Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

16
2 EDITORIALA · 3-5 ZUMARRAGA GOXATZEN · 6-11 ZUME BERRIAK · 10-11 HERRIALDEA · 12 TALDEA ALDAKETARAKO ZUMEAK

description

2015eko maiatza

Transcript of Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

Page 1: Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

1

2 EDITORIALA · 3-5 ZUMARRAGA GOXATZEN · 6-11 ZUME BERRIAK · 10-11 HERRIALDEA · 12 TALDEA

ALDAKETARAKO ZUMEAK

Page 2: Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

2

Hilabeteetako auzolanaren

ondoren, zume gorri, berde, laranja eta

moreak erabiliz, saski dotorea

josi dugu, baina otarrak ezin du inolaz ere

apaingarri soila izan. Herritarron garaia da, saskia betetzeko garaia

da!!!

H ilabetetako auzolanaren ondo-ren, guztion artean osatutako saskia aurkezten dizuegu honako orriotan. Hasiera-hasieratik Zumarragak aldaketa sakona behar duela pentsatzen dugun herritarrok egindako otarra da, hamaika

eztabaida, bilera eta batzarretan, gure arbasoek egin modura, gure eskuz egina.

Ustez dotorea eta koloretsua geratu zaigu, denok amesten dugun Zumarraga libre, justu, ekologista, fe-minista eta euskalduna sortzeko, zume gorri, berde, more, eta laranjak erabili baititugu, baina ez genuke inondik inora, apaletan hautsa biltzeko baino balio ez duten apaingarria izaterik. Udal hauteskundeen mugarriaz harago, denok erabili ahal izateko moduko otarra egin nahi izan dugu, garai onetan bakoitzak bere alea bertan uzteko horietakoa, baina baita une zail edo gogorragoetan, sustengu bila joan ahal izate-ko horietakoa ere bai.

Azken finean, hurrengo hilabete eta urteetan ematen diogun erabilerak egingo du saski hau erabilgarri. Ez dugu makilatxo magikoetan edo denarentzat eran–tzuna duten liderrengan sinesten. Denok amesten dugun Zumarraga bizi eta atsegina egingo bada, zumarragar guztion ekimen eta ilusioak bateratuta izango da. Egin berri dugun prozesu aberasgarri honetan bezala, parte-hartzea, auzolana, ilusioa, grina eta kemena dira erreminta baliagarri bakarrak. Konbentzituta gaude Zumarragak sakoneko aldaketa behar eta merezi duela, pertsonalismo eta kazikeen garaiak aspaldi amaitu zirela. Herritarron garaia da, saskia elkarrekin betetzeko garaia da. ed

itori

ala

>>

Tras el auzolan de varios meses, llega la hora de presentar la cesta que hemos confeccionado entre todas las personas de Zumarraga convencidas de que nuestro pueblo necesita y se merece un cambio drás-tico. De la misma manera que trabajaban nuestras y nuestros antepasados, ha sido un trabajo artesanal, realizado a base de reflexiones, reuniones y debates. Creemos que hemos elaborado una cesta sólida y colorida, ya que en el anhelo de esa Zumarraga libre,

justa, solidaria, ecologista, feminista y euskaldun, la hemos tejido con mimbres rojos, verdes, naranjas y morados. Sin embargo, no querríamos que terminara siendo un mero ornamento decorativo, debemos ser la ciudadanía quienes le demos utilidad con nuestras aportaciones, anhelos e ilusiones.

Sin varitas mágicas ni vanidosos líderes, la Zuma-rraga soñada está en nuestras manos. ¡¡¡Es hora de llenar la cesta entre todas y todos nosotros!!!

Page 3: Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

3

Gardentasunez eta parte hartzearen bidez Zumarraga goxatuz

Orografiak, kokapenak, porla-nak, industria astunak eta baita urteetako agintaldi hierarkiko eta bertikalek ere, ertz zorro–tzeko eta nortasun gabeziak dituen herri bihurtu dute gure Zumarraga. Horregatik oso argi dugu aldaketa behar eta me-rezi dugula eta iraultza, izango bada, samurtasunetik helduko da. Tinkotasunetik, herri bizia-goa, goxoagoa, harro egoteko moduko horietako bat nahi eta behar dugu. Ez dugu “ciudad dormitorio” bokaziorik.

Neguan osatutako diagnostiko inkesta eta topaketetan argi sumatu genuen zumarra-garrok proiektu ilusionagarri

eta bizigarria behar dugula, proiek-tu berri eta iraultzailea, mamian eta azalean. Zume berriekin egindako saskia, parte-hartzea, auzolana eta gardentasuna osagai izango dituena.

