutenak, eta hizkuntzak erabiltzeko dira. Erabilitzeko.

“Ayuntamientura” joaten diren horiei; ETB1 katean piperrik ere ulertzen ez dutenei.

Page 10: 007. Geuria aldizkaria - 2015 apirila

ZINEA

25 n ETXEBARRI KORRIKA TXIKIA10:45 Bertsoak, hamaiketakoa eta disko festa udaletxeko plazan

27 n KORRIKA TXIKIA 10:00 Galdakao / Arrigorriaga15:00 San Migel / Usansolo

n BASAURIBERTSO SAIOA 14:00 Txarraska Gaztetxea

28 n ETXEBARRIKORRIKA EGUNA!10:30 - 11:15 Spinning kiroldegian11:30 - 12:30 Zunba kiroldegian10:30 - 11:15 Igeriketa sinkroniza-tu erakustaldia kiroldegian

KANTU-POTEOA19:30 Udaletxeko plazatik

AFARI HERRIKOIA21:00 Udal frontoia

n ARRIGORRIAGA14:00 BERTSO-BAZKARIA

n USANSOLOFUTBOL DERBIA: USANSOLO-GALDAKAO18:00 Unkina kiroldegia

n BASAURISAN MIGEL KANTARI!20:00 Hernan Cortes plaza

28-29 n HEGO URIBEKORRIKA BADATOR!23:00 Ugao23:30 Arrigorriaga23:45 San Migel00:00 Basauri00:45 Etxebarri01:05 Aperribai01:20 Galdakao01:50 Usansolo

.

MARTXOAK 26n ETXEBARRI ZINEA EUSKARAZ: ‘CASABLANCA’19:00 Euskaltegia

ANABASA

IKASTAROAK

BIDALI ZURE EKITALDIA [email protected]

Ekitaldi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak laburtuko

ditu luzeegiak badira n

MARTXOAK 27n ARRIGORRIAGA PEPA ETA KUTXO18:00 Abusu Zentro Soziokulturala

ANTZERKIA

APIRILAK 19n ARRIGORRIAGA KIXOTE18:00 Lonbo aretoa

APIRILAK 18n GALDAKAO OPERA ABESLARIA18:00 Torrezabal

martxoak 26n GALDAKAO HITZALDIA: ‘SIRIAKO GERRA, ESTATU ISLAMIKOA ETA KURDISTANGO IRAULTZA’18:30 Ortuondo Gaztetxea

# 007 GEURIA APIRILA 201510 AGENDA

ERAKUSKETAK

MARTXOAK 28n GALDAKAO HIRU TXERRITXOAK ETA OTSOA18:00 Torrezabal

APIRILAK 17n ARRIGORRIAGAFAUSTINAREKIN MUNDURATUZ18:00 Abusu Zentro Soziokulturala

APIRILAK 24n ARRIGORRIAGAARRASTOAK20:00 Lonbo aretoa

ERDIBANAMARTXOAK 27

.

KORRIKA 19HEGO URIBE

APIRILAK 26n BASAURISIALUK HARTZ TXIKIAREN BIDAIA12:30 Social Antzokia

MARTXOAK 27n ARRIGORRIAGA FOFUTXEN TAILERRA18:00-20:00 Gaztegunea

MARTXOAK 17 - apirilAn ZARATAMO ARKOTXAKO PASIOAREN 5. URTEURRENA19:00 Arkotxako frontoia

APIRILAREN 17RA ARTEn BASAURI SAN MIGELGO ARTISTEN LANAKTaberna Nagusia

martxoak 27n GALDAKAO MAHAI-INGURUA: ‘EZKER ERRADIKALA EZTABAIDAGAI’17:00 Ortuondo Gaztetxea

4 ARRIGORRIAGA 4 20:00 Lonbo aretoa4 Jose Ramon Soroiz eta Iker Galarza aktoreakAPIRILAK 10

n BASAURI MENDI-BIZIKLETAREN OINARRIZKO MANTENUA18:00-19:30 Basozelai Gizarte Etxea

