Elikadura eta Nutrizioa

17

description

DBHko ikasleriari zuzendutako material didaktikoa

Transcript of Elikadura eta Nutrizioa

Page 1: Elikadura eta Nutrizioa

ZIENTZIAK 3.DBH

Page 2: Elikadura eta Nutrizioa

ZIENTZIAK 1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA3.DBH 2011-2012

1. ELIKADURA ETA NUTRIZIOA, EZBERDINAK DIREN HITZAK

a) Elikadura 

Kanpotik zenbait produktu hartu eta jateko prozesua  da.

Borondatezko prozesua dugu eta hezi daitekeena eta modu kontzientean egiten duguna.

Gure gorputz barrura sartzen dugunari jaki, janari…. deitzen diogu.

 b) Nutrizioa 

Organismoak behar dituen mantenugaiak atera, eraldatu eta bere estruktura osatu egiten duen prozesua da.

Nahi gabeko prozesua da, ezin daitekeena hezi eta kontzientziarik gabe egiten duguna.

Gure gorputzak jakietatik lortzen dituen sustantziei mantenugai deritzogu.

2. MANTENUGAIAK ETA ELIKAGAIAK, EZBERDINAK DIREN HITZAK.

Mantenugaiak elikagaiak digeritu eta xurgatu ondoren erabil ditzakegun osagai kimikoak dira.

 Batzuk esentzialak dira eta gure organismoak ezin ditu sortu; horregatik , bada, dietan hartu behar ditugu.

Beste batzuk, aldiz, ez-esentzialak dira, organismoak beste batzuetatik sintetiza ditzakeelako prozesu metabolikoetan zehar.

Bestalde, mantenugaiak organiko edo ez organikotan sailkatu daitezke bere konposizioaren arabera:

ORGANIKOAK

1. Gluzido edo karbohidratoakMantenugai energetikoak dira. Gehienetan landare jatorridun produktuen ageri dira: Zereale, barazki eta lekaleetan (indabak, dilistak, garbantzuak….)Gluzidoak bi talde nagusitan banatu egiten dira:

a) Bakunak : Hesteak azkar xurgatzen ditu, eta berehala odolera pasatzen dira. Adibidez, neuronak funtzionatzeko  behar duten azukrea gluzido bat da.

1

Page 3: Elikadura eta Nutrizioa

ZIENTZIAK 1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA3.DBH 2011-2012

b) Konplexuak: Ez dira hain erraz xurgatzen. Adibidez: Patatak duen almidoia ez da hain erraz odolera iristen.

Zuntza ere horrelako karbohidrato bat da, baina hain konplexua denez, ezin da ez xurgatu ez eta digeritu ere. Horregatik, beste

funtzio bat dauka: xurgatzen ez denez, hesteetan gelditzen da, eta hesteei husten laguntzen die.

2. LipidoakMantenugai energetikoak eta estrukturalak izan daitezke.

Horien funtzio garrantzitsuenetariko bat energiaren biltegiarena da. Behar dugun baino energia gehiago jaten dugunean, gure organismoak gorde egiten du energia hori ehun adiposoetan. Gero, behar duen heinean, gantza askatu eta kontsumitu egiten du.

Lipidoak jatorri bi dituzte:

a) Animalia jatorrikoak/ Gantzak edo Koipeak: Solidoak dira (urdaia, gurina...)

b) Landare jatorrikoak/ Olioak : Likidoak dira (oliba olioa, ekilore olioa…)

3. ProteinakMantenugai estrukturalak dira. Ehunak eratu eta konpondu egiten dituzte. Organismoa babesteko ere balio dute, eta lipidorik edo karbohidratorik ez dagoenean, erre egiten dira energia lortzeko

Aminoazidoz osatuak daude. Batzuk esentzialak dira, hau da; gure organismoak ez ditu sintetizatzen.

