LASKORAIN IKASTOLA · 2016. 4. 7. · 2016ko apirilak 8, 14.zenbakia LASKORAIN IKASTOLA ALDIZKARIA...

2
TOLOSAKO LASKORAIN IKASTOLA 2016ko apirilak 8, 14.zenbakia LASKORAINIKASTOLA ALDIZKARIA DEBA- LAGAIBILALDIA DBHko 17 ikaslek eta Kazkabarrako sei begiralek burutu dute Deba-Laga ibilaldia martxoaren 29tik apirilaren 1era, Saturraran, Lekeitio eta Natxituan lo eginez. Bide batez, Mutriku, Ondarroa, Ispaster eta Ea herriak ere ezagutzeko aukera izan dute. Tartean euri pixka bat egin bazuen ere, egonaldi aparta izan zen. Zalantzarik gabe datorren urtean errepikatzeko modukoa! Ibilaldiaren kronika eta argazkiak hemen. Laugarren urtez, Kanboko ikastolako DBH 1. mailako 90 ikasle eta 5 irakasle izan dira aste honetan asteazkenetik ostiralera Tolosan, bi ikastetxeen artean antolatutako trukean. Helburu ludiko-kulturalak ditu ekintza honek: Iparraldeko eta Hegoaldeko ikasleen arteko harremanak estutu eta bi aldeetako euskaldunak, euskara eta bizimoduak ezagutu. Arraun egiten, Tolosa ezagutzeko pista jokoan, Topic museoko erakusketa ikusten eta tailerrean eta herri kirolak praktikatzen aritu dira, etxeetan familian bizitzearekin batera. Datorren apirilaren 27tik 29ra bisita itzuliko diete DBH 1eko gure ikasleek kanbotarrei. KANBOKO IKASLEAKGUREAN ENJOYENGLISH UDALEKUAK Aurten lehen aldiz ingelesezko udaleku irekia antolatu da, Ikastolen Elkartearekin batera, ekainaren 22tik uztailaren 15era. 9:00etatik 13:00etara, jatorriz ingeles hiztunak diren hezitzaileekin ikastolan bertan izango da eta 8- 12 urteko arteko ikasleei zuzenduta dago. Jokoak, eskulanak, ipuin kon- taketak, antzerkiak, proiektuak, azken eguneko show-a... inge- lesez landuko dituzte 12- 15 ikasleko taldetan. Hezitzaileak etxean hartzeko prest dauden familiak behar dira. Izen-ematea, apirilaren 15a baino lehen: IZEN EMATEA Laskorain Ikastolako abesbatzako kideak, Bartzelonatik gertu dagoen Begues herrira joango dira asteburuan. Ikastolako abesbatzak, bere ibilbidean zehar elkatruke ugari egin ditu beste herri batzuetako abesbatzekin. Neska-mutilak motibatu, harremanak indartu eta leku eta jende berria ezagutzeko aukera paregabea izan ohi dira trukeak. Oraingo honetan, ostiralean goizean goiz abiatuko dira gure abesbatzako 30 kide Bartzelonara bidean. Ostiral iluntzean, Bagueseko Institutuan emanaldia eskainiko dute bertako abesbatzarekin batera. Ondoren, bertako abesbakatzako kideen etxeetan geratuko dira lotan. Bartzelona hiria ere gertu dagoenez, larunbatean berau bisitatzeko aukera izango dute. Laskorain Ikastolako ahots goxoak Katalunia aldean izango ditugu beraz asteburuan. Gozatu dezatela esperientziaz! Hona hemen, azkenekoz Batzelonara egindako trukean eskainitako emanaldiaren zatitxo bat: BIDEOA ABESBATZABARTZELONARA Apirilak 11 Apirilak 11-15 LH4. Leidorrera "Bran Barrabas" ikustera BATX1. Flandriara Erasmus+ trukea egitera Apirilak11-22 Apirilak 16-17 HH2. Ipuinaren astea LH5-6. Zarautzera irteera Kazkabarrakoekin agenda MEMORIARENPLAZAN Martxoaren 15ean DBH 4ko ikasleak beren tutoreekin Tolosako Triangelu plazan kokatuta egon zen Memoriaren Plaza erakusketarako karpa ibiltarian parte hartu zuten. Bertan azken hamarkadetan Euskal Herria odolustu duen biolentziaren hainbat biktimaren testigantzak jasotzeko aukera izan zuten eta, era berean, bertoko dinamizatzaileen eskutik gogoeta egiteko parada. Esan beharra dago arreta handiz jarraitu zituzten azalpenek zer pentsa eman zietela, ondoren azaldu zituzten ideiei erreparatuz gero. Argazki gehiago hemen.

