Udal programa

20

description

Azkoitiko Bilduren udal Programa

Transcript of Udal programa

Page 1: Udal programa
Page 2: Udal programa

2

BILTZEKO GARAIA DA, EGOERA BERRIA SENDOTZEKO BULTZA EGITEKO GARAIA!Ilusio eta itxaropenezko garaiak bizi ditugu Euskal Herrian, aldaketarako aukera behatz puntekin ukitzen dugulako.

Era berean kezka eta ziurgabetasunez bizi ditugun garaiak dira hauek, lan eta ekonomiaren alorretan sistema neoliberala bultzatzen dutenek sortutako egoera larriagatik.

Bildu koalizioa osatzen dugunok urrats bat aurrera egitea erabaki dugu, indarrak bilduz, aniztasunean bat eginez, abertzalea eta ezkerrekoa den eskaintza politikoa herritarrei luzatuz.

Maiatzaren 22an asko dago jokoan. Zure botoak gu guztion artean erai-kitzeko gai izan garen konponbiderako eszenatoki esperantzatsu hau sendotzeko balio dezake.

Zure botoak abertzale eta ezkerrekoa den gehiengo sozialaren arabera instituzioak osatzea ahalbideratu dezake, egun udaletxe eta diputazioek erakusten ez duten errealitateari ateak zabalduz.

Zure botoak eszenatoki politiko berria azeleratu dezake. Herriarengan-dik hurbilen dauden instituzioak demokratizatzen lagundu eta ustelke-riaren nahiz herritarrek pairatzen dituzten arazoen aurrean, egungo al-ternatibafaltarekin amaitzeko aukera eskaini dezake.

Hau guztia dago jokoan eta zure botoa funtsezkoa da. Bildu koalizioak arduraz jokatu du une historiko hau aprobetxatu asmoz. Orain zure esku dago: bildu zure botoa ahalegin honetara, herri honetako abertzale eta ezkerrekoen indar metaketa babestuz!eu

skal

her

ria

Page 3: Udal programa

3

ALDAKETARAKO AZKOITIARROK BILDU

Euskal Herriak udaberri garaiak bizi ditu, garai berriak, itxaropentsuak. Euskal He-rria eta Azkoitia aurrera doaz, aurrera goaz, poliki, baina aurrera.

Aurrera goaz eta iniziatibaz ari gara, ameslarien herri honek merezi duen etorkizu-na lortzeko helburuz. Horregatik bildu gara, horregatik osatu dugu Bildu koalizioa, azken denboratan elkarrekin lortutako adostasunak eta akordioek herritarren ba-bes zabala behar dutelako hauteskundeetan ere.

Herritarrak, azkoitiarrak, bildu gara, familia ezberdinetatik gatoz, ibilbide diferen-teak egin ditugu, gure artean ere hainbat talka izan ditugu arestian, baina horren guztiaren gainetik gauza bat izan dugu argi: une honetan, hauteskundeetan, eta hauteskundeen ondotik ere, ekintza batasuna beharrezkoa da, eta izango da.

Koalizio eredu berri bat da gurea, berritzailea, bizi ditugun garai berriekin erabat lotzen, batzen dena. Badakigu herritarrak asper-asper eginda daudela alderdien arteko zatiketekin, interes alderdikoiak herri interesen gainetik jartzen dituztene-kin, asper-asper eginda daudela herri gisa eta eguneroko bizitzan ditugun arazo larriei erantzuteko gaitasunik erakusten ez duen klase politikoarekin.

Guk beste muturrean kokatzen ditugu geure buruak. Argi dugu ekintza batasuna beharrezko dela Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea, autodeterminazioa es-kuratu dezan. Argi dugu ekintza batasuna beharrezkoa dela gure Udaletako funtzionamendua aldatu eta herritarroz osa-tuko den udalak martxan jarri nahi baditugu.

Horregatik guztiagatik, harrokeriarik gabe, baina harrotasunez diogu Ezkerrekoak eta soberanistak garenok Azkoitiko kaleetan irabazi dugun lekua Uda-lean ere ispilu bihurtuko dela.