Balio biologiko handia dutenek aminoazido esentzial guztiak dituzte (adibidez, arrainak eta arrautzak)

Balio biologiko txikikoei berriz, aminoazido esentzialen bat falta zaie (adibidez,landareetatik ateratzen ditugunei)

Proteina ugari daukaten jakiak jatorriaren arabera sailkatu ditzakegu:

a) animali jatorrikoak ( okela, arrautzak, esnea eta arraina )

b) landare-jatorrikoak ( lekariak eta laboreak/zerealak)

4. Bitaminak Mantenugai mota horiek, konposizioaren arabera lipidoak edo proteinak izan daitezke.

2

Page 4: Elikadura eta Nutrizioa

ZIENTZIAK 1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA3.DBH 2011-2012

Gure gorputzak ezin ditu sintetizatu ( esentzialak dira beraz) eta horregatik garrantzitsua da barazki zein fruituetatik hartzea (hemen oso ugariak baitira).Ezinbestekoak dira erreakzio kimikoetan hartzen baitute parte, beraz gabeziak, gaixotasunak sortzen ditu.

Dietan sartu beharreko bitamina garrantzitsuenak

BitaminaZer janaritan aurkitzen

denFuntzioa Gabeziaren ondorioak

AGibela, esnekiak,ortuari

eta barazkiak

Epitelioen mantenimendua. Argiaren

somatzea

Xeroftalmia, ikus-zolitasunaren galera

B1

Urdaiazpikoa, txerri-gibela, arroz-ahotza,

lekari idorrak, ilar freskoak

Urdaiazpikoa, txerri-gibela, arroz-ahotza, lekari

idorrak, ilar freskoak

Beriberia ( neuronen narriadura, ahultasun muskularra)

 

B2

Gibela, arraina, arrautzak, esnea,

garagardoaren legamiaGluzidoen oxidazioa

Hazkuntzaren etenketa. Begietako gaitzak.

B3Gibela, okela, arraina,

lekari idorrak, laboreakGluzidoen oxidazioa Pelagra, ahoko arrailak,

mihiko ubeldurak, eromena

B4Gibela, lekariak,

barazkiakAminoazidoen metabolismoa

Anemia

C

Gibela, giltzurrunak, behi esnea,

zitrikoak(limoia, laranja), barazkiak

Kolagenoaren sintesia.Hezur eta hortzen

kaltzifikazioa.

Eskorbutua(oietako odol jarioa, hezur-giltzaduretako

mina, hortzen erorketa)

D

Gibela, arrain urdina(sardina,izokina,e.a.), esne osoa, gurina,

gorringoa

Kaltzio eta fosforoaren metabolismoaren

erregulazioa. Hazkuntza. Hortzak eratzea.

Hezurren kaltzifikazio ezegokia, haurren

errakitismoa

EOkela, giharra, arrautza,

landarekiak oro har

Ez da ezagutzen gizakiarengan betetzen

duen funtzioa 

K Gibela, hosto berdedun barazkiak, landare olioak

Odolaren gatzaketa Hemorragiak

 EZ ORGANIKOAK

1. UraIzaki bizidunen osagairik ugariena. Gorputz pisuaren % 60 - % 80ra hel daiteke.Funtzio ugari ditu: erreakzioak uretan gertatzen dira, sustantziak garraiatzen ditu, tenperatura erregulatzen du….Hondakinen kanporaketa errazten duen substantzia gisa jarduten du ere( gernua, izerdia, gorozkiak, eta abar).

3

Page 5: Elikadura eta Nutrizioa

ZIENTZIAK 1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA3.DBH 2011-2012

Zuzenean edateaz aparte elikagaietatik ere lortu dezakegu (barazki, fruitu eta esnekietatik batik bat)

2. Gatz mineralakElementu metaliko (Burdina, sodio, potasio, kaltzio…) eta ez metalikoz ( karbono, fosforo, kloro…) osotuta daude. Gehienek funtzio erregulatzailea dute eta beste batzuk egiturazko funtzioa ( hezurrak, hortzak…eratzen).Elikagai guztietan aurkitzen badira ere, fruitu eta barazkietan dira ugarien.

