008. Geuria aldizkaria - 2015 apirila/maiatza

12
Maiatzaren 28ra arte izena emateko epea irekita Basaurin eta Galdakaon - Udalekuak ARANZADI ELKARTEAK GALDAKAOKO OROIMENAREN ASTEAN PARTE HARTUKO DU Sain Bon Edda 40 urtez, nazio bat independentziarako borrokan 9 Janire Lopez Nire alabaren agenda 9 7 58 enpresa eta 103 lanpostu ahalbidetu ditu Basaurin eta Etxebarrin 2 iritziak Hilaren 8tik 10era Clown eta Pailazoen Nazioarteko XX. jaialdia 10 Arrigorriaga 3 HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA DOAN GEURIA.EUS 2015 APIRILA #008 300 sinadura LOMCEren kontra Basauriko Arizko Ikastolan 3 Hezkuntza Jon Pierrot, Smoke Idols eta Grand Matter, finalean maiatzaren 9an Social Antzokian 8 Rockein! “Pozokoetxen kantatu nizkion aurrenekoz Atxagari bere poemak” Hego Sudanen boluntario Itxaso Ferreras basauriarra 5 Maiatzaren 23an MAZ Basauri jaialdian izango da Ruper Ordorika, Social Antzokian n Basaurirekin izandako lotura estuari buruz berba egin dugu GEURIAn n Bi urtez bizi izan zen Pozokoetxe auzoan eta hantxe sortu zuen ‘Hautsi da Anphora’ - Leire Palacios Ruper biomapan 12 Behargintza Dani Maiz Azal ilustratua 12 8

description

008. Geuria aldizkaria. 2015 apirila/maiatza. Hego Uribeko herri Komunikabidea. Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Etxebarri, Ugao eta Zaratamo. Info: http://www.geuria.eus

Transcript of 008. Geuria aldizkaria - 2015 apirila/maiatza

Page 1: 008. Geuria aldizkaria - 2015 apirila/maiatza

Maiatzaren 28ra arte izena emateko epea irekita Basaurin eta Galdakaon -

UdalekuakARANZADI ELKARTEAK GALDAKAOKO OROIMENAREN ASTEAN PARTE HARTUKO DU

Sain Bon Edda 40 urtez, nazio bat independentziarako borrokan 9Janire Lopez Nire alabaren agenda 9

7

58 enpresa eta 103 lanpostu ahalbidetu ditu Basaurin eta Etxebarrin 2

iritziak

Hilaren 8tik 10era Clown eta Pailazoen Nazioarteko XX. jaialdia 10

Arrigorriaga

3

HEGO URIBEKOHERRI KOMUNIKABIDEA

DOAN GEURIA.EUS2015 APIRILA #008

300 sinadura LOMCEren kontra Basauriko Arizko Ikastolan 3

Hezkuntza

Jon Pierrot, Smoke Idols eta Grand Matter, finalean maiatzaren 9an Social Antzokian 8

Rockein!

“Pozokoetxen kantatu nizkion aurrenekoz Atxagari bere poemak”

Hego Sudanen boluntario Itxaso Ferreras basauriarra 5

Maiatzaren 23an MAZ Basauri jaialdian izango da Ruper Ordorika,

Social Antzokian n Basaurirekin izandako lotura estuari buruz

berba egin duguGEURIAn n Bi urtez bizi izan zen

Pozokoetxe auzoan eta hantxe sortu zuen ‘Hautsi da Anphora’ -

Leire Palacios Ruper biomapan 12

Behargintza

Dani MaizAzal ilustratua 12

8

Page 2: 008. Geuria aldizkaria - 2015 apirila/maiatza

GUREKIN HARREMANETAN

JARTZEKO [email protected]

Bidali zure albistea:

4 izen-abizenak (eta balego, elkartearen izena),

kontaktua (emaila / telefono zenbakia)

4 30 lerro inguruko idatzia

4 albistea, kronika, gomendioa

Albiste gehienak ar-gitaratze aldera, GEURIAk

idatziak laburtuko ditu luzeegiak badira

2014an zehar Behargintzaren En-plegu Sailak guztira 315 laguni egin ziren harrera (%56,19 gizonak eta %43,81 emakumeak) eta 298 en-plegagarritasun diagnostiko burutu zituen. Era berean, Basauriko eta Etxebarriko Behargintzak 58 enpre-saren sorreran eragina izan du eta horiei esker, guztira 103 lanpostu sortzea eta 102 kontratazio egitea ahalbidetu du.

Orientazio-neurriei dago-kienez, 202 lagunek parte hartu dute Behargintzak antolatutako 19 talde-ekintzetan. Gainera, 45 herritarrek Behargintzatik ku-deatzen duten Lan Heziketako hiru ekintzetan parte hartu dute eta Heziketa Espezifikorako 175 ikasle bildu ditu hamaika ekin-tzetan.

Laneratze zerbitzuaren 102 kontratazioetatik, %55,67 emaku-meak izan dira eta %44,33, gizonak. Adinari dagokionez, hamar lagune-tik bost (%50,52) 35 eta 44 urte bitartekoak izan dira, %2,06 25 ur-tetik beherakoak, %17,53 25 eta 34 urte artekoak eta %29,9 45 urtetik gorakoak.

Enpresen Sorkuntza eta Finka-pen Arloak aholkularitza espezifi-koa eskaini die 328 laguni negozio-plana prestatzeko eta horietatik, 79 pertsonek jarduera enpresariala martxan jarri dute, 58 enpresa be-rri sortuz. Horiek horrela, gauzatu diren 103 lanpostu berrietatik 79 langile-bazkideak dira (48 gizon eta 31 emakume) eta 24 kontratatupe-ko langileak dira.

LANTALDE MURRIZTUAKHamar enpresa berritatik zortzik pertsona bateko edo biko lantaldea osatzen duten bitartean, gainontze-

BASAURIErredakzioa

328 laguni eman zaie negozio plana prestatzeko aholkularitza eta horietatik 79k jarduera enpresarialari ekin diote :: Geuria

58 enpresa berri bultzatu ditu Basauriko eta Etxebarriko Behargintzak 2014an

koek hiru langile edo gehiago dute. Enpresaren jardueraren arabe-

ra, hamazazpi enpresak txikizkako merkataritzaren alorrean dihardute, beste hainbestek beste enpresei eta pertsonei zerbitzuak eskaintzen diz-kiete, ostalaritzan zazpi enpresa sartu dira eta soilki pertsonei harrera egi-ten dieten sei negozio jaio dira. Era berean, handizkako merkataritzako bost, eraikuntzarako bi, garraiorako beste bi, beste enpresa batzuei bere zerbitzuak esklusiboki zuzentzen diz-kien enpresa bat eta amaitzeko, turis-morako enpresa bat sortu dira.

Ekintza enpresarialean jardu-teko, negozioen jabeek forma juri-dikoa hautatu behar dute: berrogei enpresa (%68,97) banakako enpre-sarien esku daude, hamaika enpre-sa (%18,9a) Jabetza eta Gizarte Zi-bil arloan daude, lau negozio (%6,9) Erantzukizun Mugatuko Sozietate dira eta hiru negozio (%5,17a) Koo-peratiba Txikiak dira.

Enpresa berri horiei esker guztira 103 lanpostu sortu dira 2014. urtean eta 102 kontratu egin dituzte Behargintzaren enplegu zerbitzuaren bidez

2004. urtetik gaur egunera arte Behargintzak 648 enpresa sor-tzeko prozesuan esku hartu du eta bitartean 1.029 lanpostu berri sustatu ditu.

Enpresen finkapenerako eta lehiakortasuna hobetzeko aholkularitza zerbitzuaren bi-tartez, 2014. urtean berrogeita hamaika negoziok informazioa jaso zuten hasierako diru-la-guntzei buruz, egoera-diagnos-tikoaren inguruko hamabost

2004TIK 1.029 LANPOSTU BERRIelkarrizketa burutu zituzten, zazpi enpresek aholkularitza ekonomiko-finantzarioan parte hartu dute eta hamar negoziok aholkularitza ko-mertzialean.

Era berean, enpresen arteko sa-rea egiten jarraitu du Behargintzak lehiakortasuna hobetzeko, baita jar-dunaldi espazioak sustatzeko eta +Industria proiektuari jarraikorta-suna emateko ere. 2014 urte osoan zehar hogeita lau enpresek parte hartu dute sare horretan: %45 zer-

bitzuen sektoreko negozioak dira, %18 industriakoak, %14 eraikuntzako sektorekoak, %14 merkataritza alorrekoak eta %9 garraioaren sektorekoak.

Enpresaren barne-kudeaketa-ri eta arlo komertzialari buruzko tekniken ikastaroak ere landu di-tuzte aurreko urtean eta ekintzai-leen sustapena gauzatzeko hain-bat programa publikotan parte hartu du Behargintzak. Hala nola, Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako Nerbioi-Ibaizabal es-kualdea Suspertzeko Planean eta Lanbideren “Ekintzaileei lagun-tzeko enpresa-jarduerak sendo-tzeko laguntzak” programan.

