Etxeko eta zaintzako lana eta Osasuna · 2020. 3. 2. · 3 EEO E IO E OSASUNA zainketaren kargarik...

6
Etxeko eta zaintzako lana eta Osasuna Isabel Mosquera www.oseki.eus Osasuna faktore sozial ugarik baldintzatzen dute. Gure osasunaren egoeran eragiten duten faktoreak dira, eta desberdintasunak ere sor ditzakete herritarren osasunean. Horien artean, aipatu beharrekoa da birsortze-lana, hau da, etxeko lanak eta beste pertsona batzuen zaintza informalak uztartzen dituena. OSASUNAREN BALDINTZATZAILE SOZIALAK Iradokitutako aipua: MOSQUERA, I. (2019) Etxeko eta zaintzako lana eta Osasuna. OSEKI Osasun eskubidearen aldeko ekimena-Iniciativa por el derecho a la salud. Eskuragai: hps://www.oseki.eus/eu/arloak/osasunaren- baldintzatzaile-sozialak/

Transcript of Etxeko eta zaintzako lana eta Osasuna · 2020. 3. 2. · 3 EEO E IO E OSASUNA zainketaren kargarik...

Page 1: Etxeko eta zaintzako lana eta Osasuna · 2020. 3. 2. · 3 EEO E IO E OSASUNA zainketaren kargarik handienak eta, halaber, emakume horiek dira karga horiei aurre egiteko baliabide

Etxeko eta zaintzako lana eta OsasunaIsabel Mosquera

www.oseki.eus

Osasuna faktore sozial ugarik baldintzatzen dute. Gure osasunaren egoeran eragiten duten faktoreak dira, eta desberdintasunak ere sor ditzakete herritarren osasunean. Horien artean, aipatu beharrekoa da birsortze-lana, hau da, etxeko lanak eta beste pertsona batzuen zaintza informalak uztartzen dituena.

OSASUNAREN BALDINTZATZAILE SOZIALAK

Iradokitutako aipua: MOSQUERA, I. (2019) Etxeko eta zaintzako lana

eta Osasuna. OSEKI Osasun eskubidearen aldeko ekimena-Iniciativa por el

derecho a la salud. Eskuragai: https://www.oseki.eus/eu/arloak/osasunaren-

baldintzatzaile-sozialak/

Page 2: Etxeko eta zaintzako lana eta Osasuna · 2020. 3. 2. · 3 EEO E IO E OSASUNA zainketaren kargarik handienak eta, halaber, emakume horiek dira karga horiei aurre egiteko baliabide

ETXEKO ETA ZAINTZAKO LANA ETA OSASUNA2 www.oseki.eus

Osasuna faktore sozial ugarik baldintzatzen dute. Gure osasunaren egoeran eragiten duten faktoreak dira, eta des-berdintasunak ere sor ditzakete herritarren osasunean (1). Horien artean, aipatu beharrekoa da birsortze-lana, hau da, etxeko lanak eta beste pertsona batzuen zaintza informalak uztartzen dituena. Emakumeek egiten dute etxeko eta zaintza lanen zatirik handiena (2, 3, 4), nahiz eta gizonen parte-hartzea gora egin duen zaintza alorrean, batez ere adingabeena denean (5), baina baita menpekotasuna duten adinekoen zaintzan ere (6, 7).

Birsortze-lan horretan, zaintzaren jarduna da osasunean duen eragina ikusteko gehien aztertu den alorra. Ikerlan ugarik erakutsi dute zaintzak era askotara eragiten duela pertsonen osasun eta ongizatean, betiere zaintza motaren arabera. Adingabeen zainketan, esatera, zaintza lanetatik eratorritako nekea da gehien aztertu den efektuetako bat (8, 9), soldatapeko lanaldi bati uko egiteak edo lanaldia murrizteak dakartzan lan kostuekin batera (5, 8), osasunean dituzten ondorioak barne. “Lan ezengortasuna, langabezia eta osasuna” atalean luzeago azaltzen da laneko baldintzek eta lanik ezak osasunean duten eragina.

