LASKORAIN IKASTOLA KAZKABARRA · 2020. 10. 12. · Egun horretan, zer gustatzen zaizu gehien? N.A....

1
Usabal 26 20.400 Tolosa [email protected] 943 697127 943697122 LASKORAINIKASTOLA ALDIZKARIA 2016ko otsailak 19, 9.zenbakia www.laskorainikastola.eus KAZKABARRA INAUTERIENEMOZIOATXIKIEI TRANSM ITITZEN Baserria osatu dute aurten Kazkabarra aisialdi taldeko kideek Inauterietan, Astelenitan baserriko barazki animaliaz mozorrotuta konpartsa osatuz. 470 lagunez osatuta, aisialdi talde eta konpartsa handiena dira Tolosako Inauterietan. Jai hauen emozioa transmititzen lan handia egiten du. Konpartsa horrek ematen dituen lanen eta emaitzen berri izateko Nagore Arrospide begiralearekin eta Alaitz Esnaola LH 4. mailako ikaslearekin hitz egin dugu. Zenbat urte daramazu konpartsan ateratzen? Nagore Arrospide. Monitore bezala laugarren urtea da hau. Al ai t z Esnaol a. Bigarren urtea. Txerriaren mozorroa izan dut. Nola prestatu duzue aurten konpartsa? N.A. Urtero bezala monitoreen artean ideiak bota genituen eta bozketaz aukeratu genuen. Aurten euskal gaia aukeratu dugu. Dantza prestatzeko batxilergoko ikasleen laguntza izaten dugu eta entseguetan ere laguntzen digute. Urteroko arazoa da ikasle asko direla eta zaila da denek kaso egitea. Entseguak bi taldetan antolatzen ditugu, LHkoak alde batetik eta DBHkoak bestetik. Mozorroa berriz, guk erabakitzen dugu, marrazkia egin eta El Kilo dendakoekin batera oihalak eta aukeratzen ditugu. Mozorroa egiteko gurasoen eta jostunen laguntza izaten dugu. A.E. Entsaioetan ondo aritu gara. Aurrena katekoa egitean nahastu egiten ginen, baina gero ondo atera zen. Eta nola atera da aurtengoa? N.A. Oso ondo. Eguraldi oso ona izan dugu eta horrek asko laguntzen du. Dantzan ilaretan aritu ginen eta ondo joan zen. Konpartsen zerrendan ez ginen azkenak eta horri esker zerbait aurreratu genuen, Leidorren ingururaino. Gero Sakramentinoetako jangelan bazkaldu genuen (batzuk etxera joaten dira) eta ondoren zezenetara joan ginen. Hori asko gustatzen zaie haurrei: zezenak, txarangak, serpentinak eta konfetiak bota, merienda? Bukaeran beste saio batzuk egin, haurrak gurasoekin utzi eta gu parrandara. A.E. Ondo. Iaz eguraldi txarra egin zigun eta jantzi meheagoa genuen. Aurten hobeto alde horretatik. Dantza ere polita zen eta ondo pasa dugu. Beste aisialdi taldeen artean Atsedena taldeko El Rey Leon-ena gustatu zait gehien, jantzia eta dantzarengatik. Egun horretan, zer gustatzen zaizu gehien? N.A. Sortzen den giro polita, emozio hori, denak dantzan aritzea. Handienak pasotagoak dira, baina ondo pasatzen dute. Txikiek ilusio handiagoa izaten dute. Eguna lagunekin pasatzeko aukera ematen die konpartsak. A.E. Mozorrotzea eta dantza egitea lagunekin eta beraiekin bazkaltzea. Monitoreekin oso gustura egoten gara. Eta Inauterietan, orokorrean? N.A. Oso inauterizalea naiz. Ostegun Gizena asko gustatzen zait: hasierako emozioa, txilaba jaztea? Eta Diana ere bai. Egunero zerbait ateratzen dugu. Igandean zonbiz atera ginen koadrilan, astelehenean Kazkabarran eta asteartean bakoitzak nahi duenaz. Aurten batzuk xaguz atera gara, duela urte batzuetako Kazkabarrako mozorroa aprobetxatuz. A.E. Ostegun Gizeneko jaialdian dantza egitea (aurten heriotza ginen), jaialdiaren bukaeran txarangarekin saltoka ibiltzea eta txupinazora joatea. Zezenak ere gustatzen zaizkit. Ostiral Mehean atera nintzen zezenetara. Eta mozorrotzea ere bai: igandean sebillanaz atera ginen familian eta elkartean bazkaldu ondoren barraketara joan ginen. Asteartean pailazoz mozorrotu nintzen. Aurrera begira ekintza berriak ari dira prestatzen Kazkabarrako begiraleak: Aste Santukoa, asteburuak, udako udalekuak eta ludoteka? Animo eta eskerrik asko egiten duzuen lanagatik! Alaitz Esnaola ikaslea eta Nagore Arrospide begiralea Astelenitan. Egunero Otsailak 23 LH 1 eta 2. Igeriketa saioak BATX2. Guraso bilerak Otsailak 24 Otsailak 25 LH2. Igeriekta ikastaroa bukatu LH3. Igeriketa ikastaroa hasi agenda

Transcript of LASKORAIN IKASTOLA KAZKABARRA · 2020. 10. 12. · Egun horretan, zer gustatzen zaizu gehien? N.A....