Bultzatutako negozioen ia %70 banakako enpresarien

esku daudeBehargintza Basauri-Etxebarri

2014ko datuen txostena

Page 3: 008. Geuria aldizkaria - 2015 apirila/maiatza

Udaberriarekin batera heldu da udalekuetan izena emateko aukera. Hain zuzen ere, apirilaren 27an ire-kiko da seme-alabak inskribatzeko aldia eta maiatzaren 8ra arte luzatu da. Hainbat ekintza erakargarriz go-zatzeko aukera izango dute etxeko txikiek. Hala nola, euskaraz jardun

ahal izango dute tailer tematikoe-tan, aire zabalean, igerilekuetan eta txangoetan.

Basauriren kasuan, 2001. eta 2011. urteen artean jaiotako hau-rrek parte hartu ahal izango dute 2015eko udalekuetan. Aurreko hiru edizioetan bezala, ez da zoz-ketarik izango; beraz, inskribatu-tako guztiak onartuko dira. Izena emateko hiru aukera daude: uda-letxeko Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegoan (HIAB) 08:30etik 19:30era edota San Mi-gelen, Pagasarri kalean, 08:30etik 14:00etara, baita www.basauri.net webgunearen bidez ere.

Bi txandatan banatuko dira (uz-tailaren 1etik 14ra eta uztailaren 15etik 28ra) eta egun osoko, egun erdiko edo kirol udalekuen artean aukeratu ahal izango dute intere-satuek. Adinaren arabera, ikastetxe publikoren batean zein Kultur Etxe-ren batean izango dira udalekuak.

Onartutakoen zerrenda udal webgunean eta Basauriko zein San Migelgo HIAB bulegoetan jarriko da 2015eko maiatzaren 21ean. Ze-rrenda hori behin-behinekoa izan-go da, izan ere, maiatzaren 28ra arte erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira. Behin betiko zerrenda

LOMCEren kontrako 300 sinadura bildu ditu Arizko Ikastolak

Basauriko eta Galdakaoko Udalekuetan izena emateko epea apirilaren 27an zabalduko da

Haurrek euskaraz jardun ahal izango dute udalekuetan :: Geuria

2015eko martxoan LOMCEri aurre egiteko eta “gure hezkuntza” eraiki-tzeko proposamenak batzen eta he-datzen hasi ziren Basauriko Arizko Ikastolan. Burutu duten ekintzetako bat sinadura bilketa izan da: alde batetik, ikasleen gurasoei zuzendu-takoa eta, bestetik, ikastetxeko ira-kasleei zuzendutakoa.

Guztira, ia 300 familiak sinatu dute orria, baita irakasle guztiek ere: “Guztiz arrakastatsutzat jotzen

dugu”, diote Arizko Ikastolatik. Ho-riek horrela, LOMCErik GABEko Ba-sauriko lehen ikastetxea bihurtu da Arizko Ikastola.

Sinadura bilketa honen bidez, “LOMCEri gure ezezkoa adierazi nahi diogu eta Arizko Ikastola LOMCE-rik GABEKO GUNEA izan dadin gure hezkuntza eredua sendotzeko bi-dean urratsak emateko hautua egin-go dugu, Ikastolako eragile guztiekin batera”, dio gurasoei zuzendutako eranskinak.

Bide horretan, Arizko ikastolako irakasleek hurrengo ardatzak izango dituen hezkuntza sistemaren alde

egingo dutela adierazi nahi dute: ikastetxeen autonomia eta funtzio-namendu demokratikoa bermatuko dituen hezkuntza sistema, eskola komunitate osoaren parte hartzea sustatuz; ikasle euskaldun eleaniz-tunak sortuko dituena; euskal curri-culumean oinarrituko dena; ikaske-ta prozesuaren ebaluazio jarraitua egingo duen sistema; elkarbizitza eta lankidetza bultzatuko dituena; hezkidetza helburu izango duena; iparra aukera berdintasunean izan-go duena; eta, mundu ikuskera eta sinesmen guztiak errespetatuko di-tuena.

Tailer tematikoak, aire librean egiteko jarduerak, igerilekua eta txangoak izango dira, besteak beste, ekintzarik nabarmenenak n Maiatzaren 8ra arte irekita izena emateko epea

# 008 GEURIA APIRILA 2015 HERRIAK 3

Basauriko egoitza: Basozelai kalea 11, -3 42 Posta kutxa - 48970 - Basauri (Bizkaia) Tel. 94 440 66 92 - [email protected] Lege gordailua: BI-1366-2014

Koordinatzailea: Jon Villapun - [email protected] Erredakzioa: Maider Ibañez - [email protected]: 94 440 66 92 - [email protected]

Kolaboratzaileak: Dani Maiz, Janire Lopez, Leire Palacios, AEK Bolintxu, Munduaz Blai, Itxaso Ferreras, Sa-garrak Elkarte Ekologista, Galdakao Gogora

Diseinua: Hopper InkMaketazioa: GeuriaBanatzailea: Zarata Studio Inprenta: BEPSA

Laguntzailea: Basauriko Udala

Argitaratzailea: Ameba Kultur Elkartea

Babesleak: Basauriko Euskara Aholku Batzordea: AEK Bolintxu, Basauriko Bertso Eskola, Basauriko Udal Euskaltegia, Basconia Kirol Elkartea, Bidebieta Irra-tia, Enrike Jaio Kultur Elkartea, Sustraiak Kultur Elkartea, Basauriko ikastetxeak, Basauriko Kirol Elkarteak.

Erredakzio bilerak eta kontaktua: Gutunak, iritziak, oharrak, agenda [email protected]

hego uribeErredakzioa

BASAURIErredakzioa

ekainaren 3an argitaratuko da. Or-daindu beharreko prezio publikoak eta epeak udal webgunean aurki daitezke.

470 PLAZA GALDAKAONGaldakaori dagokionez, udalekuak ekainaren 29tik uztailaren 17ra bitartean izango dira, 10:00etatik 13:30era -irteera dagoen egune-tan ordutegia zabalagoa izango da- eta hurrengo lekuetan: Aperri-bai, Usansolo eta Urreta. Guztira, 470 plaza eskainiko dituzte 2004. eta 2012. urteen artean jaio diren haurrei zuzenduta. Eskaerak egite-ko hainbat leku prestatuko dituzte: Esan bulegoa (08:00-15:00), Torre-zabal Kultur Etxea (09:00-13:30), Usansoloko Ludoteka (19:00-20:00), Aperribai HI (09:00-13:30 eta 15:00-16:30) eta www.galda-kao.net webgunea.

Eskaerak plazak baino gehia-go balira, maiatzaren 20an zoz-keta egingo lukete Gandasegin, 17:30ean. Eta, maiatzaren 25ean onartuen zerrenda ipiniko dute ikusgai Torrezabalgo bigarren so-lairuan eta udal webgunean. Matri-kularen ordainketa ekainaren 1etik 10era bitartean egin ahal izango da.

Ia 300 familiaren sinadurak bildu dituzte Arizko Ikastolan :: Geuria

Page 4: 008. Geuria aldizkaria - 2015 apirila/maiatza

# 008 GEURIA APIRILA 20154 HERRIAK

Orain dela zazpi urte hasi zen Etxe-barriren eta Sahararen arteko ha-rremana sendotzen. 2008. urtean Loren Oliva -gaur egungo Etxebarri-ko alkatea- Echderiara (Aljeria) joan zen egoera nolakoa zen ikustera eta ordutik bi herriak senidetuta dau-de. Etxebarriko Udalaren helburua udalerriko gazteak Mendebaldeko Saharan bizi duten egoeran inplika-tzea izan da. Horiek horrela, 2009an Etxebarriko hamabi laguneko taldea Saharara joan zen. Bidaiatik buel-tan, eskaini behar zuten laguntza antolatuagoa izateko helburuarekin elkarte bat sortzea pentsatu zuten. 2010ean elkartearen sorrera errea-litate bihurtu zen: Munduaz Blai.

Elkartearen hasierako pausoak zortzi gazteek eman zituzten, bai-na taldea handitzen joan zen 2010. urtean bertan: “Ikastaro bat egin eta gero, beste lau edo bost lagun batu ginen eta guztien artean Saharara urte bereko abenduan nortzuk bi-daiatuko genuen erabaki genuen”, dio Alazne Molinuevo Munduaz Blai Elkarteko lehendakariak. El-kartearen aurreneko urtean 15-20 kide zeuden, “baina denborare-kin murriztu egin da kopuru hori”. Gaur egun hamabi lagunek osatzen dute Munduaz Blai: Etxebarriko Lur Gonzalez, Paula eta Aida Ibañez,

Miguel Alfonso Andres, Isabel Sanchez, Iker Agina-ga, Amaia Oyarzabal, Igor Franco eta Bachir Haboub, Basauriko Garazi Rodriguez eta Alazne Molinuevo, eta Zornotzako Ane Elordi.

Alde batetik, “Saharar herriak daukan arazoa eta gatazka euskal gi-zartean eta Hego Uribe eskualdean zabaltzea” eta, bestetik, “jendearen sentsibilizazioa bilatzea” dira, Ane Elordi kidearen esanetan, Munduaz Blai Elkartearen helburu nagusiene-takoak. Era berean, helburu gizatia-rragoa ere lantzen dute: “Sahararren beharrizanak asetzeko oinarrizkoe-na lortzea”. Elordik dioenez, “gu sahararren bozgorailua gara. Bertan bizi duten egoera eta gatazka he-men azaldu behar dugula esaten di-

gute. Zentzu batean, hori da gure betebeharra”.