Konpromisoz, seriotasun osoz eta ilusioz betetako herrita-rrez osatutako zerrenda osa-tu dugu datozen Udal hau-teskundeetarako. Eta herri honetako abertzale eta ezkertiar guztiei gurekin biltzeko gonbidapena lu-zatzen dizuegu, gaurtik hasi eta Azkoitian ire-ki nahi dugun aro berri guztian zehar.

azko

itia

rent

zatbilduazkoitia

Page 4: Udal programa

4

bilduazkoitiaGURE JENDEA KONPROMISOAN OINARRITZEN DA...

Pello Bastarrika

EstherLizarralde

JonJuaristi

Urrategi Alberdi

Ibon Arrieta

InixioGorosabel

AinhoaLopez

AgurtzaneEpelde

Jakes Uranga

Naroa Altuna

Page 5: Udal programa

5

bilduazkoitia

...HORREGATIK BALIO DUTE HORRENBESTE!

Belen Zabala

AnaAreta

IñigoAlberdi

Jexus MariOteiza

MaiteGoikoetxea

JokinLanda

AdelinaIzagirre

Jose LuisTelleria

Juan InazioLarrañaga

LeireBarrena

Page 6: Udal programa

6

NEKAZARITZA bilduazkoitia

LURRAK ZIURTATU ETA PRODUKTUAK

MERKATURATZEA ERRAZTU

Nekazal lur on gehienak izorratu dira bes-te sektoreetan bakarrik oinarritutako poli-tiken ondorioz. Beraz, nekazal lurrek be-girune eta babes maila handiagoa behar dute.

Produktuak merkaturatzeko garaian dau-den oztopoak gainditzeko ahalegina egin

behar da, nekazari eta erosleen arteko bi-tartekariak ekiditeko bideak urratuz eta ne-

kazariei jartzen zaizkien baldintzek eskatzen dituzten inbertsioak egiteko laguntzak eskainiz.

LURRAK BABESTU- Urteroko aurrekontuetatik diru partida bat bideratuko dugu nekazal lurren udal bankua osatzeko.

- Nekazal lur egokiak babesteko neurriak hartuko ditugu arau lagungarrietan

MERKATURATZEA ERRAZTU- Nekazariekin harreman iraunkorra izango dugu.- Merkatu plazako azpiegiturak hobetu eta erabilera bultzatzeko neurriak hartuko ditugu.- URKOMEren bidez produktuak merkaturatzeko neurriak hartuko ditugu.- Nekazaritza jarduera duten baserritarrei obren zergak itzuliko dizkiegu.- Zuhaitz hostozabalen landatzea bultzatzeko neurriak hartuko ditugu.- Haragi-hiltegien koordinaziorako partzuergoan parte hartuko dugu.

emanbotoa

www.bildu.info

Page 7: Udal programa

7

MIGRAZIO POLITIKA bilduazkoitia

ELKARBIZITZA OINARRITUTAKO MIGRAZIO POLITIKA

Munduan ezarria den eredu neoliberalak gero eta injustizia gehiago sorrarazten du. Horrega-tik bizimodua aurrera ateratzeko bere herritik irten eta beste herrialde batzuetara mugitu be-harrean milioika pertsona aurkitzen dira.

Migrazioak toki behartsuenetatik herrialde aberatsenetara gertatzen dira, Europara kasu. Egoerak behartuta etorri diren etorkinei babesa emateko, bizi modu duin bat antolatzeko eta in-tegrazioa lortzeko, euskalduntzeko... politika akti-boak bultzatu behar dituzte instituzio eta eragileek.

Udaletik gure artean bizi diren eta jendartzeko par-te diren pertsona eta kolektiboen elkarbizitza eta integrazioa lortu behar da. Euskal herritartasuna bultzatu eta herritar gisa dagozkien eskubide eta beharrak bermatuz.

- Integrazio kontseilua indartuko dugu herritar, etorkin eta eragileen partaidetza sustatuz.- Migrazio plana egokitu eta martxan jarriko dugu.- Etorkinen integraziorako euskararen ezagutza ezinbestekoa denez, euskalduntzeko egitasmoak bultzatuko ditugu.- Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eta elkarbizitzaren aldeko politika iraunkorrak garatuko ditugu.- Sentsibilizazio planak martxan jarriko ditugu.

www.bildu.info

emanbotoa

Page 8: Udal programa

8

GAZTERIA bilduazkoitia

GAZTERIA PARTE-HARTZAILE ETA BIZIA

Gaur egun gazteek dituzten proiektuak garatzeko ez da bitar-teko egokirik jartzen, are gehiago, oztopatu egiten dira. Insti-tuzioetatik bideratzen dituzten gazte planak ez dira gazteen beharrak asetzeko adinakoak, arazoak modu isolatuan uler-tzen dituztelako. Gazteen arazoak gizarte osoaren arazo be-zala ulertu behar dira eta erabaki guneetan horien presentzia

egotea ezinbestekoa da.

