ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal...

39
Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra emango dira. ONDARROAKO UDALA 1 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674. ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL GUNE BATZUETAN SOROSPEN, HARRERA ETA JARDUERA FISIKOKO PROGRAMAK GAUZATZEKO ZERBITZUA KONTRATATZEKO BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA; ZERBITZUAK 2013KO ABUZTUAREN 1ETIK 2014KO ABENDUAREN 31RA EMANGO DIRA.

Transcript of ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal...

Page 1: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

1 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL GUNE BATZUETAN SOROSPEN, HARRERA ETA JARDUERA FISIKOKO PROGRAMAK GAUZATZEKO ZERBITZUA KONTRATATZEKO BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA; ZERBITZUAK 2013KO ABUZTUAREN 1ETIK 2014KO ABENDUAREN 31RA EMANGO DIRA.

Page 2: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

2 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

1.- KONTRATUAREN XEDEA

1.1.- SOROSPEN ZERBITZUA 1.2.- HARRERA ZERBITZUA 1.3.- JARDUERA FISIKOKO PROGRAMAK GAUZATZEKO ZERBITZUA.

2.- KONTRATUAREN AURREKONTUA

2.1.-KONTRATUAREN AURREKONTU OSOA 2.2.-ZERBITZUAK 2.3.-ORDAINTZEKO MODUA

3.- KONTRATUAREN IRAUPENA

4.-KONTRATUA GARATUKO DEN INSTALAZIOAK

5.-SOROSPEN, HARRERA ETA JARDUERA FISIKOKO PROGRAMAK GAUZATZAKO ZERBITZUEIN EZAUGARRIAK.

5.1-URETAKO SOROSPEN ZERBITZUA 5.1.1-URETAKO SOROSPEN ZERBITZUAREN HELBURUA 5.1.2-URETAKO SOROSPEN ZERBITZUAREN ESTALDURA 5.1.3.-ERABILTZAILEEI ZERBITZUA EMATEKO ORDUTEGIA 5.1.4.-SOROSLEEN BETEBEHARRAK 5.1.5.-BEREN LANA AURRERA ERAMATEKO JARRAIBIDEAK

5.2.- HARRERA ZERBITZUA 5.2.1.-HARRERA ZERBITZUAREN HELBURUA 5.2.2- HARRERA ZERBITZUAREN ESTALDURA 5.2.3.-ZERBITZUA EMATEKO ORDUTEGIA 5.2.4.-HARRERAKO LANGILEEN BETEBEHARRAK 5.2.5.- BEREN LANA AURRERA ERAMATEKO JARRAIBIDEAK

5.3.- JARDUERA FISIKOKO PROGRAMAK GAUZATZEKO ZERBITZUA 5.3.1.- JARDUERA FISIKOKO PROGRAMEN HELBURUA 5.3.2.- JARDUERA FISIKOKO PROGRAMEN DESKRIBAPENA 5.3.2.1.-KIROLAREN BIDEZ SASOIAN MANTENTZEKO PROGRAMA

5.3.2.1.1-OINARRIZKO JARDUERA FISIKOAREN PROIEKTUA 5.3.2.1.2- OINARRIZKO JARDUERA FISIKOA URETAN EGITEKO PROIEKTUA

5.3.2.2.-KIROL-HASTAPEN PROGRAMA 5.3.2.2.1- KIROL-AURREKO HASTAPEN PROIEKTUA 5.3.2.2.2- KIROL-HASTAPEN PROIEKTUA

5.3.2.3.-KIROL ERABILGARRIAREN PROGRAMA 5.3.2.3.1.-IGERI EGITEN IKASTEKO PROIEKTUA 5.3.2.3.2.-ESKOLA IGERIKETA PROIEKTUA

5.3.3.-OBLIGAZIO OROKORRAK IKASTAROEN GARAPENEAN

Page 3: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

3 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

6.- ZERBITZUEN ERAKUNDE ESLEIPENDUNAREN BETEBEHARRAK (sorospena, harrera, jarduera fisikoko programak gauzatzea).

6.1.- JARDUERA FISIKOKO PROGRAMAK GAUZATZEARI BURUZKO BETEBEHAR ESPEZIFIKOAK 6.1.1.-PROGRAMAZIOAREN GARAPENA 6.1.1.1.-DENBORALDIAREN PROGRAMAZIOA 6.1.1.2.-JARDUERAREN INFORMAZIO FITXA 6.1.1.3.-JARDUERA OSAGARRIAK 6.1.1.4.-PROGRAMAZIOA ETA INFORMAZIO FITXAK AURKEZTU ETA ENTREGATZEA 6.1.2.- JARDUERA FISIKOKO PROGRAMEN KONTROL TEKNIKOA. 6.1.2.1.-SAIOEN PRESTAKETA 6.1.2.2.-TALDEKO FITXA 6.1.2.3.-SARBIDEA ETA BERTARATZEA KONTROLATZEA 6.1.2.4.-MATERIALAREN INBENTARIOA

6.2.-LANGILEAK 6.2.1.- LANGILEEN PRESENTZIA KONTROLATZEKO SISTEMA 6.2.2.- ZERBITZUA EMANGO DUTEN LANGILEEN IZENEN ZERRENDA 6.2.3.- ORDEZKAPENEN KUDEAKETA

6.3.- EBALUATZEKO ETA KONTROLATZEKO SISTEMAK 6.4.-KOMUNIKAZIO PLANA

6.4.1.- ZERBITZUAREN ARDURA DUEN PERTSONA 6.4.2.- ZERBITZUA GAUZATZEARI BURUZKO TXOSTENAK 6.4.3.- KOMUNIKAZIO PLANA 6.4.4.- KOMUNIKAZIO DIAGRAMA

6.5.- LANGILEENTZAKO HASIERAKO OINARRIZKO PRESTAKUNTZA 6.6.- MONITOREENTZAKO PRESTAKUNTZA OSAGARRIA

6.6.1.- BARNE PRESTAKUNTZA OSAGARRIA 6.6.2.- KANPO PRESTAKUNTZA OSAGARRIA

6.7.- ERAKUNDE ESLEIPENDUNAREN AURKEZPENA

6.8.- GAITASUN TEKNIKOA ETA EUSKARA GAITASUNA

7.- HOBEKUNTZAK

Page 4: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

4 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

GAIA: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL GUNE BATZUETAN SOROSPEN, HARRERA ETA JARDUERA FISIKOKO PROGRAMAK GAUZATZEKO ZERBITZUA KONTRATATZEKO BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA; ZERBITZUAK 2013KO ABUZTUAREN 1ETIK 2014KO ABENDUAREN 31RA EMANGO DIRA.

Ondarroako Udalaren Kirol Zerbitzuaren esfortzuen helburu dira herriko jarduera fisikoa eta kirol

jarduera sustatzea, eta horiek erabatekoak izatea, beren ezaugarriak, baldintzak eta interesa

edonolakoak izanda ere, hiritarren artean ohitura osasuntsuak bultzatze aldera.

Helburu hori lortzeko, hainbat jarduera eskaintzen ditu eta zerbitzu publikoak ematen ditu,

komunitatearen beharrak eta itxaropenak bete daitezen laguntzearekin batera.

Zerbitzu horien bitartez Udaleko Kirol Sailak berak antolatutako jarduerak aurrera eraman daitezke;

halaber, hiritarrek jarduera horiek modu askean praktikatu ahal izango dituzte.

Premisa horrekin, Sailaren helburua da “…proiektu orokor baten bidez, hiritar guztiek neurrian eta maiz

praktikatzen duten jarduera fisikoa bultzatzea; hala, ongizate fisikoa, psikikoa, eta soziala ahalbidetzea,

eta, bide batez, osasun ohiturak eta bizi kalitatea hobetzea”.

Helburu horretarako, jarduera horiek aurrera eramaten dira, programa hauei esker: kirol baliagarria,

kirol hastapena eta mantentze fisikoa kirolaren bitartez.

Igerileku zerbitzuari esker, programatutako jarduerak eraman daitezke aurrera, baita hiritarren praktika

askeak ere.

Otsailaren 18ko 32/2003 Dekretuak onartutako erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioaren

33.artikuluak jasotakoaren arabera, “Erabilera kolektiboko igerilekuek sorosle bat eduki beharko dute,

uretako salbamenduari eta lehen sorospenak emateari buruzko prestakuntza duena. Prestakuntza hori

osasun arloko agintaritzan egiaztatutako erakunde, instituzio edo enpresa publiko edo pribatuek

emango dute.”

1.- KONTRATUAREN XEDEA.

Kontratuaren xedea da uretako Sorospen, Harrera zerbitzu eta Jarduera Fisikoko programak gauzatzea,

Zaldupe Udal Kiroldegian edota beste Udal gune batzuetan, (2013/08/01etik 2014/12/31).

1.1.- SOROSPEN ZERBITZUA

Kontratuaren xedea da uretako sorospen zerbitzua antolatzea, ematea, kudeatzea, kontrolatzea eta

ebaluatzea, Ondarroako Udalaren igerilekuan.

Uretako sorospen zerbitzua erakunde baten bidez eman nahi da; erakunde horrek uretako salbamendu

eta lehen sorospenen prestakuntza jaso duten sorosleak eskaini beharko ditu, eta, halaber, langile

horiek uretako sorospen zerbitzua antolatzeko, emateko, kontrolatzeko eta ebaluatzeko beharrezko

jarduerak aurrera eramateko gai izan beharko dute.

Page 5: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

5 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

Uretako sorospen zerbitzua emango duten langileek euren betebeharrak beteko dituzte arau hauei

jarraiki: gaur eguneko arautegia, instalazioen erabilera jakinerako arautegia, agiri honetan jasotako

betebeharrak, baita arautegi horien arduradun gisa jarduten dute langileen eskutik jasotako jarraibideak

ere. Beren betebeharrak modu autonomoan beteko dituzte, ekimenez eta erabakitasunez, zerbitzua

behar bezala emate aldera.

Halaber, erakunde esleipendunak beharrezko jarduera guztiak eramango ditu aurrera, uretako sorospen

zerbitzua behar bezala ematen dela bermatzeko.

Hori dela eta, agiri honetan deskribatutako betebeharrak burutu beharko ditu.Zerbitzua emateko,

edonola ere, kalitate maila egokia bermatu beharko da, eta Udaleko Kirol Zerbitzuaren misioa eta

helburu orokorrak errespetatu eta igorri beharko dira.

Zerbitzua Ondarroako Udal Kiroldegiko igerilekuan emango da.

1.2.- HARRERA ZERBITZUA

Harrera zerbitzua erakunde baten bitartez eman nahi da, lan horretarako nahikoa gaitasun duten

langileak emango dituen erakunde baten bitartez, hain zuzen.

Ondarroako Udal Kiroldegiaren harrera zerbitzua Udalak berak ematen du, langile propioekin.

Kontratuaren xedea da harrera zerbitzua osatu eta indartzea.

Zerbitzua emango duten langileek beren betebeharrak beteko dituzte agiri honetan jasotako

betebeharren eta instalazioen arduradunek emandako jarraibideen arabera.

Halaber, erakunde esleipendunak beharrezko jarduera guztiak eramango ditu aurrera, zerbitzua

behar bezala ematen dela bermatzeko. Hori dela eta, agiri honetan deskribatutako betebeharrak

burutu beharko ditu.

Edonola ere, zerbitzua aurrera eramango da, eta erabiltzaileenganako zerbitzu eta arreta egokia

bermatu.

1.3.- JARDUERA FISIKOKO PROGRAMAK GAUZATZEKO ZERBITZUA.

Kontratuaren xedea da kirol erabilgarria, kirol hastapena eta kirolaren bidezko mantentze fisikoko

programak antolatzea, ematea, kudeatzea, egikaritzea, kontrolatzea eta ebaluatzea, Ondarroako

Udalaren kirol instalazio eta guneetan epe honetan: 2013/08/01etik 2014/12/31ra.

Helburua da proposatutako programek garapen didaktikoa izatea, teknikari kualifikatuekin

programak zehazten dituzten saioak ematea, eta parte-hartzearekin zerikusia duten datuak

kudeatzea; baita zerbitzua emateko beharrezko jarduerak ere.

Teknikariek beren betebeharrak modu autonomoan beteko dituzte, ekimenez eta erabakitasunez,

saioak, ikastaroak, eskolak, etab... antolatzeko, zuzentzeko eta kontrolatzeko; halaber, zerbitzuak eta

aurrera eramandako programak ebaluatzeko gaitasuna izan beharko dute, gerora.

Teknikariak bere betebeharrak beteko ditu arau hauei jarraiki: gaur eguneko arautegia, instalazioen

erabilera jakinerako arautegia, agiri honetan jasotako betebeharrak, baita arautegi horien arduradun

gisa jarduten dute langileen eskutik jasotako jarraibideak ere.

Page 6: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

6 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

Halaber, erakunde esleipendunak beharrezko jarduera guztiak eramango ditu aurrera, zerbitzua

behar bezala ematen dela bermatzeko. Hori dela eta, agiri honetan deskribatutako betebeharrak

burutu beharko ditu.

Dena den, zerbitzuaren kalitate maila egokia bermatuko du.

Zerbitzua Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegiko instalazioetan eta hortik kanpo ere emango da, beste

udal gune batzuetan.

2.- KONTRATUAREN AURREKONTUA.

2.1.-KONTRATUAREN AURREKONTU OSOA.

Kontratuaren erabateko aurrekontua 200.334,81€-koa da (BEZ gabe).