Epe luzeko estrategia eta bisio par-tekatua behar du Zumarragak eta ezinbestekotzat jotzen dugu zer nolako Zumarraga nahi dugun di-seinatzea herritarrekin, enpresekin eta gizarte eragileekin, hau da, epe luzeko bide-orria herritarrekin bate-ra egina. Herri bezala hazi behar al du Zumarragak? Zer nolako industria nahi dugu? Zein da herriarentzat nahi dugun eredua?

Orain arte ez bezala, galdera horiei herritarrekin beraiekin erantzuna eman behar diegu. Norabidea eta lehentasunak zehaztuko dizkigun lan

tresna behar dugu eta ez epe motze-ra begirako kudeaketa pertsonalista.

Eta ez ditugu Urretxu eta Urola Ga-raia ere ahazten: Urretxurekin eta es-kualdeko gainerako herriekin batera epe luzeko bisio partekatua eta elkar-lana behar dugu, mugikortasuna, enplegua, kirola, kutsadura, kultura eta aniztasuna bezalako gaietan.

Parte-hartzea, auzolana, eta gar-

dentasuna gure kudeaketaren muina izango dira, baina hori ez da hitze-kin soilik garatzen, ekintzekin eta eguneroko jardunarekin baizik, eta Zumarragako EH Bilduk hainbat eki-men eramango ditu aurrera Zuma-rragako Udaleko kudeaketa-eredua berritzeko: herritarrei aurrekontua erabakitzeko aukera eskainiko diegu, auzoekiko harreman iraunkorra lan-duko dugu auzo-batzarrak eginez, datu ekonomikoak gardentasunez

Participación, auzolan y transparencia son los ejes sobre los que tiene que pivotar el cambio que Zumarraga merece y necesita tras demasiados años de imposiciones y personalismos.

Page 4: Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

4

azaltzeko aurkezpen publikoak egingo ditugu, hutsik ditugun eraikinen (Gel-tokia, Geriatriko zaharra) biziberritze-ko parte-hartzeko prozesuak abian jarriko ditugu eta Udaleko webgunea ere berrituko dugu herritarren par-te-hartzea sustatu asmoz.

Udal Gobernuak oposizioa eta herri-tarren araudia aldatu zuen eta Zuma-rragak Gipuzkoako udal antolaketarako araudirik atzerakoiena du. Batzordeak herritarrei zabalduko dizkiegu, mozioak eragileei aurkezteko aukera emango diegu eta herri-kontsultak antolatzeko

prozedura zehaztuko dugu. Eta ho-nekin batera lehentasuna izango du batzordeak eta mozioak erregulatzen dituen araudia urgentziaz aldatzeak.

Parte hartzearen adibide, herritarren iritziak kontuan harturik, bost proiektu eramango ditugu aurrera:

l Herriaren erdigunea biziberri-tu! Euskadi enparantza eta inguruaren eraldaketa proposatuko dugu herrita-rrok eztabaidatu eta erabaki dezagun. Irizpide urbanistikotik haratago, giza harremanak, mugikortasuna, komer–

tzioa, kultura, aisia eta estetika barne hartzen dituen hirigintza ekimenak direlako bizi kalitatea dakarkigutenak. Eremu hauen inguruan bideratuko da eztabaida:

m Plazako arkupeak: koloreztatu, alaitu, argitu, euskaldundu. Baserrita-rren azokari prestigioa eman, larun-batero euskal jai txiki bat bihurtzeko ekimenak bultzatuz. Bertako gaien mural koloretsuak margotu. Gazteak erakartzeko wi-fi puntuak kokatu.

m Plazaren berezko izaera indartu: Legazpiren estatua Legazpi Dorretxe-ra? Eta horren ordez kioskoa? Kantina txiki bat? Autoekin zer? Zati batean estalki mugikorrak? Ez dago irtenbide perfekturik, baina guztion artean era-bakiko dugu.

m Mugikortasuna: Soraluze eta Legazki kaleak oinezkoentzat egokitu. Bertako komertzioak indarberritzeko, itxitako lokalak berreskuratzeko eta galdutako ofizioak erakartzeko au-toaren erabilera arautu.

l Berdeguneak behar ditugu!! Zumarragarrok belarra zapaldu nahi dugu!! Paseatzeko lurrezko bide-zidorrak eta aisiarako belarra eta zuhaitzak izango dituen parkea egiteko lekurik eta an-tolamendurik egokiena zein izan dai-tekeen erabakiko dugu herritarrekin. Aukerak: Urtubiko zonaldea, Mertze-darietako jardinak, Eitzako Oiaun par-kea, zumarragarron benetako arnas gunea.

l Euskal Herria Hiribidea bulebar bihurtu!!Zumarragaren kohesioa bultzatzeko herria banatzen duen Hiribide hone-tako trafikoa murriztu eta moteldu. Tona handiko ibilgailuak Deskarga al-deko sarrera erabiltzera bultzatu.

La rehabilitación del centro, con la plaza como eje y núcleo de reunión, empezando por el mercado semanal es indispensable.