Transcript of LASKORAIN IKASTOLA · 2016. 4. 7. · 2016ko apirilak 8, 14.zenbakia LASKORAIN IKASTOLA ALDIZKARIA...

  • TOLOSAKO LASKORAIN IKASTOLA2016ko apirilak 8, 14.zenbakia

    LASKORAIN IKASTOLA ALDIZKARIA

    DEBA- LAGA IBILALDIADBHko 17 ikaslek eta Kazkabarrako sei begiralek burutu dute Deba-Laga ibilaldia martxoaren 29tik apirilaren 1era, Saturraran, Lekeitio eta Natxituan lo eginez. Bide batez, Mutriku,

    Ondarroa, Ispaster eta Ea herriak ere ezagutzeko aukera izan dute. Tartean euri pixka bat egin bazuen ere, egonaldi aparta izan zen. Zalantzarik gabe datorren urtean errepikatzeko modukoa! Ibilaldiaren kronika eta argazkiak hemen.

    Laugarren urtez, Kanboko ikastolako DBH 1. mailako 90 ikasle eta 5 irakasle izan dira aste honetan asteazkenetik ostiralera Tolosan, bi ikastetxeen artean antolatutako trukean. Helburu ludiko-kulturalak ditu ekintza

    honek: Iparraldeko eta Hegoaldeko ikasleen arteko harremanak estutu eta bi aldeetako euskaldunak, euskara eta bizimoduak ezagutu. Arraun egiten, Tolosa ezagutzeko pista jokoan, Topic museoko erakusketa ikusten eta tailerrean eta herri kirolak praktikatzen aritu dira, etxeetan familian bizitzearekin batera. Datorren apirilaren 27tik 29ra bisita itzuliko diete DBH 1eko gure ikasleek kanbotarrei.

    KANBOKO IKASLEAK GUREAN

    ENJOY ENGLISH UDALEKUAKAurten lehen aldiz ingelesezko udaleku irekia antolatu da, Ikastolen Elkartearekin batera, ekainaren 22tik uztailaren 15era. 9:00etatik 13:00etara, jatorriz ingeles hiztunak diren hezitzaileekin ikastolan bertan izango da eta 8- 12 urteko arteko ikasleei zuzenduta dago. Jokoak, eskulanak, ipuin kon-taketak, antzerkiak, proiektuak, azken eguneko show-a... inge-lesez landuko dituzte 12- 15 ikasleko taldetan. Hezitzaileak etxean hartzeko prest dauden familiak behar dira. Izen-ematea, apirilaren 15a baino lehen:

    IZEN EMATEA

    Laskorain Ikastolako abesbatzako kideak, Bartzelonatik gertu dagoen Begues herrira joango dira asteburuan. Ikastolako abesbatzak, bere ibilbidean zehar elkatruke ugari egin ditu beste herri batzuetako abesbatzekin. Neska-mutilak motibatu, harremanak indartu eta leku eta jende berria ezagutzeko aukera paregabea izan ohi dira trukeak. Oraingo honetan, ostiralean goizean goiz abiatuko dira gure abesbatzako 30 kide Bartzelonara bidean. Ostiral iluntzean, Bagueseko Institutuan emanaldia eskainiko dute bertako abesbatzarekin batera. Ondoren, bertako abesbakatzako kideen etxeetan geratuko dira lotan. Bartzelona hiria ere gertu dagoenez, larunbatean berau bisitatzeko aukera izango dute.