Aurrekontu hori zerbitzua gauzatzeko aurreikusitako ordu kopuruaren araberakoa da; 10.977,25 ordu,

guztira.

Zenbatekoa 55.110,44 €-koa (BEZ gabe) da, 2013ko udal aurrekontuari dagokiona, 2013ko abuztuaren

1etik 2013ko abenduaren 31ra artekoa, hain zuzen; ordainketa 060/00 4522-0 2270704 partidaren

kargura egingo da.

Zenbatekoa 145.224,38€-koa (BEZ gabe) da, 2014ko urtarrilaren 1etik 2014ko uztailaren 31ra artekoa;

ordainketa ondoko aurrekontu ekitaldiari dagokion partidaren kargura egingo da.

2.2.- ZERBITZUAK

Ordu kopurua instalazioen irekiera egutegiaren arabera ezarriko da, baita ere horien ordutegiak, programak, egutegia eta jardueren iragankortasuna (hiru hilekoa, bi hilekoa, hilekoa edo puntuala), eta harrera zerbitzua emateko ordu kopurua (1. ERANSKINA)

ZERBITZUAK/ORDUEN BANAKETA ORDUAK (2013) ORDUAK (2014) ORDUAK GUZTIRA

Harrera 594 1467 2061

Sorospena 1538,75 3914,5 5453,25

Jarduera fisikoa 887 2576 3463

Guztira 3019,75 7957,50 10977,25

2.3.-ORDAINTZEKO MODUA. Uretako Sorospen Zerbitzua, harrera zerbitzua eta kirol programak aurrera eramateko zerbitzua hileroko fakturen bidez fakturatuko dira; horretarako, fakturak zerbitzu eta programa bakoitzari dagozkion ordu kopuruaren arabera banakatuko dira. Fakturak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira. Urte eta denboraldi bakoitza amaitu aurretik, azkeneko fakturan egokitzapenak jasota geratuko dira, denbora horretan lizitazio-plegu teknikoan ezarritako ordu kopurua osoarekin alderatuta egon diren desberdintasunak egokitzeko. Egokitzapen horiek prezioaren/orduen arabera burutuko dira, esleipenaren arabera.

Udalak eskubidea izango du ikastaroak bertan behera lagatzeko, baldin eta 5 erabiltzaile baino gutxiagok eman badute izena. Eta, ikastaroren bat eskatu den kasuetan, derrigorrezkoa izango da, gutxienez, 6 lagunek eskatzea. Aldaketa horiek emango dira hainbat arrazoirengatik, adibidez: jarduera berriak, aurreikusitako

Page 7: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

7 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

programetan taldeak etetea, sortzea edo aldatzea, edo eskainitako zerbitzuak emateko langileen beharrak aldatzea. Halaber, aldaketa horiek Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 194. artikuluak jasotako administrazio eskumenak bete beharko dituzte, eta kontratuak aldatzeko legediak jasotako baldintzak errespetatu beharko dituzte, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 202. artikuluak jasotakoak, hain zuzen.

3.- KONTRATUAREN IRAUPENA.

Kontratu honek iraungo du 2013ko abuztuaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra (biak barne).

4.-KONTRATUA GARATUKO DEN INSTALAZIOAK.

Zerbitzua Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian emango da; dena den, posible bada, noiz edo noiz,

beste udal gune batzuetan ere jarduera fisikoak garatu ahal izatea.

5.-SOROSPEN, HARRERA ETA JARDUERA FISIKOKO PROGRAMAK GAUZATZAKO

ZERBITZUEN EZAUGARRIAK.

5.1-URETAKO SOROSPEN ZERBITZUA

5.1.1-URETAKO SOROSPEN ZERBITZUAREN HELBURUA

Otsailaren 18ko 32/2003 Dekretuak onartutako erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioaren

33.artikuluak jasotakoaren arabera (EHAA, 2003ko maiatzaren 8an);

“Erabilera kolektiboko igerilekuek sorosle bat eduki beharko dute, uretako salbamenduari eta lehen

sorospenak emateari buruzko prestakuntza duena. Prestakuntza organizazioek, instituzioek edo

enpresek emango dute, publikoek edo pribatuek, eta osasun agintaritzaren egiaztagiria beharko dute”.

Hori dela eta, Ondarroako Udala igerilekuaren titularra da, araua betetzeko gai diren teknikariak

emateko ardura duena. Betebehar hori betetzeko helburuz, Udalak erakunde bat kontratatu nahi du,

uretako sorospen zerbitzua emango duen erakundea, hain zuzen. Betebehar hori betetzeko helburuz,

Udalak erakunde bat kontratatu nahi du, uretako sorospen zerbitzua emango duen erakundea, hain

zuzen.

Aldi berean, 32/2003 DEKRETUA erreferentziako araua izango da, zerbitzuaren ezaugarri orokorrei

dagokienez; halaber, zerbitzua ematen duten langileen jarduera nagusiak bideratuko ditu.

Uretako sorospen zerbitzua definitzearen helburua kontratu honi lotutako udal igerilekua irekitzeko

ordutegia betetzea izan da. Igerileku batean bainua hartzeko ezaugarri nagusiena zerbitzu askea

eskaintzea izan da, publikoari zuzendutakoa; hala, igerilekuaren kontrola eta zaintza beharrezkoak dira,

kirol gune hau kontrako ingurua dela eta erabiltzaileak flotazio teknika jakinak ezagutu behar dituela

uste izateagatik.

Zerbitzuak helburu bikoitza izango du. Alde batetik, igerilekuak erabiltzen dituzten pertsonen jokaera

kontrolatzea, zerbitzua behar bezala erabil dezaten zuzentzea eta Zerbitzuak ezarritako erabilera

ezberdinak (erabilera koadrante nahiz beste sistema motak direla medio) behar dituzten kudeaketa

Page 8: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

8 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

jarduerak aurrera eramatea.

Eta, bestetik, erabiltzaile guztien segurtasuna bermatzea; hala, erabiltzaileari lehentasuna emango zaio

edozein arazo konpontzerako garaian.

5.1.2-URETAKO SOROSPEN ZERBITZUAREN ESTALDURA

Zerbitzua emateko ordutegian (instalazioak irekitzeko ordutegia barne hartzen du) beharrezkoa izango da uretako salbamendu eta lehen sorospenak emateko prestakuntza jaso duen sorosle bat egotea, gutxienez, eta titulazioa indarrean izan dezala. Era berean, enpresak txandako sorosle arduradun bat izendatuko du, zerbitzua ematen den orduetan. Pertsona horrek: Zerbitzua eman bitartean gerta daitezkeen gertakariak jaso eta horren gainean jakinaraziko du. Igerilekuetako liburu ofizialak beteko ditu. Sorosleen uniformea ondoko ezaugarriak izan behar ditu:

- Erabat identifikagarria izatea, eta soroslearen nahiz erakundearen bereizgarria eramatea.

- Txanda eta pertsonen artean berdintasuna mantentzea.

5.1.3.-ERABILTZAILEEI ZERBITZUA EMATEKO ORDUTEGIA

Ordutegi orokorra:

Astelehenetik ostiralera 07:30etik 21:30era, etenik gabe.

Larunbatetan, 9:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:30era.

Igandeetan eta jaiegunetan, 9:00etatik 13:30era.

Uztaila eta abuztuan:

Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 21:30era.

Larunbatetan, 9:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:30era.

Igandeetan eta jaiegunetan, 9:00etatik 13:30era.

Kasu guztietan, sorosleak instalazioa prestatuko du 15 minutu aurretik.

Aurreko atalean zehaztutako ordutegia alda daiteke, hobetu, murriztu edo kendu, zerbitzuaren

beharretara egokitze aldera. Ordutegia Udaleko Kirol Sailak erabakiko du, esklusiboki, eta aurrerapen

nahikoarekin jakinaraziko da.

Igerilekua itxita egongo da honako egun hauetan:

Abenduaren 24an, 25ean eta 31n;

Abenduaren 1ean

Inauterietako asteartean

Pazko asteko igandean

Maiatzaren 1ean.

Baita ere uztailaren 21etik abuztuaren 20ra, mantentze lan orokorrak egiteko.

Igerilekua zein egunetan itxita egongo den aurrerapen nahikoarekin jakinaraziko da.

Aipatutako kasuetan bezala, ordutegien aldaketak eta langileen beharrak jakinaraziko zaizkio enpresa

esleipendunari, aurrerapen nahikoarekin.

Page 9: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

9 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

5.1.4.-SOROSLEEN BETEBEHARRAK

- Igerilekuan egotea irekiera ordutegi osoan, ekitaldiak daudenean (txapelketak eta abar),

aisialdi jardueretan (animazioak eta abar) edo bertan antolatzen den beste edozein

jardueratan.

- Erabiltzaileak zaintzea, babestea eta laguntzea.

- Erabiltzaileen segurtasuna bermatzea, eta instalazioaren erabilera arautegia nahiz aplikaziokoak diren gainontzeko arautegiak betearaztea.

- Instalazioen erabiltzaileenganako lehen mailako arreta, bai istripuren bat izan dutelako, bai ondoezik daudelako, eta abar.

- Kaltetutako pertsonari arreta emateko bere esku dauden baliabide guztiak erabiltzea, eta beharrezko balitz anbulantzia zerbitzua eskatzea.

- Asistentzia bakoitzeko parte bat egitea eta gorabeheren parteen laburpen kuantitatibo bat egitea, eguneko, hileko eta beste bat amaieran.

- Botika-kutxa erabili eta hornituta mantentzearen arduraduna izatea, materiala eta medikamentuei dagokienez. Baita horiek egoera onean mantentzearena ere. Lekua ordenatuta eta garbi egoteaz ere arduratuko da bereziki, baita material berri jartzeko prozedura betetzeaz ere, beharrezkoa denean.

- Segurtasun elementuen erabileraz eta kokapenaz arduratzea.

- Dagozkion autokontrol erregimeneko jarduera guztiak aurrera eramatea (segurtasun liburuak

betetzea, gertakariak kontrolatzea eta jakinaraztea...).

- Igerilekuko eremuak seinaleztatzea, erabilera kartelen bidez, eta igerilekuko mugak zehaztea,

kortxo-ilarak jarriz edo kenduz, ahalik eta erabilera onena emate aldera.

- Instalazioaren ekipamendua muntatzea eta desmuntatzea (ezgaituentzako gurpil-aulkia,

kortxo-ilarak, hondo-garbiketak, etab.), beharrezkoa baldin bada, betiere, kontratuaren

egoera eta beharren arabera.

- Materialaren erabilera kontrolatzea: bere erabilera baimentzea, aholkatzea eta mugatzea,

instalazioaren funtzionamendua arautzen duen arautegiaren arabera. Materiala jasotzea

materiala bera laga duen pertsonaren ardura izango da.

- Hezkuntza kontaktua mantentzea eta aholkuak ematea, igeriketaren praktika egokiari buruz

eta baita ere instalazioen erabilera onari eta erabiltzaileekiko errespetuari buruz.

- Instalazioaren arduradunei jakinaraztea gertakariak, balorazioak eta iradokizunak, igerileku

zerbitzua behar bezala emateko.

- Kexei eta erreklamazioei erantzutea, eta bainularien nahiz langileen ideiak eta iradokizunak

jasotzea, dagokion pertsonari igortzeko.

- Kiroldegiko autobabeserako planak eragindako betebeharrak.

- Kiroldegiko arautegiak eragindako betebeharrak.

Page 10: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

10 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

5.1.5.- BEREN LANA AURRERA ERAMATEKO JARRAIBIDEAK

Sorosleek beren lana aurrera eraman ahal izango dute igerileku inguruan ibiliz edo soroslearen

eserlekuan eserita egonik. Jardunaldian zehar tokiz aldatu beharko dira.

Materiala erabili eta eman daiteke, igerilekua erabiltzeko baldintzak egokiak direnean eta indarrean

dauden arautegiak edo jasotako jarraibideak betetzen diren bitartean, betiere.

Laneko ordutegian debekatuta dago tresna elektronikoak erabiltzea, igerileku barruan jatea, irakurtzea

edo zerbitzuz kanpoko pertsonekin hitzordua jartzea.

Igerilekuaren zarata maila kontrolatu behar dute eta erabiltzaileei horren inguruko oharrak eman, beharrezkoa bada, beren jarduerek ez ditzaten beste erabiltzaileen jarduerak oztopatu. Egunaren hasieran, sorosleek egiaztatu beharko dute instalazioan dagoen eta beren lanetarako erabiltzen duten materiala (salbamendurako materiala, eta abar), bere lekuan dagoela eta egoera onean. Horrela ez izatekotan, horren berri eman beharko dute. Beren lanpostua kontrolatu eta zaintzearen ardura izango dute (aulkia, s.o.s. puntua eta abar), eta egunaren amaieran ondo batuta utzi beharko dute.

5.2.- HARRERA ZERBITZUA 5.2.1.- HARRERA ZERBITZUAREN HELBURUA Harrera zerbitzua erakunde baten bitartez eman nahi da, lan horretarako nahikoa gaitasun duten

langileak emango dituen erakunde baten bitartez, hain zuzen.

Harrera Zerbitzuaren (Informazioa eta Kontrola) helburua instalazioa erabiltzen duten pertsona guztiei

arreta integrala eta kalitatezkoa ematea da, baita gainerako profesionalei ere; garatzen diren zerbitzu,

programa eta jarduera guztiak behar bezala egin daitezen, ezarritako arau eta parametroen arabera.

Edonola ere, zerbitzua aurrera eramango da, eta erabiltzaileenganako zerbitzu eta arreta egokia

bermatu.