Menpekotasun egoeran diren pertsonen zaintzan, ikerlanek batez ere adinekoak zaintzearen ondorioak aztertzen dituzte. Zaintzailearen gainkarga da gehien aipatzen den inpaktua, hau da, zaintzaileak duen egoera fisiko, psikolo-giko, emozional, sozial eta ekonomikoan zaintzen aritzeak duen inpaktu negatiboa (10, 11, 12). Adinekoak zaintzen dituztenek, halaber, aitortzen dute bere ongizateak okerrera egin duela (13, 14), aldaketak izan dituztela euren fami-lia-harreman eta -egituretan (15, 16), parte-hartze gutxiago dutela lan munduan (13, 17) eta gizarte mailan isolatuta sentitzen direla (18, 19). Zainketan aritzen direnek osasun okerragoa ageri dute zainketan aritzen ez direnen aldean, bai buruko osasunean, bai emozioetan (20, 21) bai osasun fisikoan (14, 20) ere, eta inpaktua ez da berdina, gainera, emakumezkoen eta gizonezkoen artean (22, 23).

Zainketak, halere, ez dakartza bakarrik efektu negatiboak; zainketari eta seme-alaben hazierari egozten zaizkien efektu positiboak gero eta garrantzi gehiago hartzen ari dira. Zainketan aritzen direnek askotariko sentimendu gogobetega-rriak aipatzen dituzte, hala nola hazkunde pertsonala, balioen transmisioa, erantzukizun zentzua, eta zaintzen denare-kiko maitasun eta txera (8, 13, 15, 21, 24).

Zainketaren inpaktuek ez dute bizitasun bera gizarteko sektore guztietan. Hala, zainketan aritzen den jendea aztert-zean ikusten da emakumeek askoz lan karga handiagoa hartzen dutela euren gain gizonen aldean, eta azken horiek baino maizago aritzen direla zaintzan (22). Testuinguru ekonomiko eta sozialak gutxitu edo areagotu egiten ditu zainketaren ondorioak, eta horregatik dira desberdinak inpaktuak. Estatus sozioekonomikoa edo laguntza formala eta informala emateko sareak bezalako faktoreek zaintzailearen osasunean eta ongizatean dituzten eraginak alda ditzake-te. Ikusten denez, beharrik handieneko maila soziala eta hezkuntza maila baxua duten emakumeek pairatzen dituzte

Zainketak ez dakartza bakarrik efektu negatiboak; zainketari eta seme-alaben hazierari egozten zaizkien efektu positiboak gero eta garrantzi gehiago hartzen ari dira.

Page 3: Etxeko eta zaintzako lana eta Osasuna · 2020. 3. 2. · 3 EEO E IO E OSASUNA zainketaren kargarik handienak eta, halaber, emakume horiek dira karga horiei aurre egiteko baliabide

ETXEKO ETA ZAINTZAKO LANA ETA OSASUNA3 www.oseki.eus

zainketaren kargarik handienak eta, halaber, emakume horiek dira karga horiei aurre egiteko baliabide material gutxien dituztenak.

Bestetik, alde nabarmenak daude etxeko lana egitetik eratorritako inpaktuetan, lan horiek soldatapeko lanarekin uz-tartzen direnean. Etxeko lana parekidetasunean banaturik denean, etxetik kanpo lan egiteak efektu positiboa dakar emakumeen osasunean, soldatapeko lanik ez dutenen aldean. Etxeko lanen banaketa, ordea, ez denean parekidea, aipatu efektu positibo hori desagertu egiten da emakumeengan (25).

Page 4: Etxeko eta zaintzako lana eta Osasuna · 2020. 3. 2. · 3 EEO E IO E OSASUNA zainketaren kargarik handienak eta, halaber, emakume horiek dira karga horiei aurre egiteko baliabide

ERREFERENTZIAK4 www.oseki.eus

5 Tobío C, Agulló MS, Gómez MV, Martin MT. Pertsonen

zainketa. menderako erronka. “La Caixa” Fundazioa;

2010.

https://multimedia.caixabank.es/lacaixa/ondemand/

obrasocial/p

6 Álvarez M. Cuidados a las personas mayores en los

hogares españoles (Adinekoen zainketa Espainiako

etxeetan). Familia ingurunea. ed. Madril: Adinduen eta

Gizarte Zerbitzuen Institutua (IMSERSO); 2005.

http://www.imserso.es/InterPresent1/groups/imserso/

document

7 Discapacidad y dependencia en España (Ezgaitasuna

eta mendekotasuna Espainian). Madril; 2011 gut.