HAMAIKA BIDAIA, HAMAIKA PROIEKTUAlazne Molinuevoren esane-tan askotariko bidaiak egin izan dituzte Saharara. Beti

abenduan edota apirilean. Hasiera batean Echderiako alkatearekin el-kartzen ziren eta bertan behar zi-ren gauzei buruz hitz egiten zuten, ondoren lanean hasteko: “Adibidez, haurtzaindegi bat zaharberritu ge-nuen hasierako bidaia horietan.

Etxebarriko elkartea orain dela bost urte egonkortu zen eta geroztik urtero, birritan gehienez, Saharara bidaiak antolatzen ditu n GEURIA Ane Elordi eta Alazne Molinuevo kideekin hizketan izan da

Gero, proiektu handiagoetan parte hartzen saiatu gara, baina konturatu gara elkartea oso txikia dela eta ja-sotzen dugun diru-laguntza ez dela nahikoa proiektu horietan finkatze-ko”, dio Molinuevok.

Horren ondorioz, proiektu txi-kiagoetan parte hartzea erabaki zuten. Haurtzaindegia konpontzen amaitu zutenean bertakoek esan zieten haur eta ume gehienak go-saldu barik joaten zirela eskolara eta orduan hasi ziren “Elkartasun Gosariak” proiektua lantzen: asteko hiru egunetan gosariak ematean da-tza. Egun, proiektua asko hedatu da eta hainbat haurtzaindegitan buru-tzen dute.

2014ko abenduan Aaiunen izandako uholdeek utzi zuten hon-damenean laguntzera joan ziren: hiru haurtzaindegitan aritu ziren la-nean eta hondatu ziren etxeak era-berritu zituzten. Horren ondorioz, “SOiS proiektua”rekin hasi ziren Smaran (Echderia): egoera okerre-nean dauden familiei bisitak egi-tean datza, horiei laguntza ekono-mikoa helarazteko. “Smarara joaten garen bakoitzean etxe berera joan ohi gara. Azken finean guk han gure familia daukagu. Astebete ematen dugu bertan eta baliteke hiru egun Aainunera joatea. Izan ere, Bachir elkarteko kidea Etxebarrin bizi den aaiundarra da eta bere familia Aaiu-nen bizi da”, dio Elordik.

Errefuxiatuen kanpamentue-tan gauzatzen dituzten proiektu eta jardueren artean honakoak egiten dituzte, besteak beste: Elkartasun Gosariak, SOiS proiektua, Bubisher (liburuak utzi), Brahim Mohamed es-kolan materiala utzi, janaria haurrei banatu eta bertako familiei bisitak egin.

MAIDER IBAÑEZ Etxebarri

Sahara eta Euskal Herriaren artean zubi lanean dihardu Etxebarriko Munduaz Blai Elkarteak

Ane Elordi kidearen esanetan, “Saharan bizi duten egoera be-netan tamalgarria izanda ere, pozik bizi dira. Egia da hori ez dela euren lurra, baina inork ez daki noiz itzuliko diren lur aska-tuetara. Itxaropenik ez dute gal-tzen, baina ez doaz inora”.

Egoera politikoaren harira, “oso gutxi dira Marokoren kon-tra doazenak. Fronte Polisarioa badago, baina ez dauka inda-rrik gerra bat hasteko ere”, dio Alazne Molinuevok. Munduaz Blaiko lehendakariak argi du, “ezberdintasun handia” dagoe-la Euskal Herrira bizitzera etorri direnen eta Saharan gelditu di-renen artean: “Saharan bizi dire-nak ohituta daude han bizitzen,

“ESKOLAN IZANDAKO NOTEN ARABERA LORTZEN DUTE GURERA ETORTZEKO AUKERA”

ez baitute besterik ezagutzen; baina hemen bizi direnak, behin hemengoa ezagututa, ez daude inolaz ere ados Saharan bizi du-ten egoerarekin”.

Hezkuntza sistemari dago-kionez, “oso ona” dela aitortu dute Munduaz Blaiko kideek. “Ume guztiak daude eskolatu-ta eta DBHra arte egiten dituzte ikasketak. Horren ostean, Alge-riako barnetegi batera joateko aukera dute, baina urtebetean ezin dute etxera itzuli, bi egu-neko bidaia baitute haraino”. Eskolan lortzen dituzten kalifi-kazioen menpe daude gainera; izan ere, horren arabera esku-ratzen dute udan Euskal Herrira etortzeko aukera.

Munduaz Blai Elkarteko kideak Saharan :: Munduaz Blai

Bizi duten egoera azaldu behar dugula esaten digute

Ane ElordiMunduaz Blai elkarteko kidea

Proiektu handiagoetan sartzen saiatu gara, baina

txikia da gure elkarteaAlazne Molinuevo

Munduaz Blai elkarteko lehendakaria

Page 5: 008. Geuria aldizkaria - 2015 apirila/maiatza

# 008 GEURIA APIRILA 2015 HERRIAK 5

Itxaso Ferreras (Basauri, 1980) 2009. urtean Mugarik Gabeko Me-dikuak erakundean boluntario gisa laguntzen hasi zen eta “erakundeak egiten duen lanarekin liluratuta” gelditu zen. Horiek horrela, 2011z geroztik elkartean lan egiten du Bartzelonan Komunikazio eta Fun-draising Sailetan. 2014an Hego Sudanera bidaiatzeko eskaria egin zuen eta bertan sei hilabete eman ditu. ‘Afrikak jota’ blog pertsonalean bertan bizi izandako bizipenak gor-detzen ditu.

Zer lan egin duzu Hego Sudanen?Bertan egin behar den lana oso se-rioa da. Eskarmentu handiko profe-sionalak joan ohi dira, bertan egiten dugun lana oso gogorra baita. Osa-sun-langileek, logistek eta adminis-tratzaileek (Giza baliabide eta finan-tziazio arduradunak) lan egiten dute Hego Sudanen. Ni kazetari eta publi-zista izanik, administrari lana egiten ikasi behar izan nuen bertara joateko.

Zer da bertan aurkitu duzuna...Pamat izeneko herrian izan nintzen, herrialdearen ipar-mendebaldean. Bertan, Sudango gudatik alde egin duten familiak bizi dira, Hego Su-dan herrialde bilakatu zenean muga zeharkatu zuten etxe berri eta la-saiago baten bila, 2011. urtearen inguruan. Orain osasun zerbitzurik ez dagoen gune batean bizi dira, oraindik lastoz egindako etxeetan, medikurik eta sendagairik gabe. Hori da guk betetzen dugun behar nagusiena: osasunarena.

Zein beste egitasmo burutzen ditu Mugarik Gabeko Medikuak erakun-deak bertan?Hogei proiektu baino gehiago ditu Mugarik Gabeko Medikuak era-kundeak Hego Sudanen, ez baita-go osasun azpiegitura egonkorrik. Malakal inguruan, gainera, gataz-ka dago. Inguru horretan biztan-leriak osasun zerbitzuen beharra izateaz gain, bortizkeria pairatzen du. Pamaten, nahiz eta gatazkarik

ez egon, biztanleria oso ahula da. Euri sasoian malaria dago eta sasoi lehorrean desnutrizioak gora egiten du.

Trebakuntzan ere egiten dugu lan, bertako hezkuntza oso eska-sa baita. Hego Sudanen ez dago ia ikasteko aukerarik, baliabideak di-tuzten familiek bakarrik dute be-ren seme-alabak atzerrira ikastera bidaltzeko aukera. Hezkuntza gutxi batzuen eskuetan baino ez dago.

“Munduko herririk gazteena da Hego Sudan eta horrek alde onak eta txarrak dakartza”

Zein da herrialdearen eta biztanle-riaren egoera?Izan nintzen lur eremuan ez dago ia ezer. Herrialdearen beste aldean petrolioarengatik liskarrak daude eta gurean, berriz, lasto eta ur nahi-koa izatea da familien kezka nagu-sia. Lastoz eta adobez egindako tu-kuletan bizi dira eta euri sasoia eta sasoi lehorra pairatzen dute.

Horrek zer esan nahi du?Eurien sasoian bideak lokaztu egi-ten dira eta oso zaila egiten zaigu gaixoengana iristea. Askotan asto gurdien bidez garraiatu behar iza-ten genituen gaixoak euren etxee-tatik gure osasun zentroetara. Ko-txea erabiltzea ezinezko bilakatzen da euri sasoian. Gainera, eltxoak barra-barra agertzen dira, malaria kutsatuz. Sasoi lehorrean ur erre-serbak eta uztak azkarrago buka-tzen dira eta horrek eragin handia du haurrengan eta emakumeengan.

Beraz, haurrek eta emakumeek la-guntza gehiago behar dute...Bost urte baino gutxiagoko haurrak eta haurdun dauden emakumeak dira gure lehentasuna. Desnutrizioa eta malaria dira gaixotasun nabarme-nenak. Aurre egiteko tratamenduak baditugu, baina zailtasun handiena urrun dauden familiengana iristea da.