5.2.2- HARRERA ZERBITZUAREN ESTALDURA

Zerbitzua emango duten langileek beren betebeharrak beteko dituzte agiri honetan jasotako

betebeharren eta instalazioen arduradunek emandako jarraibideen arabera.

Halaber, erakunde esleipendunak beharrezko jarduera guztiak eramango ditu aurrera, zerbitzua behar

bezala ematen dela bermatzeko. Hori dela eta, agiri honetan deskribatutako betebeharrak burutu

beharko ditu.

Zerbitzuaren ordutegi osoan (instalazioaren irekiera ordutegia barne hartzen du) harreragile batek egon

beharko du, gutxienez.

Edozein gertakari ematen dela ere, zerbitzua bermatuko da, uneoro.

Erabat identifikagarria izatea, eta soroslearen nahiz erakundearen bereizgarria eramatea.

Harrera zerbitzuak honako funtzio hauek bete beharko ditu:

Guneak eta kontrola prestatzeko lanak. - Udal Kirol Zerbitzuak ezarritako ordutegien barruan instalazioak zabaldu eta ixtea. - Argiak eta sauna piztu eta itzaltzea. - Iragarki-taula errebisatzea. - Galdutako objektuen kontrola.

Page 11: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

11 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

- Bazkide, erabiltzaile, ikastetxe eta kluben sartu-irtenak eta erabilera kontrolatzea (kluben kasuan, entrenamenduak eta partidak).

- Instalazioak ondo erabiltzen eta zaintzen direla kontrolatzea, erabilera-arauak betearaziz. - Giltzak kontrolatzea (monitoreak, ikastetxeak, kanpoko langileak, eta abar). - Erabiltzaileek instalazioak ondo erabiltzen dituztela kontrolatu eta jarraipena egitea (presentziala

edo bestelako baliabideen bidez). Informatzea eta komunikatzea. - Instalazioan egon daitekeen edozein anomaliaren berri ematea (horren partea egin eta dagokion

sailera bidaltzea) - Erabiltzaileen kexa edo iradokizunak jasotzea (zerbitzuak gertakariaren partea eman eta dagokion

sailera bidaltzea). - Monitoreei ikasleen zerrendak ematea. Instalazioko aplikazio informatikoaren bidezko lanak. Hainbat izapide: kobrantzak kudeatzea, instalazioak erreserbatzea, harpidedunen altak kudeatzea eta eskainitako ikastaroetan izena ematea. - Egunero kutxaren kontaketa egitea. - Ikastaro, instalazioen erabilera eta abarrengatiko kobrantzak egitea. Zerbitzu hori emateko, erabiliko dira, batez ere, instalazioaren programa informatikoa, testu-editorea, kalkulu-orria eta datu-basea.

5.2.3.- ZERBITZUAREN ORDUTEGIA Ordutegi orokorra:

Astelehenetik ostiralera 07:15etik 22:00etara.

Larunbatetan, 08:45etik 13:45era eta 16:15etik 20:45era.

Igandeetan eta jaiegunetan, 08:45etik 13:45era.

Uztaila eta abuztuan:

Astelehenetik ostiralera 07:45etik 13:15era eta 16:45etatik 21:45era.

Larunbatetan, 08:45etik 13:45era eta 16:15etik 20:45era.

Igande eta jaiegunetan, 08:45etik 13:45era.

Aurreko atalean zehaztutako ordutegia alda daiteke, hobetu, murriztu edo kendu, zerbitzuaren

beharretara egokitze aldera. Ordutegia Udaleko Kirol Sailak erabakiko du, esklusiboki, eta nahikoa

aurrerapenarekin jakinaraziko da.

Kiroldegia itxita egongo da egun hauetan:

Abenduaren 24an, 25ean eta 31n;

Abenduaren 1ean

Inauterietako asteartean

Pazko asteko igandean

Maiatzaren 1ean.

Baita ere uztailaren 21etik abuztuaren 20ra, mantentze lan orokorrak egiteko.

Instalazioa zein egunetan itxita egongo den jakinaraziko da, nahikoa aurrerapenarekin.

Aipatutako kasuetan bezala, ordutegien aldaketak eta langileen beharrak jakinaraziko zaizkio enpresa

esleipendunari, nahikoa aurrerapenarekin.

Page 12: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

12 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

5.2.4.-HARRERAKO LANGILEEN BETEBEHARRAK

- Erabiltzaileei zuzendutako adierazpen dokumentatua, kirol zerbitzuaren baldintzen ingurukoa. - Bezero berriari dependentzien eta zerbitzu kideen kokalekua identifikatzea instalazio planoan. - Bezeroak ematen duen informazioa erregistratzea, zerbitzua eta kobrantzaren kudeaketa

planifikatzeko, Kiroldegiko aplikazio informatikoaren bidez. - Eskaera edo kontratua erregistratzea (jardueretan izen-emateak, harpidedunen altak kudeatzea). - Erabiltzaileek egindako kexa, erreklamazio eta iradokizunak jaso eta dagokion sailera bidaltzea

(zerbitzuaren gertakariaren inprimakia)

- Instalazioaren arduradunek eskatutako jakinarazpenak egitea. - Informazio orokorra aurkeztea iragarki-taulan. - Kiroldegia ixtea eta irekitzea, egunero. - Instalazioetako giltzak banatzea, programaren arabera.

- Bulegoko materiala ordenatuta mantentzea.

- Bulegoko materialaren arduraduna jakinaren gainean jartzea, bulego materiala birjartzea

beharrezkoa denean.

- Dagozkion autokontrol erregimeneko jarduera guztiak garatzea (lan partea betetzea, gertakariak

kontrolatzea eta jakinaraztea...).

- Kartel bidez seinaleztatzea instalazioen erabileren inguruko aldaketa puntualak.

- Instalazioen eta kirol materialaren erabilera betearaztea, emakida kasuan, eta dagozkion agiriaren

argibideak jarraitzea.

- Harreman adeitsua izatea erabiltzaileekin, eta aholkuak ematea instalazioen erabilera onari eta

gainontzeko erabiltzaileekiko errespetuari buruz. Hori guztia Sailaren filosofiari eta helburuei jarraiki,

betiere.

- Kiroldegiko autobabeserako planak eragindako betebeharrak.

- Kiroldegiko arautegiak eragindako betebeharrak.

5.2.5.- HARRERA LANGILEEK BEREN LANA AURRERA ERAMATEKO JARRAIBIDEAK

- Harrera langileek harrera bulegoan beteko dituzte beren betebeharrak.

- Debekatuta dago zerbitzuz kanpoko pertsonekin hitzordua jartzea, lan ordutegian.

- Harrera langilearen ardura izango da zerbitzuz kanpoko pertsonak bulego barruan ez daitezela egon.

- Erakunde esleipendunak izaera pertsonaleko datuekin lan egin beharko du. Erakunde esleipendunak datu pertsonalekin lan egin beharko du. Hori dela eta, erakundea bera arduratuko da datu horien tratamenduaz; beraz, Izaera Pertsonaleko Datuei buruzko 15/1999 Legea bete beharko du, baita aplikaziokoa den gainontzeko legedia ere. Halaber, esleipendunak 2. ERANSKINA osatu eta sinatu beharko du, Udalak esleipendunari emandako datu pertsonalak egiaztatzeko eta formalizatzeko.

Page 13: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

13 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

5.3.- JARDUERA FISIKOKO PROGRAMAK GAUZATZEKO ZERBITZUA 5.3.1.- JARDUERA FISIKOKO PROGRAMEN HELBURUA

Ondarroako Udalaren Kirol Zerbitzuak ahaleginak egingo ditu herritar guztien jarduera fisikoa eta kirol jarduera sustatzeko, beren ezaugarriak, baldintzak eta interesa edonolakoak izanda ere, hiritarren artean ohitura osasuntsuak bultzatze aldera. Oinarri horren arabera, bi dira erakundeak dituen helburuak eta biek bideratzen dute erakundea jarduera fisiko eta kiroleko programak sustatu eta aurrera eramatera, bai eta kirol zerbitzuak ematera ere komunitatearen beharrak eta nahiak betetzen laguntzeko.

- Jarduera eskaintza zabala sortzea, herritarrek aukera asko izan ditzaten. - Aisialdi baliagarriaren kultura sortu eta indartzea, eta ohitura osasuntsuak bultzatzea

jardueren bitartez. Helburu horretarako, jarduera horiek aurrera eramaten dira programa hauei esker: Kirol Erabilgarria, Kirol Hastapena eta Kirolaren bidezko Mantentze Fisikoa. Jarduera eskaintzaren helburu nagusiak aldakortasun eta aniztasun kualitatiboa eta aldi batekoa dira.

5.3.2.- JARDUERA FISIKOKO PROGRAMEN DESKRIBAPENA

- Definizioa:

Programa honen helburua da hiritar guztiek jarduera fisikoa praktikatzea, neurrian eta maiz, modu zuzenean eta bitarteko ezberdinetan. Jarduera honek hainbat helburu ditu, adibidez: osasuna hobetzea, egoera fisikoa garatzea, mugimendu ohiturak eta teknikak eskuratzea eta aisialdiaz gozatzea, besterik gabe, adina alde batera utzita. Erabakigarria da harreman sozialen garapena, praktikari berari balio erantsia ematen diona; izan ere, elementu determinatzailea da jarduerarekiko fidelizazioari eta konpromisoari dagokienez. - Helburuak: 1. Jarduera eskaintza zabala sortzea, hiritarrek aukera asko izan ditzaten. 2. Jarduera joerak jasotzea eta talde zehatzetarako jarduerak aurrera eramatea (aukeratzeko askatasuna defendatzen duen programa plurala). 3. Etengabeko jarduera fisikoaren praktika sustatzea, osasuna hobetzeko, egoera fisikoa garatzeko, mugimendu ohiturak eta teknikak eskuratzeko edo aisialdiaz gozatzeko. - Ezaugarriak: Konbinazio posible guztiak zehatz-mehatz deskribatzeko, eskaintza oso anitza da, denborazkotasun, saio kopurua, praktika egunak, eta saio bakoitzeko ikasle kopuruaren arabera. Premisa hauek ematen dira, orokorki: Ikastaroen denborazkotasuna: - Ikastaroek honako izaera hau izango dute: Puntuala, hilekoa, bi hilekoa edo hiru hilekoa; Ondarroako

Udalak ikastaroen iraupena aldatu ahal izango du denboraldian zehar. Denboraldiko eskaintza erakunde esleipendunari jakinaraziko zaio, denboraldia hasi baino hilabete lehenago, hain zuzen.

- Ikastaroak gehienbat astelehenetik ostiralera izango dira, 07:30etik 21:30era. Ondarroako Udalak eskainitako ikastaroak, erreferentzi gisa, urteko programazioa egiteko, honako ezaugarri hauek dituzte: - Denboraldia, orokorrean, bitan banatzen da:

Denboraldiko ikastaroak, jarduerak: urritik ekainera. Denboraldi hori zatitu daiteke hiru hileko, bi hileko eta hilabeteko epean, edo noizean behinekoak izan daitezke.

Udako ikastaroak, jarduerak: uztailean eta irailean. Denboraldi hori zatitu daiteke hamabost eguneko epean, edo noizean behinekoak izan daitezke.

Jarduera gehienek duten beste ezaugarrietako bat berriro izen emateko eskubidea da, praktikarekiko

Page 14: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

14 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

jarraipena eta konpromisoa bermatze aldera. Horregatik, ohikotasunez jardueretara doazen pertsona guztiei, %50etik gorako bertaratze-maila betetzen badute, “berriz izena eman” beharreko jardueretan lekua gordeko zaie jarduera horretarako, denboraldian zehar. Horretarako oso garrantzitsua izango da monitoreek egin beharreko asistentzien kontrola. Monitorea bertaratzea nahitaezkoa da, saioak aurrera eraman bitartean:

5.3.2.1.-KIROLAREN BIDEZ SASOIAN MANTENTZEKO PROGRAMA

5.3.2.1.1-OINARRIZKO JARDUERA FISIKOAREN PROIEKTUA. - Definizioa:

14 urtetik gorakoei eskaintzen zaizkien mantentze fisikoko jarduerak dira; jarduera horien oinarrizko helburua kirola praktikatzea da, egoera fisikoa mantentze aldera, eta lotuta daude osasunaren kontzeptuari eta aisialdiari probetxua ateratzeari; horretarako, mantentze fisikoko jarduerak eramaten dituzte aurrera, gehienetan oinarri erritmikoa eta/edo musikala dutelarik. - Helburuak:

1. Mantentze fisiko orokorreko jarduerak sortzea musika oinarri gisa erabilita, hainbatetan herritarrentzat erakargarriak baitira; jarduera horiek, halaber, praktika jarraikorra eta konprometitua erraztu beharko dute denboraldi osoan. 2. Egiaztatutako kalitate jarduerak aurrera eramatea, jarduera fisikoa modu egokian eta progresiboan aurrera eramatea bermatze aldera. - Jarduerak: Prestaketa fisikoa (Functional Training), fitnessa, mantentzeko gimnasia, mantentzeko gimnasia suabea, 65 urtetik gorakoei zuzendutako mantentzeko gimnasia, aerobica eta step-a, stretching-a, Ars Corpore, muskuluen suspertzea, Just Pump-a, Kick Power-a, Pilates-a, barruko txirrindularitza…

5.3.2.1.2-OINARRIZKO JARDUERA FISIKOA URETAN EGITEKO PROIEKTUA

- Definizioa:

Mantentze fisikoko jarduerak uretan, 14 urtetik gorakoei zuzenduta; jarduera horren oinarrizko helburua kirola praktikatzea da egoera fisikoa mantentze aldera, osasunaren kontzeptuari lotuta eta baita aisialdiaz gozatzeari ere, praktika sozial atsegin batekin. Ur eremuaren ezaugarriek praktika aukerak zehaztuko dituzte. Batetik, uretako gaitasunak beharrezkoak dira (“igeri egiten jakitea, esan genezake”). Eta, bestetik, grabitate indarrean eragin txikiagoa duenez, oso inguru egokia da jarduera fisikoa aurrera eramateko, hezur-artikulazio egiturek eraginik jasan gabe. - Helburuak:

1. Mantentze fisiko orokorreko jarduerak sortzea musika oinarri gisa erabilita, hainbatetan herritarrentzat erakargarriak baitira; jarduera horiek, halaber, praktika jarraikorra eta konprometitua erraztu beharko dute denboraldi osoan. 2. Egiaztatutako kalitate jarduerak aurrera eramatea, jarduera fisikoa modu egokian eta progresiboan aurrera eramatea bermatze aldera. - Jarduerak: Aquagyma, 65 urtetik gorakoei zuzendutako aquagyma, aquaerobica, egoera fisikoa, mantentzeko igeriketa, 65 urtetik gorakoei zuzendutako mantentzeko igeriketa…

5.3.2.2.-KIROL-HASTAPENAREN PROGRAMA - Definizioa:

Ikastaro horien helburua da kirol jarduera ezberdinei buruz ezagutza orokorra igortzea eta oinarrizko praktika eta praktika progresiboa eskaintzea, gero, modalitate horiek modu autonomoan aurrera eramateko gai izate aldera.