Adinekoen Atariaren Txostenak, 108. zk.

http://envejecimiento.csic.es/documentos/

documentos/pm-discapacidad-01.pdf

8 Agulló MS. Emakumeak, zainketak eta gizarte

ongizatea: haurtzaroa eta zahartzaroarentzako laguntza

informala. Madril: Emakumearen Institutua (Lan eta

Gizarte Gaietako Ministerioa); 2001.

http://www.inmujer.gob.es/publicacioneselectronicas/

document

9 Andrade LMC, Martins MMFPS, Angelo M, dos Santos

ATVMF, Martini JG. Identifying the effects of children on

family relationships. Acta Paul Enferm 2014;27(4):385-

91.

http://www.scielo.br/pdf/ape/v27n4/en_1982-0194-

ape-027-004-0385.pdf

1 Osasun Arloko Desberdintasunak Murrizteko

Espainiako Batzordea. Ekitatera bidean. Espainian

osasun arloko desberdintasunak murrizteko politika

eta esku-hartzen proposamena. Osasun eta Gizarte

Politikako Ministerioa; 2010.

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/

prevPromo

2 Artazcoz L, Borrell C, Cortés I, Escribà-Agüir V, Cascant

L. Osasun determinatzaileak genero, klase sozial eta

lanaren alderdiak integratzen dituen ikuspegitik. In:

Borrell C, Artazcoz L, (Coord.), editors. monografia.

Epidemiologiako Espainiako Elkartea. Genero eta

osasuneko ikerketa. 1. ed. Katalunia: Epidemiologiako

Espainiako Elkartea; 2007. 21-43 or.

https://www.seepidemiologia.es/documents/

dummy/5aMonSEE

3 Cerri C, Alamillo-Martínez L. La organización de los

cuidados, más allá de la dicotomía entre la esfera

pública y esfera privada (Zainketen antolaketa esfera

publikoaren eta esfera pribatuaren arteko dikotomiaz

harago). Gazeta de Antropología 2012;28(2): 14.

artikulua.

http://www.gazeta-antropologia.es/wp-content/

uploads/GA-28-2-14-ChiaraCerri_LauraAlamillo.pdf

4 Borrell C, Palència L, Muntaner C, Urquía M, Malmusi

D, O’Campo P. Influence of macrosocial policies on

women’s health and gender inequalities. Epidemiol Rev

2014;36(1):31-48.

https://academic.oup.com/epirev/

article/36/1/31/563050

Page 5: Etxeko eta zaintzako lana eta Osasuna · 2020. 3. 2. · 3 EEO E IO E OSASUNA zainketaren kargarik handienak eta, halaber, emakume horiek dira karga horiei aurre egiteko baliabide

ERREFERENTZIAK5 www.oseki.eus

dependentes_no_domicilio_desabafos_de_quem_

cuida_-_DOI_104025cienccuidsaudev8i28198

16 Larrañaga I, Valderrama MJ, Martín U, Begiristain

JM, Bacigalupe A, Arregi B. Mujeres y hombres

ante el cuidado informal: diferencias en los

significados y las estrategias (Emakume eta gizonak

zainketa informalaren aurrean: aldeak esanahi

eta estrategietan). Rev Fac Nac Salud Pública

2009;27(1):50-5.

http://www.scielo.org.co/pdf/rfnsp/v27n1/v27n1a09.

pdf

17 Ferri CP, Schoenborn C, Kalra L, Acosta D, Guerra

M, Huang YQ, et al. Prevalence of stroke and related

burden among older people living in Latin America,

India and China. J Neurol Neurosurg Psychiatry

2011;82(10):1074-82.

https://jnnp.bmj.com/content/jnnp/82/10/1074.full.pdf

18 Bocchi SCM, Cano KCU, Baltieri L, Godoy DC, Spiri

WC, Juliani CMCM. Moving from reclusion to partial

freedom: the experience of family caregivers for

disabled elderly persons assisted in a day care center.

Ciênc saúde coletiva 2010;15(6):2973-81.

http://www.scielo.br/pdf/csc/v15n6/a36v15n6.pdf

19 Gonçalves LHT, Costa MAM, Martins MM, Nassar SM,

Zunino R. La dinámica de la familia de ancianos con

edad avanzada en el contexto de la ciudad de Porto,

Portugal (Adinean sartutako zaharren familiaren

dinamika Portoko (Portugal) hiriaren testuinguruan).