Zenbait mineralen garrantziaren adibideak. Mineral horiek zer jakitan dauden

MineralaZer janaritan aurkitzen den Funtzioa Gabeziaren ondorioak

Kaltzioa Ca

Esnea, gazta eta beste esneki batzuk eta frutak

Hezurren osagaia da. Odolaren gatzaketan

esku hartzen du.

Gabezia nabarmenak hezurren ahultasun eta

hauskortasuna(osteoporosia) eragiten ditu

Potasioa K

Okela, esnea, frutak eta barazkiak

Organismoa osatzen duten likidoen eta gatz mineralen arteko oreka

ezartzen du.

Goragaleak, bihotz erritmoaren ahultasuna eta asaldura.

Burdina Fe

Arraina, arrautzak, laboreak ogia, okela,

behi-gibela eta intxaurrak

Oxigenoa zelula guztietara irits dadin

ahalbidetzen duUnadura eta anemia

Iodoa I

Itsaskiak, barazkiak, frutak eta gatz arrunta

Hazkuntza--hormonetan egoten da

Bozio izeneko gaitza eta hazkuntza-arazoak

Magnesioa Mg

Indabak, intxaurrak eta espinakak

Ezinbestekoa, nerbio, muskulu eta hezurrek behar bezala jardun

dezaten.

Anemia eta muskuluen jardueraren kontrolik ezaren ondoriozko gorputz-

ikarak

Fosforoa P

Esnea eta gorringoa Hezurren osagaia da Hezurrak eta nerbioak kaltetzen dituzten gaixotasunak

 

3. ELIKAGAI MOTAK

4

Page 6: Elikadura eta Nutrizioa

ZIENTZIAK 1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA3.DBH 2011-2012

Elikagaiak hiru taldetan sailkatzen ditugu organismoan betetzen duten funtzioa kontutan hartuta.

3.1 Funtzio plastikoa edo estrukturala :

Funtzio hau betetzen duten elikagai nagusietariko batzuk proteina eta gatz mineraletan aberatsak diren elikagaiak dira.Funtzio honen bitartez, organismoaren ehun berriak osatu edo konpondu egiten dira Funtzio honek garrantzi handia du haurtzaroan eta nerabezaroan. Aipagarrienak: Jogurta, gazta, okela, arraina, arrautzak, fruitu lehorrak, itsaskiak…

3.2 Funtzio energetikoa :

Lipido eta gluzidotan aberatsak diren elikagaiak dira. Organismoak eguneroko jardueretarako beharrezko energia lortzen du.Aipagarrienak: ogia, pasta, lekaleak, zerealak, azukrea, eztia, txokolatea, gozokiak, koipeak, gurina, esne-gaina….

3.3 Funtzio erregulatzailea :

Funtzio hau betetzen duten elikagaiak ura, bitamina eta mineral batzutan aberatsak dira.Organismoan sortzen diren hainbat erreakzio kimiko kontrolatzen ditu.Aipagarrienak: Fruituak eta barazkiak dira.

4. ELIKADURA GURPILA ETA PIRAMIDEA

I.TALDEA: ESNEA ETA ESNEKIAK

5

Page 7: Elikadura eta Nutrizioa

ZIENTZIAK 1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA3.DBH 2011-2012

Kaltzio iturri garrantzitsua dugu esnea. Hemen barruan esnea eta esnetik lortzen diren produktuak sartzen dira.II.TALDEA: HARAGIA, ARRAINAK ETA ARRAUTZAKProteinak, Bitaminak, Koipeak, Mineralak (burdina, kaltzioa, fosforoa, iodoa, postasioa….) III.TALDEA: PATATAK, LEKALEAK ETA FRUITU LEHORRAKHidratoak, proteinak, lipidoak, mineralak eta bitaminak dituzte.IV eta V. TALDEAK: BARAZKIA KETA FRUTAKUra, bitamina eta mineralak dituzte.VI.TALDEA: ZEREALAK, AZUKREA ETA GOXOKIAKGluzidoak, aminoazidoak….II.TALDEA: KOIPEAKKoipeak eta bitaminatan aberatsak.