Page 15: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

15 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

- Helburuak: 1. Jarduera eskaintza zabala sortzea, hiritarrek aukera asko izan ditzaten. 2. Jarduera joerak jasotzea eta talde zehatzetarako jarduerak aurrera eramatea (aukeratzeko askatasuna defendatzen duen programa plurala). 3. Etengabeko jarduera fisikoaren praktika sustatzea, osasuna hobetzeko, egoera fisikoa garatzeko, mugimendu ohiturak eta teknikak eskuratzeko edo aisialdiaz gozatzeko.

5.3.2.2.1 –KIROL AURREKO HASTASPENA PROIEKTUA

- Definizioa:

Jarduera honen helburua da, mugimendu suspertzeari eta jokoari esker, umeen garapen integrala lortzea: eta gaitasunak eta mugimendu trebetasunak bultzatzea, baita pertsonaren garapen psikosoziala ere. - Helburuak:

1. Parte-hartzaileen garapen integrala bultzatzea, jokoaren eta beste mugimendu praktiken bitartez. 2. Umeen prestakuntza definitzen duten gorputz garbitasuneko ohiturak eta praktika osasuntsuak aurrera eramatea. - Jarduerak:

Haurtxoentzako igeriketa, psikomotrizitatea, kirol anitza, eta uretako ingurura egokitzea. - Ezaugarriak: Ahalmen motibatzaile handia duten jarduerak dira, ikasketa egoera anitzak abian jartzen dituztenak, non jarduera, balore eta arau ugarik elkarri eragiten dioten. Jarduera horiek uretan nahiz lurrean egin daitezke. Jarduera horiek 8 urte arteko haurrei zuzenduta daude. Ikasle kopurua aldakorra da, 6 eta 20 plazen artekoa. Batzuetan, beharrezkoa izango da pertsona heldu baten parte-hartzea eta/edo laguntza. Jarduera gehienek berriro izen emateko aukera ematen dute. Hori dela eta, denboraldia amaitzen denean, bertaratze minimoa izan duten pertsonek lehentasuna izango dute, datorren denboraldian jarduerarekin jarraitzeko. Programa horiek ez daude mailakatuta eta egindako praktikak berak dira helburua; izan ere, praktika horien bitartez lortzen da parte-hartzaileen garapen osoa. Ikastaroen iragankortasuna hiru hilekoa izango da, nagusiki, astean saio bat edo bi egingo dira eta saio bakoitzaren iraupena 30 eta 60 minutu artekoa izango da. Noizean behin ikastaro puntualak eta trinkoak eskaini ahal izango dira. Monitorea bertaratzea nahitaezkoa da, saioak aurrera eraman bitartean: Era berean, bertaratze-kontrola ezinbestekoa izango da berriro izena eman beharreko eskaerak kudeatzeko.

5.3.2.2.2- KIROL-HASTAPEN PROIEKTUA

- Definizioa:

Jarduera honen helburua kirol mota ezberdinen oinarrizko trebetasunak eskuratzea da, espezializazio mailarik lortu gabe. - Helburuak:

1. Kirol modalitatearen gaitasun teknikoak eta taktika zehatzak ikastea eta praktikatzea, oinarrizko eta hobekuntza mailan. 2. Egoera fisikoa hobetzea, kirol modalitate baten praktika bidez. 3. Kirol praktikarako ohiturak eskuratzea, osasuna hobetze aldera. 4. Mugimendu praktikaren aukera zabaltzea eta dibertsifikatzea. 5. Sozializazio eremua eta pertsonen arteko harremanak sortzea. - Jarduerak: Igeriketa teknikak ikastea (haurrak, helduak eta +65), igeriketa estiloak hobetzea (+14:

helduak), Kirol Anitza. - Ezaugarriak: Jarduera hori biztanle guztiei zuzenduta dago, 6 urtetik gorakoei, behinik behin; eskaintza, adin tarteen

Page 16: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

16 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

araberakoa da: haurrak, gazteak, helduak (+14) eta 65 urtetik gorakoak. Programa osatzen duten jarduerak mailatan banatuko dira eta horien helburua gaitasunak lortzea da, etorkizunean praktika horrekin jarraitzea ahalbidetze aldera. Ikastaroen iragankortasuna hiru hilekoa izango da, nagusiki, astean saio bat edo bi egingo dira eta saio bakoitzaren iraupena 30 eta 60 minutu artekoa izango da. Iraupen laburra duten baina asteroko maiztasun handia eta saio luzeak dituzten proiektuak gehitu ahal izango dira. Monitorea bertaratzea nahitaezkoa da, saioak aurrera eraman bitartean: Era berean, bertaratze-kontrola ezinbestekoa izango da dagozkion txostenak egin eta berriro izena eman beharreko eskaerak kudeatzeko.

5.3.2.3.-KIROL ERABILGARRIAREN PROGRAMA Definizioa:

Kirol erabilgarriaren programaren helburua berezkoak ez diren gaitasunak garatzea da, aurkako inguruan eta/edo elementu osagarriekin, funtsezkoak baitira garapen fisikorako, mugimendurako eta sozialerako. Helburua inguruan bizirautea da, eta, gerora, praktika autonomoa, aisia eta osasuna hobetzea lortzea. Helburuak:

1. Oinarrizko kontzeptuak eta gaitasunak eskuratzea, erabilera eta ingurumenean bizirautea ahalbidetuko dutenak, hain zuzen. 2. Praktika osasuntsuak garatzea, gerora praktika autonomoa ahalbidetzeko.

5.3.2.3.1.-IGERI EGITEN IKASTEKO PROIEKTUA - Definizioa:

Proiektu honen helburua da uretako ingurura egokitzea eta oinarrizko gaitasunak eskuratzea (flotazioa, arnasketa eta propultsioa), gizakiari kontrako inguruan biziraupena bermatze aldera. Aurrera eraman nahi diren gaitasunen artean, igeri egiteko oinarrizko estiloak ikastea da helburua (crawl eta bizkar estiloak), gerora, praktika autonomoa ahalbidetze aldera. - Helburuak:

1. Uretako oinarrizko kontzeptuak eta gaitasunak eskuratzea, baita igeriketakoak ere, crawl eta bizkar estiloen diziplinatan, gerora praktika autonomoa ahalbidetze aldera. 2. Praktika osasuntsuak aurrera eramatea, kontrakoa baina biztanle sektore guztientzako egokia den ingurunean. - Ezaugarriak:

Jarduera hori biztanle guztiei zuzenduta dago, 3 urtetik gorakoei, behinik behin; eskaintza, adin tarteen araberakoa da: haurrak, gazteak, helduak (+14) eta 65 urtetik gorakoak. Programa maila bakoitzeko ikastaroekin beteko da, eta beharrezkoa da maila bakoitzari dagozkion gaitasunak eskuratzea, ikasketa prozesuan jarraitu eta helburu orokorra lortu arte. Igeri egiten ikasteko programa maila eta saio ezberdinetan banatzen da, adinaren arabera.

Haurrentzako (3 urtekoentzat): Adaptazio maila Haurrentzako (4 urtetik 5 urtera arte): Ikaskuntza mailak Haurrentzako (6 urtetik aurrera): ikaskuntza mailak Helduentzako (orokorrean 14 urtetik aurrera): Ikaskuntza maila bat Helduentzako (65 urtetik aurrera): Ikaskuntza maila bat

Orokorrean, ikaskuntza ikastaroak hiru hilabeteko hiru alditan eskainiko dira, bakoitza 21 saiokoa. Monitorea bertaratzea nahitaezkoa da, saioak aurrera eraman bitartean: beharrezkoa da baita ere monitorea igerileku barruan egotea jarduera aurrera eramaten den bitartean, lehenengo ikasketa mailan (haurrak) Era berean, bertaratze-kontrola ezinbestekoa izango da berriro izena eman beharreko eskaerak kudeatzeko. Ikastaro bakoitzeko ikasle kopurua 6 eta 15 artekoa da, adin-tartearen arabera, igerilekuaren ezaugarrien eta

Page 17: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

17 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

ikasleek maila bakoitzean lortzen dituzten gaitasunen eboluzioaren arabera. Saioak zuzentzen dituzten langileek ebaluazioak egingo dituzte, maila bakoitzerako zehaztutako gaitasunen lorpena neurtzeko, ikastaroaren azkeneko hamabostaldian; hala, monitoreak berak zehaztuko du helburuen lorpen-maila. Horretarako, ebaluazio fitxa beteko du, eta bertan maila bakoitzeko helburuen garapena eta lorpena kontrolatuko ditu.

5.3.2.3.2.-ESKOLA IGERIKETA PROIEKTUA - Definizioa: Eskola igeriketa proiektua eskola ordutegian igerilekuan egindako kirol praktika gisa definitzen da; praktika horren oinarrizko helburua haurra kontrako ingurura egokitzea da, uretako ingurura, hain zuzen; baita igeriketaren oinarrizko gaitasunak eta teknikak ezagutzea ere. Ikastetxeei eskaintzen zaie bereziki, curriculum ordutegian. Eskaintzaren helburua kirol praktika ahalbidetzea da, ikastetxeek eskura ez duten kirol eremuan. - Helburu zehatzak: 1. Uretako ingurura egokitzea eta inguru hori ezagutzea. 2. Igeriketa gaitasunak eta oinarrizko teknikak ezagutzea. 3. Igeriketaren oinarrizko teknikak hobetzea eta uretako kirol praktika alternatiboak, igeri egiten badakiten programa honetako parte-hartzaileei zuzendutakoak, hain zuzen. - Ezaugarriak: Eskola Igeriketa Programa Lehen Hezkuntzari zuzenduta dago (3. ERANSKINA) Aurreko programan ez bezala, helburu nagusia ez da igeri egiten ikastea bakarrik; izan ere, programak beren aukeretara egokituko dira, eskaintza nori egiten zaion aintzat hartuta. Programa Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren zikloko biztanleei zuzenduta dago.

5.3.3.-BETEBEHAR OROKORRAK IKASTAROEN GARAPENEAN - Erakunde esleipendunak hainbat betebehar aintzat hartu beharko ditu, Ondarroako Udalak

nahitaezkotzat jotzen dituen ikastaroei eta/edo saioei dagokienez; hona hemen betebehar horiek, zehaztuta:

- Ondarroako Udalak onartutako eta jakinarazitako denboraldiko jardueren egutegia betetzea. - Jardueraren ezaugarriak errespetatzea (ordutegia eta esleitutako eremua). - Instalazioaren arduradunen argibideak errespetatzea. - Ikasleei ez igortzea Ondarroako Udalaren Kirol Sailaren helburuen kontrakoak diren ideiak eta

kontzeptuak. - Ikastaroak eta/edo saioak zuzentzeko teknikariek jarduera bakoitzerako kirol jantzi egokiak

erabiltzea. - Ikastaroetan eta/edo saioetan erabiltzen den Ondarroako Udalaren kirol materiala beste

jardueretarako erabiltzen da baita ere; hortaz, erakunde esleipendunak honako zeregin hauek bermatuko ditu:

o Materiala modu egokian erabiltzea. o Materiala jaso eta gordetzea, dagokion tokian. o Materialaren egoera eta birjartze eta eguneratze beharrak jakinaraztea.

- Zarata maila kontrolatzea, gainontzeko jarduerei ez eragiteko; izan ere, kirol praktikarako eremua orokorrean instalazio handiago batean egoten da, eta bestelako jarduerak eramaten dira aurrera, baita ere.

- Kirol praktikarako eremua kontrolatzea, jardueraren arduradun zuzena den aldetik, baita portaera ezegokiak kontrolatzea ere.

- Kirol jantzien erabilera ezegokia kontrolatzea eta baita ere ikasleek ikastaroetan eta/edo saioetan erabiltzen dituzten oinetakoak, praktikarako kirol eremuak baldintza onean mantentze aldera (garbiketa eta ezaugarri teknikoak).