Gazteriaren auto-askitasuna eta auto antolaketa errespetatuz eta bultzatuz, instituzioak gaz-

teriaren zerbitzura jartzeko erantzukizuna dugu. Gazteriak pairatzen dituen arazoei au-rre egiteko (prekarietatea, errepresioa, kon-tsumismoa aisialdiko eredu, etxebizitza ara-zoa, drogak, sexua...) gazte plan integral eta iraunkorrak bultzatu behar dira, gazteekin

eta gazteentzat.

- Gazteen parte-hartzeaz Azkoitiko gazte plana egin eta martxan jarriko dugu.

- Gazteek beraien beharretara egokitutako aisialdi eredua

garatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskainiko ditugu.

- Gazteek dituzten etxebizitza arazoei aurre egiteko, alternatiba errealak sustatuko ditugu: etxebizitza sozialak, kooperatibak egiteko informazioa e.a.

- Langabeziari erantzuteko lan poltsa publikoa osatuko

dugu.

www.bildu.info emanbotoa

Page 9: Udal programa

9

AZKOITIARRON BEHARRETAN OINARRITUTAKO GUZTIONTZAKO HERRIA

Espekulazioan oinarritutako hirigintza politika batetik herritarren beharrei erantzungo dien politika batera jauzi egin behar da. Azkoitia bezalako herri batek dituen zerbit-zuen beharrei erantzutea lehentasunezko bihutuz.

Herri bizia eta oinezkoek lehentasuna izango dutena dugu helburu. He-rria antolatzeko modu ekologikoak bultzatuz, ahal den gutxien pa-bimentatu eta berdeguneak ikusiko diren Azkoitia batean bizi nahi dugu.

HIRIGINTZA bilduazkoitia

- Herriaren hazkunde orekatua bultzatuko dugu, biztanleriaren beharren araberako eraikuntza bultzatuz.

- Gune beltzak identifikatu eta konponbidea emango diegu.

- Oztopo arkitektonikoak kenduko ditugu.

- San Martin ezkerrera eta Floreagara irisgarritasuna hobetzeko modoak aztertuko ditugu (arrapala mekanikoak, igogailua...).

- Herri barruan eta Intsausti parkean komun publikoak jarriko ditugu.

- Liburutegia eta Elkargune sarreraren artean haur parke estalia egingo dugu.

- Herri barruko eta eskualdeko garraio publikoa sustatuko dugu.

- Udal etxebizitza parkea osatzeko baliabideak jarriko ditugu.

- Etxe hutsak egokitu eta merkaturatzeko neurriak hartuko ditugu.

- Lehentasunez etxebizitza publikoak eraikitzea sustatuko dugu.

- Auzoz auzo dauden zerbitzuen beharrak aztertu eta konponbideak ematen saiatuko gara.

- Teknologia berriak herritar guztion eskura egon daitezen WIMAX zerbitzua jarriko dugu.

www.bildu.info

Page 10: Udal programa

10

EUSKARA bilduazkoitia

EUSKARAZ BIZIKO DEN AZKOITIA BATEN ALDE

Herri euskalduna da Azkoitia. Euskararen arnasgu-nea. Egunerokoan euskara hutsez bizitzako orain-

dik arazoak badira ere, Euskal Herrian euskarak bizi duen egoera aintzat hartzen badugu, toki

pribilejiatuan bizi gara azkoitiarrok.

Horren jakitun, euskararen biziraupene-rako hain garrantzitsuak diren gureak bezalako guneen babes politikak susta-tu eta egoerak exigitzen duen hizkun-tza politika aurrerakoiak martxan jart-zea dagokigu.

- Euskararen normalizazioan udala eredu izan dadin Udaleko euskara

plana diseinatu eta martxan jarriko dugu.