Elikagai guztiak ezin dira egunero kantitate berdinetan hartu. Hona hemen elikagaien piramidea, bertan zenbat ale jan behar dugun egunero elikagai bakoitzeko adierazten digu.

5. ELIKAGAIEN BALIO ENERGETIKOAK. KALORIA

Kaloria bat kimikoki modu honetan defini genezakeen:

Ur gramo baten tenperatura gradu zentigradu bat igotzeko beharrezkoa den bero kantitatea da.

Mantenugaiak zelulara iristen direnean erreakzio kimiko batzuk pairatzen dituzte eta bertatik energia lortzen da. OXIDAZIO ERREAKZIOAK:

MANTENUGAIAK + O2 ENERGIA + URA + CO2

Askatzen den energia hori kaloriatan (cal) edo kilokaloriatan ( Kcal 1kcal= 1000cal) neurtzen da.

NSn (nazioarteko sistema) unitatea joulea (J) da eta zuzenki erlazionatuta dago kilokaloriekin. (1kJ = 1000 J)

1 kcal = 4,18 kJ

Mantenugaiek daukaten energia kantitatea ez da berdina:

Gluzioak

(1g)

Proteinak (1g)

Lipidoak

(1g)

Zuntzak

Bitaminak

Ura

Gatz Minerala

kKcal

kantitatea

4 4 9 0 0 0 0

6

Page 8: Elikadura eta Nutrizioa

ZIENTZIAK 1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA3.DBH 2011-2012

Hau da, lipidotan aberatsak diren elikagaiek kaloria gehiago emango dizkigute.(Ikus 1.ERANSKINA)

Hurrengo taulan maiz kontsumitzen ditugun zenbait elikagairen balio energetikoa agertzen da

6. GIZAKIAREN ENERGIA-BEHARRAK

Gure gorputzak, erabat geldi eta tenperatura konstantean egonik, egun batean kontsumitzen duen kaloria kantitateari metabolismo basalaren tasa (MBT) deritzo.Energia beharrak ezberdinak dira jarduera fisiko, adina, pisua, altuera eta sexuaren arabera.Hona hemen zenbait jardueratako energia-kontsumoak (kcal-tan, kg-ko eta min-ko)

7

Page 9: Elikadura eta Nutrizioa

ZIENTZIAK 1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA3.DBH 2011-2012

7. ELIKAGAIEN KONTSERBAZIOA

Elikagaiak kontserbatzeko modu asko dago:

7.1 Hotzean kontserbatzea

Elikagaiak tenperatura baxutan edukitzean datza, hotzean mikroorganismoak motelago ugaltzen baitira.

a) Hozteab) Izoztea

7.2 Beroaren bidezko kontserbazioa

Denbora laburrez elikagaiak tenperatura altuetan izatean datza, mikroorganismo gehienak desagertzen baitira.

a) Pasteurizazioa. Ez ditu mikroorganismo guztiak hiltzen. Esnea tratatzeko adibidez.

b) Esterilizazioa. Mikroorganismo guztiak hiltzen ditu.

7.3 Deshidratazioa

Elikagaiei ura kentzean datza, mikroorganismoak ezin baitira garatu.

7.4 Sustantziak gehituta kontserbatzea

Mikroorganismoen hazkuntza galarazten duten sustantziak gehitzen dira.Azukreak, gatzak, ozpina….eta baita naturalak ez direnak ere.