Un parque en el que pisar hierba, un espacio cubierto para el ocio y alternativas para el polideportivo son otras prioridades.

Page 5: Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

5

l Kirolaz bizi!! Kiroldegi berri bat eraikitzea baztertu gabe, egungo kirol-instalazioen era-bilera optimizatuko dugu. Herritarron parte-hartzea bermatzeko, kirol era-gile zein erabiltzaileek osatutako kirol

mahaia eratzea proposatuko dugu, Urretxurekin batera eskaintza hobetuz eta gehituz

l Beti eguzkia egiten ez duenez…

estalitako parke bat behar dugu!!Haurren jolaserako, helduen atsede-nerako, babestutako gune bat beha-rrezkoa dugu. Aukeretatik egokiena herritarrekin batera erabakiko dugu: Zelai Arizti, Trintxera, Etxeberri…

l Decidiremos junto a la ciudadanía la recuperación y reutilización de la Plaza y su entorno, revitalizando los soportales, dotando de entidad propia a la misma Plaza, debatiendo la idoneidad o no de la ubicación de la estatua, la necesidad o no de un quiosco, y la posibilidad de cubrir parte de la misma con cubiertas móviles.

l Semi-peatonalizar las calles Legazpi y Soraluce, apoyando al comercio existente, racionalizando el uso del coche y recuperando los locales cerrados.

l Bulevarización de la Avda. Euskal Herria: impres-cindible para cohesionar la parte alta del pueblo y el centro. Con el objetivo de reducir y desacelerar el

tráfico, naturalizar el entorno, recuperar el espacio y mejorar los accesos iniciaremos un proceso de parti-cipación y consulta con el vecindario

l Decidiremos junto a todo el pueblo el emplaza-miento adecuado de un parque con abundantes zonas verdes y de paseo: Urtubi...

l La exigencia de una zona de juegos y ocio cubierta es palpable. Decidiremos conjuntamente la mejor opción: Zelai Arizti, Trinchera, Etxeberri…

l Sin desterrar la idea de la construcción de un nue-vo polideportivo, mejorar la oferta existente creando una mesa del deporte compuesta por usuarios y usuarias y grupos deportivos de ambos municipios.

Page 6: Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

6

Zumarragarako zume berriakGizarte-eskubideen eta laguntzen inguruko in-formazioa areagotu: Gardentasunez eta zintzota-sunez jokatu, gizarte-laguntzak jasotzea oztopo beha-rrean duin egiteko. Gizarte-eskubideen eta laguntzen inguruko informazioa (epeak, motak, baldintzak, bete-beharrak...) erraztuz eta aholkularitza hobetuz.

Gizarte Sailaren antolamendua hobetuko dugu eta kudeaketa zuzena aztertu: Arlo honetan dau-den arazoak gainditu behar dira zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Era berean, Udalak eskaintzen dituen zer-bitzu gehienak, enpresa pribatuen eskuetan daudenez, zerbitzu horien kudeaketa publikoa egiteko aukerak aztertuko ditugu.

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kon-trako borroka handitu: Diru-hornidura gehitu, egoera okerrenean daudenei zuzendutako baliabideak eta zerbitzuak handitzeko (jantokia, aterpea…)

Alokairu sozialean oinarritutako etxebizi–tza-plana garatu: Hutsik dauden etxeak bete behar ditugu. Udaletxetik alokairu soziala sustatu behar da eta alokairurako diru-laguntza partida bat sortu batez ere gazteen emantzipazioari begira. Autonomia galdu duten pertsonei zuzendutako pisu tutelatuak bultza-tuko ditugu.

Udal-tasetan fiskalitate progresiboa ezarri: Udal tasak egokitu eta fiskalitate progresiboa ezarri behar dugu, gehien dutenek gehiago ordaindu deza-ten. Udalaren baliabideekin lortutakoa krisialdiak sortu dituen ondorioei egoki erantzuteko.

Aumentar la información de los derechos y servicios sociales: Dignificar el hecho de recibir ayudas sociales, dando una completa infor-mación y asesoría de los derechos, ayudas y obligaciones.

Mejorar la organización del de-partamento de servicios sociales: Superar los problemas para mejorar

la calidad del servicio y analizar las posibilidades para gestionar de ma-nera directa y pública los servicios subcontratados.

Intensificar la lucha contra la po-breza y la exclusión social: Aumen-tar las partidas para mejorar los re-cursos y prestaciones para aquellas personas que más lo necesitan.

Plan de vivienda basado en el alquiler social: Poner en marcha acciones para fomentar el alquiler social y pisos tutelados para perso-nas con falta de autonomía.

Implantar criterios de progresivi-dad fiscal en las tasas municipales: Aquellas personas que más tienen deben aportar más.