Malariari eta desnutrizioari aurre egiteko tratamenduak eraginko-rrak al dira?Bien kasuan, bai. Malariari dago-kionez, ahalik eta lasterren diag-nostikatzea da hoberena. Askotan umeak oso berandu etortzen dira gurera eta osatzea zailago izaten da. Desnutrizioari aurre egiteko, jateko prest dauden elikagaiez osatutako

poltsatxo batzuk banatzen ditugu, ingelesez RUFT edo Ready-to-use therapeutic food. Malariaren eta desnu-trizioaren arteko nahasketa mortala izan ohi da, eta zori-txarrez, oso ohikoa da inguru honetan.

Oroimenean geratu zaizun pasarteren bat...Gure lantaldearen laurdenak ez daki idazten ezta irakur-tzen ere. Beraz, alfabetatze ikastaro bat antolatu nuen. Boligrafo eta koaderno bana banatu nien ikastaroa jarrai-tzeko. Irakasleak lehenengo klasearen ostean arkatzak eta borragomak eskatu zizkidan,

boligrafoarekin idazten ikasten ha-siz gero, koaderno pila bat beharko zituztela azalduz. Hain logikoa den xehetasun horretaz konturatu ere ez nintzen egin.

Nola deskribatuko zenuke bizi izandako esperientzia?Oso esperientzia aberasgarria eta polita izan da, bi zentzuetan. Bate-tik, nire lanak eragin zuzena izan du bertako herritarrengan eta beste-tik, bertan egoteak neure burua ere asko aberastu du. Era berean, asko ikasteaz gain, bizipen hunkigarriak eskaini dizkit abentura honek.

Itxaso Ferreras | Mugarik Gabeko Medikuak | Boluntarioa

MAIDER IBAÑEZ Basauri

Hego Sudan munduko herrialderik gazteena da, 2011. urtean sortua...Herrialde berri-berria da eta horrek bere alde onak eta txarrak dakartza. Herrialde berri baten freskotasuna eta ilusioa nabaritzen dira, baina itxaropena boterearengatik sortu den borrokak lainotu egin du. Go-bernuaren eta oposizioaren arteko gudak orain dela urtebete pasatxo egin zuen eztanda, 2013an. Hortaz, ez dago oinarrizko zerbitzurik ere.

Herrialdearen ipar-mendebaldean egon da Itxaso Ferreras, Pamat izeneko herrian :: Itxaso Ferreras

Hego Sudanen desnutrizioa eta malaria dira gaixotasunik nabarmenenak. Itxaso Ferreras bertan izan da Mugarik Gabeko Medikuak erakundearekin lanean

Hego Sudanen ez dago ia ikasteko aukerarik.

Hezkuntza oso eskasa da

Haurrak eta haurdun dauden emakumeak dira gure

lehentasuna

Malaria eta desnutrizioaren arteko nahasketa mortala

izan ohi daItxaso Ferreras

Mugarik Gabeko Medikuak | Boluntarioa

Hogei proiektutik gora ditu Mugarik Gabeko Medikuak erankundeak Hego Sudanen :: Itxaso Ferreras

Page 6: 008. Geuria aldizkaria - 2015 apirila/maiatza

# 008 GEURIA APIRILA 20156 HERRIAK

Ainhoa Galdeano txapeldun gurpil-lerroko patinaje artistikoan

ARRIGORRIAGA. Joan den martxoa-ren 21ean eta 22an Gurpil-lerroko Patinaje Artistikoaren I. Nazioarte-ko Txapelketa izan zen Tolousen (Frantzia). Bertan, Ainhoa Galdeanok hartu zuen parte -Panticosa-Jacako Roller Club Pirenaico taldearen es-kutik- eta lehenengo postua lortu zuen Adults-Silver mailan. Galdeano jaiotzaz basauriarra da, baina urteak daramatza Arrigorriagan bizitzen.

Frantzian lortutako balentria-ren ostean, lehian aurrera egingo du. Gertuen duen txapelketa udan izango da, datorren ekainean, hain zuzen ere. Orduan, Ginebrako Mun-duko Openean hartuko du parte arrigorriagarrak.

Laugarren urtez ospatuko da aurten Basaurin Be Bagara jaia eta Euska-rabila Elkarteak laguntza eskatu dio Emakumeak Aniztasunean elkartea-ri: “Bai Euskarabilak bai guk Basau-rin euskararen erabilera sustatze-ko ahaleginak egiten ditugulako jo dute guregana”, dio Francy Fonseca Linares Emakumeak Aniztasunean elkarteko zuzendariak: “Gure el-kartean munduko edozein tokitako emakumeak gaude, ez dakigu eus-karaz, baina hizkuntzarekiko jarrera baikorra daukagu, euskara ikastaroa egin genuen eta gure seme-alabak D ereduan matrikulatzen ditugu”.

Azaroaren 29rako Euskarabilak prestatu duen jaian Emakumeak Aniztasunean elkarteak bi ekintze-tan hartuko du parte. Alde batetik, pankarta bat egingo dute Basaurin Be Bagara lemarekin: “Patchwork bat egingo dugu, hau da, ehun ez-berdinetako zatiak lotu eta josi egingo ditugu. Eta, noski, edozei-nek parte har dezake ekimenean”, dio Francyk. Apirila bukatu arte, asteartetan (18:00etatik 20:00eta-ra) eta asteazkenetan (10:00etatik 12:00etara) Echando Raices zen-troan elkartuko dira. “Lemako letra

bat josi barik utziko dugu, azaroaren 29an Solobarria plazan bertan jos-teko”, dio Francyk.

Bestetik, kontakizun labur bat egingo dute: emakume migratzai-leen esperientzia kontatuko duen istorioa, alegia. Irailetik aurrera ha-siko dira narrazioa eratzen, euskara-tu egingo dute eta jaian antzeztuko dute.

2008TIK EMAKUMEAREN AHALDUNTZEA BULTZATZENOrain dela zazpi urte sortu zen Emakumeak Aniztasunean elkartea. Jatorri ezberdineko hogei emaku-

Emakumeak Aniztasunean elkartea ere euskararekin bat

me inguruk osatzen dute elkartea; basauriarrak ere badaude. Geroztik, hainbat jarduera burutzen dituzte 2010ean sortutako Echando Raices Kulturen Arteko Zentroan. “Hizkun-tzak ikasteko ikastaroak (arabiera, ingelesa, frantsesa) edo laguntza eskolarra euskaraz ematen ditugu. Gainera, doako ekintzak ere anto-latzen ditugu: coffe break, zinema forum eta erakusketak, besteak beste”, dio Francy Fonseca zuzen-dariak. Emakumearen ahalduntzea formazioan, orientabidean edo atentzioan bultzatzea dute xede nagusi.

Patchwork bat egingo dute Basaurin Be Bagara lemarekin :: Geuria

BASAURIErredakzioa

I. Kirol-elkartasun topaketa ekainaren 27an Artunduaga kiroldegian

BASAURI. Basauriko Udalak eta Nagusia Kiroldegiak elikagaiak biltzeko jardunaldia antolatu dute ekainaren 27rako. Oina-rrizkoena behar duten familiei elikagaiak bideratzea izango da helburua, Basauriko Gurutze Gorriaren eskutik. Egun osoko jarduerak antolatu dituzte, hala nola, spinninga, korrika egite-ko zintak edo karate ikastaroak, eta horietan parte hartzeko ‘sal-neurria’ elikagairen bat ematea izango da. Korrika egiteko zintak erabiltzearen kasuan, kilome-troak ‘erosteko’ aukera izango du interesatuak Nagusia Kiroldegia-ren webgunearen bidez.

Memoria hobetzeko doako tailerra Ugaon maiatzean

UGAO. Memoria informazioa erregistratzeko, buruan gorde-tzeko eta gogoratzeko gaitasu-na da, trebatuz eta praktikaren bidez hobetu daitekeena. Hala, Ugaoko Udaleko Gizarte Ekin-tza sailak, Zainduz Programare-kin batera, honako ikastaro hau antolatu du: ‘Zelan hobetu gure memoria. Egunez eguneko bizi-modua zailtzen duten memoria hutsune txikiak konpontzen ika-siz’. Horretan 60 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izan-go dute.

Tailerra ‘Gure Etxea’ Jubila-tuen eta Pentsiodunen Elkar-tean burutuko da. Maiatzean hasi eta ekainean bukatuko da. Zehazki, maiatzaren 6an, 13an, 20an, 27an eta ekainaren 3an, 11:30etik 13:00etara. Parte har-tzeko interesa dutenek udale-txean eman dezakete izena edo 688 679 667 telefonora deitu eta Ana Vega antolatzailearekin inskripzioa lotu.

apirilaren 1ean, Basaurin

Ortu ekologikoakBasozelai auzoan

Rentanet etxeanAitorpen proposamena etxean jasotzen baduzu, euskaraz jasotzeko telefono zenbakia hauxe duzu: 901 503 000. Aurrerantzean Ogasunak euskaraz bidaliko dizkizu.

Finantza erakundeetanFinantza erakundeetan egiten baduzu, euskaraz egiteko eska dezakezu.

Rentanet zerbitzuanHitzordua hartzerakoan adierazi euskaraz egin nahi duzula.

2013ko errenta aitorpena Basaurin

euskaraz

ERRENTA AITORPENA

21.489euskaraz

guztira

2014an?