- Eragileen parte-hartzeaz herrira begirako esparruz esparruko plana osatuko dugu.

- Udaleko euskara kontseilua indartuko dugu, aholku batzorde izatetik erabakigune izatera pasatuz.

- Azkoitiar guztion euskalduntze eta alfabetatzea sustatzeko doako zerbitzua

sustatuko dugu AEKrekin elkarlanean.

- Etorkinak euskarara gerturatzeko plana diseinatuko dugu.

- Herriko etxe guztietara euskara hutsean iritsiko den argitalpena berreskuratzeko laguntza emango diogu Maxixatzen euskara elkarteari.

- Azkoitiko Udala UEMAn sartuko dugu.emanbotoa

www.bildu.info

Page 11: Udal programa

11

AZKOITIAR GUZTION ONGIZATEARI BEGIRA

Gure herriak lortutako bizi mailak edo estatusak ez du ino-laz ere gure bizi maila islatzen. Pobrezia eta gizarte bazter-keta suspertzen dituen munduan murgilduta gaude. Zerbi-tzu sozialek ez dute irtenbide egokirik eskaintzen. Egoera horrek eta bizi dugun krisi larriak derrigorrezko norabide aldaketa eskatzen du.

Horren guztiaren aurrean, prebentzio politiken gara-penaren garrantzia eta arreta-zerbitzuen sendotzea landu behar dira udaletik, sentsibilizazioa eta par-taidetza kontutan hartuta.

Nerabeek, hirugarren adinekoek, ezinduek, drogo-menpekotasuna jasaten dutenek, iraupen luzeko langabetuek, sarrera ekonomiko urriak dituztenek, tratu txarrak jasandakoek, guztiek merezi dute arre-ta berezia eta baliabideen banaketa justua.

GIZARTE ONGIZATEA bilduazkoitia

- San Jose egoitzako zerbitzuen kalitatea hobetzeko neurriak sustatuko ditugu.

- San Jose egoitzako langileen eskubideak errespeta daitezen lan egingo dugu.

- San Jose egoitza herrira jaisteko aukera aztertuko dugu.

- San Jose egoitzatik etxe tutelatuak kendu eta psikogeriatrikoa handitzen ahaleginduko gara.

- Etxe tutelatuen beharra aztertuko dugu.

- Zaintzarako gune estaliak egokituko ditugu.

- Beste erakundeetatik kudeatzen diren gutxiengo laguntzak osatuko ditugu.

- Diru sarrera urriak dituztenei udal tasa eta zergak ordaintzeko hobariak eskainiko dizkiegu.

- Etxean senide gaixo edo adinekoak zaintzen dituztenei formazioa eta laguntza eskainiko diegu.

- Etxez etxeko zerbitzuaren eta egoitzaren kontratazioak aztertuko ditugu.

www.bildu.info

Page 12: Udal programa

12

KULTURA bilduazkoitia

IKUSKIZUNETIK HARATAGO, KULTURA SORTZAILE ETA BIZIA

Kulturak aitortzen zaiona baino garrantzia handiagoa du. Kulturak jen-dearen baloreengan, bizi ereduarengan eta eguneroko jarrerengan ere sakon eragiten du.

Kultura, berez, bizia eta aurrerakoia da, eraldatzailea. Jendearen arteko komunikaziorako eta sormenerako giltza behar du izan, elkar ezagutza eta iritzi trukaketa ahalbideratuko duena, eta ez ikuskizun hutsa.

- Herriko Udal kultur kontseilua eratuko dugu.

- Herriko kultur eragileekin elkarlanean eta koordinazioan lan egingo dugu.

- Kultur kontseiluaren bidez epe luzerako kultur programazioa osatuko dugu.

- Herrian dauden kultura ezberdinak ezagutarazteko eta elkarbizitza bultzatzeko programak osatuko ditugu.

- Kulturaren kontsumoaz haratago, kultur eredu sortzailea eta parte-hartzailea bultzatuko dugu.

- Euskarazko kulturaren sortzaileak izan diren eta diren azkotiarrak ezagutarazteko bidea jorratuko dugu.

- Festa parte-hartzaileak izateko bidea jorratuko dugu.

- Liburutegi zerbitzuan hobekuntzak egingo ditugu (instalazioetan, ordutegian eta eskaintzan).

