Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

download Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

of 15

  • date post

    21-Jan-2018
  • Category

    Education

  • view

    71
  • download

    1

Embed Size (px)

Transcript of Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

  1. 1. Nutrizioa eta Osasuna Ikas-jarduerakooperatiboenproposamena Testu Liburua: SM 4. maila 1) Elikagaijokoa Materiala: Testu liburua Elikagai txartelak izenekin Elikagai txartelak marrazkiekin Elikagaien piramidea (jolas-taula) Dinamika: Lehendabizi, nork 64.orrian dagoen testua irakurtzen du (Ongi jaten al duzu?) Gero, taldean, jolas txiki bat planteatzen da. Txartelak bi multzotan kokatzen dira mahai gainean (izenak eta marrazkiak) Ikasle bakoitzak txartel bat hartzen du eta hurrengoak elikagaiaren marrazkia aurkitu behar du. Hirugarrenak erabaki behar du ea osasungarria den ala ez eta piramidean kokatu, taldearen laguntzarekin. Taldeak, folio birakaria erabiliz, elikagai osasungarrien zerrenda egiten du, beste elikagai batzuk gehitzen. Bakoitzak bere koadernoan idazten du elikagai osasungarrien eta ez osasungarrien zerrenda
  2. 2. Hanburgesa Patata frijituak Hot dog Palomitak Freskagarria Txokolatea Pastela Gominolak Pizza
  3. 3. Sagarra Ogia Gazta Indabak Mamia Letxuga Lekak Pistatxoak Antxoak
  4. 4. 2) Plater osasungarria Materiala: Platerraren marrazkia folio batean Dinamika: Jatetxe batek plater osasungarri batzuk sartu nahi ditu bere kartan eta laguntza eskatu digute. Talde bakoitzak plater osasungarri bat asmatu eta platerraren marrazkiaren gainean idatzi behar du jatetxeari eramateko. Lehenengoa, nork bere plater bat pentsatzen du Bakoitzak bere platerra besteei azaltzen die Denon artean plater bakar bat adostu behar dute, bakoitzaren platerraren zati batekin. Talde bakoitzeko bozeramailea beste ikasgelakideei azaldu behar die. Marrazki guztiak ikasgelako horman kokatzen dira.
  5. 5. Gure Plater Osasungarria Taldea: Platerraren izena: Osagaiak:
  6. 6. 3) Etiketen analisia Materiala: Testu liburua Elikagaien etiketak Dinamika: Testu liburuaren 72. orria behin azalduta, ikasle bakoitzak bere etxetik elikagairen etiketa bat ekarri behar du. Baldintza: etiketa bakoitzean proteina, karbohidratoak, koipea, bitamina eta mineralak izatea. Taldeka, Arkatzak erdigunera dinamikaren bidez, guztien artean mantenugaien kopuruari buruzko taula betetzen dute. Mantenugaien Kopurua 1.Etiketa 2.Etiketa 3.Etiketa 4.Etiketa Proteinak Karbohidratoak Koipea Bitaminak Mineralak 4) Liseri-aparatuaren bingoa Materiala: Testu liburua Bingo-txartelak Dinamika: Lehendabizi ikasle bakoitzak bere izena idazten du papertxo batean eta irakasleak paper guztiak hartu eta pote batean sartzen ditu Taldean, testu liburuaren 68. orrian dagoen digestio-aparatuari buruzko irakurmena egiten dute, irakurmena partekatuta dinamika erabiliz Irakasleak ikasle bakoitzari bingo-txartelak banatzen dizkio Ikasleak zutik jartzen dira eta ikasgelatik paseatzen dira irakasleak geldi esaten duenerako. Orduan, ikasle bakoitzak bikote batekin elkartzen da, bingoan dagoen galdera bat egiten diote elkarren artean eta erantzuna idazten dute. Irakasleak ibili esaten duenean, berriro errepikatzen da dinamika ikasle guztiek bere bingo bete arte. Azkenean, irakasleak zuzentzen du. Banan banan, ikaslearen izena duen paper bat ateratzen doa eta tokatzen zaionak galdera erantzun behar du.
  7. 7. Nola egiten da elikadura-boloa? Zein hodiak konektatzen du faringea urdailarekin? Nola deitzen dira digestio-hodietan urinak isurtzen dituzten organoak? Zertarako balio du faringeak? Digestio-aparatuaren bingoa Zenbat luzera du digestio-hodia? Zein digestio-ataletan sortzen da gorozkia? Non bihurtzen dute elikagaiak mantenugai? Non pasatzen dira mantenugaiak odolera? Ordenatu: heste lodia,faringea, urdaila, ahoa, hestegorria, heste- harra Eman bi gurinen izenak