Page 7: 008. Geuria aldizkaria - 2015 apirila/maiatza

# 008 GEURIA APIRILA 2015 HERRIAK 7

2015eko Oroimenaren Astea maiatzaren 16tik 24ra ospa-tuko da. Burdin Hesia ikus-teko bi irteera antolatu ditu Galdako Gogora Elkarteak bi larunbatetan, Bekelarre, Alta-mira eta Olabarriko aztarnak ikusteko. Hitzordua 09:00etan jarri dute Galdakaoko uda-letxearen aurrean eta anto-latzaileek adierazi dutenez, “oinetako erosoak jantzi eta ibiltzeko gogoa ekartzearekin nahikoa da”.

Hitzaldiei dagokienez, aurten ere bi prestatu dituzte. Alde batetik, maiatzaren 19an Lourdes Errasti antropologoak ‘Emakumeak eta 36ko Gerra’ gaiaren inguruan egingo du hitzaldia. “Gutxitan aztertu-tako gaia da, nahiko ezeza-guna. Horregatik ekarri nahi izan dugu Oroimen Astera”, dio Nagore Ferreira lehenda-kariak. Bestetik, maiatzaren 21ean 19:00etan Gandase-gin Juantxo Agirre Aranzadi Elkarteko zuzendariak Jose Ariztimuño ‘Aitzol’ izango du berbagai. Ondoren, “Aitzol, Euskal Pizkundearen heriotza” dokumentala ikusteko aukera egongo da.

JUANTXO AGIRREREN HITZALDIA

OROIMENAREN ASTEAN

Maiatzean Oroimenaren Astea ospatuko dute Galdakaoko bonbardaketen 78. urteurrenean: Burdin Hesian zehar ibilbideak, erakusketak eta Gerra Zibilari buruzko hitzaldiak prestatu dituzte

Gerra Zibilean bonbardatu zituz-ten herriekin jarri zen kontaktuan 2011n Bizkaiko Foru Aldundia, “Ze-rutik sua dator!” dokumentala egin ahal izateko eta 75. urteurrena os-patzeko. Herri bakoitzak bideo za-tiak grabatu behar izan zituen eta Galdakaon Eunate Barroetak eta beste herritar batzuek parte hartu zuten zeregin horretan. Talde horre-

Frankismoaren biktimentzako “egia, justizia eta erreparazioa” Galdakaon ere

Testigantzak batu eta hilobiak eta bunkerrak bilatzea da Galdakao Gogora-ren urte osoko lana :: Artxiboa

GALDAKAO Erredakzioa

tan egon ziren batzuek ikusi zuten bazegoela beharra Galdakaon ere gertatu zenaren, bonbardaketaren inguruan beste lan bat egiteko: “Do-kumentalak guregan interesa piztu zuen, baita gehiago egiteko beha-rra ere”, dio Eunate Barroeta kideak.

Orduan, Galdakao Gogora Oroimen Historikoa Berreskuratzeko Elkartea sortzea erabaki zuten.

Gaur egun hamar bat kidek osa-tzen dute Galdakao Gogora. “Familia askotan egon dira gerrako biktimak eta horrek motibatu egin gaitu el-kartearen parte izateko”, dio Nago-re Ferreira elkarteko lehendakariak. Bestetik, historiarekiko zaletasuna dutenak ere badaude elkartean: “Gehienoi historia gustatzen zaigu eta jakiteko eta erakusteko gogoak ditugu”, dio Ba-rroetak.

Galdakao Go-goraren jardueren helburu nagusia Francoren dik-taduraren bikti-mentzat “egia, justizia eta erre-parazioa” lortzea da, baita Burdin Hesiaren onda-rea kontserbatzea eta zabaltzea ere. “Konturatu gara Galdakaon jendeak ezjakintasun oso handia daukala gaiari buruz, nahiz eta hemendik Burdin Hesia pasatu. Ikur garrantzi-tsua izan zen gerra garaian, baina normalean jendeak ez du horren berri, are gutxiago gazteek”, dio Fe-rreirak. Hori dela eta, Galdakao Go-gora elkartearen asmoa gaia “lau haizeetara zabaltzea” da, “horren berri ematea eta, noski, ez ahaztea”.

Galdakaoko bonbardaketa maia-tzaren 18an izan zen eta hogeita lau hildako utzi zituen: “Famatuena Plazakoetxen bota zuten bonba da: hogeita bi pertsona hil zituzten. Ba-

Rentanet etxeanAitorpen proposamena etxean jasotzen baduzu, euskaraz jasotzeko telefono zenbakia hauxe duzu: 901 503 000. Aurrerantzean Ogasunak euskaraz bidaliko dizkizu.

Finantza erakundeetanFinantza erakundeetan egiten baduzu, euskaraz egiteko eska dezakezu.

Rentanet zerbitzuanHitzordua hartzerakoan adierazi euskaraz egin nahi duzula.

2013ko errenta aitorpena Basaurin

euskaraz

ERRENTA AITORPENA

21.489euskaraz

guztira

2014an?

besleku bat zegoen bertan -oraindik ere badago-, baina guztiak ez ziren sartzera heldu. Gero, bunkerrak eza-gutzen ikusi dugu beste bonba asko bota zituztela. Bonba horiek utzi zi-tuen arrastoak ikus daitezke egun”.

BUNKERRAK ETA HILOBIAK, ELKARTEAREN LORPENAKElkartea sortu zenetik, bunkerrak eta ‘nido de ametralladora’ dela-koak aurkitzen hasi ziren eta dagoe-neko hogeita hamar baino gehiago

topatu dituzte Galdakaon: “Jen-dearen testigan-tzei esker aurkitu ditugu, baita lu-bakiak ere”, dio Nagore Ferreirak. Eta ezagutzera emateko helbu-ruarekin, ibilbide moduko bat egin dute.

Era berean, hilobiak topatzen

hasi dira: “Oraindik egiteke dauka-gu lana, baina zerbaitekin hasi gara. Adibidez, Kortederra inguruan, Le-moatik gertu, ‘Hilen lekua’ aurkitu dugu”, dio Barroetak. Bertan, Aran-zadi Elkartearekin batera elkarla-nean aritu dira: “Lekukotza batzuk batu genituen, gudari batzuk Kor-tederran hilobiratuta zeudela esan ziguten eta Aranzadirekin harreme-tan jarri ginen lanean has zitezen”, dio Ferreirak. Galdakaoko Altamira, Arteta eta Bengoetxe auzoetan ere izan dira Aranzadikoak lanean, “bai-na oraingoz ez dute ezer topatu”. Eunate Barroetaren esanetan, “le-

kukoek esaten digutenaren arabe-ra guk txosten bat egiten dugu eta Aranzadira bidaltzen dugu. Ondo-ren, zerrenda bati jarraipena ema-nez, lekuak ikuskatzera etortzen dira”.

BARRUKO LANA,URTEKO UZTAGaldakao Gogora elkartearen kanpo-ra begirako ekintzen artean nabar-menena Oroimenaren Astea da, “bai-na barruko lana urte osoko lana da, hau da, testigantzak batu, hilobiak bi-latu eta bunkerrak aurkitu eta garbi-tzea da gure zeregina”, dio Barruetak.

Oroimenaren Astea 2012. urtean hasi ziren antolatzen. Bi asteburu hartzen ditu eta bakoitzean ibilaldi bat antolatzen dute Burdin Hesia ze-goen inguruetan. Erakusketak eta hi-tzaldiak ere prestatzen dituzte.

Konturatu gara galdakoztarrek

ezjakintasun handia dutela Gerra Zibilean gure herrian gertatu

zirenen inguruanNagore Ferreira

Galdakao Gogora Elkarteako lehendakaria

Page 8: 008. Geuria aldizkaria - 2015 apirila/maiatza

Ruper Ordorika (Oñati, 1956) musi-karia Basaurira itzuliko da maiatza-ren 23an Musika Alternatiboaren Ziklora (MAZ). GEURIA berarekin solasean ibili da kontzertua eman aurretik.

Zer suposatzen du zuretzat MAZ Ba-sauri jaialdian kartel-buru izateak?Egia esan, Basaurin jo ahal izatea oso garrantzitsua da niretzat. Aspal-dian ez naiz Basaurin aritu, eta hori da burura etortzen zaidan lehenengo erantzuna. Garai batean asko jotzen genuen Social Antzokian eta berriro itzultzeak poztasuna ematen dit.

Gainera, Audience talde gernika-rrarekin elkarbanatuko duzu esze-natokia...Bai. Lehendik ezagutzen dudan tal-dea da. Noizbait elkarrekin jo izan dugu eta gustura elkarnabatuko dut eszenatokia MAZ Basaurin, noski.

MAZ Basaurira hurbilduko direnek zer ikusiko dute Ruper Ordorikaren kontzertuan?‘Lurrean etzanda’ azken diskoa ar-datz hartuko dugu, baina gu ha-

rantzago goaz: beste disko eta saio ezberdinetako abestiak ere joko di-tugu.

Basaurin bizi izan zinen orain zen-bait urte, ezta?Hala da, bai. Urte asko pasatu dira geroztik eta seguru nago Basauri oso aldatua dagoela. Unibertsita-tean nenbilenean Bilbon, Pozokoe-txeko auzoan bizi izan nintzen bi urtez.