Zumarraga Gorria

Page 7: Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

7

Zumarragarako zume berriak

Gestión ética de las finanzas municipales, apoyando proyectos de banca ética y aliviando los problemas de tesorería de las empresas

Firmar convenios con los servicios que gestionan grandes comedores (Hospital, Geriátrico, Ikastola, Gain-zuri, La Salle) para que poco a poco vayan incorporando en sus menus

productos producidos en el pue-blo. Puesta en marcha del proyecto de huertos municipales.

Reactivar y prestigiar al mer-cado semanal, hacer que cada sábado sea una pequeña fiesta eus-kaldun: unir en un proyecto único soberanía alimentaria, euskara y comercio local.

Crear un fondo económico in-ter-institucional para favorecer la creación de empleo de calidad.

Cláusulas sociales en todas las contrataciones y compras públicas: criterios sociales, ecológicos, éticos, de empleo, lingüísticos y de igualdad dando prioridad a las empresas comarcales.

Herritarren diruaren erabilera etikoa: Udalak au-rrezkien erabilera etikoa sustatu eta Banku Etikoaren al-deko hautua egingo du, gordailuak eskualdeko eraldake-tara bideratu daitezen. Era berean, ordainketak azkartuko ditugu enpresen altxortegi arazoak arintzeko.

“Sutan jartzean probatzen da nolakoa den el–tzea”: Eskualdeko jantoki handiek (Ospitalea, Geria-trikoa, Ikastetxeak…) kudeatzen dutenekin hitzarmenak egin bertako produktuen % jakin bat erabili dezaten menuak prestatzerakoan. Bertatik Bertara proiektuari bultzada handiagoa emango diogu eta herritarrentzako baratze gunea ere martxan nahi dugu jarri.

Larunbateko azoka biziberritu eta larunbat goiz bakoitza euskararen arnasgune bihurtu: Larun-bateko azoka berrindartu eta prestijiatu behar dugula uste dugu, euskararen arnasgune bihurtu eta era be-rean herriko merkataritza-sarea elikatu. Proiektu eral-datzailea tokiko merkataritza, elikadura burujabetza eta euskara uztarri berean jarriz.

Enplegua eta herriko merkataritza bultzatzeko funtsa: J.E. Zergaren bidez jasotako dirua enplegua sortzeko erabili nahi dugu, horretarako funtsa bat sortuz. Herriko merkataritza biziberritzea helburu duen neurri sorta jarriko dugu martxan. Esaterako, hutsik dauden lokal komertzialak ekintzaileei alokairu merkean eskainiz.

Klausula sozialak kontratazio eta erosketa pu-blikoetan: Gizarte, ingurumen, etika, lan, hizkuntza eta berdintasun irizpideak bermatzeko egitasmoa jarriko dugu martxan, eskualdeko enpresak lehenetsiz.

Page 8: Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

8

HIRIGINTZAKalebarren-Forjak: Lehentasuna eman Kalebarre-neko eraikin zaharren errehabilitazioari eta Forjetako proiektuari, bizilagunen irisgarritasuna eta segurta-suna bermatuz. Era berean, alokairuko etxebizitzak erdigunean kokatu.

Parke estalia Eguraldi txarra egiten duenerako, hau-rren jolaserako, helduen atsedenerako, estalitako gune bat beharrezkoa dela uste dugu. Herritarrei proposa-tuko diegu, aukerarik egokiena erabaki dezaten. Zelai Arizti, Trintxera edo Etxeberriko parkeen zati bat estal–tzea izan daitezke aukerak. Legazpi eta Soraluze kaleak herritarrentzat irabazi semi-peatonalizatuz. Oinezkoentzat eta bizikletentzat lehenetsi, autoen erabilera murriztuz.

Zumarragaren kohesioa bultzatzeko herria banatzen duen Euskal Herria Hiribidea bulebar bihurtu. Trafikoa murriztu eta moteldu. Tona handiko ibilgailuak Deskarga aldeko sarrera erabiltzera bultzatu.

Urtubi auzo azpiko herri lurrei irtenbidea eman.

AIREAREN KALITATEAEzin ditugu beste lau urte alferrik galdu. Zumarragako Udalak azken lau urte hauetan ere izan duen utzikeria ulertezina da. Herritarrei informazioa zabaldu behar diegu eta gardentasunez jokatu, horretarako Airearen Kalitatearen Behatoki iraunkorra sortuko dugu. Ba-liabideez ongi hornitutako Airearen Ekintza Plan se-rioa izan behar dugu martxan eta erakundeen arteko koordinazioa hobetu. Airearen kutsadurak herritarren osasunean izan duen eraginaren txosten zientifikoa ere eskatuko dugu.

Energia kontsumoa murriztu ete berriztaga-rriak bultzatu Herriko eraikinen autosufientzia eta efizientzia energetikoa handitzeko proiektuak garatu.

Birziklatze tasa bikoiztu nahi dugu. Herritaren sentsibilizazioa handituz eta kudeaketa publiko egoki batekin emaitza bikainak lortuko ditugu

Urola ibaia garbi eta osasuntsua. Ekimen publi-koa eta auzolana uztartu. Isurketen inguruko protoko-loa zehaztu

En Urbanismo priorizar el plan especial de recuperación de Kale-barren y el desarrollo de Forjas. Garantizaremos la accesibilidad de toda la vecindad. Asimismo, pro-moveremos la creación de vivien-das de alquiler en el centro.

Semipeatonalización de las ca-lles Legazpi y Soraluce y habilitar los terrenos existentes en la ladera de Urtubi.

Un parque cubierto parcialmente. Debatiremos sobre la mejor opción, Zelai Arizti, Trinchera, Etxeberri... pueden ser algunas alternativas.

Bulevarizar la Avda. Euskal He-rria para superar barreras y lograr cohesión. Reducir y desacelerar su tráfico, direccionando el pesado hacia la entrada por Legazpia.

No podemos perder otros cuatro

años en relación a la calidad del aire. Urge un observatorio desde el que informar a la ciudadanía, un plan serio y con medios y un estu-dio sobre la afección en la salud.

Reducir el consumo energético y promover las energías renovables.

Doblar la tasa de reciclaje, aumentando la sensibilización.

Zumarraga Berdea

Page 9: Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

9

Programa ausart bat garatzea balore feministak adin txikikoen eta gazteen artean sustatzeko. Progra-ma honi familiekin, gazteekin eta ikastetxeekin batera emango litzaioke forma.

Emakumeen Etxea sortu eta bultzatu. Gune honek emakumeentzako topaleku, eztabaida eta gogoetarako gune izatea du helburu. Bizitzaren esparru guzti-guz-tietan emakumeen eta gizonen artean berdintasuna benetakoa eta eraginkorra xede duten politika, progra-

ma eta proiektuetan eragin eta emakume elkarte eta mugimendu feminista indartzeko tresna izatea.

Hirigintza eta genero perspektiba modu batera-tuan lantzea, ekipamendu eta espazio publikoen sareak eguneroko behar eta ekintzetatik aztertuz. Emakume eta gizonen eguneroko bizitzan eta elkarbizitza ere-duan eragina duten gaiak sakonduko dira.

Biolentzia matxista jasan eta salaketa jarri eta gero eu-ren etxeetara bueltatu ezin-da aurkitzen diren emaku-meei urgentziazko babes lekua eskaintzea.

Kirolean emakumearen pre-sentzia indartu eta garatu, herrian dauden kirol elkar-teekin elkarlanean. Emaku-meen kirola balorean jartzea, gazteek emakume kirolari erreferenteak izan ditzatela lortu, bai goi mai-lakoak baita herri mailakoak ere. Kirol feminizatuen eta mas-kulinizatuen esparruak gain-ditzeko neurriak sustatu, estereotipoekin amaitzen hasteko.

Elaboración e implantación de un programa para la transmi-sión de valores feministas diri-gido a menores y jóvenes, enfocado a prevenir actitudes machistas en el futuro. Implicar a las familias y diferentes centros escolares.

Creación e impulso de la “ Casa de las mujeres” , un espacio para el encuentro y la reflexión en torno a la igualdad real de géne-

ro. Este espacio deberá ser una herramienta para reforzar tanto el asociacionismo como el movimiento feminista y así desarrollar desde el ayuntamiento una política eficaz en pro de la igualdad.

Desarrollar un urbanismo con perspectiva de género, ade-cuando los equipamientos y espacios públicos a las actividades diarias de todas las personas

Garantizar un lugar de refugio de urgencia para las víctimas de violencia machista que no puedan volver a su domicilio.

Potenciar y desarrollar la visibi-lidad de las mujeres en el de-porte, colaborando con los clubes. Poner en valor el deporte femenino para que las niñas y jóvenes ten-gan referentes femeninas, tanto en la élite como a nivel local.

Zumarraga Morea

Page 10: Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

10

Etxebizitza eredu berriak. Zerbitzu komunak elkar banatzen dituzten apartamentu tipoko pisuak, enplegu ezberdinetarako espazioak eskaini daitezkeelarik, ge-riatriko zaharrean esaterako. Udalak bultzatu eta ikus-katutako harreman poltsa bat sortu, gazteen artean konpartitutako pisuak eta pertsona nagusi eta lagun–tzaile gazte batek elkar banatutako pisuak bultzatzeko.

Gazte informazio bulegoa kalera! Gazteengana hurbildu. Bulegotik laguntzei edo udalaren ekimenei buruzko informazioa helarazi. Gazteen iritziak jaso eta partehartzea bultzatu. Garitoen lanketa integrala. He-rriko jai guztietan gazteekin batera ekimenak bultzatu.

Enplegurako eredu berriak bultzatu. Nekazari–tzara gazteak erakarri, udaletik laguntzak eta informa-zioa, baserriak berreskuratzeko eta “gazte nekazariak” edo “baso garbiak” bezalako lan ekimenetara bidera–tzeko. Udaletik lan poltsa birtual bat kudeatu lan eta ikasketa mailako mikro-trukeak gauzatzeko.

Gazteok beste higikortasun eredu bat bultza-tuko dugu. Autoaren erabilera gutxiagotzeko ere-duak bultzatu. Gazteon artean bizikletaren erabilera erraztu, alokairuko bizikletak eskaini. “Eskolara oinez” bezalako ekimenak indartu. Kanporako desplazamen-duetan autoen elkar banatze ereduak babestu.

Gazteok beste hobekuntza zehatz batzuk ere baditugu. - Kiroldegian hobekuntzak. Gazteentzako ordutegi

egokiagoak. Tarifa bereziak.- Liburutegiaren ordutegiak egokitu, azterketa garaie-tan eskaintza hobetu.- Kultur etxeko wifi eskaintza hobetu. Gazteak biltzen diren punturen batean doako wifi-a.- Gazteentzako Sexualitate Aholkularitza Zerbitzua.

Nuevo modelo de Vivienda.Apartamentos con servicios com-partidos, por ejemplo en el viejo geriátrico. Bolsa de relaciones para pisos compartidos o del modelo persona mayor –ayudante joven

Oficina de información a pie de calle. Fortalecer la oficina, recoger la opinión de la juventud y ofrecer-les información. Reflexión conjunta sobre los garitos.

Empleo juvenil: Acercar a la juventud a la agricultura; recuperar caserios e impulsar iniciativas como “gazte nekazariak” o “baso garbiak”. Bolsa de trabajo para pequeños in-tercambios laborales o de estudios.

Un nuevo modelo de movilidad: Disminuyendo el uso del cochecompartiendo los desplazamiento,usando la bicicleta y promoviendo su alquiler

También tenemos otras pro-puestas: - Mejoras en el polideportivo. Horarios más adecuados. Tarifas especiales para la juventud.- Adecuar los horarios de la biblio-teca, sobre todo en exámenes.- Mejorara la conexiión de wifi de la Casa de Cultura. Proporcionar acceso wifi en algún otro punto del pueblo.- Servicio de información sexual

Zumarraga Gaztea

Page 11: Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

11

Udala bideratzaile, ez programatzaile huts edo gestore. Herritarrek kultu-ra sortzeko, partekatzeko eta erakusteko baliabideak izan di–tzaten tresnak jarri, baliabideak eskaini. Horretarako kultur mahaia sortu herriko eragile, kultur talde zein norbanakoak harremanetan jarrita, herriko kultur jarduera, sorkuntza eta kudeaketaren motor nagu-sia izanik. Bide batez, proiektu luzeen finantziazioa ziurtatu.

Kultura herritik herriaren–tzat. Espazio publikoen era-bilera bultzatu: Plazako arkupeak, geriatriko zaharra, Urolako geltoki zaharra…Halaber, aisia-kirola egiteko gune berriak garatu: skate/patinete gunea…eta gazte-riari egindako eskaintza erabat euskaraz ziurtatu.

Jai eredua eraldatu. Jai herrikoiak bultzatu, euskal kultura eta giroa indartuz, euskararen presentzia are-agotuz, antzerkian, zineman, musikan, …euskarazko kultur eskaintzak lehenetsiz. Auzoetako jaiak zaindu eta erdiguneko jaiak auzoetara zabaldu.

Kultur eta herrien arteko ezagutza eta lanki-detza bultzatu. Herrian dugun aberastasun kultu-

rala sustatu, komunitateen arteko ezagutza, harrema-na eta lankidetza bultzatuz, bilguneak erraztuz, kultur transmisio trukaketak eginez eta elkarlanak proposa-tuz, (jardunaldi, tailer, zinema emanaldi, musika entse-guak...), euskara guztion elkargune.

Kultura eta jakintza denontzat Software eta wi-fi-gune libreak herritarren eskura izan. Herriko ko-munikabideak lagundu, herri telebista euskalduna eta duina garatuz. Eta Zumarragako ondare kulturala ere zabaltzeko eta transmititzeko bideak landuko ditugu auzolanean, euskaraz eta IKTen bidez (Zumarragape-dia proiektua).

El Ayuntamiento como media-dor y no mero programador: ofrecer los recursos necesarios para fomentar la creación cultural de la ciudadanía. Crear una Mesa Cultural. Financiar proyectos cultu-rales a largo plazo.

Cultura del pueblo y para el pueblo: Optimizar el uso de los es-pacios públicos. Creación de nuevos espacios de ocio: skate...

Modelo de Fiestas: Promover fiestas populares y euskaldunes. Preservar las fiestas de los barrios.

Diversidad cultural: Interrela-ción, conocimiento y cooperación entre las diversas comunidades culturales, facilitando los encuen-tros, intercambiando experiencias y proponiendo trabajos en equipo utilizando el euskera como puente entre ellas.

Cultura y conocimiento para todos y todas: Software libre y zonas wifi en el municipio al alcance de todos y todas. Apoyo a los me-dios de comunicación locales y una Televisión local digna y euskaldun.

Asimismo, promover, mediante el auzolan y las IKT, modos de trans-misión y expansión del patrimonio cultural de Zumarraga (Proyecto Zumarragapedia)

Koloretako Zumarraga

Page 12: Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

12

Sozioekonomiaren ardura ez da enpresena soilik, herritarron eta instituzio publikoen arteko

elkarlanean oinarritzen da

·UROLA GARAIA·

Zumarragara bakarrik begi-ratzea ezinezkoa da pro-posamen programatiko bat egiterakoan. Ezinbestekoa

da eskualdeari eta lurraldeari be-giratzea, dagoen indarra ahalik eta ondoen aprobetxatzeko. Edonola ere, herritik eta mankomunitate-UGGA-SAtik zer egin daiteke? Zalantzarik ez dago tresna eraginkorrak eta ga-rrantzitsuak direla gure eskualdearen garapenean, bai ekonomikoan, baita sozialean ere, eta azken urteotan garbi ikusi dugu hori.

Baina zein da egoera? Honatx zer–tzelada batzuk:

1) Ekonomiaren bilakaera soilik enpresarien esku geratu da, eta horrek 2014an bizi izan genuen Ar-celorrenaren tankerako krisiak ekarri-

ko dizkigu enpresa handien kasuan. Enpresa txikien kasuan berriz bakar-dade izugarria.

2) Gure eskualdea industriala da. Euskal ekonomiak etorkizuna izango badu, une honetan bizi duen eraso desindustrializatzailea gainditu behar du. Sistema produktiboa indartu egin behar da. Zoritxarrez gure industriaren ezaugarrien arabe-ra epe ertainean eta lidergo politiko zein sozialik gauzatu ezean murrizte-ko joera mantenduko du.

3) Gure industriaren maila teknolo-gikoa baxua da. Eskualde industrialaizanagatik, Gipuzkoako bataz beste-koaren azpitik dago maila teknologiko altuko enpresen kopurua (%7,9 Urre-txun, % 8,6 Zumarragan eta %12Gipuzkoan)

4) Langileen formazio eta tre-bakuntzari oso garrantzia gutxi ema-ten zaio. UGLE-k aukera handiak ditu.

5) Enpresa txikien presentzia handia da (establezimenduen %97 inguruan Urola Garaian). Saretze maila txikia dute, eta kontuan izan behar dugu saretze honen bidez di-tuzten gabezia asko (inbertsioak, ezagutza berria hartu, merkatu be-rriak ireki, osagarritasuna) konponbi-dean jar daitezkeela.

Interes orokorra eta herria zein gizar-tea eraikitzea baldin bada helburua, sektore sozio-ekonomikoa funtsezko pilaretzat hartu behar da. Horreta-rako, eta lidergo politikoa erabiliz, gure eredu ekonomikoa finkatu, bai Zumarragan, bai Urola Garaian, baita Euskal Herrian ere.

Page 13: Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

13

·UROLA GARAIA· Horretarako gure jardun politikoa ho-nela artikulatuko da:

1) Esparru sozio-ekonomikoa gi-zarteratzeko lan lerroa, Zumarra-gako biztanleek bere egin dezaten eta partaideago izan daitezen

2) Enpresa txikien gabezien jakitun izan, eta berauen beharrei eran–tzuteko lan lerroa

a. Saretzearen bidez;b. Osagarritasuna bilatuz

3) Enpresen maila teknologikoa handitzeko lan lerroa enpresa txi-kiekin (batez ere). Hemen sar daiteke, esaterako, Japoniar enpresa ortope-dikoak Urretxun irekiko duen filiala

a. Ezagutza partekatuz; b. Ekintzailetasun ekimenetan txertatuz; c. Ikerketa eta garapenerako egi-turak ahalbidetuz (UGLE, enpresa sareak, eta lurraldeko unibertsita-te zein ikerketa zentruak)

4) Kualifikazioa hobetzeko lerroa; enpresa, sindikatu eta UGLE

5) Ekonomia soziala eta/edo bere

ezaugarriak sistema produktiboantxertatzeko lan-lerroa, eta agerikoa-go egiteko lerroa.

6) Azpiegitura industrialak eta komunikatiboak (batez ere komu-nikazio teknologikoei dagozkienak)

7) Hori guztia ahalbidetuko duen egitura instituzional sendoa (mankomunitatearen egungo egoe-ra birpentsatu eta UGGASA sendo-tu –hau da, udalen arteko eta talde politikoen arteko xextretatik ahal den neurrian urrundu), enpresen eta sin-dikatuen partaidetza handiagotuz

8) Beste maila administratiboen aurrean lan lerro hauekiko eta euskal industria aurreratuarekiko koheren-tea den konpromisoa defendatu eta elkarlana bilatu

9) Hau guztia, eskualdean epe luze-ko ikuspegiarekin martxan ditugun proiektu estrategikoekin egungo industriaren eraldaketa eta enplegu sustapena lortzeko eragileen arte-ko bisio partekatua lantzen jarraitu behar dugu: Ortoprotesika, Bertatik Bertara, Sortzen inkubategia eta Tu-rismoaren eredu berritzaileekin.

1) Socializar el ámbito socio-eco-nómico que a día de hoy está casi exclusivamente en manos de empresarios (ver lo ocurrido con Arcelor), y que la ciudadanía haga suyo este ámbito.2) Mitigar las carencias de la pequeña empresa (en torno al 97 % en Urola Garaia), buscando la complementariedad.3) Aumentar el nivel tecnológico de las empresas, sobre todo la de la pequeña empresa, por debajo de la media guipuzcoana (aquí podría entrar la filial que abrirá en Urre-txu la empresa ortopédica japone-sa). Compartir conocimientos, insertando iniciativas de empren-dizaje, posibilitando estructuras de investigación y desarrollo (UGLE, redes de empresas y centros de investigación)4) Mejorar la cualificación de la clase trabajadora: empresas, sindicatos y UGLE 5) Insertar la economía social en el sistema productivo, y hacerla más visible.6) Estructuras industriales y comunicativas (sobre todo relacionadas con la comunicación tecnológica)7) Una fuerte estructura institu-cional para repensar la situación actual de la mancomunidad y reforzar UGGASA, (dejando al margen las rencillas entre ayun-tamientos y partidos políticos) haciendo mayor la participación de empresas y sindicatos.8) Defender ante otras adminis-traciones el compromiso cohe-rente con estas líneas de trabajo y con la industria vasca puntera.9) Unir la transformación in-dustrial y creación de puestos de trabajo con los proyectos estratégicos: Ortoprotesica, Ber-tatik Bertara, Sortzen y Turismo.

Page 14: Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

14

Page 15: Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

15

Inma Albisua Irureta 58 urte. Psikologian lizen–tziatua. Irakaslea.

Antziñe Biain Fdz de la Regera47 urte. Laborategiko teknika-ria. Osakidetzako langilea.

Josu Aztiria Urtaran 37 urte. Euskalgintza eta teknologia alorreko langilea.

Xabier Barriola Zabaleta 62 urte. Musikaria eta musi-kagintzako eragilea. Zinego–tzia azken legealdian.

Maitane Ormazabal Esnaola 31 urte. Goi mailako zikloa gizarte integrazioan. Hezi–tzailea.

Pablo Irizar Askasibar30 urte. Hidrogeologoa. In-gurumen gaietako ekintzai-lea.

Mikel Elgarresta Kastejon61 urte. Kooperatibista erre-tiratua. Zinegotzi ohia

Montse García González41 urte. Komertziala. Zine-gotzia azken legealdian.

Idoia Agirre Castaño 43 urte. Historian lizentzia-tua. Irakaslea.

Sidi El Bouanani Ouafa25 urte. Informatikaria. Kul-turgintza eta gazte mugi-menduko eragilea

Itziar Txintxurreta Ormazabal78 urte. Gu guztiontzako eredu eta lagun.

Ainhoa Osinalde Zaldua39 urte. Hezkuntza begira-lea. Zinegotzi ohia

Joseba Alberdi Zabaleta 59 urte. Modelista eta ba-serritarra. Lehen sektoreko eragilea

Arantza Corrales Gutiérrez57 urte. Emakume eta per–tsona nagusien eskubideen aldeko ekintzailea.

Iker Mendizabal Telleria 38 urte. Torneroa. Zinegotzia azken legealdian.

Amaia Gálvez Itarte 40 urte. Informatikari pro-gramatzailea.

Juan Carlos Lázaro Lesmes 47 urte. Siderurgiako langi-lea. Mugimendu antimilita-ristan eragile.

Aitor Zabaleta Osinalde 29 urte. Metalgintzako lan-gilea. Kulturgintzako eragilea.

Asier Eguren Corrales23 urte. Ingurumen zient-zietan lizentziatua. Gazte mugimenduko kidea.

Page 16: Zumarragako EH Bilduren Udal Programa

16

@ehbilduzumarrag EH Bildu Zumarraga [email protected]