Page 18: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

18 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

- Kontratuaren helburu diren igerilekuetan jarduera programak aurrera eramaten dituzten langileak batzea. Jantzien ezaugarriak:

o Argi eta garbi identifikatu beharko da, erakundearen markarekin. o Txanda eta pertsonen artean berdintasuna mantentzea. o Nahikoa aldizkakotasunarekin berritzea, jantziak baldintza onenetan mantentze aldera.

- Ikasleari berriro izen ematen laguntzea, aukera hori ematen duten ikastaroetan, Ondarroako Udalak zehaztutako prozedurari jarraiki. Izen-emate horiek, orokorrean, ikastaroak amaitu aurreko asteetan egiten dira, eta parte-hartzaileek hurrengo ikastaroan izen emateko aukera dute.

- Ondarroako Udalak baimendutako inkestekin lagundu edota horien pasatzea (hiru hilero pasatuko dira, edo ikastaro puntualak amaitzen direnean, eta emaitzen balorazioa egingo da).

- Ondarroako Udalak baimendutako galdetegiak bidaltzea eta/edo laguntzea. - Instalazioaren arduradunari gertakari guztiak nahiz erabiltzaileek egindako oharrak jakinaraztea

(kasu bakoitzean dagozkion inprimakiak betetzea). - Erreklamazioei eta gertakariei erantzutea edo arreta ematea, kirol jardueren programaren

arduradun gisa, idatziz edo aurrez aurre, hala badagokio. - Ondarroako Udalak erakunde esleipendunak aurrera eraman nahi duen edozein galdetegi mota

ezagutu eta baimendu beharko du. - Erakunde esleipendunak datu pertsonalekin lan egin beharko du. Hori dela eta, erakundea bera

arduratuko da datu horien tratamenduaz; beraz, Izaera Pertsonaleko Datuei buruzko 15/1999 Legea bete beharko du, baita aplikaziokoa den gainontzeko legedia ere.Halaber, esleipendunak 2. ERANSKINA osatu eta sinatu beharko du, Udalak esleipendunari emandako datu pertsonalak egiaztatzeko eta formalizatzeko.

- Kiroldegiko autobabes planak eragindako betebeharrak. - Kiroldegiko arautegiak eragindako betebeharrak.

Page 19: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

19 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

6.- ZERBITZUEN ERAKUNDE ESLEIPENDUNAREN BETEBEHARRAK (sorospena, harrera, jarduera fisikoko programan gauzatzea).

6.1.- JARDUERA FISIKOKO ETA KIROL PROGRAMAK BURUTZEARI BURUZKO BETEBEHAR ESPEZIFIKOAK

6.1.1.-PROGRAMAZIOAREN GARAPENA

Erakunde esleipedunak, plegu honetako programa eta proiektu bakoitzagatik prestatu eta aurkeztu beharko ditu Denboraldiko Programazioa eta Informazio Fitxa, deskribatutako jarduera fisiko bakoitzari buruz (3. ERANSKINEAN jasotako jarduerak gutxienez), ezaugarri hauen arabera:

6.1.1.1.-DENBORALDIAREN PROGRAMAZIOA

Jarduera bakoitzean zehaztutako biztanleei zuzenduta dago. Ez dago aurreikusita ondorengo denboraldietarako jarraipenik. Zehaztu beharreko eduki minimoa: Helburuak: denboraldi bakoitzeko helburu orokorrak eta operatiboak, iraupena denboraldiarena baino txikiagoa denean. Edukiak: Denboraldi baterako eduki orokorrak eta eduki operatibo egokiak, ikastaro bakoitzaren iraupenari dagokionez. Metodologia: Jarduera edo ikastaro bakoitzari aplikatuko zaion metodologia zehaztea, erabiltzaile motaren eta instalazioaren ezaugarrien arabera. Edukien garapena: Jarduera honetan adierazgarriak diren edukiak, bai beren zehaztasunagatik, bai berriak izateagatik edo soilik monitoreari lana errazteko estrategia gisa balio izateagatik. Saio mota: Saio mota zehaztea, programen eta jardueren arabera, eta horien motibazioa eta garrantzia adieraztea. Ebaluazioa: Ebaluazioaren motibazioa azaltzea, baita ebaluazio adierazleak eta emaitzen azterketatik lortutako eraginak ere.

6.1.1.2.- JARDUERAREN INFORMAZIO FITXA Hizkuntza erraza eta egokia erabiliko du, zuzenduta dagoen biztanle sektorearen arabera, erabiltzaileak beren ezaugarriak ezagutzeko balioko baitu; horregatik, ulertzeko zailak diren termino teknikoak saihestuko ditu eta oso lagungarria izango da adibideak erabiltzea. Ondoko atal hauek sartuko dira, gutxienez: - Jardueraren deskribapena. - Helburu orokorra. - Erabiltzaileei egindako gomendioak.

6.1.1.3.- JARDUERA OSAGARRIAK Erakunde esleipendunak Plegu honetan azaldutako jarduera fisiko eta kirol arloko jardueren programa osatzeko proiektu edo jarduerak proposatu ahal izango ditu. Proposamenak proiektu edota jarduera bakoitzaren plangintza islatu beharko du (definizioa, helburuak, ezaugarriak, jarduera bakoitzari dagozkion ordu kopurua…). Udal Kirol Zerbitzuak jarduera horiek izango ditu udal programetako edozeinetan eskaintzeko, eta iraupenak desberdinak izango dira (puntuala, asterokoa, hilerokoa, eta abar). Bi motako jarduerak hartuko dira kontuan:

Page 20: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

20 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

- A mota: Esleipendunak materialik eta azpiegiturarik jarri behar ez duenean, eta soilik Kirol

Zerbitzuak emandako materialekin egiten direnean. - B mota: Esleipendunak materialak edo azpiegiturak jarri behar dituenean. Jarduera osagarrien kudeaketa:

- Udal Kirol Zerbitzuak erakundeak aurkeztutako jardueretan aldaketa eta zuzenketak egin ahal izango ditu, udal prestazioen araberako zerbitzu bat eskaintzeko helburuarekin.

- Datak ezartzeko, erakunde esleipendunaren artean eta instalazioaren langile arduradunen artean koordinatuko dira.

- Jarduera horiek erakunde esleipendunarekiko kontratu bidez ezartzen diren udal guneetako edozeinetan egin ahal izango dira.

- Ez dira kontabilizatuko prestaketa, muntatze eta desmuntatze lanak. Informazio hori proposamen teknikoan aurkeztuko da, 4.ERANSKINAREN arabera beteta

6.1.1.4.- PROGRAMAZIOA ETA INFORMAZIO FITXAK AURKEZTEA ETA EMATEA Jarduera bakoitzari dagokion denboraldiaren programazioa nahiz informazio fitxak derrigorrez aurkeztu beharko ditu erakunde esleipendunak, behin honako kontratu hau erabaki eta eman denean (Udal Kirol Zerbitzuak Eskaintza zehaztu ondoren). Udalaren Kirol Sailean utzi beharko da, denboraldia hasi baino 10 egun lehenago. Sailak ahalmena izango du erakundeak aurkeztu dituen programei egokitzapenak edo zuzenketak egiteko, Udalaren asmoekin bat datorren zerbitzua emate aldera. Era berean, kontratua gauzatu bitartean, programazio guztiak aurkeztu beharko dira, denborazkotasun txikiagora egokigarriak edo sorrera berrikoak direnak. Paperean eta formatu elektronikoan, hedapena eta banaketa errazteko.

6.1.2.- JARDUERA FISIKOKO PROGRAMEN KONTROL TEKNIKOA 6.1.2.1.- SAIOAK PRESTATZEA Kalitateko zerbitzuak eskaintzea derrigorrezkoa da; hori dela eta, nahitaezkoa da goian aipatutako programazioak aurrera eramatea, enpresa esleipendunak garatuko dituenak, hain zuzen. Saioak prestatzea ezinbestekoa da, programatutako guztia saioetan emateko eta etengabeko inprobisazioari lotuta ez egoteko. Prestaketa hori aurkezteko, saioa banatuko den alderdi bakoitzean garatuko diren edukien eskema aurkeztu beharko da, gutxienez (beroketa, 1 zati nagusia, 2 zati nagusia, lasaitzea…). Eta nahitaezkoa da hasiera eman baino lehen prestatzea. Aurkezpen mota erakunde esleipendunak proposatuko du. Fitxa horrek, uneoro, saio jakinaren edukiak, eduki horiei emango zaien iraupena eta aurreko saioetan bildutakoa egiaztatzeko aukera emango du. Era berean, jarduera bakoitzaren helburuak, edukiak eta metodologia ikastaro eta/edo saio bakoitzerako hasiera batean programatutakoak direla egiaztatzeko balioko du. Jarduera bakoitzaren edukiak begiratzeko eta baita ikastaro bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko ere (denborazkotasuna, asteko edo hileko maiztasuna, adina, ordutegia eta praktika eremua). Helburu garrantzitsuenetako bat programari jarraipena ematea da bere progresio teknikoan eta aldi batekoan, ikastaroaren denborazkotasun osoan, jarduera fisikoen programak aurrera eramaten dituzten erakundeko teknikariak titularrak edo ordezkoak direla ere. Saio-fitxa hori derrigorrez bete beharko da. Ordezkapen puntualen kasuan, zerbitzuaren ordezkapena egingo duen pertsonari aldez aurretik entregatu beharko zaio, denbora nahikoarekin, saioa ondo burutu ahal izateko.

Page 21: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

21 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

6.1.2.2.- TALDEKO FITXA Saioak prestatzeaz gain, eta monitoreek taldearen ezaugarrien azterketa egitearen garrantzia ulertuz, monitoreek aurek talde-fitxa batzuk edukiko dituzte, talde bakoitzaren daturik esanguratsuenak jasotzeko. Horrela izanik, fitxa horrek taldearen ezaugarri eta berezitasunen inguruko informazioa emango du eta elementu garrantzitsua izango da ordezkapenak egiten dituzten langileentzat. Fitxa hori edukiko dute jardueraren arduradunak, enpresak izendatutako zerbitzu-arduradunak eta ordezkapenak egiteko aukerak dituzten langileek. Horietaz gain, ordezkapenak egiteko unean ikastaroak berrikusi eta ebaluatzeaz arduratzen diren pertsonek ere edukiko dituzte. Kirol Zerbitzuak txosten osagarriak eskatu ahal izango dizkio erakunde esleipendunari, ikastaro zehatz baten inguruan.

6.1.2.3.- SARRERA ETA BERTARATZEA KONTROLATZEA Zeregin garrantzitsuenetako bat ikastaroen sarrera eta bertaratzea kontrolatzea da (“zerrenda pasatzea” gisa ezagutzen dena), azaldutako helburuen lorpenean duen garrantziagatik eta beraren lege inplikazioengatik. Horretarako, denboraldi bakoitzean monitoreari jardueran izena eman duten pertsonen zerrenda emango zaio. Nahitaezkoa da monitoreak berak burutu dezala zeregin hori. Kontrola aspektu hauetan zehazten da: a) Ikastaroetara eta/edo jardueratara bertaratzen diren pertsonen sarrera kontrolatzea, sarrera mugatua duten horietara, prezio publiko baten truke. Udalak kudeatu eta kobratu beharko ditu kontratuaren helburu diren jardueren ikastaroetan parte hartuko duten izen-emateak; edonola ere, erakunde esleipendunak bermatu beharko du ikastaroetara doazen pertsonak behar bezala izen eman dutela Hortaz, ikastaroetan edo jardueretan izen eman ez duten pertsonek ezingo dute sartu eta informazio zerbitzua eta instalazioaren kontrola jakinaren gainean jarriko ditu, berehala, Ondarroako Udalak emandako zerrendetan agertzen ez diren erabiltzaileak antzematen dituenean. b) Eguneroko bertaratzea kontrolatzea. Datu horrek jardueretara bertaratzen diren pertsona kopurua ezagutzeko aukera emango du, PROGRAMATUTA DAGOEN EGUN GUZTIETAN; hala, oso informazio baliagarria izango da, Udalak ezarritako helburuen lorpena kontrolatzeko.

Era berean, berriz izena eman beharreko jardueretarako, kontrol horren bidez ikusi ahal izango da nork daukan horretarako eskubidea.Erakunde esleipendunak Kirol Zerbitzuari eman beharko dizkio bertaratze-datuak aldi bakoitzaren ostean, eta berriz izena emateko aldi bakoitzaren aurretik, Kirol Zerbitzuak emandako formatuetan eta une bakoitzean ezartzen den prozeduraren arabera.Kirol Zerbitzuak txosten osagarriak eskatu ahal izango dizkio erakunde esleipendunari, ikastaro zehatz baten inguruan.

6.1.2.4.-MATERIALAREN INBENTARIOA Kirol praktika guztia aurrera eramateko, elementu oso garrantzitsua da erabiliko den materiala. Erakunde esleipendunak programatuko ditu jarduera bakoitzean aurrera eramango diren edukiak, egokiena baita nahitaezko materialak zeintzuk izango diren proposatzeko (programaren ezaugarriekin eta helburuekin bat etorriz). Enpresa esleipendunak aldian behin kirol eremu ezberdinetan eskuragarri dagoen materialaren inbentario eguneratua aurkeztu beharko du, baita eskuratu beharreko materialaren proposamena ere, behar izanez gero. Inbentarioak begiraleek egingo dituzte, eta erakunde esleipedunak berrikusitako txosten bat entregatuko da.