Elikagaien manipulazio-katea honakoa da:

8. PRODUKTUEN ETIKETAK

1. Saltzeko izenaZehazki zein produktu den adierazten du. Adibidez: melokotoi zukua.

8

Page 10: Elikadura eta Nutrizioa

ZIENTZIAK 1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA3.DBH 2011-2012

2. MarkaProduktua identifikatzen duen markaren izena da, marka komertziala alegia.

3. Osagai zerrendaProduktuaren osagaiak zehazten dira zerrenda horretan, proportzio handienetik txikienera. Hauek ere adierazi behar dira: gehigarririk, balego; euren funtzioa; mota eta izena edo identifikazio kodea (E hizkia eta jarraian zenbakia).4. Enpresaren identifikazioaEkoizlearen edo ontziratzailearen izena eta helbidea.

5. Eduki garbiaOntzian dagoen produktu kopurua da. Produktu likidoak bolumen unitateetan adieraziko dira eta gainerakoak masa unitateetan.

6. Iraungitze data edo gutxieneko iraupen dataOso produktu galkorretan (jogurtak eta beste) "iraungitze datak" produktu hori kontsumitu ahal izateko azken eguna (eguna eta hilabetea) zehazten du. Produktu erdi galkorretan eta egonkorretan (kontserbak, pastak...) hau azaltzen da: "Ahal dela, ... aurretik kontsumitu". Esaldi erdian produktuaren kalitate ezin hobea bermatzen duen gehienezko epea adierazten da, betiere, produktua kontserbazio baldintza egokietan eduki bada.

7. Kontserbatzeko eta erabiltzeko baldintza bereziakProduktua kontserbatzeko eta erabiltzeko baldintza bereziak behar baditu, etiketan adieraziko dira; horrela, egoki mantendu eta era ezin hobean kontsumituko da

8. Erabiltzeko argibideakProduktua prestatzeko edo konbinatzeko modu egokiak adierazten dituzte

9. LoteaElikagaia zein lotetakoa den adierazten duen zehaztapena (normalean zenbakia). Produktu baten salmenta-unitateen kopurua hartzen da lotetzat, eta unitate horiek guztiak egoera bertsuetan ekoitzi eta ontziratzen dira.

10. HerrialdeaEuropa Batasunekoak ez diren herrialdeetako produktuetan zein herrialdetakoak diren zehaztu beharko da.

11. Alergenoak etiketatzea

Elikagaien etiketek argi adierazi beharko dute elikagai horiek alergenotzat hartutako osagaiak dituztela.1245/2008 Errege Dekretuak, elikagaietako osagaiak adierazteari buruzko 1334/1999 Errege Dekretua aldarazten duenak, xedatzen du fabrikatzaileek alergenoen 12 multzo adierazi behar dituztela, baldin eta aurrez ontziratutako elikagaietako osagai gisa erabiltzen badira. Alergeno horiek honako hauek dira:

9

Page 11: Elikadura eta Nutrizioa

ZIENTZIAK 1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA3.DBH 2011-2012

1. Glutena duten laboreak (garia, zekalea, garagarra, oloa, espelta eta kamuta edo aldaera hibridoak) eta produktu eratorriak.

2. Krustazeoak eta krustazeoz egindako produktuak.

3. Arrautzak eta arrautzez egindako produktuak.

4. Arrainak eta arrainez egindako produktuak.5. Kakahueteak eta kakahuetez egindako

produktuak.6. Soja eta sojaz egindako produktuak.7. Esnea eta esnekiak (bai eta laktosa ere).8. Oskola duten fruituak (arbendola, hurrak,

intxaurrak, anakardoak, paskanak, Paráko gaztainak, pistatxoak, makadamia intxaurrak eta eratorriak).

9. Apioa eta eratorriak.10.Ziapea eta eratorriak.11.Sesamo aleak eta sesamo alez egindako

produktuak.12.Anhidrido sulfurosoa eta sulfitoak, 10 mg/kg

edo 10 mg/l-tik gorako kontzentrazioetan, SO 2 gisa adierazita.

13.Eskuzuria eta eskuzuriz egindako produktuak.

14.Moluskuak eta moluskuz egindako produktuak.