Rev Latino-Am Enfermagem 2011;19(3):458-66.

http://www.scielo.br/pdf/rlae/v19n3/es_03.pdf

10 Kuzuya M, Enoki H, Hasegawa J, Izawa S, Hirakawa

Y, Shimokata H, et al. Impact of caregiver burden

on adverse health outcomes in community-dwelling

dependent older care recipients. Am J Geriatr

Psychiatry 2011;19(4):382-91.

https://www.ajgponline.org/article/S1064-

7481(12)60031-1/abstract

11 Casado B, Sacco P. Correlates of caregiver burden

among family caregivers of older Korean Americans. J

Gerontol B Psychol Sci Soc Sci 2012;67(3):331-6.

https://academic.oup.com/psychsocgerontology/

article/67B/3/

12 Gratão ACM, Vendrúscolo TRP, Talmelli LFS, Figueiredo

LC, Santos JLF, Rodrigues RAP. Burden and the

emotional distress in caregivers of elderly individuals.

Texto Contexto Enferm 2012;21(2):304-12.

http://www.scielo.br/pdf/tce/v21n2/en_a07v21n2.pdf

13 Pimenta GMF, Costa MAS, Goncalves LHT, Alvarez AM.

Profile of the caregiver of dependent elderly family

members in a home environment in the city of Porto,

Portugal. Rev Esc Enferm USP 2009;43(3):609-14.

http://www.scielo.br/pdf/reeusp/v43n3/en_a16v43n3.

pdf

14 Nardi E, dos Santos L, de Oliveira M, Sawada NO.

Dificuldades dos cuidadores familiares no cuidar de

um idoso dependente no domicílio. Ciên Cuid Saúde

2012;11(1):98-105.

http://www.revenf.bvs.br/pdf/ccs/v11n1/13.pdf

15 Araújo IM, Paul C, Martins MM. Cuidar de idosos

dependentes no domicilio: desabafos de quem cuida.

Ciênc Cuid Saúde 2009;8(2):191-7.

https://www.researchgate.net/

publication/240989681_Cuidar_de_idosos_

Page 6: Etxeko eta zaintzako lana eta Osasuna · 2020. 3. 2. · 3 EEO E IO E OSASUNA zainketaren kargarik handienak eta, halaber, emakume horiek dira karga horiei aurre egiteko baliabide

ERREFERENTZIAK6 www.oseki.eus

23 Garcia MM, del Rio M, Marcos J. Desigualdades

de género en el deterioro de la salud como

consecuencia del cuidado informal en España (Genero

desberdintasunak osasunaren narriaduran Espainian

ematen den zainketa informalaren ondorioz). Gac

Sanit 2011;25(Suppl):100-7.

http://envejecimiento.csic.es/documentos/documentos/

gacetasanitaria2011-garcia-desigualdades-01.pdf

24 Chan SW. Family caregiving in dementia: the Asian

perspective of a global problem. Dement Geriatr Cogn

Disord 2010;30(6):469-78.

https://www.karger.com/Article/Pdf/322086

25 Bacigalupe A, Martín U. Desigualdades sociales en

la salud de la población de la Comunidad Autónoma

del País Vasco (Euskal Autonomia Elkarteko gizarte

desberdintasunak herritarren osasunean). La clase

social y el género como determinantes de la salud

(Klase soziala eta generoa osasunaren determinatzaile

gisa). Gasteiz: Arartekoa; 2007.

http://www.ararteko.net/RecursosWeb/

DOCUMENTOS/1/1_701

20 Pinquart M, Sorensen S. Differences between

caregivers and noncaregivers in psychological health

and physical health: a meta-analysis. Psychol Aging

2003;18(2):250-67.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/

pubmed/12825775?dopt=Citation.

21 De Oliveira APP, Caldana RHL. As repercussões do

cuidado na vida do cuidador familiar de idoso com

demência de Alzheimer. Saúde Soc 2012;21(3):675-85.

http://www.scielo.br/pdf/sausoc/v21n3/13.pdf

22 Larrañaga I, Martin U, Bacigalupe A, Begiristain

JM, Valderrama MJ, Arregi B. Impacto del cuidado

informal en la salud y calidad de vida de las personas

cuidadoras: análisis de las desigualdades de género

(Zainketa informalaren inpaktua zaintzaileen osasun

eta bizitza-kalitatean: genero desberdintasunen

analisia). Gac Sanit 2008;22(5):443-50.

http://www.gacetasanitaria.org/es-

pdf-S0213911108724191