APIRILAK 17 ETA 23n BASAURI TALO TAILERRA17: 17:30 Basozelai Gizarte Etxea23: 17:30 Taberna Nagusia

APIRILAK 1 - 30n BASAURI GORAKADA ANTZEZTALDEAK25 URTEArizko dorretxea

APIRILAK 24 - 30n BASAURI IXATXAK MARGOLARIATaberna Nagusia

LITERATURA

APIRILAK 15 - 30n ARRIGORRIAGA ERABILITAKO LIBURUEN AZOKA 16:30-20:30 Liburutegia

APIRILAK 15n BASAURI IRAKURLEAREN TXOKOA: JOXE MARI CARRERE-REN ‘MAITASUNAREN ARBOLA’19:00 Pozokoetxe Kultur Etxea

martxoak 28n BASAURI NAZIOARTEKO RUBIK TXAPELKETA10:00-17:00 Basozelai Gizarte Etxea

APIRILAK 13n BASAURI SORMEN ESPERIENTZIAKFAMILIA GIROAN17:30 Basozelai Gizarte Etxea

APIRILAK 18n BASAURI DANBOLIN TXISTU ELKARTEAREN 30. URTEURRENA20:30 Social Antzokia

APIRILAK 19n ZARATAMO AZOKA SOLIDARIOA ETA BIGARREN ESKUKOA11:00 - 14:00 / 17:00 - 19:30Arkotxako frontoia

APIRILAK 20n ARRIGORRIAGA ‘IRAKURRIZ’ IKUSKIZUNA18:00 Liburutegia

APIRILAK 27n ARRIGORRIAGA ‘AZALERAKO IPUINAK’ IRAKURKETA17:30-18:30 Liburutegia, 0-3 urteko haurrentzat

KIROLA

APIRILAK 11n ARRIGORRIAGAXIII. TAEKWONDO TXAPELKETA9:00 KiroldegiaII. MENDI TRAIL ASTEBURUA11:00 Frontoia

APIRILAK 19n BASAURIXVI. HAUR KROSA11:00 Bizkotxalde

HEGO URIBE

Page 11: 007. Geuria aldizkaria - 2015 apirila

# 007 GEURIA APIRILA 2015 AISIA 11

Hitz- eta zenbaki jokoen emai-tzak hilero geuria.eus webgu-nean ikusgai izango dira.

SUDOKU ERRAZA

HITZ-GEZIDUNAK BERTSOLARI GALDAKOZTARRA

SUDOKU ZAILA

EMAITZAk

BASAURI TELEFONOAK

FARMAZIAKUrbi 15 94 426 44 26Arizko dorrea z/g 94 449 05 87Nagusia 33 94 426 09 42Katalunia 52 94 426 35 21Karmelo Torre 12 94 426 13 26Dr. Garay 17 94 449 95 57Madrid 6 94 449 13 39L. Agirre 36 94 449 04 94L. Agirre 51 94 449 09 46L. Agirre 65 94 449 05 44Juan XXIII 1 94 449 07 43Kareaga goi. 16 94 449 16 99Kareaga goi. 38 94 449 85 33Kareaga goi. 50 94 449 06 43Hernán Cortés 3 94 449 07 02

ZERBITZUAKUdala 94 466 63 00Ibaigane K.E. 94 466 63 88Basozelai G.E. 94 466 64 00Kareaga G.E. 94 466 64 20Pozokoetxe K.E. 94 466 63 95San Migel K.E. 94 466 63 98Arizko dorretxea 94 466 64 26Zirt Zart Bulegoa 94 466 64 30Udaltzaingoa 94 466 63 41Ertzaintza 94 607 53 61Gurutze gorria 94 426 37 30Anbulatorioa 94 600 73 45Bake epaitegia 94 466 63 22Hilerria 94 449 62 97Taxi geltokia 94 449 20 96Social Antzokia 94 466 63 90Udal euskaltegia 94 440 62 71Urbi kiroldegia 94 466 63 82Artunduaga kirol. 94 466 63 83Lanbide 901 100 003Posta 94 449 13 97Hizkuntza eskola 94 426 68 81