Etiketatua ikusteko web gunea

http://www.mindomo.com/es/mindmap/produktuen-etiketak-ac8384c559d24e9580f15ceee7266861

12. ARIKETAK

1. Egin nutrizioaren definizioa. Gauza bera dira nutrizioa eta elikadura?.Azaldu erantzuna.

2. Taulan aurkezten dizugun zerrendan, bereiz itzazu MANTENUGAIAK eta JANARIAK.

   JANARIA MANTENUGAIAKURA    

ARROZA    LETXUGA    

PROTEINAK    BITAMINAK    

OKELA- XERRA    

10

Page 12: Elikadura eta Nutrizioa

ZIENTZIAK 1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA3.DBH 2011-2012

GLUZIDOAK    

3. Idatzi modu zuzenean esaldi hau: “Elikadura denboran zehar ikasi behar dugun oharkabeko ekintza da”

4. Sailkatu  irudietan ageri diren janariak irizpide honen arabera :

bitamina ugari karbohidrato ugari lipido ugari proteina ugari

5. Zertarako behar ditugu janariak?. Zer lortzen du organismoak janarietatik?

6. Frutek bitamina ugari  dute; frutak bakarrik janda bizi gaitezke?

7. Proteina ugari duen dieta egin beharra izanez gero, zein taldetako janariak hartu beharko genituzke?

8. Egin mantenugaiaren definizioa. Zertan bereizten dira janaria eta mantenugaia?

9. Aipatu elikagaien funtzio biologiko nagusiak eta ipini funtzio horien eredu bana.

10.Zer mantenugai ditu esneak?

11.Zein dira bitamina hidrosolugarriak? Ez badakigu bilatu hiztegi batean.

12.Zer dira aminoazido esentzialak?

13.Bete hurrengo hutsuneak definizioak jarraituz:

1.- Burdina ugari duen elikagaia.__________________________

2.- Gure elikadurak egokia izan behar du jarduera hori egiteko._____________________

3.-Txikiak bezain lehorrak dira, eta oso ondo egosi behar dira. Burdina ugari eta beste elikagai batzuk ematen dizkigute._______________________

4.- Egunero egiten dugu eskolan, eta geure otorduetan burdina jaten badugu, askoz errazago egingo dugu.______________________

11

Page 13: Elikadura eta Nutrizioa

ZIENTZIAK 1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA3.DBH 2011-2012

5.- Elikaduran burdinarik ez dagoenean sortzen den gaixotasuna._________________

6.- Fruta biribila, handia eta horia da kanpotik. Bitamina asko ematen dizkigu, baina oso burdina gutxi._________________________

14.Bete hurrengo taula

FUNTZIOA JATORRIAGluzidoakLipidoakProteinakBitaminak y Gatz MineralakUra

15.Sailkatu hurrengo janariak elikadura gurpilaren barruan.

Letxuga Ogia Gurina Azenarioa Patata

arrautza esnea gazta haragia legatza

tomateak espagetiak banana jogurta hurrak

Orain, goiko janari horiek sailkatu itzazu taula honen barruan:

SAILKAPENA JANARIAEnergetikoakMixtosPlastikoakErregulatzaileak

16.Begiratu hurrengo etiketa. Adierazi markatutako letra bakoitzak zer adierazten duen….faltan botatzen duzu derrigorrezkoa den gauzaren bat? Horrela bada…zein?

12

Page 14: Elikadura eta Nutrizioa

ZIENTZIAK 1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA3.DBH 2011-2012

WEB GUNE INTERESGARRIAK

ELIKADURA ETA NUTRIZIOARI BURUZKO JOKUA (erderaz)http://www.testeando.es/test.asp?idA=33&idT=gfqbnqou

BIDEOA UMEEN LODITASUNAhttp://anorexiabulimialoditasuna.blogspot.com/

ELIKADURA ARIKETAKhttp://recursos.cnice.mec.es/biosfera/alumno/3ESO/nutrisalu/actividades.htm#

GIZA FUNTZIOAK http://webgunea.haurtzaroikastola.net/naturzientziak/FlashArtxiboak/NZ1/5-HauBaiMakina!.swf

13