- Matadexe bizirik mantentzeko ahalegin guztia egingo dugu.

www.bildu.info

Page 13: Udal programa

13

POLITIKA FEMINISTA bilduazkoitia

GIZON ETA EMAKUMEON BERDINTASUNA BULTZATZEKO

Urteak aurrera joan arren, emakumeen inguruko arazoek egune-roko ogia izaten jarraitzen dute. Diskriminazioak aurrera darrai, eta horren aurrean neurri eraginkorragoak hartu behar dira. Be-netako parekidetasuna lortu ahal izateko lan munduan, elkarren arteko harremanetan... hau da, arlo guztietan.

Administraziotik emandako erantzuna ez da nahikoa izan, orain arte, arazoa zuzentzeko. Pausu sakonagoak eta eratzukizun han-diagoak eskatzen ditu irtenbideak. Aukera horietan guztietan, bai emakumeen bai gizonezkoen elkarlana ezinbestekoa izanda ere, aldi berean udalak laguntza, babesa eta bultzada emanaz, gauza-

tu behar du parekidetasun edo berdintasun plana.

- Udalean arlo hau lantzeko sail propioa eratuko dugu.- Lanaldi osoz arituko den teknikaria jarriko dugu.- Emakumeen kontseilua martxan jarriko dugu.

- Berdintasun plana garatuko dugu.

- Hezkidetza egitasmoa indartuko dugu, haurrak dauden eremu guztietara zabalduz.- Indarkeria sexista pairatu duten emakumeei arreta hobetzeko udal protokola diseinatu eta martxan jarriko dugu.- Indarkeriari aurre hartzeko prebentzio lan iraunkorra egingo dugu eremu guztietan. - Emakumeen ahalduntzea edo jabetzea bultzatzeko egitasmoak martxan jarriko ditugu.

emanbotoa

www.bildu.info

Page 14: Udal programa

14

INGURUMENA bilduazkotia

GUZTION KONPROMISOAZ HERRI OSASUNTSUAGOA

Gure gizarteak izan duen bilakaera eta gara-pen ereduaren ondorioz, ingurugiroa aldatu

egin da, baina ez onerako. Horrela jarrai-tzen badugu, datozen belaunaldiei etor-kizun beltza utziko diegu. Hori gerta ez dadin, gizartearen garapen jasangarria bultzatu behar da, eta garapen hori au-rrera eraman ahal izateko nahitaezkoak dira guzti guztion kontzientzia hartzea eta konpromisoa.

Bide hori egiteko ezinbestekoa da uda-laren aldetik ingurugiro arazoen aurrean,

prebentzio eta kontzientziazio politikak bultzatzea.

- Oinederko zabortegiaren itxieran, enpresa eta instituzioen erantzukizunaz baliatuko gara, segurtasuna eta lurren berreskuratzea

ziurtatuko dugu.

- Errauskailu kutsatzailea ekiditeko helburuz, zabor bilketa eredu ezberdinak

aztertuko eta aproposena gurean jartzeko saiakera egingo dugu.

- Enpresetako hondakin industrialak jasotzeko zerbitzu publikoa eskainiko dugu.

- Ipintzako ur fekalak araztegira jasotzeko kolektorea jarriko dugu.

- Airearen kalitatea hobetzeko helburuz, kutsadura murrizteko neurriak hartuko ditugu.emanbotoa

www.bildu.info

Page 15: Udal programa

15

KIROLA bilduazkoitia

AZKOITIA OSASUNTSU ETA KIROLARI

Bizi dugun gizarte sedentarioari aurre egiteko, gaixotasun kronikoak ekiditeko, denok nahi dugu “zerbait” egin, lehiarako kirol moduan edo aisialdirako jarduera moduan.

Osasuna mantentzea eta bizi kalitatea hobetzea helburu dugun honetan, Uda-lak jarduera fisikoak eta kirola praktika-tzeko eskaintza anitza egin behar du, adin guztiak kontutan izanda, emakume nahiz gizonentzat.

- Elkargunea herritar guztiok kirola egiteko gune izan dadin prezioak jaisteko saiakera egingo dugu.

- Ikastetxeetako kirol guneak zabalik edukitzeko akordioak lortuko ditugu.

- Auzoetako kirol instalazioen mantentze lanak egingo ditugu.