Eta bi urte horietan euskara irakasle lane-tan ibili omen zinen...Pozokoetxen antolatu ziren euskara eskola batzuk ematen aritu nintzen unibertsitate-ko ikasketak egiten ni-tuen bitartean. Lagun batekin batera irakas-ten nuen euskara gure kabuz, inolako erakun-deren parte izan gabe.

Nola gogoratzen ditu-zu garai haiek Basau-rin?Oso giro gatazkatsua bizi genuen: langile mugimendu oso indar-tsua zegoen Basaurin eta jende askok lotzen zituen askatasun gogo horiek euskal munduarekin. Gaur egun hori asko aldatu da.

“Boxealariek sparring bat behar duten bezala, beste batek entzuten duenean osatzen da musika”

Ruper Ordorika | Musikaria

‘Hautsi da anphora’ zure lehenen-go diskoak harremana omen dauka Basaurirekin...80. hamarkadaren inguruan Ber-nardo Atxaga Bilbora bizitzera eto-rri zen. Orduan guztiz ezezaguna zen, baina nik ezagutu nituen bere poema batzuk eta pare bat musika-tu nituen. Pott Bandaren hasieretan (1980) harremanetan jarri ginen eta bertan esan nion bere poema batzuei musika jarri niela. Ez niz-kion erakusten, baina egun batean

Basaurin azaldu zen Atxaga eta Pozokoe-txeko nire etxean, sukaldean, abestu nizkion. Diskoa bera Galdakaon grabatu nuen.

Wikipediak dioe-nez, “euskal musi-kari berritzaile eta nazioartekoa” zara, baita “euskal kanta-gintzak eman duen bakarlaririk enble-matiko eta gorene-takoa” ere. Horrela ikusten duzu zure burua?Ez dakit nire burua nola definitu ere! Neure eginkizunari,

neure hariari tiraka nabil hasiera-tik eta berdintsu ikusten dut nire burua, baina egia da denborarekin

# 008 GEURIA APIRILA 20158 HERRIAK

Maiatzaren 23an Audience gernikarrekin batera ariko da Ruper Ordorika Social Antzokian :: Geuria

Aspaldian ez da Basaurin aritu, eta MAZera etortzeko gogoz agertu da. Ikasle garaian, bi urtez Pozokoetxen bizi izan zen, eta hango etxeko sukaldean abestu zizkion lehen aldiz Atxagari haren poemekin egindako kantuak

beste era batera hartzen zaituztela eta horrek gehiago konprometitzen zaituela. Ahal bezala ibiltzen gara gu eta Wikipediak bereak egiten ditu.

Aurten 35 urte beteko dituzu musi-karen munduan. Zein hausnarketa egiten duzu?Lehenengo diskoak sortzeko den-bora gehiago behar izaten nuen eta az-kenengo diskoa, ‘Lu-rrean etzanda’, ur-tebetean egin nuen. Egia esan, lan han-diak izan dira lehe-nengo urteetakoak. Egun, diskoko lehen-dabiziko kontzer-tuak egin eta geroko tartetxoan nabil eta nik uste dut laster hasiko naizela gogo berriekin gauzak egiten. Hala ere, zu-zeneko emanaldiak berpizkunde bat dira niretzat eta asko dis-frutatzen ditut.

Nola azalduko zenuke, laburrean, disko bat sortzeko prozesua?Kantuak gehienetan bakarka ontzen ditut, nire etxean normalean. Gero, badut azkenengo urteetan ohitura bat, niretzat oso ederra dena: neure antzinako baxujole batekin, Alberto

MAIDER IBAÑEZ Basauri

Jon Pierrot, Grand Matter eta Smoke Idols, maiatzaren 9an Rockein! lehiaketaren finalean

BASAURI. Jon Pierrot, Smoke Idols eta Grand Matter dira Rockein!-en hirugarren edi-zioko sari nagusirako hauta-gaiak. Hiru taldeak bilbotarrak dira. Hego Uribe eskualdeko taldeen lehiaketaren fina-la maiatzaren 9an izango da 21:00etatik aurrera Basauriko Social Antzokian, sarrera doan. Aipatutako bandekin batera, Boogie Riders (Arrigorriaga), Aneika Ara (Galdakao) eta Free The Wheel (Galdakao) taldeek ere zuzenean joko dute, tokian tokiko talderik onenaren sa-ria nork eskuratuko. Finalean esango dituzte irabazleen ize-nak. Guztira 94 musika taldek eman dute izena. Horietatik, 22 bertako taldeak eta beste horrenbeste euskaraz duten ak.

de la Casarekin, elkartzen naiz. For-mak ematen dizkiegu abestiei mu-sikarekin.

Nik beti esan dut boxealariek borrokatzeko sparring bat behar duten bezala, musika benetan bes-te batek entzuten duenean osatzen dela. Hau da, zu bakarrik zaude, kan-tutxo bat egiten duzu eta beste bati abesten diozunean gauzatzen da

benetan hori.

Gaur egun, euskal mu-sikaren eszena nola ikusten duzu?Galdera zaila erantzu-teko. Nire ustez, oso oparoa da euskal musi-ka. Joera askotako mu-sikariak eta abeslariak daude, baina testuin-guru oso gatz batean: gero eta ate gehiago ixten zaizkio musikan ikasi eta sakondu nahi duenari. Kultura alor guztietan igarri da hori eta testuingurua oso zaila egiten zaio mu-

sikariari, baina artean ateratzen dira proposamen berriak eta oraindik uste dut eskaintza oparoagoa dela eskaera baino.

Ez nizkion kantuak erakusten, baina

egun batean Basaurin azaldu zen Atxaga eta

Pozokoetxeko nire etxean, sukaldean,

abestu nizkion. Ondoren, ‘Hautsi da Anphora’ lana

Galdakaon grabatu nuen

Oso giro gatazkatsua bizi genuen: langile mugimendu oso indartsua zegoen

Basaurin eta jende askok lotzen

zituen askatasun gogo horiek euskal

munduarekin. Gaur egun hori asko aldatu daRuper Ordorika

Musikaria

MAZ BASAURIRUPER ORDORIKA + AUDIENCE

Maiatzak 23 | 21:00 | Social Antzokia

Page 9: 008. Geuria aldizkaria - 2015 apirila/maiatza

# 008 GEURIA APIRILA 2015 IRITZIA 9

Nago Noelia López-Che-dak “me niego a ser la agenda de mi hija por

whatsapp” esaldia bere blogean eskegi zuenean, ez zuela inondik ere imajinatu berbok sare soziale-tan hainbesteko oihartzuna izan-go zutenik. Bere alabak etxeko la-nak eskolan ahaztuta utzi zituen arratsalde hartan, eta amak gu-rasoen artean komuni-katzeko whatsapp tal-dea zuela bazekienez, talde horretan kopia bat eskatzeko agindu/eskatu zion amari, arazoa konpontzeko. Kon-tuaz nahikoa nazkatuta, ez zen eta lehenengo aldia, ezetz esan ei zion Noeliak alabari; etxeko la-nekin akordatzea bere erantzuki-zuna zela, eta horrenbestez, egin-dakoaren ondorioa onartu beste erremediorik ez zuela: etxeko la-nak egin gabe eraman, eta irakas-leari eman beharreko azalpenak ematea.

Noeliaren arabera, gaur egun-go gurasook umeak gehiegi ba-bestu, eta ez diegu autonomo izaten uzten; euren egitekoak gure bihurtzen ditugu sarritan, konturatu gabe, ho-rrek ekar liezaiekeen kaltearekin. Ados na-goela esan behar dut, ezinbestean, baina lepoa egingo nuke gu-raso gehienak egongo direla ados, izan ere, argi dago Noeliak ez dio-la alabari inolako mesederik egi-ten, berak hartzen badu horrela-koetan, ahaztutako etxeko lanak lortzearen ardura osoa.

Dena den, heldutasuna eta autonomia egindako akatsen on-dorioak onartzearekin lotzen du Noeliak, eta horretan bai ezin naizela horren ados egon, heldua-roan egoera horiek oso bestela maneiatzen direlako beti. Jar de-zagun, adibidez, Noelia bera biko-tearekin antzeko egoera batean:

- Ez ditut kotxeko giltzak topa-tzen, laztana, eta batzar urgente bat daukat hemendik ordu erdira, zurea eramango dut, ados?

- Parkatu, bihotza, baina bi-

garrenez galdu dituzu kotxeko giltzak hilabete honetan, eta nork bere akatsen erantzukizuna hartu behar du. Beraz, ez, ez dizut nire kotxea utziko, eta ez zara batzar horretara joango. Bihar azalduko diozu zure nagusiari zergatik ez za-ren joan, eta horrela ikasiko duzu zure gauzak arduraz erabiltzen.