  • Usabal 2620.400 Tolosa

    [email protected]

    943 697127

    943697122

    LASKORAIN IKASTOLA ALDIZKARIA 2016ko otsailak 19, 9.zenbakia

    www.laskorainikastola.eus

    KAZKABARRAINAUTERIEN EMOZIOA TXIKIEI TRANSMITITZENBaserria osatu dute aurten Kazkabarra aisialdi taldeko kideek Inauterietan, Astelenitan baserriko barazki animaliaz mozorrotuta konpartsa osatuz. 470 lagunez osatuta, aisialdi talde eta konpartsa handiena dira Tolosako Inauterietan. Jai hauen emozioa transmititzen lan handia egiten du. Konpartsa horrek ematen dituen lanen eta emaitzen berri izateko Nagore Arrospide begiralearekin eta Alaitz Esnaola LH 4. mailako ikaslearekin hitz egin dugu.

    Zenbat urte daramazu konpartsan ateratzen?

    Nagore Arrospide. Monitore bezala laugarren urtea da hau.

    Alaitz Esnaola. Bigarren urtea. Txerriaren mozorroa izan dut.

    Nola prestatu duzue aurten konpartsa?

    N.A. Urtero bezala monitoreen artean ideiak bota genituen eta bozketaz aukeratu genuen. Aurten euskal gaia aukeratu dugu. Dantza prestatzeko batxilergoko ikasleen laguntza izaten dugu eta entseguetan ere laguntzen digute. Urteroko arazoa da ikasle asko direla eta zaila da denek kaso egitea. Entseguak bi taldetan antolatzen ditugu, LHkoak alde batetik eta DBHkoak bestetik. Mozorroa berriz, guk erabakitzen dugu, marrazkia egin eta El Kilo dendakoekin batera oihalak eta aukeratzen ditugu. Mozorroa egiteko gurasoen eta jostunen laguntza izaten dugu.

    A.E. Entsaioetan ondo aritu gara. Aurrena katekoa egitean nahastu egiten ginen, baina gero ondo atera zen.

    Eta nola atera da aurtengoa?

    N.A. Oso ondo. Eguraldi oso ona izan dugu eta horrek asko laguntzen du. Dantzan ilaretan aritu ginen eta ondo joan zen. Konpartsen zerrendan ez ginen azkenak eta horri esker zerbait aurreratu genuen, Leidorren ingururaino. Gero Sakramentinoetako jangelan bazkaldu genuen (batzuk etxera joaten dira) eta ondoren zezenetara joan ginen. Hori asko gustatzen zaie haurrei: zezenak, txarangak, serpentinak eta konfetiak bota, merienda? Bukaeran beste saio batzuk egin, haurrak gurasoekin utzi eta gu parrandara.

    A.E. Ondo. Iaz eguraldi txarra egin zigun eta jantzi meheagoa genuen. Aurten hobeto alde horretatik. Dantza ere polita zen eta ondo pasa dugu. Beste aisialdi taldeen artean Atsedena taldeko El Rey Leon-ena gustatu zait gehien, jantzia eta dantzarengatik.

    Egun horretan, zer gustatzen zaizu gehien?

    N.A. Sortzen den giro polita, emozio hori, denak dantzan aritzea. Handienak pasotagoak dira, baina ondo pasatzen dute. Txikiek ilusio handiagoa izaten dute. Eguna lagunekin pasatzeko aukera ematen die konpartsak.

    A.E. Mozorrotzea eta dantza egitea lagunekin eta beraiekin bazkaltzea. Monitoreekin oso gustura egoten gara.

    Eta Inauterietan, orokorrean?

    N.A. Oso inauterizalea naiz. Ostegun Gizena asko gustatzen zait: hasierako emozioa, txilaba jaztea? Eta Diana ere bai. Egunero zerbait ateratzen dugu. Igandean zonbiz atera ginen koadrilan, astelehenean Kazkabarran eta asteartean bakoitzak nahi duenaz. Aurten batzuk xaguz atera gara, duela urte batzuetako Kazkabarrako mozorroa aprobetxatuz.

    A.E. Ostegun Gizeneko jaialdian dantza egitea (aurten heriotza ginen), jaialdiaren bukaeran txarangarekin saltoka ibiltzea eta txupinazora joatea. Zezenak ere gustatzen zaizkit. Ostiral Mehean atera nintzen zezenetara. Eta mozorrotzea ere bai: igandean sebillanaz atera ginen familian eta elkartean bazkaldu ondoren barraketara joan ginen. Asteartean pailazoz mozorrotu nintzen.

    Aurrera begira ekintza berriak ari dira prestatzen Kazkabarrako begiraleak: Aste Santukoa, asteburuak, udako udalekuak eta ludoteka? Animo eta eskerrik asko egiten duzuen lanagatik!

    Alaitz Esnaola ikaslea eta Nagore Arrospide begiralea Astelenitan.

    Egunero

    Otsailak 23

    LH 1 eta 2. Igeriketa saioak

    BATX2. Guraso bilerak

    Otsailak 24

    Otsailak 25

    LH2. Igeriekta ikastaroa bukatu

    LH3. Igeriketa ikastaroa hasi

    agenda