ELKARTEAKBidebieta Irratia 94 440 66 92Baskonia M.T. 94 449 57 28Danbolin Txistu 94 449 02 71Euskarabila 94 440 90 16AEK Bolintxu 94 440 82 64Sustraiak K.E. 94 426 12 04Marienea 94 612 41 00Herriko Taldeak 94 426 37 83Sagarrak 94 426 37 69Ate Zabalik 94 426 18 71Zutarri K.T. 94 449 20 83

Page 12: 007. Geuria aldizkaria - 2015 apirila

Kontrazala

Orain dela 35 urte jaio zen Korrika. 1980an Jose Mari Satrustegi eukalzaleak,

Oñatiko unibertsitatetik abiatuta egin zuen estreinako 0 kilometroa. Remi-gio Mendiburu Hondarribiko artistak sortutako lekukoa eskuan zuela eman zituen aurreneko pausoak “Zuk ere esan bai euskarari” lelopean. Xabier Amurizak egin zuen lehen Korrika hartako abestia, eta korrika batean esan daiteke. Tribuaren Berbak saioan Kike Amonarrizi azaldu legez ez bai-tzuen denbora askorik izan letra sor-tzeko. 2.300 kilometroak zeharkatuz, eskuz esku egin zuen enbor forma-dun lekukoak 1988. urtera arte. Or-duan, ilusio truke fisikoaren poderioz zahartzen ari zen ikurra ordezkatzea erabaki zuten, eta Juan Gorriti izan zen lekuko berriaren egilea. Mendi-buruk sortutakoa Donostiako San Tel-mo museoko erakusketa iraunkorrean ezagutu daiteke gaur egun.

Ohore handia da Korrikaren le-kukoa eramatea. Bi urtetatik behin, Euskal Herria zeharkatuko duen mezua garraiatzeko ardura hartzea-ren sentsazio kitzikagarria bizitzea. Hitzek eta batez ere hizkuntzak oinarritzen duen sinbolismo horren atzean dagoen lan handiaren erakus-le fisikoa bilakatzea. Helburua, alegia euskararen aldeko borrokaren xedea, erromantizismoak hauspotutakoa izango da agian, eta era berean ezin-bestekoa normalizazioa lortzeko. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen duen Korrika bizirik mantentzeko hamaika esku dira beharrezko. Horietaz gain, errepide eta bideak beteko dituzten beste hamaika gorputz dira ezin-besteko. Pasionatuki parte hartzen dutenen zenbatekoari erreparatuta, argi dago, herriak baduela gogoa, ba-duela indarra.

Hunkigarria izan da beti. Txikitan, Korrika zergatik egiten genuen, zertan zetzan oso ondo ere ez genekiela. Koloretako zabor poltsaren gainean jartzeko petoak koloreztatzen geni-tuen klasean. Urte horretako abestia bizi eta gogoz ikasten genuen. Ondo ulertzen genuen ordea, ospakizuna zela, gurea, eta ikaskideekin ondo pasatzeko egun berezia. Euskaraz, euskal giroan.

Urteak aurrera aldiz, ilusioak ber-din jarraitu arren, euskararen alde lan egiteko ariketa kontzienteagoa da. Zenbaitetan eta tamalez, militantzia kontua dela dirudi. Hala ere, nago horrek ez diola baliorik kentzen. Ken dakiokena ordea, konstantzia falta da. Alegia, normalizazioa aldarrikatzea normalizazioan sinestu gabe. Eta hori, egunero islatu beharrekoa da, ez soi-lik bi urtez behin.

ERRITMOKONSTANTZIA

LEIRE PALACIOSKAZETARIA

AITZOL AYO · RAFA SERNA · AZUCENA CAMPOS · ENRIKE JAIO · AITOR BRIONGOS