Irrigarria, dudarik gabe. Irriga-rri eta iraingarria. Oso. Egoera be-rean oso bestela jokatuko genuke helduon artean. Umeek ikasi egin behar dutela argudia dezake Noe-liak, arrazoi osoz, baina umeek zer ikasi behar dute, helduaroan zelan jokatu ez bada? Eta, horrenbestez, gure gizartean onartutako jokabi-dea enpatia baldin bada, ez al da askoz ere eraginkorragoa jokabide hori bera ikas dezatela? “Ni lanpe-tuta nabil, bihotza, zuk zeuk idatzi beharko duzu whatsapp hori”. “To-patu nire agendan urliaren telefo-

no zenbakia, deituoizu bere alaba-ri, eta gero zuen artean moldatu”. “Nahi baduzu kotxean hurbilduko zaitut sandiaren etxera, baina zuk zeuk eskatu beharko diozu eta fotokopiak egitera joan, azken batean zurea da, erantzukizuna”. Edo are hobeto: “Ea kapaz zaren zuk zeuk irtenbidea topatzeko, niri ahalik eta laguntza gutxien eska-tuta”. Alegia, etxeko lanen arazoak konponbidea baldin badu -eta badu, Noeliaren alabak ondotxo daki-, ez al da askoz ere aberasga-rriagoa konponbide hori bere kasa topatzen laguntzea, eskolara lanak egin gabe agindu baino?

Gure seme-alaben arduren erantzukizuna geuk hartuta ez diegu, ez, mesederik egiten, baina gu artzain eta eurak ardiak baili-ran hezten baditugu ere ez. Az-ken batean gu artzain bagina ere, gure seme-alabak ez lirateke ar-diak, mendian gure ondoan ibilian dabiltzan artzain gazteak baizik. Autonomia eta heldutasuna hel-buru badira, heldu txikiak bailiran jokatu beharko genuke beraiekin, helduaroan onargarriena den ja-rrera lehenbailehen ikas dezaten. Eta helduon munduan, zorionez, zerbait ahaztu edo galdu duenak, hamaikagarrenez egiten badu ere, maite dutenak alboan izango ditu, konponbidea topatzen laguntzeko prest.

NIRE ALABAREN AGENDA

BIDALI ZURE IRITZIA [email protected]

Bidali beharrekoak:

4 izen-abizenak (eta bale-go, elkartearen izena), kontaktua

(emaila / telefono zenbakia)

4 30 lerro inguruko idatzia 4 iritziak, gomendioak,

kritikak, galderak,hausnarketak

Iritzi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak labur-

tuko ditu luzeegiak badira n GEURIAk ez ditu bere gain har-

tzen hirugarrengoek agertutako iritziak n GEURIAk editorialaren

bidez agertzen du bere iritzia

JANIRE LOPEZKULTURA TEKNIKARIA

SAIN BON EDDASAHARAKO HERRITARRA

40 URTEZ, NAZIO BATINDEPENDENTZIARAKO

BORROKAN

Saharako Errepublika Ara-biar Demokratikoa (RASD) 1976ko otsailaren 27an

aldarrikatu zen Fronte Polisarioari esker. Polisario izena gaztelaniazko izen osoaren akronimoa da: Frente Popular de Liberación de Saguía el Hamra y Río de Oro. Luali Mustapha Sayed Fronte Polisarioaren funda-tzaile sahararrak bideratu zuen al-darrikapen hura.

RASDak 284.000 km2 ditu eta Marokorekin, Aljeriarekin, Mauri-taniarekin eta Ozeano Atlantikoa-rekin muga du. Baliabide natural propioak ditu eta petrolio eta gas potentzial izugarria duen herrial-dea da.

Saharar herrialdea espainiar kolonia izan zen, baina Madrileko Itunaren ondorioz Marokoren eta Mauritaniaren menpe dago. Geroz-tik, Saharar herriak borrokan dirau kolonialismo marokoarraren kontra. Munduko herrialdeen artean inork ez du Marokoren subiranotasuna Mendebaldeko Sahararekiko aitor-tzen.

Barne-arrazoiengatik Marokok Mendebaldeko Sahara indarrez hartu zuen 1975ean eta ordutik jarraitzen du arazo ekonomikoari,

sozialari eta politikoari dagokionez gatazka erabiltzen iritziaren distrak-zio bezala. 40 urtez lurraldea ile-galki okupatu eta giza eskubideak urratzen ari da: Marokok Saharar eremuko baliabideak atzerriko en-presei eskaintzen dizkie, ustiapen horrek abantailak eman diezazkion legez kanpoko okupazio horri.

Indarrean hartzen den lurral-dearen anexioa ez da saritua izan behar. Oso kezkagarria da Nazio Ba-tuen (NBE) manipulazio saiakerak ikustea, bakea eta justizia lortzeko tresna gisa sortu zenean. Hala ere, Mendebaldeko Sahararen kasuan, oinarrizko eskubide bat urratzen ari da: autodeterminazioaren eskubi-dea, alegia.

Saharar gatazka munduko 90 herrialde baino gehiagok aitortzen dute eta datozen egunetan NBEko Segurtasun Kontseilua ekintza ho-rren inguruan mintzatuko da. Espe-ro dut zerbait berria eta bidezkoa izatea erabakia, saharar herriaren mesedetan. 40 urtez baldintza oso penagarrietan bizi izan da saharar herria Tindufeko errefuxiatuen kan-pamenduetan, eta okupatutako gu-neetan Marokoko agintarien zapal-kuntza jasan du.

Autonomia eta heldutasuna helburu badira, heldu txikiak bailiran jokatu beharko genuke beraiekin.

Ez al da askoz ere aberasgarriagoa konponbidea bere kasa topatzen laguntzea?

Page 10: 008. Geuria aldizkaria - 2015 apirila/maiatza

ANTZERKIA

APIRILAK 26n BASAURI SIALUK HARTZ TXIKIAREN BIDAIA12:30 Social Antzokia

ANABASA

KIROLA

BIDALI ZURE EKITALDIA [email protected]

Ekitaldi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak laburtuko

ditu luzeegiak badira n

APIRILAK 23n BASAURI TELEBISTAK GAUR EGUNGO GIZARTEAN DUEN ERAGINA19:00 Sorginetxe (Karmelo Torre, 13). IV. Kareagako Kultur Astea

HITZALDIAK

MAIATZAK 23n BASAURI MAZ BASAURI: RUPER ORDORIKA + AUDIENCE21:00 Social Antzokia

MAIATZAK 16n BASAURI FESTIBAS22:00-03:00 Bentako plaza

APIRILAK 26n BASAURI KAREAGA II. MENDI MARTXA10:00 Sorginetxe

# 008 GEURIA APIRILA 201510 AGENDA

LITERATURA

APIRILAK 29 n BASAURI EREMU ELEKTROMAGNETIKOAK GURE INGURUAN19:00 Arizko dorretxea

MAIATZAK 27n BASAURIKIKE AMONARRIZ: “XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK”19:00 Pozokoetxe Kultur Etxea

APIRILAK 24-30n BASAURI“ETA EZ BANAIZ BERRIRO DEPILATZEN?”Marienea

MAIATZAK 20n BASAURI JON ARRETXEIbaigane Kultur Etxean

APIRILAK 23n ZARATAMO NAZIOARTEKO LIBURUAREN EGUNA18:00 Kultur Etxea

APIRILAREN 24n BASAURI LIBURU TXAPARRADABasauri osoan zehar

APIRILAK 26n BASAURI KOMIKI AZOKA11:00-20:00 Arizko dorretxea

APIRILAK 25n GALDAKAO / OROZKO MENDI IRTEERA: ORROTEGI-KURTZEGAIN8:30 Galdakaoko udaletxean

n ETXEBARRI I. duathloi txiki16:00 Bekosolo parkea

APIRILAK 29n ETXEBARRI AUTONOMIEN ARTEKO BOCCIA TXAPELKETA. IPAR EREMUA - BC410:00 - 16:00 Kiroldegia

APIRILAK 24-25n ETXEBARRI XIII. EUSKARAZKO LIBURU ETA DISKA AZOKAUdaletxeko plazan

APIRILAK 26n BASAURI KOMIKI AZOKAArizko dorretxean

APIRILAK 24 - maiatzak 16n BASAURI IXATXAK MARGOLARIATaberna Nagusia

APIRILAK 29 - MAIATZAK 13n ARRIGORRIAGA “IGELEN METAMORFOSIA” TXOTXONGILO ERAKUSKETA18:00-20:00 astelehenetik larun-batera eta 12:00-14:00 igandetan, udaletxean

MAIATZAK 2n GALDAKAO GAZTE EGUNA9:00etatik aurrera udaletxe plazan

MAIATZAK 8TIK 10ERAn ARRIGORRIAGA CLOWN ETA PAILAZOEN NAZIOARTEKO XX. JAIALDIAHerrian zehar

MAIATZAK 10n SENPERE HERRI URRATS8:00 Autobusak Hego Uribetik

MAIATZAK 16n BASAURI EUSKAL JAIA18:00-20:00 Taberna Nagusia20:00-22:00 Basozelai Gizarte Etxea

MUSIKA

MAIATZAREN 15ERA ARTEn BASAURIGANORABAKO 2015Pozokoetxe Kultur Etxea

MAIATZAK 3n BASAURI XVII. NAZIOARTEKO MEETING ATLETISMO EGOKITUAN11:00 Artunduaga kiroldegian

4 ARIZKO DORRETXEA4 Eskularru-txotxongilotik eta

aktoreen lanetik abiatuta, an-tzeztaldeak historia biltzen du

erakusketak

.GORAKADA.