- Kirol aniztasuna bermatzeko, gune berriak sortuko ditugu: patinetan aritzeko arrapalak...

- Herriko kirol kontseilua osatuko dugu, herriko kirol talde eta banakoen elkarlana bultzatzeko.

- Gazteei aisialdirako alternatibak eskainiko dizkiegu, kirol elkarteekin elkarlanean.

- Aisialdian jarduera fisiko anitzak eskaintzeko programak praktikan jarriko ditugu; leiharik gabe, federatu gabe, talde konkretuetako partaide izan gabe...

- Emakumeen kirola eta jarduera fisikoa bultzatuko ditugu.

- Adinekoentzako urteko kirol eskaintza egingo dugu

- Herri kirolak sustatzeko jarduerak antolatuko ditugu.

www.bildu.info

emanbotoa

Page 16: Udal programa

16

HEZKUNTZA bilduazkoitia

KALITATEZKO HEZKUNTZA

BERMATUZ

Udalaren zeregina ere bada, herrian hezkuntza eredu sendo eta eus-

kalduna bermatzea. Eta hezkuntza hori emateko baliabideak egokiak

direla bermatu behar du Udalak.

Hezkuntzaz ari garenean, ordea, ez gara hezkuntza formalaz baka-

rrik ari. Gure bizitzaren eremu guztietan ari gara hezten, beraz,

hezkuntza formala eta ez formala-ren arteko uztarketan eragitea ere

beharrezkoa da.

- Instalazioekin eta hezkuntza eskaintzarekin daduen arazoak lehenbailehen

konpontze bidean jarri ahal izateko gestioak egingo ditugu (haurreskola handitzea, Xabier

Munibeko eraikin berria egitea...)

- Profen formazio ikastaro berria eskaintzen ahaleginduko gara.

- Hezkuntza gaiak modu koordinatuan eraman ahal izateko, udaleko hezkuntza kontseilua eratuko dugu,

herriko ikastetxe eta hezkuntza ez formaleko beste eragileekin batera.

- Aniztasunaren eta etorkinen onarpen eta kudeaketa egokirako programak garatzeko hitzarmenak sinatuko

ditugu.

- EPAko eskaintza herrian bertan indartzeko ahalegina egingo dugu.

emanbotoa

www.bildu.info

Page 17: Udal programa

17

EREDU JUSTUA ETA LAN BALDINTZA DUINAK

Urte luzez bultzatu den pribatizazio politikak instituzioetatik lan pre-karioak sortzera, lanaren banaketa alde batera uztera eta enpresa handien kontropean dagoen ekonomia eredu batera eraman gaitu.

Krisi ekonomikoak markatutako garai hauetan, lana sortzea ezinbes-tekoa bilakatu da. Horretarako sektore publikoan inbertsioak egitea-ren aldeko apustua egin beharra dugu, eta noski, lana sortuko duten politikak sustatzeko laguntzak bideratu behar dira.

LANA ETA INDUSTRIA bilduazkoitia

- Merkatari txikiek bizirik irauteko bitartekoak jarriko ditugu beraiekin elkarlanean.

-Udalean kontseilu sozio-ekonomikoa eratuko dugu langabetuen elkartearekin, sindikatuekin, enpresa txiki eta ertainetako

ordezkariekin, Iraurgi lantzen eta Loiola berrikuntza fundazioarekin.

- Azkoitiko diagnostiko sozioekonomikoa egin eta horren araberako lan eta industria plana

bideratuko dugu.

- Obra eta lan publikoen adjudikazioan neurriak hartuko ditugu: gardentasuna,

herriko autonomo eta langabetuei lan horietara aurkezteko bideak erraztu...

- Formakuntza profesionala bultzatuko dugu, bereziki langabetuentzat.

- Lan istripuei aurre egiteko protokoloa zehaztuko dugu.

- Industriari bultzada emateko ahalegina egingo dugu:

enpresa txiki eta ertainen aldeko politikak bultzatuz,

enpresa berriak erakartzeko erraztasunak eskainiz,

enpresen eskura jartzeko lan poltsa publikoak osatuz...

www.bildu.info

emanbotoa

Page 18: Udal programa

18

Page 19: Udal programa

19

bilduazkoitia

Page 20: Udal programa