Page 22: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

22 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

6.2.-LANGILEAK Erakunde esleipendunak eman beharko ditu Pleguan azaldutako zerbitzuak (Sorospena, Harrera Zerbitzua eta kirol programak burutzeko zerbitzua) eta kontratuak iraun bitartean programatzen diren jarduera guztiak eta beharrezko langileak. Ez zaie ikastaro bera monitore bati baino gehiagori emango (egunak txandakatuz edo saioen iraupena partekatuz), pertsona bat baino gehiago egon beharra eskatzen duten jardueretan izan ezik. Erakunde lizitatzaileak zerbitzuaren hobekuntza bezala proposatu dezake ordu-poltsa baten eskaintza, kontraprestazio ekonomikorik gabe. Kirol Zerbitzuak ordu-poltsa hori edukiko du langile gehiago behar diren egoeretarako, jende asko ibiltzen den ordu eta jarduera edo programa zehatz batzuetarako.

6.2.1.- LANGILEEN PRESENTZIA KONTROLATZEKO SISTEMA Erakunde esleipendunak zerbitzu guztiak estaltzen dituzten langileen bertaratzea identifikatu eta egiaztatzeko sistema bat eman beharko du. Era berean, langileen puntualtasuna kontrolatuko da, bai sartzeko, baita irteteko orduan ere. Gainera, zerbitzuak hasteko unean atzerapenik ez egoteko eta zerbitzuak eurak etetea saihesteko, enpresa esleipendunak sistema bat eduki beharko du berehala jakiteko ea txanda bakoitza estaltzen duen pertsona une horretan instalazioan dagoen ala ez. Ez badago, dagokiona egingo du, hasiera ordutegia bere horretan mantendu ahal izateko. Sistema horrek sortutako informazioaren edo horren azterketaren berri emango zaio Zerbitzuaren udal arduradunari kasu bakoitzean egiten diren hileko edo hiruhileko txostenetan, eta edozein unetan eskatu ahal izango da. Informazio hori proposamen teknikoan aurkeztuko da, 4.ERANSKINAREN arabera beteta

6.2.2.- ZERBITZUA ESTALIKO DUTEN LANGILEEN IZENEN ZERRENDA Erakunde esleipendunak zerbitzua emango duten langileen izenen zerrenda bat aurkeztuko du. Izen-zerrenda hori instalazioko teknikariei bidali beharko zaie, kontratua gainbegiratu eta jarraipena egiteaz arduratzen diren teknikariei, hain zuzen; denboraldia, kanpainak edo ikastaro bakoitza hasi baino astebeteko lehenago, kontratuak iraun bitartean. Horrela, jarduera bakoitzean zerbitzua egikaritzeko titulartasun eta erantzukizunari buruzko egiazko informazioa eduki nahi dugu. Hilabetean zehar aldaketarik egotekotan, eguneratutako dokumentua bidali beharko da berehala.

Era berean, zerbitzua burutu bitartean alta, baja edo ordezkapenengatik aldaketak daudenean, eguneratutako dokumentua bidali beharko zaio berehala instalazioaren pertsona arduradunari. Langileen zerrendarekin batera txosten bat egin beharko da, eta horren bidez erakunde esleipendunak egiaztatu beharko zerbitzua ematen duten langile guztiek eskatutako gaitasunak dituztela. Langile zerrenda formatu elektronikoan emango da.

6.2.3.- ORDEZKOEN KUDEAKETA

Ondarroako Udalak badaki, zerbitzu mota hau kudeatzerakoan, zerbitzua osatzen duten pertsona kopuru zabala dela-eta egoera jakinak ematen direla, non langile titularrak ezin dituen esleitu zaizkion betebeharrak bete. Nahitaezkoa da zerbitzua emateko langileak izatea; hortaz, zerbitzua bermatuko duen ordezkapen prozesua egin dadila eskatzen dugu. Erakunde esleipendunak mekanismoak garatu eta ezarri beharko ditu, etengabeko zerbitzua bermatzeko, zerbitzuaren ordutegian.

Page 23: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

23 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

Aurreikusitako ordezkapenen kasuan, aurrerapen nahikoarekin komunikatu beharko zaizkie instalazioaren langile teknikoei langileen zerrenda eguneratuz, ordezkapena amaitzea aurreikusten den data gehituz, posible izango balitz. Aurreikusi gabeko ordezkapenen kasuan, Kiroldegian jakinaraziko da berehala eta langileen zerrenda bidaliko da, aldaketa hori eginda. Erakunde esleipendunak hilero aurkeztuko du egindako ordezkapenen zerrenda. Izen-zerrenda hori instalazioaren udal arduradunei bidali beharko zaie, kontratua berrikusi eta kontratuaren jarraipena egin behar dutenei, hain zuzen, hilabete bakoitzeko lehenengo astean, jasota geratuz aurreko hilean egindako ordezkapen guztiak. Informazio hori proposamen teknikoan aurkeztuko da, 4. ERANSKINAREN arabera beteta.

6.3.- EBALUATZEKO ETA KONTROLATZEKO SISTEMAK

Zerbitzua behar bezala ematen dela bermatzeko, eta haren garapenean eragin dezaketen gai guztiak antzemateko, espresa esleipendunak kontrol eta ebaluazio sistemak garatu eta ezarri beharko ditu, 5. ERANSKINEAN jasotzen diren helburuak aintzat hartzen dituztenak, hain zuzen Kirol Zerbitzuak berrikusi eta ontzat emango du erakunde esleipendunak proposatutako ebaluazio eta kontrol sistema. Erakundea bera izango da kontrol eta ebaluazio sistemak aurrera eramatearen arduraduna. Modu berean, erakunde esleipendunak balorazioa egingo du (hiru hileko txostena aurkeztuko da), eta zuzenketak eta/edo aitorpenak eramango ditu aurrera. Informazio hori proposamen teknikoan aurkeztuko da, 4. ERANSKINAREN arabera beteta.

6.4.- KOMUNIKAZIO PLANA

Ondarroako Udalak harreman arina bermatu beharko du sorospen zerbitzua ematen duen erakundearekin, kontratuari buruzko datu, zehaztapen eta/edo egoera nabarmenenak modu eraginkorrenean ezagutze aldera. Erakundeak, Ondarroako Udalarekin duen Komunikazio Planean, jasota utzi beharko du kontratuak iraun bitartean kokaleku bera mantenduko duela, arduradunaren berehalako kontaktua ahalbidetu, eta ustekabekoak konpontzeko eta garatutako zerbitzuei eragindako ondorioak txikiagotzeko. Telefono mugikorreko zenbaki baten bidez lokalizatuko da. Kontaktu hori egoera bakoitzerako adostutako baliabideen bidez egingo da.

6.4.1.- ZERBITZUAREN ARDURADUNAK Erakunde esleipendunak zerbitzuaren arduradun bat aurkeztuko du, instalazioaren udal arduradunei zerbitzuaren garapenari buruzko informazio osoa emateko, eta ustekabekoak konpontzeko prestatuta egoteko, baita garapenean izan ditzaketen ondorioak txikiagotzeko ere. Helburu horretarako, pertsona hori zerbitzuarekin erlazionatutako pertsona guztientzako erreferentea izan beharko da; hala, gertakari guztiak berari igorri eta ikastaroen errealitatearen berri emango zaio, uneoro. Monitoreen laguntzailea eta aholkularia izango da, erantzukizun teknikoak eta administratiboak aurrera eramaten dituzten bitartean. Zalantzak konpontzen eta jarduerak zuzentzen lagunduko du, programa aurrera eraman bitartean.

6.4.2.- ZERBITZUAREN EGIKARITZEARI BURUZKO TXOSTENAK Erakunde esleipendunak zerbitzuari buruzko txostena prestatu beharko du, hilero edo hiru hilean behin. Txosten hori instalazioaren udal arduradunari aurkeztuko zaio, ikastaro bakoitza amaitu eta hilaren lehenengo hamabostaldian. Txosten horretan garatu beharreko edukiak 6. ERANSKINEAN definituta daude, eta kontratu honek

Page 24: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

24 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

irauten duen bitartean hobetu edo aldatu egin daitezke, Udal Kirol Zerbitzuaren eskutik. Halaber, erakunde esleipendunak Udalaren Kirol Sailak nahiz instalazio bakoitzaren udal arduradunek eskatutako txosten puntual guztiak prestatuko ditu.

6.4.3.- KOMUNIKAZIO BIDEAK Erakunde esleipendunak, gutxienez, baliabide batzuk izango ditu komunikaziorako; baliabide horiek zerbitzua ematen denean eskuragarri egongo dira eta langileek zaindu beharko dituzte, honako hauek, hain zuzen: - Telefono finkoa erakundearen egoitzan. - Telefono mugikorra, harremanetarako langileen eskura. - Posta elektronikoa, egunero berrikusiko dena. - Faxa, erakundearen egoitzan. - Posta kodearen helbidea. Informazio hori proposamen teknikoan aurkeztuko da.

6.4.4.- KOMUNIKAZIO DIAGRAMA Erakunde esleipendunak komunikazio diagrama bat aurkeztu beharko du. Bertan agertuko dira Udalarekiko komunikazioan parte hartuko duten pertsonak, Udal Kirol Zerbitzuaren figura eta udal teknikari arduraduna. Diagrama horretan adieraziko da zeintzuk diren erakundeak egokien ikusten dituen komunikazio-bideak, informazioa ondo kudeatze aldera.

6.5.- ZERBITZU GUZTIETAKO LANGILEENTZAKO OINARRIZKO HASIERAKO INFORMAZIOA

Langileentzako eskuliburua Eskuliburu horretan jasoko da kontratuaren xede diren zerbitzuen egikaritze, jarraipen eta kontrolerako beharrezkoa den eta Ondarroako Udalak emandako informazio guztia. Erakunde esleipenduna arduratuko da langileek: - Ondarroako Udaleko kirol instalazioetako indarreko araudia ezagutu eta betetzeaz. - Udal Kiroldegian egiten den lanaren oinarrizko jardueren zuzentarauak aplikatzeaz. - Derrigorrez bete eta aplikatu behar diren prozedura garrantzitsuenak ezagutzeaz. Horrela izanik, plegu honen xedeko instalazioetan zerbitzua garatuko duten langileek eskuliburu hori ezagutu beharko dute zerbitzua ematen hasi aurretik. Eskuliburu hori enpresa esleipendunari emango zaio, behin kontratazio prozesua amaituta. Egiaztatzeko baliabideak Enpresak baliabideak jarri beharko ditu langileek eskuliburuaren edukia ezagutzeko. Informazio hori proposamen teknikoan aurkeztuko da, 4.ERANSKINAREN arabera beteta

Kirol Zerbitzuak horren gaineko ekarpenak egin ahal izango ditu, baliabideak hobetzeko. Gainera, Udal Kirol Zerbitzuak egiaztatzeko baliabideak aplikatu ostean lortutako emaitzak ikusteko aukera izango du. Denboraldi hasierako bilera Denboraldi bakoitza hasi aurretik eta langileen Eskuliburuan jasotako informazioa eta interesgarritzat jotzen den gainerako informazioa eman aurretik, enpresa esleipendunak bilera bat egingo du langileekin. Aldez aurretik jakinarazi beharko zaio Udal Kiroldegiko teknikariari bileraren data eta ordua, monitoreen eskuliburuari buruz hitz egin, zalantzak argitu, gai garrantzitsuak aipatu, prozedura eta arazoei buruz hitz egin, eta bestelakoetarako. Ondoren, bai Kirol Zerbitzuaren interesagatik edo erakunde esleipendunak hala erabakita, behar beste

Page 25: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

25 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

bilera egingo dira. Laguntza Instalazioan lanean hasi aurretik, kontratatutako pertsonek prestakuntza jasotzeko bisita bat egin beharko dute instalaziora, langileen Eskuliburuaren osagarri bezala, instalazioari buruzko ezagutza guztiak jasotzeko. Zerbitzuaren arduraduna den pertsonarekin batera egingo da, eta aldez aurretik jakinaraziko zaio Kiroldegiko arduradunari, denbora nahikoarekin, laguntza hori emango den eguna eta ordua. Laguntza hori garatzeko erakunde lizitatzaileak bisita horien gidoi bat (dokumentazioa) prestatuko du. Horien artean hauek jaso beharko dira: Sarbideak, kirol-eremuak, eremu osagarriak, biltegiak, larrialdietako irteerak, giltzak lagatzeko prozedurak, informazio eta kontrolerako pertsonak eta abar.

6.6.- LANGILEENTZAKO PRESTAKUNTZA OSAGARRIA Monitoreak dira zerbitzuaren bereizgarria. Hori horrela izanik, etengabeko prestakuntza osagarria gaitasun pertsonalen hobekuntzarako tresna bezala aurkezten da. Gainera, lehiakortasun handiagoa lortzen lagunduko duten teknika berriak ikasteko modua ere bada. Horregatik, erakunde esleipendunak ikastaro edo prestakuntza jarduerak aurkeztu ahal izango ditu, jarraian azaltzen diren ezaugarri eta baldintzak betez, monitoreei eskaintzeko. Prestakuntza horiek erakunde esleipendunaren kontura izango dira eta ahal dela laneko ordutegitik kanpo egingo dira (laneko ordutegiaren barruan egin beharko balira, beharrezko ordezkapenak egingo dira).