25 URTEAPIRILAK 24-30

MAIATZAK 7n BASAURI LOLA, LILO ETA SAINETE ZIRKUKO ARTISTAK17:30 San Migel Kultur Etxea

MAIATZAK 10n ARRIGORRIAGA PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS12:00 Kiroldegia

MAIATZAK 17n BASAURI PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS16:30 / 18:30 Social Antzokia

MAIATZAK 27n BASAURI IMANOL ITUIÑO MAGOA17:30 Basozelai Gizarte Etxea

MAIATZAK 29n BASAURI LOLA, LILO ETA SAINETE ZIRKUKO ARTISTAK17:30 Kareaga Gizarte Etxea

n GALDAKAO ‘MARX ATTACK’, KALERKI ANTZERKI TALDEAREN ESKUTIK19:30 Torrezabal Kultur Etxea. An-gelman Sindromea Elkartearen alde dirua biltzeko ikuskizuna

IKASTAROAK

APIRILAK 26n BASAURI ‘LOLIREN SUKALDARITZA’ TALO TAILERRA17:30 Taberna Nagusia. 4-12 urte

MAIATZAK 1n BASAURI FRUITUZKO IRABIAKIAK18:00-20:00 Basozelai Gizarte Etxea

MAIATZAK 2n BASAURI ARKU TIROA18:00-20:00 Taberna Nagusia

MAIATZAK 15n GALDAKAO SUKALDARITZA IKASTAROA20:00 Pepeto txokoa

MAIATZAK 17n ARRIGORRIAGA YUGO ETA LALA12:00 Zinema Lonbo Aretoan

APIRILAK 29 eta 30 n BASAURI SAN MIGELEK KONPOSTAJEARI ATEAK ZABALIK10:30-13:15 / 16:30-20:15 Taberna Nagusia

MAIATZAK 9n GALDAKAO ‘MAIATZEKO ERREGINAK’ EUSKAL DANTZAK10:00 Santa Maria eliza

ERAKUSKETAK

MAIATZAK 9n BASAURI ROCKEIN! MUSIKA LEHIAKETAREN FINALA: JON PIERROT + SMOKE IDOLS + GRAND MATTER; BOGGIE RIDERS (ARRIGORRIAGA) + ANEIKA ARA (GALDAKAO) + FREE THE WHEEL (GALDAKAO)21:00etatik aurrera Social Antzokian

Page 11: 008. Geuria aldizkaria - 2015 apirila/maiatza

# 008 GEURIA APIRILA 2015 AISIA 11

Hitz- eta zenbaki jokoen emai-tzak hilero geuria.eus webgu-nean ikusgai izango dira.

SUDOKU ERRAZA

HITZ-GEZIDUNAK ARRIGORRIAGAKO FUTBOLARIA

SUDOKU ZAILA

EMAITZAk

BASAURI TELEFONOAK

FARMAZIAKUrbi 15 94 426 44 26Arizko dorrea z/g 94 449 05 87Nagusia 33 94 426 09 42Katalunia 52 94 426 35 21Karmelo Torre 12 94 426 13 26Dr. Garay 17 94 449 95 57Madrid 6 94 449 13 39L. Agirre 36 94 449 04 94L. Agirre 51 94 449 09 46L. Agirre 65 94 449 05 44Juan XXIII 1 94 449 07 43Kareaga goi. 16 94 449 16 99Kareaga goi. 38 94 449 85 33Kareaga goi. 50 94 449 06 43Hernán Cortés 3 94 449 07 02

ZERBITZUAKUdala 94 466 63 00Ibaigane K.E. 94 466 63 88Basozelai G.E. 94 466 64 00Kareaga G.E. 94 466 64 20Pozokoetxe K.E. 94 466 63 95San Migel K.E. 94 466 63 98Arizko dorretxea 94 466 64 26Zirt Zart Bulegoa 94 466 64 30Udaltzaingoa 94 466 63 41Ertzaintza 94 607 53 61Gurutze gorria 94 426 37 30Anbulatorioa 94 600 73 45Bake epaitegia 94 466 63 22Hilerria 94 449 62 97Taxi geltokia 94 449 20 96Social Antzokia 94 466 63 90Udal euskaltegia 94 440 62 71Urbi kiroldegia 94 466 63 82Artunduaga kirol. 94 466 63 83Lanbide 901 100 003Posta 94 449 13 97Hizkuntza eskola 94 426 68 81

ELKARTEAKBidebieta Irratia 94 440 66 92Baskonia M.T. 94 449 57 28Danbolin Txistu 94 449 02 71Euskarabila 94 440 90 16AEK Bolintxu 94 440 82 64Sustraiak K.E. 94 426 12 04Marienea 94 612 41 00Herriko Taldeak 94 426 37 83Sagarrak 94 426 37 69Ate Zabalik 94 426 18 71Zutarri K.T. 94 449 20 83

Page 12: 008. Geuria aldizkaria - 2015 apirila/maiatza

Irrika eta pasioz beteriko Ruper Ordorika gaz-te bat gerturatu zitzaion oholtzatik jeitsi berri

zen Benito Lertxundiri, aholku eske. Musika maite zuela eta betiko herri kantuak ahotsez gorpuzte-ko artean trebatu nahi zuela. Aholku mintzatuekin lagundu zion Lertxundik eta ondoren jaiotakoak gure musikaren historiako atalak dira. Ez zen izan, ordea, hainbat urte aurrera, beste emari batzuen korronteak dastatu ostean, Hiru truku taldea abia-tuko zuela. Herri kantuak eleganteki transforma-tu zituen Bixente Martinez eta Joseba Tapiarekin batera, eta memorian gordetzeko hiru lan utzi zi-tuzten. 

Betidanik maite izan du musika Ordorikak. Gazte-gaztetatik zuzeneko emanaldietan musi-kariek instrumentuak nola muntatzen zituzten so geratzen zen mutil betaurrekoduna zela azal-du izan du inoiz. Kurioski, guk betaurreko aban-goardistekin ere identifikatzen dugu bera. Baina ez soilik zentzu fisikoan. Bernardo Atxaga lagun minaren hitzak dira, Ruper, “pertsona modernoa da Euskal Herri ez hain modernoan”. 2013ko irai-lean esan zituen hitzok, ETB1ko Tumatxak saiora-ko grabatu genuen elkarrizketan. Betirako memo-rian iltzatuta geratuko zaidan lan eder horri esker, gustura entzun nizkion Ordorikari bere bizitzako hainbat pasarte zuzenean kontatzen. 

Deustuko Unibertsitatean ikasle zela, Koldo Izagirre eta Bernardo Atxagaren testuekin ehun-dutako Panpina Ustela aldizkaria banatzeko ar-duraduna zen Ruper. Bahituta zegoen publika-zioa, ezkutuki zabaltzen zuten, eta halako batean pertsonalki ezagutzen ez zuen Atxagari hurbildu zitzaion Ordorika. Horrela hasi zuten urteetan emankorra izan den adiskidetza. Manu Ertzilla, Joxemari Iturralde, Jon Juaristi eta Joseba Sarrio-nandiarekin batera sortu zuten Pott banda. Ban-dak argitaratu zuen 1978an Atxagaren Etipia poe-ma liburua, Ordorikak Hautsi da anphora izeneko diskoan musikatu zuena. Basauri bada historioa zati horren protagonista baita ere; Pozokoetxen bizitu izan zen Ruper. Hantxe, Basauriko etxeko sukaldean josi zuten Atxagak eta Ordorikak dis-koa. 

Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxagaren hamaika poema doinuz jarri ditu dantzan Ordori-kak. Goizalde Landabasok Pott bandaren eman-kortasuna bikainki biltzen du “Gure memoria lite-rarioa hor dago, eta musikala baita ere” dioenean. Are gehiago, geografikoa ere izan daiteke. Izan ere, sukalde hura bezalaxe, ezaguna dugun Arena-leko zubian eman zion Atxagak Ruperri Berandu dabiltza kanta izango zenaren zirriborroa. Handik gertu, Zazpi kaleetan, topo egin zuen Ordorikak askatu berri zuten Josu Muguruzarekin, egun eguzkitsu baten igande eguerdiz. Ilusioz beteriko Muguruza askeak, Bilbo gozatu nahi zuela azaldu zion Ordorikari. Ez zuten gehiago elkar ikusiko. Xalbadorren alabak berri txarra eman zion Lazkao txiki bertsolariari, eta diotenez, haren erreakzioa bildu zuten “Ez da posible, ezin liteke” hitzek. Hortik edan zuen Ordorikak, hortaz, Muguruza hil zutenean jaio zen Ez da posible kanta idazteko.

Argiatara eman dituen hemezortzi diskoetatik, Hi hintzena, Martin Larralde, Ene begiek eta Hiriak kantak ditut bidaide. Eta zuk?

Kontrazala

LEIRE PALACIOSKAZETARIA

AZAL ILUSTRATUA: RUPER ETA BERNARDO BASAURIKO POZOKOETXEN EGILEA: DANI MAIZ

RUPER BIOMAPANHEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA · DOAN · GEURIA.EUS 2015 APIRILA #008

GERTU-GERTUKOAK EUSKARAZ IRAKURRI

KOMENTATU ELKARBANATU

HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA