BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK ETA UDAL TXISTULARIEN …BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK ETA UDAL TXISTULARIEN...

3
PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK ETA UDAL TXISTULARIEN BANDAK KONTZERTUEN DENBORALDI BERRIAK AURKEZTEN DITUZTE EUSKALDUNA JAUREGIAN Bilboko Udal Txistulari Bandak hamaika kontzertu eskainiko ditu (astelehenetan eta asteazkenetan) urritik martxora bitartean. LEHENA BIHAR, ASTEAZKENA URRIAK 6, 20:00etan. Aurten, euren betiko ibilbidea jarraituz, taldeak tradizioa eta berrikuntza uztartuko ditu aurreko denboraldietan erakutsi duten moduan eta hainbat artista gonbidatuk ere parte hartuko dute Garikoitz Mendizabal Bandako Zuzendariak aurkeztuko duen diskoaren emankizuna tartean delarik. Udal Musika Bandak ostera, URRIAREN 17tik ABENDUAREN 19ra antolatu ditu programatu dituen sei kontzertuak eta aritsta gonbidatu nazionalak zein nazioartekoak eta metal boskote baten kolaborazioak izango ditu Bi taldeek antolatu dute EGUBERRIKO KONTZERTU BEREZI BAT. Udal Musika Bandak Bilboko Abesbatza Elkartearekin batera eskainiko du abenduaren 19an eta hurrengo egunean Udal Txistulari Bandak Leioako Kantika Koraleko neska- mutilen freskotasuna izango du lagungarri kontzertu honetan. Bilbon, 2010eko Urriak 5.- Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ardurapean dauden bi taldeak –Bilboko Udal Musika Banda eta Udal Txistulari Banda, biak Bilbaomusika erakunde autonomoak kudeatuta-, 2010-2011 Denboraldiko kontzertuen programazioa aurkeztu dute gaur. Aurkezpena Ibone Bengoetxearen eskutik izan da, Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzia eta berarekin izan dira BilbaoMusikako arduraduna Txomin Mujika; eta Garikoitz Mendizabal Txistulari Bandako Zuzendaria. Kontzertu zikloei hasiera eman zitzaienetik, zazpigarren denboraldia izango da hau talde bien kasuetan, bizipen berria izanik berau eta publikoaren aldetik ere, erantzun arrakastatsua lortuz, astez-aste eskainitako kontzertuetan aretoak eta auditorioak beteaz. UDAL TXISTULARI BANDA: 11 KONTZERTU URRITIK MARTXORA BITARTEAN Honenbestez, Udal Txistulari Bandak Euskalduna Jauregiko A3 aretoan izango den doako udazken-neguko programazioaren kontzertu zikloa aurkeztu du, urte hauetan zehar bilbotarrren jarduera kulturaleko eragile garrantzitsua bihurtu den ekimena, ekitaldi ofizialetatik (inaugurazio ekitaldiak, omenaldiak) edo herrikoiago direnetatik (dianak, kalejirak, erromeriak edo jai ekitaldiak) haratago doan parte hartzearekin. Euskalduna bezalako aretoan emankizunen programazio antolatu batek ekarri dion onarpenaz gain, zikloaren arrakasta, Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García Bandako kideek, erritmo eta doinu tradizionalak bestelako musika genero eta estiloekin uztartzeko egin duten ahaleginari esker lortu da. Eta talde eta artista gonbidatuen presentziak, euskal musika tradizionaleko figura ospetsuei eskainitako omenaldiak zein Bandaren grabaketa berrien aurkezpenak, kontzertu hauek herrikoiago izatea lortu duten osagaiak izan dira.

Transcript of BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK ETA UDAL TXISTULARIEN …BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK ETA UDAL TXISTULARIEN...

Page 1: BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK ETA UDAL TXISTULARIEN …BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK ETA UDAL TXISTULARIEN BANDAK ... (inaugurazio ekitaldiak, omenaldiak) edo herrikoiago direnetatik (dianak,

PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK ETA UDAL TXISTULARIEN BANDAK KONTZERTUEN DENBORALDI BERRIAK AURKEZTEN DITUZTE EUSKALDUNA JAUREGIAN • Bilboko Udal Txistulari Bandak hamaika kontzertu eskainiko ditu (astelehenetan

eta asteazkenetan) urritik martxora bitartean. LEHENA BIHAR, ASTEAZKENA URRIAK 6, 20:00etan. Aurten, euren betiko ibilbidea jarraituz, taldeak tradizioa eta berrikuntza uztartuko ditu aurreko denboraldietan erakutsi duten moduan eta hainbat artista gonbidatuk ere parte hartuko dute Garikoitz Mendizabal Bandako Zuzendariak aurkeztuko duen diskoaren emankizuna tartean delarik.

• Udal Musika Bandak ostera, URRIAREN 17tik ABENDUAREN 19ra antolatu ditu programatu dituen sei kontzertuak eta aritsta gonbidatu nazionalak zein nazioartekoak eta metal boskote baten kolaborazioak izango ditu

• Bi taldeek antolatu dute EGUBERRIKO KONTZERTU BEREZI BAT. Udal Musika

Bandak Bilboko Abesbatza Elkartearekin batera eskainiko du abenduaren 19an eta hurrengo egunean Udal Txistulari Bandak Leioako Kantika Koraleko neska-mutilen freskotasuna izango du lagungarri kontzertu honetan.

Bilbon, 2010eko Urriak 5.- Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ardurapean dauden bi taldeak –Bilboko Udal Musika Banda eta Udal Txistulari Banda, biak Bilbaomusika erakunde autonomoak kudeatuta-, 2010-2011 Denboraldiko kontzertuen programazioa aurkeztu dute gaur. Aurkezpena Ibone Bengoetxearen eskutik izan da, Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzia eta berarekin izan dira BilbaoMusikako arduraduna Txomin Mujika; eta Garikoitz Mendizabal Txistulari Bandako Zuzendaria. Kontzertu zikloei hasiera eman zitzaienetik, zazpigarren denboraldia izango da hau talde bien kasuetan, bizipen berria izanik berau eta publikoaren aldetik ere, erantzun arrakastatsua lortuz, astez-aste eskainitako kontzertuetan aretoak eta auditorioak beteaz. UDAL TXISTULARI BANDA: 11 KONTZERTU URRITIK MARTXORA BITARTEAN Honenbestez, Udal Txistulari Bandak Euskalduna Jauregiko A3 aretoan izango den doako udazken-neguko programazioaren kontzertu zikloa aurkeztu du, urte hauetan zehar bilbotarrren jarduera kulturaleko eragile garrantzitsua bihurtu den ekimena, ekitaldi ofizialetatik (inaugurazio ekitaldiak, omenaldiak) edo herrikoiago direnetatik (dianak, kalejirak, erromeriak edo jai ekitaldiak) haratago doan parte hartzearekin. Euskalduna bezalako aretoan emankizunen programazio antolatu batek ekarri dion onarpenaz gain, zikloaren arrakasta, Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García Bandako kideek, erritmo eta doinu tradizionalak bestelako musika genero eta estiloekin uztartzeko egin duten ahaleginari esker lortu da. Eta talde eta artista gonbidatuen presentziak, euskal musika tradizionaleko figura ospetsuei eskainitako omenaldiak zein Bandaren grabaketa berrien aurkezpenak, kontzertu hauek herrikoiago izatea lortu duten osagaiak izan dira.

Page 2: BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK ETA UDAL TXISTULARIEN …BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK ETA UDAL TXISTULARIEN BANDAK ... (inaugurazio ekitaldiak, omenaldiak) edo herrikoiago direnetatik (dianak,