6.6.1.- BARNE PRESTAKUNTZA OSAGARRIA Kirol arloko prestakuntza jardunaldiak. Erakundeko bertako langileek emango dituzte, plegu honetan aipatutako diziplinetan edo beste batzuetan prestakuntza eman behar duten monitoreentzat, edo programen garapenaren, edo prestakuntza pedagogikoaren edo metodologikoaren eta bestelako gaien inguruan. Prestakuntza jardunaldi horiek langile guztiei zuzenduko zaizkie, orokorrean, edota talde espezifikoei, eta lan-talde osoa hartuko dute bere gain. Prestakuntza horretarako, bertaratzea kontrolatzeko metodo fidagarri bat erabili beharko da eta prestakuntzaren hartzaile kopuruaren %70ak parte hartu beharko du, gutxienez. Kontrako kasuan, beste jardunaldi osagarri bat eskaini beharko da eduki berberekin, parte-hartze maila hori lortu arte. Prestakuntza jardunaldi horiek denboraldiko lehen bi hiruhilekoetan egin beharko dira. Aukera hori dagoenean eta denbora nahikoarekin eskatzen denean, Udalak erakundeen esku jarriko ditu horiek garatzeko espazioak, doan, betiere prestakuntza hori plegu honetan azaldutako zerbitzuak garatzeko denean. Erakunde lizitatzaileak prestakuntza programa bat aurkeztuko du 4. ERANSKINEAN, hauek jasoz: - Egutegia. - Edukiak. - Ordutegiak. - Ikastaroaren edo prestakuntza jardueraren arduraduna. - Langile hartzaileak. - Bertaratzea kontrolatzeko metodoa.

Behin hori eginda, erakunde esleipendunak txosten bat bidaliko du Kirol Zerbitzura, hauek jasoz: - Data - Ordutegia - Programa - Ikastaroaren edo prestakuntza jardueraren arduraduna. - Jardunaldi horietan parte hartu duten pertsona kopurua. - Bertaratzea kontrolatzeko sistemaren emaitzak. - Jardunaldi horiek ez burutzeak zigorra jartzea ekarriko du.

Page 26: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

26 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

6.6.2.- KANPO PRESTAKUNTZA OSAGARRIA Kanpoko erakundeek emandako hainbat arlotako prestakuntza-jardunaldiak, plegu honetan azaldutako zerbitzu guztiak gauzatzeko prestakuntza jasotzea helburu duten guztientzat. Aurrez aurrekoak izan beharko dira. Prestakuntza hori langile guztiei eskainiko zaie eta gutxienez lan-talde osoaren %50ak hartu beharko du parte. Erakunde lizitatzaileak prestakuntza programa bat aurkeztuko du 4. ERANSKINEAN, hauek jasoz: - Egutegia. - Edukiak. - Ordutegiak. - Prestakuntza ematen duen erakundea. - Ikastaroaren edo prestakuntza jardueraren arduraduna. - Langile hartzaileak. - Bertaratzea kontrolatzeko metodoa.

Kirol Zerbitzuak erakunde esleipendunak aurkeztutako prestakuntza jardueren ordez beste batzuk proposatu ahal izango ditu (programatutakoen baldintza ekonomikoak gainditzen ez dituzten bitartean), betiere lan-taldearen prestakuntza beharrizan bat denean. Behin prestakuntza hori eginda, erakunde esleipendunak txosten bat bidaliko du Kirol Zerbitzura, hauek jasoz: - Data - Ordutegia - Programa - Ikastaroaren edo prestakuntza jardueraren arduraduna. - Prestakuntza ematen duen erakundeak emandako ziurtagiria. - Jardunaldi horietan parte hartu duten pertsona kopurua eta bertaratze-ziurtagiria. - Prestakuntza ematen duen erakundeak emandako faktura eta ordainketa-egiaztagiria.

Erakunde esleipendunak, konpromisoa hartu ondoren, ez baditu prestakuntza jardunaldi osagarriak burutzen adostutako denboran eta moduan, zigorra jasoko du.

6.7.- ERAKUNDE ESLEIPENDUNAREN AURKEZPENA. Zerbitzua egunero emateko eta kudeaketa azkarra egiteko, Udalaren Kirol Sailak garrantzitsutzat jotzen du enpresaren benetako funtzionamendua ezagutzea. Helburu horretarako, eta helburuak lortzeko balio digun informazioa bakarrik eskuratuz, erakunde esleipendunak erakundearen aurkezpen txiki bat egin beharko du eta elementu hauek jaso beharko ditu: egoitza soziala, burutzen dituen bestelako jarduerak, organigrama, Sailarekin harremanetan egongo diren pertsonak, edo garrantzitsutzat jotzen dituen beste batzuk. Informazio hori proposamen teknikoan aurkeztuko da, 4.ERANSKINA.

Page 27: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

27 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

6.8.- GAITASUN TEKNIKOA ETA EUSKARA GAITASUNA Kontratuaren xede diren zerbitzua guztiak emateko egiaztatu beharreko titulazioak: Gaitasun teknikoa: Gutxienez zerbitzu bakoitzean eskatutako tituluetako bat egiaztatu beharko da. Euskara Gaitasuna: B2 maila egiaztatu beharko da zerbitzu guztietarako. Bestelako titulazioak: Kontratua garatu bitartean egiaztatu beharko dira.

PROGRAMA / ZERBITZUA

Egiaztatu beharreko titulazioak (Gaitasun teknikoa, Euskara gaitasuna eta bestelako titulazioak: zerbitzu bakoitzaren ingurukoak)

GAITASUN TEKNIKOA: EUSKARA GAITASUNA

BESTELAKO TITULAZIOAK

Igeri egiten ikastea eta eskola igeriketa proiektua.

- Heziketa Fisikoan lizentziatua - Magisteritza Heziketa Fisikoan espezializatua - Gorputz eta kirol jarduerak sustatzeko Goi mailako

teknikaria - Landa-ingurunean gorputz eta kirol-ekintzak

gidatzeko teknikaria - mailako igeriketa eta/edo antzeko entrenatzaile

titulu ofiziala.

- Titulaziorik eduki gabe ere, kirol jardueretako monitore edo entrenatzaile bezala lan egin duten langileak, gutxienez egun batez, 2009ko abenduaren 31ko datara arte.

EGA edo baliokidea (C1 maila)

B2 maila

Lehen sorospenetako titulua

Jarduera fisikoak kirolaren bitartez eta kirol hastapena (uretako inguruan) proiektuak.

- Heziketa Fisikoan lizentziatua - Magisteritza Heziketa Fisikoan espezializatua - Jarduera fisiko eta kirol jardueretako animazio

teknikariaren titulu ofiziala eta/edo: izen generikoa duten jardueretarako, prestakuntza ikastaroen eskaintza zabala eta egonkortua duten jardueretarako, hain zuzen, honako hauek egiaztatu beharko dira: 150 orduko ikastaroa. Azken 5 urteetan jarduera mota hauetako monitore gisa 250 orduko esperientzia duela ziurtatzea. izen generikoa duten jardueretarako, prestakuntza ikastaroen eskaintza zabala eta egonkortua duten jardueretarako, hain zuzen, honako hauek egiaztatu beharko dira: Azken 5 urteetan jarduera mota hauetako monitore gisa 250 orduko esperientzia duela ziurtatzea.

- Titulaziorik eduki gabe ere, kirol jardueretako monitore edo entrenatzaile bezala lan egin duten langileak, gutxienez egun batez, 2009ko abenduaren 31ko datara arte.

- EGA edo baliokidea (C1 maila)

- B2 maila

Lehen sorospenetako titulua

Page 28: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

28 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

Uretako sorospen zerbitzua igerilekuetan

Uretako sorosle titulua eta lizentzia indarrean izatea, sorospen zerbitzua emateko.

- EGA edo baliokidea (C1 maila)

- B2 maila

Harrera zerbitzua

Lanbide Heziketako 1. maila (administrari laguntzailea).

- EGA edo baliokidea (C1 maila)

- B2 maila

Lehen sorospenetako titulua

6.-HOBEKUNTZAK

Hobekuntza proposamenak egin ahal izango dira, bai kontratatutako zerbitzuen gainean, baita bestelako ekarpen edota ideia berritzaileen gainean.

Ondarroan, 2013-05-09

Page 29: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko

baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

29 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

1. ERANSKINA 2013KO EGUTEGIA

Page 30: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko

baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

30 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

AURREIKUSITAKO EGUTEGIA: 2014

Page 31: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko

baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

31 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

Asteroko ikastaroen proposamenerako inprimakia:

Page 32: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

32 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

UDAL KIROLDEGIAN EGINDAKO IKASTAROAK

Page 33: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

33 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

2. ERANSKINA- IZAERA PERTSONALEKO DATUAK BABESTEA

Datuen Tratamendua

- <enpresaren izena>k datuak jorratzeko konpromisoa du, helburu bakarra zerbitzua ematea izanik. Behin zerbitzua eman denean, <enpresaren izena>k Udalak emandako datuak suntsitzeko konpromisoa du, edo, hala badagokio, Ondarroako Udalari informazioa jasotako euskarriak bueltatzeko konpromisoa. - Datuei ezingo zaie bestelako tratamendurik eman, kontratuan jasotakoak izan ezean. - Datuei akordio honetan jasota ez dagoen tratamendua ematen bazaie, erantzukizuna <enpresaren izena>rena izango da, hirugarren batzuen edo Ondarroako Udalaren aurrean; halaber, kalte-galerengatik erantzun beharko du.

Segurtasun neurriak

- <enpresaren izena>k indarrean dagoen arautegia beteko duela azaldu du, izaera pertsonaleko datuak babesteari dagokionez, eta, bereziki, bere fitxategietako segurtasun neurriei dagokienez. - <enpresaren izena>k datuek Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren 9. artikuluak jasotako <maila zehaztu> segurtasun mailaren neurriak betetzeko konpromisoa du, baita 994/1999 Errege Dekretuak jasotakoa ere, zeinen arabera izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatuetan aplika daitezkeen segurtasun neurrien arautegia onartzen den; halaber, arlo horretan indarrean dauden xedapenak beteko ditu, hala dagokionean. - Konpromisoa ez betetzearen erantzukizun esklusiboa <enpresaren izena>rena izango da, eta hirugarren batzuen eta Ondarroako Udalaren beraren aurrean erantzun beharko du, sortu izan dituen kalte-ordainengatik.

Emakida

- <enpresaren izena>k konpromisoa hartu du ez dituela datuak emango, inolaz ere. Eta adostasun seinale, aldeek kontratua sinatu dute……… Ondarroako Udala, <enpresaren izena>.

Page 34: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

34 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

3. ERANSKINA- 2012/2013 DENBORALDIAN ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN EGINDAKO KIROL JARDUEREN DESKRIBATZAILEAK AEROBICA/ STEP-A Definizioa: Jarduera fisiko honetan intentsitate ertaineko ariketak egiten dira, etengabean eta musikaren erritmoan; helburua forma fisikoa hobetzea da, gehienbat. Jarduera ikastaroetako adin taldeei egokituko zaie. AQUAGYMA. Definizioa: Jarduera fisiko hori uretan egiten da (oso sakona ez den igerilekuan), eta indarrezko eta muskulu erresistentziako ariketak burutzen dira, uraren erresistentzia aprobetxatuz; helburua oinarrizko ezaugarri fisikoak hobetzea da. Jarduera ikastaroetako adin taldeei egokituko zaie. TXIRRINDULARITZA Definizioa: Jarduera fisiko hori bizikleta estatiko batean praktikatzen da, musikaren erritmoa jarraituz; helburua itxura fisikoa hobetzea da. Jarduera ikastaroetako adin taldeei egokituko zaie. FIT BALANCE Definizioa: Gorputzaren eta mugimenduaren kontzientziaziora bideratutako jarduera fisikoa da. Jarduera horren irakaslea parte-hartzaileen onura fisiko eta psikikoan zentratzen da eta osasun homeostatikoaren egoera bilatzen du. Parte-hartzaileek beren zentzumenak aztertu eta beren barne-ezagutza hobetzeko aukera izango dute. Entrenamendu programa horrek diziplina hauetako hainbat teknika erabiltzen ditu: Tai-Chi, Pilates, Yoga eta Stretching eta musikaren erritmoak saioa bideratzen laguntzen du. FIT-COMBAT Definizioa: Jarduera kardiobaskularra da, eta borroka-teknikak dituen oinarri musikal baten nahasketaren bidez sortzen da. Parte-hartzaileen gaitasun fisikoa eta koordinazioa hobetzeko helburua dauka. Kolpe tekniko batzuk uztartuz, modu logiko, entretenigarri eta motibatzailean, koreografia bat egiten da, ahalik eta errendimendurik handiena lortzeko. FIT-PUMP Definizioa: Gorputzeko muskuluak teknikoki lantzen eta aztertzen dira. Mugimenduek fitness-ean egiten direnen antza handia dute. Musikaren bidez, muskuluen fase zentrokide eta eszentrikoarekin lan egiten da, hau da, denbora desberdinak erabiliz. Orokorrean, jarduera hori egokia da gorputza lantzeko, muskulu guztiek hartzen baitute parte aktiboki. Gomendagarria da esaterako, osteoporosia duten pertsonentzat. HAP-STRETCHING Jarduera fisiko honetan indarrezko eta muskulu erresistentziako ariketak egiten dira. Arreta berezia ematen zaie ipurdiari, abdominalei eta hankei, hau da, horien garapenean zentratzen da batez ere. Jarduera honen bidez hiru muskulu-talde lantzen dira bereziki: musikaren bidez ipurmasailak, abdominalak eta hankak lantzen dira. Hiru atal horiek landu nahi dituzten pertsonei zuzenduta dago.