  8. 8. 5) Arnas aparatuaren ipuin / kontaketa kooperatiboa Materiala: Testu liburua Folioa Dinamika: 70. orria irakurri eta gero, taldea arnas aparatuaren ipun kolektiboa idatzi behar du. Folio birakaria dinamika erabiliz, taldekideen artean ipuin edo kontaketa komuna idazten dute. Lehenengo esaldia irakaslek berak ematen die, este baterako: bazen behin sudur handi bat Aldagaia: ipuina izan beharrean, arnas-prozesuaren deskripzioa egitea 6) Iraitz-aparatuaren flip booka Materialak: Testu liburua Kartulina /papera Pos-it-tak Aparatuaren zatien argazkiak Artaziak Dinamika: Taldean lana banatzen da. Bakoitzak iraitz aparatuaren atal baten ardura hartzen du. Testu liburuan dagoen azalpena post-it batean idazten ditu (71.orrian) eta dagokion argazkia ebakitzen du. Orduan, taldean, Flip-Book egiten da. Prozesuari sekuentzia ematen diote (zein da lehena, bigarrena) eta bakoitzak bere informazioa eta marrazkia kokatzen ditu, azaltzen duen bitartean.
  9. 9. Giltzurrunak Maskuria Ureterra Uretra 7. Azukrometroa Materiala: Freskagarrien etiketak Sukaldeko balantza Azukre-koskorrak Plastikozko edalontziak Prozedura: 1. Bakoitzak bere etxean freskagarri baten lata eta etiketa bilatzen eta ikasgelara eramaten ditu. Han, etiketako informazioatik, zenbat azukre- gramo dituen idazten ditu. 2. Taldean, bana banan, balantza batean etiketan adierazita dagoen azukrearen kopurua pisatzen dute eta plastikozko edalontzietan kokatzen du. 3. Talde bakoitzak, lau ikasleren emaitzekin edariak sailkatzen ditu, azukre gutxiago dutenetatik gehiagoetara. 4. Klase osoan, lata eta azukrearekin, erakusketa txiki bat egiten da: Azukrometroa
  10. 10. 8. Globalizatzen: hitz jokoa Materiala: Testu liburua Arbela Dinamika: Irakasleak 75. orrian dauden hitzak ( kontzeptu gakoak) arbelan idazten ditu txandaka. Taldean, hitz guztiekin esaldi bat osotu eta bere esanahia azaldu behar dute. Taldeetako esaldi guztiak komunean jartzen dira. Prozesua errepikatzen da hitz guztiak landu arte Aldagaia: talde bakoitzari hitz batzuk ematea txarteletan
  11. 11. Beste jarduera batzuk 1. Birikien maketa Bideoa Esperientzia 2. Nire sakelako nutrizio sistemak Paperezko txantiloiarekin eskulana Bakoitzaren argazki batekin ere egin daiteke: 3. Aparatuaren amantalak
  12. 12. 4. Iraitz sistemaren maketa erraza 5. Elikagai piramidea
  13. 13. Esperimentuak Karbohidratoak Elikagai batzuen konposizioan karbohidrato bat, almidoia, nagusitzen da, esate baterako zerealak edo lekalak. Beste batzuetan, ordea, proportzio gutxiago aurkezten dugu eta, harrigarria badirudi ere, aurki dezakegu almidoia ez duten elikagai batzuetan. Zergatik? Ba, loditzeko botatzen diotelako. Almidoia oso ondo detektatzen da iodoarekin. Elikagai batek iodoarekin nahasten dugunean more kolorea hartzen du. Materialak: Iodo tintura (zaurietan erabiltzen dena) diluituta (ura pixka batean 10 iodo tanta) Plastikozko platerrak Goilara Elikagai batzuk: ogia, patata, irina, arroza, haragia, york urdaiazpikoa Prozesua: 1.Aztertzeko elikagaiak platerretan banatzen ditugu 2. Elikagai bakoitzari iodo tanta batzuk botatzen dizkiogu, goilararekin nahastuz 3.Elikagaien nahasketak more kolorea hartzen duenean, karbohidratoak dituela esan nahi du Koipea Aurreko esperimentuen bezala, orain Koipea aztertuko dugu. Materialak: Papera Kotoia Elikagai batzuen laginak: gurina, yogurra, txokolatea, patata frijituak, esnegaina, ahuakatea Prozedura: 1. Elikagai bakoitza kotoiaren bidez igurtzen dugu 2. Papera hartu eta laginak gainean kokatzen ditugu, haien artean distantzia uzten.
  14. 14. 3. Bi egun barru, elikagai bakoitzaren laginak paper gainean utzi duten aztarna behatzen eta neurtzen dugu 4. Aztarna gehiago utzi dutenak koipe gehiago du Esnearen proteina (kaseina) Esnearen osagai nagusia proteina bat da, kaseina hain zuzen ere. Esperimentu honen bitartez kaseina aterako dugu. Materialak: Esnea Ozpina Edalontzia Kafe-filtroa Prozedura: 1. Esnea edalontzi batean sartzen dugu 2. Esneari ozpina botatzen diogu eta eragiten dugu 3. Denbora pasatzen den neurrian esnearen proteina (kaseina) prezipitatzen joango da. 4. Kafe-filtro baten bidez, banatzen dugu gazurra kaseinatik eta proteina isolatzen dugu.