Denboraldi berriko emankizunak, ohikoa den bezala, astelehenetan eta asteazkenetan izango dira A3 Aretoan 20:00etan. 11 kontzertuz osatzen den denboraldiak, berrikuntza esanguratsuak ekarriko dizkigu. Konposatzaile handiei omenaldiak, estilo zeharo tradizionaleko musika edo berritzaileak, inprobisazio ariketa paregabeak, hain estimatua den Leioako Kantika Koraleko nesaka-mutilen eguberriko emankizun berriak edo Garikoitz Mendizabalek aurkeztuko duen disko berriak, kontzertu ziklo berrri hau, negu honetan bilbotarren agenda kulturaleko errefrentzia izatea ziurtatzen dute. Inaugurazio kontzertua BIHAR asteazkena urriak 6an, Luis José Urteaga gipuzkoar musikariari eskainiko dion omenaldiak zabalduko du denboraldia, bere heriotzaren 50.urtemuga betetzen delarik aurten. Denboraldian zehar Jesús Guridi ere omenduko du Bandak, ‘El caserío’-ren konposatzailearen jaiotzako 125.urteurrena eta bere heriotzaren 50.urteurrena betetzen den urte honetan. Hitzordua otsailaren 9an, asteazkena, izango da. Formato tradizionalean (lehen txistua, bigarren txistua, silbotea eta atabala), lau kontzertu eskainiko ditu Bandak euskal musikia tradizionalaren ibilbide bat eskainiz: Aita Donostiak eta Resurrección María de Azkuek bildutako musika doinuetatik, gaur eguneko interprete ezagunek herrikoitutako beste batzuetaraino. Hitzorduak, urriaren 6an (Urteagaren omenezko inaugurazio kontzertua), azaroaren 17an, urtarrilaren 26an eta otsailaren 9an (Guridiren omenaldia) izango dira. Formato tradizionalaz gain, otsailaren 21eko kontzertuan maribaren musika izango du lagungarri eta martxoaren 30eko amaiera kontzertuan pianoarena. Gonbidatu bereziei dagokionez, zikloaren bigarren kontzertua, urriaren 18an, Sabin Bikandi txistulariak eta Jerónimo Martín piano joleak, Asier García Bandako atabalarekin batera, galtzen ari den tradizio bat errekuperatuko dure, inprobisazio ariketa alegia. Partiturarik eta arurik gabe, hiru musikariek, publikoa gozatuko dure kontzertu bakar honetan. Astelehena, azaroaren 8an, Aitor Amilibia eta José Antonio Hontoria musika irakasleen txanda izango da. Txistuaren eta eskusoinuaren jatorrizko errepertorioa berritzeko ahaleginetan, doinu berriak sortu dituzte eta emankizun honetan, euren doinu berriak zein klasikoak eskainiko dituzte. Artista gonbidatuen parte hartzea, Barakaldoko Udal Txistulari Bandaren emankizunak itxiko du, urtarrilaren 12an, asteazkena. Gainera, Leioako Kantika Abesbatzako neska-mutilen parte hartzea ere izango da berriz ere. Aurreko urteetan bezala, aurten ere EGUBERRI KONTZERTUAN A1 Aretoa asaldatuko dute. Basilio Astúlezek zuzendurik, 10 eta 17 urte bitarteko gazte hauek, hamarkada batean genero koralari aire berriak txertatzeagatik erreferente bihurtu dira, bai errepertorioari eta baita ondo zaindutako eszenaratzeei esker. Okasio honetarako, abenduak 20, astelehena, Banda A1 Aretoan arituko da, bere edukiera (600 eserleku) handia aurreko urteetan ere bete egin baitu. A1 Aretoan baita ere, martxoaren 16an, Garikoitz Mendizabal Bilboko Udal Txistulari Bandako Zuzendariak, bere bakarkako azken lana aurkeztuko du bilbotarren aurrean. Txistuaren egungo egoeran, zuzendari eta interprete moduan, erreferente nagusitzat jotzen da Mendizabal. ‘Sosegua’ bere azken lan honetan, aurreko lanean (‘Bihurrikerietan’) erakusten duen konplexutasun teknikotik urruntzen da musika lasaiago eta erlaxatuago bat sortuz, familiarteko gertutasuna eta gertutasun geografikoa eskainiz. Musikari Zestoarrak, aurreko okasioetan bezala, aparteko lau musikariren laguntza izan du: Santi Ibarretxe, Josu Elberdin, Xabi Zabala eta Kepa Junkera.