    Laskorain Ikastolako ahots goxoak Katalunia aldean izango ditugu beraz asteburuan. Gozatu dezatela esperientziaz! Hona hemen, azkenekoz Batzelonara egindako trukean eskainitako emanaldiaren zatitxo bat: BIDEOA

    ABESBATZA BARTZELONARA

    Apirilak 11

    Apirilak 11-15

    LH4. Leidorrera "Bran Barrabas" ikustera

    BATX1. Flandriara Erasmus+ trukea egitera

    Apirilak11-22

    Apirilak 16-17

    HH2. Ipuinaren astea

    LH5-6. Zarautzera irteera Kazkabarrakoekin

    agenda

    MEMORIAREN PLAZANMartxoaren 15ean DBH 4ko ikasleak beren tutoreekin Tolosako Triangelu plazan kokatuta egon zen Memoriaren Plaza erakusketarako karpa ibiltarian parte hartu zuten. Bertan azken hamarkadetan Euskal Herria odolustu duen biolentziaren hainbat biktimaren testigantzak jasotzeko aukera izan zuten eta, era berean, bertoko dinamizatzaileen eskutik gogoeta egiteko parada. Esan beharra dago arreta handiz jarraitu zituzten azalpenek zer pentsa eman zietela, ondoren azaldu zituzten ideiei erreparatuz gero. Argazki gehiago hemen.

    http://laskorainikastola.eus/node/4569https://docs.google.com/a/laskorainikastola.eus/forms/d/1e6U97WHtTJFmJk0H8uB3Ko2jx6wI3aGidKL7oqhQ864/viewformhttps://docs.google.com/a/laskorainikastola.eus/forms/d/1e6U97WHtTJFmJk0H8uB3Ko2jx6wI3aGidKL7oqhQ864/viewformhttps://youtu.be/E4Ia5dUfyk0http://laskorainikastola.eus/node/4610

  • Usabal 2620.400 Tolosa

    [email protected]

    943 697127

    943697122

    LASKORAIN IKASTOLA ALDIZKARIA 2016ko apirilak 8, 14.zenbakia

    www.laskorainikastola.eus

    GAUTENA ELKARTEKO GELA IRAUNKORRAHirugarren ikasturtea da Gautena elkarteak (Gipuzkoako Aut ismo Elkartea) gela iraunkorra duela gure ikastolan, Usabalgo egoitzan. Desgaitasun hori duten sei ikasle ditugu bere hezitzaileekin eta urtean zehar LH 3. eta 4. mailako ikasleekin zenbait akt ibitatetan parte hartzen dute. Apiri laren 2an Aut ismoaz kontzientziatzeko Nazioarteko Eguna izan zen eta, hori dela eta, datorren asteburuan, apiri laren 15et ik 17ra zenbait ekitaldi burutuko dira Donost ian. Data hau aprobetxatuz, ikasle hauen ezaugarriak eta elkartearen zerbitzuaz gehiago jakiteko aprobetxatu nahi dugu aldizkari honetan. Hau da Gautenatk eman diguten informazioa.

    Zer da aut ismoa?

    Desgaitasun bat da, autismoa dutenek ez dute informazio soziala gainerako pertsonek bezain argi ulertzen eta horrek garunaren garapenari eta funtzionamenduari eragiten die.

    Zein dira aut ismoa duten pertsonen ezaugarriak?

    Desberdintasunak harreman sozialetan eta komunikazioan, interes murriztuak, jarrera errepikakorra, monotonia eta errutinazko zereginak nahiago dituzte, aldaketa txikiengatik estutu egin daitezke, zentzumenen estimuluen aurrean baliteke ez erreakzionatzea edo neurriz kanpo erantzutea, % 50eko kasuetan adimen urritasunarekin batera dator, pertsona oso independenteak dira, baliteke hitz egiteko gai ez izatea eta eguneroko zereginetan laguntza behar izatea eta itxura f isikoan ez da adierazten.

    Zein dira aut ismoaren kausak?