Page 35: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

35 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

INTEGRAL FIT Definizioa: Garapen integrala lortzeko jarduera, bai fisikoki, baita psikologikoki ere. Integral fit delakoaren barruan, hiru mota daude:

1 Fit-combat arte martzialetan eta musikaren erritmoan oinarritutako jarduera bat da. Jarduera kardiobaskularra.

2 Fit-pump delakoa pisuen erabileran eta musikaren erritmoan oinarritutako jarduera da. indarra eta erresistentzia lantzen dira.

3 Fit-balance delakoan hainbat jarduera nahasten dira: Tai-Chi, Yoga, Pilates eta Stretching, hau da; musikaren eta erritmo goxo baten bidez malgutasuna, arnasketa eta kontzientziazioa lantzen eta garatzen dira.

INTEGRAL FIT+65 IGERIKETA. Definizioa: Jarduera fisiko horren helburua da igeriketaren oinarriak eskuratzea, baita ur gainean egoteko eta uretan mugitzeko beharrezko oinarriak ere. Igeri egiten ikastea. Oharrak. Ikaskuntza honela garatzen da:

Haurrentzako hiru mailatan. Helduentzako bi mailatan. 65 urtetik gorakoentzako bi mailatan.

ESTILO IGERIKETA. Definizioa: Jarduera fisiko hori uretan egiten da eta igeriketa estilo ezberdinak erakusten eta praktikatzen dira, baita uraren norabide aldaketak ere Jarduera ikastaroetako adin taldeei egokituko zaie. Baldintzak: Crawl eta bizkar estiloak kontrolatzea. IGERIKETA TEKNIKOA. Definizioa: Jarduera fisiko hori uretan egiten da eta igeriketa estilo ezberdinak erakusten eta praktikatzen dira, baita uraren norabide aldaketak ere. Jarduera ikastaroetako adin taldeei egokituko zaie. PILATES. Definizioa: Entrenamendu metodo honekin atal fisiko zein mentala lantzen dira. Barneko giharrak garatzen dira, gorputza suspertu eta bizkar hezurra egonkortuz.

Page 36: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

36 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

ESKOLA IGERIKETA (LEHEN HEZKUNTZAKO IGERIKETA) DESKRIBAPENA - Lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutako jarduera. - Talde bakoitzean gehienez 26 ikasle egongo dira. JUSTIFIKAZIOA Programa honetan uretako jarduerak eramango dira aurrera, funtsean heziketa helburua duena; mugimenduak esploratuko eta esperimentatuko dira, uretako eremuan. Kontzeptu horrek, halaber, igeriketa baliagarria eta olgetarako igeriketa bilduko lituzke. Hori dela eta, jarduera behar diren oinarrizko aspektuetan oinarritzen da, ur ingurua menperatze aldera: - Ohitzea - Flotatzea - Propultsioa - Arnasketa JARDUERAREN HELBURUAK Helburu nagusiak: - Bizitza salbatzea, igeriketa baliagarriaren helburu nagusi gisa. - Igeri egiteko teknikak ikastea, hasierako mailaren arabera. - Bestelako bitartekoa aprobetxatzea, uretakoa, hain zuzen, hezkuntza fisikoa uretan lantzeko, haurraren hezkuntza integralaren alderdi gisa. - Urak ematen dituen mugimendu aukerez jabetzea, trebetasun egoeren aurrean. - Ura erabiltzea aisialdirako bitarteko gisa, jokoen bitartez, olgetarako helburuarekin. Ebaluatu daitezkeen hezkuntza helburu zehatzak: maila bakoitzari dagozkion gaitasunak honako hauek dira: I. Maila - Crawleko hanka eta beso propultsio bidez lau metroko distantzia egitea, arnasa hartu gabe, burua uretan sartuta, oso sakona ez den igerilekuan. - Flotazio dortsal bidez, bizkarrez eta hanka propultsioarekin lau metroko distantzia egitea, oso sakona ez den igerilekuan. - Zutik botatzea uretara, igerilekuaren ertzetik. II. Maila - Crawleko hanka eta beso propultsio bidez lau metroko distantzia egitea, albo bateko arnasketarekin, oso sakona ez den igerilekuan. - Bizkarrez, hanken eta besoen propultsio bidez sei metro egitea, beso bakarrarekin, oso sakona ez den igerilekuan. - Buruz botatzea uretara, oso sakona ez den igerilekuaren ertzetik eserita jarrita. III. Maila - Crawleko hanka eta beso propultsio bidez 25 metroko distantzia egitea, beso bakarrarekin eta albo bateko arnasketarekin, oso sakona ez den igerilekuan. - Bizkarrez, hanka eta beso propultsio bidez 25 metroko distantzia egitea, beso bakarrarekin eta albo bateko arnasketarekin, oso sakona ez den igerilekuan. - Buruz botatzea uretara, zutik, oso sakona ez den igerilekuaren ertzean jarrita. IV. Maila - Bular igeriketa eta tximeleta estiloak lantzea. - Waterpolo nozioak eta Uretako sorospenari dagozkion gaitasunak.

Page 37: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

37 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

4. ERANSKINA- PROPOSAMEN TEKNIKOKO AURKEZPENAREN ESKEMA.

Erakunde lizitatzaileek proposamenak aurkeztu beharko dituzte, ondoko eskemaren arabera. Hemen definitutako ataletan aurrera eramaten diren ekarpenak bakarrik hartuko dira kontuan. Gainera, proposamen teknikoek orrialdeen araberako aurkibidea eduki beharko dute eta formatu digitalean aurkeztuko beharko dira. 1. JARDUERA FISIKOKO PROGRAMEN HELBURUA 1.1.- Programa eta Proiektuen Garapena (Denboraldiko Programazioa) 1.2.-Jardueren informazio fitxa 1.3.- Denboraldiaren planifikazioa: Koordinatutako eta instalazio eta espazio bakoitzera egokitutako jardueren deskribapena (egutegia eta orduen banaketa). 2. JARDUERA OSAGARRIEN PROPOSAMENA 2.1. A motako jarduerak. 2.2. B motako jarduerak. 3. LANGILEAK 3.1. Langileen presentzia kontrolatzeko sistema. 3.2. Ordezkapenen kudeaketa. 4. EBALUATZEKO ETA KONTROLATZEKO SISTEMAK 4.1. Erabilitako sistemak; horien aurkezpena. 4.2. Ezartzeko modua: 4.3. Emaitzak jakinarazteko modua. 4.4 Ekintza zuzentzaileak. 5. KOMUNIKAZIO PLANA. 5.1. Zerbitzuaren ardura duen pertsona. 5.2. Komunikazio-bideak: 5.3. Komunikazio diagrama. 6. LANGILEENTZAKO HASIERAKO OINARRIZKO PRESTAKUNTZA 6.1. Zerbitzuari eta instalazioari buruzko informazioa helarazteko prozedura eta baliabideak. 6.2. Langileek eskuliburuaren edukia ezagutzen dutela ziurtatzeko tresnak. 6.3. Ekintza horretan lantzeko aspektuen gidoiaren edukiak eta laguntza emateko eskuragarri dauden baliabideak. 6.4. Ekintza zuzentzaileak, eskuliburuan ezarritakoaren aplikazioan akatsak antzematekotan. 7. LANGILEENTZAKO PRESTAKUNTZA OSAGARRIA 7.1 BARNE PRESTAKUNTZA OSAGARRIA - Egutegia. - Edukiak. - Ikastaroaren edo prestakuntza jardueraren arduraduna. - Langile hartzaileak. - Asistentzia kontrolatzeko metodoa. 7.2 KANPO PRESTAKUNTZA OSAGARRIA - Egutegia. - Edukiak. - Ordutegiak. - Prestakuntza ematen duen erakundea. - Ikastaroaren edo prestakuntza jardueraren arduraduna. - Langile hartzaileak. - Asistentzia kontrolatzeko metodoa. - Eskainiko diren ikastaroen aurrekontua. 8. ESLEIPENDUNAREN AURKEZPENA

9. HOBEKUNTZAK

Page 38: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

38 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

5. ERANSKINA. HELBURUEN LORPENA EBALUAZIO ETA KONTROL SISTEMEK EGIAZTATU BEHARKO DUTE.

Zerbitzu guztiei dagokienez: - Kontratuan definitutako langileak bertaratzea, zerbitzua ematen den ordu kopuruan. - Langileak behar bezala identifikatzea. Sorosleen kasuan, gainera, uniformea eraman dezatela. - Langileek zerbitzua puntualtasunez hastea eta amaitzea. - Zerbitzu ordutegian jarduerarako eremua beteta egotea. - Ekintza hauek ez egitea: laneko ordutegian mugikorrak edo musika aparatuak bezalako elementuak

erabiltzea, instalazioaren barruan jatea, irakurtzea, zerbitzuz kanpoko pertsonekin hitzordua jartzea. - Parte-hartzaileek kirola egiteko jantzi eta oinetako egokiak erabiltzen dituztela kontrolatzea. - Gainontzeko langileek egindako jarduerak zailtzen edo distortsionatzen dituzten jarduerarik ez

burutzea. - Arautegia aplikatzea eta behar bezala jardutea, portaera ezegokien aurrean. - Ohiko jarduerak aurrera eramatea, zerbitzu bakoitzerako zehaztutakoak. - Materiala prestatzea zerbitzua ematen hasi aurretik. - Materiala jasotzea erabili eta gero. - Hezkuntza harremana mantentzea erabiltzaile guztiekin. - Gertakariak, balorazioak eta iradokizunak igortzea instalazioaren arduradunei, igerileku zerbitzua

behar bezala emateko. - Kexei eta erreklamazioei arreta ematea, eta bainularien nahiz langileen ideiak eta iradokizunak jaso

eta dagokionari helaraztea. - Biltegiak eta materiala gordetzeko tokiak ordenan mantentzea.

Monitoreei dagokienez: - Edukien programa garatzea, Sailak definitutakoaren arabera; hau da, erakunde esleipendunaren

programak proposatu eta monitoreak berak bere saioa aurrera eramateko aurreikusitakoa. - Hainbat parte-hartzaileren baldintzak errespetatzea eta saioen edukiak egokitzea, baita helburuak

eta jardueraren izaera mantentzea ere. - Gertuko inguruetan jarduerak aurrera eramaten dituzten gainontzeko taldeak errespetatzea, eta

zarata mailak eta eremuen okupazioa kontrolatzea.

Sorosleei dagokienez: - Zaintza jarduerak eta igerilekuaren eremuan arreta jartzea. - Igerilekuko gainontzeko langileek egindako jarduerak zailtzen edo distortsionatzen dituzten

jarduerarik ez egitea. - Kokalekua aldatzea jardunaldian zehar. - Segurtasun ekipamenduak eskura izatea toki egokietan eta erabiltzeko baldintzatan. - Botika-kutxa ordenan egotea. - Botika-kutxak beharrezko material eta elementuak ditu, edo horrela jakinarazi zaio behintzat

pertsona arduradunari. - Autokontrol erregimeneko lanak burutzea (zerbitzuari hasiera eman aurretik). - Kortxo-ilarak eta kartelak kudeatzea, erabilera onena emateko eta langile arduradunen jarraibideak

betez.

Page 39: ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN ETA BESTE UDAL … · 2013-05-16 · Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste Udal gune batzuetan sorospen, harrera eta jarduera fisikoko

programak gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen plegua, zerbitzuak 2013ko abuztuaren 1etik

2014ko abenduaren 31ra emango dira.

ONDARROAKO UDALA

39 Ondarroako Udala.Musika enparantza z/g.Tel.: 946833674.

6.- ERANSKINA - ZERBITZUAREN EGIKARITZARI BURUZKO TXOSTENAREN EDUKIAK.

1.-LANGILEAK 1.1.- Langile kopuruari buruzko informazio orokorra. 1.2.- Bertaratzea eta puntualtasuna kontrolatzeko sistemaren emaitzak. 1.3.- Emandako gertakariak eta hartutako erabakiak, aldi bateko erreferentziekin. 1.4.- Ordezkapenak; laburpen numerikoa eta horien inguruko ondorioak. 2.- GERTAKARIAK (kokapen eta data bidez sailkatuta). 2.1.- Kirol gertakariak (edukiekin eta saioen garapenarekin zerikusia dutenak, materialak...) 2.2.- Diziplina gertakariak (arauen ez-betetzeari buruz…) 2.3.- Jasotako erreklamazioak edo kexak. 2.4.- Instalazioarekin zerikusia dutenak (mantentzea, eremuak, materialak…) 2.5.- Osasun arretako jarduerak 3.- BERTARATZEAK 3.1.- Ikastaroetan izen emandako GUZTIAK bertaratzea. 3.2.- Azterketa estatistikoa, ikastaroetako bertaratzeari buruz, ondoko aldagaiak aintzat hartuta: Kokapena, jarduera, sexua, ordutegia, astean zein egunetan, denboraldiak… 3.3.- Ondorioak. 4.- KOMUNIKAZIOA. 4.1.- Agenteen arteko harremanak baloratzea. 4.2.- Edukiak, gertakariak eta erabakiak, edo komunikazioetan hartutako erabakiak. 5.- EBALUAZIOA ETA KONTROLA 5.1.- Jarraipena; jardueren laburpena, periodikotasuna, auditoreak. 5.2.- Lortutako emaitzak. 5.3.- Ondorioak. 5.4.- Ekintza zuzentzaileak.