Page 3: BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK ETA UDAL TXISTULARIEN …BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK ETA UDAL TXISTULARIEN BANDAK ... (inaugurazio ekitaldiak, omenaldiak) edo herrikoiago direnetatik (dianak,

UDAL MUSIKA BANDAK BERRIKUNTZAN APUSTUA EGITEN DU Beste aldetik, Udal Musika Banda igandetako hitzorduekin datorkigu eta sei kontzertu erakargarri eskaintzen ditu. Berrikuntza maila berean jarraitzen du Bandak, orain arteko arrakasta lortuz. Euskalduna Jauregiko Auditorioan 12:00etan berriro ere, Taldeko irakasle diren Rafael Sanz-Espert Zuzendari Titularrak eta Iñaki Urkizu Zuzendariordeak, autore klasiko eta gaur eguneko autoreen musika doinuak ekarriko dituzte. Aurreko urteetan bezala, kontzertuen sarrera 2 eurotan mantentzen da. Interpreteen kalitatearekin batera, programazio ausart eta berritzailea aukeratzeari esker nabarmentzen da Banda, genero eta estilo ezberdinak uztartuz eta urtez urte, errepertorioen aukeraketa ezin hobea eta artista gonbidatuen aukeraketa erakargarria eskaintzeagatik. Okasio honetan, publikoak bi bakarlari gonbidatuen presentziaz gozatu ahal izango du (tronpa eta klarinetea), metal boskote batez, bi zuzendari gonbidatuez eta Bilboko Abesbatza Elkartearen emanaldiarekin. Denboraldiaren hasiera, datorren hilan 17an izango da eta Juan Manuel Gómez, bilbotar tronpa izango da protagonista. Rafael Sanz-Esperten zuzendaritzapean, Hardy Mertens holandarraren ‘Poseidón, Op. 185’ obra interpretatuko du. Bere obrek duten zailtasun teknikoagatik da ezaguna konposatzaile hau, orkestra musika, herrialde ezberdinetako folk musika edo jazzaren eragina dutelarik bere obrek. Bakarlari gonbidatuetan bigarrena, Linda Merrick britainiar klarinete jolea da. Berau musika tresna honen berritzaile izateagatik eta hainbat autoreri konposaketa berriak eskatu izanagatik da ezaguna nazioartean. Bilboko bere emankizunean, abenduaren 5ean, Martin Ellerby-ren bi pieza interpretatuko ditu: ‘Clarinet concerto’ eta ‘Symphony for winds’. Azaroeren 14an izango da beste emankizun berezia Euskaldunan: Spanish Brass Luur Metalls. Carlos Benetó Grau (trompeta), Juanjo Serna Salvador (tronpeta), Manuel Pérez Ortega (tronpa), Indalecio Bonet Manrique (tronboia) eta Sergio Finca Quirós (tuba) dira metal boskote taldea osatzen dutenak, 1989tik bost diska argitarau dutelarik. Zuzendari gonbidatuei dagokionez, Salvador Brotons bartzelonarra ( urriak 31) eta Pablo Sánchez Torrella balentziarra ( azaroak 28) izan dira aukeratuak ziklo honetako kontzertuetan Banda zuzentzeko. Biek ibilbide zabala dute nazional zein nazioarteko taldeei dagokionez; Brotons da Bartzelonako Musika Bandako arduradun nagusia eta Balear Irletako Ciudad de Palma Orkestra Sinfonikoko titularra izan da, Vallés Sinfonikakoa eta Vancouver Symphony Orchestrakoa ere. Sánchez Torrella bestetik, Inglaterrako Erreginaren Granaderos Bandan lan egin du, Yaleko Unibertsitatekoan eta Bartzelona, Madril, La Coruña eta Alicanteko Udal Bandetan ere, beste batzuen artean. Denboraldiari amaiera ezin hobea emateko, Bilboko Abesbatza Elkartea izango da bere emankizunarekin abenduaren 19an. Iñaki Urkizu Bandako Zuzendariordearekin batera Julio Gergely errumaniarra (abesbatzako zuzendari izendatu berria) arituko da eta talde biek denboraldiko unerik bereziena eskainiko dute: EGUBERRI KONTZERTUA. Okasio honetarako, euskal doinu herrikoi klasikoak aukeratu dituzte bere errepertorioan. Informazio gehiago: PRENTSA KABINETEA L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Gran Vía 81-3ª planta, dpto. 9, 48011 BILBAO Tlf. 94 416 08 00 - Fax: 94 439 30 56 Móvil: 657 796 583 [email protected]