    Haurtzaroan diagnostikatzen da maiz, kausa zehatzak ez dira ezagutzen, faktore nagusiak genetikoak dira edo ingurumen faktoreak izan daitezke, ez dute ez gurasoek ez txertoek eragiten.

    Nork izan dezake aut ismoa?

    Edozeinek. Europan 150 haurretik batek du, 5 milioi lagun inguruk dute, lau aldiz ohikoagoa da gizonengan. Gero eta kasu gehiago diagnostikatzen dira, kontzientziazio handiagoa dagoelako.

    Sendatzen al da?

    Ez, baina terapia lagungarriak izan daitezke, pertsona horiek bere gaitasuna erabat garatu ahal izateko.

    Gautena elkartea.

    Autismoaren arazoei buruz gizartea informatu eta sentsibil izatzeko irabazi asmorik gabeko elkartea da, pertsona horiei zerbitzuak eskaintzen dizkiena: diagnostikoa eta tratamendua, hezkuntza, helduentzako eguneko arreta, etxebizitza, aisialdia, familientzako laguntza eta elkartea.

    Gela egonkorra. Tolosaldean 37 pertsonei eskaintzen die laguntza elkarteak: 6 urtetik beherako 4 haur, 6-18 urte arteko 26 haur eta gazte eta 18 urtetik gorako 7 heldu. Ikastolak betidanik izan du harremana Gautenarekin zenbait ikasleren inguruan eta duela hiru urte planteatu zuen gela egonkorra jartzea bertan, beharra zegoelako Tolosaldean. Eskaerari baiezkoa eman eta gaur egun 6 haur ditugu, 7-10 urte artekoak. Berez, 6 urtetik 12 urtera egon daitezke bertan, eta ikasturteak errepikatuz, 14 urte arte. Ekintza batzuetan parte hartzen dute LH 3-4ko ikasleekin: Gabonetako abesbatzaren kontzertua, Ostegun Gizeneko eta urte amaierako jaialdiak eta ikasturte amaierako irteera. Ikasle batzuk LH 3. mailako geletan egiten dute Gorputz Hezkuntza eta Plastika. Eta ikasturte honetan LH 3. mailako gela bat gela egonkorrera joango da hainbat ekintza egitera, ikasleek bere gaitasun eta desberdintasunez kontzientzia har dezaten. Hemen bukatzen dutenean, Bigarren Hezkuntzako gela egonkor batera joaten dira haurrak, gure kasuan Beasain edo Andoainen, gertutasunaren arabera, eta bere etorkizunerako prestatzen jarraitzen dute. Gaitasunaren arabera, Gureak taldeko tailerretara joan daitezke lanera edo CAD (Centro Atención de Día) edo Gautenako etxebizitza batean bizitzeko gaitasunak ere lantzen dira.

    Aut ismoaren Nazioarteko Eguneko ekitaldiak.

    Apirilaren 15ean, ostirala, ?María y yo? dokumentala eskainiko dute Donostiako Principe zineman 20:00etan, apirilaren 16an, larunbata, goizean Angels Ponce familia terapeuta katalanak tailer terapeutikoa zuzenduko du familientzat eta eguerditik arratsaldera autismoari buruzko erakusketa izango da Donostiako Alderdi Ederren. Azkenik, apirilaren 17an, igandea, Urdinduz (urdina autismoaren kolorea da, urdinez jantzita etorri) elkartasun ibilaldia ?Hurbildu gure mundura? lelopean, 11:30ean Haizearen Orrazitik abiatu eta Alderdi Ederren bukatzeko jai giroan. Denak gonbidatuta zaudete ekitaldi hauetara. Laguntzeko beste modua da salgai jarri dituzten kamisetak, poltsak eta aterkiak erosiz (idazkaritzan eska ditzakezue).

    Erreportaia argazki eta materialarekin HEMEN.

    http://pub.lucidpress.com/GAUTENA/http://pub.lucidpress.com/GAUTENA/http://pub.lucidpress.com/GAUTENA/http://pub.lucidpress.com/GAUTENA/http://pub.lucidpress.com/GAUTENA/